Iruñeko planoa

44
PLANOEN IRUZKINA

Transcript of Iruñeko planoa

Page 1: Iruñeko planoa

PLANOEN IRUZKINA

Page 2: Iruñeko planoa

+450 m.

NS

IRUÑEKO PLANOAREN IRUZKINAPlano hau aztertu eta iruzkintzeko, honako alderdiak hartuko dira kontuan:

1. Kokalekua

Iruña muino estrategiko baten gainean kokaturik dago, Arga ibaiaren ezkerhegian, itsas gainetik 450 mko altitudean.Iruña Arga (I aldetik) eta Sadar (H aldetik) ibaien artean dago. Biak defentsanaturalak izan zaizkio eta ur horniketa erraztu diote mendez mende.

Iruña bidegurutze tradizional batean aurkitzen da, bertan biltzen baitziren Ebro ibarretik Euskal Herrirako bideak. Hori pizgarri handia izan zen bereekonomiarako. Iruña, bestalde, nahitaezko pasagunea zen Galia eta Hispania lotzeko bide erromatar mendebaldekoan.

SADAR ibaia ARGA ibaia

Page 3: Iruñeko planoa

2. Planoa eta haren bilakaera

Iruñean hiru plano mota diferente aurkitzen ditugu:

Plano desordenatua, kale irregular, mehar eta bihurriz eta forma jakinik gabeko plazaz betea. Plano mota honetakoa da Iruñeko erdigunea. Hiri zati zaharrenaridagokio.

Page 4: Iruñeko planoa

Plano ortogonala, koadrikula edo xake taula baten formakoa. Kaleak angelu zuzenean batzen dira. XIX. mendeko eta XX. mendeko lehen erdian egindako bigarren Zabalgunea, Serapio Esparza udalaren arkitektoak proiektatua, da plano mota honen agerkari nagusia.

Page 5: Iruñeko planoa

Plano modernoa, hirigintza funtzionalistakoa (etxe koadro irekiak, jardinitxurako eremuak eta kale zabalak). Gehienbat XX. mendeko bigarren erdian garatu zen.

Page 6: Iruñeko planoa

3. Fijazio lerroak

Fijazio lerroak, hau da, Iruñaren hazkundea mugatu duten barrerak fisikoak eta humanoak izan dira.

Fijazio lerro fisikoak: Arga ibaia izan da Iruñak iparraldetik zabaltzeko izan duen oztopo nagusia; horregatik Zabalguneak mendebalderantz eta hegoalderantz egin behar izan ziren.

Fijazio lerro humanoak: Historian zehar hiria inguratu duten murrailek ere (bat baino gehiago izan baitira) neurri handian behartu dute zabaltzearen norabidea; hala ere, hiria nahitaez zabaldu beharra sortu zenean, murraila horien parte bat eraitsi zen 1912. urtean, gehienbat hegoaldean, bigarren Zabalguneari bide emateko.

Hala ere, harresien parte handixko bat oraindik zutik zegoen: ekialde fronte osoa, Labriteko baluartetik Erredinera; iparraldekoa, Erredindik Taconerako behatoki edo Gonzaga baluarteraino; eta mendebaldekoa, handik Navas de Tolosa kaleraino.

Page 7: Iruñeko planoa

4. Hiri egitura

Iruñeko planoan hiru eremu bereizten ahal dira: Parte zaharra, Zabalguneak eta Periferia.

4.1 Parte zaharra. Iruñaren iparraldean dago. Ponpeio erromatar jeneralak fundatu zuen Iruña K. A.ko 75. urtean, lehengo baskoi herrixka baten gainean, Runa edo Arga ibaiaren ezponda buruan.

Iruña erromatarraren planoak gaurko Nabarreria auzoarenarekin bat egiten du eta hiri erromatarren irizpideen arabera eratu zen: Ipar-hego norabideko ardatz bat (cardus) gaur Dormitalería kalea dagoen tokian, eta beste ardatz bat, ekialde-mendebalde norabidekoa (decumanus), gaur Curia kalea den tokian.Nabarreria (nafarren hiria) hiri harresitu txikia izan zen, hiri erromatar zaharraren ondorengo zuzena. Haren gaineko begirale, katedrala eta erregeordearen jauregia, urte askoan abandonatua baina gaur Liburutegia eta Nafarroako Agiritegia izateko berritua.Katedrala Asuntzioko eliza zaharraren gainean eraiki zen. Pedro de Roda elizgizon frantsesak eraitsi egin zuen XI. mendeko hondar aldera, tenplo erromaniko bat eraikitzeko. Tenplo hori gehiena XIV. mendearen bukaeran hondatu zen.

