Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 277. zk. Bigarren aroa Maiatzak 15 2016 3 Berri Laburrak 4-5 Erreportajea Joxe Mari Lopetegi bertsolaria. 9 Kirolak Erroibidek igoera fasean galdu du. 10 Erreportajea Laster zabalduko dute Palmera-Montero gizarte zentroa. 11 Haurren Leihoa El Pilar HH 12 Gazteen Lanak San Vicente de Paul DBH1 14 Gazte infor 15 Agenda Kirolak Super Amara Bidasoa Atletiko Taldea 8. orrialdean Elkarrizketa Aitor Txabarri kazetaria 6-7. orrialdeak Dantzak harrapatuta Lehiaketetan aritzen diren taldeak ditu Pauso-K akademiak

Transcript of Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku...

Page 1: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero277. zk.Bigarren aroa

Maiatzak 152016

3 Berri Laburrak 4-5 Erreportajea Joxe Mari Lopetegi bertsolaria.9 Kirolak Erroibidek igoera fasean galdu du.10 Erreportajea Laster zabalduko dute Palmera-Montero gizartezentroa.11 Haurren Leihoa El Pilar HH12 Gazteen Lanak San Vicente de Paul DBH114 Gazte infor15 Agenda

KirolakSuper Amara BidasoaAtletiko Taldea8. orrialdean

ElkarrizketaAitor Txabarri kazetaria6-7. orrialdeak

Dantzak harrapatutaLehiaketetan aritzen diren taldeak ditu Pauso-K akademiak

Page 2: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

2

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako

Sailburuordetzak) diruz lagunduaErakunde honek Irunero diruz laguntzen du

Erakunde honek Irunero diruz laguntzen du

I runero

Javier Esteban Indart kalea San Migel auzoankokatua dago, Zubiaurre kaletik Bartolomede Urdinso kaleraino doa, Basurko kalea ze-harkatuz.

Javier Esteban Indart irundarra 1890ekoabenduaren 30ean jaio zen. Parisen hil zen1966an. Merkataritza peritu izateko ikasketakegin zituen San Luis ikastetxean, eta BilbokoGoi Mailako Eskolan lortu zuen titulua. Zen-bait urtez bankan aritu zen lanean.

Bere lehenengo idatziak euskaraz eta gazte-laniaz egin zituen, eta 1903an Irungo UdalakEuskal Jaiak ospatzeko antolatutako lehiaketabatean sari bat irabazi zuen, euskarazko lan

batekin. “El baserritarra” aldizkariak elkarriz-keta batzuk eskaini zizkion, erdia euskaraz etabeste erdia gazteleraz. Irungo “El eco” aste-kariaren sortzaileetako bat izan zen, eta “Ecosdel Jaizkibel” astekari hondarribiarreko eta“El Bidasoa”ko kolaboratzaile ere izan zen,haren bigarren eta hirugarren garaian. Or-duan ospetsu egin zituen Roquefort eta JoseMª Larramendi goitizenak. “El Bidasoa” aldiz-karian Luis de Uranzurekin Irungo gai histori-koen inguruan eduki zuen polemika famatuada.

Iturria: José Monje.Irungo kaleen izenak.

Irun atzo Irun gaur

Javi

er

Est

eb

an

Ind

art

ka

lea

Argazki lehiaketa

IUA

: 81

38

Bidaltzen dizkiguzuen argazkien artean, bat aukeratu eta ar-gitaratuko dugu, zenbaki bakoitzean.

Edonor izan daiteke parte hartzaile. Ez dago adinari edo bizi-tokiari dagokion mugarik.

Gaia bakarra izango da: Irun. Irungo jendea, lekuak, natura,etab.

Saria: urtearen amaieran, argitaratutako argazki guztien ar-tean sari bat zozkatuko dugu.

Bete beharrekoak: argazkiak kalitate ona behar du izan. Ar-gazkiarekin batera, deskribapen txiki bat bidali beharko duegileak.

Argazkiak bidaltzeko: [email protected]

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Unai Oiartzun

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

837 comunicación y publicidad S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Tel: 693 828 099

Miren ArozenaArdiak Bidasoa Ospitalean.

Page 3: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

Euskotren geltokiaren eta Jacobo Arbelaitz kalearen artean lanean hasi dira beharginak,Cipriano Larrañagan. Kalea berriro urbanizatzeko helburua du Irungo Udalak. Oinez-koentzako lehentasuna izango du kaleak, lanak amaitzen dituztenean. Horretarako,igoeraren noranzkoan ezker aldean gelditzen den espaloia lau metrora zabalduko dute.Eskuinekoak gutxieneko bi metroko zabalera izango du. Alde horretan egongo dira za-malanetarako eta zaborra biltzeko edukiontzietarako guneak. Espaloiaren eta errepi-dearen arteko bereizketa zoladura bidez egingo dute, baina maila berean egongo dira.“Proiektuaren helburua da kaleak segurtasun handiagoa izatea eta Zabaltza plazarenoinezkoentzako luzapen bilakatzea”, adierazi du Cristina Laborda Obra eta MantentzeLanen arloko ordezkariak.

Lan horien aurkako sinadura eman dute inguruan bizi diren 210 irundarrek. Proiektua-ren hainbat ezaugarriren kontrako iritzia azaldu dute: “Aparkatzeko plazak desagertukodira, trafikoan kalteak izango dira, eta tabernek terrazak jarri ahal izango dituztenez,kalea estuagoa izango da oinezkoentzat”. Udalak, bere aldetik, baieztatu du herritarrekegindako ekarpenak kontuan hartu dituela, zenbait topaketa publikotan eta Erdialdeko

Auzo Elkartearekin eta ostalariekin egindako bileretan. Aparkalekuen arazoari aurreegiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkalekukenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu JacoboArbelaitz, Miguel de Astigar, eta Txoantenea kaleen artean. Egoiliarrentzako TAO plazakizango dira.

3

Rehabite eta Tecnalia enpresetako arkitektoek ikuskatze lanak egingo dituzte Irungo aldezaharrean, termiten presentzia detektatzeko. Maiatzaren 16an, 17an eta 18an ariko dira.Birgaitze Plan Bereziaren barnean dauden eraikinak aztertuko dituzte, termitek arotzerianeta egituran eragindako degradazio seinaleen bila. “Etorkizuneko kalte handiagoak ekidinnahi ditugu”, adierazi du Xabier Iridoy Hirigintza arloko ordezkariak. Dunboako kanaletikJesus kalera, eta Eliza kalearen hasieratik Eguzkitzaldea kalearen hasierara egingo dituzteikuskatzeak. Hormigoizko eraikinak ere badira inguruan, baina egurrezko egitura duteeraikin askok. 110 aztertuko dituzte, horietatik bi, publikoak: Urdanibia jauregia, eta Mi-rarietako Ama Birjinaren ermita.

Lehenengo fasean, enpresetako langileek eraikinetako sotoak, beheko solairuak eta lehensolairuak aztertuko dituzte. Bi bikote ariko dira eraikinak ikuskatzen, eta ordu erdiko ins-pekzioa egingo dute bakoitzean. “Jabeekin elkarrizketak egingo ditugu, hasteko, haiekarrastoren bat topatu ote duten jakiteko”, argitu du Maider Arana Tecnaliako teknikariak.Gero ikuskatze bisuala egingo dute. Eraikinen batean termiten aktibitatea antzematenbaldin badute, zelulosa kaxak jarriko dituztela azaldu du Aranak: “Termitak jaso ahalizango ditugu horrela, analisi genetikoa egiteko, eta alde zaharrean zenbat kolonia egondaitezkeen irudikatzeko”. Eraikin bakoitzeko fitxa landuko dute enpresek, eta termitakeragindako inguruak identifikatuko dituen mapa ere osatuko dute.

