Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 235. zk. Bigarren aroa Abuztuak 15 2014 7 Baserri - Rock & Meat, etxeko hanburgesak Irungo zentroan. 8 Kirolak. Juanjo Garrantxo, atleta eta futbolaria. 10 Gastronomia. Koxk! ekimen solidarioa. 11 Haurren leihoa. Toki Alai LH. 12 Gazteen Lanak. Txingudi Ikastola BHI 14 Gazte infor 15 Kultur agenda Euskal Jira Gaztea Portugalgo eta Katalu- niako doinuek hartuko dute Euskal Jai fron- toia. Kirolak Juantxo Garrantxok Gazteen Joko Olinpiko- etan parte hartuko du.

Transcript of Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte...

Page 1: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero235. zk.Bigarren aroa

Abuztuak 152014

7 Baserri - Rock & Meat, etxeko hanburgesak Irungo zentroan.

8 Kirolak. Juanjo Garrantxo, atleta eta futbolaria.10 Gastronomia. Koxk! ekimen solidarioa.11 Haurren leihoa. Toki Alai LH.12 Gazteen Lanak. Txingudi Ikastola BHI14 Gazte infor15 Kultur agenda

Euskal JiraGazteaPortugalgo eta Katalu-niako doinuek hartukodute Euskal Jai fron-toia.

KirolakJuantxo GarrantxokGazteen Joko Olinpiko-etan parte hartuko du.

Page 2: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

2

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas [email protected]

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

Irun atzoIrun gaur

Irunen, egon badago Tximeleta Museoa.61.000 irundarron artean suertatu damitxeletazale amorratu bat; ManuelAguirresarobe da entomologoa. Ingu-mak dira bere bizitzako grina nagusia,pasio horri guztiz emana bizi da hamarurtetatik, Lapitzeko Egiluze baserrianhazi zenean deskubritu zituenetik. Ulifar-failen mundua; zerk bihurtzen ote duhain erakargarri? Hain fin, hain lirain, aldiberean izugarrizko metaformosia jasatenduen intsektuaren mundua. Askorentzatguztiz liluragarri, hainbeste artistareninspirazio iturri, euskaldunak ere de-zente sorgindu ditu maipoxak, ehunkaizen ezberdin aurki baitaitezke gureanhura izendatzeko.

Pitxita espezie ezberdinen bila, sarea es-kuan hartuta, Pirinioak alde batetik bes-tera (eta buelta) oinez egin zituen Irungomuseoko bildumaren arduradunak; izanere, Penintsula osoa eta Europako herribatzuk arakatu ditu txipilipeta espezieberriak deskubritzeko. Larretxipi kalekomuseoan Aguirresarobek bilduriko 7.000sorgimitxie ikus ditzakegu; berak harra-patutakoak europar jatorrikoak dira, gai-

nontzekoak elkartrukearen bidez lortu-takoak.

Kontua da: “krisi ekonomikoa” deritzanadela medio, bilduma honek eskatzenduen proiektu museistiko egokiagoa ber-tan behera utzi duela Udalak, nahiz eta2008an Palmera-Monteron eraikin handibat horretarako egokitu zuen. Eta penada, ze pinpilinpauxa bildumaren altxo-rrak liburua ere badauka, Manuelekberak idatzitakoa inguruotako mitxerri-kak aztertu ondoren; Erlaitz, San Mar-tzial, Landetxa eta Aiako Harrikozonaldeetan barrena aritu zen zazpi ur-tean, 400 espezieen argazkiak biltzealortu zuelarik “Mariposas del términomunicipal de Irun y plantas nutricias desus orugas” (2012, Irungo udalerriko a-tximitxiak eta beren harrak elikatzen di-tuzten landareak, autoedizioa).

Museo nola xume nahiz aberats honenbidez, atxita-mutxita baten ziklo biologi-koa ezaguturik, besteak beste, argi ge-ratu ahal zaio edonori, naturan, guztiaelkarlotuta dagoela; hau da, elikadura-katea deitzen den horretan, gugandikhain bereiziak diruditen kalaputxiek ereeragina daukatela gure bizitzan, eta gukhaienean, noski. Zintzitoil bilduma honi,udaletxearen atzekaldean egonagatik, ezlitzaioke bizkarra eman behar.

Vladimir Nabokov idazle eta entomolo-goaren obra osoan euskarazko hitz baka-rra azaltzen da, 1909.an Miarritzen ikasizuen hitza: mizerikoletea...

