IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna:...

48
www.irun.org 1 IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA (2008-2011)

Transcript of IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna:...

Page 1: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

1

IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II.

BERDINTASUN PLANA

(2008-2011)

Page 2: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

2

Irungo Emakumeentzako Ekintza Positiboko I. Udal Plana onartu zen 2001-2005

denboraldirako. Haren indarraldia amaitu ondoren, beste diagnostiko bat egin zen, eta

Emakumeen eta Gizonen II. Berdintasun Plan hau prestatu da emaitza gisa.

Diagnostiko horrek, Irunen emakumeen eta gizonen egoera desberdinak aztertzea,

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren inguruan herritarrek eta hainbat profesionalek

dituzten balorazioak biltzea eta aurreko Plana ebaluatu eta berria prestatzeko

proposamenak jasotzea zuen helburu.

Horretarako, hainbat mailatan egin da diagnostikoa. Lehenengo, Irungo

emakumeen eta gizonen egoera baloratzeko azterketa egin zen herritarrei telefonoz

egindako inkesten bidez. Bigarren azterketak, berriz, Emakumeen eta Gizonen

Berdintasunaren inguruan herritarrek zuten pertzepzioa jaso nahi zuen, eta horretarako,

herritarren parte hartze eta kontsulta prozesua zabaldu zen.

Hirugarren, Udal Arlo desberdinek eta beste erakunde batzuek aurrera eramaniko

neurriak aztertu eta ebaluatu ziren, eta berdintasunaren inguruko proposamenak bildu

ziren Delphi azterketaren bidez pertsona adituekin. Azkenik, Gizarte Ongizate Arloko

Aholku Kontseiluaren Berdintasunerako Batzordearen Lan-talde baten barnean, aurreko

Planean jasotako ekintzen betetze mailaren ebaluazioa egin zen eta plan berria prestatzeko

proposamenak jaso ziren.

Diagnostiko prozesuan lortutako informazio guztia eta gure inguruan gertaturiko

aldaketak kontuan izanik, era askotakoak dira Plan berri honetan sartu nahi diren

proposamenak. Alde batetik, testuinguru beri baten aurrean gaude lege hauek onartu

direnetik: 4/2005 Legea, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa; eta 3/2007

Lege Organikoa, Gizonezkoen eta Emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren

aldekoa. Era berean, aspaldi ez dela indarrean hasi da Euskadiko IV. Berdintasun Plana-

SARRERA

Page 3: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

3

VIII. Legegintzaldirako Jarraibideak, eta honek aldaketa handiak jasotzen ditu aurreko

hiruekiko.

Irungo Udalean konpromiso maila eta borondate politiko eta tekniko handiagoak

daude Berdintasunarekiko, eta baliabide pertsonal eta material gehiago erabiltzen dira

hura sustatzeko. Era berean, Gizarte Ongizateko Aholku Batzordearen barnean

Berdintasunerako Batzordea sortzean, lan egitura egonkorra sendotu da, eta horri esker,

adostu daitezke helburu politiko eta teknikoak eta herritarrenak. Bereziki aipatzekoa da

Emakumeen Elkarteen parte hartze aktiboa Batzordean eta haren barneko Lan-taldeetan,

egiteko garrantzitsua baitute berdintasunerako udal politikak zehazteko, eta batik bat,

Plan hau diseinatzeko lanean.

Plan hau ez da handinahia, baina errealista izan nahi du, beti ere gogoan izanik

posibilismoak ez duela gizarte aldaketa eta aurrerapena eragiteko beharreko elementu eta

ekintzak jasotzeko eragozpen izan behar.

Plan Integrala da, eta horrenbestez, Udal arlo guztien inplikazioa lortu nahi du,

beren lana udalerrian egiten duten gainerako erakunde eta agenteen parte hartzea,

koordinaketa eta lankidetza izanik aldi berean. Horretarako, hainbat hartu-eman izan dira

inplikaturiko arlo eta erakunde desberdinekin, eta aurrera eraman beharreko ekintzak

adostu dira horiekin. Aipatzekoa da, benetan adostasun maila handia lortu dela ekintzak

zehazteko orduan.

Planaren sustapena eta jarraipena da funtsezko alderdietako bat. Horregatik,

Gizarte Ongizate Arloa izango bada ere prozesu osoa bideratu, bultzatu eta jarraitzeko

ardura nagusia hartuko duena, eta ekintza batzuen garapena ere bere gain hartu arren,

beste udal arlo batzuek ere izango dute hainbat ekimen abian jartzeko ardura.

Page 4: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

4

ERAKUNDE ETA LEGE ESPARRUA

Botere politikoak gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren fenomeno

soziala beren gain hartzen ari diren heinean, aurrera egin da lege eta araudiak prestatzeko

lanean ere, eta horiek izango dira erreferentzia esparru, orokorrenetik hasi eta

tokikoeneraino, Udal mailan Planak abian jartzeko orduan.

Horrenbestez, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun printzipioa, eta sexu

arrazoiengatik edozein eratako bazterketaren debekua jasota daude arau juridiko

desberdinetan, nazioarte mailatik hasi eta tokiko mailaraino.

Nazioarte mailan, Emakumeen aurkako Diskriminazio Modu Guztiak

Deuseztatzeari buruzko Konbentzioa (CEDAW) izan zen oinarrizko erreferenteetako bat,

Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1979. urtean onartua. CEDAW-ek ekintza positiboaren

estrategia proposatu zuen lehen aldiz gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak

deuseztatzeko bide gisa.

Europa mailan, 1999ko maiatzaren 1ean indarrean hasi zen Amsterdamgo Itunak

konpromiso formala jasotzen du gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna Europako

Batasunaren funtsezko printzipio eta Komunitate osoan garatu beharreko politiken

zeharkako ildo gisa hartzeko.

1978ko Konstituzio espainolak, bere 14. artikuluan, espres debekatzen du sexu

arrazoiengatik egiten den diskriminazioa, eta 9.2 artikuluan adierazten du botere

publikoei dagokiela gizabanakoaren eta hura dagoen taldeen askatasuna eta berdintasuna

benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen beharreko baldintzak sustatzea.

Page 5: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

5

Printzipio hauek eraginkor bilakatzen dira martxoaren 22ko Emakumeen eta

Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 3/2007 Lege Organikoan, bertan adierazten dira

eta. Lege hori Espainiako politika publiko guztiei dagokie, bai estatukoak bai

autonomikoak, eta zeharkakotasuna jasotzen du bere estrategia eta nortasun ezaugarri

gisa.

EAEan, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak onarturiko Autonomi

Estatutuak, 10. artikuluan jasotzen du, besteak beste, Autonomi Erkidegoaren eskumen

esklusiboa “garapen komunitario, emakume izaera, haur, gazte eta hirugarren adinekoen

politikaren” alorrean. Eskumen horrek otsailaren 5eko 2/1988 Legean du isla, haren

arabera sortu baitzen Emakunde erakunde autonomo gisa. Erakunde horrek, Euskadin

sexuen arteko berdintasuna lortzeko baldintzak sustatzea du helburu.

Eskumen horiek zehazteko, Ekintza Positiboko hiru Plan onartu zituen Eusko

Jaurlaritzak, eta bizitzako esparru guztietan emakumeen eta gizonen berdintasuna

sustatzeari begira, euskal herri administrazioek esku hartzeko oinarrizko ildoak jasotzen

zituzten plan horiek.

2005. urtean onartu zen Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako

4/2005 Legea EAEn. Lege horrek, legezko testu desberdinetan formali onartutako

berdintasun eskubidearen aplikazio praktiko eta eraginkorra ziurtatzea du helburu.

Legeria erreferente hori kontuan izanik, Euskadiko IV. Berdintasun Plana-VIII.

Legegintzaldirako Jarraibideak onartu da aspaldi ez dela, eta berrikuntza gisa, ekintza

positiboaren eta genero ikuspegiaren integrazioa edo mainstreaming estrategia bikoitzetik

hartzen du berdintasunaren helburua.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera

Berdintasunerako Plana onartu zuen 2002. urtean bi helbururekin: foru administrazioa

Page 6: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

6

aukera berdintasunaren printzipioari egokitzea eta genero eta aukera berdintasun politikak

bultzatzea gizarte gipuzkoarraren barnean.

Testuinguru arau-emaile horren barnean dago Irungo Emakumeen eta Gizonen

Berdintasun Plana, eta dauden erreferente desberdinak tokiko praktikan gauzatzea du

xede. Bereziki Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko

4/2005 Legeaen 15.3 artikulua bete behar da EAEn, udalek, Eusko Jaurlaritzaren

plangintza orokorrean zehaztutako ildo eta ardatzei jarraiki emakumeen eta gizonen

berdintasunerako plan edo programak prestatu behar dituztela zehazten baitu.

PLANAREN FUNTSA

OINARRIAK ETA EZAUGARRIAK

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ezinbestekoa da gizarte justu eta

demokratikoa lortu nahi badugu. Gaur esan dezakegu berdintasun formala, legearen

aurreko berdintasuna, lortu dela, baina hori ez da aski errealitatea aldatzeko. Horregatik,

beharrezkoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak garatzen jarraitzea,

gizarte aldaketak eragiteko neurriak abian jarri ahal izateko, berdintasunaren aldeko eta

sexu arrazoiengatik ez diskriminatzeko printzipioa benetan aplika dadin.

Irungo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Planak, ekintza positiboa eta genero

ikuspegiaren integrazioa edo mainstreaming hartzen ditu esku hartze estrategia gisa, eta

uste du bi estrategia horiek beharrezkoak direla berdintasuna bultzatzeko.

Ekintza positiboak berariazko eta aldi baterako neurriak abian jartzea inplikatzen

du, bizitzako esparru desberdinetan sexu arrazoiengatik dauden desberdintasunak baztertu

edo murriztu ahal izateko. Bestalde, genero ikuspegiaren integrazioa edo

mainstreamingak udal mailan dauden arlo guztietan berdintasun printzipioa aplikatzea

Page 7: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

7

dakar, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko helburua Udalaren erantzukizuna

dela ulerturik, gizarte agenten laguntzarekin beti ere.

Estrategia horietatik abiatuta, 4/2005 Legea, EAEko Emakumeen eta Gizonen

Berdintasunerako Legeak jasotzen dituenak dira Planak oinarritzat hartzen dituen

printzipioak:

✦ Trato berdina: sexuan oinarritutako diskriminazio orori, zuzena nahiz zeharkakoa

izan, aurre egiteko, edozein dela ere horretarako erabilitako bidea.