Udalaren esku jarriko dute txostena, eta inspekzio sakonagoak egiteko edo tratamen-duetarako gomendioak egingo dituzte, beharren arabera. Bigarren fasean, esku-hartzeplan bat prestatuko dute, detektatutako koloniak deuseztatzeko helburuarekin. Momen-tuz, termiten jarduera fokuak topatu dituzte Korrokoitz, Larretxipi eta Eguzkitza kalee-tan.

Alde zaharreko eraikinetan termiten presentziaaztertzeko ikuskatzeak egingo dituzte

Cipriano Larrañaga kalea eraberritzeko lanari ekin diote

Page 4: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

4

Itzaletik argira

Joxe Mari Lopetegiren ibilbidea aztertu duTxingudi Bertso Eskolako bertso tailerrak.“Haren dibulgazioa egin nahi dugu orain,ikasturteari amaiera emateko”, azaldu duXabi Bengoetxea tailerreko kideak. Has-teko, Joxan Elosegi itzultzaile eta idazleirundarraren hitzaldia antolatu duteOiasso Museoan, apirilaren 13an, JoxeMari Lopetegi jaio zen egunean. Bertsola-riari buruzko ikerketa egin eta Joxe MariLopetegi, Errepublikanoen bertsolaria li-burua argitaratu zuen Elosegik, duela ha-mabi urte. Onartu du ez zuela nahi bezainbesteko oihartzuna izan, eta Lopetegirenfigura ezezaguna dela oraindik. “Barrerahandi bat dago: hizkuntza. Irunen jende

gehien-gehiena erdaraz bizi da”, argudiatudu Joxan Elosegik. Uste du, hala ere, “it-xaropentsu” jarduteak merezi duela. Bert-solaria bera hartu du eredu: “Lopetegik ezzuen sekula itxaropena galdu”.

1875eko apirilaren 13an jaio zen JoxeMari Lopetegi, Irungo Santiago kaleko le-henengo etxean. Azken Karlistaldiaren ga-raia zen. Hurrengo urtean bukatu zengerra, karlisten porrotarekin. Liberalenmende gelditu zen Irun, eta Lopetegi beraere, giro liberalean hazi zen, boluntario li-berala izan baitzen haren aita. Beste on-dorio batzuk izan zituen, ordea, gerrarenamaierak: foruen abolizioa, eta batez ere,aduanen muga lekualdatzea, Ebro ibaia-

ren ertzetik, Bidasoaren ertzera. Aldaketahorrek, trenbidea Irunera heltzearekin ba-tera, migratzaileen etorrera eragin zuen,eta ondorioz, gaztelaniaren presentziarenhazkundea ere bai. 1910eko hamarkada-ren amaierarako, Irungo kaleetan gaztela-nia “nagusi” zela baieztatu du JoxanElosegik. “Prozesu horren lekuko izan zenLopetegi”, azaldu du: “Aldaketa horien au-rrean sufritu zuela antzematen da berelehen bertsoetan”.

Ordura arte, jende askorentzat pentsae-zina den arren, euskara barra-barra hitzegiten zen Irunen. Bertsolariak ere bazeu-den, eta Joxe Mari Lopetegi zen horietanonenetakoa, Basurkorekin batera, besteak

beste. Hiriko jardueretan aktiboa izan zelabaieztatu du Elosegik: “Hiriko festa etaekitaldi guztietan parte hartu ohi zueladakigu”. Herriko eskolako giroari buruzkobertso batzuk utzi zituen Lopetegi gaz-teak, euskaldunek pairatzen zituzten zigo-rren berri emanez. “Irunen euskaragaltzen ari zela, eta zerbait egin beharrazegoela argi ikusi zuen”, adierazi du Elose-gik. 1903an argitaratu zituen lehen bert-soak, Bilboko Ibaizabal aldizkarian. Gaia ezzen politikoa, euskarari buruzkoa baizik.Semeak amari izenburua daramate bert-sook. Ama, jakina, euskara da Lopetegi-rentzat.

Hamarkadak eman ditu Joxe Mari Lopetegi bertsolari irundarrak ahanzturan galduta

Moldeak apurtu zituen Joxe Mari Lopetegik. Euskaldunazen, abertzalea ez, ordea. Alderdi Errepublikanoaren aldeibili zen bertsotan, XX.mendearen lehen herenean.1936ko irailean Iparraldera ihes egin behar izan zuen, etaerbestean hil zen, Arrueta-Sarrikotan, Nafarroa Beherean.Haren ibilbidea isilpean egon zen urtetan, Joxan Elosegik2004an bertsolariaren inguruko liburua argitaratu zuenarte. Aurten, Lopetegiren ezagutzari beste bultzada bateman nahi izan dio Txingudi Bertso Eskolak.

Bertso tailerreko kideak.

Page 5: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

5

Bertsolari errepublikanoa

Joxe Mari Lopetegik argitaratu zituen bertso ge-hienak, ordea, politikoak izan ziren. Kausa batenaldekoak, gainera: errepublika. Doktrina liberalazharago, beste urrats bat eman beharra zegoelairuditu zitzaion Lopetegi gazteari. Joera antikleri-kala ere bazuela argitu du Elosegik, baina ez zela“ateo militantea”. 1911n zinegotzi egin zuten, etahamar urte inguru eman zituen udaletxean. Bitar-tean, negozioak ere izan zituen. Etxegintzan ibilizen, igeltseroen kontratista izan baitzen. Izan ere,Alderdi Errepublikanoa burgesa zen, neurri handibatean. Familia ideologiko asko hartzen zituenbere baitan. Baina jatorri burgesaren ezaugarriakonpartitzen zuten gehienek. “Ez zuten klase bo-rroka edo gizarte ereduaren aldaketa planteat-zen”, argitu du Elosegik.

1910eko hamarkadan hasi zen Lopetegi errepu-blikanoen aldeko bertsogintzan. Batez ere, aldiz-kari errepublikanoetan publikatu zituen bertsoak.Mitinetan ere ibili zen. 1923an, ordea, Primo deRivera militarrak estatu kolpea eman eta dikta-dura ezarri zuen. Garai hartan, Lopetegi bertsola-riaren joera aldatu egin zen, errepresioaren etazentsuraren ondorioz, noski. Herriko giroari bu-ruzko bertsoak dira gorde direnak. Irunen bizi zenLopetegi, eta ez zen herriz-herri ibili, garaiko bestebertsolari batzuen moduan. 1930ean, diktadura-ren azkenetan hasi zen berriro errepublikaren

alde bertsotan. 55 urteko gizona zen ordurako, etazortzi seme-alaba zituen, 20 urterekin ezkondubaitzen, Gillerma Bengoetxearekin.