P.S: (Testu honetako tximeletaren izen ez-berdinak Jose Mari Mitxelenak bilduta-koak dira eta Heteropterus aldizkariaren15. zenbakian argitaratu zituen)

Oharkabeko hegaldiak

Yurre Ugarte

Sarjia parkeaatzo

Sarjia parkeagaur

IUA: 25813

Sarjia Arbelaitz jauregiaren jabegoa zen1960an Udalak erosi zuen arte. XVII. men-dean jabegoa lur eremu zabal bat zen, Bi-dasoko ihitokiraino iristen zena, bainadenboraren poderioz murriztuz joan zen,harik eta 1932an Nafarroa hiribidea eraikizen arte. Ordutik egungo azalera bera du.1933an jabeen, alegia, Olazabal familia-ren eta Udalaren arteko akordio batiesker, Urantzu pilotalekua eraikitzea era-baki zen. 1966tik aurrera parkea moldatzeko fa-seak hasi ziren, proiektuaren diseinuazNestor Basterretxea arduratu zela. Goikoargazkia 70 edo 80koen hamarkadan no-

lakoa zen agertzen da. Sarjia hitzaren esanahiari dagokionez, J.A. Loidiren aburuz sargi hitzak behenafa-rreraz ate, sarrera, sarbide esan nahi du;baina jardin hitzetik ere etor daitekeeladio, jart = baratz frantses zaharraren di-minutibotik.Luis de Uranzuk, berriz, dio sarjiña, Iruneneta Oiartzunen, zuhaitz hostotsuzko lora-tegia adierazteko erabiltzen dela. “Irundargehienentzat, ordea, sarjia Arbelaitz jau-regiko lorategia da. Duela ez urte askoJunkal kalea Sarjiazpi izenez ezagunagoazen”.

Iturria: Irungo kaleen izenak. José Monje.

Page 3: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

3

Giro paregabea Euskal Jiran2014ko Euskal Jiran dena primera atera zen

1. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako arma-rriak eraman zituzten Euskal Jirako gurdian.2. Hendaiarrek Añanako Gesaltzaren gaia au-keratu zuten. Bi neska gaztek gatza jasotzenzutela antzeztu zuten.3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egonziren. Ideia hartan oinarritu ziren Behobiko ki-deak gurdia egiterakoan.4. Partaidetza handia izan zuen 2014ko Eus-kal Jirak.

Olaizola Immobiliaria agentzia

Euskal Jira

Behobia

Hendaia

1

1 2

4

Page 4: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

4

1. Irungo Euskal Kirolak elkartekoek taloa egiteko tradizioariomenaldi bat egin zioten.2. Meakako auzo-lagunek “Txistulariak” izeneko lana prestatuzuten. Bertan, danbolina eta txistua irudikatu zituzten.3. Anaka 1881 eta Gordezan elkartekoek “Jostunak” gaiareninguruko gurdia prestatu zuten.4. Kemen Dantza Taldeak dultzaineroei omenaldi bat egin zien.5. Trikitixek, panderoek eta txarangek hiri osoan musika za-baldu zuten.

Meaka

KemenAnaka 1881-Gordezan

Euskal Kirolak

1 2

3 4

5

Page 5: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

5

Landetxa

1

Goiko argazkietan Euskal Jirako giro paregabea ikusi ahaldugu. Umeak, gazteak eta ez hain gazteak primeran pasazuten.1. Landetxako Auzo Lagunek Teileiria Lantegia irudikatuzuten aurtengo gurdian.

Page 6: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

6

1. Santiagokoen gurdia, “Behiak bazkatzen” izenekoa.2. Irungo Udalak Luis Marianoren mendeurrena ospa-tzeko gurdi bat apailatu zuen.3. Jose Luis Azkue piano-joleak eta Angel Pazos teno-reak Luis Marianoren abestiak interpretatu zituzten.4. Desfilea, Urdanibia plazako lanen ondorioz, Santia-goko Euskal Jai pilotalekuan bukatu zen. Jende pila ha-raino hurbildu zen, gozatzeko xedez. Sagardoa etasardinak izan ziren, ohi bezala, protagonistak.

Luis Mariano

Santiago

1

3

4

2

Page 7: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

Musika gustukodu Mikel Saliciok,eta zaletasun ho-rrek eraman dukontzertu akusti-koak antolatzekoproiektua presta-tzera. “Nireasmoa da neguanlokalean zuze-neko musika es-kaintzea igandearratsaldero. Har-tara, nazioartekotaldeak ekarri

nahi ditut, rock and rolla eta blues esti-lokoak, besteak beste”. Kalitatezko mu-sika entzuteko parada eskaintzea dujomuga, jada lagunen topaleku den lo-kalean.

BASERRI Rock & Meat, hanburgesa goxo eta naturalak Irungo zentroan

Hogei urte darama Mikelek lanean ostalaritzan.Bere jatetxe-taberna irekitzera deliberatu zenberriki eta ekainean proiektua gauzatu egin zenBerrotaran kalean: BASERRI Rock & Meat.“Lehenik eta behin argi neukan taberna ezber-dina izan behar zuela musikari dagokionez.Rock & rolla entzun daiteke batik bat, bainabaita fadoak, flamenkoa... jendeak eskatzenduena ere jarri ohi dut”.Musikaz goza daiteke konpainia onean; izanere, asteburuetan taberna goizaldeko ordu biakarte irekita egoten baita. “Lagunen topaleku a-tsegina izan dadila da nire asmoa”, dio MikelSaliciok. Bertan egindako hanburgesakBASERRI Rock & Meaten ezaugarririk nabar-menetakoa da Irungo zentroko lokalik handienadela; 64 pertsona eserita sartzen dira. Mahaigainean aurkituko dugunaren ezaugarririk be-hiena, barriz, dena Irunen erositako produktuezsukaldatzen dela. “Haragia, tomatea, letxuga,patatak... dena herrian erosten dugu, eta ogiajatetxean prestatzen dugu. Aurrez prestatutako

