Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 269. zk. Bigarren aroa Urtarrilak 15 2016 4 Berri laburrak 5 Erreportajea Mendibileko zinemak itxi dituzte. 6 Erreportajea SHUa gaixotasun ultra arraroa du Jara Tomék. 7 Inkesta Zer espero duzu 2016 urterako? 8 Kirolak Julen Aginagalderi elkarrizketa. 10 Elkarrizketa Jon Olaizolari elkarrizketa. 11 Haurren Leihoa Txingudi LH 4D. 12 Gazteen Lanak Dunboa 14 Gazte infor 15 Agenda Gaztea Jonathan Mesonero bio- linistari elkarrizketa 13. orrialdean Elkarrizketa Ola Sagardotegiko Iñaki Bengoetxea 3. orrialdea Urtarrilak 17, igandea 14:00etan Auzoan errotuta, baina mugarik gabe LANDETXA K.E.

Transcript of Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General...

Page 1: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero269. zk.Bigarren aroa

Urtarrilak 152016

4 Berri laburrak 5 Erreportajea Mendibileko zinemak itxi dituzte.6 Erreportajea SHUa gaixotasun ultra arraroa du Jara Tomék.7 Inkesta Zer espero duzu 2016 urterako?8 Kirolak Julen Aginagalderi elkarrizketa.10 Elkarrizketa Jon Olaizolari elkarrizketa.11 Haurren Leihoa Txingudi LH 4D.12 Gazteen Lanak Dunboa14 Gazte infor15 Agenda

GazteaJonathan Mesonero bio-linistari elkarrizketa13. orrialdean

ElkarrizketaOla Sagardotegiko Iñaki Bengoetxea3. orrialdea

Urtarrilak 17, igandea14:00etan

Auzoan errotuta, baina mugarik gabeLANDETXA K.E.

Page 2: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

I runero

1979ko irailaren 6ko Osoko Bilkuran Gernikakoarbola izena jarri zioten parkeari. J.L. Ociok etaA. Aranburuk proposatu zuten. Parkea Iparraldehiribidea jaitsita, errepidearen eskuinaldean ko-katuta dago.

Arbola zaharrak euskal herriarentzat duen esa-nahiari buruzko edozein iruzkin soberan dago.Tradizioaren arabera, Gernika sortu baino lehenere haritz mardul baten itzalean biltzen ziren,toki horretan, Bizkaiko Jaurerriko Batzarrak.

Arbola euskaldunen askatasunaren sinboloa da.Haritza, historian zehar landatzen joan direnmuskilek ordezkatu izan dute, beraz, jarraipenaziurtatuta dago. Azkenekoa, 1979ko otsailaren2an landatu zuten, etorkizunean egungoa or-dezkatzeko.

Irungo Udalak, beste udal batzuek bezala,1981eko martxoaren 27an Bizkaiko Foru Aldun-diari 5 muskil eskatu zizkion, parke horretan

landatzeko. Espainiako azken gerra zibilaren 50.urteurrenaren oroigarri, parkearen erdian bur-dinezko eskultura bat jarri zuten 1987an. Ger-nikako arbola sinbolizatzen du, eta Xabier Lakaandoaindarrak egina da.

Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen GeneralMola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma-rokon egin zuen Molak, eta 1930ean Segurta-sun Zuzendari Orokor izatera pasa zen. Karguhorretan zela, errepublikar gehienen gorrotoairabazi zuen. Prozesatu ondoren, armadatikbota zuten.

1936ko altxamendu militarrean parte hartuzuen. Irailaren 5ean Irun hartu ondoren, Donos-tiarantz abiatu zen.

Iturria: José Monje.Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Gernikako arbola parkea

Argazki lehiaketa

IUA

: 562

67

2003an Gernikako arbolaren adaxkak zeukan itxura.Aurten ere argazki lehiaketa martxan jarri nahi dugu. Bidalt-zen dizkiguzuen argazkien artean, bat aukeratu eta argitara-tuko dugu, zenbaki bakoitzean.

Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik.

Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab.

Saria: urtearen amaieran, argitaratutako argazki guztien ar-tean sari bat zozkatuko dugu.

Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak.

Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas a m a i a t e r r a z a s r u i z @ g m a i l . c o m

Ion Otxoai o n @ 9 4 3 s a n s e b a s t i a n. c o m

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

Page 3: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

3

Zer prestatu duzue irekitzerako?Urtero antzekoa izaten da. Lagunak gon-bidatzen ditugu, txalaparta, trikiti eta pan-dero doinuak izaten dira, eta bertsoak erebai.

Norbait omentzen duzue urtero. Norkizango du aurten lehen tragoa egitekoaukera?Irunen ospetsua izan den trikiti eta pan-dero bikotea omenduko dugu, Euskal He-rriko txapeldunorde izandakoa: JosebaZabalo eta Patxi Aiorga. Asteburu askotansagardotegia animatzen ibili izan dira, etaaurten haiek izango dira sagardoa dastat-zen lehenak.

Ez ohiko eguraldia izan dugu 2015aren bi-garren erdian. Zer moduz joan da sagar-

doa egiteko prozesua?Sagar ona etorri da, baina nahi baino be-randuago. Txotx denboraldirako berdesamar iritsi da. Aurten, nik uste, udaranizango dugula sagardorik onena. Sagarasko izan dugu, hori bai. Etxean bakarrik160 tona bildu ditut, eta beste sagardote-gietara bidali behar izan dut, soberan nue-lako.

Nolako sagardoa dastatuko dugu orain?Sagardo bizia, fina eta gazi samarra. Udaaldera etorriko diren sagardoek fruta za-pore handiagoa izango dute. Nik uste jen-deari hori gustatzen zaiola.

Berrikuntzarik aurkeztuko al duzu aur-ten?Sagar muztioa egongo da gaztetxoentzat,

azken urteotan bezala. Gainera, upel be-rezi bat egin dut, bi sagar motarekin: %80errezila, eta %20 mozoloa. Lehengo ur-tean mozoloa eta patzuloa nahastu ni-tuen, %50 bakoitzetik. Oso ona atera zen.Aurtengoa gaziagoa izango da. Edonolaere, gustatzen zait kupel desberdina egi-tea, monobarietala edo bibarietala, jen-deak ikus dezanzer ematen duensagar bakoitzak.

Zergatik animatuko zenuke jendea aste-burutik aurrera Ola sagardotegira hur-biltzera?Etor daitezela aurtengo sagardo uzta das-tatzera, eta batez ere ondo pasatzera.Eguneroko gatazkak eta arazoak ahaztera,jendearekin hitz egitera, eta txantxetanibiltzera. Upelondoan bertsoabotatzea, kan-tatzea, edod a n t z a t z e aaproposa da ho-rretarako. Egin dezagun sagardo terapia.

Hamasei urte daramatza jada Ola sagar-dotegiak martxan. Nabaritu al duzue be-launaldi aldaketarik bezeroen artean?Ederra da ikustea nola txikitan gurasoekinetorritakoak orain lagunekin etortzendiren, bikotearekin, edo baita seme-ala-

bekin ere. Zaletasuna belaunaldi batetikbestera ondo transmititzen ari garen sei-nale da hori.