Errepublikaren aldarrikapenaren bezperan ospatuzituen Lopetegik 56 urteak, 1931ko apirilaren13an. Errepublika zaintzearen eta sendotzearenaldeko mezua zabaldu zuen hurrengo urteetan.Batez ere Irungo prentsa errepublikanoan argita-ratu zituen bertsoak, La Fronteran edo Irun Repu-blicanon, esaterako. Elosegik azpimarratu dukezka handia zuela: “Bazekien errepublika osoahula zela, eta botako zuten beldur bizi izan zen”.1936an iritsi zen estatu kolpea, eta ondorengogerra. 61 urte zituen ordurako, hortaz, ez zuenfrontean parte hartu. Seme bat ordea, Erlaitzengaldu zuen. Irailaren 3an ihes egin zuen LopetegikHendaiara, familiarekin. Erbestean bertsotan hasizen berriro. “Garai hartakoak dira bertsorik indart-suenak eta sentituenak”, nabarmendu du Elose-gik.

Sei urte eman zituen errefuxiatu gisa, eta 1942anhil zen, Nafarroa Behereko Arrueta-Sarrikota he-rrian. Ezin izan zuen sekula jaioterrira bueltatu.Gainera, agintari frankistek Lopetegi hil zela jakinzuten momentuan, senideei 125.000 pezetakoisuna ezarri zieten, “erantzukizun politikoengatik”.Santiago kaleko etxea, eta egungo Sarjia kaleanzegoen beste bat saldu behar izan zituzten or-daintzeko.

Zer dela eta isilpean?Ahanzturaren itzalean egon da Joxe Mari Lopetegi ha-markadetan zehar. Frankismoaren eragina kontuanhartzekoa da, jakina. Baina bitxia da, adibidez, AntonioZabala euskaltzain eta herri-literaturaren ikerlariakharen inguruko ezertxo ere argitaratu ez izana. Bertso-lariei buruzko hamarnaka liburu idatzi zituen, Lopete-giren inguruko erreferentziarik, aitzitik, ez zuen egin.Ezagutzen zuela ziurtatu du Joxan Elosegik, Txirritak Lo-petegiren erretratu “ederra” egin zuelako, 1931n, Bert-solaria aldizkarian. Hortaz, Lopetegiren lanaezkutatzeko arrazoi ideologikoak egon litezkeela iradokidu Elosegik.Bestalde, errepublikaren aldeko mugimenduek eta el-karteek Lopetegiren inguruko aipamenik egin ez izanaere deitoratu du Joxan Elosegik, haren bertsoek “ezinhobeto” irudikatzen dutelako garaiko errepublikanobaten pentsaera. Kasu horretan, arrazoiak linguistikoakdirela uste du ikerlariak: “Euskaraz idatziaz direnez, ba-dirudi bertsoek ez dutela baliorik”. Lopetegik pairatuduen bazterketa gainditzeko, bultzada irundarrek emanbehar dutela aldarrikatu du Elosegik. Txingudi BertsoEskola bere ekarpena egiten ari da. Hitzaldia antolatudu, Wikipediako Joxe Mari Lopetegi sarrera osatu du,eta ekainerako jaialdi bat antolatzen ari da, hiriko bestezenbait eragilerekin batera.

Page 6: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

6

BAKAILAOA DASTA EZAZU

“Palestinarren egune-roko gogorraren ikuspegietako batazaleratu nahi dut”

Ezinbesteko baliabidea da ura, mundu guztian. Zer esa-nik ez, nekazaritza jarduera ekonomiko nagusi duen lu-rralde batean. Hori dela eta, uraren eskasiak ondoriolarriak izan ditzake nekazarien bizimoduan. Horixe daPalestinako nekazariek bizi duten egoera, ezezaguna jendeaskorentzat. Aitor Txabarri kazetari irundarrak gaia lan-duko duen dokumentala osatu nahi du. Israelen okupa-zioak Palestinako uraren eskasian duen eraginaazaleratzeko asmoa duela baieztatu du. Maiatzaren 16anhartuko du hegazkina, eta hamar egunez egongo da Pa-lestinan, dokumentalerako elkarrizketak egiteko helbu-ruarekin. Gobernuz kanpoko erakundeen babesa du,baina bakarrik ekingo dio abenturari.

Aitor Txabarri

Page 7: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

Zein ibilbide egin duzu, kazetari gisa, fre-elance moduan lan egitera jauzi egin au-rretik?EHUn Kazetaritza ikasi nuen, eta MasterraBartzelonako Unibertsitate Autonomoan,gatazka armatuei, bakeari eta mugimendusozialei buruz. Euskal Herrian, praktikakRadio Donostin egin ni-tuen. Bartzelonan,Centre Delas gobernuzkanpoko erakundean,komunikazio arloanibili nintzen lanean.

Atzerriko zure lehen esperientzia izangoda Palestinakoa. Nola hartu duzu eraba-kia?Lagun bat ere Palestinan izan zen, urare-kin zer ikusia zuen lan bat egiten. Artikulupila bat bidali zizkidan, gaia interesgarriairuditu zitzaidan, eta aurrera egitea era-baki nuen. Dokumentazio lan handia egindut, artikuluak irakurriz etab. Gainera,GKE ezberdinekin harremanetan jarri naiz.Babesa eta aholkularitza jaso ditut, Mun-dubat elkartearen eta Antxeta Irratiarenbidez. Ramallah-n beste GKE baten ba-

besa izango dut. Nire zain izango ditutbertan.

Nolakoa izan da bidaiaren prestaketa?Luzea eta gogorra. Okerrena, agirien tra-miteak izan dira. Enbaxadarekin harrema-netan egon naiz hilabetetan. Nik Gazansartzeko asmoa nuen, baina ezinezkoa

izango da azke-nean. Horregatik,alde batera utzidut ideia, eta Zis-jordanian egingo

dut erreportajea. Traba pila bat jarri diz-kidaten arren, ahalegin handien ondoren,lortu dut Zisjordanian sartzeko baimenaemango didan agiria.

Zer nolako erreportajea egin nahi duzu?Palestinarren eguneroko gogorraren ikus-pegietako bat azaleratu nahi dut. Lurraldenekazaria da Palestina, batez ere. Baina Is-raelek ez du ura lurralde palestinarrerairisten uzten. Ondorioz, zailtasun handiakdituzte lurra lantzeko. Palestinarren egu-neroko bizitza ikaragarri konplikatzenduen aspektuetako bat da.

Zein iturrirengana joko duzu?Hiru multzotan banatu daitezke. Batetik,bertako nekazariekin hitz egingo dut. Bes-tetik, Palestinan lan egiten duten GKEekin,gaiarekin lotuta aurrera eramaten dituz-ten ekimenei buruz. Azkenik, ikuspegi ins-tituzionala ere lortzen saiatuko naiz.Palestinako eta Israelgo agintari batzuekinhitz egiteko aukera izango dudala ustedut.

Zein formatutan bilduko dituzu elkarriz-keta horiek?Bideoan. Ideia da ordu erdiko edo berro-gei minutuko dokumental labur bat egi-tea. Baina bertan nagoela aprobetxatuta,zer edo zer idazten eresaiatuko naiz. Ahalik etamaterial gehien biltzea danire asmoa. Hamar egunbesterik ez ditut pasako Pa-lestinan. Beraz, lanean emango ditut egu-nak, eta goitik behera programatutaedukiko ditut gainera. Muntaketa eta bes-telako lanak bueltan egingo ditut, Irunen.

Uste duzu trabak edukiko dituzula mate-

rial guzti hori Palestinatik ateratzeko?Seguru. Esan didatenez, behintzat, osozaila da materiala handik ateratzea. Erre-gistro zorrotzak pasa behar dira. Hori delaeta, nire ideia da egunero-egunero mate-rial guztia internet sarera igotzea. Behar-bada gero ez dut arazorik edukiko. Bainabadaezpada, hobe prebentzio neurriakhartzen baldin baditut.