✦ Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak

eta eragin eta integrazio era berdinak izan ditzaten ziurtatzeko.

✦ Aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzea: baliabide egokiak abian jarri behar dira

berdintasuna lortzeko prozesuan aniztasuna, eta beren bizitza zikloetan emakumeen

eta gizonen arteko desberdintasunak, espektatiba eta interesak errespetatuz, eta baita

emakumeen eta gizonen kolektiboen barnean dauden aniztasuna eta desberdintasunak

ere.

✦ Genero ikuspegiaren integrazioa: kontua da modu sistematikoan jasotzea politika eta

ekintza guztien lan aldietan, emakumeek eta gizonek egoera, baldintza, behar eta

espektatiba desberdinak izan ditzaketelako ikuspegia.

✦ Ekintza positiboa: berariazko eta aldi baterako neurriak hartu behar dira sexu

arrazoiengatik bizitzaren esparru desberdinetan gertatzen diren desberdintasunak

baztertu edo murrizteko.

✦ Sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea: horien arabera etxe

esparruko erantzukizuna ematen baitzaie emakumeei eta esparru publikokoa, berriz,

gizonei, ekonomia eta gizarte mailan oso balorazio desberdinarekin.

✦ Ordeakaritza orekatua: beharreko neurriak sustatu behar dira erabakiak hartzeko

esparru desberdinetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izan dadin.

✦ Lankidetza eta koordinazioa: sail, zerbitzu, erakunde eta elkarteen artean, haien esku

hartzeak eraginkorragoak eta baliabideen erabilera arrazionalaren araberakoak izan

daitezen.

Page 8: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

8

Bestalde, plan honek baditu ezaugarri batzuk izaera berezia ematen diotenak:

✦ Parte hartzea: Onartzen da Planaren prestaketa, jarraipen eta ebaluazioan gizarte

agenteek duten egiteko garrantzitsua. Parte hartze prozesu hau Berdintasunerako

Batzordearen bidez egiten da, politika, teknika eta herritar mailan parte hartzeko eta

adostasuna lortzeko lan egitura egonkor gisa sendotu baita batzorde hori. Garrantzi

berezia du Emakumeen elkarteen parte hartzeak, bertako politiken diseinuan haien

inplikazioa sustatzea baita funtsezko oinarrietako bat.

✦ Malgutasuna: Planak ekintzarako gida izan nahi du, eta horrenbestez, izaera dinamiko

eta malgua du, garatzen den bitartean elementu berriak sartu eta beharreko aldaketak

egin ahal izateko.

✦ Zeharkakotasuna: Gizarte Ongizate Arloak bultzatuko du Plana, baina bai

diagnostikorako bai prestatzeko, Udaleko hainbat arlok hartu dute parte eta hainbat

ekintza adostu dira arlo horietako bakoitzak aurrera eramateko. Era horretan,

Berdintasun Politika gainerako tokiko politikekin lotu nahi da inolaz ere.

✦ Eraginkortasuna: Berau praktikan jartzeko tresna izan nahi du Planak; ildo horretatik

posibilista ere bada eta hainbat esku hartze arlori ematen die lehentasuna, aurrez

eginiko diagnostikoa eta ekintza desberdinen garapen aukerak kontuan harturik, eta

era berean aurrerapenak eta aldaketak eragingo dituzten jarduerak bultzatuz.

Horrexegatik, erraza eta eraginkorra da haren egitura.

✦ Ebaluazio jarraia: Planaren helburu bakoitzak halako ebaluazio adierazle batzuk

jasotzen ditu, eta horiek aukera emango dute betetze baila etengabe baloratzeko,

prozesuan zehar beharreko hobekuntzak sarturik. Horretarako, urtean berrikuspen bat

egingo da gutxienez.

Page 9: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

9

PLANAREN INDARRALDIA

Plana 4 urtez egongo da indarrean, 2008tik 2011ra.

PLANAREN ANTOLAKUNTZA

7 esparrutan antolatuko da Plana:

1. ESPARRUA- Berdintasuna araudian eta administrazio jardueran

2. ESPARRUA- Emakumeen jabekuntza eta parte hartze sozio-politikoa

3. ESPARRUA- Kontziliazioa eta erantzunkidetasuna

4. ESPARRUA- Emakumeen aurkako indarkeria

5. ESPARRUA- Gizarteratzea

6. ESPARRUA- Tolerantzia, Lankidetza eta Gazteria

7. ESPARRUA- Kultura, euskara eta jarduera fisikoa eta kirol jarduera

Hona hemen esparru bakoitzerako erabilitako egitura:

-Sarrera

-Helburu Orokorra

-Berariazko helburuak

-Ekintzak

-Arduradunak

-Eragin adierazleak

Page 10: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

10

1. ESPARRUA- BERDINTASUNA ARAUDIAN ETA ADMINISTRAZIO

JARDUERAN

Udala erreferentea da udalerri batean bizi diren emakume eta gizonentzako, eta

politika publikoak eta politika horiek osatzen dituzten balioak ulertzeko moduaren isla

dira, berriz, haren ekintzak. Horregatik, funtsezko balio eta bere politiken ardatz gisa,

Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna bere egiten dituen eta ildo horretatik herritarrak

sentsibilizatu nahi dituen Udalak genero ikuspegia kontuan izan behar du bere egituretan

eta bere antolakuntza eta barne funtzionamendu ereduan.

Plana prestatu aurreko diagnostikoan, Irunen inkesta egin zitzaien herritar

gehienek nahikoa garrantzia ematen zioten Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari, eta

kontsideratzen dute herritarrak eta Udala direla udalerrian berdintasuna bultzatzeko

arduradun nagusiak.

Azaldutako beste alderdi bat zera izan zen, Udaleko arlo batzuetan

berdintasunaren alde ekintza batzuk egin diren arren, ekimen gehiago bultzatu behar

direla, zeharkakotasuna eta udal arlo desberdinetan lan koordinatua sustatuz.

2007ko martxoan, Udaletxean lan egiten duten 436 langileetatik, 225 gizonezkoak

eta 211 emakumezkoak dira. Horien artean, A eta B Taldeetan 60 gizonezko eta 77

emakumezko daude, eta C, D eta E Taldeetan, berriz, 165 gizonezko eta 134

emakumezko. Udal arlo desberdinei dagokienean, eta horietako bakoitzean gizonezko eta

emakumezko langileen kopurua aski orekatua egon arren, aldeak nabari dira oraindik ere.

Batik bat arlo batzuetan gertatzen dira alde horiek, bai maskulinizatuak bai feminizatuak

daudelako edo bai erantzukizun handieneko postuak gizonezkoen esku daudelako.

Horregatik, ezinbestekoa da genero ikuspegiaren ezarpena ahalbideratu eta

sustatzea, eta funtsezkoa da berdintasun eta genero alorrean prestakuntza ekintzak abian

jartzea eta legeria ekimen desberdinek, batik bat Emakumeen eta Gizonen

Page 11: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

11

Berdintasunerako EAEn 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Udalaren administrazio

jardueraren gainean dituzten inplikazioen berri ematea. Era berean, Berdintasun Planaren

edukiak zabaldu behar dira udal Arlo desberdinen artean, langileen inplikazioa bilatu eta

haien betetzearen inguruan jarraipen egokia egiteko aukera emango duten egiturak sortuz.

HELBURU OROKORRA

“Genero ikuspegia modu eraginkorrean sartzea Udalaren ohiko jardueran”

BERARIAZKO HELBURUAK

1- Datu eta informazio bereizia edukitzea sexuaren arabera, emakumeen eta gizonen

arteko aldeak eta desberdintasunak hobeto ezagutu ahal izateko.

Ekintzak:

1- Udaleko arlo eta sail desberdinetan aurrera eramaten diren estatistika, inkesta eta datu

bilketetan sexu aldagaia sartzea.

Arduradunak: Estatistika Unitatea-Hiritarrekiko Zerbitzuak-Arlo guztiak.

2-Udal arlo guztiek udal informazio sistemen ustiapena bultzatzea, sexuaren arabera datu

bereiziak lortu ahal izateko.

Arduradunak: Informatika Arloa-Estatistika Unitatea eta Erregistroa

Eragin adierazleak:

-Prestatutako dokumentu kopurua, sexuaren arabera datuak bereiz adierazita.

-Sexuaren arabera datu bereiziak lortzeko eginiko kontsulta eta eskari kopurua.

2-Genero eta berdintasun alorrean udal langileen prestakuntza bultzatzea

administrazio jardueran genero ikuspegia benetan kontuan hartuko dela

ziurtatzeko.

Page 12: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

12

Ekintzak:

1- Udalaren Urteko Prestakuntza Planaren barnean berdintasunaren alorreko prestakuntza

jasotzea langile tekniko eta politiko guztiei begira.

Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak-Gizarte Ongizate.

2- Langile politiko eta teknikoei aukera ematea emakume eta gizonen berdintasunaren

inguruko prestakuntza ikastaroetara joan daitezen.

Arduradunak: Arlo guztiak- Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.

3- Udal arlo desberdinei erreferentzia materiala eskaintzea beren lanean genero ikuspegia

sar dezaten.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa

Eragin adierazleak:

-Berdintasunaren alorrean prestakuntza jaso duten Udaleko pertsonen kopurua arloka eta

banatuta sexuaren arabera.

-Beren lanean genero ikuspegia sartzeko aholkularitza jaso duten Udaleko pertsonen

kopurua arloka eta banatuta sexuaren arabera.

-Udalean genero ikuspegia sartzen duten plan eta politika kopurua.

3- Udal langileen sarbide, hornidura eta sustapenean, aukera berdintasunaren

printzipioaren betetzen dela ziurtatzea, eta diru-laguntzak ematerakoan eta aurrera

eramaten diren kontratazio desberdinetan genero ikuspegia kontuan hartzea.

Ekintzak:

1- Udaleko lanpostuetan sartzeko egiten diren aukeratze prozesuen gai-zerrenda guztietan

emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko edukiak sartzea eta administrazio

jardueran aplikatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako EAEn 2005eko

otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 17.4 artikuluak xedaturikoaren arabera.

Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.

