Irakurle kanpaina: 2016ko negua

15
LIBURU eta DISKO ESKAINTZA 2016eko negua

Transcript of Irakurle kanpaina: 2016ko negua

Page 1: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

LIBURU eta DISKOESKAINTZA2016eko negua

Page 2: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

SARRERA

Liburuak irakurriz eta irakurriz dena ikasten zela uste zen antzina. Gaur egun badakigu den-dena ez dagoela liburuetan; euskara ikasteko ere liburuak baino gauza gehiago behar ditugu, bai. Halere, liburuek hortxe jarraitzen dute eta, guzti-guztia ekarri ez arren, kontu ugari aurkituko dituzu.

Batzuek euskara ikasten lagunduko dizute: euskaraz idatzitako istorioek, historiak eta poemek. Horietan, benetako eta fikziozko euskaldunak zuri mintzatuko zaizkizu liburuetako hitzen bidez, eta irakurriko dituzu hainbat izen, aditz, berba, pasarte eta paragrafo zuretzat patxadaz prestatuak, patxadaz irakur ditzazun.

Beste batzuek, berriz, euskara ikasten ari zarela ahantzaraziko dizute. Ezagutuko dituzu lekuak, pertsonak, istorioak eta sentimenduak: poza, beldurra, barrea, harridura… Murgilduko zara letren itsaso batean, eta hantxe gozatuz euskara ikasiko duzu euskara ikasten ari zarela ahaztuta.

ALSINAXabier Mendiguren Elizegi

Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak.Bai hizkera bai kontaera malgutasun eta maisutasunez darabiltza idazleak, abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten partaide bihurtuz, kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez, bestetik.

Maila: C2 Prezioa: 20 17€ Orr: 244 Urtea: 2016

HELDUEN LITERATURA

GAUZAK EZ ZIREN SEKULA BERDINAK IZANGOIñaki Irasizabal Izagirre

Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egiten du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, biktima baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita.Beste bi neba-arreba geratzen dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabaiteko defentsa antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa…

Maila: C1 Prezioa: 10,75 9,10€ Orr: 92 Urtea: 2016

Page 3: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

HELDUEN LITERATURA

LEHERTU DA FESTAEneko Aizpurua

Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da.Mikel Egileor freelance kazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain.Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote.Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan.Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da.Agintariek segurtasun neurriak indartu dituzte, baina inork ez daki zer gertatuko den hurrena.Hotsandiko ospakizuna hari batean dago, baina ikuskizuna ziurtatua duzu, irakurle.Festa lehertzekotan da.

Maila: C1 Prezioa: 17 14,45€ Orr: 216 Urtea: 2016

IZENIK GABEKO LURRAK Urt Zubiaurre Otamendi

Izenik gabeko lurrek, lepoek, basoek eta hiriek badute izenik. Mendiko mapetan agertzen dira izenok, historia liburuetan, baita errealitatearen eta fantasiaren arteko eremu lausoan ere. Beraz, irakurle, lasai ekin diezaiokezu lurralde horietara doan kaminoari, bidean barrena hainbat gizaki, otso eta bele igaro baita dagoeneko. Aitzindariak, heretikoak, soldaduak, igarleak eta espioiak dabiltza hara eta hona. Denak izango dituzu lagun geografia berezi hauetan. Eurek erakutsiko dizute, besteak beste, urrearen bailaran eta desertu gorrian amaitzen den bidea. Baina ez iezaiezu galdetu nola egin behar den atzera itzultzeko. Begietan antzematen baitzaie jakin nahi ez zenuen egia, alajaina, buelta hartzeko unean bertan lainotzen direla lekuen izenak.

Maila: C1 Prezioa: 15 12,75€ Orr: 176 Urtea: 2016

FERIATZAILEAK Patxi Larrion

1969ko udaberrian Urbasan eta Iruñean errodatu ziren Patton pelikulako gerra eszena batzuk, zortzi Oscar sari jasoko zituen filma. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat lanean ari zen Martin Galdeano gazte nafarra, negozioak eta amarruak egiteko beti prest.

