IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 1....

18
IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 1. Sekuentzia

Transcript of IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 1....

IRAKASLEAREN GIDA MATERIA - 1. Sekuentzia

MATERIA GAIAREN MAPA

1. Sekuentzia 2. Sekuentzia

Unibertsoa, bizirik eta mugitzen Fisika o kimika?

MATERIA GAIAREN PLANGINTZA, 1. SEKUENTZIA Unibertsoa, bizirik eta mugitzen

LAN-ESKEMA Arloak: Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza.

Gaia: Materia. 1. sekuentzia: Unibertsoa, bizirik eta mugitzen

Maila: LH 6. Saio kopurua: 3-5

PROPOSAMENAREN KONTESTUALIZAZIOA: Materia, proposamen orokorrean azaldutako beste gai guztiak bezala, zuzentzen gatzaien ikasleek jaso behar dituzten oinarrizko gaitasunak garatzeko ingurune ezin hobea dira. Unitate-didaktiko honetan ikaslearen ezagutza abstraktuan berriz ere sakontzeko intentzioa daukagu, eta bere ikasketa-prozeduraren gainean egotekoa. Unibertsoari eta honen konposizioa eta legeak ulertu, interpretatu eta horiei buruz pentsatzea erraztu nahi dugu, bere ezagutza zientifikoaren lehenengo pausoetatik.

LANDUTAKO OINARRIZKO GAITASUNAK:

- Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna - Ikasten ikasteko gaitasuna - Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna - Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

LANDUTAKO HELBURU DIDAKTIKOAK: Kultura zientifikoan, teknologikoan eta osasun-kulturan gaitasuna

- Unibertsoa, sortu zenetik, bizirik dagoen eta mugitzen den zerbait bezala ikustea.

- Materia zer den eta zer ez den ezberdintzea. - Airea ere materia dela ulertuta, gasen zenbait ezaugarri

ulertzea. - Materiaren egoerak eta konposizioa erabiltzea esperientzien

bitartezko behaketa-errekurtsoetarako, eta baita informazioaren bilaketen bitartez eta bakoitzaren produkzioak egitearen bitartez behatzeko ere.

- Berotzean materiak jasaten dituen egoera- eta bolumen-aldaketak azaltzea.

- Solido-, likido- edo gas-molekulen jarrera aldaketak sumatzea.

Ikasten ikasteko gaitasunak

- Ikasten ikasteko estrategiak erabiltzea: klasean egindako esperientzietako materiala euskarri digitalerako antolatzea, Interneten irudiak eta kontreptu berriak bilatzea...

- Materiari buruz eskema edo kontzeptu-mapa bat egitea, sekuentzian agertzen den edukiaren antolaketa eta sailkapenean, eta ikasgelan egindako esperientzietan ikusitako aspektu fisikoetan oinarrituta.

- Eskema edo kontzeptu-mapa bat ahoz interpretatzea. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

- Ikasgelan izaten diren komunikazio-egoeretan parte hartzea,

eskemak edo kontzeptu-mapak erabiliz jakintza antolatzeko eta ahoz azaldu ahal izateko.

- Ikasgelan izaten diren komunikazio-egoeretan parte hartzea, hipotesi bat proposatuz, ondorioak ateraz eta horien txostenak eginez.

Gaitasun digitala - Kontzeptu-mapa digitalak egitea, impress tresna erabiliz. - Ikasgelan egindako esperientzien ondorioekin txostenak

egitea.

- Euskarri digitalean aurkeztutako lanen itxura zaintzeko interesa izatea.

- Hiztegi digitalak erabiltzera ohitzea.