Jende gaztea asteburuetan etortzen da.Familiak eguerdietan, eta koadrilak gaue-tan, parranda giro handiagoa egotenbaita. Adin kontua da, normala iruditzenzait. Astean zehar, sagardotegira joateko

ohitura han-dia duen jen-dea etortzen

da. Lasaiago ibiltzen dira, kontzientziahandiagoarekin dastatzen dute sagardoa,kritikak egiten dituzte, etab.

Ondo hartzen al dituzu kritikak?Eskertzen ditut. Jendeak batetik edo bes-tetik berdin edatea ez da aberasgarria.Hamargarren tragotik aurrera agian bai.

Baina hasieranjendeak tentuzd a s t a t z e aondo iruditzenzait. Kontzient-zia gero eta

handiagoa da, eta nabari da orain jendeakedalontzia hartzen duela, koloreari begi-ratzen diola, usaindu egiten duela etab.Jakina kritikak ondo hartzen ditudala, jen-dearen iritzia interesgarria da eta. Hobet-zeko formulak topatzeko modua da.

Itxita egon da Ola sagardotegia, abenduan eta urtarrilaren hasieran.

Sagardoari azken ukituak eman ondoren, oporrak hartu dituzte Iñaki

Bengoetxeak eta Joxepi Arruti emazteak. “Indarberritu egin gara, eta

gogoz gaude denboraldiari heltzeko”, adierazi du sagardogileak. Ur-

tarrilaren 17ko eguerdian irekiko dute txotx denboraldia Irungo Ola

sagardotegian.

“Egin dezagun sagardo terapia”

“Zaletasuna belaunaldi batetik bes-tera ondo transmititzen ari gara”

“Etxean 160 tona bildu ditut”

IÑAKI BENGOETXEA

Page 4: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

Zabaltza plazako patinatze pista izan da Gabonetako kanpainaren erdigune Irunen.Abenduaren 12tik urtarrilaren 10era egon da zabalik. Urtarrilaren 11n desmuntatudute, kanpainari amaiera emanez. Guztira, 9.643 erabiltzaile izan ditu pistak, joanden urtean baino ia 9.000 gutxiago, 18.500 izan baitziren orduan. Hala ere, IrungoUdalak azpimarratu nahi izan du 2014/2015eko Gabonetan zortzi egun gehiagoz egonzela zabalik. Patinatze pistaren inguruan, bestelako jarduera paraleloak ere egin di-tuzte. Haurrentzako tailerrak, globoen banaketak edo ipuin kontalarien saioak eskainidituzte. Gainera, inguruko taldeen musika emanaldiak egon dira Zabaltza plazan. Ha-mabi kontzertu baino gehiago izan dira, estilo ezberdinetakoak.

15.381 bisitari izan ditu Ficobako Eguberrietako Haur ParkeakFicoba Erakustazokako Eguberrietako Haur Parkeak bisitariak erakartzeko ahalmenarieutsi dio. 15.381 lagun hurbildu dira parkera, abenduaren 15etik urtarrilaren 4ra. Ur-tarrilaren 3an, igandearekin, 2.000 bisitari izan ziren, eta “sarrerarik ez dago” kartelajarri behar izan zuten, parkearen historian lehen aldiz. Bisitarien %40 Behe Bidasoaeskualdekoa izan da. Donostialdetik, bisitarien %22 hurbildu da, eta %11 Oarsoalde-tik. Iparraldeko bisitarien kopurua %50 emendatu da.

4

Patinatze pistaren itxierarekin amaitu da Gabonetako kanpainaBalorazio baikorra egin du Irungo Udalak

2016ko ikastaroen eta jardueren egitarauari ekin dio Oiasso Erromatar Museoak.Otsailetik aurrera, “Iberiar penintsularen Historiaurrea eta arkeologia” ikastaroaeskainiko du. Kobre Arotik Erromatar garaiaren amaierara arte Iberiar penintsulanbizi izan ziren kulturak aztertzea izango du helburu. Adin guztietako parte hart-zaileei zuzendutako ekimena da, modu atseginean eta didaktikoan landuko bai-tute gaia.

Ordubeteko klaseak izango dira, irudiz hornituak. Penintsulako Historiaurreko az-tarnategi nagusiak eta objektu arkeologikoak identifikatuko dituzte. Aurreko beste

ikastaro baten jarraipena izango da. Historiaurre zaharrena aztertu zuten orduan.Hala ere, lehen ikastaroan parte hartu izan gabe ere, bigarrenean izena eman dai-teke.

60 euroren truke egin daiteke matrikula, 943.63.93.53 telefono zenbakian, [email protected] helbide elektronikoan, edo museoan bertan. Ikastarokosaioak astearteetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara, otsailaren 9tik maiatzaren10era.

26.000 bisitari hartu ditu museoak 2015eanOiasso Museoko erakusketek eta jarduerek 26.000 bisitari erakarri dituzte 2015urtean. Museoko arduradunek ondorengo ekimenak azpimarratu dituzte: DiesOiassonis historia birsortzeko jaialdia, harekin lotutako Erromatar Azoka, eta Bi-dasoko Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoa. Jarduera bereziei dagokienez,“Apain-mahaiko istorioak” erakusketa nabarmendu dute. Bisitarien kopuruan,sare sozialen erabilerak eragina izan duela ere azpimarratu dute museoko ardu-radunek.

Aurten, bere lehen hamarkada beteko du Oiasso Erromatar Museoak. 2006ko uz-tailean zabaldu zituen ateak, beraz, hamar urte beteko ditu. Denbora horretan,antzinako Oiasso erromatar hiriko aztarnak bisitariei erakusteaz gainera, gaiarekinlotutako ekimen ugari hartu eta antolatu ditu.

Arkeologia ikastaroa eskainiko du Oiasso MuseoakHistoriaurreko Iberiar penintsula aztertuko dute

Page 5: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

5

Sektoreko talde indartsuenetakoa izan zen CineBox, estatu mailan. 180zinema areto zituen 2013ko ekainean, hartzekodunen konkurtsoansartu zenean. Enpresa likidatzeko eskaera egin zuen orduan, ikusleenkopuruaren beherakadak eraginda. Jaitsiera horren arrazoi nagusiakagerikoak dira: interneten eta pirateriaren eragina, sarreren prezioarengorakada, %21eko BEZa eta aisialdirako bestelako aukerak.

Aurrerantzean, CineBox aretoetako ateak itxiz joan ziren, banan-banan. Denetan azkenak, Mendibil Merkataritza Gunekoak izan dira.Abenduaren 27an hartu zituzten azken proiekzioak. Egun horretanbertan jaso zituzten langileek kaleratze gutunak. Zinemaren ateak itxibehar izatea “zartadakoa” izan dela onartu du Isabel Corral langileenordezkari sindikalak. Gogorrak izan dira azken hilabeteak CineBoxMendibileko langileentzat. Hala ere, etorkizun iluna zuten arren, lan-postuari eusteko ahaleginak egin dituztela adierazi du Corralek: “Ezda gugatik bakarrik izan, Irun hiriarengatik baizik. Irunek zinema behardu. Lotsagarria da Donostia kultur hiriburu den urte honetan Gipuz-koako bigarren hiri handienak zinemarik ez edukitzea”.

