Irudiaren egitura

80
IRUDIAREN EGITURA SARRERA KONPOSAKETA MOTAK IRUDIAREN KONPOSAKETA IRUDIAREN FORMATUA

description

Egile batek irudi bat egiterakoan kontuan izan behar dituen ikus baliabideak aztertzen ditu aurkezpen honek. Irudiaren egituran konposaketak, ikus - elementuek eta formatuak duten garrantziaz azaltzen da. Nola antolatu irudian lerroak, koloreak eta bestelako ikus - elementuak ? Aurkezpen honek gai honi buruzko datu zehatzak ematen dizkigu.

Transcript of Irudiaren egitura

Page 1: Irudiaren egitura

IRUDIAREN EGITURA

SARRERA

KONPOSAKETA MOTAK

IRUDIAREN KONPOSAKETA

IRUDIAREN FORMATUA

Page 2: Irudiaren egitura

SARRERA

Edozein artistak, irudi baten bitartez azaldu nahi duen mezua ikusleei adierazteko, irudiaren egituran parte hartzen duten hiru baliabide hauek aztertu, kontuan izan eta landu behar ditu:1. Ikus – elementuak: lerroak, formak, koloreak etab.

2. Irudiaren konposaketa: elementuen antolaketa irudian.

3. Irudiaren formatua: horizontala, bertikala etab.

Page 3: Irudiaren egitura

SARRERA

Gogora dezagun zeintzuk diren oinarrizko ikus – elementuak:

• Puntuak.

• Lerroak: zuzen horizontalak, bertikalak, zeiharrak eta kurbak.

• (Oinarrizko) Formak: zirkuluak, triangeluak eta laukiak.

• Koloreak: kolore hotzak, beroak, neutroak, kolore gamak, osagarriak etab.

Egileak ikus – elementuen bitartez irudian efektu edo zentzazio desberdinak adieraz ditzake: armonia, lasaitasuna, egonkortasuna, kontrastea, mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna.

Page 4: Irudiaren egitura

SARRERA

Ikus – elementu bakoitzak efektu edo zentzazio desberdinak adierazten baditu ere, egileak, irudiak adierazi behar duen efektua eta mezua, konposaketaren bitartez lortuko du batez ere.

Page 5: Irudiaren egitura

IRUDIAREN EGITURA

SARRERA

KONPOSAKETA MOTAK

IRUDIAREN KONPOSAKETA

IRUDIAREN FORMATUA

Page 6: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Irudiaren konposaketa egitea, ikus – elementuak (lerroak, formak, koloreak etab.) Plastika eta Ikus Hizkuntzaren arauen arabera antolatzea da. Elementu horiek modu egokian antolatzen badira, hau da, ideia, helburu edo mezu baten arabera, irudiak zentzazio edo ikus efektu jakin bat adieraziko du.

Egileak bere irudiaren esanahia konposaketaren bitartez adieraziko du beti. Hau da, mezua eta efektua era egokian adierazteko, egileak konposaketa mota egokiena aukeratu eta landu behar du beti.

Page 7: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Konposaketa, ikus – elementuen eta hauek sortzen dituzten efektuen antolaketa orekatua eta zehatza da.

Vasili Kandinsky. (Moscu, 1866 - Neuilly-sur-Seine, 1944)

Page 8: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Egileak irudiaren mezua (adierazi nahi duen informazio, ideia edo sentimenduen multzoa) eta efektua (armonia, lasaitasuna, egonkortasuna, mugimendua, bizitasuna etab.) zehaztu ondoren, ondorengo baliabideak aztertu eta landu behar ditu:

KONPOSAKETA: egileak ikus –

elementuak era egokienean antolatu behar ditu: simetria,

erritmoa, etab.

FORMATUA: egileak horizontalean,

bertikalean, karratuan etab. konposatu behar du bere

irudia.

IKUS – ELEMENTUAK: egileak lerro, forma, kolore

eta bestelako elementu egokienak erabili behar

ditu.