jakirik ez da erabiltzen hemen”. Etxeko espezialitatea 200 gramoko hanburge-sak dira, baita albondigak eta urdaiazpikoa ere,ezkurrez elikatutako txerriarena. Sukaldekolema Ainara Escuderok eta Nerea Gallastegikdaramate. Lantaldeak Mari Carmen Ormazaballokaleko jabearen laguntza asko eskertzen du.Prezio erakargarriakKalitatea oso kontuan hartuta, “prezio merkeakeskaintzen ditut”, azaldu du Mikelek. “Nik nahidudana da 30 euroren truke familia batek etxe-tik kanpo bazkaltzeko edo afaltzeko aukera iza-tea”. Eta orain arteko arrakastari erreparatuta,lortzen ari dela esan liteke. Patata frijituaksaltsa ezberdinez lagunduta, oilasko hegoakzein entsaladak aukeran daude. “Enkargu be-reziak ere prestatzen ditugu; esate baterako,koadrila batek edo enpresa bateko langileekbestelako menua eskatuz gero, ez dago pro-blemarik”. Gainera, laster batean zeliakoen-tzako platerak eskainiko ditu. Mikel eta bere lantaldea gogoz eta ilusioz aridira lanean. Jasotako erantzuna polita izan da.

Mikel Salicio ostalaria BASERRI Rock & Meateko sarreran.

Mikel Salicio eta Ainara Escudero sukaldaria.

Kontzertuak

Mikel Salicio ostalariak BASERRI Rock & Meat jatetxe-taberna ireki berri du, Berrotaran kalean, Irungo zentroko lokalik handiena.Hanburgesa da bertako izarra, herrian erositako produktuez egina.

Page 8: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

8

Juanjo Garrantxo“Txikitan ikasitakoa baliatzen dut

batez ere”

Txiki-txikitan hasi zen Plaiaundiko pistara hurbiltzen. Gu-rasoek alabaren entrenamendu taldea zuzentzen zuten,eta Juanjo Garrantxo alde batera eta bestera ibiltzen zen,hesiak pasatzen eta ariketa ezberdinak egiten. “Besteekentrenatzen zuten bitartean, ni haiekin jolasean ibiltzennintzen”, azaldu du Garrantxok. Arratsalde pasa egotenzen Plaiaundin, baina ia konturatu gabe atletismo irakas-penak jasotzen zituen egunero. Oinarri tekniko fina bar-neratu zuen garai hartan: “Gaur egun ez dut gehiegientrenatzen, eta txikitan ikasitakoa baliatzen dut batezere”. Gurasoek ez zuten atletismoaren mundura azkarregibideratu nahi izan. Hori dela eta, beste hainbat kirol ere

probatu zuen gazte irundarrak.

Mutil asko bezala, futbolak harrapatu zuen. Txingudi Ikas-tolan hasi zen, eskola kirolean. Real Unioneko harrobitikpasa zen, eta Realera eman zuen pausoa ondoren. Jubenilmailako atezaina da orain Garrantxo Donostiako taldean:“Nire osaba atezain izan zen, eta hortik datorkidala ustedut”. Maila handia lortu du Zubieta aldean, eta futbolmunduan aurrera egiteko gai ikusten du bere burua: “Ba-dakit zaila dela urruti iristea, baina entrenamenduari etaahaleginari esker lor dezakedala uste dut”. Hori dela eta,Realaren ateari jartzen dio gaur egun arreta handiena.Denbora asko eskatzen dio, eta bigarren mailan dauka,

beraz, atletismoa. Hobbya dela baieztatu du Juanjo Ga-rrantxok. Astean behin entrenatu du aurten, batez beste,atletismo pistan.

Atean eta hesietan, maisu

Hala ere, emaitza harrigarriak lortu ditu 2013/2014 den-boraldian. Espainiako eta Europako txapeldun izan da, ju-benil mailan. Kategoria horretako Espainiako marka hautsidu 110 metro hesietako proban (13’58’’). Gazteen Olin-piar Jokoetan parte hartuko du abuztuaren amaieran,Nanjing-en, Txinan. “Ni disfrutatzera joango naiz. Badakitondo kokatuta nagoela, baina atleta handiak egongo dirahan. Nire helburua finalean sartzea izango da”, azaldu duGarrantxok. 110 hesietako lasterketan parte hartuko du,betidanik gustuko izan duen proban. “Proba teknikoa da,eta mentalitate hotza eskatzen du. Denbora guztian kon-tzentratuta egon behar duzu”. Ama gaztetan hesietan ibiliizanak ere eragina izango zuen Juanjoren aukeran.

