iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen...

32
Markos Zapiain T alatik tiroka bere liburuaz mintzo . Real Unionek 2. maila eskura dauka 171. zenbakia. 2009ko ekaina iruner

Transcript of iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen...

Page 1: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

Markos ZapiainTalatik tirokabere liburuazmintzo.

Real Unionek 2. maila eskuradauka

171. zenbakia. 2009ko ekaina

iruner

Page 2: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

irunero aldizkaria harpidetza bidezjaso ahal izango da

Irunero aldizkariak harpidedun izatekoaukera eskainiko dio nahi duen orori,baina harpidetza ez da musu-trukizango; postaz jaso ahal izateko jasotzaileak oraindik zehaztuaez dagoen kostua bere gain hartubeharko du.

Ordaindu beharreko kuota eskaerakaztertu ondoren zehaztuko da etaeskatzaileei jakinaraziko zaie.

Aldizkaria helbide batean jasotzekointeresdunek honako posta elektroni-kora mezua bidaliz eskaera egin behardute:

[email protected]

Page 3: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

ANAKAANAKAKO KASINOAKUTXABURDINDEGIA(Kutxaren aldamenean)ANAKAko AUZO ELKARTEABIDASOAKO OSPITALEA

BELASKOENEA:TXIMISTA TALDEA (Parrokian)BELASKOENEko AUZO ELKARTEA

ARBES eta PALMERA-MONTEROVITORIA TABERNA (Altzukaitz)LA AGRICOLAPALMERAKO HAINBATKAFETEGI-TABERNATAN

BEHOBIA eta ARTIAHIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALATRINKETE TABERNA(Mª JuncalLabandibar kalean)AZKEN PORTU KIROLDEGIAKUTTUNA HAUR ESKOLA(Artiako Caro Baroja plazan)

ERDIALDEAHERRI JAKINTZA(Nafarroa hiribidea)BRASIL Gozo-dendaELKAR liburudendaOSKARBI LiburudendaEUSKADIKO KUTXA (Kolon)KUTXA(Kolon)JUBILATUEN ETXEA(Luis Mariano)VIRGINIA KafetegiaSIRIMIRI tabernaKUTXA (Gipuzkoa hiribidea)KIOSKO 33 (Argentinar Errepublika)HAZ-SAC

FOTOKOP (Foruen karrika)GAZTE INFORMAZIO BULEGOA(Foruen karrika)EUSKARA Arloa (Foruen karrika)ACUBI (Foruen karrika)IZOKINAREN KOFRADIA(Kale Nagusia)ARANO TabernaMANOLO TabernaSARGIA TabernaAEK EuskaltegiaARTXIBOA eta LIBURUTEGIAMENDIBILGO MUSIKAKONTSERBATORIOAARTALEKU KIROLDEGIA

DUNBOATOMA PAN Y MOJA (S. Pedro)OSASUN ZENTROAKUTXA (Nafarroa hiribidea)ERKA (Salvador Etxeandia)ALDABE Paper-denda

LAPITZEANBULATORIOAAMAIA KZ eta Pio XIIko kioskoanOGIBERRI (Serapio Mujika)EUSKADIKO KUTXA(S. Mujika)

MEAKAMEAKAko Bizilagunen Elkartea ERROTAZAR OLA Sagardotegia

OLABERRIAESTEBENEA tabernaLABEKO ETXEA jatetxea

ALDE ZAHARRAUDAL EUSKALTEGIAALDE ZAHARREKO BIZILAGU-NEN ELKARTEA (Larretxipi)EKT (Larretxipi, 12)KURPIL KIROLAK (Peña kalea)

HAZIA taberna (Peña kalea)ESKINA Taberna EUSKADIKO KUTXA (Urdanibia)KULTURA Arloa (Ospitale zaharra)

ANTZARANNEKANE Paper denda Lekaenea

SAN MIGELKOLON burdindegia(Hondarribia kalea)KUTXA (Zubiaurre)EUSKADIKO KUTXA (Zubiaurre)SAN MIGELeko AUZO ELKARTEA (Luis de Uranzu, 24)ATREZZO (Geltoki kalea)

SANTIAGOAGUIRRE okindegia.(Junkal k.) CANON (Santiago k.)SANTIAGO AUZO ELKARTEABIKOTE (Erromes plaza)

URDANIBIAJAIZUBIA Taberna

KATEAKATEKO AUZO ELKARTEA

LARREAUNDIOKINDEGIA (Eguzkitzaldea k.)AUZO ELKARTEA(Iñigo Loiolako)LARRARTE Harategia(Eguzkitaldea, 17)

IRUNGO IKASTETXEETAN

irunero aldizkaria non eskura daiteke?

Irungo banaketa-guneak

Page 4: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 4

Beraketa kalea, 1720302 IRUN

TEL: 943 62 66 84 - Faxa: 943 62 65 85Posta elektronikoa: [email protected]

API 316

OOLLAAIIZZOOLLAA Inmobiliaria ajentzia

SalmentaAlokairuak

Promozio berriakAholkularitza

Laguntzaileak

Aldizkari honekGipuzkoako ForuAldundiko Gizarte etaErakundeHarremanetarakoDepartamentuaren laguntza jaso du.

Aldizkari honekEusko JaurlaritzakoKultura Sailarenlaguntza jaso du.

Aurkibidea

5.- Lapikoan:- Sanmartzialak barru-barrutik

9.- Kolaborazioa:- Jam Simko. M. C.

10.- Aurrez aurre:- Markos Zapiain irundar pentsalaria. Mikel Asurmendiren elkarrizketa.

10.- Kirola- Alcorcon, Real Unionen azken borroka.

16.- Alarde tradizionaleko kantinerak 2009.19.- Lapikoan

- “Elatzeta eskolak memoria badu liburua”, Josetxo Arrietak apailatutako liburua.

20.- Bi hitzetan. Berri laburrak.22.- Kuttun gabinete psikopedagogikoaren aholkuak.

- Heziketa afektibo-sexuala (III).

24.- Eleak iruten. Iruzkina.

25.- Lerroz lerro. .Markos Zapiain.Talatik tiroka.

26.- Gazte Informazio Bulegoko berriak.

28.- Sanmartzialetako egitaraua.

31.- Alarde mistoko kantinerak.

irunero

Helbidea: Salis hiribidea,21 - behea. 20304 IRUN.Tel: 943 63 18 78. Faxa:943 63 18 [email protected]: TB S.L.Koordinazioa eta maketazioa: Ana Grijalba.Kolaboratzaileak:

Mikel Asurmendi Kirolak: Ainhoa Furundarena.Zuzentzailea: Xabier Kerexeta.Inprimategia: AntzaTirada: 3.500Lege gordailua: SS-230-94ISSN: 1134-0606

Page 5: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

l a p i k o a n

irunero 5

Duela 17 urte Miamira oporretarajoan eta bertan bizitzen geratu zenargazkilari irundarra da Fernando.Amerikar batekin ezkondua, hiruseme-alaben aita da. Ekainaren erdialdera, ordea, milaka kilometrokohegaldia egitera bultzatzen duen nola-baiteko sena nabari du eta urterokoerritualari ekiten dio. “Ezin dut hutsegin nire beste emaztearekin dudanhitzordura, Real Union konpainiare-kin, alegia”. Irunen etenik gabeko biz-pahiru asteko jarduna du zain: bazka-riak koadrilarekin, familiarekin, kon-painiako kideekin, entseguak...Sanmartzialak sanferminetarainoluzatzea lortzen du. “Bai, ikarragarriada. Pentsa, aste eta erdi ere pasa ohidudala egunero bazkarietan eta afarie-tan parte hartzen! Normalean, SanMartzial egunerako ahotsak kale egindit jada!”. Eskerrak ezkondu zenean

emazteak onartua zuela Fernandorensanmartzialekiko ezin eutsizko era-kargarritasuna. “Irundarra Irundikatera dezakezu, ez, ordea, Irun irunda-rrarengandik”, esan ohi du emazteak. Ekainaren 30eko eguna aipatzen zaio-nean instante guztiak erabatekozoriontasunean bizi dituela helaraztendu. “Arrankada unerik zoragarrienada. Elizarako jaitsiera ere asko gusta-tzen zait, baina hor jada pentsatzenhasten naiz eguna aurrera doala etagutxiago falta dela bukatzeko”.Denboraren iragaite logikoa saihes-tuz, Alardea “harrapatu” nahi duelakodesfilatu eta aldi berean argazkiakegiten ditu. Poltsikoan kamera txikiadarama eta familia leku estrategikoe-tan kamera handiekin zain dauka.3.000-5.000 bat irudi eramaten ditualdiro Miamira. “Ez dira argazki tipi-koak; emozioa bilatzen dut, hots,

milaka irundarrentzat sanmartzialekesan nahi dutenaren esentzia”. Urteroko migrazioari lehenbailehenuzteko irrikitan dago Fernando,“munduko hiriburura” bizitzera etor-tzeko planak egiten ari baita, miamitarfamilia sanmartzialzale bilakatuz.

S a n m a r t z i a l a k b a r r u - b a r r uS a n m a r t z i a l a k b a r r u - b a r r u t i kt i k

Fernando Sanchez,Miamin bizi den

Real Unioneko soldadua

“Irundarra Irundik atera dezakezu, ez, ordea, Irun irundarrarengandik”

Jaiak nola bizi dituzten inguruko 7 irundarren kontakizunakJaiak nola bizi dituzten inguruko 7 irundarren kontakizunak

Arg: Fernando Sanchez

Page 6: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

l a p i k o a n

irunero 6

Gema Arandia, Anakako kantineraren ama

Jose Luis Ochoa, txinda-jotzaileaAlardeko Bandan.