Page 9: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Konposaketa mota bakoitzak esanahi, efektu edo zentzazio desberdina adierazten du irudian: egonkortasuna, lasaitasuna, mugimendua, norabidea, bizitasuna, alaitasuna etab.

Page 10: Irudiaren egitura
Page 11: Irudiaren egitura
Page 12: Irudiaren egitura
Page 13: Irudiaren egitura
Page 14: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Irudiak bere esanahia ongi adierazteko, irudiaren konposaketak orekatua izan behar du.

ZERGATIK IZAN BEHAR DU OREKATUA IRUDIAREN KONPOSAKETAK ?

Gizakiak oreka bilatzen du bere bizitzako esparru fisiko eta psikikoan. Egoera hau ere, ikus esparruan ematen da, hau da, gizakiak irudiak egin eta ikusterakoan ere, oreka bilatzen du.

Horregatik, artistek euren irudiak era orekatuan antolatzen dituzte, era horretan, irudian sortzen den armonia ikusleen begiradarako atsegina izango da.

Page 15: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Ikus pertzepzioaren Gestalt teoriak ondokoa azaltzen digu: irudi baten diseinua erregularra, orekatua eta simetrikoa bada, errazagoa izango da diseinu horrek denboran zehar irautea.

Page 16: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Page 17: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: OREKA

Irudian oreka egoteko ez du zertan simetriarik egon behar. Simetria oreka sortzeko modurik oinarrizkoena da, baina normalean, artistak ez du simetriarik erabiltzen bere irudietan.

Page 18: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: OREKA

Irudi batean sortzen den oreka, ikus – elementu guztien arteko harremanean oinarritzen da. Lerroak, formak eta koloreak era egokian konbinatzen badira elkarrekin, irudiaren konposaketa orekatua izango da.

Page 19: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: OREKA

21

Page 20: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: OREKA

Aurreko irudietan desberdintasun batzuk ikus ditzakegu:

→ 1. irudia ongi orekatuta dago. Neurri, kokapen eta norabide desberdinetako lauki eta karratuek oreka sortzen dute irudian, elementuak euren artean konpentsatuta daude.

→ 2. irudiko elementuen arteko proportzioak hain gutxi aldatzen direnez, ikusleak ez daki ikusten ari dena berdintasuna ala desberdintasuna, edo simetria ala asimetria den. Horregatik, 2. irudia desorekatuta dago.

Bi irudietako lerro bertikalak azaldutakoaren adibide argia dira: 2. irudikoa ez dakigu erdian dagoen ala ez, eta honen ondorioz, errakuntzara eraman dezake ikuslea. 1. irudiko lerro bertikalak aldiz, ongi zehaztuta du bere kokapena ezkerrean.

Page 21: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: OREKA

3

Page 22: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Irudi guztietan, beti egon ohi da elementu nagusi bat, adierazten duen esanahiagatik, irudiaren barnean garrantzi berezia duena.

Elementu nagusia beste elementuetatik bereizteko, artistak ikus – pisua kontuan izan behar du.

Normalean, egileak elementu nagusia irudiaren erdian kokatzen du. Erdian dauden elementuek ikus – pisu nabarmena dute.

Page 23: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: IKUS – PISUA

Elementu nagusiak gure begirada erakartzen duten irudiaren elementuak dira. Elementu bat irudi bateko interesgunea denean ikus – pisu handia duela esaten dugu. Ikus – pisuak beraz, irudiaren elementu batek duen protagonismoa edo ikusizko garrantzia adierazten du. Egileak, ikus – pisuaren bitartez, ikuslearen begirada interesatzen zaion irudiaren gunera erakar dezake.