IKASKETA PLANAREN EDUKIAK: - Saiakerak eta ikerketak egitean talde-lanaren balorazioa egitea, helburuak lortzeko berdintasunerako jarrerak eta parte-hartze kritiko eta arduratsua garatuz. - Beroa, bere efektuen pertzeptzio eta behaketa: temperatura igotzea eta dilatazioa. Egoera-aldaketak. - Zenbait saiakera prestatu eta aurrera eramatea, egunero erabiltzen diren materialen ezaugarriak eta horiek beroarekin eta hotzarekin duten jarrera aztertzeko. Prozedura eta emaitzak jakitera ematea, modu plastikoan eta informazio-teknologiak erabilita (impress). - Komunikatu eta elkarlanean jarduteko informazio-teknologiek erraztutako oinarrizko baliabideak erabiltzea. Sarean informazioa era gidatuan bilatzea. - Lan-plangintza bat erregistratzeko teknika gisa txosten bat egitea; ahoz jakitera ematea eta ondorioak idaztea. - Lan-materialen erabilerarako neurriei, segurtasunari eta kontserbazioari errespetua izatea.

SEKUENTZIAREN GAIAK: Unibertsoa etengabe mugitzen da. Materia etengabe mugitzen da. Materia energia bihurtzen da, eta energia materia bihurtzen da. Materia pisatzen duen eta lekua hartzen duen guztia da. Airea materia da. Materia: partikulak, atomoak, molekulak. Materiaren egoerak: Likidoa, solidoa, gasa... eta plasma. Solido-, likido- eta gas-partikulak modu desberdinean antolatzen dira. Beroak likido, solido eta gasak handiagotzen ditu. Egoera batetik besterako aldaketak. Fusioa, lurrunketa. Kondentsazioa eta solidotzea. Ura, portaera berezia duen elementu naturala.

JARDUEREN SEKUENTZIA:

a) PLANGINTZA Ikasleek materiari eta horren jarrerari buruzko informazioa bilatuko dute, bideoak ikusiko dituzte, erronkak gainditu, eta gasen legeekin eta presio atmosferikoarekin esperientziak egingo dituzte ikasgelan. Txosten bat aurkeztuko dute hipotesi eta ondorioekin. Urari buruzko kontzeptu-mapa batetik abiatuta, eskema bat era errazean interpretatzen ikasiko dute. Bukatzeko, materiaren egoera-aldaketei buruzko kontzeptu-mapa bat egingo dute, paperean eta euskarri digitalean.

b) AURRERA ERAMATEA a) Objetu digitalean azaldutako ikerketa errazak egitea,

materiaren konposizioa, beroarekiko portaera eta egoera-aldaketak aztertzeko.

b) Talde-lanean parte hartzea, informazioaren antolaketaren plangintza eginez.

c) Ikasgelan egindako esperientzietan lankidetza, airea materia dela frogatzeko eta atmosferako presioarekin eta gasen ezaugarriekin esperientziak egiteko.

Talde-lana. Klasean egiteko esperientzia: Gasen ezaugarriak. Txosten-eredu bat egingo dugu. - Esperientziaren izena - Hipotesia - Prozedura - Arrazoia - Ondorioa

Gasek bolumena dute Beharrezko materiala: - Inbutu bat - Matraze bat - Plastilina - Orratz bat - Ura Prozedura: - Inbutua matrazearen barruan jarriko dugu, plastilinaz zigilatuta. - Hipotesia ezarriko dugu: Ura matrazearen barruan eroriko al da? Bai ala ez? - Erreparatu: Ura inbutuan bota eta erortzen ez dela egiaztatzen dugu. - Arrazoitu: Matrazea airez beteta dago. Plastilinak ez dio aireari irteten uzten, beraz... urak ez du matrazean sartzeko tarterik aurkitzen. - Egiaztatu: Plastilina-zigilua zulatzen badugu, matrazeko airea zulotik ateratzen da eta ura matrazean sartzen da. - Ondorioztatu: Gasek, aireak bezala, bolumena dute eta lekua hartzen dute! - Atera argazkiak materialari eta prozedurari. Gasek pisua eta masa dute Beharrezko materiala: - Balantza bat - 2 puxika Prozedura: - Puxika bat puztuko dugu. - Hipotesia ezarriko dugu: Pisatzen al du aireak? Bai ala ez? - Erreparatu: Puztutako puxika balantza baten jarriko dugu. - Arrazoitu: Balantza mugitu egin da. - Egiaztatu: Aire gabeko puxika pixatu eta haren pixua ikusiko dugu. Puztutako puxikarenarekin alderatuko dugu. - Ondorioztatu: Gasek pisua eta masa dute. - Atera argazkiak materialari eta prozedurari.

d) Irakasleak emango duen urari buruzko kontzeptu-mapa baten interpretazioa.

