itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK [email protected] TAILERRA: ERREKATXU, 3 an...

28
k ! ... eta itto . 2017-VII-14 1.024 zkia. 20 urte astekaria sanferminetan lekuko

Transcript of itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK [email protected] TAILERRA: ERREKATXU, 3 an...

Page 1: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

k !...etaitto.

2017-VII-14 1.024 zkia.

20 urte astekariasanferminetan lekuko

Page 2: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

ANTENAK

instalakuntzak eta konponketakantenak

Bidebarrieta, [email protected]

Tfnoa. 943 20 05 08Faxa. 943 20 04 94

Ego Gain, 2 - Bac

Tfnoa. 943 12 73 50www.trinmer.com

TELEKOMUNIKAZIOANP R O F E S I O N A L A K

VICTOR GONZALEZ FRAIZPINTURA

OROKORREAN

BB AA RR NN EE ee tt aa KK AA NN PP OO kk oo ddeekkoorraazz ii ooaa ee ttaa pp ii nn ttuurraa ,,

FFAATT XX AA DD AA KK ,, PP II NN TT UU RR AA BB EE RR EE ZZ II AA KK ,, EE NN PPAA PP EE LL AATT UU AA KK ,, GG OO TT EE LL ÉÉ .. .. ..

Bizkaia Etorbidea, 9 -ERMUA-696-565394 / [email protected]

Sostoa, 16 ac behea

Tfnoa. eta Faxa. 943 700 900

Mobila. 656 784 396

TREJOTe l : 943 -752557

Fax a : 943 -75255616 Postakutxatila - Soraluze

G a r b i k e t a e t a m a n t e n i m e n d u a

GARBIKETAK S.L.

GARBIKETAK

Tfnoa. 943 031 082Mobila 688 609 171 www.multiservicioseibar.com Barrena, 21-1.F

Superfizie mota guztietako garbiketa eta mantenimendu zerbitzua

LimpiezaMultiservicio

Eibar

PINTURAK

KRISTALAK

☎ eta faxa: 9 4 3 2 0 3 9 0 3

K R I S TA L A R L O K O S O L U Z I O A [email protected]

TAILERRA: ERREKATXU, 3an

Azitain Industrialdea, 3 H PabilioiaTfnoa. 943-120108

www. i r a zaba l . n e t

IGELTSEROAK

ERAKUSKETAArikitxaneko Zubian

Errebal, 21Tel/Fax: 943 201 922 [email protected]

Zoru mota guztiakPinturak

Dekorazioa

bagliettoPINTOREAK

Eraikuntza

Erreformak

Igeltseritza

ERREFORMAK

ROSARIO, 15 -ELGOIBAR-605 713 168 943 744 019

PROIEKTUAK-ERREFORMAK-BERRIKUNTZAK

AROTZAK

aluminiozko eta PVC-ko aroztegiabaita toldoak, gortinak, estoreak etabar

Txonta, 30 - 1. eta behea Tfnoak: 943 12 13 67 Faxa: 943 12 01 50

ERAKUSKETAEIBARREN, Urkizu 26an (Tel. 943 12 74 01)

Zure etxea, bulegoa, tailerra...aldatzen laguntzen dizugu

etorkizun hobeaz goza dezazun

943-206776

gremioen gida

INSTALAZIOAK ETAMANTENIMENDUA

[email protected] [email protected]

943 530 356688 674 242669 934 964

TELEKOMUNIKAZIOAKELEKTRIZITATEAENERGIA BERRIZTAGARRIAK

24 orduko urgentziak

610 532 922

ERAIKINEN MANTENUA

ELEKTRIZITATEA

677 51 24 62630 95 73 45943 20 06 97

Ego Gain, 9 [email protected]

Mekola, 7 - beheaTel/Fax 943 70 21 12 www.arquitectura-ei.com

olatz etxeberria martinez [email protected] Tel. 649978832

estudio etxeberriaarkitektura, hirigintza eta peritazioak

eraikin eta obretako kudeaketa teknikoa

ARKITEKTOAK

Page 3: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

astean esanakEibarko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaketa Eusko Jaurlaritzako Kultura eta HizkuntzaPolitika Sailak diruz lagundutako aldizkaria

ARGITARATZAILEA: ...eta kitto! Euskara Elkartea.

HELBIDEA: Urkizu, 11. 20600 Eibar

TELEFONOAK: 943 20 67 76 / 943 20 09 18.

FAXA: 943 20 28 72.

ASTEKARIAREN E-MAILAK: [email protected] [email protected] [email protected]

ELKARTEAREN E-MAILAK:[email protected] / [email protected]

ERREDAKZIO-KONTSEILUA:Ana Aizpurua, Itziar Albizu,Ekhi Belar, Jose Luis Gorostegi,Silbia Hernandez eta Uxue Igarza.

ADMINISTRAZIOA: Marisol Uriarte.

KOORDINATZAILEA: Ana Aizpurua.

ERREDAKZIO-BURUA: Silbia Hernandez.

DISEINUA ETA MAKETAZIOA: J.L. Gorostegi.

ARGAZKI ARLOA:Maialen Belaustegieta S. Hernandez.

HIZKUNTZA ARDURA: Juan Andres Argoitiaeta M. Aranberri.

PUBLIZITATEA: Itziar Albizu eta Belen Ulazia.

TELEFONOA: 943 20 67 76.

AZALEKO ARGAZKIA: Azitaingo Izkuak

BANAKETA-ARDURADUNA:Ainhoa Luz.

TIRADA: 8.100 ale.

INPRIMATEGIA: GERTU koop. (Oñati).

COPYRIGHT-A: ...eta kitto!

LEGE-GORDAILUA: SS/430/92.ISSN: 1132 - 1679

("...eta kitto!”k ez du bere gain hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzienerantzunkizunik)

EIBARKOUDALA

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA

Gure aurrekoek erabiltzen zuten euskeraLOTSARIXA.- Lotsa. "Makiña bat lotsari emondakua gurasueri!". LOTSARIXA HARTU.- Lotsaren lotsaz gorritu. "Arlote aren itxuriakin, lotsarixa artu neban".

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA

(HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZA)

“Zer egin dugu gaizki Hegoaldekohiriburuetan jaietako kontzertu hauekmerezi izateko? Herriko festak dira eta,lokalismo hutsagatik bada ere, gidoiakeskatzen du zaharmintzen hasitadagoen bertako artistaren bati plazaematea: Donostiak La Oreja de VanGogh-ekin bete du baldintza, BilbokEl Consorciorekin -zaharmintzen hasitadagoela eskuzabal samarra ere bada-eta Iruñeak Serafin Zubirirekin. HiriBuruzagian El Columpio Asesino erekartelean jarrita berritasuna gehitudiotela pentsatzen baduzu, begiratu

zein mendetan hasi zen talde horijotzen. Gainera, beti sartu behar diraibilbide luze samarreko eta definitibokihondoa jotako artista espainiarrak ereeta 2017ko jaietan espezie hori askougaritu da: Chenoa eta Los SecretosDonostian, Amaral eta Antonio OrozcoBilbon, M-Clan Gasteizen... Etaeskaintza oso zaharrunoa geratzen aridenez, konpentsatzeko iazko hit batjotzeko prest dagoen norbait. AurtenMorat kolonbiarrek beteko dute funtziohori Gasteizen eta Donostian: 2016anComo te atreves-ekin belarriakodoletan utzi zizkiguten. Ia egina dago,falta den bakarra da tronpetismo pixkabat -Vendetta Iruñean, En TolSarmiento Gasteizen- eta rumba ere

bai, udako beroari aurre egiteko ondobaitator gitarra bentiladore baten gisajotzea -Los Manolos Donostian, agianErnesto Gasco zinegotziak lagunduta;Gipsy Kings Iruñean-. `Baina itxaron,ez itxi kartela: euskaldunakhaserretuko zaizkigu´ dio teknikaribatek. `Egia´, erantzun dio zinegotziak.`Benga, azkar, begiratu nork ekardezakeen jende pixka bat euskarazkantatuz, baina ez konplikatu gehiegi´ .Emaitza: Zea Mays lau hiriburutatikhirutan -Bilbo, Iruñea, Gasteiz- etaGozategi lautik bitan -Donostia, Iruñea-.Panorama hori izanda, bakarrik herrimugimenduen jai-esparruetakoprogramazioak obratu dezake mirakulua”

(GORKA BEREZIARTUA, KAZETARIA)

eskutitzakOhar honen bitartez bazkide zareten eta ez za-

reten herritar guztioi jakinarazi nahi dizuegu gu-re elkarteko taberna uda garai honetan, irailarenerdi aldera arte, itxita egongo dela.

Batzordeetako aktibitateek eta bulegoko lanekez dute etenik izango eta, horregatik, zerbaitnahi baduzu bertan aurkituko gaituzu. Mendi ba-

tzordekoak martitzen eta eguenetan izango gara,19:30etik 20:30era; Xakekoak, barixakuetan,18:30etik aurrera; eta Argazkilaritzakoak, marti-tzenetan, 19:30etik aurrera. Gainontzeko ba-tzordekoekin kontaktatzeko, ohiko aktibitate gu-neetan.

Eibarko Klub Deportiboa

– Taberna itxita, bulegoa zabalik –

Datorren barixakuan, hilaren 21ean, ikasturteko azken alea kaleratuko dugu. Kontuan hartu, beraz, zorion-agurrak eta bestelako edozein informazio kaleratu nahi baduzue.

Agur esateko momentua iritsi da, atea itxi etabide berri eta ziur nago zoragarri bati ongi etorri-xa emoteko momentua. Horrelakoetan denokdauzkagu beldur eta zalantzak bidelagun, bainazer da hori zuentzat?

Orain dela urte batzuk Klub Deportiboko ta-berna hartu eta abentura berri baten murgildu zi-neten. Zuek ere ez zenuten pentsatzen denbo-rarekin taberna hori eibartar askoren etxe bihur-tuko zenik, gure bilgune, nire kabi.

Nola ahaztu zuen txaka pintxoak, kroketak, al-bondiga eta patata bokatak, txipiroiak, gazta tar-

ta... eta astebururo tripa bete dizkiguten hainbateta hainbat plater.

Baina, batez ere, nola ahaztu kirolez bustitadauden pareta haien artean izandako elkarrizke-tak, sekretuak, irribarreak, dantzak, besarkadak,malko eta kantak... horiek baitira benetan sabe-la eta bihotza asetzen dutenak.

Zuek lortu duzue hori dena, lanarekin eta, ba-tez ere, maitasunarekin. Bezero izatetik, lagunizatera.

Eskerrik asko, Ekipo, maitte zaittuegu.

M.O.

– Eskerrik asko –

Erredakzioaren oharra

Page 4: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!danon ahotan2017-VII-14

4

Aurreko asteburuan martxa betian ospatu zittuen jaixak Amañan. Nagusixen dan-borradiak aurten 25 urte bete dittuala eta, barixakuan jaixeri hasieria emoteko txupinazuaJesus Mari Olmedo “Kata”, Jose Luis Calle “Mariatxi” eta Luis Alberto Narbaizak osatzendaben hirukotiak bota eban, hiru horrek diralako danborradaren bultzatzaille nagusixak.

Hortik aurrera jaixakeztanda egin eban,domekara arte. Ha-landa be, gaur arte ezdabe jaixetako pro-gramia zihero agurtu,gaur egingo diralakojubilauendako bazka-rixa eta bertso-afari-xa, Amaña SCR el-karte gastronomi-kuan, Sustrai Kolinaeta Onintza Enbeitabertsolarixekin.

asteko

datua268.859

LeopoldoLeopoldo deitzearen garrantzia.Leopoldo Lopez esan nahi dut.Espainiako politikari gehienek berebabes osoa erakutsi dioteVenezuelako politikariari etatelebistek, egunkariek eta kazetarigehienek goraipatu egin dute“demokraziaren aldeko borroka”egiteagatik. Hor ibili dira FelipeGonzalez eta Alberto RuizGallardon Venezuelako oposiziopolitikoaren abokatu lana egiten etahemen, Euskal Herrian, IñakiAnasagasti jeltzalea gobernubolibarianoaren aurkamanifestazioak antolatzen.1999ko azaroaren 18an,arratsaldeko 21:30ean, Iñigo Egiluzeuskal kooperantea, Jorge LuisMazo apaiza eta Rafael Gomezkolonbiar kooperantea kanoabatean zihoazen, Atrato ibaiazeharkatzen. Kolonbiako eskualdehorretako indigenei etababesgabeko jendeari laguntzaematen zioten hirurek. Bapateanparamilitarren erasoa jasan zuten:Iñigo eta Jorge Luis hil eginzituzten, euren bizia ematekotxiroen eta pobreen alde. Ez ditutikusi nik PPko eta PSOEkoburuzagiak Egiluz eta Mazorenoroimenik eta omenaldirik egiten.Eta 2001eko abuztuaren 18kogauean Jorge Adolfo FreytterRomero 51 urteko abokatua hilzuten paramilitarrek, Jorge Freyttenire lagunaren aita. Baina orduanere ez nuen entzun Espainiakokomunikabideetan ezer hilketahorri buruz.Eta nor da, orduan, LeopoldoLopez famatua Espainiako klasepolitikoan hainbeste defendatzaileizateko? Lopez jauna Venezuelakofamilia aberatseneetakoarensemea da. Estatu Batuetan eginzituen Ekonomia ikasketak,gaztetatik parte hartu duultraeskuindar erakundeetan etaEstatu Batuetako errepublikaralderdiaren politikari batzuekinharreman estua landu du. 2002.urtean Hugo Chavezen aurkakoestatu kolpearen aldekoa izan zen.Orain arte “Guarimbas” edo taldearmatuak babestu ditu Caracasekokaleak sutan jartzeko eta gobernuiraultzailea bere lekutik kentzeko.Leopoldo deitzearen garrantzia.

euro, aurrekontuaren %1 (hartutakokonpromixuari jarraittuta), destinatuko dau Udalak munduko beste herrialdieri laguntzeko.Naziñoarteko laguntasun horrekin, herrialde txiroeneri laguntziaz gain, gizartiak aldatzekodakan premiñarekin konzienziatzia billatzendabe. Urtiak dira herriko hainbat kooperantebeste herrialdetan laguntzen dabiltzala.

25 urte dittuan danborradari omenaldixaegin zetsen Amañako jaixetan

ASIER EZENARRO

Aurreko zapatuan energixa barriztagarrixe-tan oiñarritutako teknologixia bertatik ber-tara ezagutzeko aukeria eskindu eben Untza-gan, Eibarko Ingenieritza Tekniko IndustrialekoUnibertsitate Eskolaren eskutik goiz osuanmartxan egon zan erakusketari esker. Ekaiñianizan zan Eguzkixaren Nazioarteko Egunarenharira prestatu eben ekitaldixan, bestiak bes-te, eguzkixak emotendaben energixari eskerdabillen sukaldia, Stirlingeguzki-motorra, eguzki-auto elektrikua, eguzki-xafla batek sortutako hi-drogenoz elikatzen danautomobilla eta bestehainbat erakutsi zittuen.