Page 24: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: IKUS – PISUA

Ikus – pisua elementu baten kokapena, neurria, kolorea edo formagatik lor daiteke. Honen arabera, elementu batzuek beste batzuek baino ikus – pisu handiagoa dute:

1. Kokapena: erdian dagoen elementu batek beste edozein elementu batek baino ikus – pisu handiagoa du.

2. Neurria: elementu handiek elementu txikiek baino ikus – pisu handiagoa dute.

3. Kolorea: kolore bizi edo argi batek kolore apal edo ilun batek baino ikus – pisu gehiago du.

4. Forma: oinarrizko forma geometrikoek beste edozein formako elementuek baino ikus – pisu handiagoa dute.

Page 25: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: IKUS – PISUA

Kristoren arropa gorria koadro honen interesgunea

da. Irudiaren erdian, neurri handiz eta kolore biziz

adierazita egoteak ikus – pisu handia ematen dio elementu honi. Egileak

ikuslearen begirada irudiaren erdigunera

bideratzen du, garrantzi berezia emanez Kristoren

figurari.

Page 26: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: IKUS – PISUA

Irudiaren elementu nagusia kokapena eta kolorearen erabileragatik bereizten da Botticelliren irudi honetan: erdian eta kolore argiz adierazita dagoen elementuak beste edozeinek baino ikus – pisu handiagoa du.

Page 27: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: IKUS – PISUA

Kandinskyren irudi honetan, zirkuluak dira gehien bereizten diren elementuak. Oinarrizko forma geometrikoek beste elementuek baino ikus – pisu handiagoa dute.

Page 28: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: IKUS – PISUA

Warholek koloreak modu berezian erabili

ditu koadro honetan elementu desberdinak bereizteko. Koloreen

arteko kontrasteak hain biziak direnean,

elementuak modu errazean bereizten dira.

Page 29: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA: IKUS – PISUA

Irudi batzuetan aldiz, elementu nagusi bakar bat egon beharrean, bat baino gehiago egoten da. Kasu hauetan, elementuen artean hierarkia bat egon ohi da, eta egilea ikus – pisuaz baliatzen da baita ere.

Page 30: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Ez dago konposaketarako arau bakar bat, ezta konposatzeko modu orokor bat ere. Artista, garaia eta arte joeraren arabera irudiak konposatzeko moduak desberdinak izaten dira nahiz eta irudien mezuak berdina izan. Artistak intuizioz egin dezake konposaketa, baina normalean, artistak irudiaren konposaketa ongi aztertuta eta Plastika eta Ikus Hizkuntzaren oinarriak kontuan izanik egiten du.

Artista hoberenen lan gehienetan erraz ikus daiteke forma eta eskema geometrikoak direla konposaketaren nondik –norakoak zehazteko oinarri edo gida.

Hurrengo koadroetan, konposaketaren eskemak aztertuko ditugu aurreko esaldia baieztatzeko:

Page 31: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Page 32: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Page 33: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Page 34: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Page 35: Irudiaren egitura

IRUDIAREN KONPOSAKETA

Page 36: Irudiaren egitura

IRUDIAREN EGITURA

SARRERA

KONPOSAKETA MOTAK

IRUDIAREN KONPOSAKETA

IRUDIAREN FORMATUA

Page 37: Irudiaren egitura
Page 38: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK

Japoniako bandera: disko gorria hondo zurian. Zergatik lortzen du ikus – eskema honek ikuslearen begirada erdigunean mantentzea ? Alde batetik, hondo zuriak elementua bereizten duelako, bestetik ikus – elementu nagusia erdi erdian dagoelako, eta azkenik, ikusleak ezin duelako begirada zirkulutik hain erraz aldendu. Zirkuluak ez du inolako ertz, punta edo ihes angelurik, beraz, ikuslearen begirada diskoan mantentzen da.

Page 39: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK

Page 40: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK

Irudi baten konposaketan bereizten dugun lehen ezaugarria simetria eta asimetria dira. Hauek dira simetria eta asimetriaren bitartez, egileak irudian adieraz ditzakeen efektu edo zentzazio arruntenak:

• Simetria: ordena, lasaitasuna eta egonkortasuna.

• Asimetria: mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna.

Irudi simetriko batek beti adieraziko du lasaitasuna ? EZ. Irudian agertzen diren ikus – elementu eta formatuak ere irudiaren efektua eta mezua adierazten dutenez, konposaketa simetriko batek mugimendua eta norabidea adieraz ditzake, eta hauekin batera bizitasuna eta alaitasuna baita.

