Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia:...

16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 239. zk. Bigarren aroa Urriak 15 2014 Eskola Kirola: Lehen urratsak kirolaren munduan Elkarrizketa Nerabeei laguntzeko programa antolatu du Udalak Gaztea Berrikuntza ugari aurtengo Sport Jam-en 4 Inkesta Aurrekontu parte-hartzaileak 6 Berria Mintzalaguna programa 7 Erreportajea Sagarra biltzeko sasoia Olan 8 Kirolak. Artaleku eta Azken Portu: bi kiroldegi, aukera zabala 10 Haurren Leihoa. Belaskoenea HH 11 Gurasoentzat. Beldurra 12 Gazteen Lanak. Toki Alai BHI 14 Gazte infor Jaso ezazu IRUNERO etxean !! Informazioa, 6. orrialdean

Transcript of Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia:...

Page 1: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero239. zk.Bigarren aroa

Urriak 152014

Eskola Kirola: Lehen urratsak kirolaren munduan

ElkarrizketaNerabeei laguntzekoprograma antolatu duUdalak

GazteaBerrikuntza ugariaurtengo Sport Jam-en

4 Inkesta Aurrekontu parte-hartzaileak 6 Berria Mintzalaguna programa7 Erreportajea Sagarra biltzeko sasoia Olan8 Kirolak. Artaleku eta Azken Portu:

bi kiroldegi, aukera zabala10 Haurren Leihoa. Belaskoenea HH11 Gurasoentzat. Beldurra12 Gazteen Lanak. Toki Alai BHI14 Gazte infor

Jaso ezazu IRUNERO etxean !!

Informazioa, 6. orrialdean

Page 2: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

Hiriaren arteria nagusia izandako kale honek,Luis de Uranzuk dioenez, Kalegoi zuen izena;Kalebe, aldiz, San Juan Harria plazatik elizarazihoana. Izan ere, plazatik behera herria bibide nagusitan banatzen zen, elizara eta Be-hobira, errege bideari jarraiki. Gorantz ziho-ana bakarra izanik, errege bide bera; hau da,Irungo irtenbide edo sarbide nagusia, "CalleMayor" edo Nagusia bilakatu zen Kalegoihura, XIX. mendean. 1931n, Gobernazio Batzordeak proposatuta,Francisco Bellido izena jarri zitzaion. Tolosanjaioa 1880an, oso gazte zela politikan mur-gildu zen. 1901ean Irungo "La Frontera" al-dizkaria sortu zuen. Urtebete geroago ZentroErrepublikarraren sorreran parte hartu zuen,Karrika Nagusian kokaturik zegoena, eta ho-rregatik dedikatu zitzaion kalea. 1909anIrungo Udaleko zinegotzi aukeratua izan zen.1910ean hil zen. Francoren tropek Irun okupatu ondoren,1937an "Calle Mayor" izena berriz jartzea era-baki zen. Euskaraz, kale ez baina Karrika Nagu-

sia du orain izena.Goiko argazkia XIX. mende bukaerakoa edoXX.aren hasierakoa da. Behekoa, 1970 urte in-gurukoa.

Francisco Bellidoren inguruko informazioa: Irungokaleen izenak. José Monje.

2

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

Haize-hegoa bezain saihetsezin iritsida “Lasa eta Zabala” pantaila handira,Donostiako Zinemaldian estreinatuostean. Filmaren kartelak Saul Bass di-seinatzaile grafikoak film ezagun ani-tzetarako (Vertigo, Psicosis, West sidestory eta abar luzea) egindako karte-len eragin zuzena dauka. Hain zuzen,“Lasa eta Zabala”ren kartela lehenda-bizikoz ikusi nuenean, “Erailketa batenanatomia“ (Anatomy of a murder,Otto Preminger 1959) deritzon filma-rena ekarri zidan gogora. Edo agian,automatikoki lotu nuen hemengofilma aipatutako filmaren izenburua-rekin.

Elkarren artean zerikusirik ez dauka-ten bi film dira, baiki; hala ere, Erail-keta batzuen anatomia izan liteke“Lasa eta Zabala” filmaren azpititulua:haserako kredituetako tituluetatikbete-betean kolpatzen baikaitu iraga-nean gertatu ziren bai hilketen bai

epaiketaren berreraikuntzak. Filmarenzuzendariak berak, Pablo Malok, esan,esan du zinemaz aritzeko irrikan da-goela, politikaz hitz egiten aritu beha-rrean. Baina filmaren edukiakgainezka egiten digu/dio, eta, hemeninguruotan behintzat, zaila suertatzenda filmaren azterketa soilik zinemato-grafikoa. Iraganeko gertakizun saihes-tezinen kontakizuna baita, azkeneanpantaila handian dagoena. (Kasik) fik-zio izpirik ez duen dokumentuaren ga-rrantzia dauka. Ez gehiago, ezgutxiago. Horrelako kasuak berrirogerta ez daitezen balioko duen galde-gin genezake inozoki... Hain mutu-rreko kasuak, agian, nekez errepikadaitezke. Ordea, torturaren aurkakosalaketek ez dute etenik, ez eta filmazinemaldian ematen ari ziren uneanere... Hau da, torturatzaileen inpuni-tateak bere horretan darrai gauregun. Beraz, baiki, segitu beharko dakontatzen iraganeko zein egungo ger-takari oro, mingarriak eta garratzakizan arren; preseski mingarri eta ga-rratz direlako behar ditugu kanporatueta partekatu. Inspirazio iturri izandaitezkeen makina bat pasarte, istorioeta gertakizun bizi izan dituzte, baialde batean zeudenek, bai beste al-dean zeudenek eta bai erdi-erdianzeudenek ere, guztiak historiari ikus-puntu ezberdin edo argigarri bat gehi-tuko dion kontakizunaren zain.

“Lasa eta Zabala” ikusi eta izozki arin-garri bat irentsi ondoren, haize-he-goak ekarri digun film-filma daukaguhostoen artean: “Loreak”, hauek ereezinbestekoak.

