Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

14
I lngUrUgiroarekiko kontzientzia I Lehenengo sektoreak sortzen duen kutsadura Nekazaritza Abeltza intza Baso-ustiapena Arrantza Bigarren sektoreak sortzen duen kutsadura Industriaren kutsadura Energia-iturriak eta meatzaritza ~ Industrializazioa , eta kutsadura I Euskal Herrian ~ Hirugarrensektoreak I ingurugiroan duen ~ inpaktua I Garraioa I eta komunikabideak I Jarduera turistikoak I Ingurugiro , kutsatuena duten eremuak ~ Ur-baliabideen kutsadura Hirietako kutsadura ~ I I ~ I I ---- -- 202 Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan Il 1 ~ EZaUgarri '-- . .................. ..", naguslak .... Historian zehar, giza jarduerek eragin negatiboa ere izan dute ingurugiroan; baina eragin hori areagotu egin da xx. mendean, industrializazio- eta hirigintza- -prozesua hastean. Ongarri kimikoak eta pestizidak erabiltzen hasi dira, nekazaritza intentsifikatu da, baso-ustiapenak eta arrantzak natur inguruneak kutsatzen dituzte eta lurzorua, ura eta atmosfera narriatzen dituzte. Zalantzarik gabe, jarduera kutsagarrienak industriarekin eta energia berriztaezinekin erlazionatutakoak dira, ikatzarekin, petrolioarekin eta eguzki-energiarekin erlazionatutakoak. Hirugarren sektoreko jarduerek ere eragina dute, batez ere azpiegituren eraikuntzak eta tUrismoak, natur paisajeak suntsitzen eta pobretzen baitituzte. jarduera horiekin batera, hirietako jendetzak sortutako kutsadura dugu eta horiek guztiek atmosferaren oreka naturala aldatzen dute, lurzorua suntsitzen dute, ura kutsatzen dute eta natur ekosistemak eta bioaniztasuna narriatzen dituzte. Arazo larri horiek konpontzeko eta gutxitzeko, erakundeen eta herritarren artean ingurugiro-hezkuntza sustatzea beharrezkoa da eta, bestalde, gure natur ingurunea hobetzeko irtenbideak planteatzea.

Transcript of Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Page 1: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

I

lngUrUgiroarekikokontzientzia

I

Lehenengo sektoreaksortzen duen kutsadura

Nekazaritza

Abeltza intza

Baso-ustiapenaArrantza

Bigarren sektoreaksortzen duen kutsadura

Industriaren kutsadura

Energia-iturriaketa meatzaritza

~ Industrializazioa, eta kutsaduraI Euskal Herrian

~ HirugarrensektoreakI ingurugiroan duen

~ inpaktuaI GarraioaI eta komunikabideak

I Jarduera turistikoakI Ingurugiro

,

kutsatuena duteneremuak

~

Ur-baliabideenkutsadura

Hirietako kutsadura

~

II

~

I

I

- - - - - -202

Jarduera ekonomikoen

inpaktua ingurugiroanIl

1

~EZaUgarri'-- . ....................", naguslak....

Historian zehar, giza jarduerek eragin negatiboa ere izan dute ingurugiroan;

baina eragin hori areagotu egin da xx. mendean, industrializazio- eta hirigintza-

-prozesua hastean. Ongarri kimikoak eta pestizidak erabiltzen hasi dira,

nekazaritza intentsifikatu da, baso-ustiapenak eta arrantzak natur inguruneak

kutsatzen dituzte eta lurzorua, ura eta atmosfera narriatzen dituzte. Zalantzarik

gabe, jarduera kutsagarrienak industriarekin eta energia berriztaezinekin

erlazionatutakoak dira, ikatzarekin, petrolioarekin eta eguzki-energiarekin

erlazionatutakoak. Hirugarren sektoreko jarduerek ere eragina dute, batez ere

azpiegituren eraikuntzak eta tUrismoak, natur paisajeak suntsitzen eta pobretzen

baitituzte. jarduera horiekin batera, hirietako jendetzak sortutako kutsadura dugu

eta horiek guztiek atmosferaren oreka naturala aldatzen dute, lurzorua suntsitzen

dute, ura kutsatzen dute eta natur ekosistemak eta bioaniztasuna narriatzen

dituzte. Arazo larri horiek konpontzeko eta gutxitzeko, erakundeen eta herritarren

artean ingurugiro-hezkuntza sustatzea beharrezkoa da eta, bestalde,

gure natur ingurunea hobetzeko irtenbideak planteatzea.

Page 2: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Ingurugiroaren arazonagusiak

«Gaur egun, degradazioarenarrazoi nagusiakindustrializazio-mota ren

araberakoak dira. Industriak,ibilgailuek eta berogailueksortutako kutsadura

atmosferikoa((02 gehiegi,euri azidoa...), hirieta industrietako hondakinen

ondorioz gertatutako ureneta lurren kutsadura

eta azpiegituren eraikuntza-autobideak, urtegiak,aireportuak, etab.- diragizarte-ereduan gertatutakoaldaketaren ondoriozuzenenak.»

AsKORENARTEAN:«Losretos del medioambiente», GranAt/asHistóricode/ Mundo Vasco, 30. zkia.

--

Doñanako hondamendia (1998-IV-25)

«Apirilaren25eko goizaldean l. ooJBolidenenpresakSevillako Aznalcollar herrian dituen meatzeetako hondakinak biltzen zituen

putzuko horma bat apurtu egin zenoPitzaduratik lokatz toxikoz osatutako olatu erraldoi bat irten zen,zazpi eta bederatzitona arteko olatua. loo.J Olatu toxiko eta beltzak milakahektareahartu zituen.

Horietatik 5000 inguru landutako lurrak zirenoIbaia eta ibai bazterreko lurrak ere suntsitu zituen

eta arrainek, ur azidoak ukitzean, salto egiten zuten,urak zakatzak eta ezkatak erretzen baitzizkien.

