ITSASOKO ANIMALIAK

3
ITSASOKO ANIMALIAK TALDEKO HAUR BAT BARTZELONAKO AKUARIUM-ean EGON DA ETA GELARAKO BI POSTER EKARRI DITU: - PAILAZO ARRAINA - MARRAZO DESBERDINAK 1go SAIOA Haurrekin komentatu posterretan azaltzen dena. Haurrak gonbidatu informazioa bilatzera zeozer gehiago jakin nahi badute itsasoko animaliei buruz. 2. SAIOA Haurrek dakitena paper haundi batean idatzi idazten ari garena nola jakin duten komentatuz. Zer dakigu? - Dortokak ganbak jaten ditu. - Medusak zizta egiten du eta mina sendatzeko krema edo pomada eman behar da. - Marrazoak gaiztoak dira. - Arrain batzuk kalanbrea ematen dute. - Arrainak harrapatzeko salabardoa erabiltzen da. - Kainabera ere arrainak harrapatzeko erabiltzen da. - Arrain potoloak harrapatzeko sarea erabiltzen da. Nola jakin duzu? - Aitonak esan dit. - Telebistan ikusi dut. - Nere lagun bati gertatu zitzaion hondartzara joan ginenean. - Ordenagailuan ikusi dut… Zer jakin nahi dugu? (Erantzunik ez)

Transcript of ITSASOKO ANIMALIAK

Page 1: ITSASOKO ANIMALIAK

ITSASOKO ANIMALIAK

TALDEKO HAUR BAT BARTZELONAKO AKUARIUM-ean EGON DA ETA GELARAKO BI POSTER EKARRI DITU:

- PAILAZO ARRAINA - MARRAZO DESBERDINAK

1go SAIOA

Haurrekin komentatu posterretan azaltzen dena.Haurrak gonbidatu informazioa bilatzera zeozer gehiago jakin nahi badute itsasoko animaliei buruz.

2. SAIOA

Haurrek dakitena paper haundi batean idatzi idazten ari garena nola jakin duten komentatuz.Zer dakigu?

- Dortokak ganbak jaten ditu.- Medusak zizta egiten du eta mina sendatzeko krema edo

pomada eman behar da.- Marrazoak gaiztoak dira.- Arrain batzuk kalanbrea ematen dute.- Arrainak harrapatzeko salabardoa erabiltzen da.- Kainabera ere arrainak harrapatzeko erabiltzen da.- Arrain potoloak harrapatzeko sarea erabiltzen da.

Nola jakin duzu?- Aitonak esan dit.- Telebistan ikusi dut.- Nere lagun bati gertatu zitzaion hondartzara joan ginenean.- Ordenagailuan ikusi dut…

Zer jakin nahi dugu?(Erantzunik ez)Proposamena: gehiago jakin nahi baduzue itsasoko animaliei buruz informazioa bilatu behar duzue (gaia oso interesgarria dela azpimarratuz).

3. SAIOA

Haur batek izurdeei buruzko ekarri duen liburua kolektiban erakutsi: aldez aurretik izurdeei buruz dakitena galdetu, irudiak ikusi, zati batzuk irakurri, beraiek esandakoa aipatzen den eta konfirmatzen den ikusi…

Page 2: ITSASOKO ANIMALIAK

(Beste aukera bat: talde txikian egin eta ondoren hauek konta dezatela talde haundian liburuarekin egin dutena).

4-5 SAIO ZERTARAKO?

- Haurrek etxetik ekartzen duten materiala erakusteko, aztertzeko eta jasotzeko.

- Jasotako materialarekin gelan txoko berezi bat sortzeko.- Txokoari nola deituko diogun erabakitzeko: “Itsasoko

animaliak”.- Kartelan azaltzen diren hizkiak margotzeko.- Paper haundian afirmazio gehiago idazteko ekarritako

materialean azaltzen dena ikusi eta komentatu ondoren.- Margotegian egin dituzten lanak edo marrazkiak erakusteko...

9. SAIOA

Haur batek ekarri dituen arrain batzuen irudiek eta izenek jakinmina haundia sortu dute haurrengan: armiarma arraina, mantekila arraina, xaguxarra arraina, loro arraina, globo arraina, katu arraina…Zer jakin nahi duzue arrain hauei buruz? (Erantzunik ez).Zeini buruz jakin nahi duzue?.Bakoitzak interesatzen zaiona esaten du.Denei buruz hitzegin ezin dugunez bozketaren bidez aukeraketa egitea erabakitzen da.

10. SAIOA

Aukeratutako arrainei buruzko informazioa gelan dauden liburuetan bilatu eta irakurri, irakasleak eraman duen informazioa irakurri, galdetu zer ulertu duten, ados dauden edo ez…Ulertu dena paper haundian idatzi.

GAIA BUKATUTZAT EMATEKO

Power Point-a egin.(Beste aukera bat: jasotako material guztiarekin pasiloan esposizio bat egin eta nahi duenak paper haundian idazten jarrai dezala “Zer dakit?”, “Zer jakin nahi dut”).

Helburua: edozein gaiari buruz beti jarrai dezakegu ikasten.

Page 3: ITSASOKO ANIMALIAK