Maila: C1 Prezioa: 18 15,30 € Orr: 216 Urtea: 2016

ELUR BUSTIA Pello Lizarralde

Lizarralderen pertsonaiak begi, belarri eta usaimen dira hitz bilakatu bitartean. Eta paisaiaren barruan, izan urbanizatua edo basoa, hartzen du arnasa pertsonaia horrek, eta harekin nobelak. Ez dakigu asko eleberri honetako protagonistaren biografiaz: dakiguna da Ramiro deitzen dela eta hegoaldea duela xede. Lanak huts egin eta etxerako itzuleran da Ramiro, zain duen familiaren ondora. Ez dugu haren iraganik ez etorkizunik ezagutzen, soilik eleberriko peripezien ibili xehean ikusi, hauteman, gogoetatutakoek ematen dute Ramiroren dimentsio humanoaren tamaina. Literaturaren aterpea edo gaur egungo literaturaren baso ilunean soilgunea gogoko dutenei ederra eta atsegina gertatuko zaie Pello Lizarralderen Elur bustia eleberria.

Maila: C2 Prezioa: 15 12,75 € Orr: 128 Urtea: 2016

HELDUEN LITERATURA

Page 4: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA

FREEPORTAnder Odriozola Argoitia

Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz.

Maila: B2 Prezioa: 14,50 12,30 € Orr: 152 Urtea: 2016

GEZURREN BASOAAlberto Ladron Arana

Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte.Leire Asiain inspektorearen kasu berri honetan, irakurleak hainbat elementurekin egingo du topo: bahiketetan espezializatutako mafia, ikerlari pribatu eskrupulu gutxikoa, sinesmen esoterikoak, aberats okituentzako orgia ezkutuak… Guztia ere, erritmo biziz eta tramaren menderatze harrigarri batez kontatua.

Maila: C1 Prezioa: 21 17,85 € Orr: 302 Urtea: 2016

BEGOÑAREN ITZALPEAN Jose Inazio Basterretxea Polo

36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.

Maila: C1 Prezioa: 20 17 € Orr: 200 Urtea: 2016

AIREAREN ISLAMikel Hernandez Abaitua

Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena.Nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua, idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren. Estilo pausatua erabili arren, kontakizunaren interesak irakurlea harrapatu eta berarekin darama orriz orri. Klasiko bihurtzen ari den gure idazle handi baten itzulera, pertsonaiekin batera bizitzan funtsezkoa zer den galdetzera garamatzana.Joan-etorri bat Euskal Herritik Amerikara, 40 urteko bidaia bat gure historian barrena.Non bilatu hiltzailea, etxe barrukoak direnean gorrotorik zitalenak?

Maila: C1 Prezioa: 22 18,70 € Orr: 304 Urtea: 2016

Page 5: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

33 EZKIL Miren Gorrotxategi

Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

Maila: C1 Prezioa: 18 15,30 € Orr: 200 Urtea: 2016

WATERLOON GALDUTAKOAK Xabier Etxaniz Rojo

Euskararen ikas-prozesua da eleberri honen gaia, prozesu horri buruzko hausnarketa nobela bihurtu baitu Xabier Etxaniz Rojo idazle eta AEK-ko irakasleak. Alegia, euskara ikasteko eta euskaldunak izateko zer egin beharko luketen ikasleek, eta zer ez duten egiten. Protagonistetako bat irakaslea da AEKn, baina iktus baten ondorioz, ahaztu egingo zaio berak euskaltegian ikasitako euskara... AEK-ko irakasle ia guztiak eta garai bateko ikasle asko sentituko dira erretratatuak istorio honetan.

Maila: C1 Prezioa: 00 0,00 € Orr: Urtea: 2016

ELKARREKIN ESNATZEKO ORDUA Kirme n Uribe

Egiazko pertsonaiek eta gertakariek osatzen dute Kirmen Uriberen hirugarren nobelako kontakizuna: Karmele Urresti eta Txomin Letamendiren askatasun egarria eta erresistentzia politikoa. Gerra galdua zelarik Euskal Herrian, Karmele erizain ondarrutarrak eta Txomin musikari bilbotarrak Eresoinka taldean ezagutu zuten elkar, Paristik gertu, Belloy jauregian; eta han topo egin zuten aspaldiko lagun batzuek ere, Antonio Gezala margolariak eta Manu Sota idazleak. Alemaniarrek Frantzia okupatu baino lehen Letamendi-Urresti senar-emazteek ihes egin zuten Caracasera, baina Agirre lehendakariaren agindu batek atzera bueltan ekarri zituen Bilbora 1943an, zerbitzu sekretuetan faxismoaren aurka borrokatzera. Espioitza, klandestinitatea, tortura, kartzela, heriotza, exilioa... familia baten bizipenak jasoz, kronika nobelatu bat duzu hemen, XX. mendeko gure historiaren atal berezi bat.

