Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 274. zk. Bigarren aroa Apirilak 1 2016 Erreportajea Gabarrariak 7. orrialdea Elkarrizketa Nerea Sarriegi, Asun Casasola Ipuin Le- hiaketaren irabazlea 4. orrialdea 4 Caser 5 Erreportajea: Gora egin du birziklatze tasak. 6 Erreportajea: Arkitektura alternatiboa. 10 Berri laburrak: Zenbait berri. 11. Haurren lanak: Txingudi Ikastola HH. 12 Gazteen lanak: Hirubide DBH2. 13 Gaztea: Gorka Martinez blogariari elkarrizketa. 14 Gazte infor 15 Agenda 50 urte bete ditu Sancheskiren lehen monopatinak

Transcript of Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko...

Page 1: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero274. zk.Bigarren aroa

Apirilak 12016

ErreportajeaGabarrariak7. orrialdea

ElkarrizketaNerea Sarriegi, AsunCasasola Ipuin Le-hiaketaren irabazlea

4. orrialdea

4 Caser5 Erreportajea: Gora egin du birziklatze tasak.6 Erreportajea: Arkitektura alternatiboa.10 Berri laburrak: Zenbait berri.11. Haurren lanak: Txingudi Ikastola HH.12 Gazteen lanak: Hirubide DBH2. 13 Gaztea: Gorka Martinez blogariari elkarrizketa.14 Gazte infor 15 Agenda

50 urte bete ditu Sancheskirenlehen monopatinak

Page 2: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas a m a i a t e r r a z a s r u i z @ g m a i l . c o m

Ion Otxoai o n @ 9 4 3 s a n s e b a s t i a n. c o m

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

I runero

Kalearen izena alkatzetzak proposatu zuen1859ko martxoaren 30eko Osoko Bilkuran. Ur-danibia plazaren ondoan hasten da, eta UdalOspitale zaharraren paretik Dunboa kanalarengaineko zubiaraino doa, puntu horretan lotzendelarik Ermita kalearekin.

Irun zaharreko kaleetako bat da, denborak au-rrera egin arren, izena aldatu ez duena. Izenhori eman zioten, herritik izen bereko iturriraeta ermitara zihoan kalea zelako. Santa Elenakoiturria, lehenagotik egon bazegoen ere, gauregun ezagutzen dugun bezala 1678-79 urtee-tan eraiki zuen Agustin Zamora harginak.

1883an, Pedro A. Rekondo eta Juan Jose Agi-

naga arkitektuek erredaktatutako proiektuaeredutzat hartuz, Santalenburun garbitoki bateraikitzea onartu zen, Santa Elena ermita bainopixka bat gorago, errekaren ondoan. 24 garbit-zailerentzako tokia izango zuen garbitoki ho-rren aurrekontua, 8.807,24 pezetakoa izan zen.Errekan gora hain toki urrunean eraikitzekoproposatu izanak bi arrazoi zituen: mareakigotzean errekako urak eta itsasoko urak ez na-hastea, eta Santa Elenako errotaren lana ez kal-tetzea.

Iturria: José Monje.

Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Sa

nta

Ele

na

ka

rrik

a

Argazki lehiaketaIUA: 56641

Argazki lehiaketan edonor izan daiteke parte hartzaile. Ezdago adinari edo bizitokiari dagokion mugarik.

Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab.

Saria: urtearen bukaeran, argitaratu ditugun argazkien egileenartean sari bat zozkatuko dugu.

Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak.

Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Alejandro LopezIsiltasuna Kolon ibilbidean.

Page 3: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

Noiztik izan duzu idazteko zaletasuna?Betidanik gustatu izan zait idaztea. Baina asko idatzidudan arren, inoiz ez naiz ausartu lehiaketetan aurkez-tera. Asun Casasola lehen lehiaketa izan da niretzat.Amari esker izan nuen haren berri, eta aurkeztera ani-matu nintzen, nire lanak erakusteko garaia zela pentsatunuelako. Hala ere, inola ere ez nuen pentsatzen irabazikonuenik. Harriduraz hartu nuen albistea.

Lehiaketaren gaiak ere eragina izan al zuen?Nire parte hartzearen motibazio nagusietako bat izan zenlehiaketaren arrazoia. Indarkeria sexistaren gaitza denonardura da, eta nire ustez, horrelako ekimenek aurrerapausoak ematen laguntzen dute. Nire ekarpena ere eginnahi nuen.

Zer kontatu duzu zure ipuinean?Tratu txarrak existitzen direla esan gabe, horiek ikusarazinahi nituen ipuinean. Ideia sinplea zen, baina badirudiepaimahaiko kideei gustatu zaiela. Ni oso eskertuta nago.Baldintza zen ipuina lehengo urtean irabazle izan zen la-naren azken esaldiarekin hastea. Kasu honetan ‘lortu du’hitzak izenburura ere eraman nituen.

Lagunekin edo senideekin konpartitu duzu lana?Behin saria jaso ondoren, bai. Baina egia esan, idaztenari nintzela, ez. Gabonetako oporretan idatzi nuen. Saribanaketan ipuina irakurri zuten, eta lotsa pixka bat sen-titu nuen, inoiz ez delako nire testu bat beste inon iraku-rri.

Idazten jarraitzeko indarra eman dizu sariak?Idazten jarraituko nuke irabazi edo ez, asko gustatzen zai-dalako, eta gehiago, halako helburuekin baldin bada.Baina noski, sariak aurrera egiteko motibazioa eman dit.Bide batez, antolatzaileak zoriondu nahi nituzke, lan han-dia egiten dutelako, eta oso ondo antolatzen dutelako.Parte hartzea asko handitu da joan den urtearekin kon-paratuta, eta uste dut jendea gero eta kontzientziatuagodagoela gaiarekin.

3

“Tratu txarrak existitzen direla esan gabe, horiek ikusarazi nahi nituen”

Olaizola Immobiliaria agentzia

Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren bigarren edizioko sariak

banatu zituzten martxoaren 13an, Irungo Urdanibia pla-

zan. 2008ko sanferminetan erail zuten Nagore Laffageren

amaren omenez antolatzen du lehiaketa TAS Txingudi Anti

Sexista Plataformak. Indarkeria sexistaren gaiari buruzko

ipuinak saritzen ditu. Aurten 417 lan jaso dituzte antolat-

zaileek, iaz baino 108 gehiago. Gaztelaniazko atalean Olga

Alicia Ferrari argentinarraren, Como el viento lana saritu

dute. Euskarazkoan, Nerea Sarriegi Atienza gazte honda-

rribiarrak irabazi du, Zeinek lortu du? ipuinari esker. Bere

lehen esperientzia izan da literatur lehiaketa batean.

Nerea Sarriegi

Lortu du. Ezkutatu da, gaur ere, itzalen atzean. Eskuak garbitu, korbata jantzi, kolonia bota, zapatak lotu etakalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekinagurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz. “Dena ondo”, eguneroko gisan. Urruntzenden heinean lasaitasuna berpizten da etxean, logelako irratiaren bolumenak gora egiten duen bitartean. Irra-tia amak erabiltzen duen tresna da, entzun ez diezaiodan. Baina badaki jada entzun behar ez nituen gauzagehiegi entzun ditudala.

Gaur ere lortu du. Amorruz beteriko hitzen artean logelako irratia apurtu du eta, horrekin, amaren mundukoihesbidea. Atea itxi duenean, bizitzan lehen aldiz entzun dut erabateko isiltasuna etxean. Eta orduan jabetunaiz amak irratia pizteko duen obsesioak ezkutatzen duenaz. Mina ekiditeko bidea da, baztertzeko, lausotzekoeta ia ezabatzeko. Zenbaitetan, isiltasunak hitzek baino min handiagoa eragin dezake.

Gaurkoan ezberdina izan da. Logelatik entzun dut oihuka, amari gosaria egiteko eta arropa prestatzeko agint-zen. Baina altxa denean, ez zegoen amaren arrastorik. Inoiz baino suminduago, etxetik irten da lanerako bi-dean. Ordubetera ama iritsi da, irrifarrez, irrati berriarekin. Piztu egin du, eskutik heldu nau eta dantzan hasida. Ulertzen ez dudan disdira berezia du begietan. Baina ulertu dut ez dudala azalpenik behar.

Gaur tinbrea jo dute. Aitak ireki du atea, amak logelako atetik irrifar erdiz begiratzen duen bitartean. Bi gizo-nek eraman dute aita, bakoitzak beso batetik helduz. Atea itxi denean amak irratiaren bolumena igo du.Gaur, berak lortu du. Ausartu da. Bukatu da.

Zeinek lortu du?

Page 4: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

4

Hainbat jarduera egiten dituzte hilabetero Caserren, eta ho-rien berri eman ohi dugu Iruneron. Oraingoan ez dugu jar-duerei buruz hitz egingo, María Mederori buruz baizik.Martxoan ehun urte baino gehiago bete dituzten egoiliarre-tako bat da.

