IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era -...

24
TXERRIA ETA SISTEMA: Komunista ala kapitalista, elikagai merkeen kostua beti da oso altua > 4 DATORRENA Ni inozoa izan naiteke, baina ez nuke ergela izan nahi IÑAKI SOTO > 3 www.gaur8.info mila leiho zabalik 2020ko abuztuaren 1a | XIV. urtea • 682. zenbakia 0,50 euro IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE > 10 Aritz LOIOLA | FOKU

Transcript of IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era -...

Page 1: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

TXERRIA ETA SISTEMA: Komunistaala kapitalista, elikagai merkeenkostua beti da oso altua > 4

DATORRENA

Ni inozoa izan naiteke, baina eznuke ergela izan nahi IÑAKI SOTO > 3

www.gaur8.infomila leiho zabalik

2020ko abuztuaren 1a | XIV. urtea • 682. zenbakia0,50 euro

IRUNE COSTUMERO,HIRU URTE ALABAGABE > 10 Aritz LOIOLA | FOKU

Page 2: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

Arduraduna: Amagoia Mujika Telleria. Erredakzioa: Xabier Izaga Gonzalez.

Argitaratzailea: Astero. Lege Gordailua: SS-77/07. Helbidea: Portuetxe 23-2a. 20018

Donostia. P.K.: 1099. Tel.: 943 31 69 99 / Faxa: 943 31 69 98. e-posta: [email protected].

Publizitatea: Euskal Prensa. Tel.: 94 424 72 06.mila leiho zabalik

Kapitalista edo komunista,

elikagai merkeen kostua beti da

oso altua 04

Gurasoen Alienazio Sindromea;

tratu txarra jaso duen ama

sistemak berriz jipoitzen

duenean 10

Plastikoa, tretabrika edo lata: zein

da ura kontsumitzeko erarik

jasangarriena? 18

Juantxo Egañaren behatxulotik 23

4

18

16

SINADURAK:

03 Iñaki Soto: Ni inozoa izan

naiteke, baina ez nuke ergela

izan nahi

08 Ula Iruretagoiena Busturia:

Zer datorren

09 Mikel Zubimendi: Maskaren

kontrakoak eta «antimaskaren»

kontrakoak

16 Beñat Gaztelumendi: Bidaia

17 Mirari Martiarena Iraola:

«Txakurlogia»

20 EXPRAI

21 Oihane Larretxea de la Granja:

Opari pozoitu bat

21 Koldo Sagasti: Izaki

maskaratuak

30 Itziar Elizondo: Arretari arreta

Page 3: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 2 / 3hutsa

atze

rria

Koronabirusari aurre egiteko hartu direnneurrien aurkako zenbait jarrerak harrituegiten naute. Maskaren aurkako kanpainek,adibidez, bereziki harritzen naute. Gure la-nagatik, gai honi buruz nahikoa irakurtzeatokatzen zaigu. Honi buruz idatzi behar du-

dan bakoitzean, izerdi hotza sartzen zait. Hain gutxi da-kigu, hain zaila da gauzak zorroztasunez kontatzea,erantzukizun hori pisua dela. Datu ofizialak hain dira el-karneurgaitzak, eta komunikazio-politika publikoakhain dira okerrak eta ilunak, artikulu labur bat idazteabera infernu hutsa dela. Zuhurtzia derrigorrezkoa da,eta, hala ere, egunero idatzi behar dugu, ahal den zorroz-tasun handienarekin. Esperientzia horretatik abiatuta,hain iritzi borobilak entzutea arraroa egiten zait.

Adibidez, aste honetan ar-gitaratu den artikulu batenarabera, maskarek agian bi-rusaren karga murriztu de-zakete [shorturl.at/lIO1]. On-dorioz, kutsatuz gero, birusaez litzateke hain bortitzaizango. Nolabaiteko zentzuaduen hipotesia da, eta zora-garria litzateke egia izatea.Horrela ez bada, zer galdukodugu? Beste itxaropen-dosibat eta bolada bat muturraoxigenatuta eta fresko era-man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez dueramango. Ezta eraman nahi ez duenak ere. Orduan, zer-tara dator gai honekin kanpaina egiteko ardura hori?

Jakina oker egon gaitezkeela. Gauza bat defendatzendugunok, kontrakoa defendatzen dutenak, agian baitaguztiok ere. Nire ustez, irakurri eta entzun dudanarenarabera, maskara eraginkorra da ondo erabiltzen bada.Behar baino gehiagotan eramateak abantaila handiakditu eragiten dituen kalteen aldean. Normaltasunarenideia hausten du, birusa gure kaleetan dagoela oharta-razten digu, eta elkar babestea guztion ardura dela sei-nalatzen du. Elkartasunaren sinboloa da. Osasun langile-ek, adineko pertsona askok eta beldur direnek eskatu

digute maskara janzteko. Zientziak eta estatistikek justi-fikatutako beldurra da, ez gutizia, ezta muntaia ere.

Berriro diot, pentsa dezagun oker gaudela eta froga-tzen dela maskara ez dela koronabirusa geldiaraztekoneurri eraginkorra. Nik ez nuke pentsatuko inozoagoanaizenik. Sinesgarritasun zientifikoa ematen didaten etagaizkia egin nahi ez duten pertsonen iritzia jarraitu dut.Asmo oneko akats esperimental honetan asko galdu du-danik ez nuke usteko. Nire buruari iritzi mugiezina iza-teko baimena ez emateak lasaitzen nau. Ziur nago Neka-ne Murga sarri damutu dela Pedro Sanchezek maskaraeramateagatik koronabirusa izango zuela esan izanaz.

Oker banago, nahiago dut jende oso argia, egiarekineta zientziarekin konprometitua dagoen jende miresga-rria baino tentelagoa naizela pentsatu dudalako izatea,

eta ez haiek baino bizkorragoa naizela uste izan dudala-ko. Barregarri geratzea, planetako pertsona argienekikusten ez duten akats bat aurkitu dudala pentsatuz, pe-nagarria litzateke. Nahiago inozoa izatea, ergela baino.

«Ni ez naiz inozoa» inoiz egin den iragarkirik kaltega-rrienetako bat da. Gizartean ezer positiborik sortzen ezduen sentimendu bat laburbiltzen du. Konplexuak piz-ten ditu. Fikziozko lehiaketa bat sortzen du, nor eta gueta Nobel saridunen artean. Auzia ez da non dauden Iru-ñeko gildarik onenak edo zein den euskal entrenatzaile-rik argiena, baizik eta mundu osoko unibertsitateak etaikerketa zentroak hipotesi gisa lantzen ari diren zerbait.Jendea ez da inozoa izango, baina, harroa izan, bada. •

{ datorrena }

Ni inozoa izan naiteke, bainaez nuke ergela izan nahi

Oker banago, nahiago dut egiarekin etazientziarekin konprometitua dagoen jendemiresgarria baino tentelagoa naizelapentsatu dudalako izatea, ez haiek bainobizkorragoa naizela uste izan dudalako

Iñaki Soto

hutsa

hutsahutsa

Page 4: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

atzerria

Txerria artifizial-ki intseminatze-an ez zaio seku-la begietarabegiratu behar.Begiratzen zau-

dela pentsatzen badute, izoz-tu egiten direlako. Ia 360 gra-duko begirada daukate ;batzuetan badirudi ez daude-la zu ikusten, baina begietaraerne begiratzen badiezu, uneoro begira dituzula ikusiko du-zu.Txerria animalia ikaragarri

moldagarria da, esanahi sin-boliko eta kontraesanezkoz be-tea. Peggy eta Peppa Pig beza-lako fikziozko txerriak daudeeta badago, badagoenez, «txe-rri industriala», hazkuntza in-dustrialaren baldintzek espe-ziearen dibertsitate genetikoagutxituko zuen arraza berrieta erresistente bat eskatu zu-telako.Biblian, Koranean eta Toran

animalia nazkagarria dela esa-ten da. Judu eta musulmanen-tzat txerria elikagai debekatuada eta bere sinbolismoa sabel-

keria eta lizunkeriarekin lotu-ta dago. Aldiz, Txinako zodia-koan, zorioneko izakiak dira,normalean ondo zainduta etaelikatuta egoten direlako. Ho-rregatik uste dute txinatar fa-milia askok Txerriaren zodia-kopean jaiotako umeak osozortedunak direla, beti izangodutelako ondoan zainduko di-tuen norbait. Aristotelesenesanetan, txerriak «pertsonenantz handiena» duten anima-liak dira. Zeltek basurdea mi-resten zuten, txerria Phaea etaCerydwen ugalkortasunaren

gatik gutxietsi zituen Stalineta enparauak txerriarekin irudikatu zituen.

TXERRIA, KOLAPSOAREN ARDATZ

Segidan, baina, beste bi libu-ru bitxi eta ederren hariakhartuko ditugu, txerritegi in-dustrialen inguruko hausnar-keta hau josteko. Bata he-rr ialde komunista bateankokatzen da, bestea mundu-ko potentzia kapitalista han-dienean. Lehena, ThomasFleischman-en “CommunistPigs: An Animal History ofEast Germany’s Rise and Fall”da, eta, bigarrena, Alex Blan-chette antropologoaren “Por-kopolis: American Animality,Standardized Life, and theFactory Farm”. Elkar kontra-jartzen eta, era berean, oreka-tzen diren narratibak eskain-tzen dizkigute, sistema etatxerria, edo nahi bada, txe-rrien sistema ulertzeko hain-bat gako emanez.Idazkera finez idatzitako

eta dokumentazio lan handibatean oinarrituriko lanean,

Intseminazio artifizialbidez jaiotako eta hildakoan txerritegiindustrialean tripakatera eta moztukodizkieten txerrikumeak.GAUR8

TXERRIA ETA SISTEMAKomunista ala kapitalista, elikagaimerkeen kostua beti da oso altua

Mikel Zubimendi Berastegi

Bere moldagarritasun eta sinbolismoagatik, eskalaindustrialean jaio eta hiltzeko programatu diren arrazaeta prozesuen errentagarritasunagatik, txerria sistemapolitiko askoren oinarrian dago. Arrisku itzelak ditu, ordea,osasunerako, ekologia eta ekonomiarako, sistema berakolapsoaren ertzean bizi den piztia bilakatzerainokoak.