2- Diru-laguntzak eta kontratuak esleitzeko prozesuetan eta lankidetza hitzarmenak

sinatzerakoan, genero ikuspegiaren integrazioa baloratuko duten irizpideak sar daitezen

Page 13: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

13

bultzatzea, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko

4/2005 Legearen arabera (20.2 eta 20.3 artikuluak), eta lehiaketan parte hartzen duten

enpresek emakumeak kontrata ditzaten beharreko irizpideak jasotzea.

Arduradunak: Antolakuntza eta Kalitatea-Kontratazioa-Arlo guztiak

3- Udalean enpleguaren hornidura eta sustapenerako aukeratze prozesuetan irizpide gisa

emakumeen lehentasuna sartzea horien ordezkaritza %40%baino txikiagoa den gorputz,

eskala, maila eta kategorietan, beste hautagaian neurri hori ez aplikatzea justifikatzen

duten beste arrazoiak daudenean izan ezik, EAEko Emakumeen eta Gizonen

Berdintasunerako Legearen 20.4a artikuluaren arabera.

Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.

4- Langileak aukeratzeko epaimahaietan edo edozein udal sari edo diru-laguntza emateko

sorturiko epaimahaietan orekatua izango da emakumeen eta gizonen kopurua, beharreko

gaitasun, eskumen eta prestakuntzarekin beti ere (4 kide baino gehiago daudenean, sexu

bakoitzak %40%o ordezkaritza izango du gutxienez; gainerakoetan, bi sexuek izango dute

ordezkaritza), 20.4b, 20.5, 20.6, 20.7 eta 20.8 artikuluek adierazten duten bezala.

Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak-Antolakuntza eta Kalitatea.

5- Emakumeak erantzukizun handiko postuetan sar daitezen bultzatzea, ordezkaritza

txikia duten udal zuzendaritza organoetan egon daitezen sustatuz.

Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak.

6- Udalean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005

Legea (43. art.) beteko dela ziurtatzea sexu jazarpen egoerei dagokienean, Udalbatzaren

Osoko Bilkurak onartutako Jarduera Protokoloa erabiliz.

Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak (Laneko Osasun Unitatea).

Eragin adierazleak:

-Gai-zerrendan emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko edukiak eta

administrazio jardueran haien aplikazioa jasotzen dituzten deialdi kopurua Udaleko

lanpostuetan sartzeko

Page 14: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

14

-Genero ikuspegia eta lehiaketan parte hartzen duten enpresek emakumeak kontratatzeko

irizpideak sartzen dituzten diru-laguntza, kontratu eta lankidetza hitzarmenen deialdi

kopurua.

-Udalean enpleguaren hornidura eta sustapenerako aukeratze prozesuetan irizpide gisa

ordezkaritza %40%baino txikiagoa duten gorputz, eskala, maila eta kategorietan

emakumeei lehentasuna ematen dieten aukeratze prozesu kopurua Udalean enpleguaren

hornidura eta sustapenerako.

-Langileak aukeratzeko prozesu edo edozein udal sari edo diru-laguntza emateko

sorturiko epaimahai kopurua, epaimahaia horiek emakumeen eta gizonen kopuru orekatua

izan behar dute, beharreko gaitasun, eskumen eta prestakuntzarekin beti ere.

-Erantzukizun handiko postuetan dagoen emakume kopurua, ordezkaritza txikia duten

udal zuzendaritza organoetan.

-Sexu jazarpen egoera kopurua, zehaztutako Jarduera Protokoloa beterik.

4- Udalaren komunikazio eta informazio sistemak hobetzea genero ikuspegia jasota

Ekintzak:

1- Hizkuntzaren (gaztelania eta euskara) eta irudien erabilera ez sexista ziurtatzea, bai

zuzenean bai hirugarren pertsona edo erakundeen bidez Udalak sortzen dituen dokumentu

eta euskarrietan.

Arduradunak: Antolakuntza eta Kalitatea-Hiritarrekiko Zerbitzuen Arloa-Euskara Arloa

(Itzulpen zerbitzua)-Prentsa.

2- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunarekin loturiko edukiak bultzatzea, bai udal

Intraneten bai Irungo Udalaren web orrian.

Arduradunak: Hiritarrekiko Zerbitzuen Arloa – Informatika - Gizarte Ongizate Arloa

Eragin adierazleak:

-Udalak sortutako dokumentu eta euskarri kopurua, hizkuntza edo/eta irudi sexistak

erabiliz.

Page 15: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

15

-Emakumeen eta Gizonen Berdintasunarekin loturiko eduki kopurua, bai udal Intraneten

bai Irungo Udalaren web orrian.

-Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren inguruan Intranet eta Extraneten eginiko

kontsulta kopurua, sexuaren arabera bananduta.

5- Udalean Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Planaren garapena bultzatzea

Ekintzak:

1- Irungo Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Planaren edukia udal arlo desberdinetan

zabaltzea informazio saioen bidez.

Arduradunak: Gizarte Ongizatea

2- Udal arloek beren aurrekontuaren zati bat emakumeen eta gizonen berdintasunarekin

loturiko programak garatzeko erabil dezaten sustatzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizatea-Udal arlo guztiak.

3- Departamentu arteko Batzorde Teknikoa sortzea Berdintasun Plana bultzatu, jarraitu

eta ebaluatzeko

Arduradunak: Gizarte Ongizatea

Eragin adierazleak:

-II. Berdintasun Plana zabaltzeko udal arlo desberdinetan eginiko informazio saio

kopurua.

-I. Planaren ezagutze maila udal arlo desberdinetan.

-Udal arlo bakoitzak emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzeko erabiltzen duen

aurrekontuaren ehunekoa.

-Departamendu arteko Batzorde Teknikoak Berdintasun Plana bultzatu, jarraitu eta

ebaluatzeko eginiko bilera kopurua.

-Departamentu arteko Batzorde Teknikoaren bileretan parte hartzen dutenen kopurua,

sexuaren arabera bananduta.

Page 16: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

16

2. ESPARRUA- EMAKUMEEN JABEKUNTZA ETA PARTE HARTZE SOZIO-

POLITIKOA

Gaur egun oraindik ere, gizarte honetan aldaketa handiak gertatu eta emakumeen

eta gizonen berdintasunerako bidean urrats handiak eman diren arren, desberdintasun

handiak daude boterea, baliabideak eta etekinak banatzeko orduan. Bizitzako esparru

guztietan nabari dira botere mailan dauden desberdintasun egoerak eta modu askotan

azaltzen dira horiek. Desberdintasun testuinguru horren barnean, funtsezkoa da

emakumeek autonomia fisiko, ekonomiko, politiko eta sozio-kulturala lortzea, erabateko

hiritartasuna izan nahi badute.

Helburu hori lortu ahal izateko, hainbat estrategia jarri behar dira abian, eta

prozesu horretan funtsezkoak dira jabekuntza eta parte hartze sozio-politikoa. Ildo

horretatik sortu zen Euskadiko Emakume eta Gizonen Berdintasunaren inguruko 4/2005

Legea. Lege horrek, beren 1. artikuluan, helburu gisa adierazten du emakumeen eta

gizonen berdintasuna sustatu eta ziurtatu behar dela, eta bereziki, emakumeen autonomia

eta bizkortzea lortu behar dela.

Era berean, printzipio orokorrei buruzko 3. artikuluak zera zehazten du: “euskal

botere publikoek beharreko neurriak hartu behar dituzte emakumeek eta gizonek eskubide

politiko, zibil, ekonomiko, sozial eta kulturalak, eta arauetan onar daitezkeen funtsezko

gainerako eskubideak, boterearekiko eta baliabide eta etekin ekonomiko eta sozialekiko

kontrola eta sarbidea barne, berdintasunean erabil ditzaten ziurtatzeko”.

EHAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planak-VIII.

Legegintzaldirako Jarraibideak, era berean, emakumeen jabekuntza eta parte hartze sozio-

politikoa proposatzen du 4 ardatz nagusietako baten moduan, emakumeek autonomia eta

eskubide osoko hiritar egoera lortzeko ezinbesteko estrategia gisa.

Page 17: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

17

Ildo horretatik, jabekuntza izango litzateke emakumeen kontzientzia hartze

prozesu indibidual eta kolektiboa, eta horrek aukera emango lieke erabakiak hartzeko

orduan eta boterea eta eragina izateko gaitasuna lortzeko bidean parte hartze handiagoa

izateko.

Beste udalerri batzuekin sarean, Irunen Jabekuntza Eskola abian jartzean helburu

hori bete nahi da eta, emakumeentzako topaleku eta eztabaida esparru bilakatzeaz gainera,

haien parte hartze prozesua bultzatzea du xede, politika publikoetan nahiz gainerako

gizarte eta kultur esparruetan eragina izan dezaten, historian zehar esparru horietatik

bazterturik egon baitira.

Bestalde, garrantzitsua da Irunen Emakumeen Elkarteen lana sendotzea, bai

Berdintasunerako Batzordean parte hartuz bai udalerriko beste espazio, organo eta parte

hartze sozio-politikorako eta herritarrek parte hartzeko egituretan sar daitezen bultzatuz,

emakume gazte, immigrante eta ijitoen gizarte partaidetza ere sustatuz. Azkenik,

Emakumearen Etxea sortzea planteatzen da udalerriko emakume guztientzako ikur eta

erreferentzia gisa, esparru horretatik haien parte hartze sozio-politikoa bultzatzeko.

HELBURU OROKORRA

“Irungo emakumeen parte hartzea bultzatzea gizarte eta politika mailan”

BERARIAZKO HELBURUAK

1-Irungo Emakumeen Elkarteen lana bultzatzea

Ekintzak:

1- Emakumeen Elkarteei aholkularitza teknikoa, informazioa eta prestakuntza eskaintzen

jarraitzea barne kudeaketa eta funtzionamendua hobetzeko eta emakumeen eta gizonen

berdintasuna sustatzeko proiektuak garatzeko.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak

Page 18: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

18

2- Emakumeen Elkarteek antolatutako jarduerak diru-laguntzen bidez bultzatzen

jarraitzea, helburu gisa emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzea dutenean.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak

3- Udalaren eta Emakumeen Elkarteen artean baterako jarduerak garatzen jarraitzea.

Arduradunak: Udal Arlo guztiak- Emakumeen Elkarteak

4- Toki mailan dauden Emakumeen Elkarteen berri ematea Irungo herritarrei.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak

5- Irungo Emakumeen Elkarte desberdinen eta maila desberdinetan dauden beste sareen

artean sareak sor daitezen laguntzen jarraitzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak

Eragin adierazleak:

-Emakumeen Elkarteei aholkularitza teknikoa, informazioa eta prestakuntza emateko

gauzatutako ekintza kopurua eta tipologia.

