Jarraipen zabala Espetxeko begiradak kalera, azaroaren 25arekin … · 2020. 11. 23. · Jarraipen...

8
urumea bailarako egunkaria 2020-11-24 Asteartea 7.304 zk. www.kronika.eus KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK 202 positibo berri 31.708 positibo guztira* 2.402 hildako EAEn 141 UCIn EAEn 112 positibo berri 38.647 positibo guztira 843 hildako 43 UCIn Nafarroan GIPUZKOAN NAFARROAN *HERNANIN 1.078 (+4), ASTIGARRAGAN 243 (+2) (Nafarroako Osasun Saila) (Osakidetza) Maratoi jardunaldia, Berriozarren HERNANI BOLEIBOLA 7 'Ezagutu Hernani' lehiaketa, martxan HERNANI HERNANI ERROTZEN 3 «Ez nuen asmatu sakatzen» GOIZUETA ESKU PILOTA 6 Jarraipen zabala sare sozialetan, baso-igel gorrien erruteek URUMEA ANFIBIOAK 8 Espetxeko begiradak kalera, azaroaren 25arekin batera Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da bihar, eta horren inguruan, 'Emakumea eta espetxea' zikloa antolatu zuten Hernaniko Sarek eta Koordinadora Feministak, aurreko astean. Eta orain, Itxaso Zaldua eta Ainhoa Garcia presoen testigantzak jaso dituzte, Salamancatik, Topaseko espetxetik. 4-5 Iragarri dira, Udal egutegiko irabazleak ASTIGARRAGA UDAL EGUTEGIA 2 13 argazkik osatuko dute, 2021eko Astigarragako Udal Egutegia. Nagore Legarre- tak, bideo bidez helarazi ditu irabazleen izenak, hain zuzen.

Transcript of Jarraipen zabala Espetxeko begiradak kalera, azaroaren 25arekin … · 2020. 11. 23. · Jarraipen...

  • urumea bailarako egunkaria

    2020-11-24 Asteartea 7.304 zk. www.kronika.eus

    KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK

    202 positibo berri

    31.708 positibo guztira*

    2.402 hildako EAEn

    141 UCIn EAEn

    112 positibo berri

    38.647 positibo guztira

    843 hildako

    43 UCIn Nafarroan

    GIPUZKOAN NAFARROAN

    *HERNANIN 1.078 (+4), ASTIGARRAGAN 243 (+2)

    (Nafarroako Osasun Saila)

    (Osakidetza)

    Maratoi jardunaldia, Berriozarren

    HERNANIBOLEIBOLA 7

    'Ezagutu Hernani' lehiaketa, martxan

    HERNANIHERNANI ERROTZEN 3

    «Ez nuen asmatu sakatzen»

    GOIZUETAESKU PILOTA 6

    Jarraipen zabala sare sozialetan, baso-igel gorrien erruteek

    URUMEAANFIBIOAK 8

    Espetxeko begiradak kalera, azaroaren 25arekin bateraEmakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da bihar, eta horren inguruan, 'Emakumea eta espetxea' zikloa antolatu zuten Hernaniko Sarek eta Koordinadora Feministak, aurreko astean. Eta orain, Itxaso Zaldua eta Ainhoa Garcia presoen testigantzak jaso dituzte, Salamancatik, Topaseko espetxetik.

    4-5

    Iragarri dira, Udal egutegiko irabazleak

    ASTIGARRAGAUDAL EGUTEGIA 2

    13 argazkik osatukodute, 2021eko Astigarragako Udal Egutegia. Nagore Legarre-tak, bideo bidez helarazi ditu irabazleen izenak, hain zuzen.

  • URUMEA 2KRONIKA 2020-11-24 Asteartea

    Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

    688 660 714

    Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

    Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

    Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, A. Isasa, B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda, I. Santa Kruz eta J. Zubitur.

    Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

    Eposta: [email protected]

    KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

    Argitaratzailea: Laguntzaileak:

    PEFC ziurtagiria

    Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

    ww w. pefc.e s

    DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

    Diruz lagundutako argitalpena:

    HERNANI KONTZERTUA

    Idoia Asurmendi eta Beste Ur-taroak taldea izango dira etzi Biteriko oholtza ginean, arra-tsaldeko 19:30etan hasita. Sa-rrera librea dela jakinarazi dute antolatzaileek, hala ere, gonbi-dapenarekin joan behar da, «se-gurtasun neurriak babesteko asmotan».

    Idoia Asurmendiri, txikitatik datorkio musikarekiko «zale-tasuna», eta txikitatik hasi zen etxeko musika tresnekin espe-rimentatzen. Duela urte gutxi batzuk hasi zen bakarlari gisa abesten, eta ostegunean izan-go dugu Hernanin entzuteko aukera.

    Etzi, Idoia Asurmendiz gain, Beste Urtaroak taldeak ere kon-

    tzertua eskainiko du herrita-rrentzat. Iker Laurobaren orain arteko diskoetako kantuak har-tu eta folk esparrura eraman ditu, horretarako zenbait mu-sika tresnez baliatuz, eta bes-te hainbat herrialdeetako doi-nuak ere «gurera ekarri ditu».

    Beste Urtaroak taldea, hainbat kidek osatzen dute, hala nola: Iker Lauroba, Leire Letu, Olaia Inziarte, Urbil Artola, Maria So-riazu eta Andoni Etxebeste. Tal-dekideek azaldu dute, «nolabait, denak elkartu nahi dituztela, haien musikaren bidez».

    Idoia Asurmendi eta Beste Urtaroak, oholtza gaineanEtzi, arratsaldeko 19:30etan hasita, Idoia Asurmendi eta Beste urtaroak taldea izango dira ikusgai, Biterin.

    Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izena eta bi abizen, NAN edo EHNA erakustea eta te le fonoa. | Gehi e nez 1.800 karaktere onartuko dira. | Kronikak beste hiz kuntzetan jasotako kartak euskeratzen ditu. | Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail ho ne tan esaten direnak, edo itzultzeko ga rai an izan daitezkeen gaizki ulertuak. | Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak ez dira onartuko.

    JASOTA BEZALA

    Urriaren 23an Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren txostenean argitara-tutako datuek pandemia izena-ren arrazoia ken lezakete, eta, ondorioz, alarma-egoerari eutsi.

    «Txosten honetan infekzio aktiboko proba diagnostiko po-sitibo batekin, baieztatutako kasuak sartzen dira, COVID-19 detekzio goiztiarreko, zaintza-ko eta kontroleko estrategia-ren arabera. Espainian, guztira, baieztatutako 1.046.132 COVID-19 kasu eta 34.752 hildako jakina-razi dira».

    2009ra arte, Pandemia izen-dapena zehazteko, kontuan har-tzen zen hildakoen gehiegizko

    kopuruak, aurreko urteetako batez bestekoa gainditzen zue-la. 2020ko udaberrikoan, Co-vid-19ak eta antzekoek hildako gehiegiagatik ziurtatuta %70. Udan eta udazkenean, % 12 eta % 17ra jaitsi ziren, eta PCR testaren positiboetatik ondorioztatutako kutsatuen kopuruagatik kalifi-katzen jarraitu zen, sintomarik izan ez arren. Azkenean, eta beti «kasu» kopuruagatik, gaur egun ere murriztu egiten baitira.

    Kuantitatiboki, udaberriko tontorrean pandemia izendatze-ko soberakina eman zen. Ezin dute ukatu, ez eszeptikoak, ez konspiranoikoak, ez negazionis-tak.

    Kualitatiboki, zalantzan jar daiteke ea gehiegizko heriotzak, egoitzetan arreta jaso ez duten zaharren 20.268 heriotzak alde batera utzita, horietako asko diagnostikatu eta protokolo desberdinekin tratatu ote zitez-keen... Autopsiarik gabe ezin da zehaztu, Italiako parlamentuan argiarekin eta takigrafoekin ja-kinarazi zuten bezala.

