Iruñeko historia

30

description

Iruñeko historiari buruzko aurkezpena

Transcript of Iruñeko historia

Page 1: Iruñeko historia
Page 2: Iruñeko historia

Iruñeko lehenengo giza-talde ezaguna BASKOIAK izan ziren, Runa ibaiaren aldamenean kokatu ziren. Baskoiak oso adoretsua ziren eta etsaiek beldurra zieten.

Page 3: Iruñeko historia

Eskualde honetan gizakiak finkatzeko klimak laguntzen zuen, lurralde emankorra zen laboreak landatzeko eta baratzetarako, eta ur ugari zegoen populazioa hornitzeko. Baina garai haietan oso garrantzitsua zenez herrien babesa , lehenengo biztanleak lekurik garaienetan kokatu ziren, orain katedrala dagoen lekuan.

Page 4: Iruñeko historia
Page 5: Iruñeko historia

Ponpeio izeneko jeneral ospetsu batek hemen kokatu zuen bere kanpamendua eta izen berri bat eman zion gure hiriari: POMPAELO.Baskoiak ez ziren joan, bertan geratu ziren, bata bestearen ohiturak aberastuz.

Erromatarrek gure laborantza irauli zuten landaketa (mahastia eta olibondoa) eta tresneria berriekin.Zirkulazio galtzada egin zuten.

Page 6: Iruñeko historia

Jainko berriak sortu ziren grekoerromatar mitologiaren arabera, baina III mendean kristautasuna iritsi zen Iruñera.

San Saturnino eliza lehen Diana jainkosari eraikitako tenplu batean ezarri zen.DORMITALERIA kalean kanpamenduko nagusia zen, beraiek CARDO deitzen zutena, eta KURIA kalea, honen perpendikularra, DECUMANUS deitzen zen. Bi kale hauek gurutzaten ziren tokian FOROA zegoen, gaur egun katedrala kokatzen den tokian.

Page 7: Iruñeko historia
Page 8: Iruñeko historia

Barbaroak:Barbaroak Erromatarren inperioan indarrez sartu ziren eta Iruñea suntsitu egin zuten gure zibilizazioaren atzerapena nabarmena ekarriz. Baskoiak beti borrokan zebiltzan beraiekin.

Bisigodoak: Bisigodoak Iruñean kokatu ziren denbora batez. Garai hartatik hilerri baten aztarnak geratzen dira zezen plazatik hurbil eta Kondestable jauregiaren azpian.Kristautasuna finkatu zen Iruñean. Iruñeko apezpikuak Toledoko III. kontzilioan parte hartu zuen.Apezpiku godoek menperatu zuten hiria arabiarrak iritsi arte.

Page 9: Iruñeko historia

Arabiarrak: 711. urtean musulmanek Gibraltarreko itsasartea gurutzatu zuten eta ia Iberiar penintsula osoaz jabetu ziren. Rodrigo errege bisigodoak, baskoien aurkako gudan zegoela, borroka utzi eta Andaluzia aldera joan behar izan zuen arabiarrei aurre egitera.

Rodrigoren gudalosteak garaitu, arabiarrak Iruñeraino iritsi ziren. Iruindarrek AMAN izeneko zerga bat ordaindu zieten beraien burujabetzaren truke, eta honela, hiriak apezpikuen eskuetan jarraitu zuen.

Page 10: Iruñeko historia

Orreagako gatazka ez al zen garai berean gertatu?

Karlomagnok, Zaragoza konkistatzen saiatzetik itzultzen zelarik, Iruñeko harresiak suntsitu zituen, erretagoardian arazorik ez izateko, hori dena musulmanek bera Zaragozan traizionatu eta gero. Karlomagno eta bere armada Pirionioak zeharkatzen ari zirenean, baskoiek Ibañetan ustekabean harrapatu eta haien erretagoardia suntsitu zuten.

Hura Orreagako bataila ospetsua izan zen, 778koa.