Energixa barriztagarrixakjendiari gerturatzekoerakusketia egon zan

Maialen Belaustegi

Page 5: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!danon ahotan

2017-VII-145

1) Kardiologia 2) Zirugia 3) Dermatologia 4) Dietetika / Nutrizioa 5) Analisi Klinikoak 6) Ortodontzia 7) Otorrinolaringologia 8) Pediatria9) Psikiatria

10) Neurologia

URKIZU PASEALEKUA, 13Orbeako dorreak / 1. solairua

☎ 943 12 02 00 Faxa:943 12 02 04

11) Barne Medikuntza 12) Radiologia13) Urologia14) Traumatologia15) Koloproktologia16) Erizaintza17) Foto-depilazio

Unitatea18) Ginekologia19) Psikologia

BERRIA

BERRIA

autuan

Aurrekuan Amañako jaixak ospatzen ibi-lli eta gero, asteburu honetan Sankris-tobalgo jaixen txanda izango da. Jai ba-tzordeko kidiak aurreko astian, barixakuanaurkeztu eben programia, Otarra alkartian,alderdi guztietako udal ordezkarixak lagun-duta. Berez, programako ekitaldi gehixe-nak gaurtik domekara bittartian izango dira,baiña aurretik be jokatu dittue txapelketabatzuk: tute txapelketia aurreko zapatuanjokatu zan auzoko tabernetan eta atzo, ba-rriz, futbolin eta igel-toka txapelketak, Al-korta eta Xania tabernetan. Urteroko mo-duan, egitaraua antolatzeko orduan Lam-bretta Klubarekin alkarlanian jardun dabe.

Jaixen hasierako txupinazua gaur19:00etan botako dabe eta, jarraixan, ur-teroko martxan Leioatik etorriko dan Or-kresta taldiak bere musikarekin girotukodittu auzoko kaliak. Gabian, barriz, heavy

estiloko musikia izango da protagonista,Full Metal Band eta Deaf Leopard taldiakemongo daben kontzertuetan. Zapatuan,barriz, goizetik hasiko dira ekitaldixak eta,umiendako joko eta bestelakuekin batera,honezkero klasikua dan Lambretta moto-rren XIV. Igoeriak beteko dabe goiza. Etaarratsaldian, bestiak beste, Mariachi Do-minguez taldekuak kalejiran ibilliko dira etagabian Trio Medianoche eta Lys Pardorenkontzertuak hartuko dittu plazak. Jaixeta-ko azken egunian paella txapelketia joka-tuko dabe eguardixan eta arratsaldian, ba-rriz, Gorixoren eskutik zezentxo eta pony-ak egongo dira eta, jarraixan, lehiaketa di-ferentietan parte hartu daben umieri sari-xak banatuko detsez. Eta jaixen amaierakotraka bota aurretik, DJ Arabaren musikiakgirotuko daben festa ospatuko dabe,19:30xetatik aurrera.

Asteburu betia San Kristobalgo jaixetan

DebabarrenekoMankomunitateak gida batemon dau argitara, birziklatzekontuetan herrittarrak eukileikiezen zalantzak argitzenlagundu eta, holan, birziklatziarilotutako emaitzak hobetzialortzeko asmuarekin. 34.000 aleargitaratu dittue etaDebabarreneko herri guztietanbanatzeko asmua dake. Gidanjasota daguan informaziñuaMankomunitatearen webgunianeta mugikorretan erabiltzekoprestatu daben aplikaziñuan bekonsultatzeko moduan egongoda. Birziklatze kontuetan, gureeskualdian %50 inguruangabiltza, baiña hori hobetuleikiala pentsatzen dabearduradunak.

HONDAKIÑAKMURRIZTEKO GIDA

Page 6: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!danon ahotan2017-VII-14

6

Aurreko astian andra bateri eraso egin zetsan gizona espetxeratu dabeSegurtasun Saillak emon-dako informaziñuaren ara-bera, aurreko asteko bari-xaku goizaldian Eibarrenemakume bat bortxatzenahalegindu zala eta, zapa-tuaz geroztik atxilotutaeguan 27 urteko gaztia Mar-tuteneko espetxian sartueben astelehenian, epaillia-ren aurrian deklarau ostian,horrek kartzelara sartzeko agindua emon eta gero. Erasua bari-xaku goizaldian gertatu zan: emakumia etxerako bidian zoiala, gi-zon batek lurrera bota eta bortxatzen ahalegindu zan, baiña la-guntza eskatu eta pegora batian babestia lortu eban andriak. Er-tzaintzan salaketia ipiñi eban andriak eta zapatuan gizona Eiba-rren bertan atzeman eta atxilotuta eruan eben. Erasua dala eta,astelehen goizian horri buruz jarduteko billera berezixa egin eban

Eibarko Udaleko Bozeramallien Batzordiak eta, hori amaittuta, al-derdi guztiak aho batez onartutako adierazpen instituzionalarenbittartez, udalak gertatutakua gogor gaitzestu eban. Horrekin ba-tera, herrittarrak martitzenerako deittuta eguan martxa zarata-tsura juatera animau zittuan. Erasuaren kontrako mobilizaziñuanjendetza batu zan eta aurretik gitxitan ikusi da horrenbeste jen-de herriko kalietan protesta egitten.

Eguaztenian emon zittuen ezagu-tzera Toribio Etxebarria sarixen 27.ediziñoko irabazliak, sarixak banatze-ko IK4-Teknikerren egoitzan egindakoekitaldixan. Addilan-ek fabrikaziño adi-tibuan aritzen dan industria-esparrukoenpresak eta kirolarixendako urtenbi-de bioteknologikuak eskintzen dittuanKirolDNA izenekuak jaso eben ToribioEtxebarria sarixa, lehelenguak «En-presa Berria» kategorixan eta bigarre-nak, barriz, «Enpresa Asmoak» kate-gorixan. Sari nagusixekin batera, bes-te sari eta aitorpen batzuk be banatuzittuen: “Nazioartekotzeko Babesa”sarixa Home (Health Operations Ma-nagement Engineers), osasun arluanurtenbide logistiko integralak eskin-tzera bideratuta daguan ingeniaritza-logistiko enpresakuak jaso eben. “Iña-ki Goenaga Aitorpena” Eibarko en-presari, barriz, Carabinas Cometa etaAYA taillarrak hartu eben. Azalduta-kuaren arabera, Armagin Elkarteak

aurten 50 urte bete dittuala eta, 100urteko ibilbidia daken eta Eibarko ar-magintzan erreferentia diran bi horre-ri emotia erabagi dau epaimahaixak.Eta “Iñaki Goenaga Aitorpena” bi-kaintasun ekintzailiari, barriz, oin dalabederatzi urte sortu zan Nesplora en-presari emon zetsen.

Enpresa arluan inportantienak diranToribio Etxebarria sarixak Eibarko Uda-lak eta BIC Gipuzkoak sustatzen di-ttue, ekintzaillieri egitten daben biha-rra aitortzeko eta, horrekin batera,ekintzailetza barriztatzaillia eta enpre-sa-proiektu barrixak sortzia bultzatze-ko asmuarekin. Ekitaldixan esanda-kuaren arabera, “sarixak sortu zirane-tik gaur arte enpresa-arloko 597 ideiaeta proiektu baiño gehixago aztertu di-ra. Aurreko ediziñuetan sarixa jaso da-ben proiektuak 37 millioi euro inguru-ko inbersiñua eragin dabe eta 750 lan-postu baiño gehixago sortu dittue,gehixenak kualifikaziño haundikuak”.

Banatu dittue 27. T. Etxebarria sarixak

Toribio Etxebarriarenirudixa garbitzeraeruan dabeToribio Etxebarriaren bustua bere tokixanez daguela ikusitta, batek baiño gehixa-gok pentsau eban igual lapurtu egin ebelaeta, holako zalantzak argitzeko, udalak astehonetan azaldu dau zergaittik “desagertu”dan eskulturia. Esandakuaren arabera, oindala pare bat aste laranja koloreko margua-rekin irudixa zikindu eban batenbatek eta,hori garbittu ahal izateko, eskulturia Alfa Ar-tera eruan bihar izan dabe. Gauzak holan,Udalak idatzixa egin dau, herrittarreri orohareta txikizioaren erantzulieri bereziki “zen-tzuz, gizalegez eta modu arduratsuan joka-tzeko” eskatzeko, horrelakorik ez errepika-tzeko. Izan be, aurreikusittakuaren arabera,eskulturia garbitzeko biharrak 1.000 eurokokostua (gehi BEZa) eragingo dabe.

Page 7: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!danon ahotan

2017-VII-147

Udako Beherapenen Azokia (“Ei-bar Factoring”) ipiñiko dabe dato-rren astian Toribio Etxebarria ka-lian, eguaztenian hasi eta barixakurabittartian. Hiru egunetan (eguazten,eguen eta barixakuan) egun osuanzabalduko dabe azokia, goizeko10:00etatik 20:00etara. Eibar Mer-kataritza Gune Irekia alkartekuen es-kutik antolatzen dan merkealdixakhamargarren ediziñua beteko daueta datorren asteko azokan sektorediferentieko 28 dendak hartuko da-be parte, euren produktuen inguru-ko eskintza berezixekin (23 dendakkalian postua ipiñiko dabe eta bestebostak, barriz, dendan bertan egin-go dittue eskintzak). Ediziño honeta-rako izena emon dabenak Askasibar,Beittu, Burbujas y Más, Cedry, Do-roti, Farmalur, Gratzina, Guby Chi-cos, Guby Mujer, Ikusimakusi, Iza-ne, Klaus, Khloe, Kopiña, Leder, Li-de, Marsi, Neure, No Comment, Ro-sa Domínguez, Ttiki, Txukuna, Xare,Corral, Federopticos Igmar, OskarbiOinetakoak, Tribeka eta Vieco dira.

Bestalde, Eibar Kirol Elkartearendenda ofiziala dan Askasibarrek ipi-

ñiko daben postuan 2017-2018 den-boraldirako ekipaziño barrixak ipiñi-ko dittue salgai. Eta …eta kitto! Eus-kara Elkarteak, barriz, azken edizi-ñuetan egindakuaren bidetik mahai-xa ipiñiko dau, ‘Euskaraz Primeran!’kanpaiñaren harira hainbat jardueraegitteko: “Euskara Ahoan” idatzittadaken ezpaiñetarako kakao-barrakoparituko detsez gerturatzen dirane-ri eta, horrekin batera, nahi dabenakeuskeriaren aldeko esaldixak idazte-ko aukeria eukiko dau, horretarakoprestatuko daben mural batian. Gai-ñera, parte hartzen dabenen artianzozketia egingo dabe, EMGI-kuakemondako 100 euroko erosketa-txartela oparitzeko.

Datorren asteko Beherapenen Azokanbe... Euskara Ahoan

TUTU

LUM

END

I

IDURRE IRIONDO

Rafael Herce Garraleta “Calahorra”Eibarren hil zen 2017ko uztailaren 1ean, 81 urte zituela

Bere emazteak: María Pérez; seme-alabak: Rafael eta Itziar, Elena,Igor, Leire eta Emiliok; ilobak: Iker eta Unai; anai-arrebak: Luis (*),Begoña, Alberto; eta gainerako senideek.

BIHOTZ-BIHOTZEZ, ESKERTZEN DIZUEGU

momentu hauetan eskainitako laguntza eta babesa.

Irabazi alderdiko ordezkarixa dan Mª Jesus Agirrekaste honetan azaldu dabenez, “bere ezaugarri arki-tektonikuak dirala eta, eraikin berezixa da” eta, beraz,Mekolako txaletak Babes Berezixa daka eta ezin leikeeraitsi. Azaldutakuari jarraittuta, “eraikin berezi gisa sail-katuta eta Babes Bereziko araubidiari lotuta dago, etaberaz, HAPOaren arabera ezin da eraitsi, ez osotasu-nian ezta zatikatuta be. Zoritxarrez, Eibarrek oso onda-re historiko txikixa gorde dau eta eraikin hori zutik ge-ratzen dan gitxi horretako bat da. Ezin dabe beste barikezabatu, legia holan urratuta, gaiñera”. Irabaziko ziñe-gotzixaren salaketia udalak txaleta botatzeko dakan as-muaren harira dator: “Gobernu-taldiak aurrekontuetan6.500 euroko partida ezarri eban, eraikiñaren balizko bir-gaitziari buruzko Bideragarritasun Azterlana egittekokonpromisua betetze aldera, baiña ez da azterlanikegin”. Irabazitik salatu dabenez, “Mekolako txalet en-blematikua eraitsi eta parke bat egitteko asmuarekinaurrera egin ezkero, Udalak ez leuke beteko Euskal Kul-tura Ondareari buruzko araudia”.

Bildosola txaleta ezinleikiala eraitsi diño Irabazik

Page 8: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!elkar ezagutzen2017-VII-14

8

Atal honetan Eibarko elkarte/kolektiboen berri emango dugu astero.

Gurekin harremanetan jartzeko: 943-200918 / [email protected]

Eibarko kolektiboenGIDA

ARRATE FILATELIA ELKARTEAHelburuak eta eskainitako zerbitzuakElkartea 1969. urtean sortu zen zaletasun hau ezagutzeraemateko eta zigiluak kideen artean elkartrukatzekoasmoarekin. Gaur egun, teknologia berriak direla eta, ia ez dirazigiluak erabiltzen eta filateliak beherakada nabarmena izan du,baina garai hartan ohikoa zen zigiluak bilatzen jardutea etabildumak egitea. Filateliak eta enkanteetako aldizkarietaz gain,gehienbat internet bidez lortzen dituzte zigiluak gaur egun. Elkartean 40 bazkide inguru daude, eta domeka eguerdianelkatzen dira Pagaegi kalean daukaten lokalean. Euskal HerrikoFilatelia Federazioko kideak dira, eta urteroko erakusketaantolatzeko estatuko beste leku batzuetako jendearenganajotzen dute. Jende gaztea falta dela diote.

Ekintza nagusiakUrtero, San Andres jaien inguruan, Exfibar Seilu Erakusketaantolatzen dute, eta bertan 10-15 zaleturen bildumak ikustekoaukera izaten da. Horietako asko kanpotik etorritakoak izatendira eta Arrate Filatelia Elkartekoen lanek ere hemendikkanpora “bidaiatzen” dute. Aurten 48. erakusketa egingodute. Erakusketarekin batera urtero zigilu-marka bereziaateratzen dute eta beti Eibarko elkarte edo pertsonaia batieskaintzen diote (rakestistak, txistulariak, denborrada,Astelena pilotalekua, Eibar K.E...). Horrekin bateraomendutakoei buruzko testuak jasotzen dituen liburuxka batprestatzen dute.