Lokatz kutsatu haien poluzioak -meatzeko pirita garbitzekoerabiltzen diren metal astunez osatuta zeuden- busti zituen lurren okrea

eta labore eta landarediaberdeak beltz bihurtu

zituen 100 ojo

Isurketa toxikoaren erasoa

gelditzea ezinezkoa zen.Doñanako Parke

Nazionalean sartu aurretik

baino ez zen gelditzealortu; une horretan parkean

300000 hegazti zeudenelikatzen eta ugaltzen.»

Go CATALÁNDEUSo

«Un fatidico 25-A», AnuarioEl Mundo 1999.

203

Page 3: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Barbadun ibaiaren bokalea Pobeñan(Bizkaia).

Gune honetan padura txiki bat dago;giza jarduerek bertan egiten dutenpresioaren ondorioz, oso hondatutadago.

Aire kutsatua

Kutsadura atmasferikaa petralia-findegiek,zentral termikaek, siderurgikaek, zemen-tuzkaek eta paper-fabrikek isurtzen dituz-ten partikula kutsagarrien andaría da.

204

~giroarekiko kontzientzia

Gaur egun ingurugiroak dituen arazo nagusiak kutsaduraren eta natur eko-sistemen aldaketa larriaren ondorio dira eta bi horiek, berriz, giza jarduerenemaitza dira nagusiki. Kutsadura atmosferikoa, lurraren narriadura eta ba-soen degradazioa beste unitate batzuetan ere landu ditugu.

Oraingoan ekonomi sektore desberdinek sortzen duten kutsadura, baliabi-de berriztagarrien eta berriztaezinen erabilera arrazionala, uraren (lur gai-nekoa, itsasokoa nahiz lur azpikoa) kutsadura-maila handia, itsas baliabi-deak babesteko beharra eta hiriguneek sortutako kutsadura aztertukoditugu.

Planeta osoan gertatutako kalte ekologikoen arrazoi nagusiak industrializa-zio-prozesua, kontsumo-gizartearen ezarpena, urbanizazio-mailaren haz-kunde ikaragarria, egokiak ez diren produkzio-sistemen erabilera eta gain-populazioa dira. Elementu horiek guztiek natur baliabideek behar dituztenbaldintzak eta ezaugarriak alda ditzakete.

Ingurugiroa defendatzen duen Gobernuz Kanpoko Erakunde nagusiak,Adena!WWF erakundeak, indize bat sortu zuen 1998.urtean planetako na-turaren egoera neurtzeko.

Planeta Biziaren Indize (PBO honek gizakiak natur ingurugiroan egitenduen presioa neurtzen du, eta kalkulatzeko zerealen, haragiaren, arrantza-ren, paperaren eta ur gezaren kontsumoa eta kutsadura eta C0z-ren emi-sioak hartzen dira kontuan.

1970eta 1995artean, PBI% 30 jaitsi da, hau da, planetako baliabideen % 30galdu dugu. Vr gezako ekosistemen PBlk % 50 egin du behera eta itsas eko-sistemenak, berriz, % 30.

Planetako bizitza mantentzeko beharrezkoa da ekosistemetan egin ditugunkalteak zuzentzeko neurriak hartzea eta, bestalde, natur ingurugiroa zain-tzeko ere neurriak hartu behar dira.

Neurri horiek aurrera eramateko eta gizakiak planetan duen presentzia etajarduerarekin bat garatzeko, Europako Ingurugiro Agentziak garapen jasan-garria defendatzen du, natur baliabideak mugatuak direla eta ingurugiroababesteko zaindu egin behar direla kontuan hartuko duena.

Gaur egun, naturaren babesa, airearen eta ur-baliabideen kalitatea, lur eta. basoen birsorkuntza eta kontserbazioa eta abar Europako erakundeek kon-trolatutako gaiak dira.

Hala eta guztiz ere, ingurugiroaren babesak hiritar guztien zeregina etabetebeharra izan behar du; ingurugiro-hezkuntzak gizarte ekologikoagoa-ren alde inplikatzen lagunduko digu, hau da, gure gizarte hau garatzen dennatur ingurunearekin orekan.

~enengo sektoreak sortzen duen kutsadura

Gizakiak garatutako ekonomi jarduera desberdinak dira ingurugiroarendegradazioaren arrazoirik nagusienetakoak. Zehazki, lehenengo sektorekojarduera bereziek (hau da, nekazaritza, abeltzaintza, baso-ustiapena etaarrantza, hain zuzen ere) eragin negatiboa dute natur ingurunean eta,beraz, hainbat natur ekosistema eta, zehazki, nekazaritza-inguruak narria-tzen dituzte.

Page 4: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Nekazarltza

Nekazaritza-jarduera izan da nagusia xx. mendearen hasieran eta teknikaberriak aplikatu ditu produkzioa eta etekinak handitzeko. Teknika horieknekazaritzako produkzioa hobetu dute, baina, aldi berean, ingurugiroankalte ugari sortu dute. Alde batetik, landutako lurren luberritzea bertakobasoak botaz egin izan da eta, horren ondorioz, natur ekosistemak desa-gertu dira.

Gaur egun, aldiz, nekazaritza-jardueraren ondorio kutsagarriena pestiziden,belar-hiltzaileen eta ongarri kirnikoen erabilera da; produktu horiek pro-dukzioa handitzen dute eta laboreak kaltetzen dituzten izurriak berehala

kontrolatzen dituzte, baina ondorio kutsagarriek ingurugiroa kaltetzen dute.

Zehazki, produktu kimiko hauek zuzenean kutsatzen dituzte lurrak eta ur--sistemak, lur azpiko akuiferoetan, erreketan, lakuetan eta itsasoetan fmkatzen baitira.

Horrez gain, intsektiziden erabilerak intsektu horiek jaten dituzten hegaztibatzuk desagertzea ekarri duoEsan dugun moduan, beraz, uraren ziklo na-tural osoa aldatzen dute.

Bestalde, ureztapen-sistemen hedapenak ondorio negatiboak izan ditu ur--baliabideetan, akuiferoen gehiegizko ustiapena gertatzen ari baita eta,horrek, bere aldetik, lur azpiko urak lehortzea eta gazitzea ekarri du, akui-fero horietatik ura hartzen duten inguruetan eraginez.

