Italia

11

Click here to load reader

Transcript of Italia

Page 1: Italia
Page 2: Italia

AURKIBIDEA

-INFORMAZIO OROKORRA: …………………………1.orrialdean

-ITALIAREN FAMA: ……………………………………...2.orrialdean

-POLITIKA: ………………………………………………………2-3.orrialdean

-ZER IKUSI:……………………………………………………..3-7.orrialdean

-MUSEOAK:……………………………………………………….7-8.orrialdean

-JATETXEAK:…………………………………………………...7.orrialdean

-LO EGITEKO LEKUAK:………………………………….8.orrialdean

-MILAN:…………………………………………………………….8-9.orrialdean

-ITALIAKO AIREPORTUAK:……………………….9.orrialdean

Page 3: Italia

ITALIA

INFORMAZIO OROKORRA: Europar Batasuneko herria da, 1.952an sartu zen bertara. 59.400.000 biztanle ditu, gehienbat italiera hizkuntza erabiltzen dute. Bidaiatzeko ez duzu dirurik trukatu behar bertako txanpona euroa baitu. Italiak bota baten forma du, Europako hegoaldean dago eta Frantzia, Suitzak, Austriak eta Esloveniak inguratzen du baina beste aldean itsasoz inguratua dago.

Italiara bazoaz ez ahaztu bertako janari tipikoa probatzea bikaina baita, izozkiak ondo baino hobeto sartzen dira udan eta pizzak mota guztietakoak daude, entsaladak ez daude batere txartoertako janari tipikoak pasta, pizza, entsaladak eta izozkiak dira. Italiara udan bazoaz ez ahaztu arropa egokia eramatea bertan itzelezko beroa egiten du eta neguan bazoaz arropa egokia ere eraman hotz handia egiten du eta.

Page 4: Italia

Italiara autoz, autobusez, hegazkinez, trenez… joan zaitezke. ITALIAREN FAMA (historia) : Hiriburua Erroma du, 100.urtean munduko hiririk aberatsena izan zen, bere palazio, etxe, monumentu eta antzokiengatik. Italia mende askotan izan da Europako eta munduko gunerik garrantzitsuena. Artelan ugari ditu kaleetan, elizetan, museoetan. Orain Europako hirugarren estatua da turista gehien dituena. Italiako hiri eta herri bisitatuenak Milan, Erroma, Venecia, Florencia eta Pisa dira. Pisa torrea, Pisaren sinboloa, munduko monumentorik bisitatuenetariko eta ezagunenetariko bat da.

Venezia betidanik ospetsua izan da inauteriengatik; haien mozorro eta maskara ikusgarriengatik. Ospetsua ere bada errepiderik ez duelako; dena urez beteta dago eta jendea garraiatzeko gondolak erabiltzen dituzte.

Page 5: Italia

POLITIKA:

Giorgio Napolitano hango lehendakaria da. Italia barruan beste bi estatu daude: Vaticano (Aita Santua bizi da bertan) eta San Marino. Irla batzuk ere baditu: Sizilia eta Zerdeña. Bertara bidaiatzeko NAN-a behar da. ZER IKUSI: Italian hainbat gauza daude ikusteko, baina, bakarrik batzuk aipatuko ditugu: Coliseoa: Jatorrian Flaviar Anfiteatroa , Erroma erdialdean dagoen

eraikin handi bat da. Antzinatean, 50.000 pertsonentzako tokia

zuen, laurogei harmaila hilarekin. Hareatik gertu zeudenak,

Enperadorea eta Senatariak ziren, eta, gorantz egin ahala, gizarteko

maila baxuagoko jendea zegoen. Koliseoan, gladiadore borrokak

eta ikuskizun publikoak egiten ziren. Erromatar foroaren ekialdean

eraiki zen, eta, lanak, 70 eta 72 urteen artean hasi

ziren, Vespasiano enperadorearen erregealdian.

San Marcos plaza: San Marko plaza Veneziako espazio publiko

nagusia da eta "plaza" izena daraman bakarra Piazzetta deritzona,

San Marko plaza aintzirarantz hedatzen den zatia da. Bi espazio

hauek batera Veneziako erdigune politiko, sozial eta erlijiosoa

osatzen dute. Trapezio itxura du eta 170 m luze da.

Page 6: Italia

Sant’ Angelo zubia: Sant'Angelo gaztelua edo Castel

Sant'Angelo, Tiber ibaiaren eskuinaldeko ibarrean dagoen

monumentu erromatar bat da, pons Aelius zubiaren

aurrean. Vatikano hiritik gertu.

