IRAULTZA BERTIKALA 2019... · eta, haren bidez, herrialdeak independentzia lortu zuen arte....

1
Iraultza bertikala estilo klasikoko alegia bat da, kikuyu hiz- kuntzan idatzia eta mundu osoan laurogei hizkuntza baino gehiagotara itzulia. Ahozko literatura tradizioari eta besteei irakurtzean partekatzen dugun une magikoari egindako omenaldia. Ipuinak giza gorputzaren eraketa kontatzen du, haren ata- len arteko eztabaida baten bidez. Besoek eta hankek atal ga- rrantzitsuenak direla erakutsi nahiko dute lehiaketa batean, eta gainerako animaliak horren lekuko izango dira. Anima- liek erotzat joko dituzte, eta gorputzeko gainerako atalek be- ren iritzia adierazi nahiko dute. Nola amaituko ote da guztia? Ngũgĩ wa Thiong’oren ipuin zoragarria da hauxe, Agustin Comottok ilustratua. IRAULTZA BERTIKALA edo zergatik ibiltzen diren gizakiak zutik Ngũgĩ wa Thiong’o Irudiak: Agustín Comotto Itzulpena: Iraitz Urkulo ISBN: 978-84-17065-73-7 ORRIALDEAK: 96 FORMATUA: 160 x 216 PREZIOA: 15,00 € 2019 martxoa NGŨGĨ WA THIONG’O Kenyan jaio zen 1938an, baserritarren familia batean. Britainiar kolonialismoaren mende igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa, Mau Mau gerrillaren matxinada (1952-1962) gertatu, eta, haren bidez, herrialdeak independentzia lortu zuen arte. Unibertsitate-komunitatearen partaide bihurtu zenetik, wa Thiong'ok kultura eta literatura afrikarren kontzepzio akademikoari buruzko hainbat gogoeta egiteari ekin zion; ideia horiek teoria postkolonial askoren oinarri bihurtu ziren. Bestalde, 1962tik aurrera, Ngũgĩ ezagun egiten joan zen idazle polifazetiko eta gizarte ekintzaile gisa. Haren liburuek gero eta arreta handiagoa eskaini zieten Kenyako arazo politiko, kultural eta sozialei, eta, horregatik, jazarpen politikoa pairatu zuen bere herrialdean zein erbestean. Gainera, 1981etik aurrera, kikuyu hizkuntza lehenesten du literatura sortzeko, bere ama- hizkuntza, ingelesaren aurrean. Haren liburuek eztabaida eta jardun intelektuala pizten dituzte oraindik, eta hogeita hamar hizkuntza baino gehiagotara itzuli dira. Bere ama-hizkuntzan literatura duina sortuz zein ingelesa irakurleria zabalago bati zuzendutako saiakera-lanetarako utziz, Ngũgĩ wa Thiong'ok edukia ageriago jartzea asmo du beti, eta hura gaitasun eta erresilientzia handiagokoa izatea». Abdourahman Waberi Le Monde Ipuin hau ehun hizkuntza baino gehiagotara itzuli da; beraz, historian itzulpen gehien dituen ipuin laburra da ziurrenik». Jalada África Tfno. 948 703 934 | [email protected] www.txalaparta.eus

Transcript of IRAULTZA BERTIKALA 2019... · eta, haren bidez, herrialdeak independentzia lortu zuen arte....

Page 1: IRAULTZA BERTIKALA 2019... · eta, haren bidez, herrialdeak independentzia lortu zuen arte. Unibertsitate-komunitatearen partaide bihurtu zenetik, wa Thiong'ok kultura eta literatura

Iraultza bertikala estilo klasikoko alegia bat da, kikuyu hiz-kuntzan idatzia eta mundu osoan laurogei hizkuntza bainogehiagotara itzulia. Ahozko literatura tradizioari eta besteeiirakurtzean partekatzen dugun une magikoari egindakoomenaldia. Ipuinak giza gorputzaren eraketa kontatzen du, haren ata-len arteko eztabaida baten bidez. Besoek eta hankek atal ga-rrantzitsuenak direla erakutsi nahiko dute lehiaketa batean,eta gainerako animaliak horren lekuko izango dira. Anima-liek erotzat joko dituzte, eta gorputzeko gainerako atalek be-ren iritzia adierazi nahiko dute. Nola amaituko ote da guztia?Ngũgĩ wa Thiong’oren ipuin zoragarria da hauxe, AgustinComottok ilustratua.

IRAULTZA BERTIKALAedo zergatik ibiltzen diren gizakiak zutik

Ngũgĩ wa Thiong’oIrudiak: Agustín ComottoItzulpena: Iraitz Urkulo

ISBN: 978-84-17065-73-7ORRIALDEAK: 96FORMATUA: 160 x 216PREZIOA: 15,00 €

2019martxoa

NGŨGĨ WA THIONG’O Kenyan jaiozen 1938an, baserritarren familiabatean. Britainiar kolonialismoarenmende igaro zituen haurtzaroa etagaztaroa, Mau Mau gerrillarenmatxinada (1952-1962) gertatu,eta, haren bidez, herrialdeakindependentzia lortu zuen arte.Unibertsitate-komunitatearenpartaide bihurtu zenetik, waThiong'ok kultura eta literaturaafrikarren kontzepzio akademikoariburuzko hainbat gogoeta egiteariekin zion; ideia horiek teoriapostkolonial askoren oinarri bihurtuziren.Bestalde, 1962tik aurrera, Ngũgĩezagun egiten joan zen idazlepolifazetiko eta gizarte ekintzailegisa. Haren liburuek gero eta arretahandiagoa eskaini zieten Kenyakoarazo politiko, kultural eta sozialei,eta, horregatik, jazarpen politikoapairatu zuen bere herrialdean zeinerbestean. Gainera, 1981etik aurrera,kikuyu hizkuntza lehenesten duliteratura sortzeko, bere ama-hizkuntza, ingelesaren aurrean.Haren liburuek eztabaida eta jardunintelektuala pizten dituzte oraindik,eta hogeita hamar hizkuntza bainogehiagotara itzuli dira.

Bere ama-hizkuntzan literaturaduina sortuz zein ingelesairakurleria zabalago batizuzendutako saiakera-lanetarakoutziz, Ngũgĩ wa Thiong'ok edukiaageriago jartzea asmo du beti, etahura gaitasun eta erresilientziahandiagokoa izatea».

Abdourahman WaberiLe Monde

Ipuin hau ehun hizkuntza bainogehiagotara itzuli da; beraz,historian itzulpen gehien dituenipuin laburra da ziurrenik».

Jalada África

Tfno. 948 703 934 | [email protected]