ISPILUNEURONAK ETA HIZKUNTZA - UPV/EHU · 2015. 5. 12. · Maila fonetikoa: fonemak entzun edota...

of 1 /1
Miren Urteaga Gogo Elebiduna UPV/EHU ISPILUNEURONAK ETA HIZKUNTZA The Bilingual Mind Gogo Elebiduna La Mente Bilingüe Ispiluneuronak garuneko sistema motoreko neurona batzuk dira. Neurona hauek tximinoetan aurkitu zituzten lehendabizi, eta gizakiok ere antzerako sistema dugula uste da, oraindik eta garatuagoa gainera. Neurona hauek martxan jartzen dira ekintza bat EGITEAN edota beste beste norbait ekintza egiten IKUSTEAN. Honek esan nahi du: neurona hauei esker, ikusten ditugun ekintzak geure gorputz atalen garunkortexean islatuz prozesatzen ditugula. Ekintzak islatzeko funtzio honetatik datorkie beren izena ispiluneuronei. Ispiluneuronak beharrezkoak dira imitazio prozesurako: besteen ekintzak ikusiaz informazioa barneratzeko, "Ikusi eta ikasi" egiteko bada. Prozesu hau oso beharrezkotzat hartzen da lehen hizkuntza ikasteko orduan. Besteen ekintzak "ulertzeko" beharrezkoak dira beraz ispiluneuronak; hala, enpatia nahiz komunikazioaren sorburutzat hartzen dira. Ispiluneuronen funtzionamendu on bati esker erlaziona gaitezke gure ingurukoekin. Autistetan esaterako, ispiluneuronak ez dira pertsona osasuntsuen adina pizten. Hizkuntza da komunikazioaren maila gorenena. Komunikazioa ispiluneuronei esker geratzen bada, hizkuntza ere kortexmotorearekin eta ispiluneuronekin erlazionatuta dagoela pentsa dezakegu. Izan, ere: Hizkuntzprozesamendua eta prozesamendu motorea egitura hierarkiko batekin azal genitzake Bi prozesamenduak garunarea berean eman daitezkeela erakutsi dute iekerketa somatotopikoek (ik. 4. irudia) Bai hizkuntzprozesamenduak, bai prozesamendumotoreak, zenbait garun uhin modu berean modula ditzakete. Hizkuntza prozesamendua eta prozesamendu motorea maila ezberdinetan lotu dira: Maila fonetikoa: fonemak entzun edota ahoskatzeak garunarea motorean zati berberak pizten dituela ikusi da. Maila semantikoa: ikerketa somatotopikoen arabera, hizkuntzak gorputzatalen mugimendua prozesatzeko erabiltzen ditugun garunareak piz ditzakeela frogatu da. Hala, zango bat mugitzean edota “ostiko bat jo” irakurtzean, burmuinean garunarea berdina pizten da (ikusi 3. eta 4. irudiak). Maila sintaktikoa: sintaktikoki konplexuagoak diren esaldiek prozesamendu motorearekin lotutako uhinen aldaketak sor ditzakete. Hizkuntzaren Teoria Motoreak hizkuntzaren prozesamendua eta prozesamendu motorea lotzen ditu. Teoria hau hizketaren hautematearen inguruan sortu zen, hizketaren objektu txikienak keinu fonetikoak direla esanez. Halere, pixkanaka hizkuntzaren maila ezberdinak sistema motorearekin erlazionatuz joan da, eta teoriaren jarraitzaileek hizkuntza sistema osoaren sorburua sistema motorea izan daitekeela diote. Hizkuntzaren Teoria Motorea oraindik frogatu gabe badago ere, azken urteetan bultzada handia izan du ispiluneuronak direla eta. Ispiluneuronen aurkikuntzari esker teoria honen inguruan arrazoi fisiologiko nahiz funtzionalak bildu dira. Gainera, ispilu neuronak aurkitzearen ondorioz ikerketa alor berriak ireki ahal izan dira, eta hizkuntza prozesatzerakoan sistema motoreak ere parte hartzen duela ikusi da. 1. irudia: eskaneatu QR kode hau sakeleko telefonoaz eta entzun tximinoen neuronak nola pizten diren ikertzaileak sagar bat jatean! [1] 2. irudia: ispiluneuronak egintza bat EGIN edota IKUSTEAN, bietan pizten dira. [2] ERREFERENTZIAK [1] Marco Iacoboni Depth Electrode Recordings in the Brain, 2008. [2] Simonetti, N., 2015. Neuroscience and Philosophy of Mind: A Reductive Interpretation of “Mirror Neurons System.” LAP LAMBERT Academic Publishing. [3] Pulvermüller, F., Berthier, M.L., 2008. Aphasia therapy on a neuroscience basis. Aphasiology 22, 563–599. doi:10.1080/02687030701612213 3. irudia: Penfielden humunkuloa. Garunaren kortexmotoroan eta sentsorialean daude gorputzatalei dagozkien neurona sistemak. 4. irudia: Gorputzatalekin erlazionatutako hitzak prozesatzeko nahiz gorputzatal horien mugimenduak prozesatzeko antzeko garunareak erabiltzen ditugu [3]. ISPILUNEURONAK HIZKUNTZA GARUNAREA MOTOREAN HIZKUNTZAREN TEORIA MOTOREA

Embed Size (px)

Transcript of ISPILUNEURONAK ETA HIZKUNTZA - UPV/EHU · 2015. 5. 12. · Maila fonetikoa: fonemak entzun edota...

