Iruñeko Ziudadela

196
Iruñeko Ziudadela Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar Juan José Martinena Ruiz

description

 

Transcript of Iruñeko Ziudadela

Page 1: Iruñeko Ziudadela

www.murallasdepamplona.es

Iruñe

ko Z

iuda

dela

G

otor

leku

har

tuez

in b

aten

biz

itza

bos

t m

ende

tan

zeha

r

978-84-95930-51-4

Argitaratu diren beste titulu batzuk

San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio ZentroaAA.VV., Iruña, 2011

Fortificaciones de PamplonaPasado, presente y futuroAA.VV., Iruña, 2010

Iruñeko Ziudadela

Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Juan José Martinena Ruiz

Portada LCdP Euskera ok 28/4/11 18:41 Página 1

Page 2: Iruñeko Ziudadela

Proyecto1:Maquetación 1 28/4/11 22:03 Página 1

Page 3: Iruñeko Ziudadela

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 1

Page 4: Iruñeko Ziudadela

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 2

Page 5: Iruñeko Ziudadela

Juan Ignacio eta Miguel Javier nire semeei

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 3

Page 6: Iruñeko Ziudadela

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 4

Page 7: Iruñeko Ziudadela

Iruñeko Ziudadela

Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 5

Page 8: Iruñeko Ziudadela

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 6

Page 9: Iruñeko Ziudadela

Iruñeko Ziudadela

Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Juan José Martinena Ruiz

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 7

Page 10: Iruñeko Ziudadela

Iruñeko Ziudadela

Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Argitaratzailea: Iruñeko Udala. Proiektu Estrategikoetako AlorraEgilea: Juan José Martinena Ruiz

Koordinatzailea: José Vicente Valdenebro GarcíaErrealizatzailea: Formas de ProyectarArgazkiak: Berta Buzunáriz, Luis Prieto,

Archivo General de Simancas (AGS, Simancasko Artxibo Nagusia), Archivo Municipal de Pamplona (AMP,Iruñeko Udal Agiritegia), Instituto de Historia y Cultura Militar(IHCM, Historia eta Kultura Militarraren Institutua) eta Servicio Geográfico del Ejército (SGE, ArmadarenGeografia Zerbitzua)

Euskarazko Itzulpena: Miren Egaña (Jatorrizko Itzulpena),

Enrique Diez de Ulzurrun (Eguneraketa)

Inprimatzailea: Litografía Ipar

ISBN: 978-84-95930-51-4 L.G.: NA–1.509/2011

Iruña, 2011ko apirila“Iruñeko Gotorlekua” liburuaren argitaraldi berrikusi eta zabalduaLabur Bilduma. Iruñeko Gaiak, 11. 1987.

© Argitaraldiarena: Iruñeko Udala© Testuena eta argazkiena: egileak

www.pamplona.eswww.murallasdepamplona.com

TCF paperean inprimatua, azidorik eta dioxinarik gabe, biodegradagarria etabirziklagarria.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 17/5/11 15:43 Página 8

Page 11: Iruñeko Ziudadela

Aurkibidea / 9

Aurkibidea

Aurkezpena 13

El Fratin, ingeniari ospetsua 17

Lur desjabetzapenak 19

Lehenengo harriaren bedeinkapena 20

Erregeordeak nafarren aurka egindako bidegabekeriak 22

Lizarrako gaztelua eraistea eta El Fratinen etorrera 23

Harresi-barrutia aldatzea 24

Obren egoera 1581ean 26

El Fratin berriz ere Iruñean 28

Gaizki baliatutako silarriak 30

Ingeniariak aurkari; irizpideak elkarren aurka 33

Antonio de Herrerak idatzitako memoriala 35

Filipe II.a, obretan bisitari 36

Zepoan lotutako peoiak 38

XVI. mendea bukatzean 39

Giltzen aferaren ondorioz, galeretara 40

Obrak aurrera doaz 41

Lubanarroaren inguruko oholesia 43

1608. urteko berri gehiago 46

Poloniar bat Ziudadelan 47

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 9

Page 12: Iruñeko Ziudadela

10 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Putzuko ura edan beharra 48

Frantzia barridearen arriskua 49

Testigantza grafiko interesgarri bat 50

Oropesako kondea, lanen bultzatzailea 52

Obren bukaera 55

Errege Filipe IV.aren bisita 60

Oinplano berriko eliza bat 61

Bi bidaiari ospetsu: Brunel eta Bertaut 63

Harresietarako dirua 65

Egin beharreko obrak, 1669an 66

Errege-ogasunaren urritasun etengabea 67

Rinaldi ingeniariaren txostena 69

Banfi, Domingo eta Menni 72

Gaztelugibeleko gotorlekuak 74eta Vaubanen sistema

Erregeordeak ilargierdi berriei jarritako eragozpenak 79

Beste ingeniari batzuen etorrera 82

Erresumaren ekarpena 83

Aranguren gordailuzainaren kontuak 84

Lubanarroaren kontramalkarra eta beste obra batzuk 86

Atari nagusiko konponketak 88

Kanoiak, gangak eta glazisetarako mugarriak 89

Erresumaren ekarpen berriak 91

Bolborategi berria eta mistoen biltegia 93

Filipe V.aren ingeniarien proiektu berriak 97

Laguntza ate berria eta bonbek txikitu ezineko gangak 99

Kartografia militarraren goraldia 104

Saint-Simongo dukea eta plater bat ajoarriero 107

Arma areto berria eta beste proiektu batzuk 109

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 10

Page 13: Iruñeko Ziudadela

Aurkibidea / 11

Zermeño eta barnealdea birmoldatzeko proiektua 113

Ziudadela 1756an 114

Egin ez ziren eraikinak 119

Amici, eta Arandak agindutako txosten bat 120

Karlos III.aren erregealdiko beste proiektu zenbait 122

Antonio Zara ingeniariaren txostena 123

Tximistorratza; jendea bolboraren beldur 126

Hurtado jeneralaren asmo handiko proiektua 128

1800. urteko bi lekukotasun 130

1808: frantses jeneral baten amarrua 131

Hiriaren blokeoa 1813an 133

San Luisen Ehun Mila Semeak 135

O´Donnellen altxamendua 136

Lerro gotortuaren proiektu bat 1849an. 138

Iruñeko etsairik handiena 139

Karlistek hiria setiatu zutenekoa 142

Lehen Zabalgunea. Ziudadelak bi bastioi galdu zituenekoa 144

Ziudadela, espetxe. Preso ospetsu zenbait 146

Ziudadela Iruñeko udalari uztea 150

Hiri txiki gisako bat 155

Pabilioiak eraistea 158

Antzinakoenari eustea 160

Hormak, bastioiak eta eraikinak zaharberritzea 162

Aisiarako toki atsegina 169

Kontraguardiak eta errabelinak zaharberritzea 174

Iruñeko Ziudadelako gazteluzainen 185eta tenienteen zerrenda

Erabilitako Iturriak 189

Bibliografia 189

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 11

Page 14: Iruñeko Ziudadela

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 12

Page 15: Iruñeko Ziudadela

Aurkezpena / 13

Aurkezpena

Ziudadelaren itxura pentagonalak Iruñeko fisonomia eragin du mende sail luzean. Izan ere, barrutia 1571neraikitzen hasi zenetik, XIX. mende bukaeran haren bost bastioietatik bi eraitsi eta Lehen Zabalguneasortu zen arte, Errenazimentuko eraikuntza hau gure hiriaren zaintzaile nagusia izan da.

Mendez mende, beraz, Ziudadelak eragin handia izan du iruindarren eguneroko bizitzan, eta denborarenjoanean egin zaizkion berrikuntza-lanek hasierako egitura aldatu dute. Herritarren beharretara ere egokituzen, silarrizko hormen beraien artean itota sentitu baitziren. Gure Ziudadela, gainera, Monumentu HistorikoArtistiko-Nazionala izendatu zuten, hirurogeigarreneko hamarkadan.

Iruñeko Udalak, 1987an, Juan José Martinena historialariak barruti adierazgarriaren historia jaso nahianidatzitako “Iruñeko Gotorlekua” liburua argitaratu zuen. Egun, lehen argitaldaritik 24 urte joan direnhonetan, ederki gozatu dezakegu lanaren berrargitalpen txukun honetaz; egungo argitaldariak eguneratzenabarmenak erantsi dizkio hasierako lanari eta, era berean, Martinenak berriro eskaintzen die irakurleeiIruñeko harresiez eta ondareaz duen jakintza handia.

Egileak orrialdeotara ekarritako istorioak eta bitxikeriak oro esparru bizi batez mintzo zaizkigu, Iruñearengarapenean aintzat hartua izan dena eta beti hiriaren ohituretan toki nagusia izan duena. Horrela, ElFratinek XVI. mendean egindako lehen diseinuak ikusiko ditugu, erregeek Ziudadelara egindako bisitak,1813ko setioa, edota ziegetan giltzapeturik egon ziren izen handiko presoak.

Iruñeko Udalarentzako albiste ezin hobea da, batetik, hain lan aipagarria berrargitaratzea eta, bestetik,iruindarrei beren ondare-elementurik garrantzitsuenetako baten inguruko argibideak zehatz-mehatzematea. Izan ere, azken hamar urtean egin diren zaharberritze-lanen ondotik, Ziudadela, gaur egun,hobekien dagoen Europako barruti bastioidunetako bat da, eta, bidenabar esanda, Gaztelugibelekoberdegunearekin batera, Iruñeko parkerik handiena osatzen du; hots, 280.000 metro koadro inguru ditu.

Alde horretatik, aipa dezadan ekimen nabarmenak egiten ari direla Ziudadelaren inguruan eta gainerakoharresien inguruan; esaterako, San Bartolome Gotorleku txikian moldatu berri den GotorlekuenInterpretazio Zentroa. Espero dezagun, eta halaxe nahi nuke nik, ekimen horiek guztiek balio izateaharresiak behar bezala zaindu eta sustatzeko. Horrenbestez, guk bezala, ondotik heldu zaizkigunbelaunaldiek ondare eder-eder hori gozatzeko aukera izanen dute.

Horiek horrela, egiazki nahi nuke argitalpen hau iruindarrei atsegin izatea. Ziur nago Juan JoséMartinenaren lan bikain hau hiriaren historia oparoa zabaltzeko bide ezin hobea izanen dela.

Yolanda BarcinaIRUÑEKO ALKATEA

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 13

Page 16: Iruñeko Ziudadela

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 14

Page 17: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 15

1569an, Juan Bautista Antonelli-k, garai haietako ingeniaririk ospetsuenetarikobatek, Felipe II.aren agindupean bisita bat egin zuen Nafarroara, Iruñekogotorlekuak, mugako bideak eta pausoak aztertzeko eta, era berean, defentsa-plan eraginkor eta bideragarri bat lantzeko, Frantziak erasoa jo zezakeelakoan.Lana burututakoan, erregeari txosten bat bidali zion eta, besteak beste, hauxenabarmendu zuen:

“Iruña, orain, metropoli baino gehiago muga baita...; hortaz, ongi gotortuaegoteaz landara, gaztelu nagusi bat ere izan beharko luke, zeren bertako erregenaturalaren gobernuaren gaineko oroitzapena oraindik puri-purian egonik, etaahul baten azpian zuten askatasun handiegia ikusita, eta, ikusita ere,ahaltsuentzako justiziarik ez zegoela, nahiz eta bakoitzak egun gobernu, justiziaeta segurtasun handiagoa duen, oraindik ere beharrezkoa da haien borondateaksegurtatzea, indar (gotorleku) baten bidez. Eta Iruñeak gaztelu on bat baldinbadu, barnealdeko arriskutik gorderik egonen gara; eta, gotortua egonik,kanpoaldeko arrisku orotatik ere bai. Eta, hartan, munizio-etxea eta hornidura-biltegia eginik, muga guztirako eta erresuma guztirako balioko du, etaerregeordeak, haren bidez, aukera izanen du gainerako guztia hornitzeko etalaguntzeko…”1.

(1) Madrilgo Zerbitzu Historiko Militarra (SHM); egun, Historia eta Kultura MilitarrarenInstitutuko Artxibo Nagusia (IHCM). Aparici bilduma. 103. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 15

Page 18: Iruñeko Ziudadela

16 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Antonelliren hitzek, zuzen eta ongi arrazonaturik, berehalako harrera ona izanzuten Errege Zuhurraren baitan. Errege hura, izan ere, auzoko Frantziaahaltsuaren eraso eta inbasio armatu baten beldur zebilen (beti posiblea etabehin baino gehiagotan gertatua), eta, horrez gain, ez zuen konfiantzarik nafarrenleialtasunean, hori kezkagarriena izaki, eta ez zekien inola ere nola jokatukozuten nafarrek, frantsesak berriz ere Pirinioak igarotzen saiatzen baziren.

Dudarik gabe, beharrezkoa zen Iruñean gotorleku ahaltsu bat eraikitzea, zeinaaurrerantzean Erresuma eta mendebaldeko muga osoaren giltza izanen baitzen.Proiektua ahal zen modurik hoberenean gauzatzea; horixe zen kontua.

Iruña, 1521ean. Iparraldean –irudiaren ezkerrean-, Errege-erreginen Jauregia; gero, erregeordearenaizan zena, eta hegoaldean, Fernando Katolikoaren gaztelua (Juan Mª Cíaren maketa)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 16

Page 19: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 17

El Fratin, ingeniari ospetsua

Bi urte geroago, 1571n, Jacome Palear kapitainak —Giacomo Palearo, zenbaitdokumentutan— erregearengandik gotorleku berriaren planoak edo trazak, orduanerraten zen bezala, marrazteko mandatua jaso zuen. Gizon hori, orduan berrogeiurte inguru zituela, eta eskuarki El Fratin izengoitiaz ezaguna, ingeniari militaraditu eta ospetsuenetariko bat zen, erregeak baliatzen ahal zituen guztien artean.Haren lan-ibilbidean zehar, Donostia, Hondarribia, Zaragoza, Monzon, Mallorca,Eivissa, Cullera, Alacant, Cartagena eta Orango gotorlekuak zuzendu zituen2.Gizonaren esperientzia nahikoa egiaztaturik zegoen, eta erregeak merezi bezalaestimatzen zuen.

Fratinek Iruñeko Ziudadelaren proiektua egin zuen, Paciotto Urbinokoa ospetsuak1568an Anbereskoan garatu zuen ereduari jarraituta; orduan, Anbereskoagotorleku modernoaren aitzindaria baitzen. Oinplanoz pentagono erregular batizanen zen, bost angelutan ezarritako gezi-puntaren itxurako hainbat bastioizosatutakoa. Hormak, harlandu sendoz eginak egonen ziren, ezpondatan antolatuaketa barrutiaren barnerantz lurrez beteak, artilleriaren ondorioak ahalik eta txikienakizan zitezen, gero eta beldurgarri eta ahaltsuagoa izaten hasia baitzen. Hormenperimetroa inguratuta, lubanarro zabalez hornitua egonen zen, etsaiaren hurbilketaeragozteko eta erasoa zailago egiteko. Lubanarroak zeharkatzeko etakomunikazioa posible egiteko, hesola edo pilastra gaineko egurrezko zubiak eginenziren, zeinen azkeneko zatia altxagarria izanen baitzen, katez eta palankazosaturiko mekanismo baskulagarri baten bidez igotzeko eta jaisteko. Laburbilduz:italiar moldeko gotorleku bat, Errenazimentuko ia guztiak bezalakoa, eta hara,Leonardo da Vincik berak prototipo batzuk diseinatu zituenetarik bat.

Erran behar da, bakoitzari berea, Fratin ez zela proiektuaren sortzaile eta egilebakarra izan. Agiri bidez frogaturik dago proiektu horretan parte-hartze zuzenaizan zuela Vespasiano Gonzaga y Colonnak, hots, Sabionedako markes etaTrayettoko dukeak, 1572ko martxoan Nafarroako erregeorde izendatutakoak.

(2) IDOATE. Las fortificaciones, 76-77. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:02 Página 17

Page 20: Iruñeko Ziudadela

18 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Iruñeko Ziudadelaren traza, El Fratinen proiektuaren arabera. AGS

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 18

Page 21: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 19

Gonzagak, erregearekiko zerbitzuak eta merezimendu militarrak bere baitanbiltzeaz gain, poliorzetikari buruzko ezagutza zabalak ere baitzituen. Urte batzukgeroxeago idatzitako memorial batek honela zioen gizon horri buruz: “...IruñekoZiudadela dauka alabatzat… hots, munduko eraikuntza gotorturikospetsuenetarikoa eta hobekien pentsatutakoa”3.

Gotorlekurako kokapenik egokiena finkatu baino lehenago, espero zen bezalaeztabaidak izan ziren, eta halako eta holako iritziak entzun ziren, harik eta gauregun duen tokia aukeratu zen arte; kokapen hori, zenbait nabardura gorabehera,egokientzat hartu dute geroko ingeniari militarrek. Bakarrik eragozpen bat ikustenzitzaion; hots, lurraren desnibela, horrek harresiaren altuera pixka bat gehiagogoratu beharra eskatzen baitzuen, eta halaber, putzuak ireki beharra, edatekouraren hornidura segurtatzeko, hori funtsezkoa baitzen toki gotortu orotan.

Lur desjabetzapenak

Behin planoak landuta, eta erregeak eta haren kontseiluak proiektua onetsita,lanari hasiera eman zitzaion eta, hasieratik beretik, bete-betean aritu ziren.Kokapena Erdi Aroko harresien barruti zaharretik at gelditzen zen, eta, behinhantxe bertan neurketak egindakoan, hiriari begira dauden San Anton etaGaraipen bastioietan hastea erabaki zen, bien artean eraiki behar zen errezel-horma altxatzeko. Lope de Huarte izendatu zuten lan-ikuskatzaile, eta jarraibidezehatzak eman zitzaizkion bere lanbidea egiteko moduaz4.

Lanak hasi baino lehen, arazo larri bat konpondu behar izan zuten: hots,proiektuak ukitutako lur eta etxeen jabeekiko desjabetzeak eta kalte-ordainak.

(3) IIbid, 12. dok. Idatziz jasoa dago, halaber, Fratinek Barlettako prioreari kokapenaz galdetuziola; hau da, hiri harresitua hobekien ezagutzen zuenari, garai hartako zenbait agirirenarabera.

(4) Ikuskatzaile hori aldi baterako egon zen enplegu-etenaldian, kontuak bat ez zetozelako;1578ko maiatzean jarri zuten berriro postuan (NAN. Mercedes Reales, 12. lib., 259. or.).Obren ordaintzaile gisa, Miguel Pérez de Alarcón ageri da urte horietan, zeinari soldata igobaitzioten Ziudadelako obrak zirela-eta (Ibid. 110. eta 179. orriak).

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 19

Page 22: Iruñeko Ziudadela

20 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Horri dagokionez, Fratin kapitaina bera, urte batzuk geroago egin zen epaiketabatean, lekuko aritu zen eta hauxe adierazi zuen:

“…erran zuen, lekuko honek badakiela, berak aipatu Ziudadela eta gotorlekuatrazatu zituenean, beharrezkoa izan zela lursail eta baratze aunitz eta etxolabatzuk okupatzea eta hartzea, noriak eta guzti, eta halaxe okupatu eta hartuzirela; era berean, San Lazaro eta San Anton elizak, beren etxeekin eta lursailekinbatera. Eta, aipatu Ziudadelak eta inguruek okupatu behar zituzten zirkuituareneta espazioaren traza eta deskribapena egindakoan, lekuko honek horrenguztiaren berri eman ziola Kapitain Jeneralari, garai hartan Vespasiano GonzagaColonna jauna baitzen. Eta haren aginduz, lekuko honek eta Errege Jaunarengainerako ofizialek etxe bakoitzaren jabeei abisatzeko eta deitzeko agindua emanzuten, jabeen aitzinean edo jabeek nahi bezalako pertsonen aitzinean, neurtzaileeta estimatzaile adituekin gauza bakoitza zuzentasunez neurtu eta balioztatzeko,gauza haien balioan laidorik jaso ez zezaten ez Errege Jaunak ez delakopartikularrek. Eta den-dena Errege Jaunaren liburuetan idazteko agindua emanzen, bakoitzari zor zitzaiona ordaintzeko…”5

Lehenengo harriaren bedeinkapena

1571ko uztailaren 11n, obrak ospe osoz inauguratzeko ekitaldia egin zen;lehenengo harria paratzea, gaur egun erranen genukeen bezala. IgnacioBaleztenak, Tiburcio de Okabio izengoitia erabilita, honela gogoratu zuenospakizun hura, bere Iruñerias lan ahantzezinean:

“Iruñeko Diego Ramirez Sedeño de Fuenleal jaun apezpikuak eman zuen mezaeta, behin bukatuta, huraxe bera eta monasterio guztietako elizgizon eta fraideguztiak prozesio ospetsuan abiatu ziren obra berriraino, zeina Apezpiku jaunakbedeinkatu baitzuen.

(5) IDOATE, op. cit. 11. dok. San Antongo ordenari 2.225 dukat eman zitzaizkion, kalte-ordainetan.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 20

Page 23: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 21

Bost bastioiak Errege, Done Jakue, San Anton, Andre Dona Maria eta Garaipenizenekin bataiatu zituzten”.

“Prozesioan bertan eta gainerako ekitaldi guztietan, Vespasiano GonzagaColonna jaun txit gorena izan zen; hots, Errege Jaunaren erregeorde eta kapitainjenerala Nafarroako Erresuman eta Gipuzkoako probintzian…”.

“Handik hilabete batzuetara, urriaren 28an, San Lukas ebanjelari eta apostoludohatsuaren egunean, Vespasiano Gonzaga jaunak gotorleku berriko lehengoarnizioa sarrarazi eta jarri zuen; hots, Alonso de Cosgaya kapitainarenkonpainia, hirian guardian zegoena. Guardiak jarri ondoren, kapitaina Ziudadelatikatera zen, bertan alfereza utzita, kapitainak berak hiriaren zaintza baitzuen berekargura. Nuño González jauna, Campuzano kapitainaren alfereza, konpainiakosoldaduekin, Gaztelu Zaharrean gelditu zen, kapitaina Frantziako mugakomendateak zaintzen ari baitzen, jende zenbaitekin batera”.

“Ziudadelako lehen alkaidea, Errege Jaunak ezarririk, Hernando de Espinosa izanzen, Diego de Espinosa kardinal jaunaren iloba, orobat Gaztelako ErregeKontseiluko buru eta Inkisidore nagusia zena, bai eta Sigüenzako apezpikua ere”6.

Lehen lanak, funtsean, lursailak hondeatzea izan ziren; lehendabizi, zangak ireki,eta ondoren, zanga horiek sakondu eta zabaldu, geroago lubanarroak izanenbaitziren; hortik ateratako lurra baliatu egin zen harresien eta bastioien barneaedo lubeta betetzeko.

Urte hartan berean, Don Joan Austriakoen agindupean, arma espainolek berenhistoriako garaipenik loriatsuenetakoa lortu zuten, itsas armada turkiarrarenaurka lortu ere. Gurutzearen garaipena ilargi erdiaren gainean, alegia; edo, Miguelde Cervantesek idatzi zuen bezala, “mendeek inoiz ikusitako unerikgogoangarriena...".

(6) Diario de Navarra. 1949ko irailaren 11.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 21

Page 24: Iruñeko Ziudadela

22 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Erregeordeak nafarren aurka egindako bidegabekeriak

Lehenago egin zen bezala, hots, Fernando Katolikoak Gaztelu Zaharra eraikizuenean bezala, orain, berriz ere, Iruñerriko eta Iruñetik hurbilen daudenibarretako herri txikietara jo zuten, peoiak eta langileak lanetara bidaltzeko, etaeraikuntza-materialak haien animaliekin, gurdiekin eta idi-uztarriekin garraiatzeko.Horri lotuta, langileburuek eta mandatariek lan haietan egiten zituztenbidegabekeriek eta gehiegikeriek eraginda, Errege Gortean auzi ugari gertatuzen; erraterako, 1572an7, atarrabiako auzokideek eta zinegotziek aurkeztutakoa.

Haserrea noranahi zabaldu zenez, legegizon batek, Olano lizentziatuak, pentsatuzuen, erregeari aferaren berri eman behar ziola: “... Ulertu dut —erraten zuenbere txostenean— nafarrak oso sentituak eta nekatuak daudela, eta askokexatzen dira, Vespasiano de Gonzagak gogor tratatzen dituelako; aipatuErresumako Erregeordeak, alegia... Izan ere, etengabe ibilarazi eta ibilaraztenditu Iruña gotortzeko lanetan, eta nekazariak beren etxeetatik aterarazten ditunoiz-eta behar handiena dagoen urteko sasoietan; eta aunitzetan eta egunseinalatuetan, indarrez egonarazten ditu ahalik eta gehien. Eta okerrena da ezdiela jornalik ordaintzen, eta gose eta lan handia dutela, eta etxean jatekoa dutengizon zintzo asko Iruñean limosna eskatu beharrean daudela, zerbait jateko etaobretan lan egiteko, ez baitzaie ordaintzen, ez eta etxera joaten uzten ere; etani horren lekukoa bainaiz, aipatu Erresumatik abiatu aitzinetik ikusi nuelako, etaene auzokide batzuei jatekoa eta dirua eman nizkien, eskean ari baitziren, etasegurtatu didate haietariko zenbait gose hutsez hil direla, eskean ez aritzeagatik,eta, horrek eraginda, Erresuma hartan guztian handia dela premia, eta handia erebehar gorria...” Eta hara, aitonen semeak ere ez ziren lanerako deialditik kanpogelditu, betidanik beren salbuespenak eta eskubideak errespetatuta ikusibazituzten ere. Horrela, auzi garestietan sartzea beste biderik ez zuten izan,beren nobletasuna eta odola defenditzeko, eta gotortze-lanetan, ez diruz ezeskuz, ez parte hartzeko. Olanok horixe jakinarazi zion Felipe II.ari, gehiegikeriahaiek guztiak begi onekoak izanen ez zituelakoan, “zeren Berorrek, Errege Jaun

(7) AGN. Tribunales Reales. Procesos. 68.657. zenbakia.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 22

Page 25: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 23

horrek, beti mesede eta fabore egin baitie, eta berorren Erregeordeei beti agindudie nafarrak onberatasunez tratatzeko”. Hargatik, behin gertatzen zenaren berriizandakoan, hain gehiegikeria handiari irtenbidea emateko bidea izanen zuen8.

Nafarroako Gorteek, halaber, kontuan hartu zituzten ukitutako herriek egindakoarrangura eta protestak. Erregeordeak Ziudadela eraikitzea aurrera eramatekomandatua jasoa zuen, eta, ahal zen ardura eta eraginkortasunik handienez,mandatua manu militari betetzea erabakita zuen. Gizon ondratu eta langileagainera, haren gehiegizko ardurak nafarren ezinikusia eta gaitzespena erakarrizizkion, nafarrak aspaldian baitzeuden ohituta neurritasun handiagoa kausitzerahaien zuzendari eta agintariengan.

Lizarrako gaztelua eraistea eta El Fratinen etorrera

Arazo eta tirabira horiek alde batera utzirik, gainontzekoan holako tamaina duenedozein enpresatan gertatzen direnak hain zuzen, erran behar da lanak aurrerapoliki zihoazela, garaiaren posibilitateekin eta bitartekoekin bat. Ziudadela tropaonartzeko moduan prest egon bezain agudo, Lizarrako gaztelua lehertu etasuntsitzeko agindu eman zen, eta hango goarnizioa osatzen zuten soldaduakIruñera etortzeko agindua ere bai. Haien artean, 60 eta 70 urte zituztenak erebaziren, gaur egun harrigarria gertatzen bazaigu ere.

Aldi berean —1574. urtea zen— San Migel kapilautza Lizarrako gotorlekutikIruñeko Ziudadelara ekartzea agindu zen. Hori ikusita, Puyko kaperauak erabakihura Errege Gortera eraman zuen auzitara; kaperauak, izan ere, ordura arte,urtean 10 dukat jasotzen zituen, armagizonentzat astean ematen zituen hirumezengatik9.

(8) AGN. Virreyes. 1. orri-sorta; 4. karp.(9) IDOATE, Las fortificaciones, 50. oharra.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 23

Page 26: Iruñeko Ziudadela

24 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

1578ko uztailaren 4an, Felipe II.ak agindua eman zion Fratin kapitainari, ahalbezain laster, Iruñera etor zedin, lanen egoera aztertze aldera eta gotorlekuarijarraipena emateko behar zen guztia xedatze aldera:

“...Enkargua eta agindua ematen dizut, gutun hau jaso bezain laster, abiatzekoeta Iruñeko hirira joateko, ahalik eta egun gehienetarako. Eta hara iritsitakoan,aipatu Gotorlekua ikusteko eta aztertzeko. Hartan orain arte egindakoa bat otedatorren zuk utzitako trazarekin eta aginduarekin, edota trazatik bereizi ote deneta zertan. Eta huraxe aztertu eta ontzat jo ondoren, agindua ematen dizut eginbeharrekoa trazatzeko eta agintzeko, hala aipatu Ziudadela gotortzeko lanetannola Hiria gotortzeko lanetan; eta halaber, zenbat kasamata egin beharko direneta non eta nola, nolako tamainakoak eta zer mota. Eta behin huraxe egindakoan,eta traza eta agindu zehatza emandakoan, eta hartan guztian zer komeni denerraterakoan, akatsik ez izateko moduan, aipatu Gotorlekuan lanak aurreraeraman beharko dira eta aipatu kasamatak egin, trazarekin bat betiere; etaondoren, nire gortera itzuliko zara edo ni nagoen tokira, aipatu traza etaaginduaren kopia ekarrita, guztia zehatz-mehatz kontatzeko, eta horrekin bat etairitziekin bat, gehien komeni dena agintzeko...”10.

Dirudienez, Ziudadela eta harresien lehen eraikuntzak, lurrez eta egur xehezbehin-behinekoz eraikitakoak, behera etortzen hasiak ziren, euriek etahezetasunak eraginda; ondorioz, erasorik izatekotan, barrutia hauskor gertatzenzen hiriaren hego-mendebalde osotik, horrek zekarren arrisku gorriarekin.

Harresi-barrutia aldatzea

Ohartarazi behar da, puntu honetara helduta, Ziudadelak egun duen kokapeneaneraiki izanak hiriko harresi-barrutiaren zati handi bat aldatu behar izatea eraginzuela, gotorleku berriarekin lotzeko. Erdi Aroko harresi zaharra, Gaztelu Zaharretik

(10) Ibid. 8. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 24

Page 27: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 25

abiaturik —gutxi gorabehera, egun Diputazioaren lorategia eta San Ignazio elizadauden tokian kokaturikoa—, Sarasate pasealekuko zenbaki bikoitien ilararijarraitzen zitzaion. San Nikolas eliza ondoan (1521. urte arte gotorturikegondakoa), izen bereko atea zegoen (egungo Parlamentuaren aurrean), nonTorredonda bastioia eraikia baitzegoen, eta harresiak Navas de Tolosa kalearekinangelu bat egiten zuen. San Anton kaleko bukaeran, Zapaterias edo Traizioarenatea zegoen. Taconera eta Aduanako zokoa kaleetatik segitzen zuen, harik etaSan Lorentzo edo San Llorente dorre eta portalearekin elkartu arte. HandikErrekoleten plaza eta O-ko Andre Maria plazan barrena jarraitzen zuen, non SantaEngrazia erraten zioten atea baitzegoen, gaur egun Descalzos ingurabidekopasealekua denaren atalarekin angelu zuzena osatu arte11.

Ziudadela eraiki ondoren, harresiaren bi aurrealde berriak kanpoko alderaaurreratuagoak taxutu ziren, eta Hiriko barrutiaren barruan, gaur diren TaconerakoLorategiak, Basotxo kalea, Navas de Tolosa kalea, Sarasate pasealekua, Vinculoplaza, eta Lizarra eta Nafarroako Gorteen kaleak gelditu ziren. Hegoaldekoaurrealdean, zeina 1918. eta 1921. urteen artean osorik eraitsi baitzuten, SanNikolaseko ate berria ireki zen, gaur egungo San Ignazio etorbidean kokatutakoa,gutxi gorabehera Carlos III zinema-tokiak dauden tokian. Beste aurrealdean,mendebaldekoan alegia, Taconerako atea kokatu zen, zenbait aldaketagorabehera oraindik ere zutik iraun badirauena. Atearen arkua eta aurrealdea1906an desmuntatu ziren (2002an berreraikia), ibilgailuak eta gurdiak igarozitezen.

Harresi-barrutiaren sektore garrantzitsu hori, hau da, Erreginaren eta SanNikolas bastioiak batetik, eta, Taconerako eta Gonzaga bastioiak bestetik,hasieran lurrez eta egur xehez bakarrik eraiki zituzten, Ziudadela bera bezala,orubean bertan hondeatuz eta trinkotuz. Hortik zetorren 1578ko premia,hormak eta bastioiak lehenbailehen zorroratzeko; hots, kanpoaldeko aldeakharlanduz estaltzeko, horrela behar bezalako estetika, sendotasuna etagogortasuna emate aldera.

(11) MARTINENA. La Pamplona de los burgos, 272-274. or. eta 325-327. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 25

Page 28: Iruñeko Ziudadela

26 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Vespasiano Gonzagak 1575ean erregeorde-kargua utzi bazuen ere, bere horretaniraun zuten gotortze-lanei buruz herrietatik zetozen arrangurek, haren oinordekoSancho Martinez de Leivaren eta Francisco Hurtado de Mendoza Almazangomarkesaren garaietan, zeina 1579an izendatu baitzuten erregeorde. Orduan,haserrerako arrazoia izaten zen eraikuntza-gaien (bereziki, zuraren eta karearen)hornidurari eta garraioari zegozkien prezioa.

1580an, Anotzibar eta Sorauren herriak haserre bizian zebiltzan. Han, ustez,baziren gisulabeak; izan ere, 240 karga kare Ziudadelarako ekarrarazita, geroSanto Domingoko obretan erabili ziren. Eta Espartzako herriak ere egin zuenprotesta, dukat bat eskatzen baitzuen bere lurretan moztutako zuhaitzbakoitzeko12.

Obren egoera 1581ean

Garcia de Mendozak 1581. urtean idatzitako agiri oso interesgarria iritsi zaigu,zeinak Iruñeko gotorlekuen garai hartako egoerari buruzko berri fidagarriakematen baitizkigu. Ziudadelari berari dagokionez, ingeniari horrek honela dio:“Ziudadela eta Hiria gotortzeari dagokionean, El Fratinek erabakitakoa etaeginarazi nahi duena arras gauza ona da, eta eragina izan du. Ziudadelak dituenbost bastioietatik, hiru Hiriaren kanpoaldean daude, eta bi, barruan, etagotorlekura eta Hirira datozen bi besoak inguratzen dituzte”.

“Kanpoaldean dauden hiru bastioi horietan sei harresi-aurrealde daudekordoiraino, inolako indarrik izateko errezel-hormarik gabe eta kasamatarik gabe,ez behekoan ez goikoan. Gainerako guztia egur xehez eta lurrez osaturik dago,Vespasiano Gonzagak eginarazia, eta urarekin eta denborarekin, gainbeheraetorri da, lurrezkoa baita. Hori hesi-hormaz itxiarazteko agindua eman liteke,harik eta inguruan egon behar duen harresi-zorroa egin arte; eta koste txikiarekin,

(12) 1580ko Iruñeko Gorteak, 100. legea. Novís. Recop. V. lib., XIX tit., XII. Legea

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 26

Page 29: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 27

gotorlekuen gainaldera erraztasunez igo daitekeela erratea eragotz liteke. Eta,obra-oinean egon badaudenez karezko eta harrizko material egokiak, etazimentarri irekiak, ongi dago obran jartzea. Batetik, lubeta gotortuko lukeelako,osotara eror ez zedin, eta bestetik, kontua litzatekeelako naturalak (bertakoak)obra-oineraino iristea; horrela obrak azkar eginen lirateke, gauza bera bi aldiz ezekartzearen ondorioz...”13.

Hiriko barrutiaren puntuen azterketa laburra baina osoa egin ondoren, eta bertanikusitako akatsak eta beharrik premiazkoenak azalduta, bere iritzia aditzera emanzuen lehentasun handienaz egin beharreko zereginari buruz: hots, “Ziudadelagotortzeko lana bukatzea, Erresumaren bizkarrezurra baita, eta han bertanbabestuko baitira barrualdean egonen diren Gaztelako konpainietako jende gutxihaiek”.

Garai hartan, oraindik erabiltzen zen Fernando Katolikoak 1512an eraikiarazitakoGaztelu Zaharra delakoa. Ehun soldaduz horniturik zegoen, guztiak ere Iruñekogoarnizioan zeuden hiru infanteria-kapitainetariko baten mendean. “Moldezaharreko gaztelua da —idatzi zuen Garcia de Mendozak — harresi on-onekolau dorre dituena, eta gotorleku berriko bastioientzat eta errezel-hormarentzat,gaindegi gisa, balio dezakeena. Balio du, halaber, artilleria eta arkabuzak izateko,bai eta balak, pikak, bolbora eta garia gordetzeko ere”14.

Agiri horretan ikus daitekeenez, 1581ean, lanak hasi eta hamar urtera,Ziudadelaren egoera ez zen batere ona, aurrealde gehienak oraindik harriz estaligabe baitzeuden.

Lanak aurrera zihoazen, Fratinen proiektu eta planoen arabera, baina etengabekodirurik ezak eraginda, oso gutxi aurreratzen zen edo, behinik behin, ez zenaurreratzen premiek eragindako abiadan, eta premia handia zen zinez, huramugako gotorleku-hiria baitzen. Herrietako arrangurek eta erreklamazioek,gainera, etengabe segitzen zuten, langileei soldata urria ordaintzen zitzaielako eta

(13) IDOATE, oc. cit. 9.dok.(14) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 27

Page 30: Iruñeko Ziudadela

28 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

material-horniduretan gehiegikeriak egiten zirelako; zenbaitetan, hark egiazkoarpilatzea zirudien15.

El Fratin berriz ere Iruñean

1584. urteko azaroaren 13an, Fratin ingeniaria bigarren aldiz heldu zen Iruñera,Erregeak Almazango markesa erregeordeari idatzitako eskutitzak zekartzala, lanegoera aztertzeko, eta Erregeari, gai horri zegokionez, zuzeneko informazioaemateko. Eskatutako txostena azaroaren 24an egin zuen16, eta, haren bidez,jakin badakigu Garcia de Mendozak hiru urte lehenago azaldutako egoeraberberean zegoela Ziudadela.

“Aurkitu dut —erraten zuen lanei zihoakiela— nik hemendik alde egin ondorenegindako lanak egin direla, eta ongi egin ere, nik Errege Jaunaren aginduz hemenutzitako traza eta aginduekin bat. Baina nik aurkituko nuela pentsatzen nuenabaino obra gutxiago aurkitu dut. Nonbait, hori zor omen zaio lan haientzako dirurikez izateari, erraten didatenez”.

“Ziudadelak landetarantz dituen hiru bastioiak, nik alde egin baino lehen harrilanduz estalitakoak, nik utzitako altuera eta egoera berean daude, zimentarriairekia. Handik hona, beste bat eraiki da eta beste hiruen altueran dago.Bosgarren eta azken bastioiaren harresia eta haren estaldura bederatzioinbeteko altueran dago zimentarritik gora, kontuan hartuta ni hona iritsinintzenetik hartan egin den obra, eta hartan erabateko azkartasunez ari diralanean. Eta jende gehiago ekarrarazi dut hona, hemen nagoenetik Jainkoak emandigun eguraldi on honetaz gozatzeko, ez baita niretzat mentura txikia, herrialde

(15) 1580ko Gorteek, 103. legearen bidez, karearen prezioa eta garraioa handitu zituzten; hots,4 eta erdi marabeditik 5era, erregua, eta 2tik 3 marabedira, legoa eta garraiatutako kintalbakoitzeko. 1590ean, Hiru Estatuek berriz ere erreguaren prezioa 5etik 6 marabedirahanditu zuten, eta 3tik 4 eta erdira, legoako eta garraiatutako kintal bakoitzeko. Urtehartan berean, agindu zen, karea ekartzen zuten herriak ez behartzeko peoiak jartzera, eztazaldiak ere, halakorik ez bazuten. (Novía. Recop. V. lib., XIX. tit., III., IV. eta XVIII. legeak).

(16) IDOATE, Las fortificaciones, 10. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 28

Page 31: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 29

honetako ohiturak ezagututa, nahiz eta bidean eguraldia oso euritsua izan nuen...Lubetak eta lubanarroa nik utzi nituen modu berean daude, handik hona ez baitahaietan deus egin. Eta, jakina, erran dut jendea hona bidaltzeko, bastioi horrenzati batzuetan hasteko, axola duelako eta eguraldiak aukera eman lezakeelako;bihar errezel-horma bateko zimentarria irekitzen hasiko naiz, huraxezimendatzeko”.

“Barruko etxeei dagokienez, zeinez erraten baitzen usai txarra zeriela haienartean ura zeriolako, hori guztia ez da deus, eta aipatu etxeetarako ez litzatekebeharrezkoa hodirik batere, haietan ez baita inolako urik sortzen, eta euri-urariaise emanen zaio bere bidea. Bakarrik egin beharko dira, beharrezkoa denean,plazetarako hodiak, hodi nagusia ni joan aurretik egina utzi baitzen, ongi eginaere, eta balio du. Aipatu obrei dagozkien gainerako gauza guztiak, hala barrenetiknola kanpoaldetik, eginen dira Berorren zerbitzurako gehien komeni denarekinbat...”17.

Lehenagoko eskutitz batean, Fratinek erregeari hiriko harresi zaharra eraitsibeharra azaldu zion, Ziudadelari begira zegoen aldean behintzat, lubanarroa obra-hondakinez betearaziz, horrela gotorlekuaren aurkako posizio gisa erabiltezinagerta zedin. Felipe II.ak horri buruz idatzi zion Almazango markesari, komenigarriaikusten bazuen, horrela egin zedin aginduz.

Eta azaroaren 24an ingeniariari zuzendutako beste eskutitz batean honelabukatzen zuen: “Ongi dago harresi zaharra eraisten hastea, harri hori Ziudadelakoobrarako baliatzeko, txikia baita harri- eta kare-hornidura. Obra, jakina, horrenbeharrean egon da, dirurik bideratu ez delako; horrenbestez, agindua emanen daaipatu ziudadela gotortzeko proiektatua dagoen dirua bidaltzen joateko, abisatuden bezala”18.

(17) Ibid.(18) MARTINENA. Documentos sobre las fortificaciones, 6. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 29

Page 32: Iruñeko Ziudadela

30 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Hurrengo urtean, 1585ean, Gerra Kontseiluak erregeari agertu zion komeni zeladirua bideratzen jarraitzea, El Fratinen zuzendaritzapean lanak aurrera eramateko.Garaiko izkribuetan ikus daitekeenez, El Fratinek urte osoa eman zuen Iruñean,lanak nola zihoazen bertatik bertara gainbegiratzeko. Era berean, Gaztelu Zaharrazutik mantentzeko erabaki zuzena hartu zen, berria –Ziudadela– erabat bukatutaegon arte, hiriak, arriskuren bat gertatzekotan, defentsarako19 gotorleku batgutxienez izan zezan.

Baliabiderik ezak eraginda, dena den, handik gutxira gaztelu zaharrari materialakkentzen hasi zitzaizkion, obretan baliatzeko; horrela, gaztelu zaharra harrobi erosoeta merkea bilakatu zen, eta abantaila handia eskaintzen zuen, gainera: hots,harri landua ematen zuen, silarri forman moztua, gainera.

Urte bereko urriaren 20an, Almazango markesa erregeordeak xedapen bat emanzuen erregearen aginduak betetzeko: “Hiri honetako gotorlekuaren eta harenZiudadelaren kalterako izan daitezkeen baratze-horma, lubeta, hobi eta gainerakogauza guztiak” eraisteko eta berdintzeko. Garai hartan, kale Berria trazatu zen,non-eta lehenago San Zernin burguaren lubanarroa izandakoaren gainean. Aldiberean, berritu egin zen harresitik nola halako distantziara eraikitzeko etalantzeko zegoen aspaldiko debekua; alde horretatik, Fratin kapitainaren iritzipeanjarriko zen horri buruz aurkez zitekeen eskari oro.