Maila: C1 Prezioa: 22 18,70 € Orr: 344 Urtea: 2016

HELDUEN LITERATURA HELDUEN LITERATURA

GAZTE ETA HAUR LITERATURA

LOAREN INBASIO ISILAAna Jaka Garcia, Bruno Hidalgo (il.)

Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: denek gauza bera egin ordez, bakoitzak nahi duena ikas dezake eta gustatzen zaion arloan saiatu. Denak daude poz-pozik, ikasle zein gurasoak. Denak ez, ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari, zerbait ezkutua dagoelakoan, eta bere lagun eta etxekoen laguntza izango du sekretu hori argitzeko. Misteriozko eleberri bikaina, eskolako hainbat arazo ere lantzen dituena.

Maila: B2 (10-12 urte) Prezioa: 12,75-10,80 € Orr: 68 Urtea: 2016

Page 6: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

UDA BAT SENEGALENLur Gallastegi Zendegi, Susana Martin Segarra (il.)

Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak… Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

Maila: B2 (10-12 urte) Prezioa: 12,75-10,80 € Orr: 92 Urtea: 2016

HAUR ETA GAZTEN LITERATURA

ERRALDOIAKXabier Olaso Bengoa, Enrique Moreno Luque (il.)

Erraldoi da aita, Maritantai da ama, eta Patxikankailu semea. Erraldoien familia osatzen dute, eta haien bizitzan dena da erraldoia: arropak, janariak, etxeko tresnak… baita abentura hauek irakurtzean egingo dituzun algarak ere. Umorez eta fantasiaz beteriko ipuin bat duzu hau, Erraldoien bizimodua, ohiturak eta eguneroko gorabeherak kontatzen dituena eta Mikel Zarate haur-literaturako sariaren irabazlea.

Maila: B2 (8-10 urte) Prezioa: 12,75 10,80 € Orr: 92 Urtea: 2016

ISTORIORIK GABEKO IPUIN ISTORIODUNA Iñaki Arranz Ibañez / Concetta Probanza (il.)

Liburu guztiz desberdina, irakurri gabe deskribatu ezin dena. Izan ere, ipuin honek ez du istoriorik; ala bai? Zerorrek deskubritu beharko duzu bere orrietan sartuta.

Maila: B2 Prezioa: 12, 75 10,85 € Orr: 88 Urtea: 2016

HAUR ETA GAZTEN LITERATURA

PORT LAJOYEKO SORGINA Joyce Barkhouse / Paul Caballero Barturen (il.)

Europako Ameriketara iritsi baino lehen, Kanadako San Lorentzo badiaren inguruan mikmak izena zuten indioak bizi ziren. Mikmak indioek sortutako ahozko literatura aztertzean, Joyce Barkhouse idazle kanadarrak legenda ugari aurkitu zituen, batez ere XIX. mendearen hasierako misiolariek jasotako itzulpenetan. Legenda horietako batean oinarriturik idatzi zuen Port Lajoyeko sorgina. Bertan, hamazazpi urteko neska euskaldun eder bat, indioekin bizitzera joan eta haien buruzagiaren semearekin ezkonduko da. Baina zoritxarrak alde guztietatik iristen hasiko zaizkio luze baino lehen, sorgintzat hartuko dute eta sutzarrean erre.

Maila: B 2 (12-16 urte) Prezioa: 12,75 10,85 € Orr: 92 Urtea: 2016

Page 7: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

IRAKURKETA ERRAZA

ERDI AROKO EGUNAKLaida Martinez

Bilbo hiribildu bihurtu zeneko aroan kokatu du Laida Martinezek bere eleberria. Fikziozko lana da, baina pisu handia dute garaiko gertakari historikoek. Besteak beste, portuko gorabeherak eta Diego Lopez de Haro eta Maria Lopez de Haro pertsonaiak agertzen dira nobelan.

Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2016

AMAIA UDALEKUETANOnintze Goitiz

Gaztetxoentzako abentura liburua ondu du Goitizek, eta Irakurketa Errazeko lanen artean kaleratu Gauminek. Amaia da protagonista: jaiotzez gorra, eta gurasoek gehiegi babesten dute. Ikasturte amaieran, udalekuetara joatekoak dira haren lagunak; Amaiak ere joan nahi du, gurasoen baimenik ez badu ere.

Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 62 Urtea: 2015

TRAIZIOA LAKUAN Nuria Martí Constans

Bi pasioren artean borrokan ari den neska da Ondina. Batetik Patric du, iaz ezagutu zuen kirolari ingeles bikaina, eta orain berriro itzuli dena Banyolasera, entrenatzera. Bestetik Jordi, bere oraingo mutil-lagun goxo eta lotsatia. Bihotzak ez dio garbi erakusten zer egin,eta mutilen artean ere odol usaina zabalduko da. Norekin geratuko da Ondina? Maitasun triangelua, minaz eta heriotzaz blaiturik.

Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 96 Urtea: 2014

IRAKURKETA ERRAZA

TXERNOBIL TXIKI BAT ETXE BAKOITZEANAnder Izagirre

Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenean, Juliak 13 urte zeuzkan eta aire librean jolasean ibili zen egun osoan. Igorrek 28 urte zeuzkan, soldadua zen eta zentralera lanera korrika joateko agindu zioten. Inork ez zien azalpenik eman. Orain Juliak erreportaje bat idatzi nahi du, Txernobilen zer gertatu zen eta gaur egun ingurua nola dagoen kontatzeko. Igorri eskatu dio laguntza, katastrofearen garaiaz biek dituzten oroitzapenak biltzeko eta, Txernobil bisitatzen duten bitartean, ondoan lagun bat izateko.

Maila: B1 Prezioa: 11, 80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014

RIF MENDIETAKO URA Montse Flores Pallarés

Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu, baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa. Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz. Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio. Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik, eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio. Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko ditugu Ahmeden abenturan.

Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 64 Urtea: 2014

Page 8: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

IRAKURKETA ERRAZA

SANTIAGO BIDEAREN MISTERIOAFernando Morillo

Diotenez, Santiago Bideak magia egin dezake ibiltari bakoitzaren baitan. Ulises marinel zaharra da. Bere itsasontzia hondoratu zenean, bera bakarrik atera zen bizirik, eta beldurra hartu zion bizitzari. Kemen, berriz, mutil gaztea eta irribarretsua da. Itxuraz, ezin zoriontsuagoa, bizitzaz eta bere neska-lagunaz maitemindua. Biak elkartuko dira Santiago Bidean, bakoitzak duen promesa sekretua betetzeko asmoz.

Maila: B1 Prezioa: 11,80 10 € Orr: 80 Urtea: 2014

MOTORRARENTZAKO DIRUAJohn Milne

Martinek garaje batean lan egiten zuen, eta motor bat zuen salgai, motor bikaina gainera.Stuartek motor hura erosi nahi zuen, baina Martinek 30 libra eskatzen zituen motorraren truke, eta Stuartek ez zeukan horrenbeste diru; egia esateko, ez zeukan batere dirurik. Nola lortuko ote?

Maila: A2-B1 Prezioa: 5,70 4,85 € Orr: 92 Urtea: 2011

ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK)Prezioa: 22,50 18 €

ARIAN A1.1 LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,75 9,40 €

ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK+ ENTZUNGAIEKIN) Prezioa: 22,50 19,60 €

ARIAN B1.1LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 15,80 12,64 €

ARIAN B1.2IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24 19,60 €

ARIAN B1.2LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 15,80 12,64 €

ARIAN B2.2IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24,50 19,60 €

ARIAN B2.1IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 19,40 15,52 €

ARIAN B2.1LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 13,75 11 €

ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK +TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 22,50 18 €