Page 11: Iruñeko historia

IRUÑEKO ERRESUMA

Page 12: Iruñeko historia

Nafarroa erresuma bat zen? Noiz izendatu zuten lehenengo erregea?IX mendera arte, baskoiek ez zuten erregerik. Baina mende horren erdialdera lehenengoz bertako buruzagi bat agertzen da, Iruñeko errege bezala onartua: ENEKO ARITZA.

Page 13: Iruñeko historia

Urte haietan bikingoak ere heldu ziren Iruñera.Garai hartan Iruñean 2.000 biztanle ziren, gehienak nekazariak ziren.

Page 14: Iruñeko historia

Zer ziren burgoak?

Iruñean hiru hirialde antolatu ziren elkarrengandik independienteak, jatorri ezberdineko jendez eta harresitutako barrutiz inguratuak. Hona historikoak: Navarrería hiria, San Zernin burgoa eta San Nicolas herria.

Page 15: Iruñeko historia

Iruñeko apezpikua PEDRO DE RODAren jokaeragatik eman zen, neurri handi batean, gure hiriaren hazkundea. Horrek frankoak,

gehienbat merkatariak eta artisauak, lekutzen lagundu zituen, zergak ordaintzearen

betebeharraz askatuz.

Page 16: Iruñeko historia
Page 17: Iruñeko historia

San Zernin burgua San Saturnino esan nahi du frantzesez, eta gure arbaso merkatari frankoek jarri zioten izen hori. San Saturnino burgua bi kaleek

zeharkatzen dute: Kale Nagusia eta Jarauta Kalea. XII mendean San Zernin burgua udalerri moduan eratu zen eta horregatik alkatea auzokidea eta

komunitateko interesak defendatzen zituen. San Frantzisko plazan Erdi Aroko harresi baten aztarnak daude. Auzoetako bizilagunak nafarrak eta atzeritarrak

ziren. Gudarik odoltsuena Nabarreriaren suntsiketa izan zen, 1276ean.

Page 18: Iruñeko historia
Page 19: Iruñeko historia

Katedrala Katedrala hasieran erromaniko estiloan eraiki egin zen, baina beranduago, XIImendean gotiko estiloan berreraiki zen.

Bertan Karlos III.a Noblea eta bere emaztea Leonor lurperatuta daude, gaur egun beren eskulturak ikus daitezke.

lidk.

Page 20: Iruñeko historia

BATASUNAREN PRIBILEGIOA

Page 21: Iruñeko historia

Carlos III.k Batasunaren pribilegioa sinatu zuen

Carlos IIIa Nobleak BATASUNAREN PRIBILEGIOA sinatzea erabaki zuen burgoetako ordezkariekin batera. Horren ondorioz udaletxe bakar bat sortu zen eta hiru burgoen arteko gunean, gaur egun udaletxea dagoen tokian, eraikuntza bat egin zuten, eta Iruñeko armarria sortu zen.

Page 22: Iruñeko historia

BATASUNAREN PRIBILEGIOA firmatu zutenean, Carlos III erregea erregeago egin zen, eta udaletxe eta armarri berriak sortu ziren.

1512. urtean Gaztelakoek Iruñeko erregea kendu zuten eta erregerik gabeko hiria bihurtu zuten.

Page 23: Iruñeko historia

XVI. MENDEA

XVI. mendean Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren, Nafarroa Gaztelako koroarekin elkartu zenean, Iruñeko harresiak sendotu ziren eta Iruñeko hegoaldean gaztelu berri bat eraiki zuten.

Page 24: Iruñeko historia

XVII. mendea

XVII. Mendean gaztelua txikia geratu zen, frantsesen kontra borrokatu behar zutelako, eta horrela gotorlekua sortu zuten, izar pentagonal formakoa.

Poliki poliki harresiak beste harresi batzuekin lotzen joan ziren handiagoak egiteko. Harresiak tartekatu ziren portale batzuekin Frantziakoa eta San Nikolasekoa, adibidez.

Page 25: Iruñeko historia

Aimar eta JuneAimar eta June

Page 26: Iruñeko historia

XIX. mendean Hiria edertu egin zen, jauregi barroko dotoreak eraiki baitizren, Ezpeletarena kasu, baina garrantzitsuena Udaletxea da.

1808an, Iruñea Independentzia Gerraren eszenatoki izan zen: Gudaloste Frantzesek Ziudadela hartu nahi zuten, Espainiako gotorlekurik garrantzitsuenetako bat zelako, Frantziar soldaduak elkarri elur bolak botaka atera ziren San Martin koarteletik. Ziudadela frantzesen esku geratu zen gerra amaitu arte. Gerraren bukaera Erraldoiak dantzara ateraz ospatu zuten.

Page 27: Iruñeko historia

1824Ean, ERREGETZA GERRA ondoren, Fernando VII.ak titulu berria eman zion hiriari. ''Txit Noble'' eta ''Txit Leiala''-ri ''Txit Heroikoa'' gehituz.Baino gerra gehiago izan ziren ere: Bigarren Karlistadak, 1874an karlistek Iruñea sitiatua izan zuten.

1843ean Nafarroako Jauregia eraiki zen gaur egun Nafarroako Gobernuaren egoitza.Sarasate Pasalekua:VALENCIA PASALEKUA ere deitzen zaio, Prudencio Valencia bizi zelako XIX Mendean pasaleku hau garrantzi handia hartzen hasi zen: edifizio publikoak jaso ziren eta eserlekuz, farolaz eta zeharbide batez hornitu zen.Sarasate pasalekuan monumentu bat dago, emakume batekin. Emakume hori Nafarroa ordezkatzen duen irudi simbolikoa da. Behean beste bost estatua daude: Lana, Justizia, Bakea, Autonomia, eta Historia. Monumentua 1903an egin zen Gamazada izeneko altxamenduaren homenez.

Page 28: Iruñeko historia

XIX Mende hasieran Iruñeko biztanleria hazi zen, eta harresietatik kampo eraiki ezin zenez, harresiak botatzea debekatuta zegoenez ziudadelako bi bastioi lurreratu ziren, horrela etxe gehiago eraiki ahal ziren.

XIX. Mendea baino lehen, Iruña harresiz inguratuta zegoen. Egunsenti alderazubia altsagarriak jaitsi egiten ziren, jendea hirian sartu eta atera ahal izateko.Merkatura zetozen nekazariak eta beren salgaiak gogotik miatzen zituzten.Egurgile eta ikazkinek zamaren zati bat utzi behar izaten zutenportalalezainarentzat.

Page 29: Iruñeko historia

IRATI eta PLAZAOLA TRENAK:• IRATI trena: trenbide elektrikoa, Iruña-Zangotza lotu, mendiko zura eta bidaiariak garraiatuz. Tren- geltokia San Lorentzo elizaurrean zegoen. Geltoki bat Sarasate Pasealekuan zegoen . XX. Mendearen erdian utzi zion badaiatzeari.

• PLAZAOLA: Lurrunezko trena, Iruña-Donostia bidea lotu. Geltokia Zaragozako errepidean zegoen, Foru Plazatik hurbil.

Page 30: Iruñeko historia

Eta kaleak nolakoak ziren?

Lurrezkoak, zikinak egoten ohi ziren, auzokideek lehiotik botatzen zituztelako zaborrak. Lau kale-garbitzaile zeuden eta zaldi-gurdi pare bat. Oraingo berberak dira kale horiek. Kale berekoek lanbide berbera ohi zuten. Sanferminak urrian ospatzen ziren.JARAUTA kalean, larruketarien kale nagusia zen, larrugin gehienak bertan bizi ziren.ESTAFETA kalea, hasieran “Zurriburu” izenez ezagutzen zen. Gaur egungo izenabertan posta zentrala zegoelako datorkio.