Iazko Exfibar erakusketaren inaugurazioa eta sari-banaketa ekitaldia.

Bilerak: Domeketan, 12:00etanHelbidea: Pagaegi 3, behea

KANTABRIAKO ETXEAHelburuak Eibarrera bizi izatera etorritako kantabriarren ekimenez sortuzen Kantabriako Etxea, garai hartan “Centro RegionalMontañes” izenarekin. Lehenengo bilerak, 50. hamarkadanegin ziren, “La Sindical” eta “El Cantábrico” tabernetan.Elkartea 1958. urtean eratu zen, presidente bezala ManuelSecuenza aukeratu zuten, eta Jardiñeta kalean koltxoi-dendaizandako lokala alokatu zuten. Elkartearen egitarauan iru-txirloek eta txirrindularitzak pisu handia zuten eta hitzaldiak,erakusketak, Bien Aparecida jaiak... egiten ziren. Infantilmailako hiru foball talde patrozinatzen zituzten, koruazeukaten eta Racingak Eibartik gertu jokatzen zueneanbidaiak antolatzen ziren. Une onenetan elkartean 600bazkide izatera iritsi ziren. Katabriako Etxeko azkenpresidenteak Jose Manuel Castillo eta Carlos Castañedaizan dira, eta gaur egun Valentín Cabanzón-ek betetzen dukargu hau. Jende gaztea erakartzeko ahaleginetan daude.

Ekintza nagusiakGaur egun 90 bazkide daude elkartean. Iru-txirloen tradizioarieusten diote eta Sanjuanetan txapelketa antolatzen dute.Lehen bezala, txirrindularitza babesten dute, eta herrian egitendiren frogretan laguntzen dute. Uztailean irteera bat antolatzendute eta irailean Bien Aparecida jaiak eta mahai-jokoak.Egoitza Jadiñetan daukate, eta, horretaz gain, Ipuruan tabernadaukate bolatokiarekin. Horiek konpotzeko asmoa daukate.

Helbidea: Jardiñeta, 9 Telefonoa: 943 20 30 90e-maila: [email protected]: Valentín Cabanzón Villán

Lehen bolatokia Urkin izan zuten, baina autopista eraikizenean desagertu zen. Gaur egun Ipuruan dago. Bolopalmak garrantzi handia izan du Kantabriako Etxean. Mailanazionalean goiko postuetan jardun zuten. Ipuruakobolatokian Eibarko Hiria Txapelketa egin zen 25 urtetan, eta momentuko jolakari onenek hartzen zuten parte bertan.

Page 9: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!elkarrizketa

2017-VII-149

– San Kristobalgo ‘aldapa ezinezkoa’igotzeko motorra prest?

Bai, denok daukagu motorra prest, nahizeta Lambretta batek beti eman ahal dizunezustekoren bat azken momentuan. Gai-nera, bizikleta baten aurkako erronka pres-tatu dugu, auzoko txirrindulari bat eta Lam-bretta bat nor baino nor. Berak bota diguerronka. ‘Aldapa ezinezkoa’ nork igokoduen azkarren jakiteko egingo da lehia. EduAgirre izango da motorra gidatuko duenaeta pentsatzen dut taldeko ordezkari ego-kiena dela horrelako zerbait egiteko.– Zein modelokoa da zure Lambretta?

2. serieko TV 175 bat da, 1964koa. Niez naiz oso trebea mekanika kontuetaneta nire lagun batek zaharberritu zuen niremotorra. Bartzelonako aletegi batean bo-tata aurkitu, lehiaketarako moduan berritueta erosi egin nion. Zerbait gertatzen zaio-nean, deitu eta konpontzen dit. Orain de-la 6-7 urte erosi nuen. Aurretik baneukanbeste bat, Indiakoa, baina Eibarren Lam-bretta eibartarra eduki behar zela kontura-tu nintzen.– Erronkaz gain, zer gehiago prestatuduzue asteburuko kontzentraziorako?

Zapatuan Untzagan batu eta kontzen-trazioa egingo dugu lehenik. 90 lagun eta70 motor inguru elkartuko garela pentsa-tzen dut. Bertan, Espainiako toki askotatikdatozen Lambrettak ikusteko aukeraegongo da. Gero, Eibartik ibiliko gara SanKristobalgo aldapara hurbildu aurretik.Erronkaren ostean 60 kilometro ingurukotxangoa egin eta Azpeitian bazkaria egin-go dugu. Bueltan, poteoa egin eta SanKristobalen gin-tonikak edaten amaitukodugu, baina motor barik ordurako. Dome-kan beste ibilbide bat egingo dugu kanpo-ko jendeari laguntzeko.– Lambrettaren fabrika 1989an itxi zenAmurrion, baina Lambrettaren sukarrakbizirik jarraitzen du. Zergatik?

Klasikoen maitaleak garelako. Lambre-tteroak gara Lambrettak Eibarren egin zi-relako. Kontuan izan behar da, gainera,gure kontzentrazioetan Lambrettak baka-rrik egon daitezkeela, beste batzuetanmota askotako scooterrak onartzen di-tuzten bitartean. Lambretta eta Vespakelkartzen dira bilera horietan, eta horiErrealeko eta Athleticeko jendea batzeabezalakoa da.

– Lambretta batera igo zinen lehen al-dia gogoratzen duzu?

Bai. Orduan ez nintzen motorzalea ereeta orain ez naiz motorretik jaisten.125eko motor automatiko batean ibilianintzen eta Lambrettek martxak ezkerre-ko eskuan zituztela harritu ninduengehien. Gero, motorra abiatzeko pedalasakatu behar izateak ere harritu ninduen,ohikoa ez delako.– Lambretta berriak fabrikatzen ari dira.

Bai, baina ez da gauza bera. Lambrettaberriei ez diegu maitasun handirik, gu Ei-barren egindako klasikoen aldekoak gara.Italian egindako bat eskaintzen badidate,ziurrenik ez nuke erosiko. Guk Eibarkoe-kin dugu obsesioa. Kontzentrazioan, adi-bidez, Markeskua pareko biribilgunean fa-milia-argazkia ateratzea da gure asmoa,hor parean zegoelako Lambretta fabrikaeta kanpotik datorren jendeari asko gus-tatzen zaiolako euren motorra non eginzen jakitea.– Gasolina asko geratzen zaizue?

Bai, oraindik urte batzuetan jarraitzekoindarra daukagu, baina jende gaztea ani-matzea garrantzitsua izango litzateke.

Eibarko Lambretta Klubak XIV. Kontzentrazioa egingo du asteburuan. Motorraren gaineaneta handik kanpo ere gozatzekoegitaraua prestatu du taldeak. Gainera, Lambretta fabrika zegoentokiaren parean dagoen oinezkoenbabesguneari Lambretta izena jartzea proposatu dio Udalari, “kanpotik datorren jendeak jakindezan, Eibarko Lambrettetekinmaiteminduta daudelako”. Klubekokideek ere biziki maite dituzte herrian egindako motorrak eta pasioa erakusten dute bi gurpilen gainean.

ASIER GARIN(LAMBRETTA KLUBA):

LAMBRETTAK EIBARRENegin zirelako gara Lambretteroak”

Page 10: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!erreportajea2017-VII-14

10

AECCMinbiziaren Aurkako El-karteak larruazaleko

minbiziaren aurkako kanpainari ekindio, eta elkarteko profesional zein bo-luntarioak Gipuzkoako hainbat herritanizan dira minbizi mota hori izateko arris-kuaz eta eguzkia hartzeko ohiturei buruzjendea ohartarazteko. Eibarren uztaila-ren 5ean eta 12an izan dira, eta Muzate-gi kalean jarritako mahaira hurbildu dire-nen melanina maila neurtzen jadun dute,horren arabera eguzkipean zenbat den-bora pasatu ahal duten esateko. Horre-taz gain, eguzkia hartzeko aholkuak etaazalaren azterketa egiteko argibideakeman dituzte.

Ardantza kalean dago MinbiziarenAurkako Elkartearen egoitza. Bertakoarduradunak Ainhoa Oregi gizarte-lan-gilea eta Miriam Marquez psikologoadira, eta euren zeregina “gaixo onkolo-giko eta senideen bizi-kalitatea hobe-tzeaz gain, prebentzio arloan lan egiteada”. Larruazaleko minbiziaren kontrakoaurtengo kanpainan haurrengan arretahandiagoa jarri dute, eta “esate batera-ko, Astixarekin udalekuetan diharduten

haurrekin kontzientziazioa lantzeko jo-kuak egin ditugu”.

Melanoma oso tumore erasokorra daeta zabaltzeko eta erreproduzitzekoerraztasun handia du. Baina beste minbi-zi moten aldean badu abantaila handibat: beti kanpoan azaltzen da eta beraz,lehen momentutik ikusi eta berehala de-tekta daiteke. Hasierako faseetan detek-tatuz gero, kasuen %90 sendatu egitenda; funtsezkoa da, beraz, azkar antzema-tea. Eibarko bulegoko arduradunek gor-putza aldizka eta arretaz aztertzea go-mendatzen dute, eta ondorengo alertazeinuak detektatuz gero neurriak hartubehar dira: – Hasierako melanomak asimetrikoak

dira.– Melanoma gehienek ertz irrregularrak

dituzte, uhinak egiten dituzte.– Haiserako melanomek ez dute kolore

homogeneoa (2 tonu edo gehiago:marroi gorrizka, beltzaxka...)

– Melanomek, oro har, 6 mm bainogehiagoko diametroa dute.

– Melanomak hazi eta itxuraz aldatzendoaz.

Eguzkia bai...baina neurrian

Eguzkia normalean onuragarria da giza organismoarentzat, intentsitate etadenboraz neurrian hartuz gero. Baina neurriz gain hartzen badugu ondoriolarriak ekar ditzake. Gehienetan, erredura gogaikarriak izaten ditugu, bainaez da ahaztu behar gehigerikeria horiek sarri errepikatzeak epe luzera gaitzhandiagoa eragin lezakeela: azaleko minbizia edo melanomak.

Uda iristean, ia ezinbestekoa da kolorebeltzaran erakargarria edukitzea eta badirudiedozerk balio duela eguzki-kolore desiragarrihori lortzeko.

EGUZKIAREN KALTEAKMURRIZTEKO AHOLKUAK

- URA MAIZTASUNEZ EDAN. Ondohidratatutako azalak gehiagobabestuko zaitu eguzki izpietatik.

- AIRE LIBREKO ekintzaren bat egitenbaduzu, ondo babestu zaitez.

- BABES HANDIKO KREMAK diraeguzki-izpietatik zaintzen gaituztenak.Bi orduz behin eta bainuaren ondorenbeti eman behar da kremabadaezpada.

- Erabil itzazu EGUZKITAKOAK,TXAPELAK, KAMISETAK...

- Gogoratu EGUERDIKO 12:00etatikARRATSALDEKO 16:00etarabitartean itzala bilatu behar duzula.

- Saihestu DENBORA LUZEZeguzkitan egotea. Garrantzitsua dazure begiak eguzkitik babestea.

- BI URTETIK beherako UMEEK ezindute eguzkia hartu.

- Etxetik ONDO BEBESTUTA IRTENbehar dugu. 30 minutu lehenago gureazala kremarekin babestea komeni da.

- URTE OSOAN zaindu behar duguazala, ez udan bakarrik. Eguzkiakurteko edozein unetan kaltetu dezakegure larruazala. Elurretara joatenbagara, esate baterako, ezinbestekoada eguzki-izpietatik ondo babestea.

Astelehenetik ostiralera bitartean 9:30etik13:30era egoten dira Ainhoa Oregi etaMiriam Marquez Ardantza kaleko lokalean.Eskaintzen dituzten zerbitzuak guztizdoakoak dira eta herritar guztientzakozabalik dituzte ateak.

Page 11: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

Entzierruetan eguneko pe-riodikua moduan, halaxejasotzen dabe ...eta kitto!

aldizkarixa gure protagonistak.Eta 16:00ak bueltan, Azittaingogasolinera aurreko Gure Kaio-lan juntau eta Iruñerako bidiahartzen dabe. Urtien poderioz,gaiñera, hori be gero eta ero-suago dake: “Aurten Mikelekipiñi dau furgonetia eta erosoeta lasai egin dogu juan-etorri-xa. Zorionez, autobusa hartueta hiru ordutik gorako hárekbiajiok han geratu ziran, oroi-tzapenen baulian”. Hogei urtedira gustoko eskapada honiheldu zetsela eta ondo gogora-tzen dabe orduko hartan “Mi-guel Angel Blanco Ermuko zi-ñegotzixa hil ebela-eta, horreninguruan giro berezixa eta arra-rua nabaritzen zan”. Aurten,bestalde, “zenbat polizia, se-gurtasun-neurri, helikopteruagoixan denbora guztian...” hó-rrek deittu detse atenziñua. Ez

dira Iruñean bakarrik geratze-kuak eta inguruko herrixak bebisitatzen dittue: “Altsasun beizan giñan, kartzelan daguazengaztien etorkizunaz arduratutadaguan herrixan”.

Urkiatarrak dira egun batekoabenturaren promotoriak, “ba-rixakuan juan, gaupasa han egineta zapatuan bueltatzeko”.Juan Luis eta Jose Andres fa-melixako nagusixenak abiatuta-ko martxari jarraittu zetsen Os-kar eta Mikel anai gaztiaguak.Indartsu dagoz laurak eta jarrai-tzeko prest, baiña lekukua har-tuko dabenetan hasi dira pen-tsatzen. Azken aldixan Lazaretobasarriko Javi de la Viuda etaerrugbi munduan jardundakoJon Egiguren gehittu jakuez.

Urtiekin gauzak aldatzen jua-ten dira. Penaz gogoratzen da-be urtero bisitatzen zeben Ca-sa Paco itxi zala: “Udaletxetikgertu zeguan eta giro euskal-dunekua zan, oso aproposa.

Oin kebab-a jarri dabe haren to-kixan”. Hori dala-eta, ohitturakbe aldatzen juan bihar! Aurten,esaterako, “ordu erdiko pasiuaemon genduan Antsoaineraiñojuan eta bertan afaltzeko”. Ge-ro alderantzizko bidia egin etajaleuan sartzeko.