Zinema aretoen bizitza luzatzeko saiakera egin dute langileekHartzekodunen konkurtsoan egonik, CineBox enpresak Mendibilekobi areto besterik ez zituen digitalizatu, film berriak eman ahal izateko.Besteetan, zineklub modukoa antolatu zuten langileek. Beste zineme-tako karteleretan ordurako ez zeuden pelikulak proiektatzen hasi ziren,sarreren salneurria murriztuta. Film horien kartelak langileek beraiekegin behar izaten zituzten, eta ezin zuten internet bidezko sarrerensalmenta eskaini. Hala ere, ikusleen erantzuna positiboa izan zen.

Egoera prekario horretan ere, aretoek ikusleak erakartzen jarraituzuten. “Mendibilekoa negozio errentagarria da. Aretoen errendimen-dua ez da izan arazoa”, azpimarratu du Isabel Corralek. 2015eko uz-tailan, beste enpresa batek aretoak erosiko zituela baieztatu zietenlangileei. Notarioaren aurrean sinatzea besterik ez omen zen falta. Az-kenean negoziazioek ez zuten arrakastarik izan, eta azaroaren amaie-ran jakinarazi zieten abenduaren 30ean aretoak itxi beharko zituztela.Langileek ez zuten amore eman. Bezeroen babesa jasotzeko mobili-zatu ziren, eta 5.000 sinadura baino gehiago jaso zituzten. Irtenbideaktopatzeko beste moduak ere bilatu dituztela baieztatu du Corralek:“Guk ahalegin guztiak egin ditugu. Merkataritza gentroko gerentzia-rekin hitz egin dugu, alkatearekin, lokalaren jabeekin...”.

Azken egunotan harremanak izan dira Ábaco-Cinebox taldeko kon-kurtso administratzaileen, Irungo Udalaren, Mendibil Merkataritza Gu-neko gerentziaren eta zenbait enpresaren artean. Albisterik ez da izan,ordea. La Caixa banketxea da lokalaren jabea, eta 700.000 euro eskat-zen ditu. CineBoxek lokalak desegin aurretik eroslerik agertu ez bada,are zailagoa izango da operazioa hemendik aurrera.

CineBox enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartuzenetik, kolokan egon da Mendibil MerkataritzaGuneko zinema aretoen etorkizuna. Ateak isten az-kenak izan dira enpresako zinemen artean. Hala ere,abenduaren 27an kaleratze gutunak jaso dituzte lan-gileek, eta amore eman behar izan dute. Urtarrilaren13ra arteko epea eman du enpresak aretoak deseginaurretik. Baina ez da eroslerik agertu. Ezustekorik ezbada, behintzat, amaitu da Mendibileko zinemenibilbidea.

Zinema aretorik gabe gelditu da Irungo hiriguneaMendibil Merkataritza Guneko zinemak itxi dituzte

Page 6: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

2010eko Gabonetan izan zituen lehen sin-tomak Jara Tomék. Goitika egiten hasi zen,baina ura besterik ez zuen botatzen. Bida-soa Ospitaletik Donostiara bidali zuten,giltzurrunetako gutxiegitasuna zuela irit-zita. Zainketa Intentsiboko Unitatean egonzen, eta hobera egiten ezzuela ikusita, GurutzetakoOspitalera bideratu zuten.Gema Ariceta SHUan adituaden sendagileak artatu zuenbertan. Gaixotasun ultraarraro hura izan zezakeelasusmatuta, probak Madri-lera bidali zituen, han azter zitzaten.Hamar egunen buruan heldu ziren emait-zak, eta albistea konfirmatu zuten. “Unegogorra izan zen”, gogoratu du Xabi Toméaitak: “Jara neska osasuntsua zen, ez zuensekula katarrorik edo griperik izaten. Ha-lako batean, gaixotasun ultra arraro batzuela esan ziguten. Kolpe handia izanzen”.

Bi hilabete eman behar izan zituen JaraTomék ospitalean. Zainketa Intentsiboe-tako Unitatean lehenengo, eta plantanondoren. Alta jaso ondoren, bi asteanbehin Gurutzetara joaten ibili behar izanzuen neskak. Hasieran anbulantzia jartzenzioten, baina murrizketen ondorioz zerbit-zua kendu zioten, eta gurasoek eramanbehar izan zuten aurrerantzean. Gauregun bi hilabetean behin joaten dira Gu-

rutzetara. Jararen gaixotasuna kontrola-tuta dago. Botikak hartzen ditu, eta zen-bait gauza galarazita ditu. Igerilekuanbainatzea, adibidez. “Lehen igeriketa egi-ten zuen, eta medikuek pentsatu zuten,beharbada, igerilekuko bakterioren batek

eraginda akti-batu zitzaiolagaixotasuna”,azaldu du XabiTomék. Gaine-rakoan, bizitzaarrunta egitendu. Eskolara jo-

aten da, eta lagunekin irteten da. Gorput-zean ez zaio ezer antzematen. Hamabiurteko beste edozein neskaren itxura du.Hala ere, gaixotasuna edonoiz aktiba dai-teke, arrazoi nabarmenik gabe. “Ziurgabe-tasunean” bizi direla onartu du aitak:“Erne egon behar izaten dugu beti. Suka-rra baldin badu, Donostiako Ospitalera jo-aten gara zuzenean”.

SHUa kasu gutxi daude mundu mailan. Es-tatuan, 150-200 gaixo besterik ez daude,haurrak gehienak. Barne organoei eragi-ten die, giltzurrunei bereziki, baina baitagibelari, birikei, bihotzari edo burmuinariere. Sistema immunologikoko proteinabatzuk modu ezegokian aktibatzerakoansortzen da sindromea. “Duela zenbait urtegaixotasuna zer zen ere ez zekiten. Horre-gatik, ezin zioten aurre egin, eta gaixoak

hil egiten ziren”, azpimarratu du XabiTomék. Orain, egindako ikerketei esker,ezagutza handiagoa da. Medikuek bada-kite zer den, eta nola eta zein medikamen-turekin kontrola daitekeen. Gaixotasunaaktibatzen denean, hainbat tratamenduezberdin daude.Plasma transfu-sioak, dialisiak,transplanteak, etaberriena, Solirisizenekoa. Eculizu-mab antigorputza darama, eta SHUarenondorioak leundu egiten ditu. Oso trata-mendu garestia da, eta estatuko beste lu-rralde batzuetan ez bezala, EAEnOsakidetzak bere gain hartzen du harenkostua.