Aukera da, hain zuzen ere, irundarrak buruan eduki nahiez duen hitza. Badaki, hala ere, noizbait atletismoa alafutbola, bietako bat alde batera utzi beharko duela. “Mo-mentu hori iritsiko da, baina oraingoz behintzat, nahiagodut biak bateratzen jarraitzea. Futbolean zentratuta nagobatez ere, baina atletismoa gustatzen zait, eta ahal dudanbitartean aurrera egingo dut”. Momentu bakoitzarekinahal bezainbeste gozatu nahi du Juanjo Garrantxok. Ha-mazazpi urte besterik ez du, denbora dauka oraindik. Etaetorkizun oparoa aurrean.

Argazkian, Juanjo Garrantxo Plaiaundiko atletismo pistan.

k i r o l a k

Atletismoa da eguneroko gaia Garrantxo-Mendeztarren etxean. Gurasoak,Mari Carmen eta Juanjo, Espainiako txapeldun izan ziren atleta garaian. En-trenatzaile hasi ziren ondoren, alaba zaharrenak lehen urratsak eman zitue-nean. Etorkizun handiko atleta bilakatu zen Marian, oso denbora laburrean.Helduen mailako Espainiako Txapelketan brontzezko domina jantzi zuen,hamalau urte baizik ez zuelarik. Tamalez, lesioek eta osasun arazoek etenzuten Marian Garrantxoren bilakabidea. Haurra zela bizi izan zituen arreba-ren lorpenak Juanjo anaia txikiak. Haren bidea jarraitu du hamarkada bat ge-roago.

Gazteen Joko Olinpikoetan parte hartuko du Txingudi AtletismoTaldeko kirolari irundarrak

Page 9: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

9

Hemezortzi hilabetez soldata jaso gabeegon ondoren, greba mugagabean hasiziren Real Unioneko langileak uztailaren21ean. “Aurreko denboraldian zehar gre-baren aukera baztertu genuen, taldearenmartxan eragin negatiborik ez izateko”,azaldu du Angel Serrano langileen ordez-kariak. Baina behin udara iritsita lansariajaso gabe jarraitzen zutela ikusi ondoren,lan egiteari uztea erabaki zuten. Negoziazioak burututa, hainbat epeadostu dituzte langileek klubeko zuzenda-ritzarekin. Iraila iristerako, klubak langile-ekiko duen zorra guztiz kitatzea izan daplangintzaren asmoa. Real Unioneko zuzendaritzak baieztatu dulangileen eskakizunak betetzeko boronda-tea duela. Eta, oraingoz, lehenengo bi epe-mugetan hitzartutakoa ordaindu dieklubak langileei. Ondorioz, haien betebe-harretara itzuli dira. Angel Serranok argidauka zein den haien helburua: “Ez duguligaren hasierara joan den urteko egoeraberdinean iritsi nahi. Ondorio larriak izanditzake horrek Real Unionentzat”. Klubakadostutakoa betetzen duen bitartean,beraz, langileek grebaren aukera bazter-tuko dute. Itxura sendoa hartu du taldeakKirol arloan denboraldia bide onetik has-teko, beharrezkoa izango da ordainketaarazoei lehenbailehen konponbidea ema-tea. Aitor Zulaika Unioneko entrenatzaileberriak argi hitz egin zuen bere aurkezpe-naren egunean: “Uztailetik aurrera, Real

Unionen inguruan jendeak futbolaz baka-rrik hitz egin dezan nahi nuke”. Momentuz,azpeitiarraren eskakizuna ez da bete. Hein handi batean testuinguru nahasi horidela eta, Oiartzunen kokatu du aurreden-boraldiko basea Zulaikak. “Hemen gusturagaude entrenatzen, eta ondoren hankakfreskatzeko erreka daukagu. Kirol arloanzentratzeko ondo etorri zaigu”, azaldu duentrenatzaileak. Futbol saioak egiteazgain, proba fisikoak gainditu dituzte, etapadelean ere aritu dira, jarduera osagarrimodura.Arazoak arazo, 2.B mailan lehiakor izatekobermea ematen duen lantaldea daukabere esanetara Aitor Zulaikak. Azken den-boraldian Unionen aritu diren jokalarienzati handi batek Irunen segitzea erabakidu. Begi onez ikusi du albistea Zulaikak:“Jokalari beteranoak dira, kluba ondo eza-gutzen dutenak. Garrantzitsua da jokalarihoriek Real Unionen jarraitzea”. Oinarri hori edukita, etorkizun hurbilerakomarkatutako filosofia jarraitu du elkartetxuribeltzak. Realak Tena, Ibarbia, Iriondoeta Urkizu gazteak utzi dizkio Unioni. Eta,horiez gain, eskarmentu handiko jokalariakiritsi dira: Mikel Alonso eta Aritz Mujika,besteak beste. “Gosea, esperientzia eta la-saitasuna bilatu ditugu. Uste dut kontras-tea egokia dela”, azpimarratu du Zulaikak. Gazte edo beterano, gipuzkoarrak izangodira aurten jokalari txuribeltz gehienak.Kirol arloan, ekonomikoan baino argiagodauka bidea Real Unionek.

Nahastuta hasi da 2014/2015 kirol sasoia Stadium Galaldean. Azken bi urteotako ordainketa-arazo larrien ondoren, ziklo berri baten hasiera iritsiko zela pentsa zezakeen zale txuribeltzak. Baina langileen ahotsa ozen entzun da Bidasoaren ertzean, eta arazo zaharrak mahai gainean jarri ditu berriro.