Goiza egitten jakuenian, in-darrak berreskuratzeko gertuizaten da kuadrillia. Ez pentsagosia ekarriko dabenik Eibarre-ra, ez dago halakorik: “Goizianfundamentuz jaten dogu, ez

pentsatu! Han esaten dabenmoduan, `almuerzikuari´ ez de-tsagu barkatzen... babarrunaketa guzti”. Gero, “denboria har-tuta”, Eibarrera modu onian.Kalte haundirik gabe bueltatzenda gure kuadrillia, “Amañakojaixetara juateko moduan”.

Abentureruok aurretik be su-matuko zeben kazetarixok zepastakuak garan, barrixak sor-tzeraiño. Baiña jakin badakixebarrixa ez dogula asmatu: la-purtutako deklaraziñuak dira!

Sanfermiñetara...eta kitto! eskuan

Deontologikoki zintzo jokatu gabeko erreportajia dozueesku artian, interesatuak jakin barik kaleratzen ausartugarana. Ez baimenik, ez ezer... protagonistak bialdutakoargazkixa kenduta. Badira urtiak eskapadatxuaren barriemoten daben irudixa puntual-puntual heltzen jakuna.Oinguan, bardin! Holan jaso dogu Erreiñuko hiriburuarenudaletxe aurrian etaratako fotografixia. Baiña oinguanportadara eramatia pentsau dogu, gitxi izango diralakogure astekariko publizidadia duan eta hain eleganteegitten deskunik. Gaiñera, hamarkada bi osatu dittue“trabesuran” hasi ziranetik eta, sasoi betian ikustenbajakue be, errelebuan pentsatzen hasi biharko diraakaso. Ez dabe zailla izango... izkuak ez dira ba? Hartudeixela gure omenaldi xume moduan. Urte askorako!

Oin dala zortzi egun, aurreko barixakuan, Iruñeako udaletxiaren aurrian.Goixan, Jose Andres Urkia, Jon Egiguren eta Mikel Urkia; eta behian,Oskar Urkia, Javi de la Viuda eta Juan Luis Urkia.

...eta kitto!erreportajea

2017-VII-1411

4. URTEURRENA: 2013-VII-11MARIA GISASOLA UGARTEBURU

Zure familia

Zu joan zara, baina, zureganako gure maitasuna ez. Ez ditugu inoiz ahaztuko

izan dituzun ilusioa eta bizipoza.

Page 12: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!geure gaia2017-VII-14

12

Euskaraz zein ingelesez, umeek ondo pasatzea dute helburu, eta udan are gehiago. Urteak diraherrian udaleku irekien eskaintzadagoela, Udalak antolatu eta Astixak kudeatuta, baina azken urteetan eskaintza zabalduegin da. Aisialdiaz gozatzeaz gain,ingeles ikasi edota praktikatzekoaukera dute umeek orain, gozamena delako umeek gehienmaite duten hizkuntza.

Hogeita sei urte daramatza Astixakherriko gazteen udak alaitzen. Mi-laka gaztek hartu dute parte Afari-

ketan ekimenean eta barrenean darama-tzate uda horietan bizitako esperientziapolitak. Gaur egun, Oporrak Afariketanprogramaz gain, Udan Jolasean eta FirinFaran Abuztuan udaleku irekiak eskain-tzen ditu Udalak, eta Astixa arduratzen dahoriek kudeatzeaz. Izan ere, herriko gaz-teek ondo pasatzeko gogo handia dauka-te eskola amaitu eta amantalak etxeanutzi ostean.

Oporrak Afariketan da Astixak kudea-tzen dituen programetatik historia etaarrakasta gehien duena. Aurten 6 eta 12urte bitarteko 600 bat umek hartzen duteparte bertan eta txanda bitan banatuko di-ra. Txanda bakoitzak bi aste iraungo ditu,eta bata ekainaren 26tik uztailaren 7raegin da, eta bestea uztailaren 3tik 14ra.“Hamar egun dira guztira. Bost egun erdieta bost oso”, azaltzen digu Asun Gan-diaga Astixako langileak.

Taldeak zikloka banatzen dira, hau da, 1.eta 2. mailakoak batetik, 3. eta 4. bestetik,eta 5. eta 6. batera. “Horrela, zikloen ara-bera moldatzen dugu programa, ekintzakerrepikakorrak ez izateko” eta, era berean,antolatutako ekintzak ere ziklo bakoitzariegokitutakoak dira. Talde bakoitzean ha-mar lagun inguru batzen dira, “neska etamutil kopurua orekatzen saiatzen gara, etaikastetxe ezberdinetako umeak nahastenditugu, elkar ezagutzeko”.

Jolasa du ardatz programak, baina de-netariko ekintzak egiten dituzte umeek.Egun osoko irteerak egiten dituztenean,adibidez, tokiak eskaintzen dituen baliabi-deak aprobetxatzen dituzte. “Mendira jo-aten garenean bandera-jolasa egiten du-

gu, Arraten ur-jolasak, eta abar”, dio Gan-diagak. Lehiaketak, altxorraren bila, sagarustela... jolaserako momenturik ez zaiefalta umeei Afariketanek irauten duen ha-mar egunetan. Urtero, “ahal dela”, ekin-tza berriak sartzen saiatzen dira Gandiagakdioenez. Aurten, adibidez, MinbiziarenAurkako Elkarteak antolatutako gimkanaegin zuten nagusienek, 3. eta 4. mailandabiltzanak Gipuzkoako Foru Aldundiakherrira ekarritako Autobus Teknologikoabisitatzera joan ziren, eta Elorrio eta Ga-marrako igerilekuak bisitatu dituzte lehenaldiz. “Nagusiekin sukaldaritza saioa egi-tera joaten gara Gaztelekura, hurrengo ur-tean bertako erabiltzaileak izango direla-ko”, gehitzen du Astixakoak.

Gozamenarenhizkuntza nagusi udan

Astixak antolatutako irteera bateko irudia.

Page 13: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!geure gaia

2017-VII-1413

Eibarko baliabideak jorratzenBost urteko umeek har dezakete parte

Udan Jolasean programan. Aurtengo edi-zioan 80 bat umek eman dute izena eta bigunetan banatzen dira, Indianokua eta Ja-zinto Olabeko ludoteka. “Bizi diren edoikasten duten tokiaren arabera antolatzenditugu”, dio Gandiagak, “toki horietan ba-tzen gara, baina Eibarrek eskaintzen di-tuen baliabideak jorratzen ditugu”. Elgetabideko, Itzioko eta Sautxiko parkeetara ir-ten dira programak irauten dituen hamaregunetan, besteak beste, “Eibar ezagu-tzeko aukera eman dugu eta, hainbesteume izanda, motz geratzen da”.

Hauek ere jolasa dute ardatz ekintzakegiteko orduan. “Euren adinari egokitu-tako sukaldaritza saioak, eskulanak, ige-rilekura irteera, ur-jolasak, kanpo-jola-sak, tailer txikiak... jolastu eta ondo pa-satuz hainbat gauza lantzen ditugu”,Gandiagaren berbetan. Umeak zaindueta ondo pasarazteko zortzi begirale di-tu Astixak, eta talde bakoitzean koordi-natzaile bat dauka.

Abuztuan ereAurten lehen aldiz abuzturako eskaintza

luzatu du Udalak. “Aurretik ere egin dirasaiakerak, baina ez zen jendea animatu”,Gandiagak esaten duenez. Hasiera batean47 umek eman zuten izena, baina azke-nean 35ek hartuko dute parte Firin FaranAbuztuan ekimenean. Bost urte eta LehenHezkuntzakoei zuzendutako programa da,“baina bost urtekoen taldea sortzeko mi-nimoa ez da lortu”.

Firin Faranek udako beste programen“ildo bera” izango du eta inguruko herri,hondartza eta mendietara egingo dira irte-erak, “eta toki bakoitzari egokitutako ekin-tzak landuko ditugu”. Kasu honetan, adinguztietako umeak batera joango dira, “bai-na hori aintzat hartuko dugu gauzak egite-ko orduan”.

Gometz berde askoUdaleku irekien zerbitzua eskaintzen

hainbeste urtetan jarraitzeko, Astixak bereeskaintza hobetu du urtetik urtera eta ho-betzen jarraitu nahi du. “Horretarako be-rebizikoa da guraso eta umeen balorazioajasotzea”, azpimarratzen du Gandiagak.Umeen kasuan, adibidez, gometzak era-biltzen dituzte egunean egindakoa balora-tzeko. Kolore berdekoa jarriz gero, gusta-tu zaiela eta ondo pasatu dutela adieraz-ten dute, “eta normalean gometz berdeakjasotzen ditugu”.

Astixak argi dauka bere helburua, “Ei-barko umeei opor sasoi osasuntsu, diber-tigarri eta segurua eskaintzea. Ondo pa-satzea azken finean”. Jolas eta barre ar-tean umeen autonomia lantzen dute, eus-karaz. “Euskararen erabilera positibatzeaeta Eibarko euskara jorratzea da gure as-moa”, ahal den neurrian, izan ere Gandia-ga berak aitortzen duenez, “hamar egu-netan ezin da miraririk egin”.

Uda, ‘fun time’Nekane Pastor hizkuntza eskolak eta

Zorionak ludotekak udako kanpamenduaeskaintzen dute ingelesez, ‘summer

camp’. Zortzigarren aldia da aurtengoa eta73 ume ari dira euren uda ingelesez goza-tzen Elen, Alberto, Ainhoa eta Jorgerenbegiradapean, “beste 3-4 begiraleekin”.Bi taldetan banatzen dira, txikiak eta han-diak: “Txikiak hiru eta bost urte artekoakdira, eta handiak sei eta hamabi bitarteko-ak”, dio Elenek.

Ekainaren 26an hasi zuten kanpamen-dua eta uztailaren 21era arte ibiliko dira.“Aste bakoitzean gai bat jorratzen dugu”,azaltzen du Ainhoak, “eta horren inguruanekintza, txango eta abarrak antolatzen di-tugu”. Adibidez, aste batean musika izanzen gaia, “eta musika hizkuntza uniber-tsala dela ulertu eta emozioak lantzeko”,txangoak egin zituzten musika eskolara,Karmelitetara organoak ikustera eta Mai-te Arroitajauregiren lokalera, “biolinak no-la egiten diren ikusi genuen han”. Horrelaegiten dute astero, eta tximeletak, gorpu-tza eta adimena, eta lanbideak dira landu-ko dituzten beste gaiak.

Egunero eta errutina sortzeko asmoz,txikiek bere burua aurkezten, zein egural-di egiten duen azaltzen eta asanblada mo-duko bat egiten dute ingelesez. Den-denaingelesez. “Hala ere, txikienek ez dute in-gelesez asko egiten, nahiz eta dena uler-tzen duten”. Nagusiek bai, eurek botatzendituzte ingelesezko berbak. “Txangoakegiten ditugunean ere egunean ikusitako-arekin hiztegia ateratzen dugu”, eta ‘hel-per’ delakoa izendatzen dute egunero, la-guntzailea izango dena, “berak azaldukodu zer egin, zein eguraldi dagoen eta ze-rrenda pasatzen du”.

Uztailean aisialdiaz gozatzeko ekitaldietako bat izaten da San Fermin egunekoa gazteenentzat. Silbia Hernandez

Page 14: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

KITTO14

Eibarko Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleak dira Nagore eta Alex. Nagorek 16 urte ditueta Alexek aurten beteko ditu. Musikak leku garrantzitsua betetzen du euren bizitzetan. Aspaldikolagunak dira; izan ere, elkarrekin joaten dira saxofoi klaseetara. Sanjuanetan saxofoia jotzen ikusiditugu herriko kaleetan. Ustekabe fanfarrearekin batera aritu dira Haurren Danborradan.

«Sanjuanetako danborrada txikian jotzen dugu saxofoia»

Nagore Cabanzon eta Alex Davies (gazte musikariak)

- Ustekabekoekin ikusi zaituz-tegu jaietan saxofoia jotzen,baina ez da lehenengo urteaizan, ezta?

Urteak daramatzagu saxofoiaikasten, 8 urte inguru. Elkarrekinjoaten gara klaseetara. Iñaki gureirakasleak orain dela hiru edo lauurte proposatu zigun Ustekabere-kin haurren danborradan jotzea.Entsaiatzen hasi ginen, gustatu zi-tzaigun eta urtero irtetzen jarrai-tzen dugu. Ustekabekoek urteakdaramatzate musika eskolako ikas-leak eurekin eramaten danborradatxikian. Aurten gu biok eta gu bai-no gazteagoak diren Jon Telleriaeta Ander Gallastegi egon gara.- Saxofoiaz gain, musikarekinlotutako beste zeozer egitenduzue?

Alex: Saxofoiaz aparte baxuaikasten dihardut eta musika esko-lako talde batean jotzen dut instru-mentu hori. Taldearen izena JEISAda (izenarekin ez gara ados jartzeneta aldatzen ibiltzen gara). Sanjua-nak aurretik Txaltxa Zelaiko audito-rioan jotzen ibili ginen.

Nagore: Nik, saxofoia ikasteazgain, Eibarko Koru Gaztean abes-

ten dut. Eta dantza ere egiten dutIpurua Dantza Taldean. Irailean Ko-ruak berriro musikala egingo du.Koruko batzuk kanpora joan behardira ikastera eta ezingo dute ja-rraitu, beraz musikalerako gauzabatzuk aldatu behar ditugu.- Kalean jotzen duzuenean, gus-tora ibiltzen zarate orduan?

Oso gustora ibili gara. Kaleaneta jende aurrean jotzeak animatuegiten zaitu. Azkenean hainbesteurte instrumentua ikasten eta ba-karrik gurasoen aurrean jotzen...Kalera irtetea ikasteko beste mo-du bat da, beti ikasten duzu zer-bait. Gainera, talde batek babes-tuta egoteak lasaitasuna ematendizu; nekatuta zaudenean atsede-nalditxo bat hartu dezakezu eta ezda ezer gertatzen.- Nolako aukerak ditu saxofoiak?

Aukera asko ditu. Rock eta poptaldeetan azken aldian sarri entzu-ten ari den instrumentua da. Adi-bide modura, hor ditugu ArianaGranderen “Problem” edo Molda-viatik Sunstroke Project-ek Eurovi-sionera bi aldiz eraman dituen pro-posamenak. Bera, ez da blues etajazz estiloetan bakarrik gelditzen.

– Lora eta landare natural eta lehorrak

– Ezkontzetarako lorak

San Juan, 1 Tel. 943 20 33 29

LORADENDA ERA GUZTIETAKO TESTUAK

ITZULTZEN DITUGU,

euskaratik gaztelerara,

gazteleratik euskarara,

eta ingelesetik euskarara.