Jose Luisek betidanik hurbiletik bizi izan ditu sanmar-tzialak. Aita jaietan zehar suziri eta lehergailu pirotekni-koak jaurtitzeko arduraduna zen. “Ez zuen desfilatzenudaletxeko teilatutik soldaduak zenbatu behar zituelako.Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazenzituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. AlardeaEskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal batean luzatzen zien dirua”. Jose Luisek duela 50 urtetik gora egiten du Alardea.“Lehenbizi Olaberrian, gero Bidasoan. Aurrerago,Bandan jende gehiago behar zutela zabaldu zenean, nikJostalluko fanfarreko kide nintzenez, bada, txindak jo-tzeko eskaini nuen nire burua”. Sanmartzialak ekainaren 15 aldera hasten dira JoseLuisentzak eta ekainaren 30ekoa “urteko egunik handie-na da”. “Txindak jotzen ditudanean guztiz zoriontsusentitzen naiz”, dio zalantza izpirik gabe. Armairutikateratzeko eta distira ateratzeko garaia heldu da, dotorejarri behar ditu entseguetarako. “Txindak begiratze hu-tsarekin emozionatzen naiz”.

Txiki-txikitatik sanmartzial zalea izan da Gema, eta ekaina-ren 30 guztiek oroitzapen politak utzi dizkiote. Baina dene-tan ahaztezina 1982koa, bere ametsa bete zenekoa,Anakako kantinera joan zenekoa. Bizitzan behin gertatzenden zerbait da, zeharo zoriontsua izan zen. Duela aste ba-tzuk Anakako konpainiako mandoak bere etxera joan zirenalaba kantinera hautatu zutela jakinaraztera. “Une zoraga-rriak bizi nituen. Horrenbeste desiatu dudana bete da! Nihautatu nindutenean bezala sentitu nintzen! Bizitzako egu-nik zoriontsuenetako bat izan da”. Gema duela 27 urte kan-tinera joan bazen ere 2009ko sanmartzialak berriro joatea-ren parekoak izango dira. “Ni kantinera izan nintzen urte-an koinata bat Santiagon joan zen kantinera. Aurten alaba-ren lehengusin bat eta lagun bat joango dira. Hori oso poli-ta da”. Hitzak arrapalan ateratzen zaizkio Gemari: familiapozez gainezka dagoela, prestaketa kontuak ondo doazela,seme gazteak desfilatzeko ilusioa duela... “Ai!Emozionatuta nago!”. Eta negarrari ezin eutsi isildu da.

Gema Arandia senar Nari Zabalarekin.

Alarde tradizionala

“Alaba kantinera hautatu zutenean bizitzako egunik zoriontsuenetako bat izan zen”

“Txindak begiratze hutsarekin emozionatzen naiz”

Page 7: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

a u r r e z a u r r e

irunero 7

Alarde tradizionala

Morondo tabernako nagusien seme Fernandoren bizitzaUrdanibia zumardiarekin eta Alardearekin oso lotuta dago. “Goizeko 7ak aldera, Alardea abiatu aurretik taberna solda-duz mukuru egon ohi zen, desfilatu baino lehen mokadubat hartzeko”. Ez bakarrik ekainaren 30ean, aurreko egune-tan ere jaiaren zurrunbiloan topaleku zen UrdanibiakoMorondo. “Festaren zilborrean geunden, garai haietan kon-painien entseguak handik igarotzen zirelako”. 1967. urtean estrainekoz egin zuen Alardea, Ama Xantalenkonpainian, eta aurten ere soldadu joango da. “Behin besteinoiz ez dut huts egin. Goizeko Alardea galdu nuen azter-keta bat egin behar izan nuelako. Diana entzuten badut eznaiz joango, pentsatu nuen, horregatik goizaldeko 5etanalde egin nuen Irundik!”96ko maiatzaren 23koa du bereziki gogoan, alaba zaharre-na kantinera aukeratu zuten egunekoa. “Ustekabean harra-patu gintuen familia guztia: alaba Iruñean ikasten, niBidasoak liga irabazi zuelako ospakizun-afarian, eta etxe-an amaginarreba ilean erruloak zituela! Jakinarazleei beharbezalako harrera egin ez genielako 10 urtez lotsatu nintzen,harik eta alaba gaztea kantinera zela esatera mandoak etxe-ra etorri zitzaizkigun arte. Orduan iraina zuritu nuen!”

Fernando Morondo, Ama Xantalengo soldadu

Jon Urtizberea, artillero lehenbizikoz

“Sanmartzialak azaldu ezin den sentimendu bat dira”

“Aita bereziki gogoan izango dut aurten, artillero joan zelako”

Irundar batek bere bizitzako San Martzial egunak gogora-tzea gauza normala da, baina, gainera, ekainaren 30eanurteak betetzen dituztenentzat ospakizun bikoitza guztizgogoangarria da. Hori gutxi balitz, Jon Urtizbereak2009koa sekula ez ahazteko beste arrazoi bat dauka, edukiere, artillero joango den lehen aldia baita. Bost bat urtezordezkoen zerrendan zain egon ostean, heldu zaio RealUnioneko lerroak utzi eta Artilleriako baterian desfilatzekotxanda. “Aita urte franko atera zen Artilleriakoekin. Hilzelako, baterian izena ematea erabaki nuen ilusioz, bereoroipenean”. Aurten kanoiaren inguruan Alardea egitera-koan sentipen berriak probatuko dituela dio Jonek “etapozez gogoratu aitak egiten zuena. Desfilean zehar oroitza-pen piloa burura etorriko zaizkidalakoan nago”. San Martzial egunean Gabon gauean bezala, familia guztiabilduko delako ere pozarren da Jon. Baina horren bizipensendoko eguna iritsi bitartean bada zer prestatu, tartean,jantzia. “Osatzen ari naiz: azpantarrak, galtzak, aihotza...Halere, garrantzizkoena badaukat, alegia, jaka, aitarenazena. Ilusio ikaragarria egiten dit jaka hori janzteak”.

Page 8: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 8

l a p i k o a n

Alarde mistoa

Karmele Tolosa, soldadu

Ainhoa Ruiz de Arbulo, Jenerala

Karmelek haurtzarotik bizi izan ditu sanmartzialak jaianerabat murgildurik eta, hainbat irundarrek legez, senti-mendua bere barnean erroturik dauka. “Pentsa, aita 20urtez Santiagoko teniente izan zen. Jaiarekin loturikotradizioei helduz San Martzial mendira igotzen ginen,Alborada ere entzutera joaten nintzen eta jakina, nolagaldu Alardea!”. Alarde mistoa antolatzen denetikKarmelek parte hartzen du, 8 urtez ere ibilia dela kapi-tain lanetan. “Oso argi neukan nik Alardea egin nahinuela, eta hori bazen modu bakarra, bada, horretan ate-rako nintzen. Alarde mistoan urte zoragarriak bizi izanditut”. Nahi guztien gainetik etorkizunean Alarde baka-rra egitea bere ametsa da. “Bai, Alarde tradizionalamantendu nahi dut, non sentimendua beste zernahirigailentzen zaion”.Aurtengo ekainaren 30ean Diana entzutearekin bateraegun handiari hasiera emango dio, gero eskopeta aldeanhartu eta desfilatzera abiatuko da. “Arrankada etaElizako jaitsiera unerik hunkigarrienak gertatu zaizkitbetidanik, negar ere egiten dut”. Bazkaritarako familiaguztia elkartuko da, “bai, denak: alarde baten nahiz bes-tearen aldekoak”.

“Etorkizunean Alarde bakarra egitea nahi nuke”

”San Juan plazara sartzeko uneada buruan daukadana”

Ainhoari jeneral joateko proposamena egin zioneteneanpentsatzeko denbora hartu behar izan zuen. Bertigoa senti-tu zuen horrelako erabaki baten aurrean eta “handia” zenburura etengabe etortzen zaion hitza: “Ilusio handia, ardurahandia eta aurrerapauso handia, lehendabiziko emakumez-ko jenerala izango nintzelako”.Ainhoak badu eskarmentua zaldi gaineko lanetan, zaldie-rian, jeneralaren laguntzaile eta komandante ibilitakoabaita. Halere, larderia sentitzen du Alardeko betebeharretanpentsatzean. “San Juan Harria plazarako sarrera da buruandudan unea, pisu handienekoa izango baita. Ondo egitensaiatu behar dut”. Xede hori erdiesteko aspaldi dabil lanpe-tua, astean lau egunetan zaldiz ibiltzera joaten dela.Entrenamendua bezain inportanteak diren jendearen ani-moak ez zaizkio falta, asko eskertzen dituenak. Trajea probatu du dagoeneko, baita hotzikara sentitu erejeneralez jantzita ikusi duenean bere burua. Bere familian emakumeek soilik hartzen dute parteAlardean. Eta zaldia? emea ere izango ote da? “Bai! beho-rra da”.

Karmele bere alabekin, aitarekin eta senarrarekin. "Nik lehenengonire alardea ikusiko dut -tradizionala- eta gero zuena”, Karmelerenaitaren hitzak azken urteotan.

Page 9: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

´ ñ k o l a b o r a z i o a

Minutu eskas batzuk falta dira arratsaldeko zor-tziak jotzeko eta alabarekin Udal Liburutegitikateratzen ari naiz. Ixteko ordua bertan dugu. Sarrerako apalategian, atetik oso hurbil, Iruneroaldizkaria ikusten dut. Maiatzeko zenbakia ez dutoraindik irakurri.Eskua luzatzen ari naizela azaleko argazkiarierreparatu diot: berehala ezagutu dudan gizonbaten aurpegia. Aurretik ikusi dut, behin baino ez,duela 2 urte, agian 3, eta ez dut ahaztu.Aspaldiko goiz hartan, eguneko barazki erosketaegin ondoren, dendatik irteten ari nintzen etxeraabiatzeko. Parean, handik metro gutxitara, zabo-rrontziak eta hutsik zeuden fruta-kaxak, pilatutabata bestearen gainean espaloiaren ertzean.50 urte inguruko gizon bat hondakinetan aztarri-ka zebilen, bertan botatako fruta ustelaren artean,zati jangarriak zituzten piezak janez.Inguruko jendearen joan-etorriei axolagabe ager-tzen zitzaiela zirudien, inork jaramonik ez egitea-rekin ohituta, ziurrenik.Bere aurpegiak azaltzen zaila den keinu eztitsuazeukan eta bere begien urdina harrigarria zen.Mantso-mantso hurbildu nintzaion eta bere pare-an nengoenean 10 eurokoa luzatu nion, herabe,nolabaiteko lotsaz. Pozez hartuko zuelakoan nen-goen, hurrengo egunetan ogitartekoak jan ahalkozituela pentsatuz.Haatik, ez zen hori gertatu zena. Billeteak nire esku artean jarraitzen zuen, gizonakimintzioka eta hitz eskasez ezetz adierazten zidanbitartean, gehiegi zela, larregi onartzeko.

