Ivan Landazabal

5
Big bang teoria BIG BANG TEORIA Big Bang Unibertsoaren sorrera azaltzeko jaiotako teoria bat da. Bertan unibertsoaren jaiotza duela 14.000 milioi urte gertatu zela proposatzen da. Hasieran unibertsoko energia guztia puntu batean elkartuta zegoen. Leherketa bat egon zen, Big Bang- na, eta materia guztia aldentzen hasi zen heinean hozten zen. Apurka-apurka materia hori erakartzen hasi zen

Transcript of Ivan Landazabal

Big bang teoriaBIG BANG TEORIA

Big Bang Unibertsoaren sorrera azaltzeko jaiotako teoria bat da. Bertan unibertsoaren jaiotza duela 14.000 milioi urte gertatu zela proposatzen da. Hasieran unibertsoko energia guztia puntu batean elkartuta zegoen. Leherketa bat egon zen, Big Bang- na, eta materia guztia aldentzen hasi zen heinean hozten zen. Apurka-apurka materia hori erakartzen hasi zen eta lehen galaxiak eta izarrak sortu ziren.

Lurraren sorrera

Lurraren sorrera

Orain arte Lurra sortzeko prozesuak 50 milioi urte inguru iraun zuela uste bazen ere, 20 milioi urte bakarrik behar izan zirela ondorioztatu du New Jerseyko Unibertsitateko zientzialari-talde batek.

• Isolamendu-teknika berritzaileak erabili dira meteoritoetatik hartutako niobioaren eta zirkonioaren forma erradioaktiboak aztertzerako orduan, elementuak laginetan bertan isolatzea lortu baita lehenengo aldiz. Kanpotik inongo eraginik egon ez zedin, metodo oso bereziak erabili dira: kanpoko eraginaren aurkako aire bidezko iragazkiak, banaketarako tresna magnetikoak eta bereizte-kimikorako teknika ugari.

• Meteoritoak eguzki-sisteman aztertu ahal ditugun egitura zaharrenetarikoak dira. Beraien osagaiak aztertuz, posible da eguzki-sistemaren eraketako gertakari nagusiak zein izan ziren eta nola gertatu ziren jakitea, gorputz horiek irten ziren lekuko aldaketen arrastoak gordetzen baitituzte euren baitan