-Emakumeen Elkarteei emaniko diru-laguntza kopurua emakumeen eta gizonen

berdintasuna sustatzeko proiektuak aurrera eraman ditzaten.

-Udalaren eta Emakumeen Elkarteen artean gauzatutako baterako jarduera kopurua eta

tipologia.

-Herritarrek Emakumeen Elkarteak hobeto ezagu ditzaten aurrera eramaniko informazio

ekintza kopurua.

-Irungo Emakumeen Elkarte desberdinen artean eginiko bilera kopurua.

-Irungo Emakumeen Elkarteek parte hartzen duten sare kopurua.

-Irungo Emakumeen Elkarteen eta beste sareen artean sareak sortzeko gauzatutako

ekintza kopurua.

2- Irungo emakume gazte, immigrante eta ijitoen asoziazionismoa bultzatzea

Ekintzak:

1- Irungo emakume gazteen asoziazionismoa bultzatzea

Page 19: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

19

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Emakumeen Elkarteak-Irungo gazte-elkarteak-

Gazteria Arloa

2- Irungo emakume immigranteen asoziazionismoa bultzatzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Garaipen Emakume Elkartea

3- Irungo Emakume Ijitoen Elkartearen sorrera bultzatzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Caritas-Bidasoa Bizirik-Irungo Emakume Ijitoen

taldea.

Eragin adierazleak:

-Emakumeen Elkarteetara biltzen diren emakume gazteen kopurua.

-Emakume gazteen Elkarte berrien kopurua.

-Emakumeen Elkarte desberdinetako kide egin diren Irungo emakume immigrante

kopurua.

-Emakume gazteen Elkarte berrien kopurua.

-Irunen Emakume Ijitoen Elkartea egotea.

-Irungo Emakume Ijitoen Elkarteko kide diren emakume ijitoen kopurua.

3- Irungo emakumeen jabekuntza bultzatzea gizarte eta politika mailan eragin

handiagoa izan dezaten.

Ekintzak:

1- Irungo emakumeentzako Jabekuntza Eskola abian jartzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Irun, Hernani, Arrasate eta Eibar udalerrietako

Jabekuntza Eskolaren Sarea.

2- Jabekuntza Eskolan Irungo emakumeen parte hartzea bultzatzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Irun, Hernani, Arrasate eta Eibar udalerrietako

Jabekuntza Eskolaren Sarea.

3- Emakumeen Elkarteek Gizarte Ongizate Arloaren Aholku Kontseiluaren

Berdintasunerako Batzordean eta haren Lan-taldeetan parte har dezaten bultzatzen

jarraitzea.

Page 20: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

20

Arduradunak: Irungo Gizarte Ongizateko Aholku Kontseilua

4- Emakumeek Irungo Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Planaren diseinu,

inplementazio, jarraipen eta ebaluazioan parte har dezaten bultzatzen jarraitzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak

5- Emakumeek gogoeta esparru desberdinetan, eta Udalaren parte hartze politiko eta

herritarren parte hartzerako organo eta egituretan parte har dezaten bultzatzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udal arlo guztiak

6- Irungo Emakumearen Etxearen sorrera bultzatzea, emakumeek gizarte eta politika

alorretan parte hartzeko esparru gisa.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Udal arlo guztiak

Eragin adierazleak:

-Jabekuntza Eskolan abian jarritako ekintza kopurua eta tipologia.

-Jabekuntza Eskolaren ekintza desberdinetan parte hartzen duen emakume kopurua.

-Berdintasunerako Batzordearen eta haren lan-taldeen bilera kopurua.

-Berdintasunerako Batzordean eta haren lan-taldeetan parte hartzen duten emakume eta

Emakumeen Elkarte kopurua.

-Irungo Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Planaren diseinu, inplementazio, jarraipen

eta ebaluaziorako eginiko bilera kopurua.

-Irungo Emakume eta Gizonen II. Berdintasun Planaren diseinu, inplementazio, jarraipen

eta ebaluazioan parte hartzen duten emakume eta Emakumeen Elkarte kopurua.

-Udalean, emakumeek parte hartzen edo/eta ordezkaritza duten gogoeta egiteko eta

politika eta herritar mailetan parte hartzeko organo eta egitura kopurua.

-Udalean, gogoeta egiteko eta politika eta herritar mailetan parte hartzeko organo eta

egituretan parte hartzen duten emakume eta Emakumeen Elkarte kopurua.

-Irunen Emakumearen Etxea egotea.

-Irungo Emakumearen Etxean aurrera eramaniko jarduera kopurua eta tipologia.

-Irungo Emakumearen etxeak eskainitako ekintzetara joaten den emakume kopurua

Page 21: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

21

3. ESPARRUA- KONTZILIAZIOA ETA ERANTZUNKIDETASUNA

Lanaren izatearen ikusmolde klasikoak, ordaindutako lanaren denborari loturik,

egitekoen sexu banaketa ekarri du ondorio gisa. Halatan, gizonek ordaindutako lana

egiten dute esparru publiko eta ekoizpenean, eta emakumeek, berriz, ordaindu gabeko

etxeko lana, esparru pribatuan eta ugaltze lanei loturik.

Ikuspegi horrek ez du aintzat hartzen etxeko lana, jarduera horri ez dio baliorik

ematen, eta lan hori egiten duten pertsonentzako ez dago inolako ordainsari eta lan

eskubiderik. Bestalde, esparru pribatuan eginiko lana ez da kontuan hartzen beste era

bateko prozesuak diseinatzeko orduan: lanaren kudeaketa, hezkuntza sistema eta abar.

Emakumeak ordaindutako lana egiten hasi direnean, kontziliazioaren “arazoa”

sortu da inolaz ere, emakumeentzako lan karga handiegia delako etxeko lanak eta zaintza

lanak ere ia berek bakarrik egiten jarraitzea, eta pertsona eta lanbide mailan gora egiteko

hainbat aukerari uko egin behar izaten diote askotan.

Plana prestatu aurreko diagnostiko azteketan islatzen zen Irunen emakumeen

%67,9% astean 15 ordu baino gehiago ematen dituztela etxeko lanak egiten, gizonak,

berriz, %24,8%dira. Seme-alabekiko arretari dagokionean, emakumeen %67,9% astean

23 ordu baino gehiago ematen dituzte haiek zaintzen, eta gizonen kasuan, berriz,

%36,4%a iristen da. Mendekotasunak dituzten pertsonen zaintzari dagokionean, esan

daiteke, batik bat emakumeak direla lan horiek egiteaz arduratzen direnak bai zuzenean,

bai bikoteari laguntzeko (zaintza horietarako laguntza duten gizonen %56,1%k bikotearen

laguntza dute lan horiek egiteko).

Bestalde, galdetutako pertsonek adierazi dute lan eta familia bizitzaren eta bizitza

pertsonalaren kontziliazioa dela azken urte hauetan hobekuntza txikienak egin diren

esparruetako bat emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko, eta berdintasun

Page 22: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

22

hori sustatzeko jarduera garrantzitsuenetako bat kontziliatzeko baliabideak handitzea dela

nabarmentzen dute.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005

Legeak, bere IV. Kapituluan agerian uzten du bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza

kontziliatzeko beharra, eta horretarako, gizonek erantzukizun handiagoa izan behar dute

etxeko lanetan, enpleguaren egiturak bizitza pertsonal eta familiarrari egokitu behar

zaizkio eta zerbitzu soziokomunitarioak, prestazio ekonomikoak eta zerga neurriak sortu

eta egokitu behar dira.

EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planak-VIII.

Legegintzaldirako Jarraibideek ere kontziliazioa eta erantzunkidetasuna jasotzen dituzte

ardatz estrategiko gisa, gizartea antolatzeko modu berri bat eraikitzeko urrats berri

moduan, lanaren banaketa orekatuan oinarritua; horretan gizonek eta emakumeen

erantzukizun berdinak izango dituzte etxeko eta zaintza lanetan eta ekoizpen lanean,

gizartea mantendu eta garatzeko beharreko lanari denbora eta gizarte eta ekonomia balioa

ematen dion eredua azken batean.

Ildo horretatik, beharrezkoa da sentsibilizazio ekintzak egiten jarraitzea gizarte

eredu justuagoa lortzeko bidean aurrera egiteko, gizarte horretan bizitzako esparru guztiak

bateragarriak izan daitezen. Ekintza horiek ez dira soilik hiritarrengana eta zehatzago

gizonengana zuzendu behar, baizik eta Udal Administrazioan bertan eta inguruko

enpresetan ere eraginkor egin behar dira.

Era berean, garrantzitsua da, zaintza lan eta pertsona zaintzaileekiko laguntzarako

zerbitzu sozio-ekonomikoak bultzatzea. Ildo horretatik, onartu berri den Autonomia

Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzarako

39/2006 Legea, esparru horretan lan egiteko aukera moduan azaltzen zaigu.

Page 23: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

23

HELBURU OROKORRA:

“Etxeko eta zaintza lanak modu berdinagoan bana daitezen sustatzea, gizonen eta

emakumeen lan, pertsona eta familia bizitza garatu ahal izateko”

BERARIAZKO HELBURUAK

1- Etxeko eta zaintza lanetan gizonek eta emakumeek erantzukizun berdina izan

dezaten sustatzea.

Ekintzak:

1- Etxeko eta zaintza lanetan adin guztietako gizon eta emakumeen erantzunkidetasuna

bultzatuko duten ekintzak garatzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Ikastetxeak-Gazteria Arloa-Udalerriko Elkarteak.

2- Zereginen aldaketa eta zaintza eta etxeko lanetan gizonen inplikazioa sustatzea

Maskulinitate Tailerraren bidez.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa

3- Komunikazio Kanpaina egitea erantzukizunaren esparruan gizonen eta emakumeen

arteko Aukera Berdintasunean sentsibilizatzeko.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa -Bidasoa-Bizirik (Gertu Proiektua).

Eragin adierazleak:

-Etxeko eta zaintza lanetan adin guztietako gizon eta emakumeen erantzunkidetasuna

bultzatuko duten ekintza kopurua eta tipologia.

-Maskulinitate Tailerrean landutako edukiak, zereginen aldaketa eta zaintza eta etxeko

lanetan gizonen inplikazioa sustatzen dutenak.