Ikerketa eta informazioaGaixotasuna behin betiko sendatuko duentratamendurik, ordea, ez dute aurkitu,oraingoz. Ikerketak aurrera doaz, bainahoriek ere, garestiak dira. Jara Tomérenfamilia bere ekarpena egiten ari da.35.000 euro inguru bildu ditu jada, ASHUA(Asociación Síndrome Hemolítico UrémicoAtípico) elkartearentzat. Bizilagun askorenlaguntza jaso dute: alarde tradizionalekoSan Miguel konpainia, auzo elkartea, mer-katariak, kirol elkarteak, Javier Delgadotriatleta etab. “Hiritar arrunten ekarpenaeskertu nahi nuke bereziki. Jendea oso so-lidarioa izan da”, adierazi du Xabi Tomék.

Jasotako dirua ikerketara bideratu duASHUA elkarteak. Badirudi, pixkanaka,fruitua biltzen ari direla. Ikertzaileekinizandako azken bileran jakinarazi zietena-ren berri eman du Jararen aitak: “Kontu-ratu dira pubertaroko aldaketa

hormonalarekin, gai-xotasuna ahuldu egi-ten dela, neskenkasuan, batez ere”.

Denborarekin, gaixo-tasunean aditu bila-

katu dira ia Jara Toméren gurasoak.Espezialistekin, ikertzaileekin eta AS-HUAko beste kideekin izandako harrema-naren ondorio da hori. Elkarteetan partehartzeko gomendioa luzatu die XabiTomék gaixotasun arraroak dituztenei etahaien senideei: “ASHUAk informazioa etalasaitasuna eman digu. Gu ere prestgaude, edonork zalantzak baldin baditu,argitzen saiatzeko”. Dirua biltzeko egin di-tuzten ekimenek, hain zuzen, informazioazabaltzeko ere balio izan dute. Gaixota-suna lehenbailehen antzemateak garrant-zia handia du. Lehen 48 orduakfuntsezkoak direla diote adituek. Zentzuhorretan, informazioa ezinbestekoa da.“Jende askok informazio faltagatik ez dulehenago jakin SHUa gaixotasuna zuela”.Jara Toméri garaiz antzeman zioten gaixo-tasuna. Horri esker, gurasoen laguntzazSHUari aurre egiteko indarra du.

6

Irundar gehienek entzun dute, dagoeneko, San Migel auzoko neska batekSHUa (Sindrome Hemolitiko Uremiko Atipikoa) gaixotasun ultra arraroaduela. Diagnostikoa jaso zutenetik, informatzeko eta ikerketarako dirua bilt-zeko ahaleginetan aritu dira Maite Serrano eta Xabi Tomé, Jara Toméren gu-rasoak. Erakunde eta elkarte publiko-pribatuen eta norbanakoen babesa jasodute. Azken ekimena, C.D.Behobiak antolatutako IV. areto futbol txapelketaizan da. Gabonetan egin dute Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan, etabildutako dirua Jara Toméren familiari eman diote.

“Hiritar arrunten ekarpena es-kertu nahi nuke bereziki”

Xabi Tomé

“Jara neska osasuntsua zen, ezzuen sekula katarrorik edo gri-

perik izaten”Xabi Tomé

Ezezagunari aurre egitearen erronkaSHUa gaixotasun ultra arraroa du Jara Tomé irundarrak

Page 7: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

7

Elena Zuazu

Espero dut hobera egitea.Egia esan, nagoen moduanere ez nago gaizki, bainabueno, gutxienez 2015eanbezala mantendu nahi nuke.

Fisikoki ongi mantentzea etasoldata igoera bat lortzeadira urte berri honetarakojarri ditudan helburuak. Ustedut lortuko ditudala.

Estibaliz Zubialde

2016 urterako nire inguru-koak eta ni osasuntsu man-tentzea espero dut. Bestalde,lanean nahiz bizitza pertso-nalean zoriontsu izatea duthelburu, eta nola ez, mun-duan zehar bidaiatzen ja-rraitzea eta lagunekinparrandan ibiltzea.

Rosa Mari Ramos

Gustatuko litzaidake aurtenlan gehiago egotea, nire se-narrarentzat eta nire seme-alabentzat. Ondo legoke nirealabari kontratu finkoaegingo baliote. Helduak ju-balitzen direnean, ea enpre-sek gazteak kontratatzendituzten... Nik enpresa ba-tean egiten nuen lan, etajoan nintzenean ez zuteninor kontratatu. Lan egoerazgainera, 2016 urterako, seni-deek osasuntsu jarrai deza-ten espero dut.

InkestaZer espero duzu 2016 urterako?

Luis Amunarain

2016 urterako igual jarraitzeaespero dut. Ez dut uste ho-bera joango garenik. Hemeninork ez du ezer egiten beste-engatik, eta bide horretatikegoera zaila aurreikustendut.

Arlo pertsonalean, 2016 ur-terako osasuna eskatzen dut.Nire adinarekin hori da ge-hienok nahi izaten duguna.

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

Page 8: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

k i r o l a k8

Bidasoaren harrobiak eman duen jokalari arrakastatsuena da JulenAginagalde. Garaipen zerrenda ederra du irundarrak: Asobal Liga,Asobal Kopa, Errege Kopa, Poloniako Liga, Poloniako Kopa etaMunduko Eskubaloi Txapelketa, besteak beste. Munduko jokalarionenen podiumean egon da, eta piboteen artean, onena dela dioteadituek. 2006an utzi zuen Bidasoa, duela ia hamar urte. Baina aur-ten, Artalekura bueltatzeko aukera izan du, Espainiako selekzioare-kin Domingo Bárcenas Memorialean parte hartzeko. Torneoa irabazidute, eta urtarrilaren 15etik aurrera, Europako Txapelketan arikodira, Polonian. Garaipena lortzen baldin badute, Rio de JaneirokoJoko Olinpikoetarako txartela eskuratuko du Aginagaldek.

“Oso sentsazio bereziak izan ditut”

Eskubaloiak eraman zintuen Irundikkanpo, eta aurten eskubaloiak ekarri zaituetxera.Bitxia izan da aurtengoa. Normalean, datahauetan, selekzioarekin kontzentratutaegoten naiz, baina Irundik urrun. AurtenEguberriak beste modu batean bizi ahalizan ditut, aspaldian ez bezala.

Nolakoa izan da kontzentrazioa Irunen?Oso berezia. Entrenamenduak Artalekukopistan edo gimna-sioan egin ditugu,eta Urdanibia ho-telean hartu duguostatu. Senideaketa lagunak gertuizan ditut, eta oso polita izan da dena.

Zein balorazio egingo zenuke Domingo

Bárcenas Memorialari buruz?Guretzat garrantzitsuena Europako Txapel-keta da. Erronka horri ekin aurretik, onaizan da Suediaren, Poloniaren eta Brasilenmailako taldeen kontra aritu ahal izatea.Guretzat prestaketan aurrera egiteko par-tidak izan dira. Uste dut, hala ere, ikusleekgozatu dutela.

Nolakoa izan da, zuretzat, berriro Artale-kun jokatzea?