    «Ezin dut jasan etxe zikina ikustea. Oraintxe bertan altxa eta argia itzaliko dut». Nazioar-teko Mafaldarena, Espainiara egin zuen azken bisitan.

    Iulen Lizaso Aldalur

    Noiz piztuko dute argia?

    ASTIGARRAGA UDAL EGUTEGIA

    Pasa den hilabetean, 2021eko Udal Egutegia osatuko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa antolatu zuen Udalak, eta «ura» ezarri zen gai gisa.

    Jadanik, irabazleak iragarri ditu Nagore Legarreta argaz-kilariak. Eta aipatu du, 90 bat pertsonek hartu dutela parte, lehiaketan.

    Irabazle nagusiaren argaz-kia, 2021garren urteko egutegia-ren azalean agertuko da, eta 150 euroko erosketa bonoa jasoko du. Gainontzeko 12 finalistak, argazki bakoitza egutegiaren hi-labeteetako batean agertuko da, eta egileari argazkiko 80 euroko erosketa bonoa emango zaio, «baina gehienez ere 300 euro-koa». Bono hauek, abenduaren 31ra arte gastatu daitezke.

    Hautaketa prozesuan hartutako, «irizpideak»Argazkien hautaketa, Astigarra-gako hiru epaimahai kidek egin dute, eta honakoak izan dira; Amaia Usabiaga Astigarragako kultura teknikaria, Aintzane Barandiaran, kultura zinegotzia eta Nagore Legarreta, argazkila-ria.

    Aipatu dute, hainbat irizpide hartu dituztela kontutan, As-

    tigarragako 2021eko Udal Egu-tegia osatuko duen argazkiak aukeratzeko garaian. Legarre-tak, azaldu du, «teknikagatik eta argazkigintzagatik hainbat argazki deskartatu genituen». Jakinarazi du, hainbat baldin-tza ezarri zituztela, hala nola, argazkiak horizontalak izatea, kalitate onekoak... «Hauek be-tetzen ez zituztenak ere deskar-tatu egin ditugu». Horrez gain, Astigarragako «txokoei» eman diete garrantzia epaimahai ki-deek, bertakoak ez zirenak, alde batera utzita, hain zuzen.

    Astigarragako 2021eko Udal Egutegiko irabazleakHonakoak dira argazki lehia-ketako 13 irabazleak; Portada; Marco Ganuza; 2021eko hila-beteak: urtarrila, Lander Ira-zustabarrena; otsaila, Carmen Ibañez; martxoa, Marco Ganu-za; apirila, Francisco Javier Roy; maiatza, Felix Etxeberria; ekai-na, Ane Pedrosa; uztaila, Sergio Perez; abuztua, Felix Etxeberria; iraila, Carmen Ibañez: urria, Marco Ganuza; azaroa, Sergio Perez, eta abendua, Carmen Ibañez.

    Iragarri dira, Udal Egutegiko irabazleak13 argazkik osatuko dute, 2021eko Astigarragako Udal Egutegia.

    Idoia Asurmendi, hondartzan. Argazkia: Katapulta

    2021eko Udal Egutegiko portada izango da hau. Argazkia: Marco Ganuza.

    «Irabazleek, bonoak gastatzeko aukera izango dute, abenduaren 31ra arte»

  • URUMEA3 KRONIKA 2020-11-24 Asteartea

    URUMEA AÑARBE UR MANKOMUNITATEA

    Añarbeko Ur Mankomunita-teak, hilabete hasieran, 2021eko aurrekontua onartu zuen. Ber-tan, 8,9 milioi euroko inbertsio plana jasotzen da, «edateko ura-ren hornidura eta hondakin--uren saneamendu eta arazketa sistema bermatzeko jarduketa ezberdinekin», hain zuzen.

    Azaldu dute, saneamenduko azpiegiturak izango direla, be-rriro ere, hurrengo ekitaldiko protagonista nagusiak, «zeren inbertsioa hiru laurden (6,32 milioi) hondakin urak jaso eta arazteko proiektuetara bidera-tuko baitira». Hornidura proiek-tuentzat berriz, 2,36 milioi euro bideratuko direla azaldu dute. Horrez gain, gainontzeko inber-tsioak, «laborategiko ekipoak erosteko izango dira, hala nola, segurtasun sistemak eta kudea-ketako software sistemak ezar-tzeko, «0,22 milioi, hau egiteko».

    Saneamenduko eta arazke-tako jarduerei dagokionez, «Pa-presa paper fabrikaren lurreko hustubidea eraikitzeko lanak

    gauzatuko dira», eta honakoak 1,5 milioi euroko zenbatekoa-rekin. Horrez gain, Errenterian kokaturik dagoen fabrikako hondakin urak jaso, garraiatu eta itsasora isurtzen dituen gai-lua birmoldatuko dela azaldu dute, «fabrikan bertan arazketa biologiko bat eraikiko delarik».

    Aldi berean, Herrerako hon-dakin uren «ponpatze estazioa eta San Pedroko tunelak konek-tatzen dituen saneamenduko eroanbide bakoitza birgaitzeko obrak amaituko dira. Lan ho-riek gainera, zanga gabeko tek-nologiaren bidez egingo dira, ia ez dira ikusiko eta eragin gutxi-koak izango dira», eta honetara-ko ezarritako aurrekontua, 1,12 milioi eurokoa izango da.

    Finantzatuko dira, baita ere, Donostiako Martutene auzoko «saneamendu sarea zabalduko eta hobetzeko obrak, (424.000 euro), Urumea ibaia bideratzeko Uraren Euskal Agentzia egiten ari den obren ondorioz», hain zuzen. Eta azkenik, 1,47 milioi euro bideratuko dutela ere azal-du dute, «saneamenduko eta

    arazketako azpiegiturak hobetu eta modernizatzeko inbertsioe-tara: koadro elektrikoak, etab.».

    Usurbilgo Aginagako sa-neamendu obretarako, partida bat ere bideratu dela jakinara-zi dute, «lanen hasiera Uraren Euskal Agentziaren aurrekontu erabilgarritasunaren arabera-koa izango da», eta hark kofi-nantzatuko ditu obrak, «2019an bi erakundeek sinatutako hi-tzarmenaren arabera».

    Hornidurako obrakHornidurako obrei dagokionez, Urnietako hiri sektoreak Añarbe sistemako ur-horniduran sar-tzeko obrak nabarmentzen dira (990.404 euro); eta horri esker, urnietar ia guztiei, Añarbe siste-mako «edateko ura jasoko dute, denek ezaugarri berdina duen ura edango dute, ez orain arte moduan. Bizi diren lekuaren arabera uraren kalitatea ezber-dina izan baita».

    Azpiegitura hidraulikoa berritzeko jarduerekin jarraituko daJarraituko dute, azpiegitura hidraulikoa berritzeko jardue-rekin, hala nola, Petritegiko edateko uraren tratamendu es-tazioan, hornidura sareetan eta Añarbeko presan.

    2021eko aurrekontua onartu du, Añarbeko Ur MankomunitateakSaneamenduko eta hornidurako azpiegitura garrantzitsuak egingo dira, 8,9 milioi euroko balioarekin.

    Omenaldian, Ttarla dantza taldeak, agurra eskaini zieten, erailak izan zirenei, eta haien familiei.

    Hernanin erailak izan zirenei, omenaldia egin zitzaien HERNANI POLITIKA Pasa den larunbatean, Joaquin Altimasbere, Miguel Arbelaiz, Luis Mari Elizondo, Joxe Kamio eta Felipe Sagarna “Zapa” her-

    naniarrak omendu zituzten. Duela 40 urte Batallón Vasco--español taldeak erailak izan zirelako. Hori horrela, haien familiek hauek gogorarazte-

    ko, ekitaldi bat egin zuten, eta herritar ugari bertaratu ziren. Alkateak ere talde politiko guztien izenean, «dolumina eta babesa» adierazi zien.