Gaizki baliatutako silarriak

Dirudienez, 1586an edo aurreko urte bukaeran, Jacobo edo Jacomo Palear, ElFratin, hil zen, eta lan-zuzendaritzan haren anaia Jorge jarraitu zitzaion; ingeniariaeta gotorleku-lanetan aditua bera ere bai. 1587ko udan ate nagusiaren eta SanAnton bastioiaren arteko harresi-atalean ari ziren lanean, eta gaztelu zaharrekoharlandua erabiltzen zuten; harri hura tamainaz desberdina zen eta hormen itxura

(19) IHCM. Aparici bilduma, 1. liburukia, 181. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 30

Page 33: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 31

itsusten zuen. Hura ez zen Luis Carrillo de Toledo ikuskatzailearen gustukoa izaneta, abuztuaren 28an, berehala eman zion erregeari horren berri: “... San Antonbastioiari eta kasamatari dagokien atearen errezel-horma altxatzeari bukaeraeman nahian, Gaztelu Zaharretik ateratzen dituen silarriak hasi da erditik gora

jartzen; baina hain da desberdintasuna handia, non gazteluko silarri horiek erdibat txikiagoak baitira tamainaz orain arte obra guztian jarritakoak baino. Eta, jarrizuen lehen ilaratik bertatik, erran banion ere huraxe ez nuela gogokoa eta aurreraez jarraitzeko, beste egun batez ere jarraitu zuen; sinetsarazi nahi ninduen huraxehobea zela, baina nik erabat dut kontrako iritzia, eta aitzitik, pentsatzen dut huraadabaki oso argia eta ez-duina dela hau bezalako hain Errege-eraikuntzabikainerako. Eta hark disimulatu nahi badu, saiatu den bezala, silarri handien ilarabaten ondotik silarri txikien ilara bat jarraraziz, hori errezel-horma guztian izanbeharko litzateke, eta ez erditik gora; gainera, Garaipen bastioiari dagokionataleko bertako errezel-horman (bi-biek atea inguratzen dutenak) ez da obra horipisu berean hasten. Hori guztia munta handikoa da, begiak nagusiki indarrarenaurpegian jartzen baitira eta jarri behar baitira. Eta horrela, silarri horieklandarantz begiratzen duten errezel-hormetarako balia ditzakeenez, egoki iritzi

Garaiko marrazki bitxia. Ziudadela eraikitzeko lanak, 1587an zeuden bezala. AGS

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 31

Page 34: Iruñeko Ziudadela

32 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

diot horretaz Berorri ohartarazteari, zuzentzeko agindu dezan, orain erraz etakostu txikiarekin egin ahal izanen baita, eta gero, ordea, ez.”20.

Eta ohar hau eransten zuen: “Errege Jaunak berorren begiz ikus dezan arestianazaldu dudan silarrien arteko desberdintasun handia, Berorri haren erretratu batigortzen diot, Aquilon idazkariaren seme batek ateratakoa, inondik ere mutil abilaeta iaioa baita, aitaren ezpal berekoa”.

Eskutitz horretan aipatzen den erretratua edo marrazkia oso lekukotasun grafikobitxia dugu, Ziudadela eraiki zeneko garaikoa baita. San Anton bastioia eta atenagusia irekitzen deneko harresi-atalaren zati bat ageri dira; hots, gaur egunArmada etorbideak zeharkatzen duen zatia. Bastioiaren angeluan tamainahandiko garita karratu bat agertzen da, lau isurialdeko teilatua duena. Garitarenbeste aldean, Fratin bera ageri da, kapa eta kapela dituela, parapetoarenerrematean harlandu-ilara baten ezarrera gainbegiratzen. Lubanarroan, langileeklur-hondeaketan eta lur betetze-lanean dihardute jo eta ke. Alabardez hornitutakosoldaduak peoiak zaintzen ageri dira; bastioira igotzeko arrapala-oinean, berriz,langileburu batek buru gainean saski bat daraman emakume bat jotzen du makilaedo haga batez. Ate ondoko horman, marrazkilariak zehaztasun osoz azpimarratunahi izan du salatu nahi zen akatsa, baina agian marrazkian pixka bat puztu egindu zabalera desberdineko harri-ilarak txandaka jartzeak sorrarazten duen ondorioestetiko itsusia21.

Hala ere, erregeordea ez omen zegoen hain haserre Fratinen lanprofesionalarekin, aipatu berri ditugun zenbait irizpide desberdin gorabehera.Horrela dirudi erregeari zuzendutako beste paragrafo batean, zeinean ondokohau jakinarazi baitzion erregeari: “Oro har, prestutasunez eta arduraz moldatzenda, eta Jorge Fratinek arras ongi egin du lana orain arte…”22.

(20) MARTINENA, oc. cit. 7. dok.(21) Simancasko Artxibo Nagusia, Mar y Tierra, 212. orri-sorta (Apariciren kopia IHCM zerbitzuan).(22) Ikusi 20. Oharra.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 32

Page 35: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 33

Ingeniariak aurkari; irizpideak elkarren aurka

1587ko irailean, Gerra Kontseiluak erabaki zuen jarraipena eman behar zitzaiolaFratin zenak aurretik landutako proiektuari. Lan hori egiteko, Jeronimo Marquiizendatu zuten maisu nagusi. Handik bi urtera, gizon horri erre egin zitzaizkiongotorlekuaren jatorrizko planoak edo trazak, hark El Escorialen zuen etxea suakhartu zuenean. Egun haietan, Venegas deitura zuen kapitain batek ekin zionberriro lanak hasi ahal izateko behar ziren planoak artxiboan bilatzeari23.Dirudienez, San Anton bastioia bukaturik uzteko lan betean ari ziren.

Jorge Fratinen seme bat, Francisco, jadanik ageri da 1590eko dokumentazioan,haren sinadura ageri baita Felipe II.ari gotorlekuen egoerari buruz zuzendutakotxosten batean. Arront gaztea omen zen, hark berak aitortzen baitzuen bereaurrekoen esperientzia eta merezimenduak falta zituela. Aipatu txosteneanerraten zuen Gaztelu Zaharreko hormak mozten edo kentzen ari zirela, “etengabeobra-hondakinak Ziudadelara eramateko”24.

Garai hartan, Tiburcio Espanochi ingeniaria etorri zen Iruñera, eta derrigorrezkoazen bezala, berari zegokion memoria edo txostena idatzi zuen gotorlekuei buruz.Agiri horretan, Ziudadelan ikusitako akatsen zerrenda egiten zuen; bereziki,harresiaren zimentarri eta lubanarroen ezaugarriei zegokienez. Egia erran, iritziedo ohar teknikoen gainetik, izkribuaren baitan oso kritika garratza egin zitzaionVespasiano Gonzagari; hau da, lanak hasi zirenean erregeorde izandakoari,proiektuan hain esku-hartze erabakigarria izan zuenari. Txostenak zer erranhandia eman zuen garaiko ingeniarien artean, eta oso laster, iritziak elkarrenaurka jarri ziren: batzuk Espanochiren alde, eta, beste batzuk, berriz, horrenaurka, eta Gonzagaren alde, noski. Gonzagaren aldeko txosten batek erratenzuen, haren proiektu eta lanei buruz eragozpenik eta zalantzarik izatekotan,lehendabizi hari dei egin beharko zitzaiola haren iritzia entzuteko, berarenarrazoinamendu eta argudioak baloratzeko. Izkribu berberak, halaber, aipatzenzituen Jorge Fratinek eta besteren batek jatorrizko planoen gainean eginiko

(23) IHCM. Aparici bilduma, 186. or.(24) Ibid, 192. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 33

Page 36: Iruñeko Ziudadela

34 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

ustezko faltsifikazioak eta manipulazioak, eta aipatu halaber, Fratin Zaharraklanak hasterakoan ez zituela Gonzagak finkatutako ildoak errespetatu: “... Ezbainago oso ziur Jacome Fratinek Vespasianoren aginduak oso garbiki bete otezituen; aitzitik, aldatu egin ote zituen nago…”25.

Dokumentazioan ikusten denez, hobitxo edo lubanarro txiki bat eraikitzen ari zenzenbait bastioiren eta harresiren oinean, eta hura ez zen Gonzagakproiektatutakoa, “baizik eta lubanarro sakon zabal-zabal bat egitea pentsatubaitzuen, arras garbia, etsaiek sekulan ez betetzeko modukoa, ez eskuz ezbateria-hondakinez. Eta lubanarroaren sakonerari dagokionez, Vespasianokikusten zuen oso-oso sakona izan beharko zuela, urez erabat betea; zeren,hartan, ur asko sortzeaz gain, Ziudadela hiritik aldentzera eta landa zabaleraeramatera bultzatu zuen arrazoietariko bat izan baitzen barruan iturburua hartzea;kanpoan geldituez gero, etsaiek aise kenduko baitzioten...”26.

Espanochik akats hau aipatu zuen: hots, inon ere ez zirela zimentarriak 12oinbete baino gehiago atera lurzoruan, eta, gainera, hura errautsa bezalakoazela. Ez zuen ongi inguru honetako tuparria ezagutzen, zeina “azalez oso mehea,biguna eta laxoa izan arren, harri gogorra bezalakoa baita; eta ez da buztinzuria,buztinzuria zertxobait desberdina baita. Eta buztinzuria izatera, Iruñeko eliza etaetxe guztiak ez ziren tuparriaren gainean eraikiko…”. Beste eragozpen bat ereegin zuen; hots, errezelak eta bastioiak ez zirela behar bezain garai, eta harkhiriko etxeen altuerarekin parekatzen zituen, eta aski zen eraso batean erabillitezkeen zurubiak baino altuagoak izatea. Bestela, goratu egin beharko liratekeSan Nikolas eta Gaztelu Zaharraren gangen arabera, non Ziudadelaren aurkakoartilleria jar baitzitekeen.

(25) IDOATE, oc. cit. 83. or.(26) Ibid. 12. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 34

Page 37: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 35

Antonio de Herrerak idatzitako memoriala

Garai hartan, 1592an, beste memorial bat idatzi zen, baina aipatu berridugunaren kontrakoa. Egilea Antonio de Herrera izan zen, eta VespasianoGonzagaren eta Fratin zaharraren aurka zuzenduta zegoen; ez bakarrik haienproiektuei eta egindakoei zegokienez, baita haien lan orokorrari zegokionez ere,izkribuak gaitz irizten baitio lan horri27. Hauxe dio hitzez hitz Ziudadelako atenagusiari buruz: “... den bezalakoa dela erranen du; hots, itsusia, neurrigabea,gaizki jarrita dagoen harri bigunez egina, eta haren errezelak zimentarriak dituagerian eta sabel pixka bat atera zaio”. Paragrafo batzuei salaketa nabaria darie:“Haren hizkera guztia Berori itxuraz engainatzea zen, eta Berorri aditzera emannahi zioten denbora laburrean eta diru gutxirekin lan handia egina zutela; bainadena da alderantzizkoa, diru askorekin gutxi eta gaizki egiten baitzuten, emaitzeierreparatuta ikusten den bezala. Dena dago konpontzeko eta moldatzeko, eta ezsinetsi huraxe laudatzen dutenei”. Eta, aurrerago, hauxe erantsi zuen: “Eta Fratinkapitainak bere partea ere engainatu zuen, haren erruz hil baitira ziudadelansoldadu asko, hotzak jota; gelak, ikusten den bezala, adreilu erdiz eginakbaitaude, eta sabaiak adreilu erdiz eta lokatzez; eta horregatik daude aipatugelak erabat hondatuak, ikusiko den bezala”. Nahiko ohar egoki batez bukatzenzuen, garai hartako beste memorial batean ere ageri dena:

“... Ohartarazi behar da San Nikolas elizaren gainean, gangak baitaude,Ziudadelaren kontra jotzeko artilleria jar daitekeela; horra hor zer beste arrazoikbultzatu zuen Vespasiano landa zabalerantz joatera. Gotorleku Zaharrean,bestalde, etxe laua egin daiteke, aski baita leihoak irekitzea eta Ziudadelaribegira dagoen errezela eraistea, eta berriro oso mehe eraikitzea kanoikada batezeraisteko, eta etxe hori Erregeordearentzako eta Kontseiluarentzako izan zedila,eta gastua Ziudadelara pasatzea"28.

Herrerak zekienarekin bat, bere txostenak Fratinen alde ateratako guztien izen-deiturak aipatu zituen, honela aipatu ere: “Aipatu Jorge (Fratin) eta haren oker

(27) MARTINENA. Documentos sobre las fortificaciones, 8. dok.(28) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 35

Page 38: Iruñeko Ziudadela

36 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

handiak sustatu eta lagundu zituzten guztiak, Errege Jaunaren eta Ziudadelakoerrege-eraikuntzaren kaltean… Eta egia estaltzen eta itotzen ere lagundu zuten,halakorik Errege Jaunaren belarrietara irits ez zedin; 3.000 dukat baino gehiago,ingeniariak bere laguntzaileen artean banatutakoak, eta haietariko zati batcalabriarrak eraman baitzuen. Eta horri buruzkoak, Fratindarrek Errege Jaunarenbelarrietan engainua paratu dute, haiei buruz milaka gauza on erranez eta baliohandia dutela..." Salaketa larri horien ondorioz, Gerra Auditoriak azpikerietan etabatere garbiak ez ziren arazoetan sartuagoak ziruditen batzuen aurkako auziarieman zion hasiera29.

Filipe II.a, obretan bisitari

1592ko azaroaren 20an, ostiralean, errege Filipe II.a, errege katoliko etasakratua, Iruñera heldu zen; bisita ofizialean heldu ere, gaur erranen genukeenbezala. Arratsaldeko ordu biak ziren erregearen segizioa hiriko ate aurrera helduzenean, non hiriko errejidoreak gramallazko jantzi estreinatu berriez esperoanbaitzeuden, eta esperoan ere, elizako agintariak nahiz agintari zibilak, eta zaldunprintzipalak, eta jende olde izugarria, guztiak ere Kristandadeko erregerikahaltsuena eta beldurgarriena bertatik bertara ikusteko egarriz. Gertakari harkoso kronista berezia izan zuen; hots, Enrique Cock holandarra, erregearensegizioarekin batera zetorrena, eta bere baitan hainbat eginkizun biltzen zituena:idazlea, notario apostolikoa eta errege-guardiako arkularia. Pertsonaia bitxi horrekhonela deskribatu zuen erregearen etorrera:

“Errege Jauna denda batzuetan jaitsi zen, zeinen oihalak altxatuak baitzeuden.Haien aurrean Gaztelu Berria zegoen (Ziudadelaz ari da), non hirurogei artilleria-pieza jaurtiki baitziren, banan-banan, jende artean sekulako burrunba sortuz.Harrera hura azaroaren 20an egin zen, ostiralean, eta Martin de Cordobaerregeordeak, Cortesko markesak, manaturik, Hiriak (Udalak) hiru mila armagizon

(29) IDOATE, Las fortificaciones, 84. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 36

Page 39: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 37

bildu zituen hiritarren artean, haietariko mila lantzadunak eta, gainerakoak,arkabuzariak, eta denak Errege Jaunaren begien aurretik pasatu ziren (desfilatuzutela, alegia; egun, erranen genukeen bezala). Tarteka, erresumako guardiazegoen, armatua, zaldi arinen gainean...”30. Parada militarraren ondoren –alardea,garai hartan erraten zenez–, denak erregeari agur egitera eta erregeareneskuetan muin egitera joan ziren: erregeordea, apezpikua, udala eta Gorteko,Kontseiluko eta Comptos Ganberako auzitegiak.

Hurrengo egunean, azaroaren 2lean, larunbatean, Filipe II.ak berak Ziudadelarajoan nahi izan zuen, bere begietatik horrenbeste denbora, diru eta arretakostatzen ari zitzaizkion lanen egoera ikusteko. Cocken kontaerak, horridagokionez, honela dio:

“Errege Jaunak gaztelu berri eder-eder bat leku egokian eginarazteko aginduaeman zuen, harri lodiz egina, bastioi, hobi eta gotorleku on orori komeni zaizkiongauza guztiekin; gaztelua ez dago guztiz bukatua, baina traza ikusten da eta zer-nolakoa izanen den ere bai”. Ondotik, Fernando Katolikoak eraikitako gazteluzaharra aipatzen du; hots, haren defentsan, Iñigo Loiolakoa zauriturik gertatuzen huraxe bera: “Beste gaztelu zahar bat egon zen, ia hondatua dagoena, etaez da probetxuzkoa”31. Artetik errateko, aldi hartan, gaztelu zahar hartatik bereate gainean Karlos V.aren arma inperialez horniturik zegoen armarria kendu zuten,erregeordearen jauregian ipintzeko; hau da, antzinako Kapitanian, egunNafarroako Artxibo Nagusiaren egoitza dena. Eta, egun haietan hain zuzen,hantxe hartu zuten ostatu erregeak, haren emazte Ana Austriakoak, Filipeprintzeak (etorkizunean, Filipe III.a izanen zenak) eta Isabel Klara Eugeniainfantak.

Erregea hilaren 23ko arratsaldera arte gelditu zen Iruñean. Hilaren 22an,igandean, Katedralean Printzearen zin-egite ospetsua egin zen. Printzeak,Gorteen aurrean, Erresumako foruak eta legeak, usadioak eta ohiturak bete etabetearaziko zituela zin egin zuen. Ordainez, Hiru Estatuek zin egin zioten eta

(30) IRIBARREN, Pamplona y los viajeros, 27-29. or. Ikusi, halaber, Idoate, op. cit. 58. oharra.(31) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 37

Page 40: Iruñeko Ziudadela

38 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Nafarroako Koroako oinordekotzat aitortu zuten. Hiru gauetan argiak piztu ziren;hartara, auzokideei zuziak banatu zitzaizkien.

Agirietan ageri den bezala, Joan Landakoak, Udalaren mandatuz, neurri handikomihise bat margotu zuen. Hartan, hauxe zegoen irudikatuta: “hiria eta ziudadela,egun dauden gisan; txartel batekin, erdian idazkun bat jartzeko, eta hartanErrege-Erreginen eta Infanta-Infanten etorrera errateko, eta zer egunetan sartuziren eta nor ziren errejidore...”32. Urteak joan, urteak etorri, nora joan ote zenlekukotasun grafiko bitxi-bitxi hori? Agiri ezin aproposagoa izanen baitzen XVI.mende bukaerako Iruña nolakoa zen erakusteko.

Zepoan lotutako peoiak

1561ean eta 1565ean egin zuten bezala, 1593an Gorteek berriz ere aztertuzuten zer soldata ordaindu behar zitzaien gotortze-lanetan ari ziren herrietakopeoiei, bai eta mandazainei eta zura, igeltsua eta bestelako materialak ekartzenzituztenei ere33. Zazpi urte lehenago, 1586an, Erresumako legezko ordezkariekberen ahotsa altxatua zuten, Ziudadelan lan egiten zuten zenbait peoiri ezarritakozigorren aurka; izan ere, zepoan jarri zituzten, zirgiloz lotuak jarri ere, denenaurrean, denen lotsagarri “oso toki publikoan eta laidogarrian”34. Azken buruan,garai guztietan egindako obra nabarmen eta handi gehienak eraiki dira makinabat jende anonimoren oinaze gorrian eta izerditan oinarriturik, denak egin baitiraanonimatutik sekulan aterako ez diren jendeen lanari esker. Iruñeko gotorlekuakezin ziren salbuespenik izan.

(32) IDOATE, Esfuerzo bélico de Navarra, 215 or.(33) 1590eko Iruñeko Gorteek soldata igotzea onetsi zuten: 7 tarjatik 8ra. 1593an, soldata 9

tarjara igotzea erabaki zuten; 1596ko Gorteek diru-kopuru horri eutsi zioten (Novis. Recop.V. lib., XIX. tit., V., VII. eta IX. legeak).

(34) 1586ko Iruñeko Gorteak, 22. legea. Legearen atarikoak gertatuaren berri eman zuen:“Azken Gorteetatik hona, zepo bat eta zirgilo bat jarri dira Hiri honetako Ziudadelarenlubanarroaren ondoan, oso toki publikoan eta laidogarrian. Eta ikusitakoaren arabera,hartan obretara datozen zenbait pertsona jarri dituzte… aipatu lanetako langileburuekaginduta”. (Novis. Recop. V. lib., XIX. tit., XV. legea).

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 38

Page 41: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 39

XVI. mendea bukatzean

Gotorlekua oraindik bukatu gabea zelarik, Gortean zurrumurruak zebiltzan,agintariak frantsesekin ezkutuko negoziazioetan ari ote ziren, ZiudadelaVendomeko dukeari, tratuz, emateko, orduan erraten zen bezala. Asmakeriakjadanik zaharkiturik eta gaixorik zegoen Felipe II.arengana heldu ziren, etaerregeak, aferari buruzko txostenak lehenbailehen bidaltzeko eskatu zionerregeordeari. 1594ko azaroaren 20an, Martin de Cordobak eskutitz lasaigarriaidatzi zion: “... ez da sinistekoa Iruñeko ziudadela tratuz hartu nahi izatea bezaingauza zentzugabea; zaila baita hori gauzatzea, eta, behin gauzatutakoan,ezinezkoa da horri eustea eta halakorik bermatzea”35.

Filipe II.aren azkeneko urteetan, Ziudadelaren egoera ez zen batere ona, nahizeta funtsean kanpoko lanak nahiko aurreratuak zeuden. Horrela jakinarazi zuen,1597an, Juan de Cardona erregeordeak. Hurrengo urtean, irailaren 13an,igandean, goizeko bostetan, erregea bere logeletan hil zen, El Escorialen, 71urte zituela eta erregealdiaren 43. urtean. Hil bereko 28an eta 29an, ErresumakoDiputazioak eta Iruñeko hiriak zutoihalak altxatu zituzten errege berriarenohoretan: Filipe III.a Gaztelakoaren eta V.a Nafarroakoaren ohoretan, alegia.Haren erregealdian zehar, obrak aurrera joanen ziren, baina bukatzera heldugabe.

XVI. mendeko azken urteetan Gotorlekuko kuarteletan zer-nolako higiene- etaosasun-baldintzak zeuden jakiteko, gutxi gorabeherako ideia eman diezagukejakiteak goarnizioa osatzen zuten ehun soldaduetatik berrogei infekzioak jota hilzirela. Goarnizioa, bidenabar erranik, urria zen eta gaizki ordaindua zegoen.Gaixotasunak ugari ziren, gerra-jendeak etengabe putzu-ura edan behar izaten

(35) IDOATE. Esfuerzo bélico de Navarra, 130. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 39

Page 42: Iruñeko Ziudadela

40 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

baitzuen, eta ur hori beti eta, batez ere, udan, ez zegoen behar bezalakobaldintzetan.

1600eko martxoaren 18an, Cardona erregeordeak Filipe III.ari zuzendutakoeskutitz batek zehatz-mehatz adierazten digu nolako egoera zuen Ziudadelak,mende berrian sartzeko bezperetan:

“... Zenbaitetan, adostu dut zer-nolako beharrak dituen Iruñeko Ziudadelak,erabat prest egon dadin; lubanarroa baitu faltan, bai eta bide estalia ere, ezbaitago hasia, eta lubanarroari dagokionez, ez da behar den erdira ere iristen.Hiru bastioi parapetorik gabe daude; batek badauka, eta besteak erdia du faltan.Nekez erran daiteke, beraz, indar hura defentsarako prest dagoela. Berorrenzerbitzuari komeni zaio komeni zaionez gotorlekuak izanik gabeko izen hutsak ezizatea; horrenbestez, Errege Jaunari erregu egiten diot eman dezala huraxekonpontzeko agindua, eta datorrela dirua xede horretarako; izan ere, komenibezainbesteko arduraz banatu baitzen duela bi urtetik gora eta, hirutik oso hurbil,honat igorritakoa”36.

Alabaina, urte horietan idatzitako eta Iribarrenek bere Pamplona y los viajeros deotros siglos delako liburuan bildutako izkribu batean (Floresta Española), hiriakorduan zeuzkan bi gaztelu aipatzen ziren, hauxe zehaztuta: “bietan modernoena,fabrika eta traza menderaezinaz eraikia dago”37.

Giltzen aferaren ondorioz, galeretara

1603. urtean gertatu pasadizo bat adierazgarria da. Egunero, arratsean,guardiako kaboak, armaz hornituriko bi soldaduk lagundurik, jauregira joan beharizaten zuen ateetako giltzak erregeordeari emateko. Baina gau batez,Apezpikuaren aguazilak giltzak eman ziezazkiola eskatu zuen, Ongotzeko

(36) MARTINENA. Documentos sobre fortificaciones. 9. dok. (37) IRIBARREN. Pamplona y los viajeros, 31. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 40

Page 43: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 41

erretorearen bila zaldiz joateko. Guardiako kaboak, Soria zeritzanak, kontu hurapremiazkoa zela ikustean, giltzak eman zizkion, aginte-agentea baitzen. Ordutxarrean egin zuen. Gerra Auditoriak, hura zuhurgabekeria larritzat harturik, lauurteko arraun-zigorra ezarri zion kabo fidakorrari, Errege Jaunaren galeretanbetetzekoak, giltzak ematearen arduraduna baitzen, “... gau honetan (giltzak)bertako gizon baten eskuetan ibili baitira Hirian barrena”38.

Obrak aurrera doaz

Bitartean, lanek aurrera jo zuten Fratin gaztearen zuzendaritzapean, zeinak1604ko urriaren 1ean azkeneko gertaeren berri eman baitzion erregeari: “Jauna:Juan de Cardonak, Erresuma honetako Erregeordeak, diru zerbait baliatu du,zeinarekin gaztelu honetako eraikuntzari jarraipena ematen ari baitzaio, behar etapremia handieneko zatietan: eta horrela, ia bururaino bukatuak ditut hiru bastioi,parapetoak eta guzti: bat, Hiri honetarantz, eta bi, landarantz, eta era berean,hirirantz eta landarantz begiratzen duen errezel bat; eta Laguntza Atearen guardia-gorputza bururaino bukatua dut, eta zubia bakarrik du faltan, orain egiten arinaizena; ez dut dirurik, aipatutakoa bururaino bukatzeko, Erregeordeak ezin baitudiru gehiagoz hornitu, aski eta sobra hornitu baitu, beste edozein Erregeordekbaino gehiago… Eta Berorrek baitaki zer mugatan dagoen gaztelu hau, eta zer-nolako beharra duen bai konpontzeko bai bukatzeko, ez dut berriz ere erranendiru horren behar handian gaudela”39.

Plano batek ematen digu Ziudadelak 1608. urte hasieran zeukan itxuraren berri.Planoaren izenburua hauxe da: Iruñeko Gotorlekuaren zerrenda eta gotortzekedagoena; martxoaren 20ko Gerra Kontseiluaren kontsulta bateko paperetansartu zen. Gotorlekua aireko perspektibaren itxuraren arabera dago marrazturik,hots, Taconera gainean kokaturiko hegal-gailu batetik ikusiko bailitzan. Atenagusiak gaur egungo itxura berbera azaltzen du, baina katez eta palankez

(38) IDOATE. Las fortificaciones, 62. oharra.(39) Martinena, op. cit. 10. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 41

Page 44: Iruñeko Ziudadela

42 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

mugitutako zubi altxagarri batekin; horrez gain, zubi finko bat ere ageri da,kanpoaldeko guardia-gorputz bat eta guzti, eta beste zubi altxagarri bat. Dorregainean, jadanik arku txikiz osaturiko galeria zegoen, Gaztelako errege-zutoihalazeukan gurutze itxurako masta batekin. Ez zegoen oraindik ilargierdirik, ez etakanpoaldeko errabelinik ere. Bost bastioik gaur egungo kokapen bera dute, bainagarita karratuak daude bakoitzaren kanpoaldeko angeluan. Ez da Laguntza Aterikageri. Haren ordez, lubanarroan badago bi katilu gainezarriz osaturiko iturri bat,bai eta etxetxo txiki bat ere. Barruti barnean, pabilioiak erdiko plaza zirkular

Ziudadela, eraiki berritan, 1608ko plano baten arabera. IHCM

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 42

Page 45: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 43

nagusi baten inguruan egituratuta daude. Zenbait orube eraiki gabe daude, etapabilioirik handien eta luzeenak harresi-errezelen barruko lubeten ondo-ondoandaude. San Anton bastioiaren ondoan, Saindu berberari eskainitako eliza zaharraikusten da, Erdi Arokoa, zeina, Ziudadela eraiki ondoren, barruti barnean gelditubaitzen: gotorlekuko lehen kapera izan zen. Dirudienez, elizak ezkilarako kanpai-horma txikia zeukan. Jatorrizko planoa, Florencio Idoatek 1954an argitaratutakoa,Simancasko Artxibo Nagusian gordetzen da, eta joan den mendeko kopia batMadrilgo Zerbitzu Historiko Militarrean dago40; egun, Historia eta KulturaMilitarraren Institutua da.

Lubanarroaren inguruko oholesia

1608ko maiatzaren 15ean, Filipe III.ak Aranjueztik Errege Zedula bat eman zuen;haren bidez, agindua eman zuen, gotorlekuaren kanpoaldeko perimetroa oholesibatez inguratzeko, harik eta lubanarroak eta parapetoak egiteko lanak bukatutaegon arte.

“Jakinarazi didate –ziotsan erregeak–, Hiri horretako Ziudadelaren gazteluaguardia onean egonen badira eta, era berean, lubanarroak ireki eta parapetoakaltxatzen diren bitartean eskain zitezkeen eskaladako edo interpresako abisueta errezeloak segurtatuko badira, komeniko zela oholesi bat egitea bideestaliaren ertzaren inguruan, landaren aldetik; horrenbestez, haren bidez, eta,oholesiaren barruan erronda bat uda partean eta garai susmagarrietan ibilita,egia da segurtasun handia izanen zela; eta pago-egurrezkoa egin zitekeen,iraunkorra baita, eta (hesolak) Hiri horretan jarriak egonen dira, ibaian beheitiekarriak, bakoitza erreal erdian, iltzeak barne eta landatuak, 500 dukatekokostean ere ez”41. Dirudienez, Gortetik arazoak askoz ere errazagoak ikustenziren hemendik baino, zeren Cardona erregeordeak, abuztuaren 20an idatzitakoeskutitz batean, ez baitzuen inola ere horren ikuspegi baikorra:

(40) Simancasko Artxibo Nagusia (AGS), Mar y Tierra, 701. orri-sorta (Apariciren kopia IHCMartxiboan).

(41) MARTINENA, op. cit. 11. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 43

Page 46: Iruñeko Ziudadela

44 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

“... Oholesia zer distantziatan jarri behar den neurtzeko agindua eman dut, halaZiudadelaren inguruan nola hiriari egitekoa zaion harresi-tartean... eta kontuada aipatu oholek lurraren azaletik gora hamabi oinbete garai izan behar dutenez,lurraren barnean gutxienez bost oinbeteko sakoneran sartu behar direla; beraz,guztira, hamazazpi oinbete dira, eta tamainako oholik ez daiteke etor ez ekaribaian beheiti, luzeegiak baitira; eta idiz ekartzen direnean, asko kostatuko dute,funtsa izan behar baitute; eta oihan hauetako pagoa ospelean sortzen denez,denbora labur-laburrean dira usteltzen; eta halaxe erakusten digu esperientziakibai honetatik beheiti egurretarako jaisten diren enborretan; eta uretan seihilabetez egoten badira, hona ekartzeko ur-goraldia noiz gertatuko zain, gorputzhandia daukatenez, usteldurik iristen dira, eta jabeek ez dute nork erosi aurkitzen,erretzeko; eta egia da oholek, gorputzez ez baitira hain handiak izaten, horren lurhezean bost oinbeteko sakoneran egon behar dutenez, urteko zortzi hilabetetaneuria egiten baitu, enborrak hainbateko denboran edo denbora laburragoanustelduko dira. Eta esperientziak erakutsi du, Pedro Fernandez de la Carreragaztelarrak Laguntza Aterako ekarrarazitako hesola kopuru bati dagokionez, ezinizan zituela ibaian beheiti ekarri, urak noiz handituko zain ibaian egon behar izanzutelako; eta eragozpen haiek eraginda, idiek tiratuta ekarrarazi zituen, eta haritz-zur sendo aunitzekin jarri behar izan zituen; eta oholesia jarritakoan, hain gastuhandia egin zuen hartan, non gastatu zuenarekin zubi bat egiteko adinabaitzegoen"42.

Eragozpen haiek guztiak ikusita, erregeordea ez zegoen errege-ogasuneko diruahesian alferrik gastatzearen alde, baizik eta lubanarroa hondeatzearen alde, etahandik ateratako lurrarekin eta tuparriarekin bide estalia eraikitzearen alde,parapetoa eta guzti:

“Horretan gastatu behar den dirua –erraten zuen Juan de Cardonak-, lanikbeharrezkoenean gasta dadila, betiko iraunen duen hartan: lubanarroa irekitzekolanetan, alegia; eta hartatik ateratzen den tuparriarekin, eta lurrarekin nahiz egurxehearekin, bide estalia osatu beharko litzateke, 8 oinbete garaierako parapetoa

(42) Ibid. 12. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 44

Page 47: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 45

eta guzti; eta hori eginen litzateke Berorrek aipatu fabrikarako igorraraziko lukeenlehen diruarekin; horrenbestez, hesoletan hogeita hamar urtean gastatukozenarekin, egina egonen litzateke bide estaliaren lanik premiazkoena, obrabetirakoa eta perfektua"43.

Eskutitz bat gordetzen da Simancasen, 1608. urtean bertan Iruñean gotortze-lanak aztertzen ziharduen Gaspar Ruiz de Cortazar ingeniariak idatzitakoa.Gutunean agerikoa da militar haiek erregearen zerbitzuan jartzen zuten ardurahandia; haien lan profesionalaren arlotik at ere bai. Irailaren 22ko data darama,eta Gorteek, garai hartan, amesten zuten proiektuari dagokio; hots, Iruñeanunibertsitate bat ezartzeko egitasmoari, hain zuzen. Ziudadelak oraindik erezeuzkan akatsak aztertutakoan, honela dio:

“Nik ulertu dut Erresuma honek unibertsitate bat egin nahi duela Hiri honetan,eta ene iduriz, asmo hori betetzen badute, eragozpena ez litzateke inola ere txikiaizanen; izan ere, Ziudadela hau, aipatu dudana bezalako kalitatezkoa izanik,(unibertsitatea) eragozpen handia izanen da harentzako, jende-zalaparta handiaizanen baita, eta haien artean, gaskoiak eta Frantziako erregearen beste basailubatzuk, eta halako jende-nahasketa ez da ona arbasoek edoski zuten esneaoraindik erabat ahaztua ez dutenekin elkartzeko; eta ikasleak, jende gaztea etajakin-nahia izatez, berrikuntza egin zaleak dira, probokatzaileek aise erakartzekomodukoak, parada izanez gero; eta gaztelu honek nola ezin duen kalterik jasan,salbu eta bertakoek eta auzokideek osatutako traizio batetik baizik, ez dutehalako ondoriorako hain aparailu printzipalik aurkituko, hots, ikasleak, oro jakin-nahiak eta bazter-nahasleak, non eta mugako hirietan, non uste izatekoa denkaltea eragin nahi duen etsaiak etxekoa izan behar duela; hortaz, ahalegindubeharra dago halako paradarik eragozten, horixe baita kutsatuak dauden gogoakmugiarazten dituen arrazoi printzipala, eta oso kezkagarria da mugako hirietakosoldaduen eta ikasleen nahasketa hori..."44.

(43) Ibid.(44) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 13. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 45

Page 48: Iruñeko Ziudadela

46 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

1608. urteko berri gehiago

Eskutitz honekin batera, Francisco Palear Fratinek sinatutako plano bat ere bidalizen Gortera: Iruñeko Gazteluko Traza izenburukoa. Hiriko hirigintza-historiarenikuspuntutik, dokumentua oso interesgarria da; izan ere, Ziudadelaren jatorrizkooina eta Taconerako eta San Nikolaseko harresiaren aurrealdeak biltzeaz gain,Erdi Aroko barrutiaren horma zaharrak ere ageri baitira, Karlos V.aren denboretaneraikitako Torredonda eta San Llorente izeneko bastioiak barne, bai eta FernandoKatolikoaren aginduz 1513-1525. urteetan eraiki, eta ondoren, Erreginaren edoTelleriako bastioiek hein batean irentsitako Gaztelu Zaharra ere. Planoak, gainera,gomendatu egiten du hiriko lubanarroa eta Ziudadelakoa elkartzen direnguneetan dauden bi bastioi-erdi eraistea, gune haietan “2.000 gizon egonbaitaitezke gordean, gazteluak haiei eraso egiteko aukerarik gabe”. Behin bastioi-erdiok ezabatutakoan, harresi-errezelek zuzen-zuzen jarraitu beharko lukete, hariketa hiriko etxeen eta gotorlekuaren artean kokaturiko lautada eta bideestaliarekin lotu arte. Planoaren arabera, gutxi gorabehera lubanarroarenazaleraren erdian ura zegoen; gainerakoa, berriz, lehorra zegoen. Azalpenakhauxe proposatzen zuen: “lubanarro txikiari landarantz jarraipena ematea, etahartatik ateratzen zen lurrarekin bide estaliko parapetoa altxatzea; izan ere,gaztelu barruan betelana egiteko, badago lurra hurbilago, eta gastua merkeagoaterako da”45.

Simancasko Artxiboan urte bereko beste berri bat gordetzen da, lehen aipatuhesiaren arazoari buruzkoa hain zuzen ere: “Juan de Cardonak IruñekoZiudadelak zuen arriskuaz idatzi izan duenaren haritik, eta auzokideek(frantsesek) halako interpresa edo eskalada bat eginen ote zutenaren beldur,eta Kontseiluak abisu hori berbera beste bide batzuetatik jaso duela ikusita...agindua eman zen, bide estaliaren ertzaren inguruan oholesi bat egiteko, betierelandaren aldetik; horrenbestez, segurtasuna egon liteke, erronda bat barrualdeanibiliez gero, bai uda partean bai garai susmagarrietan”.

(45) AGS, Mar y Tierra, 706. orri-sorta (Apariciren kopia IHCM artxiboan).

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 46

Page 49: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 47

Poloniar bat Ziudadelan

XVII. mendeko lehen urte horietan, Iruñea bisitatzen zuten bidaiariei (bereziki,atzerritarrei), Ziudadela erakustearen ohitura zabaltzen hasi zen, askotan kontuanhartu gabe atzerritarrok benetako espioi edo informatzaileak zirela, eta ondoren,nork bere lurraldean zehaztasun osoz kontatzen zituela bidaian defentsari etakontu militarrei buruz ikusitako xehetasunak oro. Beste batzuei, berriz, –denaerran behar– gaizki atera zitzaien, eta bisitatik onurarik batere ez lortzeaz gain,fardeleria guztia lapurtu zieten, hormei eta bastioiei begira lasai ederreanpaseoan zebiltzan bitartean. Horrela gertatu zitzaion, esaterako, Poloniako erregeJoan III.a izanen zenaren aitari; Jacobo Sobieski nobleari, hain zuzen.

Pertsonaia horrek bere bidaiari buruz idatzitako kontaketan erraten du, 1611.urtean gure hirian zegoela, eta ostatu hartu zuen ostatuko nagusiak Ziudadelabisitatzen lagundu zuen bitartean, haren emaztea eta alaba horretaz baliatuzirela logelako armairuan ongi gordeta zeukan dirua ebasteko; bigarren giltzabat erabili zuten. Itzultzerakoan, lapurretaz ohartzerakoan, emakumeak,maltzurrak halakoak, errugabearenak eginez, “euskarazko oihuak egiten hasiziren, eta (hizkuntza) hura hain da desberdina espainoletik nola polonieratik”.Erregeordearen aurrean auzia salatuta, justizia ostatuan agertu zen eta, laster,emakume lapurra agerian gelditu zen. Istorioak, ordea, protagonistak berakkontatzen duenez, ezusteko bukaera izan zuen: “Gauez, apezpikuaren morroibat niregana etorri eta, apezpikuaren izenean, erregu egin zidan ostalersarenalabaren heriotza-eskaerarekin ez tematzeko, eta hitza eman zidan,biharamunean goizez, apezpikuak itzuli eginen zidala lapurtutako diru guztia".Eta halaxe gertatu zen. Baina, hala eta guztiz ere, bidaiari poloniarra ez zenadiskidetu ez hiriarekin, ezta biztanleekin ere. Eta, hitz mingots hauen bidezeman zion bukaera kontakizunari: “Iruñetik ahalik eta lasterren ateratakoan,atzera ere ez nuen begiratu”46. Zer kontatuko ote zuen Nafarroari buruz, Poloniaraatzera itzultzean?

(46) IRIBARREN, Pamplona y los viajeros, 35-36. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 47

Page 50: Iruñeko Ziudadela

48 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Putzuko ura edan beharra

Gutun batek eman diezaguke XVII. mendeko lehen herenean goarniziokosoldaduen bizi-baldintzei buruzko ideia pixka bat; 1613ko martxoaren 23an,Gaspar Ruiz de Cortazar jaunak errege Filipe III.ari bidalitako eskutitzak, hainzuzen:

“Berorrek, Errege Jaun horrek, gaztelu hau niri saritako emandakoan eta ni hartaraetorritakoan, ikusi nuen galdua zela hartan zegoen iturria; hori zela-eta, soldaduakputzuetako urarekin mantentzen ziren eta, horren eraginez, ugari ziren eritasunaksoldaduen artean, eta osasuntsu zeudenak alde egiten ahalegintzen ziren. Etadenek alde egin ez zezaten, eta gaztelua jenderik gabe geldi ez zedin, soldadueiateratzen ez uzteko konponbidea eman genuen, eta horrela, bi urtetik gora emanzuten itxita, eta inor ez zen gaztelu honetatik atera, ofizialak izan ezik”47.

Soldaduek horrelako lazkeriak jasan behar bazituzten ere, gotorlekuaren egoerak,dirudienez, nabarmen egin zuen hobera, aurreko urte batzuetako txostenetanjasotakoaren aldean, behinik behin. Cortazarren iritziz, Ziudadelari gauza batbakarrik falta zitzaion; lubanarroetako ura, hain zuzen.

“...Eta Berorrek berorren Erresumetan dauzkan gaztelu guztien artean, hau izanikere hobekien bukatua eta bururatua dagoen harresia, gaztelu honek dueneragozpenik handiena da lubanarroetan urik ez izatea; ura bakarrik baitago SanAnton bastioiaren zati batean eta Garaipen bastioi guztian eta Done Jakuebastioiaren zati batean; gainontzeko guztia lehorra dago eta eskailerak aisahurbil daitezke. ... Orain ura dagoen tokian, lubanarroa ez dago hondeatua, etahorrekin, ur asko dago, eta ibaiko presa handi bat iduri du”48.

1628. urtean, Sanferminetan, Granadako militar kementsu bat egon zen Iruñean:Jacinto de Aguilar y Prado. Militarrak zerrenda bitxi bat argitaratu zuen, hiriak, orainbezala, Erresumaren Zaindari Loriotsuari ohore emateko ospatzen zituen ekitaldi,

(47) MARTINENA, op. cit. 16. dok.(48) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 48

Page 51: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 49

ospakizun eta elizkizunak biltzeko. Idazki labur hori Gongoraren gisako estilobarroko eta hiperbolikoari jarraiki idatzita dago eta hauxe erraten du harresiez etaZiudadelaz: “Huraxe oro dago harresi sendoz gotorturik, eta Espainiakoinfanteriako hiru konpainiak babesturik, Ziudadela babestea baita beti haienzeregina. Espainian ezagutzen diren gaztelu onenetariko bat dauka, artilleriakopieza aunitzez eta ongi ordaindutako ehun soldadu-postuz horniturik”49.