ZERBITZUA

ITZULPEN

[email protected]

Page 15: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

Uda giroarekin batera, herrieta hiri askotako agendakjaialdiz betetzen dira eta gaz-te askok ederto aprobetxa-tzen dituzte horrelakoak lagu-nekin batera batetik besteraibiltzeko plana egiteko. Begira-tzen hasiz gero, estilo eta gus-to guztietara moldatzeko mo-

duko aukera dagoela ikusikoduzue. Hala ere, lan hori errez-teko, jaialdi nabarmenak labur-bildu dizkizuegu hemen. Agur-tu berri den Getxoko nazioar-teko jazz jaialdiari egunotanGasteizen ospatzen ari denakhartu zion txanda eta, horrenatzetik, Donostiakoa etorriko

da: 52. Heineken Jaz-zaldia uztailaren 21tik25era bitartean izan-go da eta, urterokomartxan, genero ho-rretako izar nagusiak bertatikbertara zuzenean entzutekoaukera izango da. Jazzaldiareninaugurazioak, bestalde, “Po-em of a Cell”, Stefan Winte-ren lan berritzailea eramangodu Zurriolako hondartzarainodatorren asteko eguenean (uz-tailaren 20an), 22:30ean. Mun-du mailako estreinaldia izangoda eta 60 musikari bainogehiagok zuzenean joko dute,filma proiektatzen den bitarte-an. Hor izango dira, adibidez,Uri Caine, Mark Helias, Cla-rence Penn, Barbara Walker,Joachim Badenhorst, FumioYasuda, Rajab Suleiman, Saa-da Nassor, Fanny Winter, Kett-wiger Bach Ensemble eta For-ma Antiqva.

Horiez gain, atzo hasi zenHondarribiko Blues Jaialdiadomekara arte egongo damartxan eta Armintzan (Biz-kaia), berriz, bihar izango denTxapel Reggae jaialdiak dan-tzarako giro aparta sortuko duzalantza barik: Macka B & TheRoots Ragga Band, TheMighty Jah Observer, TheHotknives eta beste askorekinbatera Skabidean, BatukaleSamba, Salda Dago & Thun-der Clap eta Aiaraldeko SoundSystem modukoek jardungodute. Eta rock indartsua gus-toko dutenek Hatortxu Rockjaialdia zain izango dute La-kuntzan, uztailaren 27tik 30erabitartean joko duten 86 talde-ren musikarekin.

15KITTO

MUSIKAZ blai egiteko moduko UDA

Gazteen Euskal Be-hatokiaren eskutiksortu den 'Helmu-ga Europa' 2017mugikortasun gi-dak gazteek Euro-pan barrena mugi-tzeko jakin behar du-ten guztia laburbil-tzen du eta informa-zio praktiko ugari es-kaintzen du. Argital-pen honetan horre-lako galderen eran-tzunak aurkituko di-tuzue, besteak bes-te: Nola ikas ditzakethizkuntzak, dirurik gastatu gabe?; Ba al dago gizarte-sare-rik hizkuntza bat praktikatzeko jendearekin kontaktatzeko?;Zer dokumentazio behar dut EBko herrialde batera bidaia-tzeko edo bertan bizitzeko?; Balio al dit nire gidabaimenak?;18 urte baditut, auto bat aloka dezaket?; Non aurki dezaketgazteentzako ostatuei buruzko informaziorik?; Nola eginbehar da beste herrialderen batean balioko duen curricu-lum bat?; Ba al dago, adibidez, Austrian lana bilatzeko web-gunerik?; Nola kontakta dezaket “au pair” gisa lan egitekoagentzia batekin?; Non gara dezaket boluntario-laneko es-perientzia bat?... Gida interneten dago eskuragarri, doan,eta PDF formatuan euskaraz zein gazteleraz jaitsi daitekewww.gazteaukera.euskadi.eus helbidean.

Europan zehar mugitzeko behar den guztia esku-eskura

Skabidean, orain dela bost urte Iruñean sortutako ska taldea.

Page 16: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!kolaborazioa2017-VII-14

16

Askok diote moda gauza ziklikoa de-la, eta ez naiz ni izango arrazoia ken-duko diena. Baina berrikuntzak ere ba-dira, azken urteotan, modaren industriakteknologiara zabalkuntza egin baitu.Diseinurako erremintak zein produkzio-rako makinak hobera doaz, baina kon-tzeptu zeharo desberdinak ere azaltzenhasi dira. 3D-ko inprimatzearekin natorgaurkoan. Jantzien zein osagarrienekoizpenean, teknika horrek garapen

izugarria izan du, eta badirudi bide horriekiteko asmoa duela. Teknika horrennondik norakoa ez da batere konple-xua. Hitz gutxitan esatearren, zenbaitprograma erabiliz ondoren lortuko de-naren modeloa diseinatzen da, inpre-sioari pausu emateko. Materialak, ha-siera batean, xafla forma du, hori zirri-kitu batetik pasarazten da, bertan ma-teriala urtze punturaino berotzen dela-rik, eta zeharo hotzago dagoen basebaten gainean lagatzen du. Pausu horigeruzaka errepikatzen doa, azkenik lor-tu nahi den forma sortzeraino.Guzti horrek aukera amaigabeak es-kaintzen ditu, bihurgunez betetako jan-tziak zein konposizio guztiz konplexuak.Hasiera batean forma sinpleenak egi-tea oso prozesu motela bazen ere,egun bizkortasuna irabazi da eta, gai-nera, bakarrik beharrezkoa den mate-riala erabiltzen da.

Iris Van Herpen izan zen teknikarenaitzindaria, soineko zein zapata zeha-ro desberdinak kaleratuz eta, azke-naldian, diseinatzaile handietako ba-tzuk ere arte hori probatu nahi izandute. Chanelek bere jakadun traje mi-tikoa, Versacek zenbait zapata, edotaMoises Nietok, kamiseta ugarirekin.Azken honek, gainera, zertxobait ha-ratago joan izan nahi du, xafla forma-ko lehengaitzat plastikozko botilakerabiltzen baititu.

3D moda

modaarkitektura

Heldu da uda eta opor usaina nabar-mena da. Eibarko kaleak neguan bainohutsago igartzen dira. Gaur hondartza-ra, bihar mendira. Zu Bostonera, ni Ka-liforniara. Urrun edo gertukoak izandaere, jende eta txoko ezberdinak ezagu-tzeko aukera paregabea, begiak irekieta ideia berriak gureganatuz... Izanere, zein garrantzitsua den oporretanteilatua freskatzea!

Eta arkitektura anatomikoaren osasu-narekin jarraituz, denok dakigu gure fa-txada sentikorra eguzkitik babestea ko-meni dela. Baita kirol pixkat egin eta es-truktura indartsu mantentzea ere. Hor-taz gain, urte osoa darabilgu lanean jota su, errutinan murgilduta eta eginbe-harrek itota. Aprobetxa ditzagun berazjai egun hauek, urte osoan zehar gureeuskarri diren familia eta lagunekin pla-nak egin eta denbora pasatzeko, harre-mana sendotzeko. Gure barne arkitek-turan kontuan hartu beharreko zerbaitbaldin badago, zimenduak baitira; lanikustezin baina ezinbestekoa egiten du-ten horiek. Ekaitza edo lurrikara dene-an, haiei esker gaudelako zutik. Eta (zo-ro)haizeak jotakoan, lurrera irmo lotuta.Hau bai hau ITE garrantzitsua, ez duzue

uste? Ba behin hau gaindituta, txapelaburuan eta... New York? Atenasko Parte-noia? Parisko Notre Dame? Machu Pic-chu beharbada? Edo Benidormeko apar-tahotel bat? Denak izan daitezke bisita-tzeko eraikin interesgarriak, aizue! Beno,nonahi dela ere ondo pasa, merezitakoatsedena hartu eta ikusi eta ikasitakoenistorioak ekarri bueltan... baina batez ere,opor konstruktiboak izan daitezela!

Opor konstruktiboaknagore fernandez

laura albistegi

Page 17: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!kirolak

2017-VII-1417

“Gorputzak egindakolana islatzen du”

Betidanik” dio kulturis-moa egiten duela. Bainaizango dira “sei bat ur-

te” Iker Garcia-Pascual kirolhau “jarraitasunarekin eta ja-naria zaintzen” egiten hasi ze-la. “Hobbya” zena “irrika”bihurtzeraino. Kulturismoanaurrera egiteko ahalegin han-dia egin behar badu ere, gus-tuko tokian aldaparik ez: “De-dikazioa eskaintzen diot, ez da-go sakrifiziorik”. Gogortasunagehiago nekea baino.

Emaitzak ez dira nolanahi-koak izan eta maiatzaren er-dialdean Euskal-Nafar Txapel-ketan nagusitu zen, handik as-tebetera bigarrena izateko Es-painiako Iparraldeko Txapelke-tan. Laugarren urtea da lehia-ketetan parte hartzen hasi ze-la eta Gernikan urtero jokatzenden fittness txapelketetan na-gusitu zen 2014an eta 2015-ean, “bakoitzean maila des-berdinetan”. Ez zaiolako gus-tatzen irabazi duen lehiaketanberriro parte hartzea. Bi arra-zoi ditu horretarako: “Neri au-rrera egiten ez laguntzeazaparte, gazteagoei bidea ixtendietelako”.

Aurtengo lehiaketei begira,bere burua irabazle ikusten

zuen galdetuta, emaitza aldezaurretik jakitea zaila dela dioGarcia-Pascualek: “Ez dakizu-lako zeinen ondoan egokitukozaizun. Batez ere, urte batetikbestera izan duzun hobekun-tzari ematen diot garrantzia,lortutako prest-ipintzeari”. Jau-zi berriak ematearen zale, bes-te maila batera pasatzea etabestelako aldaketak ditu bu-ruan: “Bainujantziarekin egitenden mens short izan daitekeaukera bat, hor estetika bila-tzen delako gehiago”.

Gorputza lanaren ondorioEibarren bizi bada ere, Ike-

rrek Durangon egiten du beha-rra. Kirol-gehigarriak saltzen di-tuen denda du eta, horrezgain, “prestaketa fisikoak etadietak” zuzentzen ditu. Kultu-rismoan urtero bi denboraldijokatzen dira, “bietan lehiatzeaoso zaila bada ere”. Hori bai,kirolarien saiakera urte osokoaizaten da: “Ohiturak eskainibehar dizkiozu gorputzari,lehiaketen aurretik zertxobaitaldatuko direnak”. Txapelketa-rako hiru hilabete geratzen di-renean aldatuko du planing-aeta, “prestaketaren arabera,karga eta deskarga dietekin

hasiko naiz”. Karbohidratoakgutxitzeko faseari metabolis-moa bizkortzeko faseak jarrai-tzen dio, koipea gutxitzekoahaleginean. Behin lehiaketaeginda, gorputzak hobetoerantzuten du eta “une egokiaizan daiteke aurrera egiteko,errebote efektuak bere arris-kuak badituen arren”.

Iker Garcia-Pascualek ez duondo ulertzen “kirola egiteraeta gorputza zaintzera gero etagehiago deitzen digutenean,

kultoa bihurtzeraino” zelan kul-turismoa hainbeste kritikatzenden, atzean dagoen lana erre-fusatzeraino. “Inork ez du esa-ten Indurainek egiten zuenaeginda bera modukoa izan ze-zakeenik”. Arnold Schwarze-negger du gustuko, “saiatuzen horretan emaitza lortuzuelako: kulturista izan zen, ak-torea gero eta baita goberna-dorea ere”. Bere lehenengokotxapelketetan Gipuzkoako etaEuskadiko txapelak jantzi zi-tuen kirolariak “gorputzakegindako lana islatzen” dueladio eta ez du erretiratzekoegunik aurrikusten: “Agianatsedena hartuko dut, baina ezdut lagako”. Emakumea geroeta sartuago ikusten du kultu-rismoan: “Beldurra kendu be-har diegu pesei; emakume batez da gizon bat moduan gihar-tuko”. Eta zenbat eta gaztea-go hasi hobe dela esaten digu,“beti ere, jakina, ohiturak eza-rriz. Dietak ez, hori beste kon-tu bat da; ume batek denetarikjan behar duelako”.

Hiru hilabete lehenagotik prestatzen ditu txapelketak Ikerrek.

Eibartarra erdian, Euskal-NafarTxapelketa irabazizuen egunean, urrezko domina paparrean duela.

IKER GARCIA-PASCUAL (KULTURISTA):

Page 18: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!kirolak2017-VII-14

18

130 parte-hartzaile Armaginen Elkartearen 50. urteurrenaren tiraldianUztailaren 2an Arrateko tirozelaian jokatu zen Armagi-nen Elkartearen urrezko ez-teien tiraldian 130 tiratzailek

hartu zuten parte. Plater-tiromodalitatean jokatutako tor-neoan Gonzalo Gil, Iñigo Alva-rez eta Mikel Gerrikabeitia izan

ziren irabazle, botatako 30 ti-roetan asmatu eta gero. Arra-teko Hegan Tiro Elkarteak an-tolatutako jardunaldi osokoprobaren amaieran, diruazaparte, sari kopuru mordoa ba-natu zen, tartean Benelli Bel-monte eskopeta, Winchestererrifle, BA 13 Bergara errifleeta Muela Cocker laban arti-sau bana. Aguirre y Cía., Arde-sa, Armusa, BBI, Dikar, Chiru-ca, Corsivia, Delsur, Manufac-turas Muela, Parabellum, Sky-way, Suministros Evia etaTrust Eibarrés enpresek ba-bestu zuten proba.

Osorok lesiotik ondo sendatudela erakutsi zuen FrantzianAurreko asteburuan Euskal Herritik kanpo jardun zuten Del-teco Eibar Triatloi Taldeko kideek sasoi honetako triatloietan par-te hartzen. Medina de Riosecon jokatutako sprint triatloian Ro-berto Gartzia, Alberto Agirre, Adrian Galan eta Txema Artetxe izanziren, Cristina Ruizekin batera; azken hau izan zen, hain justu, one-na beteranoen mailan. Bestalde, Pello Osorok garbi laga zuen, or-katilako lesiotik sendatuta, bueltan dela eta, Frantziako Pirinioetanjokatu zen Half Altriman proban hirugarren sailkatu zen.

Ruben Pinillos nagusitu zen tenis txapelketaren X. edizioanEibarko tenislariak erraz irabazizion, gainera, Sergio Urriza mu-trikuarrari finalean: azken honekhiru joku besterik ez zizkion eginPinillosi (6-1 eta 6-2). Elgoibarko40-15 Tenis eta Padel elkarteakhamargarren urtez antolatu duentxapelketa maiatzaren 2an hasizen eta uztailaren 1ean jokatu zi-

ren finalak. Teniseko finala, gaine-ra, oraingoan Unben jokatu zuteneta ez Elgoibarren. Mintxetan jo-katutako padel finaletan, bestalde,Sonia Merino eta Olatz Lejardi (6-0 eta 6-0) eta Oier Urigoitia etaIgor Zabaleta (7-5 eta 6-2), biakere Durangoko bikoteak, jantzi zu-ten txapela.

Pinillos eibartarra, zutik eta ezkerretik hasita bigarrena, beste sarituekin irabazleen talde-argazkian.

“Beti egongo zara gure bihotzetan”SENARRA ETA ALABAK

CORO ZUBICARAY AGUIRREGABIRIA3. urteurrena (2014-VI-23)

Haren alarguna: Calixto Ulacia Beristain

Page 19: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!kirolak

2017-VII-1419

Herenegun joan zen Urbatwaterpoloko kadeteen mai-lako taldea Kanaria HandikoLas Palmasera Espainiako txa-pelketa jokatzera eta han lehia-tuko du domekara arte. Den-boraldia amaitzeko lau jardu-naldiren faltan irabazi zutenEuskal Herriko Liga DavideCerchiren mutilek, 21 taldeenarteko lehiaketan partidu baka-rra galdu barik. Orain zailago

izango dute, jakina, Barcelone-ta, Canoe, Navarra eta Coruñabezalako talde haundienekinjardungo dutelako, nor bainonor; ziur esperientzia irabazte-ko mesedegarria izango zaiela.Aurrez ere denboraldi bikainaegin dute Urbat Urkotronik-ekoek: senior mailako lehentaldeak hirugarren postuanamaitu zuen Euskal Herriko Li-ga eta maila bereko nesken tal-

de sortuberriak laugarren izandira liga horretan. Azken ho-riek, gainera, bigarrenak izan di-

ra 2. Mailako Espainiako txa-pelketan eta urtarrilean EuskalHerriko Kopa bereganatu zu-

Waterpoloko denboraldi bikainarierramua jartzen ahaleginduko dakadeteen taldea Kanarietan

Eibar FT-k entrenamenduak hasi dituAzken denboraldiko 17 jokalari,min hartutako Yoel atezaina etaLugon denboraldi bikaina eginzuen Jordi Calavera hegalekoa-rekin batera, klubak azken hilabe-tean fitxatutako Ivan Alejo etaDmitrovic atezaina (biak Alcorco-netik) eta Charles aurrelaria (Ma-lagatik) ditu Mendilibar entrena-tzaileak denboraldi berrirako. Sa-soi honetarako inoiz baino taldeosotuena. Hala ere, atzealdea in-dartu beharko du, bereziki Lejeu-neren bajak (12 milioi euro lagaditu bere irteerak Newcastlera)eta Lunaren eta Maurorenak la-

gatako hutsunea betetzeko. Bes-talde, Fran Rico oraindik ez daerrekuperatu guztiz lesiotik etaNano aurrelariarekin ikusteko da-go gauzak aurrera egiten dutenedo beste talde batera joangoden. Hervias Realetik fitxatutakojokalariak Valladoliden jokatukodu eta Pere Millak Numantzian,eta Elgezabal eta Escoruela norajoango diren erabakitzeke dago.Taldeak herenegun hasi zituenentrenamenduak, goizez Atxabal-pen eta arratsaldez Ipuruan, beretaldea ikusteko irrikitan zeuden300 zaletu baino gehiagorekin.

www.kolorlan.com 667 54 89 16

● tartak● enkarguaketxera

Bidebarrieta, 28

☎ 943 20 79 73

San Andres

Gozotegia

www.dariobus.com – [email protected]

urteurrena

Tel. 943 741 677

Ezkontzen DENBORALDIA

Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe

Jon Errastik Alcorconekinjokatuko du 2. A mailanEibarko erdilariak bi urterakosinatu du Madrilgo taldeare-kin, azken bietan Italiako Speziataldean jokatu eta gero. Azkentalde horrekin maila igotzetikgertu izan bazen ere, azkeneanezin izan du Eibarrekin lortutakoaberretsi; hala ere, Errasti titularizan da partidu gehienetan. Au-rretik Eibar FT-ren sasoi onenakbizi izan zituen, 2. B mailatik 1. Mailara jarraian izandako biigoeretan parte hartuta. 108 partidu ofizial jokatu zituenguztira Eibarrekin eta orain, 29 urterekin, Espainiako Liga-ra bueltatzen da, 2. A mailan Alcorconekin jokatzeko.

Page 20: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!kultura2017-VII-14

20

“Argazkia egiteko ezinbestekoak?Begirada eta sormenerako ahalmena”Uztaila amaiera arte “Different Realities”, David Arranz-ek telefono mugikorrarekinegindako argazki-erakusketa egongo da ikusgai El Corte Inglesean. Laredon 1983anjaioa, gaur egun ere han bizi da eta, argazkilaritza betidanik gustatu arren, berarentzatzaletasuna izaten jarraitzen duela esan digu. Hala ere, Instagram sare sozialean@arridj bere kontuak 150.000 jarraitzaile baino gehiago dauzka. 2011n, kontua sortuzuenean, telefonoa eta argazkiak lantzeko hainbat aplikazio erabilita sortzen dituenargazkiek horrelako arrakasta izango zutenik nekez imajina zezakeen.

DAVID ARRANZ(argazki-zaletua)

Ekaineko azken egunotan Udako Euskal Unibertsitatearen esku-tik Markeskuan abiatu ziren udako ikastaroak, Iruñea eta Baiona-ra salto egin eta gero, aste honetan gure herrira bueltan etorri dira,eskaintza zabalarekin, gainera. Astelehenean hasi eta atzora arte osogai ezberdinen inguruan trebatzeko aukera aparta izan dute ikasta-roetan parte hartu dutenek, esparru bakoitzeko adituekin, euskerazeta etxetik oso urrutira joateko premia izan barik. Ikastaroen harira,aste honetan Amaia Elorzak “Eathink2015” proiektuari buruzkoakkontatu ditu, German Velayos-ek loreen polinizazioaren eta erleengarrantziaz jardun du, Amaia Arroyok unitate digitalen diseinuari bu-

ruzkoak azaldu ditu, Beatriz Akizuk eta Idurre Eskisabelek telebistapublikoa nola irudikatzen duten azaldu dute eta Bea Narbaiza, LibeMimenza eta Edorta Arana UPV/EHUko ikertzaileek, berriz, azken biurteotan lantzen ari diren “Tirabirak” proiektua zertan den kontatudute, besteak beste. Bestalde, UEUren udako eskaintza biribiltzeko,ikastaroekin batera hainbat jardunaldi ere antolatu dituzte eta, ho-rrela, atzo eta gaur "Euskara, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzendiren lekua" izenburukoa ari dira egiten Usurbilen, Jakin, UsurbilgoUdala eta UEUren elkarlanari esker.

UEUren ikastaroak bigarrenez etorri zaizkigu bisitan

– Argazkilaritzarekiko zure zaletasunasare sozialen eta, batez ere Insta-gram-en eskutik dator. Nola hasi zinenhorretan?

2011. urtean iPhone 3G telefonoanInstagram aplikazioa instalatu eta hor ha-si zen guztia. Sare sozial horretan kon-tua zabaldu eta, horri esker, gauza askoirakatsi dizkidan jende askorekin kontak-tuan ipini nintzen. Instagram erabilita, ar-gazkilaritzari buruzko gauza asko ikaste-az gain, lagun asko egin ditut eta horrekasko pozten nau. – Emaitza ikusita, zaila egiten da ar-gazkiak mugikorrarekin egiten dituzu-la pentsatzea…

Argazkien edizioa lantzeko aplikazioasko daude eta horrelakoak erabiltzenditut: Camera, SnapSeed, Image Blen-

der, Handy Photo, Adobe Photoshop Ex-press eta beste asko. Hala ere, argazkiaegiteko orduan norberaren begiradaketa sormenerako ahalmenak dute ga-rrantzi gehien, horiei esker lortzen da az-kenean argazkiak erakusten duen irudia.– Berez, zuk ez duzu honetan lan egi-ten, ezta?

Ez, argazkilaritza zaletasuna da nire-tzat, argazkiak egiten disfrutatu egitendut. Bestela arrebekin batera erropadenda bat daukat Laredon. Orain delasei urte zabaldu genuen eta, egia esan,oso pozik gaude. Dendan ez ezik, inter-net bidez asko saltzen dugu eta, sare so-zialei esker jende askok ezagutzen gaitu.– Nolatan zabaldu duzu erakusketa Ei-barren?

Kasualitatea izan da. Nire arrebetako

batek Eibarko El Corte Inglesean lan egi-ten duen lagun bat dauka, agian erakus-keta egiteko aukera zegoela komentatueta, horrela sortu zait nire lanak Eibarrenerakusteko aukera, benetan pozik nago.- Nolako lanak ekarri dituzu erakuske-tara?

Nire argazkietako batzuk ipini ditutikusgai eta, horrez gain, nire argazkiekindiseinatutako arropa ere badago. Izanere, lagun batek animatuta orain dela gu-txi kamiseta eta beste arropa batzuetannire argazkiak inprimatzen hasi naiz etaoso harrera ona izaten ari dira. Asmoa ar-gazki bakoitzarekin oso jantzi gutxi egi-tea da, ez errepikatzeko eta, horrela, mo-duren batean esklusibitatea ziurtatu. Mi-la argazki baino gehiago dauzkat eta, be-raz, non aukeratu badago.

Page 21: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

...eta kitto!kultura

2017-VII-1421

Eibarren 1967an jaiotakoekbazkaria egingo dute urriaren 7aneta, hori antolatzeko,"AsociaciónRecreativa EIBAR 1967" elkarteasortu dute. Aurrerantzeanelkartekide izateko aukera duteurte horretan Eibarren jaiotako guztiek, baitaEibarren bizi eta bertan jaio ez direnek ere.Horretarako datu pertsonalak (izen-abizenak,helbidea, jaioteguna, kontakturako zenbakia etaemaila) bidali behar dira, "EIBAR 1967" Facebookkontura edo [email protected] helbideraidatzita. Joateko asmoa dutenek 90 euro sartubeharko dute. Sabadell banketxean elkartearenizenean zabaldu duten kontuan (ES03 0081 43626700 0117 1720). Bestalde, gaztetako argazkiakbidaltzera edo Facebookera igotzera animatuzgero, denek ikusteko moduan ipiniko dituzte.

1967. urtean jaiotakoen jaia

Coliseo antzokiko toki guztiak bete zituen aurreko barixakuan Napo-ka Iriak agur esateko emandako kontzertuak. Miren Narbaizak eta An-der Mujikak lagun ugari izan zituzten aldamenean taula gainean zein pu-blikoaren artean eta, euren esker ona adierazteko idatzi dutenari jarraitu-ta, “aurreko barixakuko kontzertua ezin izan zitekeen hobea izan. Imaji-natu genezakeena txiki laga zuen antzokian pasatu zenak. Hainbestetansentitu izan dugun atmosfera goxo hura egon zen, eta elkarrekin sortugenuen. Kantu batetik bestera gure historia txikia pasatzen ikusi genuen,hilzorian denaren moduan bizitzak eskainitako instanteen kronologia ba-ten antzera. Biok elkarren konpainia soilean hasi eta bizipenez jositakoibilbideari agur lagunartean esateko”.

Oporren aurretik azken kontzertua emango du gaur gauean EibarkoCielito Musika Bandak, 23:00etatik aurrera. Carlos Sanchez Barbak zu-zenduko duen emanaldian honako piezak eskainiko dituzte: “Teatro Mon-tecarlo” (pasodoblea, A. Perez-Perello), “Agua azucarillos y aguardiente”(zarzuela aukeraketa, F.Chueca), “Music fron Braveheart” (BSO, J. Horner),“Oregon” (gaia, J. de Haan) eta “Dantzaldia” (herri-kantuak, I. Urkizu). Euri-rik ez bada Toribio Etxebarria kalean izango da kontzertua eta, bestela, uda-letxeko arkupeetan joko dute. Oporretatik bueltan, irailaren 24an ekingo dio-te ikasturte berriari, Coliseo antzokian eskainiko duten emanaldiarekin.

Gaur gauean agurtuko dutedenboraldia Musika Bandakoek

Martxan dago Indalezio OjangurenXXX. Argazki Lehiaketa. Edozeinekizango du parte hartzeko aukera,norberaren aukerako gaiariburuzko argazkiekin. Gehienez ere3 argazki aurkez daitezke zuri-beltzean eta beste 3 koloretan etalanak Portalean, Kultura saileanentregatu beharko dira. Epeaurriaren 5ean amaituko da.

Indalezio Ojanguren argazki-lehiaketa

Lagunarteko kontzertuarekinagurtu zen Napoka Iria

Urte horretan jaio zirenak urriaren 28an batukodira, elkarrekin bazkaldu eta eguna jai giroanemateko: 12:30ean Untzagan elkartu, zapiakbanatu eta, argazkia egin eta gero, pintxo-poteanibiliko da taldea, 15:00etan bazkaltzera joanaurretik. Arratsaldean DJ batek saioa eskainiko du.Izena emateko, irailaren 15a baino lehen 70 eurosartu behar da (izen-abizenak zehaztuta) LaboralKutxako ES323035 0023 970231155319 kontuzenbakian.

1977. urtean jaiotakoen bazkaria

Gaur amaituko da …eta kitto!-ko bazkideentzat Arrateko bertso afa-rirako sarreren aurresalmenta eta, beraz, martitzenetik aurrera ohiko le-kuetan, Kultu, Sagar Bitza eta Kantabria tabernetan salduko dituzte, 32 eu-rotan. Aurten 25 urte beteko ditu Arrate bezperan …eta kitto! Euskara El-kartearen eskutik urtero egiten den bertso afariak eta, hori ospatzeko, lau-kote bikaina izango dugu Kantabria jatetxean: Sebastian Lizaso, AndoniEgaña, Onintza Enbeita eta Maialen Lujanbio. Gai-jartzaile lanetan, berriz,Jon Mikel Mujikak jardungo du aurten ere. Saioa, urteroko moduan, irai-laren 7an (eguena) egingo da, 21:00etan hasiko den afariaren ostean. Ur-temuga dela-eta, sarrera erosi dutenen artean bi lagunentzako Kanta-briako menu berezia zozketatuko da bertso-saioan

Arrateko Bertso-Afarirako sarrerak salgai

Maialen Belaustegi

Andretxea kide duen Emakumeen Etxeen Sareak“Artestura Feministak” lehiaketa antolatu du,18 urtetik gorako emakumeentzat. ArtelanakPegoran aurkeztu beharko dira, irailaren 29raarte. 400 euroko zortzi sari eta 200 euroko zortziaipamen banatukodituzte. Informazio guztiaAndretxearen web orriandago eta, zalantzakargitzeko, Andretxearajoan, 943 70 08 28telefonora deitu [email protected] idatzi daiteke.