Polita. Bertan partidaasko ikusi ditut, entre-natu eta jokatu ere egindut Artalekun. Horrega-tik, oso sentsazio bere-ziak izan ditut. Gainera,

Artaleku beteta ikusi dugu. Irungo eta Gi-puzkoako zaleak han zeuden, eskubaloiaikusten. Agerian gelditu da zaletasun han-

dia dagoela inguru honetan.

Europako Txapelketa duzue orain buruan.Domina helburu?Domina, eta ahal dela, Rio 2016rako plazaolinpikoa. Besteen asmoa ere horixeizango da, eta gogorra izango da lehia.

Gainerakoan, zer moduz doakizu denbo-raldia Polonia al-dean?Ligan ondo ari gara,azken denboraldie-tan bezala. Sailkape-neko lehen tokiangaude. Txapeldunen Ligako multzoan biga-rren postuan gaude, Bartzelonaren atzetik.Uste dut momentu onean gaudela, ea Eu-ropako Txapelketatik denak sasoian buel-tatzen garen. Orain arte eramandako

bideari eusten baldin badiogu, urrun hel-duko gara.

Hirugarren denboraldia duzu jada Kielcen.Gustura?Oso gustura. Herrira eta taldera aspaldiegokitu nintzen. Egia da eskubaloi ezber-dina topatu dudala. Asobal Ligan taktikoa-goa da, Polonian, berriz, fisikoagoa. Baina

azken finean, esku-baloia da, eta ondomoldatzen naiz.

Bost urteko kontra-tua sinatu zenuen.

Betetzeko gogoz?Gezurra dirudi, erdia egin dut jada, etaziztu bizian pasa zait. Kontent nago, eta es-pero dut kontratua bete ahal izatea.

“Agerian gelditu da zaletasunhandia dagoela inguru honetan”

“Guretzat, prestaketan aurreraegiteko partidak izan dira”

JULEN AGINAGALDE, eskubaloi jokalaria

Page 9: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

Klubaren sorreran parte hartu zuen Jesus Corderok.Saskibaloi jokalari eta entrenatzaile izan zen 80ko ha-markadan. Amigos del Balonceston jarraitu zuen, etazuzendaritzako kide izan zen. Horregatik, duela zortziurte Landetxa K.T.aren zuzendaritzan aldaketa izan ze-nean, presidentearen deia jaso zuen. “Laguntza es-katu zidaten, kluben zuzendaritzan esperientzianuelako. Baiezkoa eman nuen, momentu delikatuazelako, eta ezin genuelako elkartea hiltzen utzi”,azaldu du Corderok.Gaur egun, AgustinEceiza da presidente,eta Cordero presidente-orde.

Futbol eskola berreskuratzea izan da azken zortzi ur-teotako lehentasunetako bat. Erronka handia izandela azpimarratu du Jesus Corderok: “Diputazioarenaginduz, infantil mailatik beherako haurrek ezin dutekluben izenean lehiatu.Horregatik, zaila da hau-rrak erakartzea, ezin ba-dute lehiaketa ofizialetanaritu”. Beste handicap batere badu Landetxak. Ugal-deko futbol zelaia Mariño K.E.arekin elkarbanatzenduela. Bi alde ditu gainera: entrenatzeko espazioarieta ordutegiei dagokiena, eta Mariñoren erakargarri-tasunarena. “Mariñok urteak daramatza lan ona egi-

ten, eta egitura sendoa du. Horregatik, auzoko hauraskok haien eskolara jotzen dute”, adierazi du Corde-rok.

Aterik itxi gabeZailtasunak zailtasun, 50 mutilez osatutako eskola duLandetxak. Talde federatuei dagokienez, infantil, ka-dete eta jubenil mailako bina talde, eta LehenengoErregionalekoa ditu Landetxak. Zazpi talde guztira.“Guk ez diogu inori ezetz esaten. Gobernuz Kanpoko

Erakundea garela diote”, ai-patu du, irribarrez, Jesus Cor-derok. Beste klubetan onartuez dituzten gazteak hartu izanditu urtetan Landetxak. Harro

dago, hala ere, presidenteordea: “Gure helburua dagazteei kirola egiteko aukera ematea. Ez daitezela ka-lean egon, beste denbora pasa okerragoetan. Gure-kin daudenean, behintzat, jarduera osasuntsua

egiten ari dira, eta jarreraeta balore egokietan hez-kuntza jasotzen dute”.

Denborarekin, Landetxakogazte batzuk onartu ez di-tuzten taldeak mendean

hartzeko gai izaten dira. Lan gogorraren balioa age-rian utziaz. “Gure gazteek hobetzeko tarte handiadute. Guk, haien hobekuntza ikusiz gozatzen dugu”,baieztatu du Corderok. Irun osoko eta inguruko gaz-

teak hartzen ditu Landetxak, inolako arazorik gabe.Dena den, arduradunak pozik daude, auzokoak geroeta gehiago direlako. “Zuzendaritako jendea eta en-trenatzaile gehienak auzokoak dira. Jokalariak, geroeta gehiago”, azpimarratu du Agustin Eceiza presi-denteak. Auzoarekiko lotura harago doala erantsi duJesus Corderok: “Landetxa Auzo Elkartearekin eta au-zoko elkarte gastronomikoekin, adibidez, harremanhandia dugu. Batera lan egiten dugu ekimen askotan.Auzoko eragile bat gehiago gara”. Landetxaren izenadarama klubak, eta sustrai sakonak ditu auzoan.

k i r o l a k 9

“Guk ez diogu inori ezetz esaten”Jesus Cordero, presidenteordea

Saskibaloi elkarte gisa sortu zen Landetxa Kirol Taldea1982an. Futbol sekzioa beranduago eratu zuten, bainaklubaren jarduera nagusi bilakatu zen laster. Saskibaloitaldeek Amigos del Baloncesto elkartearekin bat eginzuten. Landetxa K.E.ak gorabehera ugari bizi izan duaurrerantzean. Hala ere, denborarekin, egitura egonkort-zea lortu du. Gaur egun, zazpi talde federatu eta futboleskola ditu Landetxak.

Auzoan errotuta, baina mugarik gabe

“Zuzendaritzako jendea eta entrenat-zaile gehienak auzokoak dira”Agustin Eceiza, presidentea

Edozein gazteri futbolean aritzeko aukera ematea da Landetxa K.T.aren helburua

Futbol zelaiaren arazoaLandetxak eta Mariñok futbol zelai berbera elkar-banatzea zailtasuna da bi elkarteentzat. Denaden, egoera horrek konponbidea izango duelauste du Jesus Corderok: “Badirudi Mariñok berefutbol zelaia izango duela laster, San Miguel-Ana-kan. Kasu horretan, pentsatzen dugu auzoko haurasko Landetxan geldituko direla”. Nolanahi ere,Ugaldeko futbol zelaiak konponketak behar di-tuela azpimarratu dute Landetxako arduradunek.Erabileraren poderioz, belarra hondatuta dago,eta mina hartzeko arriskua dute gazteek. Gainera,harmailako teilatuak nahikoa estaltzen ez duelaaipatu du Agustin Eceizak: “Euria egiten baldinbadu, mundu guztia bustitzen da”.