-Gertu Proiektuaren komunikazio Kanpainan aurrera eramaniko ekintza kopurua eta

tipologia.

Page 24: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

24

2- Etxeko eta zaintza lanetan laguntzeko zerbitzuen garapena bultzatzea.

Ekintzak:

1- Laguntza ekonomiko, tekniko eta psikosozialerako zerbitzuen bidez, pertsona

zaintzaileekiko laguntza sustatzen jarraitzea - (Adin txikikoak zaintzeko zerbitzuak,

Haurtzaindegiak, laguntza ekonomikoak, laguntza teknikoak, Eguneko Zentroa...)

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Gipuzkoako Aldundia-Eusko Jaurlaritza

2- Gertu Proiektuaren onuradun diren emakumeen kargura dauden mendeko pertsonak

zaintzeko laguntzak ematea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa -Bidasoa-Bizirik (Gertu Proiektua).

3- Autonomia Pertsonalaren Sustapenerako eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen

zaintzarako 39/2006 Legean jasotako ekintzak garatzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Gipuzkoako Aldundia-Eusko Jaurlaritza

Eragin adierazleak:

-Pertsona zaintzaileekiko laguntza sustatzeko dagoen zerbitzu kopurua.

-Pertsona zaintzaileei laguntzeko sorturiko laguntza ekonomiko, tekniko eta

psikosozialerako zerbitzu berrien kopurua.

-2- Gertu Proiektuaren onuradun diren emakumeen kargura dauden mendeko pertsonak

zaintzeko emaniko laguntza kopurua.

-39/2006 Legeari erantzuteko garatutako ekintza kopurua.

3- Gizonen eta emakumeen bizitza pertsonala eta lan eta familia bizitza

kontziliatzeko neurriak abian jartzea.

Ekintzak:

1- Udal langileen lan baldintzen barnean lan denbora malgutu eta berrantolatzeko

neurriak bultzatzen jarraitzea, bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatu ahal

izateko, gizonek ere eskubide horiekin goza dezaten sustatuz eta Intraneten informazioa

sartuz.

Page 25: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

25

Arduradunak: Giza Baliabideak eta Zerbitzu Orokorrak-Gizarte Ongizate Arloa.

2- Bizitza pertsonala, eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurrien inguruko

informazioa ematea hiritarrei, Interneten informazioa sartuz.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Bidasoa-Bizirik-Antolakuntza-Informatika

3- Informazio eta prestakuntza programak bultzatzea enpresek, enplegu egiturak bizitza

pertsonal eta familiarraren beharretara egokitzeko, neurriak har ditzaten

Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa)

4- Teknika eta ekonomia mailetan sustatu eta laguntzea emakumeen eta gizonen bizitza

pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko zerbitzuak ematea helburu duten

enpresen sorrera eta mantenua.

Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa-Gertu Proiektua)

5- Enpresa zehatz batzuetan lan neurri malguen programa pilotua abian jartzea

Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa)

6- Kontziliazio neurriak bultzatzeagatik nabarmentzen diren enpresak aintzat hartzea.

Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa-Gertu Proiektua)

Eragin adierazleak:

- Udalean abian jarritako ekintza eta neurri kopurua udal langileen lan baldintzen barnean

lan denbora malgutu eta berrantolatzeko neurriak bultzatzeko, bizitza pertsonala, familia

eta lan bizitza kontziliatu ahal izateko, gizonek ere eskubide horiekin goza dezaten

sustatuz.

-Udalaren barnean bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurriak

jasotzen dituzten gizon eta emakumeen kopurua.

-Udalaren barnean bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurriak

jasotzen dituzten gizon eta emakumeen kopurua.

-Bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurrien inguruan hiritarrei

informazioa emateko ekintza kopurua eta tipologia.

-Enpresek, enplegu egiturak bizitza pertsonal eta familiarraren beharretara egokitzeko,

neurriak har ditzaten aurrera eramaniko informazio eta prestakuntza programa kopurua

eta tipologia.

Page 26: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

26

-Bizitza pertsonalaren eta familia eta lan bizitzaren kontziliazioa bultzatzeko Irungo

enpresek hartutako neurri kopuru eta tipologia.

-Lan neurri malguen programa pilotuak abian jartzeko lanean parte hartzen duten enpresa

kopurua eta tipologia.

-Bizitza pertsonala eta familia eta lan bizitza kontziliatzeko neurriak bultzatzeagatik

aintzat hartutako enpresa kopurua eta tipologia.

Page 27: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

27

4. ESPARRUA- EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA

Emakumeen aurka hainbat modutan gertatzen den indarkeria benetan eraso larria

da haien osotasun fisiko eta moralerako, eta eraso zuzena pertsona gisa duten

duintasunaren aurka. Horrenbestez, garrantzi handiko arazo sozialaren aurrean geundeke,

inolaz ere, arazo hori beti izan den arren azken urte hauetan hasi baita ikusten

2005eko uztailaren 29tik 2006ko urriaren 31ra, 219 salaketa jarri ziren

emakumeen aurkako indarkeriagatik Irungo Auzitegietan, hauxe da, Gipuzkoan guztira

egindako salaketen %15,82, eta 71 Babes Agindu eskatu ziren.

Nazioarteko dokumentuetan jasota dago emakumeen aurkako indarkeria errotik

kentzeko botere publikoek esku hartzeko beharra, eta era berean, ugari dira estatu mailan

nahiz autonomia mailan egin diren aurrerapenak. Halatan, Emakumeen eta Gizonen

Berdintasunerako 2005eko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak arautzen duen bezala, Herri

Administrazioei dagokie ikerketa, prebentzio eta prestakuntzan lan egitea, eta baita

etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktimei eman beharreko zaintza eta babesean ere.

EAEko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako IV. Planak - VIII.

Legegintzaldirako Jarraibideek ere bere ardatz estrategikoetako baten moduan hartzen

dute emakumeen aurkako indarkeria, eta bereziki balio sistema berria lantzeko beharra

azpimarratzen du, orain arte nagusi den sexu-genero sistema hautsiko duena, eta

emakumeak eta gizonak berdintasunean kokatuko dituena, emakumeek indarkeriarik

jasan ez dezaten.

Emakumeen aurkako indarkeria mota eta modu desberdinak badaude ere, haiek

guztiek dute jatorria bizitzako esparru desberdinetan, gizarte guztietan eta gizarte maila

guztietan, emakumeek jasaten duten desberdintasun eta mendekotasun egituran, eta

horrenbestez, desberdintasun guztiak gainditzea da arazo horri aurre egiteko modu

bakarra. Horretarako, ezinbestekoa da neurriak hartzea eta baliabideak jartzea biktimak

Page 28: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

28

babestu eta zaintzeko, baina era berean aktiboki borroka egin behar da gure gizartean,

bizitzako esparru guztietan, emakumeek jasaten duten bazterketaren aurka.

Era berean, garrantzitsua da prebentzioa lantzea, gizarte arbuioa azaltzea eta

tolerantzia zero izatea indarkeria eragiten duenaren aurrean, eta batik bat, hezkuntzatik

lan egitea etorkizunean emakumeen aurkako indarkeriarik egon ez dadin.

Eraso horien izaeraren ondorioz, - batik bat eta gehien bat familia esparruan

gertatzen baitira eta tradizionalki gizarte tolerantzia handia izan baita jokabide horien

aurrean- babesgabetasun egoera berezian egoten dira kasu askotan biktimak. Horregatik,

funtsezkoa da esku hartze koordinatua izatea eta botere publikoek jarduera prozedura

homogeneoak ezartzea, babes osoa (osasun, polizia esparrua eta esparru judizial eta

soziala) ziurtatu ahal izateko.

Helburu hori betetzeko, 2005. urtean, Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio

eta Alerta Plana abian jarri zuen Gizarte Ongizate Arloak Plan horretatik etorritako

jardueretako bat Instituzio Arteko Batzordea sortzea izan zen, polizia, osasun eta gizarte

zerbitzuen esparruko eta esparru judizialeko ordezkariek osatua. Batzorde horrek, toki

mailan “Etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktima diren emakumeekiko arreta

hobetzeko Instituzio arteko Akordioa” egokitzea du xede, jarduera protokolo

koordinatuak sortuz.

Horregatik, garrantzitsua da, emakumeekiko indarkeriaren prebentzio eta

baztertzeko sentsibilizazio kanpainak garatzen jarraitzea, eta biktimekiko arreta eta

babesa hobetzea, jarduera protokolo homogeneoak bultzatuz eta inplikaturiko

profesionalak indarkeriaren prebentzio, hautemate eta biktimen arretaren alorrean

prestatuz.

Page 29: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

29

HELBURU OROKORRA

“Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan laguntzea eta biktimekiko harrera

eta zaintza sistemak hobetzea, instituzio arteko koordinazio protokoloak ezarriz”

BERARIAZKO HELBURUAK

1 - Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa bultzatzen jarraitzea.

Ekintzak:

1- Emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzeko sentsibilizazio kanpainak egiten

jarraitzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Prentsa eta Hiritarrekiko Zerbitzuen Arloa.

2- Azaroak 25 ospatzeko jarduerak egiten jarraitzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak

3- Emakumeekiko indarkeriaren aurka salaketa publikorako ekintzak egiten jarraitzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak-Emakume Batzordea

4- Udalerriko ikastetxeetan, ikasle, irakasle eta familiei zuzendutako indarkeria sexistaren

prebentziorako ekintzak garatzen jarraitzea, eta baita beste espazio eta hezkuntza

programa batzuetan ere (Gazteleku, Kale Hezkuntza,...)

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa, Mugaz Gaindiko Partzuergoa, Gazteria Arloa,

Hezkuntza Arloa, Berritzegune eta Ikastetxeak.

.5- Jabekuntza Eskolaren bidez, norbere defentsa eta zaintzarako programak garatzea

emakumeei zuzendurik

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Kirol Patronatua

6- Emakumeekiko indarkeriaren aurkako borrokan inplikatzen diren komunikabideak

jende aurrean aintzat hartzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa eta Prentsa

7- Maskulinitate Tailerren bidez, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan gizonak

inplikatzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa

Page 30: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

30

Eragin adierazleak:

- Emakumeen aurkako indarkeria errotik kentzeko aurrera eramaniko sentsibilizazio

kanpaina kopurua eta haien eragina

-Azaroak 25 ospatzeko eginiko jarduera kopurua eta tipologia.

-Emakumeekiko indarkeriaren aurka eginiko salaketa publiko kopurua eta ekintzak.

