IVAP Jose Maria Muñoa,

28
66. zenbakia 2009ko urria 10 Mailegu lexikoak Jon Agirre Erakunde Autonomiaduna HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA ADMINISTRAZIOA Jose Maria Muñoa, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria: “Gure gizartea minduta dago baina derrigorra da bizikidetza” “Euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa” sortu zuten lau aldundiek Eusko Ikaskuntza 1918an. Erakundeak ibilaldi luzea egina du harrezkero, Espainiako Gerra Zibilak eta haren osteko diktadura urte beltzek eragin zuten etenaldia gorabehera. Jose Maria Muñoak 9 hilabete eskas du erakundearen lehendakari karguan, lehendik datorren bideari heldu eta bertan arrastoa sakontzeko asmotan da, eta proiektu eta ekimen guztien gainetik, euskaldunon arteko bizikidetza giroa hobetzea luke helburu. 5. or. Seiri, Seiton, Seiso, Seiketsu eta Shitsuke. Gehiengoarentzat ezezagunak izango dira hitz horiek, baina 5S esperientzian murgildu diren lantaldeentzat filosofia berri baten ardatzak dira. Bost hitz, bost “s”. Bakoitzak japonieraz kontzeptu bat azaltzen du eta kontzeptu horiek aplikatuz edozein lantaldek (indus- trian, administrazioan, medikuntzan, irakaskuntzan…) eguneroko lan inguruan hobekuntza nabarmenak esku- ra ditzake. Euskal Herrian 600 dira dagoeneko 5s-en metodologia ezarri duten lantalde eta enpresak, Euskalitek –Bikaintasunerako Euskal Fundazioak– lagunduta. 17. or. 21 Software librea, gaurtik biharrera. Oinez, bidea eginez Jon Arizkun Eskailera-maila atzendua: puntu eta koma Iñigo Roque 11 Eztabaida: Energia nuklearra, mende berriko alternatiba? Klima aldaketa dela eta, etorkizunerako energia iturri berrien beharra gero eta argiago dute Mendebaldeko gizarte zein gobernuek. Kontzientzia berri horren karira petrolioak eta zentral elektrikoek sortzen duten kontaminazioa ekiditeko, energia nuklearra alternatiba garbiago bezala aurkezten dute hainbatek. Euskal Herriko ibilgailuetan “Nuklearrik Ez!” pegatinak zaharraren zaharragatik erori direnean, mahai gainean dugu berriz eztabaida, oraingoan klima aldaketaren urgentziaren gehigarriarekin. 14. or. Erreportajea: 5S, modernizazioa asiar erara

Transcript of IVAP Jose Maria Muñoa,

Page 1: IVAP Jose Maria Muñoa,

66. zenbakia 2009ko urria

10Mailegu lexikoak Jon Agirre

Erakunde Autonomiaduna

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

AD

MI

NI

ST

RA

ZI

OA

Jose Maria Muñoa,Eusko Ikaskuntzakolehendakaria:

“Gure gizartea mindutadago baina derrigorra dabizikidetza”

“Euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa” sortu zuten lau aldundiekEusko Ikaskuntza 1918an. Erakundeak ibilaldi luzea egina du harrezkero, Espainiako GerraZibilak eta haren osteko diktadura urte beltzek eragin zuten etenaldia gorabehera. Jose MariaMuñoak 9 hilabete eskas du erakundearen lehendakari karguan, lehendik datorren bideariheldu eta bertan arrastoa sakontzeko asmotan da, eta proiektu eta ekimen guztien gainetik,euskaldunon arteko bizikidetza giroa hobetzea luke helburu.

5. or.

Seiri, Seiton, Seiso, Seiketsu eta Shitsuke.Gehiengoarentzat ezezagunak izango dira hitz horiek,baina 5S esperientzian murgildu diren lantaldeentzatfilosofia berri baten ardatzak dira. Bost hitz, bost “s”.Bakoitzak japonieraz kontzeptu bat azaltzen du etakontzeptu horiek aplikatuz edozein lantaldek (indus-trian, administrazioan, medikuntzan, irakaskuntzan…)eguneroko lan inguruan hobekuntza nabarmenak esku-ra ditzake. Euskal Herrian 600 dira dagoeneko 5s-enmetodologia ezarri duten lantalde eta enpresak,Euskalitek –Bikaintasunerako Euskal Fundazioak–lagunduta.

17. or.

21Software librea,gaurtik biharrera.Oinez, bidea eginezJon Arizkun

Eskailera-mailaatzendua: puntu eta komaIñigo Roque

11

zu

re e

txean

doan

jaso n

ah

i bad

uzu

,id

atz

i helb

ide h

on

eta

ra:

IVAP

Donostia-San

Sebastián

10

10

10

VIT

OR

IA-G

AST

EIZ

AD

MIN

IST

RA

ZIO

A

Eztabaida: Energia nuklearra,

mende berriko alternatiba?

Klima aldaketa dela eta, etorkizunerako energia iturri berrien beharra gero eta argiago duteMendebaldeko gizarte zein gobernuek. Kontzientzia berri horren karira petrolioak eta zentralelektrikoek sortzen duten kontaminazioa ekiditeko, energia nuklearra alternatiba garbiago bezalaaurkezten dute hainbatek. Euskal Herriko ibilgailuetan “Nuklearrik Ez!” pegatinak zaharrarenzaharragatik erori direnean, mahai gainean dugu berriz eztabaida, oraingoan klima aldaketarenurgentziaren gehigarriarekin.

14. or.

Abizen

ak

Helb

idea

Herria

Posta-ko

dea

e-posta

Probin

tzia

Izena

Mugiko

rra

ENA

NA

N/IFZ

Liburu hau hemen duzu salgai:

Unibertsitateko etorbidea z/g20600 OñatiTel.: 943 782 000Faxa: 943 783 [email protected]

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Erreportajea: 5S, modernizazioa asiar erara

Page 2: IVAP Jose Maria Muñoa,

HER

RI A

RD

URA

LARIT

ZA

REN

EUSK

AL

ERA

KU

ND

EA

Zu

re d

atu

ak e

rab

iltz

eko b

aim

en

a e

mate

n d

igu

zu

. D

atu

ak f

itxa

teg

i au

tom

ati

zatu

bate

an

b

ild

uko d

ira,

eta

gu

re a

ldiz

kari

are

n e

gin

kiz

un

eta

rako e

rab

ilik

o d

itu

gu

: b

an

aketa

rako,

inkesta

k e

git

eko,

eta

ab

ar.

Datu

ak b

i ara

u h

au

eta

n j

asota

koare

n a

rab

era

era

bil

iko d

ira:

Datu

Pert

son

ala

k B

ab

este

ari

bu

ruzko a

ben

du

are

n 1

3ko 1

5/1

99

9 L

eg

e O

rgan

ikoa.

Datu

Pert

son

ala

k g

ord

etz

en

dit

uzte

n F

itxa

teg

i A

uto

mati

zatu

en

Seg

urt

asu

n-n

eu

rrie

n

Ara

ud

ia (

ab

en

du

are

n 2

1ekoa 1

72

0/2

00

7,

Datu

Pert

son

ala

k B

ab

este

ko L

eg

ea

gara

tzeko A

rau

dia

on

art

zen

du

en

a).

Fit

xate

gik

o d

atu

eta

ra s

art

u n

ah

i b

ad

uzu

, d

atu

ak a

ldatu

, d

eu

sezta

tu,

ed

o i

nori

em

ate

n e

zu

zte

ko e

sku

bid

ea e

rab

ili

nah

i b

ad

uzu

, jo

ezazu

IVA

Peko I

dazkari

tza N

ag

usir

a:

IVA

PD

on

osti

a-S

an

Seb

asti

án

kale

a 1

01

01

0 V

itori

a-G

aste

iz

Liburu hau hemen duzu salgai:

Unibertsitateko etorbidea z/g20600 OñatiTel.: 943 782 000Faxa: 943 783 [email protected]

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Page 3: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 3

Zuzendaritza:Herri Arduralaritzaren EuskalErakundea (IVAP)

Koordinatzailea:Xabier Amatria

Diseinua, fotokonposizioa etainprimatzea: Itxaropena S.A.

Ilustrazioak: Concetta Probanza

Zenbaki honetako lankideak: JonAgirre, Bego Aierdi, Kaxildo Alkorta,Xabier Amatria, Kike Amonarriz, JonArizkun, Urtzi Barrenetxea, Luis Elizondo, Miel A. Elustondo, IKAkotrebatzaileak, Irene Fernández,Julen Gabiria, Inaxio Lopez deArana, Luma, Begoña Minaur, IosuMitxelena, Javier Otaola, NereaPikabea, Marta Romo, Iñigo Roque,Amaia Ugartemendia.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZaldizkarian argitaratutako arti-kuluak berridatz daitezke baiosorik, bai zatika, baina arti-kuluak nondik atera direnaipatu behar da beti.

ADMINISTRAZIOA EUSKARAZaldizkariak ez ditu derrigorbere egiten artikulu eta kola-borazioetan agertzen diren iritziak.

ISSN

:1

57

6-5

56

3.

Leg

ezko G

ord

ail

ua:

BI-1

14

1-9

3. Eg

ilea:

Her

ri A

rdura

lari

tzar

en E

usk

al E

raku

ndea

Donost

ia-S

an S

ebas

tián

1,

01

01

0 V

ITO

RIA

-GA

STEI

Z.

Tel. 9

45

01

76

00

. w

ww

.iva

p.e

usk

adi.net

PE

RT

SO

NA

IA

AD

MI

NI

ST

RA

ZI

OA

PAPER BIRZIKLATUA

Patxi Usobiaga, eskalatzailea:

“Dena ematera joan nintzentxapelketara eta

nire ametsa bete dut”Lur gainean bezainbeste ordu ematen ditu Patxi Usobiagak zintzilik,hatzaparrak harkaitzean itsatsita. Zenbaitek armiarmarekin eta beresarearekin alderatu ditu hogeita bederatzi urteko gaztea eta eskala-tzeko bere sokak. Berarentzat hor dago bizitza eta hor hartzen duatseden. Joan den uztailean, Txinan, lehen aldiz Munduko Txapeldunegin zenean, barnetik ateratako poz eroak hunkitu egin zituen bereherritarrak, eibartarrak, baina baita euskaldun guztiak ere. Hilabetee-tako lan gogorraren ordaina eta mugarik gabeko bere zaletasuna age-rian geratu ziren.

Aspaldikoa al da harkaitzetan zintzilikibiltzeko zaletasuna?Beno, hamar urterekin hasi nintzen eskala-tzen. Garai hartan, gurasoekin mendira joatenginen. Behin, eskalada saio bat ikusi nuentelebistan eta harrapatu egin ninduen. Gauregun, sekula baino motibatuago nago.

Zure zaletasun tematiak profesional izate-ra eraman zaitu...Ez nuen uste sekula maila profesionaleanarituko nintzenik. Hasieran, EspainiakoKopa irabazi nuen, garaipen bat edo besteEuropako Txapelketan... 2001ean babesleenlaguntza izaten hasi nintzen; 2002an, berriz,Eusko Jaurlaritzaren beka modukoa jasonuen. Hori guztia bultzada handia izan zen.Hala ere, azkenean norberak bilatzen duenaukera bat da.

Noiztik ari zara horretan bakarrik?2004tik aurrera eskaladan bete-betean mur-gilduta nago. Pozik nago lortutakoarekin,baina energia asko kentzen dizu profesionalizateak. Eskalada egiteaz gain, beste hainbatlan kudeatu behar dituzu: prentsarekikoharremanak, babesleen aurrean erantzun...

Babesleekiko harremana ere zuk erama-ten duzu?Dena nik egiten dut, ez dut horretaz arduratu-ko den kudeatzailerik. Babesle taldea zabalada: Ternua, La Sportiva, Bat Basque Team,Kirolgi, Black Diamond, Uthemek, Vasa,Lapis, El Diario Vasco, Tendon, Amino Sporteta Gloryfy. Lagunek eta gurasoek ere askolaguntzen didate.

Munduko Txapeldun zarela ohartzenzarenean, zer sentitzen da?Ezin da hitzez azaldu. Gora iritsitakoanbarne-barnetik atera zitzaidan pozak agerianutzi zuen lan handi baten emaitza izan zela;

prestakuntza, sekulakoa. Oso barruan neukanhelburua zen. Ez dakit inoiz horrenbesteenergia kontsumitu dudan hori prestatzeko.Eibarren herritar batek esan zidan emoziohandia sentitu zuela. Jendeak badaki garaipenhoriek ez direla ezerezetik lortzen. Denaematera joan nintzen txapelketara eta nireametsa betetzea lortu nuen. Hori da bizitzahonetan gehien betetzen nauena.

Ordu askotako entrenamenduak egitendituzu?Ordu asko, eta batez ere, oso diziplinatuanaiz. Nire bertute handiena hori da: burugo-gorkeria. Asko entrenatu behar bada, egitendut. Zailena dirudiena ere lor daiteke ahale-gin handiaren ondorioz.

Zintzilik eta gora begira. Nola egiten duzukontzentrazioa ez galtzeko?Fisikoki indartsu egotea erraza da, baina zai-lagoa da zeure buruan dagoena kontrolatzea.Norberak bere burua ezagutzea oso garrantzi-tsua da. Barruan duzun gogo horri eustenjakin behar duzu. Kontzentrazioa ikasten etalantzen den zerbait da. Ni askotan harritu egi-ten naiz neure buruarekin: askotan berdin dazein duzun ondoan. Ni neu naiz eta indar guz-tiarekin borrokatzen dut.

Zein da hurrengo jomuga?Nire ama pixka bat haserretuta dago nirekin,txapelketak lasaiago hartuko nituela esan bai-nion. Mundu guztiko harkaitzetan eskalatunahiko nuke. Bidaiak egingo nituzke, eskala-daz beste era batera gozatzeko. Yosemitekohormak, Chilam Balam edota munduko 9Bhoriek egitea gustatuko litzaidake. Pozik bizinaiz bizi naizen munduan eta egiten dudana-rekin.

Nerea Pikabea Kazetaria

Arg

azki

a:Jo

n B

alse

ra

Page 4: IVAP Jose Maria Muñoa,

PA

SA

DI

ZO

AK

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 4

JOXERRA INTERÍNEZBEHIN-BEHINEKO FUNTZIONARIOA

[email protected]

Ezizenak direla-eta, ea irakurleak gozagarri eta atsegindituen ondorengo hiru gertakizun hauek. Bi, Bizkaiko indus-tria herri batekoak, biak herri berekoak; bestea, Gipuzkoakoa,kostaldeko herri batekoa.

Judua. Bizkaian, Bilboko itsasadarrean, bada herri handi batburdingintzari oso lotua bizi izan dena orain urte batzuk arte.Herri horretan bazen aspaldi-aspaldiko burdindegi berezi bat.Han, denetariko burdinkiak saltzen zituzten: edozein neurri-tako gabilak, torlojuak edo giltza ingelesak, edozein motata-ko bonbillak, sarrailak, limak edo trintxak, edozein burdinki.Zer ez zegoen apal zahar haietan! Burdindegi berezia, halakojabea zuen eta. Udan argia piztu ere ez zuen egiten; neguan,pare bat bonbilla motel. Egunkari zaharretako orrietan bildu-ta ematen zizkion erositakoak bezeroari. Neguan han ez zenberogailurik: amantal zaharraren azpian arropa gehiago etaartilezko eskularruak, bakoitzak hiru hatz mutur ateratzekozuloak zituela. Hura zen dendariaren berokuntza. Hotzak era-ginda sudur muturretik ateratzen zitzaizkion ttanttak eskula-rruan lehortzen ziren sasoiz igurtzitzen bazuen sudur punta;jausten zitzaizkionak, berriz, eroskiak bildutako paperean,mostradore gainean, lurrean…, non jausi, han. Judua deitzenzioten gizon hari; Juduaren denda, burdindegiari.

Nire lagun batek, Gontzalok, kontatua. Behin Judua denda-atarian ikusi zuela hemezortzi bat urteko mutil batekin hizke-tan eta gutxi gorabehera kontu hau izan zutela:

–Ez, ez dok hemen –Juduak–. Joan hadi horra, aurrera, etaezkerreko hirugarren kalea igo plazaraino; plaza pasa etabeste aldera jaitsi; han jagok hik gura dauan denda hori.–Niri hemen dela esan didate ba!–Ez, ez. Plazara joan behar dok eta beste aldera jaitsi.

Mutilak eskerrik asko esan eta dendariak adierazitako bideahartu zuen. Nire lagun hori Juduarengana hurbildu zenean,zer esango Juduak eta:

–Juduaren denda non dagoan galdetu ez jeustak ba!

Txokorro. Bizkaiko herri horretako lantegi handi batekolangilea zen Txokorro. Hala aipatzen zuten lankideek, etahark bazekien hori, baina ez zegoen zerik hari Txokorro dei-

tzeko. Txori ederra jartzen zen inoiz edo behin baten batekdeskuiduz Txokorro esan eta berak entzuten bazion!

Erreminten gordelekuko arduraduna zen. Behin batean, lanki-de batekin zegoela, lanean hasiberria zen gaztetxo bat etorribiengana eta:

–Egunon, Txokorroren bila nabil, halako erreminta behardugu-eta.–Hator nirekin –esan zion Txokorrok–. Gaztea eta biak gor-detegira joan, Txokorrok eman beharrekoa eman gazteari,agur esan eta hau esan zion, baxu, lankideari:–Txokorro deitu zidak.