Pixka bat ekin nion eta orduan, Jam Simko izenaduela orain dakidan gizonak, Eslovakiako goi-mai-lako militar alabaren desertzioagatik eta ihesaga-tik bere kargutik kendutakoak, behatzak zabalikzituela esku bat altxatu zuen, 5 eurokoarekinnahikoa zuela jakinarazi nahian.Minutu bat lehenago fruta erdi ustela jaten ari zengizonak ez zuen nire eskuzabaltasunez abusatunahi: 5 euro 10en ordez, horrekin nahikoa, andere.Erantzunak harrituta, une hartan, zintzotasun,duintasun, giza-jokamolde ikasbide aparta jasonuen.Eta lotsa bueltan, are handiagoa oraingoan,horrenbeste pertsona abandonaturik, euren kide-koek giza-subespezie bihurturik, gure begienaurrean sasi-bizitzea lasaitasunez eta ezaxolazonartzen duen gizarte bateko kide naizelako.Badakit Jam Simkok edo bera bezalako beste edo-zeinek nire dirua baino askoz ere gehiago eskertu-ko zituela adorea emateko hitz batzuk, arretapixka bat, solasaldia, gizateria berbera osatzendugunok pertsona gisa bereizten gaituen harre-man zuzen eta bero hori.Barka nazazu, soilik errazena egin izanagatik.Bihotz-bihotzez bizitza hobea erdiestea desiratzendizut, ezbairik gabe merezi duzun bizitza, zurezintzotasunaren eta pertsona-balioaren neurrikoa.Egun horretan garena baino hobeak izanen gara,eta mundua atseginagoa eta bidezkoagoa.

C.A.

GIPUZKOA TELEBISTAk komertzialak behar ditu. CV-a honako helbidera bidali:

[email protected]

Jam Simko

Joan den maiatzeko Iruneron argirataratu genuen txabola batean bizi den eslovakiar gizonaren istorioa dela eta, hona irakurle batek idatzitako testua.

Page 10: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

a u r r e z a u r r e

irunero 10

“Normarekin bat egiteko ahaleginik handiena egiten duena izaten da patetikoena”

– Talatik tiroka: bitxia izenburua. Zer dela eta, Tala? Zerda Tala?Bizi garen Bermeoko auzoa da. Hilerriak, eroetxeak, futbolzelaiak eta zaharretxeak inguratzen dute. Gainera,Institutuko irakasle eta ikasle batzuek Talako tabernan egi-ten dugu hamaiketakoa. Talan idatzi ditut liburuko ia testuguztiak.

– Eta tiroka! Xabier Mendiguren argitaratzaileak asmatua da izenburua.Nire izaera eta mintzamolde apur bat motela eta zozoa kon-pentsatzeko omen da, tiroek iradokitzen duten agresibitate-

aren bitartez.

– Azalean diana baten gisara agertu zara. Jotzeko nahizjasotzeko prest, antza.Aukeran nahiago jo. Ezustekoa izan zen niretzat tiroak nireaurkakoak zirela ikustea.

– Beñat Sarasolak Literatur fosilak izenburuko kritikaegin dio liburuari. Zer diozu?Literatur fosilak izenekoari dagokionez, zenbait ohar: ugariziren blogean ez zeuden testuak. Mendigurenek liburuaproposatu zidalarik hasi nintzen erdi galduta nituenak blo-

Markos Zapiain, Talatik tiroka liburuaren idazlea

Irun, 1963. Bermeon bizi da.Bertako Institutuan Filosofiairakasten du. Doktore daFilosofian eta LizentziatuaFilologian.Gure solaskideak hitzaldiugari eman ditu, filosofia etaeuskal literaturari lotuak:Larrabetzutik Beirutera bitar-te. Miarritzetik Iruñera bitarteere aritu da, Hondarribianjardunez. Guk Irundik Bermeo bitarteharrapatu dugu “fusila ondogarbituta”. Hartara, tiro ba-tzuk elkarraldatu dituguTalatik tiroka saioaren karietara.

Page 11: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

gera ekartzen, ez zitezen berriz ere galdu. Bestalde, aldake-ta franko egin ditugu blogetik paperera pasatzean. Azkenik,nire inguruan bederen inork gutxik zekien bloga nuenik;aldiz, senideek, lagunek, ikasleek eta lankideek liburuarenberri ukan dute.

Gainera, susmoa dut gure belaunaldiak irakurri, papere-an irakurtzen duela zinez. Gutako askok du bloga, bainaberriki eta helduaroan ezagutu dugu. Blogaren beteaSarasolaren belaunaldiari dagokio. Hain da horrela,Sarasolak bere bloga desaktibatu baitu, Oteizak bere artea-ren gailurra hutsean aurkitu zuenean bezala.

– Zer deritzozu Literatur fosilak izeneko kritikari? Beñat Sarasolaren lana bikaina da, poeta, literatur kritikariedota idazle ospetsuen beltz gisa. Poeten, kritikarien etabeltzen fintze orokorraren adierazpen nagusia da gurean.Txillardegi eta ziminoa-ri egin zion iruzkina aparta izanzen, kritikak barne.

– Liburuan, emaztea eta zure bi alabak aipatzen dituzualdian-aldian. Liburua irakurtzen ari nintzela, lokartu etaArrate eta alabak agertu zitzaizkidan ametsetan.Psikoanalistarenera joan aurretik, zer iradokitzen dida-zu? Ez horrenbeste irakurri, haize frexko gehiago, txango luze-ak Ondarraitzen, txokolate-txurroak Agirren.

– Eskerrak eman nahi dizkizut, zure familia eta zureingurua –eskola eta beste– apur bat ezaguturik, “nor-mala”goa sentitzen naizelako.Ez da zeri, Mikel. Zu zerbitzatzeko beti prest.

– Aspaldiko partez, irri eta barre egin dut zure saioa ira-kurriz. Ondo jan, ondo lo eta larrua egoki jo eginezgero, zer gehiago behar du pertsonak, zure ustez? Ondo pentsatu, errua eta damua ondo toreatu, irudikapenakbide onetik eraman, misantropia eta gizartefobia gainditu.

– Zurea irakurriz, “zentzu komuna” delakoa heldu zaitgogora. Ba ote da zentzu komunik “gure munduan”? Zergatik ote du hainbeste indar normaltasunaren idealak,gizon normal eredugarriak? Guztiok garelako anormalak.Aztertu bestela edonoren izaera: denok gara gutxiengorenbateko kide. Azken batean, normarekin bat egiteko ahalegi-

nik handiena egiten duena izaten da patetikoena, bere anor-maltasuna onartzeko zailtasunik handienak dituena.

– Beraz, normala sentitzea edo normaren barruan sen-titzea... Askoz ere hobea da zure burua aldi berean normala etaanormala sentitzea, eta berezkoa zaigula bai normarenbeharra eta bai normaren aurkako herra.

– “Gure mundua” aipatu dut. Komuna nahiko genuke-en euskalgintzan, euskaraz bizi garenon munduan, zen-tzu komunik ba al dago?Ez dakit zer duzun gogoan zehazki “gure munduaz” min-tzo zarelarik, baina mundu-mailan zentzugabekeria ikara-garria dago ekonomia antolatzeko orduan, zentzugabekeriakriminala. “Gure mundua” euskal mundua balitz, eta poli-tikan, etsigarria eta izugarria litzateke polo subiranista erai-kitzeko orduan lau katu izaki katu horietako bat bazterreangelditzea. Hori da, ordea, gure estiloa.

– Irungo semea zara. Zer moduz Bermeo aldean?Giputxi bat Bizkaian ote?Inoiz ez naiz bermeotar patanegra bat izatera helduko,baina hemen “giputze” esaten dute, azentua “e”n, eta ez dagutxiesgarria. “Giputxi” hori Bilboko erdaldunek asmatuada, ez bermeotarra, eta, egia esan, sortu ez balitz hobe.

– Zer moduz Bizkaian, Athletic-en lurraldean? Oso ondo. Zamudion punta-puntako proba eta esperimen-tuak egiten ari dira, hurrengo Messi eta Xavi Larrabetzunjaio daitezen.

– Nola bizi izan duzu Valentziako Athletic-en azkenbalentria? Balentria edo egitandia. Handiegia agian? Duintasun handiz galdu genuen munduko talderik onenarenaurka. Dena den, gaur egun Real Union Bigarren A-ra igo-tzea, hori da bihotza duen irundarrak amesten duen helbu-ru nagusia, eta pixkanaka Athletic-en mailara heltzea.

MIKEL ASURMENDI

a u r r e z a u r r e

irunero 11

“Etsigarria eta izugarria litzatekepolo subiranista eraikitzekoorduan lau katu izaki katu horietako bat bazterrean gelditzea. Hori da, ordea,

gure estiloa”

Argitaratutako lanak •2002 Errua eta maitasuna (Elkar)•2003 Zenbait terrorista (Txalaparta)•2006 Denbora eta egia: Kojèveren gogoeta (Erroteta)•2006 Ia guztiaren funtsaz (Kojeve globalizatzaile)(Jakin)•2009 Talatik tiroka (Elkar)

Lan itzulitakoak•1998 Gizakiaren heriotza (Jakin)•1999 Duintasuna ( Enbolike)

Prentsan bere lanak Euskaldunon Egunkaria, Gara, Bazka, Ostiela!, Egin,Berria, Bazka eta Jakin-en argitaratu ditu bere lanak.

