JEZbarri 29 martxoa 2012

2
J J E E Z Z b b a a r r r r i i V VI I . . M MA AR RR RA AZ ZK KI I E ET TA A B BE ER RT TS SO O L LE EH HI I A AK KE ET T A AR RE EN N S SA AR RI I B BA AN NA AK KE ET T A A JEZeko langileen seme-alabentzat, VI. Marrazki Lehiaketaren sari banaketa abenduaren 15ean egin zen, eta parte hartzaile guztiak bertaratu ziren sariak jasotzera. Aurten 43 umek eman zuen izena eta 31 umek aurkeztu bere marrazkia; eta beste bostek bertsoa. Guztien artean JEZeko gabon irudia izan zena aukeratu zen eta irabazlea 8 urteko Swati Tewatia izan zen. Eta bertso irabazlea 10 urteko Idoia Arregi. Gainontzeko sariak hiru mailatan banatu ziren eta irabazleak honako hauek izan ziren: B BA AI I E EU US SK KA AR RA AR RI I Z ZI I U UR RT T A AG GI I R RI I A AR RE EN N B BA AN NA AK KE ET TA A E EK KI I T T A AL LD DI I A A A mailan (0-5 urte) 1. SARIA June Uribarri 4 urte 2. SARIA Maider Olmos 3 urte B maila (6-9 urte) 1. SARIA Andere Morillo 8 urte 2. SARIA Amane Urrutxurtu 7 urte C maila (10-14 urte ) 1. SARIA Julen Acha 12 urte 2. SARIA Aketze Ortiz de Zarate 14 urte Bertsoa Idoia Arregi 10 urte Sariak banatu aurretik, umeek beraien gurasoen lanpostua ezagutu eta argazkia ateratzeko aukera izan zuten eta ostean umeek txibizkeriak jan ahal izan zituzten. Jarraian, Olentzerok eta bere astotxoak bisita egin ziguten eta umeei sariak banatu zizkien. Sari banaketan irabazleek opari bereziak izan zituzten, baina parte hartzaile guztiek jaso zuten zerbait eta azkenean poz pozik joan ginen etxera. Euskararen normalizazioan eragiteko helburuarekin Bai Euskarari Ziurtagiriaren bigarren banaketan, udalerriko 20 enpresek, saltokiek eta bestelako entitateek arlo sozio-ekonomikoan euskararen normalizazioan egiten duten lanaren aitortza jaso zuten eta nabarmentzekoa da lau entitate berrik bat egin dutela egitasmoarekin: Algitech, Autocares Sobron, Grafiksarea eta Osaketa. JEZ Sistemas Ferroviariosen izenean Julenek hartu zuen Ziurtagiria. JEZ-eko langileen euskararen aldeko jarrera eta orokorrean enpresak euskararekin duen konpromisoak batzuetan bere fruituak ere ematen dituela ikusi ahal izan dugu berriro ere. E EU US SK KA AR RA AR RE EN N K KA AL LE E ERABILERAK GORA EGIN DU AZKEN 10 URTE HAUETAN Laudioko Udalak jakinarazi duenez, Soziolinguistika Klusterra elkarteak egin du euskararen kale erabileraren gaineko ikerketa eta Euskal Herriko Kaleetako Hizkuntza-Erabileraren VI. Neurketa programa osoaren barnean kokatu da. Ikerketaren emaitzek adierazten dute euskararen kale-erabilera hazi egin dela hamar urte hauetan, 2001ean %3,69ekoa zen eta aurtengoa %7,5 eta %8 bitartekoa. 2012 urtearen hasieran, datu hauek, kopuru, balorazio eta diagramak bilduko dituen dokumentu bat aurkeztuko du Klusterrak, eta horiek guztiak Euskal Herri osoko datuak bilduko dituen dokumentu zabalago batean txertatuko dira. Gainera, lortutako datuen balorazio kuantitatibo-kualitatiboa egingo da eta horren zabalkundea egiteko berariazko saioak antolatuko dira. Ziurtagiriaren Elkarteak Laudioko udaletxeko pleno aretoa euskararen arnasgune bilakatu zuen abenduaren 15ean. Bertan, udalerriko era guztietako entitateek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten eta horien artean JEZ Sistemas Ferroviarios ere egon zen. Ekitaldiaren aurretik, berrogeita hamar bat herritarrek Laudioko Mintzodromoaren lehenengo edizioan parte hartu zuten. 29 zk. 2012ko martxoa VI. Marrazki Lehiaketa Irabazlea: Swati Tewatia Nire aitarekin egon nintzen San Mamesen. Oso ondo pasatu genuen eta gainera Athletic-ek irabazi zuen azken momentuan… Eskerrik asko opariagatik. Idoia Arregi. J JE EZ Ze ek ko o E EU US SK KA AR RA A P PL L A AN NA AK K 10 URTE BETE DITU 2001 urtean JEZeko euskararen egoera neurtzeko diagnostikoa egin zen eta 2002 urtean ekin zitzaion euskararen normalizazio plana garatzeari; eta oraindik ere lan horretan dihardugu. JEZeko Euskara Planak 10 urte bete dituenez, behar den moduan ospatzeko asmoa daukagu. Horretarako egingo ditugun jardueren berri emango dizuegu laster!! ZORIONAK JEZ!