ANALISIA / b

ilargiaren jainkosekin lotzenzituzten, beren ospakizunetanbasurde edo txerri bat erre-tzen zuten eta haragi zati one-nak leinuko gerlari indartsue-nentzat mozten zituzten.Agian, txerriaren sinbolis-

moaren adibide ezagunenaGeorge Orwellen “Abereenetxaldea” eleberrian dago, nonabereek beren zaintzaileak ga-raitu eta gobernu sistema pro-pioa ezartzen duten. SobietarBatasuneko estalinismoareninguruko alegoria izanik, prin-tzipio komunisten ustelkeria-

Page 5: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 4 / 5

Fleischmanek txerria Alema-niako Errepublika Demokrati-koaren garapenaren eta eror-ketaren funtsezko elementuaizan zela kontatzen digu, he-rrialdeak printzipio komunis-ten araberako elikadura siste-ma industr ia l modernoasortzeko eta mantentzekoegin zituen ahaleginetan izanzuen garrantziagatik.Ekialdeko Alemaniak nola

lortu zuen, 1980ko hamarka-daren erdian, MendebaldekoAlemaniak eta Britainia Han-diak baino txerr i haragigehiago ekoiztea biztanleko.Eta aldi berean, planifikatu-tako praktika horrek sortu zi-tuen ondorio latzak pairatuzituen; esaterako, simaurrakeragindako kutsadura, ani-malien gaixotasun hilgarriaketa elikagaien eskasia.Funtsean, nekazaritza mai-

lan, komunismoak kapitalis-moaren ohiko praktika askoislatu zituen, eta txerriarenindustriak konbergentzia ho-rren adibide garbia emanzuela aipatzen du lanak. Bereanalisiak 1989an herrialdeakizan zuen kolapso politikoeta ekologikoa ulertzeko ar-gia ematen du eta ohartaraz-pena ere uzten digu: elikagaimerkeen kostu altuarena,orain eta etorkizunean.

TXERRI KOMUNISTAK

Txerri komunistak batez ereEberswalden (Basurdeen ba-soa) kokatu ziren, denborabatez txerri haragia produzi-tzeko munduko industr iahandiena izan zuen hirian.Fleischmanek kontatzen di-gunez, sozialismoaren lehenbi hamarkadetan elikagaie-tan autosufizientzia naziona-la i zan zuten helburu ,1960ko hamarkadan herrial-de inportatzaile izatetik es-portatzaile izatera pasatu

nahi izan zuten eta nekazari-tza industriala horretarakobide motzena zela pentsatuzuten. Hartara, pilaketa eta higie-

ne gabeko baldintzei eutsikozien «txerri industrial» batbehar zutenez, Ekialdeko Ale-maniako arduradunek Jugos-laviara jo zuten, bertako txe-rr i tegi industr ia letanerresistenteak ziren arrazaamerikarrak erabiltzen bai-tzituzten. Eberwaldeko instalazioen

eraikuntza 1967an hasi zen,Jugoslaviaren laguntzarekin,eta 1970eko hamarkadan bu-katu zen. Hasieran dena «on-do» joan zen, Britainia Han-dia eta Danimarka gainditubaitzituzten txerri haragiekoizle gisa. Baina 1980ko hamarkadaren hasieran ere-du horrek astinaldi latzak ja-so zituen: Ekialdeko Alema-niako txerri taldearen parteoso handi bat hil behar izanzuten bi epidemia sortu zire-

lako, eta, bestetik, herrialde-ko mugimendu ekologistarensorrera dago, nitratoen eragi-nez ur edangarriaren kutsa-tzearen aurka altxatu zena.

KAPITALISMOAREN IMITAZIOA

Fleischmanek hausnarketakondorio baten aitorpeneragonbidatzen gaitu: gizartepostkapitalista batek hartzenduen forma edonolakoa izan-da ere, kapitalismoa imita-tzen badu, hondameneradoa. Hori ere egia da nekaza-ritza industrialaren arloan.Blanchettek ikertutako en-

presa efiziente eta berritzai-leekin konbaratuz gero,Fleischmanen enpresa sozia-listek ez zeukaten prezio me-kanismo bat beren erabakiakgidatzeko. Ekialdeko Alema-niaren Estatu Planifikaziora-ko Batzordea eta NekazaritzaMinisterioa ez ziren ados jar-tzen txerr iaren industr iaerrentagarr ia zen edo ezebaztean, planifikatzaileek ezzeukaten presiorik etengabe-ko berrikuntza baten aldeapustu egiteko, beren txe-rrientzat diru berria bilatze-ko eta biltzeko. Haragi ekoizpenaren boti-

la-lepoak eta kanpoko lehia-kideek egin zuten txerri baz-karen pilatzeak EkialdekoAlemaniako txerri komunis-tak aire zabalean elikatzerabehartu zituen, dieta desore-katuarekin elikatzen zireneta ez zuten hiltzeko beharzuten pisua hartzen.Txerritegi industrialen so-

zialismoa kapitalismo bihur-

Egun munduko ekoizlehandiena den Txinan,txerriak hiltegirakobidean. GAUR8

Diseinatu dituen txerrien gorputzak bezala,haragiaren negozioa hondamen ekologiko etafinantzario baten ertzean dagoen piztia handieta hauskor bilakatu da

Ez zekiten txerriaren industria errentagarriazen ala ez, ez zeukaten presiorik etengabekoberrikuntzarako, dirua bilatu eta biltzeko

Page 6: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

atzerria

tzera kondenaturik bazego-en, galde daiteke ea kapitalis-motik harago norabait joate-rik badagoen. Blanchettek,aldiz, argi uzten du kapitalis-moaren aurrerabideak natu-raren esklabotzan sakontzeadakarrela.

ERROMANTIZISMO BUKOLIKO GABE

Blanchetten lana zoragarriada. Txerritegian bertan hasi zen lanean, hango langile ko-munitatearekin bizitzen; txe-rria jaio aurretik eta hil on-doko prozesua bertat ikbertara, eskala erraldoi bate-an, ezagutzeko parada izanzuen. Ez du eskandalua bila-tzen. Ez du horrore industria-laz eta aszetismo beganoazabusatzen baserri txiki etaindependenteen defentsarenportu segurura iristeko. Bere ustez, ez delako erro-

mantizismo bukolikorako ga-raia. Haragiaren industria ezdelako salbuespen makabrobat, kapitalismo garaikidea-ren adibide tipikoa baizik,muturreko bere errealitatebatzuek ebidenteago egitendutena. Txerritegi industrialek ez

dute txerri haragia soilik pro-duzitzen, pilulentzako osa-gaiak ere ekoizten dituzte, je-lak , edar i gaseosoak ,kosmetikoak, ordenagailuak.Gelatina egon daiteke liburubaten azalean; hildako txe-rriak daude irakurtzen ari za-ren tinta eta paperean. Bainahori bakarrik ez. Txerritegiindustrialek jasaten dugunoraina eta datorkigun etorki-zuna aurreitxuratzen dute.Kanpotik opakoa dirudien

arren, badira deigarriak suer-tatzen diren hainbat kontu.Adibidez, gerenteak eta lan-gileak beren lanpostuarenoperazio zatikatu eta konple-xuak ulertzeko nola borroka-

tzen diren. Beste industriakapitalistetan bezala, lana-ren banaketa fisiko eta men-tala gertatzen da txerritegierraldoietan. Gerenteek «txe-rr i - taldea» deitzen duten

abstrakzio batekin «lan» egi-ten dute; langileek, aldiz ,animaliekin beraiekin. Ge-renteak estatistikez, laginke-tez, bisitetan egiten dituztenikuskaritzez eta paperezko

formularioez fidatzen dira,jakintza kuantitatiboa pro-duzi tzeko. Langi leak , ez .Hauek ez beza la , gerentegehienek ez dute txerrite-gien alde «bizia» (txerriakhazten diren zatia) eta «ins-talazioa» (hiltzen diren zatia)ezagutzen.Baserritar txiki eta inde-

pendentearen «mentalitatezaharra» banakako txerriakgobernatzea zen; gaur milioi-ka aleko taldeak gobernatzendira. Baserritarrak egingo lu-keen moduan animalia parti-kular bat lagundu ordez, txe-rr i industr iaren pol i t ikadenbora tarte erregularretan

animalia ugaltzaile guztienstock genetikoa ezabatu etaordezkatzea da. Taylorismoamuturrekoa da «instalazio-an». Milaka langile pega-pegaeginda, elkarren segidan, tri-pak atera eta zatiak mozten,hiru segundoero hiltzen dentxerri batek markatzen duenerritmoan.Haragiaren industriaren

lan banaketa ez dago txerriharagi kiloko zentimo batzukirabazteko bakarrik, osasunpublikoa babestu behar iza-ten da ere. Osasun-hesi batdago enpresatik kanpora, baieta enpresa barruan ere. Fa-milia bereko kideek ezin dute

Taylorismoa muturrekoa da. Milaka langilepega-pega eginda, elkarren segidan, tripak ateraeta zatiak mozten, hiru segunduero hiltzen dentxerri batek markatzen duen erritmoan

Haragiaren industria ez da salbuespenmakabroa, kapitalismo garaikidearen adibidetipikoa baizik, muturreko bere errealitatebatzuek agerikoago egiten dutena

Ezkerrean, goian,Vietnamgo txerria;eskuinean, Indonesiakobabirusa; behean,basurdea; alegia, txerriindustrialari behinolaizan zena gogoraraztendioten hiru ahaide.GAUR8

Page 7: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 6 / 7

Etxeko txerria eta beretxerrikumeak, txerriindustriaren aurreangainbeheran dagoeneskala txikikonekazaritzaindependentearenerakusgarri. GAUR8

enpresaren alde «bizian» etahiltzeko «instalazioetan» lanegin. Beldur handia baitietegerenteek epidemiei. Izanere, txerriaren listuaren, odo-laren, gorozki edo semenarenpartikula mikroskopikoak etahaztegiko bakterioak langile-

en belarri, azazkal edo sudur-zuloetan sar daitezke, nahizeta protokoloz lantokian ber-tan dutxa hartzera behartuta dauden.Pertsona bakarra dago pro-

zesu osoa, txerri-taldea bereosotasunean, bizitzaren au-

rretik eta heriotzaren ondo-ren, ikuskatu dezakeena: zu-zendari exekutiboa.

ESPEZIEEN ARTEKO ELKARTASUNA

Hogeita hamar urteko tarteadago Fleischmanek eta Blan-chettek kontatzen dituztenhistorien artean. Blanchettekikertutako AEBetako gupidagabeko industria global etahiperteknikoaren aurrean,Alemaniako Errepublika De-mokratikoko Eberwalde hark pintoreskoa dirudi. Argi, ordea; txerritegi in-

dustrialak arrazoi askorenga-tik kondenatu daitezke, bainaez eraginkorrak ez izateaga-tik. Oso sentikorrak baitiramerkatuaren gorabeheren au-

rrean, milioika txerriren gor-putzekin egindako milakaprodukturen nahasketa kimi-koak neurtzeko gai dira, ope-razio erraldoiak kudeatzen di-tuzte. Eta ez dituzte hezurtonak zabortegira botatzen,industriatik txerri antza duenezer ere ez da ateratzen, ez ba-da ihes egiten duen odol pix-ka bat, batez ere koipea. Haragi-industria kapitalista

krisian egon daiteke, bainagaldetzekoa da ea bere lehia-kide sozialistak, hitz horiekinhitz egiterik badago, nola eu-tsiko liokeen egoerari. Horrekez du esan nahi, inondik ino-ra ere, txerri-industria kapita-lista erori ezin denik. Urrutigabe covid-19arekin oraintsu

ikusi den bezala, mundu oso-an zehar txerritegietako etahiltegietako milaka langile-ren kutsatzeek erakutsi dute-nez, edo mundu osoa gelditueta konfinatu den garaietantxerri haragi kontsumoakizan duen beherakada nabar-menak bistan utzi duenez. Orain , eta oso bereziki

orain, gaixotasun zoonotikobatek mundua astindu duenhonetan, nekazaritza indus-trialaren basakeriak animalie-kin dugun harremana birpen-tsatzea eskatzen du. Etabarneratzen hasi behar da es-pezieen arteko elkartasunaezinbestekoa dela gizarte jus-tu baten edozein bisio eta mi-siotarako.