-Udalerriko ikastetxeetan, ikasle, irakasle eta familiei zuzendutako indarkeria sexistaren

prebentziorako ekintza kopurua eta tipologia, eta beste espazio eta hezkuntza programa

batzuetan garatutakoak.

-Jabekuntza Eskolaren bidez, norbere defentsa eta zaintzarako aurrera eramaniko

programa kopurua.

-Jabekuntza Eskolak bideratutako norbere defentsa eta zaintzarako programetan parte

hartu duen emakume kopurua.

-Emakumeekiko indarkeriaren aurkako borrokan inplikatzeagatik aintzat hartutako

komunikabide kopurua.

-Irungo emakumeen aurkako indarkeria egoera kopurua.

-Maskulinitate Tailerretan parte hartu duten gizonen kopurua.

-Maskulinitate Tailerretan emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan emaniko edukiak.

2- Hautemate sistemak eta genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeen

zaintza hobetzea.

Ekintzak:

1- Hiritarrak kontzientziatzea emakumeen aurkako indarkeria salatzeko beharraren

aurrean.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-

Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.

2- Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio eta Alerta Planaren esparruan Irunen

emakumeen aurkako indarkeriak duen eraginarekiko hurbilketa zehaztea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-

Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.

Page 31: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

31

3- Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio eta Alerta Planaren esparruan, indarkeriaren

biktima izan diren emakumeekiko harrera eta zaintza prozesuetan parte hartzen duten

profesionalen prestakuntza hobetzea, egoerak hauteman eta arreta hobea eskaintzeko,

batik bat ezaugarri bereziak dituzten emakume taldeei dagokienean (immigranteak,

emakume ezinduak, emakume ijitoak, eta abar...).

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-

Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.

4- Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio eta Alerta Planaren eta Instituzio arteko

Akordioaren esparruan, emakumeen aurkako indarkeria egoeren aurrean Tokiko Jarduera

Protokoloaren funtzionamendua hobetzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-

Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.

5- Genero Indarkeriaren aurkako Prebentzio eta Alerta Planaren eta Instituzio arteko

Akordioaren esparruan, Gizarte Ongizate Arloaren ordutegien barnean eta kanpo

indarkeriaren biktima diren emakumeei behar bezalako harrera egiteko beharreko bideak

zehaztea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-

Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.

6- Indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako ostatu baliabideak hobetzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Irun

7- Genero indarkeria jasaten duten emakumeen eta haien kargu dauden adin txikikoen

oinarrizko beharren estaldura ziurtatzea, diru-laguntza osagarrien bidez, horrelakorik

behar denean.

Arduradunak Gizarte Ongizate Arloa

8- Indarkeria sexistaren biktima izan diren emakumeek gizarte-lanbideratzeko

programetan parte har dezaten bultzatzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Bidasoa Bizirik-Beste enplegu-prestakuntza

erakundeak

9- Indarkeria sexistaren biktima izan diren emakumeekiko Gizarte Laguntze Programa

sendotzea.

Page 32: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

32

Arduradunak Gizarte Ongizate Arloa

10- Irungo herritarrei, eta bereziki emakumeei, emakumeen aurkako indarkeriaren kasuan

dauden baliabideen eta egon litezkeen lege ekintzen inguruko informazioa ematea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Udaltzaingoa-Ertzantza-Eskualdeko Ospitalea-

Irungo Anbulatorioak-Irungo Auzitegiak.

11- Indarkeriaren biktima izan diren emakumeen tokiko arreta protokoloa emakumeen

elkarteen artean zabaltzea.

Arduradunak Gizarte Ongizate Arloa

Eragin adierazleak:

-Irunen eskatutako salaketa eta babes agindu kopurua, sexuaren arabera bananduta.

-Dauden arreta baliabide desberdinak erabiltzen dituzten indarkeriaren emakume biktima

kopurua.

-Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko beharraren inguruan herritarrak

kontzientziatzeko bideratutako ekintza kopurua eta tipologia.

-Irunen emakumeen aurkako indarkeriak duen eraginera hurbiltzeko bideratu diren

azterketen kopurua.

-Indarkeriaren biktima izan diren emakumeekiko harrera eta zaintza prozesuetan parte

hartzen duten profesionalen prestakuntza ekintza kopurua eta tipologia.

-Emakumeen aurkako indarkeria egoeren aurrean Tokiko Jarduera Protokoloan eginiko

hobekuntzak

-Indarkeriaren biktima izan diren emakumeekiko harrera eta zaintza prozesuei loturik

jasotako kexa kopurua.

-Indarkeriaren biktima izan diren emakumeekiko ostatu baliabideetan eginiko

hobekuntzak.

-Indarkeriaren biktima izan diren emakumeen eta beren kargu dituzten adin txikikoen

oinarrizko beharrak estaltzeko laguntza osagarrien onuradun izan diren emakumeen

kopurua.

-Gizarteratze-lanbideratze programetan parte hartzen duten indarkeriaren emakume

biktimen kopurua.

Page 33: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

33

-Indarkeria sexistaren biktima izan diren emakumeekiko Gizarte Laguntze programa

sendotzea programa egonkor gisa.

-Emakumeen aurkako indarkeriaren kasuan dauden baliabideen eta egin daitezkeen lege

ekintzen inguruko informazioa Irungo herritarren artean zabaltzeko ekintza kopurua eta

tipologia.

-Emakumeen Elkartetik etorritako emakumeen aurkako indarkeria egoera kopurua.

Page 34: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

34

5. ESPARRUA- GIZARTERATZEA

Ezaugarri eta zirkunstantzia berdinak izan ditzakete emakumeek, baina ez da talde

homogeneoa, guztiz anitza baizik, bai osaeran bai izan ditzaketen arazo desberdinei

dagokienean. Ildo horretatik, emakume eta gizonen arteko egitura desberdintasunak, eta

beste faktore batzuek: arraza, ezintasuna, kolorea, gaixotasuna, sexu joera,

mendekotasuna, gutxiengo etnikoetako kide izatea eta abar..., oso egoera ahulean jartzen

dituzte emakumeak, eta diskriminazio anizkuna deiturikoa dator hortik.

Horrekin batean, ekonomia baliabide eskasia dute emakume batzuek, diru-sarrera

nahikoa ez izateagatik, produkzio-lan merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituztelako.

Horien artean egongo lirateke emakume bananduak, alargunak, ama nerabeak, haurrak

dituzten emakumeak haien bikoteek karga ekonomikoak partekatzen ez dituztenean eta

abar.

Errealitate horren isla da emakumeen pobrezia eta gizarte bazterketa handiagoa

izatea. Pobreziaren feminizazioa esaten zaio fenomeno horri.

Irunen, 2006. urtean, Gizarte Larrialdiko Laguntzak eskatu zituztenen %73,06

emakumeak ziren. Era berean, %26,94 bakarrik zeuden eta familia kargak zituzten

emakumeak ziren (%1,16 gizonen kasuan). Zaharrenganako arretari dagokionez, adierazi

behar da baliabideen eta zerbitzuen erabiltzaile gehienak emakumezkoak direla.

Halatan, arreta berezia eskaini behar zaie diskriminazio egoerak eragiten dituzten

prozesuei, eta beharreko neurriak hartu behar dira emakumeen pobrezia eta gizarte

bazterketa egoerak indargabetzeko. Hori guztia, genero perspektiba kontuan izanik

pertsona guztiei oinarrizko eskubideak ziurtatzeko programetan, eta diskriminazio

anizkuna jasaten duten emakume kolektiboei begira programa espezifikoak diseinatuz.

Page 35: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

35

Ildo horretatik, baztertze egoeran dauden, eta gainera prostituzioan ari diren,

immigranteak diren, gutxiengo etnikoren bateko kide diren, ezintasunen bat duten,

hirugarren adinekoak diren eta ekonomia pobrezian dauden emakumeei emango genieke

lehentasuna.

HELBURU OROKORRA

“Arrisku egoeran edo gizartean baztertuak dauden emakumeen egoerak eta baldintzak

hobetzea”

BERARIAZKO HELBURUAK

1- Arrisku egoeran edo gizartean baztertuak dauden emakumeen beharrak

aztertzea.

Ekintzak:

1- Ekonomia mailan pobrezian dauden emakumeen egoera eta beharrak ezagutzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa eta Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko

Akordioa)

2- Irunen prostituzioak duen eragina eta prostituzioan ari diren emakumeen egoera

aztertzen jarraitzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-Zimentarri Elkartea- Bidasoa Bizirik

(Enpleguaren aldeko Akordioa)

3- Irungo emakume immigranteen beharrak aztertzea, gizartean haien ahulezia areagotzen

duten faktoreei arreta berezia emanez.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa, Immigranteen eta Emakume Immigranteen

Elkarteak- Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa)

4- Edozein ezintasun mota duten emakumeen errealitatea eta baztertze arrisku handiagoa

eragiten duten faktoreak aztertzea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa eta Ezintasunak dituzten Pertsonen Elkarteak-

Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa).

5- Hirugarren eta laugarren adineko emakumeen beharrak aztertzea

Page 36: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

36

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Adineko Pertsonen Elkarteak

6- Emakume ijitoen egoera eta beharrak baloratzea Irunen.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa eta pertsona ijitoekin lan egiten duten Elkarteak-

Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa).

Eragin adierazleak:

-Ekonomia pobrezian dauden emakumeen, prostituzioan ari diren emakumeen, emakume

immigrante eta ijitoen, ezintasunen bat duten emakumeen eta adineko emakumeen

inguruan eginiko berariazko azterketa kopurua.

-Arriskuan edo gizarte mailan baztertuak dauden pertsonen inguruan eginiko azterketa

kopurua, sexuaren arabera datu bereiziak jasotzen dituztenak eta emakumeen bazterketan

eragina duten faktoreak aztertzen dituztenak

2- Arrisku egoeran edo gizartean baztertuak dauden emakumeen baldintzak eta

egoerak hobetzeko ekintzak eta programak abian jartzea.

Ekintzak:

1- Arriskuan edo baztertuak dauden emakumeei udalerrian dauden gizarte baliabideen

berri ematen jarraitzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa

2- Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeek dituzten laguntzak eta

ekonomia baliabideak eskuratzeko aukerak hobetzea, gizarte edo ekonomia izaerako

laguntza osagarriak zehaztuz, horrelakorik behar bada.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Gizarte Elkarteak

3- Etxebizitza baliabideak handitzea eta arriskuan edo gizartean baztertuak dauden

emakumeek baliabide horiek lor ditzaten bultzatzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa-IRUNVI

4- Irungo emakumeek enplegua eta autoenplegua lor ditzaten berariazko ekimenak

bultzatzen jarraitzea, gizarte mailan egoera ahulenean daudenei lehentasuna emanez:

Page 37: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

37

pobrezia ekonomikoa, prostituzioan ari diren emakumeak, immigranteak, ijitoak,

gurasobakarrak, ezintasunen bat duten emakumeak.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa, Bidasoa Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa-

Gertu Proiektua) eta Irungo beste enplegu-prestakuntza erakunde batzuk.

5- Irungo enpresei begira sentsibilizazio kanpainak abian jartzea, enpresa horiek

emakumeak kontrata ditzaten, batik bat gizarte mailan egoera ahulenean daudenak.

Arduradunak: Bidasoa-Bizirik (Enpleguaren aldeko Akordioa)

6- Emakumeentzako berariazko prestakuntza ekimenak abian jartzen jarraitzea, emakume

horiek gizarteratu-lanbideratzeko, arriskuan edo gizartean baztertuak daudenei

lehentasuna emanez.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa, Bidasoa Bizirik, (beste enplegu-prestakuntza

erakunde eta gizarte izaerako elkarte batzuk.

7- Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeek Jabekuntza Eskolaren

ekintzetan parte har dezaten bultzatzea.

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Emakumeen Elkarteak

8- Emakume lesbianen gizarteratzea hobetzeko ekintzak aurrera eramatea

Arduradunak: Gizarte Ongizate Arloa- Lesbiana edo/eta homosexualen elkarteak.

Eragin adierazleak:

-Gizarte baliabide desberdinak erabiltzen dituzten emakumeen kopurua eta tipologia.

-Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeei zuzendutako laguntza eta

ekonomia baliabideen kopurua eta tipologia

-Laguntza osagarri berrien kopurua.

-Sorturiko etxebizitza baliabide berrien kopurua

-Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden eta etxebizitza baliabideak eskuratzen

dituzten emakumeen kopurua.

-Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeentzako enplegu eta

autoenplegurako berariazko ekimenen kopurua eta tipologia edo emakume horiei

lehentasuna ematen dieten ekimenen kopurua.

Page 38: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

38

-Enplegu eta autoenplegu ekimenetan parte hartzen duten arriskuan edo gizartean

baztertuak dauden emakumeen kopurua.

-Irungo enpresek kontrataturiko emakumeen eta bereziki arriskuan edo gizartean

baztertuak dauden emakumeen kopurua.

-Arriskuan edo gizartean baztertuak dauden emakumeei zuzendutako edo haiei

lehentasuna ematen dieten berariazko prestakuntza ekimenen kopurua.

-Gizarteratu-lanbideratzeko prestakuntza ekimenetan parte hartzen duten arriskuan edo

gizartean baztertuak dauden emakumeen kopurua.

-Jabekuntza Eskolaren ekintzetan parte hartzen duten arriskuan edo gizartean baztertuak

dauden emakumeen kopurua.

-Emakume lesbianen gizarteratzea hobetzeko ekintzen kopurua.

Page 39: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

39

6. ESPARRUA: GAZTERIA, LANKIDETZA ETA TOLERANTZIA

Berdintasunaren alorrean gertatzen ari diren aurrerapenak hasi dira gazteen

belaunaldi berrietan isla izaten. Gaur egun, beren amen edo amonenen aldean oso

bestelakoak diren bizi proiektuak sortzen ari dira neska asko, norbere autonomian

oinarrituriko bizi estiloekin.

Hala bada, Plan hau prestatu aurreko diagnostiko azterketan ikusten zen

prestakuntzaren esparruan gizonezkoen antzeko prestakuntza mailak, edo handiagoak

(Unibertsitatearen kasuan), lortzen ari direla belaunaldi gazteetako emakumeak. Joera

berdina nabari da lan merkatuan sartzerakoan, batzuen eta besteen artean lan baldintzetan

oraindik ere aldeak egon arren.

Denbora librearen erabilerari dagokionean, neskek eta mutilek gizarte

harremanetan, kirol jardueretan, eta neurri txikiagoan kultur jardueretan erabiltzen dute

beren denbora librea. Nolanahi ere, aldeak dauden bien artean, esate baterako, gehiengoa

dira musika talderen batean jotzen duten mutilak eta gehiago, berriz, gazte elkarteetan

parte hartzen duten neskak.

Gazteriarentzako baliabide desberdinen erabiltzaileen profilari dagokionez,

aipatzekoa da, Ludoteketan, Udalekuetan nahiz Gazte Informazio Bulegoan orekatua

dagoela bi sexuen parte hartzea. Aldiz, Gaztelekun, eta 2006ko memorian ageri diren

datuen arabera, badaude aldeak. Hala bada, antolatutako jardueretan parte hartzen duten

pertsonen %90 neskak dira, aldiz, topaleku gisa eta berariazko espazio eta baliabideak

erabiltzera leku horretara joaten diren gehienak mutilak dira (%70).

Lankidetzaren esparruan, esan behar da, benetan garrantzitsua dela beste

herrietako emakumeen jabekuntza sustatzea garapenean laguntzeko proiektuen bidez,

kontuan izanik, lurraldearen eta dituen kolektiboen arabera, gizonen eta emakumeen

arteko desberdintasunak bestelakoak izan daitezkeela. Irunen, aipatzekoa da,

Page 40: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

40

garapenerako lankidetza proiektu ugari bultzatzen dituela Udalak, genero ikuspegia

kontuan hartzen duten proiektuak dira eta baita beste lurraldeetako emakumeei

zuzendutako berariazko proiektuak ere.

Tolerantzia programen barruan ere jaso da gizonen eta emakumeen

berdintasunaren helburua. Haien bidez, giza eskubideen eta tolerantziaren errespetuaren

aldeko ekintzak bultzatu eta ahaleginak elkartu nahi dira, bai hiriko edo euskal gizarteko

esparru hurbilean bai nazioarte mailan.

Halatan, beharrezkoa da, gazteriarentzako programazioan eta ekintzetan genero

ikuspegia kontuan hartzea, neskek eta mutilek dituzten interes eta behar desberdinak

baloratuz eta adin horietan lan eginez, etorkizunean desberdintasunik egon ez dadin

Azkenik, herritarrak sentsibilizatu behar dira beste lurraldeetako emakumeak

dauden egoeraren inguruan, eta genero ikuspegia kontuan hartu behar da Udalak sustatu

edo subentzionaturiko tolerantzia eta garapenerako lankidetza proiektuetan.

HELBURU OROKORRA

“Gazteriari zuzendutako eta tolerantziarekin loturiko jardueretan emakumeen eta

gizonen berdintasuna sustatzea eta beste lurraldeetako emakumeen egoera aintzat

hartzea”

BERARIAZKO HELBURUAK

1- Gazteei zuzendutako programetan genero ikuspegia kontuan har dadin

bultzatzea.

Ekintzak:

1- Etorkizuneko udal Gazte Planean genero ikuspegia kontuan hartzea.

Arduradunak Gazteria-Gizarte Ongizate Arloa.

Page 41: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

41

2- Gazte Elkarte eta Jarduera Berezientzako eta Udalekuak antolatzeko diru-laguntzaen

esleipen prozesuetan genero ikuspegia baloratuko duten irizpideak kontuan artesa.

Arduradunak Gazteria

3- Gaztelekun garatzen diren jarduerak programatzen jarraitzea, mutilen eta nesken behar

eta interes desberdinak kontuan harturik

Arduradunak Gazteria

.4- Gazteriari zuzendutako programazioaren bidez (Zine-Kluba, Gazte Antzerki

Erakustaldia, Gazte Zine eta Bideo Lehiaketa, eta abar...) berdintasuna bultzatzea

Arduradunak Gazteria

Eragin adierazleak:

-Gazteria Arloak subentzionaturiko genero ikuspegia kontuan hartzen duten proiektuen

kopurua.

-Genero ikuspegia duen Gazte Plana izatea.

-Mutilen eta nesken interes eta behar desberdinak kontuan harturik Gaztelekun eginiko

jarduera kopurua

-Gazteriari zuzendutako berdintasuna bultzatzen duen programazioaren jarduera kopurua.

2- Hiritarren kontzientzia areagotzea beste lurraldeetako emakumeen egoeraren

inguruan.

Ekintzak:

1- Hiritarrei begira sentsibilizazio ekintzak garatzea beste lurraldeetako emakumeen

egoera erakutsiz.

Arduradunak: Lankidetza eta Tolerantzia Arloa-Gizarte Ongizate Arloa.

2- Garapenean laguntzeko proiektuei diru-laguntza emateko irizpide gisa, genero

ikuspegia kontuan hartzen jarraitzea.

Arduradunak: : Lankidetza eta Tolerantzia Arloa.

3- Garapenean laguntzeko proiektuen garapena sustatzen jarraitzea genero ikuspegia

kontuan harturik.

Page 42: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

42

Arduradunak: : Lankidetza eta Tolerantzia Arloa.

Eragin adierazleak:

-Beste lurraldeetako emakumeen egoeraren inguruan hiritarrak informatu eta

sentsibilizatzeko ekintzen kopurua eta tipologia.

-Diru-laguntza jaso duten eta genero ikuspegia kontuan hartzen duten garapenean

laguntzeko proiektuen kopurua eta tipologia

3- Tolerantzia programetan genero ikuspegia kontuan hartzea.

Ekintzak:

1- Tolerantzia programen bidez (Haurren Osoko Bilkura, Bakearen Eguna, eta abar...)

emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzea

Arduradunak : Lankidetza eta Tolerantzia Arloa.

Eragin adierazleak:

-Emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten tolerantzia programen kopurua.

Page 43: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

43

7. ESPARRUA- KULTURA, EUSKARA ETA JARDUERA FISIKOA ETA KIROL

JARDUERA

Tradizioz, esparru publikoan bideratutako jarduerak izateagatik, eta orain dela

gutxi arte soilik gizonezkoentzako izateagatik emakumeak kanpo egon diren bi esparru

dira, inolaz ere, kultura eta kirola. Garbi dago, lurraldeak demokratizatzen diren heinean,

ekonomia eta gizarte mailan garatzen diren heinean, berdintasun maila handiagoak lortzen

ari direla, eta kirola nahiz kultura hurbiltzen ari zaizkiela emakumeei ere.

Emakumeak jarduera fisikoa eta kirola egiten hasi badira ere, oraindik badaude

aldeak gizonekiko. Otsailaren 28ko EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako

4/2005Legearen 25. artikuluan adierazten da euskal herri administrazioek beharreko

neurriak hartuko dituztela sexu arrazoiengatik diskriminazio oro baztertzeko eta kultur

jarduera guztietan emakumeen eta gizonen parte hartze orekatua sustatzeko.

Gaur egun oraindik ere, tradizioz gizonezkoenak izan diren kirolek gizarte eragin

eta ospe handiagoak eta baliabide gehiago dituzte, futbolean, saskibaloian..., esate

baterako. Gainera, kirol horietan emakumezkoen taldeak badaude, normalean ez dira

gizonezkoek osaturikoak bezala ikusten.

2005. urtean Irungo Kirolaren Udal Patronatuak eginiko azterketan adierazten zen,

oro har, adin guztietako neskatoek eta emakumeek gizonek baino jarduera fisiko eta kirol

gutxiago egiten dutela, eta gainera, eskola kirolaren kasuan, neskek lehenago uzten diote

kirol egiteari.

Kulturari dagokionean, alor intelektuala ere gizonezkoena izan da tradizioz, eta

azken urte hauetan kultur esparruetan emakumeen presentziak eta parte hartzeak

nabarmen gora egin izan arren, oraindik ere ohikoa da emakumeak kultur ekoizpenaren

objektu eta ez subjektu izatea. Irunen, emakumeak dira gehien bat antolatzen diren kultur

Page 44: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

44

jardueretan, horien kontsumitzaile gisa, parte hartzen dutenak, baina parte handiagoa

hartu behar dute jarduera horien sorrera eta ekoizpenean.

Euskara bultzatzearen esparruan, aipatzekoa da halaber garrantzitsua dela

antolatzen diren jardueretan emakumeen eta gizonen berdintasuna indartzea, abian jartzen

diren plan eta programen diseinu, plangintza, garapen eta ebaluazioan genero ikuspegia

kontuan harturik.

Horrenbestez, beharrezkoa da emakume eta gizonen parte hartze orekatua

bultzatzea kultur jarduera guztietan, eta beharrezkoa da halaber emakumeen arte sormen

eta ekoizpena sustatzea. Era berean, garrantzitsua da jarduera fisikoetan eta kiroletan adin

guztietako emakumeen parte hartzea bultzatzea eta euskararen erabilera bultzatzeko

jardueretan helburu gisa emakumeen eta gizonen berdintasuna kontuan hartzea.

HELBURU OROKORRA

“Udalerriko arte eta kultur sormenean eta jarduera fisikoan eta kirolean emakumeen

parte hartzea bultzatzea eta euskararen erabilera bultzatzeko programetan genero

ikuspegia kontuan hartzea”

BERARIAZKO HELBURUAK

1-Irungo emakumeen arte eta kultur sormena eta ekoizpena aintzat hartu eta

bultzatzea.

Ekintzak:

1- Emakume artisten (musikariak, sortzaileak, eta abar...) parte hartzea bultzatzen

jarraitzea udalerrian antolatzen diren kultur jarduera desberdinetan.

Arduradunak: Kultura Arloa

2- Udalerriko emakumeen arte sormena eta ekoizpena aintzat hartu eta ezagutzera ematea.

Arduradunak: Kultura Arloa

Page 45: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

45

3- Udalerriko emakumeen historia bultzatu, zabaldu eta aintzat hartzea (kaleen izenak,

bekak, lehiaketak,...)

Arduradunak: Kultura Arloa-Gizarte Ongizate Arloa

4- Diru-laguntzaen bidez, Emakumeen Elkarteek garatutako gizarte-kultur jarduerak

bultzatzen jarraitzea (Zine-Emakumea Zikloa, hitzaldiak, erakusketak,...)

Arduradunak: Kultura Arloa-Gizarte Ongizate Arloa-Emakumeen Elkarteak

5- Emakume eta gizonen sarbide eta parte hartze orekatua bultzatzea udalerrian garatzen

diren kultur jarduera guztietan, EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako

4/2005 Legearen 25.1 artikuluaren arabera.

Arduradunak: Kultura Arloa-Gizarte Ongizate Arloa

Eragin adierazleak:

-Emakume artisten parte hartzea bultzatuz udalerrian antolaturiko kultur jardueren

kopurua eta tipologia.

-Udalerriko emakumeen arte eta kultur sormen eta ekoizpena ezagutzera emateko

gauzaturiko ekintzen kopurua eta tipologia.

-Udalerriko emakumeen historia bultzatu, zabaldu eta aintzat hartzeko gauzatutako

ekintzen kopurua eta tipologia.

-Emakumeen Elkarteek garatutako eta subentzionatutako gizarte-kultur jardueren kopurua

eta tipologia (Zine-Emakumea Zikloa, hitzaldiak, erakusketak,...)

5- Udalerrian garatzen diren kultur jardueretan parte hartzen duten emakume eta gizonen

kopurua.

2- Adin guztietako emakumeek jarduera fisikoan eta kirolean parte har dezaten

bultzatzea.

Ekintzak:

1- Jarduera fisikoa eta kirola egiten duten emakumeak aintzat hartzeko eta

komunikabideetan ateratzeko ekintzak egiten jarraitzea.

Page 46: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

46

Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua-Gizarte Ongizate Arloa-Prentsa-Tokiko

Komunikabideak

2- Udalerrian eskaintzen diren jarduera fisiko eta kirol programa desberdinetan emakume

helduen eta adineko emakumeen parte hartzea bultzatzea

Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua

3- Eskoletan, eskola kirolean neskato eta gazteen parte hartzea bultzatzeko berariazko

programak garatzen jarraitzea

Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua-Ikastetxeak

4- Udalerriko emakumezkoen kirol taldeei eta batik bat tradizioz gizonezkoenak izan

diren kiroletan emakumeen parte hartzea bultzatzen duten kirol Elkarteei laguntzak eta

diru-laguntzak ematea edo/eta lankidetza hitzarmenak sinatzea.

Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua

5- Adin guztietako emakumeei jarduera fisikoa eta kirola egiteko aukera emango dieten

espazio eta baliabide berriak abian jartzea (paseorako eremuak, espazioak Auzo

Elkarteetan,...)

Arduradunak: Kirolaren Udal Patronatua

Eragin adierazleak:

1- Jarduera fisikoa eta kirola egiten duten emakumeak aintzat hartzeko eta

komunikabideetan ateratzeko ekintza kopurua eta tipologia.

2- Udalerrian eskaintzen diren jarduera fisiko eta kirol programa desberdinetan parte

hartzen duten emakume helduen eta adineko emakumeen kopurua.

3- Udalerriko emakume helduek eta adineko emakumeek jarduera fisikoa eta kirola egin

dezaten aurrera eramaniko programa kopurua.

-Eskoletan, eskola kirolean neskato eta gazteen parte hartzea bultzatzeko garatutako

berariazko programa kopurua.

-Udalerriko emakumezkoen kirol taldeei eta batik bat tradizioz gizonezkoenak izan diren

kiroletan emakumeen parte hartzea bultzatzen duten kirol Elkarteei emaniko laguntza eta

diru-laguntza kopurua edo/eta sinaturiko lankidetza hitzarmenen kopurua.

Page 47: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

47

-Batik bat tradizioz gizonezkoenak izan diren kiroletan emakumeen parte hartzea

bultzatzen duten kirol talde eta elkarteen kopurua eta tipologia.

Batik bat tradizioz gizonezkoenak izan diren kiroletan emakumeen parte hartzea

bultzatzen duten kirol talde eta elkarteen kopurua eta tipologia.

3- Emakumeen eta gizonen berdintasuna bultzatzea udalerrian euskararen erabilera

sustatzeko jardueretan

Ekintzak:

1- Emakumeen eta gizonen behar eta interes desberdinak kontuan hartzea euskararen

erabilera sustatzeko programak eta jarduerak diseinatzerakoan (Udal Euskaltegia,

hizkuntz normalizaziorako planak, eta abar...)

Arduradunak Euskara Arloa

2- Euskararen erabilera sustatzeko ekintzetan (Solas-Jolas, Olentzero, eta abar...) helburu

gisa emakumeen eta gizonen berdintasuna jasotzea

Arduradunak Euskara Arloa

3- Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak emateko orduan genero ikuspegia

jasotzea irizpide gisa.

Arduraduna: Euskara Arloa

Eragin adierazleak:

-Emakumeen eta gizonen behar eta interes desberdinak kontuan harturik, euskararen

erabilera sustatzeko programa eta jarduera kopurua.

-Helburu gisa emakumeen eta gizonen berdintasuna jasorik, euskararen erabilera

sustatzeko jarduera kopurua.

-Euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntzak emateko orduan genero ikuspegia

jasotzea irizpide gisa.

Page 48: IRUNGO EMAKUME ETA GIZONEN II. BERDINTASUN PLANA … PLAN IGUALDAD eusk.pdf · Aukera-berdintasuna: Aukera berdintasuna: emakumeek eta gizonek aukera berdinak eta eragin eta integrazio

w w w. i run. o rg

48

DENBORAN KOKATZEA

ESPARRUAK EKINTZAK 2008 2009 2010 2011

1.1-1.2-2.1-2.2-2.3-3.1-3.2-3.3-3.4-

3.5-3.6-4.1-4.2-5.2-5.3

1 GUNEA

5.1

1.1-1.2-1.3-1.4-1.5-2.1-2.2-3.2-3.3-

3.4-3.5-3.6

2 GUNEA

2.3-3.1

1.1-1.2-2.1-2.3-3.1-3.2-

1.3-2.2

3 GUNEA

3.3-3.4-3.5-3.6

1.1-1.2-1.3-1.4-1.51.6-1.7-2.1-2.2-

2.3-2.4-2.5-2.6-2.7-2.8-2.10

4 GUNEA

2.9-2.11

5 GUNEA 1.1-1.2-1.3-1.4-1.5-1.6-2.1-2.2-2.3-

2.4-2.5-2.6-2.7-2.8

6 GUNEA 1.1-1.2-1.3-1.4-2.1-2.2-2.3-3.1

7 GUNEA 1.1-1.2-1.3-1.4-1.5-2.1-2.2-2.3-2.4-

2.5-3.1-3.2-3.3