Mingarri

Yurre Ugarte

Irun atzo Irun gaur

Kale Nagusia atzo

IUA: 25802

IUA: 38446

Page 3: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

3

Zalantzak planteatzen dituen garaia da nera-bezaroa. Arazoak ere sor ditzake batzuetan.Hori dela eta, “Gazteekin” laguntza pro-grama antolatu du Irungo Udalak. Azaroaren13tik aurrera, astero bilduko dira nerabeaktaldeka. Bi multzo egingo dituzte: 12-14urte bitartekoena, eta 15-17 urte dituzte-nena. Ostegunetan bilduko dira, esperien-tziak eta iritziak partekatzeko, eta arazoeiirtenbideak bilatzeko. Psikologo talde batekbideratuko ditu saioak. Jon Arruabarrenaizango da horietako bat. Laguntza progra-maz eta nerabezaroaren berezitasunez hitzegin du Arruabarrenak.

Nerabeei laguntza eskainiko die “Gazteekin” programak

Taldearen babesean

- Zergatik eskatzen du arreta be-rezia nerabezaroak?Adin berezia da. Ez gaztearentzatbakarrik, familia guztiarentzatbaizik. Krisi garaia da, baina ezzentzu negatiboan soilik. Alda-keta momentua da, trantsizioa.Haur garaiko zenbait gauza a-tzean uzten dira, baina aukeragaraia ere bada, heldutasunarenateak irekitzen direlako. Denaden, kontuan hartu behar da ne-rabezaroa oso termino zabaladela, bakoitzak baduelako berea.Denboran luzeagoa edo laburra-goa izan daiteke, gainera.

- Gurasoak konturatzen al diranerabezaroaren berezitasunaz?Gurasoek beldurra diote nerabe-zaroari, gizartearen eraginez kon-notazio negatiboa daukalako.Beldur horrek gazteak ez uler-tzera eramaten ditu. Gainera, ne-rabezaroan badago akziorakotendentzia bat. Gauzak zuzeneanegiteko joera, pentsatu edohausnartu beharrean. Askotangurasoak ere sartzen dira dina-

mika horretan, baina beharrez-koa da tarteka gelditzea, distan-tzia hartzea eta pentsatzea.

- Nerabeak modu boluntarioananimatzen al dira laguntza tal-deetan parte hartzera?Gehienetan, gurasoek edo ira-kasleek gonbidatuta iristen dira.Lehenengo urtean behintzat, ezda ohikoa izaten gazte bat berekabuz animatzea. Urtea pasata,batzuek taldea utzi nahi izatendute, baina gehienek jarraipenaematen diote. Momentu horre-tan erabakia gaztearena izatenda. Beti gurasoen baimenarekin,noski.

- Zer nolako garrantzia daukasaioak taldeka egiteak?Nerabezaroan gehien azpimarradaitekeen ideietako bat taldea-ren beharra da, pertenentzia.Horregatik planteatzen da tal-deka egitea, nahiz eta multzo na-turala ez izan.

Psikologook bideratzaile lana egi-ten dugun arren, taldea da kezka

edo zalantza entzuten duena, etaerantzuna ematen duena. Talde-aren iritziak balio handia du gaz-tearentzat.

- Nolakoa izaten da bileretakodinamika?Saioak prozesu luze baten partedira. Ez dira hitzaldiak; beraz, ezdira gai konkretuak lantzen.Lehen saioetan taldearen fun-

tzionamendurako arauak eta mi-nimoak aipatzen ditugu. Hortikaurrera, saio bakoitzean, gazteektxandaka hitz egin eta beraienardurak eta galderak kontatzendituzte. Ondoren, taldeak eraba-kitzen du zein egoerak daukanurgentzia edo lehentasuna. Taldepsikoterapeutikoak ez direnarren, lorpenak gazteentzat la-

gungarriak izatea da helburua.

- Zein aholku emango zeniokenerabe bati? Nerabe bati aholkuak emateakonplikatua da. Ematen ahal diz-kiozu, baina zaila da berarenganeragina izatea. Eraginkorragoa dagazteari hitz egiten utzi eta arre-taz entzutea.

Olaizola Immobiliaria agentzia

Page 4: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

4

Aurrekontu parte-hartzaileak

Imanol GarciaNi irundarra naiz eta ez dut aurrekontu parte-hartzaileen berririk izan. Ideia ona iruditzenzait eta ziur aski parte hartuko dut. 1,5 milioieuroak lanpostu berriak sortzeko erabili be-harko lituzketela uste dut. Hirigintza, trafikoaedo garraioa hobetzeko inbertitzea egokia litza-teke.

Emilio Salgado

Albistea entzun dut etaondo iruditzen zait. Egiaesan, ezin izango dut partehartu, kanpoan egongo naizeta. Ene iritziz, Irunen osoondo bizi gara eta ez dakitzertan erabil daitekeen ho-rrenbeste diru. Larreaundindagoen estazio elektrikoalekuz aldatuko dute. Horixeda berririk onena. Ea lasteramaitzen duten.

Mila Morales

Ez dut berririk izan ekimenhoni buruz, baina oso ondoiruditzen zait. Beti egoten dagauzak hobetzeko aukera,garraiobideetan, adibidez.Egunero Oiartzunera joanbehar izaten dut eta oso zailaegiten zait garraio publikoakerabiltzea. Gazteentzakolana sortu eta helduentzatlehenago erretiratzeko au-kera nabarmenduko nituzkeproposamen interesgarrie-nen artean.

INKESTAAntonio Pérez

Ideia ondo iruditzen zait,batez ere auzoz auzoz ahotsaizatea. Parte hartuko dudalauste dut. Ez dakit zehazkizertan inbertituko beharkogenukeen diru hori, bainaegun hauetan zerbait buru-ratuko zait. Ekimen garrantzitsua irudi-tzen zait, eta nire ustez ondopentsatu behar ditugu pro-posamenak.

Pilar Rodríguez

Jendeak parte hartzeko au-kera izatea oso ondo irudi-tzen zait. Garraioahobetzeko aukera dagoelairuditzen zait; kotxea ez ate-ratzekotan oso zaila da mu-gitzea alde batetik bestera.Bestalde, enplegua sortzekoekimenak sustatzea ondoegongo litzateke.

Irundarrek erabakiko dute udal aurrekontuko 1,5 milioi zertan inbertitu.

Page 5: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

5

Jarduera berriak CASERen

- Belanauldien arteko bi jarduera: Aza-rotik ekainera arte Pio Barojako psikolo-gia ikasleek aitona-amonekin baterazenbait jarduera egingo dituzte. Jarduerahonen helburu bat parte-hartzaileen ar-tean lotura bat sortzea da. Ekimen hau hi-rugarren urtez antolatu da eta aurten SanVicente de Pauleko lehen hezkuntzakoikasleek antzeko ekimen batean partehartzeko aukera izango dute.