Page 10: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

Zer eskaintzen die higiezinen agentziaksaltzaileari eta erosleari?Alde batetik, segurtasuna eta profesional-tasuna. Pertsona baten inbertsio garrant-zitsuena da etxea erostea. Kontu handizibili behar da. Arazoak sortzen badira, norieskatu behar dizkiozu kontuak? Guk ase-guru bat daukagu, Higiezinen JabetzakoAgenteen Elkargoko kideak garen aldetik.600.00 euroko erantzukizun zibila dau-kagu, bezeroak babesa senti dezan. Gauregun zaila da erosketa batean kale egitea.Baina, badaezpada, komeni da profesiona-len laguntza jasotzea.

Nola adosten duzue etxebizitzen salneu-rria?Etxebizitza bat ekartzen digutenean, hasie-ratik gure iritzia ematen dugu. Ikerketa bateta balorazio bat egin, eta etxebizitza ho-rren merkatuko prezioa zein den adieraz-ten diogu jabeari. Normalean, ez da berakproposatzen duen prezioa izaten. Egiaesan, ez da erosoa jabeari esatea bere et-xebizitzaren prezioa X dela, berak erosizuenekoa baino askoz baxuagoa baldinbada. Baina errealitatea hori da. Ez da nor-mala pisu bat 400.000 eurotan jartzea sal-gai, eta azkenean 225.000 eurotan saltzea.

Horregatik, pisu batzuk ez ditugu hartzen,jabeak ez duelako prezioa merkatuarenerrealitatera egokitu nahi izaten.

Azken urteotako prezioen beheraldiak baal du aurrekaririk?Hainbesteko jaitsiera, eta batez ere, ho-rren iraunkorra, ez da sekula gertatu. Izanziren prezioen jaitsierak 70eko eta 80kohamarkadetan, 90ekoaren hasieran erebai. Baina oraingoa bezalakorik ez. %45-%50 jaitsi dira prezioak Gipuzkoan. Salneu-rri batzuk ez dira sekula errekuperatuko.2003an Duplex atiko bat 300.000 eurotansaldu genuen. 2006an, prezioek gaina jozutenean, erosleak 600.000 eurotan salduzuen. Bikoiztu egin zuen prezioa. Gauregun, 300.000 eurotan ezin da saldu etxe-bizitza hori.

Erokeriak egin izan dira. 2006-2007ko pre-zioak anti ekonomikoak ziren. Gogoratzendut 2004an ikerketa bat egin genuela Hi-giezinen Jabetzako Agenteen Elkargoan,eta ondorioa izan zen ezinezkoa zela pre-zioak gehiago igotzea. Bestela, jendearensoldatak kontuan hartuta, familiek ezinizango zituztelako etxebizitzak sekula or-daindu.

Zein da merkatuaren egoera Irunen?Irunen, 160.000 170.000 eurotan etxebi-zitza majoak dituzu, auzoaren arabera,beti ere. Gaur egun, harrigarriena da85.000 euroko 90.000 euroko etxebizitzakbadaudela. Duela hamar urte, ia garajeenprezioak ziren horiek.

Krisi ekonomikoaren ondorioek eragin aldute alokairuaren kulturan?Halabeharrez, bai. Azken bost urteotanalokairuak gora egindu nabarmen. Gaz-teen soldatak, lan bal-dintzak eta lanprekarietatea kontuanhartuta, ulergarria da.Etxe bat erostekopentsamendua ere erokeria da gazteent-zat. Batzuentzat, alokairuan sartzea erebai. Gainera, banketxeek ez dute krediturikematen, edo baldintza gogorrak ezartzendituzte. Beraz, alokairua da irtenbide ba-karra. Beste kontu bat ere aldatzen ari da.Orain, saltzen ditugun etxebizitzetakoasko, gero alokatzeko izaten dira. Inbert-sioak, azken finean.

Zer topatu daitekeIrunen, alokairuaridagokionez?Momentu honetan,guk etxebizitza baka-rra ere ez dugu alokairuan. Denak alokatuditugu. 2015ean, astean alokairu bat itxidugu, bataz beste. Ikaragarria izan da. Iru-nen, alokairuaren bataz besteko prezioa600-650 eurotan dabil. Hortik gora oso et-xebizitza onak dira, 700 edo 750 eurotan.Behera eginez gero, 500-550 eurokoak iza-ten dira minimoak.

ASAP programan parte hartzen duzue.

Zertan datza?Eusko Jaurlaritzaren alokairu programa batda. Parte hartzen duten etxebizitzek bal-dintza minimo batzuk bete behar dituzte.Hala baldin bada, jabeak gure esku uztendu. Guk dokumentazioa bete eta EuskoJaurlaritzara bidaltzen dugu. Onartzen bal-din badute, etxebizitza hori Etxebidenizena eman duen edonork aloka dezake.Gehieneko prezioa 550 eurokoa da. Eusko

Jaurlaritzak jabea-ren esku bi asegurujartzen ditu, bermegisa. Nik uste ideiaoso ona dela, bainajende askok ez duharen berri.

Zein aurreikuspen egiten duzu 2016rako?Galdera ikur handi bat jarriko nuke. Na-hiago nuke aurreikuspen ona egin. Batzue-tan esaten didate oso pesimista naizela,baina datuak hor daude, ez naiz ezer as-matzen ari. Egia da azken sei hilabeteakonak izan direla. Nik uste dut salneurriekhondoa jo dutela. Lurraren prezioa eta ur-

banizatzearena kon-tuan hartuta, iaezinezkoa da ge-hiago jaistea. Halaere, jendearen lanbaldintzak aldatzen

ez badira, ez dakit nola emango diogunbuelta egoerari. Lotuta dago dena. Erreku-perazio ekonomikoa benetakoa baldinbada, lan baldintzak hobetzen badira etasoldatek gora egiten badute, orduan bai,etor daiteke merkatuaren gorakada.

10

“Jendearen lan baldintzak aldatzen ez badira,ez dakit nola emango diogun buelta egoerari”

“Hainbesteko jaitsiera, etahorren iraunkorra, ez da se-

kula gertatu”

“Astean alokairu bat itxidugu, bataz beste”

Hamarkadak daramatza Olaizola familiak higiezinen ne-gozioan. Promotore ibili ondoren, 1994an Olaizola inmo-biliaria agentzia ireki zuten. Merkatuak azken hogeiurteotan bizi izan dituen gorabeherak zuzenean jasan di-tuzte. Gorka eta Xabier bikiek, eta Jon anaia zaharrenakhartzen dituzte bezeroak Beraketa kaleko lokalean. Azke-nak erantzun du elkarrizketa.

JON OLAIZOLA (Olaizola inmobiliaria agentzia)

Page 11: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

11h a u r r e n l e i h o a

Txingudi LH 4D.