Page 12: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 12

k i r o l a k

Iñaki Berruet kapitaina, Sabadellen aurkako partidua irabazi ondoren.

Alcorcon, Real Unionenazken borroka

Lortu zuen. Azken urteetako igoera faseetan ozta-ozta galdu izan du, baina orain

ozta-ozta irabazi du. Real Unionek bigarren maila eskuragarriago dauka Sabadell

garaitu ondoren. Zoritxarraren itzalari putz egin ondoren, Alcorcon izango da

uxatu beharreko azken mamua.

Page 13: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

Porrota ala arrakasta: ez da besterik.Cadizetik esku hutsik iritsi ondoren,Stadium Galen eskuratu zuten andaluzia-rrek oparirik preziatuena, 2. mailarako igo-era, alegia. Irundarrek, ordea, beste aukerabat zeukaten Sabadell garaituz gero.Katalunian gol bateko eta bi puntuko aban-taila erdietsita, adorez ekin zion RealUnionek ekainaren 6ko norgehiagokari.Berriro ere futbol zelaia gainezka, berrirozaletuak indar guztiez bultzatzeko prest.Joaneko partiduan Otermin atezaina penal-tia geldiarazi zuelako heroi bilakatu zenlegez, itzulerakoan GoikoetxeakSabadellen atea zeharkatu zuen penaltiz,eta zelaira bildutako jendetza zorionezleherrarazi. Aurkarien lerroetako Jaumeren golakurduritasuna zabaldu zuen bazter guztieta-ra 40. minutuan. Berdinketa muturrean,bigarren gola beharrezkoa zen lasaitasunabueltan lortzeko. Real Union atzean gera-tzen ari zen, ezinegona areagotuz, 70.minutuan hilzorian egotera ere iritsi zela.Oterminek Joelen jaurtiketa geldiarazizuen doi-doi. Epaileak ez zuen goltzat jo,katalanen haserrea piztuz. Handik aurreraIñaki Alonsorenek ez zuten arriskua zeha-

l a p i k o a n

“Goikoetxeak Sabadellen ateazeharkatu zuen penaltiz, etazelaira bildutako jendetza

zorionez leherrarazi”

Goian, Stadium Galeko zaleak animatzen; behean, Goikoetxea partidua amaituta-koan.

Page 14: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

k i r o l a k

irunero+www.infotxingudi.com

Gure eskualdeko telebistako azken berriaketa Irunero aldizkaria INTERNETen.

wwwwww.infotxingudi.com.infotxingudi.com

ro uxatu, harik eta epaileak azken txistuajo zuen arte. Oraingoan, bai, aurtengoan,bai. Irundarrei Gramaneten eta Lorcarenaurkako igoera faseak itzuri bazitzaiz-kien ere, orain garaipena lortua dago,baina ez behin betiko. Azken txanpaAlcorconeko madrildarren aurka jokatubeharko dute, bi partidutan.Alcorcon teorian talde erraza da, bainaazken txanpa honetaraino heldu bada,behinik behin larderia sentitzeko modu-koa izangoa da. Lehen kanporaketanSant Andreu taldea kanporatu zuen, etaazken honetan, Alcoyano. Nestor Susaeta eta Kristian Alberdiaurrez aurre izan dituzte, biak ala biakErrealeko jokalari ohiak, eta AlberdiReal Unionen ibilitakoa ere. Datorren asteburuan Madrilen elkar iku-siko dute, eta hilaren 21ean, Irunen.Alcorcon Real Unionen historian zedarriizatea nahi dugu denok, bai, baina azke-nean bigarren mailara igotzeko azkenataka izango delako. Garaipena alaporrota: besterik ez da.

Iker Gabarain, baloia lortzeko borrokan.

Page 15: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 15

oSanmartzialak bertatik bertara

Page 16: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 16

Carlota Molinero Navarro

Danborrada

Maria Eugenia Silguero Elgorriaga

Musika BandaSilvia Berroa Hernandez

ZaldieriaAne Zabala Dominguez

Behobia

Itxaso Albisu Estomba

Bentak

Mirian Barjacoba Murua

Meaka

Aintzane Garmendia Zugasti

Bidasoa

Alarde tradizionaleko ka

Page 17: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 17

Nere Garcia Sanchez

San MigelLeire Gajate Tena

OlaberriaAiora Mitxelena Arin

Ama Shantalen

Jone Zabala Arandia

AnakaAne Saseta Estebanez

Buenos AmigosBeatriz Aramburu Iruretagoyena

Uranzu

o kantinerak 2009

Page 18: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 18

Estitxu Etxegoyen de la Fuente

SantiagoLaura Moreno Moreno

LapizeMarina Emparan Cerbantes

Real Union

Thalia Saiz Marcos

Azken PortuSoraya Perez Sanz

BelaskoeneaErika Navascues Madejon

Artilleria

Page 19: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 19

l a p i k o a n

E l a t z e t a e s k o l a k E l a t z e t a e s k o l a k mm e m o re m o r i a b a d ui a b a d u

Eskolaren 80. urteurrenean, bere historiari buruzko liburua plazaratu duteEskolaren 80. urteurrenean, bere historiari buruzko liburua plazaratu dute

1929. urtean Katea auzoan Alfonso XIII.a eskolazabaldu zen, Irungo eta, agian, Gipuzkoako eskolapublikorik zaharrena dena. Gaur egun Elatzeta izenaduen ikastetxearen 80. urtemugaren aitzakiaz, bere“bizitzaren” inguruko liburua idatzi du bertanzuzendari dagoen Josetxo Arrietak, beste zenbaitlagunen lankidetzaz. Eskola publikoak memoriabadu izenburuko argitalpena proiektu kolektiboaizan dela azpimarratu zuen egileak, kolaboratzaileguztiek Kateko eskolarekin loturiko pertsonak izaki.Carlos San Martinek liburuaren azaleko akuarelamargotu du, Migeltxo Martinarenari esker elkarriz-keta asko burutu dira eta Ana Muñoz maketazioazarduratu da. Lehenik eta behin Josetxo Arrietak “liburuaren izen-buruak eskola publikoaren alde apustu egin duteneiomenaldia” dela adierazi zuen. Halaber, laneanislatzen den auzoko bizilagunen izaera erreibindika-tiboa nabarmendu zuen, hain zuzen, 20koen hamar-kadan Katean eskola bat eraikitzeko borrokatu zute-nena. “Katea berezia da herri sentimendua duelako,lana eta auzoan bizi baldintza hobeak lortzearenaldeko borroka uztartuz gauzatua”.

Liburuaren atalakLiburuaren lehen testua Gabriel Celayaren heziketalanaren inguruko olerki bat da. Jarraian eskolarenondoan bizi den gizon batek idatzia da, non “espa-zio bizi” honen inguruko sentimendua agertzenduen. Hainbat garaitako irakaslei eta ikaslei eginda-ko elkarrizketek lanaren mamia osatzen dute.Halaber, aspaldiko testu-liburu, irakurgai, komikieta jolas bildu dira argitalpenera. Jarraian eskolare-kin eta Irungo irakaskuntzarekin loturiko gertaeraesanguratsuenak ekarri dituzte eta, azkenik, 1930urtetik 2009ra arteko argazki bilduma. Elatzetaren inguruko liburua ilusioz prestaturikourteurrenaren lehenengo ekintza da. Ekainaren 1etik13ra erakusketa zabalik izango da . Bertan, argaz-kiak ez ezik hasierako garaiko eskola nolakoa zenerakutsiko da, bildutako materialez giroa berregi-nez. Ekainaren 13an, 80 urte beteko dituen egunerako,jai giroko egitaraua antolatu dute, Elatzeta eskolakopatioan egingo den herri bazkaria ardatz izangoduena.

Urteurreneko ekitaldi egitarauaEKAINAK 1-13: Argazki etamaterial erakusketa eskolazaharrean. EKAINAK 13: 9:00etan,txistulariak eta dultzainero-ak auzoan. Ondoren, erral-doiak. 11:30: Jolasak etatailerrak eskola zaharrean.

12:00: Meza. 12:45: Plakajartzea eskola zaharrean.13:15: Musika emanaldia:Ana eta Rodrigo: biolontxe-loa eta pianoa. Albada Tal-dea. 14:30: Herri bazkariaeskola berrian. 17:00: Dan-tzaldia.

“Alfonso XIII.a” eskolako ikasle talde bat 1930. urteko argazkian.

Ikasle ohi bat eta gaur egungo bat liburuaren aurkezpen ekitaldian.

Page 20: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 20

b i h i t z e t a n

Arasoko garbigunea,zabalik dagoeneko

Joan den maiatzaren 20tikzabalik dago Arasoko garbigu-ne berria, Decathlonen atzekoaldean kokatua. TxingudiZerbitzuek egindako lanenondoren, dagoeneko bidasoa-rrek bertara eraman ditzaketehondakin handiak eta, oro har,ohiko zabor-edukiontzietarabota behar ez direnak.Zehatzago, hona garbiguneanonartuko diren materialak:- Telebistak, bideoak, musika-ekipoak, ordenagailuak,faxak...- Komunak, konketak, azule-juak, hodiak, oholtzak, obra-hondakinak...- Hozkailuak, ikuzkailuak,mikrouhin-labeak...- Altzariak, koltxoiak...- Gurpilak, tratatu gabeko egu-rrezko paletak, tratatu gabekohondakin inerteak, zura, igel-tsozko pladurra, inausketa eta

lorezaintzako hondakinak. Garbigunea larunbatetan etaigande goizetan irekita egongoda.

Ur kontsumoa murriztu daBestalde, 2008an zehar Irun etaHondarribian ur kontsumoakbehera egin du, azken bost urte-teotako joerari jarraiki.Zehazki, aurreko urtean baino%1,9 gutxiago kontsumitu da,eta 2003an baino %9,5 gutxia-go.