Irtenbidearen bilak i r o l a k

Azken urteotako gainbehera gelditu nahi du Real Unionek arlo guztietan

Hiru argazkiotan, langileen greba, Aitor Zulaikaren aurkezpena eta RealUnioneko jokalariak.

Page 10: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

Ikastolen Elkarteak antolatzen ditueneuskararen aldeko festak oinarri har-tuta (Kilometroak, Nafarroa Oinezeta horrelakoak) elkartasuna etagastronomia eskutik helduta aurkez-ten dizkigu Koxk!-ek. Gastronomiagai hartuta, elkartasuna du helburu.Irailaren 13an biltzen den diru etababes guztia Etiopiako Wukro he-rrian Angel Olaran aita zuriarekin ba-tera burutu nahi den ZaporeakProiekturako izango da.Donostiako Intxaurrondo auzoanzehar 1.400 metro inguruko ibilbideaosatu du antolakuntzak (Gastrofestaantolakuntzaren kide da). Ibilbide ho-rretan zehar lau gune desberdin aur-kituko ditu bisitariak: Luis IrizarGunea (gune nagusia), Pedro Arregi

Gunea (euskal sukaldaritza tradizio-nalari eskainitakoa), Juan Mari ArzakGunea (euskal sukaldaritza berria ar-datz izango duena) eta Gilda Gunea(pintxoari eskainitakoa).Lau gune horietan, sukaldaritza oina-rri duten hainbat ekintza egingo diraegun osoan zehar. Euskal sukaldari-rik esanguratsuenek euren sekretuakazalduko dizkiete herritarrei; haienartean, Irungo hainbat sukaldariegongo dira. Baieztatu dutenenetakobat Danakoko David Rodriguez da.Horretaz gain, bai guneetan, bai ibil-bidean zehar, hainbat produktu gas-tronomikoren dastaketa- etasalmenta-postuak jarriko dira, jen-deak gastronomiaren onenaz goza-tzeko aukera izan dezan.

Hainbat lehiaketa ere ospatuko dira;besteak beste, Idiazabal GaztarenJuan Mari Arzak lehiaketa eta Zapo-reak I. Sari Nagusia (Pintxoaren Tu-nela). Bigarren horretanezinbestekoa izango da publikoarenparte-hartzea. Gilda Gunean zenbaittabernak eta jatetxek postuak jarrikodituzte, pintxo banarekin, eta gerojendeak aukeratuko du aurkeztutakozein pintxok merezi duen saria.Hori dugu Koxk! (Egin koxk elkarta-sunari!) elkartasun- eta gastronomia-ekimena.

Soilik falta zaigu gonbitea luzatzeairailaren 13an gerturatu eta gurekinbatera gastronomiaz goza dezazuen.Informazio gehiago: www.gastrofesta.com/koxk.On egin!

Oraitz Garciagas t ro fes ta.com

Koxk! Egin koxk elkartasunari

10

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Irailaren 13an ospatuko da lehen aldiz elkarta-suna eta gastronomia uztartzen dituen ekimenhau.Lau gune -guztiak gastronomiaren ingurukoak-,salmenta eta dastaketa postu andana, euskal su-kaldari garrantzitsuenak, Juan Mari Arzak gaztalehiaketa, pintxo dastaketa, Pintxoaren Tunela,Zaporeak I. Sari Nagusia, haurrentzako gaztaegiteko tailerra, pintxo tailerra, ekintzak, etab.Ekitaldiz beteta dator Koxk! (Egin koxk elkartasu-nari!) ekimen herrikoi berria.

g a s t r o n o m i a

Page 11: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

11H a u r r e n l e i h o a

Toki Alai LH 3.maila

Page 12: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

12 gazteaMILLENNIALS DELAKOAK,

SMARTPHONE BELAUNALDIKOAK

Txingudi Ikastola BHI

Pertsona batzuk daudeez oso gusturaZerbait atera dutegaltzatik eskuraHatzez ukitu etaaltxatu bururasakelakoan duteeskas koberturaTraste honek aldatudigu ohiturauneoro gaude tabaturik munduraOndokoarekin, aldizbadugu lotura?Hori galduko balitznolako tristura!

Uxue Kerexeta Arza1.maila

Mugikorra eskuangabiltza ibiltzenkobertura pixka batsaiatuz aurkitzenGau hotz ta ilun hontanez dago argirikAma ondo dago, baiondotxo dakit nikAitatxok zainduko duez daukat dudarikzer egingo dugu gukhaiek biak barik?

