itsas ugaztunak

Click here to load reader

  • date post

    10-Apr-2015
  • Category

    Documents

  • view

    673
  • download

    9

Embed Size (px)

Transcript of itsas ugaztunak

Sarrera Fokak Baleak Mortsa: - Izena - Deskribapena - Bizi-zikloa - Banaketa Otso itsastarrak: - Deskribapena - Bizilekua - Elikagaiak - Itzaltze arriskua Izurdeak: - Deskribapena - Orbainak - Jauziak - Ikaragarria! - Irudia ispiluan

-Enciclopedia visual de las preguntas/El pas/Mares, ocanos, lagos y ros. -Wikipedia: enciclopedia libre. -Los exploradores de National Geographic: Ballenas y Delfines.

Sarrera:Itsas ugaztun mota desberdin asko ezagutzen ditugu eta batzuk beste lekuetara emigratu behar dute ugaltzeko eta kumeak edukitzeko. Batzuk guztiz itsatarrak dira baina beste batzuk uretan (elikatzeko) eta lehorrean (elikatzeko ez diren beste gauza asko egiteko) egoten dira. Bost itsastar ugaztun mota aipatuko ditugu: mortsa, foka, izurdea, balea eta itsastar otsoa.

Fokak:Gehien bat ur hotzetako itsasoetan eta ozeano bareko eta atlantikoko artiko azpiko uretan eta antartidako azpiko uretan bizi dira. Haien tamaina bat eta bost metro artekoa da. Ornogabeetaz, hegaztietaz, arrainetaz eta beste itastar ugazrun askotaz elikatzen dira. Karibeko foka monjea guztiz desagertu da eta beste mota batzuk itzaltze arriskuan daude, adibidez: Hawaiko eta mediterraneoko foka monjea.

Karibekoa

Mediterraneokoa

Hawaiikoa

Hemeretzi foka mota ezagutzen ditugu. Entzun belarrihegalik ez dute eta haien atzeko gorputzadarrak atzerantz zuzenduta daude eta ez dira funtzionalak lurreko desplazamentuan, otso eta hartz itsatarretatik desberdintzen dituen ezaugarri bat da.

Baleak:Zein animali da grisa, erraldoia, uretan bizi dena eta ez dena arrain bat baizik eta ugaztun bat? Galdera honen erantzuna balea da. Zientzialariek baleak, mazopak eta izurdeak zetazeoak direla diote. Laurogei mota baino gehiago daude munduan zetazeonak, forma, kolore eta tamaina desberdinetakoak. Azal bigun eta aerodinamikoa, oso ile gutxi eta belarriak (begien atzean dauden zulo txiki batzuk) dituzte eta espiraculo deitutako sudur zulo batzuetatik arnasten dute. Baleek beren kumeak erditzen dituzte eta urte batean edo gehiagoan zaintzen dituzte. Gantz geruza bat dute bertan energia eta beroa gordetzeko. Ia bale guztiek sorbaldan egonkortzea laguntzen dien hegal bat dute. Norabidea aldatzeko bularreko hegalak eta hegal lauak erabiltzen dituzte. Aurreratzeko buztana

gorantz eta beherantz mugitzen dute. Kolpe gogorrekin arin doaz eta bigunekin astiro. Baleak uretan ez dute ia-ia ezer pisatzen.

Mortsa:Mortsa ugaztun pinnpedo erdi urtarra eta tamaina handikoa da eta ipar hemisferioko itsaso artikoetan bizi da. Bi mortsa mota ezagutzen ditugu:

Atlantikoko mortsa

Bareko mortsa

Munduan berrehun eta berrogeita hamar mortsa daude.

Izena:Bere izen latina, Odobenus, Greziar odous eta baino hitzetatik dator. Odous hitzak hortza esan nahi du baino hitzak letagina. Izena uretatik irtetzeko bulkatzean haien letaginak erabiltzen zituztela konturatu zirelako dago jarrita.

Deskribapena:Tamaina desberdinekoak dira mortsa mota kontuan hartuta. Bareko mortsak handiagoak dira; arrak zortziehun eta mila zazpiehun kg inguruan pisatzen dute eta haien luzeera 25 eta 36 m artekoa da. Emeen luzeera 23 eta 31 m artekoa da eta laurehun eta mila berrehun eta berrogeita hamar kg artean pisatzen dute. Pinnpedoen artean, bakarrik elefante itsastar batzuek dute tamaina handiagoa. Azala oso lodia dute, bi eta lau ludiera m artean. Ileak, hegalak izan ezik gorputz osoa estaltzen die. Mortsaren ileantza tenperaturaren arabera kolorez aldatu egiten da; ia zuria geratzen zaie ur oso hotzetan eta kolore larrosatua hartzen du ur epeletan. Emeen nahiz arren bi letaginak luzerako metro bat euki dezkete. Hori haien ezaugarririk bereizgarriena da.