Txantxullos. Zenbat ezizen euskaraz amaierako hotsa sedo x dutenak, e? Tximas, Kakax, Belarris, Tipulas… Gurehau Txantxullos. Gipuzkoako kostaldeko herri batekoa. Udazen, atuna egosteko sasoia kontserba fabriketan. Haietakobatean aita-semeak. Atuna egosteko galdarako pieza bat hau-tsi zen eta azkar konpondu beharra zegoen. Aitak 15 urtekosemea aldameneko herriko tailer batera bidali zuen. Mutilak,pieza lotu bizikletako parrillan eta pozik egin zuen bost-seikilometroko bidea. Tailerrera heldu eta zer behar zuen azalduzuenean, nora eta norengana joan behar zuen esan zioten. Bilangileren artean konpondu zioten pieza hori, eta batek:

–Aitak bialdu al hau?–Bai.–Eta ez al dik esan norengana etorri behar huen?–Ez. –Esaiopa Txantxullosek konpondu duela hau. Ez al dik aita-tu Txantxullos?–Ez.–Ni Txantxullos nauk, ni oso popularra nauk zeran (gureherriaren izena esan zuen).

Hurrengora arte, ondo ibili eta agur. Eta mutilak aitari:

–Hau konpondu duen gizonak esan dit zuri esateko Txantxu-llosek konpondu duela.–Hori esan al dik? Badek ba! Hobe beharrez ez diat aitatuharen ezizena, zein haserretu ere… Eta, ha hor, berak esan!

Kaxildo Alkorta, laguna

Ezizenak: Judua, Txokorro eta Txantxullos

Page 5: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 5

EL

KA

RR

IZ

KE

TA

Abenduan urtebete egingo du Eusko Ikaskuntza-ko lehendakari izendatu zintuztenetik. Zein duzuerakundeari buruzko lehen iritzia?

Hasteko, nik esango nuke Eusko Ikaskuntza beharrezkoa zelasortu zenean, 1918an, eta gaur egun ere halaxe dela, beha-rrezkoa, nahiz eta beste modu batera izan. Baina beharrez-koa. Euskal Herriko gizartea aldatu egin da, Jainkoarieskerrak!, onera egin duela uste dut, ez guk nahiko genukeenbeste, ezta guk nahiko genukeen arlo guztietan ere, bainaaurrera egin du, hoberantz. Eraberean, Eusko Ikaskuntza erealdatu da eta, esatekotan, zeharoindartu da.

Nola gertatu da indartzehori?

Lan eginda! Eusko Ikaskuntzanlan egin duten eta oraindik laneanari diren kide guztiei esker. Ezizan dudarik. Nire aurreko lehen-dakarien lana estimatzekoa da.Horien artean lehenengoa, nolaez, Joxe Migel Barandiaran agerida, diktadura ondoren erakundeaberpiztea lortu baitzuen, ez berakbakarrik, baina bai bera buru zela.Benetan lurpetik atera zuen erakundea Joxe Migelek, garaiakoso zailak zirenean… Barandiaran ez ezik, Eusko Ikaskun-tzaren ondoko buruen lan eta ekina ere goraipatzekoak ditut,Goio Monreal, Juan Jose Goiriena, eta Xabier Retegirena.Horregatik diot, lanak, guztion lanak, indartu duela EuskoIkaskuntza.

Xabier Retegi aipatu duzunez, erakundeak zubaino lehen izan duen lehendakariak zioen zureagintaldiak aurreko proiektuak sendotzeko baliobehar zuela.

Bizitzako maila guztietan, aurrez egindako urratsak diraoinarri. Eta Eusko Ikaskuntzan ere bai. Lehendik datozenproiektuak baliagarri dira, eta garrantzitsuak, ez gure erakun-dearentzat bakarrik, Euskal Herriarentzat baizik, eta horretanjarraituko dugu lanean. Jarraipena eman bai, garaian garaiakeskatzen duen egokitzapena egin, eta, bestalde, erakundeakizan behar dituen ardatzak hobeto zehaztu nahiko nituzke,kanpotik erraz ikus daitezen, jendeak Eusko Ikaskuntza errazidentifika dezan.

Zein dira, egun, EuskoIkaskuntzaren proiektuinportanteenak?

Uste dut kanpo-proiekzio han-diagoa behar duela erakundeak.Eusko Ikaskuntza, definizioz,Euskal Herria maite duten per-tsonen bilkura da. Horixe da nireabiapuntua, Euskal Herria maita-tzea. Lan-proiektuek bidea egitenlaguntzen digute, bitartekoakdira. Horri buruz, aurreko lanarijarraipena eman bai, baina planestrategiko bat garatzea ere niregogoan dago. Leku guztietan etaegunero egin behar dugu lanhori: “Zer izan nahi dugu?” geure

buruari galdetu. Hori egin ezean, galduta ibiliko gara. Herriamaite dugu, bai, baina galdera: Zer da herria? Gure herria.Ingurua, herriak, hiriak, mendiak, errekak… baina, batez ere,pertsonak. Geuk egiten dugu Euskal Herria.

“Gu gara Euskal Herria”, Xenpelar bertsolariakkantatu zuenez. Euskaldunok egiten dugu EuskalHerria, alegia. Oraindik orain, berriz, EuskadiIrratian ziren Eusko Ikaskuntzako bi kide, JoseLuis de la Cuesta eta Itziar Alkorta, eta horixezuten galdera: “Zer da euskaldun izatea?”.

Jose Maria Muñoa, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria

“Eusko Ikaskuntzaren proiektuakEuskal Herriarentzat dira garrantzizkoak”

Jose Maria Muñoa Ganuza (Paue, 1942) Eusko Ikaskuntzako lehendakaria da iazkoabenduaz gero. Xabier Retegiren eskutik hartu zuen lekukoa. Haren bideari jarraipeneman eta proiektuak sendotzea dagokio, nahiz eta beretik ere eman nahi duen. Euro-pan lanean egindako urteek –Lehendakariaren Kanpo Harremanetarako komisionatuaizan zen hamalau urtez– eta historia pertsonalak –1936ko Espainiako Gerraren ondo-rioz erbestean jaioa da– bernizaturik dator Muñoaren lan eta ekintza, Eusko Ikaskun-tzaren buruzagitzan orain.

“Elkarbizitzari dagokionez,

herren egiten dugula

iruditzen zait”

Page 6: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 6

Ni ez naiz espezialista eta, beraz, ez dut iritzia eman besterikegingo. Batzuetan iruditzen zait garrantzi handiagoa ematendiogula halako hitz bati, haren definizioari baino. Alegia, denokerabiltzen dugula hitza, zertaz ari garen ados egon gabe eta,ondorioz, ez dugu elkar ulertzen, elkar jotzen dugu. Euskaldu-na zer den? Izan liteke euskaraz hitz egiten duena, edota Eus-kal Herrian bizi dena… Ikuspuntu politiko-administratiboaribegiratuz gero, Euskal Herrian bizi den hura –bizi, lan egin,zergak ordaindu…– euskalduna da. Bestelako ikuspegi batetik,euskaraz hitz egiten duena da euskalduna, berdin dio hemen,Argentinan edo Txinan.

Euskalduna hemen, Argentinan zein Txinan. Erbes-tean jaioa zara, diasporaren ume ere bai, atzerrianeman duzun urte kopurua kontuan harturik. Zereginkizun dagokio diasporari identitatearen erai-kuntzan, herrigintzan?

Lehenengo, esan behar da diasporak Euskal Herriaren alde lanaparta egin duela. Erbesteko Eusko Jaurlaritzari nola lagunduzioten ikusi besterik ez dago. Euskal Herriaren alde ez ezik,demokraziaren alde egin zuten. Gauzak diren bezala esanda!Batek baino gehiagok hustu zituzten beren poltsak, eta lan eginere bai, gure herriaren alde. Gerora, berriz, garaiak aldatu etahaien egoerak okerrera egin duene-an, eta gureak, hobera, guk lagundudiegu. Ez da solidaritate kontua, jus-tizia baizik. Haiei laguntzea dagoki-gu. Baita ekonomikoki ere, halabehar denean. Diasporan bizi direnhoriek euskaldun sentitzen dira; eus-kaldun eta argentinar, eman deza-gun. Ni Argentinan izan naizenetan,bi banderak jartzen zituzten, batagure ikurrina, eta Argentinakoa bes-tea. Eta inork ez zuen eragozpenik,ez haiek, ez guk. Euskaldun senti-tzen dira, baina ez dute kultura –aregutxiago hizkuntza– transmititzekomodurik. Horretan guk lagundubehar diegu. Guk elikatu behar duguhaien sentimendua, era batera etabestera. Hori egiten badugu, EuskalHerriak egin dezakeen luzera begirako inbertsiorik ederrenaegingo dugu. Ez dago haiek baino enbaxadore hoberik.

Diaspora historikoaz ari zara, inola ere.

Bai, baina badakit beste diaspora bat ere badagoela. Oraintsuarte hemen bizi izan direnak, baina lanaren karietara atzerrirajoan direnak. Bruselan, adibidez, mordoxka dugu. Shangai,Buenos Aires, New Yorken ere euskaldunak ditugu. Horiek erekontuan hartu behar ditugu, eta zaindu. Izan ere, hemengo eus-kaldunak errazago joango dira Shangaira han egituratxo batbaldin bada, nolabaiteko euskal giro bat. Eta giro hori hemen-dik bultzatzea posible da.

Euskaldunaren definizioaz iritzi kontrajarriak badi-ra ere, Euskal Herriaren definizioaz kontsentsuhandiagoa dago, nonbait. Eusko Jaurlaritzako Hez-

kuntza sailburu Isabel Celaak ere esana du EuskalHerriaz: “Euskararen herria. Zazpi lurraldek bat egi-ten duten euskararen eremua eta euskaldunok par-tekatzen dugun kultura eta hizkuntzaren eremua”.

Nire ustez, zuberotarra euskalduna da, euskaraz egin, ez egin.Euskalduna. Makina bat lagun dira Barakaldon, esate baterako,euskaraz ez dakitenak. Esango ote dugu euskaldunak ez direla?Euskaldunak dira, erabat. Bestalde, Estatutua onartu genue-nean, zer esan genuen? Euskara dela herri honetako hizkuntzapropioa. Euskaraz ez dakitenak errespetatu behar ditugu, jaki-na, bada! Baina euskaraz ez dakitenek ere euskara ikasi eta era-biltzeko ahalegina egin behar dute; besterik ez bada ere, EuskalHerrian gehiengo handi batek horixe nahi duelako, euskaraberea duelako eta erabili nahi duelako.

Bide horretan zertan lagun lezake Eusko Ikaskun-tzak?

Lehenengo, nola lagundu zuen duela laurogeita hamar urte,sortu zenean? Euskaltzaindia sortuta. Izugarrizko pausoa izanzen hura. Gaur egun, nola? Euskaltzaindiarekin elkarlanean jar-dunda. Hitz egin dut Andres Urrutia euskaltzainburuarekin etaados gaude, batera egingo dugu lan; zenbait arlotan, behintzat.Bestalde, gure proiektuetan eta bizitzan euskara erabiliz ere

gure hizkuntzari lagunduko diogu;baita euskaraz egiten dugun kulturagizarteari maitagarri gertatuko zaionmoduan aurkeztuta ere.

Arestian aipatu dudan irra-tsaioan formulatu ziren galde-rak ekarri dizkizut hona:“Nora doa Euskal Herria?Nora, euskalduna? Badakiguzer izango garen, zer izannahi dugun?”. Biltzar osobateko gaiak, nahi baduzu,zirt-zart erantzuteko…

Bai, bizi oso bat betetzeko lain gal-dera. Baina horiexek dira EuskoIkaskuntzaren jardunbidea zuzendubehar duten galderak. Egia da galde-ra horiek erantzun bat baino gehiago

dutela, eta urtetik urtera eguneratzen eta egokitzen direla haienerantzunak. Nik, hala ere, lehenengo-lehenengo elkarbizitzabehar dugula uste dut. Gure herria maite badugu, bertako jen-dea maite behar dugu euskaldunok. Horregatik azpimarratunahi dut elkarbizitzaren ideia, hortik herren egiten dugula iru-ditzen zaidalako. Asko hobetu behar dugu horretan. “Denon-tzat, eta denon artean” esanez gabiltza beti; gure erakundeabera, besteak beste... Eusko Ikaskuntzak bizikidetzaren aldeegin behar du.

Horixe Euskal Herria, zure ustez.

“Zer izango da Euskal Herria?” zure galdera; herri bat non bizi-kidetza hobea izango dugun, nire erantzuna. Gainerakoan, herriunibertsala izan behar dugu. Hor da globalizazioa ere. Ekono-mia eta politika globalizatuak ez ezik, kultura unibertsala behardugu, baina benetako oinarriak izango dituena, hau da, geure

“Geure kultura zenbat

eta hobeto ezagutu, orduan

eta ekarpen handiagoa

egingo diogu munduari”

Page 7: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 7

kultura propioa. Horixe da-eta kultu-ra unibertsalaren bermea: geure kul-tura. Zenbat eta hobeto edosakonago ezagutu geurea, orduan etaekarpen handiagoa egingo diogumunduari. Akats handia da norkberea ezagutu gabe besterik aurki-tzeko asmoa izatea. Eta gure jakintzaeta kulturari dagokienez, nik entzi-klopedia lana azpimarratuko nuke.Bai, horretan ere ari gara EuskoIkaskuntzan, baina uste dut abiadaaldatu behar dugula, beste modubatera lan egin, indar handiagoajarriz bertan, entziklopedia guk nahi dugun bezala aurrera ate-ratzeko. Gure gazteak planeten gainean, Amerikako konkistariburuz edo bestelakoren bat jakin nahi badu, eskura ditu ingele-sezko, gaztelaniazko edota frantsesezko entziklopediak. Gauregunean, horra wikipedia ere. Aldiz, gure herriaz jakin nahibadu, gure herriko kultura zertan den, entziklopedia horiek guz-tiak pobreak dira; normala, gainera. Usandizaga bat, Guridi bat,Jose Antonio Agirre bat… ezagutzeko, entziklopedia horietanageri dena baino gehiago behar da. Berdin, gure herriko ekono-mia, politika, kultura eta beste ezagutu nahi badira. Eusko Ikas-kuntza lan hori egiten ari da, euskaldun guztiontzako proiektuaeginez. Beste maila batean, nahikoa da herriz herri ibiltzea ahozaho transmititu den kulturaren aberastasunaz jabetzeko. Behar-bada denak ez dira Euskal Herri osoan ezagutu beharreko gaiakizango, baina bai maila lokalean. “Historia hurbila” izena emanizan diote. Guk, horretan, hitzarmenak eginak ditugu ehunkaudalekin, proiektuak garatzeko.

“Historia hurbil” horretaz zeure lekukotasuna ema-teko moduan zara. Pauen jaio zinen, gurasoakEspainiako Gerra Zibiletik ihesi joanda.

Pauen jaio nintzen, baina Donibane-Lohizunen hazi. Erbesteannintzen, bai, baina etxean, Euskal Herrian. Euskaldunak ginenetxean, euskaraz egiten genuen. Bost urte nituenerako, hiruele-dun perfektua nintzen. Hogeita bost urtean jardun dut ingeniarilanetan eta ez nuke esango inoiz ingeniari perfektua izan naize-nik, baina bost urte nituenerako hirueledun perfektua nintzela,aldiz, bai. Ez zen meritua, horrela zen, besterik gabe. Bestalde,errefuxiatu asko zeuden han, inguratuta geunden: Epalzatarrakzirela, Solanatarrak zirela, Iralatarrak eta beste.

Historia hurbila kontatuta dago?

Ez, ez dut uste. Euskaldunok gutxi idazten dugu. Idazten dugu-na, berriz, “halako batzuek” idazten dute, eta “besteek” ez duteirakurtzen. Eta alderantziz. Idatziak, askotan, historikoak ez,

baina interesatuak dira. Bestebatzuetan, halakotzat hartzen dira…Historia txiki horiek, historia hurbi-lak, nekez ezagutzen dira. Gehiene-tan, ez ditu euskaldunak berak idatzi,beste inork baizik. Pena da, historiahori ezagutu eta ezagutarazi eginbehar delako. Hasteko, familiabarruan bertan jardun behar duguhorretan, familiaren historia ezagutubehar da. Baliteke tartekatuko direndatuak ez izatea guztiz historikoak,oroimenak bere galbahea egiten due-lako, baina berdin da. Balio du.

Lehen bizikidetzaz jardun dut, eta gogoan hartu nahi dut. Izanere, duela 70 urte gertatu zena larria izan zen: hildakoak etaatzerriratuak milaka, asko. Benetako trauma, senide artekogerra. Herriak deseginda. Euskara 40 urtean galarazia. Dotrinagaztelaniaz erakusten gaztelaniaz ez zekiten haurtxoei. Elizaespainolaren jarrera… Hamabost-hamazazpi apaiz hildakohorien kasua… Gure gizartea minduta dago. Baina derrigorrada bizikidetza. Benetako bizikidetza nahi badugu, ordea, nahi-taezkoa da berradiskidetzea, horretarako, nahitaezkoa da barka-mena, eta horretarako, jakin egin behar da gertatua. Jakinezean, ez da barkatzekorik. Prozesua bete behar da: ezagutu,barkatu, berradiskidetu, elkarrekin bizi. Katea ez da osatuoraindik. Ez, ez da mendeku garaia, ezta salaketa aldia ere. Joa-nak dira kontu horiek, baina jakin dezagun, behintzat. Kontueta tentu handiz ibili behar dugu, errespetu handiz, baina horre-kin batera giza balio benetakoen jabe egiten ez bagara, ezbadizkiegu gure ondorengoei transmititzen, alferrik ari gara.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Arazoetarako komisio-natua izan zara hamalau bat urtez. Besteak beste,EAEren ordezkari izan zara Europako EskualdeenBatzordean. Zertan gara euskaldunok aipatu duzungiza balioei dagokienez, europarrekin alderatuzgero?