Aireak presioa egiten du Beharrezko materiala: - Erregela luze bat - Egunkariko orri bat Prozedura: - Erregela mahai gainean jarriko dugu, erdia gainazalean eta beste erdia airean. Mahai gainean dagoen zatia egunkari-orriarekin estaliko dugu. - Hipotesia ezarriko dugu: Zer gertatuko da erregelaren beste erdian indarra egiten badugu? Egunkari-orria jasoko dugu, bai ala ez? - Erreparatu: Ez dugu lortu. - Arrazoitu: Aireak egunkari-orriaren azalera guztian egiten du presioa eta ez digu uzten gorantza mugitzen. - Egiaztatu: Egunkari-orriak estali gabe, erregelan presioa egingo dugu. - Ondorioztatu: Aireak presioa egiten du. - Atera argazkiak materialari eta prozedurari. Aireak, berotzean, bolumen handiagoa du. Beharrezko materiala: - Matraze bat - Puxika bat - Su txiki bat Prozedura: - Matrazearen ahoan puxika jarriko dugu, eta barruko airea berotuko dugu su txikiarekin. - Hipotesia ezarriko dugu: Zer gertatuko da matrazearen barruko airea berotzean? Aireak bolumen handiagoa hartuko al du? Bai, ezta? - Erreparatu: Airea berotzean puxika puztu egiten da. - Arrazoitu: Aireak bolumen handiagoa hartu du eta puxika puztu du. - Ondorioztatu: Aireak bolumen handiagoa hartzen du tenperatura igotzean. - Atera argazkiak materialari eta prozedurari.

Kontzeptu-mapak egiteko aukerak: http://www.adelat.org/index.php?title=mapas_conceptuales_2_0&more=1&c=1&tb=1&pb=1 http://www.mindomo.com/ HYPERLINK "http://www.adelat.org/index.php?title=mapas_conceptuales_2_0&more=1&c=1&tb=1&pb=1" HYPERLINK "http://www.mindomo.com/"

Talde-lana: Kontzeptu-mapa edo eskema bat interpretatzea. Beharrezko materiala: Kontzeptu-mapa.

Era egokian behatu eta interpretatzeko datuak: kontzeptu-mapa edo eskema bat kontzeptuz eta hitzez edo loturako esaldiz osatzen da. Kontzeptu-mapa honetan honako termino hauek agertzen dira: ura, izaki bizidunak, molekulak, animaliak, mugimendua, landareak, beroa, egoera, solidoa, likidoa, gasa, lurruna, izotza, lainoa, galdara, elurra, lakua. Eta hitz edo loturako esaldi hauek: beharrezkoa, adibidez, daude, mugatzen du, izan daiteke, sortzen du, sortuta...

e) Kearen partikula solidoetatik abiatuta, tabakoak gorputzean

dituen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzea.

Prozedura: - Kontzeptu-mapa arbel elektronikoan erakustea. - Bakoitzak, banaka, mapa interpretatzeko daukagun erraztasuna frogatzea. - Urari buruzko ahozko erakusketak.

Talde-lana. Kea airean zintzilik dauden partikula solidoz osaturik dago. Prozedura: - Objetu digitalean aipaturiko bideoak ikusi. http://www.youtube.com/watch?v=WCuVbNUQTmY Kea igo edo jeitsi egiten al da? Sutanblai lotura: Tabakoaren eragina. - Ikasgelan, tabakoaren ondorio kaltegarriei buruz eztabaidan aritzea, kea partikula solidoek osatzen dutela ahaztu gabe.

c) ERABILERA

f) Kontzeptu-mapekin sekuentzian ikasitako kontzeptuak

finkatzea, antolatzea, eskema egitea eta azaltzea. g) Eskema batetik abiatuz, sekuentzietan ikasitako

kontzeptuak interpretatu eta azaltzea.