Aurreikusi al duzu dokumentala non edonola argitaratuko duzun?Alde batetik, Bartzelonako UnibertsitateAutonomoaren bidez. Mundubat elkarte-aren eta Antxeta Irratiaren bidez ere bai.Bestalde, 5W aldizkariarekin harremane-tan nabil, eta badirudi haiekin argitarat-zeko aukeraren bat egon daitekeela. Niriinteresatzen zaidana da jendeak doku-mentala ahalik eta leku gehienetan ikusiahal izatea.

Aurrerago atzerriko gatazketan lan egitenjarraitu nahiko zenuke?Bai, horretan espezializatu naiz, eta lanhori egin nahi nuke. Bidaia honen ondo-ren, Greziaren eta Mazedoniaren artekomugara joatea pentsatu dut, errefuxia-tuen gaiari buruz beste erreportaje bategitera. Eta aurrerago, Venezuelara joa-teko ideia dut, Bartzelonan ezagututakobeste hiru lagunekin.

Nola finantzatuko dituzu bidaia guzti ho-riek?Lehenengo bidaia honetan, unibertsitate-aren laguntza txiki bat jaso dut. Baina gai-nerakoan, nire inbertsioa egin behar izandut. Masterrean askotan azaldu izan di-gute, garai batean hedabide gehienek zu-tela nazioarteko atal bat, eta kazetariakatzerriko informazioa biltzera bidaltzen zi-tuztela. Gaur egun, atzerrian dabiltzanguztiak freelance-ak dira. TV3ko kazetaribatek kontatu zigun Ukrainan egon ze-nean, bera zela lantaldean zegoen kazetaribakarra.

Prest zaude freelance gisa aritzeko?Bai, niri oso interesgarria iruditzen zait.Argi dago asko arriskatu behar dela, diruaaurreratu behar delako. Gakoa da aldez

aurretik hedabidee-kin adostea zer argi-taratuko dizuten,eta zeren truke. He-dabide askorekin

lan egin behar izaten da. Egia da orain gaz-tea naizela, eta energia eta gogoa ditu-dala. Aurrerago ez dakit zer gertatukoden. Baina momentuz oso animatutanago, proiektu asko ditut buruan.

7

“Israelek ez du ura lurralde pa-lestinarrera iristen uzten”

“Erregistro zorrotzak pasabehar dira”

Page 8: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

Estatuko Lehen Mailan lehiatzenari dira Super Amara BATeko bi tal-deak. Hiru jardunaldi izango di-tuzte guztira, eta lehenengoanparte hartu dute dagoeneko. Api-rilaren 30ean izan da, DurangonBATeko neskentzat, eta HuescakoMonzonen, mutilentzat. Kontrakohelburuekin ekin diote taldeek li-gari. Neskak igoera lortzetik gertuizan ziren iaz, eta aurten ere, Oho-rezko Mailan aritzeko txartela lort-zen ahaleginduko dira. Mutilek,aldiz, nahikoa lan izango dute mai-lari eustearekin.

Aurreikuspenak bete dituzte lehenjardunaldian. Neskek Durangokolehia irabazi dute, uste baino aban-taila handiagoarekin, gainera. Za-lantza batzuk zituzten, arrazoiezberdinengatik. “Zenbait hutsunegenituen, lesioen eta ikasketen on-dorioz”, azaldu du Teresa Zara-güeta atletak. Aurkarien mailaazpimarratu du, bestalde, IbonMuñoz kirol zuzendariak: “BizkaikoBidezabal taldea, batez ere, in-dartsu dabil”. Durangoko jardunal-dian, ordea, 28 puntuko abantailalortu zuen BATek Bidezabalekiko.Nagusi izan ziren bidasoarrak.Hamar proba irabazi zituzten, zazpibigarren postu eta lau hirugarrenlortu zituzten. Erregulartasuna izanzen BATeko nesken arma.

Garaipen handia izan zen neskent-zat, batez ere, oso talde gaztea du-tela kontuan hartuta. 32 neska izanziren parte hartzaileak. Horietatik,senior mailakoak, sei besterik ez.Promesa mailako bost, zortzi ju-nior, hamaika jubenil eta bi kadetearitu ziren BATeko taldean. Neskenadina kontuan hartuta, taldean“urduritasuna” hedatzea arruntadela adierazi du Muñozek. Halaere, igoeraren helburuak presiorikeragiten ez diela baieztatu du Za-ragüetak. “Ilusio handia dugu”,erantsi du. Haurtzaro, Lasarte-Oria, Portugalete eta La Blancatalde filialetako atleten laguntzaizan dute lehen jardunaldian.

Lehen postuari esker, bigarren jar-dunaldia “trantsiziokoa” izangodela argitu du Ibon Muñozek.Maiatzaren 21ean jokatuko dutejardunaldi hori. Hirugarrenean,ekainaren 11n, Ohorezko Mailaraigotzeko lehian izango dira SuperAmara BATeko neskak. Lehen bijardunaldietan ez bezala, proba ba-koitzeko atleta bakarrak parte har-tuko du orduan. “Joan den urteangertu izan genuen, baina uste dutaurten igoera lortzeko moduanegongo garela”, baieztatu du Zara-güetak. Ohorezko Mailara igotzeakez ditu klubeko arduradunak itsut-zen. Hala ere, neskentzat “espe-rientzia ederra” izango litzatekeelauste du Ibon Muñozek. Teresa Za-ragüetak berretsi du: “Maila horre-tan lehiatu ahal izatea ikaragarriaizango litzateke”.

Taldea osatzeko zailtasunakLaugarrenak izan dira Super AmaraBATeko mutilak ligako lehen jardu-naldian, Monzonen (Huesca). Taldebakarra ere ezin izan dute gainditu.Ondorioz, bigarren jardunaldianahalik eta maila onena ematensaiatuko dira, baina hirugarrenean,ekainaren 11n, jaitsiera ekiditekolehian izango dira, nolanahi ere.Nesken taldean hutsuneak izanbaldin badituzte, are handiagoaizan da atleten falta mutilenean.Min hartutako atleta batzuk, gai-nera, ez dira hurrengo jardunaldie-tan parte hartzeko moduanosatuko. “Hirugarren posturako le-hiatu nahi genuen, baina egoerahorretan, ezinezkoa izan da”,azaldu du Muñozek. Jaisteko arris-kuan izango dira mutilak ekainaren11n, baina ez dute uste larri ibilikodirenik. “Proba bakoitzeko atletabakarrarekin, lehiakorrak izan gai-tezke”.

Ligako lehen bi jardunaldietan,bina atleta behar izaten dituzte tal-deek proba bakoitzeko. Tamainahorretako taldeak osatzeko zailta-sunak izaten dituzte. “Masa handiabehar izaten da. Indarrez datozen

gazteak, eta atletismoan jarrait-zeko ilusioa duten helduak erebai”, adierazi du Ibon Muñozek.Azken horientzat, liga da entrenat-zen eta lehiatzen segitzera animat-zeko motibazioa ematen diena.Mikel Ruiz Lasak azaldu du: “Talde-ari ekarpena egin ahal izateak nor-beraren lana baloratzeko balio du.Horregatik, ligarik egongo ez balitz,senior mailan gabiltzan gehienokez genuke entrenatzen jarraituko”.