Caser AnakaCaser Anakako 3 egoiliarrek 100 urte baino gehiago

bete dituzte martxoan

Historiaz, oroitzapenez eta bitxikeriaz betea dago bizitza. Atzo edo joan den asteanegin genuenaz gogoratzen gara, eta zailtasun handiagoarekin, duela hilabete egingenuenaz ere bai. Aspaldiko bizipenak gogoratu nahi ditugunean, ordea, askotanez zaizkigu aspektu garrantzitsuenak burura etortzen, zenbait xehetasun baizik.Edonola ere, oroitzapen horiek historia bat sortzen dute. Pentsatu, orain, zenbat his-toria egon daitezkeen Caser Anakaren moduko erresidentzia batean.

Martxoan, Reimundak, Arcadiak eta Maríak 102, 104 eta 103 urte bete dituzte, hu-rrenez hurren. Adin horretara ailegatzeak pentsaezina dirudi, baina are harrigarria-goa da erreportajea egiterakoan erakutsi duten osasuna eta bizitza. MaríaMederorekin hitz egin dugu. Ez dugu galdera askorik egin beharrik. Aski da entzu-tearekin. Asko du kontatzeko, eta bere buruak eta osasunak aukera ematen diote,gainera.

Esertzerakoan oroimen ona duela ohartarazi du. Irungo alkateak egin zion bisita,eta berarekin izan zuen elkarrizketa gogoratu du: “Alkatea etorri zen duela gutxi, etaharrituta gelditu zen, 100 urte bete nituenean ere etorri zela gogorarazi niolako”.

Ondoren, Irun hiriari buruz hitz egin genuen. “Irun ez zen Irun, garai hartan. Ezergutxi zegoen. Oso ondo bizi izan gara beti, hori bai. Colon Ibilbidea asko aldatu da.Orain askoz hobeto dago”. Baieztapena egin du bukaeran: “Irun Irun da orain”.

Ohituren aldaketez hitz egin dugu, eta zenbait bitxikeria azaldu ditu: “Baserritarreketxera ekartzen zidaten esnea. Ikaragarri gustatzen zitzaidan. Gerraren ondoren ereekartzen zidaten”. Extremaduran jaio zen María, eta 14 urterekin iritsi zen Irunera.“Nire oraitzapen zoriontsuena, ezkondu nintzen egunekoa da. Hasieran Behobianbizi izan ginen, eta gero hiri erdira etorri ginen. 80 urte daramatzat hemen”. Gauregun, seme-alabak, bilobak eta birbilobak ditu Maríak. Bere bizitzan dena ondo joandela esanez amaitu du.

Arcadiak 104 urte bete zituen martxoaren 4an

Reimundak 102 urte bete zituen martxoaren 15 ean

Page 5: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

5

Gora egin du birziklatze tasak

Gai organikoen bilketan izan den hazkun-dea da 2015eko birziklatze tasaren gora-kadaren arrazoi nagusi. %8,6ko igoera izandu hondakin organikoen bilketak, eta 3,6tona jaso dituzteguztira. 17.108 fa-milia daude edu-kiontzi marroiarenerabiltzaile gisaizena emanda, Iru-nen eta Hondarri-bian. Kontratuenerdia baino pixkabat gehiago dahori. Izena emanda dauden familiei, hon-dakin tasa txikiagoa aplikatzen hasi zaieTxinzer, parte hartzea bultzatzeko.

Arazo bat du, hala ere, orain arte edu-kiontzi marroiarekin erabilitako sistemak.Ez baitu bermatzen izena emandako fami-lia guztien parte hartzea. Leire ZubiturTxingudiko Zerbitzuak enpresa publikokogerenteak berak onartu du: “Egia da fami-lia asko ditugula apuntatuta edukiontzimarroiaren sisteman, baina ikusten dugu,jasotzen dugun hondakin kopuruarekin,ez dela posible jende guzti horrek birzi-klatzea”. Edukiontzia irekitzeko txartel

elektronikoa eta beste zenbait neurri az-tertzen ari dira Txinzerreko arduradunak.“Izena emanda dauden guztiek partehartze aktiboa izan dezaten lan egin behar

dugu”, adierazidu Zubiturrek.

Azpimarratze-koa da %55ekogorakada izanduela sortzailehandi deituri-koetan bildu-tako hondakin

organikoaren kopuruak. Ikastetxeak, ospi-talea, jatetxeak eta enpresa handiak sart-zen dira, besteak beste, sailkapenhorretan. 2014an hasi ziren ildo hori lant-zen, eta izan dezakeen garrantzia irudikat-zeko datu esanguratsua eman du LeireZubiturrek: “15.800 familiarekin, 100 tonajasotzen ditugu. 22 enpresarekin, berriz,30 tona. Argi gelditzen da sortzaile han-dien ekarpenarekin asko hobetu daitezke-ela datuak”. Hori dela eta, hondakinsortzaile handi horien arduradunak kont-zientziatzeko lan handia egin behar dutelaaitortu du Txinzerreko gerenteak.

Beste gaiei dagokienez, birziklatze tasa et-xeko hondakin arriskutsuetan handitu dabatez ere, %45,4ra heltzeraino. Bestalde,gailu elektronikoetan (%12) eta piletan(%11,4) ere, igoera nabarmena izan da. Bi-lakaera posi-tiboa izan da,era berean,e h u n e t a n(%6,2), ont-zietan (%1,7)eta beiran(%1,4). Birzi-klatze tasan behera egin duten gaiak erebadira, ordea. Birziklatutako olio kopurua%14 jaitsi da, eta papera %3. “Separazioguztiak ez dira aldi berean hasi, eta ba-koitzak bere erritmoa du”, argitu du LeireZubiturrek.

Europar Batasunak markatutako kopuru-tik urrun

Eskualdeko birziklatze tasaren joera gora-korra da, eta beraz, balorazio baikorraegin du Txinzerrek. Hala ere, igoera mo-tela dela onartu du Leire Zubiturrek. Eu-ropar Batasunak nahi dituen datuetatikurrun dagoela oraindik: “Europar Batasu-

nak markatzen dituen datuen arabera,%60ra iritsi behar genuke 2020an. Kopuruhorretara ailegatzeko, esfortzu handiaegin behar dugu denok”.

Herritarrez gainera, Txinzerrek ere arduraduela baieztatu duZubiturrek: “Herritarbatzuek oraindik ezdute hausnartu ereegin birziklatzeak edoez birziklatzeak izanditzakeen ondorioei

buruz. Horiekin kontzientziazio lana eginbehar dugu”. Sentsibilizazio kanpainakdira lanketaren adarretako bat. Prozesumotelak direla gogorarazi du Zubiturrek:“Pentsaezina da kanpaina baten emaitzakegun batetik bestera agerian gelditzea”.Beste adarra, Txinzerrek ikastetxeetakohaurrentzat eta gaztetxoentzat antolatzendituen tailerrak dira. “Haurrek birziklatze-aren beharra ulertzea gakoa da, gero ja-rrera hori naturaltasunez mantendudezaten”, adierazi du Zubiturrek. Denborabeharko du, beraz, birziklatzeari buruzkokontzientziazioak.

%2,69 handitu da Irungo eta Hondarribiko birziklatze tasa 2015ean.

Txingudiko Zerbitzuak enpresa publikoak emandako datuen arabera,

%43,59koa da gaur egun. Datuak baikorrak direla adierazi du Txinze-

rrek, ingurumenari begira, noski, baina ekonomiari dagokionez ere bai,

hondakinak zabortegira bidaltzeko kostuetan gutxiago gastatzen delako.

Zabortegira bidalitako hondakinen kopurua %1,29 murriztu dute, 2014

urtearekin alderatuta.

“Edukiontzi marroiaren sistemanizena emanda dauden guztiek partehartze aktiboa izan dezaten lan egin

behar dugu”Leire Zubitur, Txinzerreko gerentea

“Hondakin sortzaile handien ekarpe-narekin asko hobetu daitezke datuak”Leire Zubitur, Txinzerreko gerentea

Gai organikoen bilketaren hazkundea azpimarratu du Txinzerrek

Page 6: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

6

Gero eta prozesu parte hartzaile gehiago proposatzen ari dira era-kundeak azken urteotan. Baita Irunen ere. Metodologia eta dina-mika ezberdinak erabili izan dira, ez baitago prozesuak zehaztukodituen araudirik. Orokorrean, jendearen inplikazio eskasa da pro-zesu parte hartzaileei egiten zaien kritika nagusia. Landetxan burutudute azkena, eta jendea erakartzea zaila dela onartu dute antolat-zaileek. Landetxa Auzo Elkarteak eta Hiritik At arkitektura sozia-leko elkarteak aurrera eraman dute, Irungo Udalaren babesarekin.Ugaldeko kirol gunea hobetzeko proposamenak bildu dituzte.

2014 urteko Irungo Aurrekontu Parte Hartzai-leetatik kanpo gelditu zen Ugalde kirol guneaberritzeko proiektua. “Auzo elkarteak arazoakizan zituen proiektua azaltzeko. Guztia bisua-lago adierazteko laguntza eskatu ziguten. Pla-noak egin genituen,txostena moldatu ge-nuen, eta proposa-mena udalarenaurrekontuetan onartuzuten azkenean”, argitudu Miren Lantz HiritikAt-eko kideak. Zubi lanaegin zuen arkitekturasozialeko elkarteak,auzo elkartearen ideiaren eta udalaren eskaki-zunen artean. “Proiektua erakundeek eskatzenduten formatu teknikoan aurkezteko gaitasunikez zuen auzo elkarteak”, erantsi du Hiritik At-eko Iker Eizagirrek.

