Izurrite beltza (1)

22
IZURRITE BELTZA

Transcript of Izurrite beltza (1)

Page 1: Izurrite beltza (1)

IZURRITE BELTZA

Page 2: Izurrite beltza (1)

SARRERA

• Gu Gaizka Camara, Daniel Sanchez eta Markel Aberasturi gara.

• Guk ustez denok jakingo duzue izurrite beltzari buruz baina guk informazio gehiago emango dizuegu.

• Espero dugu zuentzako gustukoa eta dibertigarria izatea.

Page 3: Izurrite beltza (1)

Zer da izurrite bat?

• Izurria gaixotasun infekziosoa da, Yersinia pestis bakterioak eragindakoa. Iraganean (Erdi Aroan eta hurrengo mendeetan) gaitz honek izurrite beldurgarriekin astindu zuen Europa osoa. XX. mendearen hasieran desagertu zen Europatik, baina gaitzak bizirik dirau Afrikan, Asian eta Amerikako zenbait lurraldetan.

• Izurrite gehienetan arratoiak daude jatorrian.

Page 4: Izurrite beltza (1)

• Arkakusoek funtsezko lana betetzen dute gaitzaren transmisioan: arratoi infektatuen odola zurrupatzen dute, milioika Yersinia hartuz. Gero, gizakiari ziztada eginez, milioika bakterio horiek askatzen dituzte infektatuaren odolean.

Page 5: Izurrite beltza (1)

Izurrite motak

• Izurri bubonikoa: Germena arratoien odolean zegoen. Arratoi kosk egiten zieten arkakusoak kutsatu egiten ziren, eta gero, gizakiei eranstean, izurria kutsatzen zieten, Gaixoek sukar handia eta hanturak izaten zituzten, eta gehienak egun gutxien buruan hiltzen ziren.

Page 6: Izurrite beltza (1)

• Izurri pneumonikoa: Arnastearen bidez kutsatzen zen, gaixoen germenak airearen bidez arnastuz. Bi egunean hiltzen zen gaixoa.

• Izurri septizemikoa: Odolijarioak eta odolaren infekzioak eragiten zituen. Gaixoak ordu gutxien buruan hiltzen ziren.

Page 7: Izurrite beltza (1)

ZER DA IZURRITE BELTZA?

• Izurri Beltza edo Izurrite Beltza 1340 aldera Europa eta Asiak jasan zuen epidemia suntsitzaile gogorrenetarikoa izan zen. Europako populazioaren herena edo bi herenak( 25 milioi pertsona) hil zituen eta, guztira, Ekialde Hurbila, India eta Txina hartuta gutxienez 75 milioi lagun hil zirela uste da.

Page 8: Izurrite beltza (1)

• Arkakuso eta arratoien bidez batez ere kutsatzen ziren, Mediterraneoko portuetan hasi eta Europako mendebalde osora erraz zabaldu zen jendea osasun-baldintza txarretan bizi zelako. Oro har eragin handiagoa izan zuen hirietan lur zabaletan baino. 1353. urte arte

iraun zuen.

Page 9: Izurrite beltza (1)

IZURRITE BELTZA, NON ETA NOIZ HASI ZEN?

• 1348. urtean, izurrite hilgarria agertu zen Florentzian. Leku batetik bestera hedatuz, eta berehala hedatu zen Europa osoan. 1353. urtean amaitu zen izurria.

• Baina, benetan, Txinan hasi zen 1347. urtean eta asko hedatu zen.

Page 10: Izurrite beltza (1)

Zerk eragin zuen?

• Yersinia pestis. Yersinia generoan eta Enterobacteriaceae familian sailkatuta dago.

• Bakterio honek marraskariak eta gizakia besterik ez du infektatzen. Marraskariak dira mikrobioaren gordailua; izurrite gehienetan arratoiak daude jatorrian.

Page 11: Izurrite beltza (1)

Arkakusoek funtsezko lana betetzen dute gaitzaren transmisioan: arratoi infektatuen odola zurrupatzen dute, milioika Yersinia hartuz. Gero, gizakiari ziztada eginez, milioika bakterio horiek askatzen dituzte infektatuaren odolean.

Page 12: Izurrite beltza (1)

• Carlo Cipolla historialari italiarraren ustetan Pizkunde osoan miasmaren paradigma nagusitu zen garaiko medikuen artean. Teoria honen arabera gaixotasuna aire ez-osasuntsu eta kiratsduna arnasteagatik kutsatzen zen. Teoria honi Antzinaroko partikulen kontzepzioa gehitu zioten. Kirats hauek miasma izeneko partikula negatibo batzuetatik jaiotzen ziren leku askotatik etorri zitezkeenak: padurak, putzuak, leizeak, etab.