Naiale Lopetegui Amostegui2.maila

ETBsat kateanaskotan dagonabehin ikusten hasi taezin abandonaBeti barrezka dagobizardun gizonaNahiz ta gizena izansukaldari onaOngi astintzen dituZartagin ta pertzaknahiz sukaldean baldarizan gehienentzatAhalik eta ondoenegiten du behintzatikusten aritzen denikuslearentzat

Eneko Eguiguren Gomez4. maila

Ez dugu erreakzionatzentonto hutsak garaLaster etorriko dagugana ikaraDirudun nahiz pobreekegingo dardarahaize, euri ta olatuetortzen baitiraPlaza, etxe ta parkeguztiak suntsituziklogenesiarekinez da inor libratuHorrelakoetan, baina,bihotzak elkartuelkarrekin bagaudeaurrera (eg)ingo dugu

Nahikari Pagola Irazoqui3.maila

Bertso-paperak

Robin food

Etorkin afrikarrak

kobertura bila

Kobertura bila

ZIKLOGENESIA

Millennials izenez ezagutzen dira gutxi gora be-hera 1981. eta 1995. urteen artean jaiotakoak;hots, milurtekoaren mugan, garai goxoetan beraz,etxe seguru eta erosoetan, adinez nagusi eginda-koak, unibertsitate-tituluen jabe direnak eta gauregun markek eta saltzaileek jomugatzat dituzte-nak.

Gazte hauek ez dira fidatzen banku eta hipoteke-kin, eta nerabezaroa 40 urte bete arte luzatukodute. Historian izan ditugun gazte-langabeziarentasarik altuenak nozitu dituzte eta beren buruariegiten diote men, ez ezein enpresari, bizitzanzehar enpleguz 23-14 aldiz alda dezaketela kalku-latzen denez gero.

Erakunde eta enpresei gardentasun handiagoa es-katzen diete; gizarteaz eta ingurumenaz kezkatzendiren arren era berean fidel agertzen dira egune-roko ogia duten markekin: Google, Zara, Apple,Nike, Samsung...

Markoi "hemen eta orain" erantzutea galdegitendiete kontsumitzeko tenorean, eta bizi garen ga-raiotan preskripzio-tresna nagusi bilakatu dituzte,etengabe erabiltzen baitituzte haien dispositiboelektronikoak erabiltzaile gisa beren mugikortasun-esperientziak beren jarraitzaileekin partekatzeko.

Markekiko fideltasun hau dela-eta, millennialoktxartelezko eta on line bidezko ordainketak egitekojoera ia soila dela-eta, ekonomialari batzuen ustezFacebook eta beste sare sozialak baliabide onaizan daitezke kontsumitzaileongana iristeko. Lehe-nik eta behin, zirkulatzen duen diru gehiena bir-tuala ('bitcoins' delakoak ez aipatzearren) delajakitun dira, jakitun direnez: EBn zirkulatzen duenmoneta ukigarria %9 baizik ez da, bada!Askok, logikoki, dirua kudeatzeko tenorean balia-bide birtualak primerako plataforma direla pentsa-tzen dute.

Hortaz, ezin gara harritu irakurtzen dugunean, online baliabideei buruzko azken inkesten arabera,millennialen % 53k nahiago lukeela usaimena gal-tzea ezen ez beren dispositibo teknologikoak. Ia-ia beren gorputzen ataltzat dituzte eta.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia3yMedia Comunicación Digital

Page 13: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

13gaztea

Mugaz gaindiko lankidetzarakoerakundea da Bidasoa-TxingudiPartzuergoa. Helburu horri ja-rraituta, Bidasoa Folk jaialdiaantolatu du hamalaugarrenurtez. Mundu osoko doinuakekarri izan ditu orain arte Txin-gudira, badia kultur aniztasuna-ren eta aberastasunarentopaleku bilakatzeko asmoz.Carlos Nuñez, Maria del MarBonet, Eliseo Parra, Benito Ler-txundi, Ruper Ordo-rika eta Kalakandira, besteak beste,jaialditik pasa direntalde edo bakarla-rietako batzuk. Aur-tengo edizioanKubako, Espainiako,Frantziako, Flande-seko eta Katalu-niako taldeak izango diraprotagonista. “Batzuk oso eza-gunak ez diren arren, kalitatehandikoak dira guztiak”, azpi-marratu du Josean Martin jaial-

diaren zuzendari artisti-koak. Kontzertuak doaneskainiko dituzte, Irungo,Hondarribiko eta Hen-daiako toki ezagunetan.

Eszenatokiak hiru hirietanbanatuta egoteak herrita-rrak harremanetan jar-tzeko bidea eman dezake.

“Eskualdearen barneko mugi-kortasunean sakontzeko baliodu”, azaldu du Txomin Sagar-zazu Hondarribiko kultura zine-gotziak. Baina abuztuaneskualdera etortzen diren turis-tei begira ere prestatuta dagoBidasoa Folk. “Turismoa era-kartzeko ahalmena ere badubere balioen artean”, onartu duSagarzazuk. Abuztua hilabete

emankorrena da turismoari da-gokionez, eta, paisaiaz eta hon-dartzaz gain, kultur eskaintzakere erakar ditzake bisitariak. Tu-ristek “aniztasuna” bilatzen du-

tela baieztatu du Belen SierraIrungo kultura zinegotziak. Ho-rixe da Bidasoa Folk jaialdiak es-kaintzen duena. Bostherrialdetako taldeak ariko dirazuzenean, folkaren inguruko es-tilo ezberdinak jorratuz.