Landetxako bizilagunen eskaerari erantzuteko,prozesu parte hartzailea sustatu zuen IrungoUdalak. Hiritik At elkartearen esku utzi zuen zu-zendaritza teknikoa, gaia gertutik jarraitu zue-lako. Eizagirrek baieztatu du planteamenduargiarekin heldu ziotela prozesuari: “Alde bate-tik, aholkularitza teknikoaeman behar genuen. Bes-tetik, jendearen partehartzea sustatu Horreta-rako, proposamen arkitek-tonikoak metodologiaulergarri baten bidez eginbehar genituen”. Lehe-nengo fasean, ideien za-parrada jaso zuten.Galdetegi bat sortu etaauzoko postontzietan banatu zuten. Auzo el-kartearen egoitzan, Elatzeta eskolan, Landet-xako estankoan eta Mariño eta Oinaurretabernetan ere utzi zuten. Bestalde, web gu-nean internet bidez erantzuteko aukera emanzuen udalak. Otsailaren 26ra arte hartu zituz-ten proposamenak.

Hiritik At-eko kideek kirol gunearen erabiltzailediren elkarteekin, eta erabiltzaile potentzializan daitezkeenekin elkarrizketak egin zituzten.Ondoren, martxoan zehar, tailerrak burutu zi-tuzten. Lehenengoan bizilagunen beharrak le-henetsi zituzten, eta bigarrenean, arkitekturaproposamenak egin zituzten. Bigarren horre-

tara jendea beldurrez joan zela onartu du IkerEizagirrek. Baina uste du planteatu zuten me-todologiarekin asmatu zutela: “Xaboi pastilabatzuekin eskalan egindako modulu batzuenbidez eraman genituen proposamenak espa-

ziora. Lego piezekin jolaseanariko balira bezala kokatu zi-tuzten parte hartzaileek”.Azken tailerrean, Ugalde kirolgunearen kudeaketa ereduariburuz aritu ziren. Apirilaren15ean emango dute emait-zen berri, 19:00etan auzo el-kartearen egoitzan.

Parte hartzeko ohitura eskasaGuztira, 25 lagun inguruk parte hartu dute tai-lerretan. “Jendeak ez du halako prozesuetanparte hartzeko ohiturarik, eta kosta egiten zaiohurbiltzea”, kexu da Fernando Arozena Lan-detxa Auzo Elkarteko kidea. Dena den, multzohorretan belaunaldi ezberdinetako emaku-meak eta gizonak bildu zirela azpimarratu duauzo elkarteko Maider Martiarenak: “Garrant-zitsuena da ateratzen den proposamena au-zoko bizilagunen beharretatik sortua izango

dela”. Modu ez zuzen ba-tean, galdetegiaren bidez,220 lagun inguru izan diraparte hartzaileak, eta 320proposamenak. Kopuruhorien balorazio baikorraegin du Martiarenak.

Orain, kezka handiena daprozesuaren emaitzaizango den proiektuak non

amaituko duen. “Jendeak horixe galdetzen du”,aitortu du Iker Eizagirrek: “Gaur egun, prozesuparte hartzaileek ez dute bermerik. Alderdi po-litiko batek proiektua bere egin dezake, eta au-rrekontuetara eraman. Edo ez, kaxoi bateangelditu daiteke, bestela”. Prozesuen izaera ezlotesleak min handia egiten duela uste dute Hi-ritik At-eko kideek. “Parte hartzeak ez baldinbadu emaitzarik ematen, jendea frustratu egi-ten da”, adierazi du Miren Lantzek. Berme han-diago batek jendearen parte hartzeaemendatuko lukeela uste dute. Ugalde-Landet-xari dagokionez, hiritarrek haien proposamenaegin dute, eta interesez jarraituko dute harenibilbidea.

Hirigintza proiektuak garatzeko modu alternatiboak

Sei lagun elkartu ziren duela hiru urte, arkitekturaren eta inge-niaritzaren arloetako ikasketak amaitu berritan. Elkar ezagutzenzuten, mugimendu sozialetan batera ibiliak zirelako. Mugimenduhorietan, haien ikasketekin lotutako esperientzia batzuk eginda-koak ziren. Ondo hausnartu ondoren, esperientzia horiek profe-sionalizatzea erabaki zuten. Hiritik At sortu zuten horretarako.Espazioarekin edo hirigintzarekin lotutako proiektuak egiten di-tuztela azaldu du Miren Lantzek, baina filosofia argi bat dutela:“Paper baten gainean hormigoizko munstroak ideatu beharrean,gizartea eraldatzeko ekarpenak egitea dugu helburu”. Iker Eiza-girrek uste du espazioaren ekoizpena ez dela hiritarraren ongiza-terako helburuarekin egiten, kapital metaketaren prozesualaguntzeko baizik. “Orain, unibertsitatean lortu ditugun jakintzateknikoekin, espazioaren kudeaketa aldatzeko tresnak ditugu”.

Hiritik At osatzen duten gazteen helburua da haien lana eta egu-neroko pertsonala ez banatzea. “Askotan hori gertatzen da. Gureeguneroko jardueretatik edo nahiko genukeenetik zeharo aldent-zen gaituen enplegua izaten dugu”, azaldu du Iker Eizagirrek.Haiek, bizitzeko diru-sarrera batzuk emango dizkien, eta bidebatez, testuingurua eraldatzeko balioko duen tresna sortu dute.Momentuz, elkarte egitura eman diote Hiritik At proiektuari. Hirulagun daude soldatarekin lanean. Gainerako sei kideek asteanbehin egiten dituzten bilera txikietan, edo hiruhileko bakoitzekoasanbladan parte hartzen dute. Ordaindutako zenbait lan egin di-tuzte dagoeneko: Lekeition jauregi-etxe bat biziberritzeko partehartze prozesua, Hondarribiko Udalarekin baserrien eta lursailenerrolda, Udalbiltzarekin jakintzaren inguruko saretze prozesua,eta Bilboko Otxarkoaga auzoan espazio publikoa erabiltzeari be-gira jolasak antolatzea.

Epe luzeko lan ildo estrategikoak dituztela argitu du Miren Lant-zek: “Nekazaritza hirietan txertatzea eta ez galtzea da horietakobat. Kooperatibismoa lantzea, bestea”. Bidasoa Bizirik garapenagentziarekin harremanetan dago Hiritik At, eta Olatukoop eko-nomia sozial eraldatzailearen sarean parte hartzen du. Lakaxitagaztetxean dute bulegoa, eta kezkaz bizi izan dituzte San Migel-Anaka eremuaren plan bereziaren modifikazioari buruzko berriak,ordenaziotik kanpo gelditu baita eraikina. Irungo Udalarekin ha-rremanetan ari dira, gune autogestionatuaren biziraupena ber-matzeko. “Eraikinarekin zer egin eztabaidatu beharko litzateke.Baina proiektu sozial gisa, zilegitasuna duela uste dugu”, adierazidu Miren Lantz-ek. Haien lan jarduerari esker, auzian erabilgarriizan daitezkeen ezagutza teknikoak lortu dituztela nabarmendudu Iker Eizagirrek: “Plan berezi bat zer den, nola egiten den, zeinnorma juridiko dituen etab.”. Lana eta mugimendu sozialetanparte hartzea uztartzeko helburua beraz, betetzen ari dira.

“Xaboi pastilla batzuekin eska-lan egindako modulu batzuenbidez eraman genituen proposa-

menak espaziora”Iker Eizagirre, Hiritik At-eko kidea

“Garrantzitsuena da ateratzenden proposamena auzoko bizila-gunen beharretatik sortua

izango dela”Maider Martiarena, Landetxa

Auzo Elkartea

Hiritik At, arkitektura soziala

Page 7: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

Beste garai bateko Irun hiria irudikatzendu Bidasoko Gabarrariak erakusketak: ga-rraioa ibaian zehar, nekazariak Santiagokoirletan, hondotik harea eskuz ateratzekolana, muga fisikoa eta kontrol estua, kon-trabandoa eta abar luze bat. Irunen iraga-neko ezaugarriak dira jada. Hiriarenhistoriaren parte. José Luis Zabala Madinazenak egindako lanari esker, ordea, ez diraahanzturan galduko. Lauzpabost urteeman zituen Irudi Ots ikus-entzunezkoenenpresaren sortzaileak gabarrarien ofi-zioari buruzko testigantzak, argazkiak etabestelako dokumentazioa biltzen. Hon-doxka dokumentala izan zen lanarenlehen emaitza. Orain, dokumentalerakobildutako materialean oinarrituta prestatudute erakusketa, Unai Telmo Zabala se-meak eta Irungo Udaleko Kultura depar-tamentuak.