Frantzia barridearen arriskua

1633ko ekainaren bukaeran, Bertizko jaunak Valparaisoko markesaerregeordearen ahozko mandatu bat igorri zion Diputazioari, Frantziarekikoharremanak haustearen berehalako arriskua zela-eta. Hortaz, “beharrezkoa zenErresuma hau, zer gerta ere, ohartarazia eta oso prestatua egotea, eta bereziki,Iruñeko ziudadelako edo gazteluko lanak bukatuak egotea. Eta, Errege Jaunaeta haren Errege Ogasuna oso gastatua egoteari dagokionez, Erresumarieskatzen zion lan haiek bere kabuz eta bere kontura bukatzeko edo, behinikbehin, zerbaitekin lanak bukatzen laguntzeko. Eta Diputazioak erabaki hori harzezala, ahalik eta bitartekorik leunena erabilita, eta Errege Jaunaren zerbitzuaxedetzat hartzeaz landara, Erresumarentzat ere baliagarria eta interesgarriagertatuko litzaioke, Erresumaren eta bertakoen defentsarako baita”50.

Diputazioak Ramon de Aguirre igorri zuen jauregira, ohar batekin igorri ere, etahartan, erresumako ordezkariak adeitsuki desenkusatzen ziren, foru ogasunarenurritasuna argudiatuta. Erregeordeak, dudarik gabe, holako erantzuna esperozuenez, jadanik bazuen mahai gainean Filipe IV.aren errege-zedula bat, ekainaren29an datatutakoa, agindu hau zekarrela: “alde horietako gotorlekuek nolakoegoera duten erne aztertzeko, eta haietako bakoitzean zer beharko den gotortueta konpondu”. Jakina, dena edo behinik behin gehiena, Erresumak emandakodiruz egin zedin ahaleginduz, jadanik ahitua zegoen errege-ogasuna are gehiago

(49) IRIBARREN. op. cit. 38. or.(50) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 7. karp.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:03 Página 49

Page 52: Iruñeko Ziudadela

50 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

ez zamatzeko. Diputazioaren oharra irakurri bezain agudo, erantzun bakar gisa,erregearen eskutitza eman zion, diputatu guztiei haren berri eman ziezaien.Diputatuek, behin edukiaren berri izandakoan, erantzuna ematea erabaki zuten,baliabideak urri zirela azpimarratuz, etengabe ematen ari ziren dohaintzenondorioz; bereziki, erregeorde Castrilloko kondearen garaian emandako 400.000dukat haiek, eta kuarteletan eta alkabaletan (zergak) urtero ordaindu beharizaten ziren 20.000 dukatak: zerga horiek udalerriak zorpeturik utziak zituzten eta,nafar aunitz, miseria gorrian. Izkribuari bukaera emateko, diputatuek adierazizuten, azaldutako guztiaz landara, Diputazioak ez zuela eskuartean lege-ahalmenik munta handiko erabaki hori hartzeko, Gorteak kontuan hartu gabe.Diputazioa Gorteen ordezkaria izaki, diputatuek beren kudeaketaren berri emanbeharko zieten Gorteei, agintaldia bukatutakoan51.

Testigantza grafiko interesgarri bat

Simancasen gordea dago Iruñeko Ziudadelaren oinplano bat, Valparaisokomarkesa erregeordeak 1635eko abenduaren 15ean bidalitakoa; nire iritziz, XVII.mendean egin ziren adierazpen grafikoen artean zehatzena eta fidagarriena.

Gotorlekuaren kanpoaldeko perimetroa oholesi batez inguratua agertzen da. Atarinagusiak gaur eguneko fatxada berbera agertzen du, bere dorre txikian arkutxoengaleria duela. Bertara iristeko, zurezko zubi bat zeharkatu behar da, kontrakomuturrean garita bat duena. Kanpoan, oholesiaren atean, beste garita batenondoan, alabardari batek guardia egiten du, eta, beste bik gotorlekukolubanarrorako barrutirako bidea zaintzen dute. Barnekoa, sinpletasun handiz eginadago. Sarreratik hurbil, San Anton bastioiaren ondoan, eliza zaharraren eraikinaeta izen bereko etxea ageri dira, non gobernadorea bizi baitzen. Pabilioiakegituratuta daude, zuhaitz-ilara bat duen erdiko plaza borobil baten inguruan.Harresiaren errezeletako lubetatik hurbilago, oinplano triangeluarreko zenbait

(51) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:04 Página 50

Page 53: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 51

Ziudadelaren itxura, 1635eko marrazki baten arabera; inguruko oholesia eta barnealdekoeraikinak ageri dira. AGS

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 51

Page 54: Iruñeko Ziudadela

52 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

eraikin ageri dira: hots, kuartelak, biltegiak eta armategiak. Eta gaur egun mistoenpabilioia dagoen aldean, globo edo ur-tanta tankerako oinplanoa zuen eraikin bitxibat ageri da. Errege-bastioiaren ondoan, putzu bat ikusten da bere txirrika etasokarekin. Eta espazio libre aski, oraindik eraiki gabekoa. Ez zen Laguntza Atekozubirik, eta haren ordez, lubanarrora jaisteko zurezko plataforma edo arrapalatxiki bat zegoen, eta aurrean, garita bat, zentinela eta guzti.

Oropesako kondea, lanen bultzatzailea

1644. urte hasieran, Dionisio de Guzmanen zuzendaritzapean ari ziren lanakaurreratzen; hiria eta Ziudadela gotortzeko lanetan, hain zuzen. Lehen ere eginazen bezala, herrietara jo zen, eskulana bilatzeko: zehazki, 20 langileburu eta1.000 peoi eskatu zituzten. Urtarrilaren 12an, ingeniariak Madrila izkribu batigorri zuen eta, bertan, besteak beste, ondokoa erraten zuen: “Hiriko etagazteluko lubanarro guztiak lehorrak eta oso baxuak dira, eta haietan ez daitekeez hondeatu ez lur asko atera, tuparria baita; hori hain da lur gogorra, ezenpikotxak erabilita ere, oso gutxi egiten baita; eta, zailtasun horri nik aurkitu etairuditzen zaidan konponbidea da aipatu harlanduzko kontramalkarra lubanarroanegitea, bost oinbete lodi eta hogei oinbete garai; horrek balio baitu holakosakonera duten lubanarroetan”52.

Arrunt beharrezkoak ziren beste lanen artean, Guzmanek Ziudadelarenlubanarroan lau ilargierdi eraikitzea proiektatzen zuen, defentsarako lerroakosatzeko; horrekin batera, bolboraren dorrea erraten ziotena bukatzea, sutautsabehar bezala gordetzeko, arriskurik eta hezetasunik gabe, eta behar zirenkuartelak moldatzea, 1.500 gizoni ostatua emateko. Halaber, premiazkoa zenputzuak garbitzeari ekitea eta harrizko estalkiak paratzea, ur-erreserba egokiromantentzeko.

(52) MARTINENA. Documentos sobre las fortificaciones, 17. dok. Urte bereko agiri batek diogotorlekuko goarnizioa 150 soldaduz osatua zegoela. Gazteluko 90ek ez dute soldatakobratzen; ondorioz, "biluzik eta eskean dabiltza". (A.G.N. Guerra, 3. orri-sorta, 90. karp.).

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 52

Page 55: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 53

1644ko abuztuan, Valparaisoko markesak Tapia idazkariari zuzendutako eskutitzbatean ikusten dugu Gotorlekuko lubanarroan proiektaturiko bost ilargierditatikbakarrik bat zegoela bukatuta; baina guztiak ere ez ziren aski, neurriz txikiegiakbaitziren. Haren iritziz, aholkua eskatu behar zitzaien bai Oropesako kondeari, baiorduan Donostiako eta Hondarribiko gotortze-lanetan ingeniari zebilen Jeronimode Soto kapitainari. Ikusten denez, gainerako lau ilargierdiak lurrez bakarrikosaturik zeuden, eta lubanarroetako hondeatze-lana eginda ere bai, baina harrizestali gabe eta barnealdea lurrez bete gabe53.

Erregeorde Oropesako kondeak, abuztuaren 15ean, honela dio Iruñekogotorlekuetan egin berriak ziren obren inguruan:

“Bukatu da gazteluko bolbora-dorrea, harlanduz eta lauzaz egin da, bonben aurkababestua”. Badirudi dorre hori egun labea erraten diogun berbera zela, eta eraikinhori labea izateko erabakia hartu zen, Hercules Torellik 1695ean egungobolborategia eraiki ondoren.

“Gazteluan, lubanarroari kontramalkarra egitea falta da, eta garrantzitsua izanenda harrizkoa egina izatea eta behar diren neurriak izatea…; lau errezeletanbetelana egiteaz bukatzea…; hiru bastioitako eta bi errezeletako parapetoakaltxatzea, eta ate isil bat irekitzea, komunikaziorako”54.

Simancasen gordea dagoen garai bereko beste izkribu batek ere zerrendatzenditu "hiri eta gaztelu honetan egin diren obrak, behin Oropesako jaun kondeaErresuma hau gobernatzera iritsitakoan”. Dokumentu horrek bolborategi berriariburuzko zenbait datu erantsi zituen, orduan eraiki berria baitzen:

“Gazteluan bolboraren dorrea bukatu da, bolbora bera eta munizioak aseguratutagelditzeko; harlanduz egin da, bonben kontra babestua, eta barrenetik ikatz (?)askorekin oholeztatua oholtzaren azpian, sendoagoa gera dadin; teilatua etaguzti egin zaio, eta oso pieza ona geratu da, xede horretarako”. Munta txikiagoko

(53) IDOATE, Las fortificaciones, 89. or.(54) MARTINENA, op. cit. 18. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 53

Page 56: Iruñeko Ziudadela

54 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

beste lan eta konponketa batzuk ere eginak ziren: “Gazteluko garitak eta guardia-gorputzak teilaberritu eta moldatu dira, eta oholesi bat paratu, ate nagusiarenaurrean, eta premia handiz egin beharreko beste konponketa batzuk ere bai”55.Urte bereko urriaren 18an, Dionisio de Guzmanek Gorteari txosten osatu bat

igorri zion. Txostenean argi eta zehatz azaldu zituen nolako egoeran zeudenhiriaren barrutia osatzen zuten aurrealde guztiak, hormetan eta bastioietan

(55) Ibid, 19. dok.

Bonbek txikitu ezineko labea 1970ean, erantsita zeuzkan eraikinak eta guzti. AMP. ArazuriBilduma

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 54

Page 57: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 55

ikusitako akatsak barne; lanik premiazkoenak eta beharrezkoenak zein zirenzerrendatuta, gainera. Txostenaren lagungarri, plano bat ere bazihoan. Planoan,arreta jasoa zuten puntu guztiak ageri ziren, letren bidez seinalatuta. Hauxe dioZiudadelari doakiola:

“Oso garrantzitsuak dira Ziudadelako lubanarroetan izendatutako bostilargierdiak, eta haietako bat jadanik lurrez eta zotalez egina dago, zeina C batekinadierazia baitago. Guztiei txikiak irizten diet eta, ene iduriz, komeniko zenhandiagoak izatea”. Zerrendak ohartarazten du beste gauza batzuk egitekedaudela, Hirian eta Ziudadelan egindakoari erabilera emateko; hala nola, lubetak,kasamatak, ateak, lubanarroa eta beste. “Jakina, halakoak ere egiten joanbeharko dira, lehentasunez gainera, printzipalak baitira; bestela, ezin daegindakoa abian jarri. Eta bata zein bestea adreiluz egin dadila, lur hartanerosotasun handia egon dadin, baterientzako egokiagoa baita lurra baino”56.

Obren bukaera

Simancasen gordea dago garai hartako ingeniaririk ospetsuenetariko batek1645ean emandako irizpena. Ingeniariak Juan Carlos Lasalle zuen izena. Aurrekotxostengileak bezala, Ziudadelako lanei lehentasuna ematearen aldekoa zen,“huraxe galduta, hiria ere galduko baita, eta ez alderantziz”. Haren iritziz, ikustendenez, oraindik osotara bukatu gabe zeuden errezel eta bastioiak itxi egin beharziren, eta lubanarroei behar bezalako zabalera, sakonera eta kokapena emanbehar zitzaizkien, kontramalkarra eta bide estalia eginez, orduko usadioan zeudengotortze-lanen oinarri orokorrek agintzen zuten bezala. Txostenarekin baterazihoan planoaren azalpenean, Lasallek sartu ere egin zituen hark berakproposatutako obretarako aurreikusita zeuden kosteak. Txostena ekainaren 1eanigorri zuen Gortera. Bata, ate nagusiaren aurrean eta, bestea, Errege eta SanAnton bastioien artean kokatu beharreko ilargierdiak egiteko, 1.200 dukat jo

(56) IDOATE, op. cit. 13. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 55

Page 58: Iruñeko Ziudadela

56 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Ziudadelako ate nagusia, 1925 inguruan. “AÑO 1571

SIENDO BISORREY Y CAPITAN GENERAL EN NAVARRA Y LA PROVINCIA BESPASIANO GONZAGA COLONA, DV QVE, MARQVES Y CONDE”.

AMP. Arazuri Bilduma

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 56

Page 59: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 57

ziren. Bost ilargierditan ezarri behar ziren hamar zubiek 1.000 dukat ingurukokostea izanen zuten. Lubanarroaren inguru osoan eraiki behar zen harrizkokontramalkarrak 8.700 dukateko gastua ekarriko zuen. Baziren gastuari buruzkobeste kontusail batzuk ere, erraterako: “falta den lurra lau errezeletan eta bostbastioietan sartzea”, “hiru errezeletako eta bi bastioitako kasamaten harlandu-lana, parapetoak osatzeko” eta “kuartelak hornitzea”. Planoan, Laguntza Ateaageri da, Andre Dona Maria bastioiaren alde batean alboraturik, eta ageri ere,erabiltzeko moduan jarri eta bukatu nahi ziren bost ilargierdiak, lubanarroarenerdian kokaturik; harresiaren aurrealde edo atal bakoitzaren aurrean, hainzuzen57.

Badirudi 1645ean bertan, kanpoaldeko ilargierdiak eraikitzearekin bukatutzat jozirela Ziudadelako lanak. Liburu honen lehen argitalpenean idatzi nuen, lanakbukatu izana ospatzeko, ate nagusiaren gainean hiru armarri jarri zirela; egun,oraindik ere, han bertan dirauten hirurak, alegia. Erdigunean, ohorezko tokian,Espainiako koroaren errege-armen armarria ageri da: Gaztela, Leon, Nafarroa,Aragoi, Napoli, Jerusalem eta Hungaria, bai eta Portugaleko, Borgoñako etaGranadako armarri txikiak puntan. Alde banatan, obrek azken bultzada jaso omenzuten garaiko bi erregeordeen blasoiak: Fernando Alvarez de Toledo, Portugal yMonroy, Oropesako kondearenak, 1643an izendatua, eta Luis de Guzmán yPonce de Leonenak, 1646ko maiatzean izendatua.

Eta ate gaineko dorre txikiaren alde batean oraindik ere ageri den harri batean16456 zenbaki arraroa zizelkatua dago. Nire iritziz, zuzenketa bat da: 1646,1645 izan beharrean. Dena dela, ondotik ezagutu ditudan beste albiste batzuenharitik, aipatu armarriak, eta urtearen idazkuna ere ziurrenera, lehenago Telleriakoportale desagertuaren frontisean jarrita zeuden.

Portalea 1918an eraistearen ondorioz, berreskuratu eta 1926an hemen jarrizituzten, gal ez zitezen. Armarriak eta bestelako elementuak jatorrizko lekutikbeste monumentu batera aldatzea nahasgarria izaten da historialariarentzako,

(57) AGS, Guerra, 1592. orri-sorta (Apariciren kopia IHCM artxiboan)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 57

Page 60: Iruñeko Ziudadela

58 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Juan Bautista Martinez del Mazo pintorearen “Vista de Pamplona” margolanaren kopia, PerezTormok egindakoa. Hura Hezkuntza Nazionaleko Jesus Rubio y García-Mina ministroak

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 58

Page 61: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 59

Iruñeko Udalari oparitutako lana da, 1960an Madrilen Velazquezi eta haren estiloari buruzegindako erakusketa baten kariaz. AMP

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 59

Page 62: Iruñeko Ziudadela

60 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

ez bada behar bezala dokumentatzen azalpen-idazkun baten bidez. Azkenean,pista faltsuak ematen dituzte, oraingo honetan gertatu den bezala.

Errege Filipe IV.aren bisita

1646. urtean, hiriko urte-liburuetan erregearen bisita seinalatu bat dugugertakari: hots, apirilaren 23an, Felipe IV.a Gaztelakoa eta VI.a Nafarroakoa helduzen Iruñera, seme Baltasar Karlos printzearekin batera, Erresumaren Foruak zinegiteko eta, bidenabar, Hiru Estatuek printzea oinordekotzat har zezaten.Ohituraren arabera, holako gertakariek berariaz izaten duten ospe guztiaz hartuzuten erregea Taconerako portalean Erregimentuak edo Udalak, Erregeordeak,Auzitegiek, eta eliza, armada eta hiriko gainerako agintari guztiek.

Gertakariaren karira, Juan Bautista Martinez del Mazo pintoreak, Velazquezensuhiak, Vista de Pamplona delako lan bat egin zuen, zeina, dirudienez, MadrilgoErrege Alkazar desagertuan urte aunitz egon baitzen. Gero, toki horrek su hartuondoren, lana Errege-erreginen Jauregi berrira eraman zuten; aurreko jauregiarenorubean bertan eraikitako hartara, hain zuzen.

Oso margolan ederra eta handia izan behar omen zuen. Izan ere, inbentariozaharretan, egile berberak egindako Zaragozako ikuspegi ospetsu eta hainezaguna baino 100 dobloi gehiagotan tasatua ageri baita. Seguru aski,Velazquezek berak jarriko zuen margolan hartan bere pintzel trebea, Iruñeanegon baitzen egun haietan Del Mazorekin. Zoritxarrez, jatorrizko irudia galdutzatdugu gaur egun, eta kopia kaskarren bidez bakarrik ezagutzen dugu. Horietakobertsio bat Britainia Handian gorde da, Gasteizko guduaren ondoren JosefBonaparte errege sarkinaren ekipajetik berreskuratutakoa, eta errege FernandoVII.ak Wellinghtongo duke garaileari oparitan emandakoa. Agian, kopia bat baino,desagerturiko lanaren zirriborroa izan daiteke. Iruñeko Udaletxean Perez Tormokegindako kopia bat dago. Hura Hezkuntza Nazionaleko Jesus Rubio Garcia-Minaministroak oparitutako lana da, 1960an58. Madrilen Velazquezi eta harenestiloari buruz egindako erakusketa baten karira.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 60

Page 63: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 61

Irudiak errege-segizioaren etorrera erakusten digu; zehazki, garai hartangotorlekuaren ate nagusiaren aurrean zegoen zelaira iristen. Ederki ageri diraSan Anton eta Garaipen bastioiak, San Antonekoa zertxobait lausotua beretrazuetan; eta ederki ere, lubanarroa, ate nagusia eta haren dorre txikia, zubialtxagarria eta errabelina.

Eta alde batean, Done Jakue bastioiaren zati bat. Harresiaren gainetik, barrutibarneko eraikin batzuk ageri dira. Lehen planoan, garaiko usadioz jantzitakogizon-emakume sorta bitxi batek konposaketari bizitasuna eta kolorea ematendizkio. Batzuk paseoan, beste batzuk solasean bikotez edo taldeka; besteakdantzan, eskuak loturik, eta gainerakoak, egonean, gurdien pasaerari begira.Han, urrutian, Erreniega eta Alaitz mendiak. Goiko aldean, bi kerubin potolokgirlanda batek inguratuta dagoen Nafarroako armarriari eusten diote, zelajebarroko baten erdian.

Jakin badakigu, egun haietan bertan, hiriko pintore ilun batek, Lucas de Pinedok,beste mihise bat margotu zuela; apalagoa, ziurrenera. Baina, gorde izatera, egun,dudarik gabe, interes handiko dokumentu grafikoa izanen zen. Udalak, lanhorrengatik, 30 dukat ordaindu zizkion; hiriko diruen kontura, alegia.

Oinplano berriko eliza bat

Berez defentsa-lanak zirenak bukatutakoan, harresiak, lubanarroak eta bastioiakprest jartzearekin batera, pentsatzen hasi ziren Ziudadelak bestelako eraikuntzakere behar zituela, ez berariaz militarrak, baina alde guztietatik begira erabatbeharrezkoak goarnizioaren eguneroko bizitzarako.

Gotorlekuaren lehen kapera Erdi Aroko San Anton eliza izan zen. Eliza, XIV.mendetik aurrera, Taconerako zelaia zenaren alde batean kokaturik egon zen, eta

(58) DEL CAMPO. Visita de Felipe IV a Pamplona (1646). Un cuadro testimonio. Navarra. Temasde Cultura Popular, 259. zenbakia.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 61

Page 64: Iruñeko Ziudadela

62 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

barruti barnean gelditu zen, Fratinek eta Gonzagak kokapen hura aukeratuzutenean59. Agintariek eliza desjabetu eta Antoniatarrei kalte-ordaina emanzieten, diru horrekin eliza eta komentu berri bat egin zezaten, non-eta, geroztik,San Anton kalea erran zitzaion karrikan. Erregeordeek, ordea, kapera hura ezeraistea erabaki zuten; horrela, jakina, aurreztu egin zuten oinplano berrikokapera bat eraikitzeak ekarriko zuen gastua.

XVII. mende erdian, eliza zaharreko fabrika baldintza kaskarrean omen zegoen;hori ikusita, 1648an, Luis de Guzman y Ponce de Leon erregeorde zelarik, berribat eraiki zen, ate nagusitik hurbil eta, aurrekoa bezala, San Antoni eskainizitzaion. Neurriz ertaina zen, estilo barrokoari jarraiki eraikia, garaiari zegokionbezala, eta hiru nabe zituen, zutabe karratuz bereiziak60. Eraikitzaileek oker bategin zuten, ordea; hots, bonben aurka babestua eraiki ez izana. Hori akats gisaageri da handik aurrera egindako txosten eta proiektu aunitzetan. Gainera, buruko

(59) MARTINENA, La Pamplona de los burgos, 310-313. or.(60) Haren oinplanoa ederki ezagutzen dugu, Madrilgo SHM zerbitzuan gordea dagoen 1765eko

plano bati esker. Kanpoaldeko itxura ere badakigu nolakoa zen, 1725 inguruan Ziudadelabarruko pabilioi eta eraikin guztiei egindako altxaera batzuei esker.

Ziudadelako antzinako kapera 1648an eraiki izanaren oroitzapenezko idazkuna. AMP (J.L. Prieto)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 62

Page 65: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 63

aldean erantsi zitzaion adreiluzko dorre garaia aise jotzeko moduko itua zen,ingurua bonbardatzekotan; oso toki arriskutsua, beraz. Alboan, sakristia txiki batzeukan, bai eta etxebizitza bat ere, bikarioarentzako eta sakristauarentzako.Aurrealde nagusian, ate gainean, oroitarri bat paratu zen eta idazkun hauzizelkatu zitzaion:

REYNANDO PHELIPO IIII DESTE NOMBRE, D. LVYS DE GUZMANPONCE DE LEON, SV VIRREY Y CAPITAN GENERAL DEL REYNO DE NAVA

RRA EDIFICO ESTA IGLESIA Y TRASLADO A ELLA LA IMBOCACIONDE SAN ANTONIO ABAD DE LA IGLESIA ANTIGVA DE ESTE CASTILLO,

LA QVAL EL AÑO DE MCCCLXVIIII FVE CONSAGRADA POR D.MARTIN DE ZALBA, CAPELLAN CARDENAL, OBISPO DE

PAMPLONA, EL QVAL CON LOS SANTOS PADRES VRBANO IIII,MARTINO IIII, GREGORIO X, VRBANO V, INOCENCIO VI, ALEXANDRO IIII, ONORIO IIII Y GREGORIO XI CONCEDIERON

VN AÑO Y CIENTO Y NOBENTA Y CINCO DIAS DE PERDON A TODOS LOS FIELES QVE DEVOTOS VISITAREN Y HICIEREN LIMOSNA

EN ELLA. ACABOSE AÑO DEL SEÑOR DE MDCXLVIII.

1648an eraikitako eta XIX. mende bukaerako urteetan eraitsitako eliza horrenorubean, zalditegi estali bat eraiki zen. Hura ere eraitsi zuten, Ziudadela IruñekoUdalaren eskuetan uztearekin batera.

Bi bidaiari ospetsu: Brunel eta Bertaut

1655. urtean, Saint Moritzeko jaun Antonio Brunel noblea etorri zen Iruñera, nobleholandar batek lagunduta: La Plaatte-ko jaunak lagunduta, hain zuzen. Berebidaiari61 buruz idatzi zuen kontakizunean azpimarratu zuen zer-nolakojendetasuna agertu zuen haiekin erregeorde Diego de Benavides Santistebango

(61) IRIBARREN, Pamplona y los viajeros, 50-51. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 63

Page 66: Iruñeko Ziudadela

64 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

kondeak, zeinak garai hartan nahiko erroturik zegoen ohiturari jarraituz,goarnizioko ofizial bati agindu baitzion atzerritarrei Ziudadela bisitatzen laguntzeko.

“Bost bastioiko gotorlekua da –idatzi zuen Brunelek–, Filipe II.ak arretazeraikiarazitakoa, frantsesen erasoetatik babesteko. Bastioiak harriz estaliakdaude, eta lubanarroak oso ederrak dira eta, hein batean, urez betetakoak…Diotenez, oro omen dago harkaitz gainean, eta erresumako gotorlekurikgarrantzitsuena bada ere, eta frantsesei Madrileraino iristea eragotz diezaiekeenbakarra izanik ere, (frantsesek) Pirinioak gainditu badituzte, ez dago oso ongibabestua. Gotorlekuetako zati asko konpondu beharrean daude, eta goarnizioatxikia da, oso soldadu gutxi baitago, eta hutsune hori betetzeko, inguruetakonekazariak behartzen dituzte lehen deialdian agertzera”.

“Gotorlekua erabat babes gabe aurki ez genezan, nekazari haietariko aunitzsarrarazi zituzten, egiazko soldaduekin nahasi zirenak, baina aise ikusi genuennor zen nor, haietako askok ez baitzuten ezpata sekulan erabili izanaren itxurarik,eta hortaz landara, oso gutxik zeramaten; parada, gainera, moskete soil batekinegiten zuten, edo bestela, pika zahar batekin; eta hain gaizki zeramaten, ezenezagun baitzen jarriagoak zeudela aitzurra erabiltzera armak erabiltzera baino”.

Gotorleku barruan zebilela, gure bisitariari errota besoduna gertatu zitzaiondeigarri, zaldiz ere ibilaraz zitekeena, non goarniziorako ogia egiteko garia ehotzenbaitzen. “Sekulan ikusi dudan gisako makinarik handiena”, idatzi zuenkontakizunean.

Parapetoetan, zentinela eta artilleria urriaz ohartu ziren, eta Frantzisko I.arenizena eta Frantziako armak marrazturik zeuzkan kulebrina batek erakarri zuenhaien begirada. Zuhurki, atzerritarrak zirenez, ez zieten armategia erakutsi; beraz,Brunel gelditu zen Ziudadelak zenbat kanoi zituen jakin gabe.

“Ziudadelak berariazko gobernadore bat dauka, erregeak berak zuzeneanjarritakoa”. Hura ez zegoen, ordea, eta haren lotinantak hartu gintuen, eta abegion-ona egin zigun. Behin ziudadelari itzulia emandakoan, bere logeletara eramangintuen, eta askaria eman zigun; asmoz eta adeitasunez luze; motz, ordea, jakionez”.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 64

Page 67: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 65

Lau urte geroago, 1659an, Frantziako beste noble bat etorri zen Iruñera bisitan;Francois Bertaut, Freauvilleko jauna eta Rouengo parlamentuko kontseilaria.Horrek ere bidaiaren kronika idatzi zuen, eta, jakina, ez zen gelditu gotorlekuarenberri eman gabe62: “Bost bastioiz osaturiko ziudadela bat dago; bostak ere harrizjantzitakoak, eta deus ere ez da eskas, salbu eta barrualdean ez dagoelabetelana eginda.

Ziudadelaren eta hiriaren artean plaza handi bat ere badago, hiriaren aldetikharresirik ez duena”. Frantsesaren arabera, lehenengo ahaleginetan ez ziotenZiudadela bisitatzen utzi, une hartan ez baitzegoen ofizialik batere bisitanlaguntzeko.

“Ziudadelan ez zegoen ofizialik eta ez ziguten sartzen utzi, eta biharamuneanitzultzeko erran ziguten. Nik uste dut, horrela jokatu zutela, han soldadu gutxizegoelako...”.

Uste izatekoa denez, Frantziako Erregearen Estatu Nagusiak Iruñeko defentsa-ahalmenaren berri izanen zuen, hona bidaiari, erromes edo antzeko gisazetortzen ziren espioei esker; izan ere, holako jendea etengabe ibiltzen zen hirianjoan-etorriak egiten, zertarako eta auzoko nazioarentzat interesgarria izanzitekeen xehetasun txikienari ere erreparatzeko.

Harresietarako dirua

1665eko maiatzaren 20an, Filipe IV.ak, hilzorian zegoela, erantzuna eman zionDiputazioak maiatzaren 29an igorri memorial bati. Memorial hartan, ErresumakKoroaren beharrentzat eskainitako 80.000 dukatetatik at zerbait atera ahalbazen, “Iruñeko Gazteluko gotorlekuetarako eta hiriko harresiak ixteko” erabilzedin eskatu zen. Erregeak erran zuen diru guztia konprometituta zegoela, sarri

(62) Ibid. 52-53. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 65

Page 68: Iruñeko Ziudadela

66 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

itsasora joanen zen Errege Ontzidiaren gastuak ordaintzeko. Beste aldetik,Erregeak bazekien “gotorlekuotarako erabili egin direla haietarako baliatu zirenbitarteko eta diruetako 100.000 errealak, eta Erresuma horretan prest daudela;eta, horrela, San Germango dukeari agindu diot diru horretaz balia dadila, zereginbeharrezkoenetan lan egiteko; eta, gero, zerbait eskas balitz, ene Ogasunetikhornitzeko...”63.

Egia erran, urte haietan lan handia nabari zen Iruñea gotortzeko lanetan, baina,Ziudadelan baino gehiago, hiriko barruti harresituan. Orduan eraiki ziren SanNikolas eta Taconerako portaleak, biak ere beren aurrealde barroko dotoreazjantzita, eta Telleriako bastioia bukatu zen; geroago, Erreginarena deituriko huraxebera, dudarik gabe, Maria Ana Austriakoaren oroimenean. Izan ere, Filipe IV.a hilzenean, eta haren seme Karlos II.a Sorginduaren adingabetasunean, emakumehura Erregina Gobernadorea izan zen.

Egin beharreko obrak, 1669an

1669ko lehen hilabeteetan, Amador de Lazcano ingeniari ospetsua egon zenIruñean, gotorlekuen egoera aztertzeko eta barrutiak zeuzkan beharrak etahobetzeko aukerak aztertzeko. Otsailaren 26an emandako irizpenean, hauxeerran zuen Ziudadelari doakiola:

“... Eta Gaztelua, gorputz honen arima baita, -barrutiaren gainerakoa aipatzendu- lurrez eskas dagoenez, hala bastioietan nola parapetoetan, eta nolalubanarroetako lurra sobran dagoen, huraxe atera behar da, hala lubanarroaksakontzen joateko, nola gastu berarekin, bastioietan, ahalik eta gehien, etaparapetoetan bete lana egiteko; eta ateratzen den gainerako lurra gastatu etaerabiliko da sarrera estaliko espazioetan, behar handia baitago; beraz, ezinerran baitzaio defentsa-egoeran paratutako gotorlekua, bide estalia behar

(63) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 8. karp.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 66

Page 69: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 67

bezala ez duen gotorlekuari. Eta bere parapetoa eta harrizko banketa eginbeharko litzaizkioke; bestela, zotalezkoa edo igeltsuzko edo karezko paretabada, neguko ur handiek eraginda hondoratuko da. Eta, gotorleku honetan,harriz eraiki behar litzatekeen guztia (harresien gainerakoa dagoen gisan) denabatera ohartarazteagatik, egiteko daude Gazteluko eta Hiriko lubanarroguztietako kontramalkarrak; egiteko ere, lubanarro batzuk zabaldu etasakontzeko lanak, nagusiki Gaztelukoak, are ageriagoan baitaude hirikoakbaino, eta bukatzeko daude hasita dauden ilargierdiak... horrela, dena harrizkoadenean, eguraldi txarretik babestuak egon daitezen eta, zer gerta ere, irmoegon daitezen.

Horrenbestez, Berorrek horni dezala, bake seguruagoan, haiek lanikbeharrezkoenak direlakoan, eta bake zalantzagarriagoan, ezinbestekoak…”64.

Errege-ogasunaren urritasun etengabea

1670eko abuztuaren 31n, Erregina Gobernadoreak erregeorde Diego Caballerorieskutitz bat zuzendu zion. Gutunean gogorarazi zion dirua baliatu behar zelaHiriko eta Ziudadelako gotortze-lanik beharrezkoenei ekiteko, eta era berean,goarnizioko ehun soldadu-postu eta zortzi artillari-postuei eusteko. “Iruñeko hiriaeta haren gaztelua –zioen errege-gutunak– Espainiaren babesa dira, eta harendefentsari lotuta dago monarkia osoaren zoriona edo zoritxarra…”.

Kalkuluen arabera, uste zuten 6.000 dukat zilarretan aski izanen zirela languztietarako urtebetean. Horren ondorioz, Erreginak erregeordeari ahalordeaeman zion, Erreginaren izenean, Errege Ogasunaren beharrei diru ekarpen ugariegiten zizkieten hiri, hiribildu eta pertsonei eskumen, pribilegio eta ohoreakemateko65.

(64) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 21. dok.(65) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 9. karp.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 67

Page 70: Iruñeko Ziudadela

68 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Irailaren 16an, erregeordeak Diputazioari aferaren berri eman zion, ezagut zezaneta egokiak iruditzen zitzaizkion alegazioak aurkez zitzan. Erresumakoordezkaritzak, erantzunean, 1665ean erabakitako dohaintzatik, ordura arte160.000 dukat zilarretan emanak izan zirela azaldu zuen; horren ondorioz, etxeaketa aziendak bahiturik eta udalak sosik gabe gelditu ziren.

Horrez gain, inola ere ez zen baretu inbasioaren aurkako beldurra, Nafarroamugaldean baitzegoen. Eta batere atsegina ez zen egoera hori etsigarria izaterairits zitekeen, bai hiribilduek bai biztanleek beren diru urriak titulu eta ohoreakerosten gastatzea erabakitzen bazuten. Horrenbestez, azaldutakoa gogoan, bestebitarteko batzuk aurkitzeko eskatu zuten, diru gehiago lortze aldera66.

XVII. mendeko bigarren erdiko urte haietan, Errege Ogasunarentzako osoprozedura ona eta eraginkorra izan zen erregeordeari emandako ahalordeetarajotzea, diru trukez erregearen graziak eta mesedeak lortzeko, noiz eta Gorteekeskainitako dirua aski ez zenean ez gotortze-lanetarako ez gerra premietarako.Areago, zenbaitetan, Erresumak kopurua gehitzen zuen, eskubide horiondoriorik gabe uzteko edo bertan behera uzteko, zeinaren bidez egun batetikbestera hiribilduak hiri bihurtzen baitziren, nobleek bere jaurgotan eskumenarrunta bereganatzen baitzuten, eta aitonen semeek beren etxeak oinetxebihurtzen baitzituzten.

Aunitzetan, Hiru Estatuek protesta egin zuten gehiegikeria horren aurka, bainaez zuten beti ondorio onik lortu. Errege Ogasuna ez zen urre-arraultzaren oiloahiltzearekin konforme geldituko: izan ere, hotsandiko faboreen truke, azkenfinean paper zigilatuen plegu hutsak zirenen truke, kutxak denbora laburreandobloiz, dukatez eta errealez eta marabediz betetzen baitzituen67.

Garai hartan, Jean Herault Gourvilles-ko jaunak Iruñea bisitatu zuen. Gizonak,geroago, hauxe idatzi zuen, Louvois ministroari, bidaian ikusitakoari buruzkoiritzia ematerakoan: “berorri erran nion Iruñeak ez zuela deus ere balio, eta

(66) Ibid. Irailaren 22ko gutunean, erregeordeak Diputazioari erran zion bere ahalmenak arretahandiz eta neurriz erabiliko zituela. Hala ere, Erresumak bere eraginak mugiarazten jarraituzuen Gortean, diru truk grazia gehiago eman ez zitezen.

(67) MARTINENA, Navarra, castillos y palacios, 125-128. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 68

Page 71: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 69

hango ziudadela, nik aurkitu nuen gotorleku bakarra, Anbereskoarenereduarekin bat egina zegoela”68.

Rinaldi ingeniariaren txostena

1672an, Jeronimo Rinaldi ingeniaria hirian zegoen eta gotorlekuen egoeraaztertu zuen. Urte bereko urriaren 28an Madrila igorri zuen txostenean, honelaidazten zuen Ziudadelari buruz:

“... premiazkoena da Gaztelua perfekziora eramatea; zeren, Gazteluak zutikirauteari edo haren galerari lotua baitago Nafarroako Erresuma guztiak zutikirautea edo hura galtzea; eta ez dago arrazoirik, eta ez da Berorri zerbitzuaegitea, huraxe etsaien ahalegin orori aurre egiteko moduan ez jartzea”.

“Gaztelu honek oso akats handiak ditu: lehena da barrutiko harresiak horrenaltuak izatea, eta, parapetoak, horren lodiak, eta sobran dagoen materialarekin,aise baino aiseago eraiki zitezkeen tamaina bereko bi gaztelu…”. Horrekeragozpen larri samarra sortzen zuen, inork erasoa jotzekotan: “Etsaia, zenbateta gehiago hurbildu bide estalira, gero eta estaliagoa egonen da eta, lan txikiaeginez, barrutiko harresia pikatzera iritsiko da, huraxe ezin eragotzi gabe”.

“Bigarren akatsa da errezel bakoitzaren aurrean ilargierdi bat eraikia dagoelalur hutsez bakarrik, baina hain da edukiera gutxikoa, non hartan ezin baitirahogei gizon batera sartu...”.

“Hirugarren akatsa da Laguntza Atea albo batera baztertua dagoela, eta bestealboaren defentsa baizik ez dauka. Eta atea harlanduzko zutabeen gaineanegina dago; beraz, etsaiak egina aurkituko du galeriaren zatirik handiena, langutxiren truke, eta huraxe bukatuko du, guk hari oztopatu ahal izan gabe”69.

(68) IRIBARREN, Pamplona y los viajeros, 58. or.(69) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 23. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 69

Page 72: Iruñeko Ziudadela

70 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Honatx ingeniariaren iritzia, aipatu akatsak ahal bezain ongi zuzentzeko:lehendabizi, harresi eta bastioien altuera kordoira arte beheratu behar zela,eta, aldi berean, parapeto eta kanoi-zuloetan, hormaren lodiera murriztu.Kanpoaldeko defentsei edo ilargierdiei zegokienez, bost ziren, bat aurrealdebakoitzean, eta bostak ere ezabatu beharko ziren, «alferrikakoak eta txarrakbaitira, edukiera txikikoak baitira” eta handiago eta sendoago izanen ziren bibakarrik eraiki, harriz jantzitakoak, “bata, Gazteluaren ate nagusia babesteko,eta, bestea, Laguntzako Atea babesteko”.

Txostenak dioenez, Laguntza Atea garai hartan Andre Dona Maria bastioiarenalboan kokaturik zegoen, eta Rinaldik huraxe ixtea eta berreraikitzea proposatuzuen, “errezelaren erdian kokatzeko, bi alboetako defentsek babes dezaten;dagoen moduan etsaiari zerbitzu egiten baitio, inolako erremediorik gabe,erasoa babespean jotzeko eta gaztelua irabazteko”.

Proposatzen zituen hobekuntza horietarako, harria aise lortuko zen, hormeneta bastioien altuera kordoira arte beheratutakoan aterako zirenhondakinetatik: “... ateratzen den materiala baliatuko dugu, bide estalikoparapetoa osatzeko eta bi ateen aitzinean egin behar diren bi ilargierdiak harrizestaltzeko; ateratzen den lurra ere baliatuko da, Gazteluko lubetakhobetzeko”70.

Xehetasunak xehetasun, Gerra Kontseiluak Rinaldiren txostenari on-ikusiaeman zion eta, 123.774 erreal zilarretan jo zuen lanen kostea. Lanakberehalakoan hasteko agindua eman zuen, gainera.

“Hona hemen lanak, hots, harresia beheratzea, berriz ere parapetoa osatzeko;bide estaliari parapetoa eta babeslekuak egitea; harrizko bi ilargierdiak;Laguntza Atea errezelaren erdian egitea eta egungoa kentzea; bi ilargierdieiate bana egitea, zubi altxagarriak eta ate arrasteludunak barne, eta behar direntresnak erabiltzea. Bada, hori guztia egiteak ehun eta hogeita hiru mila eta

(70) Ibid. 24. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 70

Page 73: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 71

zazpiehun eta hirurogeita lau erreal zilarretan balioko du, betiere materialzaharrak baliatuta: ez dago barne ez lubanarro nagusia hondeatzeko lana, ezbi ilargierdiena ere, eta lurrak bere osoan ez duenez gogortasun bera, ez daitekekostea doitu”71.

Lanak egiteari buruz, hauxe xedatu zen: “Erregeordeari eman biezaio lanak etazer baldintzatan egin behar diren aldarrikatzeko enkargua, dagozkion ministroakbertaratuta, eta lanak errematatzekoa onurarik handienean, fidantza jarrita, ohidenez”. Erran nahia baita, lanak enkante edo erremate publikoan ateratzenzirela iragartzea, eta proposamenik hoberena aurkezten zuenari esleitzea,aurrez fidantza jarrita. Horixe da kontratazioak esleitzeko ohiko sistema,administrazioak egun oraindik ere erabiltzen duena.

Memorialaren osagai gisa, Rinaldik Ziudadelaren oinplano bat egin zuen, nonkasamatak eta beheko plazak jadanik marraztuta agertzen baitira, bastioibakoitzak bere harresi-atalarekin bat egiten duen angeluetan; halaber, atenagusiaren aurrean proiektaturiko ilargierdia, zurezko bi lotura-zubi eta guzti; etaLaguntza Atea. Rinaldik ate hori errezelaren erdigunera eramatea proposatuzuen, egun dagoen tokira; lekualdatze hori zenbait urte geroago egin zen.

Planoan ez dago barruti barneko eraikinen irudikapen grafikorik. Eranskin gisa,planoak harresiaren sekzio bat dauka, bere lubanarro, bide estali etaparapetoarekin72.

(71) Ibid.(72) AGS, Guerra, 2.286. dok. (Apariciren kopia IHCM artxiboan).

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 71

Page 74: Iruñeko Ziudadela

72 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Banfi, Domingo eta Menni

1676an, Frantziak inbasioa joko ote zuen beldurrez, Diputazioak erregeordearijakinarazi zion Ziudadelak ez zuela ez artilleriarik, ez bizigairik, eta ez zela inondikere ikusten herritarrengandik bestelako baliabideak iristeko aukerarik, arrazoihauxe tarteko, agiriak hitzez hitz dakarren bezala: “herritarrak dohaintzen bidezarpilatu dituzte”. Horren ondorioz, Erresumako ordezkariek erabakita, erregeari24.000 dukat eskatu zitzaizkion, premia handienetarako. Otsailean, Karlos II.akeskaerari erantzun eta dirutza hori eman zuen73.

Urte haietan beretan, erregeordeak, Fuensalidako kondeak, Joan Urritzolakoazurginari agindua eman zion, Lantzeko, Ostizko, Anueibarko eta Ultzamakooihanetan 15.000 hesola mozteko, bai eta 1.800 haritz ere, Ziudadelakooholesia eta bestelako gotortze-lanak egiteko, “deus ere ordaindu gabe”, etaaipaturiko herriek inolako eragozpenik jarri ahal izan gabe. Bidegabekeria 1684koGorteetan zuzendu zen, egindako guztia baliogabekotzat jo baitzen eta,etorkizunean, ondoriorik ez izateko aginduta.

1678an sinaturiko Nimegako Bakeak bakealdi laburra ekarri zuen Frantziaahaltsuarekiko harremanetara eta, horri esker, gotortze-lanetara lasaialdia etorrizen, halako lanak beti beharrezkoak eta premiazkoak izanagatik ere. 1681ean,Banfi ingeniaria iritsi zen Iruñera, barruti harresituari buruzko memorial batidazteko. Hurrengo urtean, berriz, Francisco Domingo y Cueva etorri zen, zeinakhiriko eta ziudadelako gotorlekuei buruzko plano bat egin baitzuen. Planoa1682ko abuztuaren 6an igorri zion Diego de Velandia erregeordeak erregeari,eskutitz batekin batera. Planoan ikusita, jakin badakigu bakar-bakarrik bukatuazegoela ate nagusiari dagokion kanpoaldeko ilargierdia, "harriz eta karezjantzia"; beste lauek, ordea, Gaztelugibel alderanzko aurrealdeetankokatutakoek, oraindik ez zuten harrizko gainestaldurarik74. Era berean, bideestaliaren zelaia ere egina zegoen. Gauza bakarra falta zen; hots, “berdintzeaeta perfekzionatzea”.

(73) IDOATE, Las fortificaciones, 92. or.(74) IHCM. Aparici bilduma, XIII liburukia, 409-466. or. Jatorrizko planoa Simancasen gordea

dago, Guerra, 2.543. orri-sorta.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 72

Page 75: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 73

Garai hartan beste ingeniari bat bidali zuten gure hirira: Octavio Menni landa-maisua, hain zuzen. Haren txostenak 1683ko martxoaren 30eko data darama.Txostenean, eta Ziudadelari doakiola, —Citadela deritzo, Italiako moduan—honela dio:

“Kanpoaldetik lubanarroa ez dago ongi egina, alde guztietarik sar eta aterabaitaiteke, inguru osoan kontramalkarra falta baitzaio, bai eta haren ilargierdienkontramalkarra ere, zeinek zorroa behar baitute, bide estaliaren kontramalkarraketa parapetoak bezala, dena falta baita, eta haren lurra landarantz zelaitzea,bastioietako ilargierdiek eta aurrealdeek agertzeko moduan75.

Berri berberak ematen ditu Conflans-eko markesaren gutun batek; hots, 1684komaiatzaren 25ean Madrila bidalitakoak: “... Landara begiratzen duten gaztelukolau ilargierdiak lurrezkoak dira, eta euriek deseginik daude, eta ez dutedefentsarako balio, eta zorroratu behar lirateke; eta gazteluko ate nagusiraerortzen den ilargierdia zabaldu behar da eta perfekzioan jarri, ez baitago; etagauza bera egin behar da bide estalian eta gazteluaren lubanarroan, zeinarenerrezel batzuetan era berean ezinbestekoa baita betelana egitea, eta behin lanhoriek eginik…, gainerako gotorlekuei ekiteko ordua izanen da”76.

Errege Ogasunari zenbait gastu aurrezteko, eskaera hau egin zitzaion garaihartan Iruñera gurdiz eta zaldiz zetorren jendeari: “bidaiak luza ditzatela, lurraeramateko, Hiri honetako gazteluko bastioietan betelana egite aldera, etabestelako zamak ere garraiatzeko, gotortze-lanetarako”. Ez zitzaien deusordaindu behar, eta bai, ordea, kaltea eta atzerapenak eragin. 1684koGorteetan kontraforua aldarrikatuta, erregeordeak erran zuen jendeak bereborondatez egin zuela zerbitzua, eta bakoitzak karga bat bakarrik eraman zuela;baina inor behartu bazuten garraiatzera, bidezko soldata ordainduko zitzaiola.

Conflansen eskutitza irakurrita, badakigu zein zen une hartan Iruñeko benetakogoarnizioa. Nomina ofizialaren arabera, hiriak 300na soldaduko hiru konpainia

(75) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 26. dok. (76) Ibid. 27. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 73

Page 76: Iruñeko Ziudadela

74 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

izan behar zituen, eta gaztelu edo Ziudadelari 400 gizon zegozkion. Bada,Conflansen eskutitzaren arabera, “hiru konpainietan berrehun eta hogeisoldadu bakarrik daude, haietariko zenbait ezinduak, eta gazteluan berrogeitahamar soldadu baizik ez”.76 bis

Gaztelugibeleko gotorlekuak eta Vaubanen sistema

1685. urtean, kanpoaldeko defentsa berriak eraiki ziren, eta hori mugarria izanzen Ziudadelaren historia luzean.

Eraiki zenetik, gotorlekua lurrean hondeatutako lubanarro batez inguratutaegon zen, kontramalkarrik gabea eta hiru zatitatik bitan urik gabea. 1608an,Felipe III.ak agindua eman zuen, lubanarroaren perimetro osoa oholesi batezinguratzeko. 1680. urte inguruan, artean ere, ikusi dugun bezala, kanpoaldekodefentsak lurrezko ilargierdi txiki eta ahulak besterik ez ziren, harrizkogainestaldurarik gabeak, eta ia-ia erabat deseginak, euriak eta eguraldiakeraginik. Ate nagusia defendatzen zuena bakarrik zegoen harriz estalita; azkenurteetan hobetua, gainera.

Hori ikusita, Enrique Benavides de la Cueva y Bazan erregeorde zelarik, etaJuan de Ledesma ingeniariaren irizpenari jarraikiz, ilargierdi edo errabelinsistema oso bat eraikitzeari ekin zitzaion Gaztelugibelera begira daudenaurrealdeetan.

Xedea izan zen gotorlekua hiriaren kanpoaldetik etor zitekeen erasotikbabestea, defentsarako ahalmena handitzeko eta etsaiaren aurrerabideaeragozteko.

(76bis) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 74

Page 77: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 75

2010ean, kanpoaldeko gotorlekuak zaharberritzeko lanak egin dira, osohondatuak zeudelako. Bada, kanpoaldeko gotorlekuok lotura garbia dute Vaubanerraten zaien sistema poliorzetikoekin, Vauban izeneko ingeniariak sortu

Ziudadelaren oinplanoa, Juan de Ledesmak 1684an egina; ilargierdi berrien proiektua agerida. AGS.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 75

Page 78: Iruñeko Ziudadela

76 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

zituelako. Gizon horrek, Luis XIV.a Frantziakoaren garaian, sakon berritu zituenordura arte ingeniaritza militarrean indarrean egondako teknikak; hau da, ItaliakoErrenazimentuan jatorria zuten teknikak77.

Horrela, bi ilargierdi edo errabelin eraiki ziren Done Jakue eta Garaipen bastioienarteko aurrealdeetan, Taconera alderantz, eta San Anton eta Errege bastioienartean, San Nikolaseko aterantz. Aldiz, Done Jakue eta Andre Dona Mariabastioien arteko errezeletan, eta azkeneko horren eta Errege-bastioiaren arteankokaturikoetan, ilargierdiak eraikitzeaz gain, kontraguardia zabalak ere eraikiziren, ilargierdi berriak babesteko; hau da, kontraguardia berriek ilargierdiakaurrealdeetatik inguratzen zituzten, eta, horrela, defentsarako ahalmena handituzen. Toki hori, izan ere, arriskutsuena baitzen, erasorik izatekotan.

1685eko urtarrilaren 26an, Gerra Kontseilura kontsultan igorri eta Simancasen78,gordetzen den planoaren arabera, Juan de Ledesmaren jatorrizko proiektuak oinberriko lau ilargierdi eraikitzea bakarrik aurreikusten zuen, kontraguardiarik gabe,ate nagusiaren aurrean zegoenari eutsita, harriz estalia baitzegoen,proiektatutakoak baino txikiagoa bazen ere.

1685eko martxoaren 10ean, Erresumako Diputazioak Benavides erregeordeariigorritako txostenari esker jakin badakigu nolako egoeran zegoen kanpoaldekolau ilargierdien lana egun haietan79. Santa Luziakoaren berri ematen digu; hauda, 2006an lurpetik atera eta Yanguas y Miranda kaleko autobus-geltoki berria

(77) Egile aunitzek, Iruñeko Ziudadela nolakoa zen azaltzerakoan, aipatzen dute gotorlekuakVaubanen sistemari dagozkiola. Fco. De Paula Mellado egilearen testua iruzkinduz,hauxe idatzi zuen Iribarrenek: “Ziudadela eraikitzeko lanak 1571n hasi ziren. Vauban1633an jaio eta 1707an hil zen. Beraz, Ziudadela ez zen eraikitzerik izan, haren lehendefentsa-sistemaren arabera”. (Pamplona y los viajeros, 173. or.). Azalpena hauxe da:ikusi dugun bezala, gotorlekuko kanpoaldeko defentsa-sistema guztia 1684-86.urtekoa da. Horrenbestez, gotorleku berriak poliorzeta ospetsuaren garaikideak diraeta, erran daiteke, Vaubanen defentsa-sistemekin zerikusia dutela, ingeniari militarrekaskotan idatziz jaso duten bezala. Iribarrenek berak idatziz ematen du bere lanaren29. irudiaren oinean.

(78) MARTINENA, Documentos sobre fortificaciones, 28. dok. Jatorrizko planoa Simancasen gordea dago, Guerra, 2.650. orri-sorta (Aparisiren kopia Madrilgo IHCMartxiboan).

(79) IDOATE, Las fortificaciones, 14. Dokumentua.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 76

Page 79: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 77

Benavides erregeordearen armarria eta oroitzapenezko idazkuna, 1685ean Gaztelugibeleneraikitako kontraguardietako batean jarrita. AMP (J. Cía)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 77

Page 80: Iruñeko Ziudadela

78 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

eraikitzearekin batera berreraikitakoaren berri. Hona hemen: “Ilargierdi horibukatua dago, eta kontramalkarra eta gola egiteko lanetarako, harri erdiak etagainerako material erdiak ekarri dira; eta obra bukatzeko behar den gainerakoaerauzita dago harrobian, aipatu obren oinean”.

1684ko urriaren 22an eta 27an, garita, kontramalkarra, gola eta parapetoaegiteko lanak kontratatu ziren. Lubanarroa hondeatzeko lana ere bukatua zegoen,eta azken lan horri zegokion eskritura azaroaren 7an sinatu zen.

Erresumak konpromisoa hartua zuen hurrengo ilargierdia, Gaztelugibelenaldekoa, bukatzeko, bai eta hurrengoa ere, hau da, Laguntza Atea babesten zuenhuraxe, kontraguardiak eta guzti, baina “negu gorriko ekaitz handiak aurrerajotzea galarazi digu, eta eraikuntza erdiraino baizik ez dago, eta behar direnmaterial guztiak ia prestatuta”. 1684ko azaroaren 8an eta abenduaren 3an,lubanarroak hondeatzeko lanak kontratatu ziren, bai eta kontramalkarrari etabien korridoreari zegozkionak ere, abenduaren 22an.

Taconerako portaletik hurbilen zegoen azkeneko ilargierdia, militarren antzinakoigerilekuaren pilotalekua zegoen tokikoa, ia-ia bukatzear zegoen, “ofiziala zainbaitago ea erabakitzen den zer altuera izan behar duen eta, zain ere, ea eguraldiona egiten duen, huraxe bukatzeko, materialak prestatuak baitaude. Eta golarakoeta kontramalkarrerako, harri erdiak eta gainerako material erdiak prestatutadaude obraren oinean, eta gainerakoa, harrobian erauzita”. Lubanarroahondeatzeko eskritura 1684ko abenduaren 3an eman zen, eta golari zegokiona,berriz, 1685eko otsailaren 17an.

Erregeordearen armarriak, ilargierdietako horman paratzekoak eta harrianlandutakoak, notario aurrean hitzartu ziren 1685eko urtarrilaren 5ean, 150dukatetan; hitzarmenaren arabera, armarriak behar bezala bukaturik eman beharziren maiatzaren bukaerarako. Aipatzen ari garen txostena bidali zenean,martxoaren 10ean, haietariko bi jada eginak ziren, eta beste biak eskultoreak osoaurreraturik zeuzkan80. Armarriak erregeordearen bi leinuren armekin daudekuartelatuak eta markes-koroarekin zigilatuak, Baionako markesa baitzen, eta

(80) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 78

Page 81: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 79

gaur egun oraindik ikus daitezke. Aldameneko oroitarrietan, gainera, idazkun haudago landua:

REINANDO CARLOS II DECASTILLA Y V DE NABARRAVIREY Y CAPITAN GEN. DES

TE REINO D. ENRIQVEBENAVIDES I BAZAN, DEL CONSEJO DE ESTADO. AÑO 1685.

Erregeordeak ilargierdi berriei jarritako eragozpenak

Alabaina, aipatu oroitarrietan hori irakurtzen bada ere, ilargierdiak ez ziren erabatbukatu Benavides erregeordearen garaian. 1685eko apirilean, Ernesto Alejandrode Ligne y de Croy, Chimayko Printzea, atzetik etorri zitzaion.

Erregeorde berriak maiatzaren 17an erregeari zuzendutako gutun batean,gotortze-lanen egoera aipatzean, azaldu zuen bata erabat bukatuta zegoela etabeste hirurak, berriz, bukatzear. Bosgarrena, ate nagusiaren aurrean kokaturikoa,edukiera aldetik ez zen aski, eta erregeorde berriaren ustez, oso komenigarriagertatuko litzateke huraxe berreraikitzea, geroxeago egin zen bezala. Ziudadelarizegokionez, Chimayren txostenak honela zioen:

“Gaztelua erregularra da, bost bastioikoa; zenbait zatitan, lubetak falta zaizkio,eta lubanarrotik atera behar den lurra erabil daiteke betelan hori egiteko;lubanarroa ere sakondu beharra dago eta kontramalkarra jarri, falta baitu.Parapetoa ere egin beharra dago, haren profilak, egun dagoen gisan, triangelubat osatzen duelako, eta hori arauen aurkakoa da, trapezio bat osatu beharkolukeelako, barnealdean bost edo sei oinbete garai, eta kanpoaldean, berriz, lau;bestela, ezin izanen dio Artilleriari gogor egin…

Era berean, beharrezkoa da bi biltegi egitea, biak ere bonbek txikitu ezinekoak,munizioak seguruak egon daitezen eta edozein tokitan egoteak dakartzan

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 79

Page 82: Iruñeko Ziudadela

80 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

arriskurik gabe, halakoetan izan ohi diren presa eta zalapartarekin; eta errota etakuartelak modu berean egitea komeniko litzateke”81.

Ilargierdi berriei dagokienez, erregeordeak eragozpen batzuk jarri zituen(errabelinak erraten die): “Eta eraikitakoan akatsik ez aipatzea nahiago banukeere, behartua nago ikusitakoaren berri zehatza Berorri, Errege Jaun horri,ematera; izan ere, lau errabelin berriak, haietako bat bukatua baitago, eta bestehirurak ia bukatuak, landatik hurbilago osatu behar izan ziren; bereziki, bukatuadagoen huraxe, behar lukeena baino barrurago sartuta baitago lubanarroan, etahorregatik, zertxobait kentzen ditu kontrako bastioietako bizkarren suak; etaulertu nuenez, aipatu errabelinak altxatu behar zirela orain bukatu den huraxebaino sei oinbete gorago, halakorik ez egiteko agindu nuen, haren emaitza izanenbaitzen Gazteluko bastioiekin beraiekin altueran berdintzea, eta hori eragozpenada, eta gotorlekuei buruzko arau ororen kontrakoa ere bai...”82.

Laguntza Atearen bigarren portalea, 1967an. AMP. Arazuri Bilduma (M. Clavero)

(81) MARTINENA, op. cit. 29. dok. (82) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 80

Page 83: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 81

Egun, Chinchilla jeneralaren kalea dagoen aldetik, ate nagusia babesten zuenerrabelinaz edo lubetaz, erregeordeak erran zuen ez zuela batere balio. Izan ere:“haren aldeek ehun eta berrogeita hamar oinbete baizik ez dutelako, etaberrehun eta berrogeita hamar izan beharko lituzkete, horrela atea eta errezelaongi babesteko, hartan ebakidura gisakoak egiteko... Beraz, kontuan hartuta,etsaiak Gotorleku honi eraso egitera, itxura guztien arabera hiriaz jabetukolitzatekeela Gazteluaz baino lehenago, eta Gazteluari eraso egiteko ekinaldinagusia aipatu errabelinaren aldetik joko lukeela, ezinbestekoa iruditu zait besteerrabelin bat eginaraztea, atea eta errezela estaltzeko, eta alboetako bibastioietako aldeen zati bat ere bai; eta eraikuntzaren arabera, beste lauerrabelinak baino garestiago aterako da, alde bakoitzean berrogeita hamar oingehiago izateagatik; eta egina zegoen neurketan, besteei dagokien altuera beraematekotan, errabelin honek kostatuko duena baino zertxobait gutxiagogastatuko zen, oso alde txikia, eta errabelin horri guztien arteko zehatzena etaprintzipalena deritzot, lehendabizi egin behar izan zena. Eta egiazki erran dezaket,lehenago pentsatua zegoen eta nik kentzen dudan alferrikako gastuarekin,bukatu eginen zela Erresumak eskainitako diru guztia, eta orain aldiz, aski izanendugu errabelin hau bukatzeko eta perfekzionatzeko”83.

Gotorlekuko beste zenbait tokitan ere hobekuntza lanak proposatu zituen: “...ezdut saihetsean utzi nahi, eta Berorri jakinarazi eta Berorren iritzipean jarri nahidut Gazteluko arma-plazak ez duela edukiera handirik, eta beharrezkoa dela etxezenbait eraistea, ahalik eta proportziorik hoberenean geldi dadin. Laguntza Ateasaihetsaren ondoan dago, eta horregatik, kontrako saihetsaren defentsa baizikez du; ate horretako zubia, eta Gazteluko eta Hiriko gainerakoak, harrizko mastalodi samarren gainean daude, eta etsaiak estaltzeko balioko dute, eta horregatikhobe litzateke zurezkoak izatea, aukera datorrenean, erre edo kentzen ahalkozirelako harrizkoak baino errazago. Komeni da komeni denez, bide estalia egitea,hala Gaztelukoa nola Hirikoa, egun dagoen puska akastuna deseginda, etsaiariaurre egiten dion lehen defentsa baita”84.

(83) Ibid.(84) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 81

Page 84: Iruñeko Ziudadela

82 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Beste ingeniari batzuen etorrera

Erregeordearen txostenak, bukatzeko, kritika gogorrak egin zizkien garaihartan Iruñean zeuden bi ingeniariri: “Halaber Berorri, Errege Jaun horri,aditzera eman nahi diot Hiri honetan bi ingeniari topatu ditudala: Juan deLedesma da bata; Octabiano Menni, bestea, eta ez bataz ez besteaz ez naizbaliatu, eta ezin baliatu ere, ezen Juan de Ledesma ezgauza baita egiazkiingeniaritza-artean; eta horrez gain, Enrique de Benabidesen garaian, lantzepubliko batean, hain larriki laidotua gelditu zen, non Miliziaren ordenan,zeinean ohorezko gauzak hain diren garrantzitsuak, ezin baita bere nagusiekinbatera aritu, eta militarrek ere ez dute onartuko; eta, Octabiano Menni, etorrinintzenetik, gaixo dago, eta ez dut ikusi, eta iturri onetik jakin badakit zeinengaizki egin diren Donostiako gotorlekuak, non hura aritu baitzen, eta halaberbegiz aztertu ditut hark zuzendurik hemen egindakoak eta planoanmarraztutakoak; eta arrazoi horiez landara, bestelakoak ere baditutmesfidantzarako; hots, hitz batzuk erran baitituzte, ez Berorren basailu onakerran beharko lituzkeenak bezain adeitsuak”.

Haien ordez, Donostiatik Esteban Escudero etorraraztea proposatu zuen: “eneuste osoko gizona baita, oso aditua eta buru argia Ingeniaritza-artean. Komisarionagusiaren laguntzailea da eta 50 ezkutuko soldata jasotzen du... Arrazoi polita,beraz, Octabiano Mennik jasotzen duen 160 ezkutuko soldata saihetsean uzteko;eta, bestalde, Juan de Ledesmaren soldata saihetsean uztearekin, Miguel Gascóetorri ahal izanen da, hura ere Donostian dagoena, erabat baita gizon buru argiaeta saiatua”85. Escuderok Ziudadelari egindako ekarpen nagusia Santa Klaraeta Santa Isabel kontraguardiak gehitzea izan zen; zehazki, Ledesmakproiektaturiko ilargierdiei gehitu zizkien. 1689-91n eraiki ziren, Bournonvillekodukea erregeordea zela85 bis.

(85) Ibid.(85bis) ECHARRI, Las murallas, 297. eta 321. or. (26. zk.).

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 82

Page 85: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 83

Erresumaren ekarpena

Ziudadelako kanpoaldeko defentsa-lanak egin ahal izan ziren, orduan diruz batereongi ez zebilen Erresumaren eskuzabaltasunari esker. Gorteek, Benavideserregeordearen eskaerari erantzunez, 30.000 dukateko zerbitzu berezia onartuzuten, eta horietariko 24.000 aipatu lanetarako erabili behar ziren86. Karlos II.aSorginduak, 1684ko irailaren 22an igorri eskutitzean, Hiru Estatuen ardura,finezia eta leialtasuna eskertu zituen, eta aldi berean, onartu egin zituen Estatuekjarritako baldintzak ordainketa egiteko. Baldintza bat zen diru horrekin gotortze-lanen ingeniari zuzendariaren soldata ez ordaintzea, Errege Ogasunak ordaintzenjarraitu beharko bailuke87. Urriaren 6an, erregeordeak erregearen gutunaErresumako ordezkariei helarazi zien. Diru guztiak, hala ere, gutxiegi zirenhasiberriak ziren lanen tamaina kontuan hartuta. Urriaren 31n, erregeordeakGorteetara berriz ere jo zuen, Ziudadela eta harresientzako diru-sakrifizio berriakegin zitzaten premiatzeko. Erregeak ere 8ko 40.000 erreal bidaliak zituen, beharpremiazkoenei erantzuteko eta prest zegoen, gainera, kopurua 100.000 errealarte handitzeko, baina ez zuen hura egiterik izan, behar adina dirurik ezzegoelako. Hargatik, diru gehiago emateko eskatzen zien erregeordeak: “hiri haueta haren gaztelua defentsan jartzeko nahikoa izan daitekeen kopurura iritsi arte,Errege Jaunak berak Jaun Txit Prestu horren fineziatik espero duen bezala”88.

Eztabaida eta errezelo ugari gertatu ondoren, bi hilabete pasa eta gero, 1685ekourtarrilaren 11n, Gorteek Benavides erregeordeari jakinarazi zioten 10.000 dukatgehiago emanen zutela, zenbait baldintza jarrita, eta ohartarazi zitzaion kopuruhori ez zela diruzaintzaren kutxatik aterako, lehen dirutzako 24.000 dukat guztiakgastatu arte89. Erregeordeak hurrengo egunean erantzun zuen, Erresumakezarritako baldintzak onartuta, eta hil bereko 30ean, erregeak berriro ereErresumari eskerrak emateko gutun bat idatzi zuen, erregeak berak bere eskuzsinatutakoa, beraren zerbitzuan jarritako ardura goresteko90.

(86) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 10. karp. (87) Ibid.(88) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 11. karp.(89) Ibid.(90) Ibid. Las condiciones, 12. karpetan.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 83

Page 86: Iruñeko Ziudadela

84 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Aranguren gordailuzainaren kontuak

Aranguren gordailuzainak hurrengo urteetan azaldutako kontuek diotenez,badakigu lanen lehen fasea Errege Ogasunetik etorritako diruz hasi zirela. Aipatukontu horietan errabelinak edo ilargierdiak zerrendatuta ageri dira, ondokoizenekin, gainera: Santa Teresa, ate nagusia estaltzen zuena; San FerminTaconerako portaletik hurbilenekoa; San Saturnino eta San Frantzisko Xabier,Laguntza Atearen aurrekoak eta alboan zeudenak, zein bere kontraguardiekin; etaSan Ignazio, hau da, San Nikolaseko portaletik hurbilen zegoena. Hasieran,kontuak Benavides eta Laguntzako errabelinei ere bazegozkien; erran nahi baita,iduri du izen horiek San Saturnino eta San Frantzisko Xabier izenen aurrekoakdirela, baina zalantzarik gabe gotorleku berberak dira.

Pedro de Azpiroz hargin maisuak San Fermin eta San Ignazio ilargierdiak eraikizituen. Hona hemen kostea: 66.875 erreal eta 3 laurden. Dirutza horretatik,Errege Ogasunak 34.630 erreal eman zituen. Benavides eta Laguntzako errabelinedo ilargierdiak Domingo de Aguirre harginak egin zituen, eta kostea 67.027erreal izan zen; erregeak 3.000 dukat jarri zituen. San Fermin errabelineko garitaJorge de Iberok egin zuen; beste hiru errabelinetakoak, Juan de Arrecheak, zeinek1647 erreal kobratu baitzituen. Hargin berberek kontramalkarrak eta golak ereegin zituzten. Juan de Mihurak 15.616 erreal kobratu zituen, San Saturninoerrabelin aurreko lubanarroa hondeatzeagatik; Ignacio Iguacenek eta MartinLopez de Herediak 21.811 erreal jaso zituzten, San Ignazio eta San FrantziskoXabier errabelinetako lubanarroak hondeatzeagatik eta kontramalkarretakolubetak egiteagatik91.

Kontusail txikiagoen artean, azpimarratzekoa da Domingo Montenegrolaguntzaileak jaso zuena, 3.000 erreal, “Venabides eta Laguntzakoerrabelinetako zimentarrietan egin zituen hondeatze lanengatik”, eta 1.317 errealeta 28 marabedi, San Ignazio lubanarroa hondeatzeko lana egiteagatik, betiere“Juan de Ledesmak hartutako neurrien arabera eta Pedro La Salak bere

(91) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 17. karp. (kopia, 19. karp.).

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 84

Page 87: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 85

neurketaren bidez erregulatutakoak”. Beste kontusailak parapetoak eraikitzearidagozkio. Horrela, Juan de Miura eskultoreari 1560 erreal eman zitzaizkion, etaMatias de Ugarte harginari 32 erreal “kanpoaldeko lau ilargierdietarako eginzituen lau armarrien balioa ordaintzeko”, eta Matias de Ugarte harginari, 32,“armarria San Ignazio errabelinean jartzeko lana egiteagatik”92.

Dirudienez, Ziudadelako ate nagusiaren aurreko Santa Teresarena izan zeneraikitako azken errabelina; bertan, Pedro de Azpiroz eta Domingo de Aguirreharginek lan egin zuten. 55.605 erreal t'erdi balio izan zuen; dirutzahorretatik, 6.000 erreal kendu behar izan ziren, balio horretan tasatu baitzen“antzinako ilargierdiaren harria”. Ateak 7.176 erreal eta 4 marabedi kostatu

Santa Isabel Kontraguardia, Laguntzako kanpo-ateak, Andre Dona Maria bastioia etaZiudadelako lubanarroak, 1926an. AMP. (J. Galle)

(92) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 85

Page 88: Iruñeko Ziudadela

86 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

zuen, gehi materialetan emandako 4.908 erreal. Miguel de Labayeneskultoreak, horman ezarri ziren bi armarri lantzeagatik, 500 erreal kobratuzituen, eta armarriei zegozkien idazkunengatik, 40. Juan de Miurak harriaharrobitik atera eta ekarri zuen, 340 errealetan. Garitak zilindro-forma zueneta bertan harri-ilara bat jarri zen, bakoitzean letra bat landuta, harik etaerrabelinaren izena osatu arte. Hori guztia aipatu Juan de Labayenek eginzuen. Harri horiek zalantzarik gabe desmuntatu ziren, gotorleku hura 1890eaneraisterakoan, eta duela 30 urte baino gehiago, bonben aurka babesturikobiltegi edo ganga batzuetan zeuden gorderik. Iruindar askok izan genuenharriak ikusteko aukera, zer esanahi ote zuten jakin gabe. Labayenek, halaber,harrizko hiru piramide zizelkatu zituen, atearen errematean jartzeko, etaordainez, 100 erreal jaso zituen. Juan de Sada urreztatzaileak, bere aldetik,270 erreal kobratu zituen Santa Teresa “errabelineko lau harrietan eta biidazkunetan urre-kolorea emateagatik”. Parapetoan, 1.824 erreal balio zuten38.000 adreilu erabili ziren.

Juan de Urrizola eta Lope de Goicoechea zurginek Ziudadelako ateak etaerrabelinak lotzeko zubietan lan egin zuten; eta, halaber, zurubiak jarrizituzten, lubanarroetatik sartzea errazteko.

Lubanarroaren kontramalkarra eta beste obra batzuk

Badago beste kontu-liburuxka bat, Erresumako Jeronimo de Arangurengordailuzainak aurkeztutakoa, eta 1687ko abuztuaren 5ean onartutakoa.Liburuxkan ederki erakusten zaigu nola gastatu ziren emandako 11.454 dukataklubanarroa inguratzeko kontramalkarra egiteko eta, era berean, egin gabe zeudenbeste lan osagarri zenbait gauzatzeko93. Liburuxka horretako zenbait kontusailenarabera, ikusten dugu bolbora erabili zutela zimentarrietako tuparria zulatzeko.Obra bost tarte edo eremutan banatu zen, bana Ziudadelako bastioi bakoitzeko,

(93) Ibid. 16. karp.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 86

Page 89: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 87

eta tarte bakoitza hargin-maisu bati esleitu zitzaion. Horrela, Jorge de Iberok SanAnton bastioiaren aurreko zatia kontratatu eta egin zuen, dena 11.353 erreal eta10 marabeditan. Francisco de Ugaretak, Done Jakue bastioiaren aurrekoa,16.518 errealetan. Pedro de Ayanzek, Errege-bastioiaren aurrekoa, 15.776errealetan. Miguel de Yoldik Andre Dona Maria bastioiaren aurrekoa, 14.974errealetan, eta Juan de Miurak, azkenik, Garaipen bastioiari zegokion tartea,13.236 errealetan.

Beheko plazetan ere lan egin zen, bost bastioietako saihetsetan moldatubaitziren, artilleria-piezetarako kokapen kopurua handitzeko; jakina, bastioibakoitzari bi plataforma zegozkion, bat saihets bakoitzeko. Ignacio de Iguacerreklau plataformaren hondeatze-lana egin zuen, eta Juan de Leizak, berriz, gainerakoseirena. Harlauzaz eta harri-hormaz Jorge de Ibero arduratu zen, 320 errealetan.

Laguntza Atearen kanpoaldeko portalea 1926an, artean ere zubi altxagarria zuenean. AMP (J. Galle)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 87

Page 90: Iruñeko Ziudadela

88 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Edateko ura bideratzeko hodi bat ere egin zen. Pedro de Ayanzek 50 errealeta 3 laurden kobratu zituen, “hirurogei ubide egiteagatik, iturrietako urabideratu eta lubanarro nagusian sartzeko”, eta 244 erreal gehiago, “Errege-bastioira begira dagoen kontramalkarreko iturrian egin den eraikuntzarenbalioarengatik”.

Pedro de Arrasqueta zurginak ate nagusiko zubia desmuntatu eta berreraiki zuen.Pedro de Azpirozek 688 erreal t'erdi kobratu zituen, oholari eusteko egin zituenharrizko bi zutaberengatik. Zura Juanes de Beunzak, Pascual de Oyarzunek etabesteren batek ekarri zuten, eta adituen azterketa Miguel de Abaurreak eginzuen. Bigarren zubi bat ere egin zen, Santa Teresa errabelinarekin lotzeko, hanarrastelua baitzegoen, eta zubia egiten aritu zen, batetik, aipatu Arrasquetazurgina, eta, bestetik, Miguel de Andiazabal hargina, zeinak harrizko zortzi zutabelandu baitzituen. Horrez gain, 509 karga kaskailu erosi ziren, “gazteluan sartuaurretik dauden hiru zubietarako”94.

Atari nagusiko konponketak

Garai hartan bertan egindako beste lanen artean, Martin Garcia de Lasterraigeltseroak ate nagusiko antzinako guardia-gorputza desmuntatu etakanpoaldean, Santa Teresa errabelinean, guardia-gorputz berria eraiki zuen,zeinaren gangan 9.300 adreilu erabili baitziren.

Urte haietako beste kontu-liburuxka batean (hirugarrenean) zehatz-mehatz ikusidugu nola gastatu ziren gordailuzainaren esku utzitako 16.925 errealak, atenagusiko kanoia edo ganga eraikitzeko; hain zuzen, egungo Armada etorbiderairekia dagoen huraxe95. Lana Pedro de Azpiroz harginak egin zuen, 5.500errealetan. Bitartean, haren lankide Jorge de Iberok aipatu guardia-gorputzaeraikitzeko lanean jardun zuen eta 1.210 erreal kobratu zituen. Era berean, bost

(94) IbId.(95) Ibid. 14. karp.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 88

Page 91: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 89

bastioietako beheko plazetara joateko ate isilak egin zituzten, lubanarroetarajoateko ere balio dutenak. Juan de Leiza, zehazki, gazteluko ate isil batekogangari eutsi behar zioten zimentarriak hondeatzen aritu zen, “gazteluzainarenetxearen gibelean dagoen ate isilean”.

Kanoiak, gangak eta glazisetarako mugarriak

Garai hartan, zenbait ingeniariren iritziari jarraituz, kalibre desberdineko kanoiberriak ekarri ziren, hiria eta Ziudadela defenditzeko ahalmena handitzearren.Esteban de Urrizola zurginak egin zituen kanoi-armazoiak, eta ondoren,erregeordearen etxezainak Donostiatik ekarri galipotez iragazgaitu zituzten. Juande Reparaz armaginak 882 erreal t'erdi kobratu zituen, kaxak osatzeagatik.Artilleria-piezen artean, mortero batzuk zeuden.

Kontuek ematen diguten beste berri bitxi bat da 21 zuhaitz moztea agindu zela,gotorlekuaren erdiko arma-plaza hutsik uzteko. Zuhaitzak bota ondoren, oholakegin ziren, obretan erabiltzeko.

Aranguren gordailuzainaren sail honetako azken kontu-liburuxka dagokio1688an96 Erriberriko Gorteek gotortze-lanetarako eman zituzten 34.000 dukatengastuari. 1690eko apirila arteko kontuak dira. Gaur egun, oraindik ikus daitekeenbezala, San Joan edo Errege-bastioiaren gainean eraikitako “zaldun” edokokapen nagusi baten eraikuntzaren berri ematen digu liburuxkak. Santa Teresaerrabelinean, ate nagusiaren aurrean, lanean jarraitzen zuten, “lubeta, parapetoaeta banketa prestatzeko”, bai eta haren bide estalian ere.

Gainera, guardia-gorputzaren bi hegalak eraikitzeko lanean jarraitzen zuten; bana,Ziudadelako sarrerako bi aldeetan; lan horretan, Pedro de Azpirozek eta Jorge deIberok ziharduten; nonbait, bi horiek lan nagusiaz arduratzen ziren. Biotariko

(96) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 31. karp. (Kopia 33. karp.).

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 89

Page 92: Iruñeko Ziudadela

90 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

lehenari 12.854 erreal eta 8 marabedi ordaindu zizkioten, ezkerreko guardia-gorputzerako eta bertako gangarako harriaren truke, eta, 14.000 teila ere erabiliziren. Beste kontusail baten arabera, Sebastian de Huarteri 3.064 erreal eta 29marabedi ordaindu zizkioten, “gazteluko biltegi eta kuarteletan egindakohondeatze-lanarengatik, Laguntza Ateko gangan betelana egiteko”, bai etabarrutiko beste tokiren batean ere. Azpirotzi zor zitzaizkion 2.479 erreal eta 16marabediak ere ordaindu zizkioten “biltegietako gangetako frontisetan eta,halaber, gazteluko ate nagusikoan, harlangaitzez eta harlanduz jarritakohormarengatik”.

Beste kontusail batzuk munta txikiagoko lanei dagozkie, baina interesgarriakgertatzen dira hainbat ikuspuntutatik. Esaterako, hamar ofizial eta bi peoi, zamaripare batekin, “gazteluko dorreko zirrikituak edo irekidurak kareberritzeaz”arduratu ziren, non, dirudienez, pixka bat lehenago sute bat izan baitzen.

Era berean, “gazteluko ate nagusiko guardia-gorputzaren aurreko bi zutabeetan”lan egin zen, bai eta sarrerako eta bertako plazaxkako galtzadan eta lauzetanere. Ziudadelak zituen hiru putzuak garbitu, konpondu eta harlanduzko gangekinestali ziren. Lan hori Juan de Juanena harginak egin zuen, 1.166 erreal eta 13marabeditan. Putzu horietako bati “kateen putzua” erraten zioten.

San Saturnino errabelinaren kontramalkarrean kokaturiko iturriari uharka batere egin zitzaion. Lan hartan 36 ofizial aritu ziren. Errabelin horretan bertan,harrizko hiru garita ere eraiki ziren eta, ordainez, Francisco Inchausti harginak1.200 erreal jaso zituen97.

Garai hartan bertan, Gaztelugibeleko zelaigunea osatzen duten lurrak mugarrituziren, bai eta gotorlekuaren ondoko gainerako eremu guztiak ere, “San Lorentzoerrabelinetik Telleriako errabelineraino”. Zehazki, harrizko 98 mugarri jarri ziren,guztiak ere Francisco de Ugareta harginak 171 erreal t'erditan egindakoak. Lanhorren bitartez argi eta garbi ezarri nahi izan zen non zegoen barruti harresituaren

(97) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 90

Page 93: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 91

glazisen edo zelaigunearen eta «hiri honetako eta kanpoko partikularren alorren»arteko banaketa.

Era berean, Ziudadelako bost garitak teilaberritu ziren. Bastioi bakoitzekoangeluan kokaturik zeuden, eta ordainez, Lope de Goicoechea zurginak 150erreal jaso zituen.

Erresumaren ekarpen berriak

1684ko urte bukaeran, Ledesmaren eta Menniren zuzendaritzapean hasitakolan horiei guztiei jarraipena eman zitzaien, 1686tik aitzinera erregeorde ChimaykoPrintzeak proposaturiko Esteban Escuderok zuzenduta. Zaldieriako kapitain-mailaizateagatik 1.100 errealeko soldata jasotzen zuen ingeniari horrek beste proiektuberri bat landu zuen, Ledesmaren proiektuarekiko zenbait aldaketa ekarri zituena;baina, funtsean, haren jarraipena zen. Kontuetan, Marcos Pastor eta DomingoMontenegro ageri dira laguntzaile.

1688tik 1690era, beste hiru langile-arduradun militar ere ageri dira: PedroRuiperez de Orduña, Joan de Rogibal eta Jose de Etayo alferiza. Rogibal, ordea,hainbat hilabetez kanpoan ibili zen, erregearen zerbitzuan eta, haren ordez,Andres de Tobar eta Francisco de Castro alferizen izenak jasota daude idatzita.Erresumako Diputazioak, bere aldetik, Jose de Lacoaga izendatu zuen arduradun,bereziki karea eta beste material batzuk erosteko eta, era berean, materialaknola erabiltzen ziren kontrolatzeko98.

1688ko apirilean, erregeorde Bournonvilleko dukeak eskaturik, Gorteek 30.000dukat gehiago eman zituzten, Frantzian99 egiten ari ziren prestaketa militarrakzirela eta. Kopuru horri Andia mendiak aprobetxatzen zituzten ibarrek eskainitako4.000 dukat gehiago erantsi zitzaizkion, Diego Ramirez de Baquedanori saltzea

(98) Ibid. Partidas, 126 - 132.(99) AGN. Fortificacionwes, 1. orri-sorta; karpetak: 20 - 28.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 91

Page 94: Iruñeko Ziudadela

92 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

eragozteko. Hurrengo urteko martxoan eta apirilean, hiri nagusiak behartuakegon ziren beren ondasunak eta errentak hipotekatzera, adostutako kopuru osoabildu ahal izateko; dirutza hori apirilaren bukaeran eman zen. Baina «egia dadirurik ezak ez duela obra gelditzea eragin eta lanak etengabe jarraitu du».Herriek igorri behar zituzten peoiekin ere arazoak sortu ziren; izan ere, agertubehar zuten 200etatik bakarrik 49 agertu baitziren. Agoazilek eta eskribauekhaien bila atera behar izan zuten.

Lur desjabetzapenek ere istiluak sorrarazi zituzten. 1689ko uztailean, Diputazioakerregeordeari eskatu zion lurren jabeei kalte-ordaina emateko, Diputazioakemandako diruaren kontura. Lur haiek hiriko eta Ziudadelako gotorlekuberrietarako desjabetu ziren100. Erregeordeak Esteban Escuderori eman zionneurketak egiteko ardura, baina ez zuen inola ere onartu Erresumakharresientzako emandako dirua beste xede horretan gastatzea, «ez baita askiizanen gaztelukoak bukatzeko, eta ahalik eta lasterren egin behar dira».Erregeordeak, gainera, azpimarratu zuen “ez zuela goldatzen utzikokontramalkarraren glazisa, inon ere, eta gutxienez glazisaren 50 edo 60 oin libreutzi behar zela, behar bezala, toki guztietan”.

Tirabirak bazeuden ere, Diputazioak 1690eko uztailaren 20an, Karlos II.arizuzendutako eskutitz batean, Bournonville erregeordea biziki goresten zuen, zereneta “gotortze-lanetarako duen adimen bereziari esker, eta hark berak egindakobarneko eta kanpoko gotorlekuekin, gaztelua jarri baitu... perfekzionatzekoegoeran, egun gerra egiten den moduan defenditzeko; eta, zalantzarik gabe,Europako gaztelurik onenetakoa behar du”101.

Aita Alesonek Aita Moreten Anales de Navarra lanari eman zion jarraipena, etaideia hori bera nabarmendu zuen, aipatu lanaren orrialdeetan paragrafo hauidatzi baitzuen: “... Bastioia eraiki zenetik, mende eta erdian ez da ikusi etsaienarmek alde honetatik eraso egin diotenik; aldiz, gainerako alde guztietan, gureEspainiari hainbat aldiz eraso egin diote itsasoz eta lurrez. Hori luzaroan gertatu

(100) Ibid. 29. karp. (101) Ibid. 32. karp. Aldi berean, kontua zen erregearen aurrean eragitea, hark diruak igor

zitzan oraindik eraiki gabe zeuden lubanarroak eta kanpoaldeko obrak ordaintzeko.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 92

Page 95: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 93

zen, baina kanpoaldeko gotorlekurik ez izateak eraginda (gaur egun arte, ezbaitira eraiki), Iruñeko ziudadela egoera txarrean zegoen. Baina horren ondotik,beti bortxaezin eutsi dio, errespetu hutsak bere ohorearen osotasunean zainduizan balu bezala”101 bis.

Bolborategi berria eta mistoen biltegia

1690. urtetik aurrera gorde diren ia kontu guztiak hiriko barrutian egin obreidagozkie; bereziki, San Nikolaseko, Taconerako eta Gonzaga aurrealdeetanegindakoei. Horrek erran nahi du Ziudadelaren defentsa-egoera orokorki ontzathartzen zela102. XVII. mendeko azken urteetan, Ziudadelan egin ziren eraikinberri bakarrak bolbora-biltegia (gaur egun, ederki zaharberritua dagoena) etaelikagaien biltegia edo upelategia izan ziren, azken hori bi solairukoa, handikurte batzuetara, 1720an, moldatu zutena, eta gaur egun, mistoen pabilioiaerraten zaiona.

1691ko irailaren 3an, Gorteei zuzendu eskutitz batean, erregeak erran zuenbazela premia handia “biltegi bat egiteko; eta bertan behar bezala bereizita etazainduta egon behar dira bai bolbora bai gainerako gerra-hornidura guztiak,halakoak erreserban eduki behar baitira, zer gerta ere”. Horrenbestez,erregeordeari agindua eman zion lana egin zedin, nahiz eta “nire Errege Ogasunanabaria den bezain akitua dagoen”103.

Bolborategia Hercules Torelliren zuzendaritzapean eraiki zen, Vaubanek sortuereduari jarraituz, eta haren harriren batean landuta dagoen datak dioenez,1694an bukatu zen. Oinplano laukizuzeneko eraikin sendoa da, aldameneko bihormetan horma-bular gogorrak dituena; “haien artean, irekidura txikiak uztendira, zabaleran 3 hazbetekoak, haizebideak izenekoak, biltegia airezta dadin etabolbora lehorra egon dadin”. Erdian, bestalde, harrizko dado bat jartzen da,

(101bis) Anales del Reino de Navarra, XXXVI. lib., IV. kap. V. 19.(102) Ibid. eta 2. orri-sorta, 2. eta 13. karp.(103) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 34. karp.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 93

Page 96: Iruñeko Ziudadela

94 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

ustekabeko eta eragindako surik sar ez dadin104. Ganga kanoi erdikoa da eta1718an berregin zen bonben aurka babesteko; garai hartako mortero-jaurtigaieiaurre egiteko hainbatekoa, gehienez 14 hazbeteko kalibrekoak, eta kanpotik, biisurialdeko teilatu batez estalia. Fatxada nagusian, atearen gainean, bi zutabeketa frontoi triangeluar batek osatu apaingarri soil bat du, non, ziur aski, jarri ezzen armarri edo oroitzapeneko idazkunen bat ezartzekoa baitzen. 1970 inguruan,idazkun xume bat zeraman eta hauxe zegoen idatzita: ZIUDADELAKOBOLBORATEGIA.

Mistoen biltegiak edo pabilioiak, Sala ingeniariak 1720an birmoldatu bazuenere, bolborategiaren oso antzeko egiturari eutsi dio kanpoaldean.

(104) PRIETO. La Ciudadela de Pamplona. (Iruñeko Udal Artxiboan gordea dagoen txostenargitaragabea, 1965ean idatzia).

Bolborategia, Torellik 1694an eraikia, 1970ean zegoen bezalaxe, eta haren inguruko harrizkohesia. AMP. Arazuri Bilduma

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 94

Page 97: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 95

Lizarrako Gorteek, 1692ko urtarrilean, 30.000 dukat eman zituzten gotortze-lanetarako eta, handik egun gutxi batzuetara, 8.000 dukat gehiago, hirikoharresietarako; ez, ordea, Ziudadelarako105. Garai hartan, Hercules Torellik etaEsteban Escuderok zuzentzen zituzten lanak; azken hori 1696. urte hasieran hilzen. Escuderoren ordez, Dionisio de Salazar etorri zen. Torellik Escuderorenproiektua nabarmen aldatu behar izan zuen, hots, orduraino gauzatzen ari zena,eta horrek zenbait tirabira sortu zituen. San Vicenteko markesa erregeordeakiritzia eskatu zien Arias landa-maisuari eta Pastor artilleriako lotinant jeneralari,eta biek erran zuten Torellik oker oso nabari eta larriak egin zituela, eta “erabatzela ezgauza”. Torellik, bere aldetik, bere gaitzesleei arkitektura zibil etamilitarraren arloan ezjakin hutsak izatea leporatu zien106.

Baina Errege Ogasunak ezin zuen horrenbesteko atzerapenik onartu. Urtehaietan, erregeordeei, erregearen izenean, grazia, titulu eta ohoreak ematekoahalordeak eman zitzaizkien behin eta berriz, Errege Ogasunari dirua ematenzioten partikularrei eta erkidegoei graziak, tituluak eta ohoreak banatzeko; horiguztia, Errege Ogasunaren diru-eskasia arintzeko. Nafarroako Gorteek sekulanez zuten begi onez ikusi prozedura hori108.

1696an, Torellik plano bat eta hari zegokion txostena igorri zituen Gorteetara,Ziudadelari buruzko hainbat konturen berri emateko. Horrela, idatzi zuenZiudadelaren barrutian “kuartel eta biltegi zenbait daudela, okindegietarako etaaletegietarako, bai eta armak eta bolbora gordetzeko ere”. Bonbek txikitu ezinekodorre bat zegoen, bolborategi gisa balio zezakeena; hantxe, gainera, ogiaerretzeko bi labe egin ziren, baina Torellik proposatu zuen lubeta azpiko gangabatera eramatea; ganga hura hezea baitzen eta ez zuen bolbora gordetzeko balio.

Egungo bolborategia eraikitzen ari ziren, eta hurrengo urterako bukatzea esperozen. Bost bastioietan trabes altuak egin ziren eta oraindik ez zegoen kanoi-zulorik.

(105) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 37. karp.(106) IDOATE, Las Fortificaciones, 95. or.(107) AGN. Fortificaciones, 1. orri-sorta, 41. eta 42. karp, eta 2. orri-sorta, 12. eta 21. karp. (108) MARTINENA, Navarra, castillos y palacios, 126-128. or. Ahalorde bat eman zitzaion

Valeroso markesari 1693an; beste bat, Conflanseko markesari, 1697an; eta beste bat,San Vicenteko markesari, 1699an. (Fortificaciones, 2. orri-sorta, 12. eta 21. karp.).

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 95

Page 98: Iruñeko Ziudadela

96 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Kasamatak handitu behar ziren, bide estaliaren mailara iritsi arte, beheko plazeikalterik ez eragiteko. Lau putzu zeuden, eta lauak ere euri-uraz hornitzen ziren:“setioaldian, hamabost egunerako izaten ahalko dute ura”. Torellik uraska handibat egitea proposatu zuen, beharraldirako. Era berean, komunikazioak moldatubeharrean zeuden, bide estalira eta kanpoaldeko errabelinetara joateko.

1699. urtean, Karlos II.a Sorgindua erikorraren heriotzak erakarritako dinastia-aldaketaren bezperetan, Gongorako markesak hiriaren defentsa-egoerari buruzkotxosten ezkorra aurkeztu zion erregeari. Azienda bere kasa ibiltzen zen parapetoeta kanoi-zuloetan barrena, kalte nabariak sorrarazita. Hiru konpainiatanbanatutako 500 soldaduk osatzen zuten goarnizioa; kopuru laburra, inondik ere,sei portaleak eta harresietako garitak zaintzeko. Ziudadelan, bestalde, 250soldadu eta 8 artillari zeuden. Beharrezkoa ikusten zen gutxienez 100 soldadu

Mistoen Biltegia, 1972an zaharberritu baino lehen. AMP (R. Bozano)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 96

Page 99: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 97

eta 40 artillari gehiago jartzea109. Horra hor zer-nolako egoera penagarriaeskaintzen zuen mugaldeko hiri gotortu nagusietako batek, noiz eta Espainiakohistoriarako gertaera erabakigarriak pizteko zorian zeuden garaian.

Filipe V.aren ingeniarien proiektu berriak

Nafarroa Ondorengotza Gerran Borboiko Filipe V.aren (Anjouko dukearen) aldeagertu zen irmo eta Austriako Karlos artxidukearen aurka. Behin gerra hura1714an bukatutakoan, bakea iristearekin batera, Ziudadelan obrei ekiteapentsatu zen berriz ere. Baina, harako hartan, kontua ez zen izanen berezgotorlekuak hobetzea, xehetasun batzuk gorabehera, eta begirada kuarteletaneta barruti barruko bestelako eraikinetan pausatu zen.

Urte haietan (1711ko apirilean), Espainian Ingeniarien Errege Kidegoa sortuzen, Frantziakoaren gisara, eta neurri horrek aurrerapen handia ekarri zuengotortze-lanen arlora eta, oro har, tankera militarreko eraikuntzara ere bai.Kidego hartako lehen ordenantzak 1718koak dira. Garai horretatik heldu zaigunkartografia garrantzitsuak kalitate handia du, bai eta zehaztasun tekniko handiaere; eta, era berean, edertasun plastiko nabaria du, marrazkia fintasunez jantziadagoelako, eta akuarela eta koloretako tinta erabiltzeak aberastasun kromatikohandia ematen diolako.

1718an, lanean ari zen Iruñean Francisco Larrando de Mauleon ingeniaria;bolborategia hobetzeko planoa sinatu zuen huraxe bera, hain zuzen. 1719an,Ignacio Sala aritu zen. Salak eta Jorge Prospero de Verboom ingeniari nagusiakgutun aunitz igorri zizkioten elkarri. Sala aletegia eta upeltegia berritzekoplanoen egilea izan zen; geroago, eraikin horri mistoen pabilioia deitu zitzaion.Halaber, bestelako lanak ere egin zituen: esaterako, laguntza atearen aldebanatan dauden gangak, guztiak ere bonben aurka babestutakoak. Era berean,

(109) IDOATE, Las Fortificaciones, 95-96. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 97

Page 100: Iruñeko Ziudadela

98 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

bi proiektu landu zituen: batetik, bastioietako golak eta saihetsak hobetzeko,eta, bestetik, ate nagusiari frontis berri eta artistiko bat egiteko, baina ez zenegin. 1720an, Alejandro de Retzek lehen proiektu orokor bat landu zuen, Iruñekobarruti harresitua bere osoan hobetzeko; baina, laster ohartu ziren hura eginezina zela, oso garestia zelako. Handik gutxira, 1726an, Verboom bera etorrizen Iruñera, zeinak hiria eta ziudadela gotortzeko proiektu berri eta behin betikobat idatzi baitzuen. Proiektu hura erreferentziatzat erabili zuten XVIII. mendeosoko ingeniariek. Hark proposatutako hobekuntza batzuk bakarrik egin bazirenere, proposamen hura oinarritzat eta abiapuntutzat jo zen, proiektu partzialbatzuk gauzatzeko; esaterako, Redingoa, eta San Bartolome, Printzea eta SanRokeko gotorlekuetakoa; horiek bai, gauzatu egin ziren eta ia bere osoan iritsidira gureganaino. Garai hartan, lanean ere hasi ziren Pedro Moreau, Luis deLangots eta Carlos Blondeaux, eta iritsi zaizkigu haiek Ziudadelako hainbateraikini buruz marraztutako planoak; egun, ordea, ez da holako eraikinik.

Duranek Verboomi bidali zion lehen gutunean, ekainaren 18koan110, Cruz Negraerraten zitzaion alderdian eraiki nahian zebilen gotorleku bat aipatu zuen; behinhura eraikita, erraten zuen ingeniariak “ziudadelari komeni zaio bastioietankontraguardiak egitea, planoan seinaleztatua dagoenarekin bat, haren kontrakoerasorik zailenaren aurrean errespetagarriagoa izan dadin; eta Errege Jaunakjakin badakienez zeinen erabilgarriak diren holako obrak, eta obra haienproiektua onetsia duenez, ez dut kontu horretaz deus gehiago erranen, ez bada,komeni dela landa aldeko hiru kontraguardiak lehendabizi egitea; halaber, ez duthitzik eginen barnealdeko eraikin berriez, horiz seinaleztatutakoez; urtehasieran, Gortera, eraikin bakoitzaren berezitasunak helarazi nituen,Ziudadelako plano partikular batean, eta gastu hori ere ez dago kalkulu horretansartuta”.

(110) IHCM, Documentos fortificación, 4-4 – 12-6. Verboom harremanetan sartua zenVaubanekin 1702an, eta Vaubanek defentsa-obra zenbait eraikitzeko enkargua emanzion. Geroago, 1716an, Bartzelonako ziudadela eraikitzeko lanak zuzendu zituen; egun,ordea, desagertua da.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:05 Página 98

Page 101: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 99

Laguntza ate berria eta bonbek txikitu ezineko gangak

Kontraguardia berri haiek (bana, Errege, Andre Dona Maria eta Done Jakueizeneko bastioietarako) ez ziren inoiz eraiki. Dena den, badaude Luis de Langotek1724an sinatutako planoak. Urte hartan, ordea, Laguntza Atea kokapenezaldatu zuten, lehenago Andre Dona Maria bastioiaren saihets baten ondoanbaitzegoen; bada, atea errezelaren erdialdera aldatu zen eta diseinu berrikofrontis bat egin zitzaion; gaur egun dagoen bezala, alegia. Eta aipatu atearen bialdeetan, egun oraindik ikus daitezkeen bonbek txikitu ezineko gangak egin ziren.Gangak eraikitzeko planoak Madrilen gorde dira eta, era berean, hantxe dagoIgnacio Salak Verboomi urte bereko urriaren 30ean idatzi zion gutuna, harenberri emateko111. Hona hemen pasarte bat:

(111) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 30. dok.

Laguntza Ate zaharraren eta berriaren jatorrizko planoa, eta txikitu ezineko gangen planoa,1720an eraikiak. AGS

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 99

Page 102: Iruñeko Ziudadela

100 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

“Lehen paperean Berorren Gorentasunak topatuko du Ziudadela honetangauzatu ditudan lurpeko hamahiru gangen planoa, eta Laguntza Atea errezelarenerdian eraikiko dut, eta ate zaharra hormaz itxi, zeina saihets batera baztertuabaitago, betiere Gorteak zubi finkoa aldatzeko edo berria egiteko erabakia hartueta gero, zaharrak oso gutxi balio baitu; eta Berorren Gorentasunak ateaerrezelaren erdi-erdian topatuko ez badu ere, horrela utzi behar izan dut, atearenpasabidea zuzenean bi kuartelen arteko pasajera eror zedin”. Era berean, SanFilipe eta Santa Isabelekoak aipatu zituen, biak ere egun desagertuak, garaihartan harresiaren barneko aldearen ondoan eraikiak.

Laguntza Ate berria egun haietan eraikitzen ari zen, eta Salasek hauxe idatzizuen hari huruz: “Ateko fatxada, zeinaren diseinua ez baitut gutun honetan bidalihuraxe kopiatzeko astia ez izateagatik, orden toskana batez apaindurik gauzatukoda eta Erregearen Armarriak errematean jarririk; zubi altxagarria baskulaz eraikitagelditzen da edo kontrapisu baxuarekin, Berorren Gorentasunak planotikondoriozta dezakeen bezala”112.

Gangetako zimentarriak botatzeko, ingeniariak zehatz-mehatz kontatzen du nolahondeatu zuen tuparria aurkitu arte: “toki orotan baitago maila berean, eta horrekeraginda, nire gangak bukatu ditut, eta ez dute inolako mugimendurik edohaustura txikienik egin, eta hori maiz aski gertatzen da Herrialde honetakoobretan...”. Halaber, zimentarri zaharretan zer akats aurkitu zituen azaltzen du,eta harresiaren zimendua aurkitu zuen, “Laguntza Atea ezartzeko” arrakalairekitzerakoan eta ate zaharraren tunelaren paretan; horrek arazoren bat ekarrizion hamahiru gangen arteko azkena egiterakoan. Hori ikusita, hauxe erran zuenmaltzurki, bere aurrekoei buruz: “…Ezin dut sinetsi gauza horiek guztiakezjakintasunez, ardurarik ezaz edo aurreztu nahiez egin izana; beraz, nahitaezebasteko izanen zen...”.

Gutun berean, Ignacio Salak ere aipatzen du zer obra egin zuen aletegian edo bizigai-biltegian (orain mistoen pabilioia erraten zaion hartan), haren edukiera bikoizteko.

(112) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 100

Page 103: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 101

“Beste paperean Berorren Gorentasunak aurkituko du Ziudadela honetakoaletegian egin dudan obra; lehenago, ertz-ganga txikiak ziren, adreilu erdikolodierarekin egindakoak, eta, gainera, ez oso ongi eginak; esaterako, erdikohormak eta zutabeak, erretretarik gabe. Eta obra berria zaharrekin lotzea errazaez bada ere, xede horri komeni zaizkion neurri guztiak hartzen saiatu naiz, etaziur erran diezaioket Berorren Gorentasunari, obra berriak lanak eman dizkidala,baina pozik gelditu naiz, eta Jainkoari eskerrak, ia bukatua daukat, lurpekogangen obra bezalaxe, eta espero dut heldu den hilabetean erabatperfekzionaturik egotea, eguraldiak traba egiten ez badigu”113.

Haren zuzendaritzapean egin eta oraindik zutik dirauten obra horiek alde baterautzita, Salak hainbat hobekuntza proiektatu zituen Ziudadelako gotorlekuetarako,baina ez ziren gauzatu. Haietako bat izan zen bost bastioietako saihetsak eta

(113) Ibid.

Bonbek txikitu ezineko gangak, Sala ingeniariak Laguntza Atearen errezelaren lubetan1720an eraikiak. AMP (R. Bozano)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 101

Page 104: Iruñeko Ziudadela

102 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

beheko plazak aldatzea, erasoa izatekotan ahalik eta su-arma gehienak paratuahal izateko. Aldi berean, bi ate isil ireki beharko lirateke bastioi bakoitzeko,“Berorren Gorentasunak Bartzelonako Ziudadelan egin bezala. Ziudadela honek,ordea, hiru ate isil bakarrik dauzka bastioi hartan edo honetan, eta etsaiakkanpoaldeko obrei erasoa nondik joko zien, behartuak egonen ginen Ziudadelakolubanarro erdiari itzulia ematera, erretiratzeko edo kanpoaldeko obreilaguntzeko”. Era berean, proposatu zuen kanoiak bonbek txikitu ezinekogangetan jartzea, itsasontzietako kanoi-armazoien gainean kokatuak, “horrela,ganga barruan beheko suaren kea bakarrik egonen da; gainera, kanoi horieknola tiroa bakarrik egin behar duten bizpahiru aldiz, aurrera jotzearen garaian, osotxikia da ke horren enbarazua horren ganga handietan”.

Ignacio Salak beste gutun bat bidali zion Verboomeko markesari urte bereko(1720) abenduaren 26an, berak zuzendutako bi obrak bukatuak zeudelajakinarazteko: “Bukatuak ditut aletegia eta lurpeko gangak eraikitzeko bi obranagusiak. Konponketa batzuk bakarrik ditut bukatzekoak, eta beste obrapartikular txiki batzuk ere bai”. Iduri duenez, beste proiekturen bat ere izanomen zen, ate nagusia frontis berriz batez hornitzeko; izan ere, ingeniariak berenagusiari jakinarazi zionez, Gorteak azkenaldian eskaera hauxe egina zion:“Ziudadelako ate nagusiari Arkitektura moldeko fatxada egitea (BerorrenGorentasunari igorritako huraxe), eta diru eskasia handia dagoenez, bai obrahorretarako bai oso beharrezkoak diren beste batzuetarako, haietako batzuk ezditut proposatuko”114.

Arestian ikusi dugun bezala, Laguntza Ate berria berritik eraiki zen, egun dagoentokian: arku beheratu batez osatua dago, eta alde banatan ordena toskanako bizutabe atxikita daude, dintel bati eusten diotenak. Hortxe, idazkun hau ageri da.Dena den, azken lerroa hein handian irakurtezina da, harria zartatua dagoelako:

HAEC PORTA AUXILII SURGIT REGNANTE PHILIPPOCERTA OBSESSORUM SPES PATRIAE QUE... S........ US

(114) MARTINENA, op. cit. 31. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 102

Page 105: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 103

Gainean, frontisaren errematean, Espainiako monarkiaren armarriaren bertsiosinplifikatua ageri duen armarri soila ageri da (Gaztela eta Leongo kuartelarekin),errege koroak zigilatua, eta armarri txikian borboi errege-etxearen lis-loreak.

Laguntza Atea, toki horretan 1720an irekia. AMP (J. Cía 1952koa)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 103

Page 106: Iruñeko Ziudadela

104 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

1970eko hamarkadaren bukaeran, Ziudadela zaharberritzeko lanen baitan, ateaSanta Isabel errabelinaren eta kontraguardiaren bitartez Gaztelugibelekozelaigunearekin lotzen duten zubiak eraberritu ziren; berriz ere harrizko karelakjarri zitzaizkien, bai eta molde zaharreko harzola ere, estetikoki oso erakargarria,oinezkoentzat deseroso samarra bada ere. Erran dezagun zoladura horianakronikoa dela, zubiaren galtzadako zola 1850 ingurukoa baita. Aurretik,zurezko ohol soil batez egina zegoen, eta karela, zurezkoa ere, harrizko zutarrietanbermatuta zegoen.

Kartografia militarraren goraldia

Armadaren Geografia Zerbitzuan gorde egin dira 1720an Laguntzako errezelarenbarnealdean eraikitako gangen hainbat plano. Haietako batean ikus daitekeenez,hasiera batean bi labe zirkular aurreikusi ziren ate zaharraren eta Ignacio Salakeraikitako lehen gangaren artean; erran dezagun ate zaharraren artean, lehenagokapera kokatua egon zela115.

Artxibo berean, halaber, gotorlekuaren bost bastioietako bati dagokion besteplano bat gorde da, aipatu ingeniariaren proiektuarekin batera, “haietan, golagehiago eta saihetsetako su gehiago jartzeko, saihets baxu bakoitzean 15tuesa luze den ganga bat eraikita, goarnizioa, bizigaiak eta beste gauza batzuksetioaldian babesteko; eta 4 ganga txiki daude beste hainbat kanoi jartzeko,eta etsaiak ezin ditu delako kanoi horiek desmuntatu ez artilleriarekin ezbonbekin, eta saihets bakoitzean ere ate isil bat jarri da”. Aipatu planoak

(115) Cartoteca, 391. eta 392. zenbakiak, desberdintasun batzuk gorabehera. Prietokomandanteak 1965ean Ziudadelari buruz idatzitako txostenean argitu zuenez,eraikuntza bonben aurka babestua zegoen eta garaian garaiko mortero-jaurtigaieninpaktuari eusteko ahalmena zuen. XVIII. mendean, gehienez 32 cm-ko kalibrea izatenzuten, oro har: (14 hazbete) eta 78 kiloko bonbak jaurtitzen zituzten. Gehienezko irismena 2.800 metro zen, eta, 60º-tan jaurtikita (horrela sortzenbaitzuten ondoriorik handiena), 2.400 bat metro. Jaurtigai horiei eusteko, aski zengangak metro bateko lodiera izatea, eta diametroa gehienez 6 metrokoa izatea.Vaubanek, bere aldetik, 2 metro inguru zabal izatea gomendatzen zuen. Gainean, bi isurialdeko teilatu bat jartzen zen, hezetasunik eta ur-iragazpenik izan ezzedin.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 104

Page 107: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 105

hiru aldaera edo irtenbide desberdin dakartza, lerro zuzenetan edo kurboetanoinarrituta116.

1725 inguruko planoa; garai hartan, Ziudadela barnealdean zeuden kuartel eta eraikinguztien altxaketak ageri dira. Bonbek txikitu ezineko gangak, kapera, bolborategia eta mistoenbiltegia nabarmentzen dira. IHCM

(116) IHCM. Planoak. Zenbakia: 1.993, 30.

Ziudadelako bost bastioietako baten planoa, Ignacio Salaren bi proiektu agerian daudela, golagehiago eta saihetsetan su gehiago jartzeko. SGE

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 105

Page 108: Iruñeko Ziudadela

106 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Egun, mistoen pabilioia erraten diogun eraikinari buruzko plano interesgarribatzuk ere badaude; garai hartan, beheko solairuan, upategia zegoen, eta,goikoan, bizigai biltegia117.

Haren ondoan, erdiko arma-plazatik hurbilago, okindegia zegoen. Beste planobatzuetan, 1694an eraikitako bolborategia ageri da; egun, txukun-txukun dagozaharberritua, akatsik gabe, eta erakusketak ikusgai jartzeko aretoa da; halaber,garai hartako beste bolbora-biltegi batzuk ageri dira, txikiagoak; egia erran, etxolatxikiak ziren, bi isurialdeko teilatuarekin, eta oholesi batez inguratuta118. Besteplano bat labearen eraikinari dagokio; labea (eraikina) ere gaur eguneraino iritsizaigu, baina labeak kendu egin ziren, barrualdea erakusketa gela izateko moldatuzenean. 1720 inguruko plano batek erakutsita, jakin badakigu nolakoa zen

1720ko planoa, egungo mistoen pabilioia bonben kontra sendotzeko. Garai hartan, behekosolairuan upelategi bat zegoen, eta, aletegi bat, goikoan. AGS

(117) SGM. Cartoteca. Zenbakia: 393, 400 eta 402.(118) Ibid. 397 zk.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 106

Page 109: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 107

Ziudadelako gobernadorearen etxea edo pabilioia, urte haietan ate nagusikoguardia-gorputzetik hurbil eraikia, beheko solairu batez eta bi solairuz osatua;horietako bat, ganbara gisa erabilia. Gobernadorearen lehenagoko pabilioia SanAntoneko hasierako elizaren ondoko komentua edo etxea zen; oraindik ere zutikiraun zuen, Ziudadelako kapera 1648an berreraiki ondoren. Fermin de Lubiankalonjeak 1740 inguruan moldaturiko Relación de la Santa Iglesia de Pamplonaidazkian kontu interesgarri hau idatzi zuen: “... baina jakin beharra dago SanAntoneko eliza zaharra erabiltzen dutela gazteluko parrokia gisa. Santu berarieskainia dago, eta Martin de Zalba jaun kardinalak eraiki eta sagaratu zuen.Antoniarren komentua elizaren ondoan zegoen, eta nik komentuko etxearen zatibat ezagutzeko parada ere izan nuen; bai eta harrizko armarrian jarritakosantuaren gurutzea ere, eta han hil zen edo hil zuten Medinaceliko dukea. Niregaraian, aipatu etxea goitik behera eraitsi zen, eta, egun, Gazteluko parrokiariitsatsia dagoen plazaxka da...”119.

Saint-Simongo dukea eta plater bat ajoarriero

Urte haietan, 1722an, Frantziako enbaxadore jaun nagusia etorri zen Iruñabisitatzera, hau da, Saint-Simongo dukea, eta, aspalditik ohi zenez, eta bidaiariospetsuak adeitasunez hartzeko ohiturari jarraikiz, Ziudadela ikusteko baimenaeman zitzaion. Geroago, enbaxadoreak bisita hartaz idatzitakoa argitaratu zen,eta José María Iribarrenek bere Pamplona y los viajeros de otros siglos liburuanbildu zuen120; hona hemen dukeak labur hartutako zenbait ohar: “Agurerraterakoan –idazten du–, baimena eskatu nion (erregeordeari) ziudadelaikusteko, han ez baitzaio sartzen uzten ezein atzerritarri. Nire laguntzaileekinjoan nintzen, biharamun goizean. Dena nire gustura bisitatu nuen eta oso ederrairuditu zitzaidan, txukuna eta ongi zaindua, bai eta goarnizioa bera ere, armakagertuta hartu baininduen eta kanoiaren burrunba-hotsen artean. Handik,gobernadorea ikustera eta hari eskerrak ematera joan ginen; eta handik gutxira,

(119) LUBIÁN Y SOS, Relación de la Santa Iglesia de Pamplona, 87. or. (120) IRIBARREN, Pamplona y los viajeros, 71. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 107

Page 110: Iruñeko Ziudadela

108 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

berriro nire bila etorri zen, gure irteera ikusteko”. Artetik errateko, erregeordeakenbaxadoreari gotorlekua bisitatzeko baimena emateaz gain, lehendabizi nafarajoarrieroa jatera ere gonbidatu zuen, eta nobleak dena jan behar izan zuen;hura sakrifizioa, frantses nobleak baitio jakiak ez zuela deus balio eta olioanazkagarria zela, baina frantsesen gizalege ezagunaz baliatuta, huraxe jaterahartaratua egon zela gonbidatzaileari ohoreak egiteagatik.

1725ean, aurrera zihoazen Iruñea gotortzeko lanak, eta ingeniarien xede nagusiaFrantziako portalearen eta Redingo bastioiaren inguruak ziren. Hori zela-eta,behar adina eskulan biltzeko, erregeordea, Torresko kondea, Diputazioari zuzenduzitzaion abuztuaren 7an, herrietan jendea biltzeko deialdia egin zezan, harik etamila gizon atera arte, guztiek ere harresietan lan egite aldera121.

Aldi hartan, Francisco Agenzo ari zen obra-komisario. Aurrekoetan bezala, kare-hornidura eta materialak garraiatzea liskarbide galanta gertatu zen, etagorabeherak ez ziren gutxi izan gero, Erresumako ordezkaritzaren eta agintarimilitarren artean, gizonei ordaindu beharreko prezio eta soldaten kontura.Abenduaren 22an, erregeordeari idazki ofizial bat bidali zitzaion, agindu hau emanzezan: Ziudadelako obretara karea garraiatzen zuten Goñerriko eta gainerakoherrietako gizonei erreal t´erdian ordaintzea 10 arroako karga, eta garraio-lanarenordainez, 3 marabedi ematea, erregu eta joan-etorriko legoa bakoitzeko122.Erregeordeak, bere aldetik, abuztuaren 7an, eskaera egin zion Erresumari,erabakiren bat hartzeko, Iruñerriko herriek obretara 20.000 egur xehe edo ohollaster eraman zitzaten123. Diputazioak, erregeordeari igorritako beste idazki ofizialbatean, zehaztu egin zuen zenbat ordaindu behar litzaiekeen gotortze-lanetarainozura garraiatzen zutenei124.

(121) AGN. Fortificaciones, 2. orri-sorta, 28. karp. (122) Ibid. 29. karp.(123) Ibid. 30. karp.(124) Ibid. 31. karp.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 108

Page 111: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 109

Arma areto berria eta beste proiektu batzuk

Artilleriarako armategi berria eraikitzeko proiektua ere 1725. urtekoa da; gauregun, Arma Aretoa erraten dioguna. Eraikin horretako areto zabaletan kulturekitaldiak egiten dira: kontzertuak, erakusketak eta bestelakoak. PlanoaMadrilgo artxibo militarretan gordea dago, azaroan datatua dago eta JorgeProspero de Verboom ingeniari jeneral ospetsuaren sinadura darama; besteproiektu askoren artean, Bartzelonako ziudadelaren proiektuko egilearena125.Oinplanoak eta altxaerak ia egungo itxuran ageri dute eraikina. Desberdintasunbakarra da alboko fatxadetako batek kantoi ebaki bat ageri duela, angeluzuzeneko izkinaren ordez; era berean, badirudi, hasiera batean, eskailerakerdialderako aurreikusiak zeudela, eta ez albo batean, orain dauden bezala.Eraikin bereko antzeko plano bat dago, oinplanoa eta altxaera, sinadurarik etadatarik gabe; baina, zalantzarik gabe, garai berari dagokio; aldaera txiki batzukageri ditu, aipatu berri dugunaren aldean. Garai hartako agirietan jasotakotestigantzen arabera, badakigu armategia eraikitzea urte askotako kontua izanzela; hogeita bost urtetik gorako kontua, nonbait. Iduri duenez, hori zor zaio lanakhainbat alditan geldirik egoteari.

Verboomeko markesak beste proiektu bat erabili zuen eskuartean, baina ez zengauzatu; hots, hornabeke aurreratu bat egitea. Aipatu ingeniariaren iritziz,eraikuntza gotor hori “Done Jakue eta Andre Dona Maria bastioiek osatzen dutenZiudadelako aurrealdearen aitzinean eraiki beharra zegoen, San Juan de laCadenako etxeen aurrean dagoen lur sakona begi bistan izateko”126.

Eraikuntza gotor berri hori egin izatera, Gaztelugibeleko zelaigunearen zati bathartuko zuen; Laguntza Atearen ahokadurari dagokion tartean, hain zuzen.Proiektu partzial hori eta arestian aipatu duguna, hau da, bastioien angeluenaurrean kontraguardia berriak eraikitzekoa (gauzatu ere egin ez zena) Verboomenplano eta proiektu orokorrean bilduta ageri dira. Proiektu orokor hori 1726an

(125) IHCM. Planos, 1.993, 33. zenbakiak. (126) Hornabekearen proiektua Zermeñok landutako proiektu orokorrean ere jasoa dago,

1756ko abuztuko data duen hartan, bai eta Daiguillonek 1794ko maiatzean landutakoproiektu orokorrean ere. Are gehiago, XIX. mendea aurrera zihoala, zenbait ingeniarikproiektu hartan begirada pausatu zuten, baina ez zen sekulan egin.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 109

Page 112: Iruñeko Ziudadela

110 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

1725. Próspero de Verboomen proiektua, Ziudadelako Arma Aretoa moldatzeko. IHCM

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:06 Página 110

Page 113: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 111

landu zuen eta hiriko defentsak hobetzea izan zuen helburu; bestalde, XVIII.mende osoko ingeniarien tresna baliosa izan zen127.

1725ekoa omen da Madrilgo artxibo militarretan gordea dagoen planointeresgarri bat; bi orri dira128. Lehen orrian pabilioi guztietako aurreko, alboetakoeta atzeko fatxaden altxaerak daude, zertxobait eskematikoak, baina osozehatzak. Beraz, garai hartan barrutiaren barrualdean zeuden eraikin guztiakageri dira: gangak edo bonbek txikitu ezineko biltegi gangadunak, eliza,bolborategia, kuartelak, pabilioiak, estalpeak eta labea: eta haietarik guztietarik,bakarren bat baino ez da gaur egunera iritsi. Bigarren orrian, bastioietako egiturakageri dira, barne direla saihetsak eta beheko plazak, ate nagusia eta haren

Arma Aretoa 1970eko urtarrilean, zaharberritu aurretik. 1725etik 1752ra eraiki zuten. Lanakurte sail luzean geldirik egon ziren. AMP. Arazuri Bilduma

(127) Kontraguardiak Luis de Langotsek proiektatu zituen, 1724an. Haien plano batzuk SGMzerbitzuan daude. Cartoteca; zenbakiak: 386 - 388 eta IHCM artxiboan. Planos, 1.874.zenbakia.

(128) IHCM. Planos; zenbakiak: 1.993, 17 eta 21.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:07 Página 111

Page 114: Iruñeko Ziudadela

112 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

dorrexka, guardia-gorputza, kanpoaldeko errabelin bateko atea, bastioi bat, harensaihetsa eta kanoi-zuloen banaketa, eta gotorleku osoaren hainbat sekzio.

XVIII. mendearen erdira arte, halako hutsune bat nabari da Ziudadelari dagozkiondokumentazioan eta kartografian. Ez dirudi munta handi samarreko lanik eginzenik, ezta proiekturik ere. Ez dago, behintzat, hori froga dezakeen testigantzarik.Lurra hondeatu eta berdintzeko lan batzuk bakarrik egin ziren Gaztelugibelekozelaigunean, 1726tik aurrera; artean ere, 1742an bere horretan zirautenak.

Nolabaiteko jarduera salatzen digun lehen berria 1751. urteari dagokio; bainaez zen oso jarduera nabarmena izan.

Horrela, azaroaren 24an, Juan Bautista French ingeniariak Arandako kondearijakinarazi zion bukatu zela ura Ziudadelaren barrutiraino eramateko hodia:“Berorren Gorentasunak agindutakoarekin bat, Ziudadelako iturri berriaren ontziabukaturik, noria eta haren gurpilak berreginik, eta hodia hobeturik, ur asko ibili

Ziudadelaren erdigunean zegoen iturriaren inguruko proiektua, 1725ekoa. AGS

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:07 Página 112

Page 115: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 113

da gaur goizean hodian bere jomugara iristeko, eta aipatu Ziudadelako soldadueketa jendeek onura horretaz gozatzen ahalko dute inolako enbarazurik gabe”129.

Arestian ere erran dugu urte aunitz joan zirela gotorlekuko arma-aretoa edoarmategia eraikitzeko lanak bukatu artean; gogoratuko dugu proiektua 1725ekoaizan zela. Mende laurden bat baino gehiago. 1752. urtean, Errege Ogasunak250.000 erreal jarri zituen aipatu obra eta Errege-erreginen errabelinarizegokiona bukatzeko, azken hori Frantziako portalean, non, urte haietanhobekuntza nabarmenak ere egiten ari baitziren.

Zermeño eta barnealdea birmoldatzeko proiektua

1756. urtea mugarri gertatu zen Iruñeko gotorlekuen historian, hirira Juan MartinZermeño iritsi baitzen; hots, izen handiko ingeniari militarra. Urte hartan berean,Zermeñok bonbek txikitu ezineko eraikinei buruzko proiektu osoa eta zehatzaaurkeztu zion errege Fernando VI.ari. Eraikinok (kuartelak, pabilioiak etabestelakoak) Ziudadela barrualdean eraikitzekoak ziren, ordura arte zeudenenordez. Oinplano berriko eraikuntza haiek guztiek nahitaezko sendotasuna zuten,baina baita nola halako dotorezia ere, betiere arkitektura militarrak ezaugarriduen soiltasunarekin bat. Zermeñoren plana, izan ere, arrazionalki pentsatuazegoen, eta erabat birmoldatzen zuen gotorlekuaren barrualdea. Horrela,oinplano laukizuzeneko etxadi erregularrak egitea proposatu zuen, erdigunekoarma-plazaren inguruan simetrikoki antolatuta. Bazterrean utzi zen, beraz,hasierako egitura erradiala, kaleetan oinarritutakoa, zeinak, plazaxka biribilbatetik, bastioietarako igoetarantz abiatzen baitziren, bai eta harresiko bosterrezelen erdietarantz ere. Proiektua, zalantzarik gabe, munta handiegikoa zenErrege Ogasunak zezakeenerako, eta ez zuten aintzat hartu, garestia zelako.Kalkuluen arabera, zortzi milioi erreal behar ziren.

(129) Ibid. Docs. Fortificación, 4-4 – 12-13.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:07 Página 113

Page 116: Iruñeko Ziudadela

114 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Proiektua 1756. urteko abuztuaren 17an igorri zitzaion Gorteari, hainbat tintatanmargotutako planoarekin batera eta txosten interesgarri batekin. TxostenakZiudadelari buruzko deskribapen zehatza dakar; egia erran, inoiz Ziudadelazegindako deskribapenik zehatzenetakoa130.

Ziudadela 1756an

“Gotorleku hau –utzi zuen idatzita Zermeñok– pentagono erregular batez osatutadago, eta pentagonoaren kanpoko aldeak 338 kana gaztelar eta erdi ditu. Hareneraikuntzan, agerikoak dira gotortze-lanen arau onak, eta lerro eta angelu guztiakproportzionatuak dira, arau hoberenekin bat. Bastioietan saihets altuak ditu, seikanoi edukitzeko modukoak, eta beheko plazetan bi sartzen dira. Beheko plazakganga bidez lotuta daude lubetaren azpitik, eta haietariko hirutan ate isilak edolubanarrorako irteerak ditu bizkarraren azpialdetik. Beheko plazak oso sendoakdira eta behar hainbateko tokia dago hiru kanoi jartzeko; beraz, saihets bakoitzakhamaika kanoi eduki ditzake, etsaiei aurre egiteko eta kontrako aurpegia,lubanarroa, bide estalia eta zelaigunea defenditzeko, eta ez da erraza kanoihorien suak saihestea; beheko plazeetakoena, bereziki. Eta saihets altuezgainera, Errege Bastioian gaindegi bat ere badago”.

“Bost aurrealdez osaturik, bata hiriaren kontra dago; aldameneko biak, hiriarekinbaturik daude, hiriaren barneko barrutiaren eta kanpoaldearen albo banatankokaturik, eta gainerako biak landari begira. Azken horietako batean LaguntzaAtea kokatua dago, eta aipatutako lehenbizikoan, ate nagusia, hiriarekinkomunikatzen duena. Guztietan ere errabelin onak daude eta bastioietakoerrezelak babesten dituzte, eta landari begira dauden bi bastioien aurrean,kontraguardiak daude, lubanarro guztiaren inguruan; eta halaber, bide estalia

(130) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 34. dok. Planoaren kopiagaraikideak gorde dira. Jatorrizkoa, Zermeñok datatua eta sinatua, SGM zerbitzuangordea dago. Cartoteca, 413. zk. Kopia bat IHCM artxiboan. Planos, 1.993. zk., 69.orria, eta beste bat berdina AGN artxiboan, markoan ipinia eta goiko solairukopasabidean ikusgai jarria.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:07 Página 114

Page 117: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 115

arma-plazekin eta zelaigunearekin. Barruti nagusia egoera onean dago, etaharresietako eraikuntza on-ona da, guztiak ere harlanduz eginak. Errabelinak etakontraguardiak ez dira hain kalitate onekoak, baina era berean horma sendoakdituzte, eta kontramalkarra harri-hormaz jantzia dago; baina komunikaziorakoeskailerak falta zaizkie, kanpoaldeko gainerako obrei bezalaxe, eta bide estaliaparapetorik eta trabesarik gabe dago; zelaigunea oso baxua da, eta akatsberbera dute bai bi errabelinek, bai eta errabelinak estaltzen dituztenkontraguardiek ere. Horrela, barruti nagusia eta obra guztiak erabat zeudeneskutik utziak, belar haziekin nahasita, azienda toki guztietan bazkan, zuhaitzakparapetoen alderik lodienean ere landaturik, eta beheko plazetan jardinak jarrita,jakinarazia dudan bezala. Orain, ordea, dena garbitzen ari da, eta alde askotanjadanik garbia dago”131.

Oro har, erran daiteke, adierazitako akatsak gorabehera, gehienak kontu xehebatzuei zegozkienak, Zermeñok onargarri iritzi ziola Ziudadelaren egoerari; bai,behintzat, gotorlekuei berez zegokienean. Aitzitik, barnealdeko eraikinei, baitaazken urte haietan eraikitako batzuei ere, kontra-kontrako iritzia agertu zien.

“Ziudadelaren barnealdean, hainbat eraikin daude: kuartelak, pabilioiak etabiltegiak, eta eliza bat. Baina gehienak hain dira ahulak eta funtsik gabeak, ezenez baitago haien berezitasunen berri emateko ziorik, eta ez dute zutikiraunarazteko moduko berezitasunik batere; gainera, oso garestiak dira, urterodiru-kopuru nabarmenak gastatu behar izaten baitira konponketetan, eta ez dutebalio setio-egoerarako; eta, gainera, edukieraz txikiak dira, gotorleku honek beharduenaren aldean”.“Nolanahi ere, bi bakarrik dira erabilgarriak eta arreta merezi dutenak. Bata,bolbora-biltegi bat da, handi samarra eta eraikuntza onekoa, duela urte gutxieraikitakoa; bestea, berriz, bi nabeko elikagai-biltegia da; egun, solairu nagusiaaletegi gisa erabiltzen da, eta behekoa, berriz, upategirako”132.

(131) Ibid.(132) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:07 Página 115

Page 118: Iruñeko Ziudadela

116 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

1756. Juan Martín Zermeñoren proiektua, Ziudadela barnealdeko eraikin militar berriakeraikitzeko. IHCM

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:07 Página 116

Page 119: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 117

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 117

Page 120: Iruñeko Ziudadela

118 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Zermeñok paragrafo honetara ekarri du bolborategia, bai eta egun biltegia edomistoen pabilioia erraten diogun eraikina ere. Egun, Arma Aretoa deritzon eraikina1752an bukatu zen, eta hauxe dio hartaz hitzez hitz: “Hasia zen armategi batazken urteotan bukatu bada ere, ez du merezi kontserbatzea, Ziudadelarakotxikia baita, eta haren zoruak ez du inolako sendotasunik, zurak gaizki jarriakdaudelako eta meheak direlako: hori dela-eta, Artilleriako ofizialak ez dira ausartuzamatzera, zeren zamatuta ez egonik ere, alde batzuetako zoruak beherantzmakurtuak baitaude; horregatik, eta era berean, haren kokapenak proiektuadeseginen lukeelako, komeni da eraistea, eta eraikin horretako material guztiakegin beharreko obretan erabiltzea”.

Hogeita hamar urte lehenago, Laguntza Atearen errezelean eraikitako gangeidagokienez, erran dezagun ia garai hartan zeuden bezala iritsi zaizkigula. Bada,Zermeñok hauxe idatzi zuen: “Andre Dona Maria eta Done Jakue bastioienarteko errezelean, hainbat ganga daude, guztiak ere bonbek txikitu ezinekoak,lubetaren azpian, iragan urteetan eraikitakoak; baina (diotenez) haietako bateankare bizia utzitako aldi batean, hezetasuna hartuta, hartziduraren indarrez, gangalehertu egin zen, eta hondatu zen; horrek aldamenekoei ere kalte eragin zien, etahabetuak daude, eta ia aireztatzerik ez dutenez, guztiak ere hain hezeak daude,non bakar-bakarrik erabil baitaitezke hezetasunak jota galtzen ez diren generoakgordetzeko”133.