Gure aurreko belaunaldiak zituen giza balioak azpimarratukonituzke nik. Berradiskidetzearen alde 50eko hamarkadan egin-dako lanak eta. Jose Antonio Agirrek eta gainerakoak. Abertza-le izatea, elkarlanean jardutea, familia… bat zuten dena. Gizabalio benetakoa. Gaur egun, balio horiek ere izango ditugulaespero dut. Hala ere, zalantzak ditut ba ote ditugun esatekogaraian. Familian saiatu behar dugu lehenik, etxean.

Miel A. ElustondoIdazlea eta argazkilaria

“Indar handiagoa jarri

behar dugu euskal

entziklopediaren lanean”

Page 8: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 8

LE

IH

AT

IL

A

Hilabete

Bat-batean aita bihurtu zara eta jendearendeiak jaso dituzu. Pozik daude. Alboko ohe-koek ere zorionak eman dizkizute (zuriahaztu egin zaizu gauza bera egitea eure-kin). Alboko oheko aita, alboko geletakoohe guztietako aitak, eta hurrengo pasilloko

gela guztietako ohe guztietako aitak pozik daude, zoratzear,euren seme-alabak besoetan hartuta. Konparatzen dituzteneurriak eta pisuak, eta efemerideei erreparatzen diete, ilu-sioan ezin kabituta. Eta zuk, ospitaleko gau etenean, zurehaurraren lo-arnasa entzuten duzun bitartean, beste aita guz-tiek berezkoa duten ilusioa erakarri nahi duzu, eta denen irri-barreetatik poz hondarren bat zeureganatu nahi duzu, alez aleaita zoriontsua izatera heltzeko. Aita normala. Aita, azkenbatean.

Lagun batek kontatu zizun berari gertatu zitzaiona: haurraizan eta hurrengo egunean, berak espero omen zuen espaloi-tik gurutzatzen zitzaizkion ezezagun guztiek zoriondu egingozutela, nolabait ohartuko zirela bere ilusio berrituaz, igarrikozutela zerbait berezia berarengan, kutsatu egingo ziela soine-tik kendu ezinik zeraman barne-indarra (poza esan nahikozuen, baina barne-indarra esan zuen). Hori kontatu zizun, etazu, orduan, gogoratu zinen antzeko sentsazioa bizi izanzenuela zure bizitzako lehenengo musuarekin. Lagunak esanzizun baietz, horixe bera sentituko zenuela umearekin ere,egoteko prest berriz ere irudipen horretaz gozatzeko, bizitzanoso gutxitan izaten den aukera baita.

Bat-batean aita bihurtu zara eta zuri dagokizu haurraren trami-teak egitea. Erregistro Zibila, Gizarte Segurantza, lanekopaperak, bajak, altak, diru-laguntzak, amaigabeko paper piloa.Orain ere, paperez beteta dituzu eskuak, eta ilara bateanzaude, berriz ere aita ilusionatuen artean. Leihatila ostekolangileak dira lasai samar dauden bakarrak: ohituegi daude,eta besteen pozak laban egiten die azaletik behera, nekagarriabaita sekula amaitzen ez den euforia baten erdian lan egitea.

Lagun eta ezagunak aspalditik ari zaizkizu abisatzen aurre-rantzean beste lehentasun batzuk izango dituzula, eta orain,

ilara honetan zaudela, sinetsi egin nahi diezu, albait arinensentitu nahi duzu aitatasunaren zama, ahal bezain laster hasinahi duzu esaten umea hazten ikustea sekulako gozatua dela,horrelako gurasokeria tipikoak. Baina, momentuz, ilaran gus-tura zaude. Horretaz ohartu zara oraintxe. Ez duzu beste ezer-tan pentsatu behar, soilik ilaran egon eta, oso tarteka, pausobat eman aurrerantz, txanda gertuago duzulako. Gusturazaude: bakarrik, inoren irribarrea jasan gabe, eta, zure erruaarintzeko edo, probetxuzko zerbait egiten haurragatik, orain-dik ere hain arrotz sentitzen duzun ume horregatik. Kontso-latu zara pentsatuz laster utziko diola umeak arrotz izateari,hala gertatzen da gehienetan. Maitatu ere egingo duzu, segu-ruenik. Eta esku artean dituzun paperei begiratu diezu, orain-goan ze tramite den gogoratzeko. Diru-laguntzak. Sikieradiru apur bat, pentsatu duzu. Sikiera euro ziztrin batzuk, etagero desgrabazioa errentan, gaitzerdi. Etorriko dira garaihobeak; urte batzuk besterik ez, eta umearekin futbol parti-duak ikustera joan ahal izango zara. Nork daki ze karrera ika-siko duen. Nork daki ondo konponduko ote zareten ere, norkdaki.

Zure txanda heldu denerako, ez duzu pentsamendu gehiagoprozesatu, ez umeari buruzkorik, ez etorkizunari buruzkorik,ezer ere ez. Kristalaren azpiko zirrikitutik, diru-laguntzarakoeskabidea pasatu diozu leihatilaren osteko emakumeari, zer-bait sinatzeko esan dizu, beste tramite txiki bat ere egin beharizan duzu, familia-liburuaren fotokopia, ospitaleko egiaztagi-ria, horrelako zerbait. Emakumeak, keinu axolagabea eginez,metalezko bandeja batera bota du eskabidea, eta papera erdizintzilik geratu da, diru-laguntzen linbo moduko batean.Zaila egin zaizu sinestea paperen anabasa horretatik diru-apurren bat helduko zaizunik, baina emakumeak hilabetebarru ordainduko dizutela agindu dizu zuk ezer galdetu gabe.Hilabete, pentsatu duzu. Beharbada hori da arrotz bat maita-tzen hasteko behar den denbora.

Julen GabiriaIdazlea

Page 9: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 9

Mundua on line

Google Wave, komunikatzeko era berria

Googlek galaxia berria ireki du bere unibertso zabalean,Google Wave izenekoa hain zuzen ere. Aplikazio berri hauez da posta elektronikoa, ez blogak sortzeko plataforma,ezta argazkiak eta bideoak erakusteko leihoa ere, bainazerbitzu horiek guztiak eskaintzen ditu, mapak, estekak,wikiak eta sare sozialak gehitzeko aukerarekin batera.Hau da, Google puzzlearen pieza guztiak batu egiten ditu,eta Facebook, Twitter eta Gmail bera atzean uzten ditu.

Aurrekoa Google Waveren muina baino ez da, bat-batekoelkarrizketak sortzea ahalbidetzen duen tresna, gaur egungoposta elektronikoa baino erosoagoa, zuzenagoa eta erabil-garriagoa izango dena laster. Joan-etorriko mezuak bukatuegin dira: den-dena dokumentu berean gordeko da hemen-dik aurrera. Zerbitzua iPhone edo Android sistema eragileadaukaten telefonoetan ere erabili ahal izango da.

Proiektu hori Interneteko komunikazioak eraldatzeko jaioda, baina lortuko al du? Bidea luzea izango da, eta lehe-nengo eta behin, Google enpresakoek publiko zabalariazaldu beharko diote Wavek zer egin dezakeen, nola fun-tzionatzen duen eta zertarako balio dezakeen. Lan zailxamarra.

Sortzaileen hitzetan, posta elektronikoa gaur egun asmatu-ko balitz, Google Wave bezalakoa izango litzateke. Oina-rrizko unitatea wavea da –ingelesez olatua edo uhina–,bestela esanda, elkarrizketa bat posta elektronikoarenbidez. Baina ez da elkarrizketa estatikoa, baizik eta denbo-ran zehar aldatuz doan dokumentua, wiki baten antzera.Eta hartzailea konektatuta baldin badago, txat batenmodura ikus daiteke. Testuak bidaltzeaz gain, irudiak,bideoak, mapak eta edozein eduki txerta daiteke, baitajokoak ere.

Momentuz Wave aplikazioa proban dago, ezin da eskura-tu, sistema garatzen ari baitira, baina 2009ko amaieran-edo erabiltzaile guztientzat irekita egongo dela adierazidute Googlekoek. Informazio gehiago helbide honetanaurkituko duzue:

http://wave.google.com/

Luis [email protected]

“Bernardo Atxagak, idazle eta euskaltzain osoak, zuzendukodu aldizkaria eta lau hilabetez behin ikusiko du argia.Andres Urrutia euskaltzainburuak eta beste bi euskaltzainosok osatuko dute aldizkariaren aholku batzorde nagusia,eta Iruñeko Pamiela argitaletxea arduratuko da koordina-zioaz eta banaketaz.Atxagak adierazi duenez, ekimen honen helburu nagusie-netako bat Euskaltzaindia gizartearengana gehiago hurbil-tzea da eta kulturgintzan partaide zuzenagoa eta zabalagoaizatea. Hori horrela, literaturarekin lotutako kultur aldizka-ria izango da, baina, horretaz gain, hitzaldiak, irakurketak,sariak eta beste hainbat ekitaldi ere badituzte buruan.

Erlea” literatur aldizkari berriaplazaratuko du Euskaltzaindiak

BE

RR

IA

K

JPasa den abuztuaren 14an hil zen Madrilen, 75 urte

zituela, Javier Berriatua San Sebastián, Herri Ardu-ralaritzaren Euskal Erakundeko lehen zuzendaria

eta Lehendakaritzaren Idazkaritzako lehen zerbitzu-zuzen-daria, aldi berean jardun zuen kargu bietan zenbait urtetan.

Bilbon jaioa, 1934an, Javier Berriatuak Zuzenbide lizen-tziatura egin zuen Oviedoko Unibertsitatean (1956), Teo-logiako lizentziatura Comillas Unibertsitate Pontifizioan(1971) eta Zuzenbide doktoregoa Madrilgo ConplutenseUnibertsitatean (1975).

Nahiz eta lehen urteetan zuzenbide pribatuaren arloanaritu, Bizkaiko auzo elkarteei buruzko doktorego-tesiarenondoren, Berriatua Administrazio Zuzenbidean eta arlohorretako praktika juridikoan espezializatu zen. Lehenarloari dagokionez, Administrazio Zuzenbideko katedra-dun postuan Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakul-tatean; eta, bigarrenari dagokionez, Administraziokohainbat lanpostutan, toki, foru zein autonomikoan.

Besteak beste, 1979-1980 biurtekoan, Amorebieta-Etxa-noko Udaleko eta Eusko Kontseilu Nagusiko aholkularijuridikoa izan zen. Javier Caño Lehendakaritzaren Idaz-karitzako lehen sailburuaren konfiantzazko gizona, moduaktiboan hartu zuen parte euskal administrazio autonomosortu berria juridikoki egituratzen. Horrela, IVEAP -Insti-tuto de Estudios de Administracion, gerora IVAP bilakatuzena- izan zuen lanerako erakunde gogokoenetarikoa;etengabe aritu izan zen erakunde horrekin lankidetzan,nahiz eta, gerora, bestelako errespontsabilitateei ere aurreegin: Bizkaiko Foru Aldundiko legelaria (1985-1987),Administrazio Zuzenbideko irakaslea Comillas Unibertsi-tatean (1988-2001) eta unibertsitate horretako idazkarinagusia (1995-2001).

Gizon atsegin eta komunikatiboa, traturako irekia, gizabi-detsua eta gaitasun intelektual handikoa; joan egin dagure Administrazioa finkatzen emandako laguntzarengogobetetasunarekin. Oroitzapen ahaztezinak utzi ditubere egitasmoetan parte hartzeko eta bere adiskidetasunazgozatzeko zortea eduki genuenon artean.

avier Berriatua San Sebastián

Page 10: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 10

HI

TZ

EZ

H

IT

Z

MAILEGU LEXIKOAK

Mailegua beste hizkuntza batetik hartutako hitza da.Inguruko hizkuntzetatik hitzak hartzea berezkoa dahizkuntza guztietan, eta hizkuntzaren lexikoa abe-

rasteko bideetariko bat da, hitz sorkuntza, elkarketa, eratorbi-dea, zabalkuntza semantikoa eta abar diren bezala. PlazidoMuxika zenak ironiaz zioen mailegu hitza ez dagoela ondoerabilita beste hizkuntzetatik hartutako berbak izendatzeko,maileguak itzuli egiten baitira, eta hartutako hitzak ostera,behin hartuz gero, ez omen dira sekula bihurtzen. Mailegulexikoetan proportzioa edo neurria izaten da hizkuntzarenosasunaren seinale.

Hitzez gain, morfemak, joskerak, esamoldeak eta beste ele-mentu gramatikalak ere mailegatzen dituzte hiztun elebidu-nek, eta egitura berdintsuak erabiltzen dituzte hizkuntzabietan. Mailegu gramatikal horiek askoz arriskutsuagoak dirahizkuntzaren nortasunari eutsi nahi badiogu, eta hiztun onaeta txarra bereizten dituzte. Adibidez: *honekin geratzen naiz(=hau aukeratzen dut), *ilea hartu (=adarra jo), *ja ikusi dut(=ikusi dut), *nago ondo (=ondo nago), *sorginez jantzita(=sorgin jantzita). Maileguak hizkuntzaren hutsuneak bete-tzera datoz, beraz hutsunerik ez dagoen lekuan ez da maile-gurik behar, eta hutsuneok hizkuntzaren berezkobaliabideekin bete badaitezke ere ez.

Maileguek adina ere badute. Zenbat eta zaharragoa orduaneta irentsiagoa, naturalagoa. Izan ere, euskal hitz askoaspaldi batean mailegatu ziren, eta gaur egun euskararenhitz altxorrean daude eta euskal hitz jatorrak dira, Euskal-tzaindiak argi eta garbi esan duen bezala. Adibidez: bake(<pacem), berba (<verba), eliza (<ecclesia), errege(<regem), doministiku (<dominus tecum). Ez dira hitzarrotzak, jatorri arrotzekoak baizik, eta euskaldunak ezdauka beste hizkuntza bateko hitza erabiltzen ari den kon-tzientziarik.

Dena den, hartzen diren unean, maileguak gordin-gordin har-tzen dira. Hiztunak badaki ez dela bere hizkuntzako hitz baterabiltzen ari. Idatzi ere, letra etzanean idazten dira beste hiz-kuntzetako hitz irentsi gabeok, ortografia aldaketarik gabe:jatorrizko hizkuntzan idazten diren bezala (alfabeto egokitza-pena gorabehera). Adibidez: cluster, display, kufia, spam,yihad.

Horietako batzuek arrakasta dute eta hizkuntzan geratzendira, bai aldaketarik gabe –adibidez, collage, pizza, yuppie,walkie-talkie, walkman– bai egokitzapen ortografiko edofonetikoren batekin –adibidez, aparkatu (<park), boleibol(<volleyball), futbol (<football), gillotina (<guillotine),jogurt (<yogourt)–. Mailegu batzuek beste herrialde eta kul-tura bateko izakiak edo gauzak izendatzen dituzte, hau da,hitza arrotza eta kontzeptua ere bai. Adibidez, baobab, geis-ha, harakiri, iglu, kaisar.

Mailegua hizkuntzan sartu orduko, ordea, aurkako erreakzionatural bat ere izaten da; hots, hizkuntzaren baliabideekinsortutako hitzen bat kontrajartzen zaio lehian. Horren ondo-rioa lehiakide biak hizkuntzan txertatzea izan liteke, arrakas-ta gehiago edo gutxiagorekin –adibidez: arte/erti,desmuntatu/deseraiki, estamine/lorezil, inskripzio/idaz-kun, superstizio/sineskeria–; lehia maileguak irabazteagerta liteke –*artilun/eklipse, *arturgi/diamante, *barnera/bolumen, *beldu/apostolu, *erkal/errepublika–; edo maile-guak borroka galtzea –adibidez, *bariable/aldagai, *barian-te/saihesbide, *bertize/erpin, *eliminatu/kanporatu, *estilete/sastakai–.

Euskarak gaur egun duen arriskurik handiena, mailegueidagokienez, maileguok hizkuntza bakarretik jasotzea da, nor-malean euskara diglosian harrapatuta daukan hizkuntzatik.Egoera okerragotu egiten da mailegu bikoitzak direnean, hauda, bata Iparralderako, normalean frantsesetik hartua, etabestea Hegoalderako, gaztelaniatik. Horrelako bikoteek hiz-kuntzaren batasuna hausten dute. Halako bikoteak ditugu,adibidez: biera Ipar./zerbeza Heg., engaiamendu Ipar./kon-promiso Heg., kaier Ipar./koaderno Heg., moleta Ipar./tor-tilla Heg., tratulant Ipar./tratante Heg. eta beste hainbat.Eta bietako bat nazioartekoagoa delako markarik ez dutenakere badira, adibidez: afixa/kartel Heg., arbendol/almendraHeg., engainu/enganio Ipar., banana/platano Heg.,tapiz/alfonbra Heg., eta abar. Honelako mailegu bikoitzgehiago ez geureganatzen behintzat ahalegindu gaitezen.

Jon Agirre

Zinpeko itzultzailea

Page 11: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 11

GR

AM

AT

IK

A Eskailera-maila atzendua:puntu eta koma

1. Atarikoa

Puntuazio-marketan, beharbada, puntu eta koma dugu«zokoratuena». Frantzian, Errepublikako gobernua arduratu-ta dago haren bakantasunarekin. Espainian, hizkuntzalaribatzuek sentiberatasuna aipu dute hartaz mintzatzean. Inge-lesezko zenbait estilo-liburuk diote XIX. mendeko prosarenbereizgarri dela puntuazio-marka hori, Conrad, Thackerayeta Hardy ahotan harturik; zaharkitua dagoela.

Esanak esan, puntuazio eraginkorrak ezinbestekoa du, bestemaila bat (puntuaren eta komaren artekoa) eskaintzen baiti-gu perpausen joskera antolatzeko.

2. Erabilerak

2.1. Perpausen artean

Lotura semantikoa

Semantikoki lotura hertsia duten perpausak elkartzen ditu,ideia beraren parte direnak (lañoki esanda).