- Taichi: Pasa den urtean pilates eginzuten eta aurten taichi egingo dute.

- Musikaterapia

- Abesbatza: Joan den ikasturtean abes-batza bat sortu zuten Caser Anakan, etaaurten bai Anakan bai Betharramen anto-latuko dira.

- Aromaterapia: Jarduera hau Betharra-men egingo dute, Endanearekin batera.

- Estimulazio kognitiboa: Casereko ai-tona-amonek psikomotrizitatea eta esti-mulazio kognitiboa hobetzeko saioakorgano baten laguntzaz egingo dituzte.Programa pilotua azaroan jarriko dutemartxan.

- Beste zenbait tailer: Urtero arrakasta-tsuak diren tailerrak errepikatuko dituzte;adibidez, gozogintzakoak, pizza sukalda-tzekoak, ibilaldiak eta arnas errehabilita-ziokoak.

Argazkietan, 2013an eta 2014an egindakozenbait jarduera agertzen dira.

Page 6: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

6

Irunero etxean jaso ahalizango da azarotik

Harpidetuzaitez !!

19,90 €urtean

I runeroBEHARREZKO DATUAK

aIzen-deiturak............................................................................

aHelbidea....................................................................................

aHerria.......................................aPosta-kodea......................................

ORDAINTZEKO ERA

Diru-sarrera honako kontuan egin behar da:

ES 28 2095 5045 82 1076330140

Azarotik aurrera Irunero postaz bidaliko zaie harpidetzendiren irakurleei. Urtebetez, hamabost egunean behin,harpidedunak etxean edo nahi duten beste helbide ba-tean aldizkaria jaso ahal izango du 19,90 euroren truke. Hala nahi duenak aldameneko txartelean eskatzen direndatuak eman behar ditu, honako bide hauetakoren batbaliatuz:

Postaz: Maiatzaren Lehena, 23. IRUN. 20304. [email protected]: 693 82 80 99

Baldintzak:Adierazitako prezioa Penintsulako eta Balear Uhartee-tako eskaerei aplikatuko zaie.Jasotako datuak adierazitako helbururako baino ez diraerabiliko.

Ezkerretik ekubira: Enara Zubeldi (AEK), Jaione Campo (Udal Euskaltegia), Fer-nando San Martin (Irungo Udaleko Euskara ordezkaria), Miren Olaskoaga (Min-tzalaguneko parte-hartzailea) eta Gemma Urtizberea (Herri Jakintza).

IZENA EMATEKO EPEA: urriaren 13tik 18ra SAC/HAZen,edo19ra arte www. i run.org/euskara atarian.

Euskararen erabilera bultzatzeko etasustatzeko, Irungo Udalak, AEK etaHerri Jakintza euskaltegiekin batera,Mintzalagunaren edizio berri bat antolatudu. Mintzalagunan parte hartzen dute-nak, helburu nagusia euskaraz hitz egi-tea izanik, beraiek erabakitako tokian etaorduan biltzen dira ikasturtean zehar:zerbait hartu, paseo bat eman, edozeinekintza egin. Gainera, ekintza hauen ha-rira, egitasmoaren barruan irteerak anto-latzen dira, tailerrak, ekintza kulturalaketa bestelakoak; baina beti euskaraz,giro onean. Askorentzat, lagun euskaldunak egitekomodua ere bada, taldetik kanpo ere eus-karaz bizitzeko aukera zabaltzen duteeta.Antolatzaileen esanetan, “denok dakiguhizkuntza bat ikasteko beharrezkoa delahizkuntza hori praktikatzea. Horregatik,eta aurreko edizioetan bezala, elkarriz-ketaren bidez ezagutzak hain modu a-tsegin eta errazean jartzea jende askoriinteresatzen zaio, eta ekimen interesga-rri batean parte hartuta itzultzen dira”.

Mintzalaguna,euskaraz mintzatzeko laguna

Page 7: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

7

“Kalitatezko lehengaia momentu egokian biltzea ezinbestekoa da”

Jarraibideak eman ondoren, zuhaitzak as-tintzen utzi ditu langileak Bengoetxeak.“Goizean telebistakoak ere izan dirahemen. Ea martxa hartzen dugun behin-goz”, aipatu du, sagardogilearen arduraz.Urriaren hasiera iritsi da, eta sagarrak bil-tzen hasi berriak dira. Hilabete eta erdikolana izango dute, gutxi gorabehera.

Sagardoa egiteko prozesuaren hasierak oi-narri sendoa jarriko duela gogoratu duIñaki Bengoetxeak: “Kalitatezko lehengaiamomentu egokian biltzea ezinbestekoada”. Makinaria probatzen hasi badira ere,eskuz biltzen dituzte oraindik sagar gehie-nak, kizkia izeneko tresnarekin. Guztira,190.000 kilo inguru bilduko dituzte Olakosagardoa egiteko. Horietako asko, sagardo-tegiko lursailetakoak, baina baita eskual-deko baserrietakoak ere. “Etxean hamaikasail ditut. Gainera, Irungo, Hondarribiko,baita Zarauzko baserrietako sagarrak erebiltzen ditugu”. Lursail bakoitzean, sagarmota ezberdinak izaten dira. Zubietan ber-tan, hogei modalitate ezberdin ere badira.Baina, ondoren, nahasi egingo dituzte.

Teknologiak prozesua erraztu duela azaldudu Iñaki Bengoetxeak: “Gaur egun, PHadierazleari esker, badakigu sagar motabakoitza garratza den edo ez”. Sagarraondo bildu, sailkatu eta nahastuta ere, hu-rrengo urratsak gertutik jarraitu beharradago. “Trasiegoak momentu egokian eginbehar dira, eta fermentazioa ere kontro-latu behar da”, aipatu du Bengoetxeak.Guztia kontuan hartuta ere, zaila da pro-zesuaren lehen fasea hasi bezain prontosagardoa nolakoa izango den aurreratzea.Sagardogilea ausartuda, hala ere, pista ba-tzuk ematera: “Udaranahiko arraroa izan daeguraldiari dagokio-nez, baina iraileanberoa egin du etaudazkenak horrela ja-rraitzen badu, sa-gardo ona aterakodela espero dugu”. Urtetako esperientziariesker, aurreikuspenak egiteko ahalmenadauka Iñaki.