NABARRERIAKO

HIRIA

Page 8: Iruñeko planoa

(Estilo gotikoko tenplo berria egiteko lanak XVI. mende hasieraraino luzatu ziren).

XI. mendetik aurrera Antso Ramirez erregeak eta Pedro de Roda monje frantsesak“Burguak” bultzatu zituzten

a). San Zerningo burgua etorkin eta merkatari frankoz osatua zegoen; 1129an planeatu zen, oin hexagonal harresituarekin. Hura zen gorengo mailako gizartegunea, aberatsena eta jendetsuena. Burgu honetako eliza San Saturninori eskaini zioten, bestizenez San Zernin.

b). San Nikolasko burgua Nafarroako euskaldunez jendeztatu zen, katedral erromanikoa eraikitzeko lanetara etorritakoez. Burgu hau oin errektangularrekoa da. Bertako eliza San Nikolasi eskainia dago. San Zerningo burguak bezala honek ere defentsarako murraila izan zuen.Oin berriko etxegune hauek antolatzeko, trazadura geometrikoak erabili ziren, garai hartan nobedadea. Barnealdeko eremuak banatzeko,

SAN ZERNINGO BURGUA

SAN NIKOLASKO JENDEGUNEA

Page 9: Iruñeko planoa

lanbideak hartu ziren irizpide, eta hortaz lanbide berekoak kaletan edo auzotan ezarri ziren, eta kale horiek bertako lanbide usatuenaren izena hartu zuten.

XII. mendean Iruñak hiru gune zituen, etniaz, zuzenbidez, ekonomiaz eta kulturaz banatuak, zein bere udalarekin eta murrailez bereiziak.

SAN ZERNINGO BURGUA

NABARRERIAKO HIRIA

SAN NIKOLASKO JENDEGUNEA

Page 10: Iruñeko planoa

Burguen arteko liskar eta talka askoren ondotik, Karlos III.a Noblea erregeak Bategite pribilejioa eman zuen 1423an. Haren aginduz lehengo hiru guneak, Nabarreriako hiria, San Zerningo burgua eta San Nikolasko jendegunea edo burgua, udal bakar batean batu ziren. 1571n Felipe II.ak Ziudadela eraikitzeko agindu zuen, oin pentagonalekoa, angeluetan baluartez hornitua. Munduko gotorlekurik ikusgarriena izateko fama izan zuen.

Ziudadela XVI eta XVII. mendeetan eraikitzean, harresi bakar batez itxi zen burguen ingurulerroa eta baluarteak, atariak eta hiri osoaren inguruko arroilak egin ziren. Iruña, hortaz, lehen mailako plaza bihurtu zen, nahiz horrek gero batean garapena galaraziko zion hiriari.

Nabarreriaren eta San Nikolasko burguaren arteko zelai librea (gaur Gaztelu Plaza den tokian), hego aldetik itxita gelditu zen Teatro Nagusia eraikitzean. Beranduago, teatro hori Karlos III.a kalearen hasierara aldatu zen eta gaur Gaiarre teatroa da.

Page 11: Iruñeko planoa

Parte Zaharreko eraikin esanguratsuenak.

Honako eraikinak aipagarriak dira: katedrala, XV. m.; Erregeordearen jauregia XII.ekoa, Nafarroako Liburutegi eta Agiritegi izateko berritua; Kontu ganbera, XIV.ekoa; Nafarroako museoa, XVI.ekoa; zenbait eraikin barroko ere bai: Ezpeletatarren jauregia, Artzapezpikuen jauregia, Gendulain jauregia eta Udaletxea, denak XVIII. mendekoak. Ospital militarra, Santo Domingoko aldapan, eraitsi egin zen gehiena. Haren orubean eraikin berria egin zen (lehengo klaustroa gordeta), non Hezkuntza Dpartamentuak egoitza daukan.