Klubeko beteranoak eta gaztetxoaknahastuta egoten dira taldean. Ho-rrek giro ederra sortzen duela ai-patu du Ruiz Lasak: “Probabakoitzeko bi gaudenez, behar-bada klubeko gaztetxo bat egokit-zen zaizu ondoan. Ederra da elkaranimatzea eta laguntzea”. Bes-talde, banakako Espainiako Txapel-ketetara joateko aukerarik ezduten atletentzat, maila horretakolehiaketetan parte hartzeko aukerabakarra da liga. “Bidaiatzea eta tal-deko giroa bizitzea esperientzia po-litak dira”, adierazi du Gorka Sotok.Talde filialen laguntza jasotzen duBATek, halabeharrez, ligarako.Dena den, klubeko atleten ilusioarieusteko hasi ziren ligan parte hart-zen. Ibon Muñozek argi utzi duhaien baliabideekin lehiatzeko gaiez direnean, liga alde batera utzikodutela.

Horregatik, nesken taldeak Oho-rezko Mailan “ikaragarri” sufritukolukeela uste du Muñozek: “Mailarieusteko borrokatzea oso ezberdinaizango litzateke”. Era berean,azaldu du babesle handi bat atejoka etorri ezean, klubarentzakoonura handirik ez zuela suposa-tuko: “Bidasoa Atletiko TaldeaOhorezko Mailan egon dela esanahal izango genuke, besterik ez”.Hala ere, Teresa Zaragüetaren etabere taldekideen ilusioa aintzathartuta, ahaleginak merezi izangoduela esan daiteke.

k i r o l a k8

Ohorezko Mailara bideanIgoera lortzeko helburuarekin ekin diote Super Amara BATeko neskek 2016ko ligari

Indarrez hasi dira Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko neskak EstatukoLehen Mailako Ligan. Aurreneko jardunaldia irabazi dute, eta OhorezkoMailara igotzeko lehian izango dira ekainean. Mutilek, ordea, ezin izandute azken postua ekidin. Hortaz, mailari eusteko borrokatu beharko duteazken jardunaldian. Nolanahi ere, bi taldeetako kide gehienentzat, urtekohitzordu nagusiak dira ligako jardunaldiak. Sasoi betean iristen ahalegint-zen dira, klubari ahal bezain besteko ekarpena egiteko.

Olatz Zabala, Nerea Sarriegi, Nekane Soria eta Gaurko Andreak elkarteko Irene Kastezubi.

Lehen Mailari eusteko lana izango dute mutilek

Atletismoa eta askoz gehiago, udaranUdako kirol ikastaroak eskainiko ditu SuperAmara Bidasoa Atletiko Taldeak. Atletismo Uda-lekuak izeneko ekimena antolatu du, SingularIñigo Lavado jatetxearekin eta Irungo Udalarekinelkarlanean. Uztailan eta abuztuan egingo di-tuzte udalekuak, 5 eta 16 urte arteko haurrei etagaztetxoei zuzenduta. Aste baterako edo gehia-gorako izena eman ahal izango du bakoitzak.Bazkaririk gabeko aukerak 80 euro balioko duaste bakoitzeko, eta Singular Iñigo Lavado jatet-xean bazkaria eskaintzen duenak 120 euro.www.atletismobat.com web gunean eman dai-teke izena.

%10eko beherapenak eskainiko ditu BATek, on-dorengo kasuetan: maiatzaren 31 baino lehenizena ematen dutenei, anai-arrebak apuntatzendituztenei, klubeko bazkideei, 2016an atletismoeskolako ikasle izan direnei eta bi asterako edogehiagorako izena ematen dutenei. “Kamisetaeta motxila emango diegu denei”, gogorarazi duGorka Sotok. Jarduerarekin “kontent” daudelabaieztatu du Ibon Muñozek: “Urtero inkestakegiten ditugu iritziak eta iradokizunak jasotzeko,eskaintza hobetzeko asmoz”.

Page 9: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

Bigarren tokian amaitu zuen liga Erroibidek, eta play off-a antolatzeko aukera lortu zuen horrela. Baina maiatza-ren 14an Bidasoa eskubaloi taldeak Artalekun jokatzenzuenez, Irundik kanpo antolatu behar izan zuen fasea.Donostiako Tecnun-en aritu ziren taldeak, hain zuzen ere.Argi hitz egin du Gonzalo Martínez entrenatzaileak, gaia-ren inguruan: “Pistak eragina izan du. Artalekun denbo-raldi osoan zehar entrenatzen eta jokatzen dugu. Handikatera behar izatea eragozpena izan da”. Dena den, Erroi-bide bigarren sailkatua zenez, bosgarrenaren kontra arituzen, lehen finalerdian. Ordiziako Goierri-Verkol mendeanhartuta, hurrengo egunean finala jokatzeko helburuazuen Erroibidek. Hasieratik agerian gelditu zen, hala ere,lan zaila izango zutela irundarrek.

Hasiera bizi-bizia izan zuen norgehiagokak. Goierritarrekizan zituzten lehen abantailak, baina Erroibidek aginteaeskuratu zuen beranduago. 12-9ko abantaila ere hartuzuten irundarrek. Ondoren, erabateko hondamendia

iritsi zen. Lehen laurdenaren amaieran, eta bigarrenarenhasieran, lehiatik kanpo utzi zuen Ordiziak Erroibide. 18-0eko partzialarekin, 12-27ra ihes egin zuen. Defentsansendo aritu ziren goierritarrak, eta joko sinple bezain era-ginkorra erakutsi zuten erasoan. Erroibide “trabatuta”ibili zela onartu zuen Bearn Lartiguek: “Ez genuen aurka-ria gelditzeko modua topatzen”. 21-35eko emaitza adie-razgarriarekin iritsi zen atsedenaldia.

Nahi eta ezinErreakzio handia behar zuen Erroibidek hirugarren laur-denean, eta intentzio horrekin irten zen. Intentsitate han-diarekin aritu zen lehen minutuetan, eta abantailamurriztea lortu zuen. Laurdena amaitzerako, ordea, ha-mabiko abantaila zuen berriro Ordiziak (38-50). Azkenlaurdenean ezinean aritu zen Erroibide. Aurkariak erosoeutsi zion aldeari, estualdi handirik pasa gabe. Irundarrakordea, presaka ibili ziren, eta erabaki okerrak hartu zituz-ten behin baino gehiagotan. “Nekeak eragina izan zuela

uste dut”, adierazi du Amaury Martínezek. Bigarren laur-deneko zama handiegia zela azaldu du entrenatzaileak:“Desabantaila murriztuz joan ginen, eta bost punturahurbildu ginen. Baina urrunegi zeuden”.

52-64 galdu zuen azkenean Erroibidek, ligako sailkape-neko bosgarrenaren kontra. “Lauko finalak horrelakoakdira. Edonoren aurka irabazi edo galdu dezakezu”, nabar-mendu du Gonzalo Martinezek. Denboraldiaren amaieratristea izan den arren,balorazio baikorra egin du BearnLartiguek: “Egun hauetan zapore garratza izango dugu,baina pasatzen denean, denboraldiarekin pozik egon gai-tezkeela iruditzen zait”.