Kontzeptu-mapak egiteko aukerak. http://www.adelat.org/index.php?title=mapas_conceptuales_2_0&more=1&c=1&tb=1&pb=1 http://www.mindomo.com/

Azken proiektua: Talde-lana: kontzeptu-mapak edo eskemak egitea. Materiaren egoerei buruzko bat, eta materiaren egoera-aldaketei buruzko beste bat. Lehenengo, paperean, eta gero, euskarri digitalean.

Kontzeptu-mapa modu egokian egiteko datuak gogoratu. Kontzeptu-mapa ezagutza antolatu eta azaltzeko tresna da. - Kontzeptuak: - 1. mapa: Materiaren egoerak, egoera likidoa, egoera solidoa, gas-

egoera - Materiaren egoera bakoitzaren adibideak. Berezko forma duten

ala ez. - 2. mapa: Materiaren egoera-aldaketak: fusioa, sodifikazioa,

lurrunketa, kondentsazioa. - Kontzeptuak batzeko eta haien arteko erlazioa ezartzeko

beharrezko hitzak edo loturazko esaldiak.

Kontzeptu-mapa baten adibidea, ikasle-talde bakoitzari eskaturikoa. Klasea bi taldetan banatu eta materiari buruzko bi kontzeptu-mapa egin, galdera hauei erantzuna emanez: - 1. Materiaren egoerak:

- 1. taldea: Nolako egoeretan agertzen da materia? Zein egoerak dute berezko forma, eta zeinek ez?

Talde-lana:

Egindako esperientzien txostenak blogean argitaratzea, argazkiak erantsiz. Kontzeptu-mapak blogean argitaratzea.

Materia-egoeran aldaketak:

- 2. taldea: Zein prozedurarekin pasatzen da materia egoera batetik bestera?

- Prozedura: Papera erabili, eta euskarri digitalean azaldutako tresnak ere bai. Talde bakoitzak bere ordezkaria aukeratuko du, beren kontzeptu-mapa ahoz aurkezteko.

d) EBALUAZIOA IKASKETA PLANAREN IRIZPIDEAK - Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza 8- Materiari (aireari eta presio atmosferikoari) buruz ikerketa errazak planifikatzea eta egitea talde-lanean, eta emaitzak ezagutzera emateko write tresna aukeratzea. 10- "Write" tresna erabiliz, eguneroko arazo edo egoerei buruzko informea aurkeztea. Horretarako informazioa hainbat iturritatik jasoko da (e-Blai, liburuak, Internet...), lan-plan bat jarraituko da eta ondorioak jakitera emango dira. - Hizkuntzak 6- Erabilera-eremu anitzetarako hainbat generotako ahozko testuak idaztea, produkzio-prozesuko pausoak jarraituz: plangintza, testua idaztea eta berrikusketa-, egokitze-, koherentzia-, kohesio- eta zuzenketa-maila onargarria erakutsiz. 7- Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, prozesatzeko eta ezagutzera emateko informazio- eta komunikazio-teknologiak modu gidatuan erabiltzea, eta ereduak jarraituz kontzeptu-mapak egitea. EBALUAZIO-IRIZPIDEAK - Ingurune natural, sozial eta kulturalaren jakintza 8.1- Esperientzia eta ikerketa txikiak eginez fenomeno fisikoei buruzko arazoei erantzuten die. 8.2- Lan-hipotesia aurkeztu, ikerketa garatu, probak egin eta emaitzak eta ondorioak ateratzen ditu. 8.3- Esperientzia nola egin planifikatzen du, behar den materiala prestatuz eta denbora eta espazio egokia kalkulatuz. 8.4- Ikerketa garatzeko beharrezko informazioa bilatzen du, inguruan dituen baliabide teknologikoak erabiliz. 8.5- Taldearekin ikerketan egindako prozesu osoa partekatzen du, ondorio eta emaitzak era argi eta txukunean azalduz. 10.1- Plangintzak egiten ditu hainbat iturritatik informazio esanguratsua lortzeko, aurrehipotesiak planteatuz eta iturriok sistematizatuz.

10.2- Helburu zehatz batekin, egoerei eta gertakizunei buruzko hainbat iturritako datuak jaso eta hautatzen ditu. 10.3- Helburu zehatz batekin jasotako informazioa antolatu eta aztertzen du (karpetak, partekatzea, zatikako ariketen ondorioak) azken ondorioak ateratzeko. 10.4- Lortutako ondorioen berri ematen du, kasuan kasuko metodo egokiena (ahoz, idatziz, IKTak erabiliz...) eta forma komenigarriena hautatuz (kontzeptu-mapak, txostenak, ahozko azalpena...), eta ahalik eta modu argienean, dela euskarri digitalean dela paperean. - Hizkuntzak 6.1- Edukiaren plangintza era gidatuan burutzen du, eskema edo noten bitartez, komunikazio-egoeraren ezaugarriak eta idatziko testuaren estruktura kontuan hartuta. 6.2- Informazioa paragrafoetan antolatzen du. 6.3- Ideiak eta testuko zatiak elkartzeko oinarrizko kohesio prozedura batzuk erabiltzen ditu; loturako hitz edo esaldiak, esate baterako. 6.4- Ezarritako helburua modu egokian erakusten du. 6.7- Testua modu argi eta antolatuan aurkezten du. 6.8- Ekoizpen eta berrikusteko ariketetan lankidetzan jarduten du. 7.2- Testu-prozesadoreen eta impressaren oinarrizko funtzioak erabiltzen ditu txostenak eta kontzeptu-mapetan agertzen diren testuak editatzeko eta zuzentzeko. 7.3- Klaseko ariketetan egindako informazioak era txukun eta argian aurkezten ditu, informazio- eta komunikazio-teknologiak eta baliabideak modu gidatuan erabilita.

BALIABIDEAK IKASLEAREN AUTOEBALUAZIO ERRUBRIKA AUTOEBALUAZIOA:

IKASKETA ESKASA IKASKETA NAHIKOA IKASKETA ONA IKASKETA OSO

ONA

Talde-lana

Taldean nire lana betetzea zaila egin zait. Taldekideen laguntza behar izan dut prozedura ulertu eta kontatzeko.

Taldean, bete dut nire lanaren zatia. Prozedura ulertu eta kontatu dut.

Taldean, bete dut nire lana. Lan-prozedura ulertu dut eta kontatu dezaket.

Taldean, ongi bete dut nire lana. Lan-prozedura partekatu dut, eta argi eta ordenan kontatzeko gai naiz.

Webgunearen erabilera

Webgunean datuak jaso eta aukeratzea zaila egiten zait. Egokiak aukeratzeko orduan laguntza behar izan dut. Datuak antolatu eta aztertzerakoan laguntza jaso dut.

Datuak jaso ditut, baina egokiak direnak aukeratzea, antolatzea eta aztertzea zaila egin zait.

Lanerako beharrezko datuak jaso eta aukeratu ditut. Informazio garrantzitsuena antolatu eta aztertu dut.

Lanerako beharrezko datu guztiak jaso eta aukeratu ditut. Informazio garrantzitsuena erraz antolatu eta aztertu dut.

Lanaren garapena

Taldearen laguntza handia behar izan dut kontzeptuak eta eskemaren (kontzeptu maparen) egitura antolatzeko.

Laguntza pixka bat behar izan dut kontzeptuak eta eskemaren (kontzeptu maparen) egitura antolatzeko.

Eskema (kontzeptu mapa) laguntzarik gabe antolatu dut.

Eskema (kontzeptu mapa) era egokian antolatu dut. Taldekideei eskema (kontzeptu mapa) berrikusten lagundu diet.

Tresna digitalen erabilera

Mindomo tresnaren oinarrizko aukerak erabiltzea zaila egiten zait. Eskema (kontzeptu-mapa) egiteko laguntza behar dut.

Mindomo tresnaren oinarrizko zenbait aukera erabiltzan ditut. Eskema (kontzeptu-mapa) egiteko batzuetan laguntza behar dut.

Mindomo tresnaren oinarrizko aukerak era egokian erabiltzan ditut. Eskema (kontzeptu-mapa) era egokian egiten dut.

Mindomo tresnaren oinarrizko aukerak menperatzen ditut. Eskema (kontzeptu-mapa) laguntzarik gabe eta behar bezala egiten dut.

IRAKASLEAREN AUTOEBALUAZIO ERRUBRIKA IKASLEAREN JARRERA

IKASKETA ESKASA

IKASKETA NAHIKOA IKASKETA ONA IKASKETA OSO ONA

Lanarekiko jarrera

Eginbeharrean arreta jartzea zaila egiten zaio. Lan-prozedura ulertzea zaila egiten zaio. Bere erantzukizun propioa ulertzeko laguntza behar du.

Normalean eginbeharrean arreta jartzen du. Noizean behin, lan-prozedura gogorarazi behar zaio. Noizean behin, bere erantzukizun propioa eta taldean duena ahaztu egiten ditu.

Eginbeharrean arreta jartzen du. Lan-prozedura ezagutzen du. Bere erantzukizuna eta taldean duena ezagutzen ditu. Batzuetan, taldeko kideekin batera lan egiten du.

Eginbeharrean arreta era egokian jartzen du. lan-prozedura menperatzen du. Bere erantzukizuna eta taldean duena onartzen ditu. Taldekideekin batera lan egiten du.

Taldeko llana eta parte-hartzea

Taldean duen eginkizuna gogorarazi behar zaio. Bere eginbeharra egiteko zailtasunak ditu. Lan-dinamikan gutxi hartzen du parte. Lan-dinamikako gutxieneko pausoak azaltzeko laguntza behar du. Taldean duen rolaren funtzioak zein diren gogorarazi behar zaizkio.

Taldean duen eginbeharra ezagutu eta burutzen du, nahiz eta batzuetan gogorarazi egin behar zaion. Lan-dinamikan parte hartzen du, normalean. Lan-prozeduraren funtsezko pausoak azaltzen ditu. Taldean duen rolaren funtzioak ezagutzen ditu, eta bere eginbeharrak burutzen ditu.

Taldean duen eginbeharra ongi ezagutu eta burutzen du. Lan-dinamikan parte hartzen du, eta ideiak eta ikuspuntuak eskaintzen ditu. Lan-prozedura modu egokian azaltzen du. Taldean duen rolaren funtzioak ezagutzen ditu, eta bere eginbeharrak era egokian burutzen ditu.

Taldean duen eginbeharra ezagutu eta modu egokian burutzen du. Lan-dinamikan parte hartzen du, eta ideiak eta ikuspuntuak eskaintzen ditu. Lan-prozedura modu egokian azaltzen du, eta ikaskideekin lankidetzan aritzen da, hauek prozedura azaldu dezaten. Bere rolaren funtzioak eta taldekideen rolak ezagutzen ditu. Bere eginbeharra segurtasunez burutzen du.

PRODUKTUAREN BALORAZIOA

IKASKETA ESKASA

IKASKETA NAHIKOA IKASKETA ONA IKASKETA OSO

ONA

Kontzeptu-mapa egitea

Plangintza eta estruktura gutxi. Eskemako (kontzeptu-mapako) kontzeptuak antolatu eta batzeko laguntza behar du. Sekuentzian jasotako ezagutzak eskas erakusten ditu. Eskema berrikusteko laguntza behar izan du.

Plangintzatuta eta estrukturarekin. Eskemako (kontzeptu-mapako) kontzeptuak gutxieneko argitasun eta kohesioarekin agertzen dira. Sekuentzian jasotako ezagutzak nahikoa ongi erakusten ditu. Mapa berrikusteko gai da, nahiz eta batzuetan ez dituen akatsak zuzentzen.

Ongi planifikatuta eta estrukturarekin. Eskemako (kontzeptu-mapako) kontzeptuak argi eta kohesioarekin agertzen dira. Sekuentzian jasotako jakintzak islatzen ditu. Mapa modu egokian berrikusten du, eta normalean akatsak zuzentzen ditu.

Txukuntasunez planifikatuta eta estrukturatuta. Eskemako (kontzeptu-mapako) kontzeptuak oso argi eta kohesio handiarekin agertzen dira. Sekuentzian jasotako jakintza guztia islatzen du. Mapa berrikusi eta akatsak zuzentzen ditu, erraztasunarekin.

Kontzeptu mapa interpretatzea. Ahozko eta gorputz-hizkuntza

Eskemen (kontzeptu-mapen) ahozko azalpenak ez du ezarritako ordena jarraitzen, eta ez du ikuslegoaren arreta mantentzen. Ahozko azalpena ez da zuzena. Bere gorputzaren jarrera eta bere ahozko hizkera ez dira egokiak.

Eskemen (kontzeptu-mapen) ahozko azalpenak ezarritako ordena jarraitzen du, eta ikuslegoaren arreta mantentzen du. Ahozko aurkezpena egokia da. Keinuak, ikus-kontaktua, ahots-tonua eta gogo maila eskasak dira.

Eskemen (kontzeptu-mapen) ahozko azalpena ezarritako ordenarekin bat dator. Ahozko azalpena ona da, interesgarria, eta entzulegoaren arreta mantentzen du. Keinuak, ikus-kontaktua, ahots-tonua eta gogo maila onak dira.

Eskemen (kontzeptu-mapen) ahozko azalpena paregabea da eta ezarritako ordenarekin bat dator. Bere gogoak ikusleen arreta mantentzen du. Keinuak, ikus-kontaktua, ahots-tonua eta gogo maila oso onak dira.

Impress tresnaren oinarrizko aukerak

Impress tresnaren oinarrizko zenbait tresna

Impress tresnaren oinarrizko aukerak era egokian erabiltzen ditu.

Impress tresnaren oinarrizko aukera guztiak

Tresna digitalen erabilera

erabiltzea zaila egiten zaio. Edukiak eta loturak jaso eta antolatzeko laguntza behar du.

erabiltzen ditu. Beharrezko informazioak (edukiak eta loturak) antolatu gabe jaso eta gordetzen ditu.

Behar den materiala (irudiak, testuak...) jaso eta gordetzen du, eta antolatu egiten du.

menperatzen ditu. Eduki eta lotura guztiak behar bezala jaso eta antolatzen ditu.

Eztabaida: Tabakoaren kearen partikula solidoak

Bere jarrera ez du ziurtasun osoarekin defendatu. Argudio egokiak falta izan zaizkio. Gaiarekin jarraitu du, era sozial baten, eta sekuentzia didaktikoko eduki zientifikoa ahaztu du.

Bere jarrera ez du ziurtasun osoarekin defendatu, argudioak onak ziren arren. Gaiarekin jarraitu du, era sozial baten, baina sekuentzia didaktikoko eduki zientifikoetako batzuk ere erabili ditu.

Bere jarrera nahiko ziur defendatu du. Argudioak eta azalpena onak ziren. Gaiaren bi aldeak ikutu ditu, soziala eta zientifikoa.

Bere jarrera ziurtasun osoarekin defendatu du. Argudioak eta azalpena primerakoak izan dira. Gaiaren alde guztiak ikutu ditu, sozialak eta zientifikoak. Ikertu egin du eta datu berriak erakutsi ditu.