Euskal Herrik() eta iberiar penintsulako hezeguneak lehortzen ari dira eta,horrekin batera, aberastasun biologiko handia galtzen ari da.

Abeltzaintza

Abeltzaintzak ere ingurugiroaren narriadura sortzen duo Alde batetik,simaurra botatzen da eta simaur horrek errekak eta akuiferoak kutsatzen

ditu, ur-ekosistemetan eraginez. Bestetik, abereentzako larre artifizialaksortu dira eta, horretarako, baso-inguru handiak erre dituzte, bertako floraeta fauna ere suntsituz. Basoaren suntsipen horrek lurraren higadura sus-tatzen du eta beste prozesu kaltegarriago batzuk ere sortzen ditu, desertifi-kazioa, adibidez.

Hezegune mehatxatuak

EuskoJaurlaritzakegindako ikerketaba::r-arabera, Euskal Autonomia Erkid!:902-katalogatutako30 hezeguneen egoera =kezkagarriada. Nafarroan, 43 hezeg..~daude eta Akitanian,44. Erasogarrar;z>-tsuenakdragatzeen,ezkutukoehizarer '.rtsadura organiko eta industrialaren,be~~tzeko erabiltzenden zenbaitmaterialere~nagusiki,nekazaritzak,industriak eta et>:e-guneek egindako okupazioaren eMa:Ladira. Penintsulakohezeguneen egoera ereantzekoa da; Tablasde Daimiel,adibideLarriskuandago.

A~a ibaiaren meandroak behealtJekn.ibilguan.Ibai honetatik ur asko ateratzen daNafarroako laboreak ureztatzeko.

Biodibertsitateari erasoa

«Espainiako lurraldean aniztasun Idimat,.eeta geografiko handia dago eta maila gl..Z-tietan islatzen da aniztasun hori (generi'.:oa'"organismoetan, biztanlerian, habitatetan e-..aekosistemetan), baina giza jardueren ondo-rioz mehatxatuta dago: nekazaritza e~basogintza intentsiboak, monolaborantza-ren hedapena, industria-jarduerek isurtzerdituzten produktu kimikoak, hezeguneerlehortzea, garraiorako azpiegitura ~ezarpena, etab. Horrekin guztiarekin IUrral-dearen zatiketa gertatzen ari da eta habt~:naturalak eta espezieenak isolatu egin dora

Libro Blancc

de la Educación Ambiental en Espaf.aDocumento Base. lruñea, '999

Page 5: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Zura lortzeko baso asko botatzen diraeta mundu-mailan arazo larria da hori.

206

Baso-ustiapena

Ildo beretik, zura lortzeko basoak ustiatu izan dira tradizionalki eta horrekere natur ekosistemen narriadura ekarri duoBaso-berritzeko politikek baso--masak murrizteko joera hori kontrolatu nahi dute, baina gogoan izanbehar dugu, askotan, baso-berritzeak ez direl'a irizpide ekologikoekin batetorriz egin, irizpide nagusiak ekonomikoak izan baitira gehienetan.

Gaur egun, enpresa pribatuetan zurgintzako industrien interes ekonomiko-ak nagusi diren arren -eta, horregatik, koniferoen plantazioak egitendira-, instituzio publikoetan kontzientzia ekologikoa gero eta handiagoada eta bertako natur ekosistemak berreskuratzeko ahalegina egiten ari dira,baso-berritzeak egiteko zuhaitz hostotsuak erabiltzen dituztelarik.

Arrantza

Arrantza-jardueraren eta, bereziki, gehiegizko harrapaketen ondorioz, kalatradizionalak agortzen ari dira. Gaur egun, erabiltzen diren sare-motak etasareen neurriak nahiz espezieek izan behar duten gutxieneko neurria kon-trolatzen saiatzen dira eta, bestalde, ugalketa-garaian debekaldiak ezartzendira eta karburanteen ondorioz gertatutako itsasoen kutsadura ahal bestesaihestu nahi da.

1998ko ekainaren 8an, Europako Arrantzako Ministroen Kontseiluak 2002.urtetik aurrera Europako Batasunean bolanta-sareak debekatzea erabakizuen. Aurrerapauso horren bultzatzaile izan dira Greenpeace eta Ade-na!WWF erakunde ekologistak, kilometro askotako luzera 05 kilometrobaino gehiago dituzte batzuek) izan ohi duten sare horiek Mediterraneoaneta ozeano Atlantikoan arrantza egiteko debekatzea nahi baitzuten. Sareluze horiek ezpatarraina eta atuna harrapatzeko erabiltzen badira ere, azke-nean bidean aurkitzen dituzten espezie guztiak harrapatzen dituzte, batezere izurdeak eta dortokak, eta itsasoko ekosistemak suntsitzen dituzte.

Aspaldian helburu hori zuen arren, gaur egun ibai eta erreketako arrantza ezda elikatzeko egiten, kirol moduan baizik eta, horregatik, oso kontrolatuta etaaraututa dago. Ibaietan ere babestutako espezieak badira eta errespetatubehar diren gutxieneko neurriak, debekaldiak, etab., bestela gure ibaietanditugun arrainak desagertu egingo bailirateke erabat.

Page 6: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

~arren sektoreak sortzen duen kutsadura

Industriaren kutsadura

Industriak ingurugiroari oso kalte larriak eragin dizkio, atrnosfera, lurzoruaeta ura kutsatzen baititu. Gaur egun, ingurugiro-politika zuzenak garatzekokontzientzia gero eta handiagoa da, kostu handikoak diren arren. Hala ere,kutsaduraren ondorioz sortutako arazo larri asko industriaren garapenahasi zenean ingurugiroa babesteko inolako neurririk hartu ez zelako gerta-tu dira.

Industriek erreketara eta itsasora, batez ere Mediterraneora, egiten dituztenisurketa solido nahiz likidoek ere kutsadura kirniko larria ekarri dute.