  • Miren UrteagaGogo Elebiduna

    UPV/EHU

    ISPILUNEURONAKETA HIZKUNTZA

    The Bilingual MindGogo Elebiduna

    La Mente Bilingüe

    Ispiluneuronak garuneko sistema motoreko neurona batzuk dira. Neurona hauek tximinoetanaurkitu zituzten lehendabizi, eta gizakiok ere antzerako sistema dugula uste da, oraindik etagaratuagoa gainera.Neurona hauek martxan jartzen dira ekintza bat EGITEAN edota beste beste norbait ekintza egitenIKUSTEAN. Honek esan nahi du: neurona hauei esker, ikusten ditugun ekintzak geure gorputzatalen garunkortexean islatuz prozesatzen ditugula. Ekintzak islatzeko funtzio honetatikdatorkie beren izena ispiluneuronei.

    Ispiluneuronak beharrezkoak dira imitazio prozesurako: besteen ekintzakikusiaz informazioa barneratzeko, "Ikusi eta ikasi" egiteko bada. Prozesuhau oso beharrezkotzat hartzen da lehen hizkuntza ikasteko orduan.

    Besteen ekintzak "ulertzeko" beharrezkoak dira beraz ispiluneuronak; hala,enpatia nahiz komunikazioaren sorburutzat hartzen dira.

    Ispiluneuronen funtzionamendu on bati esker erlaziona gaitezke gureingurukoekin. Autistetan esaterako, ispiluneuronak ez dira pertsonaosasuntsuen adina pizten.

    Hizkuntza da komunikazioaren maila gorenena. Komunikazioa ispiluneuroneiesker geratzen bada, hizkuntza ere kortexmotorearekin eta ispiluneuronekinerlazionatuta dagoela pentsa dezakegu. Izan, ere:

    Hizkuntzprozesamendua eta prozesamendu motorea egitura hierarkikobatekin azal genitzake

    Bi prozesamenduak garunarea berean eman daitezkeela erakutsi duteiekerketa somatotopikoek (ik. 4. irudia)

    Bai hizkuntzprozesamenduak, bai prozesamendumotoreak, zenbait garunuhin modu berean modula ditzakete.

    Hizkuntza prozesamendua eta prozesamendu motorea maila ezberdinetan lotudira:Maila fonetikoa: fonemak entzun edota ahoskatzeak garunarea motorean zatiberberak pizten dituela ikusi da.Maila semantikoa: ikerketa somatotopikoen arabera, hizkuntzak gorputzatalenmugimendua prozesatzeko erabiltzen ditugun garunareak piz ditzakeela frogatuda. Hala, zango bat mugitzean edota “ostiko bat jo” irakurtzean, burmuineangarunarea berdina pizten da (ikusi 3. eta 4. irudiak).Maila sintaktikoa: sintaktikoki konplexuagoak diren esaldiek prozesamendumotorearekin lotutako uhinen aldaketak sor ditzakete.

    Hizkuntzaren Teoria Motoreak hizkuntzaren prozesamendua eta prozesamendu motorea lotzen ditu. Teoria hau hizketarenhautematearen inguruan sortu zen, hizketaren objektu txikienak keinu fonetikoak direla esanez. Halere, pixkanaka hizkuntzarenmaila ezberdinak sistema motorearekin erlazionatuz joan da, eta teoriaren jarraitzaileek hizkuntza sistema osoaren sorburuasistema motorea izan daitekeela diote.Hizkuntzaren Teoria Motorea oraindik frogatu gabe badago ere, azken urteetan bultzada handia izan du ispiluneuronak direlaeta. Ispiluneuronen aurkikuntzari esker teoria honen inguruan arrazoi fisiologiko nahiz funtzionalak bildu dira. Gainera, ispiluneuronak aurkitzearen ondorioz ikerketa alor berriak ireki ahal izan dira, eta hizkuntza prozesatzerakoan sistema motoreak ereparte hartzen duela ikusi da.

    1. irudia: eskaneatu QR kode hausakeleko telefonoaz eta entzun tximinoenneuronak nola pizten diren ikertzaileaksagar bat jatean! [1]

    2. irudia: ispiluneuronak egintza bat EGINedota IKUSTEAN, bietan pizten dira. [2]

    ERREFERENTZIAK[1] Marco Iacoboni Depth Electrode Recordings in the Brain, 2008.[2] Simonetti, N., 2015. Neuroscience and Philosophy of Mind: A Reductive Interpretation of “Mirror Neurons System.” LAP LAMBERT Academic Publishing.[3] Pulvermüller, F., Berthier, M.L., 2008. Aphasia therapy on a neuroscience basis. Aphasiology 22, 563–599. doi:10.1080/02687030701612213

    3. irudia: Penfielden humunkuloa. Garunaren kortexmotoroan etasentsorialean daude gorputzatalei dagozkien neurona sistemak.

    4. irudia: Gorputzatalekin erlazionatutako hitzak prozesatzekonahiz gorputzatal horien mugimenduak prozesatzeko antzekogarunareak erabiltzen ditugu [3].

    ISPILUNEURONAK

    HIZKUNTZA GARUNAREA MOTOREAN

    HIZKUNTZAREN TEORIA MOTOREA