    HERNANI ERROTZEN

    Azken bost urteetan, Hernani Errotzenek, Ezagutu Herna-ni lehiaketa jarri du abian, eta aurten ez da gutxiago izango. Ekimen honek, «Hernaniren historia gizarteratzea eta her-naniarrei herriko ondarea eza-gutuz gure altxorrak hurbiltzea» du helburu.

    Bizi dugun pandemia egoe-ra dela eta, Hernani Errotzen egoerara moldatu da, eta berri-kuntza berri batekin egingo da Ezagutu Hernani lehiaketa. In-ternetez egingo da, hain zuzen. Galderak, hemen aurkitu dai-tezke: euskalnafarak.eus/herna-ni.

    QR sistema ere jarri dute, eta honek, galdetegira zuzen-zuze-nean sartzeko aukera ematen du. Eta aipatu moduan, aben-duaren 13ra bitartean hartu dai-

    teke parte, Hernani Errotzenek antolatutako lehiaketa honetan.

    Honako galdera hauek, eran-tzun beharko dira: Non jaio zen Biteri eskola eta kultur etxea eraikitzeko dohaintza egin zuen pertsona? Arrasate; Errenteria; Hernani. Nola du izena Txillida Lekuko baserriak? Zabalegi/Za-balaga/Txillida enea. Urumea, Kardaberaz kalearen beste izena? Goenkale/ Beste Kale/Andrekale. Ignazio Loiolakoa bonbarda-ba-la batek zauritu zuen Iruñean, 1521eko maiatzaren 20an, nongo tropak jaurti zuen kanoi txikia-ren bala? Frantziakoak/Nafa-rrokoak/Espainiakoak.

    Asmatzen dutenen artean, 10 sari zozketanHernani Errotzenek sortutako lau galdera hauek zuzen eran-tzuten dituztenen artean, zoz-keta egingo da. Izan ere, guztira 10 izango dira banatuko diren sariak.

    'Ezagutu Hernani' lehiaketa, martxanAbian da, bosgarren urtez segidan, Hernani Errotzenek antolatutako lehiaketa, eta abenduaren 13ra arte iraungo du.

    ASTIGARRAGA-HERNANI PLENOA

    Bi pleno izango dira gaurkoan, Hernanin bat eta Astigarragan bestea. Arratsaldeko 19:00etan emango zaie hasiera plenoei. Astigarragan, modu presentzia-lean egingo da plenoa, eta Her-nanin berriz, modu telemati-koan, azken boladan bezala.

    Astigarragan, hamaika gai landuko dira, eta haien artean, 2021eko aurrekontuen hasierako onarpena eramango da Plenora. Arrobitxuloko igogailuaren exe-kuzio proiektuaz ere jardungo dute. Sahara eta euskeraren in-guruko adierazpen instituzio-nalei buruz ere ariko dira.

    Hernaniko plenoan berriz, hamar puntuko gai-zerrenda dago, eta hemen ere, Sahara-ri buruzko mozioa aurkeztuko da. Horrez gain, emakumearen aurkako indarkeria ezabatzeko alderdien adierazpena ere lan-duko da, beste hainbat gaien artean.

    Bi pleno gaurkoan, Hernanin eta AstigarraganGaur arratsaldeko 19:00etan, bi pleno izango dira. Astigarra-gan presentziala izan-go da, eta Hernanin telematikoa.

    EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    SATURNINO CERRO ALONSO- Goian bego -

    MUGICA TELLERIA SENDIA

    Hernanin, 2020ko azaroaren 24an

    Agur Satur, beti izango zaitugu gogoan.

  • ASTEKO GAIA 4KRONIKA 2020-11-24 Asteartea

    «Emakume presoari, delituaz gain, egozten zaio gizarte patriarkalaren rolak apurtzea»'Emakumea eta espetxea' zikloa antolatu zuten Hernaniko Sarek eta Koordinadora Feministak, joan den astean. Eta horren harira, bi preso hernaniar, Ainhoa Garcia Montero eta Itxaso Zaldua Iriberri, elkarrizketatu ditu Sarek, espetxeetako errealitatea azaleratzeko.

    HERNANI SARE

    Hiru kartzela mota daude emakumeentzako: gizonen kartzeletan modulu txikiak, makro kartzeletan kartzela txikiak, eta emakumeen kartzelak. Azken hauek dira gutxien daudenak, hiru zehazki espainiar estatuan. Zuek Topasen (Salamanca) zaudete. Zer motatako kartzela da zuena?Ainhoa eta Itxaso: Topas makro kartzela da, eta emakumezko nahiz gizonezko moduluak ber-dinak dira. Espetxe estrukturak oso ezberdinak izan daitezke, Frantzian batez ere; Fleuryk ez du zerikusirik Fresnesekoare-kin, eta bi hauek oso desberdi-nak azken urteetan eraiki di-tuztenekin. Espainian, aldiz, kartzela tipo direnak fisikoki berdin-berdinak dira.

    Fresnes edo Fleuryko kar-tzeletan, adibidez, emakumeon espetxea eraikin bat zen, gizo-nenetatik urrun. Murtzia II kar-tzelan, kasu, espetxean dauden modulu txikienetan (gizonez-koen modulu erdia) gintuzten, modulu haundiagoak urteetan hutsik bazeuden ere.

    Espetxe zaharretan (Cáce-res, Badajoz…), emakumeak oso leku txikietan dauzkate, eta ho-nek ondorio latzak izaten ditu: bista galtzea, distantzia haun-dietan zorabio sentipena izatea, mugimendu murrizketa…

    Preso izan diren emakume gehienek, denek ez bada, diote, diozue, kartzelak emakumea isolatzen duela. Nolakoa da isolamendu hori?Ainhoa: EPPKaren kasuan, kan-poko munduarekiko eta kideen arteko isolamendua, zorrozta-sun eta krudeltasun berdinare-kin ezartzen da kidego osoaren-gan. Presoak oro har kontutan hartuta, gauza aldatu egiten da. Emakume presoa gizartean zorrozki estigmatizatua dago. Gi zarteak ezartzen dituen ro-lak edo espero diren jokabideak apur tu dituzten emakumeak dira; prostitutak, drogazaleak, de li tu gileak, ama gaiztoak. Ema-

    kume txar eta onen arteko be-reizketa erabatekoa da, eta gu emakume txarrak gara.

    Gizonezko presoek bisita eta aurrez aurrekoak dauzka-te, kanpotik datozen senide eta lagunak, gehienak emakumez-koak direlako. Gizonezkoa zain-dua delako. Gizonezkoengana emaztea, ama, arrebak datoz. Emakumezkoen kasuan, lehe-nik familiarekiko urruntzea dator. Nahiz eta gizonezko baten delitu bera egin, gizarteak ema-kumea epaituko du, bere papera bete ez duelako, eta ondorioz, zauritu zituenak ere ez zaizkio etorriko. Emakumeari, delitua egiteaz gain, gizarte patriarka-lak ezartzen dituen rolak apur-tzea ere egozten zaio.

    60 bat emakumeko modulu batean, askotan bizpahiru ema-kume atera ohi gara bisitara, eta gehienetan, euskaldunak izan gara hiru horiek. Eta hori, kontutan hartuta gu garela per-tsona bakarrak, bertakoak ez garenak. EPPKko kideen artean, portzentajean, emakumeak iso-latuago gaude, batzuk bakarrik urte luzez, eta gehienetan bina-ka edo hirunaka edukiz.

    Badago aukera talde haun-diagotan biltzeko, gure kide gi-zonezkoekin zenbait espetxetan egin bezala; baina ez dute egi-ten. Urte luzez bakarrik egotea oso gogorra da. Ondoan kide bat eduki ez, eta euskeraz hitz egin gabe urteak eta urteak pasatzen ditugu. Eguneroko egoera hauek oharkabean pasatzen dira eus-kal jendartean, gure auzo nahiz herrietan, baina ondorio latzak dituzte gugan.