Filialaren igoeraSenior mailako bigarren taldeak, Don Jabugo EnsancheErroibidek, Gipuzkoako Lehen Mailara igotzea lortu du.Bigarren izan da ligan, eta Viento Sur taldea menderatudu mailaz igotzeko kanporaketan.

k i r o l a k 9

“Nekeak eragina izan zuelauste dut”

Amaury Martínez, jokalaria

Denboraldi ona osatu du Erroibide Saskibaloi Elkarteko gi-zonezkoen talde nagusiak. Azken urteotako onena. Bigarrenizan da Estatuko Bigarren Mailako multzoan, eta Lehen Mai-lara igotzeko lehian parte hartu du. Erregularra izan da den-boraldiaren zatirik handienean, baina norgehiagokaerabakigarrietan, huts egin du. “Partida garrantzitsuetan pre-sioak eragina izan du”, aitortu du Bearn Lartigue jokalariak.Apirilaren 17an, Askatuak liderraren huts egitearen ondoren,zuzenean igotzeko aukera ematen duen lehen postuan kokat-zeko abagunea izan zuen Cárnicas San Marcial-Erroibidek.59-64 galdu zuen, ordea, Tecnun taldearen kontra, Artalekun.

“Denboraldiarekin pozik egongaitezkeela iruditzen zait”

Bearn Lartigue, jokalaria

Igoera faseko finalerdia galdu du Erroibidek, ligan bigarren izan ondoren

“Artalekutik atera behar izateaeragozpena izan da”Gonzalo Martínez, entrenatzailea

Une erabakigarrian, kale

Page 10: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

10

Dunboako anbulatorioaren pareko lanekforma hartu dute, eta eraikinaren erabile-raren berri ere izaten ari dira, pixkanaka,herritarrak. Esaterako, lurpean daudenaparkalekuak era-biltzen ari dira,jada, inguruko bizi-lagunak. Martxoan,bertan kokatutakoBM supermerka-tuak ateak ireki zi-tuen. 2.105m²koazalera hartzen du,eta bezeroentzakoaparkaleku propioadu. Erabilera ko-mertzialerako lokal gehiago ere badaude,maizter berrien zain. Gainerako ekipa-mendua atontzeko azken lanetan ari dirabeharginak, eta udalaren aurreikuspenenarabera, udarako egongo da prest.

Espazioaren erdia kudeatuko du IrungoUdalak, 3.607m², guztira. Hamaika elkarteizango dira, printzipioz, ekipamenduarenerabiltzaile nagusi. Bigarren solairuan, sei

bulego txiki (18-21m²artekoak), bulego er-tain bat (28m²) etalau handi (33-45m²)egongo dira. Lehensolairuan, balio anit-zeko eta erabilerapartekatuko areto ko-munak egongo dira,erabiltzaile diren el-karteen esku. Behekosolairuan erakusketa

gela eta auzoko bizilagunen jarduereta-rako aretoak egongo dira.

Ekipamendu publikoaren erabiltzaileizango diren elkarteen izenik ez du eman,oraingoz, Irungo Udalak. Horiek zehazteko

lanean ari direla azaldu du Pedro AlegreHiritarren Informazioa eta Parte Hartzeaarloko ordezkariak. Erabilera Planaren iriz-pideak jarraitu dituztela baieztatu du. Bes-teak beste: lekualdatzen diren elkarteekgutxienez bost urteko ibilbidea izatea, pu-blikoarekiko arreta lantzen duten elkar-teak eta arlo sozialarekin, kulturalarekineta parte hartzearekin harremana dute-nak lehenestea, eta haien jarduera espa-ziorako egokia ote den kontuan hartzea.

Irunen azken urteotan lokalak eskatu di-tuzten elkarteen kopurua handia da.Pedro Alegrek adierazi du eskaeraren zatibati erantzun ahal izango diola udalak:“Palmera-Monterora lekualdatzen direnelkarteek libratzen dituzten udal espa-zioak beste entitate batzuei eskainiko diz-kiegu”. Gaur egun, elkarte ezberdineiutzitako 50 bat lokal edo pisu ditu udalak.

Mondragon Unibertsitatearen egoitzaere hartuko duPalmera-Montero eki-pamendu publikoko1.800m² utziko dituIrungo Udalak Mondra-gon Unibertsitatearenesku. Irungo Ducoreaueraikinetik Palmera-Monterora lekualdatukodute unibertsitatearenegoitza. Si Se Puede IrunAhal Dugu Podemos-eko udal taldeakgogor salatu du erabakia, udalak lurzorupublikoa unibertsitate pribatuari “opa-ritu” diola iritzita. “Diru publikoa erabili daeraikin bat egiteko, eta eraikin horrek era-bilera pribatuak izango ditu”, azpimarratu

du Irun Ahal Duguko Miren Etxebestek.

Change.org web gunean 800 sinadurabildu ditu Irun Ahal Duguk, unibertsita-teak gizarte zentroan lekua edukitzearenaurka. Eztabaida sortu nahi izan dutelaonartu du Etxebestek: “Jendeak hitz egindezan, eta udalaren politikak eta proiek-tuak zalantzan jar ditzan nahi dugu”. Mi-guel Ángel Páez alkateordeak sinadurabilketa “errespetagarria” dela adierazi du,baina zalantzan jarri du haren balioa:“Change.org plataforma ezagutzen dut,eta Azerbaijandik Paraguayrainoko sina-durak biltzen ditu. Jakin nahi nuke zenbatirundarrek sinatu duten”.

Udal gobernuak erabakia defendatu du,Mondragon Unibertsitatea Irunen edukit-zea “estrategikoa” dela argudiatuta. “Egiada unibertsitate pribatua dela, bainaonura publikoko erakunde gisa onartuadago”, gogorarazi du Miguel Ángel Páez al-

kateordeak: “300ikasle ditu Irunen,eta unibertsitateare-kin kolaboratzenduten 250 enpresadaude. Hiriko sareasoziatiboa, enpre-sariala eta ekonomi-koa ehuntzenlaguntzen du”. En-presen Administrazio

eta Zuzendaritza, eta Lidergo Ekintzaileaeta Berrikuntza (Leinn) graduak eskaint-zen ditu Mondragon Unibertsitateak Bida-soko kanpusean. 300 ikasleekPalmera-Monteron ekingo diote hurrengoikasturteari.

Laster zabalduko dute Palmera-Montero gizarte zentroa

Barrualdea atontzen ari dira Palmera-Montero gizarte zen-troan. Aurreikuspenen arabera, udarako egongo da mart-xan. Hiriko hamaika elkarteren egoitzak hartuko dituekipamendu publikoak. Gainera, balio anitzeko aretoaketa erakusketa gelak izango ditu. Bestalde, erabilera ko-mertzialerako lokalak egongo dira, dagoeneko irekita da-goen supermerkatuarena, esaterako. Aparkalekuak eremartxan daude. Polemika sortu duen erabilera, ordea,Mondragon Unibertsitatearen egoitzarena da. 1.800m²izango ditu unibertsitateak eraikinean.

“Palmera-Monterora lekualdat-zen diren elkarteek libratzen di-tuzten udal espzioak bestebatzuei eskainiko dizkiegu”Pedro Alegre, Hiritarren Infor-mazioa eta Parte Hartzea arloko

ordezkaria

Mondragon Unibertsitatearen egoitza hartuko du eraikinak

“Diru publikoa erabili daeraikin bat egiteko, eta erai-kin horrek erabilera pribatuak

edukiko ditu”Miren Etxebeste, Irun Ahal

Duguko kidea

Page 11: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

11h a u r r e n l e i h o a

El Pilar HH

Page 12: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

gaztea12

Irungo S.R.A. andereari jasoa (1959-IV-26).(El Bidasoa, 1959-V-16)

Aldabeko

Aldabeko

Sagarraren

Adarraren

Punttaren punttan

Txoritxua zaguen kantari

Txiru-riru-ri

Txiru-riru-ri

Txiru-riru-ri

Txiru-riru-ri

Iturria: Nikolas Alzola GerdiagaEuskaraz, Irunen barrena.