Navon enparantza: Navona, Erromako eta mundu

osoko enparantzarik ospetsuenetako bat da, bertan aurkitzen diren

arte lanen edertasunagatik.

Pisa dorrea: Pisako Dorrea Pisako katedraleko kanpandorrea da, erromaniko estilokoa. Posizio bertikalean egoteko izan zen eraikia baina eraikitzen hasi bezain pronto hasi zen okertzen, 1173. urtean.

San Petri basilika: San Petri basilika Vatikano Hiriko eraikin

garrantzitsuena da. Katolikoentzat eraikin erlijioso garrantzitsuena

Page 7: Italia

da munduan, bai tamainagatik (193 metro luze eta 44.5 metro

garai), bai bere esanahiagatik ere.

San Marco basilika: San Marko basilika, Veneziako eliza katoliko

garrantzitsuena eta Venetokoeragin bizantziarraren maisulana

da. San Marko plazan dago, Fabbrica Nuovaren kontrako aldean.

Erromatar foroa: Erromatar foroa Erroma bere inguruan garatu zen

erdialdeko tokia da, eta bertan egiten ziren negozioak, merkataritza,

prostituzioa, erlijioa eta justizia administrazioa. Bertan kokatzen zen

bizileku komunala.

Sienako katedrala: Katedral gotikoa da, 1.215 eta 1.263 artean amaitu zuten.

Michelangelo plaza: Michelangelo Buonatoriren oroimenez eginda dagoen plaza bat da.

Page 8: Italia

La Boca de la Vedad: La boca de la Verdad marmolezko maskara

zahar bat da.

Gran Canal de Venecia: Veneziako kanal handiena da.

Page 9: Italia

Puente de los Suspiros: El puente de los suspiros zubi bat da, Plaza San Marcosetik oso hurbil dago.

Veneciako kaleak: Italiara bazoaz gomendatzen dizugu Veneciako kaleak ezagutzea, urez betetako erreka politak ikusi ditzakezu zubietatik pasatzean.

Florenciako vecchio zubia: Florenziako zubi inportanteena da antzina merkatuak egiten ziren han orain ere bai baina gehiena bitxien dendak dira.

MUSEOAK: Florenziako museoak:

-Ufizzi Galeriak: Uffizi Galeria Ogibideen Galeria bezala

itzultzen dena, munduko arte bildumarik antzinako eta

ospetsuenetako bat duen Florentziako jauregi bat da.

Page 10: Italia

Erromako museoak:

- Vaticano museoak: Vatikanoko Museoak Vatikano

Hiriko artelanek eta eskulturek osatzen duten erakusketa-gunea da.

Artelan guzti horiek Eliza Katoliko Erromatarraren bildumaren zati

dira, eta munduko arte-bilduma handienetariko bat osatzen dute.

Veneciako museoak:

-Palacio Ducal: Palazio gotiko bat da, San Marcos plazaren

ondoan kokatua dago.

Milaneko museoak:

-Museo de la catedral de Milan: Katedral au Duomo de

Milan bezala ezagutzen da.

JATETXEAK: Italian 1.641 jatetxe daude: Pizzeria Ziociro, Ristorante del Teatro, Cafe Florian, Sifizio Pizza, Pizza & friends… LO EGITEKO LEKUAK: Italian 30.917 leku daude lo egiteko:

Hotel Ca del Galleto, Hotel Cardano Malpensa, Hotel Villa Regina, Hotel Luxor Beach, Hotel La Perla, Hotel Riviera…

Page 11: Italia

MILAN (modaren hiria): Milan modaren hiria denez leku asko daude erosketak egiteko baina gehienak garestiak dira.

Via Montenapoleone, Via del la Spiga, Via Sant’Andrea, Via

Manzoni, Via Borgos pesso, Via Santo Spinito…

ITALIAKO AIREPORTUAK:

Bolonia Guglielmo Marconi aireportua, II Caravaggio nazioarteko

aireportua, Napoliko nazioarteko aireportua, Cataniaco-Fontana

rossa aireportua, Milan-Linate airepotua, Milan-Malpensa Polo

aireportua, Erroma-Fiumicino aireportua…

Gomendatzen dizugu Italiara joatea! Munduko estaturik politenetariko bat delako eta gauza asko egiteko eta ikusteko dituelako!