Pipiak jana zuen etxeko egitura osoa; hoditeriak aspaldi ema-nak zituen eman beharrekoak; lorategi izandakoa sasitza bel-durgarri bat baizik ez zen. Ezin zen etxe hartan bizi.

Eta perpaus horiek guztiak puntuz bananduko bagenitu?Bada, aukera bikaina galduko genuke, ondotik datozkeenideietatik bereizteko perpaus segida hori, zeren puntu etakomak, puntuak ez bezala, nolabaiteko jarraitutasun seman-tikoa adierazten baitu paragrafo berean.

Joskeraren antolatzaile

Komek ez dituzte perpaus beregainak banatzen (mendekobatzuk, bai, ordea). Dena den, autore batzuek lekutxo bategiten diete, bakun samarrak izan eta subjektu bera dutenean(bereziki aditz laguntzailea elipsian dagoelarik).

Gogoan al duzu nola zuzentzen ziren antzina inprenta-probak?Izara-neurriko paper haiek jaso, txukundu, oharrez bete etaatzera bidaltzen ziren, bidean zuzenkizun bat baino gehiagogeldituko ote zen beldurrez.

Horrelakoetan lizentzia da koma erabiltzea. Esan beharrik ezdago mendeko perpausek eragozten dutela erabilera hori,irakurlea nahasi egingo bailitzateke bi mailatako komen ar-tean (perpaus beregaina / mendeko perpausa).

*Gogoan al duzu nola zuzentzen ziren antzina inprenta-pro-bak? Izara-neurriko paper haiek jaso, txukundu, beharrik

egonez gero, oharrez bete eta atzera bidaltzen ziren, bideanzuzenkizun bat baino gehiago geldituko ote zen beldurrez.

Paperak txukundu ala oharrez bete behar izanez gero?Komak atzera eta aurrera seinalatzen duenez, puntu etakomaz baliatu behar genuke, eta, horrenbestez, puntuazioamaila bat igo, unibokotasuna bermatzeko.

Gogoan al duzu nola zuzentzen ziren antzina inprenta-probak?Izara-neurriko paper haiek jaso; txukundu; beharrik egonezgero, oharrez bete, eta atzera bidaltzen ziren, bidean zuzenki-zun bat baino gehiago geldituko ote zen beldurrez.

Juntagailuz elkarturiko esaldiak, bestetik, komaz harilkatzendira (oroitaraztea komeni).

Lan handia zuen, eta lagunak bazkaria prestatzen zion.

Min handia zuen saihetsean, baina ez zigun esan.

Jone ez da bilerara joango, ezta Gorka ere.

Ez daki frantsesez, arabieraz baizik.

Izan ere, koma juntagailudun horrek puntu eta koma batenbalioa du. Komaz beteriko perpaus sorta korapilotsu batean,ordea, puntu eta koma ere balia daiteke testuinguru horretan.

Puntuazioa oso gai minbera da; jende guztiak uste du bereadela egokiena, Cassanyri kasu egitera, eta zaila da eredu finkosamar bat badela ikusaraztea; baina ahalegindu egingo garahori erakusten.

Koska handiago egiteko modua badago, beraz, juntagailua-rekin batera puntu eta koma erabilita.

Testu-antolatzaileen bidez loturiko esaldiek errazago hartzendute puntu eta koma.

Senda-agiria eman zioten; izan ere, ez zuen minik belaunean.

Denok dakigu nolakoak idatzi zituen Altubek; beraz, ez dugubide horretatik joko.

Ez nuke esan beharko; hala ere, ezin gera naiteke isilik.

Bi aukera zituen: batetik, auto berria erostea; bestetik,zaharra konpontzea.

Aurkaritzazko perpausak dira horren adibide ereduzko, eta,oro har, egitura paraleloak.

Mikelek ez zuen atsegin gazta; Mirenek, aldiz, bai.

Mikelek ez zuen atsegin gazta; Mirenek, bai.

Page 12: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 12

Norberaren aburuak

Azkenik, aipatu beharra dago, egile batzuen arabera, puntu etakoma erabiltzen dela aurreko perpausari buruzko iritzia adieraz-teko, parentesiak edo marra luzeak bezala.

Negu gogorra omen dator; ez dago fidatzerik epe luzekoiragarpen horiekin. Badaezpada, teilaberritu egin behar genu-ke etxea.

Negu gogorra omen dator (ez dago fidatzerik epe luzekoiragarpen horiekin); badaezpada, teilaberritu egin behar genu-ke etxea.

2.2. Izen-sintagmen artean

Zerrendako osagai multzoen barruan juntagailuak ageri direne-an, baitezpadakoa da puntu eta koma, osagai multzo horiek argi-ro mugarritzeko.

Donejakue Biderako trepetak sartzen hasi zen zakutoetan: botak,galtzerdiak eta barruko arropak; argazki-kamera, bateria eta fil-mak, eta era guztietako ukendu eta espraiak.

Azken komak, lehenago gaztigatu dugunez, puntu eta komabaten balioa dauka, eta juntagailuarekin batera baitator. Hala,hiru multzo bereizten dira.

3. Estilistikako zenbait iruzkin

Har dezagun, orain, perpaus segida bat.

Egundoko buruko mina zuen.

Auzokoa etxeko horma guztiak botatzen ari zen.

Hiru eratara lotuko ditugu perpaus horiek.

a) Egundoko buruko mina zuen. Auzokoa etxeko horma guztiakbotatzen ari zen.

Puntuak erabilita, elkarren artean ageriko loturarik ez duten bigertaera dira.

b) Egundoko buruko mina zuen; etxeko horma guztiak auzokoabotatzen ari zen.

Puntu eta komak iradokitzen du bi perpausak aldi berean jazozirela. Irakurle zoliak ulertuko du, halaber, bata bestearen ondo-rio dela edo, bederen, izan daitekeela.

c) Egundoko buruko mina zuen: auzokoa botatzen ari zen etxekohorma guztiak.

Bi puntuak adierazkortasun handikoak dira; oso seinale ahal-tsuak. Ez dute zalantzarako zirrikiturik uzten: buruko minazuen, hain zuzen, auzokoa botatzen ari zelako etxeko hormaguztiak; kausa-ondorio lotura bat ezartzen dute (edo ondorio-kausa erakoa, gure horretan).

Orain, berriz, paragrafo oso bat jorratuko dugu. Paragrafobakoitzak, jakina denez, ideia oso bat jasotzen du bere baitan.Proba egin dezagun paragrafo hau puntu eta komak erabiliz etaerabili gabe antolatzen, ea zer ondorio atera daitezkeen.

Energia berriztagarrien dema ez da txikia. Errentagarriak dira;izan ere, inbestimendu handiak etekina ematen dudenboragarrenean, baina itxaroten jakin beharradago. Bestalde, zailtasun teknikoak ere ez dira gutxi,baina petrolioaren «epemuga» hurbil dugu; horretazohartu behar dute transnazional handietako buruekere, eta dirua jarri ikerkuntzarako; itxura batean,hasiak dira pentsamolde horretara lerratzen.

Azpimarratuta eman ditugu paragrafoko bigarren mailakoideiak; puntu eta komaz estekatuak daude, eta puntuz banan-duak. Paragrafoaren gai nagusia da energia berriztagarriendema, eta bi azpigai ditu: errentagarritasuna eta zailtasun tekni-koak.

Puntu eta komarik gabeko paragrafoan ere antzeman dakiekebigarren mailako ideia multzo horiei, noski, baina testua iraku-rri eta ulertu ondoren, ez begi-ukaldi huts batekin. Ikus deza-gun:

Energia berriztagarrien dema ez da txikia. Errentagarriak dira.Izan ere, inbestimendu handiak etekina ematen dudenboragarrenean, baina itxaroten jakin beharradago. Bestalde, zailtasun teknikoak ere ez dira gutxi,baina petrolioaren «epemuga» hurbil dugu. Horretazohartu behar dute transnazional handietako buruekere, eta dirua jarri ikerkuntzarako. Itxura batean,hasiak dira pentsamolde horretara lerratzen.

Hiru paragrafo txiki ere era litezke:

Energia berriztagarrien dema ez da txikia.

Errentagarriak izan behar dute. Izan ere, inbestimenduhandiak etekina ematen du denboragarrenean, bainaitxaroten jakin beharra dago.

Bestalde, zailtasun teknikoak ere ez dira gutxi, bainapetrolioaren «epemuga» hurbil dugu. Horretaz ohartubehar dute transnazional handietako buruek ere, etadirua jarri ikerkuntzarako. Itxura batean, hasiak dirapentsamolde horretara lerratzen.

Irakurlea berehalakoan ohartuko da zeinen desberdinak direnirakurketak, doinuak, kadentziak. Puntu eta komaduna arnasal-di luzekoa da, baina argia. Puntuduna trabatua da, eta, heinberean, trinkoa. Azkena, aldiz, didaktikoena da, segurutik,didaktikoegia.

Norberak erabaki dezala nola igo eta jaits eskailera-mailahoriek: banaka, binaka edo jauzika. Kontuz-kontuz egin, halaere, labainkorrak dira eta.

Iñigo RoqueUPV/EHUko hizkuntza-zuzentzailea

Page 13: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 13

LE

IH

AT

IL

A Boikot-eroa

Behinola nire bulegozuloan nengoela gogora-tu nintzen lagun bati deitu behar niola. Goizsamar zen, goizeko zortziak, eta beldur nin-tzen ez ote nuen ohean harrapatuko. Zenba-kia buruz markatu nuen, funtzionarioeiburua goizeko ordu horietan ere primeran

dabilkigun seinale. Gizon batek honela esan zidan telefonozbeste aldetik:

–Zel nahi duzu?

–Egun on, Andoni Bustamante naiz. Carlosekin hitz eginnahi nuke –esan nuen sotiltasunez.

–Hemen ez dago Caldos izeneko inor, babo arraioa! Ni TxinPao naiz eta Hau Dlagon Lojo jatetxea da, txinatal jatetxea!–eta brastakoan eseki zuen.

Ezin nuen sinetsi. Agenda hartu nuen, eta, bai, egia zen: oke-rreko zenbakia markatu nuen. Baina artean zenbaki huragogoratzen nuenez, berriro deitu nuen. Segituan Txin Paodelako hark hartu zuen telefonoa, baina hitz egiteko betarikere eman gabe eseki egin nuen.

Irriño burlati bat artean aurpegian marrazturik neukala, tele-fono-zenbaki hura idatzi nuen agendan, ondoan “Boikota”hitza erantsiz. Handik aurrera egunero deitzen nuen telefonohartara, hainbat aldiz gainera, bulegotik beti, baina nagusiabertan ez zela noski.

Txinatarren pasadizoarekin nire boikot-zerrenda inauguratubesterik ez nuen egin. Gerora, zerrenda “beltz” hari kideberriak gehitu dizkiot. Esaterako, orain hiru hilabete Eroski-ren aparkalekuan nengoen ni, adineko emakume bat bereplazatik noiz aterako zain, nire bolidoa ondo aparkatzeko.Astiiiiro-astiiiiro zeraman kotxea emakumeak. Bukatu zue-nean, hara non agertu zen furgoneta gorri bat, ziztuan, etalekua kendu zidan. Furgoneta Mercedes Vito bat zen eta“Fontanería y Saneamientos Miguel” zeukan idatzita kanpo-aldean. Telefono bat ere bazekarren kanpoaldean. Ni bozinajo eta jo aritu nintzen harik eta furgonetaren barrualdetik bikankailu atera ziren arte, giltza ingeles bana eskuan zerama-tela. Handik ondo lumatuta aterako nintzela ikusirik, ziztubizian alde egin nuen handik. Mendekuaren ernamuina ai-rean zen berriro. Biharamunean hasi zen iturginen kontrakokanpaina.

–Fontanería y Saneamientos Miguel? –galdetu nuen antxu-me-ahotsaz.

–Bai –beste aldetiko erantzuna.

–Zera… komuna eta bainuontzia aldatu nahi nituzke, etaentzun dudanez, zuen enpresaren Mercedes Vito gorri batdaramaten bi langileak dira onenak. Horiexekin lan egin nahidut.

–Bai, Miguel eta Fernando. Hemen da Miguel. Oraintxejarriko da.

Amarrua bideratuta zegoen.

–Nor da? –gizon baten ahots lakarrak ernatu ninduen.

–Putakume galanta eginazaude zu!!! –antxumea aker anker bihurtu zen bat-batean. Ez nuen gehiagorikesan, eta eseki egin nuen.

Gero, neure agendan, iturginentelefono-zenbakiaren ondoan,beren izenak eta “Boikota II” hitzaidatzi nituen. Hiruzpalau hilabetez bifrontetan aritu ondoren, auziei bukaeraemateko garaia iritsia zela pentsatunuen. Sei bat kalimotxo edanda bururatuzitzaidan nola. Lehenengo, txinatarrei deitunien:

–Nol da? –Txin Paoren txinatar doinua berriro.

Erantzunik ez nik, baina ez nuen eseki.

–Zu al zala belilo? Bakean uzten ez banauzu, hil egin-go zaitut!!! –hitz egiteko aukera eman nion, eta ederkiaprobetxatu zuen txinatarrak–. Nor zalen jakingo banu, lalu-tu egingo zintuzket.

–Miguel dut izena eta Fontanería y Saneamientos Miguel-enegiten dut lan, eta ziur nago ez duzula potrorik ordu erdibarru plaza nagusian egoteko –jaurti nion gupidarik gabe.

–Ezetz? Olaintxe noa halantz. Txikitu egingo zaitut!!! –botazidan gorrotoz beterik.

Segituan iturginen enpresara deitu nuen:

–Miguel?

–Bai, neu naiz. Eta zu nor zara? –galdetu zidan.

–Aspaldi honetan deika ibili zaizuna. Gu bion alteko alazoaaulez aule konpondu behal dugu. Txin Pao nauzu, DlagonLojoko jabea. Potlorik baduzu, etoli oldu eldi balu plazanagusila, eta ezagutuko nauzu.

–Hantxe izango naiz, bai!!! Galtzerdi zikin batekin itoko zai-tut!!! –Miguel sutan zegoen.

Hirugarren dei bat ere egin nuen. Ertzaintzari. Esan nienarrazakeriarekin lotutako izugarrizko borroka zegoela plazanagusian. Ez dut sekula ahaztuko egun hartakoa! Jende piloaelkarri egurra ematen han! Txinatarrak batetik eta iturginakbestetik; ez baitziren beren nagusiak bakarrik joan. Ikuski-zun mundiala! Aparta!

Ikusitakoak ikusita, espero dut, egunen batean telefonoz dei-tzen badizut, zuk adeitsu eta jator erantzutea. Badakizu nolajartzen naizen bestela.

Inaxio Lopez de AranaIdazlegaia

Page 14: IVAP Jose Maria Muñoa,

Carlos AlonsoIngurumen arloko abokatu eta EkologistakMartxan taldeko kidea

Zergatik bueltatu da egun-karien lehen orrietara ener-gia nuklearrari buruzkoeztabaida?Energia nuklearraren aldeko lo-bbyak ez dira sekula geldi egon,

ezta 80. hamarkadan gertatu zen geldialdi nuklearrean ere.Geldialdi hori eman zen, arrazoiak arrazoi, nuklearra energiagaresti, arriskutsu eta onarpenik gabekoa delako eta konpon-tzeko arazo asko dituelako. Egia da, orain, erasoan bueltandatozela, egungo energiaren kudeaketa ereduaren krisiazbaliatuz eta, Espainiako estatuan, Garoñako zentralaren bizi-tzaren luzatzeari buruzko eztabaidaren harira.

Energia nuklearra krisi energetikoari eta klimaaldaketari aurre egiteko egiazko alternatiba alda? Edo energia kontsumo eredua bera da aldatubehar dena?Egungo energia nuklearra (fisio nuklearra) erregai fosiletanoinarritutako energia tradizionalak bezain agorkorra da,arazo gehigarriak izateaz gain. Erabilgarriak diren uranioerreserbak mugatuak eta murritzak dira. Bestalde, ezin daizan klima aldaketari aurre egiteko alternatiba, nuklear jato-rriko energiak CO2 kopuru handiak sortzen ditu eta. Ez dutezentral nuklearrek beraiek sortzen, baina bai ziklo nuklearre-ko beste fase batzuek: erregaiaren birprozesamendua, hon-dakinen kudeaketa… Izan ere, Kyotoko protokoloak ez duklima aldaketari aurre egiteko alternatiben artean aipatzen.

Edozein alternatiba energetikok nahitaez pasa behar duaurrezte energetiko, efizientzia eta energia berriztagarri etagarbien garapenetik. Eta horrek nahi eta nahi ez beste pro-dukzio eta kontsumo eredu bat eskatzen du. Gure gizarteaneredu berri hori murrizte ekonomikoan datzala uste dugu:gutxiago kontsumitu hobeto bizitzeko.

Zentralen segurtasuna da, hondakinekin batera,herritarrak gehien kezkatzen dituena. Garoñakozentrala, bizitza teknikoaren bukaeran, EuskalHerritik oso gertu dago. Zein da beraren egoera?Garoña zentrala zaharra da, teknologia zaharkitua du, egitu-ra arazo eta arrakalak ditu, eta oso arriskutsua da. Nahiz etaEuskal Herritik oso gertu egon, ezezagun bat izan da, azken

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 14

Energia nuklearra, mende berriko alternatiba?