Euskaraz,

Irunen

barrenaSan Vicente de Paul DBH1

Page 13: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

Gaur egun maila absolutuan aritzen den tal-dea izan zen lehiaketetara aurkezten lehena.Aduna Mitxelena da talde horretako kide, etalehiatzen hastearen arrazoien berri eman du:“Ordu gehiago sartu nahi genituen, dantzaridenbora gehiago es-kaini”. Helburu gisa le-hiaketak edukitzeakohiko entsegu orduezaparteko entrena-menduak eskatzenditu, baina gusturaaritzen dira. “Estilo gehiago landu ditzakeguhorrela, eta kanpoko jendearen master class-ak jasotzen ditugu”, argitu du Mitxelenak.

Denborarekin taldeak gehituz joan dira, etagaur egun, lehiaketetan aritzen diren zortzitalde ditu Pauso-K akademiak. Kategoria guz-tietan dituzte ordezkariak. 7-8 urte inguru-koak dira txikienak,eta Premium izenekobeteranoen katego-rian aritzen dira hel-duenak. Bestetaldeetan dabiltzanneska-mutilen gurasoak dira gehienak. “Lehia-ketetara ikusle gisa joaten ziren, eta probat-zeko gogoa sartu zitzaien. Hasiberriek direnarren, oso ondo dabiltza”, azaldu du AdunaMitxelenak.

Dantzatzera animatu edo ez, gurasoen inpli-kazioa beharrezkoa izaten da dantza lehiake-tetan aritzeko. Otsailean hasten dadenboraldia, eta ekainera arte ia astebururoizaten dituzte lehiaketak. Urrun samar joanbehar izaten dute batzuetan, eta lehiaketakgoizean-goiz hasten baldin badira, gaua erekanpoan pasa behar iza-ten dute. Gainera, izen-emateak etaikusleentzako sarrerakgarestiak izaten dira.Hori dela eta, denbora eskaintzeaz gainera,gurasoek ahalegin ekonomikoa ere egin beharizaten dutela onartu du Mitxelenak.

Gurasoen babesaz gainera, noski, ezinbeste-koa da haurren interesa. Aduna Mitxelenak

baieztatu du “segituan” antzematen zaielahaurrei dantzari denbora gehiago eskaini nahidioten edo ez: “Interes horren arabera osat-zen ditugu lehiaketetako taldeak”. Hip hop-alantzen dute taldeek orokorrean, eta estilo ho-

rren baitako aldaerak jo-rratzen dituztekoreografietan. Otsaileanhasten dira lehiaketak,baina urrian ekiten dietekoreografien prestaketarieta lanketari. “Hilabete-

tan lokalean landutakoa aurkezten dugu, gero,lehiaketetan”, adierazi du Mitxelenak.

Txoko Kids taldearen ilusioaTalde gazteenaren entrenatzailea da AdunaMitxelena. 7-8 urte inguruko haurrak dira, etaTxoko Kids izenarekin ari dira lehiatzen. Biga-rren urtea dute taldearekin. Argi utzi dute oso

gustura dabiltzala. “Telebis-tan ikusten nuen dantza, etahorregatik apuntatu nint-zen”, azaldu du Nabilek.Mutil bakarra da taldean.Mitxelenak onartu du gero

eta mutil gehiago ikusten diren arren, oraindikere neskak askoz gehiago direla. “Sariak ema-ten dituzten momentua gustatzen zaigu”, ai-patu du Nabilek, taldekideen irriak eraginez.“Urduri jartzen gara”, aitortu du, hala ere, Aia-lak.

Apirilaren 30ean bigarren izan dira BilbokoEuskaldunan egin duten D'Zanp txapelketan.Tuteran eta Santanderren irabazi dute, lehe-nago. Gainera, datorren urtean EspainiakoTxapelketan parte hartzeko txartela eskuratudute. Bartzelonan izango da. “Lehiaketa bat-

zuk oso urrun izaten dira,beste batzuk hurbilago”,nabarmendu du Aialak.Aduna Mitxelena entre-natzaileak onartu du le-

hiaketei esker “esperientzia ederrak” bizitzenari direla haurrak. “Baina irabazten ez baldinbadugu, ez da ezer gertatzen”, gogorarazi diehaurrei. Baiezkoa egin dute denek, zintzo.

13gaztea

MOTA GUZTIETAKO LAN ETA KONPONKETAK ETXETAN

NAHIZ DENDETAN

a Arotzeriaa Margolanaka Zaharberritze

lanak

a Lorategiaka Iturgintza

DAVID: 655 70 98 93

a Sarrailaka Elektrizitateaa Instalazio zein

muntaketak

aGarbiketa bereziaketa abar

“Haurren interesaren arabera sort-zen ditugu lehiaketetako taldeak”Aduna Mitxelena, entrenatzailea

eta dantzaria

“Sariak ematen dituzten mo-mentua gustatzen zaigu”

Nabil

Dantzak harrapatutaAisialdiko jarduera da dantza, haur eta gazte askorent-zat. Astean bi orduz joaten dira klaseetara, lagunekinondo pasatzeko eta ariketa fisikoa egiteko asmoz.Beste batzuek, ordea, denbora gehiago eskaini nahiizaten diote, koreografiak prestatu eta lehiaketetanparte hartzeko. Pauso-K dantza akademia duela seiurte hasi zen lehiaketetako taldeak prestatzen. Gauregun zortzi talde dira, adin ezberdinetakoak. Dantzadenboraldian bete-betean murgilduta daude orain.

Lehiaketetan aritzen diren taldeak ditu Pauso-K akademiak

“Urduri jartzen gara”Aiala

Txoko Kids, txikienen taldea.

Black Label, gurasoen taldea.

Page 14: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

AZTERKETAK!!!!!!!!! IKAS-KETA GELAK ORDUTEGIALUZATZEN DU

Azterketa garaia heltzear delaeta, maiatzaren 14tik ekaina-ren 26ra bitartean CBA Liburu-tegiak bere ikasketa gelarenordutegia zabalduko du.

Ordutegia: - Astelehenetik ostiralera: 9:00- 20:00.- Larunbatak: 9:000 - 13:00 /15:00 - 20:00.- Igandeak: 9:00 - 13:00.

Gainontzeko zerbitzuek ohikoordutegiarekin jarraituko dute.

AISIALDIKO BEGIRALE BATBEHAR DAAdiskidetuak elkarteak aisial-diko monitore bat behar duudaleku ireki baterako, 2016kouztailean.

Baldintzak:- Aisialdi titulua izatea.- Elebiduna izatea (euskara-gaztelania).

Eta zure aisialdi begirale titu-lua lortzeko praktikak beharbadituzu,praktiketako 2 moni-tore ere behar dituzte.

Bidal ezazu CV-a helbide ho-netara: adisk [email protected]

SOROSPEN ETA LEHEN LA-GUNTZARAKO IKASTAROAIRUNEN

Datak: ekainaren 13tik 24ra.

Ordutegia: 17:30etatik 21:30etara, astelehenetik ostiralera.

Lekua: Irungo Gurutze Go-rria (Euskal Herria hiribi-dea, 14, behea).

Prezioa: 110 €.

Izen emateak: 943 62 11 62.