Lurzoruaren erabilera eta funtzioak, bizilekukoa, komertziala eta aisiakoa dira. Erakusketa aretoak ere badaude, zaharki dendak, taberna tipikoak eta zerbitzu publikoko bulegoak, gehienak udalarenak eta Hezkuntza Departamentukoak.Parte Zaharreko gaurko problemak eta daitezkeen soluzioak. Kale eta etxeak fisikoki endekatzen ari dira, biztanleria zahartzen eta marginalitatea handitzen. Horrez gain, hirugarren sektoreko jarduera gehiegi egotearen ondorioz, parte zaharra jendez, trafikoz, zarataz eta kutsaduraz bete da.

Problema horiek ebazteko, etxeak zaharberritu, kaleak oinezkoentzakotu, aparkalekuak egin, argi eta estolda zerbitzuak hobetu, eta gas naturala ezarri da, beste neurri batzuez gain..

Page 12: Iruñeko planoa

4.2 Zabalguneak

1800ean Iruña artean hiri harresitua zen eta bertako bizilagunak harresi barnealdean pilaturik bizitzen ziren, ordenantza militarrek debekatzen zutelako hiria murrailez landara zabaltzea eta ekonomia gehienbat nekazaritza ingurukoa zelako, baina 1888an lehen Zabalgunea egiteko baimena eman zen.

Lehen Zabalgunea.

Lehen Zabalgunea egiteko Ziudadela eta etxegunearen arteko eremu librea aprobetxatu zen. Hiria, hortaz, mendebaldeko eremu horretan zabaldu zen, baina harresitik atera gabe artean ere, eta Ziudadelako bi baluarte suntsituz: San Anton eta la Victoria. Ziudadela babesten zuten arroilak bete ziren eta zubiak ere estali, kaleak egiteko. Gaur Armadaren Etorbidea pasatzen da handik, bigarren Zabalgunean Juango auzoarekin lotzeko.

Lehen Zabalgune honek, oso txikia, erabilera zibileko bost etxe- koadro zituen osagai, eta justizi jauregia bestetik, gaur erabat zaharberritua Nafarroako Parlamentua izateko

Page 13: Iruñeko planoa

Bigarren Zabalgunea.

Iruñaren demografia ez zen Lehen Zabalgunearekin gelditu: goraka segitu zuen abaila handian. Lehen Zabalgunea oso txikia zen eta Bigarren Zabalgune bat egin beharra sortu zen, 1915ean Serapio Esparza udal arkitektoak proiektatua, Cerdák Bartzelonan egindakoaren erara eta antzera.

Hartarako, harresia eraitsi beharrean egon ziren Labriteko baluartetik Ziudade-laraino.

1931n Teatro Nagusia eraitsi eta hortaz Gaztelu Plaza bigarren Zabalguneko etor-bide nagusiarekin lotu zen: Karlos III.a.Teatroko fatxada bere hartan ezarri zenetorbide horren hasierako teatro berrian:Gayarre teatroa.

Gerra Zibilaren ondotik, Hildakoen Monu-mentua eraiki zen Conde de Rodezno plazan,Karlos III.a etorbidearen eta bigarrenZabalgunearen bukaeran.

Gaztelu Plaza, gaur, Iruñaren erdigune funtzional eta soziala da.

Page 14: Iruñeko planoa

Bigarren Zabalguneko ezaugarriakParte Zaharraren hegoaldean dago. Bi eraikuntza alditan egin zen, tartean Espainiako gerra zibila zela.

Klase ertaineko auzo burgesa da.

Kale bilbea.Planoa ortogonala da, koadrikula edo xake taula baten itxurakoa. Kaleak zuzenak eta elkarrekiko zutak dira, eta etxe koadroak karratuak eta txaflanik gabeak. Barne patioak izaten dituzte. Kaleak ez dira zabalak eta hortaz kale-gurutzeak ikusmen txarrekoak izaten dira. Zabalgunean burutik burura erraz joan ahal izateko bi etorbidek gurutzatzen dute osorik: Karlos III.ak, Gaztelu Plaza eta Conde Rodezno plaza lotzen dituena, eta Nafarroa Beherekoak, diagonalean, bi plaza tartekaturik baitauzka: Vianako Printzearena eta Merindadeetakoa. Bi etorbideok Merindadeen Plazan gurutzatzen dira.