    Bestalde, formakuntza eta lan munduarekiko isolamen-dua ere ematen da. Gizonez-koek, formakuntzarako eskain-tza zabalagoa dute espetxetan, eta ondorioz, kaleratzerakoan lan munduan aukera gehiago. Emakumeen kasuan, aldiz, es-kaintza oso urria da.

    Onartzen al dute kartzelan emakume aktiboak zaretela, horregatik zaudetela preso? Edo akaso norbaitek engainatuak… Anti-emakume

    izango zarete haien begietara. Ainhoa: Gure kasuan ez dira ausartzen halako zerbait irado-kitzera. Espetxearekiko komu-nikazioan marra gorriak oso argiak dira, eta guk gure herria-rekiko maitasuna harrotasunez daramagunez, ez dago horrela-ko komentariorik.

    Baina, oro har, gureganako jokaera paternalista badago. Bai, emakume presoak engainatuak izan dira, tuntunak izan dira… Eta batenbat, espetxean, aktiboa-goa izan eta euren parametroeta-tik ateraz gero, edozein gehiegi-keriaren aurrean protesta egiten badu, gogor zigortzen dute.

    Emakumeentzako tailerrak, rol generoan oinarritzen dira: ileapaindegi tailerra, josten ikastekoak… Eta askotan mojek emandakoak izan ohi dira, ezta? Itxaso: Bai, hala da. Justu aipa-tutako tailerrak daude antolatu-ta emakumeentzako, eta lana ere generoaren arabera dago banatuta. Emakumezkoek gar-biketa lanak egiten dituzte, ins-talazioen garbiketa, labanderia, sukaldea…

    Gizonezkoek, aldiz, soldadu-ra, egurra edota buztina landu dezakete, mantenimenduan la-na egin, biltegien ardura era-man… Ikasketak ere honela antolatzen dituzte. Lanbide he-ziketako ikasketak gizonezkoek egiten dituzte, eta kalera atera-tzerakoan emakumeek baino aukera gehiago izaten dute lana topatzeko. Elizak kartzeletan presente egoten jarraitzen du. Frantzian, monjek ematen zituz-ten aipatutako tailerrak, espetxe

    askotan; eta Espainian, Carita-sek presentzia haundia du.

    Kartzelan isolamendua da nagusi, baina emakumeen kasuan areagotu egiten da: 30 emakume preso, 12 guztiz bakarrik, eta 10 kide bakarrarekin. Nolakoa da zuen egoera?Ainhoa: Egun hiru kide eta GRA-POko kide bat gaude moduluan. Iaz espetxe honetara iritsi au-rretik, hiru urte eta erdi egin ni-tuen bakar-bakarrik Murtzia II espetxean. Ondoko moduluetan 12 kide gizonezko zeuden, binaka edo hirunaka. Haietako bat beste espetxe batera eraman edo ka-leratzekotan, bakartua geratzen zen gizonezkoa beste kideenga-na eramaten zuten zuzenean. Emakumeon kasuan, bakarrik jarraitzen dugu. Bakartasun lu-zean dauden kideak ditugu: Ana Belén Cordoban, Oskarbi Curti-sen, Irantzu Huelvan, Ainhoa Granadan, Lorentxa Roannen… Kideak bakartzea, Madrilen har-tzen den erabaki politikoa da; eta bulego batean hartutako erabaki honek, ondorio latzak ditu gugan eta gure hurkoengan.Itxaso: Nire bir-espetxeratze fa-se honetan bakartu banindute, egoera latz hau oraindik kru-delagoa izango zen, niretzat eta nire senideentzat.Ainhoa: Hori bai, bakartzen gai-tuztenean, bakartze fisikoa da soilik, badagoelako gure artean esaera bat, maiz esan ohi du-guna: «urtetan eduki ninduten halako edo bestelako kartzelan bakartuta, baina behin ere ez nintzen bakarrik sentitu». Dis-pertsioak, eta harekin bakarda-

    deak, helburu bakarra du: kideak bakarrik geratzea, suntsitzea. Baina espetxeetako hormen bi aldetako euskaldunek argi era-kutsi dugu, batzuen nahiak, su-frimendu asko pairatuz, baina ezerezean utzi ditugula.

    Beste arazo larri bat, medikua: ez duzue ginekologorik, ezta?Itxaso: Ez ginekologorik, eta ezta medikurik ere, kasu askotan. Ginekologora edo mamografiak egitera ospitalera bagoaz, Guar-dia Zibilak kontsultan egoten dira, eta egoera oso desatsegina da. Eta kontutan hartzen badu-gu hemen emakume asko pros-tituzioa egitera behartuak izan direla, edo erasotuak edo esko-larizatu gabeak... Ez dago forma-kuntzarik sexualitateari buruz, emakume hauek laguntzeko. Anekdota bezala esan, Murtzia II espetxean, ginekologoak lan egiteko kontsulta prest zegoela, beharrezko tresneria guztiare-kin, baina ginekologorik ez!

    Eta haurdun dauden emakumeak, nola artatzen dituzte?Itxaso: Frantziako kasuan, kar-tzelako ginekologoak eta kan-poko ospitaleko jarraipena izan nituen. Ospitalera bidaiak poli-ziaren furgoietan egiten nituen, eta kontsultan kartzelaririk ez egotea lortu banuen ere, beste askok ez zuen horrelako zorterik izan. Hori bai, bi polizia zelatan nituela erditu nuen. Erditze ge-lan egon ziren, ginekologoaren eskaerari muzin eginez. Ospita-lean egon ginen egunetan, bost polizia eduki genituen atean uneoro.

    'Begiradak eta bizipenak txarrantxen artetik' solasaldia egin zuten Biterin, joan den asteazkenean.

  • ASTEKO GAIA5 KRONIKA 2020-11-24 Asteartea

    Hemen, Topasen, ezagutu du gu emakume bat hilabetero ateratzen zutena ospitalera, eta COVIDa dela eta, gero 10 egunez ziegan konfinatzen zuten.

    Honekin batera, kartzela eta sexualitatea. Bertan asexual bazinate bezala tratatuak izan zaretela salatu dute askok. Alegia, zuek ez duzue desiorik, ez duzue beharrik…Itxaso: Bai, kartzela eredu pa-triarkalaren islada exajeratua den heinean, emakumeok ez dugu sexu beharrik, eta horren aurrean aldarrikapenen bat egi-ten badugu, segituan kataloga-tuko gaituzte: putak, zikinak, li-zunak, femme fatal… Zoritxarrez, ez da hemen barruko kontua ba-karrik. Izan ere, gure kolektiboa-ri begiratzen badiogu, kontura-tzen gara eskubide hori (guretzat sexualitatea giza eskubide bat baita) betetzea errazagoa izan dela gizonezkoen kasuan; bizitza sexual konpartitua izatea (kar-tzelako gabezi guztiak kontutan hartuz, noski). Ez, ordea, ema-kumeen kasuan. Beste behin ere, emakumeok prest egon gaitezke preso gizon batengana joateko, momentu goxo eta politak pasa-tzera; baina ea zenbat gizonezko animatzen diren hori emakume preso batekin egitera. Itziar Mo-reno kideak, hausnarketa inte-resgarriak ditu horri buruz.

    Sexu harremanak izateko, vis a visak daude, hilabetean behin; estatu frantsesean, ezta hori ere. Sexualitatea ukatzen dizuete? Janzkeran ere badituzue mugak?

    Ainhoa: Frantziako espetxeak bi eratakoak dira: epaitu gabe-koentzat (Maison d'Arretak), eta epaituentzat (zentralak). Aurrene koetan, vis a visak ez dira exis-titzen, baina gizonezkoen espe-txeetako bisita lekuetan (ez dago kristalik, banaketarik, presoa eta bisitan datorrenaren artean) kartzelariek ezikusiarena egin eta, modu txarrean bada ere, sexu harremanak eduki daitez-ke. Emakumezkoen kartzeletan, bisita egin bitartean uneoro pa-satzen dira zelatatzera. Helbu-rua argia da: gizonezkoen sexu beharra, asetu behar den zerbait da; emakumezkoen kasuan, es-petxe barruko haurdunaldiak.