Hamabost urte darama sagardogintzarennegozioan. Txikitatik izan du, hala ere, sa-gardoarekiko lotura. Meaka auzoko base-rrian hazitakoa da, eta betidanik ezagutudu sagardoa egiteko ohitura: “Amaren ba-serrian tolarea geneukan, aitona hondarri-biarrarenean ere bai. Umeak ginela pitarraedaten genuen”. Hirigunean sagardotegiakbazirela azpimarratu du: “Larretxipin etaSantiago aldean gogoratzen ditut nik”.Denboraren poderioz, tradizio hura galdueta ahaztu egin zen. Gaur egun, Irun ez da

sagardoaren lurral-dean sartzen. Haus-narketarako bideazabaldu du Bengoe-txeak: “Mapatik eza-batu gaituzte. Bainabenetan Irunen kul-turarik edo afiziorikez baldin badago,zergatik etortzen dira

Gipuzkoako beste herrietatik sagardoasaltzera?”.

Olak irundarron iragan sagardozaleari ja-

rraipena eman nahi dio.Hori dela eta, kultura eta ohitura zabal-tzeko lana egin ohi du Bengoetxea fami-liak, Sagarraren Egunarekin etasagardotegian antolatzen dituen hainbatjarduerarekin. “Euskal Jiran edo SantoTomas egunean zapia jantzi eta Sagardoaedaten du jende askok. Baina egunero-koan gehienek ez daukate ohitura hori”.Badute antza, beraz, sagardoak eta euska-rak. Badago lana aurretik.

“Gaur egun, PH adierazle-ari esker, badakigu sagarmota bakoitza garratza

den edo ez”

Hiru hilabete baino gehiago geratzen diraoraindik lehen “Txotx!” oihua entzuteko,urteko sagardo berria dastatzeko. Lehe-nago, lan handia egin beharko dute sagar-dogileek urtarrilaren amaieran produkturikonena eskaini ahal izateko. Sagarrak biltzeada prozesu luzearen lehen urratsa. Zubietafinkako sagarrondoen artean topatu dugu,hain zuzen ere, Irungo Ola SagardotegikoIñaki Bengoetxea.

Iñaki Bengoetxea, sagardogilea

Goian, IñakiBengoetxeasagardogi-

lea. Eskuinean,sagarrondo

bat.

Page 8: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

8

Bi kiroldegi, aukera zabala

Kirol jardueraren neurgailu moduan azterdaitezke hiriko kiroldegiak. Irunen es-kaintza bateratua egiten dute Artalekuketa Azken Portuk. 9.000 bazkide baino ge-hiago dituzte, populazioaren %15 inguru.Bazkideak dira normalean kiroldegiak be-tetzen dituztenak, baina abonatu gabe ereinstalazioak erabil daitezke. Nolanahi ere,urrian gora egiten du kiroldegietako akti-bitateak. Hala azaldu du Iñigo Zumeaga Ar-talekuko eta Azken Portuko zuzendariak:“Bi momentu berezi izaten dira. Urria dabat, oporretatik atera eta ikasturteari eki-tearekin batera. Bestea, urtarrilean, urteberriko intentzio onak direla eta”.

Urritik martxora bitartekoa izaten da urteerdirik emankorrena kiroldegietan. Egu-raldi ona hasten denean, berriz, jendeaknahiago izaten ditu kaleko jarduerak. Kirol-degira itzuli berriak dira, beraz, irundarasko. Kokapenaren arabera aukeratukozuten gehienek Artaleku edo Azken Portu.Baina badira ezberdintasunak bien artean.

Artaleku kiroldegi beteranoa da, hogeitazazpi urte bete ditu. Hala ere, izan du berebilakaera denboran zehar. “Aldaketa de-zente egin izan dira urte guzti hauetan. Hi-labete honetan bertan, gimnasiokozoruaren zati bat aldatu dugu, azken be-launaldikoa jartzeko”, azaldu du Zumea-gak. Artalekuren aniztasuna azpimarratudu zuzendariak. Kirol ugari praktika dai-

tezke kiroldegian. Igerilekuak, spa, fron-toia, trinketea, errokodromoa, fitness are-toa, gimnasioak topa ditzake kirolariakArtalekun. Baina pista da, noski, instala-zioaren balio handienetariko bat. “Bidaso-aren mailako talde batek joka dezakehemen, Asobal Ligan, baita Europan ere”,azpimarratu du Iñigo Zumeagak.

Azken Portuk ez du Artalekuk adinakoaniztasuna eskaintzen. Baina kalitate han-diko azpiegiturak ditu. “Igerilekua handia-goa da. Spari dagokionez, fisioterapia etadietista zerbitzuak ere badaude”, nabar-mendu du Zumeagak. 2007. urtean zabal-dutako instalazioa da, modernoagoa. Halaere, bi kiroldegiak “osagarriak” direla ai-patu du zuzendariak: “Esate baterako, Ar-talekuko fitness aretoak pisu libreanaritzeko aukera handia eskaintzen du.Azken Portukoak, aldiz, korrika egitekozinta eta bizikleta gehiago dauzka”. Orohar, Azken Portuk eta Artalekuk ematenduten zerbitzua Irun hiriarentzat nahikoadela uste du Zumeagak. Hutsune bakarbatzuk ikusten ditu, hala ere, zuzendariak:“Igerilekuak txiki gelditzen zaizkigu. Hau-rren ikastaroetan, jendea kanpoan geldi-tzen da, itxaron-zerrendak egoten dira”.Gabeziak ere badituzte, beraz, kiroldegiek.

Ikastaroen arrakasta

Kirola egiten hasteko, ohikoa izaten daikastaroren batean izena ematea. Haur,

gazte edo heldu, denek daukate hainbatkirol jardueratan aritzeko aukera. Igerile-kuari dagokionez, arrakastatsuenak hasi-berrientzako ikastaroak izaten dira.Aretoetan, berriz, pilatesa eta cycling de-lakoa dira izarrak.

Baina aurten gogor jo duen modalitateazunba da. “Aerobikaren oinarri bat ba-dauka, baina dantzarekin lotura handiagoadu. Jendeak oso gustura egiten du”, azaldu

du Zumeagak. Bi kiroldegietakoak batuta,3.000 lagun baino gehiago dira hainbatikastarotan parte hartzen dutenak. Irunenkirola egiteko ohitura barneratua dago, zu-zendariaren aburuz: “Kirol ezberdinetakoelkarte asko daude, Behobia-Donostiaproba garrantzitsua ere badago... Horrekguzti horrek eragina dauka”.