Antolatzailea: Gurutze Go-rria.

414 g a z t e i n f o r

- Aurrez aurre: Irungo CBA liburutegi berrian- Telefonoz: 943 50 54 44 / 943 50 54 40 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg

- Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Gazteen Nazioarteko Mugikortasun Zerbitzua estreinatuko du Irunek

Gaztea bazara eta bidaiatu,ikasi, beste kulturak ezagutu,boluntario lana egin, hizkunt-zak ikasi edo arlo pertsona-lean garatu nahibaduzu... Nazioarteko mugi-kortasun alorrean daudenaukerak eta programak he-datzeko aukera emango duIrungo Udalak, hiriko gazteeknazioarteko esperientziakbizi ahal izan ditzaten.Bestalde, praktikak bilatzeko orientazioa ere landuko da, bai maila indibidualean eta baiikastetxeetan, eta beste herrialdeetako jardueretan parte hartzeko orientazio pertsonali-zatua emango da: ikasketak, hizkuntzak ikastea, enpresetan praktikak, lana, laneko kan-pamendu eta udalekuak, trukeak, e.a.Etor zaitez IGaztera (CBA Kultur Gunea, San Juan Harria plaza), astelehenetik oste-gunera 17:00etatik 19:30etara, eta asteartetan goizez, 10:00etatik 14:00etara.Argibide gehiago nahi izanez gero, aldez aurretik hitzordua eskatu ahal izango da postaelektroniko bidez: gazte r ia@i run .o rg . Edo 943505446 telefono zenbakira deituta.

Boluntariotza Europako BoluntariotzaZerbitzuarekin

DGT erakundeak bultza-tutako proiektu bat da.Gazteekin eta elkartee-kin alfabetatze digitalariburuzko proiektu bateanparte hartuko duzu.Gainera, Italiako, Polo-niako eta Espainiako 5boluntariok osatutakotalde batean sartzekoaukera izango duzu.Helmuga: Bukarest(Errumania).

Iraupena: 10 hilabete(2016ko uztailetik).

Norentzat: 18 eta 30urte arteko gazteentzat.

Zereginak:- Bulegoko lana erakun-dean: Web-orriaren etagizarte-sareen kudea-keta.

- Tokiko irratian lan egi-tea.

- “Noformal” klubean lan

egitea: gazteen heziketaformala ez den heziketa-ren eta aisialdiarenbidez.

- Idazketa eta nazioar-teko proiektuak zeinproiektu nazionalak ku-deatzea.

Proiektua Erasmus +Programak finantzatzendu. Ondorengoak daudebarne: bidaiak, ostatua,mantenua, mediku-ase-gurua eta patrikako diruahilero.

Informazio gehiagonahi duzu? Pasa zaitezIrungo Nazioarteko Mu-gikortasun Zerbitzutik,Irungo CBA (San Juanplaza, -1 solairua). Aste-lehenetik ostegunera17:00etatik-19:30etara /Asteartetan, 10:00etatik -14:00etara

Anima zaitez!

Page 15: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

Maiatzak 17Zer? Bertso Gaua.

Non? Amaia KZn.

Ordua? 18:00etan.

Prezioa? Doako sarrera.

Antolatzailea: GipuzkoakoBertsozaleen Elkarteak,Irungo Eskolek eta IrungoUdalak antolatua.

Maiatzak 20 - Ekainak 12Zer? Elkartasun Zumbathoia.Aurreratu elkarteak etaC.D.Bidasoak elkarlanean an-tolatua.

Non? Amaia KZn.

Ordutegia?Asteartetik larunbatera 18:00-21:00 / Igandetan eta jaiegu-netan 11:30-13.30

Prezioa? Doako sarrera.

Maiatzak 26Zer? Aurten, berriro antolatudu Bidasoa Bizirik-ek KREABidasoa topaketa. Ekitaldiarenhelburua da harremanak egi-tea, aukerak identifikatzea,beste esperientzia batzuk etaarrakasta-kasuak ezagutzea,ezagutzak zabaltzea, nazioar-tekotzea...

Non? Ficoban.

Ordua? 9:00etatik 20:00etara.

Prezioa? Doako sarrera.

Programa eta informazio ge-hiago:www.b idasoa-act i va.com

2 a i s i aa 15

SAN ISIDRO JAIAK - LANDETXA AUZOA

Maiatzak 20- 17:30: 12-17 urte artekonerabeentzako ekintzakfrontoian: Pin Pong txa-pelketa, alpargata giltza-tako tailerra, Slack-Lineeta DJ-a. (Martindoze-nea Gaztelekua) - 19:00: "El mercado delarte" antzerki-lana TGo-rrieta taldearen eskutikAEan. - 20:00: Pintxo potea au-zoko tabernetan etatxosnan. - 22:00: Antxeta Irratia-15 urte uhinak orrazten.Kontzertuak: Luz dePutas eta talde sorpresa.(Antxeta Irratia)Maiatzak 21

- 10:00: XXXVII. Plater ti-roketa Arkalen. (HegaztiElkartea). - 10:30: Aldibereko xakepartidak frontoian. (Lan-detxako Xake Eskola etaMarlaxka Kluba). - 12:00: Helduentzakoxake txapelketa fron-toian. (Landetxako XakeEskola eta MarlaxkaKluba). - 14:00: Bazkaria eta saribanaketa Hegazti Elkar-tean (Hegazti Elkartea). - 17:00: Parkour erakus-taldia auzoan zehar,frontoitik hasita. - 17:00: Musika etadantza erakustaldia fron-toian, Elatzeta ikastet-xeko ikasleen eskutik:Musika, gimnasia erritmi-koa eta gaur egungodantza (Elatzeta IGE). - 17:30: Disney pertso-naien bisita Taberna Be-

rrian. (Taberna Berria) - 18:30: 9 eta 15 urte bi-tarteko haurrentzakoquad zirkuitua frontoian. - 19:00: SupernovaNoise taldearen kontzer-tua Taberna Berrian. (Ta-berna Berria) - 19:00: Photocall Disneypertsonaiekin, Espineteeta Don Pimponekin,frontoian. - 20:00: Urdaiazpiko eba-kitzailea Taberna Be-rrian. (Taberna Berria) - 21:15: Suzko malaba-reen erakustaldia Ar-miarma Compagniereneskutik frontoian. - 22:00: Kontzertuakfrontoian: Sangre deMono, Son de Rue etaMountain Sound.

Maiatzak 22- 10:30: Master Chef Ju-nior 7-15 urte bitartekohaurrentzat frontoian.Lehenagotik eman izenaAE-an. (Gazte-Landetxaeta Elatzetako GurasoenElkartea).- 17:00: Ekintzen erakus-taldia frontoian: ·Karatea, Furikazan Dojotaldearen eskutik. ·Capoeira Tribo taldea-ren eskutik. ·Afrikar dantzak Arexivutaldearen eskutik. ·Sabel dantza Lubna-reneskutik. ·Zumba Ainhoaren esku-tik.

Page 16: Irunero · egiteko, hiriko lehen TAO gune zuria jarriko du udalak inguru horretan. 25 aparkaleku kenduko ditu Cipriano Larrañagan, baina bizilagunentzako plazak jarriko ditu Jacobo

Giro atsegina eta kalitatezko produktuak Don Jabugon. Hurbil zaitez eta dasta itzazu gure urdaiazpikoa, pintxoaketa plater konbinatuak.

Tel: 943 020 624Zabaltza plaza, 8