Euskal Herritik oso gertu dagoen Garoñako zentral nuklearraren itxierari buruzko eztabaidak,berriz ere, komunikabideen lehen orrietara ekarri ditu energia mota horren beharra eta arriskua.Batzuek klima aldaketari aurre egiteko alternatiba bezala aurkezten dute; beste batzuek, aldiz,lobby nuklearrek euren negozioa garatzeko erabili nahi duten parada dela salatzen dute. Hainbatarlotako adituekin hitz egin dugu, eztabaidan sakontzeko asmoz.

asteetan bere itxierari buruzko eztabaida egon den arte etaeuskal gizarte eta erakundeek arazoaren kontzientzia hartuduten arte.

Zapateroren gobernuaren erabakia, haren bizitza 2013 arteluzatzea (42 urte izango ditu orduan), bere hauteskundegaraiko agintza eta zentzuaren aurka doa. Duela urte askoamortizatu zen zentrala da, ez da beharrezkoa (Espainiakelektrizitatea esportatu egiten du orain dela urte dezente),energia berriztagarri eta gas zentral termikoek sobera ordez-katzen dute eta gero eta arazo gehiago emango ditu.

Maria TeresaDomínguez

Foro Nuklearrekopresidentea

Energia nuklearra krisienergetikoari eta aldaketaklimatikoari aurre egitekoalternatiba egokia al da?Energia nuklearra da, gaur egun,atmosfera kutsatu gabe elektrizi-tate kantitate handiak sor ditzakeen iturri eskuragarri bakarra.Igorpen kutsagarriak gelditzeko edozein estrategia errealistanahi eta nahi ez aurrezte eta efizientzia politikak ezartzetiketa partikula zein gas kutsagarriak igortzen ez dituzten itu-rriak sustatzetik –nuklearrak eta berriztagarriak– pasa beharda. Nuklearra eta berriztagarriak osagarriak dira eta biengarapena sustatu behar dugu. Espainian martxan dauden zor-tzi erreaktore nuklearrek kontsumitzen den elektrizitatearen%18a sortzen dute eta urtero atmosferara Espainiako ibilgai-lu parkeak sortzen duen kutsaduraren erdia adina igortzeaeragozten du.

Zein dira energia mota honen arriskuak eta onurak?Urtean 365 egunetan eta 24 ordutan funtzionatzen duen ener-gia iturria da; horrela, hornidura elektrikoaren estabilitateaziurtatzen du. Horrekin batera, kanpoko lehengai energetiko-en mendekotasuna murrizten du, elektrizitatea prezio kons-tantean sortzen du eta atmosferara igortzen diren emisioakgutxitzen ditu.

EZ

TA

BA

ID

A

Page 15: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 15

Zentralen segurtasuna da, hondakinen kudeaketare-kin batera, herritarrak gehien kezkatzen dituena.Arlo horretan aurrerapausorik egin al da?Gizartea lasai egon daiteke, segurtasun nuklearra bermatutadagoelako maila nazionalean –Segurtasun Kontseilu Nuklearraksegurtatuta– eta nazioartean ere bai. Etengabeko ahaleginak,hobekuntzetan egin den inbertsioak eta bildutako esperientziakespainiar parke nuklearra munduko onenen artean kokatzendute. Bestalde, hondakin erradiaktiboen kudeaketa ziurtatu,zaindu eta bermatu egiten du Enresa enpresa publikoak, etamaterial erradiaktiboen garraioak ez du erradiaktibitate isurikaltegarririk sortu.

Gorka BuenoEuskal HerrikoUnibertsitateko irakaslea

Energia nuklearra baliabideenergetikoen iturri ia amaiga-bea omen da. Krisi energetikoeta klima aldaketari aurre egi-teko egiazko alternatiba al da?Edo energia kontsumo ereduabera da aldatu behar dena?

Lehen baieztapen hori faltsua da. Zentral nuklearrek jatorriminerala duen erregaia behar dute, eta ondorioz, erregai horinoizbait agortuko da. Bestalde, energia nuklearra elektrizitateaegiteko erabiltzen da, eta ezin du petrolioaren ordezko izanbeste arlo batzuetan, adibidez garraioan. Energia nuklearra ezlitzateke inondik inora irtenbide global bat. Gainera, zentralnuklearrak oso garestiak dira. Horregatik, lobby nuklearrarengaur egungo borroka da dauden zentralen bizitza luzatzea, zaharrak izanik dagoeneko amortizatuta daudelako eta errenta-garriak direlako, nahiz eta egunetik egunera gero eta arrisku-tsuagoak izan.

Irtenbide posible bakarra energia eredu iraunkor bat bilatzea da.Eskaintzaren aldetik, eredu berri honetan gero eta erregai fosilgutxiago kontsumitu behar ditugu, eta horien kontsumoa ener-gia berriztagarriekin ordezkatu. Hala ere, energia berriztaga-rrien fluxuak era iraunkorrean ustiatu nahi baldin baditugu,eskariaren aldetik ere lan egin beharko dugu. Gaur egungo kon-tsumo maila gehiegizkoa da, energia berriztagarrien bidez man-tendu ezinekoa. Energia gutxiago kontsumitu behar dugu, moduefizienteago eta demokratikoago batez.

Zein dira energia mota honen arriskuak? Energia nuklearrak lau arazo nagusi ditu: 1) bizitza-ziklo osoakontuan harturik oso garestia da, horregatik izan da guztien arte-an subentzionatuena; 2) istripu oso larriak gertatzeko arriskuasaihestezina da; 3) arma nuklearren ugaritze arriskua oso handiada, erregai eta hondakin nuklearrak arma nuklearren fabrikazio-aren lehengaia direlako; 4) hondakinen arazoa oso larria etakonponezina da: Garoña bezalako zentral txiki batek gizateriaosoa kutsatzeko adina aktibitate altuko hondakinak sortzen ditu.

Nahiz eta istripuen arriskua kostu ekonomikoak gehituz murriz-tu daitekeen, adituek onartzen dute konplexutasun teknologi-koak istripuak saihestezin egiten dituela. Parke nuklearra

handitzeak istripu arriskua handitzea baino ez du ekarriko. Hon-dakin erradiaktiboen arazoak konponbiderik gabe jarraitzen du,eta okerrera doa: AEBetan, adibidez, Obama AdministrazioakYucca Mountaingo hilerri nuklearraren proiektua bertan beherautzi nahi du, bideragarria ez delakoan. Hondakinen birziklapenaere ez da aukera onuragarria. Ekonomikoki oso garestia da etasegurtasun aldetik oso arriskutsua.

Felipe RebolloIngeniaritza arlokogerentea, Deustuko

Unibertsitatea

Energia nuklearra alternatibaegokia al da krisi energetikoarieta klima aldaketari aurre egite-ko? Edo energia kontsumoareneredua aldatu eta energia iturrigarbiak bilatzen ahalegin han-diagoa egin beharko litzateke? Egia da berotegi-efektua sortzen duten gasen igorketari dago-kionez (bereziki CO2) energia nuklearra lagungarri izan daite-keela. Kontuan izan behar dugu, gainera, potentzia elektrikojakin bat eskaintzen duela era iraunkorrean. Gaur egun Espai-niako energia elektrikoaren %20a erreaktore nuklearretatikdator. Hain zuzen ere, Europan gero eta herrialde gehiago aridira lanean energia kontsumoa murriztu nahian. Modu bikoitze-an egiten dute hori: instalazioen efizientzia sustatuz (etxebizi-tzen isolatzea, industri prozesu eraginkor eta berritzaileak...) etakontsumo ohiturak aldatuz (erosotasun betekizunak murriztu,hirigintzako mugikortasun kriterioak analizatu eta integratu,kutsatzen ez duten garraiobideak sustatu...). Euskal Herria horribegira ari da lanean eta, nahiz eta, zalantzarik gabe, egitekogauza asko gelditzen diren, datozen hilabeteetan gai hauetanekimen berriak ikusiko ditugu.

Zein dira energia mota honen arriskuak? Arrisku nagusia material erradiaktiboaren kudeaketan datza(ikus Chernobileko zentralaren istripua), horrek maila larriene-an nukleoaren fusioa ekarri dezakeelako. Kontuan izan behardugu material nuklearren bizi aktiboa milioika urtekoa dela.Egia da enpresa esplotatzaileek diru asko inbertitzen dutela ins-talazioetan eta maila horretako istripu bat gertatzea ia ezinezkoadela, baina arriskua, nolabait esateko, beti dago hor.

Beste teknologia energetikoetan bezala, prozesu mota hauetakokontrol sistemak gero eta indartsuagoak dira eta gertakari bakoi-tzaren ostean teknologiak aurrera egiten du berriz gerta ezdadin. Edozein modutan, kontuan izan behar dugu teknologianahiko modernoa dela energia ustiapenari dagokionez, eta dato-zen urteetan aurrerapen teknologikoak egon daitezkeela. Eza-gun da, Europa iparraldeko zenbait herrialde apustu garbiaegiten ari dira azken belaunaldiko zentral nuklear berrien alde,eta horrek mundua norantza doan zeinuak ematen dizkigu.

Begoña MinaurKazetaria

Page 16: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 16

EU

SK

AL

DU

NT

ZE

A IVAPek Eusko Jaurlaritzan sustatutako Trebakuntza Programa

NORTZUK GARA?Trebatzaileak gara eta Administrazioko langileei laguntza,gidaritza eta orientabidea eskaintzen diegu euskaraz lan egindezaten; kasu batzuetan hasteko, eta besteetan erabilera are-agotzeko edo hobetzeko. IKAren euskaltegietako irakasleakgara eta 2008-2009 ikasturtean hasi ginen Eusko Jaurlaritzantrebatzaile lanetan. Ikasturte horretan 12 lagun aritu gara, etaorotara 110 langilek hartu dute parte honako hamar sailhauetan: Osasun Saila; Lehendakaritza; Ogasun eta HerriAdministrazio Saila; Justizia, Lan eta Gizarte SegurantzaSaila; Herrizaingo Saila; Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Saila;Ingurumena eta Lurralde Antolamendua Saila; Garraio etaHerri Lan Saila; Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaeta IVAP. Gure lana, gehienbat, Lakuako egoitzan egin dugu,baina zenbait sailetako lurralde ordezkaritza zein zuzendari-tzetara ere joan gara bertako langileak trebatzera.

ZER DA TREBAKUNTZA?Eusko Jaurlaritzan Euskararen Erabilera NormalizatzekoPlanaren helburu nagusia da Administrazio Orokorrean hiz-kuntzen berdintasunera jotzea, hau da, euskara ere lanerakohizkuntza bilakatzea. Horren harira, sail bakoitzaren erabile-ra planaren eraginpean dauden lanpostuen azterketa komuni-katiboa egiten dugu. Bertan zehazten dugu zein direnlanpostu horren eginkizun komunikatiboak eta horiek euska-raz ekoizteko zein laguntza mota eman. Xede hori lortzeko,beste ikastaro batzuekin batera (birziklatze ikastaroak, jario-tasun ikastaroak, administrazioko idazkiak lantzeko onlineikastaroak…), IVAPek trebakuntza programa eskaintzen du.

Hizkuntza-eskakizuna egiaztatu izanak gaitasuna ziurtatzendu. Baina langile askoren kezka da gauza ez izatea, arrazoiasko direla medio, bere lanpostuari dagozkion funtzio espe-zifikoak euskaraz egiteko. Trebakuntzan, komunikaziohoriek –idatziak zein ahozkoak– euskaraz egiteko laguntzaematen dugu, amaitutakoan lanean euskaraz ziurtasun han-diagoz aritzeko.

NORENTZAT DA?Administrazioan lan egiten duen edonorentzat, edozein dela-rik ere duen hizkuntza-eskakizuna, lanbidea, lan alorra, ikas-keta maila… Hiru baldintza besterik ez dira bete behartrebakuntzan partaide izateko: saileko erabilera-planean sar-tuta egon, lan jarduna euskaraz egiteko gutxieneko mailaeduki, eta trebakuntzan aritzeko prestutasuna izan. Euskara-ren erabileran sakontzea eta hobetzea da helburua, bai ida-tzian, bai ahozkoan.

ZER LORTUKO DU LANGILEAK?Trebakuntzaldiak euskaraz lan egiteko laguntza eskaintzendu. Trebatzaileon bitartez, langileak eskura izaten ditu orien-tabideak eta baliabideak –informatikoak zein bestelakoak–lana euskaraz egiteko. Bakarkako eta aurrez aurreko saioakdira, praktikoak, eta lan eginkizunak izaten ditugu abiaburu.Astean bi orduko saioa izaten da trebatzailearekin eta helbu-rua da langileak lan eginkizunak euskaraz zuzenago, erosoa-go eta ziurrago egitea.

IdatzianLanean erabili ohi diren idazki motak euskaraz gauzatzenlaguntzen dugu. Zuzentasuna, argitasuna, diseinua, estiloa…lantzen ditugu; eguneroko jardunean, euskaraz aritzean, ero-soago moldatzeko. Idatziak honakoak izaten dira: mezuelektronikoa, ofizioa, txostena, ebazpena, bilera-deia…

AhozkoanLanean ere euskaraz aritzeko baliabideak eskura jartzen saia-tzen gara; bai erregistro formalean, bai informalean. Ahozkoeginkizun hauek landu ohi dira: harrera zerbitzua, telefonozinformazioa eman, bilerak, jende aurreko aurkezpenak,hitzaldiak…

NOLAKOA IZAN DA ESPERIENTZIA?Lehenengo eta behin, aipatu nahi dugu oso esperientzia onaizan dela. Hasieran, gure beldurrak izan genituen; baina,denborak aurrera egin ahala, beldur horiek desagertu eginziren eta apurka-apurka denon artean proiektua aurrera era-matea lortu genuen. Horretan, trebagaiek zerikusi handiaizan dute, oso jarrera ona izan baitute eta oso esker onekoakizan baitira, eta horrek bere fruituak eman ditu egunerokota-sunean.

Elkarlanean aritu gara trebagaiak eta trebatzaileok. Elkarlanhori ezinbestekoa izan da trebagaia bera baita inork bainohobeto dakiena lanpostuaren eginkizunak zein diren eta zeinbaliabide behar dituen eginkizun horiek zuzen, eroso etaziurtasunez betetzeko. Esperientzia aberasgarria izan da, etaespero dugu 2009-2010eko trebakuntzaldi hau ere horrela-koa izatea.

Bukatzeko, ez dugu artikulua amaitu nahi, parte-hartzaileguztioi eskerrak eman gabe. Izan ere, denon laguntza ezin-bestekoa dugu aurrera egiteko eta gerora guztion lanarenemaitzak ikusteko.

IKAko trebatzaileak

Page 17: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 17

5S metodologia Japoniako industrian sortu zen, 60. hamar-kadan. Toyota enpresak erabili zuen lehen aldiz, bere lante-gietako kudeaketa bisuala hobetzeko asmoz. Metodo errazhorren bitartez, enpresako langile eta arduradunak uneoroprodukzio arlo desberdinen egoera zein zen jakin eta arazo-ak eta hobekuntzak identifikatzeko gai ziren.

Metodologia norma oso erraz eta sinpleetan oinarritzen daeta japoniarrek bost hitz edo kontzeptutan laburbildu dituz-te. 5S-ak bost hitz japoniar horien hasierako letrak dira:

Seiri: beharrezkoak diren eta beharrezkoak ez direnmaterialak identifikatu eta banatu, beharrezkoak ez dire-nak desagerrarazteko.

Seiton: beharrezkoak direnak leku egokian kokatu,eskura egon daitezen eta bukatzen direnean, berriz, hor-nitzeko errazak izan daitezen.

Seiso: zikinkeria iturriak identifikatu eta garbitu, balia-bide guztiak beti erabiltzeko prest egon daitezen.

Seiketsu: anomaliak identifikatu eta markatzeko arauerraz eta argiak eman.

Shitsuke: hobetzen jarraitu.

Arauak kontzeptualki sinpleak dira eta horiek ezartzeko lan-taldeek ez dute prestakuntza ikastaro sakonik egin behar.

ER

RE

PO

RT

AJ

EA

Hala ere, 5S-ek ahalegin eta pertseberantzia handia eskatzendute, kultur aldaketa bat dakartelako eta organizazio bakoi-tzeko langileek lan ohitura berriak garatu behar dituztelako.

Euskalit, Bikaintasunerako Euskal Fundazioa, 1997an hasizen 5S-ak ezartzen; hasieran, fundazioan bertan eta, ondo-ren, Euskal Herriko hainbat enpresa eta erakundetan. Fun-dazioak 5S metodologia ezartzeko ikastaroak eta laguntzaeskaintzen ditu, enpresa bakoitzak bere lantaldean ezarridezan, eta ondoren, lan inguruan bertan esperientziarenemaitza aztertzen duten aholkularien bisitaren bitartez, aka-tsak zuzendu eta berrikuntza sendotzen da.

Euskal Herrian, urtean 100 enpresa edo erakundek ezartzendute metodo hau, eta arrakasta gehien izan dutenak 5SKluba delakoan sartzen dira, bertatik euren esperientziazabaldu eta trukatzeko. Bertan, metodologia hori lan inguruoso desberdinetan erabilgarri dela ikusten da: GasteizkoUdala, Arcelor Mittal enpresa, Zamudioko Ospitale Sikiatri-koa, Fagor Minidomesticos enpresa, Bizkaiko Foru Aldun-dia, Bidasoa GBLHI Lanbide Heziketa Zentroa… dira 5SKlubeko kideetako batzuk.

Esperientzia honetan parte hartu nahi duten erakundeekEuskalit fundazioaren webgunean aurkituko dute informa-zio gehiago, KnowInn programaren barruan

(http://www.euskalit.net/nueva/queesknowinn.php).

5S, modernizazioa asiar erara

Japoniatik datorren ideia da 5S metodologia, eta herrialde horretako industria enpresetansortu zen. Oinarrian, ideia oso sinple eta logikoak jarraitzean datza, horrela lantaldearenegunerokotasuna hobetzeko. Euskal Herrian, 1997an hasi zen indarrean jartzen, Euskalitfundazioak bultzatuta, eta gaur egun lan inguru oso desberdinetan aurki daiteke: enprese-tan, administrazioan (IVAP, hainbat udal…), ospitaleetan, ikastetxeetan…Programaren arduradunekin eta ezarri dutenekin mintzatu gara bost hitz hauen misterioaargitzeko.