Bereziki orain, gaixotasun zoonotiko batekmundua astindu duen honetan, nekazaritzaindustrialaren basakeriak animaliekin dugunharremana birpentsatzea eskatzen du

Txerriaren listuaren, odolaren, gorozkien edosemenaren partikula mikroskopikoak etahaztegiko bakterioak langileen belarri, azazkaledo sudurzuloetan sar daitezke

Page 8: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ ge

ltok

iak

/h

arre

man

ak

Arrarotasuna sartu dagure kaleetan. Etxekoleihoa zabalduz, denakberdin jarraitzen duelaematen du, baina badaezberdintasunik. Inoiz

baino gehiago, gertakizunen errelatonagusiarekiko zalantza, mesfidantza,susmoak eta, oro har, ezjakintasunhandiagorekin bizi ditugu egunhauek. Errealitatearen atzealde ilunbat, galderaz eta inkognitaz betea,konpainia egiten digu kalera atera-tzen garen bakoitzean. Sentsazioamankomun bat sortu da; gezurretanari zaizkigula, edo egiaren gordinta-suna ezkutatzen ari zaizkigula. Balite-ke askorentzat beti egon den zurrun-biloa izatea, baina orain horrensoinua ozenagoa da gutariko askoren-tzat, barneko marmar horri sordinakendu izan bagenio bezala. Musukoa-ren azpitik eta ingurura so egitean,beldurraren mamua blaituta ageri daertz askotan. Bitartean, txorien kan-tua indar berberarekin entzuten da kaleko zuhaitzetan. Bizi dugun testuinguru hau oso

oparoa gertatzen da fikziorako, biha-

ramuna irudikatzeko ezintasunak, al-de batetik, eta planifikazio eta kon-trol beharrak, bestetik, errealitatea-ren fugak behar dituelako inoizbaino gehiago. Orainarekiko dugunkonpromisoaren eskaria da fikzioa.Errealitatearen osagaiekin menu ez-berdin bat atontzearekin du lotura.Ariketa arras baliotsua eta beharrez-koa da, ezaguna zaigunarekiko atxi-kimendu oso handia dugulako: zail-tasunak handiak dira etorkizunaorainetik askatzeko unean. Gure ja-kintza mugatua onartu eta berau as-katuko bagenu, literatura eta zine-mari, adibidez, egiteko paregabeaesleituko genieke fikzioaren ateakirekitzeko, kultura SOS aldarrika gau-den garai honetan, kulturari lehenmailako eginkizuna onartuz. Zeinenezberdina litzatekeen gure lurraldea-ren antolamendu-estrategia kulturgi-leren bat erabaki lantaldean egongobalitz, fikzio ariketekin oraina eraiki-tzen. Ezinezkotzat jotzen ditugun es-zenatoki desiragarriekin lan egingobagenu, eraldaketarako prestatuagogeundeke. Fikzio ariketa baliotsuenartean, “Years and years” telesaila edo

gure ingurune hurbilean, “Borrado-res del futuro” proiektua.

Irudimenaren aroan sartuko ote ga-ra, planifikazio eta aurreikuspenenordezkari gisa. Hirigintzarentzat bes-te logika eremu batean sartzea supo-satuko luke, hirien aukerak proiekta-tzeko garaian. Dudarik gabe, hirienplangintza askoz dibertigarriagoa etabiziagoa litzateke, segur aski, hirieneta lurraldeen diseinua inoiz bainoerrealago bilakatuz. Arrarotasun sen-tsazioak esaten digu dagokiguna delaoraina deskonposatzea beste modubatean konposatzeko. Burmuinak ho-rretarako, informazio berria behar du,irudimena bitartekari. Zein aldaketabeharko luke gure lurraldeak, adibi-dez, landare eta basoen eskubideakonartuko balira; nolakoak lirateke hi-rietako eraikinak pertsonenak ez ezik,animalien egoitza izan beharko bali-ra; zer izango litzateke etxea, infor-mazio digitalaren gordailu-paretekineraikia izango balitz; nola antolatukogenuke espazioa, haur eta adindueninteligentzian planetaren salbazioaaurkituko bagenu... •

Ilustrazioa: ULA IRURETAGOIENA BUSTURIA

Zer datorren

Ula Iruretagoiena Busturia – @ulissima5Arkitektoa

Page 9: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 8 / 9hutsa

her

ria

Baikorrek errepikatzen duten mantra dapandemia honetatik hobeak izanda irten-go garela, gure bertsio onena aterako delasinetsita daude. «Elkartasuna da bide ba-karra», horrela diote munduko borondate

onenarekin. Baina hori al da kaleetan, sare sozialetan,komunikabideetan ikusten duguna? Ala kontrakoaagian? Polemikak, arrakalak, zalapartak eta pentsa-mendu konspiratiboak ez ote dira gailentzen ari? Pandemiak ez du soilik sare sozialen eta komunika-

bide digitalen erabileraren eztanda ekarri, bertan gara-tzen diren talken zabalkundea ere ekarri du. Pertsona-ren araberako algoritmoek funtzionatzen dutenez,ustez modu lagunkoi eta intuitiboan, gustatzen zaigu-la erakutsi dugun horrekin lotzera bideratzen gaituzte.Ez dizkigute beste bideak ixten, baina normalean ez di-tugu urratzen.Pandemia honetan izuga-

rri ugaritu dira arduradu-nak eta etsaiak markatzekoeztabaidak eta posizioak.Konfinamenduaren kontra-koak, maskaren kontrakoak,txertoen kontrakoak, birusaexistitzen ez dela diotenak,dena 5G teknologiarenerrua dela uste dutenak,edo George Sorosena, edoBill Gatesena, edo MundukoOrdena Berriarena… Gero eta ikusgarriago egin dira sa-reetan, eta baita kaleetan ere. Narratiba ezaguna da:kontrol sozialerako operazio bat dago, ilunpeko talde-ak nahita ari dira gertakariak xaxatzen irabaziak etaboterea handitzeko, gortinaren atzean esku bat dagotxotxongiloak lez gu guztiok mugiarazi nahi gaitue-na...Polemika piztuta eta puztuta dabil. Sinplifikatzeko

lizentzia hartuta, agian larregi sinplifikatuz, maskarenkontrakoak daude batetik eta “antimaskaren” kontra-koak bestetik. Baina kendu maskara eta jarri txertoa,berdin. Eta kendu txertoa eta jarri 5G teknologia, etaberdin baita ere. Iruzkinak, memeak, bideoak etengabe

dabiltza gora eta behera, norbere posizioa partekatzenbaino, besteena egurtzeko bitartekoak eskainiz.Motibazio ezberdinak dituzten pertsonak eta taldeak

arrakalarik gabeko bloke homogeneo gisa aurkeztendira. Zu zer zara, bloke honetakoa ala horretakoa? Etataldeon inguruan are gehiago polemizatzen da, aldeedo kontra egon behar da, bai ala bai. Maskaren aurka-koak insolidario eta arduragabeak dira, zientziarenkontrarioak. “Antimaskaren” kontrakoek, berriz, ez du-te errealitatea ikusi nahi; gobernuaren aginduen au-rrean otzan eta isilik geratzen direnen artaldea beste-rik ez dira. Maskaren aurkakoak indibidualista hutsak,ero irrazionalak dira. “Antimaskaren” kontrakoak, al-diz, askatasun pertsonalen kontrakoak. Eta, bien bitar-tean, burbuila algoritmikoek alde bakoitzaren posizio-ak indartzen dituzte, “etsaia” borrokatzeko armak

eman, zeregin horretan arreta galtzeke, erlatibizatzeke,grisak eta ñabardurak daudela ulertzeke.Gaur, denbora gehiago konektatuta gauden arren,

informazio gehiago dugun arren, “etsai” berriak egite-ko, gure sentimenduak, frustrazioak eta arrazoibideakmobilizatzeko aukera gehiago sortzen zaizkigu, “beste-en” aurrean “gu” indartzeko. Behartu gabe, posizio be-rriak hartzera gonbidatzen gaituzten dikotomia eta ba-lorazioak ugaldu egin dira. Zenbateraino gara askeikusten dugun eta partekatzen dugun horretan? Gure-ak ez diren kanpai hotsak entzuteko prest al gaude?Gaur arrakala horiek dira. Bihar, segur aski, beste ba-tzuk izango dira. Zoritxarrez. •

{ asteari zeharka begira }

Maskaren kontrakoak eta«antimaskaren» kontrakoak

Narratiba ezaguna da: kontrol sozialerakooperazio hutsa da, nahita ari dira irabaziaketa boterea handitzeko, gortinaren atzeanden eskuak mugitzen duen txotxongiloakgara...

hutsa

hutsahutsa

Mikel Zubimendi Berastegi

Page 10: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

herria

eta berriz Ester Ruiz Martinek,Gurasoen Alienazio Sindrome-aren kontrako Luna Platafor-mako koordinatzaileak. Gura-soen Alienazio Sindromearenatzaparrak bere azalean sufri-tu zituen duela urte batzuk.Orain, bere alaba adinez nagu-sia denean eta haren zaintzaarriskuan ez duela, egoera latzhorretan dauden emakumeeibabesa eta bultzada ematekolan nekaezina egiten du. Baina, zer da Gurasoen Alie-

nazio Sindromea? AEBetatikdator eta Richard Garner psi-kiatrak asmatu zuen 1985ean.Banaketa eta dibortzioetan se-me-alaben zaintzari lotutakogatazketan aplikatzen da, na-gusiki, tratu txarren eta abu-suen salaketak tartean direne-an. Oinarrian, honakoa esatendu: haur batek gurasoetakobatekin egoteari uko egitenbadio, beste gurasoak manipu-

latu egin duelako da. Kasuengehiengo zabalean ama jotzenda manipulatzailetzat. Prismahorren arabera, amak hain go-gor manipulatzen du haurra,txikia tratu txarrak edota abu-suak “asmatzera” iristen dela.Gurasoen Alienazio Sindrome-aren begietara, ugariak dira ama gezurtiak eta irudimenbiziko haurrak dibortzio pro-zesu gatazkatsuetan.