1939tik 1955era aurrera segitu zuten bigarren Zabalguneko lanek, altura gehiagoko blokeak eginaz eta material txarrak erabiliz. Conde de Rodezno Plazako blokeak kalitate hobeko materialez eginak daude eta Plaza arkupedun ederra osatzen dute, jardin eremua, arboldegia eta eraiki berriko iturri ederra dauzkana.

Garaitsu hartan eraiki ere zen Argaray kolonia, bilbe irekikoa eta familia bakarrreko etxe jardindunez osatua. Bizileku funtzio bakarra du. Bigarren Zabalguneko ekialdean dago eta Egues ibarra, Zaraitzu ibarra, Media Luna kaleak eta Nafarroa behereko etorbidea ditu muga.

Page 15: Iruñeko planoa

Eraikin esanguratsuak.

Bigarren Zabalguneko eraikinik esanguratsuenak hauek dira: Diputazioaren Jauregia, XIX. mende erditsuko eraikin neoklasikoa. 1934an handiagotu eta fatxada klazisista berria eman zitzaion Karlos III.a etorbidera; Nafarroako Agiritegi Orokorra (Diputazioaren jauregiaren ondoan); Gayarre teatroa, Karlos III.a etorbidearen ezker aldean eta hasieran, lehenagoko teatro nagusiaren fatxada aldatu eta jarri zioten honi Gaztelu Plaza Bigarren Zabalgunerantz irekitzeko teatro hura eraitsi zutenean; Zezen plaza, Elizbarrutiko apaizgaitegia, Eskolapioak, Pauldarrak eta Erruki Etxea, denak Víctor Eusa arkitekto iruindarrak proiektatuak; Gobernu Zibila, Gurutze Plazako institutuak eta San Frantzisko Xabier eta San Migel parrokiak. Berrikiko eraikinen artean Caja Navarrakoak aipagarriak dira, Bakearen Plazan eta Karlos III.ean daudenak.

Lurzoruaren erabilerak eta funtzioak. Hasiera batean bizilekutakoak ziren, klase ertainentzat.50. urteetatik erabilera tertziarioak ugaldu ziren: komertzialak, finantzarioak eta zerbitzu liberalak, Parte Zaharretik honat lekualdatuta. Iruñeko CBD delakoa dela esan liteke. Bertan Nafarroako Gobernuaren egoitza, banku etxe garrantzitsuenak, profesional liberalen bulegoak, kafeteriak eta jatetxeak, eta abar daude eta Iruñeko komertziogune nagusia da. Hiriko edozein puntutatik erraz iristea dago bertara, komunikazio bide onak baititu.Problemak eta soluzioak. Biztanleria zahartzen ari da, etxebizitzak gaurko beharretarako desegokiak dira (igogailurik ez, kalefakzio zentralik ez, eta etxe gehienetan garajerik ez), trafikoa usua da eta aparkatzeko problemak oraindik ez dira erabat konpondu.

Page 16: Iruñeko planoa

Problema hauek konpontzeko, igogailuak jartzen ari dira etxe askotan, etxeak eta fatxadak zaharberritzen, zenbait eraikin eraisten, beste batzuk modernoa-goak eta etxebizitza zein bulegoetarako egokiak egiteko, gas naturala auzoan jar-tzen, zona urdina ezartzen, aparkalekuak egiten eta Karlos III.a etorbidea autoentzat debekatzen.

VIANAKO PRINTZEA PLAZA (Bigarren Zabalgunea)

Page 17: Iruñeko planoa

Hirugarren Zabalgunea (1960 - 1980)

Hazkunde demografiko handia zela medio, Udalak 1956an Hiria Sustatzeko Plan Orokorra eratu zuen. Lurzoru merkea erosi zuen hiri bazterretan: Arrosadia, Sadar, Ziudadela eta, batez ere, San Juango ordokian, non Hirugarren Zabalgunea sortu zen. Ziudadelak eta Taconerako parkeak bereizten dute lehengo Iruñetik.

Hirugarren Zabalguneak San Juan eta Iturrama, auzoak ditu osagai, Pio XII.a etorbidea bereizgarri dutela.