Page 18: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 18

Uxue BilbaoEuskalit (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa)

Itxuraz hain sinplea izanik, nola hobetzen du 5Smetodologiak enpresa eta lantaldeen bizitza?

Zorroztasunez ezarri dituzten erakundeen emaitzek erakustendute, zalantzarik gabe, ahaleginak merezi duela. Eurotan zenbatudaitezkeen emaitzak daude, baita hain zehatzak ez diren hobekun-tza kualitatiboak ere, eta horiek ere oso garrantzitsuak. Adibidez,euskal enpresei dagokienez datu hauek aipa ditzakegu:

– Tresnen bila ematen den denbora %60raino murriztu.

– Erabil daitekeen espazioa %50 handitu.

– Zikinkeria iturri guztiak desagertu.

– Makinak garbitzeko denbora %80 murriztu.

– Urtean 3.000 ordu aurreztu.

5S-en aplikazioaren helburua erakundeen lehiakortasuna hobe-tzea da, produktibitatea eta produktu zein zerbitzuen hobekun-tzaren bitartez. Baina ez da hori helburu bakarra –eta agian eztagarrantzitsuena ere–, hain begi bistakoa ez den beste alderdi batere badagoelako: enpresaren maila desberdinen arteko komuni-kazioa hobetzea, konfiantzaren gorakada, etengabeko hobekun-tza giroa, eginbeharreko lanen hobekuntza… Horiek guztiekapurka-apurka erakundeen kultura aldatzea errazten dute, alda-keta sakonago eta konplexuagoei aurre egiteko lehen pausubezala (prozesu kudeaketa, Total Productive Maintenance edominikonpainiak).

Euskalit noiz hasi zen metodologia hau zabaltzenEuskal Herrian? Zein arlotan izan du arrakastagehien?

Euskaliten, euskal erakundeei produktibitate handiagoa eta lan-toki hobeak izatea ahalbideratuko zien tresnaren bila ari ginen.Esperientzia pilotu bat egin genuen 1997an 5S-ekin hainbatindustri enpresatan, eta 5S-en ezarpen autonomorako lehendokumentu bat argitaratu genuen. Harrezkero, arlo desberdine-tako euskal enpresa askok ezarri dute metodologia hau. Indus-trian hasi ginen, baina programa askotan gertatu izan denbezala, beste sektoreetako erakundeek bat egin dute proiektua-rekin. Administrazioko zenbait arlotan ere gida espezifikoakegin dira, hezkuntzarako, osasunerako…

Gure esperientzian oinarrituz, ezarpen gida hobetuz eta berrituzjoan gara eta DVD batekin osatu dugu: bertan, hainbat eredu,erabili beharreko dokumentuen formatuak, bideo bat, erakun-dean trebakuntza sustatzeko aurkezpenak eta 5S-ak ezarri aurre-ko eta ezarri osteko hamaika erakunderen ereduak jasotzen dira.

Urte hauetan zehar enpresa askok ezarri dituzte 5S-ak, gure pro-gramen bitartez zein aholkularien laguntzarekin edo era autono-

moan. Guztira 600 erakundetik gora dira. Metodologia honekizan duen harrera ona dela eta, 2001. urtean 5S Kluba sortugenuen, enpresek beraien artean esperientziak trukatu ahal iza-teko. Euskalitek asmo horrekin ere sustatzen ditu enpresen arte-ko auditoriak, bisitak eta jardunaldi teknikoak.

5S Kluba 36 erakundek osatzen dute (%50a industria arlokoak,%25a zerbitzu arlokoak eta %18a herri-administraziokoak).Klubaren helburua elkarrekin aurrera egin eta etengabeko hobe-kuntza sustatzea da, elkarren esperientziak trukatu eta beste-engandik ikasiz. Klubak webgune propioa du, bazkideeiburuzko informazioarekin. Hainbat enpresa eta erakunderenesperientziaren kontaketa eta argazkiak ikus daitezke bertan(http://www.euskalit.net/nueva/5s_inicio.php).

Krisiak ekimen honetan eragin al du, enpresen inte-resa gutxituz?

Bi jarrera daude: batzuek euren negozioaren muinean eraginzuzena ez duen guztia murriztu egin dute eta gastuaren murriz-ketan zentratu dira, kudeaketaren hobekuntzarekin zerikusiaduen oro kinka hobeago baterako utziz; beste batzuek, ordea,erabaki dute enpresaren aktibitateak behera egitean sortu dendenbora soberakina langileak trebatu eta kudeaketa hobetzekoprofitatzea. Beti ere, Euskalit bezalako erakundeek ematenduten babesaz baliatuz eta 5S-ak bezalako metodologiak erabi-liz, krisi hau gainditzen dugunean indartsuago eta posizio hobe-agoan egoteko.

Javier BarezGasteizko Udaleko teknikaria

Zergatik erabaki zuen Gasteizko Udalak 5S metodo-logia ezartzea?

Kalitatearen Kudeaketa arloa Funtzio Publikoaren Sailaren parteda eta, Plan Estrategikoak azaltzen duenari jarraiki, Kalitate etaEtengabeko Hobekuntza kultura zabaldu eta ezartzearen aldekoapustua egiten dugu. Euskaliten bitartez 5S-en berri izan genue-nean potentzial handiko metodologia zela ikusi genuen, aplika-tzeko erraza eta emaitzak azkar ematen zituena. Ezartzeaerabaki genuen, horren bidez lanpostuetan –orain garbi eta orde-natuak– etengabeko hobekuntza lortzeko, bitartekoen eta bilake-ta zein erantzun denboretan aurrezteko, eta azken finean,zerbitzuen hobekuntzaren bila.

Page 19: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 19

Zuen kasuan, metodologia arlo oso desberdinetanezarri duzue: Suhiltzaileak, Parke eta Lorategiak,Gizarte Ekintza… Nolakoa izan da prozesua?

2004. urtean hasi genuen bide hau. Euskaliten laguntza izangenuen, eta arlo desberdinetan bi talde ekinean jartzeko beha-rrezko trebakuntza eman ziguten: lantegi-biltegia eta bulegoa-artxibategia, esperientzia pilotu bezala. Esperientziaarrakastatsua izan zen eta 5S Klubean sartu ginen.

Harrezkero, 5S-ak beste zenbait arlotan ezarri ditugu, hala nola,bulegoa, artxibategia, lantegia, biltegiak, kanpoko guneak,informatika, ibilgailuak, garbitegia. Prozesua Kalitate Zerbi-tzuak metodologia hau sail batzuei eskaintzea izan da.

Urtero Euskalitek eskaintzen dituen trebakuntza ikastaroetarabidali ditugu taldeak eta emaitza hauxe da: 2004. urteaz geroz-tik, 34 ezarpen egin dira eta 142 lagun ditugu jada trebatuta.Euskaliten kanpo ikuskapenen bitartez hamar Arloko diplomalortu ditugu, eta aurtengoak falta dira oraindik.

Bestalde, 5S Barne Plana ere ezarri dugu, horren bitartez Udale-ko taldeen barruan baliabideak, ideiak eta esperientziak truka-tzeko, taldeen arteko lankidetza sustatzeko, barne auditoriakegiteko eta arloen artean bisitak egiteko. Prozesu horretan 5Smetodologiaren ezarpenak zeharkakoak izatea izan da gure hel-burua eta zerbitzu desberdinek –hala nola, Lan Arriskuen Pre-bentzio eta Ergonomia, Kontratazioa, Mantentze-zerbitzua etaBarne Komunikazioa sailak– Ezarpen Taldeekin harreman estuaizan zezatela.

Langileen engaiamendua gakoa da ahalegin hone-tan. Nolakoa izan da euren erantzuna? Eszeptikoakal ziren?

Egia da. Arrakastaren gakoa pertsonen engaiamendua da, zuzen-daritzetatik hasi eta lantaldeak osatzen dituzten langileetara, eta,batez ere, 5S taldeen erabakiak onartu eta eurek proposatutakoneurriak jarraitu behar dituzten arlo bakoitzeko langileena.

Eszeptikoak zirenak konbentzituz joan gara, 5S-ak dakartzatenabantaila eta hobekuntzak ikusten joan diren heinean.

Denbora honetan porrot egin duten bi ezarpen baino ez dituguizan, engaiamendu eta parte hartze faltagatik, baina beste ezar-penek arrakasta izan dute motibazio eta automotibazioagatik.Oso pozik gaude erantzunarekin eta langileek lan on bat egitekoerakutsi duten interesarekin, kontuan izanik 5S-en ezarpen egokibatek eguneroko lanari ahalegin garrantzitsu bat gehitzen diola.

Itxuraz behintzat gauza hain sinplea izanik, zerhobekuntza lortu ditu Udalak eguneroko laneanestrategia horri jarraituz?

Onurak asko dira. Ukiezinetatik hasita, taldean lan egitearen kul-tura eta kontzientzia, motibazioa, engaiamendua, kohesioa, talde-aren parte sentitzea, sormenaren sustapena, eta abar. Ukigai edobegi bistakoen artean, aipagarriak dira bitartekoetan aurrezpenekonomikoa, espazio aurrezpena, paper aurrezpena eta herritarreieskaintzen diegun zerbitzu eta atentzioaren hobekuntza.

Iker BasterretxeaEtengabeko Hobekuntza arduraduna, Arcelor Mittal Sestao

Zergatik erabaki zuen enpresak 5S-ak ezartzea?

Etengabeko Hobekuntzaren aldeko apustua eginez, 1999anArcelor Mittal Sestaok 5S metodologia ezartzea erabaki zuen,era jarraian arlo edo lanpostu bakoitzeko kondizioak hobetzekoasmoarekin. Baldintza horien artean daude segurtasuna, langiroa, langileen motibazioa, efizientzia, kalitatea, produktibita-tea eta erakundearen lehiakortasuna.

Berebiziko garrantzia eman diozue segurtasunari.Nolakoa izan da metodologiaren ezarpen prozesua?

2003. urtean segurtasunaren S hizkia gehitzea erabaki genuenmetodologian pausu bat gehiago emanda, eta hori dela eta, 5Smetodoari 6S metodoa esaten hasi ginen. Ekimen erabat positi-boa izan zen eta langileen artean euren jardunean 5S-ek segur-tasunari dakarzkion onuren kontzientzia zabaldu zuen.

Hain gauza sinplea izanik, ze onura eskuratu dituenpresak estrategia horiek ezarrita?

Ezarpenaren hasieratik lortu ditugun onurak asko izan dira.Horien artean azpimarratzekoak dira langile guztien engaiamen-dua proiektu komun batean, lantaldearen sentimendua indartzeaeta hierarkia maila guztietan proiektu arrakastatsu baten parteizatearen satisfazioa, Euskalit bezalako erakundeek aintzat har-tzen duten proiektua, gainera. Era berean, ordenak, garbitasunaketa diziplinak lan ingurua leku seguruago eta atseginagoa egindute.

Krisiak proiektuan eraginik izan al du?

Krisiak edozein industri plantaren eguneroko jardunei eragitendie. Merkatuaren eskariaren murriztetik sortu diren produkziogutxiagoko tarteek balore erantsien programak ezarri eta sendo-tzen jarraitzeko aukera eman digute. Horrela, langileentzako tre-bakuntza jarduerak eta 6S metodologiari buruzko esperientziaktrukatzeko bilerak sendotu egin ditugu.

Begoña MinaurKazetaria

Page 20: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 20

Behin “talentuaren gerra”ren aroa bukatuta, orainaniztasunaren garaian gaude. Halere, enpresek talentu baka-rraren ideia linealarekin jarraitzen dute: adimen-koefizien-tea eta prestakuntza akademikoa. Howard Gardner-ek,Harvard Unibertsitateko Hezkuntzako irakasleak, zalantzanjarri zuen adimenaren kontzeptu inozo hori, 80ko hamarka-dan. Gizakiok adimen-mota bakarra izan beharrean, adi-men-mota asko ditugula erakutsi zuen. Horregatik, etadenborak aurrera egin ahala, talentu-modu berriak sortudira, eta oraingo hau emakumezkoen talentuaren ordua da.

Emakumezkoen talentua betidanik egon da hor; halere,sekula ez da oraingo moduan nabarmendu, behar bezala gai-lendu zedin giro egokirik egon ez delako, eta, baita ere,orain arte merkatuak eskatzen ez zuelako. Eduki, denokdaukagu talentua, bakoitzak berea. Emakumea izatearenabantaila, talentuaz ari garela, honako hau da: bizitzak auke-ra gehiago eskaintzen dizkigu gure adimen emozionalagaratzeko. Gaur egun, talentua, enpresa-munduan, %66 eta %90 artean adimen emozional hutsa da, eta, gainera, harre-manen eta gizarte-sareen garaian bizi gara.

Emakumeok asko dakigu horretaz, eta teoria jakiteaz gain,hura aplikatzen ere badakigu. Egia da emakume guztiok ezdugula talentu berdina. Paradoxa handia da: aukera askodauzkagu, erronkak eta, aldi berean, zailtasun handiak eta,batez ere, garrantzi handiko aukera zailak egin behar izatenditugu. Zergatik ematen du hain zaila? Ingurunea funtsez-koa da talentua –gaitasunaren eta konpromisoaren aldetik–modu egonkorrean ager dadin. Erakundeak gai badira ber-tan lan egiten duten profesionalek euren onena eman deza-ten, uka ezinezko abantaila daukate; halere, oraintsuegindako ikerketek erakusten dute horren gaineko enpresa-kudeaketa ez dela behar bezain ona izaten. Egoera horigizartean gertatzen denaren isla da; aldaketak, batez ere,kanpotik ezartzen dira (araubidea, gizarte-presioa, moda,etab.), eta ez hainbeste oreka baten edo aukera-berdintasu-naren beharra dagoela benetan ikusten delako.

Testuinguru horretan, kanpoko berdintasunaren aurrean,barruko desberdintasuna sortzeko arriskua daukagu. StephVermeulenek zioen bezala, talentua bestelako adjektiboezlagunduta joan daiteke: talentu ahitua (fisikoki pot egindabukatzea), talentu anomikoa (helburu-falta, mesfidantza),talentu adoregabea (mendekotasunak, beldurrak) edo talen-tu deszentratua (erruduntasun-sentimenduak, aspergura).Talentua hor dago, baina konpromisoa gero eta txikiagoa da,eta oraindik ez dakigu iragartzen zenbat iraun behar duen.Orduan, ingurunea da gure gaitz guztien erruduna? Baietzerantzuten badugu, beste batzuei ematen diegu ahalmenagure etorkizuna erabakitzeko, eta erantzukizunei uko egitendiegu. Ondo frogatuta dago emozio-espektatibak, berez,bete egiten direla. Albert Ellis-ek, terapia kognitiboarengurasoetako batek, ABC modeloa garatu du. Honela azal-tzen du berak: A gertaerari dagokio (Activating event); Condorioei (Emotional Consequence). Bere ustez, gertaerabaten ondorioak aurrez jakin ditzakegu, ez gertaeragatikberagatik, baizik eta B letrari dagozkion usteengatik(Beliefs); usteek eragiten dituzte ondorioak. Gauzak horre-la, emakumearen lidergoaren ekuazioan, ingurunea osagaie-tako bat da bakarrik, baina osagai garrantzitsuena gureusteak dira.

Emakumezkoen talentua, funtsean, emakume izatea da, etaemakume izaten gozatzea, horretan sinistea. Izan zaitez zuzeu; hori da edonori eman diezaiokegun aholkurik onena.Norberaren nortasunari uko egitea lanpostu edo gizarte-estereotipo batean egokitzeko, hori da emakume askok eginizan dutena aurrera egin ahal izateko. Bizirik irautea etabizitzea ez dira gauza bera, oso desberdinak dira. Guretalentua kanpora ateratzen uztea, hori da bizitzea!

Marta RomoInnopersonas-eko kidea

Marta Romo, La mujer líder (Planeta, 2008) liburuaren egilea da

Emakumezkoen talentua enpresan

GI

ZA

B

AL

IA

BI

DE

AK

IVA

Peko I

tzu

ltzail

e Z

erb

itzu

Ofi

zia

lak (

IZO

) it

zu

lita

koa

Karm

elo

Alt

un

a

Page 21: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 21

IN

FO

RM

AZ

IO

AR

EN

E

TA

K

OM

UN

IKA

ZIO

AR

EN T

EKN

OLO

GIA

K

Gero eta gehiago dira software librearen aldeko alda-rriak. Patxi Lopez lehendakariak orain baino lehenere esana du hura sostengatzen duela. Euskal Herri-

ko Informatika aholkularitza askok baino gehiagok aukerahanditzat jo dute software librea. Bestalde, Katalunian, soft-ware librea sustatzeko lanean ari da Generalitat. Orobat,Madrileko Udala. Munduan ere ohikoak dira software horrenaldeko jarrera eta erabaki hartzeak. Batean, jakingo dugu2008an Brasilek 167,8 milioi dolar aurreztu zituela softwarelibrea erabiliz. Bestean, Alemaniako gobernuak 500 milioieuro bideratu dituela, aurten bereon, software librera. Hurre-na, gobernu britainiarrak iragarria duela Administrazioansoftware librea egokitzeko plana. Urrunago, Vietnam softwa-re librera aldatu dela eta NASAk berak ere software libreramigratu dituela hainbat datu-base.