KONTRAERASO BAT

«Estatu espainolean GeneroIndarkeriaren Aurkako LegeIntegrala indarrean sartu ze-nean, aurretik AEBetatik zeto-rren mugimendu batek inda-rra hartu zuen. Kontraerasobat bezala ulertu behar da etaemakumeen eskubideen alde-ko borroka oztopatzea da hel-burua. Botere ekonomiko han-dia duten elkarte matxistekbultzatzen dute GurasoenAlienazio Sindromea, berenideologia eta pentsaera zabal-tzeko. Oinarrian dagoen ideiada emakumeek indarkeria ma-txista salaketa faltsuak jartzendituztela eta zaintza parteka-tua dela aukerarik onena. Gu-rasoen Alienazio Sindromea-ren arabera, emakumeekseme-alabak manipulatzen di-tuzte aitaren kontra hitz egite-ko eta aitarekin joateari ukoegiteko. Kontramugimendubat da eta helburu garbia dau-ka: Genero Indarkeriaren Aur-kako Lege Integralak ez dezalaegin behar duen bidea egin,edo ez behintzat espero denabiadan eta emaitzekin. Ho-rren ondorio dira gertatzen di-ren egoera hauek guztiak»,azaldu du Ester Ruizek. Banandutako aiten elkarte

jakinek ekarri zuten AEBetatikEstatu espainolera. «Ordurakomunduko elkarte zientifiko

Dibortzio etab a n a k e t e n%20 ingurugatazkatsuakizaten diraeta epaitegie-

tara iristen dira. Kasu horie-tan, bostetik batean seme-ala-bak izaten dira tartean. Etahaustura horien artean, badiratratu txarren edota abusuensalaketak eta baita epai irmo-ak ere. Batzuetan emakumeen

Amagoia Mujika Telleria

GURASOEN ALIENAZIO SINDROMEATratu txarra jaso duen ama sistemak berriz jipoitzen duenean

Gurasoen Alienazio Sindromea, AEBetatik ekarri zutenelkarte matxistek Genero Indarkeriaren Aurkako LegeIntegralaren parean, horri indarra kentzeko. Ez daukaoinarri zientifikorik eta Osasunaren Mundu Erakundeakberak arbuiatu egiten du, baina banaketa eta dibortzioprozesuetan erabili egiten da –beste izen batzuekin–, etahelburu garbia du: amaren eta seme-alaben hitzariindarra kentzea normalean tratu txarrak leporatzenzaizkion aitaren mesedetan. Egoera latzak sortzen ditu.

JENDARTEA / b

kontrako tratu txarrak etaabusuak dira eta beste batzue-tan baita seme-alaben kontra-koak ere. Familia-bitartekaritza ezin

da existitu indarkeria matxis-taren kasuan, hala jasotzen duGenero Indarkeriaren AurkakoLege Integralak. Izan ere, tratutxar emaile den gizonezkoakhaurraren zaintza bere gainhar dezake? Galdera hori jar-tzen du mahai gainean behin

Tratu txarren salaketakegon diren kasu askotanaplikatzen da Gurasoen

Alienazio Sindromea.Ondorioz, haurraren zaintza

kentzen zaio amarigehienetan. GAUR8

Page 11: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 10 / 11

guztiek baztertuta zuten Gura-soen Alienazio Sindromearenexistentzia bera. Ez dago mun-duan elkarte zientifiko edopsikologiko bakar bat ere sin-drome hori existitzen delaonartzen duenik, ez daukainongo zilegitasunik eta Osa-sunaren Mundu Erakundeakberak baztertu egiten du».

BESTE IZEN BATZUEKIN MOZORROTUA

Oinarri zientifikorik gabekosindromea da beraz. Ez daexistitzen, ez dago era horreta-ko sindromerik, baina horrenarrastoa eta zama oso nabar-mena da tratu txarrak salatudiren dibortzio eta zaintzaprozesuetan. Ruizek garbidauka: «Epaitegietako taldepsikosozialen bitartez joan dasartzen sistema judizialetan,familiako elkarguneen bitar-tez. Hor egiten dira bisitentrukeak. Zerbitzu sozialen bi-tartez sartzen joan da haurtza-roko departamentuetan. Hau-rraren zaintzarekin lotutakoerakunde guztietan dago. Ezzaio Gurasoen Alienazio Sin-drome esaten, mozorrotu egi-ten da: instrumentalizazioa,amaren manipulazioa, kezkamorbidoa, leialtasun-gatazka...era askotako izenak jartzendizkiote». Izenak izen, denakdute helburu bera: amaren etahaurraren hitza kolokan jar-tzea eta haien arteko loturaahalik gehien etetea.

«Egoera orokortua da, araunagusia. Salbuespena besteada, egoera hau ematen ez de-na. Badira kasu oso larriak, ai-ta tratu txarrengatik kondena-tuta egon eta elkarguneetanematen dira bisitak. Txostenekaita maitagarri bati buruz hitzegiten dute. Aitak seme-alabakere jotzen zituen eta seko bel-durtuta daude. Bisita gunerairitsi eta gainean pixa egitendute beldurraren beldurrez.Eta txostenek ez dute jasotzenbenetan gertatzen ari dena».

Oinarri zientifikorik ez, bai-na zutabe matxista eta pa-triarkal garbiak dauzka asma-zio horrek. «Helburua daaitaren figura ez dadila desa-gertu seme-alaben bizitzatik.Pater familias delakoaren figu-ra babesten duen baliabideada. Erreferentzia figura hori ezdadin desagertu. Esaten dene-an sistema judiziala patriarka-tuaren gainean eraikia dagoe-la, horrelako egoerei buruz arigara. Opus Deikoak diren etaideologia oso kontserbatzaileaduten epaileei buruz ari gara.Haien begietara tratu txarraksalatzen dituen emakumea de-abrua da, manipulatzailea etagezurtia», jarraitu du Ruizek.

Bistan denez, haurtzaroareninguruan lan egiten dutenprofesional askoren konplizi-tatea behar du errealitate ho-rrek. «Bai, eta konplizitate horiexistitzen da. Une batean

Gurasoen Alienazio Sindromearen kontrako plataformek begietan hartuta dituzte familia elkarguneak. Andoni CANELLADA | FOKU

Oinarri zientifikorik gabeko sindromea da. Ezda existitzen, baina horren arrastoa eta zamaoso nabarmenak dira tratu txarrak salatu direndibortzio eta zaintza prozesuetan

Gurasoen Alienazio Sindromearen arabera, haurbatek gurasoetako batekin egoteari uko egitenbadio, beste gurasoak manipulatu egin duelakoda. Ama jo ohi da manipulatzailetzat

haurtzarora bideratutako zer-bitzu sozialak azpikontratatuegiten dira eta irabazi asmorikgabeko elkarteen eskuetara jo-aten dira. Elkarte horien iaguztiak ideologia katoliko etakontserbadoretik oso gertudaude. Dibortzioa onartu egi-ten dute, baina familiaren egi-turaren alde egiten dute zo-rrotz. Familia mantendu beharda denaren gainetik. Banan-duak egon arren eta banan-duak bizi arren, aita eta amafamiliaren parte dira eta aitadefendatu eta errespetatu be-har da denaren gainetik. Aitakakats bat egin zuen, denok egi-ten ditugu akatsak, eta barka-tu egin behar dira. Barkame-naren zentzua oso bizirikdago. Aita guztiek errieta egi-ten dute eta aita guztiek jo-tzen dute. Hori normala da.Ama da nahastuta dagoena etalaguntza behar duena. Amare-

kin egin behar da terapia etaamarekin lan egin behar da.Hori da oinarrian dagoena»,azaldu du Luna plataformakoordezkariak.

Behin honetara iritsita, gar-bi utzi nahi izan du ez dela ai-ta guztiez hitz egiten ari .«Inork ez du fokua jartzen be-re egitekoa benetan ardurazbetetzen duen aitaren gaine-an. Tratu txarrengatik konde-natuak dauden aitei buruz arigara, seme-alabekin ardurarikgabe jokatzen duten aitei bu-ruz. Badira seme-alabez inoizkezkatu ez diren aitak eta di-bortzioa iristean hasten dirahaiekin kezkatzen. Kasu asko-tan ez dakite zein neurritakokamiseta behar duten, zeinden bere irakaslea eta bat-ba-tean aitatasun sentimenduapizten zaie. Ez dira inoiz aitaizan, baina dibortzioaren or-dua iristean aita maitagarri gi-

Page 12: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

herria

sa agertzen dira epaitegietan,elkarguneetan eta eta zerbitzusozialetan. Aitatasuna beti ar-duraz bete duen gizonarenganez gara fokua jartzen ari. Ho-rrek, noski, edozein ama onekdituen betebehar eta eskubideberak izan behar ditu».

Eta berriz jarri du galderamahai gainean Ester Ruizek:«Amari eta seme-alabei erasoegin dien aita ez ote da ari se-me-alaben zaintza erabiltzenamari tratu txarra ematen ja-rraitzeko? Eta baita seme-ala-bei ere. Asko dira gaizki zain-duta etortzen direnak, zorrizjosita, gaizki artatuta. Horieta-ko asko bikote berriaren es-kuetan edo aiton-amonen es-kuetan geratzen dira sarri.Aitak ez ditu zaintzen».

MEHATXU BIDEZKO TERAPIA

Gurasoen Alienazio Sindromeedo izen desberdinekin oinarribera duten tresnak erabiltzendirenean, amaren eta seme-alaben hitzak indarra galtzendu. «Hori aplikatzen den une-tik, emakumeak edota seme-alabek esaten duten edozergauza prisma horretatik ikus-ten da. Hortik aurrera, emaku-mearen edo seme-alaben hi-tzak ez du ezertarako balio.Gezurteroak dira, irudimen-tsuak eta gezurra esaten duteaitari kalte egiteko. Aita gaita-sun handikoa da eta dohainezbetea. Aldiz, amak ez daukainongo gaitasunik eta seme-alabek, ama kontentatu nahidutenez, gezurra esaten dute».

Ustezko sindromearen kon-tra hartu ohi diren neurriaklatzak dira. Haurrari sekulakopresioa egiten diote bere kon-taketan amore eman dezan, ezdezan aita baztertu. Normale-an, zaintza sistema aldatzenda. Erakunde publikoa ardura-tzen da haurraren tutoretzazeta arbuiatzen duen gurasoa-

rekin bidaltzen du, aitarekin.Amari, berriz, zaintzapeko bi-sita ordu batzuk baino ez diz-kiote ematen. Gurasoen Alie-nazio Sindromea aplikatzenden unetik, amari indarrezhaurra kentzea ohikoa da.

«Mehatxu bidezko terapiaerabiltzen dute. Helburua dahaurrak amore ematea eta ezesatea amarekin bueltatunahi duela. Bizitzarik gabekogizaki bihurtu nahi dute, ke-xatzen ez dena eta egoera bar-neratzen eta onartzen duena.Amarekiko aldentzea bilatzenda, berdin izatea ama ikusiedo ez ikusi. Une hori iristendenean, haurra ‘desprograma-tu’ dutenean, helburua lortudute», azaldu du Ruizek.

Luna Plataformatik urteakdaramatzate Gurasoen Aliena-zio Sindromearen kontrakoborrokan. «Hau ez da berria.Gobernuak, alderdiek, justiziadepartamentuek... denek da-kite hau gertatzen dela. Ho-rren kontra egitea oso zailada. Sekulako lana egiten arigara errealitate hau ezagutze-ra emateko. Komunikabideen

aldetik ere harrera epela da,ez da samurra gure diskurtsoazabaltzea. Oso konplikatua dagertatzen ari zaiguna azaltzea.Urte askotako lana egin dugueta egia da sare sozialek askolagundu digutela. Munduraireki ahal izateko atea izan di-ra», gaineratu du.

Izan ere, salatzen dutenarenarabera, haurraren ongizateazaindu behar duten erakunde-ek haurrarentzat babesgabeta-sun erabatekoa sortzen dute.«Erakundeak konplize dira.Nola da posible hau gertatzea2020. urtean? Ez da sinesga-rria. Oso zaila da jendeari ego-

Kasu askotan, seme-alabenzaintza amari tratu txarra

ematen jarraitzeko bide batbihurtzen da.

GAUR8

era honen berri ematea etajendeak ulertzea».

Oso zaila da egoera ulertzeaeta horren jabe egitea emaku-meok estigmatizatuta daude-lako jendartearen begietara.«Lehenik tratu txarrak jasandituzula eta umiliatua izan za-rela barneratu behar duzu. Za-paldua izan zarela eta horrega-tik dibortziatu zarela. Hori dalehen estigma. Eta, gero, gai-nera, haurraren zaintza kendudizutela kontatu. ‘Inori ez dio-te kentzen haur bat, zerbaitoso gaizki egingo zuen amahorrek epaile batek haurrarenzaintza kentzeko’. Pentsa no-raino sentitzen zaren umilia-tua. Oso zaila da inori azaltzeahori gertatu zaizula sistemajustu aldarrikatzen duenarenkontra ari delako lanean. Ez daegia haurra babesten ari de-nik. Haurra tratu txar emailea-rekin bidaltzen da eta ama el-kargune batean ikus dezake biorduz eta hezitzaile batekin.Eta ez esan haurrari maite du-zula eta ez erantzun ea zure-kin noiz bueltatuko den galde-tzen dizunean, bestela deiamoztuko dizute. Hau gertatuegiten da», salatu du Ruizek.

Luna Plataformako ordezka-riak garbi dauka nork jipoituzuen bere kasuan. «Erakunde-en indarkeria da. Erakundeakdira emakumeen kontrako in-darkeria egiten dutenak. Nirealabaren aitak sistema erabilizuen, sistemak eskura jartzendizkion baliabideak. Baina tra-tu txarra ematen diguna, he-riotzaz zauritzen gaituena, sis-tema da. Alaba indarrez kenduzidana sistema judiziala izanzen. Ez gintuen inoiz babestu,ez ni ezta alaba ere».

Orduan, non aurkitu dezakeargi poxi bat tratu txarrak su-fritzen dituen amak? «Bide lu-zea dugu egiteko», bukatu duEster Ruizek.

«Oso estigmatizatuta gaude. Haurraren zaintzakendu dizutela kontatu eta jendeak pentsatzendu: ‘inori ez diote kentzen haur bat, zerbait osogaizki egingo zuen ama horrek’»

«Inork ez du fokua jartzen bere egitekoa ardurazbetetzen duen aitaren gainean. Tratutxarrengatik kondenatuak dauden aitei buruzari gara, ardurarik gabe jokatzen dutenei buruz»

Page 13: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 12 / 13

Abuztuaren 4an beteko dira hiru urte.«Nire bizitzan pasatu zaidan gauzariktxarrena da. Bere azalean sufritu ezduenak ezin du jakin zer den bortxazzure alaba besoetatik kentzea. Nireparte bat galtzearen parekoa izan zen.Indarkeria bortitza erabili zuten.Trikimailuak erabiliz eta azalpenikeman gabe deitu ninduten etaPoliziaren laguntzarekin eta sekulakoindarkeria erabiliz kendu zidaten bosturteko alaba Bizkaiko Foru AldundikoUmeen Zerbitzukoek». 2017koabuztuaren 4a zen. Geroztik, «hildabizirik» dagoela sentitzen du IruneCostumerok. Borroka latza egiten ari da alaba

berriz bere ondora ekartzeko. Borrokalatza bezain luzea, hiru urte ez direlakoalferrik joan. Haurrak orain zortzi urtedauzka. Bizkaiko Aldundiak daukabehin-behineko zaintza eta aitak,behin-behineko egonaldia. Amakorduka ikusten du eta duela gutxiraarte beste norbaiten zaintzapean,«ezin nuen ezta komunera joanalabarekin bakarrik». Hiru urteotanamak eta alabak ez dute pasatu gaubakar bat elkarrekin, ez astebururik ezoporrik. Costumeroren borrokak eman du

fruiturik. Bizkaiko Aldundiko UmeenZerbitzuko lau langile inputatutadaude prebarikazioa, tratu txarrak etalesio psikikoak leporatuta. GizarteEkintzako diputatua, Sergio Murillo, dainputatuetako bat. Inputazio autoakjasotzen duenez, Costumerori alababesoetatik kendu zion foru aginduakez ditu bete «proportzionaltasunirizpideak», «indarkeriaz» aritu dira,Aldundiaren txostena «ez datorerrealitatearekin bat» etahaurrarengan «ondorio larriak» sorditzake egoera horrek guztiak. Eraberean, autoak zehazten du GurasoenAlienazio Sindromea erabili dela etaemakumeen eta haurren kontrako

eskubideen kontrako eraso garbia delahori. Arazoa da prozesu penalaren parean

prozesu administratiboa dagoelamartxan. Tramite administratiboaaskoz luzeagoa da, asko luzatu daitekegainera, administrazioak berak luzatudezakeelako. Judiziala azkarrago joatenda. Costumeroren kasuan, tramitejudiziala geratuta dago. Zerbitzusozialen esku hartzea egon zenez,tramite judiziala geratu egin zen,administratiboa ebatzi zain. Baina

epaiketa datarik ez dagoenez, prozesuadministratiboa ez da ebazten.Ondorioz, hiru urte daramatzaepaiketa penal baten zain. «Epaiketaninputatuak daudenek txostenak egitenjarraitzen dute Bizkaiko AldundikoUmeen Zerbitzuan, pentsa. Nireepaiketan inputatuak dauden horieknire bisiten eta zaintzarako baldintzeninguruko erabakiak hartzen jarraitzendute. Nola izan daiteke hori?», salatudu haserre Costumerok. Costumeroren eta bere alabaren

bizitzak ertz oso mingarriak dauzka.Egoera gogorrak sufritzea egokitu zaie.«Alabak 17 hilabete zituenean aitakbahitu egin zuen eta hiru hilabeteegon nintzen haurra ikusi gabe, bizirikedo hilda zegoen jakin gabe. Ondorenepaiketa bat egon zen eta epaileakzaintza partekatua ematea erabakizuen, astebete guraso bakoitzarekin.Haurra guraso batetik besterapasatzeko tokia topagune bat izateaere erabaki zuen eta aste tarteanbisitak zehaztu zituen. Haurrak bi urtebete baino lehen zaintza partekatuaerabaki zuen, beraz, epaile batek». Aurretik Irune Costumerok bere

bikotekidea zenaren kontrako tratutxarren salaketa jarria zuen. «Frogakbanituen, baina lekukorik ez. Etxeanbiok bakarrik geundela gertatu zen etaepaileak ebatzi zuen ezin zela frogatu». Haurra oso txikia zenetik hasi zen

esaten ez zuela aitarekin joan nahi.«Haurra oso hiztuna izan da betidaniketa oso txikitatik hasi zen gauzakkontatzen. Aitak ematen zion tratua ezzela ona esaten zuen eta sekulakoamesgaiztoak izaten zituen gauetan.Astea aitarekin pasatzetik etortzenzenean, bizpahiru egun behar izatenzituen lasaitzeko. Gaizki lo egitenzuen, botaka egiten zuen... eta pixkabat lasaitzen eta baretzen hastenzenerako, astea pasatu eta berriz joanbehar zuen aitarekin. Haurrari askokostatu zitzaion egoerara egokitzea.Nik uste dut zaintza partekatua egokiadela bi gurasoen artean gutxienekoulermen maila bat dagoenean. Bainaez dagoenean harremanik...». Testuinguru horretan eman zen

zaintza partekatua haurrak bi urtezituenetik bost urte zituenera arte.«Tarte horretan haurra hirutan etorrizen elkargunera ubeldurekin.Topagunearen barruan, hangolangileen aurrean, haurrak esan zuenaitak jo egin zuela. Oso triste zegoeneta behin eta berriz aipatzen zuenaitarekin gertatutakoa. Erietxera joannintzen. Egoera azaldu nuen eta tratutxarren protokoloa martxan jarrizuten. Forentseak guardiako epaileariabisua eman zion, baina epaileak

«Makineria guztia nire kontra jarri dela sentitzendut. Fokua niregan jarri dute»

ALABAREN ZAINTZA LORTZEKO BORROKAN

IRUNE COSTUMERO

Aritz LOIOLA | FOKU

Page 14: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

herria

jartzen badio, hezitzaileak txosteneanjasotzen du amak amore ematen duelahaurraren xantaia emozionalarenaurrean. Hori ez da hezkuntza ona.Beraz, ondorioztatzen du ama ezdagoela prestatuta haurrari beharduen hezkuntza emateko». Duela aste batzuk Irune

Costumeroren alabak lagun batzueiaipatu die, jolasean zebiltzan bitartean,aitak eta aitona-amonek jokabidedesegokiak dituztela berekin. AitakAldundira deitu eta gertatutakoakontatu zuen. «Aldundikoarduradunek foru agindu bat ateradute esanez ez didatela bisita gehiagoemango, ez delako onuragarriaalabarentzat nirekin egotea».Gurasoen Alienazio Sindromearen

itzalpean, horrela gertatzen diragauzak; amak edota umeakesandakoak ez dauka inolako baliorik.«Sentitzen dut nik bizitzen nuenegoera bati izena jarri nionean –etanahiago dut ez erabili hitz batzuk–,makineria guztia nire eta nirehaurraren kontra jarri zela. Fokuaamarengan eta haurrarengan jartzendute eta horrek gertatzen ari denaerabat desitxuratzen du». Berez haurraren ongizatea eta

babesgabetasuna ziurtatzeko sortuakomen diren tresnak kontrako eraginadute kasuotan. «Kontraesan handia da.Amak babesten duen haurrak garbiesaten du ez duela aitarekin egon nahi,eta zer egiten dute? Bada, aitari zaintzaeman eta aitarekin bidali. Haurrarenhitzari balioa kentzen diote eta zigortuegiten dute». Alabarekin bisita egin ondoren hitz

egin du GAUR8rekin. «Haurra etsitutaikusten dut eta izugarria da zortziurteko haur bat horrela ikustea. Bainanik itxaropena daukat, froga garbiakditut eta alaba nirekin ekartzea lortukodudala espero dut. Ez daukat horisinestea beste erremediorik. Denboraasko daukagu berreskuratzeko etazauriak sendatu behar ditugu. Denakendu didate, jota nago, baina, halaere, egunero indarra atera behar dutborrokan jarraitzeko. Nola demontre errendituko naiz?».

erabaki zuen ez zela hain larria izaneta aitarekin bueltatzeko arazorik ezzegoela». Egoera horiek behin etaberriz errepikatu dira eta hirutanaktibatu dute erietxean tratu txarrenprotokoloa kasu honetan.

FOKUA, EMAKUMEENGAN ETA HAURRARENGAN

Haurraren aita epaitua izan zen tratutxarren susmopean. «Harrigarria daepaileek izan duten jarrera. Eta guztiakemakumeak izan dira. Berehala fokuaniregan eta haurrarengan jarri dute.‘Haurra gezurtia al da?’, ‘haurrairudimentsua al da?’ eta era horretakogalderak egin zizkioten epaiketahorietan aitari. Osakidetzakzabaldutako txostenak aitak tratutxarrak ematearen beldurra azaleratuarren, epaitegietan susmo horri bueltaeman eta niregan eta haurrarenganjartzen zuten fokua. Gu ginengezurtiak eta asmatzaileak».«Haurraren pediatrak, jaioz geroztik

artatu duenak, txosten garbia eginzuen haur hori tratu txarrak jasatenari zen susmoak azalduz. Osakidetzanere primeran artatu gaituzte eta ezdute zalantzarik izan. Haurrarenkontaketa garbia izan da beti. Bainaepaitegietan beste norabide bat hartuizan dute salaketek». Egoera gero eta gogorrago jarri,

haurrak orduan eta ozenago esatenzuen ez zuela aitarekin joan nahi.«Elkargunera eramaten nuenean,aitarekin astea pasatzeko, haurrak berebeharrak gainean egiten zituen etagarbi adierazten zuen ez zuelaaitarekin joan nahi. Elkargunekolangileen mezua honakoa zen:‘Haurrak lasai joan behar du aitarekin.Zuk ikusi zer egiten duzun’. Orduakeman izan ditut umea lasaitu nahian,baina alferrik. Maiz anbulantzia batideitzeko zorian egon izan naiz,sekulako antsietate krisiak izatenzituelako. Azkenean, haurra hartu etaetxera bueltatzen nintzen, ezinnuelako egoera hartan utzi». Egoerahori gertatzen zen aldiro, aitaksalaketa bat jartzen zuen. «Bizkaiko Audientzia Probintzialak

auto irmo bat egin zuen esanez nik,

amak, zaintzaren akordioa betetzennuela, haurra elkargunera eramatennuelako. Amak bere egitekoa betetzenzuela. Autoak dio haurra zela egoerahorretan jartzen zena eta ikertu eginbehar zela zergatik». Baina auto irmo hori kaleratu baino

lehen indarrez kendu zioten alabaBizkaiko Aldundiko UmeenZerbitzutik. Ordurako GurasoenAlienazio Sindromearen itzala jarriazuen sorbalda gainean eta amaren etahaurraren jokaera guztiak iragazkihorretatik ikusten zituen Aldundiak:ama gezurtia da, haurra irudimentsuaeta amak manipulatu egiten du. Amakburuan sartzen dizkion gezurrakesaten ditu haurrak aitaren kontra.Berez Gurasoen Alienazio Sindromea

ez da existitzen, inongo erakundezientifikok ez du zilegi jotzen eta berehorretan ezin da erabili. Baina besteizen batzuekin mozorrotzen dute.«Euskal Herrian Balora da haurrenbabesgabetasuna neurtzeko erabiltzenden tresna. Balora horren baitanjasotzen da ‘gatazkan dauden guraso-figuren instrumentalizatzea’. Hau da,Gurasoen Alienazio Sindromeaizendatzeko beste modu bat. Horiaplikatzen dutenean gertatzen dahaurra bortxaz kentzea. Existitzen ezden sindrome bat erabiltzen dute. Nirihori leporatu zidaten, foru agindubaten bitartez. Nik horri kontra eginnion eta prozesu bat dago zabalik bidezibilean. Horrez gain, bide penaleanere salatu dut egoera». Prozesu administratiboa eta prozesu

penala noiz ebatziko zain, Costumerokhiru urte daramatza alabaren zaintzaizan gabe. «Dena behin-behinekoa da.Baina, bitartean hiru urte joan dira etanire alaba ez dago nirekin».

AMAK EGITEN DUEN GUZTIA, EPAITUA

Bitartean Bizkaiko AudientziaProbintzialak hiru auto irmo emanditu Costumeroren alde eta Aldundikoarduradunen kontra, 2017an, 2018aneta 2019an. Baina, lehen aipatu bezala,prozesu administratiboa konponduarte, prozesu penala geratuta dago. «Oso susmagarria da hiru urtez

epaiketaren zain egotea. Premiazkoneurriak ere eskatu nituen 2019kourrian. Edozein abokatuk esango dizunormalean hilabete batean ebaztendirela eskaerok. Nire kasuan oraindikez dut erantzunik. Normalena litzatekeepaiketaren zain gauden artean haurranirekin egotea. Forentseak txostengarbia egin du haurrari egin zaionkalte psikiko, psikologiko etafisikoaren inguruan. Forentseak garbiesan du umea txarto dagoela. Baina,hala ere, astean bitan bakarrik ikustendut eta duela gutxira arte, erabatzaindutako bisitak izaten ziren». Gurasoen Alienazio Sindromeaaplikatzen den kasuetan –dena delakoizenarekin–, oso norabide interesatuaizaten du amarengan eta haurrarenganjartzen den fokuak. Amak egiten duenedozer gauza epaitua izaten da.«Adibidez, pentsa haurrak gaztadaukala meriendatzeko, baino amariesaten dio ez duela gazta nahi. Amakogitartekoa aldatu eta txokolatea

«Harrigarria da

epaileek izan duten

jarrera. Eta guztiak

emakumeak izan

dira. Berehala fokua

niregan eta

haurrarengan jarri

dute. ‘Haurra

gezurtia al da?’,

‘haurra

irudimentsua al

da?’ eta era

horretako galderak

egin zizkioten aitari

epaiketan»

Page 15: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak
Page 16: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

hutsa

3 BEG

IRADA:

arki

tekt

ura

/ g

elto

kiak

/ h

arre

man

ak

Hemezortzi tona bron-tze eta altzairu. Be-rrogeita bost bidaiahelikoptero laranjabatean, ha izeareneta grabitatearen

konpasean dantzan dabilen kablebatetik zintzilik.

Pasealeku Berritik abiatu eta San-ta Klarara. Sei ordu. Haizagailu ba-ten gisan dantzan ari diren helizeekharrotutako itsasoaren gainean do-zenaka pieza dilindan. Milioika eu-roko instalazio bat airean, kolokan,bertigoak jota. Lehendik hustutakouharteko itsasargia artez betekoomen duen instalazioa, telebista etaegunkarietan xehe-xehe erakutsia.Artearen eta ikuskizunaren artekooreka hauskorra, kable ahul batengisan, dilindan. Joan zen asteanizan zen.

Eta geroztik amesgaiztoek aztora-tzen naute gauero. Nire burua ikus-

ten dut, kable batetik zintzilik, ba-dia bat dirudien ur gazizko eremubaten gainean hegan. Eztarria estu-tzen didan korapilo bat sumatzendut, arnasa itotako nire birika izu-tuak, sabel erotua, hankak kulun-kan. Eta azpian, ezer ez.

Norbaitek urrun naramala irudi-tzen zait. Mundua hor nonbait da-goela iruditzen zait, “hemen” baino“haraxeago”, alegia, nire oinetatikmetro batzuetara. Eta urtaroak al-datu egiten direla, arrainek jauziegiten dutela, natura hiltzen eta bi-z iberr itzen ar i dela , bere z iklo,usain, kolore eta zapore guztiekin.Eta zentzumenak leihoak bezala za-baltzen ditudala, mundua jaso nahidudala nire baitan, sentitu, ukitu,usaindu, edozer. Baina ez naizelairisten, ez zaidala iristen; munduanigandik edo ni munduarengandik,bata bestearengandik aldendu gare-la azken hilabeteotan.

A m e s g a i z t o a r e namaraunean korapila-tuta garrasi egiten dutgauero. Gora begira ja-rri eta helikoptero la-ranjari orroka, desafio-ka hasten natzaio geldidadin, lurrera itzul na-zan. Metalezko hegaz-tiak ez dit jaramonikegiten, ordea. Ez dakitgidaririk ba ote daukanere. Eta kablea gorputzataletara barreiatzenzait; eskuetara, hanke-tara, ahots kordetara.Txotxongilo bilakatu-rik ametsetik ametserajauzika hasten naiz ,musukoa jantzita. Te-r raza batean eser i tairudikatzen dut nireburua, ingurukoenga-tik gaizki-esaka, egun-karietan buruz ikasita-

ko datuak mahaikideei botatzen.Ingurura zer suma jarri eta niremoduko ehunka txotxongilo naba-ritzen ditut, nire hitzak, nire kei-nuak eta nire ikarak errepikatzen.

Kableak askatzen ahalegintzennaiz. Estuegiak dira korapiloak,ordea. Denboraren joanak gogor-tu egin ditu sokak. Udaberri aurre-ko garaiei begira jarri naiz. Nolaheldu naiz ni honaino. Norbaiteklotu ote ninduen edo ni izan otenintzen eskaini zizkidaten kableakonartu zituena?

Gutxienekoa da hori jada. Orainhelikoptero laranja bat daukat gai-nean, mundua nire zentzumeneta-tik kanpo, gero eta urrunago dago-en kostalde bat nire atzean eta behelainotan ezkutatutako uharte batparean. Eta hemezortzi tona bron-tze eta altzairu, lehenago itsasargibat zegoen lekuan. •

Helikopteroz eraman dituzte Cristina Iglesiasen lana osatzeko piezak Donostiako Santa Klara uhartera. Jon URBE | FOKU