Birziklapenak gora2008an eskualdean jasotakohondakinen kopurua %1,96murriztu da. Hondakinen sail-kako bilketak, berriz, gora egindu %0,7. Beraz, hondakinen%32,9 (15.758 tona) birziklatuedo konpostatu dituzte.Gainontzekoak, 33.916 tona,zuzenean zabortegira eramanzituen Txingudiko mankomuni-tateak.

Formatu erabat berrituan argitara eman daBidasoatik aldizkariaren bigarren zenbakia.Ohiko tankera luzearen ordez hemendik aitzinaLuis de Uranzu Kultur Taldeak editatzen duenargitalpena karratua izango da, alegia, itxuramodernoagokoa. Maketazio lan berriaTxingurriko profesionalek egina da. Oraingoan Irunek hain berezko duen bixera aza-lean agertzen da, Xabier Arribasen argazkian.Betidaniko ildoari jarraiki, Bidasoa arrokoherriekin loturiko gaiak ekartzen dituzte hainbatkolaboratzailek, kalitatezko produktua burutuz.

Bidasoatikaldizkariaren

2. zenbakia, kalean

Aldizkariaren azala.

6 aldiz zorionak zuri, Sustrai!

Ainhoito, Aimar eta etxeko besteguztien partetik.

300 IKASLE-BERTSOLARI BILDU ZIREN AMAIA KZKO BERTSO JAIALDIETAN.“Ahozkotasuna eta Bertsolaritza” egitasmoaren barruan Irungo Dunboa,Elatzeta, El Pilar eta Belaskoenea ikastetxeetako ikasleek urtean zehar egin-dako lana aurkeztu zuten jendaurrean joan den maiatzaren 20an eta 27an.Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. maila bitarteko ikasleak izan dira bertsotanGipuzkoako Bertsozale elkarteko Ander Lizarralderen gidaritzapean, ikaste-txe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Proiektu honen bidez, gure eskualdeko gazteek aukera izan dute ahozkokomunikazioa lantzeko. Bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz lortudute, besteak beste, ahozko adierazpidea hobetzea, estrategia eraginkorrakbaliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean egoteko etahitz egiteko oztopoak gainditzea. Beraz, bertsolaritza ikastetxeetakoHezkuntza Proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna da.

Amaia KZn burutu zen saioetako bat.

Page 21: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

b i h i t z e t a n

irunero 21

Maiatzaren 21eko greba Irunen

Irungo industria sektoreko enpresa handietakolangileek nagusiki egin zuten greba joan denmaiatzaren 21ean ELA, LAB, ESK, STEE-Eilas eta EHNE sindikatuek deituta. CAF-en,adibidez, erantzuna erabatekoa izan zen etaAranibar edo Arretxe-Ugalde industria eremue-tan jarduera maila txikia zen. Enpresa txikietan,berriz, gutxik agertu zioten greba deialdiariatxikimendua. Saltokiei dagokienez, gehienekireki zuten, Txingudi eta Mendibil merkataritzazentroak barne.Irungo Udaleko langileen artean erantzun eska-sa izan zuela adierazi zuten udal agintariek.Ikastetxe gehienetan langileen %0 eta %25 arte-koek ez zuten lan egin, Txingudi ikastolan(%72) eta Elatzetan (%59) izan ezik. Arratsaldean bi mobilizazio burutu ziren: 4etankotxe-ilara eta18:30ean manifestazioa.

Luis Mariano-Zabaltza,WiFi gune

Katean ludoteka bat ireki du Udalak

Pikete talde bat greba egunean.

Joan den maiatzean Irungo Udalak Katea auzoan ludoteka berriazabaldu zuen, Irungo laugarrena. Haurren aisialdirako zerbitzu haubizilagunen elkartean ematen da, Andrearriaga kalean. Auzoko zen-bait elkartek, bizilagunenak barne, urteak eman dituzte Udalarihorrelako instalazio bat eskatzen, Elatzeta ikastetxeak 17:00etanixten duelako haurrek jolasteko tokirik ez baitzuten ordu hartatikaurrera. Ludotekak izango duen arrakastaren lekuko, lehenengoegunetan 50 haurrek izena eman zuten.Irungo alkateak Elatzeta ikastetxeko kirol eremua laster berritukodutela iragarri zuen, “eta horrek auzoko instalazioak nabarmenhobetuko dituela esan nahi du”.

Aurten hirugarren aldiz HondarribiaDantzan jaialdia arrakastaz burutu zen,Kemen Taldeak antolatuta Udalarekin lanki-detzan. Legazpi eta Andoaingo dantzen tradi-zioaz gozatu, bertako haurren dantza hastape-nak ezagutu eta, oro har, dantzaren inguruanasteburu bikaina igarotzeko aukera izan zen.

Joan den maiatzaren 17an Luis Mariano-Zabaltzaeremuan WiFi zerbitzua martxan jarri zuenIrungo Udalak. Guztira 32.000 m2 inguru hartzenditu. Olgetarako gune publiko honetan hiritarrekInterneterako kalitatezko konexioa edukiko duteeta profesionalei komunikazio mugikorretarakosarbide erosoa eta merkea eskaintzen zaie, orde-nagailu eramangarriaren edo PDAren bidez.Merkatuko Batzorde Nazionalak ezarritakoarenarabera, zerbitzua ordaindu behar da. Tarifa: egunbat euro 1, eta 12 euro hilabetea.

Kemeneko mutilak Oñatiko Korpus dantzetako arku dantza egiten Gipuzkoaplazan.

Kemen TaldeaHondarribia Dantzan

jaialdian

Page 22: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 22

Oro har, bi eta hiru urteko aldi honetan, sozi-abilizazioak indar handia hartzen du. Haurrak atxiki-mendu segurua izanik mundua esploratzeko desioadu, bere interesa gauza eta pertsona berriakdeskubritzera bideratuko delarik. Beraz, funtsezkoada helduok, haurrari segurtasuna emanez, munduadeskubritzera animatzea. Era berean, haurrari mugakipini behar zaizkio minik har ez dezan. Haurrak min la-rririk hartzen ez duela sentitzeak segurtasuna eman-

go dio ingurua behatzen jarraitzeko.

Honetaz gain, garapen sexualean lau puntu azpima-rratu nahi ditugu aldi honetan; ESFINTERRENKONTROLA, GORPUTZAREN BIZIPENA,IDENTITATE SEXUALA ETA GENERO ROLAK.Lehen biak atal honetan aztertuko ditugu eta bestebiak hu-rrengo atalean.

Aupa, lagunak! Aurrekobi saioetan 0-2bitarteko haurren garapen afektibo-sexuala ikusigenuen eta oraingoan2-3 urte bitartekoekin jarraituko dugu. Laburazalduko ditugu adinhonetan dauden puntugarrantzitsuenak.

Haurraren garapen afektibo-sexuala (3)

Haurren garapen afektibo-sexuala: 2-3 urte

Page 23: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

ESFINTERREN KONTROLA: bizi sexualean berezikigarrantzitsua den etapa bat esfinterren kontrolarenaldia da. Gure gizartean, esfinterrak kontrolatzekoheziketa, orokorki, goizegi hasten da (urte eta erdi edobi urte baino lehen). Esfinterren kontrolaren heziketaon batek haurraren heldutasun fisiologiko eta kogniti-botik abiatu behar du, eta haurrak heldutasun horilortzeko gaitasuna ez du bi urte edo bi urte eta erdiarte lortzen. Esfinterren kontrola lantzen hasten gare-nean adinarekin malguak izan behar dugu, haurbakoitza mundu bat da eta bere erritmo propioa du.Kontutan hartu 4 urte bete arte ia erabat normala dela esfinterrak guztiz ez kontrolatzea.

Esfinterren kontrol aldi hau ongi bizitzeko aurrekoetapak funtsezkoak dira, baita zenbait ohar kontutanhartzea ere:

Gurasoek haurrari emandako segurtasuna:gurasoek haurrari segurtasuna ematen dioteneanhaurrak aldi hau lasaitasunez eta gozotasunez biz-itzen du. Etapa hau naturaltasunez bizitzeafuntsezkoa da eta horretarako komenigarria da: haur-rari komunean kaka eta pixa egiteko animatu eginbehar zaio eta ez behartu, komunean edo pixontzianesertzen denean egindakoa baloratu eta harro sen-tiarazi, egiten ez duenean ez kulpabilizatu etaesfortzua baloratu, lortuko duela azaldu eta harengansinetsi...

Haurraren gorputza eta izaeraren bizipenpositiboa bultzatzea: Gure gorputz osoa polita etaederra da atal bakoitzak bere funtzioa duelako. Gura-sook genitalak kaka eta pixarekin ukituak direnez ongigarbitu behar direla azaltzen dugu. Garbiketabultzatzea ongi dago, baina kasu eman behar da hau-rrak genitalak garbitasun obsesiboarekin ez erlazio-natzeko. Haurrek inguruko pertsonen mezuen ondo-rioz genitalak zerbait zikinarekin erlaziona ditzakete.Genitalak, beste edozein gorputz atal bezala politakdira, “zein begi politak dituzun” esaten dugun bezala“zein bulba polita duzun” ere esan dezakegu. Guk genitalak, beste gorputz atalen moduan, politakikusten baditugu haiek ere horrela bizituko dituzte.

Abagunea dagoenean haurra biluzik egotekoaukera: Gaur egungo gizartean haurrek ez dutebiluzik egoteko aukerarik eta hori esfinterren kontrolenikasketan oztopoa izan daiteke.

- Alde batetik, haurrek beti pardela dute genital eta ipurdiari itsatsita eta ohitu egiten dira. Pardela kentzen diegunean zerbait falta zaiela senti dezakete eta egokitze-prozesua bizi behar dute

- Bestalde ez dituzte beraien genitalak ikusten edo sentitzen, eta pixa egiten dutela ohartzea zailago egiten zaie.

GORPUTZAREN BIZIPENA: Lehen aipatu dugunbezala, gorputz osoa polita eta sentikorra da. Txikitatikfuntzionalitatearen garrantzia zabaldu behar dugu.Gure gorputz atal guztiak dira politak eta ederrak,bakoitzak du bere funtzioa. Beharbada, ez litzatekeederra bere funtzioa betetzen ez duen atala. Horrela,itsu batek begi izugarri politak izan ditzake, bainaberak ongi dauden begiak nahi ditu, zalantzarik gabe.Beraz, ongi funtzionatu edo ongi dabilena da benetanederra!