Page 12: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

gaztea12

J.B.P.B. 12 urteko haurrak kantatua (Irungo Kontrakalekarrikakoa). Ibarlako Errotazarko Antoniori ikasi zion.(El Bidasoa, 1959-II-21)

Atzo fuanintzen ferira

Atzo fuanintzen ferira

erosi nuen txerri ttiki bat

txerri ttikiak «rrin-rrin-rrin»

gato ttikiak «miau-miau.miau»

zakur ttikiak «txau-txau-txau»

A ze gaba pasatu nuen nik!

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrena

Dunboa Ikastetxea. 4. maila DBH. Nerea Irigoyen

Page 13: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

13gaztea

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Zein sentsazio eragin dizu berriro Irunenaritzeak?Ilusio handia, batez ere. Etxean jo ahal iza-tea paregabea da. Lagunen eta senideentxaloak jasotzea oso berezia da, hitzezazaltzen zaila. Batez ere, horrenbeste aldizetxetik hain urrun jotzen ibili ondoren, on-dokoen babesa sentitu ahal izan gabe. Eu-ropako beste lekuetan baino beroagoakdira txaloak hemen.

Eta Taupadak GKEren aldeko kontzertusolidario batean parte hartzeak?Taupadak Gobernuz Kanpoko Erakundea-ren proiektua irundar moduan harro ego-teko arrazoia da. Amaian eskaini dugunkontzertu honekin, Boliviako San Ignaciode Moxos herrian hezkuntza musikala es-kaintzeko dirua bildu dugu.

Oso pozik nago antolatzaileak nirekin ha-rremanetan jarri direlako aurten. Nireekarpenari esker, haurrek musikan bizi-modua topa dezaten espero dut. Zeharoaberasten gaituen hezkuntza ematen dumusikak.

Irunen hasi zinen musikan. Nola gogorat-zen dituzu zure lehen urratsak?Jolas baten moduan gogoratzen ditut.Nire ustez, behintzat, hala behar duteizan. Nire gurasoek bidalita hasi nintzenmusikan, oinarrizko ezagutza batzuk izannitzan nahi zutelako. Baina inolako presio-rik gabe. Horregatik, nik aukeratutakobidea egin ahal izan dut. Familiaren ba-besa jaso dut beti, eta hori eskertzekoada. Garai ederra izan zen, ilusioz eta gogozbetea. Egunero ikasten nuen zer edo zer,eta horrek motibazio handia ematenzidan. Zoritxarrez, guraso askok sakrifikat-zera behartzen dituzte haurrak, musikabenetan gustuko ote duten jakin gabe.Akats larria da.

Zergatik aukeratu zenuen biolina jotzea?Ez nuke jakingo esaten. Instrumentu ez-berdinetako kontzertuetara joan nintzen,eta gehien gustatu zitzaidana biolina izanzen. Horrela erabaki nuen biolina nire bi-delagun egitea. Egia esan, hobeto pentsa-tuta, banuen instrumentu errazagoren bataukeratzea.

Nola erabaki zenuen musika izan nahi ze-nuela ogibide?Ez zen sekula nire helburua izan. Egitennuenarekin gozatzen nuen, eta ahalik etagehien ikasten saiatzen nintzen, besterikgabe. Bide honetan jarraitzeko gaitasunanuela esaten zidaten, baina eskolan ereondo ibiltzen nintzen, eta irakasle batzuek

ez zuten begi onez ikusten musika ogibideaukeratzearen ideia. Gaur egun, aldiz, osoharro nago egin nuen hautuaz.

Musikenen jarraitu zenuen ikasten. Nolabaloratzen duzu, gaur egun, han jasotakoformazioa?Musikenen musikari egin nintzen. Askotangertatzen zaigu ez dugula daukaguna ba-loratzen, galtzen dugun arte. Musikenere-kin hori gertatu zait. Hezkuntzarik onenajaso nuen han, eta familia handia da, gai-nera, niretzat. Irakasle apartak ezagutu ni-tuen, eta harreman ona dut oraindikhorietako batzuekin. Musikenen hazi eginnintzen musikari dagokionez, baina baitaarlo pertsonalean ere. Musikeneko ira-kasle batzuk Amaiako kontzertuan izanziren nire emanaldia entzuten.

Berlinera joan zinen ondoren. Zeren bila?Etxetik irten behar nuen, nire formazioa

nazioarteko beste eragin batzuekin osat-zeko, eta musikaren mundua modu zuze-nago batean bizitzeko. Horretarako lekuaproposa da Berlin. Hiriko txoko bakoit-zean arnasten da kultura. Zaila izan daunibertsitatean onartua izatea, bainahorri esker, irakasle onenekin lan egin ahalizan dut. Pozez zoratzen nago.

Nolakoa da zure eguneroko bizimodua?Oso aldakorra. Etxean nagoenean bizitzaarrunta egiten dut. Ikasi, irakurri, kirolpixka bat egin... Baina oso ohikoa izatenda aireportuetan orduak ematea, asko bi-daiatzen baitut. Ez naiz kexatuko, gustukodut nire bizimodua.

Nolako bilakaera izan duzu biolinista mo-duan. Zertan aldatu zara?Teknikoki hobetu dudanaz gainera, inde-pendenteagoa izaten ikasi dut. Nire bu-ruarengan konfiantza asko izaten. Horri

esker, borroka egiteko, erortzeko eta be-rriro altxatzeko indarra bildu dut. Bide ho-rretan sakontzen jarraitu behar dut.Kontrako iritzi asko entzuten dira, beraz,zure buruarengan sinistea funtsezkoa da.

Nola aurkeztuko zenuke zure burua, gauregun?Pertsona inkonformista eta anbizioz bete-rikoa naizela esango nuke. Ez dut sekulaatzera begiratzen, eta nahi dudanarenga-tik borrokatzen dut. Nire printzipioekikofidela naiz.

Zein helburu duzu?Betez ere zoriontsu izatea, eta ahal bada,nire kontzertuetara hurbiltzen den jendeaere zoriontsu egitea. Hori da musikarionfuntzioa. Entzuleak harrapatzea eta go-zatu araztea. Bihotzera zuzenean bidali-tako mezua da musika. Hori da lortzensaiatu behar duguna.

Bosgarren aldiz elkartu da Taupadak Orkestra Sinfonikoa, urtarrilaren 9an Amaia Kultur Zentroan. Iker Sanchez

zuzendari zela, kalitatezko musika emanaldia eskaini du 60 musikari profesionalek osatutako taldeak. Bildutako

dirua, Taupadak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Bolivian duen proiektu solidariora bideratu dute. Musikarien

artean, Jonathan Mesonero biolinista irundarra aritu da. Pablo Sarasateren “Fantasía Carmen” obran bakarlari

lana bete du. Biolinista gaztea Berlinen bizi da gaur egun, baina gustura hartzen ditu etxean jotzeko aukerak.

“Bihotzera zuzeneanbidalitako mezua da

musika”

JONATHAN MESONERO, biolinista

Page 14: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

EUSKADIKO GAZTEAK LANKI-DETZAN 2016Garapenerako ekintzak hegoal-deko herrialdeetan izango dira,Amerikan, Asian eta Afrikanhain zuzen ere. Hiru hilabetekoesperientzia izango da, uztaile-tik urrira.