Bidaia

Beñat GaztelumendiBertsolaria

Page 17: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 16 / 17hutsa

her

rita

rrak

Gure etxean sei txakur daude gaur-gaur-koz: Xaru, Lagun, Ilun, Eguzki, Hara etaBeltxa. Gehiago ere eduki izan ditugu. Ezdut gogoratzen gure etxean inoiz egonote garen txakurrik gabe. Egia da base-rrian bizitzeak eta lekua izateak ahalbide-

tzen duela hainbeste txakur izatea. Joan den hilabetean gertatutakoari buruz hitz eginnahi dizuet. Beltxa, gure txakurretako bat, falta zelasumatu genuen. Lehen pentsamendua, hil egin zelabere ohiko mendi bueltaren batean. Zergatik? Zaharradelako, ez nuke esango jakiten zenbat urte dituen. Za-harra zegoelako oparitu ziguten, bere jaiotetxean ezzutelako bere beharrik eta gurean dagoeneko badara-matza 15 urte. Beltxa arratoi txakurra da; gurera iritsi zenean etxeinguruko katu guztiak uxatu zituen, sagu eta arratoiehizan hasi zen, eta, nola ez, etxea zaintzen. Beste txa-kurrekin tratu ona izan du beti; nahiz eta txakur han-diagoak izan, lotsagabeaizan da, eta horrek ekarridio borroka bat edo beste.Gaur egun esan daiteke Bel-txak baduela estatus bat,etxeko txakur zaharrenadelako eta aurretik besteinork lortu ez zuena lortuzuelako. Etxeko sukaldeanlo egitea. Eta hori baserribatean ez du edozein txa-kurrek lortzen. Desagertu zen egunetikpare bat egun pasata, hirulagun azaldu ziren ea txakur bat falta genuen galdez-ka. Guk baietz, eta argazkia erakutsi genien. Txakurberari buruz ari ginen, Beltxari buruz. Ez du identifi-kazio txipik, koilarean bere garaian telefonoa jarri ge-nion baina hori ere galdu zuen. Esan ziguten mendiantopatu zutela abandonaturik, albaitariarengana era-man behar izan zutela, artrosia zuela, hanka bat zauri-tua, zizareak zituela eta oso gaizki zaindutako txaku-rra zela. Jo eta ma geratu ginen. Gutxienez 15 urtedituen txakur bati buruz ari gara: artrosia normala.Hanka zauritua: egun batzuk lehenago mastin batekinaritu zen borrokan. Zizareak zituela ez genekien, ezbaikara egun guztia txakur kakei begira egoten. Bate-

tik libre daudelako eta ez dakidalako kaka non egitenduten. Bestetik, etxeko sei txakurren kakei begiraegon behar banu, lanaldi murriztua eskatu beharkonukeelako. Hiru ezezagun gu epaitzen, oso gaizki zain-dutako txakurra dela esanez bere kakari ez diogulakoerreparatu. Nahiko sututa eduki gaitu kontu honek,sare sozialetan jarraitu dutelako gu kritikatzen etagertutik jarraituko dutela Beltxaren zaintza esanez.Ez ditut ulertzen txakurrak pertsonak balira bezalatratatzen dituztenak. Badakit geroz eta gehiago direlaedo zaretela, baina niretzat txakurrak, txakurrak dira.Horrek ez du esan nahi gaizki tratatzen ditudanik;maite ditut, baina txakurrak izaten jarraitzen dute.Zerbitzari bezala lan egin nuen jatetxe garesti batean,egun horretako nire soldata baino gehiago balio zuenazpizuna zerbitzatu nion txakur bati. Eta txakur jabe-ak, bitartean, amari egoitzara bisita egin behar ziotela-ko kexaka. Edorta Jimenez idazleari irakurri nion elka-rrizketa batean: «Historian lehen aldiz aberatsak

makurtzen ikusten ari gara, zertarako eta beren txaku-rren kakak biltzeko, eta, era berean, txakur horiek bai-no okerrago bizi diren etorkinek aberatson gurasoenipurdiak garbitzen dituzte». Gauza bat da txakurrak ongi tratatzea, zaintzea etakonpainia egiten dizutela esatea eta, bestea, “txakurlo-gia”. Txakurrak pertsonen gainetik jartzea eta txaku-rrak bakarrik ulertzen zaituela esatea. Bai, izan liteke,etxean duzun maskotak atentzioa jartzea. Nik ereitxura hori egiten dut asko hizketan daudenean. “Txa-kurlogia” praktikatzen duten horien mundua hankazgora jarriko da hitz egiten hasi eta txakurrek kontraegiten dieten egunean. •

{ koadernoa }

«Txakurlogia»

Ez dut ulertzen txakurrak pertsonak balirabezala tratatzea. Zerbitzari bezala lan eginnuen jatetxe garesti batean, egunhorretako nire soldata baino gehiago baliozuen azpizuna zerbitzatu nion txakur bati

Mirari Martiarena Iraola

hutsa

hutsahutsa

Page 18: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

herritarrak

Unai Garcia Ingurumen Teknikaria (Grunver Sostenibilidad)

AZTARNA EKOLOGIKOA

Plastikoz betetako ozeanoen irudiek kontzientzia handiapiztu dute. Kontsumitzaileek gero eta gehiago baztertzendituzte plastikoa duten produktuak, eta, ondorioz, materialalternatiboak erabiltzen dituzten hainbat marka azaldu diramerkatuan azken urteotan. Lehen plastikozko botilanerosten zen ura orain jasangarriagoak diruditen tetrabrikontzietan eta aluminiozko latetan ere eskuratu daiteke.Benetan dira ingurunerako hobeak? Edo plastikoa kentzeakjasangarritasun sentsazioa ematea bakarrik bilatzen du?

Plastikoen ekoiz-pen eta erabile-ra hazkorrakplanetako txo-ko guztiak me-hatxatzen ditu,

bereziki urtero 12 milioi za-bor-tonen helmuga direnitsaso eta ozeanoak. Plastiko-aren degradaz io -prozesumote lak e ta sakabanatzeerrazak itsas espezieetanhondamena eragiten du. Ha-la ere, 2020an material ho-rren 500 milioi tona ekoitzi-ko dira, duela 40 urte baino%900 gehiago.Jadanik argi dugu plastiko-aren erabilera eutsezina de-la. Oihalezko poltsak erama-ten ditugu erosketak egitera,txosnetara gure edalontziberrerabilgarria zintzilik du-gula joaten gara eta ontzira-tu gabeko produktuak eros-ten saiatzen gara noizeanbehin. Datorren urtetik au-rrera plastikozko erabilerabakarreko gai batzuk debeka-tu egingo dira, eta beste ma-terial batzuetako lasto, ontzieta mahai-tresnak eskuratubeharko ditugu. Pixkanakagero eta plastiko gutxiagokontsumitzen badugu, agiansektorea ekoizpena murriz-tera bultza dezakegu.Euren produktuak saltzekoplastikoa erabiltzen dutenenpresak konturatu dira ma-terial horren irudia inguru-menaren suntsiketarekin lo-tzen dugula, eta, ondorioz,beste ontziratze aukera ba-tzuk bilatzen dihardute bu-ru-belarr i . Batzuek eurenproduktuen plastiko birzi-klatu ehunekoa igotzeko es-fortzuak egin dituzte. Beste

batzuek zuzenean baztertudute aurreko aukera eta fa-ma hobea duten materialakerabiltzera igaro dira jardun-bide jasangarriagoak exiji-tzen dituzten kontsumitzai-leen eskaria asetzeko.Azken estrategia aplikatuduen produktu esangura-tsuenetako bat ur botilatuada. «Kaxa batean erositakoura hobea da ingurunerako»,dio ura tetrabrik ontzietansaltzen duen marka batek be-re i ragark ian . «Eros i uramerkatuko ontzirik jasanga-rrienean», adierazten du ho-rretarako aluminiozko lataerabiltzen duen beste batek.Ura tetrabrik ontzietan etaaluminiozko latetan saltzen

Plastikoa, tetrabrika edo lata:zein da ura kontsumitzekoerarik jasangarriena?

Plastikoak sortzen duen kutsaduraren inguruko kontzientzia asko zabaldu da azken urteotan. GAUR8

Page 19: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 18 / 19

dituzten enpresak areago-tzen ari dira, eta produktuhoriek ospea azkar irabazidute kontsumitzai le kon-tzientziatuen artean. Hain-bat dira, gainera, jada uraplastikorik gabeko ontzi ho-rietan eskaintzen duten jate-txe eta bestelako zerbitzuak. Ez dago zalantzarik marke-

tin estrategiak funtzionatuduela. Ontzi horiek plasti-kozkoak baino jasangarria-goak direla uste dugu denok.Goazen egia den ikustera.

URA PET PLASTIKOZKO BOTILAN

Litro bateko PET botila batek30 gramo inguru pisatzen di-tu. Bost urte barru mota ho-netako ontzien lehengai bir-ziklatu kopuruak %25ekoaizan beharko du. Beraz, az-tertutako botilak baldintzahori betetzen duela suposa-tuko dugu. Tapoia (bi gramo)dentsitate handiko polietile-nozkoa da (HDPE).Bi plastiko mota horiek

%100ean birziklagarriak di-ra. Espainian merkaturatukoontzien %30 inguru bakarrikbirziklatu ahal izaten dira,hondakinak nahastuta hel-tzen direlako tratamenduinstalazioetara. Hala ere, bo-tila guk ondo bereizi eta fa-brikan era egokian kudea-tzen dela suposatuko dugu.

URA ALUMINIOZKO LATAN

33 cl-ko lata batek 15 gramoaluminio inguru ditu, eta li-tro bat ur aztertzeko hiru la-ta behar direla hartuko dugukontuan. Aurreko kasuangertatzen den bezala, alumi-nioa %100ean birziklagarriadenez, bidean gertatu daitez-

keen eragozpenak baztertueta osorik birziklatzen delasuposatuko dugu.

URA TETRABRIK ONTZIAN

Tetrabrik ontziak kartoia di-rudi, baina horren %25 alu-minio eta plastikoz osatuta-ko nahaste bat da, edariakkanpoko kartoia ez apurtze-ko eta eguzki-argiak barrukoproduktua ez hondatzekoerabiltzen dena. Kanpoko ka-pa birziklagarria da, baina ezda existitzen barruko nahas-tea banandu eta birziklatze-ko gai den teknologiarik. Be-raz, litro bat ur biltzeko 26gramo pisatzen dituen tetra-brik baten 19,5 gramo birzi-klatzen dira, eta gainontze-koa erraustu egiten da.

EMAITZAK ETA ONDORIOAK

Egindako kalkuluen arabera,hiru aukeren artean karbonoaztarnarik baxuena PET plas-tikozko botilak duela lortzendugu (0,176 g CO2 bal.). Birzi-klatu ezin daitekeen tetra-brik kaxaren atalak aurreko-ak baino aztarna handiagoaizatea eragiten dio (0,237 gCO2 bal.), eta, lataren kasuan,aluminioaren ekoizpen pro-zesuaren kaltea da aukera

hau azken postura bidaltzenduen faktorea (0,477 g CO2bal.).Ur aztarna kontuan har-

tzen badugu, aldiz, tetrabrikkaxa da bizi ziklo osoan urgutxien kontsumitzen duena(0,72 L ur bal . ) , hurbiletikPET plastikozko botilak ja-rraituta (0,98 L ur bal.). Alu-miniozko lata, berriz, hiruga-rren postuan geratzen da(2,83 L ur bal.).Azterketa sakon bat buru-

tzeko ontzien bizi ziklo oso-en datu zehatzak beharko ge-nituzke, baina lehen ikerketabatek adierazten digu bestematerialetako aleak ez direlazertan ingurunerako hobeakizan. Plastikoa ez erabiltzeakez du esan nahi beste ingu-rumen arlo batzuetan kalte-

rik eragiten ez denik (aldake-ta klimatikoa edo baliabidenaturalen kontsumoa). Be-raz, plastikoaren erabilerasaihestu behar den arren,konponbidea ezin da erabile-ra bakarreko material alter-natiboak erabiltzea izan. On-tziratze beharr ik ez duen txorrotako ura eskatzea daura kontsumitzeko erarik ja-sangarriena.

Datuak Karbono aztarna kalkulatzeko

metodoa: IPCC 2013 GWP100a.

Ur aztarna kalkulatzekometodoa: Hoekstra, et. al.

2012 (WS/).Ontzien datuak: neurketa

zuzena.

Txorrotako ura guztien artean jasangarriena. GAUR8

Plastikoaren erabilera saihestu behar denarren, konponbidea ezin da erabilera bakarrekomaterial alternatiboak erabiltzea izan.Txorrotako ura eskatzea da jasangarriena

Ez dago zalantzarik marketin estrategiakfuntzionatu duela. Tetabrik ontziak edoaluminiozko latak plastikozko ontziak bainojasangarriagoak direla uste dugu denok

Page 20: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

hutsa

iRRITZIA:

{

}

EXPRAI

Page 21: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 20 / 21

hutsa

Zein da eufemismoaren eta ge-zurraren arteko muga? Zein dajendea inozoa dela pentsatzea-ren eta herritarrak tontotzat

hartzearen arteko ezberdintasuna? Ba-da albiste mota bat idazten denean on-do gordetzea merezi duena, jakin bada-kizulako, edo susmatzen duzulakobehintzat, hemeroteka aberastuko due-la; hau da, berriak bigarren buelta batizango duela dakizu. Frogatuko dizunainozotzat ez, tontotzat hartu zaituztela.Eta bertan jasotako hitzak, gezurra mo-zorrotzen duten eufemismoak baino ezdirela. Denbora eta pazientzia kontuada. Eta momentu hori iritsi da.

Badira hiru urte pasatxo Cristina Igle-sias eskultore donostiarrak hiriko SantaKlara uhartean eskultura egiteko as-moa iragarri zuela eta, geroztik, gaiare-kin bueltaka gabiltza. Lanak aurrera do-az eta , antza , urte amaierarakoamaituta egon daizteke.

Puntu honetan, bi taldetan sailkatukodut jendea. Irla «ondo» maite dugunoketa irla «gaizki» maite dutenak (haiekirla maite dutela esango baitute). Etaazalduko dut.

Eskultura instalatzeko, 60ko hamar-kada bukaeratik erabilerarik ematen ezzitzaion uharteko itsasargiaren etxeahustu dute eta obraren piezak banan-

banan eraman dituzte… helikopteroz.Artistak obra hiriari dohaintzan emandio, baino lanen ordainketa aurrekontupublikotik eta ekimen pribatutik eginda. 4,2 milioi euro (momentuz). Eskan-dalu bat. Opari pozoitu bat.

Baina dirutza alde batera utzita, «es-kultura bat» instalatzeko egiten ari di-ren suntsiketa paisajistikoa eta ekologi-koa da erabat penatuta naukana. Etaparadoxikoa zera da: egileak proiektuadiseinatu zuenean «naturaren eta kos-taren kontserbazioaren gainean haus-narketa» plazaratu nahi zuen «arteakargia ekar dezakeelako». Lehendabiziko galderaren erantzuna baduzue? •

hutsa

Opari pozoitu bat

Oihane Larretxeade la Granja

hutsa

Koronabirusaren izurritearenondorengo garai berriek hiripaisaia berriak eta pertsonenarteko harreman molde be-

rriak ekarri dituzte. Anormaltasun be-rri honetan bada gure bizimodua bal-dintzatu duen elementu arrotz bat:musukoa. Aho-estalkiak aurpegirik ga-beko izaki ibiltarien erresuma bihurtuditu gure kaleak. Eta, pertsonen artekoelkarreragina baldintzatzeaz gain, era-biltzaileen nortasunean ere eragin du.

Maskarak norbanakoaren identitateaindargabetzen du. Aurpegia estalita da-ramana errazago konformatzen da,nortasunik gabeko artalde baten partesentitzen hasten da, identitaterik gabe-

ko kolektibitate baten kide anonimo.Eta anonimotasun horren babeseanizaki maskaratuak besteak salatzekobeldurra galtzen du. Gizateria salba-tzen ari delako sentimenduak harrotu-ta nagusitasun moraleko sentsazioadauka, eta masailekoa ez daramana sa-latu dezakeenekoa, jakin gabe bestea-ren aurpegia ez estaltzeko motiboakzeintzuk diren, katamalorik gabekoaarerioa delako, gizateria akabatu nahiduen bihozgabea.

Musukoa politizatu egin da. Pentsae-ra hegemonikoa kolokan jartzen duenedozein iritzi disidente gustuko ez du-tenak eroso sentitzen dira mozala jan-tzita, eta areago, guztiok muturra esta-

lita ibiltzea nahiko lukete, horixe baitazuzentasun politiko berriaren adieraz-garria. Behinola, maskara ezarritakoboterearen aurkako disidentziaren iku-rra zen, klandestinitatearena; pande-miaren ondorengo testuinguru be-rr ian, berr iz , obedientziaren etaotzantasunaren ezaugarri bilakatu da.

Ez naiz ausartuko ukatzera zenbaitkasu zehatzetan, eta ikuspegi zientifi-ko huts batetik, masailekoak birusarenaire bidezko transmisioa eragotzi deza-keenik, baina mozalaren fenomenoaneurri profilaktikoetatik harago doa.Anormaltasun berriaren irudi bilakatuda. Aurpegirik eta nortasunik gabekoizaki akritikoen kontrolerako tresna. •

0hutsa

Izaki maskaratuak

Koldo Sagasti

Page 22: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

hutsa

3 BEG

IRADA:

Arretari arreta

arki

tekt

ura

/ g

elto

kiak

/ h

arre

man

ak

Estoldatik begiratzea mundua ikus-teko era bat izan daiteke,iraultza arrosari so egitea daharik eta begiak haustu arte

(Alejandra Pizarnik)

Maskara jarri diozu mugikorrari baina, halere, ez zara kon-trol-kutsaduratik libratu. Hor dabil teknologiak suspertzenduen dopamina jo eta ke zure nahia irabazi arte. Jonkien era-ra esnatu eta berehala pantailari tik-tok: hortxe duzu, ohi be-zala, bizitza digitalarenatea zabalik, hain errazeta doi, dena eskura etaprest, esfortzurik gabe.Arreta harrapatuz pan-tailak kutsatzen zaituune oro, eta denboraldipandemiko honetan aregehiago lapurtu diozuzeure buruari izan zeni-tzakeen bestelako bizi-pen mordoa. Halaxe daeta ezer gutxi egin deza-kezu horren kontra, ezbaitago zuretzat erreme-diorik.Leihotik harago, egu-

naren lehen izpiak su-matzen dira. Errealitatemaskaraduna aurpegie-tan iltzaturik dabil kale-an jada, eta etxetik iku-sita bizilagunekautomatak dirudite, mu-gimenduak, keinuak, al-dez aurretik programa-tuta egongo bailiran.Mugitzeko aukera gutxi-ko uda honetan, itsaso-an murgiltzea dirudi pa-rada bakarrenetakoa, edonolako maskaretatikihes egiteko, izan digita-la edo fisikoa.

Urpean igeri egiteko ekipamendua soinean, itsasbeherakoisiltasunak askatzen zaitu, leku batetik bestera zabiltza San-ta Klara uhartearen inguruan. Taldeko norbaitek olagarrobat ikustean besoa altxatzen du, garrasirik egin gabe, ingu-ruko ehiztari akuatikoak jabetu ez daitezen. Hain dira mai-tagarriak olagarroak, ezen dituzten begi erraldoiak irekitzendituzten bakoitzean soinu bat botatzen baitiezue jakin de-zaten adiskide gisa zatoztela beren etxera. «Bai tuntunakzuek –esango du norbaitek–, arrain bat baino ez da». Bainasekulako poza hartzen duzue beraien mugimenduak jarrai-tzeko gai zaretenean, zabaltzen dituzten kolore guztiei so.Ematen du azala baliatzen dutela inguruko objektuekin hi-ru dimentsioko irudiak sortzeko. Urpean arreta jarriz zure ezjakintasunaz ohartzen zara,

izendatzen ez baitakizuikusten ari zaren erreali-tate hori. Zer arrain dirahoriek? Eta horiek etabeste horiek? Muxarrak,lupiak, dontzeilak…? Etahara hor, bi txibia txiri-kordatuta, akaso txor-tan. Zenbat gauza ditu-gun gertu gozatzeko, etamaskararekin ibili garahoriek ikusi gabe, aremaskara derrigor jarriaurretik. Mundu zabalaerabat estutu dugu arre-ta landu gabe, informa-zio gehiena pantaileta-t ik irensten pi lotuautomatikoan eta ña-bardura txikienetangehiegi erreparatu gabe.Kontaktu fisikoa saihes-tea lege bihurtu den ho-netan bada errealitatefisikoarekin berr iromaite-sutan ibiltzekogaraia. Haren gutiziek,izkina ezkutuek, baitaharen zehaztasunek etaustekabeek ere norbera-ren burua liluratzen uz-tekoa. Arretari arretajartzea, bizitza berresku-ratzeko. •

Pertsona maskaradun bat, ilunabarraz gozatzen. Luis JAUREGIALTZO | FOKU

Itziar ElizondoHarremanak Hezkuntza Elkarteko kidea

Page 23: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak

2020 | abuztua | 1

GAUR8• 22 / 23

LASARTEKO NAZIOARTEKO AUTO ZIRKUITUA, 1928AN

Juantxo EGAÑA

RICARDO MARTIN. PHOTO CARTE FUNTSA. KUTXATEKA

Jaio zenetik argazkigintzaren erronka handienetako bat mugimendua izoztea izan da. EadweardMuybridgek 1870eko hamarkadan egin zituen horren inguruko lehen ikerketak. XX. mendearen ha-sieran, aldizkari ilustratu nagusiek kirolarekin lotutako mota guztietako irudiak eskaintzen zituz-ten. Goian ageri den irudiaren egileak, Ricardo Martinek, bere makina gero eta arinagoekin jaso zi-

tuen horrelako argazkiak, “La Esfera”, “El Heraldo Deportivo” edo “As” bezalako aldizkari eta egun-karietan argitaratuz, besteak beste. Martinen argazkia Lasarteko nazioarteko auto zirkuituan jaso-takoa da, Europako zirkuitu garrantzitsuenetakoa bere garaian. Lasarten, Hernanin, Urnietan etaAndoainen barna 17 kilometroko ibilbidea osatzen zuen zirkuituak. Proba bat egiten zen bakoitze-an jendez leporaino betetzen zen ibilbide osoa, sortzen zuen ikusminaren seinale. Bertan une har-tako lasterketa-talde garrantzitsuenak lehiatu ziren, Bugatti, Delage eta Mercedes, besteak beste.1928an egindako argazkiak Henri Lartigue frantziarrarenak gogorarazten ditu, mugimendu

sentsazioagatik eta gurpil obalatuen ikuspegiagatik. Martinek Lartigueren antzeko sistema bataplikatzen zuen, pertsiana biribilgarri motako plano fokaleko obturadore bat zuen kamera bat era-biliz.

Page 24: IRUNE COSTUMERO, HIRU URTE ALABA GABE · bat eta bolada bat muturra oxigenatuta eta fresko era - man gabe. Maskara eraman ezin duenak, noski, ez du eramango. Ezta eraman nahi ez duenak