Page 41: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK

Konposaketa simetrikoak mugimendua adierazten duenean, honen norabidea era honetakoa izan ohi da:

• Erditik kanpora.

• Kanpotik erdigunera.

• Alde guztietara.

• Goiko, beheko ala alde bateko

erdialdera.

• Biraka.

Page 42: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK

Page 43: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK

Hala ere, artistak normalean ez du simetriarik erabiltzen. Zergatik gertatzen da hau ?

Artistak gehienetan inguruko mundua eta egoera adierazi ohi duelako, eta hauetan, mugimendua eta bizitasuna daude, eta zentzazio hauek ez dira simetriaren bitartez lortzen.

Page 44: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK

Irudietan mugimendua lortzeko baliabide bat errepikapena da, eta hau erritmoaren bitartez lor daiteke.

ZER DA ERRITMOA ?

Ikus – elementuak irudian aurretiaz ezarritako ordena bati jarraituz konbinatzerakoan, ERRITMOA sortzen ari gara. Erritmoa duen konposaketa batean, ikus – elementuek irudiaren gainazala, era askean edo uniformean beteko dute erritmo motaren arabera.

Hauek dira erritmoak eragiten dituen efektuak: errepikapena, mugimendua, bizitasuna eta alaitasuna.

Page 45: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

Erritmo mota desberdinak aztertuko ditugu:

ERRITMO UNIFORMEA: elementu bat erregulartasunez errepikatzen denean gertatzen da. Elementuen arteko espazioa zabala bada, mugimendu geldoaren itxura emango du, eta espazioa txikia denean, tentsio arinaren itxura.

Page 46: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

Erritmo mota desberdinak aztertuko ditugu:

ERRITMO UNIFORMEA: elementu bat erregulartasunez errepikatzen denean gertatzen da. Elementuen arteko espazioa zabala bada, mugimendu geldoaren itxura emango du, eta espazioa txikia denean, tentsio arinaren itxura.

Page 47: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

TXANDAKAKO ERRITMOA: bi elementu erregularki txandakatzen direnean gertatzen da. Modu desberdinez aurkez daiteke: handia–txikia, goian–behean, koloreak txandakatuz etab.

Page 48: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

TXANDAKAKO ERRITMOA: bi elementu erregularki txandakatzen direnean gertatzen da. Modu desberdinez aurkez daiteke: handia–txikia, goian–behean, koloreak txandakatuz etab.

Page 49: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

TXANDAKAKO ERRITMOA: bi elementu erregularki txandakatzen direnean gertatzen da. Modu desberdinez aurkez daiteke: handia–txikia, goian–behean, koloreak txandakatuz etab.

Page 50: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

TXANDAKAKO ERRITMOA: bi elementu erregularki txandakatzen direnean gertatzen da. Modu desberdinez aurkez daiteke: handia–txikia, goian–behean, koloreak txandakatuz etab.

Page 51: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

TXANDAKAKO ERRITMOA: bi elementu erregularki txandakatzen direnean gertatzen da. Modu desberdinez aurkez daiteke: handia–txikia, goian–behean, koloreak txandakatuz etab.

Page 52: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

ERRITMO HAZKORRA: elementuen tamaina, altuera, kolorea etab., handitzen denean, edo haien arteko distantzia txikitzen denean gertatzen da.

Page 53: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

ERRITMO HAZKORRA: elementuen tamaina, altuera, kolorea etab., handitzen denean, edo haien arteko distantzia txikitzen denean gertatzen da.

Page 54: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

ERRITMO HAZKORRA: elementuen tamaina, altuera, kolorea etab., handitzen denean, edo haien arteko distantzia txikitzen denean gertatzen da.

Page 55: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

ERRITMO HAZKORRA: elementuen tamaina, altuera, kolorea etab., handitzen denean, edo haien arteko distantzia txikitzen denean gertatzen da.