Transcript of JEZbarri 29 martxoa 2012

Page 1: JEZbarri 29   martxoa 2012

JJEEZZbbaarrrrii

VVII.. MMAARRRRAAZZKKII EETTAA BBEERRTTSSOO LLEEHHIIAAKKEETTAARREENN SSAARRII BBAANNAAKKEETTAA

JEZeko langileen seme-alabentzat, VI. Marrazki Lehiaketaren sari banaketa abenduaren 15ean egin zen, eta parte hartzaile guztiak bertaratu ziren sariak jasotzera. Aurten 43 umek eman zuen izena eta 31 umek aurkeztu bere marrazkia; eta beste bostek bertsoa. Guztien artean JEZeko gabon irudia izan zena aukeratu zen eta irabazlea 8 urteko Swati Tewatia izan zen. Eta bertso irabazlea 10 urteko Idoia Arregi. Gainontzeko sariak hiru mailatan banatu ziren eta irabazleak honako hauek izan ziren:

BBAAII EEUUSSKKAARRAARRII ZZIIUURRTTAAGGIIRRIIAARREENN BBAANNAAKKEETTAA EEKKIITTAALLDDIIAA

A mailan (0-5 urte)

1. SARIA June Uribarri 4 urte 2. SARIA Maider Olmos 3 urte

B maila (6-9 urte)

1. SARIA Andere Morillo 8 urte 2. SARIA Amane Urrutxurtu 7 urte

C maila (10-14 urte)

1. SARIA Julen Acha 12 urte 2. SARIA Aketze Ortiz de Zarate 14 urte

Bertsoa Idoia Arregi 10 urte

Sariak banatu aurretik, umeek beraien gurasoen lanpostua ezagutu eta argazkia ateratzeko aukera izan zuten eta ostean umeek txibizkeriak jan ahal izan zituzten. Jarraian, Olentzerok eta bere astotxoak bisita egin ziguten eta umeei sariak banatu zizkien. Sari banaketan irabazleek opari bereziak izan zituzten, baina parte hartzaile guztiek jaso zuten zerbait eta azkenean poz pozik joan ginen etxera.

Euskararen normalizazioan eragiteko helburuarekin Bai Euskarari Ziurtagiriaren bigarren banaketan, udalerriko 20 enpresek, saltokiek eta bestelako entitateek arlo sozio-ekonomikoan euskararen normalizazioan egiten duten lanaren aitortza jaso zuten eta nabarmentzekoa da lau entitate berrik bat egin dutela egitasmoarekin: Algitech, Autocares Sobron, Grafiksarea eta Osaketa. JEZ Sistemas Ferroviariosen izenean Julenek hartu zuen Ziurtagiria. JEZ-eko langileen euskararen aldeko jarrera eta orokorrean enpresak euskararekin duen konpromisoak batzuetan bere fruituak ere ematen dituela ikusi ahal izan dugu berriro ere.

EEUUSSKKAARRAARREENN KKAALLEE EERRAABBIILLEERRAAKK GGOORRAA EEGGIINN DDUU

AAZZKKEENN 1100 UURRTTEE HHAAUUEETTAANN

Laudioko Udalak jakinarazi duenez, Soziolinguistika Klusterra elkarteak egin du euskararen kale erabileraren gaineko ikerketa eta Euskal Herriko Kaleetako Hizkuntza-Erabileraren VI. Neurketa programa osoaren barnean kokatu da. Ikerketaren emaitzek adierazten dute euskararen kale-erabilera hazi egin dela hamar urte hauetan, 2001ean %3,69ekoa zen eta aurtengoa %7,5 eta %8 bitartekoa . 2012 urtearen hasieran, datu hauek, kopuru, balorazio eta diagramak bilduko dituen dokumentu bat aurkeztuko du Klusterrak, eta horiek guztiak Euskal Herri osoko datuak bilduko dituen dokumentu zabalago batean txertatuko dira. Gainera, lortutako datuen balorazio kuantitatibo-kualitatiboa egingo da eta horren zabalkundea egiteko berariazko saioak antolatuko dira.

Ziurtagiriaren Elkarteak Laudioko udaletxeko pleno aretoa euskararen arnasgune bilakatu zuen abenduaren 15ean. Bertan, udalerriko era guztietako entitateek Bai Euskarari Ziurtagiria jaso zuten eta horien artean JEZ Sistemas Ferroviarios ere egon zen. Ekitaldiaren aurretik, berrogeita hamar bat herritarrek Laudioko Mintzodromoaren lehenengo edizioan parte hartu zuten.

29 zk. 2012ko martxoa

VI. Marrazki Lehiaketa Irabazlea: Swati Tewatia

Nire aitarekin egon nintzen San Mamesen.

Oso ondo pasatu genuen eta gainera Athletic-ek

irabazi zuen azken momentuan… Eskerrik

asko opariagatik. Idoia Arregi.

JJEEZZeekkoo EEUUSSKKAARRAA PPLLAANNAAKK 1100 UURRTTEE BBEETTEE DDIITTUU

2001 urtean JEZeko euskararen egoera neurtzeko diagnostikoa egin zen eta 2002 urtean ekin zitzaion euskararen normalizazio plana garatzeari; eta oraindik ere lan horretan dihardugu. JEZeko Euskara Planak 10 urte bete dituenez, behar den moduan ospatzeko asmoa daukagu.

Horretarako egingo ditugun jardueren berri emango dizuegu laster!! ZORIONAK JEZ!

Page 2: JEZbarri 29   martxoa 2012

Laguntzailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila

CERTIFICADOS BAI EUSKARARI

El pasado 15 de diciembre JEZ ratificó su compromiso con Bai Euskarari. Tras la auditoría realizada unos meses antes hemos recibido de nuevo el certificado “Bidean” (en camino). Un evento en el que junto con JEZ participaron otras 19 entidades de Laudio que han apostado también por el trabajo en euskera.

6º CONCURSO DE DIBUJO DE JEZ

El 15 de diciembre se celebró la entrega de premios del 6º concurso de dibujo de JEZ. 43 “txikis” recibieron un detalle de manos de Olentzero. También pudieron visitar los lugares de trabajo de aita y ama y después pudieron comer chucherías. El premio a la imagen de navidades de JEZ de este año ha sido para Swati Tewatia de 8 años.

CROSS POPULAR DE LAUDIO

El pasado 29 de enero se celebró la V edición de Laudioko Herri Krosa. Esta prueba popular, la organizaron C.A. Laudio, Ayuntamiento de Laudio, Euskadi Kirola Elkartea y Basalarrina Euskal Topagunea. La prueba no contó con premios en metálico pero si con regalos y trofeos. Además se quiso destacar el impulso que desde la organización se quiso dar al euskera, para fomentar su uso a través del deporte.

CARNAVAL EN LAUDIO

El sábado de carnaval se disfrutó de un ambiente increíble desde el día hasta la noche. Y la fiesta del disfraz no tuvo fin hasta la quema de la bruja.

SALIDA AL MUSEO DE LA MINERIA

El próximo 17 de marzo iremos a Gallarta a visitar el Museo de la Minería del País Vasco. Saldremos de Eroski a las 10:15 , a las 11:30 visitaremos el museo y después iremos a comer. Si queréis venir, apuntaros en las listas de los tablones de anuncios.

AGENDA CULTURAL 2012 DE JEZ

Recordar que por cuarto año consecutivo se repartirá la agenda cultural de JEZ para que tod@s los trabajador@s de JEZ sepáis y toméis parte en todo aquello que se organiza para vuestra diversión e interés.