Software librearen aldekoek ez dituzte arrazoiak ezkutatzen.“Software libreak berdintasuna, parte hartzea eta solidarita-tea sustatzen ditu”. “Giza garapena, jakintzaren gizartea etaberrikuntza teknologikoa bultzatzen ditu”. “Ekonomikokierrentagarria da”. “Independentzia teknologikoaren giltzada”. “Enpresa jakin batek har litzakeen neurri eta erabakienarabera jokatu beharra saihesten laguntzen du”… Horiek etagisa bereko hamaika argudio entzunarazi dizkigute. Ordea,zertaz ari dira, zehazki?

Software librea, lizentzia librea eta besteSoftware munduan ohiko kontzeptuetarik bat da lizentzia,programa informatikoaren jabearen eta erabiltzailearen arte-ko kontratua, alegia. Horrenbestez, software libreak lizentzialibrea dakar aipura, esan nahi baita, 1985. urtean RichardStallman estatubatuarrak sortu zuen Software Librearen Fun-dazioak definitu zuen terminoa. Haren arabera, honako lauaukeron jabe egiten da lizentzia librearen erabiltzailea: lehe-nik, mugarik gabeko erabilera eman diezaioke softwareari(erabilera pribatua, publikoa edota komertziala); bigarrenik,erabiltzaileak softwarea eraldatu ezinik ez du; hirugarren,kopiatzeko eragozpenik ez dago; laugarren, softwarea hobe-tu daiteke, eta hobekuntzak nolanahi argitaratu. Lau baldin-tzok zedarritzen dute software librea, eta haietarik batbetetzen ez bada, ezin esango da software librea denik.

Lizentzia librearekin batera, dena den, badira eite berekobeste zenbait lizentzia ere, arestian aipatu lau baldintzak ezeze, klausula gehigarriak erantsirik dakartzatenak. Ezagunenartean dira, adibidez, EUPL (Europar Batasunaren LizentziaPublikoa), CC (Creative Commons), Copyleft, eta beste.EUPLri dagokionez, interes berezikoa da administraziopublikoentzat, Europako Batzordeak onartutako lizentzialibrea baita, Europar Batasuneko administrazio publikoetansoftwarea libre zabaltzeko helburu duena. Creative Commons, berriz, kasu berezia genuke, lizentzia libreen epi-grafean sartzerik ez badago ere. Guztiarekin ere, CCren sor-

tzaileek lizentzia libreak edo kode irekiko lizentziak erabil-tzeko aholkua ematen dute softwarea lizentziatzeko garaian.

FLOSSen onurakDuela gutxi arte, administrazio eta enpresek marka jakinbaten aplikazioa erabili izan dute, horrek segurtasuna, sendo-tasuna eta eraginkortasuna bermatzen zuelakoan. Gaur egun,aldiz, gero eta gehiagotan onartzen –eta sarri, hobesten– diraFLOSS (Free-Libre-Open Source Software) software libreakintegratzeak eskaintzen dituen aukerak.

David A. Wheeler software ingeniari eta adituaren iritziz:“Kode irekiak merkatuaren kuota esanguratsua du. Kasuaskotan, berak du errendimendu onena. Kode irekiak segur-tasun handiagoa du, batik bat Windowsekin konparatzenbada. Haren jabetzaren kostua kode itxiarena baino txikiagoada, gehienetan, eta plataforma kopurua hazten den eran,bereziki… Uste dut aukera irekiak zinez eta benaz hartubehar direla kontuan ordenagailuentzako programak etahardwarea behar diren orduan”.

Software librea, gaurtik biharreraOinez, bidea eginez

Lau iritzi bildu ditugu sail honetara. Lau ahots dira, nor

bere aldetik gogoetan. Administrazioa, enpresa priba-

tua, unibertsitatea eta gizarte eragileak, lau iritzi, soft-

ware librearen aldekoak guztiak. Ezinbestean, ordea,

nork bere baiak eta ezak ekarri ditu plazara…

Jose Angel RodriguezInformatika-sistemen zuzendaritzaEusko Jaurlaritza

Software librea eta Administrazioa

Nahasmen pixka bat badago, eta demagogia pixka bat erebai, software libreaz hitz egiten denean, haren ingurukogizarte eragileez ere hitz egiten delako. Lehenik eta behin,halako ekoizpen intelektual baten lizentzia-ereduari eragitendio gai honek. Ekoizpen intelektuala diot, programatzaileak

Page 22: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 22

Eneko AstigarragaCodeSyntax

Software librea bai ala ez?

Bai, zalantzarik gabe software libreari bai. Gizarte ikuspegitik,zein administrazio edo enpresen ikuspegitik hainbat arrazoidaude software librearen aldeko hautua egiteko. Besteak beste,lankidetza kultura bideratzen du; giza garapena, jakintzarengizartearen ezarpena eta, enpresen ikuspegitik, lehiakortasunaeta berrikuntza teknologikoa ere bultzatzen ditu. Dagoeneko,nabarmena da software askeak gizarteari eta euskal ekonomiariegindako ekarpena eta etorkizunari begira duen potentzialtasu-na. Esate baterako, jakina da software libreak ekonomia etaenpresa lokalen garapena errazten duela. Administrazioarenikuspegitik, software libreak baliabideak berrerabiltzeko eskain-tzen duen aukera edo eskubide eta aukera berdintasuna susta-tzen dituela azpimarratuko nuke.

CodeSyntax enpresa eta software librea

Enpresa sortu zenetik, 2000. urtetik, lan egiten du CodeSyntax-eksoftware librearekin, kode irekiko soluzioekin. Behar genituenCMS (Content Management System) edo eduki kudeaketa sistemaeleanitzentzat irtenbide egokiena software askean zegoela kontura-tu ginen; aukera batzuk eta besteak frogatu, eta Zope, Plone etaPython teknologiekin lanean hasi ginen. Gaur egun, softwarelibrea diren beste teknologia batzuekin ere egiten dugu lan.

Software librearekin lan egiteak enpresa teknologikoki egunera-tua eta abangoardian egotea ahalbidetzen du. Erabiltzen dugunteknologiaren garapenean parte hartzen dugu nazioarte mailan.Mundu guztiko ehunka ingeniarirekin batera ari gara garapenlanean –PloneGov edo EZweb proiektuetan, esate baterako–, etahorrek gure enpresaren berrikuntza maila eta lehiakortasuneanzuzenean eragiten du. Software jabedunarekin ezinezkoa edooso garestia litzateke gurea bezalako enpresa batentzat.

Software librea eta euskara

Argi dago azken urteetan, software libreari esker, maila handikosoftware produktuen euskarazko bertsioak izatea bideratu dela:Firefox, OpenOffice... Era berean, software propietateduna sor-tzen duten enpresek beren produktuak euskaratzeko presioa sen-titu dute. Egunetik egunera handitzen doan euskarazko softwarekatalogoa (http://softkat.ueu.org/) ikustea baino ez dago.

Software librea gurean ezartzeko zailtasunak

Aldaketak beti ematen du beldurra, “aldaketaren kostea” deitzenzaiona dauka inplizitu. Horrez gain, zenbait ikerketak adieraziduten bezala, ezaguera falta, heziketa falta eta abar aipatzendira. Kontuan izan behar dugu duela gutxi arte soluzio jabedu-netan trebatuak izan garela eta software jabeduna erabiltzen ira-katsi digutela. Etorkizunean, ohituagoak egongo gara softwarelibrea erabiltzen.

ordenagailu programa asmatzen duelako, idazleak liburua idatzieta musikariak kantua asmatzen duen eran. Hortaz, egileari bes-terik ez dagokio haren lizentziamendu eredua erabakitzea, bere-ak baititu bai egile eskubideak eta bai jabego intelektuala ere.Erabilera-lizentzia eredu batzuk (CC, Copyleft, GPL, etab.) lanaskori aplika lekizkioke –idazlanak, musika…–, eta ereduhoriek ordenagailu programei aplikatzerakoan, software libreizena jaso ohi dute, baina beraien arteko ezberdintasunak kon-tuan hartu behar dira. Alegia, halako software baten egileak kon-pentsazio jakin bat –dela ekonomikoa, dela beste era batekoa–nahi badu berak egin duen produktu baten erabileraren truke,eskubide osoa du.

Bigarren, software libreaz ari garenean, joera handia dagomahai gaineko aplikazioei buruz besterik ez jarduteko (Win-dows vs Linux edo MS-Office vs OpenOffice, web nabigatzai-leak…), nahiz eta erakundeek –Administrazioak, besteak beste–erabiltzen duten software libre kopuru handia egon merkatuan;haien oihartzun mediatikoa txikia izan, ordea!

Eusko Jaurlaritzak inbertsio handia egina du Administrazio Elek-tronikoa abiarazteko, eta hori ez litzateke posible izango softwarelibrekoak diren ekoizpen askoren erabilerarik gabe (ikus EstandarTeknologikoen Dokumentua” www.euskadi.net helbidean).Jaurlaritzak, halaber, gainerako administrazio publikoekin elkareragiteko maila handia lortzeko konpromiso sendoa hartua dubere gain, software librean oinarritzen diren teknologien erabile-rari esker. Software librea erabiltzeak izan litzakeen desabantailaknorberaren berezitasunen araberako doitzeak behar dituen euska-rri egokia eta laguntza teknikoa ez izatetik datoz.

Software librea Administrazioan inplementatzekozailtasunak

Sare Korporatiboaren (Linux zerbitzariak, web zerbitzariak Apa-cherekin, web aplikazioak Tomcat-ekin, MySQL datu-baseak, e-learning Moodle eta Zope-rekin, firewall-ak, sare monitorizazioa,etab.) beharrizan profesionalei dagokienez, ez dago softwarelibrea inplementatzeko zailtasunik, zeinahi softwarek –izan libreedota jabeduna– dakartzan ohiko arazo teknikoak aparte.

Gaur egun, software libreko mahai gaineko aplikazio gutxibatzuen ikuspena eragozten duen arrazoi bakarra arazo prakti-koa da: hedatzeari, euskarriari eta kalitatezko laguntza teknikoaizateari lotutako zailtasunak dira.

Software librea Administrazioan inplementatzea etaeuskara

Eusko Jaurlaritzak urteak daramatza software librea sustatzen,Linux-en oinarritutako zenbait banatze lantzearen bidez. Ekime-nok, alabaina, ez dute izan estatuko beste zenbait autonomiaerkidegotakoen oihartzun mediatiko bera, aipatu banatze horiekobjektiboki bezeria murritza dutelako, euskarazko itzulpenakbaitira. Oraindaino, hauek egin dira: Euslinux: 2001 (Mandrake8.2n oinarritutakoa), 2003 (Mandrake 10) eta 2005 (Debian).

Bestalde, euskararen erabilera lehentasunetako bat denez, ahale-gin handiak egin dira mahai gaineko software zabalduenarenegileak bere ekoizpenen euskarazko bertsioak (“lokalizazioa”)izan ditzan, herritarrek aukeratzeko modua izan dezaten. HorrekAdministrazioari berari ere eragiten dio, non langileak ordena-gailuan euskaraz lan egitea aukera dezakeen.

Page 23: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 23

Gorka AzkarateIrakaslea.

Librezaleak.org-eko kide

Software librea gurean

Blogari euskaldun batzuek beren estatistikak erakusten dituztenoiz edo noiz. Badirudi Mozilla Firefox nabigatzaileak, euska-raz, gure blogosferan aspaldidanik eskuratu duela lidergoa.Nabigatzailea euskaraz dago eta, hori ez ezik, gehigarri interes-garri asko ondo integratzeko aukera handia eskaintzen du:Xuxen eta Euskalbar, besteak beste. Firefox nabigatzailearennagusitasuna da, nire ustez, software librearen berririk onena.

Zailagoa da jakitea OpenOffice paketea zenbatek erabiltzen duen.Administrazioan, askok MS-Office besterik ez du erabiltzen;baina, era berean, batez ere euskaraz lan egiten dugunok nahiagodugu OpenOffice paketea. Formatu gehiagorekin bateratzekoarazo gutxiago dugu. Euskal bertsioak eta euskarazko gehigarriakeskuratzeko arazo gutxiago... Doanekoa eta segurua da.

Euskarazko edukiak eta software librea

Software librearen gainean eraiki diren proiektu oso interesgarriasko daude. Guztiak ezin aipatu eta pare bat. Lehena, EuskalWikipedia. Uda honetan 40.000 artikuluren kopurua gainditudu. Ingeles Wikipediak 3.000.000 artikulu dauzka. Alde handia,baina proportzioan Euskal Wikipedia itzela da. Bigarrena, blo-gak editatzeko plataformarik onenetakoa, WordPress, euskaratu-rik dago. Horren gainean hedabide tankera har dezaketen blogakager daitezke. Euskal Herrian badira beste sistema autoktonobatzuk software libreari oso lotuak: blogari, nireblog.com...

Creative Commons lizentziek eskaini duten eredua ondo apro-betxatzen ari da gure hizkuntza.

Software librearen argi-ilunak

Onurak. Merkeagoa da, lizentziak guztion artean ordaindu beharbaititugu. Seguruagoa ere bada, gutxiagotan “erortzen” edo kutsa-tzen da birusekin. Gure ikuspegi lokaletik begiraturik, softwarelibrea euskaldunagoa da. Itzultzeko ez zaio inori baimen bereziaeskatu behar. Itzulitako lana alferrik galduko ez den segurtasunhandiagoa dugu. Gauzak modu efizienteagoan gordetzen dira.Memoria espazioa hobeto aprobetxatzen da. Justuagoa eta librea-goa da. Jo, bestela, Richard Stallmanen argudioetara...

Gaitzak? Bi motatakoak. Lehenak, Windowsen monopolio egoe-ratik sortzen direnak. Batetik, software librea “zaila da eskura-tzen” (Windows “berez” topatu dut, bestea deskargatu egin behardut, instalatu egin behar dut...). Bestetik, programa edo webgunebatzuk Windowserako egokituak topatzen dira edo errazago topa-tzen dira Windowserako beste euskarrietarako baino. Bigarrenmotako gaitzak subjektiboagoak dira: estetikoki, software libreaitsusiagoa da. De gustibus non est disputandum.

Jon ArizkunKazetaria

Iratxe EsnaolaDeustuko Unibertsitatekoirakaslea, ‘.EUS’ ekimenarensustatzaileetako bat

Software librea bai ala ez?

Bai, eta zalantzarik gabe. Software librea alternatiba erreala da,berdintasun eta askatasun teknologikoa errespetatzen ditu; esku-ragarritasuna, hizkuntza-aniztasuna eta etengabeko berrikuntzabermatzen dituen teknologia mota bakarra da. Beraz, eremuguztietan, software libreari bai, baina poliki-poliki, goizetikgauera aldatzeko beharrik gabe. Erabilera-eremuaren eta lekuanlekuko ezaugarrien arabera bada ere, oro har, epe luzerakoproiektutzat ulertzea ezinbestekoa da: batetik, urratsak pixkana-ka ematea eta jendea trebatzea ezinbestekoa dela kontuan hartuzeta, bestetik, kontzeptuak eta aldaketarako arrazoiak azalduzeta, horren bitartez, erabiltzaileen parte-hartze aktiboa bultzatuz.Software librearen hedapen orokor hori helburu, bidea eginbehar da. Nik nire bide partikularra egin nuen eta sistema eragi-le eta aplikazio libreak erabiltzen ditut.

Software librea eta unibertsitatea

Unibertsitateak, ikerketaren, berrikuntzaren eta goi-mailakohezkuntzaren espazio nagusi izanik, ikasleen eta irakasleenjakin-mina eta jakintzaren partekatzea bultzatu behar ditu, baitaeremu teknologikoan ere. Horretarako, ordea, ezinbestekoa dasoftware librea erabiltzea: kode irekikoa delako eta horrek pro-gramak aztertzea, berauetatik ikastea, kopiatzea, aldatzea, hobe-tzea eta berriz banatzea ahalbidetzen duelako. Horiez guztiezgain, noski, beste arlo batzuetan ere ekarriko lituzkeen onurak(eskuragarritasuna eta hizkuntza-aniztasunaren bermea, adibi-dez ) unibertsitateak ere jasoko lituzke.

Euskara software librearen munduan

Software librea da euskararen teknologia, eta euskarak softwarelibrea ezinbestekoa du. Euskarak bere erritmo propioa du eta,eremu teknologikoan ere, bere erritmo propioan garatzeko aska-tasuna behar du. Software librea da, dituen ezaugarri teknikoen-gatik, hizkuntza-aniztasunerako garapena bultzatzen etaahalbidetzen duen bakarra. Software libreak ateak irekiak ditueuskararentzat. Eta, hori horrela, euskaldunon esku dago soft-ware librearen munduan euskarak izan duen eta izango duengarapenaren ardura. Hori da euskarak behar duena: bere errit-mora eta bere hiztunen konpromiso aktibora egokitzen den tek-nologia ireki eta librea, software librea, alegia.

.EUS domeinua eta software librea

.EUS domeinuaren proiektuak euskara eta Internet uztartzenditu. Proiektu horrek teknologien eremu zehatz batean, Interne-ten, euskarak eta euskal kulturak dituzten erronkei erantzun nahidie. Software libreari dagokionez, .EUS domeinuaren proiek-tuak eta, beraz, PuntuEus Elkarteak, ez du inolako jarrerarikhartzen, Interneten euskara eta euskal kultura sustatzetik harago.Interneten euskaraz nabigatzea da bultzatu nahi duguna, bainasistemaren ezaugarriei erreparatu gabe.

Page 24: IVAP Jose Maria Muñoa,

NO

RM

AL

IZ

AZ

IO

A

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 24

“Gure ikasleak arraro idazten hasi dira”. Duelahamar bat urte irakasle batek jakinarazi zidanordura arte ez bezala hasi zirela idazten bere ikas-leak. Elkarri pasatako mezuetan eta agendetakooharretan, estandarretik dezente urruntzen zenmodu batean hasita omen zeuden idazten.