ARIAN A1.2LAN-KOADERNOA (+ERANTZUNAK) Prezioa: 11,75 9,40 €

ARIAN A2.1IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24,50 19,60 €

ARIAN A2.1LAN-KOADERNOA (+ ERANTZUNAK)Prezioa: 15,80 12,64 €

ARIAN A2.2 IKASLEAREN LIBURUA (CD + ERANTZUNAK + TRANSKRIPZIOAK) Prezioa: 24,50 19,60 €

ARIAN A2.2 LAN-KOADERNOA (ERANTZUNAK)Prezioa: 15,80 12,64 €

ARIAN EUSKARA METODOA

Page 9: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

TANGOA NOIZEAN BEHIN (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)

Malena au pair gisa etorri da Buenos Airestik Euskal Herriko kostaldeko familia batera, haurrak zaindu eta etxeko lanak egitearen truke euskara ikastera. Familia horretan dagoen denboraldian, hainbat jenderekin harremanak izango ditu, batzuk atseginak eta beste batzuk mingotsak, eta aspaldi-aspaldi Argentinara joan zen birraitonaren baserria ezagutzeko aukera ere izango du.

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

OTSOA (+CD)Josu Lartategi / Pedro J. Colombo (il.)

Otsoa lasai bizi da bere mendi eta zelaietan, elikagaia eskuratu eta familia zainduz. Otsoaren mundura etsai bat heldu da: gizakia. Eta gizakia etsai beldurgarria eta krudela da. Baina zer gertatuko da borroka horretan otsoa ere beldurgarria eta krudela denean? Nor nagusituko ote da?

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 62

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

BORROKALARI ARGITSUAK (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Alex Orbe Ferreiro (il.)

Zenbait emakumeren eta horien lagunen, bikotekideen, senideen… arteko harremanen berri ematen digu Borrokalari argitsuak izeneko liburu honek. Gaur egun, gure inguruko edozein tokitan aurki ditzakegu antzeko bizimodu nekoso eta korapilatsuak. Hala ere, pertsonaia guztiak dira borrokalariak: aurrera egin nahi dute, bakoitzak bere bizitza menderatzeko.

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

SIBERIAKO LOREA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

Andre zaharraren bizitza lasaia da. Bat-batean, norbaitek dei mehatxugarriak egingo dizkio. Telefono-dei horiek edozein ordutan izaten dira. Lehengo lasaitasuna infernu bihurtu da. Emakume gaztearen bizitza etorkizunik gabekoa da. Lan nekagarria egiten du telefonia-enpresa batean: ordu asko eta diru gutxi. Baina itxaropen eskaseko bizitza hori gotik behera aldatu da.

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 64

Page 10: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

NAIA CHINATOWN INGURUAN (+CD) Alvaro Rabeli / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero. Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Maila: A1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 76

ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)John Landon / Alex Orbe Ferreiro (il.)

Hiru bat metro izango zen altu munstro hura. Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk. Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak. -Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate- esan zuen ahots batek.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 74

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

KATU BELTZA (+CD) John Milne / Kepa Orbe Ferreiro (il.)

Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

NAIA INDIA GORRIETAN (+CD) Alvaro Rabelli Yanguas / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

Papiroflexia biltzar batera gonbidatuta zegoen gizon bat desagertu egin da ezustean. Haren maitaleak arrastoa galdu du. Naia detektibe gazteak eta Margot laguntzaileak lanak izango dituzte gizona aurkitzen. Hiriko ilunpe ezezagunetara eramango ditu kasuak bi neskak, baita lur azpira ere; hiri honetako aspaldiko india gorrietara, hain zuzen ere.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

Page 11: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

ZISNEA ETA UHARTEA (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Iñaki G. Holgado (il.)

Kerman Mendizabalek bere historia kontatzen digu. Gaztea zenean, Eguzki lore hotelean lan egiten zuen. Behin, Aste Santuko oporretan, Julia ezagutu zuen eta une bereziak bizi izan zituzten; adibidez, uhartera egindako txangoa. Egun haietan, hain zuzen ere, bitxi-lapurretak gertatu ziren Bilbon, eta polizia hoteleraino heldu zen, galdezka. Egoera larritu egingo da Kermanentzat. Juliak ere alde egingo du. Orain, berrogei urte igaro eta gero…

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 64

GEMINIKO NEBULOSA (+CD) Josu Lartategi Yustos / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 68

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

IZU-ISTORIOAK (+CD) Bram Stoker / Pedro J. Colombo Lopez (il.)