Betebeharrak eta baldintzak?1.- 2016ko urtarrilaren lehenabaino lehenago, Euskal Autono-mia Erkidegoan egoitza izatea.2.- 1986 eta 1993 artean jaioizana, bi urte horiek barne.3.- Jarduera egingo den herrial-dean erabiltzen den nazioartekohizkuntza menderatzea.

Izena ematea: otsailaren 22raarte.

Informazio gehiago: w w w. g a z -t e a u k e r a . e u s k a d i . e u s / r 5 8 -6 5 2 5 / e u / c o n t e n i d o s / i n f o r m a c io n / j o v _ c o o p _ 1 c o n v o c a t o -r i a / e s _ 1 3 7 5 4 / c o n v o c a t o r i a. h tm

ESKIATZERA GOAZ, BA ALZATOZ????

Zer? Larunbatero Irundik auto-bus bat aterako da Cauteretseta Gourettera eskiatzera joa-teko. Egun bateko forfaita etagarraioa prezioaren barneandaude.

Ordutegia? Irteera: Irundik 6:45ean.Itzulera Gourettetik: 16:30etan.Itzulera Cauteretsetik:17:00etan.

Noiz? Larunbatero.

Prezioa? 40 eurotik aurrera(eski estazioaren arabera).

Prezioa: 15 €.

Non? Kabigorrin (Peña kalea, 1- Irun).

Informazio gehiago: Telefo-noa: 943 635 333; web gunea:w w w. k a b i g o r r i . o r g .

Izen emateak: h t t p : / / m u l t i m e -d i a e d u c a t i v a . n e t / 2 0 1 5 / 1 2 / r o -b o t i k a - e n - n a v i d a d e s - k a b i g o r r i

AUZOLANDEGIAK 2016 PRO-GRAMAREN KARTELA ZUK EGINDEZAKEZUZer? 2016ko Auzolandegiakprogramako kartelak zuk egin-dako irudia izan dezake, eta tru-kean, aparteko bidaia irabazdezakezu.

Zer bidali?Irudia: Kartelaren irudia JPG for-matuan, 72 p.p.p.-ko bereizme-

narekin eta 70 X 50 zm-ko neu-rrian (bertikalean zein horizon-talean) aurkeztu beharko da.Leloa: Lelo bat proposatu beharduzu.

Lanak nora bidali: g a z t e a u -k e r a @ g m a i l . c o m

UNIBERTSITATE ORIENTAZIO-RAKO AZOKAK 2016: ZUREETORKIZUNA AUKERATZEKOBEHAR DUZUN INFORMAZIOGUZTIA

Zer? 2015-2016 ikasturterakoUnibertsitate Orientazio Azokakegiteko datak eta tokiak.

Non? Gipuzkoakokanpusean, Ignacio BarriolaZentroan(gelategia), Donostian.

Non? Urtarrilak 23.

414 g a z t e i n f o r

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: i g a z t e @ i r u n . o r g

- Webean: w w w. i r u n . o r g / i g a z t e- WhatsApp bidez: 607 771 173

EGA: 2016 deialdia, urtarrilaren 21era arte

Lehenengodeialdia:Matrikulaldia: ur-tarrilaren 7tik21era, biakbarne.

Azterketa noiz:

- Atariko proba: otsailaren 20an.

- Proba idatzia: martxoaren 5ean.

- Ahozko proba: maiatzaren 20an eta 21ean etamaiatzaren 27an eta 28an.

*Matrikulazio-datuak aintzat hartuta, Hez-kuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailakerabakiko du probak egun batean edo gehiago-tan egitea.

Nola egin matrikula: INTERNET bidez, honako webgunean: h t t p : / / w w w. h e z k u n t z a . e j g v. e u s -k a d i . e u s / e u s k a r

Page 15: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

Urtarrilak 16Zer? Kike Suarez & La des-bandada eta Turrones kont-zertuan.

Non? Kabigorri BidasoaldekoAteneoan. Sargia, 1, atzeal-dea.

Ordua? 23:00etan.

Prezioa? Doako sarrera.

Urtarrilak 16Zer? Dani Mateok hamar urtedaramatza eszenatokietan eta70 minutuko monologo berezibat prestatu du ospatzeko.

Non? Amaia KZn.

Ordua? 20:00etan.

Prezioa? 16 euro.

Sarrerak lortzeko? h t t p s : / / t i c -ke t. k u t x a b a n k. e s / j a n t o / m a i n.p h p ? i d P r o v i n c i a = 2 0

Telefonoa? 943620621.

Abenduak 18Zer? Liburu Forum bat anto-latu dute CBA liburutegi be-rrian. Manan Benitezeneskutik izango da.

Non? San Juan plaza, 1.gosolairua.

Ordua? 19:00etan.

Prezioa? Doako sarrera.

Urtarrilak 27Zer? Argoiak elkarteak sukal-daritza tailerra antolatu du.Oraingo honetan Mikel Cue-vas izango da klasea emangoduen sukaldaria.

Non? Argoiak Elkarte Kultura-laren lokalean. Bertsolari Uz-tapide, 6.

Ordua? 17:00etan.

Prezioa? Doako Sarrera.

Urtarrilak 31Zer? Pirritx, Porrotx eta Mari-mototsen antzerkia. Pailazoakbaserrira doaz Marimototsen-gana. Marimo bertan dago,

Ilargirekin ikasten, baserritarraizan nahi baitu. Gaur base-rriko lanetan lagunduko diotedenek Ilargiri, haurdun dagoeta. Laster jaioko da umetxoa.

Non? Amaia KZn.

Ordua? 16:00etan.Prezioa? 7,10 euro

Salmentak? Leihatilan, LuisMariano Turismo bulegoan,etah t t p s : / / t i c k e t. k u t x a b a n k . e s

a i s i aa 15

Kaldereroren konpartsaNoiz? Urtarrilak 30.Ordua eta ibilbidea?19:00etan Alberto Angueraplazatik aterako da KALDE-REROEN KONPARTSA.Ibilbidea: Oiartzun, Honda-rribia, Zubiaurre, Geltokikaleak, Colon ibilbidea,Foru kalea, Kale Nagusiaeta San Juan plaza.

Iñudeak eta artzainakNoiz? Urtarrilak 31.

Ordua eta ibilbidea?12:00etan aterako dira. Ibil-bidea hurrengo izango da:Eskoleta karrika, Elizakalea, San Juan plaza,Kale Nagusia, Foruen ka-rrika, Colon ibilbidea, Za-baltza plaza (bertan dantzaegingo dute MusikarenUdal Fundazioaren Banda-ren laguntzarekin). LuisMariano kalean amaitukodute.

BADATOZ INAUTERIAK!

Page 16: Irunero · Izen hori eman baino lehen, 1937ko maiatzaren 26an, Osoko Bilkurak erabaki zuen General Mola Plaza izena jartzea. Karrera militarra Ma - rokon egin zuen Molak, eta 1930ean

BEHERAPE

NAK!

Luis Mariano, 18 - Irun 943628813