Irakurgaiak

5
1. Cultura escolar y resistencias al cambio Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)? Testua azaltzen dira eskolan egiten diren aldaketen zergatia, era eta hauen aurrean edukitzen diren erresistentziak bai irakasleen aldetik edo eskolaren aldetik. Baita azaltzen du aldaketak ez direla bakarrik legean egiten, baita irakasle eta zuzendarien lan baldintzei eragiten die, hortik erresistentzia bat egotea. Zerk deitu dit arreta? Irakasleen erresistentziak duen garrantzia asko harritu gaitu. Izan ere, badago esaldi bat esaten duena irakasle askok, hain erreta daude erreformekin irakaskuntza uzten dutela. Hori guri gertatu diezaguke, eta pentsatzeko asko eman digu. Zerekin lotu dezaket? Badaude irakasle batzuk erreformen aurrean hauek onartu eta autonomiarik ez dutenak. Esan beharra dago irakasle baten ezaugarrien artean autonomia izan beharko lukeela garrantzitsuena. Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara? Eskolaren konplexutasuna eta irakasleen papera aldaketen aurrean oso interesgarria iruditu zaigu. 2. La gramática de la escuela

Transcript of Irakurgaiak

Page 1: Irakurgaiak

1. Cultura escolar y resistencias al cambio

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Testua azaltzen dira eskolan egiten diren aldaketen zergatia, era eta

hauen aurrean edukitzen diren erresistentziak bai irakasleen aldetik edo

eskolaren aldetik. Baita azaltzen du aldaketak ez direla bakarrik legean egiten,

baita irakasle eta zuzendarien lan baldintzei eragiten die, hortik erresistentzia

bat egotea.

Zerk deitu dit arreta?

Irakasleen erresistentziak duen garrantzia asko harritu gaitu. Izan ere,

badago esaldi bat esaten duena irakasle askok, hain erreta daude erreformekin

irakaskuntza uzten dutela. Hori guri gertatu diezaguke, eta pentsatzeko asko

eman digu.

Zerekin lotu dezaket?

Badaude irakasle batzuk erreformen aurrean hauek onartu eta

autonomiarik ez dutenak. Esan beharra dago irakasle baten ezaugarrien artean

autonomia izan beharko lukeela garrantzitsuena.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Eskolaren konplexutasuna eta irakasleen papera aldaketen aurrean oso

interesgarria iruditu zaigu.

2. La gramática de la escuela

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Testu honetan ageri da ikasleekin egiten dena aldatzeak luze jotzen

duela. Umeek integratzeko beraien sormena erabiltzea oso aukera egokia da.

Eskola inguruneak laguntzen ez duenean laguntza handia suposa dezake.

Zenbait ikasteko gaitasun hobeto garatzeko aukera dago.

Zerk deitu dit arreta?

Teknologia berrien erabilerak ongi egin ezkero ia edozertarako balio

duela eta garrantzitsuena irakasleek jakin dezatela zer nola eta noiz egin.

Zerekin lotu dezaket?

Page 2: Irakurgaiak

Gure txikitako eskolan, Argentinar batzuk etorri behar zutela eta zenbait

bideo eta zenbait ariketa egin genituen beraien kultura ezagutzeko eta jakiteko

ea beraiek nola ikusten zuten gure gizartea. Horren ondoren guk askoz ere

hobeto ikusi genuen beraien egoera ez zela erraza eta uneoro saiatu behar

genuela beraientzat ere ez zelako momentu gozoa. Lan hori oso ondo egin zen

eta gaur egun herrian oso integratuak daude.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Nire ezagutzetarako ia dena izan da berria honi esker esanguratsua izan

den guztia onargarria izan da. Honi esker badakit oso seguru zer egin behar

den eta nola.

3. Investigación e innovación en el proyecto investigando

nuestro mundo

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Proiektu curriculumari buruz hitz egiten du. Bertan, irakasleen formazioa

irudikatzeaz arduratzen dira Curriculumak irakaslearen hasierako formazioaren

programa bat proposatzen du eta ikuspuntu kritiko bat azaltzen du.

Zerk deitu dit arreta?

Irakasterako orduan, tradiziozko perspektibetatik pixka bat urruntzea eta

aukera berriez baliatzea proposatzen du; Lehen Hezkuntzan enpatia eta

bizikidetza bezalako eduki eta baloreei garrantzi handia emanez. Eta gaur

egun, oso gutxi hartzen dira horrelako kontzeptuak kontutan.

Zerekin lotu dezaket?

Ikastetxeetan egiten diren ikerkuntza guztiekin lotura handia dauka.

Gauzak hobetzeko ikerketak ezinbestekoak dira eta ikastetxeetan esparru

guztietan egiten dira ikerkuntzak hobetzeko asmoarekin.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Ikerkuntzak duten garrantziaz konturatzeko balio izan dit artikulu honek.

Alde batetik, irakasleen formazio eta bestetik, ikasleei transmititzeko baloreen

inguruan ikertu ondoren gogoeta txiki bat egiten lagundu dit.

Page 3: Irakurgaiak

4. Dificultades de las prácticas

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Irakaskuntzan berrikuntzak dira didaktikaren motorra martxan jartzen

dutenak. Hauek ondo burutzeko, irakasleen parte-hartzea behar-beharrezkoa

da. Baina berrikuntzak beti aurretik egindako ikerketa bati jarraitu behar dio.

Baino badaude beste hainbat faktore, indibidualismoa bezala, berrikuntzetan

atzera egiten dutenak.

Zerk deitu dit arreta?

Carbonellek aipatutako berrikuntzaren aurkakoak atentzioa deitu digute.

Bertan azaldutako ideia asko sentimendu guztiz normalak dira, eta edonork

sentitu ditzake.

Zerekin lotu dezaket?

Oinarrizkoena konpromiso bat edukitzea da. Bai zure buruarekin eta bai

eskolarekin, honen berritze bidean atzera ez egiteko.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Berrikuntzarako proposatutako ideiak oso deigarriak iruditu zaizkigu eta

baita amaieran aurkeztutako artikuluak nahiko interesgarriak izan daitezkeela

pentsatzen dugu.

5. Arto Lapurra

Zeintzuk dira testu edo bideoaren aspektu aipagarrienak (ideia nagusiak)?

Ikastetxe batean, Ispaster izenekoa, Bizkaikoa, ipuinekin erlazionaturiko

tailer moduko bat antolatu dute. Honen helburu nagusia teknologia berrien

sustapena eta euskal istorioak babestea izan da.

Zerk deitu dit arreta?

Bai ikasleen nahiz irakasleen inplikazioa (boluntario gisa) harrigarria da.

Proiektu berri bat izateko oso ondo funtzionatu du.

Zerekin lotu dezaket?

Page 4: Irakurgaiak

Tailer hau aurrera eramateko behar-beharrezkoa da sistema

konduktibista bat jarraitzea, alegia, ikasle bakoitzaren erritmo eta gaitasunetara

moldatuz.

Zer ekarpen egiten dit nire ezagutzetara?

Ideia guztiz originala iruditu zaigu ipuin digitalaren ideia. Oso metodo

originala eta berritsua da umeei motibatzeko eta teknologia berrien munduan

murgiltzeko. Esaterako Word edo Photoshop bezalako programak erabiltzen

ikastea oso baliagarria izan daiteke, eta metodo hau asko gustatu zaigu.