“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio: - Epailearen Etxea - Burdinazko Emaztegaia - Abel Behenaren itzulera Mendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 64

ENIGMAK (+CD) Georges Simeon / Bruno Hidalgo Garcia (il.)

Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 72

Page 12: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

ISTANBULEN ELKARTUKO GARA (+CD) Richard Chisholm / Alex Orbe Ferreiro (il.)

Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira. - Anjela! - esan zuen poliki bere artean-. Anjela! Non arraio zaude? Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen... Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

PINKY PAILAZOA (+CD) Josu Lartategi Yustos /Alex Orbe Ferreiro (i.)

Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

TITARE BETE ZORION (+CD) Miren Agur Meabe Plaza / Enrique Morente Luque (il.)

Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko. Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

INFERNURANTZ (+CD) Estibaliz Vivanco / Aritz Eiguren (il.)

Columbia Unibertsitateko Tom Bradford irakaslea 16 ustekabean hil eta gero, Gabriel Pritchardek hildako lagunak sortutako CUMAE fundazioa ezagutuko du, Beatrice alargunaren eskutik. Aurkikuntza horrek hainbat ezusteko ekarriko dizkio Gabrieli, eta haren amesgaizto guztiak egia bihurtuko dira.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

Page 13: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

ARIAN IRAKURGAIA (CDarekin)

APAIZ GERRILLARIAREN EZKUTALEKUA (+CD)

Aramaioko mendietan badago sarrera estuko kobazulo bat, azeriak bakarrik sartzeko modukoa. Hantxe ezkutatu zen apaiz gerrillaria, afusilatu nahi zutenengandik ihesi. Kobazuloa ezagutuko dugu, baita Euskal Herriko beste bederatzi txoko eta sekretu ere: erromatarren meatzeak, munstro ehiztarien etxeak, dinosauroak suntsitu zituen meteoritoaren errautsak, Erdi Aroko mezu harrigarriak.

Maila: B2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 88

MARATON - Athleticen historia ezberdin bat (+CD)

Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’.

Maila: B1 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 60

TXIMELETAK (A2) (+CD)

Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta zaio. Zergatik?Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak ikusiko ditu...Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela.

Maila: A2 Prezioa: 12,40 9,92 € Orr: 68

ELHUYARHIZTEGIAEus /Gaz – Gaz / Eus

Prezioa: 48,00 40 €

ELHUYARHIZTEGIAEus / Fra - Fra / Eus

Prezioa: 26 22,10 €

COLLINS ELHUYAR HIZTEGIAEus / Ing- Ing / Eus

Prezioa: 39 33,15 €

ELHUYARHIZTEGI TXIKIA

Prezioa: 25,00 21€

EUSKALGRAMATIKAOSOA

Prezioa: 64,48 54,80€

DIDAKTIKA

SINONIMOENKUTXA

Prezioa: 15,00 12,75 €

Page 14: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

JOLASAK

MAHAI JOLASA KORRIKA jokoa

4-6 urteko haurrak, etxean, eskolan nahiz lagunartean jolasteko.

Ezaugarriak:• Jolas kooperatiboa• Helburua: ondo pasatzea eta bide batez Euskal Herriari

buruzko hainbat kontzeptu xume ikastea.• Jolasaren dinamika:

Jokalari guztien artean 2017 Korrika ibilbidea egin eta helmugara iristea. Ibilbidea hainbat tartetan banatuta egongo da, Korrikako kilometroen adierazle.

Prezioa: 25 22,50 €

DISKOAK

GARI&MALDANBERA Estutu Prezioa: 15,95 13,60€

ZEA MAYSHarro

Prezioa: 14,95 12,70€

RUPER ORDORIKAGuria ostatuan

Prezioa: 15,95 13,60€

Page 15: Irakurle kanpaina: 2016ko negua

Azaroaren 29an amaituko da.

www.aek.eus946 464 000