Bat-batean, gazte guztiak “gaizki” idazten hasi ziren: batuaeta euskalkia nahastuz, “euskañolera” beldurrik gabe joz,letrak ahaztuz edo ordura arte ahozko erabilerara mugatutakojoera batzuk lotsagabeki erabiliz.

Jokaera hura ez zen erabat berria, eta beste hizkuntzetan ereaurki zitekeen, baina oso epe laburrean uste ez bezalakoindarrez hedatu zen, teknologia berrien eta telefonia mugiko-rraren ugalketaren eraginez. Adierazkortasuna lortu, arauaktransgreditu eta talde-nortasuna indartzeko asmoak ageriko-ak ziren. Horretarako, gazteek –beraiek ziren idazkera haugehien zerabiltenak– kode kolokialago baten alde egin zuten,ahozko erabilerara gerturatuz.

Lehen momentuko erantzuna berbera izan zen hemen etamundu zabalean: sorpresa, kezka, beldurra eta arbuioa: “Horigaizki dago”, “gazteei ahaztu egingo zaie ondo idazten”,“bide horretatik gure hizkuntzak galbidera doaz”... Ingelesariburuz “text messages are destroying our language” (testumezuek gure hizkuntza desitxuratzen dute) edo “our languageis being murdered” (gure hizkuntza erailtzen ari dira) bezala-ko izenburuak idatzi baziren, ez da harritzekoa idazkera berrihonek beldurra sortu izana hainbat euskaltzalerengan.

Sistema linguistikoetan aldaketak planteatu diren guztietanizan ohi dira gisa honetako erreakzioak. Gure historia ger-tuan, esate baterako, “c” ren ordez “k” erabili behar zeladefendatzen zutenei euskara kakazten ari zirela aurpegiratzenzieten. Eta hemerotekara jo besterik ez dago, batuaren ingu-ruko eztabaida garratzen berri izateko.

Askoren ustez, gainera, horrelako fenomeno batek hizkuntzanagusietan eragin zitzakeen kalteak txikiak izan arren, gureabezalako hizkuntza minoritario eta minorizatu batean, ondo-rioek askoz ere larriagoak behar zuten derrigor. Gogoan dutZazpiak Batman kolektiboak kaleratu genuen SegapotoenMezu Sekretuak hiztegia zela eta, ikastola bateko batxilergo-ko ikasleekin izan genuen eztabaida, idazkera hau eta gure

liburuxka guztiz kaltegarritzat jotzen zituztelako euskararenegoera ahula zela eta.

Mende hasierako beldur horiek, ordea, asko baretu diraazken urteotan, idazkera honek sekulako hedadura hartzeazgain, bere funtzioak, erabilera esparruak eta mugak oso garbigeratu direlako. Guri dagokigunez, badirudi Mihiluzen dara-bilgun esamesen inguruko probak balio izan duela, jolastekoeta erabilera informalerako dela gizarteratzeko.

Gazte gehienek bai baitakite kode hau noiz erabili behar deneta noiz ez. Tolosako gazteen artean oso zabalduta egon da“Zergatik?” galdetzailearen ordez “Zeba?” erabiltzea. Behinea euskarazko azterketetan “Zeba?” erabiltzen ote zuten gal-detu nien gazte batzuei, eta denek erantzun zidaten ezetz,“Zergatik?” erabiltzen zutela. “Zergatik?” galdetu nien, etaberaiek ”Zeba bai!”. Ondo bereizten zuten bat erabilera for-maletarako zela eta bestea, berriz, informaletarako.

Eta nabarmentzekoa da, euskarak bat egin izana fenomenounibertsal honekin eta gazte euskaldunek idazkera hau berenegoera soziolinguistiko berezitik berreraiki izana, nazioarte-ko esamesetan ohikoak diren joerak (letrak galdu, zenbakiakletren ordez…) gure egoerari dagozkion beste batzuekinnahastuz; kodeen arteko alternantziarekin, adibidez.

Horregatik, idazkera berri honek, kezka iturri izan beharrean,pozerako arrazoi izan beharko luke, euskara, gazteen artekohizkuntza bizia dela esan nahi duelako. Gaia sakon aztertuduen David Crystal hizkuntzalariak ere lasaitasun mezuazabaldu izan du gai honen inguruan.

Euskaldunok, kezkatzekotan, beste gai batzuez arduratubeharko baikenuke: gazteek euskararen behar bezalako eza-gupen mailarik ez izateaz, kode bakoitza noiz erabili beharden ez bereizteaz, erabilera eskasaz edo araua ez ezagutzeaz,esate baterako.

Kike AmonarrizTelebistako aurkezlea eta soziolinguista

Zr dgu sms-n

ald t kntra

Page 25: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 25

BA

A

L

ZE

NE

KI

EN

?

Masoneria Euskadin

aur egungo masoneria Londres hiriansortu zen 1717.ean, The Crown, Thegoose and the gridiron, The aple-tree etaThe Rummer and grapes tabernetan bil-tzen ziren lau logiek erabaki zutenean

Londreseko Logia Handia1 sortu, eta hargin askeen ermanda-de zaharren esanahia eraldatzea eta adimen-espekulaziorakoerakunde bihurtzea. Horretarako, sinbolismo eraginkorrazbaliatu ziren, zeharkako soziabilitate baten esparruan, erlijio,giza jatorri eta jarduera profesionalen ezberdintasunekikobarne behaketarako bide bezala.

Masoneria hasierako senidetasun bat da. Baina zer da hasie-ra? Hasiera da edozein esperientzia edo edozein ezagutza,gu hunkitzeko, eraldatzeko eta gugan aldaketa prozesu batpizteko ahalmena duena.

Eraldatzen gaituzten bat-bateko hasieraz beteta dago bizitza:sexualitatearen aurkikuntza nerabezaroan, maitasuna, amata-suna edo aitatasuna, arte-gozamena...

Masoneria, masoi metodoa2, hazkuntza edo eraikuntza per-tsonalaren prozedura baten aplikazio antolatua besterik ezda, tradizio historiko luze baten fruitua den erritu-metodo batjarraitzen duena. Eraikuntza hitza, ez da kasu honetan litera-tur lizentzia soil bat; izan ere, masoneriak, hasieran, “gurebizitza pertsonalerako metafora” bat proposatzen digu.Masoi metodoaren jatorria, gaur egun psikologian “hazkun-tza pertsonala” deitzen den horren inguruan, masoneriakaurrez egindako aurkikuntza batean dago.

Erdi Aroko hargin eta eraikitzaileek ondorioz betetako psi-kologia-errealitate bat aurkitu zuten: errealitatean jardutendugunean, gure ekintza ez da gugandik kanpora soilik zuzen-tzen, baizik eta nolabait, gure nortasunean ere islatzen da, etaezagutza horren berri masoi-metodoaren funts guztia gorde-tzen duen hitz gutxiko esaera batean bildu zuten: Cela que tufais te fait. (Zuk egiten duzunak egiten zaitu. Egiten duzunazara)3.

Hasierako metodoak, “kontzientziaren esnatzea” proposa-tzen du, gizabanako bakoitzaren argiak gehitzea, denboraketa espazioak emandako ordenaren esperientzia metatuaerantsiz; baina hori ez da bakarkako eta isolatutako lanarekinsoilik egiten, bakoitza tangentzialki besteekin harremanetanjartzen den “billar bola” bat balitz bezala baizik. Masone-riak, talde-osagai amultsu bat gehitzen du, nolabait, gure

biografia beste senideenarekin nahastea behartzen duena,batez ere Logiakoekin. Masoi bakoitza askea da (frankma-soia), baina askatasun horrek ez dio besteekin kate estu ba-tean lotzea galarazten; horrela, talde-eraikin batean harri batgehiago balitz bezala integratu daiteke. Gauzak horrela,logia guztiak ez dira soilik Ashram baten antzekoak; horrezgain, “talde dinamika” bat garatzen da. Talde dinamika horieuren burua anaiatzat duten pertsonek osatutako fratria edotalde baten barruan ematen da, erritualaren ohiko era sinbo-likoan.

Senidetasun ideia horren arabera, masoneriak4 bere historianzehar, bere kideen bitartez, ekimen ugari hasi edo gutxienezzirikatu ditu, besteak beste, bakea bilatzeko, giza eskubideendefentsarako, botere politiko eta erlijiosoaren banaketarako,kontzientziaren askatasunerako, aurreiritzi erlijioso etanazionalak gainditzeko, gerrak mugatzeko eta gainditzeko,edota mekanismo juridiko eta erakundeen sorrera bultzatze-ko. Masoi ugarik hartu dute parte honako mugimendu hauenekimenetan: Gurutze Gorria-Goraldi Gorria, boy scoutak,Nazioen Elkartea eta Nazio Batuak, Elizen Kontseilu Eku-menikoa, Rotary Cluba, Gizasemeen Eskubideen Nazioarte-ko Liga, eta Europako Kontseilua. Horrekin ez dut esan nahihoriek masoi ekimen edo erakundeak direnik, kontzientziaunibertsalaren hazkunde orokor baten fruituak dira. Denaden, masoneriak esan dezake, horiek agertu izana lagundudutela nolabait, eta ekimen horien izpiritua, bere-berea denizpirituarekin uztartzen dela, horrekin onaren monopolioaedukitzeko asmorik gabe.

Euskadin5 gaur egun jardunean ari diren sei masoi logiadaude: Gasteizen, Manuel Iradier6 (emakumeak eta gizonak)eta Ilargia (emakumeak eta gizonak); Bilbon, Luz del Norte(emakumeak eta gizonak) eta La Tolerancia7 (gizonak);Donostian, Gipuzkoa-Fraternidad (gizonak) eta Altuna8

(emakumeak eta gizonak)9.

Javier Otaola http://colectaneamasonica.blogspot.com

G

1 http://en.wikipedia.org/wiki/Freemasonry2 OTAOLA, Javier. Razón y sentido, la metáfora masónica. Donostia:Hiria liburuak, S.L., 2006.3 http://usuarios.iponet.es/ddt/razonysentido.htm

4 http://www.glse.org5 Iparraldean ikusi: Bayonne enre l’equerre et le compas.- Jean Crou-zet.- http://www.lexpress.fr/actualite/societe/l-empreinte-la-z-eacute-l-eacute-e_498023.html6 http://rlmanueliradier.org/7 http://www.gle.org/index2.htm8 http://es.wikipedia.org/wiki/Respetable_Logia_Altuna9 http://www.rlaltuna.com/nosotros2.asp

Page 26: IVAP Jose Maria Muñoa,

A D M I N I S T R A Z I O A

EUSKARAZ 26

S o l u z i o a k

H i t z g e z i d u n a kD

EN

BO

RA

-P

AS

AK

Aurkitu beharreko hitzbakoitza letra bat gehiagoedo gutxiago duen aurreko

edo ondoko hitzaren anagrama da

1. Dohainak. 2. Emakume izena. 3. Aro, aldi, sasoi. 4. Labore mota.

5. Substantzia, mami. 6. Argitasun.

7. Pasatu, iragan. 8. Argi eta garbi.

9. Elgorria.

1

2

3

4

5

6

7

8

9

G o i t i k b e h e r a

H i t z g e z i d u n a k

1.G

razi

ak. 2

.Gar

azi.

3.G

arai

.4.

Gar

i. 5.

Gai

. 6.A

rgi.

7.Ig

aro.

8.A

rgiro

. 9.G

orrin

a.G

oit

ik b

eh

era✪

E✪

K✪

B✪

D✪

ES

EA

✪A

LD

E

✪K

IK

AR

A✪

Z

✪H

✪B

UH

AM

E✪

UT

GA

NI

BE

TA

✪A

SE

✪M

IR

AR

I✪

EZ

TI

MA

KI

LA

✪A

NA

IA

✪L

✪K

OK

ON

DO

A✪

GA

RA

I✪

HO

A✪

TE

✪U

RK

AB

EA

✪S

UA

IRUDIKOKIROLA

Letrabat

KatilutxikiaArnas

organoak

Beldurti

Errotak

Ospa!

Sortuzintuena

Kontso.bustia

Musikanota

EzkontzaLasai

Harroputz

Aiztoa

Emakumeizena

Zigorra

50

Sasoi

Ijito

Naizenhonek

Urkatzekotresna

Garra

Bizkaikoherria

Senidea

Altzarimota

Goxo

Zakotea

Utik!

Garisorta

Bete

Arraza

Kontso-nanteaEtekina

atera

Joan hadi!

Boroa

Infusiomota

Sufrea

Zuhaitzmota

Kontso.bikoitza

Page 27: IVAP Jose Maria Muñoa,

HER

RI A

RD

URA

LARIT

ZA

REN

EUSK

AL

ERA

KU

ND

EA

Zu

re d

atu

ak e

rab

iltz

eko b

aim

en

a e

mate

n d

igu

zu

. D

atu

ak f

itxa

teg

i au

tom

ati

zatu

bate

an

b

ild

uko d

ira,

eta

gu

re a

ldiz

kari

are

n e

gin

kiz

un

eta

rako e

rab

ilik

o d

itu

gu

: b

an

aketa

rako,

inkesta

k e

git

eko,

eta

ab

ar.

Datu

ak b

i ara

u h

au

eta

n j

asota

koare

n a

rab

era

era

bil

iko d

ira:

Datu

Pert

son

ala

k B

ab

este

ari

bu

ruzko a

ben

du

are

n 1

3ko 1

5/1

99

9 L

eg

e O

rgan

ikoa.

Datu

Pert

son

ala

k g

ord

etz

en

dit

uzte

n F

itxa

teg

i A

uto

mati

zatu

en

Seg

urt

asu

n-n

eu

rrie

n

Ara

ud

ia (

ab

en

du

are

n 2

1ekoa 1

72

0/2

00

7,

Datu

Pert

son

ala

k B

ab

este

ko L

eg

ea

gara

tzeko A

rau

dia

on

art

zen

du

en

a).

Fit

xate

gik

o d

atu

eta

ra s

art

u n

ah

i b

ad

uzu

, d

atu

ak a

ldatu

, d

eu

sezta

tu,

ed

o i

nori

em

ate

n e

zu

zte

ko e

sku

bid

ea e

rab

ili

nah

i b

ad

uzu

, jo

ezazu

IVA

Peko I

dazkari

tza N

ag

usir

a:

IVA

PD

on

osti

a-S

an

Seb

asti

án

kale

a 1

01

01

0 V

itori

a-G

aste

iz

Liburu hau hemen duzu salgai:

Unibertsitateko etorbidea z/g20600 OñatiTel.: 943 782 000Faxa: 943 783 [email protected]

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Page 28: IVAP Jose Maria Muñoa,

66. zenbakia 2009ko urria

10Mailegu lexikoak Jon Agirre

Erakunde Autonomiaduna

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

AD

MI

NI

ST

RA

ZI

OA

Jose Maria Muñoa,Eusko Ikaskuntzakolehendakaria

“Gure gizartea mindutadago baina derrigorra dabizikidetza”

“Euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa” sortu zuten lau aldundiekEusko Ikaskuntza 1918an. Erakundeak ibilaldi luzea egina du harrezkero, Espainiako GerraZibilak eta haren osteko diktadura urte beltzek eragin zuten etenaldia gorabehera. Jose MariaMuñoak 9 hilabete eskas du erakundearen lehendakari karguan, lehendik datorren bideariheldu eta bertan arrastoa sakontzeko asmotan da, eta proiektu eta ekimen guztien gainetik,euskaldunon arteko bizikidetza giroa hobetzea luke helburu.

5. or.

Seiri, Seiton, Seiso, Seiketsu eta Shitsuke.Gehiengoarentzat ezezagunak izango dira hitz hauek,baina 5S esperientzian murgildu diren lantaldeentzatfilosofia berri baten ardatzak dira. Bost hitz, bost “s”.Bakoitzak japonieraz kontzeptu bat azaltzen du etakontzeptu horiek aplikatuz edozein lantaldek (indus-trian, administrazioan, medikuntzan, irakaskuntzan…)eguneroko lan inguruan hobekuntza nabarmenak esku-ra ditzake. Euskal Herrian 600 dira dagoeneko 5s-enmetodologia ezarri duten lantalde eta enpresak,Euskalitek –Bikaintasunerako Euskal Fundazioak–lagunduta.

17. or.

21Software librea,gaurtik biharreraOinez, bidea eginezJon Arizkun

Eskailera-mailaatzendua: puntu eta komaIñigo Roque

11

zu

re e

txean

doan

jaso n

ah

i bad

uzu

,id

atz

i helb

ide h

on

eta

ra:

IVAP

Donostia-San

Sebastián

10

10

10

VIT

OR

IA-G

AST

EIZ

AD

MIN

IST

RA

ZIO

A

Eztabaida: Energia nuklearra,

mende berriko alternatiba?

Klima aldaketa dela eta etorkizunerako energia iturri berrien beharra gero eta argiago duteMendebaldeko gizarte zein gobernuek. Kontzientzia berri horren karira petrolioak eta zentralelektrikoek sortzen duten kontaminazioa ekiditeko energia nuklearra alternatiba garbiago bezalaaurkezten dute hainbatek. Euskal Herriko ibilgailuetan “Nuklearrik Ez!” pegatinak zaharrarenzaharragatik erori direnean, mahai gainean dugu berriz eztabaida, oraingoan klima aldaketarenurgentziaren gehigarriarekin.

14. or.

Abizen

ak

Helb

idea

Herria

Posta-ko

dea

e-posta

Probin

tzia

Izena

Mugiko

rra

ENA

NA

N/IFZ

Liburu hau hemen duzu salgai:

Unibertsitateko etorbidea z/g20600 OñatiTel.: 943 782 000Faxa: 943 783 [email protected]

HERRI ARDURALARITZARENEUSKAL ERAKUNDEA

Erreportajea: 5S, modernizazioa asiar erara