Zaletasun horren adibide dira Azken Portueta Artaleku.

k i r o l a k

Ikasturtea hastearekin batera, ohitura osasungarriak be-rreskuratzeko garaia izaten da urria. Udako gehiegikeriaketa ohitura txarrak berdintzeko asmoz, kiroldegirakobidea hartzen du jende askok. Irundarrek aukera bikoitzadaukate gaur egun. Artalekuko kiroldegiak aniztasuna etaesperientzia eskaintzen ditu. Azken Portuk, berriz, mo-dernotasuna. Bien artean, kirol eskaintza oparoa osatzendute.

Azken Portu eta Artaleku polikiroldegiak

Zerbitzu anitzak eskaintzen dituzte Artalekuk eta Azken Portuk

Iñigo Zumeaga Artaleku eta Azken Portuko Zuzendaria

Page 9: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

9k i r o l a k

Urte osoan zehar kirola egiteko aukera izangodute haur eta gazte irundarrek 2014/2015ikasturtean. Eskola Kirola programari esker,Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarrenmaila arteko ikasleek aurreneko urratsakemango dituzte kirol munduan. Futbola etaeskubaloia dira tradizioz Irunen gaztetxo ge-hien biltzen dituzten kirolak. Baina Eskola Ki-rolak eskaintza zabaldu du azken urteotan.Saskibaloira, atletismora, igeriketara, teni-sera, pilotara eta errugbira ere hurbildukoditu haurrak.Kirol mundura bideratzeaz gain, haurrak hez-tea ere bada Eskola Kirolaren helburua. “Ikas-geletan egiten den lan pedagogikoarenosagarria da”, azaldu du Fernando San MartinUdaleko Hezkuntza eta Euskara arduradunak.Gainera, euskararen erabilera sustatzeko au-kera “ezin hobea” dela azpimarratu du SanMartinek. Bide batez, Irungo neskak ere ani-matu nahi izan ditu Udalak, gutxiago izatenbaitira parte hartzen dutenak, urtero. Gaztetan ere kirolariHaur gehienek probatzen dute kirolen batedo beste. Behin nerabezaroan sartuta,ordea, askok alde batera uzten dute jarduerafisikoa. Arazo horri aurre egin nahi dio IkasSasoi programak. Hori dela eta, Bigarren Hez-kuntzako ikasleei zuzenduta dago. Pedro Ale-gre Udaleko Kirol arduradunak azaldu du IkasSasoik Eskola Kirolari “jarraipena” ematendiola. Hogeita bost jarduera proposatuko diz-kie programak hiriko nerabeei, Irungo hama-sei kirol elkarterekin elkarlanean.

Kirolarekin lotura estua duenhiria da Irun. Asko dira goimailan izan diren eta ari direnelkarte eta kirolariak. Hainbatkirol eta modalitatetan lortudute oihartzuna irundarrek.Baina, horretarako, txikitatikkirol jarduera sustatzea ezin-bestekoa izaten da. Udalakmartxan jarritako Eskola Ki-rola eta Ikas Sasoi programekformazio-lan horixe dute hel-buru.

Lehen urratsak kirol munduanJarduera fisikoa bultzatu nahi dute Eskola Kirola eta Ikas Sasoi programek

Eskola Kirola programan parte hartzen duten zenbait haur.

Page 10: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

10 H a u r r e n l e i h o a

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Belaskoenea Ikastetxea

Page 11: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

11G u r a s o e n t z a t

Aurreko atalean azaldubezala, BELDURRAemozioa da, eta ongi

bideratzen ikasiz gero baliaga-rria izan daiteke bizitzan.Baina zertarako?

Arriskua, min fisikoa edopsikologikoa egon daitekeelaohartzean sentitzen dugunemozioa da BELDURRA.Emozio honek, arriskutik ba-bestuz, ekintza galarazten dueta ingurunera moldatzen la-guntzen digu. Nola ez sentitubeldurra hondartzan gaude-nean eta bat-batean olatuakhanditzen hasten direnean?Edo bihar azterketa bat dugulabat-batean esaten digute-nean? Ez dugu utzi beharBELDURRAK gure bizitza ne-gatiboki eralda dezan, bainaongi bideratuz gero baliagarriaizan daiteke, ezta? Olatu han-diak daudenean edo bihar az-terketa dugunean beldurrasentitzen dugu, horrek ABI-SUA ematen digu, eta horrelaadi gaude gure jokaera positi-boki bideratzeko.

Haurren beldurrak ezberdi-nak izan dira belaunaldietanzehar. Beldurrak egoera so-zialaren, politikoaren eta gura-soen beldurren menpe daude.Haurren beldur asko heldue-nak dira. Horregatik, aurrekoatalean aipatu bezala, helduokgeure beldurren kontzientziaizan behar dugu: haur edogaztearekiko beldurra senti-tzean, gelditu, kontzientziahartu eta bideratzen ikasi.Haurrak bere burua igerilekurabotatzen duenean, gure oi-huekin haurra beldurtu bainolehen, hobe genuke gelditueta ea benetako arriskurik da-goen hausnartzea.

Beldurra erregulatzekolehen pausoa beldurra senti-

tzea normala dela onartzeaeta emozio honen konzientziahartzea da. Emozio atseginaez izan arren, arriskutik ba-besten gaituela ohartzen gare-nean, onartu eta ulertu egitendugu. Beldurrik sentitu gabebizi behar dugula pentsatzeakantsietatea sorrarazten du etaez digu beldurra erregulatzekoestrategiak bilatzen laguntzen.Askotan, beldurra emozio ezatsegina delako, haurrak bel-durrik ez sentitzea lortu nahidugu, baina ezinezkoa da,emozio espontaneoa da eta.Hala ere, beldur emozioarenenergia modu zentzudun ba-tean gure onerako bidera dai-tekeela ohartzen garenean,erregulatzeko estrategiak sor-tuko ditugu, eta horrela gurehaurra eta gure burua lagun-duko ditugu.