• Beraz gaixoak hildako animalia bat ikutzeagatik, ur gelditan murgiltzeagatik edo kiratsa bakarrik arnasteagatik ere atomo pozoitsuek kutsa zezaketen garaiko medikuen ustez. Edonola ere, kontuan hartu beharrekoa da paradigma hau behaketan ere oinarritzen zela eta ez zegoela beti oker, adibidez uda partean kasuak biderkatu egiten ziren arratoiek elikagai gehiago aurkitzen zituztelako eta ez padurek kirats gehiago zeriotelako beroren eraginez.

Page 13: Izurrite beltza (1)

Jainkoaren zigorra?

• Biztanleek uste zuten jainkoaren zigor bat zela eta izua eta ezkortasuna sortu ziren herrian, beraz, batetik bestera ibili ziren jainkoari barkamena eskatzen baina horrek gaixotasuna hedatzea soilik lortu zuen.

Page 14: Izurrite beltza (1)

Izurritearen ondorioak eta sintomak

• Osasuna zaintzeko aholkuek ez zuten eraginik izan. Gaitza harrapatze zuten gaixoei hanturak sortzen zitzaizkien iztartean edo galtzarbeertan. Batzuk sagar bat edo arrautza baten tamainakoak. Buboi beldurgarriak gorputzaren beste atal batzuetara hedatzen ziren eta orban beltzak agertzen ziren besoetan, izterretan edo gorputzeko beste leku batzuetan. Orban horiek ere heriotzaren iragarle ziren buboien bezalaze. Sintoma ohikoenak sukarra, buruko mina eta hotzikarak ziren. Odola eta listua botatzen zen eta odola botatzen zen oro hiltzen zen. Hain beldugarria zen non etxe batez jabetzen bazen etxeko guztiak hiltzen ziren.

Page 15: Izurrite beltza (1)

Oso pertsona gutxi sendatzen ziren, eta gaixo gehienak orbanak agertu eta ondoren, hiru egunera hiltzen ziren, batzuetan sukarra eta beste sintomarik gabe. Oso erraz hedatzen zen gaixotasuna, sua inguruko etxeetara hedatzen den bezalaze. Gaixoekin egotean ez zen gaitza harrapatzeko modu bakarra:gaixoak ikututako objetuak ikutzen zituztenak ere kutsatzen ziren.

Gaitzaren inkubazio epea laburra da, 1-5 egun bitartekoa arkakusoaren ziztadatik.

Page 16: Izurrite beltza (1)

Medikuntza

• Izurrite beltzak agerian utzi zuen garai artako meddikuntza maila eza. Mediku gehienak belar biltzaileak ziren eta ez zekiten ezer askorik gaixotasunei buruz. Gaitza gelditzen soilik zaiatzen ziren, ezin zuten ezer gehiagorik egin ez zekitelako gaitza nondik zetorren.

Page 17: Izurrite beltza (1)

Medikuntza

• XIV. Mendeko medikuek. Berrogeialdia ezarri zuten hau da: ekialdetik iritsitako itsasontziek 40 egun heman behar zituzten portuan eskifaia itsasontzitik jeitsi gabe.

• Dena dela dieta batzuk ezarri zituzten, ur sendagarriak eman eta otoitz egitea solilik aholkatu zituzten.

Page 18: Izurrite beltza (1)

Medikuen jantziak

• Medikuek jantzi bereziak erabiltzen hasi ziren izurriaz ez kutsatzeko:

• Intsentsudun makila: pizturik zegoen kutsaturiko airea "garbitzeko" balio zuen. Gorriz margoturik egon ohi zen.

• Lihozko tunika: gorputz osoa estaltzen zuen eta argizariz estali ohi zen "atomo pozointsuek" irrista zitezen.

• Maskara: arnasteko hodi metaliko luzea izan ohi zuen belar usaintsuz betea "aire kutsatutik" babesteko. Maskara larruzkoa izan ohi zen, kristalezko lenteekin.

Page 19: Izurrite beltza (1)

Gorpuak• Gorpu kopurua handituz joaten zenez eta elizako

hilerriak beteta zeudelez, zulo handiak egiten zituzte eta bertan ehunka ekartzen zituzte gorpuak gordetzeko eta ilaratan jartzen zituzten eta gero lurra gainera bota.

Page 20: Izurrite beltza (1)

Hedapenaren ondorioa

• 1347an mongoliarrek katapulta bidez izurriaz hildakoen gorpuak jaurtiz hiri barnera bota zituzten eta genovatarrak kutsatu zituzten. Merkatariek ihes egin zuten infekzioa hedatuz.

Page 21: Izurrite beltza (1)

HEDAPENA

Marroia: 1347.urtean

Naranja iluna: 1348. urtean erdialdean

Naranja argia: 1349. urtearen hasieran.

Hori iluna: 1349.urtean amaieran.

Horia: 1350.urtean

Hori argia: 1351. urtean

Haragi kolorea: 1351. urtearen amaieran.

Berdea: Ia ez zen ezer hedatu.

Page 22: Izurrite beltza (1)

Nondik hedatu zen?