Ozeanoetara 250000 tona petrolio baino gehiago isurtzen dira urtero modunaturalean eta gizakien istripuen ondorioz, berriz, 2500000 tona isurtzendira urtero.

Espainia Europako Batasunean sartzean ingurugiroari buruzko arau zorro-tzak aplikatu dira. Zehazki, kutsadura-maila handia eragiten zuten etaetx:ebizitzen ondoan kokatuta zeuden industria asko desagertu dira, berta-ko biztanleen osasuna arriskuan baitzegoen.

Gainera, 1985. urtetik aurrera, industria berriek Europako Batasunekofinantza-fondoak jasotzeko derrigorrezkoa da lantegi berriaren ingurugiro--inpaktuaren azterketa sakona egitea.

Gaur egun debekatuta dago araztu gabeko urak eta zenbait gas kutsagarriisurtzea, baina arautegi horiek ez dira beti errespetatzen. Ikuspuntu eko-nornikotik, industria batzuentzat errentagarriagoa da jartzen dizkieten isu-nak ordaintzea hondakin kutsagarrien isurketak saihestea baino.

Industrien ingurugiro-kalitatea hobetzeko bide luzea egin beharko da orain-dik. Gobemuek delitu ekologikoen kontrako isunak gogortu egin beharkolituzkete, industri produkzioak industria kokatuta dagoen eta beharrezkoaduen ingurunea errespeta dezan.

---

Oria ibaiaren ertzean kokatutako indus-tria.

Penintsulan, kutsadura industrial han-dien duten inguruak industria sidero-metalurgikoak, industria kimikoak,zementuzkoak eta paper-industriakkokatzen diren guneak dira; hau da,Euskal Herriko zenbait tokitan, Bar-tzelonan, Madrilen, Valentzian, Ca-dizko badian, Asturiasen, etab.

Industria guztien artean industria side-rurgikoek, zementuzkoek eta paper--industriek sortutako kutsadura-mailaaltua azpimarratu behar da, 050 gaskutsagarriak isurtzen baitituzte atmos-ferara. Industria kimikoek ere poluzio--maila altua dute, sortzen dituztenhondakin eta isurkien agresibitatearenondorioz batez ere. Lantegi hauetansortutako keen toxikotasuna industriekgaur egun duten arazo handietako batda. Gas asko isurtzen dute atmosfera-ra eta atmosferako osagai naturalakaldatzen dituzte, ondorio larriak sor-tuz: berotegi-efektua eta euri azidoa.Soilik petroliotik deribatutako produk-tuak erretzen direnean hogei milioitona nitrogeno isurtzen dira urteroairera planeta osoan.

207

Page 7: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Cofrenteskozentralnuklearra (Valentzia).Zentral hauek kutsadura zuzenasaihesteko tresna bereziak eta neurrizorrotzak dituzten arren, erreaktorenuklearreko hormetan pitzadurak agerdaitezke edo erreaktore atomikoak ur--ihesak izan ditzake, inguruko ur-balia-bideak, flora, fauna eta bertan bizidiren pertsonak kutsatuz.

Mugairiko zentral elektrikoa.

208

Energia-iturriak eta meatzaritza

Energía kutsagarriak

Energia-produzitzaileak dira gehien kutsatzen duten instalazioak eta, zehaz-ki, berriztagarriak ez diren energia-iturrienak, hala nola, petrolio, ikatz edouranioarenak.

Zentral termiko klasikoek, erregai fosilak -ikatza eta petrolioa- erabil-tzen dituztenek, atmosfera ikaragarri kutsatzen dute. Erregai gisa ikatza era-biltzen duten zentralek, zehazki, sufrea isurtzen dute atmosferara, beraukutsatuz eta euri azidoa sortuz.

1997an Kioton egin zen Klimaren Gailurrean, Espainiak 2010. urtera arteCOz-ren emisioak gehienez % 15handitzeko konpromisoa hartu zuen; halaere, 1998 bukaeran kopuru hori gainditu zuen ia.

Eztabaida handiak sortu dituen beste energia-iturri bat energia nuklearrada. Energia-mota honek ez du gas kutsagarririk isurtzen, baina erradioakti-bitatearen ihesek zuzenean -minbizia, erredurak, etab. sortuz- nahizzeharka, elikagaien eta uraren bitartez edo erradioaktibitatea duen aire ku-tsatuaren bidez, eragiten diote gizakiari.

Hala ere, zentral nuklearrek eragindako arazo nagusiak, ihesak bainogehiago, sortzen dituzten hondakin arriskutsu ugarien ondorio dira. Uranioedo plutoniozko barrak, erradioaktibitatez kargatuta oraindik, zentralnuklearretan bertan edo hilerri atomikoetan biltzen dira, metalezko bidoihermetikoetan. Bidoi horiek itsasoko fosetara botatzen dituzte batzuetan

eta horrek hausteko eta itsasoko ekosistemak karga erradioaktiboarekinkutsatzeko arriskua areagotzen duo Gaur egungo arazo nagusietakoa hon-dakin arriskutsu horien biltegiratzea da, erradioaktibitate-maila denboraluzean ez baita aldatzen.

Ihes erradioaktiboen arazo honen azken gertaera 1998.urtekoa da. Europaosoan Iaino erradioaktibo baten presentzia sumatu zen eta Espainiatik abia-tu zen, Algecirasko Acerinox lantegitik, hain zuzen ere -enpresa honek al-tzairua birziklatzen du-.

Iritzi publikoak hondamendia gertatu eta handik bi astetara jakin zuenhorren berri, Frantziako eta Italiako inforrnatzaileen bidez. Industria asko-tan ez dituzte kontrolatzen erradioaktibitatea izan ditzaketen eIementuak

edo osagaiak eta, horren ondorioz, istripu larriak gertatzen dira, Acerinoxlantegian gertatutakoa bezalakoa.

Energia berriztaezinen artean, erregairik garbiena gas naturala da; horrega-tik, gaur egun, gas naturalaren kontsumoa bultzatzen da ingurugiroan era-gin handia duten beste erregai batzuen aurretik.

Energía garbíak

Energia-iturri berriztagarriak -eguzki-energia, energia eolikoa, biomasa--energia, energia hidraulikoa, etab.- berriziaezinak baino askoz ere gar-biagoak dira eta gutxiago kutsatzen dute; hala ere, Espainian, energia-motahori 1997.urtean kontsumitu zen energia guztiaren % 7 baino ez da.

Beste herrialde batzuetan, ordea, proportzio hori askoz ere handiagoa da:Suedian (% 22,8),Austrian (22,5) eta Finlandian (19,8). Energia horiek bestearazo bat dute, oso garestiak baitira eta ikerketan inbertsio handiak eginbehar baitira kostuak murrizteko.

Page 8: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Zentral hidroelektrikoak ez dira kutsagarriak, baina ingurugiro-inpaktu han-dia SOItzendute, gehienetan uItegiak eraiki behar izaten baitira eta naturgune handiak urez estaltzen baitira.

Etorkizunera begira, energia-iturri berriztagarrien produkzioa handitzeakomeni daj eguzki-energia, adibidez, eguzkiaren bero naturala aprobetxa-tzen duen energiaj energia eolikoa, elektrizitatea sOItzeko haizearen inda-rra erabiltzen duenaj biomasa-energia, hondakin organikoak erregaibihuItzen dituenaj marea-energia, elektrizitatea sOItzeko mareak erabiltzendituena, etab.

Hobekuntza teknologikoan inbertsioak egin beharko dira energia-iturrihauek errentagarritasuna handi dezaten. Bide horretatik interes ekologiko-ak eta ekonomikoak batu ahal izango dira.

Meatzarltza eta hondamendi ekologikoak

Meatzaritzak ere kutsadura handia eragiten duo Adibide hurbilenaDoñanako hondamendi ekologikoa da, Europak izan duen hondamendirikhandienetakoa izan dena.

1998. uItean Aznalcollar-eko meatzeko putzu izugarri handi bat hautsi zeneta putzu horretan, Boliden enpresa suediar-kanadarrak hondakin mineralastunak .zituzten lokatz toxikoak zituen biltegiratuta. Harresi bat eraikizuten Doñanako Parke Nazionala lokatz toxiko horietatik babesteko, artse-nikoa, kadmioa, zinka, kobrea, kromoa, burdina, bemua, nikela, etab. bai-tzituztenj hala ere, lur emankorren 5000 hektarea baino gehiago kutsatuziren Agrio eta Guadiamar ibaiek zeharkatzen duten eskualdean.

HONDAMENDI EKOLOGIKOA DOÑANAN

erA GUADALQUIVIR IBAlAN Urtegia apurtu zen gunea

aanlucar la Mayor

BenacazonC!)_ Gune kulsalua

Dikeek Doñanako Parkea babestuzuten nolabait, baina Guadalqui,,~r\:oestuariora eraman zuten kutsadura,Doñana inguratzen duen GudalqUI.r-ko paduren Parke Natural guztia kutsa-tu egin zen eta baita padura hon€'hartzen dituzten urak ere. Behe Gua-dalquivirko itsaskien arrantzak kutsadlrraren ondorioak jasan zituen eta ne¡;a-zaritzako lur asko ere lokatz toxikoezestalita gelditu ziren; Doñanan erehegazti eta arrain hilak agertu zirer'Ingurugiro Ministerioak eta Andalu-ziako Industria Kontseilaritzakikuskiz,u~lotsagarria eman zuten iritzi publ'k.oa-ren aurrean hondamendiaren er't.aelkarri botatzean. Oraindik ez dira era,,""tzukizunak erabaki eta auzitegietareztabaidatzen ari dira gaia. 1998 bu.:a-eran, Ingurugiro Ministerioak 45CCmilioi pezeta erabili zituen ibaier b-guak garbitzeko eta Andaluzia.oJuntak diru horren bikoitza eman zUer'baina Doñana 2005 izenez ezagutzerden planak, padura guztiak garbitze..cpentsatu zenak, 15 600 milioipeze-.a",oaurrekontua duo Gainera, Europa...oBatasunak 30000 milioi pezetatik goraeman ditu hondamendi honek sortuta-ko kalteetarako.

('".i/

lertxun lertxuntxo Za<nngorria karramarrozalea anuru

lturria: Anuario El País 1999, (AdenaIWWF eta -Memoria del Parque Nacional de Doñana- del CSIC y la Junta de Andalucía de 1993).

r Honduneooiaren eragina jasanduten espezie garran1Zitsuena

eSevilla I j \ +Eguzki- Arrano Mi",-arranoa sugezalea bellla

T , ?BelalZa Aleppo- Olibondu

.plOua

..., \ZikainaTxenada lertx<l'

zuria mokobellZa hausbr.

jI -a.;;:

I Antzara

Kopetazuri BasahaIe.MatalascañasCD

'¡ pj) ú-ha.izta

arruntaDOÑANAKO;;:

'\:-PARKE

NAZIONALA _dl.'\'

lehorreko Gardatxoa ...;...........

I.

I dortokamaf1'T1O--eL Parke I ;;:

rNazionala ,;;: "J J" I ..Parke I ;;:

C!)lebrija Ahate KatamOlZa o-..-Naturala ...,,mokozabala

Inguruko I I \"'" ,$ I ft' ,s11I11I111I1eremua """11I"""

I Basurdea Igaraba :"'tGuadafquivirl<oI 1 1]padura

Page 9: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

l!1rugarren sektoreak ingurngiroan duen inpaktua

Atal honetan merkataritzak, ostalaritzak, garraioek, komunikabideek, turis-moak eta abarrek sortutako kutsadura aztertuko dugu.

Garraioa eta komunikabideak

Garraiobide desberdinek gas kaltegarri asko isurtzen dute atmosferara;zehazki, ibilgailuak dira karbono-dioxidoaren isude nagusiak eta energiagehien behar dutenak.

Horrez gain, eztanda-motore horietako errekuntzak beruna eta beste metalastun batzuk sortzen ditu. Gasolinak eta petrolioaren beste deribatu ba-tzuek ere nitrogeno-oxidoa sortzen dute eta hori oso kutsagarria da.

Portuetako trafikoak kutsadura-maila altuak sortzen ditu. Euskal Herrian,

trafiko astun gehiena Bilbo, Pasaia eta Baionako portuetan biltzen da.

Bestalde, lehorreko, itsasoko eta aireko garraiorako azpiegituren eraikun-tzak inpaktu handia sortzen du lurraldean eta natur ekosistema asko alda-tzen duo Gaur egun ingurugiroaren arriskuak ahal beste murriztu nahi diraeta biztanlériaren beharren, azpiegituren eraikuntzaren eta natur ingurugi-roaren zainketaren arteko oreka bilatu nahi da. Esparru honetan arautegizorrotzak daude eta azpiegiturek ingurugiroan sortzen duten inpaktuariburuzko azterketa zehatzak egin behar izaten dira.

Errepideek, autobideek, aireportuek, itsas portuek eta abarrek eragitenduten inpaktuak paisajearen itxuran eragiten du bereziki eta kutsaduraakustikoa ere sortzen dute; horrez gain, garrantzi natural handia duen lur-zoru-zati handia hartzen dute. Kutsadura akustikoa oso garrantzitsua daingurabide handietan, aireportuen inguruan, autobide nagusietan, etab.Sondika, Foronda, Noain, Miarritze-Parrna eta Hondarribiko aireportueninguruko lurraldeek kutsadura akustiko handia jasaten dute trafiko etenga-bearen ondorioz.

"" ..,_~;;;s ""J::.:"-

f11

".

áj:

.~~. ..

.'..l

..}: j', . . Ir,o.

-- -

Gehienetan. lurralde desberdinak 10-tzeko bide-azpiegiturek natur gunezabalak zeharkatzen dituzte. Azpiegi-tura horiek ekosistemak asko aldatzendituzte. poluzio atmosferikoa etaakustikoa areagotzen baitute.

BizkaikoZubia.

Bilboko itsasadarreko inguru honetarportuko jarduera oso garrantzitsua da-- - -

1\

'~'''1'

l'i I11

I

_.Ai

Page 10: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Ingurugiro-hezkuntza. Ingurugiroariburuzko Hezkuntza etaPrestakuntzaren NazioartekoKongresuaren arabera (Mosku, 1987)

«[...] prozesu iraunkorra da eta bertan nor-banakoek eta Erkidegoek beren ingurunea-ren kontzientzia hartzen dute eta ingurugi-roak gaur egun dituen nahiz etorkizuneanizango dituen arazoak, bakarka nahiz tal-dean, konpontzeko gaitasuna emango die-ten ezagutzak, balioak, trebetasunak, espe-rientzia eta ausardia ikasten dituzte.»

Libro Blanco de la Educación Ambiental

en España. Documento Base.Iruñea, 1999.

Gasteizko ikuspegia.

Gasteiz (Arabako hiria) izugarri hazi dahirigintzari dagokionez, hiriburuareninguru horretan biztanleria asko bildubaita.

212

}arduera turlstikoak

Jarduera turistikoen ingurugiro-inpaktua oso garrantzitsua da, bai paisajea-ren ikuspuntutik, bai uraren eta espazioaren kutsaduraren ikuspuntutik ere,isurtzen diren gas kutsagarri eta hondakin solido eta likido ugarien ondo-rioz. Turismoak gero eta garrantzi handiagoa du Espainian, Mediterraneokokostaldean bereziki, baina gorakada horretan ez dira kontuan izan irizpideekologikoak.

Kostaldeko eta hondartzetako inguruak okupatu dira eta basoak bota dirainguru turistikoetan etxeak eraikitzeko. Aisialdi eta turismorako azpiegitu-ra hauek inpaktu gogorrak sortzen dituzte paisajearen ikuspegian; horretazohartzeko, Marbella edo Benidorrn bezalako hiri turistikoetan nagusi direnetxe ikaragarri handi eta antiestetikoak edo natur guneak zeharkatzendituzten teleferikoak ikustea besterik ez dugu.

Bestalde, uraren kontsumoaren gorakadak gehiegizko ur-eskaera dakar,homidura-arazo larriak sortuz.

Mendi-inguruetan politika turistiko desegokiak garatu dira eta baso-soiltzeakgertatu dira; paisaje naturalen oreka ekologikoaren aldaketa ekarri du horrek.

Euskal Herrian ere turismoa kostaldean garatu da gehienbat, Donostia etaMiarritze inguruetan batez ere. Nekazaritza-turismoa asko garatu zen IparEuskal Herrian eta Nafarroan, eta gaur egun Euskal Herri osora hedatu da;turismo-mota horren oinarria ingurugiroaren oreka zaintzea eta naturazgozatzeko aukera eskaintzea da.

~giro kutsatuena duten eremuak

3. unitatean aztertu ditugu jada atmosferaren, lurzoruaren eta landarediarenkutsadura; horiez gain, uraren kalitatearen eta hirien narriadura ere osogarrantzitsua da.

Ur-baliabideen kutsadura

Ura gizakiak erabiltzen duen baliabide nagusietakoa da eta uraren kutsa-durak ondorio izugarriak izango ditu gizakiaren kontsumorako eta naturguneetan bizitza garatu ahal izateko.

Uraren kalitatearen arazoari, kantitatearen arazoa gehitu behar zaio; balia-bide mugatua da eta, beraz, uraren gehiegizko ustiapenak eta kontsumoa-ren gorakada handiak homidura-arazo larriak sortu ditu zenbait ingurutan.Uraren kontsumoa mugatzea beharrezkoa da, bai ekonomi sektore des-berdinek egiten dutena, bai herritarrok eguneroko bizitzan egiten dugunaere.

Itsasoko urak

Itsasoko urak kutsatuta daude eta gaur egun zabortegi gisa erabiltzen dira.Bertan finkatzen dira hondakin kutsagarriak dituzten lehorreko jalkinak.Zehazki, industrietako, meatzeetako, hirietako, abeltzaintzako, nekazari-tzako, eta abarreko isuriak itsasora joaten dira; hondakin horien ondoriozalga-mota batzuk behar baino gehiago hazten dira eta alga horiek urekooxigenoa murrizten dute, arrain-espezie ugari desagertuz.

Page 11: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Beste batzuetan, produktu toxikoen isurketek -DDT Cintsektizidekeragi-ten dute) eta BPC (industria elektrikoan erabiltzen da) adibidez- itsasokoanimaliak pozoitzen dituzte eta, elikadura-kateari jarraitzen badiogu, giza-kien heriotza eta gaixotasuna eragin dezakete. Bestalde, industrien, ur ziki-nen, pestiziden, eta abarren isurketen ondorioz, plastikoak eta beste ele-mentu toxiko batzuk ere agertzen dira itsasoan. Horrez gain, ibilgailuen etazentral termikoen emisioen ondorioz sortutako gasek ere itsasoa kutsatzendute. Kiról-portuetan eraikitako dikeek itsasoko ur-lasterrak eta natur eko-sistemak aldatzen dituzte.

Gainera, itsas zabaleko kutsadura ere nahiko handia da forma itxia dutenitsasoetan, Mediterraneoan adibidez, ontzi-trafiko izugarria baitu eta horiekolioa eta petrolioaren beste deribatu batzuk isurtzen baitituzte itsasora.

Petrolio-ontziek kutsadura handia sortzen dute eta, batzuetan, istripuakgertatzen direnean, hondamendi ekologiko izugarriak eragiten dituzte,marea beltzak, hain zuzen ere; itsasora petrolio-kantitate handiak isurtzendirenean gertatzen dira marea beltzak eta itsasoko ekosistemak suntsitzendituzte, eragindako inguruko flora eta fauna, hain zuzen ere.

Bilboko itsasadarretik hurbil dagoenhondartza, 19B3ko uholdeen ondoren.Industriek eta hiriek sortutako kutsadu-raren ondorioz, itsasoko urek eta hon-dartzek duten kalitate txarra da gurekostaldeetako ingurugiro-arazo nagu-sietako bato EuskalHerrian, 1996. urte-an, Oribarzar (Orio), Gaztelape (Getaria)eta Santiagoko (Zumaia) hondartzekbaino ez zuten kalitate txarra, bainabainatzeko uraren kalitatea asko hobezitekeen Ereagan eta Arrigunagan(Getxo), Toñan eta Laidan (Sukarrieta),Arrigorrin (Ondarroa), Saturraranen(Mutriku) eta Deban.

Arrantza-jardueren gehiegizko esplo-tazioaren ondorioz, kala tradizionalakdesagertzen ari dira eta itsasoko fau-na eta floraren aniztasuna arriskuandaude.

213

Page 12: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Arratia ibaiaren behealdekoibilgua.

Euskal l;Ierrian ibai-sareen saneamen-du integralak egiten ari dira eta,horrekin batera, uraren erabilera arra-zionalagoa egiten baldin badugu, osoondorio onak izango ditu ingurugiroababesteko. Politika horietan urarenkalitateaz gain, ibaietako ekosistemenberreskurapena eta itsas bazterren bir-populaketa ere kontuan hartzen dira.

80tik gora uraren kalitatea ona dela esandaiteke.

Marea beltzen arazoa arintzeko petrolioaren kontsumoa murriztu beharkolitzateke eta, horretarako, energia-iturri altematiboak eta askoz ere ekolo-gikoagoak erabili beharko lirateke. Bestalde, ez dugu ahaztu behar itsashondoetan itsaspeko atomikoen hondakin erradioaktiboak, hondakin rnili-tarrak eta instalazio nuklearren jalkinak finkatzen direla.

Itsasoaren kutsadurak osasun-arazo handiak sortzen ditu gure hondartzeta-ko uretan nahiz hondartzen inguruko lur-sailetan.

Ur kontinentalak

Azken urteotan ibaiak kutsadura-prozesu larria jasaten ari dira. Penintsu-lako eta Euskal Herriko ibai nahiz akuifero gehienek kutsadura-mailaaltuak dituzte. Kutsadura horren arrazoi nagusiak honako hauek dira:

- Hiriguneetako, industriaguneetako, meatzeetako, eta abarretako kon-trolik gabeko isurketak. Jarduera guzti horiek elementu toxiko ugarisortzen dituzte: merkurioa, beruna, etab., eta elementu horiek guztiakibaietara eta erreketara botatzen dituzte zuzen-zuzenean.

- Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapenetan erabiJitako pestizidak etaongarriak.

- Kanpinean edo igande pasa dabilen jendeak egindako isurketak.

Arco hidrografikoen arabera aztertzen badugu uraren kalitatea, Guadianan,Guadalquivirren, Jucarren eta Kataluniako eta Euskal Herriko ibai batzuetanuraren kalitatea oso txarra dela esan behar da, hau da, industria gehien etapresio demografiko handien duten inguruetan eta gehien urbanizatu dire-netan, hain zuzen ere.

Zehazki, Euskal Herriko ur kontinentalen kalitatea oso kezkagarria da,duela urte gutxi arte ez baita inolako ardurarik izan gure ibai eta erreketa-ko urak arazteko. Kadagua, Nerbioi, Ibaizabal, Deba, Urola eta Oria ibaie-tan arazoa izugarri larria da, ikuspuntu biologikotik hilda daudela esan bai-taiteke. Ason, Aguera, Barbadun, Lea eta Artibai ibaietan egoera askoz erehobea da.