Gai tematikoen arabera banatutako pane-letan, gabarren munduaren deskribapenaegiten du erakusketak. Bidasoko gabarrensorrera zehaztea ezinezkoa da. BainaXV.mendean jada, bazeuden gabarrenpresentziaren berri ematen zuten doku-mentuak. Zubirik ez zegoen garai hartan,etsaien sarrera ahalbidetzen zutelako.Beraz, garraiorako erabiltzen ziren gaba-rrak. Haien funtzioaren arabera, tamainaeta ezaugarri ezberdinak zituzten. Egu-rrezkoak ziren denak, eta hondo lauazuten, sakonera gutxiko uretan erraz ibiliahal izateko. Zabalak ziren, eta ez oso al-tuak, merkantziaren karga eta deskargaerrazteko. Pertika edo makil luze batezbultzatzen zituzten gabarrariek.

Bidasoaren ertzeko herrien arteko ga-rraiobide bikaina izan zen ibaia mendetanzehar. Jende askok ogibide izan zuen ga-barrari lana. “Jornala ateratzen genuen”,adierazi du Nicolas Olasagasti Hondoxkadokumentaleko protagonistak. Merkant-zia eta pertsonak garraiatzen zituzten ga-barretan. Modu legal eta baimenduanaskotan, baina kontrabando gisa ere bai.Karabineroak ezkutuko merkantziaren bilaibiltzen ziren maiz, gabarretako harearenedo belarraren artean, burdinazko ha-gaxka batekin. Mer-kantzia ondoezkutatzeko baliabi-deak izaten zituztengabarrariek, ordea.Kontrabandoan pa-satzen zuten mate-rialaren berri emandu Olasagastik: “Ko-brea, errodamenduak, bujiak, puntillak,sakarina, puruak, irratiak etab.”.

Lezoiak eta hareaTrenbidea eta zubiak eraiki zituztenean, bizeregin nagusi geratu zitzaizkien gabarra-riei, kontrabandoaz, arrantzaz eta nekaza-ritzaz gainera. Lehenengoa, ibaiertzetakodikeen eraikuntza zen. Padurari lurrak ira-bazi zizkioten aspaldiko irundarrek, neka-zaritza jardueretarako, lehenengo, etaeraikuntzarako ondoren. Horretarako,zotal deituriko lur blokeak ateratzen zituz-ten ibaiertzetik, eta padurako lurrak ba-besteko dikeak edo lezoiak eraikitzekoerabiltzen zituzten. Gabarrarien beste jar-duera nagusia, ibaiaren hondotik harea

ateratzeko lana zen. Harea beltza erai-kuntzarako ateratzen zuten, zuria berriz,nekazaritzarako. “Milaka metro karratuatera genuen”, aipatu du Olasagastik. It-sasbeherarekin kargatu behar izatenzuten ontzia, eta itsasgoran portura buel-tatu. Ontziraleku txiki ugari zegoen or-duan ibaiertzetan.

Gabarrariek betetzen zituzten funtzio ho-riek ere ordezkatu egin zituzten, ordea,XX.mendean zehar. Hiriaren zabaltzeare-

kin betera, eraikunt-zarako hareaateratzeko prozesuamekanizatu eginzuten. Dragak eta ga-barroi handiak era-biltzen hasi ziren.Ponpa motordunaketa xurgatzeko maki-

nak heldu ziren beranduago. Hormigoiaklezoien sistema zaharra ordezkatu zuen,era basatian, kasu batzuetan. Hiritik pa-satzen diren erreken kanalizazioan ge-rrako presoak erabili zituzten, adibidez.Edonola ere, aldaketa guzti horien ondo-rioz, gabarrek irletako nekazarien garraio-bide gisa besterik ez zuten biziraun,jarduera hori ere ia zeharo galdu zen arte.Gaur egun ez da gabarrarik ikusten Bida-soaren ertzetan.

Zabalaren dokumentazio lanaGabarrarien ofizioaren desagertzeaz kont-ziente zelako, hain zuzen ere, dokumentalbat egiteko ideia bururatu zitzaion JoséLuis Zabalari. Faisanen Irlako Festibaleansoinu teknikari ari zela ezagutu zituen Gre-

gorio eta Nicolas Olasagasti, 2000 urtea-ren inguruan. Materiala irlara garraiatzekoarduradunak ziren gabarrari beteranoak.Haiekin izandako elkarrizketen ondoriozerabaki zuen José Luis Zabalak Hondoxkadokumentala egitea (Pertikaren laguntzaznabigatzea da hondoxka aritzea). Filmean,Puntaletik Behobiarainoko bidea egitendute Gregoriok eta Nicolasek, gabarraz,eta haien bizipenak kontatzen dituzte ibil-bidean. Ibaiaren ikuspuntutik grabatutadago, gabarratik bertatik, edo beste ontzibatetik. Soinuaren trataeran ere arretaberezia jarri zuen egileak. “Zenbait irteeraegin genituen, Jose Luis ez zelako erabatkonforme gelditzen. Errepikatu eta erre-pikatu aritzen ginen. Azkenean gusturagelditu zen, eta gu ere bai”, baieztatu duNicolas Olasagasti gabarrari ohiak.

Dokumentala egiteko prozesuan, eta on-doren, beste gabarrari batzuk ezagutu zi-tuen Zabalak, eta haiei ere elkarrizketakegin zizkien. Orain erakusketan bildu dutedokumentazio guzti hori, eta irundarrekbehintzat ikus dezakete. Apirilaren 17raarte egongo da Amaia Kultur Zentroan, as-teartetik larunbatera, 18:00etatik21:00etara. Igandetan, berriz, 11:30etatik13:30etara irekiko dituzte ateak. Hon-doxka dokumentala bi aldiz eman dutejada Amaian, eta ikusi ez duenak, besteaukera baten zain egon beharko du. Do-kumentala eta erakusketa, alde batetikbestera garraiatzea gustatuko litzaiokeUnai Telmo Zabalari, beste herrietan ereikusi ahal izan dezaten. Gabarran, dagoe-neko, ezin izango ditu eraman.

7

Azken gabarrariakJosé Luis Zabalak egindako dokumentazio lana bildu du

Amaia Kultur Zentroan dagoen erakusketak

“Zenbait irteera egin geni-tuen, Jose Luis ez zelako era-bat konforme gelditzen”

Nicolas Olasagasti

Hiriak Bidasoa ibaiari gehiago begiratu behardiola azpimarratu izan dute ordezkari politi-koek aurten, behin baino gehiagotan. Bizkarraemanda bizi izan direla urtetan. Azken hamar-kadei buruz ariko ziren, ibaiarekiko harremanaestua izan baita Irunen, historian zehar. AmaiaKultur Zentroan dagoen erakusketara hurbilt-zearekin aski da, lotura horren neurria ikusteko.Mendetan zehar Bidasoan gora eta behera ibiliziren gabarrariak eta haien ofizioa gogoratzenditu. Adinekoentzat, aspaldiko oroitzapenakeguneratzeko aukera izango da. Gazteentzat,aurkikuntza harrigarri bihur daiteke.

Page 8: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

Sánchez familiaren etxea lantegian bertandago. Harrera gela du, eta enpresarenmuseo baten modukoa da. Enpresarenproduktu zaharrak eta berriak, posterrak,garaikurrak eta bestelako oroigarriakdaude nonahi. Team Sancheski taldearenpegatina berdea eta laranja duen ma-haitxo baten inguruan eseri dira Sánchezanaia bibotedunak, eta Iciar, hirugarrenbelaunaldiko ordezkaria. Enpresaren his-toria azaldu dute, hasteko. II.Errepublika-ren garaian sortu zuen FranciscoSánchezek Sancheski enpresa, 1934 ur-tean. Sánchez abizena Ski hitzarekin lotutajarri zion izena. Aduanan lan egiten zuenSánchezek, eta kirol materiala inportat-zeko enpresa txiki bat sortu zuen. Salis Ibil-bidean izan zuen lehen egoitza. GerraZibilaren ondoren hasi zen produktuak fa-brikatzen. 1950eko hamarkadan, inbertsiohandia egin zuen, emaztearekin batera,Anaka kalean lantegia eta etxea eraikit-zeko. Hamar urte beranduago, sortzailea-ren semeek, Javier eta José María anaiek,ideia berritzailea izan zuten. Estatukolehen monopatina sortu zuten. Skatebo-ard amerikarraren bertsio irundarra.

Etxea lantegian bertan zegoenez, saltsanibili ziren, txikitatik, Sánchez anaiak. Gim-nasioetarako tresnak, ski-ak eta patinak fa-brikatzen zituzten, orduan, Sancheskin.Etorkizuna bideratua zutela onartu du JoséMaría Sánchezek: “Neurri handi batean,familiako negozioarekin jarraitzera behar-tuta geunden. Guk gustura heldu genion,dena den”. 1960ko hamarkadan, atzerrikoinformazioa eta eragina jasotzeko zeudenzailtasunak gaindituta, Ameriketako EstatuBatuetan arrakasta izaten ari zen skatebo-ard-aren berri izan zuten. “Californiakokostaldean, surfa kalean egiteko traman-kulu bat asmatu zutela jakin genuen. Sin-plea zen, egurrezko taula batekin etapatinen ardatz batzuekin egina”, azaldu duJosé María Sánchezek. Instant batean eginzitekeela pentsatu zuten. Material egokiaeskura zuten, gainera, lantegian ski-ak etapatinak egiten zituztelako. Egur trinko ba-tekin eta hockey-eko patin batzuekin sortuzuten estatuko lehen skate-a, 1966an. Iru-nen. Anakan.