Haien gorputzadarrak hegalak dira, ez dute ilerik eta azala simurtuagoa eta lodiagoa dute gorputzaren beste leku batzuetan baino. Azal lodi horrek mugimendua errazten die.

Bizi-zikloa:Mortsak berrogei urte bizitzera heldu daitezke. Uretan elikatzen dira. Laurogeita hamar m-ko sakontasunean murgildurik aritzen dira. Gehien bat txirla eta moluskuetaz elikatzen dira, nahiz eta beste ornogabe batzuk ere jan ditzakete, harrak adibidez. Mortsaren arrapari nagusiak hartz polarra eta orka dira.

Hartz polarra

Orka

Banaketa:Mortsak harremanetan ez dauden zona zirkunpolar batzuetan bizi dira. Bareko mortsak Bering, Chuckchi eta Lptev itsasoetan eta Atlantikokoak Canad, Groenlandia eta Errusiako ipar-ekialdeko itsasaldeetan batzuetan bizi dira.

Otso itsastarrak:Otso itsastarra otrido-en familiako ugaztun pinnpedo bat da.

Deskribapena:Otso itsastarrek ile marroi iluna izaten dute helduak direnean eta beltza gazteak direnean. Ar helduek hirurehun kg pisatzen dute (emeen bikoitza) eta gaztain gorrixka koloreko ile kapa bat dute lepoan. Adats honegaitik otso itsastarrak dira deituak. Hamabost lagunen kolonietan bizi dira, arrarengatik, haren harn-arengatik eta beste gazte batzuengatik osatuta daudenak. Udan, Urtarrilean eta Abendu bitartean beste leku babestuagoetara joaten dira erditzeko, bertan milaka lagun aurkitzen dira. Ernaldia ia urte bat irauten du eta kume bakar bat eukitzen da bakoitzean. Hogeita bost eta berrogeita hamar urte bitartean bizi dira.

Bizilekua:

Hego Amerikako kostetan, ozeano Atlantiko eta Barean bizi dira.

Elikagaiak:Arrainetaz, olagarroetaz, txipiroietaz, pinguinoetaz eta beste hegzti itsastar batzuetaz elikatzen dira. Hamabost eta hogeita bost kg janari jaten dute egunean, aldi berean, orken elikagai dira.

Itzaltze arriskua:Gizakiek haragia eta olioa izateko ehizatzen zituen; baina, erabilgarriena kumeen azala da, larrugintzarako erabilpena daukalako.

Izurdeak:Izurdeak edozein motatako arrain txikietaz elikatzen dira. Haien arpilatzailerik nagusietako bat marrazoa da. Gizakia ere da arduraduna haien arpilatzailean, erizaren bitarte edota animaliak arrapatuta gelditzen direlako itsasontzien sareetan.

Deskribapena:Izurdearen gorputza luzatua eta liraina da, meloi formako organo batekin buru gainean eta nabarmentzen den mutur bat dauka. Baina ere daude izurdeak gorputz gihartsuagoarekin eta mutur borobilduekin. Mota guztiek bi izan ezik dute bizkarraldeko hegala, luze edo laburra, borobildua edota zorrotza. Askok gorputzean markak dituzte (marrak, lohidurak edota zuri-beltzean), eta batzuk marroiak edota grisak dira. Izurdeei taldean eta ur tropikaletan, izotz-pusketan, kostetatik hurbil edota itsaso altuan bizitzea gustatzen zaie.

Orbainak:Izurdeak taldean bizi dira eta batzuetan haien artean borrokatzen dute. Calderoi grisak euki dituzten borroken orbainak dituzte. Hortzekin hurratsen dute azala.

Jauziak:Albo zuriko bareko izurdea askoren arteko bat da airean salto egiten duena. Guk dakigunez ondo pasatzen dutenean eta kilikagarri daudenean ematen dituzte jauzi hauek. Harremantzeko ere salto egiten dute. Fitzroy izurdeak,

adibidez, arrain-sarda bat ikustean salto egiten du, seguruenik, beste izurdeei elikagaia dagoela esateko.

Ikaragarria!Izurdeek arrain posointsuen arantzetaz beteak dauden arrien azpiko aingiriak ateratzen dakite.

Irudia ispiluan:Zure irudia ispilu batean ikustea eta ezagutzea inteligentzia ikur bat da. Denbora luzean zientzialariek uste izan dute bakarrik pertsonok genekiela hau egiten. Baina behatu egin da Hawaiko itsas parkeko izurdeak ispiluak erabiltzen dituztela haien azalean ia markak dauden ikusteko.