Beldurra sentitzea normalaeta ona dela ohartzen gare-

nean, prest gaude gainditzenhasteko. Ez da ausarta beldu-rrik sentitzen ez duena, gain-ditzen saiatzen dena baizik.Ideia hori funtsezkoa da, ha-maika alditan errepika deza-kegu, haurrek erreferentziapositibo bat izan dezaten.Baina nola gainditu?

Beldurra erregulatzekobide asko daude eta norbera-ren izaera eta inguruarekin er-lazionaturik daude, bainahaurra seguru sentitzea dagainditzen hasteko lehenurratsa. Nor da haurrari segur-tasuna ematen diona? Heldua da haurrak bere beldu-rrak gainditzen ikasteko erre-ferentziatzat hartuko duensostengu garrantzitsua. Gurehaurren ondoan egon behardugu bidea planifikatzen, se-gurtasuna eta konfiantza ema-ten. Adibide bat?

-

Haurra entzun, sentitzenduena hitzetan ipintzen lagun-duz: “txakurren beldur naizkosk egingo didatelako”.

- Normaltasunez jaso emo-zioa, ulertuz eta onartuz:“Egia, kontuz ibili behar datxakurrekin. Baina txakurrekere bere alde ederra dute;zenbait txakur ongi hezitadaude, eta polita izan daitekehaiekin jolastea, ezta? Nolaegin dezakegu?”

- Ez dakit.- Zer iruditzen lehenik lagu-

nen txakurrak ukitzen badi-tugu? Txakurra etzatea eta guhurbiltzea? Gero, nahi duzu-nean ukitzen hasiko zara, bai?

Helduok bidea egiten lagun-tzea litzateke gakoa, moduprogresiboan eta berarekinerabakiak adostuz.Ez da erraza, badakit, batezere guk ez dugulako horrelakoeredurik izan. Gehienetan,zein da helduon jarrera?

abeldurrak kontrolatzen be-hartzen ditugu: “ea, tira, eta eztontakeriak esan!! Egin etakitto!!!!”

a beldur direlako dena onar-tzen diegu: “bizikletan ibiltzekobeldur zara? Lasai, ez du ga-rrantzirik”Esan bezala, oso ohikoa da“behatza luzatuz” jokatzekomodu horretan egotea; baina,ohartzen garenean, bide hezi-tzaile bat bilatzen saia gai-tezke, ezta? Saiatuz lortuditugu erreferentzia berriak.

Bestalde, jolas sinbolikoaoso garrantzitsua da haurra-rentzat beldurrak gainditzenjakiteko. Jolasaren bidez hau-rrak egunez egun bizitzen di-tuen egoerak eta kezkakberbizitzen ditu, eta, horrela,arian-arian gertatutakoa uler-tzen eta onartzen du. Beraz,teknologia berriak nagusidiren gizarte honetan, haurrarilagunekin libreki jolasteko au-kera eman behar diogu, jolaslibre eta sinbolikoak funtsez-koak direlako haren garape-nean.

Beraz, aurrera, ekinez etaeginez ikas baitezakegu BEL-DURRAri bere negatibotasunakentzen eta gure bizitzan berebaliagarritasuna bilatzen.

Mapi Urresti OrtizKUTTUN aholkularitza

psikopedagogikoa

Nola bideratu gure haurren beldurrak

Beldurra sentitzeanormala eta ona dela ohartzen garenean,prest gaude gainditzenhasteko.

Page 12: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

12 gaztea

NOLA HITZ EGITEN DUGU EGUNGO GAZTEOK?Jende askok esaten du gazteok ez dugula euskaraz hitz egiten, edo hitz egitekotangaizki egiten dugula, baina oker dago. 1986. urtean egindako inkesta batean hamarretikbik bakarrik zekien euskaraz, baina gaur egun, aldiz, hamarretik zazpik. Kopuru hauhandia da, gazte hauen %52ak guraso erdaldunak dituela jakinik. Egungo teknologiaberriei erreparatzen badiegu, euskaraz erabiltzen al ditugu? WatsApp-a, adibidez, eus-karaz erabiltzeko aukera dugu. Gazteok euskaraz erabiltzen ditugunean ez ditugu hitzosoak idazten, eta hori heldu gehienek ez dute ulertzen.

Helduen ustez, mezuak modu horretan idazten baditugu, euskaraz ondo idazten ahaz-tuko zaigu. Ez nago ados horrekin, uste dut bereizten ditugula idazkera formala eta in-formala.

Euskalkiak ezagutzen al ditugu? Erabiltzen ditugu?

Bai, euskalkiak ezagutzen ditugu, batzuetan beste herrietako gazteekin hitz egiten du-gunean hasieran elkar ulertzea kostatzen zaigu, baina gero elkarrekin erraz moldatzengara, denok baikara euskaldunak! Euskalkiek gure hizkuntza aberasten dutela uste dut,nahiz eta elkar ulertzeko euskara batua erabili.

Zer iritzi dugu euskaÑolari edo frantseuskarari buruz?

Gure herrian, Irunen, asko erabiltzen dugula pentsatzen dut. Institutuan erraztasunhandia dugu irakasleekin euskaraz egiteko, eta aldi berean gelakide batekin gazteleraz,ia pentsatu gabe ateratzen zaigu.

Nik uste dut ez dela guztiz okerra “euskañola” erabiltzea, betiere non eta norekin hitzegiten ari zaren kontuan hartzen baduzu. Bi hizkuntza elkarrekin bizi direlako gertatzenda hau. Euskarak hizkuntza indartsua baina malgua izan behar duela iruditzen zait.

Toki Alai BHI 4. maila

Sare sozialetandugun jardunazari garela, maizduda bat sortzenzaigu, hain zuzen,edukiak argitara-tzeko maiztasu-naren ingurukoa.Kezka hau, bere-ziki, sareak susta-

