Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo

3
INVESTIGACIÓN E INNOVACIÓN EN EL PROYECTO INVESTIGANDO NUESTRO MUNDO. Proiektu kurrikularrak ikerketaren eta esperimentazioaren inguruan lan egiteko instrumentuak izateaz aparte, irakasleen formakuntza (bai hasierakoa edo iraunkorra) bideratzen laguntzen dute. Hasierako formakuntzan proiektu kurrikularra programa formatiboaren ardatza izango da. INMa (Lehen Hezkuntzara bideratuta dagoen Investigando Nuestro Mundo proiektua) eskola tradizionala, irakasleen formakuntza eta ikerkuntza didaktikoa ikuspuntu kritiko eta aldizkako batetik ikusten duen proiektu kurrikular bat da. Proposamen kurrikular hau integratua da eta gure inguruko arazo sozio-naturalei buruzko ikerkuntzatik abiatuz eskoletako jakintza arloak ikertu nahi ditu. Proposamen kurrikular honen barnean hiru maila bereiz daitezke: Lehenengo maila: marko teorikoa Bigarren maila: proposamen didaktikoa Hirugarren maila: unitate didaktikoa Horrela INMk proposatzen duena “lanbide ikerketa eremuko” irakasleen hasierako formakuntzarako programa bat da, ondoren irakasleen garapen profesionalen ikerkuntza iraunkorra sustatzen lagunduko duena. Era honetan, hasierako formakuntzan, Lehen Hezkuntzako ikasleriaren ikerketaren eremua eta lanbide ikerketaren eremua elkartuko dira. Eremu bakoitzak hezkuntzarekin

Transcript of Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo

Page 1: Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo

INVESTIGACIÓN E INNOVACIÓN EN EL PROYECTO

INVESTIGANDO NUESTRO MUNDO.

Proiektu kurrikularrak ikerketaren eta esperimentazioaren inguruan lan

egiteko instrumentuak izateaz aparte, irakasleen formakuntza (bai hasierakoa

edo iraunkorra) bideratzen laguntzen dute. Hasierako formakuntzan proiektu

kurrikularra programa formatiboaren ardatza izango da.

INMa (Lehen Hezkuntzara bideratuta dagoen Investigando Nuestro

Mundo proiektua) eskola tradizionala, irakasleen formakuntza eta ikerkuntza

didaktikoa ikuspuntu kritiko eta aldizkako batetik ikusten duen proiektu

kurrikular bat da. Proposamen kurrikular hau integratua da eta gure inguruko

arazo sozio-naturalei buruzko ikerkuntzatik abiatuz eskoletako jakintza arloak

ikertu nahi ditu. Proposamen kurrikular honen barnean hiru maila bereiz

daitezke:

Lehenengo maila: marko teorikoa

Bigarren maila: proposamen didaktikoa

Hirugarren maila: unitate didaktikoa

Horrela INMk proposatzen duena “lanbide ikerketa eremuko” irakasleen

hasierako formakuntzarako programa bat da, ondoren irakasleen garapen

profesionalen ikerkuntza iraunkorra sustatzen lagunduko duena.

Era honetan, hasierako formakuntzan, Lehen Hezkuntzako ikasleriaren

ikerketaren eremua eta lanbide ikerketaren eremua elkartuko dira. Eremu

bakoitzak hezkuntzarekin erlazioa duten ezagutza profesionalaren elementu

kurrikular guztiei heltzen die.

Eskolako mundua ikertzea bertan dauden dimentsio guztiak ikertzea

eskatzen du. Ikerkuntza eremuan beraz, curriculum tradizionalean, curriculum

ofizialean, proiektu kurrikularretan…egon diren egonkortasun eta aldaketa

aldiak aztertzen dira, gizartearen egungo egoera zein den jakitea lortuz.

Honegatik, egungo gizartearen eta historiaren inguruko ikerketa aipatzen

da. Honen bidez, errealitate sozialaren ezaugarriak ezagutzeko aukera dugu,

Page 2: Investigación e innovación en el proyecto investigando nuestro mundo

baita gizarte honi ondo egokitzen zaizkien konpetentzi eta helburuak zeintzuk

izan beharko liratekeen ezagutzeko aukera ere.

Gizartearen eta historiaren ikerketa honen helburu nagusiak

askatasunean elkarrekin bizi daitezkeen biztanleriak haztea; dibertsitatea

ulertzen, baloratzen eta disfrutatzen duten biztanleria sortzea; eztabaida politiko

eta gizarte testuinguruari aurre egiteko prest dagoen biztanleria sortzea; eta,

erabakiak demokratikoki hartzeko gai den biztanleria lortzea dira.

Gaur egungo gizartean zer irakatsi behar den aztertzerakoan,

berrikuntzak egitea egokiena dela ikusten dugu, aurretik dauden tradiziozko

perspektibetatik pixka bat aldenduz eta aukera berriak erabiliz. Gainera, Lehen

Hezkuntzan azalduko diren kontzeptu eta edukiak aztertu behar dira; enpatia,

bizikidetza… bezalako gaitasunei garrantzi gehiago emanez eta hezkuntza

ikuspuntu historikoen eta pertsonalen bidez landuz.

Irakasteko orduan erabilitako metodologia garrantzi asko du ere, eta

pauso konstruktibistetan oinarrituak dauden jarduera berriak erabiltzea egokia

dela azaltzen da. Jarduera hauek kontzepzioen eboluzio graduarekin bat etorri

behar dira, ikasleen ezagutzaren garapenera egokituz.

Amaitzeko aipatzea ikerketa eremuak curriculumean biltzen direla unitate

didaktikoen diseinuaren, garapenaren eta ebaluazioaren bidez. Unitate

didaktiko hauek zikloaren arabera ezberdinak dira, gai ezberdinak lantzen dira

eta, baina gai guzti horiek landuz lortu nahi den helburua egungo gizartearen

eta historiaren eraikuntza progresiboa lortzea da, gure munduaren ikerkuntzan

integraturik egongo litzatekeena.