Hasieran, bezeroak eszeptiko samarrakizan zirela onartu dute Sánchez anaiek.Batez ere, ez zekitelako monopatinarekinzer egin zitekeen. “Garraiolari batzuk ereikusi izan ditugu, monopatinarekin objek-tuak alde batetik bestera eramaten”, go-goratu du José María Sánchezek.Salbuespenak, surf kultura barneratzenhasiak ziren kostako herrietan topatu zi-tuzten. Euskal Herrian eta Cantabrian,batez ere. AEBetako aldizkariak erostekoohitura zuen jendeak, bazuen skateboard-aren berri. Baina estatu osoan zabaltzeko,Team Sancheski taldea sortu zuten, ingu-ruko patinatzaile aitzindari gazteekin.1967ko Volkswagen furgoneta urdina erosizuten. Makina bat erakustaldi egin zuten,eta lehen lehiaketetan ere parte hartuzuten. Madrilgo Kirolen Jauregian izanda-koa gogoratzen du, bereziki, José MaríaSánchezek: “AEBetako Pepsi-Cola taldeaetorri zen. Harmaila guztiak bete-betetaikustea ikaragarria izan zen”. Atzerrira erejoan ziren, Parisko Trocaderon egiten zenerakustaldira, esaterako. “Asko ikasi ge-nuen han. Gaur egun Youtuben topa deza-kezu edozer, baina garai hartan ez zegoenhalako mediorik”, azpimarratu du JavierSánchezek.

Produktua zabaltzeko promozio lana eginzutenPixkanaka, estatu osoan hedatu zen mo-nopatinarekiko zaletasuna. 1970eko ha-markadako haur askok eskatu zituztenSancheski-ak gabonetan edo urtebetetze-etan. Izen horixe eman baitzion jendeaktramankuluari. Irribarrez gogoratu du JoséMaría Sanchezek: “Fenomeno bitxia izanzen, egungo enpresa askok nahi luketena.Jendeak ez zekien monopatinari noladeitu, eta taulek markaren izena zerama-tenez, markak produktua izendatzekobalio izan zuen urtetan”. Beranduago, AE-Betatik skate-ak inportatu nahi zituztenek,“sancheski amerikarrak” eskatzen zituzelaerantsi du. Markarekin bakarrik ez, Irun hi-riarekin ere lotu zuen, jende askok, mono-patina. Sancheski izenari lotuta, sorlekuaagertzen zelako beti. “Porcelanas Bidasoa,Chocolates Elgorriaga edo Palmera bezala,Irun hiriaren enbaxadore izan garela uste

dut”, adierazi du José María Sánchezek.

Lehen prototipoarekin alderatuta, mono-patina eraikitzeko prozedura finduz joanzirela azaldu dute Sánchez anaiek. Mate-rialak eskuratzeko, ez zuten gehiegi mugitubehar izaten: “Santanderren plastikozkomaterialak. Bilbon, poliuretanozko gurpi-lak. Errodamenduak, Bergaran. Eta egurra,Etxarri-Aranatzen edo Beran”. 1978tik1982ra artekoak izan ziren urterik onenak,salmentei dagokienez. Egunean mila mo-nopatin ere fabrikatu izan zituzten Irunen.Gero beheraldia etorri zen, konpetentziahandia sortu baitzen, Txinako materialmerkea iristen hasi zelako, batez ere. “Gurimin handia egin zigun horrek. Monopati-nen saltzaileak biderkatu egin ziren, etaanabasa horretan, erreferentzialtasunagaldu genuen”, azaldu du Javier Sánche-zek. Gaur egun altzairuaren sektoreak biziduen krisia, haiek aspaldi pasa zutelabaieztatu dute anaiek: “Kirol materialensektorea eta jostailuena izan ziren kolpehura jasotzen lehenak”. Monopatina,ordea, ez zen enpresaren lan ildo bakarra,eta patinekin, ehungintzarekin, gimnasiaaparatuekin eta beste produktuekin au-rrera egin zuen.

Jatorrira bueltaIndarra eta bolumena galdu zuen produk-tuak, baina Sancheskik ez zion monopati-nak fabrikatzeari utzi. Haren ingurukokulturak izan duen bilakaeraren araberamoldatu behar izan dutela baieztatu duteSánchez anaiek. Skate-ak etapa ezberdinakizan dituela azaldu dute, eraldatu egindela, nolabait. Hasieran surfaren ordezkogisa sortu zen. Gero, jaitsierak eta slalom-ak egiteko erabili zuten gazteek. Beran-duago, street skate-ak hartu zuen indarra,kultura urbanoarekin, eta graffiti-arekinharremana estutuz. “Estetika eta prakti-kantearen profila aldatu ziren. Kaleko erre-

beldearen itxura hori hartu zuen”, aipatudu José María Sánchezek. Artistekin lanegiten hasi ziren garai hartan, monopati-nentzako diseinu bereziak egiteko. JavierSan Martín “Shaf” irundarrak parte hartuzuen, esaterako. “Oso interesgarria etasortzailea izan zen fase hori”, aitortu du Ja-vier Sánchezek. Street fasearen ondoren,pistak eta skate parkeak eraikitzen hasiziren hirietan, eta horietara lekualdatu diraskate zaleak.

Beste aro batean murgiltzen hasi da orainmonopatinaren mundua. Erroetara buel-tatzen ari da, surfaren girora. “Skate-a sur-faren inguruan sortu zen, eta orain,surfeko mugimenduak imitatzen dituztentaulak diseinatzen ari gara”, argitu du IciarSánchezek. Familia-enpresako hirugarrenbelaunaldiko ordezkaria da, José Maríarenalaba. Ingeniaritza ikasketak egin ditu, etadiseinu berrien garapenean aplikatzen arida ikasitakoa. Slide izeneko skate-ak surf-eko sentsazioak simulatzen dituela azaldudu: “Sistema berezia du aurreko ardat-zean. Biraketak arinagoak dira, eta mono-patina sendoagoa da”. Aitak eta osabakegindako lanari jarraipena eman dio Icia-rrek. Patinatzaile gazteak babesten jarrait-zen dutela adierazi du, eta “zorionez”, geroeta gehiago direla neskak. Berak ere alda-keta eman dio enpresari, generoaren ikus-pegitik.

50 urte pasa dira skate-a estatura iritsi ze-netik. Baina zale ugari ditu, oraindik. “Osodibertigarria da”, azpimarratu du Iciar Sán-chezek. Arrakasta horrek arrazoi gehiagoere badituela uste du neskaren aitak: “Ait-zindaria izan da beti. Moda baino pausobat aurrerago joan izan da”. Arropan, etabatez ere oinetakoetan skate-aren mun-duak zer nolako eragina izan duen gogora-razi du. “Gaur egun gazte gehienekerabiltzen dituzte sorreran skate markaizandakoen oinetakoak”, berretsi du IciarSánchezek. Team Sancheskiren garaiko ar-gazki bat atera du José Maríak, 70eko ha-markadakoa. Gazteek daramatzatenoinetakoak seinalatu ditu. Vans zapatilakdira, gaur egun kaleetan barra-barra ikus-ten direnen berdinak.

k i r o l a k8

Denboraren igarotzea 70eko edo 80ko hamarkadan gelditu dela dirudiAnaka kaleko 26.ean. Lantegi zaharrak beste garai bateko itxura du. Kan-potik ez da zaratarik entzuten, ez da kerik ateratzen. Aparkalekuan, pa-tinatzeko arrapalak daude, eta ondoan, Volkswagen furgoneta urdina.Hantxe dago, lasai ederrean, gainerako ibilgailu modernoen ondoan apar-katuta. Duela lau hamarkada, ordea, estatu osoko errepideak zeharkatzenariko zen, Team Sancheski skateboard talde historikoarekin batera.

Aitzindari izan zen SancheskiBerrogeita hamar urte bete ditu Irungo markak

sortutako lehen monopatinak

José María, Iciar eta Javier Sánchez.

Page 9: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

Noiz izan zenuten skateboard-aren berri,lehen aldiz?70eko hamarkadan hasi ginen dendetanmonopatinak ikusten. Gu, haurrak ginela,bizikletan ibiltzen ginen, eta ikaragarrigustatzen zitzaigun abiadura. Baina bage-nuen Donostiako lehengusu helduago bat,surf munduan ibiltzen zena, eta dagoe-neko monopatina erabiltzen zuena. Hare-kin hasi ginen patinatzen, eta lehentrukuak ikasten.

Non patinatzen zenuten Irunen?Auzoko espaloietan hasi ginen. Anakakoplazoleta zen erdigunea, Casinoaren pa-rean dagoena. Han ibiltzen ginen auzokogazte guztiak. Lagun batzuek egurrezkoarrapala bat ere eraiki zuten. Gogoratzendut gazte batzuk autobusaren atzeko al-deari helduta igotzen zutela malda, geroziztu bizian jaisteko. Gidaria ez zen kontu-ratzen.