Jaialdiari bukaera emango dioIrunekAbuztuaren 24an iritsiko da Bi-dasoa Folk jaialdia Irunera. San-tiagoko Euskal Jai frontoianizango da musika emanaldia,arratsaldeko zortzietan hasita.Portugalgo Toques do Caramulotaldea ariko da lehenengo. Ca-ramulo mendizerraren inguruansortutako taldea da, eta doinutradizionalak berritu ohi di-tuzte. Zuzeneko “dibertigarria”daukatela nabarmendu du Jo-sean Martin jaialdiaren zuzen-dariak. Ondoren, La Iaia taldeakeskainiko du ikuskizuna, hama-rretatik aurrera. Vic-en sortu-tako talde gaztea da, eta pop,rock eta folk doinuak uztartzenditu. Josean Martinezek “osotalde originala” dela eta “este-tika asko zaintzen” dutela adie-razi zuen. Kataluniarrak izangodira 2014ko Bidasoa Folk jaial-diari amaiera emateko arduraizango dutenak.

,

Portugalgo eta Kataluniako doinuek hartuko dute Euskal Jai frontoia

Bidasoa Folk jaialdikoeszenatoki bilakatuko daSantiagoko pilotalekuaabuztuaren 24an

Argazki honetanToques do Cara-mulo taldea agerida. Irunen abuztua-ren 24an joko du.

“Batzuk oso ezagunak ezdiren arren, kalitate handikoakdira guztiak”Josean Martin, jaialdiaren zuzendari artistikoa

Bidasoa Folk jaialdiaren 2014ko kartela

Page 14: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

414 g a z t e i n f o r

- PINTuRA LEHIAKETAIrungo Udalak XXIII. AdourBidasoa pintura lehiaketaantolatu du.

Epea: Irailaren 2tik 7ra

Hartzaileak: Hemezortziurte baino gehiagokoak.

Non: Amaia Kultur Zen-troan.

Sariak: Lehengo saria,2.500 euro; Gazte saria(30 urte baino gutxiago),500 euro; herri-epaima-haiarena, 500 euro.

Datu gehiago:- Erakusketa irailaren 19tikurriaren 12ra arte ikusiahal izango da.

- Sariak irailaren 19anemango dira.

Informazio gehiago:943 505152 telefonoanedo www. i r un .o rg gunean.

Doktor Deseo irunenDoKToR DESEo TALDEAKABuzTuAREN 30EANfIcoBAN KoNTzERTuAESKAINIKo Du.Kontzertu hau SanPedro eta San Martzialjaietan bertan behera ge-ratu zen, euria eta haize-rengatik. Irungo KulturaArloak jakinarazi duabuztuaren 30ean Fico-

ban egingo dela, taldea-ren nahia kontuanizanda.Kontzertuak aurreikusi-tako formatu berberaizango du; alegia, Zor-dak taldeak hasieranjoko du.Gaueko hamarretan ha-siko da, eta doan izangoda.

Lehiaketak

Hurrengo jaiak non etanoiz izango diren jakinnahi duzu? gazteau-ke ra.euskad i . ne twebgunean Euskadikojaien egutegia prestdaukate zuretzat.

Oiasso Erromatar Muse-oak, mundu etruskoarenaztarnategi garrantzitsue-nak ezagutzeko, Italiarakobidaia antolatu du, irailaren20tik 28ra bitartean. Ibilbidea Erroman hasikoda eta Florentziaraino iri-tsiko da, Tarquinia, Veyes,Cerveteri eta beste aztar-nategi eta museoak eza-

gutzearren.Bidaiaren xehetasun guz-tiak hurrengo loturan be-hera ekar ditzakezue:Informazioa zabalago es-kurtzeko:http://www.irun.org/oiasso/ Izena emateko, OiassoMuseora deitu behar da943.63.93.53.

Bidaia arkeologikoa Italiara:etruskoak

Bilboko Marijaiak eta beste herrietako jaien informazioa, zure eskura.

Page 15: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

a i s i aa 15

IRUN Erref: 04202180 m², 4 logela (2 bikoitz, 2bakun), 2 bainugela, komuna,egongela, sukaldea, jangela, te-rraza, balkoia, trastelekua, gasezkoberogailua, tximinia txikia; kan-pora, E/M orientazioa, eguzkitsua.Altzariduna. Garaje itxia 2 autorent-zat. Kirol instalazioak.

IRUN Erref: 04186Azalera: 52 m². 2 logela, bainu-gela, sukaldea, egongela; kan-pora. Prezioa negozia daiteke.

IRUN Erref: 04205Etxebizitza erabat zaharberritua.Azalera: 62 m². 2 logela bikoitz,bainugela 1, egongela, sukaldea,balkoia, trastelekua, igogailua;kanpora, ekialde / mendebaldeorientazioa, eguzkitsua.

IRUN Erref: 04187Azalera: 60 m². 2 logela (bikoitz1, bakun 1), bainugela 1, sukal-dea, egongela, balkoia, igogailua,gasezko berogailua; kanpora, he-goaldera, eguzki-tsua.