“Artestura Feministak” lehiaketa

Page 22: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

Dolmenen Ibilbidearen paisaia eta balioarkeologikoa ezagutzera emateko doakobisita gidatua egingo da datorren dome-kan. Karakaten hasi, Irukurutzetaraino joaneta berriz Karakatera buelta, guztira 9 kilo-metroko ibilbidea da. Bisita euskeraz egin-go da eta Karakateko aparkalekutik abiatu-ko da taldea, 10:00etan. Antolatzaileekazaldu dutenez, “han dagoen historiaurre-ko ondarea dela eta, ibilbideak balio arkeo-logiko handia du. Izan ere, Neolitoko etaBrontze Aroko tumuluak eta trikuharriakdaude, besteak beste. Txangoa 13:30ak al-dera amaitzea dago aurreikusita eta parte-hartzaileek gazta, ogia eta sagardoa dasta-tzeko aukera izango dute”. Joan nahi due-

nak 657 79 46 77 telefonora (Naiara) deitu-ta edo [email protected] helbidera ida-tzita eman dezake izena.

Orain arte Dolmenen Ibilbideko bi bisitagidatu egin dituzte eta, diotenez, “harrerabikaina izaten ari dira, irteera bietan taldeakbete egin dira eta”. Doako bisita gidatuenprograma ekainean aurkeztu zuen Debe-gesa garapen agentziak, Elgoibar, Soraluzeeta Bergarako udalekin elkarlanean. Do-mekan egingo den irteeraz gain, urrira artebeste sei bisita gidatu egiteko asmoa dau-kate: uztailak 30 (gaztelaniaz), abuztuak 6(euskaraz) eta 20 (ingelesez edo gaztela-niaz), irailak 10 (euskaraz) eta 24 (gaztela-niaz), eta urriak 8 (euskaraz).

Eibarko kuadrillaren lanak uda osoanikusgai Debako elizako klaustroan

Asko dira gurean justiziaren bidegabekeriaLarriak sufritu dituzten euskal herritarrak, etaTamalez egunotan beste kasu bat ezagutu dugu,Suminez eta saminez bete gaituena:Altsasuko zortzi laguni 375 urteko zigorSoberazkoa eta neurrigabea, 2016. urtekoUrrian herri hartako taberna batean izandakoKalapita malapartatu bat dela-eta.Orain ezagutu dugu fiskaltzaren eskaera,Amesgaizto okerrenean ere irudikatzeaKasik ezinezkoa egingo litzaigukeena.Astakeria hau normaltzat hartzen duenik bada,Sarri gertatzen den bezala, orain ereKaiku eta kirtenek ez dute inolazAukera galdu iritzia eman eta ondorioztatzekoTerrorismoa dela den-dena, eta horrelaUlertu beharra dagoela gauekoOrdu txikitan izandako liskarra.Rajoyk eta enparauek diote justiziaAskea dela, independentea, alegia.Indar politikotik bereizia, berme demokratikoa.Nola sinetsi demokrazian ordea,Mendeku kutsua duen zigor eskaera ikusita?Urrutiko garaietako oihartzuna da hau,Nahiz eta batzuek ikusi nahi ez duten,Tira-biren sasoia atzean utzi dugu, etaAurrera begiratzeko ordua iritsi da.Iraganetik ikasi, etokizuna bakean eraikiz.Aske nahi ditugu zortziak, etxean,Ron botilaren inguruan dantzan,Izerdia, odola eta negarra ahaztuz,Kide, lagun eta senideekin auzoan, herrian.Entzun ondo gazte, ondo aditu Altsasu:Zuekin gaude beti, ez etsi, zutitu.

IKER ARANBERRI

Dolmenen ibilbidea ezagutzeko doakobisita gidatua egingo da domekan

Uztailaren 1ean inauguratu zuten“Tentazioak” izeneko arte-erakus-keta Debako Santa Maria elizakoklaustroan. Azken urteotako “tradi-zioari” eusten dion erakusketaren XIII.edizioan 18 artistaren lanak egongo di-ra ikusgai bi hilabete hauetan, abuz-tuaren 31ra arte. Txoko berezi hori ar-te-galeria bilakatuko den bi hilabetehauetarako ordutegia honakoa izangoda: uztailean, martitzenetik zapaturabitartean 17:00etatik 19:00etara za-balduko dituzte ateak, eta domeka etajaiegunetan, aldiz, ordubete gehiagoizango dugu sortzaile horien lanakikusteko, 20:00ak arte. Abuztuan or-dutegi murritzagoa izango du erakus-ketak: elizaren bisita orduetan soilikgozatu ahal izango dugu-eta.

Hamairugarren edizioa berezia izan-go da, Gipuzkoako klaustrorik zaharre-naren hormetan 18 artista ezagunenlanak batera zintzilikatuko diren lehenaldia delako. Horietako zenbaitek au-

rreko edizioetan beren artea banakaerakutsi diguten arren, oraingoan el-karrekin egiteko erabakia hartu baitu-te. “Artista-koadrilla” hori 1977an sor-tu zen, Laboral Kutxaren Eibarko are-toan Baroja Colleten erakusketarenondoren Jose Ramon Elorzarena eginzenean. Hasierako bikote hari AsierLaspiur, Vicente Iriondo, Marino Pla-za... gehitu zitzaizkien eta, denborare-kin, 80. eta 90. hamarkadetan, eta bai-ta geroago ere, beste hainbat eta hain-bat artista. Oraingo honetan VicenteIriondo, Asier Laspiur, Alberto Ibañez,Marina Barrena, Jose Antonio Azpili-kueta, Fernando de Vicente, Keixeta,Jose Ramon Elorza, Ricardo Azkar-gorta, Iñigo Arregi, Bingen de Pedro,Juan Luis Goikolea, Aitor Etxeberria,Baroja Collet, Aitor Sarasketa, JoseFelix Igartua, Barbara Stammel eta Pe-llo Alberdiren lanak ikusteko aukeraizango dugu, eibartarrez betetako ze-rrendan.

...eta kitto!kultura2017-VII-14

22

Altsasu

Page 23: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

Aire libreko zineaELGOIBARREN36ko gerraren errekreazioaegin zuten iazko iraileanTaupadak eta Elgoibar1936taldeek antolatuta Elgoibarkokaleetan eta herriko bestezenbait kokalekutan.Milizianoen gaua eta tropafaxistak Elgoibarren sartuzirenekoaren errekreazioa eginzituzten, besteak beste, etaegun haietako irudiekinMemoriaren Ganbaratikdokumentala osatu zutenondoren. Gaur gauean,barixakua, aire libreko zineaneskainiko dute dokumentala,kalegoen plazan, 22:30etikaurrera. Ordubeteko iraupena .

...eta kitto!agenda

2017-VII-1423

Barixakua 14EGUNEZ Lekunberri (Isasi, 31)

Zapatua 15EGUNEZ Lafuente (Sostoatarren, 10)

Domeka 16EGUNEZ Elortza (J. Gisasola, 18)

Astelehena 17EGUNEZ Iraundegi (Calbeton, 19)

Martitzena 18EGUNEZ Mendinueta (Urkizu, 6)

Eguaztena 19EGUNEZ Azkue (T. Etxebarria, 4)

Eguena 20EGUNEZ Elortza (J. Gisasola, 18)

Barixakua 21EGUNEZ Mandiola (S. Agustin, 3)

farmaziak

hildakoak- Jaione Lazpita Areitiobiritxinaga. 83 urte. 2017-VII-5.

jaiotakoak

eguraldia (EUSKALMET.NET)

GAUEZ BETI -2017AN- Mandiola (S. Agustin, 3)

- Omar El Arrass L Arrass. 2017-VII-3.- Ndiaga Rachid Dieng Mbaye. 2017-VII-7.- Ayeza Bilal. 2017-VII-8.

AURREKOAREN EMAITZA

SUDOKUA

The Allnighters gaurgauean BERGARANGaur 22:00etan TheAllnighters taldeak (SoulfulRhythm & Blues) kontzertuaemango du Bergaran,Espoloian, Berumuga zikloarenbarruan. Iñaki "Igu" Garcia,Iñigo Ortiz de Zarate, ErnestoGarcia, Zigor Akixo, RuperDiez, Ruben Salvador eta ZigorMartinezek osatzen dutentaldeak “Everything isChanging” disko berriaaurkeztuko du. Sarrera librea.

Bazkari senegaldarraERMUANAfrikan nekazaritza sustatzekoeta energia sortzeko ErmukoPAACE elkarteak Afrika-ErmuaKultur Arteko Jardunaldiakantolatu ditu, eta horren harirabihar, zapatua, herri-bazkarisenegaldarra izango daMartxoak 8 plazan, 14:00etatikaurrera. Bertan izango diraJaapo Lyguey eta MlompCultura dantza eta musikataldeak, bazkaria girotzen.Ekitaldia arratsaldean amaitukoda, El Malick Band taldearenreggae folk kontzertuareneskutik. Emanaldia 19:00etanhasiko da.

SOS deiak.................................112

Pegora ......................................010

Udaletxea ..................943 70 84 00

Portalea .....................943 70 84 39

Udaltzaingoa.............943 20 15 25

Mankomunitatea.......943 70 07 99

Debegesa ..................943 82 01 10

KIUB ..........................943 20 38 43

Epaitegia ...................943 03 34 00

Iberdrola....................901 20 20 20

Naturgas....................902 12 34 56

DYA Larrialdiak.........943 46 46 22

Gurutze Gorria..........943 22 22 22

Mendaro osp.............943 03 28 00

Anbulategia...............943 03 25 00

Torrekua ....................943 03 26 50

Errepideak.................902 11 20 88

Ertzaintza ..................943 53 17 00

Eusko Tren................902 54 32 10

Lurraldebus ..............900 30 03 40

Pesa...........................900 12 14 00

Taxiak ........................943 20 30 71

...................................943 20 13 25

Alkohol.Anon............629 14 18 74

Al-Anon/Alateen.........650 26 59 63

telefono

jakingarriak

Page 24: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

AMAÑAKO JAIAK14:45. Auzokojubilatuendako bazkaria,Unzaga Plaza hotelean.21:30. Bertso-afaria,Sustrai Kolina eta OnintzaEnbeita bertsolariekin,Amaña SCR elkartegastronomikoan.

PUZGARRIAKETA TAILERRA17:30/19:30. Jolaserraldoiak (Minigolfa,4ko ilara, slackline…).El Corte Ingleseko terrazan,3. pisuan (euria egingobalu, beste egun bateanegingo dira).

SAN KRISTOBALGO JAIAK19:00. Txupinazoa. Jaienhasiera.19:15. Kalejira, Orkrestataldearekin.19:30. Haurrentzakojolasak, Fray MartinMalleako parkean. Dardo-txapelketa (16 urtetikbeherakoentzat) tortilla,txorizoa, urdaiazpikoa etagazta; auzoko tabernetaneta Jai Batzordearenbarretan.23:15. Kontzertua: FullMetal Band (Heavy-Rock).00:45. Kontzertua: DeafLeopard (Def Leppardtaldearen musika).

KONTZERTUA23:00. Eibarko CielitoMusika Bandaren gauekokontzertua. T. Etxebarriakalean.

...eta kitto!agenda2017-VII-14

24

Barixakua 14 Zapatua 15LAMBRETTA EIBAR10:00. Lambretta EibarXIV. Kontzentrazioa.Parte-hartzaileenaurkezpena eta Lambrettamotorren erakusketa.Untzaga plazan.11:45. Kalejira, herrianzehar, eta San Kristobalauzora igoera.13:00. Azpeitiara irteera.Bazkaria, oroigarriakematea eta opari-zozketa.17:30. AzpeitiakoTrenbidearen EuskalMuseora bisita.20:00. Eibarrera bueltaeta “pintxeoa”.00:00. Kontzertua,San Kristobal auzoan.

SAN KRISTOBALGO JAIAK10:30. Haurrendakomarrazki-lehiaketa.11:30. Haurrendako Moltómotorren kontzentrazio-lasterketa.12:15. “Sandiada”.Aizarnako parkean.12:30. Aurkezpen-kalejira:Lambretta motorren XIV.Igoera San Kristobalera.Hamaiketakoa parte-hartzaileentzat. Lambrettamotorren erakusketa,San Kristobalgo plazan.18:00. Igel-toka txapelketa(16 urtetik beherakoentzat).19:00. Dardo txapelketa,nagusientzat,San Kristobalgo plazan.19:30. “Callejonada”,Mariachi Dominguezekin.21:00. Herri-afaria,plazoletan.23:00. Trio Medianochetaldearen emanaldia.00:15. Kontzertua: LysPardo (Juan Pardo, bereaitaren abestiak).02:30. Txokolate-jananekaezinentzako.

Eguena 20BEHERAPEN AZOKA10:00/20:00. UdakoBeherapenen Azoka(“Eibar Factoring”).Toribio Etxebarria kalean.

PUZGARRIAKETA TAILERRA17:30/19:30. Puzgarriaketa umeendako globoflexiatailerra. El Corte Inglesekoterrazan, 3. pisuan (euriaegingo balu, beste egunbatean egingo dira).

KALERATZEAK STOP19:00. Kaleratzeak Stopplataformakoen bilerairekia. Portalean(3. pisuan).

Eguaztena 19BEHERAPEN AZOKA10:00/20:00. UdakoBeherapenen Azoka(“Eibar Factoring”).Toribio Etxebarria kalean.

Uztailaren 31ra arte:

– “DIFFERENT REALITIES”, DAVID ARRANZ-EK mugikorrarekinegindako argazki-erakusketa. (El Corte Inglesean)

– FERNANDO ALONSOREN argazki-erakusketa.(El Ambigu tabernan)

– “EIBARKO ARGAZKI RALLYA 2017” erakusketa.(Portalea jatetxean)

Erakusketak

Domeka 16LAMBRETTA EIBAR10:00. Ibilbide-sorpresaeta agurra.

SAN KRISTOBALGO JAIAK11:00. Ohe elastikoaketa tirolina. Fray MartinMalleako parkean.12:00. Hildakoen aldekomeza.12:30. Paella-txapelketa,plazoletan.13:30. Luntxa, plazanagertzen diren guztientzat.13:45. Txapelketarenamaiera. Sariak segidanbanatuko dira.17:30. Haurreifreskagarriak eta goxokiakbanatuko zaizkie.18:00. Gorixoren eskutik,zezentxo eta pony-ak.19:00. Haurren marrazki-lehiaketan eta jolasezberdinetan parte hartudutenentzat sari-banaketa.19:30. Festa saioa,DJ Arabarekin.20:30. Errifaren zozketa.22:00. Jai amaierako traka.