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO IBAIETAKO UREN KALlTATEA

214

lturria: AsKORENAR'rEAN:.Los relOS del medio ambiente., Gran Atlas Histórico del Mundo Vasco. El Mundo del País Vasco, 30. zkia., Bilbo, 1994.

e

r-I -TT'I-II'I-rr"! '1ll-I ll'l ,"

. "iC ...!! ti ii jj 11J¡ it.1 ijJ1 1 jj jl't>

B -é .. .r.. "¡G . :;:'" "'- ;; e oS! -, ,,¿ -,' e, g _:. s' _ 0- g - .__.- S

Page 13: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Ipar Euskal Herrian uraren kalitatea askoz ere hobea da, ibaien goi-ibarre-tan, bereziki; Atturri ibaiak du kutsadura gehien, Lourdes, Pabe eta bestehainbat tokitako urak biltzen baititu. Ipar Euskal Herriko ibaien arazonagusia behe aldeko ibilbideetan kokatzen da, industria metalurgikoak,kimikoak eta nekazaritzako elikagaien industriak baitaude bertan.Mediterraneoko isurialdeko ibaiek ere kalitate hobea dute goi-ibarretan,baina hiriguneak eta industriaguneak zeharkatzen dituzten heinean urakkutsatu egiten dira, esate baterako, Arga ibaia Huarten, Ega ibaia Lizarraneta Aragoi ibaia Zangozan. Ebro ibaiaren arazo nagusia nekazaritzak sortu-tako kutsadura da.

Uren arazketa

Uraren kutsaduraren arazoa konpontzeko irtenbide bat ur zikinak arazteada. Europako Batasunak 2000 biztanle baino gehiago dituzten herri guztiakura arazteko zerbitzuak ezartzera behartu ditu; hala ere, instalazio horiekoso garestiak dira eta gaur egun oraindik ere hondakin likido eta araztugabeko ur asko isurtzen dira kontrolatu gabeko zabortegietara, itsasora,ibaietara, etab.

Gainera, arazo horiek guztiek behar bezala konpontzeko, uraren baliohandiaz kontzientziatu behar dugu, planetako baliabide hori oso mugatuabaita. Arropa edo ontziak garbitzeko tresnak bete gabe martxan jartzeasaihestu behar dugu, ontziak garbitzeko orduan iturria itxi behar dugu, bai-natu ordez dutxatu egin behar dugu, etab. Irtenbide erraz horiek herrialdegaratuetako gizakiak egiten duen ur-kontsumoa hein handian murritzdezakete.

Hirletako kutsadw-a

Galindo ibaiko araztegia.

Ibai honek jasan du kalte handienBilboko itsasadarreko industri jardue-raren ondorioz.

Biztanleria hirietan biltzearen ondorioz hirigune izugarri handiak sortu diraeta gune horietan kutsadura-maila oso altua da. Hiriek kutsadura atmosfe-rikoa eta akustikoa jasaten dute, baina beroriek sortzen dituzte elementutoxiko eta kutsagarri gehienak.

Bestalde, ez dugu ahaztu behar hiriguneak sortu, garatu eta haztean jato-rrizko natur guneak asko aldatu dituztela eta inguru horietako ekosistemabereziak suntsitu dituztela. Ongizatearen estatua biztanleria osora hedatze-rakoan irizpide ekologikoak kontuan izan behar dira eta naturaren orekazaintzen saiatu behar dugu. Tafallakohiria,Nafarroan.

215

Page 14: Jarduera ekonomikoen inpaktua ingurugiroan

Hiri handietako ibilgailuenzirkulazio-ak arazo larriak sortu ditu ingurugiro-an, akustikoak nahiz atmosferikoak.Gaur egun hirietako alde zaharraoinezkoentzako bakarrik egokitzen aridira, hiriguneetako kultur ondareazaintzeko asmoz.

-Deustuko ikuspegia.

Silbo Handiko hiriguneak sortzen dituhondakin solido gehien, bertan bizibaita biztanleria-kopuru handiena.

216

Kutsadura akustikoa eta atmosferikoa

Ibilgailuek eta berogailuek eragiten dute hirietan kutsadura atmosferiko han-diena. Biztanleriaren hazkundearen eta bizi-baldintzen hobekuntzaren

ondorioz, gure hirietako parke mugikorra nabarrnen handitu da.

Atmosferara gas kutsagarrien eta bereziki karbono-dioxidoaren isurketa mu-rrizteko, garraio pribatuaren ordez, garraio publikoaren erabilera sustatubeharko litzateke oraindik gehiago.

Hirietan sortzen den beste arazo bat kutsadura akustikoa da. Espainia mun-duko bigarren herrialde zaratatsuena da, ]aponiaren atzetik. Orain arte ku-tsadura akustikoaren gai honek ez du merezi zuen arreta izan, baina zaratahandiek nahasketa fisikoak eta mentalak sor ditzakete gizakiengan. Horikonpontzeko trafikoa ahal beste murriztea beharrezkoa da, hirietako zara-ten % 90 eragiten baitute.

Hirietako hondakinak

Hirietan hondakin solido eta likido asko sortzen dira eta hirietako inguru-giroa guztiz narriatzen dute eta, horrekin batera, airea, ura eta inguruetakolurrak kutsadura-maila altuak izaten baitituzte, hain zuzen ere. Hirietakohazkunde etengabeak arazo hori erabat areagotu egiten duo Espainikoestatuan, kostaldeko hiriguneek sortzen dute hondakinen % 40 inguru,bertan kokatzen baitira ekonomi jarduera gehienak eta kapital demografi-ko handiena.

Hondakin likidoen arazoa hirigune handi samarretan araztegiak eraikizkonpondu beharko litzatekej hala ere, hondakin solidoen konponbideaaskoz ere zailagoa da.

Oro har, hirietan sortutako hondakin solidoak kontrolatu gabeko zaborte-gietan uzten ziren eta bertan pilatu egiten ziren edo inolako irizpiderikgabe erretzen ziren. Kontrolatu gabeko zabortegiak gero eta gehiago diraeta iberiar penintsulako lurralde osoan zehar kutsadura handiko guneakeragin dituzte.

Beste alde batetik, hiriguneetako hondakin solido guztiak tratatzeko irten-bideak kostu handiak ditu, azpiegituretan inbertsio handiak egin behar iza-ten baitira.