    Frantziako emakumezkoen kar tzeletan, sexua eta sexuali-tatea tabua da. Ama izatea, le-gez, ez da eskubide bat, eta ez da sekula gizaeskubide gisa landu. Sexualitatearekin duten jarre-ra eskandalagarria da. Etxeko txikien argazkiak zentsuratzen dituzte biluzik badaude. Liburu baten azalean emakume baten janzkera zuzena ez dela bade-ritzote, ez dute sartzen utziko. Kamixeta tiradunak, gal tza mo-txak, transparentziak de beka tu-ta daude.

    Espainian ere ikusi izan ditu gu emakumeak ziegara bidal tzen, arropa aldatzera, kar tze la riaren erabakiz, «itxu-ra pro bo ka tzailea» izateagatik.Ko men tario lizun eta sexistak en tzuten ditugu, bai gizonez-ko pre soen aldetik, baina baita kartzela rien aldetik ere. Prosti-tuzio sareak egon dira hainbat espetxetan, non espetxe ardura-dunak zigortu dituzten.

    Haurdun geratu nahi izatekotan ere, ikusita zailtasunak, edota ikusita zuen bikoteak beste kartzela batean daudela, nola kudeatzen da hori? Itxaso: Sentimenduak kudea-tzeko lan haundia eginez. Fran-tzian, legez, guraso izatea ez da eskubide bat. Bioetikako legedia oso zaharkitua dago, eta intse-minazio bat egitea ia ezinezkoa da. Gure kolektiboan badaude kasuak, non bikote bat 18 ur-tetan elkarrekin 4 aldiz soilik egon den. Horrela guraso izatea zaila. Espainian, vis a visak eta intseminazioa egiteko aukera egon badago, baina oztopoak bat bestearen atzetik topatuko dituzte. Guk sekulako zortea izan genuen, Frantziako kar-tzelariei intimitate tartetxo bat lapurtzea lortu genuenean. Nire muxu goxoena, ama edo aita izan nahi izan duten eta utzi ez dieten guzti horiei.

    Umea izan eta gero ere, kontutan hartzekoa da sistema patriarkal latza. Amatasun moduluak daude, ez ordea aitatasun moduluak. Unitate familiar deiturikoak ere badira, baina euskal presoek ez duzue honetarako eskubiderik, ezta?Itxaso: Amatasun moduluko kideek, txosten bat kaleratu zuten, Aranjuezeko espetxeko baldin-tzak salatuz. Euskaldunok ez gara inoiz egon unitate familiar horietan. Frantziako espetxetako amen moduluak ere, nahiko ta-malgarriak dira. Semea eta biok Roanngo espetxean egon ginen.

    Ideia bat egin dezazuen: bertako zuzendariak aitortu zidan, amen modulua egin behar zela kontu-ratu zirela eraikina bukatua ze-goenean (2009ko espetxe bat da); eta inprobisatuz, galeria baten bukaeran lau ziega eta jolas-gela atondu zituzten. Eskerrak irudi-men asko eta maitasun gehiago dugun euskaldunok!

    Amatasun modulu gertukoena, Aranjuezen dago. Ume bat ez dago preso, atera eta sar daiteke nahi duenean, familiak horrela eskatuta. Nola egin hori, familia Euskal Herrian bada? Ainhoa: Sekulako esfortzuare-kin. Bai fisikoa, bai animikoa, bai ekonomikoa… Gure seniderik gabe, ezingo genuke ama izan. Badira Aranjuezen leku bat alo-katu izan dutenak, beste batzuk bolada txikiak Euskal Herrian eginez, egunpasa soilik eginez…

    Emakume batentzat, zigor bikoitza da egun dugun kartzela eredu patriarkal honetan preso egotea?Ainhoa: Bai, noski. Eta gure ka-suan, hirukoitza dela ere esan-go nuke: zigor penala dugu, eta emakume borrokalariak gara, gainera.

    Azkenik, Hernaniar askok irakurriko zaituztetela jakinda, bota nahi duzuna…Ainhoa eta Itxaso: Lehenik, gure maitasun guztia helarazi nahi dugu. Herri bateko parte gara, eta fisikoki urrun gatibu bagaituzte ere, gertu sentitzen zaituztegu uneoro. Bereziki eskertu nahi di-

    zuegu guri, baina batez ere gure etxekoei, urte luzez ematen die-zuen babesa, laguntza eta mai-tasuna. Euskal Herritik iristen zaizkigun gutunek eta berriek, zulo hauetan aurrera egiteko in-darra ematen digute.

    Euskal gizarteak indarra izan du, eta badu, egoerak iraultzeko; eta euskal preso errefuxiatu eta deportatuen egoeraren konpon-bidea, zuen eskuetan dago beste behin. Egun, munduan bizitzen ari garen osasun egoera dela eta, berez sufritzen ditugun egoerei etxeko nahiz lagunekiko isola-mendua areagotu da. Kideak, gu-rasoak, seme-alabak, besarkatu gabe hilabeteak daramazkigu, eta ama edo aita ezin besarka-tzeak sortzen duenak azalpen gutxi ditu. Martutenen, Zaba-llan, Basaurin edota Iruñean ba-geunde, etxetik gertu egongo gi-nateke, eta espetxean egonik ere, etxekoen sufrimendua ez litza-teke bera izango. Zenbat minutu behar dira Hernanitik Martute-nera joateko? Zenbat Algeciras, Murtzia edo Sevillara joateko?

    Oraindik gaixorik dauden kide asko daude hormen artean, eta preso egotea gogorra bada, gaixo egoteak egoera jasangaitza bihurtzen du. Huelvako kideek, oraindik herritik ehundaka ki-lometrotara eta isolamenduko moduluetan jarraitzen dute… Hamaika egoera, bizipen eta su-frimendu guzti hauekin amai-tzea guztion eskuetan dago, eta gu irrikitan gaude, Kale Nagu-sitik eta Andrekaletik zuekin ibiltzeko, mendi-bueltak egiteko eta zuek guztiak besarkatzeko. Maite zaituztegu.

    'Florecica' dokumentala gaur Biterin, eta indarkeria matxista salatzeko hainbat hitzordu bihar, bailaranEmakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna da bihar, eta kalera aterako dira, herri eta hirietan, salaketa egitera. Hernanin, gaur ere jarri dute hitzordua, horren inguruan: 'Florecica' dokumentala eskainiko dute, 19:00etan Biterin.

    URUMEA AZAROAK 25

    Azaroaren 25a da bihar, Emakumeenganako Indarkeriaren Kon-trako Eguna. Eta horren harira, egun bakarreko ekintza ez, 10 eguneko ekintza sorta antolatu zuten Hernanin, Denon ardura delako! lelopean. Ekintza horie-tan aurrenekoa izan zen, Sarek eta Koordinadora Feministak elkarlanean antolatutako sola-saldia, emakumea eta espetxea gai hartuta: Begiradak eta bizi-penak txarrantxen artetik.

    Gaurko jarri dute beste hi-tzordua bat, eta oraingoan, do-kumentala eskainiko dute, Bi-teri kultur etxean, 19:00etan:

    Florecica, Jo sefina Lambertoren kontakizuna jasotzen duena. Gaztela niaz jarriko dute, euske-razko azpitituluekin. Eta ondo-ren, solasaldia ere egingo dute.

    Kontzentrazioak eta salaketa ekitaldiak, biharBihar, berriz, hitzordu gehiago izango dira Urumea bailaran. Hernanin bertan, txapa femi-nista tailerra egingo dute arra-tsaldeko 17:00etan, Gaztelekuan. Eta ondoren, 19:00etan, salaketa ekitaldia antolatu du Koordina-dora Feministak: Erasoak so-bran, erasotzaileak ere! Indarke-riaren pandemia denon ardura.

    Astigarragan, aldiz, eguer-

    diko 12:00etan egingo dute kon-tzentrazioa, udaletxe aurrean, Udalak eta Aztifemiak taldeak deituta: Normaltasunak hiltzen gaitu, indarkeria matxistaren aurrean antolatu eta borrokatu. Eta arratsaldean, Donostiako manifestaziora joateko elkartu-ko dira. 17:30etan ja rri dute zita, Emakumeen Txo koan, autobusa har tzeko; eta bestela, 18:15etan elkar tuko dira, Okendo kalean.

    Goizuetan, aurten ez dute kalejirarik egingo, egoeragatik. Baina emakumeen aurkako in-darkeria salatzeko, morez jan-tziko dira herritarrak; eta bal-koiak ere, morez janzteko deia luzatu dute. Kontzentrazioa egingo dute bihar eguerdian, Astigarragako udaletxe aurrean.

  • KIROLAK 6KRONIKA 2020-11-24 Asteartea

    GOIZUETA ESKU PILOTA

    Iker Salaberriak ezin izan du Buruz Buruko Promozio Txapel-ketaren finalera sartu, finaler-dietan Arteagaren aurka 22-15 galdu eta gero. Ostiral gauean jokatu zen finalerdia Bergarako frontoian eta goizuetarrak agur esan behar izan zion finalari.

    Partidua ongi hasi zuen Goi-zuetako aurrelari biziak. Alde haundiarekin ez bada ere, lehen tantoetan Salaberria aurretik joan zen uneoro partiduko lehen berdinketara iritsi arte (10-10). Hala ere, Arteaga II.a lehen atse-denaldirako aurretik zen, (12-11).

    Hortik aurrera Arteaga II.ak gehiago gozatu zuen eskuina-rekin eta apurka-apurka aldea zabaltzen joan zen bigarren atsedenaldira bost tantoko abantailarekin iritsiz (18-13). Azkenean garaipena (22-15) eta finalerako txartela Arteaga II.ak lortu zuen. Finala Elordiren aur-ka jokatuko du lasartearrak.

    Iker Salaberriak triste amai-tu zuen partidua. «Pena, nik uste ongi hasi nintzela baina ez nuen asmatu ongi sakatzen eta hor joan zitzaidan partidua».

    Hasieran aurretik joan arren ezin izan zion eutsi abantailari. «Fisikoki bajatu baino gehiago partidutik irten nintzen. Ikus-ten nuen ez nintzela ari ongi sakatzen eta nahastu egin nintzen. Fisikoki ongi ikusten nintzen eta ongi bukatu nuen, baina mano-manoan detaile txikiek erabakitzen dute parti-dua eta nik ez nuen asmatu sa-katzen».

    Arteagak 12 tanto egin zi-tuen eta bost pelota huts egin. Iker Salaberriak berriz, ordu bete iraun zuen partiduan, 10na hutsekin eta tantorekin amaitu zuen partidua. «Gutxiago galdu eta tanto gehiago egin zituen. Nik sakatzen nuenean bera has-ten zen dominatzen eta buruz burukoan ez baduzu sakearekin asmatzen oso zaila da partidua irabaztea. Detaile txikiek era-bakitzen dute garailea. Nik do-minatu beharrean bera hasten zen dominatzen sakatzen nue-nean».

    Hala ere etorkizunari begi-ra txapelketaren balantzea ona dela dio Salaberriak. «Txapelke-ta ona egin dut. Nik esperotakoa baino maila hobea eman dut.

    Ez nuen uste honelako maila emango nuenik, hala ere fina-lerdia irabazi nezakeen, ez nin-tzen bera baino gutxiago. Ea da-torren urtean hobetzen dudan».

    «Orain lau t'erdikoa prestatzen hasiko naiz»Etorkizunari begira ostiralean beltz ikusten zuena argitzen joan da. «Triste eta penarekin nengoen, baina orduak pasa

    ahala eta hotzean pentsatuta ongi aritu naiz eta balantzea ona da. Orain lau t'erdikoa pres-tatzen hasiko naiz».

    Berez bere doaietarako ego-kiagoa da, baina hori ezin dela jakin dio Salaberriak. «Agian maila txarragoa emango dut. Ez dago jakiterik, ikusi egin behar-ko da. Presarik gabe joango naiz, eta ea zer ateratzen den...», au rreratu du goizuetarrak.

    Olaizolak binaka irabazi, la-runbatean BilbonLarunbatean Bilboko frontoian, Aimar Olaizola eta Mikel Urru-tikoetxeak 22-17 irabazi zioten Iker Irribarria eta Martijari, bi-naka. Partidu ona jokatu zuen aurrelari goizuetarrak eta dato-rren abenduaren 8ko finalerako saio ezin hobea izan zuen bikote urdinak. Hurrengo astean eza-gutuko dute aurkaria.

    «Ez nuen asmatu sakatzen, eta bera pasatzen zen dominatzera; hor egin zidan ihes partiduak»Iker Salaberriak 22-15 galdu zuen Buruz Buruko promozio Txapelketaren finalerdia Aretaga II.a lasartearraren aurka. «Pena, fisikoki bajatu baino gehiago partidutik irten nintzen. Detaile txikiek erabakitzen dute mano-manoa».

    HERNANI ERREMONTEA

    Aurreko larunbatean hasi zen Binakako Erremonte Txapelke-ta. Aurten 50garren edizioa be-tetzen du eta ikuslerik gabe hasi da. Harmailak hutsik, erremon-tisten pilotakaden soinuak eta zestoaren hotsa erremontera-tzeko orduan bakarrik entzuten ziren, baita bikoteen animoak eta pilota eskatzen zuten unea. Barrenetxea, atzelari hernania-rrak, bigarren aldiz gopro ka-mara batekin jokatu zuen kas-koan eta emaitza oraingoan ona

    izan zen. Irudi ederrak ikusi zi-ren eta jokoan ere ongi aritu zen atzelaria.

    Segurolarekin batera, 40-30 irabazi zieten Etxarri eta En-dikari. Beraz, lau puntu batu zituzten eta finalerdietarako lehenengo pausoa eman zu-ten. Barrenetxeak erakustaldia eman zuen sakearekin. Aspal-dian ikusi ziren tanto gehien egin zituen, hamaika guztira, eta lehenengo hogei tantoetan hamar. Segurola ere sendo ari-tu zen, arrisku haundirik hartu gabe, baina serio jokatuz.

    Segurola eta Barrenetxeak ildo beretik jarraitu nahi duteLehenengo partiduan Etxarri eta Endikari 40-30 irabazi eta gero joko ona erakutsi zuten aizarnazabaldarrak eta atzelari hernaniarrak. Sakearekin fin dagoela erakutsi zuen Barrenetxeak eta sendo jokatu zuten.

    Salaberria ez da finalera sailkatu, finalerdian galdu eta gero.

    Segurola eta Barrenetxea IV.a, txapelketaren aurkezpenean.

  • KIROLAK7 KRONIKA 2020-11-24 Asteartea

    Garraiolaria mudantza eta Garbigunera edozein traste eramateko eskaintzen da. Deitu: 667 721 443 (Xabino)

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    IRAGARKI MERKEAK

    (eus

    kalm

    et)GAUR BIHARErdi-mailako lainoak eta goi-lainoak izango dira pro-

    tagonista, baina ez dute euririk utziko. Hego-haizea ibiliko da eta arratsalde-gauean indartu egingo da. Min.6º / Max.16º

    Fronte bat gertu mantenduko da, mendebaldean, eta tarteka erdi mailako lainoak eta goi-lainoak iritsiko dira. Hala ere, une askotan, argiune politak irekiko dira. Min.5º / Max.11º

    TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

    TELEFONO ZENBAKIAK

    EGURALDIA

    FARMAZIAKEgunez: A. Etxebarria Andre kalea, 48 (Hernani) 943 551793 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

    HERNANI BOLEIBOLA

    Hernanik berriz ekin dio den-boraldiari Euskal Ligan, hilabe-te luzez partidurik jokatu gabe egon ondoren. Gainera goizeko 10:00etan hasi ziren jokatzen eta 14:30ak arte aritu ziren bo-leibolean maratoi itxura hartu zuen jardunaldi batean. Emai-tzak eta jokoa onak izan ziren, nahiz eta bigarren partidua galdu. Lehenengoa 3-0 irabazi zuten Navarmutilak-en aurka eta bigarrengoa 3-2 galdu zuten Navarvolei-ren kontra.

    Ostiraleko azken orduan, Berriozargo bi taldeekin adostu zen beraien aurka, bi partidu jarraian jokatzea, ikusirik den-boraldia nola doan eta liga nor-maltasunera bideratzeko. Lanak errazten zituen kontuan izanik

    Iruñeako bi taldeek kiroldegi berdinean jokatzen dutela.

    Erabaki horren arabera goi-zeko 10:00etan Navarmutilak taldearen aurka lehiatu ziren hernaniarrak eta ordu bete iraun zuen. Erraz irabazi zuten hernaniarrek, 7-25, 10-25 eta 15-25eko partzialekin. Hernania-rren lehenengo garaipena izan zen aurtengo ligan.

    Bi ordu eta laurdeneko partidu ikaragarri gogorra eta berdinduaOrdubeteko atsedena eta gero bigarren partidua hasi zen, 12:00etan, Navarvolei iazko txa-peldunan aurka. Partidu gogorra aurreikusten zen eta argi ze-goen ez zuela zer ikusirik izango lehenengo partiduarekin.

    Hasieratik amaiera arte par-

    tidu ezin orekatuagoa izan zen. Nafarrek 3-2 irabazi zuten eta azken partzialak honakoak izan ziren: 26-24, 25-21, 23-25, 23-25 eta 16-14. Bi ordu eta hamar mi-nutu iraun zuen partiduak.

    Etxekoak 2-0 aurretik jarri ziren, hernaniarren akatsak baliatuz. Hirugarren jokotik au-

    rrera beste segurtasun bat iku-si zen hernaniarren aldetik eta horrek zalantzak sortu zituen aurkarian. Hernanik bina ber-dintzea lortu zuen.

    Bosgarren jokoa, emozioz gainezka, Navarvoleiren alde-koa izan zen. 14na iritsi ziren eta azken bi tantoak etxekoen alde

    erori ziren, 16-14 amaituz.Hernanik maila haundia

    erakutsi zuen eta garaipena lor-tu ez arren, gustora irten ziren kiroldegitik.

    Orain arte atzeratutako par-tiduak, abenduan berreskuratu nahi dira. Oraingoz partidu bat irabazi dute eta bi galdu.

    Hernanik partidu bat irabazi eta bestea galdu du Berriozargo boleibol maratoi jardunaldi batean Euskal Ligako bi jardunaldi jokatu zituen igande goizean; aurreneko partidua 0-3 irabazi zion Navarmutilak taldeari eta ondoren 3-2 galdu zuen Navarvolei talde indartsuaren aurka.

    HERNANI FUTBOLA

    Hernaniko talde ia denak ezin jokatu daude duela hilabete ba-tetik, baina Euskal Ligako nes-kek badute baimena jokatzen jarraitzeko. Asteburu honetan denboraldiko bigarren partidua jokatu zuten Gasteizen, Aurrera de Vitoriaren kontra eta denbo-raldiko lehendabiziko puntua eskuratu zuten.

    Hernanik 2-0 galtzen zuen

    azken ordu laurdenean sartu zirenean, baina 78garren minu-tuan Ainhoa Lizasok desaban-taila murriztea lortu zuen eta bost minutu falta zirela, 85ean, Cesia Sotok binakoa igo zuen markagailura.

    Helburua garaipena zen, bai-na partidua nola jarri zen ikusi-ta puntua berreskuratzea pozte-koa izan zen.

    Partidua igande eguerdian jokatu zen Olaranbe futbol ze-

    laian eta bertakoak indartsu hasi zuten lehenengo zatia. Hasi eta berehala, lehenengo minu-tuan Iratxe Balanzategik aurre-ratu zituen gasteiztarrak.

    Markagailua ez zen mugitu bigarren zatira arte. Berriz ere, Balanzategik bigarrena sartu zuen 70garren minutuan eta partiduak erabakita zirudien, baina orduan atera zuten her-naniarrek bere grina eta berdin-tzea lortu zuten.

    Denboraldiko lehenengo puntua da eta datorren astean Zubipen estreinatuko dira Elo-rrioren kontra, multzoko talde-rik indartsuenetakoa.

    Hernanik lehendabiziko puntua lortu zuen Gasteizen bina berdindu eta geroEuskal Ligako neskek 2-0 galtzen zuten Aurrera de Vitoriaren kontra, baina 78 eta 85garren minutuetan bi gol sartu eta berdindu zuten.

    HERNANI IGERIKETA

    Igeriketa frogak Euskal Herri mailan geldirik egon dira orain gutxira arte. Orain hilabete bat Araban antolatu zuten lehenen-go txapelketa eta asteburu ho-netan Gipuzkoan eta Bizkaian, martxotik antolatzen zen lehen-dabiziko txapelketak antolatu dira. Ez nolanahikoak gainera.

    Espainiako Federazioaren aginduz edo gomendioz denbora kontrolak antolatu dira lurralde

    guztietan eta horrela Hernani Kirol Elkarteko eta Hernaniko igerilariak Irunen aritu ziren pasa den asteburuan.

    Bertan aritu ziren Miren Garmendia, Intza Pagola, Xa-bier Huitzi, Kerman Urreta eta Enaitz Goñi. Beraien denborak jaistea lortu zuten.

    Enaitz Goñik bi bigarren postu eta hirugarren bat lortu zituen hiru frogetan. Honela 400 libreetan hirugarren amai-tu zuen 4:09:35eko denborare-kin. Bere denborarik onena eta Espainiako Txapelketarako gu-txieneko marka eskuratu zuen. Igandean 1.500 libreetan biga-rren egin zuen 16:29:44ko den-borarekin eta 200 estiloetan ere bigarren amaitu zuen 2:13:63ko denbora eginez.

    Lehenengo txapelketa, martxotik igerilariekEnaitz Goñik hiru ohorezko postu lortu zituen Gipuzkoako denbora kontrolean 400 libre, 1.500 libre eta 200 estiloetan.

    Hernanik denboraldiko lehenengo garaipena lortu du.

    OSTALARIEN TXOKOAErrioguardan eramateko menua. GAUR: -Azelga penka rebozatuak eta barazkiak saltsan + Txipiroi krepeak bere tintarekin + Arroz esnea. BIHAR: Ilarrak esparrago eta urdaiazpikoarekin + Oilaskoa (label) errea patata frijituekin + Txokolate tarta. 10,5 €.

  • 7.304 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-11-24 Asteartea

    Hasi da erruten baso-igel gorria, eta horren testigu da #txiobatputzuan traolaSare sozialetan zabaldu du erronka Aranzadi Zientzia Elkarteak, jendea animatzeko putzuetan behatu, eta erruteak ikusi dituzten tokiak partekatzera. Hernani eta Errenteria arteko ingurunean hasi dira ugaltzen, aurrena.

    URUMEA ANFIBIOAK

    Urtero bezala, hasi da bere joera bereziarekin, baso-igel gorria. Gainerako anfibioek ez bezala, urteko garai honetan ugaltzen da, bizileku duen basotik putzu-etara salto eginda.

    Nobedaderik ere bada, ordea, aurtengo errutean: inoiz baino behatzaile gehiago dauzka. Izan ere, #txiobatputzuan traolare-kin, erronka zabaldu du Aran-zadi Zientzia Elkarteak, sare sozialetan: putzuetan begiratze-ra animatu dituzte herritarrak, baso-igel gorriaren arrautzik ote dagoen ikusteko. Eta aurkitzen badituzte, eskatu diete sare so-zialetan partekatzeko non dau-den, argazki batekin. Twitterren eta Instagramen ari dira berezi-ki, eta sekulako erantzuna izan du ekimenak, orain arte.

    «Erronkaren aitzakiarekin, konturatu gara jendea anima-tzen ari dela mendira joatera, erruteak ikusteko. Batzuek esan digute, bi aldiz joan direla se-me-alabekin, eta oraindik ez dituztela aurkitu; baina jarrai-tuko dutela saiatzen», azaldu du Iñaki Sanz-Azkuek, Aranzadiko biologo hernaniarrak. «Horrela, ari gara ikusten non dagoen ba-so-igel gorria, eta toki bakoitze-an noiz hasten den erruten».

    Izan ere, mendi buelta egi-tera joaten denak, erraz aurkitu ditzake, eta horregatik iruditu zitzaien aukera ona, «erronka martxan jartzeko, eta bide ba-tez, dibulgatzeko. Guri informa-zioa helarazten digute eta, era berean, lortzen dugu jendeak parte hartzea, eta espezie horre-tan pixka bat fijatzea».

    Hernani eta Errenteria arteko inguruetan, aurrenekoakSuediatik hasi eta honaino dago zabalduta baso-igel gorria, eta beraz, hotza nahiko ondo ja-saten duen espeziea da. «Izotz azpian ere topatu daitezke bere arrautzak», dio biologoak. Gaine rakoek udaberri partean erru ten duten bitartean, be-raiek dira bakarrak, urte garai honetan: «hemen, urriaren er-dialdera hasten dira erruten, eta altueran gora zoazela, luza-tu egiten da errutea. Hernanin

    orain topatu daitezke arrautzak; eta Adarramendi inguruan, adi-bidez, Urte Berri egunean joaten direnek ere aurkitzen dituzte. Otsailera arte izaten da, gutxi gorabehera».

    Bere abantailak ere baditu, orain erruteak: «putzu dexen-te dago, konpetentzia gutxiago dau kate, eta elikagai gehiago be raientzat. Udaberrian elika-gai gehiago izaten da, baina orain beraientzat bakarrik de-nez, nahikoa daukate. Gainera, harrapakariak ere gutxi izaten dira, ornogaberik apenas izaten baita putzuetan, garai honetan».

    #txiobatputzuan erronka za-baltzearekin batera, Hernani eta Errenteria arteko inguruetako argazkiak jaso zituzten. «Hemen hasten dira erruten aurrena. Ha-sieran, pentsatu genuen, akaso beste tokietakoek ez zizkigutela bidaltzen, egonda ere. Baina ez, esan ziguten ezagutzen dituz-tela baso-igel gorriaren ugaltze tokiak, eta oraindik ez zela hasi. Pixkanaka ari zaizkigu iristen, dagoeneko erruten hasi den toki gehiago», dio Sanz-Azkuek.

    Toki guztiak, puntu banare-kin markatzen dituzte mapan, eta astero berritzen dute, sare sozialetan partekatuz.

    Ur azpian kantari, 'abesbatza' bereziaBasoko espeziea da baso-igel gorria, perretxikotan dabilenak ondo ezagutzen duena, eta salto haundiak egiten ditu. Gorritik marroira bitarteko kolorea iza-ten du, eta oso ondo ezkutatzen da orbelaren artean.

    Urria gerturatzean, basotik atera eta putzurako bidea egiten dute. Arra izaten da aurrenekoa: «ur azpian hasten dira kantuan, emea erakartzeko, eta oso bitxia izaten da. Taldean aritzen dira kantuan, eta koroa deitzen zaio. Oso kantu grabea da, eta putzu-tik gertu ixilik egonez gero, oso ondo entzuten da», kontatu du Iñaki Sanz-Azkuek.

    Emea putzura joaten has-ten da ugalketa prozesua, eta arrautz poltsa haundiak sortzen ditu: «oso nabarmenak dira».

    Hortik aurrera, astetako kon-tua izango da errutea, tenpera-turaren arabera: «tenperatura

    ho tzagoetan, mantsotu egiten da prozesua; eta altuagoetan, pix ka bat azkartu». Zapaburuak jaioko dira arrautza horietatik, eta metamorfosia egingo dute ondoren: zapaburuak igela bila-katuko dira, eta dauzkaten za-katzak birika. «Hemendik aste batzuetara, inguru horietara joaten denak nabarituko du, igel txiki pila bat dabiltzala. Belarra zapaltzen duzu, eta saltoka has-ten dira». Izan ere, ez dira be-rehalakoan joango basora: «pu-tzuaren inguruan ibiliko dira hasieran, jaten; eta koxkortzen dijoazen heinean, basora joango dira. Basoan jana gehiago dau-kate, eta babeslekua ere bai».

    Zepadiko putzua, oso puntu garrantzitsua erruteentzatAsko dira, dagoeneko, Urumea bailarako mendi inguruetan to-patu daitezkeen arrautzak; eta are gehiago, Zepadiko putzuan daudenak, Epelen. «2013an pu-tzua egin genuenean, Txirrita eskolako ikasle, irakasle eta gu-rasoekin auzolanean, bagene-kien baso-igel gorria bazegoela; baina egindako hiru putzuek, sekulako arrakasta izan dute. Urte hartan bertan hasi ziren arrautzak jartzen, eta oraintxe bertan, oso puntu garrantzitsua da beraien erruteentzat. Urtero, ehunka igel ateratzen dira ber-tatik. Arrautzez beteta dago».

    Baina putzuak bakarrik ez, putzuzuloak ere oso garrantzi-tsuak dira: mendiko pistetan

    dau den putzu txikiak. «Euriteak daudenean, eta putzu horiek sor -tzen direnean, oso ondo aprobe-txatzen ditu baso-igel gorriak, erruteko. Askotan pentsatzen du gu, putzu txiki xixtrin bat de la. Baina oso garrantzitsuak dira, eta guk mikrohezegune dei tzen ditugu. Espezie askoren-tzat da salbazioa».

    Horien berri ere eman diete putzuen behatzaile berriek, he-rritarrek, sare sozialen bitartez. «Parte hartzen ari diren batzuk, dira ingurumeneko plataforma batera sartuko ez diren herri-tarrak, eta bestela anfibioetan fijatuko ez direnak. Baina sare sozialen bitartez iritsi zaie, eta bilatu eta hausnartuarazi egin die», dio biologo hernaniarrak.

    Baso-igel gorriarekin egin dute aurrenekoz, sare sozialen bitartez herritarren ekarpenak jasotzeko erronka. «Denbora ge-

    neramakien buruari bueltaka, nola lortu jendeak sare sozale-tan parte hartu eta informazio hori ematea, modu antolatuan. Eta duela hiru aste, kongresu batean, oso hitzaldi ona eman zuen kataluniar batek, ingu-rumena eta sare sozialei bu-ruz. Hortik abiatuta hasi ginen, erronka hau lantzen».

    Ez da azkenekoa izango, au-rreratu du enez: «udaberrirako ari gara prestatzen beste bat, eta horretarako proba moduko bat izan da oraingoa. Aurten, Twit-terretik bidali dizkidate suge pila baten argazkiak, eta oso zaila da sugeak ikustea. Informazioa es-katu didate niri, eta nik trukean koordenadak eskatu beraiei. Ho-rrela, azkenerako, 40 bat suge-ren datuak bildu ditugu. Eta da-torren urterako, nahi dugu egin zerbait planifikatuagoa», aurre-ratu du Iñaki Sanz-Azkuek.

    Makina bat arrautza jartzen ditu baso-igel gorriak, putzuetan. Erraz ikusiko ditu, mendi buelta egitera doanak.

    Arrautz poltsa haundiak jartzen ditu baso-igel gorriak.

    Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)