Page 56: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

ERRITMO URRIKORRA: elementuen tamaina, altuera, kolorea etab. gutxitzen denean, edo haien arteko distantzia handitzen denean gertatzen da.

Page 57: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

ERRITMO URRIKORRA: elementuen tamaina, altuera, kolorea etab. gutxitzen denean, edo haien arteko distantzia handitzen denean gertatzen da.

Page 58: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

Page 59: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

Page 60: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

Page 61: Irudiaren egitura

KONPOSAKETA MOTAK: ERRITMOA

Page 62: Irudiaren egitura

IRUDIAREN EGITURA

SARRERA

KONPOSAKETA MOTAK

IRUDIAREN KONPOSAKETA

IRUDIAREN FORMATUA

Page 63: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Irudiaren ikus – elementuak eta konposaketaz gain, egileak irudiaren formatua kontuan izan behar du adierazi nahi den mezua edo efektuaren arabera.

Normalean, irudia formatu horizontal, bertikal edo karratuan antolatzen da.

Page 64: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu horizontalak ordena, lasaitasuna eta egonkortasuna adierazten ditu.

Page 65: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu horizontala ere, mugimendua alde batetik bestera gertatzen denean erabiltzen da, ezkerretik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera.

Page 66: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu horizontala ere, mugimendua alde batetik bestera gertatzen denean erabiltzen da, ezkerretik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera.

Page 67: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu horizontala ere, mugimendua alde batetik bestera gertatzen denean erabiltzen da, ezkerretik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera.

Page 68: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu horizontala ere, mugimendua alde batetik bestera gertatzen denean erabiltzen da, ezkerretik eskuinera edo eskuinetik ezkerrera.

Page 69: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Page 70: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Page 71: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Irudian erabilitako ikus – elementuak eta konposaketaz gain, formatu bertikala mugimendua, bizitasuna eta goratasuna adierazteko baliabidea izan da egilearentzat. Irudiak gora eta beheranzko bideak jarraitzen ditu lerro zeiharrak eta formatu bertikala direla medio.

Page 72: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu bertikala, erretratuak egiteko eta mugimendua goitik behera edo behetik gora gertatzen denean erabiltzen da.

Page 73: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Erretratuak egiteko formatu bertikala erabili ohi da. Era honetan pertsonaren aurpegia eta bular aldea era egokian erakusten da. Formatu bertikalaren goranzko norabideak aurpegira bideratzen du gure begirada.

Page 74: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Irudi hau egiteko egileak simetria eta formatu bertikala erabili ditu, era horretan goiko erdialdean dagoen elementu nagusia bereiztea lortu du.

Formatu bertikalaren bitartez mugimendua behetik gora bidera daiteke.

Page 75: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Irudi hau egiteko egileak simetria eta formatu bertikala erabili ditu, era horretan goiko erdialdean dagoen elementu nagusia bereiztea lortu du.

Formatu bertikalaren bitartez mugimendua behetik gora bidera daiteke.

Page 76: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Irudi hau egiteko Mondrianek lerro zuzen horizontal eta bertikalak, karratuak, eta zuria, beltza, grisa, horia, urdina eta gorria erabili ditu. Irudiaren formatua karratua da, irudian erabilitako formak bezala. Formatu karratuaren bitartez mugimendua alde guztietara hedatzen da.

Page 77: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu karratua, ordena adierazteko erabil daiteke. Alde guztiak berdinak direnez, eta simetria perfektua lor daitekeenez oso egokia da efektu hori lortzeko.

Page 78: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu karratua ere, mugimendua alde guztietara, erdigunera, erditik kanporantz edo biraketa gertatzen denean erabiltzen da.

Page 79: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu karratua ere, mugimendua alde guztietara, erdigunera, erditik kanporantz edo biraketa gertatzen denean erabiltzen da.

Page 80: Irudiaren egitura

IRUDIAREN FORMATUA

Formatu karratua ere, mugimendua alde guztietara, erdigunera, erditik kanporantz edo biraketa gertatzen denean erabiltzen da.