pen komertzialerako erabiltzen dituztenen artean sortu ohida, enpresak izan, bere egoera laborala hobetu nahi duen pro-fesionala izan.Lehenik eta behin, gogorarazi behar dugu funtsezkoa mamiadela, haren kalitatea, eta behin hori bermatu eta gero has gai-tezkeela maiztasunaz kezkatzen.Facebook sarearen bataz besteko gaurkotzearen maiztasunaez da handia, mezuek hiru bat orduko iraupena izan ohi duteeta. Prime time delakoa ezagututa, hots, gure markaren au-dientzia gehieneko ordua, "erraz" koka dezakegu egoera batengaurkotzea, gure jarraitzaile gehienengan irits dadin.Marka handien batez bestekoari erreparatuta, egunean bate-tik hirura bitarteko argitalpenak egiten dituztela ikusiko dugu,eta batzuek baita bi egunean behin ere. Maiztasun hori bi era-gilek baldintzatzen dute: markari buruzko albisteak sortzekoahalmena da bata eta jarraitzaileak ez nekarazteko asmoa dabestea.Oro har, pyme edo saltoki arrunt batentzat, egoera behin edobitan gaurkotzeari nahikoa deritzot, betiere haietako bat be-netan interesgarria izanez gero.Twitter, ordea, besterik da, mezuek ordu erdi eskaseko irau-pena izan ohi dutelako, gure timelinean espazioa okupatzekolehia ikaragarria da eta. Kontuan hartuta ikerketa batzuen ara-bera laugarren txiotik aurrera jarraitzaileen arreta mailak se-kulako beherakada nozitzen duela, pyme batentzat lau txioeguneko aski dela ondoriozta dezakegu. Edonola ere, gogora ekarri behar dugu inportanteena maizta-sun desberdinekin saiatzea dela, eta haietatik geure ondorioaklortzea, bakoitzak bere audientziak izaten ditu eta.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Zenbat argitaratu behardut sare sozialetan?

Page 13: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

13gaztea

Sport Jam mundiala

2014an scoota Sport Jameko protago-nista izango da, eta azoka, sekula bainointernazionalagoa. Aurtengo PrizeMoney delakoa 2.000 eurotara handitudutelako munduko onenek etorriko diraIrunera. Estanis Polo Sport Jameko zu-zendariaren esanetan, “aurten mundumailako lehiaketa bat antolatu dugu,munduko rider hoberenak etorriko diraeta scooter marka ospetsuenetakoakizango dira bertan”.Irunen haur eta gazte askok kirol haupraktikatzen dute, eta lehiaketan partehartzeko aukera izango dute: alde bate-tik, lehiaketa profesionala antolatu da

eta, bestalde, amateur mailakoa.El establo pirata Irunen scoota sustatzenduen denda bat da. Bere taldea du etaastero Letxunborron duen indoor skateparkean biltzen dira zaleak. Urtero partehartzen du Sport Jamen. Saltoki bat erejartzen du, non scootak, arropa eta bestezenbait produktu topa daitezkeen. “Gaz-teentzat aukera ona da munduko hobe-renekin patinatzeko eta haiekin hitzegiteko” , adierazi du El establo piratakoJuan Luis Cáceresek . Urtean zehar mailahobetzen saiatzen dira eta azoka sari batda gaztetxo hauentzat”.

Azaroaren 15ean eta 16an ospatuko da Sport Jam-en 9.edizioa. Aurten antolatzaileek berrikuntzak iragarri di-tuzte, scootari lotutakoak batez ere. Azkeneko urteetankirol honek gero eta garrantzi handiagoa hartu du etaoraingoan protagonista izango da, munduko onenekparte hartuko dute eta. Bestalde, jarri ohi diren saltokie-tan skatearen, arroparen eta scootaren alorreko produktuberriak eskainiko dituzte.

Azaroaren 15ean eta 16an IX. edizioa ospatuko da

Goian, 2013ko Sport Jam-eko iru-diak. Beheko hiru argazkitan El establopiratako gazteak, beren scootekin.

Page 14: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

414 g a z t e i n f o r

- 2015EKO UdArAKO BEKAK

Eusko Jaurlaritzak 533 plazaeskaintzen ditu, alemaneraikastaroak egiteko Alema-nian; frantsesezkoak, Fran-tzian, eta ingelesezkoak,Erresuma Batuan eta Irlan-dan.

- Eskatzaileak: DBHko 3. eta4.eko eta Batxilergoko 1. eta2. mailako ikasleak.

- Epea: azaroak 3

Informazio gehiago:www. i r un .o rg/ igaz te

- MUSIKA IKASLEENTZAKO YA-MAHA BEKAK

- Deialdigilea: Yamaha Eu-ropa Musika Fundazioa

- Baldintzak: 25 urtetik behe-rakoak

- 45 beka izango dira

- Epea: Azaroak 30

- GAZTE SOrTZAILEEN 168 TAILEr

Deialdigilea: Kutxa KulturClass

Edukia: Gazte sortzaileakbultzatzeko eta haiei lagun-tzeko asmoz, sormenezkotalentua erakusteko eta za-baltzeko plataforma gisa(gastronomia, ekologia, di-seinua, teknologia berriak...).

Baldintzak: Gazteei zuzen-duta dago, 18-35 urte arte-koei.

Epea: Urriak 22

Informazioa: Musika:mus i ka@kut xaku l tu r.comModa:moda@kutxaku l tu r.comHiria: h i r ia@kut xaku l tu r.com

- "KONEKTATUTA" jOKOLEHIAKETA

Deialdigilea: Fundación deAyuda contra la Drogadic-ción Edukia: Internet eta informa-

zio eta komunikazio teknolo-gien erabilpen arduratsuansensibilizatzea.

Baldintzak: Espainiar esta-tuan bizi diren 14-16 urte ar-teko edozein gaztek partehar dezake joko-lehiaketahonetan. Izen ematea ba-karka egin beharko da.

Epea: Azaroak 16

Informazioa:contacto@conectado-se l j uego.com

- GAZTEZULO V. BIdEO LE-HIAKETA

Deialdigilea: Gaztezulo.

Edukia: ‘Hi eta hire mun-duak’. Iraupena: gutxienezminutu 1 eta gehienez 3 mi-nutu.

Baldintzak: 16 urtetik gorakogazteentzat. Lanek euskarazizan beharko dute.

Epea: Azaroak 6

Informazioa:[email protected] 458 408

EkintzakBekak

ArAMON:Eskaintzak: AragoikoPirinioetako Cerle-rreko, Formigaleko etaPanticosako estazioe-tarako eta TeruelgoMendiko Javalambreeta Valdelinareseko es-tazioetarako, 2014-2015 kanpainarako.

Epea: 2014ko urriaren20ra arte.

SIErrA dE BIéjAr:La Covatillako esta-zioak 60 lanpostu es-kaintzen ditueski-denboraldirako:ostalaritzan, pistetan,komunikazioan edomantentze-lanetan.

SPOrT HOTELS rESOrT& SPA

Sport Hotels Resort &Spa hotel guneak An-dorran. Sukaldariak,pisu-zerbitzariak etamandatariak behar di-tuzte, besteak beste.