San Juan auzoan lurzorua gehiegi aprobetxatu da eta lurzoru espekulazioaren adibidea da. Planoa etorbide nagusi baten inguruan eratzen da, Baionako etorbidea. Bilbeak usutasun handia du eta eraikinak askotarikoak dira bai formaz eta bai alturaz.

San Juango kale sareari esker erdigunearekiko eta periferiarekiko komunikazioa erraza da, Baiona, Antso Azkarra eta Pio XII.a etorbideen bidez.

San Juanen bi bizimodu desberdin aurkitzen dira: eremu zaharrenekoa,

Page 18: Iruñeko planoa

Batetik, non Nafarroako herrietatik etorritako langile jendea ezarri zen. Bestea, gizarte klase izandun batena: profesio liberaletako jendea, Bigarren Zabalgunetik etorria, eta senar-emazte gazteak.

Auzoa ongi ekipatua dago eta beste auzo berriago batzuen zerbitzugunea da. Komertzio tradizionalaz gain taberna, kafeteria, pub, jatetxe eta diskoteka ugari daude, gazte jendearen biltoki.

Iturrama auzoak San Juanek baino erregularragoko planoa du eta luzetarako bi ardatzen inguruan antolatzen da: Antso Azkarra etorbidea eta Iturrama kalea. Auzo honetan jende gaztea biltzen da, komertziante txikiak, profesionalak eta burgesia berria. Bertako saltokiak alitatekoak dira, eta tabernak, kafeteriak, pubak, jatetxeak eta zine aretoak direla medio, auzo hau Iruñeko modako dibertsiogunea da, etorkizun handikoa.

4.3 Hiri Periferia (langile auzoak)

1864an tren geltokia egin zelarik Iruñeko iparraldean, Argaren eskuin bazterrean, Donostia eta Gasteiztik sartzeko errepidearen ondoan, lehenbiziko fabrikak eta industriak ezarri ziren inguruetan eta ondorioz langile auzoak ere agertu, non industriara lan eske etorri ziren langileak ostatatu ziren.

Direlako langile auzo horiek Txantrea, Rotxapea eta San Jorge dira.

Page 19: Iruñeko planoa

Txantrea 1950ean hasi zen eraikitzen. Solairu bakarreko edo biko etxeak izaten ziren, patioa, oilategia eta baratzea izaten zituztenak, langile bihurtutako nekazariek hobeki etsi zezaten bertan. Ondoren, bloke luzeak egin ziren, terrenoa hobeki aprobetxatzeko. Langile jendea ezarri zen bertan.

Rotxapea, denboraz, Iruñeko baratze lekua zen. Harresiez landarako hiripea zen eta da. 60. urteetatik aurrera eraikuntza asko egin ziren, gaizki egin ere. Fabrikak eta behean tailerrak dauzkaten etxebizitza blokeak nahaste daude bertan. Kaosa, hortaz, handia da, behar bezalako hirigintza proiekturik ez izatearen ondorioz. Auzo honen diseinuan, adibidez, ez zen aurreikusi plazarik, eta gaur, beraz, ez daude.

SAN JORGE ROTXAPEA

TXANTREA

Page 20: Iruñeko planoa

San Jorge. Auzo hau tren geltokia 1864an egin zenean sortu zen. Erlauntza itxurako blokez betetako auzoa da, fabrika kutsagarriz eta almazen arriskutsuz inguratua. RENFE geltokia dago oraindik bertan eta Landabengo industrialdea, Iruñeko industrialde handienetakoa.

Auzo hauek plano irregularra dute, bilbe itxia, kalitate txarreko eraikinak eta zerbitzu-ekipamenduetan diferentzia handiak. Guztietan, baina batez ere San Jorgen, etxe zaharrak berritzen ari dira eta aldi berean beste etxe zahar batzuk eta nabe industrialak eraisten ere bai bloke berriak, babes ofizialekoak, altxatzeko, gaurko beharretarako egokiagoak. Horrela marginalitatea gutxitu eta auzoa gazteagotu egin nahi da.

Beste auzo periferiko batzuk.

Santa Maria la Real ekialdean, Milagrosa eta Azpilagaña hegoaldean (Iturrama eta Bigarren Zabalgunearen artean) Zaragozako etorbidearen bidez lotuta daude erdigunearekin, bien arteko bereizgarria baita.

Hiria mendebalde aldera ere hedatua dago, Ermitagaña, Mendebal-dea eta Irunlarrea auzoekin. Irunlarrean ospitale multzoa dago. Auzo berriak dira, jende gaztea bizilagun dutenak, kale zabal eta berdegune askokoak; horregatik dira hain jendetsuak.

Iruñeko hego muturrean, berdegune zabalez inguratuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UNED eta Nafarroako Unibertsitatea daude.

Page 21: Iruñeko planoa

Iruñeko planoa ikustean, deigarria da zenbat berdegune dituen hiriak; horrek izaera berezia ematen dio: Media Luna, Taconera, Ziudadela, la Vaguada, Yamaguchi, Arrosadia, José Vila eta bi unibertsitateetako campusak. BerdeguneHandi bioz gain beste batzuk ere badaude, klub batzuen jabetza direnak: Tenis, Larraina, San Juan, Natación, Oberena eta Amaya, besteak beste

Hiri egiturak aldiriko zerrenda bat du osagarri.Iruñak, honetan, sargune bat egiten du landaaldean, errepide nagusien bidea segituz.

Eremu etenkatua da, zeinean nekazaritza aldeak, industrialdeak edo industria bakanduaketa sortu berriko beste auzo batzuk nahastendiren: Mendillorri eta zenbait urbanizazio: Altzuza, Gorraiz, Mutiloa Goiti, MutiloaBeiti, Zizur Nagusia eta ZizurTxikia, Olatz etaEzkaba mendiaren magaleko beste batzuk.

IRUÑEKO ALDIRIEN MAPA

Page 22: Iruñeko planoa

NABARRERIA

SAN ZERNINGO BURGUA

SAN NIKOLAS BURGUA

LEHEN ZABALGUNEA

BIGARREN ZABALGUNEA

1

2

3

4

5

6

78

9

10

11

12

13

32

14

15

16

1718

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

IRUÑEKO MONUMENTUAKMAPAN NON DIREN

1 UDALA2 KATEDRALA3 ARTZAPEZPIKUEN JAUREGIA4 GAZTELU PLAZA5 NAFARROAKO GOBERNUA6 NAFARROA PARLAMENTUA7 NAFARROA AGIRITEGIA8 FORUEN MONUMENTUA9 GAYARRE TEATROA10 NAFARROAKO MUSEOA11 FRANTZIAKO ATARIA12 CABALLO BLANCOKO ZOKOA13 MAGDALENAKO ZUBIA14 MEDIA LUNAKO LORATEGIA15 HILDAKOEN MONUMENTUA16 ZIUDADELA17 TACONERAKO LORATEGIA18 ERREKOLETEN KOMENTUA19 SAN LORENTZO20 SAN NIKOLAS21 SAN SATURNINO22 KONTUEN GANBERA23 GOBERNU ZIBILA24 ESKOLAPIOAK25 PAULDARRAK26 KAPUTXINOAK27 SAN MIGEL28 GURUTZE PLAZAKO INSTITUTUAK29 eta 30 AURREZKI KUTXA31 BALUARTE AUDITORIOA32 ZEZEN PLAZA

Page 23: Iruñeko planoa

NABARRERIA

SAN ZERNINGO BURGUA

SAN NIKOLAS BURGUA

LEHEN ZABALGUNEA

BIGARREN ZABALGUNEA

MONUMENTOS DE PAMPLONALOCALIZACIÓN EN EL PLANO

1

2

3

4

5

6

78

9

10

11

12

13

32

14

16

1718

19

20

21

22

23

24

25

26

27

28

29

30

31

15

1 UDALA2 KATEDRALA3 ARTZAPEZPIKUEN JAUREGIA4 GAZTELU PLAZA5 NAFARROAKO GOBERNUA6 NAFARROA PARLAMENTUA7 NAFARROA AGIRITEGIA8 FORUEN MONUMENTUA9 GAYARRE TEATROA10 NAFARROAKO MUSEOA11 FRANTZIAKO ATARIA12 CABALLO BLANCOKO ZOKOA13 MAGDALENAKO ZUBIA14 MEDIA LUNAKO LORATEGIA15 HILDAKOEN MONUMENTUA16 ZIUDADELA17 TACONERAKO LORATEGIA18 ERREKOLETEN KOMENTUA19 SAN LORENTZO20 SAN NIKOLAS21 SAN SATURNINO22 KONTUEN GANBERA23 GOBERNU ZIBILA24 ESKOLAPIOAK25 PAULDARRAK26 KAPUTXINOAK27 SAN MIGEL28 GURUTZE PLAZAKO INSTITUTUAK29 eta 30 AURREZKI KUTXA31 BALUARTE AUDITORIOA32 ZEZEN PLAZA

MONUMENTUAK IKUSTEKO, KLIK EGIN DAGOKIEN ZENBAKIAN

Page 24: Iruñeko planoa

IRUÑEKO PLANOA

HIRIAREN HURRENEZ HURRENGO BILAKAERA

(Iruña erromatarretik gaurdaino)

Page 25: Iruñeko planoa

IRUÑA ERROMATARRA

Page 26: Iruñeko planoa

IRUÑA ERDI AROAN

Page 27: Iruñeko planoa

IRUÑAXVI. MENDEA (1571)

Page 28: Iruñeko planoa

IRUÑAXVI. MENDEA (1571)

Page 29: Iruñeko planoa

IRUÑA XIX. MENDEA (LEHEN ZABALGUNEA 1888)

Page 30: Iruñeko planoa

IRUÑA XIX. MENDEA (BIGARREN ZABALGUNEA 1.930 -1990)

BIGARREN ZABALGUNEA

Page 31: Iruñeko planoa

BIGARREN ZABALGUNEA

SAN JUAN

ITURRAMA

IRUÑA (HIRUGARREN ZABALGUNEA, 1960 - 1980)

Page 32: Iruñeko planoa

BIGARREN ZABALGUNEA

SAN JORGE

SAN JUAN

ITURRAMA

IRUÑEKO AUZO PERIFERIKOAK 1864 -1980

Page 33: Iruñeko planoa

ROTXAPEASAN JORGE

SAN JUANBIGARREN ZABALGUNEA

ITURRAMA

IRUÑEKO AUZO PERIFERIKOAK1864 -1980

Page 34: Iruñeko planoa

TXANTREA ROTXAPEA

SAN JORGE

SAN JUAN

ITURRAMA

BIGARREN ZABALGUNEA

IRUÑEKO AUZO PERIFERIKOAK 1864 -1980

Page 35: Iruñeko planoa

SAN JORGEROTXAPEA

TXANTREA

SAN JUAN

IRUNLARREA

ITURRAMA

BIGARREN ZABALGUNEA

IRUÑEKO AUZOAK

Page 36: Iruñeko planoa

TXANTREA ROTXAPEA

SAN JORGE

SAN JUANBIGARREN ZABALGUNEA

IRUNLARREA

ITURRAMA

MILAGROSA

IRUÑEKO AUZOAK

Page 37: Iruñeko planoa

SAN JORGEROTXAPEA

TXANTREA

IRUÑEKO AUZOAK

BIGARREN ZABALGUNEA

SAN JUAN

ITURRAMA

IRUNLARREA

AZPILAGAÑA

MILAGROSA

Page 38: Iruñeko planoa

TXANTREAROTXAPEA

SAN JORGE

BIGARREN ZABALGUNEA

SAN JUAN

IRUNLARREA

BARAÑAIN

ITURRAMA

MILAGROSA

AZPILAGAÑA IRUÑEKO AUZOAK

Page 39: Iruñeko planoa

IRUÑEKO AUZOAK

SAN JORGEROTXAPEA

TXANTREA

BIGARREN ZABALGUNEA

SAN JUAN

MENDEBALDEA

ITURRAMA

IRUNLARREA

BARAÑAIN

MILAGROSA

AZPILAGAÑA

Page 40: Iruñeko planoa

IRUÑEKO AUZOAK

TXANTREAROTXAPEA

SAN JORGE

ERMITAGAÑA SAN JUAN

MENDEBALDEA

IRUNLARREA

BARAÑAIN

ITURRAMA

BIGARREN ZABALGUNEA

MILAGROSA

AZPILAGAÑA

Page 41: Iruñeko planoa

IRUÑEKO PLANOALURZORUAREN ERABILERA NAGUSIAK

Page 42: Iruñeko planoa
Page 43: Iruñeko planoa
Page 44: Iruñeko planoa