Page 25: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

Zorionak, HARITZ,txapeldun, hillaren19xan 7 urte egingodozuz-eta. Musuhaundi bat famelixaguztiaren partez.

Zorionak, NEREAMallia, domekan 7 urtebete zenduazen-eta. Musu haundi bat Eibartik Londreserafamelixaren partez.

Zorionak, MALEN!,astelehenian urtetxuaegin zenduan-eta.Patxo haundi batetxeko danon partez.

Zure senide edo lagunen bat zoriontzeko aukera ezin hobea eskaintzen dizugu.Argazki arruntaren prezioa 4 eurokoa izango da; argazki bikoitzarena, 8 euro

(bazkideentzat %20ko deskontua). Argazkia eta testua eguaztena baino lehen egonbeharko da ...eta kitto!-n. Hemendik aurrera zorion-agurrak etakitto.eus webgunean

ere argitaratzeko aukera daukazue. Prezioak bertan kontsultatu ditzakezue.

943 20 09 18 [email protected]

laztanak emoten...

Zorionak, NAIA, haraiñegun 5 urte betezenduazen-eta. Musuhaundi bat famelixareneta, batez be, Gaizkaren partez.

Zorionak, OLATZ Vicuña, haraiñegunurtiak egin zenduazen-eta. 11 musu potolofamelixaren eta, batezbe, Izarren partez.

Zorionak, MAIALENBarrutia, hillaren 19xan11 urte egingo dozuz-eta. Famelixaren eta,batez be, Ane etaAizearen partez.

Zorionak, ENEKO,hillaren 20xan 7 urteegingo dozuzelako.Musu potolo batetxekuen partez.

Zorionak, JARE, gureparkeko sorgiñak bixar2 urte beteko dittu-eta.Musu haundi batetxekuen partez.

Zorionak, UXUE (haraiñegun zazpiurte bete zenduazen) eta OINATZ (abuztuaren 9xan lau egingo dozuz). Laztan haundi bat, bikote,etxekuen partez.

Zorionak, EKHI eta PAULE!!!,zuen 9. eta 7. urtebetetzietan!Izugarri maite zaittuegu!!!

Zorionak, AITOR eta MIKEL!, aste honetan bete dozuez-eta! Ama eta Eleneren partez.

Zorionak, NILE, pitxin, haraiñegun urtetxua bete zendualako. Patxopotolo bat famelixa guztiaren eta,batez be, PELLOren partez.

Zorionak, MARKEL,hillaren 11n urtetxuabete zendualako.Musu pillua famelixaguztiaren partez.

Zorionak, PAUL, gaur2 urte egitten dozuz-eta. Patxo haundi batetxeko danon eta,batez be, Elenenpartez.

Zorionak, IBAI,astelehenian 5 urteegingo dozuz-eta.Laztan haundi batetxekuen partez.

Page 26: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

1. Etxebizitza

Atal honetako iragarkiak doan dira, etxeen, lokalen, autoen eta irakaskuntzakoeskaintzen kasuan izan ezik. Azken horietako PREZIOAK honakoak dira:

Etxeak, lokalak eta garajeak: alokatu, 12 euro; saldu, 17 euro. Autoak eta irakaskuntzakoeskaintzak: 12 euro. Doako iragarkietan, 12 hitz onartuko dira gehienez. Iragarki guztiak etakitto.eus webgunean ere argitaratuko dira.

1. ETXEBIZITZA

1.1. Salgai

1.2. Errentan

1.3. Konpartitzeko

1.4. Etxe trukaketa

2. MOTORRA

2.1. Salgai

3. LOKALAK

3.1. Salgai

3.2. Errentan

4. LANA

4.1. Lan bila

4.2. Langile bila

5. IRAKASKUNTZA

5.1. Eskaerak

5.2. Eskaintzak

6. DENETARIK

6.1. Salgai

6.2. Eman

6.3. Galdu/Aurkitu

6.4. Bestelakoak

iraga

rkilab

urrak

943 20 09 18 [email protected]

i

– Mutila eskaintzen da nagusiak zaintzeko.Esperientzia. Tel. 612-278600.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta etxeko lanetarako. Tel. 637-135622.– Neska eskaintzen da umeak edo nagu-siak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel.603-236749.– Gizona eskaintzen da nagusiak zaintze-ko (8 urteko esperientzia) eta garbiketakegiteko. Tel. 642-650815.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko eta garbiketak egiteko.Tel. 680-808125.– Gizona eskaintzen da edozein lan egite-ko: igeltsero, pintore, laguntzaile... Tel.698-438215.– Gizona eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Tel. 648-143804.– Gizona eskaintzen da kamioia gidatzeko(C lizentzia), etxeko lanak egiteko etanagusiak zaintzeko. Tel. 603-066671.– Emakume euskalduna eskaintzen danagusiak zaintzeko eta etxeko lanak egite-ko. Tel. 617-628137.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 698-406654.– Neska eskaintzen da arratsaldez nagu-siak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko.Asteburuetan barne. Tel. 658-458061.– Emakumea eskaintzen da gauez kama-rera edo sukaldari jarduteko eta nagusiakospitalean zaintzeko. Tel. 671-763558.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta garbiketak egiteko. Orduka. Erreferen-tziak. Tel. 666-197835.– Neska eskaintzen da nagusiak edo ume-ak zaintzeko eta garbiketak egiteko. Tel.632-139806.– Neska eskaintzen da arratsaldez garbi-keta lanak egiteko. Tel. 632-682005.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta etxeko lanetarako. Tel. 644-491651.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Esperientzia eta erreferentziak. Tel.630-254131.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Orduka. Esperientzia. Tel. 642-959172.– Gizona eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Tel. 631-521520.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Tel. 632-175651.– Emakumea eskaintzen da nagusiak edoumeak zaintzeko. Tel. 631-613245.– Gizona eskaintzen da tabernan ontziakgarbitzeko eta sukalde-laguntzailemoduan. Tel. 616-328060.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko eta garbiketak egiteko. Tel. 680-203613.– Mutil arduratsua eskaintzen da nagusiakzaintzeko. Orduka. Erreferentziak. Tel.632-026510.– Emakumea eskaintzen da garbiketakegiteko. Orduka. Tel. 680-981704.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintzekoeta garbiketa lanak egiteko. Orduka. Tel.658-310620.– Emakumea eskaintzen da nagusiak (bai-ta ospitalean ere) edo umeak zaintzeko.Tel. 688-959575.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Baita gauez ere. Orduka. Tel. 631-417922.

4. Lana

– Neska arduratsua eskaintzen da umeakedo nagusiak zaintzeko. Tel. 632-291539.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Tel. 602-838329.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko Eibarren eta inguruan. Tel. 632-061103.– Neska euskalduna eskaintzen da nagu-siak edo gaixoak zaintzeko. Tel. 617-571210.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintze-ko, ospitalean gaua pasatzeko, etxeanorrazteko eta sukalde-laguntzaile jardute-ko. Orduka. Tel. 652-587259.– Neska eskaintzen da umeak edo nagu-siak zaintzeko eta garbiketa lanetarako.Tel. 633-101852.– Neska eskaintzen da nagusiak zaintze-ko. Esperientzia. Tel. 642-092294.– Bi mutil eskaintzen dira tabernan jardute-ko eta garbiketak egiteko. Tel. 617-761423.

4.1. Lan bila

1.1. Salgai

– Pisua alokagai Jardiñeta kalean, 3 logelaeta terraza. Igogailua eta kalefakzioarelkin.80.000 eurotan. Tel. 669-682148.– Pisua salgai Elgetan. Behe solairuan, 65m2, terraza (20 m2) eta garajearekin. Prezionegoziagarria: 139.950 euro. Tel. 644-387643. Maite.

– Emakumea eskaintzen da pegorak,soziedadeak eta bulegoak garbitzeko. Tel.622-623216.– Neska eskaintzen da goizez umeak zain-tzeko. Esperientziarekin. Tel. 634-446252.– Emakumea eskaintzen da umeak edonagusiak zaintzeko eta etxeko lanetarako.Tel. 632-166357.– Emakumea eskaintzen da umeak edonagusiak zaintzeko eta etxeko lanetarako.Interna. Tel. 612-482203.– Emakumea eskaintzen da nagusiak zain-tzeko. Baita gauez eta ospitalean ere. Tel.631-655390.

– Monitorea behar da Ugan Klubean arra-tsaldetarako (spinning, aerobic eta abar).Tel. 943-820452 eta [email protected]– Bi neska behar dira Eibarko tabernabatean lan egiteko: bat astelehenetik zapa-tura arratsaldez eta bestea (sukalderako)barixaku eta zapatuetan. Esperientziare-kin. Tel. 655-722967.– Dendaria behar da janaridenda baten lanegiteko. Bidali curriculum-a Eibarko 21postakutxara.– Kamarera/o behar da Eibarko tabernabaterako. Bidali curriculuma: [email protected]– Eibarko Kids and us-ek koordinatzaileabehar du 2017-18 ikasturterako. Taldeakbideratu eta zuzentzeko gaitasuna, ingelesmaila altua eta euskera eskatzen da. Bidalicurriculuma: eibar @kidsandus.es– Ileapaintzailea behar da Eibarko ilea-paindegi batean. Lanaldi luzerako. Tel.653-012186.– Kamarera/o euskalduna behar da Arrate-ko jatetxe batean lan egiteko. Tel. 943-208859 eta [email protected]

4.2. Langile bila

3. Lokalak

– Martxan dagoen ileapaindegia traspasa-tzen da Juan Gisasola, 8an. Tel. 688-822007 eta 943-530000.

3.1. Salgai

1.2. Errentan

– Pisu argitsua alokagai urte osoan Donos-tiako Antigua auzoan, Ondarreta hondartza-tik oso gertu. Tel. 616-816675.– Pisua alokagai Deban uda osorako, Itsas-begi kalean. Igerileku, frontoi eta garajeare-kin. Tel. 635-730841.– Pisua hartuko nuke alokairuan Eibarren.Tel. 631-649850.

– Martxan dagoen taberna alokagai Eibar-ko erdialdean. Tel. 943-820474.– Garaje itxia alokagai Asua-Erreka kale-an. Tel. 616-959625.

3.2. Errentan

6. Denetarik

– Altzariak saltzen ditut. Butaka, idazma-haia komodarekin eta hiru alfonbra irlan-dar: bi ohe ertzerako eta hirugarrena egon-gelarako. Tel. 665-724697.– Bigarren eskuko DBH 3. eta 4. mailakoliburuak saltzen ditut. Tel. 653-705096.

6.1. Salgai

– Katakumeak (beltzak eta gorriak) opari-tzen dira. Tel. 643-681509.

6.2. Eman

– Bikotea beharko nuke mintzapraktikaegiteko: frantsesa-euskera edo frantsesa-gaztelera. Tel. 658-992412.

6.4. Bestelakoak

Page 27: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

Arrate bezperako

BERTSO-AFARIABERTSO-AFARIAIRAILAK 7 OSTEGUNA

KANTABRIA 21:00

SARRERAKSALGAI

– Hilaren 18tik aurrera ohiko lekuetan:Kultu, Sagarbitza eta Kantabria tabernetan (32€)

ANDONI EGANA

ONINTZA ENBEI TA

MAIALEN LUJANBIO

SEBAST IAN LIZASO

HYUNDAI KONTZESIONARIO OFIZIAL BERRIA GIPUZKOARAKO

w w w. o a r s o c a r . c o m

Gozatu betidanik nahi izan duzun ekipamendu guztiaz.

Hyundai Tucson Kosmo Edizio Berezialurrera heldu da sinestezinezkoekipamenduarekin eta beste galaxiabateko 5.550€-rainoko deskontuarekin.Horren barne daude:– Ukimen-pantailaz lagundutako

nabigazio-sistema.– Abiarazteko botoia eta gertutasun-

detektorea dituen giltz adimenduna.– Nahigabeko errail aldaketarako sistema

eraginkorra.– Aparkatzeko atzeko kamera gida

eraginkorrekin.– Euri, argi eta aparkatzeko sentsorea,

aurrean eta atzean.– 19 pulgadako aleaziozko uztaiak.– Berotu daitezkeen bolantea eta

jarlekuak.

Eta betiko moduan:– 5 urterako bermea, km mugarik gabe.

– 5 urterako laguntza errepidean.

– Gainera, zure Hyundaik ez bazaitu

konbentzitzen, itzuli egin dezakezu

inolako konpromisorik gabe.

Galdetu baldintza bereziengatik zure kontzesionarioan.

Hyundai Tucson Kosmo gama: CO2 emisioak (gr/km): 119-175. Kontsumo mistoa (l/100km): 4,6-7,5.PSP gomendagarria Penintsulan eta Balearretan Tucson 1.7 CRDI 115CV (84,6kW) BD 4X2 KOSMOrentzat, 5.550€-rainoko deskontuarekin. BEZ, garraioa, matrikulazio-zerga, sustapeneko deskontua, kontzesionarioaren ekarpena eta mantenimendu-eskaintza barne. Hyundai-ra Aldatu Plana aplikatu daiteke erabilitako auto baten truke, 6 hilabeterekin, Hyundai berri bat erosten duen bezeroaren titulartasunpean. Eskaintza hau aplikagarria da Cinking Solución Flexible produktuarekin finantzatzen dutenbezero partikularrentzat, Santander Consumer EFC S.A-ren bitartez, 15.000€ gutxienez, 36 hilabeteko gutxieneko epean eta 36 hilabeteko gutxieneko egonaldiarekin. Finantziazioa finantza-erakundeak aztertu eta onartu beharko du. Eskaintza 2017/07/31raarte da baliozkoa. Ikusten den modeloa: Tucson Style. Mantenimendua ibilgailuaren finantziazioari lotua. * Hyundai Motor España S.L.U-k bere bezeroei eskaintzen dien km mugarik gabeko 5 urteko berme komertziala Hyundai-ren sare ofizialak saldutakoHyundai ibilgailuei soilik aplikatuko zaie, zerbitzu-pasaportearen baldintzen arabera. Kontsultatu itzazu eskaintza, mantenimendu eta bermearen baldintzak Hyundai kontzesionarioen sarean edo www.hyundai.es web-orrian.

OIARTZUNLintzirin Poligonoa, 1

943 49 48 30

BEASAINErrepide Nazionala, 1

943 80 40 54

IRUNJuan Thalamas, 43

943 63 97 69

ELGOIBAR Olaso Polig., 17 943 74 14 80

Edizio Berezia

-rainokodeskontua

Page 28: itto · 2017-07-13 · KRISTAL ARLOKO SOLUZIOAK info@cristaleriaacha.com TAILERRA: ERREKATXU, 3 an ... e skutitzak Ohar honen bitartez bazkide zareten eta ez za- ... Hor ibili dira

08:00-15:00