Bestalde, bi urte inguruko haurren jakin-mina organosexualen ezberdintasunean kokatzen da, “Zergatikhaur edo pertsona guztiek ez dituzte genital berdi-nak?” Beste haur eta helduenganako genitalen intere-sa sortuko da. Haurrak naturaltasunez interesaazaltzen du beste haurrei edo helduei genitalakerakusteko eskatuz. Hala ere, ez badu interesa zuze-nean ase-tzeko aukerarik, orduan jolasaren bidezbeteko du interes hau. Adin honetan jolas sinbolikoaoso garrantzitsua da. Haurrak jolasaren bidezegunerokotasunean ikusten eta bizitzen dituen ger-taerak berbizitzen ditu, hauek ulertu eta onartzeko.Besteen gorputza deskubritu eta ulertzeko medikue-tara jolastuko da.

Beno, gogoratu hurrengo atalean identitate sexualaeta genero rola aztertzeari ekingo diogula, ados? Izanzo-riontsu!

MAPI URRESTI ORTIZ [email protected]

i runero 23

Page 24: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 24

Hori sarrera! Baiki. Nik neronekbaino ez dakit zer dagoen bereatzean. Idaztera eseri eta buru-

an ideia finko bat ez izatea dago sarrerahorren sorburuan.

Azken egunetan ideia sorta izan dutidazteko. Popurri bat alegia. Musikanaireak bezala, idaztean ere popurriaireak dabilzkit buruan. Popurri,frantziar pot-pourri hitzetik dator.Frantsesek “olla-podrida” espainiarespresiotik hartu omen zuten.

Olla-podrida hura denetarikoosagaiez osatuta omen zegoen. Baina,hara, jatorria ez da hori ere. Nola osatujateko lapikoa gauza ustelez.Jatorrizko hitza, Erdi Aroan sortua,Olla-poderida zen. Alegia, espre-sioaren jatorrian poder hitza zegoen.Eta nork zeukan orduan lapikoa edopertza gai ugariz betetzeko ahalmenik?Boteretsuek, prefosta.

Eta hara non frantsesen pot-pourri hitza popurri bilakatuden. Erran nahi baita, anabasa. Horixe nuen nik buruanidazten hasi aitzin: anabasa.

Anabasa horretan, irakurleari ohar moduko batzuk nituenegiteko, ohar sinpleak, krisi ekonomikoaren harian, ezfilosofikoak, praktikoak baizik. Nire ustez behintzat. Ez ustezustelak, alegia:

Gogoan ditut, duela hogei urteko krisi ekonomikoa izanzenean, asteko erosketak egitean aurkitzen genituen sorpre-sak. Ustekabeak alegia, uste ustelak, kasuon. Adibidez, gaile-ta edo bizkotxo kaxa bat erosten genuen, etxera etorri etalerro bat bizkotxo edo gaileta andana bat falta ziren.Esaterako, 600 gramo jartzen zuen kaxan, eta 400 gramo zeu-den barruan. Aurreko garaiko kaxa bera mantentzen zuten,baina edukia gutxiagotua zuten ekoizleek eta saltzaileek.

Ez naiz ziur salaketa jartzen ote genuen, baina gogoratzendut enpresa ekoizleren batek, horrelako kasuetan “despis-teak” bezala agertzen zituela publikoki gertatutakoa. Noski,kasu batzuetan “despisteen” tranpa agerikoa bazen ere, tran-pa salatu arren, ez zegoen iruzurra demostratzerik. Alegia,

“krisi garai” aurreko kaxakziren, 600 gramo hartzen zute-nak. Kaxan agertzen zen kopuruazuzena zen: 400 gramo. Berekredituetan zuzen zegoen, eta ko-purua ere berrituta zegoen. Jabetuzarete tranpaz, ezta? Enpresak etabotereak azkarrak dira, hitzaren bizentzutan. Berriki, krisi ekonomiko berria dela

medio, Frantziako telebistan gaihauen edota iruzurren inguruan erre-portaje bat edo beste ikusi dut. Haragipoltsa batzuek etiketak markatzenzuen baino eduki gutxiago zuten.Erreportajeak afera hauen –egunerokoerosketa poltsa, afera inportantea da

inondik ere– inguruan asmatzen dituzten triki-mailuak azaltzen zituen. Beraz, adi!

Adi egonik ere, hara. Guk lagunen bisita izan dugu berriki,Confit de carnard lata ireki eta hara, 2 besterik ez dugu aur-kitu. Latako azalpenean “3-4 cuisses” jartzen bazuen ere,berriz diot, 2 besterik ez dugu aurkitu. Tira, errezeloa hartzendiozu “afera”ri, asunto edo kontuari. Badakizu, joan zaitezerreklamatzera. Cuissesak handiagoak direla esango dizute.Artean, tira, jan egin dituzu eta listo. Baina zaputza hartzenduzu, moskeatu egiten zara, alegia. Eulitu esaten du nirelagun batek.

“Euskaldun hauek la ostia gaituk/n!” esaten dit lagunak.Moskeatu ez, gu eulitu egiten gaituk/n. Bai, ni benetan, azkenaldion eulitzartu naiz behin baino gehiagotan.

Bada, horixe kontatu nahi nizun, irakurle laguna zaitudanhori!

Eta gomendio bat eman ere. Moskeatu edota eulitzartubaino lehen, saltokietan sartzean erosi Spray handi bat.Baliteke eulitzar bat baino gehiago akabatu behar izatea. Baratxe-baratxe, baina adi-adi! Krisi garaiak bere alde onak

baditu ere, eulitu ez ezik begiak eta adimenak zolitu egitendizkizu!

MIKEL ASURMENDI

e l e a k i r u t e n

Kaixo, irakurle hori. Hara, karta, letra, gutun edo eskutitz aire dituzten eleak irutenhasi naiz. Karta? Tira, ez duzu karta moduan jasoko. Letra –Iparraldekoon hizke-ran– eta gutun eran nekez ere. Eskutitza ere ez. Ele hauek –stricto sensu, lumarenedo bolaluma bitartez idazten genituen hitzak– teklatuak jota daude.

Moskeatu, eulitu eta zolitu!

Page 25: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 25

l e r r o z l e r r o

“Talatik datozen tiroek ez dute aberri-rik!” idatzi dut sarreran ia oharkabean.“Ia oharkabean?” itaundu dit barneahotsak. “Isil hasi handigura hori.Testuaren titularra izan daiteke-eta”.Ados. Vanitas vanitatis.

Izan ere –beti badago “izan ere” bat!–politika, sexua, filosofia, irakaskuntza,literatura, familia (Zapiainek berea)futbola... baita psikoanalisia lantzendituen saioak ez du galtzekorik ez abe-rririk. Edo halaxe iruditu zait niribehintzat.

“Orain azaldu ezak hori” erasiatu naubarne ahotsak.

“Pentsamendua krisian ei dago. Saioliterarioa krisian omen dago. Ez dagoespiritu kritikorik. Akritikoak bihurtuomen gara eta erretorikoak...”. Iritzihauek ez dira nireak, baina demagunhaiekin bat egiten dudala une batez.“Une batez” esan dut, izan ere, MarkosZapiain-en saioak irakurtzean hainbateta hainbat unetan, iritzi edo baiezpenhoriek deuseztatu baitzaizkit.

Berriz ere, “nire” maxima hau helduzait burura: “Ez dago absoluturik. Absolutu bakarra Jainkoada, eta hori ez da existitzen”. “Munduon bederen, kar, kar,kar” gehitu dit barne ahotsak, sarkastiko eta trufari.

Izan ere, zorionez, Markosek pentsatzeko abagunea eskainidigu. Ez da pentsalari bakarra, noski, baina Zapiainek bere-berezko pentsamendua du. “Hori denek edo ia denek dute,aizak” barne ahotsak berak betiere.

Denetaz mintzo da Markos Zapiain. Edo ia denetaz, ez bai-tago deus absoluturik. Ados. Eta denetaz eta asko mintzodenean, erratzeko abagunea zabaltzen da. Ados. Baina, ezinuka: tira eta tiro ederki ari duzu Zapiain Agirre! Berezkomintzoa da berea.

Ez dago garena azaltzerik, garen guztiaren gainean mintza-tzeko –tiro egiteko edo desarratzeko– prest egon gabe. EtaIrungo tiratzaileak hori egiten du, erruz egin ere, garen per-tsonaz ari da lotsagabe. Irungo tiratzaileak Bermeoko Talanaurkitu du tiratzeko talaia. Markos-ek –Zapiainen baitatikedo gainetik edo bitartez– Agirreren sumin eztia jaurtiki digu:

1, 2 eta 3... bota ditu elkarren segidan.123 tiro edo testu jaurtiki dizkigu. Etaez dio edozeri jaurtiki ere: politikari,sexuari (“beti eskamak kentzen aritzeabaino, fusila sarri garbitzea gomenda-tzen digu”), filosofiari, irakaskuntzari,literaturari, familiari, –bere familiari,berriz diot– erlijioari, futbolari eta...psikoanalisiari tiro egiten die.

Alegia –beti badago “alegia” bat–,ezin duzu “aberririk izan” ia den-dena-ren aurka jo ez gero. Eta nik MarkosZapiain aberri gabekoa sumatzen dut.Alegia, pentsalariak, oro har, gai haueiburuz batbedera idazten dutenean,gaiak goi-mailara eramaten saiatzendira, Jainkoaren kategoriara eramanohi dituzte gaiok. Lurretik urrun, guremundutik urrun, pertsonok osatzenditugun izaerak bereizten dituzte.Saioek ideia apartak biltzen dituzte,baina, funtsean, garena alboratuageratzen da. Nire gustuko.

Markos Zapiain Agirrek –Agirrerensumin eztia– aldiz, ez dauka bere izae-ra eta barne miseriak azaltzeko errepa-

rurik. Eta niretzat bederen –nire barne ahotsa barne–, guremiseriak gero eta ageriago izan “askeagoak” bihurtzen gara.Eta askeagoak garen neurrian, askatasunaren eremua zabal-tzen den neurrian, aberriaren eremua txikiagotu izatenzait/zaigu.

Hots, garen guztiaren aurka tiro egiten dugun neurrian, etaMarkosek –liburuko azalean dagoen Markos lekuko– egitenduen bezala, tiroa jasotzeko prest gauden neurrian, askatasu-nak eta pentsamenduak gero eta indar gehiago daukate gurebaitan. Talan aire eta haize fresko dabil, hara!

Azkenik, Markos Zapiainek badaki idazten, ederki jakinere. Hitz egiten baino hobeto idazten du, aise. Beraz, dastatubere lumaren sumin eztia. Zure psikoanalistak ez dizu agianbarkatuko, baina zure emazteak, bikoteak edo gurasoek bai.Eta gainera dirua aurreztuko duzu. Izan zaitez lurtarra!

MIKEL ASURMENDI

Etxeko uzta dugu oraingoa. “Etxekoa?” Beno, gure herrikoa. “Herrikoa?”. Tira, gurehirikoa. “Irungoa?”. Talatik tiroka saioa aurkezten hasi naiz eta nire barne ahotsa nirebaiezpenak ukatzen saiatu da, saiatu denez. Alegia, saiatu naiz, saiakera honek mere-zi baitu, zinez. Talatik datozen tiroek ez dute aberririk!

Talatik datozen tiroek ez dute aberririk(edo Zapiain Agirreren sumin eztia)

Liburua: Talatik Tiroka.Egilea: Markos Zapiain. Argitaletxea: Elkar.

Page 26: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 26

- EIBARKO UDALAK EUSKARAZKOikerketa sustatzeko Juan SanMartin bekarako dei egin du.2009ko deialdian honakoesparrua sartuko da: Artea.Diru zenbatekoa: 9.000 euro.Baldintzak: Diplomatua,maila horretako tituludunaedo goi mailako tituludunaizatea. Taldeen kasuan, gu-txienez erdiak bete beharkodu baldintza hori. EGA edobaliokide den titulua aurkez-tea. Eskaerak: Eibarko uda-letxean. Epea: irailaren 1etikurriaren 11ra arte.

- IKERKUNTZA HISTORIKORAKOBEKAK. Deitzailea: Gipuzkoa-ko Foru Aldundia. Zenbate-koa: Gehienez 11.250 eurokobi beka. Ikerketa-alorra:Gipuzkoaren historia. Baldint-zak: Goi-mailako titulazioaazken 7 urteetan lortua izateaeta unirbertsitate-irakasle edosona handiko ikertzaile batenbermea aurkeztea. Epea:

uztailak 15. Informazioa: 943 11 28 91 telefonoan edo www.gipuzkoakultura.net

- AKITANIAKO UNIBERTSITATEETANIKASTEN ARI DIREN GIPUZKOA-RRENTZAKO BEKAK. Baldintzak:2009-2010 ikasturtean Akita-nian bizi eta ikasketak egingodituztenek eskatu ahal izangodituzte. Epea: abuztuak 31.Dokumentazioa eta eskabide-ak: www.gipuzkoa.net

- KOMIKI LEHIAKETA ANTOLATU DUSAN ANDRESEKO UDALAK. Sariak:1.200 euro, 900, 700, 500 eta200. Epea: uztailak 15. Infor-mazioa: 987 221 504.

- 2009KO UDAKO IKASTAROAK.Makina bat informaziowww.irun.org/igazte webgune-an.

- TRAMITEAK ETXETIK EGITEN IKAS-TEKO IKASTAROA. Sendagileare-kin hitzordua hartzen, bizitzalaborala eskatzen, enplegueskaintzak bilatzen... etabeste hainbat gestio gehiagoegiteko gauza izango zaraAdministrazio Hastapen ikas-taroari esker. Iraupena: 16ordu. Izen-ematea: Irungo KZGunean (Pio XII.aren plazan)edo 943 02 07 03 telefonoan.

- UDA HONETAN LAN EGIN NAHIDUZU? www.irun.org/igaztewebgunean aukera piloakontsulta dezakezu.

G a z t e I n f o r m a z i o a

Bekak

Lehiaketak

Ikastaroak

Lana

Zure txokoa

GGaazztteezzuulloo euskarazko aldizkariarenazken zenbakia beti duzu irakurgaiGIBn.

Page 27: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

- PEDAGOOGOA ETA GIZARTE HEZI-TZAILE EUSKALDUNA NAIZ etaheziketa behar bereziak dituz-

ten haur eta gazteak astebu-ruetan zaintzeko edo lagunt-zeko prest nago. Ikasketekinere lagunduko nieke. 646 297321.

- 31 URTEKO GAZTEA NAIZ, furgo-netaz garraio zerbitzuetanesperientziaduna. Igeltsero-tzan nahiz makinekin eskar-mentuduna. 618 566 362.

- GERIATRIA LAGUNTZAILE lanakegiteko prest. Esperientziadu-na. 659 602 628.

- 18 URTEKO NESKA, frantsesezmintzatzen dena, jendaurrekolanetan esperientziaduna, lanbila dabil: saltzaile, zerbitzari,zaintzaile, sustatzaile... Lanal-di guztia edo erdia. 638 733250.

i runero 27

Gomendatzen dizut! Saria

Gazte Informazio Bulegoko udako ordutegia

G a z t e I n f o r m a z i o a

Oporretatik bueltan bizitako abenturak kontatzea gus-tatzen bazaizu, ez galdu aukera eta parte har ezazuLehiaketan. Ateratako argazkiak, hiri interesgarriak,ostatuari buruzko gomendioak, deskontuetarako agi-riak erabiltzeko aholkuak eta beste hainbat kontu zin-tzilika ditzakezu eta, gainera, sari bat irabazi.

GOMENDIOAK bidaltzeko azken eguna URRIAREN 15ada. Izen emateak: www.irun.org/igazte

Boluntarioakbehar dira!

Atzegi elkarteak adimenurriko pertsonen aisialdi-rako boluntarioak beharditu. Goza ezazu zure den-bora konpartitzen!Informazioa: www.atzegi.orgedo 943 42 39 42 telefo-noan.

Gazteei zuzenduriko informazio piloaTN aldizkarian. Irakuz ezazu GIBn.

Uztailean, abuztuaneta irailean: 10:00etatik14:00etara

i

Page 28: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

19:00 San Juan plazan, ohiko SAN JUAN ZUHAITZAjarriko da.19:30 Irungo Atsegiñako eta Bidasoako TxarangakoBURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK irtengo dira SanJuan plazatik, Txorimaloak Soinu Taldeak eta GoizutGaitariek lagunduta. 20:00 2009ko San Pedro eta San Martzial jaiei ongieto-rri ofiziala egitea. Udaletxeko Areto Nagusian.21:00 San Juan plazan, AURRESKUA, suaren inguruan,Kemen dantza taldearen eskutik.21:45 ALKATE jaunak piztuko du sua.22:00 Urdanibia plazan, MUSIKA, APURTU talde irun-darraren eskutik; ondoren, GATIBU taldearen emanaldia.Talde-aldaketaren tartean, ZEZENSUZKOA.

11:30 Behobiako futbol zelaian, HAURRENTZAKOATRAKZIOAK. Ordutegia: 11:30etik 13:30era eta16:00etatik 20:00etara.14:00 FICOBAn, BAZKARIA HIRUGARREN ADI-NEKOEN OMENEZ. 12:00etan San Juan plazatik, TRENPNEUMATIKO bat aterako da, eta FICOBAra abiatuko da.18:00 Urdanibia plazan, HAURRENTZAKO ANTZER-KIA-PAILAZOAK; TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITONJUNIOR. 20:00 San Juan plazan, CLOWN-ANTZERKIA. NIÑOCOSTRINI aktorearen eskutik.22:30 ZINEA,San Migelgo futbol zelaian, "KUNG FUPANDA" gaztelaniazko filma proiektatuko da.

11:30 Katea Auzoko pilotalekuan, HAURRENTZAKOATRAKZIOAK Ordutegia: 11:30-13:30 eta 16:00-20:00.

18:00 Urdanibia plazan, FAMILIA-ANTZERKIA.TEATRINO DEI PIEDI italiar-argentinar taldeak “Habíauna vez… dos pies” obra antzeztuko du.20:00 San Juan plazan, KALE-ANTZERKIA. TRAPU-ZAHARRA antzerki-taldearen eskutik.20:00 Irungo Argazkigintza Elkartearen lokalean(Foruen karrika, 2-behea) SAN MARTZIALETAKOXXIII. HERRI ARGAZKI-TXAPELKETA.22:00 Santiago kaleko Euskal-Jai pilotalekuan, TRIKI-TIXA ETA PERKUSIO KONTZERTUA, TxorimaloakSoinu Taldearen eskutik. Eguraldi txarra bada, saioaAMAIA KZn egingo da.22:30 ZINEA, Pio XII.aren plazan, “Berri ona” filmaemango dute euskaraz.

11:30 Dunboa BHIko jolastokian (Larreaundi), HAU-RRENTZAKO ATRAKZIOAK. Ordutegia: 11:30-13:30eta 16:00-20:00.12:00 2009KO IRUN HIRIA-SAN MARTZIAL XVII.

j a i e g i t a r a u a

irunero 28

Ekainak 23

Ekainak 24

Ekainak 25

Ekainak 26

S a n M a r t z i a l j a i e t a k o e g i t a r a u a

Page 29: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

ERAKUSLEHIO TXAPELKETAko sari-banaketa.Antolatzailea: Mugan Irungo Merkatarien Elkartea.16:30 Urdanibia plazan, GAZTE-FESTA 2009.Askotariko tailerrak egingo dira, malabareak, joko koope-ratiboak, erakustaldiak, graffitia, DJ, Raga taldea, Funky,Sabel Dantza, eta abar. 18:30 San Juan plazan, ZIRKO IKUSKIZUNA.HAPPY STARS talde frantziarrak “Flying Brothers” izene-ko obra eskainiko du.18:30 Urantzu pilotalekuan, KURPIL KIROLAK AFI-ZIONATUEN 57. ESKU-PILOTA-TXAPELKETA.Antolatzailea: Kurpil Kirolak Pilota Elkartea.20:00 San Juan plazan, ZIRKO-IKUSKIZUNA.HAPPY STARS talde frantziarrak “Flying Brothers” izene-ko obra eskainiko du.22:00 Santiago kaleko pilotalekuan, DANTZA emanal-dia, Irungo KEMEN DANTZA TALDEAren eskutik.Eguraldi txarra bada, saioa AMAIA KZn egingo da.22:30 ZINEA, PioXII.aren plazan: “Indiana Jones y elreino de la calavera de cristal” filma, gaztelaniaz.

08:00 8:00etatik 22:00etara, San Martzial mendian,IRRATIZALEEN ERAKUSTALDIA. San Pedro eta SanMartzial jaiak direla eta aktibatze berezia egingo da. 10:00 Junkaleko plaza txikian, HAURREN MARRAZ-KI ETA PINTURA XXII. LEHIAKETA. Antolatzailea:Lagun Artean Elkartea.10:00 Ola Sagardotegiko frontoian, EUSKAL HERRI-KO HITZ GEZIDUNEN TXAPELKETA. Antolatzailea:Xedera Hitz Jokoak, S.L.11:00 11:00etatik 13:00etara, Txingudi Slot-en egoitzasozialean (Berrueta Margolaria, 2. behea), SCALEXTRICATE IREKIAK.11:30 Antzaran plazan (San Migel auzoan), HAU-RRENTZAKO ATRAKZIOAK. Ordutegia: 11:30-13:30eta 16:00-20:00.14:00 Urantzu pilotalekuan, HERRI-BAZKARIA.Antolatzailea: Betti Gotti, Euskara Kultur Elkartea.16:00 16:00etatik 21:00etara, Txingudi Slot-en egoitzasozialean (Berrueta Margolaria, 2. behea), GIPUZKOAKOSCALEXTRIC TXAPELKETA.16:30 Zabaltza plazan, BINAKAKO V. PUZZLE TXA-PELKETA. Antolatzailea: Santiagoko Deabruak K. E.Taldea. Eguraldi txarra bada, AMAIA KZn egingo da.17:00 Junkaleko plaza txikian, HAURREN MARRAZ-KI ETA PINTURA XXII. LEHIAKETAren JAIALDIA etaSARI banaketa. Antolatzailea: Lagun Artean Elkartea.18:00 Antzaran plazan, SAN VICENTE DE PAULEKOMAJORETTEAk. Gero, hiriko kaleetan ibiliko dira.18:00 SAN MARTZIALEKO XXXIII. IGOERAATLE-TIKOA Urdanibia plazatik aterata. Antolatzailea: BidasoaAtletiko Taldea.20:00 Amaia KZn ZARTZUELA, "Gigantes y

Cabezudos", M. F. Caballerrena, Irungo Luis MarianoLirika Elkarteak antolatuta.22:00 Urdanibia plazan, MUSIKA, THE OLLY’S etaEDICIÓN LIMITADA talde irundarren eskutik; ondoren,SAGARROI taldeak joko du.22:30 San Juan plazan, MUSIKA. ABBA REVIVALmusika-ikuskizuna, ABBA taldearen omenez.

09:00 DIANA joko du Txistularien Udal Bandak, aldezaharreko kaleetan barrena.10:00 PIRAGUISMOKO ETA ARRAUNKETAKO II.HERRI KONZENTRAZIOA, Santiagotarrak KirolElkartearen instalazioetatik irtenda.12:00 Pio XII.aren plazan, tango-dantzaldia, nahi duenororentzako. Antolatzailea: Gipuzkoako TangoarenLagunen Elkartea.19:00 Irungo Atsegiñako eta Bidasoako TxarangakoBURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK irtengo dira SanJuan plazatik, Irungo Atsegiña fanfareak eta TxistularienUdal Bandak lagunduta. 19:00 Gal Stadiumean ALBERTO GORRIZ IX. FUT-BOL TXAPELKETAREN FINALAK. 22:00 KONTZERTUA, Urdanibia plazan: SEGURI-DAD SOCIAL taldeak joko du; teloneroa IRAZI hemengotaldea izango da.23:30 San Juan plazan, MUSIKA emanaldia, EMBRU-JO ORKESTRAren eskutik.24:00 Manuel Aznar enbaxadorearen kalean, CAMPBERBENA, CAFÉ IRLANDES ORKESTRAk girotua.Antolatzailea: Dunboako Auzo Elkartea. 00:15 Santiagoko Bidegorritik, SU ARTIFIZIALAKjaurtiko dira. Pirotecnia Pabloren eskutik.

j a i e g i t a r a u a

irunero 29

Ekainak 27

Ekainak 28

Ekainak 29

Page 30: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

j a i e g i t a r a u a

irunero 30

Gabiria kalea, 15 - 179 Katea auzoa - IRUNTel 943 63 16 32 Faxa 943 63 16 02

SONORIZAZIOAARGIZTAPENAGRABAZIO-ESTUDIOAKERREALIZAZIORAKO

PLATOAKBIDEO-ZINEMA-PUBLIZITATEABIDEO-PROIEKTAGAILUA PANTAILAK

08:00 Hainbat auzotan, SAN PEDRO EGUNEKODIANA, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.08:00 DIANA hainbat auzotan, UrantzukoDultzaineroen eskutik.09:30 Colon ibilbidetik aterako da XC SAN PEDROSARIA – XVII. IRUNGO KLASIKOA, txirrindulari laster-keta, Elite eta Sub-23 kategorian. Antolatzailea: IrungoTxirrindulari Elkartea.10:30 UDALBATZAREN jarraigoa San Juan plazatikJunkaleko Elizara joango da, eta haiekin batera TxistularienUdal Banda, “Irun Hiria” Musika Banda eta IrungoAtsegiñako Erraldoiak.11:00 Meza Nagusia, Junkaleko Andre MariarenParrokia Elizan. Eskaintzan, Parrokiako Koruak, hirikobeste koruetako kideekin batera, Eslavaren “TU ESPETRUS” abestuko du.12:00 Mezaren ondoren, Junkaleko plaza txikian,AURRESKUA dantzatuko du UDALBATZAK.12:30 San Juan plazako arkupeetan, SAN PEDRO EGU-NEKO OHIKO KONTZERTUA, Irun Hiria MusikaBandaren eskutik.18:30 Meakan, ERROMERIA ETA TOKA TXAPEL-KETA. Antolatzailea: Meakako “Ibarla” Auzo Elkartea.21:00 Txanaleta plazatik abiatuta, KALEJIRA.22:00 LASTARGIEN EKITALDIAREN OROIT-EKI-TALDIA. Iturrino Anaiak Anbulatoriotik irtengo da etaArtiako Zubian amaituko da. Antolatzailea: Pagoki.22:00 LOS PEROLAS eta LOS TRANQUILOS fanfa-rrien irteera.

04:00 ALBORADA, ohiko tokietan.06:00 “VILLARROBLEDOKO DIANA”12:00 San Martzial mendian, Udalbatzak 1522ko men-detako botoa beteko du. Ondoren: Erromeria.Meza 13:00etan San Martzialeko baselizan.22:30 Urdanibia plazan, 02:30ak arte DISKOJAIA.23:00 Zabaltza plazan, BOLEROAK; RUA MAYORtaldearen eskutik.

08:00 DIANA, Urantzuko Dultzaineroen eskutik.08:00 Urdanibia plazan, ABERE LEHIAKETA.Antolatzailea: Irungo Euskal Kirolak.09:00 Irungo Txistularien Udal Bandak DIANA joko du,Arbes, Dunboa eta Artian barrena.10:00 Urdanibia plazan: TRIKITILARIAK. 11:30ean,BERTSOLARIAK eta 12:00etan, HERRI KIROLAK.13:00 Urdanibia plazan, ABERE LEHIAKETAKOSARI banaketa.18:00 Urantzu pilotalekuan, PROFESIONALEN PILO-TA PARTIDAK. Antolatzailea: Kurpil Kirolak.18:00 Urdanibia plazan, BIDASOAKO XIX. SOLTE-KO DANTZA TXAPELKETA. Antolatzailea: MeakakoAdixkideak Dantza Taldea.22:00 JOSTALLU, ELIZATXO eta GAUERDI fanfa-rrien irtenaldia.22:45 Santiagoko Bidegorritik, SU ARTIFIZIALAKjaurtiko ditu PIROTECNIA ZARAGOZANA etxeak. 23:30 Santiago karrikako Euskal-Jai pilotalekuan,BAKARRIZKETA SAIOA. José Juan VAQUERO etaRamón GUAMA ariko dira; aurkezlea: Mario SIMAN-CAS. Eguraldi txarra bada, saioa AMAIA KZn egingo da.24:00 Txanaleta plazatik abiatuta, KALEJIRA.

Ekainak 30

Uztailak 1

Ramón Cortinaren marrazkiak.

Page 31: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal

i runero 31

Ama XantalenMiren Josune Garcia Calzada

BandaVirginia Bercedo Martinez

BidasoaAne Movilla Garcia

DanborradaIrati Amantegi Iriarte

LandetxaItsaso Cañada Peña

OlaberriaAgurtzane Berastegi Aizpurua

ZalditeriaRut Vazquez Arrieta

AnakaMaite Gutierrez Quesada

ArtilleriaAroa Flores Leon

Alarde mistoko kantinerak

Page 32: iruner · Jarraian, korrika bulegoetara jaitsi eta bertan prestazen zituen soldaduei banatzen zitzaien pezeta bana. Alardea Eskoleta kaletik igarotzean kapitain bakoitzari gutuna-zal