“Ate nagusian ere bi ganga daude; gaur egun, guardia-gorputz gisa erabiltzendira, eta biak erabilgarriak izan daitezke, Andre Dona Maria eta Done Jakuebastioien arteko errezelean dagoen beste hura bezala, lehenago LaguntzaAtea izan zena”. Ingeniariak, lehendabizi, Armada etorbidearen aldeko barrutirasartzeko tunel gangadunaren bi aldeetan kokaturik zeuden bi gangak aipatzenditu; eskuinekoa bere horretan dago, batere ukitu gabe, eta ezkerrekoa,1970ean eraiki zen, urte hartan harresiaren zati hori berregin baitzen, zeina1890ean eraitsi baitzuten hainbat eraikin militar egiteko. Bigarrenik,Laguntzako errezelaren azken gangaz mintzo da, non, XX. mendean barrena

(133) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 118

Page 121: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 119

Ziudadelako kapera kokatua egon baitzen; kaperako atearen aurrean, frontoitxiki bat zegoen. XVI. mendeko azken urteetatik 1720ra bitarte, hasierakoLaguntza atearen sarrerako eta irteerako tunela izan zen; hain zuzen ere,egungoa eraiki bitarte.

Egin ez ziren eraikinak

Zermeñoren proiektua, funtsean, barrutiaren barrualdean kokaturiko eraikineizegokien. Proiektuaren arabera, barrutia erabat birmoldatuko zen eta osotaradesagertuko zen aurreko banaketa erradiala. Garai hartan zeuden eraikinetatik,bik baizik ez zuten zutik iraunen: bolborategiak eta bizigai-biltegiak, gaur egunmistoen pabilioia erraten diogun horrek, alegia. Gainerako guztia berri-berritikegin beharko zen. Lehenik eta behin, ingeniariak infanteriako bost kuarteleraikitzea proposatu zuen, bostak ere oinplanoz laukizuzen luzatuak, ondo-ondoan ipinitako nabe gangadunez osatutakoak, solairu bakarrekoak, etaharresiko errezel bakoitzaren ondoan paraleloki kokatuak, betiere bastioietaraigotzeko bideen ondoan. Horrez gain, ate nagusitik sartuta, guardia-gorputzarenaurrean, lehen eraikin-lerro bat egitea proposatu zuen, eraikinak harresiarekikoelkarzut antolatuta: ofizialentzako bi pabilioi, eta beste pabilioi bat, EstatuNagusiarentzako, eta bertan, etxebizitza bana gotorlekuko gobernadorearentzako,erregearen tenientearentzako eta sarjentu nagusiarentzako; gurutze latindarrekoeliza bat, alboetako kaperaz osatua, kaperauentzako etxebizitzaz hornitua eta,atzealdean, beste etxebizitza bat, ingeniarientzako, eta beste bi pabilioi,ofizialentzako. Lehen eraikin-lerro horren atzetik, bigarren bat ere aurreikusiazegoen, lau etxadiz osatua, erdiko arma-plazaren albo banatan binaka antolatuak,oinplanoz karratuak, aurreko plazaxka biribilaren ordez.

Etxadiotariko hirutan ofizialentzako pabilioiak kokatuko ziren eta, haietako bat,eskuin-eskuinean kokatutako hartan, ospitale militarra. Azkenik, hirugarreneraikin-lerro bat ere ageri zen proiektuan, hiru eraikinez bakarrik osatua:zalditeriako kuartela, bi solairukoa; artilleriako armategi handi bat, erdiko patioaeta guzti, eta fatxada soil arkupedunaz osatua; eta, labeak kokatzeko eraikinbat, aleak eta irina gordetzeko eta ogia egiteko hainbat nabez hornitua.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 119

Page 122: Iruñeko Ziudadela

120 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

“Proposatutako eraikinetan –zioen Zermeñok proiektuarekin batera doantxostenean–, kostea txikiagoa izateko xedea izan dut, azalkeriak kenduz, bainabehar duten guztia faltatu gabe eta apainketak saihestuz; eta, bistatik galdugabe, soilak izanda ere, apainketak eraikinen jabearen boterea erakustekomodua eman behar duela. Denak egindakoan, ongi segurta liteke antolaerarikhobereneko ziudadela izanen litzatekeela, ziudadela guztien artean, gotorlekuakez baitu, ez duenez, inolako akatsik”134.

Egia erran, gotorlekuari berari dagokionez, Zermeñoren proiektuak ez zekarrenaipatzeko moduko berrikuntzarik, ez bazen xehetasun batzuk aldatzeakanpoaldeko errabelinetan eta kontraguardietan, haietan eskailerak egitea, baieta kaponerak ere, errabelinetara lubanarroan barrena joateko bidea babesteko.Horrekin batera, azkenik, parapetoa eta trabertsak eraikitzea proposatzen zuen,perimetroa inguratzen zuen bide estalian.

Hura ongi azterturiko proiektua izan zen. Hartan proposatzen ziren eraikinak,gainera, guztiz beharrezkoak ziren XVIII. mendean, guztiak ere bonbek txikituezinekoak. Hala ere, deus ere ez zen egin. Ziudadelak bere horretan jarraituzuen, eta barrualdeak betiko egitura erradialari eutsi zion, oinplanotrapezoidaleko pabilioi txikiz osaturik, harik eta 1966an giltzak Iruñeko Udalarenesku utzi ziren arte.

Amici, eta Arandak agindutako txosten bat

1756ko urriaren 20an, Jeronimo Amici ingeniariak Iruñeko harresien etaZiudadelaren egoera orokorrari buruzko beste txosten bat idatzi zuen, ErregearenArtilleria Kidegoko zuzendariak, Arandako kondeak aginduta. Txostena, oro har,bat dator Zermeñok egindakoarekin, baina zenbait berri jakingarri ere ematenditu135. Ziudadelari dagokionez, hasteko eta bat, laudatu egiten du “huraxe

(134) Ibid.(135) IDOATE, Las fortificaciones, 19. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 120

Page 123: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 121

ideiatu zuenaren nahikotasun handia, bai kokapen onari dagokionez bai goiko etabeheko saihetsen antolaera ederrari dagokionez”. Hormen eta bastioien egoeraona zen, beheko plazetako parapetoena izan ezik, "erabat hondaturik baitzeudeneta haietako batzuk belarrez estaliak". Lubanarroaren kontramalkarrak ez zuenkomunikaziorako eskailerarik, ezta kanpoaldeko errabelinek eta kontraguardiekere, zeinez erran baitzuen eraikuntzaz franko kaskarragoak zirela barruti nagusikoeraikuntzen aldean. Barruti nagusiko parapetoak, gainera, erdi lurperaturikzeuden eta handik landa-eremua ez zegoen begi bistan.

Gotorleku barreneko eraikinei dagokienez (Zermeñok haiek guztiak eraistea etabestela moldatzea proposatu zuen), Amicik hauxe dio: “eraikuntza oso ahulakziren eta oso gaizki banatuta zeuden; eta inoiz Ziudadela setiatua egotera,nahitaez garaia baino lehen alde egin beharko zen hartatik, goarnizioa ezjartzeko etsaiaren etengabeko suminaren eraginpean, ezta bonbek sorrarazikolituzketen zoritxarren eraginpean ere, ez baitago eraikuntza hondatuetatikbabesteko moduko parajerik batere”. Izan ere, eraikin gutxi zegoen bonbektxikitu ezinik: hots, ate nagusiko errezelean zeuden hiru gangak (hiru aretogangadunak), bolborategia, “ederra eta oso handia”, eta gaur egun mistoenpabilioia erraten zaiona: “elkarri lotutako bi ganga, aletegitako balio dutenak".Hauxe dio, bestalde, Laguntza Atearen bi aldeetan kokaturiko hamabi gangeiburuz: “hezeak izateaz gain, meheak eta ahulak ere badira, fabrika kaskarrabaita eta oin zuzenek ez baitute behar bezalako lodierarik; haietarik, hiruhondoratu dira dagoenekoz; beraz, hortik erran daiteke ez direla bonbek txikituezinak”136.

Txostenari bukaera emateko, bi obra aipatzen ditu, biak ere Gorteak onetsirik etagarai hartan hasitakoak: batetik, akueduktu eta ur-biltegi berria, eta, bestetik, atenagusiko guardia-gorputza. Idazkiaren arabera, bi-biak ministroak bertan beherautzi zituen, Zermeñok eskaturik, bonbek txikitu ezinekoak izateko proiektatuak ezzeudelako, eta era berean, barrualdeko eraikin guztietarako proiektu orokor batzegoelako, oraindik onetsi gabea, Zermeñok berak egindakoa.

(136) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 121

Page 124: Iruñeko Ziudadela

122 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Amicik egindako plano bat ere gorde da Madrilen, 1757ko uztailaren 1eandatatua, eta akueduktu edo hodi estali bati dagokiona. Hodiak ura ArmaAretoaren atzealdeko biltegi batera eramaten zuen. Ur-soberakinak, mineta batenbidez, Laguntza Ateko gangen aurrean zeuden bi kuartelen azpitik pasatzen ziren,kuarteletako komunak garbitzeko, eta gero lubanarrora isurtzen ziren, Done Jakuebastioiaren ezkerreko saihetsean137.

Karlos III.aren erregealdiko beste proiektu zenbait

Hainbat proiektu aurkeztu ziren 1764tik 1757ra bitarte, gehienbat FranciscoLlovet-en zuzendaritzapean. Horrela, Arma Aretoaren edo artilleriako armategiaren(garai hartan erraten zioten bezala) plano bat gorde da, 1764ko abenduaren 29kodatarekin, bai eta horri lotutako proiektua. Hainbat gauza proposatu zituen:eraikinaren altuera erlaitzean beheratzea; adreiluzko zolen ordez, zurezkoakjartzea; eta, zutabe eta habeen ordez, adreiluzko arku beheratuak paratzea.Gainerakoan, oro har, eraikinaren egiturari eustea proposatzen zuen138.

Garai hartako beste plano batean Ziudadelako elizaren oinplanoa marraztutaageri da, 1648an eraikitakoa. Proiektu horrek, zehazki, etxebizitza berri bateraikitzea proposatzen du bikarioarentzat eta sakristauarentzat139. Plano horrenarabera, eliza hainbat zutabez bereizitako hiru nabez osatuta zegoen; presbiterioedo burualdearen alde banatan, kanpandorre eta sakristia bat zituen, eta ezkernabearen aldamenean, berriz, biltegi bat, oinplanoz luzatua. Proiektuan ageri denetxebizitza fatxadaren ondoan zegoen; bi solairu izanen zituen, eta atzealdean,patio txiki bat, eta haren ondoan, kanposantu txiki bat, hesi batez inguratua.Hesiak angelu bat osatzen zuen, sakristiaren paretarekin elkartzeko.

Hainbat plano gorde dira 1767ko uztailekoak, guztiak ere Llovetek sinatutakoaketa ate nagusiko guardia-gorputzari dagozkionak, non, alde batean, oinplano

(137) IHCM. Planos, 1.993. zenbakia, 51. orria. (138) Ibid. 55. eta 56. orriak.(139) Ibid. 22. orria.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 122

Page 125: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 123

berriko pabilioi bat eraikitzea proposatu baitzen, bertan preso ospetsuaksartzeko, eta, bestaldean, beste pabilioi bat, Estatu Nagusiko ofizialakbizitzeko140. Iduri duenez, 1756an eraikitzen hasi zen egungo guardia-gorputza, baieta bere bi etxola arkupetuak ere, bana sarbideko plazaxkaren alde banatan.Obrak, ordea, eten egin ziren, Zermeño teniente jeneralak eskaturik. Aurrekoguardia-gorputza XVII. mendearen bukaeran eraiki zen eta sarrerako aurreko tunelgangadunean kokaturik zegoen, betiere eskuinaldean, egungo Armada etorbidetiksartzen bagara. Haren aurrean, soldaduak giltzapetzeko ziega edo espetxeazegoen. Urte hartan, guardia-gorputz berria bukatzea zen kontua, baina bi eraikineginda, bina solairukoak, pabilioien gainean. Fatxadak bat datoz erabat KarlosIII.aren garaiko eraikuntza militarren estiloarekin; hau da, beti halako eite barrokobat izaten zuten, betiere militarren betiko soiltasunetik atera gabe.

Urte haietan, ikus daitekeenez, barruti barrualdeko eraikin militarrak hobetu nahiizan zituzten; ez, ordea, berez gotorlekuak. Bada plano bat, Carlos Lemaur-ek1774ko urtarrilaren 8an sinatutakoa, kuartel berri bat irudikatuta ageri duena;hots, garai hartan, Santa Isabelgo kuartelaren ondoan eraikitako huraxe, non etaaurretik Armategi Zaharra egon zen tokian141. Eraikuntza bakun luzatua zen, bisolairukoa; beheko solairuan, estalpe edo arkupe bat zuen, zurezko zutabeezosaturikoa, balkoi luze bati eusten ziotenak, eta balaustrada ere zurezkoa zen,goiko solairuarentzako galeria gisa balio zuena; alde batean eskailera bat zegoen,goiko solairura igotzeko. Kuartela lau isurialdeko teilatu batez estalita zegoen,teilatupeak eta guzti.

Antonio Zara ingeniariaren txostena

Antonio Zarak Iruñeko eraikin militarrei buruzko zerrenda bat egin eta 1784koabuztuaren 21ean bidali zuen142; zerrenda horri esker, jakin badakigu Ziudadelabarruko kuartelak data hartan bost zirela. San Felipe izenekoan Irlanda, Milan eta

(140) Ibid. 32. eta 33. orriak.(141) IHCM. Planos, 1.979 zk. (142) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 38. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 123

Page 126: Iruñeko Ziudadela

124 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Bravante erregimentuetako errekluta-banderak zeuden, eta 392 ohe zituen.Santa Isabelgoan, 436 ohe sartzen ziren, eta Ezinduen hiru konpainia hartzenzituen. Kuartel berriak, nonbait 1773an eraikitakoak, 288 oherentzako edukierazuen. Garaipenarenak, 134rentzako, eta Zalditeriako eta Artilleriakodestakamenduek hartu zuten. Eta Desterratuen Kuartela zeritzonak 78 ohe izanzitzakeen, xede hartarako ez erabiltzekotan. Horrez gain, ohartarazten zen beste364 ohe ere sar zitezkeela Laguntza Ate ondoko gangetan. Hamahiru ganga edoareto gangadun ziren, “lehenago elizatako erabiltzen zena” barne. Ate nagusikogangak, ordea, ez ziren erabilgarriak “ur asko iragazten delako”. Lehenago, gangahaietan, guardia-gorputza eta ziega kokatuta egon ziren. Atetik hurbil, errezelarenlubetaren azpian, beste bi ziega ere bazeuden: “bati, urarena erraten zaio, urasko iragazten baita, eta besteari, fraidearena”. Azken horretan (egun ez dagohalakorik), Victoria ordenako elizgizon bat egon zen giltzapeturik eta hantxe hilzen, agonia luze eta latzaren ondotik. Zehazki, kaiola batean katez lotua egon zen,Ondorengotza Gerran Austriako Artxidukearen aldekoa izan zelako.

Zarak egindako zerrenda hartan, gainera, eraikin militar nagusiei buruzkodeskribapen labur baina jakingarriak ageri dira. Hona hemen: “Bizigaien biltegiak bi ganga ditu, biak ere bonben aurka babestuak; hutsunea46 kana da luzeran; bakoitzaren zabalera, 7 kana, eta banaketa-horma hiru oineta erdi. Sotoa dauka, eta teilatu-bizkarra teilaz estalia dago urik sar ez dadin”.“Labea bonben aurka babestua dago, eraikin soila da, hein batean besarkatzenduena, ogia banatzeko”.“Bolbora-biltegia ere bonben aurka babestua dago eta teilaz estalitako teilatu-bizkarra dauka; hutsunea 26 kana eta heren bat da luzeran, eta 9 kana eta erdi,zabaleran; dagokion hesia du. Bai bolbora-biltegiak bai bizigaien biltegiak ez dutehezetasunik, lubetatik bereiziak eta teilaz estalita daudelako”.“Artilleriako armategia eraikin berria baina soila da. Bi solairu ditu eta ganbara.Parapetoa baino askoz ere altuagoa da. Beheko solairuan kanoi-etxeak etagauzaki astunak daude; solairu nagusian, apalategiak daude bost mila fusil bainogehiago jartzeko; egun, 2.597 dituzte. Ganbaran, gauzaki arinak jartzen dituzte.Eraikin honen eta bolbora-biltegiaren artean, teilatu hutsez estalitako besteeraikin bat dago, erabilera berbererako; eta, San Felipe kuartelaren ondoan,antzinako eraikin bat, etxadia osatzen duena. Erabilera berbera ematen zaieAntonio, Garaipen, Done Jakue eta Andre Dona Maria bastioietan dauden etxe

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 124

Page 127: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 125

handiei. Eraikin horietako batzuetako paretak zitaraz eta zurez eginak daude, etabeste batzuetakoak, berriz, adreiluz eta zurez. Baina denak teilaz estalita daude.Errege-bastioian, aparamen bat dago, salbak jotzeko muntatuak dauden kanoienetxeak gordetzeko”143.

“Bost bastioien arteko angeluetako garitak handiak dira eta teilaz estaliak. DoneJakue bastioikoan, errentatzaileak salmentarako bolbora gordea dauka, eta AndreDona Maria bastioia nire garaian moldatu zen, plazako behin-behineko bolbora-biltegia izan zedin, eta bertan hamasei upel bolbora sartzen dira”.

“Garaipeneko kuartelak, bizigaien biltegiak, 30 oherentzako edukiera duten biukuiluek eta aldameneko okindegiak etxadia osatzen dute, baina biltegitikbereizita; bi kale txiki itsuk bereizita, hain zuzen. Okindegiaren ideia oso ona da:bi harri ditu, bi zaldik mugitzeko modukoak. Baina hain egon da utzia, ezen, nireiritziz, usteldua baitago makinaren zur osoa; izan ere, eraikin teilatudun hura,sarjentu nagusiek erabili dute belarra gordetzeko; egun, ez dakit gauza beragertatzen ote den”.

“Eliza polita eta handi samarra da, bai eta Erregeren Tenientearen etxea ere.Eraikinok soilak dira; kuartelak bezalaxe. Bai eta gainerako guztiak ere, pabilioiakerraten dietenak, eta bi solairu dituzte, ofizialek logelatako erabil ditzaten; eraikinbatzuk handiak dira; besteak, txikiak. Handiak, hogeita bost dira, eta hamaikaetxadi osatzen dituzte, Erregeren Tenientearena, Sarjentu Nagusiarena,Laguntzailearena, Bikarioarena eta okindegitako eta harategitako erabiltzen zirenbeste bi pabilioi barne.

Txikiak hamabost dira, haietariko bi erabiltezinak, eta guztiek bi etxadi osatzendituzte. Pabilioi handi batzuek sotoa dute; baina ez dira gangadunak; eta horrekzurei kaltea eragiten die, gezi-leihoetatik ura sartzen baita... Hormak, oro har,adreiluzkoak dira, eta asko, zitarazkoak, eta ostikoak dituzte, habe etzanei edozubiei dagokien tokian eusteko. Hitz batez, harrizko, adreiluzko eta, batzuetan,

(143) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 125

Page 128: Iruñeko Ziudadela

126 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

tarteka jarritako zurez ere osaturiko hormen nahasketa da. Horrela, batzuekegiazko oskol baten testura dute, eta gauza bera erran daiteke, partez,desterratuen kuartelaz”144.

Badago beste zerrenda bat, 1785eko abenduaren 29an datatua, Iruñekogotorlekuen eta eraikin militarren egoerari buruz, baina gauza berri gutxi dakarorain arte aztertutakoari gehitzeko. Egia erran, gauza baten berri ematen du;garai hartan, Laguntza Atea oraindik eraiki gabe zegoela145.

Era berean, beste txosten batek ere ez dakar deus berririk. Juan de Villalongak1787ko abenduaren 19an sinatu eta Madrilera bidali zuen, Cabrer ingeniariakidatzitakoaren ordez, ez baitzen Manuel de Azlorren gustukoa izan. Egia erran,Zermeñok eta Amocik agertutako guztia azpimarratzen du, deus berririk kontatugabe. Lubanarroan zeuden iturriez dio ez zirela uda parte osoan agortu; eta, bideestalia oholesi batez inguratzeko aspaldiko ideiaz, berriz, erregeren biltegietanhogei bat mila hesola gorderik zeudela xede hartarako146.

Tximistorratza; jendea bolboraren beldur

Frantses iraultzaileek 1793an errege Luis XVI.a exekutatutakoan, FrantziakoKonbentzioaren kontrako Gerra piztu zen. Nafarroan, berriz ere, giroa frankotenkatu zen, eta herriak eta ibarrak, Mendialdekoak gehienbat, gerra prestatzekolanetan hasi ziren, buru belarri. Etsaien armada Iruñetik hurbil ibili zen, eraarriskutsuan ibili ere, baina berriz ere agerian gelditu zen hiriko harresiek etaZiudadelak disuasiorako zuten indarra, eta etsaiek ez zuten hiria setiatu. 1794koapirilaren 21ean, Ziudadelako bolbora ateratzeko eskaria egin zion ErresumakoDiputazioak Ventura Caro jeneralari, auzokideak arriskuan ez jartzeko, eta bolboraAratzuriko jauregira edo Eultzako etxera eramateko147. Iduri duenez, bolborategian2.615 kintal bolbora zegoen, eta militarrek ez zuten hiritik kanpo eraman nahi,

(144) Ibid.(145) MARTINENA, op. cit. 39. dok. (146) IHCM. Fortificación, 4-3 – 1-7.(147) IDOATE, Las Fortificaciones, 98. Oharra.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 126

Page 129: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 127

edozer unetan erabili beharko zutelakoan. Hura ikusita, eta ekaitz sarrieksorrarazten zuten arriskuaren aurrean, agintariek tximistorratz bat jartzea aztertuzuten. Tramankulu hura, garai hartan, tresna berri samarra zen, berrogei bat urtelehenago asmatu baitzuen Benjamin Franklin ezagunak. Portillo artilleriakokomandanteak aditzera eman zuenez, 8.000 kintal behar ziren, hiria bolborazegokiro hornitua egoteko. Tximistorratzak sekulako beldurra eragin zuenauzokideen artean; jende batzuen erranei erreparatuta, behintzat, tramankuluaktxinpartak eta deskargak erakarriko zituen, eta hiria suntsitzeko modukohondamendiren bat sorraraziko zuen, biztanleen heriotza ere eraginda. Argi dago,iruindarren oroimenetik ezabatu gabe zegoela 1670ean eta 1733an izanikobolbora-leherketen gaineko oroitzapena.

Caro jenerala, maiatzaren 2an148, gutun bidez saiatu zen Diputazioaren beldurrakuxatzen; ez zuen lortu, ordea. Erantzunean, Erresumako ordezkaritzak berriz erearriskuak salatu zituen, eta erran ere erran zuen ez zela bazterrean utzi beharespetxeraturen batek edo ustekabeko istripu batek hondamendi bat eragitekoarriskua. Bolbora lekuz aldatzekotan, Udalbatzak konpromisoa hartuko zuen,beharraldian, huraxe egun bakar batean ekartzeko, 200 zaldi erabilita eta, beharizanez gero, auzokideak lan hartarako mobilizatuta eta gurdiak konfiskatuta,garraioa egiteko. Hori guztia, jakina, leherkariak Ziudadelako bolborategian ezgordetzeko149.

Gainerakoan, gerra garaian edo Frantziak lurraldea inbaditzen zuen aldi orotanbezala, peoiak eta langileak uzteko eskatu zion erregeordeak Erresumari, gotorlekuguztiak defentsa-egoeran prest utz zitzaten. Beraz, mandatariak izendatu zituzten,herrietara joan eta lan haietarako behar ziren 500 herritarrak biltzeko. Haietakoasko, ordea, ez ziren agertu, eta beste batzuek obretatik alde egin zuten,adierazitako soldata ordaintzen ez zitzaielako. Hura ikusita, Gorteek esku hartubehar izan zuten, jende horri ordenantza militarretan aurreikusitako zigorrik ezjartzeko. Obretan gelditu zirenentzako, Compañiako eliza zaharrean eman zitzaienostatu, Josulagunak kanporatzearekin batera, konfiskatu egin baitzen150.

(148) Ibid.(149) Ibid.(150) AGN. Fortificaciones, 2. orri-sorta, 32. - 35. Karpeta.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 127

Page 130: Iruñeko Ziudadela

128 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Hurtado jeneralaren asmo handiko proiektua

Behin Basileako Bake Itunaren bidez gerra-hotsak amaituta, berriz ere proiektuberriak hasi ziren lantzen, baina aurreko gerra-giro nahasiak ekarritako premia etaestutasunik gabe. 1796ko irailaren 7an, Antonio Hurtado jeneralak Iruñekogotorlekuen plano orokor bat igorri zuen Madrila. Hartan zehatz-mehatz azalduzuen zer-nolako hobekuntza-lanak zeuden proiektaturik, barrutiaren defentsa-ahalmena handitzeko151. Handik hilabete batzuetara, 1797ko maiatzaren 31n,beste plano bat egin zuen, harako hura Ziudadelari soilik zegokiona, barnehartuta "proposatzen diren obren proiektua, bai gotorlekuei dagokienez baibonbek txikitu ezineko eraikin militarrei dagokienez, Errege Agindua betetzeko.Horrela, prest geldituko da, aldia datorrenean defentsa irmoa egiteko”152.

Plano orokorra Madrilgo artxibo militarretan gorderik dago eta, harekin batera,proiektu partzialen eta xehetasun azterketen proiektuak ageri dira, gotortze-laneidagokienean, Hurtadoren proiektuaren arabera, bastioietako saihetsetakobeheko plazak bonbek txikitu ezineko gangez estaliko ziren152bis, eta haien aurpegieta bizkarretan, kasamatak moldatuko ziren, lubanarrora lur arraseko suakateratzeko. Horrez gain, kontramina-sistema bat aurreikusten zuen, bastioieneta kontraguardien kanpoaldean jartzeko153, eta, era berean, oholesiak paratzea,bide estaliak babesteko153 bis. Halaber, kontraguardien hegalaren lubanarroanbestelako lubanarroak hondeatzea proposatu zuen, “harresietara hurbiltzensaiatzen diren etsaiei arriskurik gabe su egiteko”154.

Barrualdeko aurrealdean, hirira begiratzen duen hartan, lubaki-lerro bat zegoenaurreikusia, erretiratzea errazteko, halakorik izatera, betiere “Ziudadelako osteekhuraxe irmo baino irmoago defenditu ondoren”.

(151) IHCM. Planos, 1.874. zk. Hurtadorekin batera, Jiménez Donoso, Heredia, Casanovas etaMasdeu ingeniariak ere aritu ziren.

(152) IHCM. Planos, 1.993. zk., 44. eta 50. orriak. SGM zerbitzuan ere bai. Cartoteca. 430. zk.(152bis) SGM. Cartoteca. 431.zk.(153) SGM. Cartoteca, 432.1. zk.(153bis) Ibid. 2. Orria.(154) SGM. Cartoteca, 433. zk., 1. orria.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 128

Page 131: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 129

Gotorleku barreneko eraikinei dagokienez, Zermeñok aurretik proposatu bezala,Hurtadok ere denak eraistea proposatu zuen eta dena berritik egitea, antolaeraaldatuta, gainera. Hola, egitura berria hiru eraztun zentrokidez osatuta egonenzen; kanpoaldekoena, barrutiko bost errezelen lubetaren ondoan zegoen kasik;erdian, beste eraztun bat, eta azkenik, hirugarrena. Hirugarrenaren barne-aurpegiak arma-plaza berria osatuko zuen. Eraikin berri guztiak, jakina, bonbektxikitu ezinak izanen ziren eta arku beheratuz osaturiko arkupeak izanen zituzten.Arkuak zutabe laukizuzenetan bermatuko ziren154 bis.

Ziudadelaren planoa (1797), eta Hurtado jeneralaren proiektua huraxe hobeki defenditzekoeta barnealdeko eraikuntza militar guztiak berreraikitzeko. IHCM

(154bis) Ibid. 2. Orria.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 129

Page 132: Iruñeko Ziudadela

130 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Etxadietatik harresiko parapetoetara azkar joateko, zurezko zubi birakariakproiektatu ziren, zabaltzen gainean bermatuak; paldoi gainean 90 graduko biraeginez, komunikazioa ahalbidetzen zuten, arrapalarik eta eskailerarik jarri beharizan gabe. Zubiak kenduz gero, pentagono bakoitzak bere barrutia osatuko zuen,zer gerta ere, erretiratze egoeran155.

Ez zen deus ere egin, ordea. Izan ere, aurrekoetan bezala, oso garestia baitzen.Konbentzioko tropek hiria setiatuko ote zuten beldurra desagertzean, arestianaipatutako xede haiek guztiak hoztu eta, beste behin ere, Iruñeko eta Ziudadelakoharresi zaharrek bere horretan iraun zuten, aldaketarik gabe. Ondotik, ingeniarienkidegoak egindako txosten batek hauxe zioen artxibatutako proiektuaz:“Hurtadoren pentsamendu eta proiektuekin bat ematen den edozein pausokhobekuntza nabaria ekarriko du Ziudadela defenditzeko”156.

1800. urteko bi lekukotasun

1800ean, arkeologo frantses bat, Alexandre de Laborde, Iruñera etorri zen etahiriari buruzko oharrak hartu zituen. Gero, Espainian barrena hiriz hiri ibili etaikusitakoa argitara eman zuen: lehen liburukia, zehazki, 1808an plazaratu zen.Liburu horretako pasarte batek halaxe dio Ziudadelari buruz: “...Sendoa da,harkaitz gainean kokatua dagoelako; harriz estalitako bost bastioi ditu etalubanarro onak; urmaela sakona da, luze-zabalera nabarmenekoa, eta horrenondorioz, zailak dira erasoa jaso zezakeen saihetserantz hurbiltzeko egindaitezkeen saiakerak. Ziudadela honek dorre eder bat dauka, hainbat biltegi,zuhaitzez apaindutako plaza bat, eta arma-plaza bat gotorlekuaren erdiguneanbertan. Arma-plaza biribila da eta bost kale zuzen handitarantz dago irekia,bastioietara joateko. Errota besodun bat ere badago, zeinaren egitura asmotsusamarra baita, eta oso erabilgarria litzateke, setioa gertatzekotan. Makina handibat da, gurpil aunitzez osatutakoa, eta gurpilek bost errotarri birarazten dituzte,

(155) SGM. Cartoteca, 437. zk.(156) IHCM. Fortificación. 4-4 – 12-2.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 130

Page 133: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 131

eta beste hainbat tobera ere bai. Han, 120 karga edo 360 kintal gari ehodaitezke, egunero. Besoz mugiarazten da edo, bestela, bi zaldiren indarrez”157.Ez dakigu non egon ote daitekeen, zer egin ote zuten harekin, baina bestefrantses bati, Antonio Brunel bidaiariari, jadanik deigarria gertatu zitzaion1655ean, eta hauxe erran zuen hari buruz: sekulan bere espeziean ikusitakomakinarik handiena zela. 1784an, zurezko tresneria guztia ustelak jota zegoen,Zara ingeniariak adierazitakoaren arabera.

1801eko ekainean, Iruñeko Udal idazkari Joaquín Lópezek, udalbatzak aurrezerabakita, hiriari buruzko deskribapen bat igorri zuen Madrila, urte haietanHistoriako Errege Akademia lantzen ari zen Diccionario Geográfico-Histórico deEspaña liburuan sartzeko. Deskribapen horren osagarri, beste bat bidali zen,laburra oso, hiriko eta ziudadelako gotorlekuei buruz, baina ez du merezi lerrootanagertzea, ez baitu guk ez genekien deus berririk ekartzen. Ez bada azkenparagrafoa, interesgarria baiteritzot. Hona hemen: “Europan duen ospe onaederki merezi duen gotorlekuetako bat da Ziudadela hau. Askoz ereerrespetagarriagoa izanen da, beharrezkotzat jo diren proiektuak gauzatzerakoan:bonbek txikitu ezineko gangak, minak eta setio bati aurre egiteko behar direngainerako obra guztiak, betiere gotorlekuei eraso egiteko maneran gaur egunegin diren sistemekin eta aurrerapenarekin bat”158.

1808: frantses jeneral baten amarrua

Tropa etsaiek behin bakarrik hartu eta okupatu dute Ziudadela, baina ez zentartean setio edo eraso gogorrik izan, ez zen gerra-ekintzaren emaitza eta ezkapitulaziorik izan, amarru soil baten ondorioa baizik, eta gaur egun, egia erran,sinesgaitza iruditzen zaigu eta haurren kontu bat ere bai. 1808an gertatu zen,Napoleonen indarrek Espainia inbaditu izanaren ondorioz. Hura Frantsestea izanzen, horrela erran izan baitzaio beti. Egile aunitzek jaso dute gertakaria, luze-

(157) IRIBARREN, Pamplona y los viajeros, 107-108. or.(158) MARTINENA, Pamplona en 1800, 26-27. or. Jatorrizko eskuizkribu hori Historiako Errege

Akademian gordea dago.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 131

Page 134: Iruñeko Ziudadela

132 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

laburrago; batzuek, gertaera hutsa, besteek xehetasunez beterik. Nire aldetik,interesgarria deritzot Zalditeriako brigadier Antonio Ramírez Arcasek bereItinerario descriptivo de Navarra liburuan emandako bertsioari. Izan ere, lana1848an eman zen argitara, hau da, pasadizoa gertatu eta berrogei urtera, etamilitar batek idatzia da, eta ez da batere erraza liburua aurkitzea. Hona hemen:159

“(1808ko) Otsailaren 16an, eta Orreagako meharguneetan barna, D’Armagnacjenerala Iruñerantz bideratu zen hiru batailoirekin, eta bat-batean, hiriarenaitzinean agertuta, baimena eman zitzaion inolako oztoporik gabe, barreneanosteei ostatu emateko. Baina halako adiskidantza eta konfiantza erakustaldiagutxi zelakoan, frantsesak erregeordeari, Vallesantoroko markesari, ziudadelanbi batailoi suitzarri aterpe emateko eskaera egin zion, erregeordearenfideltasunaz errezeloak izaten hastearen aitzakiapean. Erregeordeak eskaerariuko egin zion, hauxe argudiatuta: ez zela zilegi horren proposamen nabarmenaribidea ematea Gortearen baimenik gabe. Erantzun egokia eta guztiz laudagarria,baldin eta zaintza hiriaren egoera kritikoak behar zuenaren neurrikoa izan balitz.Baina hain handia zen utzikeria, hain handia ardurarik eza, ezen frantsessoldaduak egunero joaten baitziren ziudadelaren beraren barren-barreneraino,jan-edatekoen bila; erran nahi baita, agintariek ez zuten bakealdian hartu ohiden inolako neurririk erabaki. D’Armagnac jenerala, ordea, erne-erne zebilen, etaBesollaren markesaren etxean hartu zuen ostatu, eraikin hori baitagozabalgunearen bukaeran eta ziudadelako ate nagusiaren aurre-aurrean; horrela,handik errazago ibil zitekeen zelatan, bere azpikeriazko xedea gauzatzeko uneegokia noiz iritsiko zain. Erregeordearen ukoak frantsesaren lehen saialdiazapuzturik, jeneralari amarru lotsagarri bat erabiltzea bururatu zitzaion. Banan-banan, eta aurrez disimuluan prestaturik, soldadu granadari kopuru jakin batiagindua eman zion armekin beraren ostatura joateko, otsailaren 15etik 16rakogauean; aldi berean, biharamun goizean, soldadu hautak ziudadelara joan ziren,eguneroko bizigaiak hartzeko, Robert batailoi-buru mozorrotuak gidaturik. Elurraari zuen, eta ofizialaren zain egoteko aitzakiapean, frantses soldaduak, batzuketa besteak jostetan hasi ziren, elkarri elur-pellak botaz. Entretenimenduak

(159) RAMÍREZ ARCAS, Itinerario de Navarra. 72-73. or. Gertakarien gaineko kontakizunlaburragoa baina interesgarria argitalpen honetan ageri da: Nombela, Crónica de laprovincia de Navarra, 42-43. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 132

Page 135: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 133

espainiar soldaduen arreta galarazita, frantses batzuk, korrika eta jostetan, zubialtxagarriaren gainean jarri ziren, inork hura altxa ez zezan. Handik gutxira, etaadostutako seinalea egitean, gainerakoak guardia-gorputzari oldartu zitzaizkion;horrela, zentinelak ustekabean harrapatu, armak kendu eta, arma-apalategianzeuden gainerako fusilez jabeturik, bidea ireki zieten D’Armagnac jeneralarenetxean ezkutaturik zeuden granadariei. Orduan, atzetik, gainerako frantsessoldadu guztiak jarraitu zitzaizkien. Traizioa hain garbiki egin zen, ezen Erregeordeezjakinak albistea jaso orduko, frantsesak jadanik ziudadela osoaz jabetuakbaitziren. D’Armagnac jeneralak, orduan, pozik, idazki ofizial bat idatzi zion, etabeharrarekin desenkusatu bidenabar, lausenguz erraten zuen inola ere ez zelabi kide fidelek elkarri zor dioten harmonia ona hautsiko”160.

Hiriaren blokeoa 1813an

Frantses osteak, beraz, horrelaxe egin ziren Ziudadelaren eta, harekin batera,Iruñeko hiri harresituaren jabeak, eta bost urte ilun eta luzez eutsi zioten, hariketa 1813an, blokeo neketsu baten ondotik, indar espainiarrek, CarlosEspainiakoa jeneralaren eta Anglonako Printzearen zuzendaritzapean, askatuzituzten arte161. Hiriko gobernadorea Cassan jenerala zen. Setioa hasterakoan,sinisturik zegoen Frantzia aldetik laguntza bidaliko ziotela. Bizigairik ez zutela-eta, setiatuak urriaren 10ean saiatu ziren ateratzen, baina indar espainiarrekberriro atzera egitera behartu zituzten. Hura ikusita, harresiak leherkariz txikitzeaere pentsatu zuten, baina España jeneralak frantses gobernadoreari ohartarazizion, hiriari edo biztanleei inolako kalte edo minik eraginez gero, agindua emanenzuela ofizialak ezpatan igarotzeko eta osteen artean sarraskia egiteko,errenditzeko ordua iristerakoan. 24tik aurrera negoziazioak hasi eta, azkenean,urriaren 31n, kapitulazioa Arga bazterrean sinatu zen; San Pedro de Ribasmonasterioan, zehazki. Egun berean, arratsaldeko lau t´erdietan, indarsetiatzaileak Frantziako portaletik gora sartu ziren, bai eta Ziudadelako Laguntza

(160) Ibid.(161) Ibid. pp. 87-88.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 133

Page 136: Iruñeko Ziudadela

134 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Atetik ere. Blokeoak 128 egun iraun zuen, ekainaren 26tik urriaren 31ra, etaartilleriak ez zuen “eraikinik ere inola ere kaltetu, ez eta kalterik txikiena ereeragin biztanleen artean”162,Udalak 1813ko azaroaren 1ean egindako bilkurarenaktak dioen bezala.

Behin hiria eta gotorlekua berreskuratzerakoan, ikusi zen frantsesek benetanerabili zutela eskuartean Ziudadela lehertzeko aukera, kapitulatu aurretik. Izanere, garai hartako txosten militar baten arabera, “lubetetan bederatzi putzuaurkitu ziren, 14 eta 16 oinbeteko sakonera zutenak, eta bakoitzaren alderiksakonenean, bi adar, eta adarren muturretan lehekari-hobiak”, hau da,"meategietan egiten ziren zuloak, bertan bolbora sartu eta eztanda eragiteko”163

Horren berri ere ematen digu Sebastián de Miñanok bere Diccionario Geográficoliburuan, 1827an argitaratutakoan164. Erran dezagun frantses armadakoingeniariak oso prestatuak eta adituak zirela; esate baterako, Du Borgkapitainak, 1809ko ekainean, xehetasunez beteriko txosten bat idatzi zuenIruñeko gotorlekuei buruz, akatsak adierazita eta, irizpide zuzen-zuzenekin bat,konponbide batzuk proposatuta165. Ziudadelari buruz, iradoki zuen komenikozela luneta eraikitzea Gaztelugibelera begira dauden bastioietako kapitelenaurrean, eta lunetak lurpeko komunikazioaz hornitzea; halaber, bonbek txikitzekomoduko eraikinak zurez gotortzea, kasamatak egitea eta lurpeko defentsahobetzea, galeriak eta kontraminak eginda. Proiektu horietako batzuk, geroago,Fernando VII.aren ingeniari militarrek bere egin zituzten.

Urte haietan idatzitako txostenean bertako ura goraipatu zen: “lubanarroandarion ura kalitatez on-ona da eta, ponpen eta presa txiki baten bidez,goarnizioarentzako igotzen da". Agiri berean, kontraminarik ez izatearen kontuaaipatzen zuen: “hiru galeria bakarrik daude, hirurak ia erabiltezinak”,lubanarroetan ikus daitezkeen hirurak, obra-hondarrez eta ur geldiz beterik, bai

(162) OLEZA, La recuperación de San Sebastián y Pamplona en 1813. 97-101. or. Indar aliatuek hirian ezarritako blokeoaz interesgarria da Hennel de Goutel-en lana: Le general Cassan et la defense de Pampelune. (Paris, Perrin et Cie 1920) 297. or.

(163) IHCM. Fortificación 5-4-8-6 eta beste dokumentu batzuk.(164) MIÑANO, Diccionario Geográfico-Estadístico de España y Portugal (Madrid, 1827). t. VI,

420. or.(165) IHCM. Fortificación, 5-4-4-17. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 134

Page 137: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 135

eta ez zegoela bonben aurkako eraikinik ere. Eraikin bakunak zeuden, erabathondatuta, “frantsesek hiria eta ziudadela errenditu ondoren, bai eta kanoi-zuloak eta parapetoak ere”166. Antzeko beste txosten batek 1814ko urtarrilaren16ko data darama eta gauza berberak erraten ditu, eta, Laguntza Atearen ondoankokaturiko gangei buruz hauxe dio: “hain da txarra eraikuntza, non gehienetanura isurtzen da; haiek izaki (gangak) setioaldian baliabide bakarra”167.

San Luisen Ehun Mila Semeak

San Luisen Ehun Mila Semeek 1823ko apiriletik irailera Iruñeari ezarritakoblokeoan, setiatzaileen helburu nagusia Ziudadela bera izan zen, zeina indarliberalek defenditzen baitzuten, Sánchez Salvador brigadierrarenzuzendaritzapean. Iraila erdialdean, 20 hazbeteko zortzi bateria erabili zituztenZiudadela bonbardatzeko. Ondorioak berehala etorri ziren, hil horren 17ankapitulazioa sinatu baitzen; hau da, bonbardaketa hasi eta bigarren egunean.Harako hartan, frantses armada Fernando VII.a tronuan birjartzera zetorren, harensubiranotasunaren absolutismoak goia jo zuenean. Frantsesak Taconerakoportaletik sartu ziren hirian, eta Laguntza Atetik, Ziudadelan168.

1830. urteko memoria militar batean lubanarroko galeriak aipatzen dira; AndreDona Maria bastioiaren aldean daudenak, zehazki: “bastioiaren zorualubanarroaren mailaz beherago dago; hori dela-eta, bakoitzean hamahirueskailera-maila jaitsi behar dira”. Haietako bat 63 kana luze zen, eta beste biak,berriz, 65, eta “tartetik tartera, ateak eta ahoak zituzten, komeni bezalakonorabideetarantz jotzeko”169. Duela urte batzuk, hormaz itxi zituzten, ez baitzirenerabilgarriak, hondakinez eta ur geldiz beterik zeudelako, eta ia ezin zen barrurasartu.

1832ko otsailean, José Parreñok Iruñeko kuartelen zerrenda egin zuen. Zerrenda

(166) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 44. dok.(167) MARTINENA, op. cit. 45. dok. (168) IHCM. Planos, 1.895 zk., 1 eta 2; 1.929 eta 1.993, 31. orria.(169) MARTINENA, op. cit. 45. dok.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 135

Page 138: Iruñeko Ziudadela

136 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

hartatik, jakin badakigu Ziudadelan hiru kuartel berri zeudela infanteriarako,hirurak ere “hala-moduzko egoeran” eta, guztira, 1.200 gizonendako edukierazutela. Ez zuten komunik, “beraz, soldaduek harresietan eraikita daudenetara jobeste biderik ez dute”. Era berean, “soldaduentzako ez zegoen arrantxoak jateko,ez egurasten ibiltzeko patiorik”. Horrenbestez, gotorlekuko plazan ibiltzen zirenpaseoan. Han, izan ere, ate nagusia sarrera bakarra baitzen, guardiak “tropagaltzea” eragozten zuen. Zalditeriako kuartel bat ere bazegoen, oinplanoztriangeluarra, hala-moduzko egoeran, 78 gizon eta 75 zaldirentzako edukierazuena. Garai hartan, artilleriako konpainia batek hartu zuen170.

O´Donnellen altxamendua

1841eko urriaren 1eko arratsaldean, O´Donnell jenerala Ziudadelaz jabetu zen,hartan zeuden agintariekin adostuta, eta Madrilgo gobernuaren aurka altxatuzen. Hiriko goarniziotik, batailoi bat bakarrik lotu zitzaien. Izan ere, Rivero kapitainjenerala, bai eta gainerako osteak eta hiriko agintariak, Esparterori fidel izanzitzaizkion, baina ez baitzuten behar adina indarrik Ziudadela inguratzeko, bibarrikada-lerro jarri zituzten, altxatuek hiriari erasoa egitekotan, haienaurrerabidea oztopatzeko. Riverok ez zuen besterik egin171.

Urriaren 4an, auzokide ospetsuen batzorde batek Ziudadelara jo zuen, hitzegiteko, barrukoek hiria ez bonbardatzeko. Inork gehiagok ez zuen sartzerik izan.Udalak bando bat argitaratu zuen, hauxe: “Dagokion agintarien eskuetan jarrikodugu Hiri honetako Ziudadelan sartzen edo ateratzen antzematen dugunpertsona oro, xede horretarako baimen eskudunik ez badu”.

Ingeniariek parapetoak egin zituzten, gotorlekuaren aurrean; bereziki, San Antonkalearen bukaeran. Auzokideek gogotik lagundu zuten, bai eta espetxeko presoekere. Lan haietan 50.000 erreal baino gehiago gastatu zituzten. Dirutza horri etapremiazko beste behar batzuei aurre egiteko, jesapen bat osatu zuten, eta hiriko

(170) IHCM. Fortificación, 4-3-4-1. dokumentuak.(171) DEL CAMPO, Pamplona durante la regencia de Espartero, 30-45. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 136

Page 139: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 137

auzokide aberatsenek beren ekarpena egin zuten. San Lorentzoko Erdi Arokodorre zaharra aukeratu zuten, matxinoen ibilera, irteera eta sarrerak begiratzekoeta, beharra izatekotan, fusilekin haiei tiro egiteko. Dorre hura, izan ere,eraikuntza gotortua baitzen, eta toki ezin hobean zegoen. Beraz, helburu horigogoan hartuta, Milizia Nazionaleko kide batzuek eta herritar armatu talde batekdorrea hartu zuten. Horren ondorioz, Ziudadelako kanoi batzuek dorreari tiro egineta eraikuntzari kalteak eragin zizkioten. Handik urte batzuetara, 1852an, zati bateraitsi behar izan zitzaion.

Jendea beldurrarazteko lehen saioa, bonbardaketa, hilaren 4an eta 5ean eginzen, baina ondorio larririk gabe. Hilaren 10ean, Isabel II.aren urtebetetzeegunean, eta biharamunean, O´Donnellek, espero zituen errefortzuak ez baitzireniristen, hiria biziki bonbardatu zuen, kanoiak, obusak eta morteroak erabilita.Auzokideen artean 3 hildako eta 12 zauritutako eragin zituen. Herritarrenetxeetan ere kalte material handiak gertatu ziren. Lafuente historialariarenarabera, 1.500 granada eta bestelako jaurtigaiak jaurti ziren.

Urriaren 13an, O´Donnell Ziudadelatik atera eta Estellerrirantz abiatu zen,boluntarioak biltzeko asmoz; atzera egin, ordea, eta Ultzaman eta Baztanenbarna, muga zeharkatu eta Frantziara igaro zen. Buruzagi nagusia kanpoan,Azcarraga gelditu zen arduradun. Hilaren 14an, ordea, Gobernuarenagintepeko osteak iristearekin, erran zitekeen saiakerak erreka joko zuela.Hala ere, Azcarragak eutsi egin zion zenbait egunez, harik eta hilaren 25ean,goizeko 8:30ean, bere tropak gotorlekutik atera eta armak Esparterori leializan zitzaizkion indarren eskuetan utzi zituzten arte. Honatx zer dioen egunhartako udal bilkuraren aktak: “Gaur, goizeko zortzi t´erdietan, matxinoekZiudadela hustu dute eta, berehalakoan, hartan oste leialak sartu dira, baitaMilizia Nazionalaren batailoia ere, bandera airean zabalik. Zorioneko gertakarihori ospatzeko, Alkate Jaunak erabaki eta xedatzen du biharamun eguerdian,12etan puntuan, Te Deum solemne bat abestea San Fermin PatroiLoriotsuaren Kaperan, bai eta agintari eta udalbatza guztiak gonbidatzea ere,hara joan daitezen”172.

(172) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 137

Page 140: Iruñeko Ziudadela

138 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Gertakari haien oroigarri, Udalaren enkarguz, Miguel Sanz y Benitok Ziudadela,Taconera eta San Lorentzoko dorreari buruzko margolan bat margotu zuen, bibandoetako jende armatua borroka betean ageri duena173.

Lerro gotortuaren proiektu bat 1849an.

1849ko azaroan, José María Vizmanoz ingeniari kapitainak hiriko gotorlekueiburuzko txosten interesgarria prestatu zuen. Ziudadelaz mintzatzerakoan,hasteko eta bat frogatu egin zuen zein zen erasoa jotzeko tokitik egokiena; hots,Andre Dona Mariaren bastioia eta inguruko ilargierdiak. Gauza bera ohartaraziazuen, aurretik, Du Bourg frantsesak. “Horrela egiaztatu zen 1823. urtean,frantses tropek jarritako setioan; izan ere, toki hartan lubakia ireki eta laugarrengauean, eraso-aurrealdeko suak itzalita zeuden, eta gotorlekua kapitulatzekozorian zegoen”. Hurtadoren proiektuak berrikusi zituen. Gogoratuko dugu zerproposatu zuen Hurtadok 1797an: luneta bat eta hornabeke bat harresienaurrean eraikitzea, eta lubaki-landa bat Errege-bastioitik Mendillorriraino.Vizmanozek bere aldetik hauxe proposatu zuen. Iturramako zelaigunea mugatzenzuen erripako edo bizkarreko goraguneetan gotorleku aurreratuak edo lunetakeraikitzea. 40 edo 50 kana izanen zituzten aurpegiz eta, 20 edo 25, saihetsez.Haien osagarri, bigarren lerro bat ere eginen zen, aurrekoen soilguneetan edotarteko espazioetan, fusil-tiro baten hainbateko distantziara hala lehen lerrotiknola barruti harresitutik. 100-102 kana izan beharko zuten aurpegiz, etasaihetsak, proportzioan. Horretaz gain, komeni ere komeniko zen kanpoaldekoilargierdiak eta kontraguardiak altueraz goratzea, eta kanpoaldeko hiru bastioiengolak lubakitzea: Andre Dona Maria, Done Jakue eta Erregerena174.

Urte hartan bertan, Pascual Madoz nafarraren Diccionario Geográfico-HistóricoEstadístico de España lanaren XII. liburukian, Pamplona hitzaren barruan,Ziudadelari buruzko deskribapen bat argitaratu zen175.;sekulan Ziudadelari buruz

(173) Margolana, akuarela bat, Iruñeko Udal Artxiboan gordea dago, eta hainbat aldiz egin daharen kopia osoa eta partziala.

(174) IHCM. Fortificación, 4-3-3-11. dok. (175) MADOZ, Diccionario, t. XII, 644. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 138

Page 141: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 139

egindako deskribapenik zehatzena eta osoena, hain zuzen. Ondotik, hainbategilek kopiatu dute hitzez hitz, bere osoan edo zati batean; esaterako, TorresVillegasek, Madrazok, Alvaradok, Urabayenek eta beste batzuek.

Iruñeko etsairik handiena

1854ko abuztuan, Udalak Isabel II.ari eskaera bat helarazi zion, Ziudadelakoegitura berritzeko, haren barrutia eta barne-zelaigunea hiria hedatzeko erabilzitezen, Iruña gotorlekuek itota baitzegoen. Idazkiak hauxe zioen: “Ziudadelahiriaren beraren sartaldean jarrita dago, eta lubanarro eta zelai zabalak daudebien artean; beraz, lur zabal-zabala dago hutsik, erabilera publikokoeraikinetarako balia litekeena, baldin eta alde hartatik gotorlekua hiriarenharresiekin lotuko balitz, gotorleku bakar bat osatze aldera. Biztanleria handitzenari denez, etxe-eskasia handia da. Horrek, beraz, ideiaren alde egiten du eta,Estatuak ez luke inolako sakrifiziorik egin beharko huraxe gauzatzeko, eraitsibeharko litzatekeen aldeko materialen emaitza askoz ere handiagoalitzatekeelako gotorlekuan aldaketak egiteko kostea baino....”. Ondotik, 1808aneta 1841ean zer gertatu zen ekartzen zuen gogora idazkiak, etsaien indarrekZiudadela hartzeak biztanleentzako ondorio larriak ekarri zituenean,segurtasunaren eta babesaren ordez. “...Eta oraingo altxaldian ere, (biztanleriak)zoritxar berbera sufritzeko arrisku handi-handia izan zuen; erran daiteke,horrenbestez, Iruñerako etsairik nabarmenena Ziudadela bera dela. Horregatik,ez da harritzekoa hiriko biztanle zintzo eta baketsuek Ziudadelari gorrotorik etaikararik handienarekin begiratzea, ezta Udalbatza honek eskura duen beharadina aukera baliatzea, horren auzokide suntsitzailearen kontra ahotsaaltxatzeko, Udal hau biztanleen sentimenduen eta interesen interprete fidelabaita”. Aitzitik, eskatutako berrikuntza egitekotan, hiriak beldur guztiak uxatueginen lituzke, “eta hiriak ez luke bere garrantzia galduko Nazioaren defentsaorokorrerako”176.

(176) AMP. Correspondencia, 70. Orri-sorta, 79. zk.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 139

Page 142: Iruñeko Ziudadela

140 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Done Jakue bastioia, lubanarroak eta Laguntza Atea, 1944an. AMP (J. Cía)

Erdialdeko plazaren inguruko eraikinetako bat; ofizialen etxebizitzarako erabiltzen zen. AMP.Arazuri Bilduma

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 140

Page 143: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 141

Ez dakit Iruñeko Udalak egindako eskaera horren ondorioz (nik neuk baietz eginennuke), baina kontua da urte bereko irailean Mariano Morenok hiri gotortuariburuzko txosten bat idatzi zuela. Gotorlekuei buruzko deskribapen zehatz-zehatzaegin zuen, ezaugarriak eta akatsak adierazita177. Ziudadelari dagokionez, argizegoen toki ahulak zituela; beraz, ordurako ez zen inola ere Filipe II.ak beregaraian altxarazitako gotorleku menderaezin hura.

Moreno bat zetorren Vizmanosekin, eta harentzat ere Andre Dona Maria bastioiazen erasoa jotzeko tokirik errazena. Hiriko artilleriak, gainera, ezin zion babesikeman bere suekin; erasotzaileek, aldiz, bazuten aukera beren deposituak etaerreserba babestuak Nafarroako Unibertsitateak egun hartzen duen sakaneangordetzeko; oso hurbil, beraz, eta hiriaren irismenetik kanpo.

Cándido Ortiz de Pinedo ingeniariak, bere aldetik, Iruñea gotortzeko aurreproiektubat sinatu zuen, 1858ko irailaren 13an; horren arabera, goitik behera moldatukozen XVI. eta XVII. mendeetako barruti zaharra178. Proiektuan, Ziudadelarenhegoaldeko eta mendebaldeko aurrealde guztia antolatuta zegoen, itxurapentagonaleko bastioi berdinek osaturiko lerro erregular bat oinarri hartuta;tarteka, lubanarroetan, kasamata erdizirkularrak antolatuta zeuden, tartekoerrezelen erdialdean, baina aldi berean errezeletatik bereizita. Vaubanen garaibateko proposamen iraultzaileen atzetik Montalambert-en eta Carnot-en sistemaberriak etorri ziren, eta Ortiz de Pinedoren proiektua, hein handian, haietanzetzan. Plana xeheki zegoen aztertua, eta, huraxe gauzatu izatera, Iruña garaihartako hiri gotortuen aitzindaria izatera iritsiko zen. Baina izugarri garestia izanenzen, noiz-eta gotorleku egonkorren aldia bukatzear zegoenean. Lan honenxedearen ikuspegitik, gainera, erran behar da Ziudadela desagertzea ekarrikozuela, proiektuan ez baitzegoen aurreikusia zutik eustea.

(177) IHCM. Fortificación, 4-3-3-13. dok. (178) IHCM. Planos, 1.950. zk., 2, 5, 8 eta 9. orriak.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 141

Page 144: Iruñeko Ziudadela

142 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Karlistek hiria setiatu zutenekoa

Azken Karlistaldian, Iruña berriz ere setiatua egon zen. Oraingo honetan,setiatzaileak Karlos VII.a errege-nahiaren agintepeko indarrak izan ziren etaIruñerria bere osoan hartua zuten. Setio luze eta gogor horrek 1874ko irailarenlehen egunetatik 1875eko otsailaren 2ra arte iraun zuen, eta hain izan zenhandia elikagai-eskasia, ezen azokan zakur eta arratoi haragia ere saldu baitzen.Manuel Andia landa-mariskala zen hiriko gobernadore, eta Cadizko erreserbakolau konpainiak osatzen zuten goarnizioa, eta, horiekin batera, 150 artillarik, bestehainbat guardiazibilek, 300 karabinerok eta Milizia Nazionaleko herritarrek. Ezzebilen trenik, ez telegraforik, eta ez zen egunkaririk iristen. Iturriak ere agortuziren, karlistek Subitzako hodia moztu izanaren ondorioz, baina Salvador Pinaquiindustria-gizonaren asmamenari esker, ibaiko ura igo ahal izan zen, punpa-sistema eraginkor baten bidez179.

Aldi hartan, Ziudadelak ez zuen eginkizun berezirik izan; gehienbat, karlista taldebatzuei fusilez hainbat aldiz tiro egin izana, Gaztelugibeleraino bertaraino etaCruz Negra alderdiraino hurbiltzen zirelako, eta kanoikadaren bat edo beste erejaurti zuten Cordovillarantz eta beste herri batzuetarantz, karlisten mugimenduakikusten zirelako. Halako egoeretan ohiko den gisan, Ziudadela armak, bizigaiaketa munizioak gordetzeko tokia izan zen, eta hiriko auzokide zenbait hangiltzapetu zituzten, Don Karlosen aldeko jarraitzaile ezagunak izateagatik.Karlistek Krupp bateriak Ezkaba mendiko bizkarrera igo eta handik hainbat aldizegin zuten su hiriaren aurka; jaurtigai bat edo beste hiri gainetik igaro etagotorlekuaren ondoko glazisetan erori zen. Bitartean, 1875eko urtarrilaren21ean, Ziudadelako bastioietatik kanoi-salbarik jaurti egin zen, berandu bainaAlfontso XII.a Espainiako errege egin zutela iragartzeko. Halaber, kanoi-salbakbota zituzten, errege gaztea gure hirira etorritakoan, urte bereko otsailaren 7an,

(179) Setio garaiari buruzko bi eguneroko ezagutzen ditugu, gutxienez. Haietako bat,Mariano Balesta komandante buruak idatzia eta Idoatek argitaratua: Diario delbloqueo puesto por los carlistas a la plaza de Pamplona... Ppe. de Viana aldizkarian,1961, 217-231. or. Beste bat, RODRÍGUEZ UNDIANO ETA SÁNCHEZ DEL ÁGUILAmilitarrek idatzitakoa: Diario del bloque de Pamplona, Cuadernos de la Cofradía delPimiento Seco izenekoan argitaratua, 1973an. Leandro Nagorek bere Apuntes para lahistoria (1872-1886) lanean (Iruña, 1964, 282. or.) beste ikuspegi bat ematen du;karlisten ikuspuntua, alegia.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 142

Page 145: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 143

Moriones jeneralak setioa altxatu eta egun batzuetara. Eta 1876ko otsailaren28an ere bai, errege-nahiak Frantziara atzera egin ondoren. Bi egun lehenago,karlisten sei batailoitako soldaduek armak Ziudadelan utzi zituzten, nor bereetxera itzuli aurretik. Otsailaren 29an azken gerra-partea sinatu zen.

Setioak iraun bitartean, Luis Llaverón koronela izan zen Ziudadelakogobernadorea; barruti barnean, egun osoan konpainia bat zegoen bazterrakzaintzen, bai eta artilleriako lau plantoi, guardia finkoko sei gune eta hainbaterronda ere.

1876ko data darama Ziudadelako zubi finkoaren oholtza berregiteko proiektuak,Enrique Pinazok sinatu eta Madrilen hurrengo urteko otsailean onetsitakoa.Oholtza gainean, errepide moldeko zorua zihoan, sekzioz arkeatua, burdinforjatuko barandak, hori guztia harrizko zutarrien gainean, eta tarte bakoitzarenerdian, sendogarriak180.

Karlistaldiak nabarmen erakutsi zuen harresiek eta Ziudadelak galdua zutelagarai bateko defentsa-ahalmena, erasoa izatekotan; gehienbat, zulo edo arimaildoxkatuko artilleria modernoaren irismenak eta aukerek eraginda. Hura ikusita,abantailak probatuta, eta gogoan hartuta karlistek non jarri zituzten berenbateriak, eta kokapen estrategiko haietatik zer-nolako kalteak eragin zizkiotenhiriari azken setioan, kasamataz osaturiko gotorleku bat eraikitzeko erabakiahartu zen, ingeniaritza militarraren azken aurrerapenekin bat, non-eta Ezkabamendiko gailurrean. Horrela, Alfontso XII.a gotorleku berriko lanak 1877an hasiziren, eta eraikuntza horrek aro berria ekarri zuen Iruñeko defentsa-sistemara.Neurri horrek, dena den, ez zuen berekin ekarri barruti harresituarendesagerpena, ezta Ziudadelarena ere, jende aunitzek besterik espero arren. Izanere, harresiek, oraindik ere, XX. mendearen bigarren erdira arte iraun zuten,guardiak eta zentinelak eta guzti, eta Ziudadelak, bere aldetik, militarren eremugisa iraun zuen 1966ra arte.

(180) IHCM. Planos, 1.993. zk., 41. orria.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 143

Page 146: Iruñeko Ziudadela

144 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Lehen Zabalgunea. Ziudadelak bi bastioi galdu zituenekoa

1887ko urrian, Serafín Mata y Onecak hainbat proiektu aurkeztu zituen Udalean,hiria handitzeko. Garai hartan, Iruñeak ez zuen norantz zabaltzeko aukerahandirik, artean ere barruti harresituaren barnean itxita zegoelako. Udalakonetsitako planak proposatzen zuen etxadi berriak glazis edo zelaigune jakinbatean eraikitzea; hots, Ziudadelaren barruko lubanarroaren, eta Taconera etaValentzia pasealekuen artean zegoen hartantxe (egun, Sarasate deritzo), hainzuzen ere. Horretarako, jakina, beharrezkoa zen Gerra agintaritzak aurrezbaimena ematea, San Anton eta Garaipen bastioiak eraisteko eta bien artekolubanarroa estaltzeko; ondotik, udalak lur haien lagapena eskatu beharkozuen181.

Madrilek proiektua legez onetsi zuen, 1888ko abuztuaren 22an. Ondotik, 1889komartxoaren 21eko Errege Agindu Batek baimena eman zuen, bi herenetanukituko ziren bastioiak eraisteko eta, era berean, San Antonekoaren etagotorlekuko atearen arteko errezela lurreratzeko; lanak hurrengo hilabetean hasiziren. Urte bereko irailaren 28an onetsitako proiektuari jarraikiz, Taconerakoharresi-tarte bat luzatu beharrean izan ziren, harik eta Garaipen bastioi moztuarenangeluarekin lotu arte; hau da, egun armada etorbidea sartzen den tokian.Glazisetan 9.592 metro kubiko lur mugiarazi ziren, apirilaren 24an hiriareneskuetan utzi baino lehen. Kontratistak Cestona, Izurrategui eta Navaz jaunakizan ziren eta jornaletan 20.626 pezeta gastatu ziren. Lurrak lagatzeko eskrituraPolonio Escolá notarioaren aurrean sinatu zen, 1889ko maiatzaren 30ean, etazenbatekoa 750.000 pezeta izan zen, hainbat epetan ordaindu zirenak. Lanhorien ondorioz, 22.736 metro koadroko azalera eraikigarri bat sortu zen182.

Kale berrien trazatuaren ondorioz, hiriaren hirigintzaren historian LehenZabalgunea erraten dioguna sortu zen. 1898tik aitzinera, Ziudadela ondokolurretan, kuartel berriak eraiki ziren, bai eta bestelako eraikin militarrak ere.Haien ordez, gaur egun Armada etorbideko galtzada eta eraikinak daude, eta,

(181) ALVARADO (Seudónimo de M. ARIGITAren izengoitia), Guía del viajero en Pamplona. 12. or.(182) AMP. Zabalguneko espedientea.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 144

Page 147: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 145

horiekin batera, Komandantzia Militarra –lehenago, etxebizitza militarren pabilioiaizandakoa–, bai eta egungo auditorioaren eraikina eta biltzar jauregia ere. Aldehorretako lubanarroak itsutu zituzten, eta bi errabelin edo luneta desagertu ziren:batetik, Santa Teresakoa, ate nagusia babesten zuena; han ere, Rastrillo erratenzioten kanpoaldeko atea zegoen. Kapitania Jeneralak huraxe eraisteko baimenaeman zuen, 1889ko uztailean183.

Eta, bestetik, Santa Luziakoa, San Antoneko eta Erregeren bastioien artekoa,2006an berreskuratu eta zaharberritua, lurpeko autobus-geltoki berriaeraikitzearekin bat. 1890eko otsailean, erabaki bat hartu zen, “Ziudadelarensarreran zegoen iturria” barrualdera aldatzeko “berdintzen ari ziren lurretara,hain zuzen”184.

(183) AMP. Actas, 119. lib., 376. or. (Abuztuaren 10eko bilkura).(184) AMP. Actas, 121. lib., 147 or. eta hurrengoak (Otsailaren 2ko bilkura).

Ziudadelako bastioi bastioi gaineko, artilleria-salbak, 1898an. AMP (J. Altadill)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 145

Page 148: Iruñeko Ziudadela

146 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

1890eko urtarrilaren 18an egindako bilkuran, Udalak erabaki bat hartu zuen,Sagastaren gobernuko Chinchilla jeneralari, une hartako gerra-ministroari, kalebat eskaintzeko. Navas de Tolosa kaletik Ziudadelako ate nagusiraino trazatutakokalea izan zen, zehazki. Udalak, horrela, zailtasunak zailtasun, ministroak muntahandiko proiektu hura gauzatzeko egin zuen lana eskertu nahi izan zuen185.

Ziudadela, espetxe. Preso ospetsu zenbait

Aski eta sobra jakin badakigu Iruñeko Ziudadela luzaroan izan zela Estatukopresondegia, hura segurtasun handi-handiko gotorlekua baitzen, edo halaxe uste,behintzat. Inkisizioak zigortutako preso batzuk alde batera utzita, izen handikogizon andana batek sufritu zuen ziegaren iluna, eta sufritu ere, ziegaren lazkeria.Giltzapetuen artean, nobleziako jaunak, miliziako kideak, letra-gizon ikasiak etapolitikariak, denak, garai horretan edo hartan, harako edo hemengo auzienondorioz, errege jaunaren uste ona galdutakoak. Nola edo hala, erran daiteke,Bastille entzutetsuak Frantziako errege-erreginei egindako zerbitzua egin zielagure Ziudadelak askotan errege-erregina espainiarrei.

Horrela, XVIII. mende hasierako lehen urteetan Medinaceliko dukea (zieganbertan hila), Leganesko markesa, Requenako kondea eta beste dohakabezenbait giltzapetu zituzten; besteak beste, elizgizon batzuk, Austriako Artxidukearileial izateagatik. Austriarrak beretzat nahi zuen Espainiako Koroa, baina FilipeV.aren aldekoek hura mendean hartu zuten, Ondorengotza Gerra luze hartan.

XVIII. mendearen erdialdean, barruti barruko kuartel bat desterratuenespetxetako baliatu zuten; Laguntza Atetik hurbil zegoen. Antonio de Zaraingeniariak 1874ko abuztuan egindako txostenaren arabera, ate nagusia dagoenharresi-atalean “bi ziega” zeuden “errezel honetako lubetaren azpian; bata,urarena erraten ziotena, ur asko sartzen baita, eta bestea, Fraidearena”186.

(185) ARAZURI, Pamplona, calles y barrios, 1. liburukia. 280. or. (186) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 38. dokumentua.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 146

Page 149: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 147

Santa Isabel kontraguardia eta Laguntza Atea, 1944an; handik aurrera, gero eta gehiagohondatu ziren. AMP (J. Cía)

Done Jakue eta Garaipen bastioiak, Santa Ana luneta, lubanarroak eta, atzean, LehenZabalguneko etxeak, 1914an. AMP (A. Gª Deán)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 147

Page 150: Iruñeko Ziudadela

148 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Azken horrek Victoria ordenako elizgizon bati zor zion izena, eta, 1709angiltzapetu zuten, Artxidukearen aldekoa zelako; hantxe hil zen, agonia luze etalatzaren ondotik, kaiola batean katez lotua. Gertakariak luze iraun zuen huraxeikusi zutenen gogoan187. 1786ko txosten batek, bere aldetik, Ziudadelan sartzekotunelaren bi aldeetan kokaturiko bi gangak aipatzen ditu. Haietako bat gaureguneraino iritsi da. Txostenak dio ez zirela erabilgarriak, “ur asko sartzendelako”, baina aldi berean funtsezkoak zirela, “ziega baten zorroztasuna mereziez duten delitu eta falten egileak zigortzeko”188.

(187) Eskuizkribu interesgarri bat ezagutzen dut: Relación exacta de la prisión y muerte deFr. Francisco Sánchez, Religioso Mínimo de la Victoria. 7 orriko koadernotxo bat da, ziudadelako bikario batek, Francisco Ximenez y Esparzakidatzitakoa; zehatz-mehatz kontatzen du zer-nolako oinazealdi latza sufritu zuen AitaSánchezek. “San Antoneko kasamataren ondoko gangan egon zen giltzapetua; han,kana beteko kaiola bat dago prestatua, hesola sendoz osatua”. Hantxe sartuta eduki zuten, 1706ko abuztuaren 10etik goiti, azken hatsa bota zuenarte; hau da, azaroaren 11ra arte. Zorriz eta zoldaz beterik hil zen, girgiluakhezurretaraino iltzatuak. Gertaera hura jende guztiaren gogoan tinko atxikirik gelditu omen zen, ezen, handikaurrera, ziega horri Fraidearena erran baitzitzaion, joan den mendearen bukaeraneraitsi zuten arte.

(188) MARTINENA, Documentos sobre las fortificaciones, 39. dok.

Ziudadelako pabilioiak eta arma-plaza, 1960an. AMP. Arazuri Bilduma (Clavero)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 148

Page 151: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 149

1792an, agintariek Hellingo etxean atxilotu eta Ziudadelan giltzapetu zutenFloridablancako konde ilustratu eta merezimendu handikoa; hots, Karlos III.arenerregealdiko gizon ospetsurik nabarmenetako bat, errege Karlos IV.aren usteona galdutakoa, behin Arandako kondea boterera iritsitakoan. ArandakFloridablanca auzitara eraman zuen, diruak bidegabeki erabiltzea leporatuta.Garai hartan, halaber, hementxe zegoen preso hartuta Inca Yupanqui; ziegarenbakardade gorrian Nafarroako Historiari buruzko Epitome bat idatzi zuen.1801ean, hainbat hilabetez, Mariano Luis de Urquijo egon zen preso; hots,estatuko ministroa izandakoa. Ia erabat inkomunikaturik eduki zuten, argirik,paperik, tintontzirik eta libururik gabe. 1811n, hiria frantsesen eskupeanzegoenean, Javier Mina gerrillari nafar ezaguna sartu zuten ziega-zuloan.

1814tik 1820ra, pentsamenduz liberala izateagatik, Manuel José Quintana poetaezaguna egon zen preso hartuta, errege Fernando VII.ak agindurik. Dena den,Vessollako markesaren eta erregeorde Ezpeletako kondearen babesari esker,giltzapearen zorroztasuna arindu eta, hara, literaturaz mintzatzeko tertulia batere bildu zuen bere pabilioian. Besteak beste, Alberto Lista apaiz eta literatoaizan zen tertuliakidea189.

José María Iribarrenek gauza bitxi bat jaso zuen, nik neronek garaiko agirietanegiaztatutakoa; hots, XVIII. mendeko noble batzuek Ziudadelan semeakgiltzapean sartzen zituzten, mutilak neska plebeioekin edo ospe txarrekoekinmaitemintzen baziren. Neurri gogor horren bidez, ezkontza eragozten zuten, etahorrela, ez zen batere laidorik haien izaera noblearentzako190.

1780-81. urteetako Gorteek eskaera hau egin zuten: erregeordeek eta buruzagimilitarrek legez debekatua izatea “Justiziek Ziudadelara igortzen duten jendearibaimena eta lizentzia emateko” aukera “hirian libre ibiltzeko, eta nor bere etxeraedo herrira joateko”191. Ikusten denez, ez da gaur eguneko kontua orainespetxeratze arindua edo erregimen irekia erraten diogun gauza hori.

(189) Memorias del Conde de Guenduláin, Vianako Printzea Erakundeak 1952an argitaratuak1952, 41. or.

(190) IRIBARREN, Pamplona y los viajeros, 109-111. or.(191) 1780-81eko Gorteak, 37. legea.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 149

Page 152: Iruñeko Ziudadela

150 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Era berean, hainbatetan, gotorlekuko lubanarroak eta glazisak exekuzio aunitzenlekuko mutuak izan dira; gehienak, fusilamenduz. Azkenak, 1936tik 1939rabitarteko Gerra Zibilean gertatu ziren. Xede triste horretarako, zehazki, LaguntzaAtearen ondoko ingurua erabiltzen zen, Gaztelugibelera ematen duena,lubanarroa inguratzen duen bide estaliaren parapetoaren ondoan. Altadillek1916an idatzi zuen, garai hartan, ate hura itxita egoten zela, eta bakar-bakarrikirekitzen zela, inor exekutatzen zutenean.

Ziudadela Iruñeko udalari uztea

Espainiako Estatuburu Francisco Franco jeneralak 1964ko maiatzaren 21eanemandako dekretuaren bidez, Antonio Miranda jenerala gobernadore militarrazela, Ziudadelako barruti historikoa Iruñeko Udalaren eskuetan utzi zen,kanpoaldeko defentsak, lubanarroak, zubiak eta haiei lotutako elementuak barne.Lagapenaren bidez, eraikinari kultur eta aisia xedea eman zitzaion, baldintza batjarrita: gotorlekuei aldaketarik gabe bere horretan eustea, eta era berean, ongi

Mistoen biltegi barruko nabea, 1973ko urtarrilean, zaharberritze bidean. AMP (R. Bozano)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 150

Page 153: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 151

zaindu eta zaharberritzea192. Dekretuan ezarritako baldintzak betetzeabegiratzeko eta, era berean, lagatako ondasunen osotasuna zaintzeko, patronatubat eratu zen, hainbat agintari eta ordezkari militarrez zein zibilez osatutakoa.Hala ere, gotorlekua ez zen egiazki udalaren eskuetan utzi, bi urte bainogehixeago igaro arte. Izan ere, barruti barruko unitateak eta zerbitzuak bestetoki batzuetan moldatu behar izan zituzten.

1966ko uztailaren 23an, larunbatean, Udala Ziudadelaz jabetzeko ekitaldia eginzen, hotsandiz egin ere. Une hartan, Ramiro Lago García dibisioko jenerala zenNafarroako gobernadore militarra, eta, hiriko alkate, berriz, Juan Miguel ArrietaValentín. Ekitaldiak goizean hasi ziren, Udaletxeko harrera aretoan; SerafínHermoso de Mendoza notarioak, izan ere, lagapenari zegozkion eskriturak irakurrizituen, eta agintariek agiria sinatu zuten. Alkateak hitzaldi laburra egin eta,besteak beste, hauxe agertu zuen: “Iruñeak aintzat hartu nahi du gaurkoekitaldia, lagapen hori lortu izanagatik; xederik zahar eta nobleetariko bat betebaitu, konfiantzari behar bezalako erantzuna emanen zaiolako uste osoan; horrenondorioz, Ziudadelako bastioia gure Aberriaren historia- eta kultura- gunerikbitxienetakoa da”.

Gobernadore militarrak, ondotik, hitz batzuk erran zituen, Nafarroak mendezmende egin izandako balentria gogoangarriak eta Ziudadelaren iragana gogoraekarrita, eta hauxe erran zuen, zehazki: “Errenazimentuko gotorlekuen egiazkoharribitxi gogoangarria”193.

Handik, agintariak eta gonbidatuak oro Yanguas y Miranda kalean zeudenkuartelen kanpoaldeko hormara joan ziren. Hormak, garai hartan, Olivetokokondearen etorbidea mozten zuen, eta hantxe bertan, handik urte batzuetaraArmada etorbidea izanen zenaren tarte txiki bat inauguratu zuten sinbolikoki.

Eguerdiko ordu batean, Ziudadelaz jabetzeko ekitaldia egin zen. Hau da,agintariak eta segizio osoa Ziudadelako ate aurrera joanda, gobernadore

(192) EAO, 129.zk., maiatzaren 29koa, 6968-6969. or.(193) Ikusi Diario de Navarra, 1966ko uztailaren 24a.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 151

Page 154: Iruñeko Ziudadela

152 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Iruñeko Udala Ziudadelaz jabetzeko ekitaldiko lau une, 1966ko uztailaren 23an. AMP (J. Galle)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 152

Page 155: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 153

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 153

Page 156: Iruñeko Ziudadela

154 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

militarrak giltzak alkateari eman zizkion, Iruñeko bandera masta gainean altxatuzen, Espainiakoarekin batera, klarinek hiriaren agurra jo zuten, eta, erraldoi etadantzariak lehen aldiz barrutiaren barrenean dantzatu ziren. Ondotik, ohore-konpainia desfilatu zen, militarrek gotorlekutik alde egiten zutela sinbolizatzeko.

Egun hura handizki ospatu zen Iruñean. Gazteluko plazan dantzaldia eta suartifizialak izan baitziren, Sanferminetako gauetan bezala.

“Zer egin Ziudadelarekin? –galdetzen zion bere buruari Ollarrak Diario deNavarrako bere ohiko atalean–, oraingoz, aski da garbitzea, txukuntzea eta, poliki-poliki, iruindar guztiontzako parkea izatera iritsiko da; gero, falta dituen harriakbirjartzea etorriko da; lubanarroak sakontzea; bastioiak zaharberritzea etadenboraren joanak hondatutakoa altxatzea. Hori guztia luzea eta garestia da”194.

Lagapen dekretuak aurreikusitakoaren arabera, historia militarreko museo etaliburutegi bat sortu beharko ziren, Oroitzapen Historikoen Museoa oinarri harturik;zentro horrek Karlistaldietako material garrantzitsuak gordetzen zituen.

Era berean, aire zabaleko antzokia eraiki behar zen; pabilioiak, erakusketakjartzeko, eta kirol- eta lorategi-eremuak ere moldatu behar ziren. Hori guztia,jakina, gotorlekuaren egitura ukitu gabe, “artaz zaindu beharko baita, harenarkitektura militarraren balio berezia ikusita”.

Lagapenaren ondorioz eratutako patronatuak erregelamendu bat idatziko zuen,erabakitako guztia betearazteko. Patronatuan 6. Eskualdeko Kapitain Jeneralaeta Iruñeko alkatea ziren partaide. Estatuak, Foru Diputazioak eta Udalak diruajarriko zuten, behar ziren obra guztiak gauzatzeko.

Lagapenaren aurretik egindako neurketen arabera, hona hemen Ziudadelaosatzen duten elementuen luze-zabalerak:

(194) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 154

Page 157: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 155

Barruti barrualdeak:.........................................................45.360 metro koadroHarresiak eta lubetak:...................................................32.176 metro koadroLubanarroak: ............................................................................40.000 metro koadroKanpoko gotortze-lanak: .............................................13.305 metro koadroBide estalia: ..............................................................................10.000 metro koadroGlazisak edo zelaiguneak: ....................................135.000 metro koadro

Azalera guztiak batuta: ............................................275.840 metro koadro ziren.

Hiri txiki gisako bat

Ziudadela hiriaren jabetzapera pasatu zenean, barrutian hainbat eraikuntzamilitar zeuden eta, guztien artean, herri txiki gisako bat osatzen zuten; kalexkaguztiak sistema erradial beten arabera antolatuta zeuden eta, guztien elkargunea

Ziudadela, airetik ikusita (1953); lehenago, barnealdean zeuden pabilioiak eta eraikinak ageridira. AMP (TAF)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 155

Page 158: Iruñeko Ziudadela

156 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

plaza nagusia edo arma-plaza zen. 1965eko maiatzean, José Luis Prieto Graciakomandanteak gotorlekuari buruzko txosten bat landu zuen, tokia deskribatzekoeta iragana azaltzeko; multzoa osatzen zuten eraikin guztien planoak etaerreferentziak ere sartu zituen195.

Ate nagusitik sartuta, guardia-gorputza zeharkatuta, eskuinaldean,gobernadorearen pabilioia zegoen, 1906an berreraikitakoa, lehenago landa-parkea eta usategi militarra egon ziren tokian, hain zuzen; luze-zabaleran, 450metro koadro zituen. Aurrean, ezkerraldean, artilleriako biltegia zegoen, 1918aneraikitakoa, 766,62 metro koadro hartzen zituena. Aldamenean, arma-plazarantz,zalditegi estalia zegoen, 1897an XVII. mendearen eliza zaharraren orubeaneraikia: 788 metro koadro zituen. Mistoen pabilioiaren eta labearen ondoan (biak

(195) PRIETO, La Ciudadela de Pamplona (Iruñeko Udal Artxiboan gordea dagoen txostenargitaragabea).

Gobernadorearen pabilioia, 1906an berreraikia; ate nagusitik hurbil zegoen. AMP (J.L. Prieto)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 156

Page 159: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 157

N

16

1513

14

11

9

6

8 7

10

12

5

2

3

4 28

1

23

24

1819

20 21

2225

17

Ziudadela barnealdeko eraikin militarrak, Iruña Ziudadelaz jabetu zen unean,J.L. Prietoren arabera.

1. Guardia-Gorputz Nagusia2. Artilleriako komandantziaren

pabilioia eta bulegoak3. Zalditegi estalia4. Artilleriako biltegia5. A Pabilioia6. Bolbora biltegia7. D Pabilioia8. Ingeniarien parkea9. Campana erraten zioten biltegia

10. B Pabilioia11. Arma-aretoa

eta artilleria parkea12. Pabilioi urdina

13. Garajeak14. Garajeak15. Infanteriako kuartela16. Garajeak17. Artilleriako kuartela18. 2. laguntzailearen pabilioia19. Ingeniarien parkea20. Biltegi txikia21. Mistoen biltegia22. Zalditeriako kuartela23. Lehen laguntzailearen pabilioia24. Gobernadorearen pabilioia25. Bonbek txikitu ezineko labeak26. Barrakoia

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 157

Page 160: Iruñeko Ziudadela

158 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

oraindik ere zutik daude), ingeniarien parkeetako bat zegoen, eta, aldameneanblindak gordetzeko biltegi bat, 1881ean eraikia, luze-zabaleran, 212 metrokoa.Mistoen biltegiaren atzean, harresiaren ondoan, zalditeriako kuartel bat zegoen,oinplanoz triangeluarra, XVIII. mendekoa; eta, Done Jakue bastioi alderantz,artilleriako kuartela, XVIII. mendekoa ere bai, baina oinplanoz karratua, etagarajeak. Laguntza Atearen ondoan, errezelaren luzeran, infanteriako kuartelazegoen, XVIII. mendekoa, baina hainbat aldiz berrikuntzak jasotakoa, eta guztira,azaleraz 1.920 metro koadro zen. Arma Aretoaren aitzinean (gaur egun berehorretan dirau), bi garaje-nabe zeuden.

Bolborategiaren aldamenean (hori ere egun zutik dagoena), Campana erratenzioten biltegia zegoen, 697 metrokoa, eta ingeniarien parkeko biltegia ere bai,1918an eraikia eta 440,92 metrokoa. Azkenik, erdiko arma-plaza ia bere osoaninguratuta, pabilioiak direlakoak zeuden; ofizialen etxebizitzak, alegia. PabilioiUrdina 1893an berritu zuten, eta 209,95 metro koadro zituen. B Pabilioiak, berriz,323,96; D-k, 207,50; eta, A-k, 332,15. Azken hiru horiek 1916an eraiki zituzten,edo gutxienez, erabat eraberritu zituzten. Ondoan, artilleriako komandantziazegoen, 1880koa, 202,95 metro koadrokoa eta, azkenik, lehen eta bigarrenlaguntzailearentzako pabilioiak, biak ere 202 metro koadrokoak196.

Pabilioiak eraistea

Aipatu eraikuntza guztiei militarren eite bereizgarria zerien, baina era eta estiloaskotakoak ziren. Gehienak XIX. mendearen azken urteetan edo XX.arenlehenbizikoetan berreraiki bazituzten ere, batzuk XVIII. mendekoak ziren, bai etalehenagokoak ere. Egia erran, gutxi dira duela hirurehun urte eta lehenagokokuartelak, eta gutxi horiei interes historikoaren izaera aitortu zaie. Eraikuntzamodernoen artean, zalditegia, gobernadorearen pabilioiak eta besteren batarkitekturari begira itxuroso samarrak ziren, eta zutik iraunaraziez gero, beste

(196) Ibid.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 158

Page 161: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 159

erabilera batzuetarako egokiak izan zitezkeen. Hala ere, orduan, eraikin horiekeraisteko erabakia hartu zuten, ahalik eta tokirik gehiena izateko, berdegunezabalak osatze aldera. Bakar-bakarrik eraikuntzarik zaharrenei eutsi zitzaien,

arkeologiaren ikuspegitik interesik handiena zutenei; eta, hein batean, gainera,zorionez, harresitik hurbil zeudelako eta, ondorioz, trabarik egiten ez ziotelakoplaza lorategidun handi bat trazatzeko proiektuari; plaza horren bidez Ziudadelakoia barrenalde osoa bete nahi baitzuten. Zalantza ugari ere izan zen ArmaAretoaren hemezortzigarren mendeko eraikin noblearen inguruan, bota ala ezbota.

1967ko urtarrilaren 20an, Lozoyako markesa ziudadela ikustera etorri zen; hots,Artearen Historiako irakasle eta tratatu-idazle ospetsua. Horrela, alkateak,Vianako Printzea erakundeko zuzendariak eta udal artxibozainak lagundurik, huramultzoa zaharberritzearen inguruan irizpideak bateratzeko saioa izan zen. Kontuazen arkitekturaren eta historiaren aldetik balioa zer eraikinek zuten ikustea,barrutian zeuden etxadiak eraisten eta garbitzen hasi aurretik. Lozoyako

Zalditegi militarra, egun desagertua; 1893an eraiki zuten, Ziudadelako kapera zaharrarenorubean. Aldamenean, Artilleriako biltegia. AMP (J.L. Prieto)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:08 Página 159

Page 162: Iruñeko Ziudadela

160 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

markesaren iritziz, eraikuntzek garaian garaiko ezaugarriak erakusten zituzten:batetik, Filipe II.aren garaiko Espainiaren handitasuna, eta, bestetik, XIX. mendebukaerako eta XX. mende hasierako gainbehera hura. Ideia hartan oinarritu zen,beraz, udalaren pikotxa, aurrerantzean ikusiko dugun bezala; horrekin bat, eraikingutxi, oso gutxi, salbatu ziren pikotxaren eraginpetik.

Antzinakoenari eustea

Lehenago ere ekarri dugu lerrootara Prieto komandantearen txostena. Hartan,gotorleku osoari zegokion arkeologia-balioespen bat egin zen. Hona hemen zerdioen hitzez hitz:

“XVI. mendeko italiar eskolaren estilo perfekturekin bat eraikia, Ziudadelagotorleku bastioidunaren artearen altxorra da. Anberesko ziudadelaren parekoa,urte batzuk lehenago eraikitakoa”.

1970eko otsaila. Gobernadorearen pabilioia eraisteko lanak. Eskuinean, Artilleriakokomandantziaren pabilioia, eta zalditegia. Atzean, guardia-gorputza. AMP

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 160

Page 163: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 161

“Erran daiteke Espainian paregabea dela eta garrantzitsuena, jakina; izan ere,antzeko estiloko gainerako eraikuntza guztietatik (Bartzelonakoa, Jakakoa,Figuereskoa, adibidez), bat desagertu da (Bartzelonakoa), eta askoz ereeraikuntza modernoagoa zuen, 1715. urtekoa, Filipe V.a errege zenekoa. Jakakoageroago ere eraiki zen, 1595ean, eta tamainaz eta kategoriaz apalagoa da, eta,Figuereskoa ere geroago eraiki zen, 1750ean, Fernando VI.aren erregealdian”.“Oro har, XVI. eta XVII. mendeko obra da, Vaubanen aurrekoa, maisu ospetsuharen irakaspenek bururaino hobetua, eta elementu guztiak oso-osorik zaintzekodina, gotortze-lan iraunkor perfektu eta paregabearen erakusgarri, emaitza guztizbikaina, noiz-eta gerraren artea artearen gainerako formekin senidetuazegoenean. Hitz batez, gerlari eta artisten lana”.

“Kanpoalde guztiak zalantzarik gabeko balio arkeologikoa du: hau da, bideestaliak, lubanarroek eta kanpoaldeko lanek. Halaber, lubetek edo harresiguztiak”.

Gotorlekuak berez alde batera utzita (ikusi berri dugun bezala, multzo historikoartistikoa deklaratutakoa), eraikin gutxik iraun du zutik. Banan-banan aipatukoditugu: guardia-gorputza, 1756an eraikia, eta bertako bi etxola arkupetuak;okindegiko labe zaharra eta bere ur-tantaren formako oinplano bitxia, zeina, iduriduenez, 1640 ingurukoa baita; mistoen pabilioia erraten diotena, hau da,antzinako bizigai-biltegia, paraleloan dauden bi nabe gangadunez osatua, XVII.mendearen bukaeran eraikia eta, 1720an, gainari solairu bat erantsi zitzaiona,aletegitako; Arma Aretoa edo artilleriako armategia, 1725ean proiektatua, eta1754ra arte bukatu ez zena; eta, bonbek txikitu ezineko bolborategia, horma-bular sendoz osatua eta 1694an eraikia. Eraikin horiek guztiak txukun eta apainzaharberritu zituzten 1970eko hamarkadan eta, gaur egun, erakusketak,kontzertuak, mintzaldiak eta bestelako kultur saioak egiteko erabiltzen dira.Armada etorbidetik sartzen bagara, guardia-gorputza dago, eta oraindik ez duhalako erabilera zehatza, ezta Laguntza Atearen bi aldeetan kokaturiko hamabiareto gangadunek ere, haietako batek izan ezik; komuna publikoak ezarritabaitaude. Hamabiak, hori bai, bonbek txikitu ezinekoak dira.

1969ko azaroaren 20an, gainerako eraikinak eraisteko plana onetsi zen, etahurrengo urteko otsailean, lan hura Excavaciones Pamplona enpresari esleitu

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 161

Page 164: Iruñeko Ziudadela

162 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

zitzaion, 535.000 pezetan; gehi 200.000 gehiago, lubanarro eta bastioietakoestalpeak botatzeko.

Hormak, bastioiak eta eraikinak zaharberritzea

1970eko apirilean, Diputazioak ez ohiko aurrekontua onetsi zuen (689.400pezeta), laguntza-atearen lubanarroen gaineko zubiak eraberritzeko197. Garaihartan, bigarren atearen errematea zaharberritu zen. Handik urte batzuetara,1995eko ekainean, kanpo-kanpoko atea eraberritu zen; hau da, Gaztelugibelekoglazisera ematen duen huraxe bera, aunitzez ere hondatuagoa baitzegoen198.

Ate horren arku gainean oroitarri bat dago idazkun batekin, baina ia bere osoanirakurtezina da; eta hara, barruti harresitu osoan ez da hori bezain idazkunluzerik. Badirudi Bournonvilleko dukearen gaineko aipamena dakarrela. Gizonhura 1686 eta 1691 arteko erregeordea izan zen. Laguntza Ateko hiru zubiakzaharberritzearekin batera, erdi aroko zola mota desegoki bat jarri zitzaien, harribiledo errekarriz osaturikoa, eta bide hura jendearentzako zabalik gelditu zen. Beraz,hura komunikazio bide berria gertatu zen, hiriaren erdigunea Gaztelugibelparkearekin eta Iturrama auzo jendetsuarekin lotzeko.

Handik gutxira, 1970eko uztailaren 29an, San Anton bastioiaren eta Ziudadelakoate nagusiaren arteko kanpo-harresiaren errezela berreraikitzeko proiektua onetsizen; 140 bat metro, guztira. Aurrekontua 1.977.726 pezeta izan zen eta obran4.500 tona harlandu erabili ziren, xede horretarako berariaz gordeak zeudenak199.Lanak urrian hasi eta hurrengo ekainean bukatu ziren; Armada etorbideakitxura berria hartu zuen. Tamalez, orduan ez zen lehengoratu harresiaren

(197) Vianako Printzea Erakundeko artxiboa (AIPV), orri-sorta. 53/espte. 19. Charo LazcanoMartínez de Morentini eskertu nahi diot, artxibo horren arduraduna baita, betierraztasunak eman izana artxiboan kontsultak egiteko.

(198) Lanak Udalaren Lantegi-eskolako ikasleek egin zituzten, aurrez Vianako PrintzeaErakundeak baimendurik. Erakunde horrek berak 1989an onetsi zuen portaleaberreraikitzeko proiektua. AIPV, 166/24 orri-sorta eta 127/5 orri-sorta.

(199) Vianako Printzea Erakundearen baimena, AIPV, 53/15. orri-sorta.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 162

Page 165: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 163

atzeko aurpegiaren lubeta, eta barrutiaren barrualdea bere osoan osatu gabegelditu zen; ezin ibili, beraz, inguruz inguru parapetoaren perimetro osoan,pentagonoaren bost aldeetan.

Data hartatik aurrera, hamabost urtetik gorako epean, harresi eta bastioigehienak eraberritu ziren, hargin espezializatuen bidez. Era berean, eraitsiakez zeuden barrualdeko eraikinak zaharberritu ziren. 1971ko apirilaren 27an,Udalbatzak 2.400.000 pezetako gastua onetsi zuen ate nagusia (Armadaetorbidea) zaharberritzeko, haren ganga, arkupea eta guardia-gorputza barne,bai eta bolborategiaren estalkia ere. Urte bereko azaroaren 30ean,administrazioak mistoen biltegia eraberritzea erabaki zuen, bai eta bonbentxikitu ezineko labea ere, 3.000.000 pezetan; ondotik, bi eraikin horienerabilera Iruñeko Aurrezki Kutxaren eskuetan utzi zen, erakusketak jartzekoeta bestelako kultur ekitaldiak egiteko balia zitzan200.

1971. urtean berean, Udalaren Harreman eta Kultura Batzordeak, Javier Rouzautalkateordea batzordeburu zelarik (zeina, eginahalean arduratu baitzen beti harrizahar haietaz), inkesta bat egin zuen Iruñeko 400 auzokideren artean,ziudadelari, bere osoan, eman beharreko erabileraz zer iritzi zuten jakiteko.Gizarte laguntzaile talde batek egin zuen kontsulta hiriko hamar eremutan,betiere adin, sexu, kultur eta gizarte maila desberdineko gizon-emakumeenartean, Francisco Azconak zuzenduta. Hona hemen zer aukera eskaini ziren, etahaietako bakoitzak zer onarpen maila jaso zuen:

1. Berdegunea eta eraikin historikoak zaharberritzea.....................................% 42,42. Berdegune hutsa.................................................................................................................................% 35,83. Erdi Aroko hiri bat muntatu, artisautza-dendak eta guzti........................%10,54. Kiroldegiak .......................................................................................................................................................%6,55. Antzoki publiko bat .................................................................................................................................%4,8

(200) Hasiera batean, akordioa zen mistoen pabilioian hiriko museoa ezartzea, eta labean,erakusketa-gela, AIPV, 56/64 orri-sorta.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 163

Page 166: Iruñeko Ziudadela

164 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Ate nagusiaren ondoko horma berreraikitzeko lanen hasiera, 1970eko urrian. AMP. ArazuriBilduma (E. Mina)

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 164

Page 167: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 165

Urte bereko irailaren erdialdean, prentsak inkestako emaitzak aditzera emanzituen. Emaitzak ikusita, udalak herritarrek errandakoarekin bat jokatu zuen,multzo historikoan esku hartzerakoan.

Ziudadelako horma berreraikitzeko lanak, Armada etorbidearen aldean. 1971ko ekaina. AMP. Arazuri Bilduma

Garaje militarrak, ordurako eraitsiak, eta Infanteriako kuartel zaharra, 1970eko otsailean,eraitsi baino zertxobait aurretik. Atzean, Laguntza Atea zegoen. AMP. Arazuri Bilduma

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 165

Page 168: Iruñeko Ziudadela

166 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

1972ko otsailean, Udalak pentsatu zuen onena izanen zela artilleriako kuartelzaharraren orubean etxerik ez eraikitzea, Yanguas y Miranda kalean. Armadak83.492.175 pezeta eskatzen zituen, etxebizitzak eraikitzeko lur gisa. Rouzautalkateordeak, dirua galduta ere, proposatzen zuen orubeei bere horretan eustea,hau da, etxebizitzarik eraiki gabe, Ziudadelarako inguru babestu bat izan zedin.Eta, gaur egun ere horrelaxe dago, berdegune bilakatua, urte sail luzeanSanferminetako barraken feria-barrutiaren kokalekua izan ondoren.

Ziudadela zaharberritzeko eta moldatzeko lanetan 16.000.000 pezeta ingurugastatuak zituenean, Udalak, 1972ko abenduaren 29an, Ziudadela osoariMonumentu Historiko-Artistikoaren izaera aitortzeko eskaria egin zion ArteEderretako Zuzendaritza Nagusiari. Eskariak arrakasta izan zuen eta, hurrengourteko otsailaren 8ko datarekin, 332/1973 Dekretua sinatu eta EstatukoAldizkari Ofizialean otsailaren 27an argitara eman zen.

1973ko urriaren 9an, bonbek txikitu ezineko labea eta mistoen biltegiainauguratzeko ekitaldia egin zen, bi-biak goitik behera zaharberritu ondoren; garaihartako prentsan agertu zenez, fideltasunez, gustu handiz eta manera ederreanzaharberrituak zeuden. Agintari eta gonbidatuen aitzinean, garai hartako alkate

Ate nagusiko guardia-gorputzaren barnealdea 1970eko urtarrilean, zaharberritzen hasiaurretik. AMP. Arazuri Bilduma

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 166

Page 169: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 167

Javier Viñesek gogoratu zuen zer-nolako lanak eginak ziren ordura arte, gotorlekuzaharra zaharberritzeko. Urte hartan berean, Udalak aztertu egin zuen mistoenpabilioia hiriko museotako baliatzeko aukera, baina ekimen hura lasterbazterrean gelditu zen.

Garai hartan, era berean, Arma Aretoa eraberritzeko lanari ekin zitzaion; huraXVIII. mendeko eraikin interesgarria zen, ziudadelako armategi izandakoa.Proiektua 1973an onetsi zen, aurrez Vianako Printzea Erakundearekin etaNafarroako Aurrezki Kutxarekin lankidetzarako hitzarmena sinatu ondoren,gastuak erdi bana ordaintzeko201. Obrak hurrengo urtean esleitu ziren11.142.811´67 pezetan eta 1976an bukatu ziren. Urte haietan, eraikin horretanMuseo Etnografikoa jartzeko aukera aztertu zen eta, 1982an, ekimen horrizegokion proiektua enkargatu, onetsi eta ordaindu zen. Azkenean, ordea, ez zenhalakorik egin202.

Mistoen biltegia eta bonbek txikitu ezineko labea zaharberritzeko lanak, bukatzear zeudela;1973ko urtarrila. AMP (R. Bozano)

(201) AIPV, 56/9 orri-sorta (proiektua) eta 57/20 orri-sorta (esleipena eta likidazioak).Gauzatutako obrei dagozkien azken likidazioak 1976koak dira, AIPV, 65/133 orri-sorta.

(202) Eraikina erabilera horretarako proposatu zuen txostena 1975ekoa da, AIPV, 60/21 orri-sorta.Proiektuaren ordainsaria ordaintzea, 622.185 pezetakoa, 1983an onetsi zen, 1983, AIPV, 97/109orri-sorta.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 167

Page 170: Iruñeko Ziudadela

168 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Ziudadelan jadanik 60 milioi pezeta gastatu zirenean, eta haietatik, 15 milioibaizik ez, diru-laguntza gisa, 1976ko urriaren 26an, Javier Rouzautek, moziobaten bidez, 20 milioiko aurrekontu berezia proposatu zuen obrak bukatzeko.Era berean, lubanarroetako lanak atzeratzea proposatu zuen. Udalaren osokobilkuran, joera politiko desberdineko zinegotziak eztabaida bizian aritu ondoren,azkenean, kontusaila lehentasunezko inbertsioen bost urteko planean sartzeaerabaki zen.

1970eko eta 1980ko hamarraldian kosteak izugarri garestitu ziren. Igoerarentamainaz jabetzeko, erran dezagun Andre Dona Maria bastioia zaharberritzekoaurrekontuak 14.996.304 pezeta jo zuela; hura 1979ko otsailaren 13an onetsizen. Done Jakue bastioia eraberritzeko proiekturako, berriz, 15.972.116pezetako gastua kalkulatu zen 1980ko ekainean, eta hurrengo urteko abuztuan26.000.000 pezetako aurrekontu gehigarria onetsi behar izan zen203.

Lehentxeago, 1975ean, Errege-bastioairi zegokion aurrekontua onetsi zen. Erranbeharra dago gotorlekuari Monumentu Nazionalaren izaera aitortua zaionez,Herrilan eta Hirigintza Ministerioak hainbat diru-laguntza eman zituela gastueiaurre egiteko204.

1987an lubanarroak saneatzeko lanak egin ziren; zehazki, lehenagoko azekiakubidez bideratu ziren, eta inguruz inguru oinezkoentzako ibilbide bat moldatuzen, bidegorria eta guzti205. Zorionez, ahanzturan gelditu zen udalak 1969aneskuartean erabilitako proiektu bat, lubanarroetan igerilekuak eta kirol-pistakeraikitzeko, kontuan hartu gabe monumentu izaera duten eraikinetan, inguruneakmonumentuak adinako errespetua merezi duela haietan inolako tratamendurikegiterakoan.

(203) Done Jakue bastioia zaharberritzeko, Nafarroako Gobernuak 8.000.000 pezeta ordainduzituen 1980an, AIPV, 76/81 orri-sorta.

(204) Ministerioak Errege-bastioiaren proiektua onestea, AIPV, 61/74 orri-sorta.(205) Lehenago, 1982an, zegokion proiektua aurkeztu zen Vianako Printzea Erakundeak onets

zezan, AIPV, 90/132 orri-sorta.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 168

Page 171: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 169

Aisiarako toki atsegina

Ziudadelako barrualdea hiriko parke publikorik jendetsuenetakoa da. Izan ere,1970ean eraikin militar zaharrak eraitsitakoan, toki zabal-zabala gelditu zen eta,gaur egun, berdegunea da nagusi, soropila hazten baita han eta hemengobazterretan, behar denean egokiro ureztatuta; leku ederra, zalantzarik gabe,haurrak jostaketan aritzeko. Sahats batzuek eta beste zenbait zuhaitzek itzalaeskaintzen dute egun berotsuetan. 1981ean, arte abangoardistako zenbaiteskultura jarri ziren: bata, Chillidarena, denboraldi batez haurrek labirinto gisaerabilitakoa; beste bat, Vicente Larrearena, eta bestea, Ramón Carrerarena,garai hartan, hurrenez hurren, milioi eta erdi pezetan eta milioi bat pezetanerositakoak.

Aipatutakoaz landara, zurezko jarlekuak eta, era berean, eite tradizionaleko burdinforjatuko farolak ere badaude, bazterrak argitzeko

Ziudadelaren oroitzapenezko seilua, Iruñean 1988ko ekainaren 25etik uztailaren 3ra FilateliaErakusketa Nazionala egin izanaren kariaz egindakoa.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 169

Page 172: Iruñeko Ziudadela

170 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

7

8

9

65

43

2

1

16

15

14

11

10

1213

1. Ate nagusia2. San Anton bastioia3. Bolborategia4. Santa Luzia errabelina5. San Joan edo Errege-bastioia6. Arma-aretoa7. Santa Klara errabelina

eta kontraguardia8. Andre Dona Maria bastioia

9. Santa Isabel errabelina eta kontraguardia

10. Laguntza Atea11. Done Jakue bastioia12. Santa Ana errabelina13. Mistoen pabilioia14. Garaipen bastioia15. Labea16. Santa Teresa errabelina

Ziudadela, gaur egun.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 170

Page 173: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 171

Oraindik ere, xehetasun txiki batzuk osatzeko daude; adibidez, bost bastioietakogaritak berreraikitzea, Madrilen gordeak dauden antzinako planoekin batberreraiki litezkeenak, eta, era berean, parapetoak, erronda-bideak, bastioietaraigotzeko arrapalak eta beheko plazetara sartzeko ate isilak garbitzea.Kanpoaldeko defentsei dagokienez, Gaztelugibelera begira daudenkontraguardiak eta errabelinak eraberritzea, duela oso gutxi arte guztiak eresasiek eta laharrek janda baitzeuden, eta landareen sustraiek makina bat silarrilekuz mugituak. Halaber, xehetasun batzuk zaharberritu beharko liratekeLaguntzako lehen eta bigarren ateetan.

Ez dakit orain edo aurrerago, baina pentsatu ere pentsa liteke berriz ere garaibateko zubi altxagarriak paratzea, egun behin-behinekoz dauden oholen ordez,ohol horiek ez bailukete betirako iraun behar. Jakin badakigu 1870ean kenduzutela palanken sistema zaharra, jatorriz Erdi Arokoa. Zubia altxatzen zenean,palankak ate gaineko irekidura batzuetan gordeta gelditzen ziren. Palanken ordez,gurpilez, erresortez eta kontrapisuz osaturiko sistema bat jarri zen, XIX. mendekoingeniari militarrek maniobra de Derché erraten ziotena, eta, gaur egun,Frantziako edo Zumalakarregiren Portalean ibili badabilena. Duela bizpahiruurtetik hona, izan ere, urtarrilaren 5eko arratsaldean eragiten diote, zubia jaistekoeta Errege Magoak hirian sartzeko.

Gure iritziz, 1986an erabaki zuen Udalak anglosaxoi moldeko ingurulorategidunak paratzea, ihinztaduraz ureztatutako soropilaz hornituak. Tarteka,bideak lauzaz eta galtzada-harriz zolatuak daude, bai zelaigunean baigotorlekuaren ondoko lurretan, hau da, Gaztelugibel erran zaien lurretan206. Okerez bagabiltza lanak 1987an bukatu ziren. Hobekuntza hori zenbait hilabetelehenago hasi ziren, entsegu gisa hasi ere, Pio XII.aren etorbidetik hurbilendagoen tokian eta, hasieran hirian nolabaiteko eztabaida eragin bazuen ere,emaitzak ikusita jende gehienak onartu egin zituen. Gaur egun, parke zabal hori,hiri-tramaren erdigunean bertan kokatutakoa, hiriaren hauspoa da eta makina batgizon-emakume ibiltzen dira paseoan.

(206) Gaztelugibelen parke publikoa egiteko proiektua onestea 1982an eskatu zen, AIPV,90/118 orri-sorta.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 171

Page 174: Iruñeko Ziudadela

172 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Kontu bitxi gisa, erran dezagun 1968ko abenduaren 27an erabaki egin zelaglazisetako (Gaztelugibeleko) 78.886 metro koadroak 3.272.308,10 pezetanerostea. Egun horietako prentsaren arabera, merkatuan 300 milioi pezeta baliokoluke. Handik 10 urtera, 1978ko abenduan, 5.500.000 pezeta onetsi ziren,Gaztelugibel berdintzeko eta moldatzeko, soropilerako ureztaketa eta jarlekuakjartzea barne.

Ziudadelari dagokion beste albiste interesgarri bar ekainaren 6ko 1424/86Errege Dekretua izan zen; haren bidez ezabatu egin zen 1964an eratutakopatronatua, gotorlekua Udalera utzi izanaren ondorioz.

1987ko bukaeran, François Baschet frantsesak musika-iturri bitxi bat jarri zuenarma-plazaren erdiko urmaelean, 1.200.000 pezetan. Iturriko pieza guztiakGerardo Brunen forjaketa tailerrean landu ziren. Metalezko loreez osatuta zegoen,16 bikote lore, guztira; haizearen indarrez, biratzen ziren, bai eta iturrikozorrotaden indarrez ere. Lore haietatik bolak eta tutu afinatuak zintzilikatzen zireneta, elkarrekin talka egitean, soinu harmoniatsuak egiten zituzten. Ez zuen luzeiraun, ordea. Elkarren jarraian bizpahiru aldiz eraso egin zioten, beste hainbatetankonpondu zuten, eta azkenean behin betirako kendu zuten. Ziurrenera, lehenago,aspaldian zegoen iturri polita berreraiki beharko litzateke; hau da, CarlosBlondeauxek 1725ean delineatu zuen huraxe; planoa ere gordea dago207.

Egun haietan bertan, inguru lorategidun batean, Arma Aretotik hurbil, altzairuoxidatzailez egindako eskultura bat jarri zen hormigoizko idulkiaren gainean,Nestor Basterretxeak egina. Udalak 5.000.000 pezetan erosia, 1986an Iruñeanegindako Sorgintza eta Zientzia Ezkutuei buruzko topaketetan ikusgai jarritakoa.

Beste gai bat ere aipatu beharko genuke, hots, Ziudadelan Arte GaraikidearenZentroa kokatzeko proiektua; azkenean ez zen gauzatu, baina ziudadelaren azkenurteotako historiari lotuta dago. María Josefa Huarteren eskutik sortu zenekimena, Nafarroako Gobernuari bidalitako gutun baten bitartez. Zehazki,

(207) Planoak altxaera, sekzioa eta xehetasuna ditu, eta jatorrizkoa Simancasko ArtxiboNagusian gordea dago.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 172

Page 175: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 173

Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta Huarte-Beaumont Fundazioarenarteko hitzarmen bat sinatzea proposatu zuen, zentro hura sortu eta jartzeko208.

Proposamena han eta hemen aztertu zen; besteak beste, Nafarroako KulturaKontseiluan. Azkenean, ordea, hainbat arrazoi izan zirela medio, ez zen kokapenhura onartu209.

Barruti barnean egindako azken hobekuntzetako bat, 2006koa, barruko bideaklauzaz eta galtzada-harriz zolatzea izan zen, guztiak ere egitura erradialeanantolatuta zeudenak, ziudadelaren hasierako garaietatik. Behar beharrezkoa zenhura egitea eta oso ongi moldatu zen. Jende askok erabiltzen ditu bide horiek; ezbakarrik ezkontza zibiletara eta zaharberritutako eraikinetan egiten diren kultur

(208) AIPV, 189/63 orri-sorta. (209) Vianako Printzea Erakundearen dokumentazioan gordea dago Nafarroako Kontseiluak

hitzarmenari buruz emandako irizpena, eta, era berean, Nafarroako Kultura KontseilukoOndare Batzordearena, zehatzago zentroa ziudadelan kokatzeari zegokiona AIPV, 206/13orri-sorta.

Ate nagusiko guardia-gorputz zaharra.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 173

Page 176: Iruñeko Ziudadela

174 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

ekitaldietara doazenek, baita egunero barrutia alderik alde zeharkatzen dutenherritar aunitzek ere, bide eroso eta zuzena baita erdigunea eta Iturrama artean,bai eta, urrutixeago badago ere, Nafarroako Unibertsitatera joateko.

Kontraguardiak eta errabelinak zaharberritzea

Azken urteotan, Udalak lan garrantzitsu bati ekin dio, aspaldian egitekoa zenbati. Behar handia zegoen, lan hori egiteko, eta premia handia ere bai.Ziudadelako kanpoaldeko defentsak zaharberritu eta gaiberritzeaz ari gara:lehenagokoko bost errabelin edo ilargierdietatik, lau, eta Gaztelugibelari begiradauden bi kontraguardiak, bakoitza bere lubanarro-tarteekin eta bide estaliarekin.Lan horri esker, antzinako gotorlekuak hasierako itxura hartuko du bostaurrealdeetatik lautan, Armada etorbidera ematen duen aurrealdean izan ezik,non, ageriko arrazoiak direla medio, huraxe leheneratzea bideraezina baita gauregun.

Jarduketa horrek Iruñeko gotorlekuen historiako atal erabakigarri bati emanen diobukaera. Jarduketa, berez, 2006. urtean hasi zen, noiz-eta, lurpeko autobus-geltoki berria eraikitzearen karira, Santa Luzia errabelinaren arrastoak leheneratuzirenean. Arrastook Yanguas y Miranda kaleko aparkalekuaren azpian zeudenlurperaturik; horrela, paramentuek faltan zuten zatia harlanduz berreraiki etagaldua zegoen lubanarroen zatia leheneratu zen, kontramalkarra eta bide estaliabarne. Zaila da zehaztea zenbat jo zuen berreraikuntzak; izan ere, funtsezkoenak1.802.360 euro kostatu zuen, baina bestelako xehetasun asko geltokiaeraikitzeko lanen kontusail orokorraren barnean bilduta daude, eta kontusaila,guztira, 38.575.152´58 euro izan zen.

Aldi berean, Errege-bastioia zaharberritu zen, bai eta errabelinaren ondokoerrezela ere. Lan horrek 311.444´15 euroko kostea izan zuen210.

(210) Errege-bastioiaren errabelinaren eta errezelaren obren bukaerako ziurtagiria, AIPV, 274/5orri-sorta.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 174

Page 177: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 175

2010. urtean, jarduketa nabarmena egin da, ziudadelaren kanpoaldeko obreidoakienean. Izan ere, urtearen lehen erdian, Santa Klara errabelinazaharberritzeko lanak bukatu ziren, kontraguardia, lubanarroa eta bide estaliabarne. Aurrekontua 3.259.961´98 euro izan zen. Silarri asko berriz jarri beharizan ziren, zuhaixkek haietan kalte handia eragin zutelako, asko eta asko erabathondaturik baitzeuden. Zuhaixkak parapetoetan eta harri-ilaren junturetan hazita

San Anton bastioiaren aztarnak, Baluarte-Nafarroako Biltzar Jauregia eraikitzeko hondeatze-lanetan agertutakoak.

San Joan edo Errege-bastioiaren irudia.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 175

Page 178: Iruñeko Ziudadela

176 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

zeuden; zenbaitetan, eite erdiko zuhaitzak. Lanok bukatu bezain laster, SantaIsabel errabelineko eta kontraguardiakoak hasi ziren, betiere plan eta esku-hartzemota berari jarraiki. Berezitasun bat dute: hots, haietan daude Laguntza Ateakkanpoaldeen dituen bi portaleak, eta horrek, jakina, nola halako zailtasunaekartzen die lanei. Esku-hartze horren aurrekontua 3.691.663´85 euro da. Eta,2010. urteko azaroan, azkenik, Santa Ana errabelina zaharberritzeari ekin zaioEraikin Singularraren aldean; lan horien baitan, lubanarroaren zati bat hartuazuen pilotalekua eraitsi behar izan da.

Frontoia 1940 ingurukoa zen, leku horretan “General Mola” estadio desagertua,militarren igerilekuak eta bestelako kirol instalazioak eraiki ziren garaikoa.Aurreikuspenen arabera, Santa Isabel eta Santa Ana errabelinetako lanak 2011.urtean bukatuko dira.

Zelaigune horretan Sanferminetako feria-barrutia paratzen zen; hantxe, Iruñeko AutobusGeltoki berria eraiki zen eta, proiektuarekin bat, Santa Luzia errabelina lehengoratzeko lanakegin ziren, haren bide estalia eta glazisak barne.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 176

Page 179: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 177

Hau izan liteke, oro har, Iruñeko Ziudadelaren historia, zeina Jakakoarekin batera,Austria Etxeak eraikitako gotorleku hartuezinek garai batean izan zutenbikaintasun militarraren lekuko bakarrak baitira. Azken buruan, gaur egun umeakjolasten, kirolariak footing egiten eta jubilatuak paseotan ikusten dituzten harrizaharrok hiriaren lau mendetako historia gordetzen dute beren baitan.

Santa Klara errabelinaren guardia eta kontraguardiaren irudiak, 2010ean zaharberrituondoren.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 177

Page 180: Iruñeko Ziudadela

178 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 178

Page 181: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 179

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 179

Page 182: Iruñeko Ziudadela

180 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 180

Page 183: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 181

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:09 Página 181

Page 184: Iruñeko Ziudadela

182 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:10 Página 182

Page 185: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 183

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:10 Página 183

Page 186: Iruñeko Ziudadela

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:10 Página 184

Page 187: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 185

Iruñeko Ziudadelako gazteluzainen eta tenienteen zerrenda;izendapen-data eta Errege Mesedeen liburuetakoerreferentzia adierazita daude.

Hernando de Espinosa 1572–03–25 7. lib. fol. 155. or.

Tenientea, Gaspar Cerón 1578–05–25 12. 25. lib. 8v. or.

Diego de Guevara 1586–08–30 13. lib. 118v. or.

Juan de Castilla, Done Jakue ordenako Zalduna 1587–07–26 13. lib. 142. or.

Sancho de Villava 1590–11–10 13. lib. 181v. or.

Juan de Anaya Solís 1594–07–18 13. lib. 272. or.

Tenientea, Antonio de Solís, Kapitaina 1594–11–08 13. lib. 277. or.

Diego de Ávila y Guzmán 1596–01–28 13. lib. 302. or.

Tenientea, Pedro López de Jaén 1596–03–09 13. lib. 303. or.

Antonio Bracamonte 1597–11–24 13. lib. 351v. or.

Tenientea, Francisco Sánchez del Canto, Alfereza 1598–02–03 13. lib. –––

Tenientea, Fernán López de Arellano, Kapitaina 1602–11–22 13. lib. 441v. or.

Pedro Fernández de La Carrera ––– –––

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:10 Página 185

Page 188: Iruñeko Ziudadela

186 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Kapitaina Pedro Hernández Ramada 1604–07–10 13. lib. 462v. or.

Kapitaina Juan de Zornoza 1607–03–04 19. lib. 296v. or.

Kapitaina Gaspar Ruiz de Cortázar 1610–10–05 20. lib. 202. or.

Tenientea, Martín Jaureguiberría, Alfereza 1611–09–25 20. lib. 212v. or.

Kapitaina Alonso Martínez de Lerma 1614–12–05 21. lib. 2v. or.

Félix Paz 1614–12–15 20. lib. 358. or.

Tenientea, Juan de Goitia, Alfereza 1618–08–18 21. lib. 260. or.

Juan de Espinosa, Sarjentu Nagusia(Domingo de Idiáquez Koronela hil baitzen) 1619–08–18 21. lib. 364v. or.

Juan de Araquemada 1621–02–13 22. lib. 32. or.

Felipe de Beaumont y Navarra 1622–10–02 22. lib. 122v. or.

Tenientea Juan de Oco y Ciriza(Diego de Ávila y Mendoza hil baitzen) 1627–08–25 22. lib. 415v. or.

Kapitaina Luis Díaz de Armendáriz(Juan Castelví kanpoan zela) 1637–03–23 25. lib. 15. or.

Jimeno de Perezopluxes, Valentziako Pobla Llargako Baroia ––– –––

Tenientea, Alfereza Onofre de Villafuerte 1638–09–06 –––

Oger Rodríguez bitarte baterako gazteluzaina 1639–11–17 25. lib. 178. or.

Juan de Eulate, Gobernadorea (Jorge Rodríguez hil baitzen) 1640–09–08 26. lib. 22. or.

Dionisio de Guzmán,Landa Maisua eta Teniente Jenerala 1641–05–07 26. lib. 81. or.

Bernabé Antonio de Salazar, Done Jakue ordenako Zalduna 1644–02–26 27. lib. 42. or.

Tenientea, Miguel de Salazar, Kapitaina 1656–07–06 28. lib. 164v. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:10 Página 186

Page 189: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 187

Tenientea, Juan Ortiz de Cadarso 1659–08–04 28. lib. 258v. or.

Baltasar de Rada, Landa Maisua 1663–07–18 28. lib. 383v. or.

Tenientea, Juan de Oviedo, Kapitaina 1669–08–16 29. lib. 287. or.

Francisco Angulo y Castro, Landa Maisua 1672–11–25 29. lib. 398. or.

Tenientea, Juan Antonio Urdienza, Kapitaina 1675–01–10 29. lib. 442. or.

Pedro de Ulloa Rivadeneyra, Landa Maisua 1677–04–13 30. lib. 48. or.

José García de Salcedo, Landa Maisua 1682–07–25 30. lib. 124. or.

Tenientea, Ángel Basilio, Kapitaina 1682–09–15 30. lib. 152v. or.

Tenientea, Juan Zabalza, Kapitaina 1682–12–31 30. lib. 157. or.

Dionisio de Araiz, Artilleriako Jenerala 1686–04–05 30. lib. 280. or.

Tenientea, Pedro Martínez de Balanza 1686–04–12 30. lib. 416. or.

Carlos Nicolás de Eguía, Landa Maisua 1691–03–09 31. lib. 137. or.

Francisco de Luna y Cárcamo 1702 –––

Juan Cruzat, Gongorako Markesa Gobernadorea 1705–06–17 33. lib. 146. or.

Jacinto del Pozobueno, Landa Maisua 1709–12–16 33. lib. 444. or.

Errege Tenientea, Francisco Ibero, Calatrava ordenako Zalduna eta Sarjentu Nagusia 1709–09–05 33. lib. 459. or.

Tomás de Idiáquez, Mariskala (kanpoan baitzen) 1716–04–18 34. lib. 398. or.

Juan González, Corps Guardiako Jeneral Laguntzailea 1717–04–116 34. lib. 498v. or.

Antonio Santander, Landa Mariskala 1732–12–20 37. lib. 196. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:10 Página 187

Page 190: Iruñeko Ziudadela

188 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Felipe Solís, Brigadierra 1741–07–31 38. lib. 8. or.

Jaime de Silva, Teniente Jenerala 1746–10–19 38. lib. 326. or.

Juan Gregorio Muniain, Landa Mariskala 1753–12–05 39. lib. 40v. or.

Bernardo O´Connor de Pheli 1760–03–08 39. lib. 101v. or.

José Carabeo ––– –––

Onofre de Córdoba Ramírez de Aro 1763–10–10 40. lib. 180. or.

Casacagigalgo Markesa 1779–11–09 41. lib. 47v. or.

Palazuelosko Bizkondea, Landa Mariskala 1784–01–14 41. lib. 238v. or.

Jerónimo Girón 1786–02–21 41. lib. 175. or.

Vicente Dusmet 1789–10–26 42. lib. 99v. or.

Cañadako Markesa ––– –––

Manuel Bretón 1799–10–20 42. lib. 233v. or.

Pedro Ignacio Correa 1802–07–06 43. lib. 10. or.

Ferrerako Markesa 1803–04–07 42. lib. 146. or.

Antonio María Roselló 1814–08–15 43. lib. 271. or.

Santos Ladrón de Cegama 1824–03–31 44. lib. 79v. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:10 Página 188

Page 191: Iruñeko Ziudadela

Juan José Martinena Ruiz / 189

Erabilitako iturriak

Archivo General de Navarra (AGN, Nafarroako Artxibo Nagusia).Gotorlekuak, Gerra, Errege Mesedeak, Kartografia atalak.

Archivo General de Simancas (AGS, Simancasko Artxibo Nagusia). Planoak.

Archivo de la Institución “Príncipe de Viana” (AIPV, Vianako Printzearen Erakundeko Artxiboa).Iruñeko harresiei eta ziudadelari dagozkion espedienteak.

Archivo Municipal de Pamplona (AMP, Iruñeko Udal Artxiboa).Fitxategi tematikoak eta Argazki Atala.

Instituto de Historia y Cultura Militar. Madrid (IHCM, Historia eta Kultura Militarraren Institutua. Madril).Aparici bilduma (Simancasko dokumentazioaren kopiak) Planoen Atalak eta Gotorlekuei buruzko Dokumentuak.

Servicio Geográfico del Ejército (SGE, Armadaren Geografia Zerbitzua).Kartoteka Historikoa.

Bibliografia

ALVARADO, Fernando de, (Seudónimo de Mariano Arigita) Guía del viajero en Pamplona.Madril, 1904, 85-86. or.

ARAZURI, José Joaquín, Pamplona, calles y barrios. Iruña, 1979-1980, 3 liburuki.DEL CAMPO, Luis, Visita de Felipe IV a Pamplona (1646). Un cuadro testimonio. Bilduma:

Navarra, Temas de Cultura Popular, 259. zk.DEL CAMPO, Luis, Pamplona durante la regencia de Espartero (sept, 1840-jul. 1843).

Iruña, 1985. 103. or.ECHARRI, Víctor, Las murallas y la ciudadela de Pamplona, Iruña, 2000, 535. or.HENNEL DE GOUTEL, Baron, Le general Cassan et la defense de Pampelune. (25 juin-31

octobre 1813). Paris, 1920, 297. or..IBARLUCEA, Dionisio de, Atlas de la provincia de Navarra. Iruña, 1886, 88. or.IDOATE, Florencio, Las fortificaciones de Pamplona a partir de la conquista de Navarra.

Príncipe de Viana ald.,1954, 57-154. or.IDOATE, Florencio, Diario del bloqueo puesto por los carlistas a la plaza de Pamplona.

Príncipe de Viana ald.,1961, 217-231. or.IDOATE, Florencio, Catálogo del Archivo General de Navarra. Sección de Guerra. (años

1259-1800). Iruña, 1978. 626. or.IDOATE, Florencio, Esfuerzo bélico de Navarra en el siglo XVI. Iruña, 1981. 447. or.IRIBARREN, José Mª, Pamplona y los viajeros de otros siglos. Iruña, 1957, 247. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 17/5/11 15:43 Página 189

Page 192: Iruñeko Ziudadela

190 / Iruñeko Ziudadela. Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

LUBIÁN Y SOS, Fermín de, Relación de la Santa Iglesia de Pamplona. Cofradía del Gallicode San Cernin-ek argitaratua. Iruña, 1955, 114. or.

MADOZ, Pascual, Diccionario Geográfico-Histórico-Estadístico de España, XII. Liburukia.Madril, 1849, 643-644. or.

MADRAZO, Pedro de, Navarra y Logroño. II. liburukia. Bartzelona, 1886, 375-380. or.MARTINENA, Juan José, La Pamplona de los burgos y su evolución urbana (ss. XII-XVI).

Iruña, 1974. 351. or.MARTINENA, Juan José, Documentos referentes a las fortificaciones de Pamplona en el

Servicio Histórico Militar de Madrid (1521-1814). Príncipe de Viana ald.,1976,443-506. or.

MARTINENA, Juan José, Pamplona en 1800. Bilduma: Navarra. Temas de CulturaPopular, 309. zk.

MARTINENA, Juan José, Navarra, castillos y palacios. Iruña, 1980, 158. or.MARTINENA, Juan José, Cartografía navarra en los Archivos Militares de Madrid. Iruña,

1989, 318. or.MARTINENA, Juan José, El recinto amurallado de Pamplona, Castillos de España ald.,

104. zk., 1995, 19-32. or.MEMORIAS de don Joaquín Ignacio Mencos, Conde de Guenduláin (1799-1882).Vianako

Printzea erakundeak argitaratuak. Iruña, 1952. 259. or.MIÑANO, Sebastián de, Diccionario Geográfico-Estadístico de España y Portugal. VI.

liburukia. Madril, 1827, 420. or.NAGORE, Leandro, Apuntes para la historia. (1872-1886). Iruña, 1964, 282. or.NOMBELA, Julio, Crónica de la provincia de Navarra. Madril, 1868. 112. or.Novísima Recopilación de las leyes del Reino de Navarra. Edición realizada conforme a la

obra de don Joaquín de Elizondo. Biblioteca de Derecho Foral. Iruña, 1964. 3liburuki.

OLEZA, José de, La recuperación de San Sebastián y Pamplona en 1813. Iruña, 1959.186. or.

ORBE, Asunción, Arquitectura y urbanismo en Pamplona a finales del siglo XIX ycomienzos del XX. Iruña, 1986, 238. or.

PRIETO, José Luis, La Ciudadela de Pamplona, (Txosten argitaragabea, argazkiz etaplanoz hornitua, 1965ean egina eta Udal Artxiboan gordea).

RAMÍREZ ARCAS, Antonio, Itinerario descriptivo de Navarra. Iruña, 1848, 200. or.RODRÍGUEZ UNDIANO, E. eta SÁNCHEZ DEL AGUILA, J., Diario del bloqueo de Pamplona

(1874-75). Pamplona, Cuadernos de la cofradía gastronómica del PimientoSeco, 1973. 92. or.

TORRES VILLEGAS, Fco. Jorge, Cartografía Hispano Científica. II. liburukia. Madril, 1857.141-143. or.

Libro LCdP MARTINENA Euskera 17/5/11 15:43 Página 190

Page 193: Iruñeko Ziudadela

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:10 Página 191

Page 194: Iruñeko Ziudadela

Libro LCdP MARTINENA Euskera 3/5/11 21:10 Página 192

Page 195: Iruñeko Ziudadela

Argitaratu diren beste titulu batzuk

San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio ZentroaAA.VV., Iruña, 2011

Fortificaciones de PamplonaPasado, presente y futuroAA.VV., Iruña, 2010

Proyecto1:Maquetación 1 28/4/11 22:02 Página 1

Page 196: Iruñeko Ziudadela

www.murallasdepamplona.es

Iruñe

ko Z

iuda

dela

G

otor

leku

har

tuez

in b

aten

biz

itza

bos

t m

ende

tan

zeha

r

978-84-95930-51-4

Argitaratu diren beste titulu batzuk

San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio ZentroaAA.VV., Iruña, 2011

Fortificaciones de PamplonaPasado, presente y futuroAA.VV., Iruña, 2010

Iruñeko Ziudadela

Gotorleku hartuezin baten bizitza bost mendetan zehar

Juan José Martinena Ruiz

Portada LCdP Euskera ok 28/4/11 18:41 Página 1