Iparraldera ere joaten ginen tarteka, zale-

tasun handiagoa zegoelako han. Jendeakesperientzia gehiago zuen, eta materialhobea ere bai. Donibane-Lohizunen skatepista zegoen, Erromardia hondartzan. La-runbat arratsaldetan gurasoek hara era-maten gintuzten. Gurasoak paseoanibiltzen ziren, eta gu, bitartean, pistan pa-tinatzen. Asfaltoz egindako pista zen, osobitxia.

Nola sortu zitzaizuen Sancheski taldeanpatinatzeko aukera?

Fabrikatik oso gertu bizi ginen. Nire aitakTolosa inprenta zuen, eta harreman ko-mertzialak zituen Sancheskirekin. Gu pa-tinatzen hasi ginenean, Sánchez anaiekinhitz egin zuen, fabrika erakusteko, etahango arrapaletan ibiltzen uzteko.

Orduan taldea sortzen ari ziren. Haiek mo-nopatina atera zutenean, dendetan jart-zen zuten salgai, baina jendeak ez zekienerabiltzen. Gehienek taularen gaineaneserita maldak jaisteko erabiltzen zuten.

Taldearekin, monopatinaren erabilera za-baldu nahi zuten. Arabako eta Bizkaikojendea zuten, baina Irungo patinatzaileakere nahi zituzten taldean. Ondo moldat-zen ginela ikusi zutenez, taldeko kide iza-tea eskaini ziguten. Guretzat aukeraikaragarria izan zen. Auzoko pribilegiatuakizan ginen aurrerantzean. Material be-rriena ematen ziguten, eta probatu ereegiten genuen, fabrikako arrapaletan.

Estatu osoan zehar bidaiatu zenuten, gai-nera. Nolako esperientzia izan zen?Volkswagen furgonetarekin joaten ginenalde batera eta bestera. Gu haurrak ginenoraindik, baina Gasteizkoak, adibidez, hel-duagoak ziren. Bospasei urte gehiago zi-tuzten, eta neska-lagunak eramatenzituzten. Aterpetxeetan egoten ginen, etahaiekin elkar bizitzea oso erakargarria zenguretzat. Bestalde, famatuen gisan sentit-zen ginen. Jendearentzat oso harrigarriazen monopatinarekin egiten genuena, etaikusle mordoa izaten genuen.

Skate-arekin oso ondo ibiltzen zen jen-dea ezagutuko zenuten.Bai, Bartzelonan adibidez, oso jende onazegoen. Hori bai, talde moduan, San-cheski estatuko onena zen. Bakarka, pati-natzaile onak zeuden, eta asko ikasigenuen haiengandik. Bartzelonako Arenysde Munt-en antolatu zuten EspainiakoTxapelketa gogoratzen dut bereziki.

Noiz arte aritu zineten taldearekin?Lauzpabost urte eman genituen, bainagero utzi egin genuen. Hasierako aparrabaretu egin zen, eta monopatinak indarragaldu zuen pixkanaka, patinekin aldera-tuta, adibidez. Sancheski ere patinetan

zentratu zen. Patinekin jarraitzeko ani-matu nahi izan gintuzten, baina guri ez zit-zaigun gustatzen. Ez zen gauza bera.

Beranduago ere izan ditu bolada onakmonopatinak.Bai. Bospasei urte beranduago skate par-keak eraikitzen hasi ziren hirietan. Denbo-rarekin egonkortu egin da, eta kirol batgehiago da orain. Instalazioak daude hirigehienetan, zale fidelak ere bai, eta gaz-teak harrapatzen ditu. Zenbait ezaugarrierakargarri dituela uste dut: abiadura,adrenalina, arrisku puntu bat etab. Gai-nera, gazte alternatiboaren eta errebelde-aren ikurra ere bada.

Patinatzen jarraitu al zenuten, taldea utziondoren?Alde batera utzi genuen, ikasketekin etabeste jarduera batzuekin hasi ginenean.Azken aldian, seme-alabak eta ilobak pa-tinatzen hasi dira, eta zaletasuna berres-kuratu dugu, haiekin batera. Baina neurriberean ez, jakina. Ni gaur egun ez naizskate parkean sartzen. Jada ez ditugu ha-mabost urte, eta eroriz gero min handiahartu dezakegu.

Gaur egun kaskorik eta babesik gabe pa-tinatzen dute gazte askok. Zuen garaianere bai?Ez. Gu kaskoarekin eta ukondoetako etabelaunetako babesekin ibiltzen ginen.Profesionalak ere horrela aritzen dira.Gaztetxoek babesik gabe patinatzen du-tela ikusten dut, eta arrisku handia hart-zen dute, egia esan, zementuzko pistanerortzeak lesio larriak eragin ditzakeelako.Babesen erabilera derrigortu behar litza-teke.

“Auzoko pribilegiatuak izan ginen”

k i r o l a k 9

Irunen, Tolosa abizena estu lotuta dago skateboard-arekineta Sancheskirekin. Luis, José Miguel eta Juantxo anaiak hau-rrak zirela hasi ziren patinatzen, Anaka auzoan. Fabrikatik200 metrora bizi ziren, eta Sánchez anaiek Team Sancheskitalderako errekrutatu zituzten. 1980 urtearen inguruan ha-mahiru-hamalau urteko haurrentzat pentsaezinak ziren es-perientziak bizi izan zituzten. José Miguelek kontatu ditugaraiko oroitzapenak.

JOSÉ MIGUEL TOLOSA, Team San-cheski taldeko kide ohia:

José María, Iciar eta Javier Sánchez.

José Miguel eta Luis Tolosa.

Page 10: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

Parte hartze prozesua antolatu du Irungo Udalak SanPedro eta San Martzial jaietako kontzertuetan zein taldeariko diren erabakitzeko. Ondorengo taldeak izan dirabozkatuenak: Vendetta (euskarazko taldea), Efecto Pasillo(estatuko taldea) eta Descanso Dominical (tributu taldea).

2.362 izan dira botoa eman duten irundarrak. Aurreko biurteetako parte hartze kopurua bikoiztu egin dela baiez-tatu du Irungo Udalak.

Parte hartzearen prozedura aldatu du aurten udalak.Aldez aurretik zehaztutako hautagai batzuen artean au-keratu behar izan dute hiritarrek. Juncal Eizaguirre Kulturaordezkariak argudiatu du aurreko urteetan bozka gehienjasotzen zituzten taldeek ez zituztela udalaren baldintzakbetetzen, agendari edo aurrekontuari dagokionez. “Iaz ge-hien bozkatutakoen zerrendatik 13.enak betetzen zituenbaldintza guztiak, eta duela bi urte 24.enak”, adierazi duEizaguirrek.

Aste bateko epea 53 proposamen egin ditu udalak, eta irun.org web guneanedo CBAn bozkatu ahal izan dute irundarrek, aste betez.Ekainaren 23rako, euskaraz abesten duten taldeak propo-satu ditu udalak. Vendetta talde nafarra izan da irabazlea,

botoen %25ekin. Ekainaren 25erako, tributu taldeen ze-rrenda eskaini du udalak, eta Mecanoren abestiak jotzendituen Descanso Dominicalek jaso du bozka gehien(%18,6). Ekainaren 28rako, gaztelaniaz abesten duteneuskal taldeak, edo estatuko beste lekuetakoak proposatuditu udalak. Efecto Pasillo kanariarrek irabazi dute boz-keta, botoen %7,9rekin.

Irundarrek gehien bozkatutako taldeekin harremanetanhasi dela baieztatu du Irungo Udalak, kontratazioa gau-zatzeko. Banda horietako bakoitzaren aurretik, Irungotalde batek joko duela baieztatu du udalak. Horretarako,proposamenak egiteko aukera eman diete prozesuanparte hartu dutenei. Aldez aurretik zehaztutako zerrendabat ez zegoenez, azken hautaketa egiteko denbora ge-hiago beharko dutela jakinarazi du udalak. Bestalde, 200ekarpen edo iruzkin inguru jaso dituztela, eta aztertukodituztela adierazi du Juncal Eizaguirrek: “Antzeko ekime-netarako kontuan hartuko ditugu”.

10

Vendetta, Efecto Pasillo eta Descanso Dominical taldeak eskatu dituzteirundarrek sanmartzialetarako

Laster zabalduko du Irungo Udalak K-Biziak progra-man parte hartzeko deialdia. Hiriko gune jakinetantokiko komertzioa sustatzeko egitasmoa da. Lokalakalokatzeko %50eko diru-laguntza eskaintzen duudalak lehen urtean, hileko 400 euroko gehienekokopuruarekin. Bigarren urtean, %25ekoa da la-guntza, 200 euroko gehienekoarekin. Lokalak era-berritzeko diru-laguntzak ere eskaintzen dituudalak. %30ekoak edo %20koak izan daitezke, loka-laren kokapenaren arabera. Iturgintza eta beira-gintza lanak egiteko edo erakusmahaiak etaaltzariak jartzeko diru-laguntzak dira. Interesa due-nak Promozio Ekonomikoa arlora dei egin dezake

(943 505336). Bidasoa Bizirik garapen agentziak ereparte hartzen du egitasmoan.

Hamalau komertzio 2015ean2010ean jarri zuten martxan K-Biziak programa.Orduz geroztik, 65 komertzio edo establezimenduzabaldu dituzte diru-laguntzei esker. Horien %85martxan daude oraindik. “Komertzio horiek izanduten bilakaerarekin pozik gaude”, baieztatu du Mi-guel Ángel Páez Promozio Ekonomikoa arloko or-dezkariak. 2015 urtean hamalau lokal zabaldudituzte K-Biziak programaren bidez. 21 enplegusortu dira horietan.

K-Biziak programak jarraipena izango du

Balore errepublikanoak gazteen artean hedatzea helburu duen literatur lehiaketa an-tolatu du Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak. Literatur Lehiaketa Erre-publikarraren VIII.edizioa izango da. Laikotasuna da aurtengo ediziorako aukeratu dutengaia. Ondorengo galderak planteatu dituzte antolatzaileek: “Eskoletan irakatsi behar alda erlijioa? Agintari publikoek erlijio ekitaldietara joan behar al dute? Herriko jaietatikerritu erlijiosoak kendu behar dira?”.

Bi kategoria egongo dira: 12 eta 16 urteen arteko tartean daudenena, eta 16-25 urteartekoena. Euskarazko eta gaztelaniazko atalak egongo dira bietan. Orrialde bateko idaz-lana aurkeztu beharko dute parte hartzaileek gutxienez, eta bost orrialdekoa, gehienez.Espazio bikoitza eta Arial 12 letra erabili beharko dute. 100 euroko hiruna bale banatukodituzte antolatzaileek sari gisa, adin tarte eta hizkuntza bakoitzeko. Elkar eta Oskarbi li-buru dendetan eta Queens tatuaje eta piercing dendan gastatzeko baleak izango dira.

Lanak bikoiztuta aurkeztu beharko dira, gutun azal baten barruan. Gutun azalak ondo-rengo esaldia eraman beharko du: “VIII. Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzat”.Idazlanak ezinenen bidez sinatu beharko dira, eta derrigorrezkoa izango da gutun azalitxi batean ondorengo datuak eranstea: izena, abizenak, NAN zenbakia, jaioteguna, hel-bidea, harremanetarako telefonoa eta egilearen e-posta. “NICOLÁS GUERENDIAIN”IRUNGO ELKARTE ERREPUBLIKARRA - 10008 RUN helbidera bidal daitezke lanak. Arbe-laitz kaleko 3.ean uztea da beste aukera. Ekainaren 30era arte hartuko dituzte lanak.

Literatur Lehiaketa Errepublikarraantolatu du Nicolás Guerendiainek

Page 11: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

11

Txingudi Ikastola HH 4 urte

Page 12: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

12

S.R.A. andereari jasoa (1959-III-15) (El Bidasoa, 1959-IV-18)

Aur ttiki batenaAurrari ixillik egoteko kantatzen zayo:

Xango-mango

aurra nongo

ona bada

guretzako,

gaixtua bada

prailliantzako

Ura ta mama

goxua

baso pestiyo

gaixtua

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrenaHirubide DBH2

Page 13: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

Nola erabaki zenuen zure abenturak blogbatean jasotzea?2014ko abuztuan bururatu zitzaidan. Ita-lian nengoen, praktika batzuk egiten, etahandik Esloveniara bidaia txiki bat eginnuen. Ez da ohiko turismo gunea, baina in-terneten begira ibili nintzen, eta leku inte-resgarriak topatu nituen. Guzti horielkarbanatzeko blog bat sortzea erabakinuen, bidaiak eta mendi ibilbideak bildukozituena. Mendira ia astero joaten naize-nez, eta bidaiak noizean behin besterikegiten ez ditudanez, mendi ibilbide ge-hiago daude bidaiak baino.

Bloga sortu aurretik ere web espezializa-tuak kontsultatzen zenituen bidaiak pres-tatzeko?Bai, turismoarekin lotutako web gune fa-matuak kontsultatzen nituen. Baina azke-nean, blogak irakurtzen amaitzen nuenbeti. Jende arruntaren bizipenen berriematen dute, eta balio handia du horrek.Azken finean, web gune ezagunek babes-leak izaten dituzte, eta ondorioz, interesaketa presioak ere bai. Blogak naturalagoakdira. Gustatzen zaizkidan blogak aztertuta,nireari forma emateko modurik egokienagaratuz joan naiz.

Testuak landu egiten dituzu. Ez dira ibil-bideen deskribapen hutsak eta hotzak.Ez. Egia esan, ordenagailuaren aurreanidaztera esertzen naizenean, gustura sen-titzen naiz. Beti gustatu izan zait idaztea,baina ez dut gehiegi lantzeko aukerarikizan. Beste bide batzuetatik eraman nauteikasketek. Orain, behintzat, nire ibilbidee-tako eta bidaietako esperientziak kontat-zen ditut.

Nola hautatzen dituzu argazkiak, etahaien kopurua?Ez da erraza oreka lortzea. Testu asko jart-zen dut, baina irakurlea ez aspertzekoadina. Argazkiei dagokienez, bereizgarrie-nak besterik ez ditut hautatzen. Nabar-mentzekoa da bloga elikatzeko, gustatzenzaizkidan jarduerak uztartzen ditudala:idaztea, argazkiak ateratzea, kirola egiteaeta bidaiatzea. Aurkikuntza handia izan danire bizitzan.

Bestelako baliabideekin aberasten duzubloga: mapak, GPS track-ak, altueren etadesnibelen inguruko informazioa etab.Irakurri nahi nukeen bloga egiten saiatzennaiz. Behin bloga elikatzeko lana hartuta,ondo egitea dut hel-buru. Track-ak jarrait-zea, adibidez, osoerabilgarria da men-dian. Markatutakobide batean baldin ba-zaude, ez dago arazo-rik, baina bidetikateratzen baldin ba-zara, track-a behar duzu derrigorrez. Mu-gikorrarekin nola egin daitekeen azaltzenduen sekzioa sortu dut blogean.

Blogeko edukiak zabaltzeko lana eginduzu?Facebook-en besterik ez dut hedatu. Bisi-tariak Facebook bidez heltzen zaizkit, etawikiloc-etik ere bai, track-ak igotzen ditu-danean blogaren esteka jartzen dudalako.Berdin Ibilbideak edo Mendikat web gune-etan ere. Bide guzti horietatik heltzen dirabisitariak. Bestalde, google-eko posiziona-menduan gora egiten ari naiz pixkanaka.

2014ko udaraz geroztik, 16.000 bisitariizan ditut. Gero eta jende gehiagok esatendit blogeko ibilbideak egin dituela, edo bi-daiatzeko erabili duela. Horrek asko poz-ten nau.

Egin dituzun bidaien artean, zein aukera-tuko zenuke?Esloveniakoaren oroitzapen ederra dut,ondo prestatu nuen lehenengoa izan ze-lako. Baina onena, Portugalgo Algarveraegin genuena izan zen. Lagun batzuekinjoan nintzen, eta Algarveko kostaldea ze-harkatu genuen, hondartzetan lo eginez.

Mendiko ibilbideei dagokienez?Zaila da aukeratzea, denetarik dagoelako.Baina esan dezaket hiru direla nire gogo-

koenak. Jaizkibelgo itsa-sertzetik doana dahorietako bat. Labetxueta beste zenbait kalaeder ikusteko aukeraematen du.

Erronka gisa hartu geni-tuen beste bi ere aipa-tuko nituzke. Batetik,

Aralarreko hamabi gailur egin genituen,hamabi mahats jan beharrean, abendua-ren 31n. Bestetik, Aiako Harria punta ba-tetik bestera zeharkatu genuen. 30 km-koibilbidea da, Irundik Hernanira. Noizeanbehin horrelako astakeriak planeatzen di-tugu.

Lagunekin egiten dituzu beti irteerak?Bai. Irundik ateratzen garenean, kuadrilla-koekin, edo inguruko beste lagunekin. Biz-kaikoak, unibertsitateko lagunekin edopisu-kidearekin. Jendea ezagutzeko modu

aproposa iruditzen zait niri. Lauzpabostordu ematen dituzu mendian hitz egiten,edozein gairi buruz. 2015 urtean 42 lagunezberdin etorri dira nirekin. Batzuk egu-nean bertan ezagutu nituen, eta beste bat-zuekin harremana estutzeko aukera izandut.

Mendira irtetea ez da ohiko zaletasunaizaten, gazteen artean. Pena da, alternatiba ona delako. Unibert-sitatean hasi nintzenean, Irunera bueltatueta asteburua lokalean pasatzen nuen. La-runbatean parrandan ateratzen nintzen,igandea ajearekin pasatzen nuen, eta as-teburuak ez zuen gehiagorako ematen.Orain, asteburuak aprobetxatzeko bestemodu bat topatu dut. Jende baten aitzakiada nekagarria dela. Baina ibilbide errazakere badaude, leku politak ezagutzeko au-kera ematen dutenak. Adibidez, badagojende asko Aitzondo ur-jauzia ezagutzen ezduena. Irundik oso gertu dago, eta ederrada.

Medikuntza ikasten ari zara. Printzipioz ezdu zer ikusirik. Planteatu al duzu mendia-rekin eta bidaiekin lotutako lanposturenbat lortzen saiatzea?Hasteko, mendiko mediku izatea pentsatuizan dut. Bi gauza horiek elkartzea ikaraga-rri gustatuko litzaidake. Bestela, Euskal He-rritik txangoak egiteko agentzia batmartxan jartzea ere buruan dut. Jendegazteari zuzendua, batez ere. Ingurukomendi elkarteetan, behintzat, adineko jen-dea egoten da. Ez dute jende gaztea era-kartzea lortzen. Etorkizunean gazteentzatibilbideak antolatzea da nire ideietako bat.

13gaztea

“Irakurri nahi nukeenbloga egiten saiatzen naiz”

“Gero eta jende gehiagokesaten dit blogeko ibilbi-deak egin dituela, edo bi-daiatzeko erabili duela”

GORKA MARTINEZ, Un Pais En Mi Mochilablogaren arduraduna:

Bere zaletasun nagusietako batzuk uztartzeko modua topatudu Gorka Martinez irundarrak Un Pais En Mi Mochilablogaren bidez (unpaisenmimochila.blogspot.com). Egin-dako bidaien eta mendi ibilbideen inguruko informazioaelkarbanatzen du, xehetasun eta baliabide erabilgarriekin.Asteburu baterako plana edo udarako bidaia planifikatzendabilenak badaki, jada, non kontsultatu.

Page 14: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

UDALEKUAK ETA GAZTEOPORRALDIAK (7-13 URTEETA 14-17 URTE)

Zer? Udalekuetara joan nahiduzu??? Ez galdu aukerahau!!! 7-13 urte bitartekoent-zat eta 14-17 urte bitarteko-entzat.

Jarduerak: Ingurumenekoak: baserri

eskoletan egiten direnak.

Kirolekoak: piraguismoa.

Artisautzakoak: Tailerrak: es-kumuturrekoak, birziklatutakomaterialekin eta abar.

Noiz? Noiz: uztailaren 1etikabuztuaren 14ra arte, biakbarne).

Non? Araban, Bizkaian etaGipuzkoan.

Izen emateak: apirilaren 4tikaurrera.

Zozketa: apririlak 18.

Informazio gehiago?h t t p : / / w w w. g i p u z k o a n g a z t e. eu s / e u / g u r e - p r o g r a m a k / u d a -l e k u a k

AUZOLANDEGIAK 2016Zer? Auzolandegietan lekuaskotako gazteak biltzen dira,euren borondatez eta ordai-netan ezer jaso gabe, aldibatez elkarrekin bizi eta gi-

zarte osoarekin zerikusiaduen proiektu batean partehartzeko asmotan.

Proiektu hori egitea bitartekobat da balio jakin batzuk bult-zatzeko:bizikidetza, tolerant-zia, elkartasuna, partehartzea, kulturen arteko ikas-kuntza eta abar.

Noiz? Apirilaren 6tik 12ra, in-terneten bidez.

Informazio gehiago:g a z t e r i a -a u z o l a n d e g i a k @ e u s k a d i . e u s

AUZOLANDEGIAK 2016. KA-MISETEN LOGOEN LEHIAKETA

Zer? Bidaliguzu zure logoaeta trukean joan-etorriko he-gazkin bidaia irabaz deza-kezu Hego Amerikakoherrialde batera (2016an Lan-kidetza programa bat egingoden Hego Amerikako herrien

artean).

Logoak bi edo hiru kolore izanbehar ditu, eta programarekinbat datozen helburualk bildubehar ditu.

Norentzat? 18-30 urte bitarte-koentzat.

Epea? Apirilak 11.

DESKONTUAK TRENETANZer? Tarjeta +Renfe Joven 50txartela 14 eta 26 urte bitarte-koei zuzendua dago. Hainbatdeskontu/onura eduki ahalizango duzu. (erosteko gehie-

nezko adina: 25 urte).

Txartelak %50eko deskon-tuak ditu distantzia luzeko bi-daietan eta AHT trenean,beste bidaia mota batzuetanere deskontuak eduki ditza-

kezu, hala nola aldiriko trene-tan.

Nola eskuratu tarjeta+Renfe Joven 50 txartela?h t t p s : / / v e n t a . r e n f e. c o m / v o l / me n u Ta r j e t a . d o ? I d i o m a = e s & Pa i s = E S & i n i r e n f e = S I

414 g a z t e i n f o r

- Aurrez aurre: Irungo CBA Kultur Gunean- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: i g a z t e @ i r u n . o r g

- Webean: w w w. i r u n . o r g / i g a z t e- WhatsApp bidez: 607 771 173

Zer? Zuretzat prestatu dugun Pack batda, eta jarduera interesgarri ugari propo-satzen dizkizugu bertan: aisialdi, kultura,kirol... abantailak, 2016 osoan aisialdiazgoza dezazun, gutxiago gastatuta.

Eta badakizu,kupoi digitala zein paperez-koa erabiltzeko unean zure Gazte-txartela

eta NANa erakutsi behar dituzu.

Oraindik Gazte-txartela ez baduzu, zerenzain zaude? Egin oraintxe Gazte-txartelaeta zeure etxean jasoko duzu.

Informazio gehiago: h t t p : / / w w w. g a z t e -a u k e r a . e u s k a d i . e u s / r 5 8 - 2 7 2 1 / e u

JADA ESKURA DAITEKE GAZTE TXARTELAREN 2016KO PACK-A!!!

Page 15: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

Maiatzak 31ra arteZer? Mikel Arrazola argazkila-riaren “Biodiversidad a unahora de casa” erakustaldia.

Non? Plaiaundi Parke Ekolo-gikoa. Pierre Loti Ibilbidea.

Ordutegia?

- Asteartetik ostira-lera: 9:00-15:00 eta 15:30-17:30.

- Larunbata, igandeaeta astelehena: 10:00-14:00eta 15:30-17:30.

Prezioa? Doan.

wegunea: h t t p : / / w w w. i n g u r u -m e n a . e j g v. e u s k a d i . e u s / i n f o r -m a c i o n / c e n t r o - d e - i n t e r p r e t ac i o n - t x i n g u d i - e k o e t x e a

Apirilak 2Zer? “Ruz - Bárcenas” antzer-kia Irunen izango da.

Non? Amaia KZn

Ordua? 20:00tan.

Salmentak?

- Interneten bidez:h t t p s : / / t i c k e t. k u t x a b a n k . e s

- Zuzenean: IrungoTurismo bulegoan, Luis Ma-rianon.

- Zuzenean: Ikuskizu-naren egun berean, leihatilan.

Prezioa? Sarrera orokorra 14euro; Langabeek, 14 urtetikbeherakoek eta Gazte Txar-tela dutenek, 9 euro.

Apirilak 6Zer? Argoiak Elkarteak “Zerdira transgenikoak?” hitzaldiaantolatu du. Josetxu Canalesizango da hizlaria.

Ordua? 17:00tan.

Non? Argoiak Elkarte Kultu-rala Bertsolari Uztapide, 6.

Prezioa? Doako Sarrera.

Apirilak 13Zer? “Azken bidaia” filma eus-karaz emango da.

Ordua? 18:30etan.

Non? CBA Liburutegian

Prezioa? Doako Sarrera.

informazio gehiago:w w w. i r u n . o r g

Apirilak 14Zer? Bere xarmak erakarrita,Fermin Muguruza The BigEasy-ra joan da disko bat gra-batzera: Irun Meets New Orle-ans. Bertan, alde batetik, bereibilbideko zortzi abesti mol-datu ditu New Orleanseko doi-nuetara eta hiriko bi klasikointerpretatu ditu, eta bestetik,Nola? dokumentala zuzendudu. Dokumentala Kabigorrinemango dute.

Ordua? 19:30etan.

Non? Kabigorrin

Prezioa? Doako Sarrera.

informazio gehiago: w w w. k a b i g o r r i . o r g

a i s i aa 15

MEAKAKO JAIAK!

Apirilak 1 - ostirala- 17:30: Umeentzako tailerrak.- 21:00: Auzokoen eta Bazkideen afaria, Juanita jatet-xean.

Apirilak 2 - larunbata- 18:00: Argazki lehiaketen erakustaldia eta PatataTortila Lehiaketa. - 20:00: Sari banaketa.

Apirilak 3 - igandea- 11:00: Meza. - 12:00: Motozerrarekin egindako figuren erakustaldia,bertsolariekin.- 14:00: Auzoko nagusien bazkaria.

IBARLA MEAKA AE Meaka, 84

http://meaka84.blogspot.com.es/

Page 16: Irunero · kalera irten. Leihotik ikusten dut ataritik ateratzen. Bizilaguna topatu du, eta betiko irribarre zintzoarekin agurtu du. Honek erantzun, emazte eta alabarengatik galdetuz.

Tel: 843 98 57 06Meaka Auzoa, 9, Irun.

Amona Kattalin Txoko jatetxea Meaka auzoan dago. Errazta-suna aparkatzeko, zerbitzu arretatsua, kalitatea, eta prezio ona.