Prezioa: 1.000 €Prezioa: 135.000 €

(22.462.110 pta)Prezioa: 156.000 €

(25.956.216 pta)

Prezioa: 80.000 € (13.310.880 pta)

HENDAIA Erref: 03323Hondartzan, lehen ilaran. Azalera:30 m², logela 1, bainugela, ko-muna, egongela sukalde amerika-rra, terraza, igogailua, berogailuelektrikoa; kanpora, hegoaldera,eguzkitsua. Aukeran: aparkaleku estalia.

IRUN Erref: 03878106 m² bi solairutan, 5 logela (2bikoitz, 3 bakun), egongela, su-kalde lorategira irteeraduna,bainugela, gasoleozko berogai-lua; eguzkitsua. Aparkalekuakanpoan 3 autorentzat, arrapa-laduna. Sotoa eta txokoa.

IRUN Erref: 0389880 m², 3 logela (2 bikoitz, bakun1), bainugela, komuna, egongelaeta sukalde handia, balkoia, igo-gailua, armairuak; hegoaldera,eguzkitsua. Zerbitzu guztietatiketa Pinudiko parketik hurbil. Mi-nusbaliatuentzako sarbidea.

HENDAIA Erref: 03511Hendaiako gainetan, berriki erai-kitako inguru lasaian. 65 m2. Bi lo-gela bikoitz, bainugela, komuna,19 m2ko egongela, sukaldea, 10m2ko terraza, bistak, 3 armairu-dun trastelekua, berogailua; osoeguzkitsua. Aparkalekua.

HENDAIA Erref: 04063Erabat zaharberritua. 45 m², lo-gela bikoitz bat (bi egiteko au-kera), bainugela, egongela,sukaldea, ganbara, berogailuelektrikoa; kanpora, mendebal-dera, eguzkitsua, bistak.

Prezioa: 140.000 €(23.294.040 pta)

Prezioa: 350.000 €(58.235.100 pta)

Prezioa: 190.000 €(31.613.640 pta)

Prezioa: 190.000,00 €31.613.340 pta)

Prezioa: 159.000 €(26.455.374 pta)

Luis Marianoren omenezko ekintzak"DE IRUN AL MUNDO"OPERETA. Abuztuaren 16an.Non? Fikoban.Prezioa? 5 euroOrdutegia? 22:00tanZer? Luis Marianoren bizi-tzari buruzko opereta biogra-fikoa. Argumentua: Zine ekoizlebatek Irun inbadituko duhainbat aktore eta abeslari-rekin, operetaren printzeariburuzko pelikula bat filma-tzeko asmoz. Haiek LuisMarianorekin egon zirenpertsona garrantzitsuenakinterpretatuko dituzte, bainagure hiriko estra batzuk erebildu beharko dituzte. Orkestrak, abesbatzek, ban-

dak, balletek, pianistak etaabarrek zintzo errekreatukodituzte irundar chansonnierhandiaren bizitza konplexu,aktibo eta aparta.

Menchu Gal eta Irungo pintura ondarea

Zer: Menchu Gal eta Irungo pintura ondarea.

Noiz: Uztailaren 22tik abuztuaren 31ra.

Non: Ficobako Lehenengo aretoan.

Ordutegia: 11:30etik 13:30era / 18:00etatik21:00etara. Igande eta jai egunetan: 11:30etik13:30era.

Abuztuaren 14an

IrumugarrietaGazteek Irumugarrieta mendiigoera eginez Aiako HarriaParke Naturalaz gozatzekoaukera izango dute.Goizeko 09:00etatik 13:30erabitarteko ibilaldia izango da.Non? Lapuriturriko informaziopuntuan.

Abuztuaren 21ean

Altxorraren bila Erlai-tzenHaurrek “Altxorraren bila” jo-koaren bidez Aiako HarriaParke Naturalaz gozatzekoaukera izango dute. Goizeko10:00etatik 13:00ak arte. Non? Lapuriturriko informaziopuntuan.

Abuztuaren 22an

Taberna Ikuskizuna

“Taberna" ikuskizuna, Bapa-tean taldearen eskutik.Non: Jenaro Etxeandia.

Abuztuaren 23an

Big Band KontzertuaPrezioa: Dohainik.Ordutegia: 22:30ean.Non: Zabaltza plazan

Abuztuaren 23an

Bildumazaletasun azokaNon? Zabaltza plazan.

Page 16: Irunero · Bi neska gaztek gatza jasotzen zutela antzeztu zuten. 3. 1903tik 1916. urtera arte Behobia eta Eli-zondo “elektrobiaren” bitartez lotuta egon ziren. Ideia hartan oinarritu

Erreserbak943 03 05 66

BASERRIBerrotaran kalea, 5 (Lehengo Baserri

jatetxea)IRUN

ESPEZIALITATEAK- Hanburgesak - Albondigak- Urdaiazpikoa- Patatak (etxean sukalda-tuak) hainbat saltsarekin: roquefort, allioli...- Entsaladak - Ogitartekoen eskaintza zabala- Errazioak

Irungo zentroan

kalitatezko platerak prezio

onean

Asteburuan barra irekia goizaldeko 02:00ak arte