MUERE TXILLARDEGI

El lingüista, escritor y político José Luis Alvarez Enparantza, más conocido como Txillardegi, falleció el 14 de enero a los 82 años de edad. Txillardegi es una de las personalidades más destacadas de la cultura y la política vasca de la segunda mitad del siglo XX. Su obra Leturiaren Egunkari Ezkutua (1957) se considera la primera novela moderna escrita en euskera, donde aborda el existencialismo y con la que nace la nueva narrativa vasca. Ingresó en 1957 en la Academia vasca de la Lengua, Euskaltzaindia, y ayudó a dar forma al euskera batua que unifica los diferentes dialectos. Entre otras muchas cosas, también fue uno de los creadores del asociación euskaltzale Euskal Herrian Euskaraz.

ADI IRAKURLEOK!!

Hurrengo JEZbarri n agertzea nahi duzuen zerbait baldin badago, egin itzazue gura dituzuen ekarpenak. Horretarako, bidali zuen eskaera [email protected] helbidera eta hurrengo alean ateratzen saiatuko gara.

En caso de que alguien tenga alguna aportación para JEZbarri, podrá enviarnos su petición a [email protected] e intentaremos que se publique en la siguiente edición.

Otsailaren 18 eta 21 bitartean Laudion aratusteak ospatu ziren. Larunbatean, triki-poteoa, herri bazkaria, desfilea, sari banaketa eta mozorro gauaz gozatzeko aukera izan zuten laudiotarrek. Eta astearte inaute egunean, haurrentzako jolas eta berbena, txokolatada eta sorginaren erreketa ikusi ahal izan zuten.

KKUULLTTUURRAA AAGGEENNDDAA 22001122

Laugarren urtez, martxoko nominarekin batera JEZeko Kultura Agenda banatuko da langile eta bisitari guztien artean. Bertan, JEZeko langileek antolatzen dituzuen kultura jarduerak, euskararekin eta euskal kulturarekin zer ikusia duten ospakizun edo ekintzak, eta Laudio eta bere inguruetako jaiak jaso dira.

MMEEAATTZZAARRIITTZZAARREENN MMUUSSEEOOAA EEZZAAGGUUTTZZEERRAA JJOOAANNGGOO GGAARRAA

Martxoaren 17an Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa bisitatzera joango gara Gallarta aldera. Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu. Gallartako herrian kokatuta dago, Bizkaiko Enkarterrian. Meatzaritzaren Museoaren beste helburuetako bat meatzaritzaren industria-ondarearen babesa da. Museoan hauen ezaugarri eta kokapena ezagutu ahal izango ditugu. 10.15etan Eroskiko aparkalekutik atera eta 11:30etan museoa ezagutzera joango gara. Ostean La Arboledako jatetxe batean bazkalduko dugu.

TTXXIILLLLAARRDDEEGGII KKUULLTTUURRAA EETTAA PPOOLLIITTIIKKAA GGIIZZOONNAA ZZEENNDDUU ZZEENN

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” , Euskal Herrian Euskaraz-eko sortzaileetako bat, zendu zen urtarrilaren 14an. Euskalgintzari eta herri mugimenduari oro har egindako ekarpenak gizon handi egin zuten. 1929an Donostiako Antigua auzoan jaioa, bere lana ezinbestekoa da XX. mendeko Euskal Herriko historiaren hainbat alor ulertu ahal izateko.

AARRAATTUUSSTTEEAAKK LLAAUUDDIIOONN

Berria egunkariak sustatu eta Laudioko hainbat elkartek antolatutako Herri Krosaren V. edizioa urtarrilaren 29an izan zen, igandez. 10 kilometroko lasterketa herrikoi honen helburua euskara eta kirola uztartzea izan ziren, eta zentzu horretan ez zen diru-saririk eman; maila ezberdinetan sailkatu ziren lehenengo lasterkariek garaikurrak jaso zituzten, eta parte hartzaile guztiek oroigarri bat.

Horrekin batera 2012 urteko JEZeko egutegia ere edukiko duzue urteko jai egunak zeintzuk diren ikus dezazuen. Horrela, guztiok zer eta noiz egiten den jakin eta parte hartu ahal izango dugu.

Euskara batuaren sortzaileetako bat eta bultzatzaile garrantzitsua izan zen eta bera izan zen lehen euskal nobela modernoaren egilea ere, 1957ko Leturiaren egunkari ezkutua, alegia. Joan den urtean EHEk omenaldia egin zion, Euskal Herriari emandako guztia eskertzeko. Agur eta ohore!

LLAAUUDDIIOOKKOO VV.. HHEERRRRII KKRROOSSAA

IIZZEENNAA EEMMAANN EETTAA EETTOORRRRII GGUURREEKKIINN!!!! !!