Epea: azaroaren 15an.

Elurretan lan egitea

Lan eskaintza

Page 15: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa:

a i s i aa 15

ERAKUSKETA "ETA ROCKA BIDASORA IRITSI ZEN"

Zer? “Eta Rocka Bi-dasora iritsi zen"erakusketak gureartean, 1960etik1975era sortu zirentaldeei buruzko ibil-bide sakon bat izannahi du. Xedea soinumoderno horiekin disfrutatzea etadisfrutaraztea da. Gogora dakartzanen zerrenda luzea da: Los Ta-rántulas, Los Cunix, Los Strings,Los Vamps, Black Stone, Los Ter-cos, Los Bitters, Los Ruidos, Ma-

dreselva...Non? AMAIA KZnOrdutegia: Asteartetik larunba-tera: 18:00-21:00 / Igande etajaiegunak: 11:30-13:30.Noiz? Urriaren 17tik azaroaren9ra.

Aurrekontu parte-hartzaileakUrriaren 18an

“Artekaña” garagardo artisauenazoka.

- Non: Ficoban.- Ordutegia: 12:00etatik goizal-deko 2:00ak arte.- Sarrera: 5 euro.

Urriaren 18an

Ibilaldia: Arlaban gaina / Oñati

Antolatzailea: Erlaitz Mendi elkartea. - Informazio gehiago:

www.e r la i t z.com

Urriaren 18an

Magia JaialdiaFamilia osorako ikuskizuna daeta Irungo “Iurgi” magoak eskai-niko du. Besteak beste, lebitaziosaioa eta usoak zein untxia ikus-gai izango dira. - Ordua: 17:00etan- Non: Ficoban.- Sarrera: 6 euro.

Urriaren 18an

José María Maldonadoren gitarrakontzertua- Non: Oiasso Museoan.- Ordua: 19:00etan.- Antolatzailea: JACOBI, Irun-Bi-dasoko Done Jakue Elkartea.

Urriaren 19an

Ibilaldia- Zer: Irungo Santiago Bideetanbarnako ibilaldi gidatua.- Non: Santiagoko zubian.- Ordua: 10:00etan.- Gidaria: Aitor Puche.Antolatzailea: JACOBI, Irun-Bi-dasoko Done Jakue Elkartea.

Urriaren 24an

Cinema Paradiso “Nebraska”.

- Non? Amaia KZn- Ordua: 20:00etan- Sarrera: 5,10 euro.

Urriaren 29an

Kontu kontari haurrentzat: “Las aventuras de Brunilda”

- Non? Ikust Alaia Udal liburute-gian.- Ordua: 17:30ean.- Doako sarrera.

IRUN Erref: 04202180 m², 4 logela (2 bikoitz, 2bakun), 2 bainugela, komuna,egongela, sukaldea, jangela, te-rraza, balkoia, trastelekua, gasezkoberogailua, tximinia txikia; kan-pora, E/M orientazioa, eguzkitsua.Altzariduna. Garaje itxia 2 autorent-zat. Kirol instalazioak.

IRUN Erref: 04186Azalera: 52 m². 2 logela, bainu-gela, sukaldea, egongela; kan-pora. Prezioa negozia daiteke.

IRUN Erref: 04205Etxebizitza erabat zaharberritua.Azalera: 62 m². 2 logela bikoitz,bainugela 1, egongela, sukaldea,balkoia, trastelekua, igogailua;kanpora, ekialde / mendebaldeOrientazioa, eguzkitsua.

IRUN Erref: 04187Azalera: 60 m². 2 logela (bikoitz1, bakun 1), bainugela 1, sukal-dea, egongela, balkoia, igogailua,gasezko berogailua; kanpora, he-goaldera, eguzki-tsua.

Prezioa: 1.000 €Prezioa: 135.000 €

(22.462.110 pta)Prezioa: 156.000 €

(25.956.216 pta)

Prezioa: 80.000 € (13.310.880 pta)

HENDAIA Erref: 03323Hondartzan, lehen ilaran. Azalera:30 m², logela 1, bainugela, ko-muna, egongela sukalde amerika-rra, terraza, igogailua, berogailuelektrikoa; kanpora, hegoaldera,eguzkitsua. Aukeran: aparkaleku estalia.

IRUN Erref: 03878106 m² bi solairutan, 5 logela (2bikoitz, 3 bakun), egongela, su-kalde lorategira irteeraduna,bainugela, gasoleozko berogai-lua; eguzkitsua. Aparkalekuakanpoan 3 autorentzat, arrapa-laduna. Sotoa eta txokoa.

IRUN Erref: 0389880 m², 3 logela (2 bikoitz, bakun1), bainugela, komuna, egongelaeta sukalde handia, balkoia, igo-gailua, armairuak; hegoaldera,eguzkitsua. Zerbitzu guztietatiketa Pinudiko parketik hurbil. Mi-nusbaliatuentzako sarbidea.

HENDAIA Erref: 03511Hendaiako gainetan, berriki erai-kitako inguru lasaian. 65 m2. Bi lo-gela bikoitz, bainugela, komuna,19 m2ko egongela, sukaldea, 10m2ko terraza, bistak, 3 armairu-dun trastelekua, berogailua; osoeguzkitsua. Aparkalekua.

HENDAIA Erref: 04063Erabat zaharberritua. 45 m², lo-gela bikoitz bat (bi egiteko au-kera), bainugela, egongela,sukaldea, ganbara, berogailuelektrikoa; kanpora, mendebal-dera, eguzkitsua, bistak.

Prezioa: 140.000 €(23.294.040 pta)

Prezioa: 159.000 €(26.455.374 pta)

16 eta 30 urte bitarteko gazteek Irungo aurrekon-tuaren 200.000 euro zertan inbertitu ebazteko pro-posamenak egin ahal dituzte.

Noiz? Urriaren 14an, Irun Factoryn Urriaren 21ean, Mondragon Unibertsitatean Urriaren 28an, Martindozenea Gaztelekuan

Ordua? Hiru bilerak 18:00etan hasiko dira.

Page 16: Irunero · 2021. 4. 26. · aurten bai Anakan bai Betharramen anto - latuko dira. - Aromaterapia: Jarduera hau Betharra - men egingo dute, Endanearekin batera. - Estimulazio kognitiboa: