Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
Transcript of Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
1/17
InstitutoNacio aldeTecnolodelaComunicac
ngas
in in
Online sare sozialetako datue
Online sare sozialetako datuen
pribatasunari eta informazioaren
segurtasunari buruzko ikerketa
n pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 1 de 17INFORMAZIOAREN SEGURTASUNERAKO BEHATOKIA
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
2/17
InstitutoNaciodeTecnolodelaComunicac
nalgas
in
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 2 de 17
Argitaraldia: Otsailak 2009
Honako argitalpena Telekomunikazio Teknologien Institutu Nazionalarena (INTECO) eta Datuen Babeserako EspainiarAgentziarena (AEPD) da. Creative Commens-en Aitortu-Ez merkataritzarako 2.5 Espainia lizentziapean dago, eta ondorioz,lan hau kopiatzea, banatzea eta jendaurrean hedatzea baimenduta dago, ondorengo baldintzekin:
Aitorpena: Txosten honen edukia besteengandik osorik edo zati batean kopiatua izan daiteke, beti ere bere jatorriaaipatuz, eta INTECO zein AEPDri, eta baita euren web orrie ere, www.inteco.es, www.agpd.es, berariazko erreferentzia
eginez. Aitorpen honek ez du inola ere iradokitzen INTECO-k eta AEPD-k bitartekoa ezta berak egindako lanarenerabilpena babesten dutenik.
Ez-merkataritzarako erabilpena: Jatorrizko materiala eta beronengandik eratorritako lanak banatuak, kopiatuak edoaurkeztuak izan daitezke, bere erabilpenak merkataritza xedeak ez dituen heinean.
Lan hau berrerabili edo banatzerakoan, beronen lizentzia zehaztapenak argi geratu behar dira. Baldintza hauetako baten batez da derrigorrezkoa izango INTECO eta AEPD-ren eskutik egile-eskubideen jabetza-baimena eskuratzen bada. Lizentziahonetako ezerk ez ditu INTECO eta AEPD-ren eskubide moralak hondatu edo murrizten.
Lizentziaren testu osoa:
http://creativecommons.org/licenses/by-nc/2.5/es/deed.eu
http://www.inteco.es/http://www.agpd.es/http://creativecommons.org/licenses/by-nc/2.5/es/deed.euhttp://creativecommons.org/licenses/by-nc/2.5/es/deed.euhttp://creativecommons.org/licenses/by-nc/2.5/es/deed.euhttp://www.agpd.es/http://www.inteco.es/ -
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
3/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 3 de 17
LABURPEN EXEKUTIBOA
I Egoera: sare sozialen definizioa
Online sare sozialak erabiltzaileei Interneten bidez perfil publiko bat sortzen
ahalmentzen dieten zerbitzuak dira. Haien bidez, datu pertsonalak eta norberaren
informazioa plasma daitezke, argitaratutako perfilaren kide diren edo ez diren
gainontzeko erabiltzaileekin elkarreragiten ahalmentzen duten erremintez baliatuz.
Plataforma hauen hazkunde modeloa hasierako parte hartzaileek pertsona ezagunei
web tokira eransteko aukera eskaintzean ematen den prozesu biral batetan
oinarritzen da.
Zerbitzu berri hauek komunikazio eta elkarreragin kanal boteretsu gisa itxuratzen
dira, erabiltzaileei talde segmentatu gisa jokatzen uzten: aisia, komunikazioa,
profesionaltasuna, eta abar.
Sare sozialaren helburu garrantzitsuenetako bat parte hartzaileek online bidez
offline munduan efektuak dituzten ekintzetarako deialdiak egiten dituztenean lortzen
da.
Mundu mailan azkenengo estatistikek (2008ko martxoko Universal McCanneko,Power to the people social media, Wave 3) sare sozial erabiltzaileak 272 milioitan
zenbatzen dituzte, mundu osoko Internet erabiltzaile erregistratuen 58%a izanda.
Honek 2007an lortutako datuak kontutan hartua, 21%eko hazkundea suposatzen
du.
Espainian estatistika-iturriak anitzak izanda, guztiak 2008an sare sozialak
erabiltzen dituzten Internet erabiltzaile espainolak 40% eta 50% bitartekoak1
direlakoan bat datoz. Estatistika-iturri konkretu baten zifra emanez, lehen aipatutako
ikasketak eskainitakoa hartuko dugu: internauta espainolen 44,6% a saresozialetariko batetan perfilen bat izanen du. Modu honetan Espainian, 7.850.000 2
Internet erabiltzaile azken hilabetean konektaturiko 15 urtetik gorakoak sare
sozialak erabiltzen dituzte.
1Adibidez, Zed Digital-en arabera 50%a (El fenmeno de las redes sociales. Percepcin, usos y publicidad.
2008ko Azaroa) edo The Cocktail Analysis-en arabera 45%a (Observatorio de evaluacin de redes sociales:Herramientas de comunicacin on-line: Las Redes Sociales. 2008ko Azaroa).
2 Universal McCann Ikerketaren datuek Espainiarako ematen duten portzentaia Red.es-en XX. neurketak
jasotako ohiko erabiltzaileen zifrari aplikatuz kalkulatu da.
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
4/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 4 de 17
Gainera, sare sozialen erabiltzaileen portzentaia gazteen artean altuagoa dela
egiaztatzen da, baita ere adinak gora egin ahala portzentaia txikiagotu egiten dela:
10 erabiltzaileetatik 7, 35 urtetik beherakoak dira.
II Aspektu garrantzitsuenen analisia eta sare sozialen berariako arazoak
Online sare sozial hauen nabarmentasuna ez dago arrisku edo asmo txarreko mehatxuen
kanpo. Sare hauen erabilpenagatik ukitutako arloetan eskumenak dituzten erakunde
nazional, europar eta internazionalen kezketariko bat horixe izanda, erabiltzaileek online
aukera berri hauetara sarbide seguru bat eduki dezaten bermatzera bideratutako arau eta
gomendioak3 bultzatu dituzte arreta berezia adingabe eta ezgaiengan jarriz.
Premisa hauetan oinarrituta, kapitulu honek sare sozialei eragiten dieten legezko gaiei
buruz sakonean egindako analisi bat eskaintzen du.
Erabiltzaileen ohore, intimitate pertsonal eta norberaren irudiaren babespena
Ohorerako eskubidea irudi, izen eta erreputazio onera pertsona orok daukan hori da,
edozein biztanlek bere esfera pertsonala errespetatu diezaioten eska dezakeela, bere
zirkunstantzia partikularrak independentziaz, eskubide utziezin bat izanda. Intimitaterako
eskubideak pertsonaren esferarik intimoena babestea du helburu, duintasunaren
babespenarekin oso loturik egonda. Azkenik, norberaren irudirako eskubideak
gizabanako bakoitzak duen esparru propioa, baina ez intimoa, babestea du helburu,
besteen ekintza eta ezagupenaren aurre.
Espainian, eskubide hauen babespena Ohore, Intimitate Pertsonal eta Familiar eta
Norberaren Irudiaren Babespen Zibileko maiatzak 5eko 1/1982 Lege Organikoan
jagonda agertzen da, legegile espainolak konstituzioko 18.1 artikuluak jasotako eskubidea
garatzen duelarik. Hala ere, sare sozialen eta web toki kolaboratiboen erabilerarengatik
erator daitezken beste egoera batzuk ez dira modu zehatzean arautzen. Araudi zehatz
3Erregulazio-ekimen garrantzitsuenak eremu internazionaletik datoz, bereziki Europar Komisiotik eta baita
29. Artikuluko Lan Taldetik, zeinek azken hilabeteotan ahalik eta epe laburrenean sare sozialen, web gunekolaboratiboen, blogen eta Interneteko bestelako elkarreraginerako komunikabideen erabiltzaileen segurtasuneta babesarekin lotuta dauden arlo guztiak arautzeko asmoa agertarazi duen.
Modu honetan, pasadan 2008ko urriko 15 eta 17 bitartean Datuen Babespenerako eta pribatutasunerakoAgintaritzen 30. Nazioarteko Konferentzia ospatu zen Estrasburgon. Bertan, plataforma mota hauentzakobaldintzak biltzen dituen erregulazio-araudi proposamen bat gauzatzea erabaki zen: araudi mundiala izateaeta edozein moduko prestatzaileari legalki eskagaia, momentu horretan non aurki daitekeen kontuan hartugabe; erabiltzaileak oinarrizkotzat hartutako babespenekin hornitzea sarean ekintzak garatzen dituztenean;adin txikikoei gutxiengo eta oinarrizko babespena bermatzea, eurek baitira zerbitzu hauek gehien erabiltzendituztenak eta hauen aurrean bereziki babesgabeenak; emaileek erabiltzaileen babesera bideraturiko neurriteknologiko sorta bat ezartzea. Honela, hurrengo 2009ko azaroan Madrilen Datuen Babespenerako 31.Nazioarteko Konferentzia ospatuko da, non datuen babespenerako lehen araudi mundialerako zirriborroaproposatuko den, geroago eztabaidatzeko eta eta mundu mailan onesteko.
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
5/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 5 de 17
honen falta eta Informazio Gizarte zerbitzuen bilakaera azkarraren ondorioz, erabiltzaileen
eskubideen babesa zalantzan jartzen dituzten egoerak sor daitezke. Intimitaterako
babespena arriskuan jarri dezaketen egoera posibleen artean, honako hauek emanahal dira:
Erabiltzaile gisa erregistratutako momentuan, perfileko pribazitatea modu egokian ez
konfiguratzeagatik edo sarean ekintza hasten denetik informazio sentikorra
argitaratzeagatik.
Erabiltzaileak sarean parte hartzen duen momentuan, argitaratutako informazio,
datu eta irudi maila gehiegizkoak izateagatik, norberaren edo gainontzekoen
pribazitatea eragiteagatik.
o Norberaren pribazitatea: Erabiltzaileek haien datuak nahitako moduan
argitaratzen dituzten arren, pribazitatearen gaineko efektuek lehen momentu
batetan pentsa daitekeen baino garrantzi handiago bat eduki dezakete,
plataforma hauek informazio trukaketa erreminta indartsuez, prozesamendu
gaitasunaz eta erabiltzaileek erraztutako informazioaren analisiaz baliatu
baitaitezke.
o Gainontzekoen pribazitatea: Erabiltzaileek argitaratutako gainontzekoen
informazio eta datuen edukina ezin da argitaratu hauen baimen argirik gabe.Argitaratuz gero, ukituriko edozein pertsonak eska dezake informazio edo
datu hauen berehalako ezabapena.
Azkenik, gehiengoetan sare sozialek Interneteko bilakuntza motorretan
erabiltzaileen perfilak, kontaktuen informazioa eta lagunen perfilak bilakuntzetan
indexatzea onartzen dutela kontutan izatea garrantzitsua da. Honek pribazitatearen
babespenerako beste arrisku bat suposatzeaz gain, Interneten ageri den
erabiltzailearen informazioaren ezabapen prozesua zaildu dezake.
Plataformatik baja emateko momentuan, erabiltzaileren batek baja emateko
eskakizuna egin ostean berak argitaraturiko edo beste perfiletan agertutako datuak,
informazio pertsonala edo norberaren irudiak agertzen badira.
Gainera Espainian, araudiaren ikuspuntutik, adingabeentzako babeskuntza berezi bat
dago gainontzeko erabiltzaileek dutena baino babespen estatus indartsuago bat egilezten
diena, eurak baitira online zerbitzu honen erabiltzaile masiboak. Estatus berezi honen
sorkuntzak are eta zentzu gehiago du adingabeen kasuan, eskubideen baliapenerako
baimena emateko gurasoen edo legezko tutoreen esku-hartzea beharrezkoa dela
kontutan izaten badugu.
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
6/17
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
7/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 7 de 17
interpretaziorako garapen luzeari esker, Informazio Gizarteak eskaintzen dituen zerbitzu
berrien erabileraren ondorioz gertatu diren eskubideen zaurtzapen kasu askori
konponbide eman die, erabiltzaileei haien eskubide pertsonalen babespenari gehienezko
Hala ere, elkarrizketa eta eztabaida taldeetan egiaztatu denaren arabera, datu
babespenaren gai honen barne gauzatzen dira erabiltzaileen eskubide babespenen
aurkako egoera gehienak, sare sozialen edukin guztiak erabiltzaileek altaz ematen
dituzten eta ohizkotasunez eguneratzen doazen perfiletan oinarriturik baitaude. Modu
honetan, intimitaterako eskubidearekin lotura izateagatik lehen aipatutako egoeretaz gain,
izaera pertsonaleko datuentzarako egoera arriskutsu posibleen artean honako
hauek aurki daitezke:
Phising eta pharmingkasuak. Honako bi fenomenoak interneten bidez erabiltzaileen
datu pertsonalak, sentikorrak diren datuak edota izaera ekonomikoa dituzten datuak
(kreditu txartelak, erabiltzaileen PIN kodeak, eta abar) lortzeko askotan ustiatzen
dituzte zibergaizkileek.
Social spammereta spam. Plataforma gisa sare sozialen erabilera posta elektroniko
ez desiratua bidaltzeko.
Interneteko bilatzaileek burututako baimendu gabeko indexazioa.
Kontrolgabeko perfilera sarbidea. Azterturiko sare sozial gehienek formatu publikoan
erabiltzailearen perfil osoaz edo partez baliatzen dira, datu horien jabearen baimen
zehatzik gabe Interneteko edo sare sozialeko edozein erabiltzailek izaera
pertsonaleko informaziora sarrera izanez.
Nortasun ordezkapena. Gero eta sarriago gertatzen da online sare sozialetan inoiz
ez erregistratutako erabiltzaileak, sartzerakoan bere nortasun digitala jada erabilia
izaten ari dela konprobatzea.
Hiperkontextualizatutako publizitatea. Printzipioz, abantail gisa ikus daiteke,
erabiltzaileak nabigatzen dauden bitartean iraingarri edo adeigabe diren edukinak
agertzea ekiditen duelako. Dena den, araudiaren ikuspuntutik legez kanpoko
praktikatzat har daiteke, publizitatea kontextualizatzeko lehenengo erabiltzailearen
datu eta lehenkortasunak aztertu behar baitira.
Erabiltzailearen ezjakintasunez cookies-en instalazio eta erabilpena. Sare
sozialean partaidetzarekin zerikusia daukan beste arrisku posibleetako bat web
tokiak plataformari erabiltzailearen ekintza zein den ezagutzea ahalmentzen duten
cookies-ak erabiltzea da. Erreminta hauen bitartez, sare sozialek erabiltzaileaksartzeko erabiltzen duen tokia, konexioaren iraupena, sarbiderako dispositiboa
(finkoa edo mugikorra), erabilitako sistema eragilea, web orrialde baten gehien
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
8/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 8 de 17
bisitatutako tokiak, burututako click-en zenbakia, eta sare barruko erabiltzailearen
bizitzaren garapenari buruzko beste datu asko ezagutu ditzakete.
Bereziki zaurgarri diren taldeen adingabe edo ezgai datu pertsonalak babespen
dituzten neurriei dagokienez, araudiaren ikuspuntutik 1720/2007 Erret-Dekretuak
berezitasun garrantzitsu bat ezartzen duela aipatu behar da: 14 urtetako edozein
adingaberen baimenarentzako datuak biltzean, beharrezkoa izango da baita guraso edo
tutoreen baimena.
Gainera, arau honek bereziki dio adingabearen baimena lortzeko hizkuntza sinple eta
ulertzeko erraza erabili beharko dela eta haien bidez ezingo dela beren senide edo
ingurukoen buruzko informaziorik lortu.
Edukinen jabego intelektual eta industrialaren babespena
Jabego intelektualak babestutako sare sozialen eta kolaboratiboak diren web tokien bidez
erabili, banatu eta hedatutako edukinen kopurua handituz joan da azkenaldian.
Hortaz, babespena egileak bere sorkuntza literario, artistiko edo zientifikoaren gain duen
eskubidean oinarritzen da.
Espainian, Jabetza Intelektualaren Legeak egileei euren sorkuntzen gaineko esklusibazko
eskubideak ematen dizkie. Honek suposatzen du lanaren edozein tratamendu,
erreprodukzio, banaketa edo igortze eskubideen jabeen onarpenarekin gauzatu behar
dela. Araudi nazionalak zein europarrak eskubideen ustiapenerako murrizpen maila altu
batetan oinarritzen dira, egilearen baimenik gabe jabego intelektualaren eskubideak
ustiatzea ezinezkoa delarik.
Hala ere, jabego intelektual eta industrialen zaurtzapen posibleen barne, alderdi juridikoak
aztertzeko egindako elkarrizketa eta eztabaida taldeetatik ondorioztatu denez, bi egoera
desberdintzea beharrezkoa da. Bata, erabiltzaileak berak direnean egileen osotasuna eta
euren jabetza intelektualeko eskubidea zalantzan jartzen dutenak. Bestea, sare sozialakdirenean, euren baldintza orokorren bitartez, erabiltzaileen jabetza intelektualeko
eskubideak arriskuan jartzen dituztenak.
Egoera hauen aurrean, sare sozialek haien plataformen bidez gauzatutako ez
baimendutako edukinen banaketaren aurkako kolaborazio eta burruka bide gisa,
erabiltzaileek sare sozialean existitzea nahi duten edukinen autoaraudia gauzatzeko
mekanismo automatikoak prestatu dituzte. Horretarako, plataformako erregistro baldintzak
betetzen ez dituzten, erabiltzaileen edo gainontzekoen jabego intelektualen obren gaineko
eskubideen aurkako edukinak barrenetik salatzea baimenduta dago.
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
9/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 9 de 17
Kontsumitzaile eta erabiltzaileen babespena
Kontutan izan behar da plataforma hauek eskaintzen dituzten abantaila
garrantzitsuenetako bat publizitatetik eta sareko erabiltzaileek garatutako barneaplikazioetatik eratorritako etekin ekonomikoa ateratzeko gaitasuna dela.
Erabiltzaileek produktu edo zerbitzuen berri emateko edo iragarkion hartzaile izateko
duten erraztasuna oso handia da mundu fisikoarekin konparatuz gero. Urrutitik produktu
edo zerbitzuak merkaturatzeko sinpletasunaz gain, sare sozialek erabiltzaileen (bezero
pontentzialen) datu-base bat dute, gustu eta profil irizpideen arabera segmentutan ezin
hobeki banatuta; honek merkatal prozeduraren arrakasta oso altua izatea dakarrelarik.
Erabiltzaile eta legelariekin egindako elkarrizketa eta eztabaida taldeek iragarki ereduak,
sarearen bitartez merkaturatutako produktu eta zerbitzuak aurkitu eta kontrolatzeko
erabiltzaileen kolaborazioa igo egin dela egiaztatu dute. Honek, ikuspuntu komertzialetik
erabiltzaileen segurtasun maila indartuko zukeen plataforma barneko autoaraudi bat
gauzatzea erraztuko luke.
Modu berean, Informazio Gizartearen garapen egoki batentzako eta sare sozialen bidez
gauzatutako produktu eta zerbitzuen salerosketa arrakastatsua izateko, funtsezkoa da
bezero potentzialek web tokiengan konfiantza osoa izatea. Horretarako, web tokiek gaur
egungo araudia eta beharrezko betebehar teknologiko guztiak betetzen dituztela ziurtatu
behar dute.
III Sare sozialetan diharduten agenteei zuzendutako jokabide-proposamen eta -
gomendioak
Ikerkuntza kualitatiboan lortutako informazioaren azterketaren ondoren sare sozialak eta
plataforma kolaboratiboak; ISP zerbitzuak edo Interneterako sarbide hornitzaileak;
segurtasun informatiko zerbitzuen fabrikatzaile eta hornitzaileak; administrazio eta
erakunde publikoak; eta erabiltzaile eta elkarteak prozesuan diharduten agente
desberdinentzako gomendio sorta bat proposatu daiteke:
Industrirari zuzendutakoak
Sare sozialak eta plataforma kolaboratiboak: talde honi zuzendutako izaera orokorreko
gomendioenproposamena euren zerbitzuen eta araudi europar zein nazionalaren arteko
egokitasunera bideratuta dago, hala nola, jardute zehatz batzuek izan ditzaketen ondorio
juridiko-teknologikoak ezagutzera, euren zerbitzuetarako beharrezkoak diren tresna
teknologiko motak identifikatzera, eta erabiltzaileentzako segurtasun eta babes neurriak
areagotzeko beharrizanari buruz kontzientziaziora.
Elkarrizketa eta eztabaida-taldeetatik ondorioztatutako berariazko gomendioei
dagokienez, datozenak aipa daitezke:
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
10/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 10 de 17
Teknologia eta segurtasun gomendioak
1. Informaziorako sarbiderako gardentasun eta erraztasuna.
o Funtsezkoa da plataforma mota hauek euren zerbitzuei buruzko informazio
guztia modu argian aurkeztea, hau da, erabilpen baldintzetan eta
pribatutasun politiketan erabilitako hizkera edozein motatako
erabiltzailerentzat guztiz ulergarria izan behar da.
o Nahitaezkoa da sare sozialek euren hasierako orrian erabiltzaileak
informatzera zuzendutako atal berezi bat nabarmentzea.
o Sare sozialaren hasierako orritik sarbide zuzena duten microsite5
-ensorrera gomendatzen da, zeintzuek maiz egindako galderen eta multimedia
edukien bitartez informazioa ematen duten.
o Ezinbestekoa da sare sozialek euren pribatasun politika eta erabilpen
baldintzak erabiltzaileentzako garrantzi handiko aldaketarik gabe
mantentzea.
2. Erabiltzaileei sarean zabaldutako euren datu eta informazioen tratamenduen
erabateko kontrola bermatzea; horretarako euren eskubideak modu automatiko,
erraz eta arinean burutuko dituzten ahalik eta tresna teknologiko gehienak euren
eskura jarriz.
3. Segurtasun eta pribatasun ereduak ezartzea, norberaren datuen indexazio ez-
lehenetsiari dagozkienak, hala nola, kontuzko datuen babes bereziari.
4. Plataformaren segurtasun teknologikoa bermatzea. Zentzu honetan, nahitaezkoa da
plataformak Internet zerbitzu emaile baten aukera egokia egitea (Internet Service
Provider edo ISP), segurtasun maila handia duena: zerbitzari seguruak, laguntza-
zentroak, sarbide seguruak, besteak beste.
5. Informazioaren ezabatzea, zentzuzko tarte baten ondoren erabiltzaileak plataforman
sartu gabe badirau.
6. Sarbide eta ezeztatze eskubideak errespetatzea.
5Web orrialde txikiak, orri nagusi baten menpeko edukiak dituztenak.
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
11/17
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
12/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 12 de 17
non baimendugabeko edukiak dituzten domeinu-izen guztiak batuko diren, edo
aldez aurretik ezarritako segurtasun irizpideak betetzen ez dituztenak.
5. Segurtasun-partxeen eta eguneratzeen garapena.
6. Urrutiko aplikazioen garapena, tutoreei adin txikikoek Interneten bidez gauzatzen
dituzten operazioen eta edukien erabateko kontrola ahalbidetuko dizkietenak.
7. Plataformei zerbitzura sartzeko asmoa duten erabiltzaileen adina kontrolatzeko
aukera ematen dieten aplikazioen garapena.
8. Norberaren datuen tratamendura zuzendutako software produktuen deskribapenean
lortu daitekeen segurtasun mailaren deskribapen teknikoa eranstea: oinarrizkoa,ertaina edo gorena, DBLO garatzean duen Erregelamenduaren arabera.
9. Era berean, segurtasun aplikazioen software fabrikatzaileek, aginte publiko
eskudunekin batera, tresna berrien garapena sustatu dezatela gomendatzen da;
sare sozial eta antzeko plataformen bidez jasotako nahi ez den posta
elektronikoaren (spam-aren) murrizketara bideratutakoak, alegia.
Internet zerbitzuen hornitzaileei (ISP) zuzendutakoak
Talde honi zuzendutako gomendio-proposamenak ondorengoak biltzen ditu:
1. Egiatizkoak eta seguruak diren komunikazio-plataformen sorrera, Estatuko Indar eta
Seguritate Taldeekin, Ministerio Fiskalarekin eta Epai-Aginteekin batera.
2. Estatuko Indar eta Seguritate Taldeenganako elkarlan eta laguntza osoa.
3. Erabiltzaile eta bezero zuzen guztiei zerbitzu jakin horrek dituen segurtasun neurriei
buruzko informazioa ematea.
4. Zerbitzuen blokeatze erreklamazioak berehalakoan aintzat hartzea, baldin etaigorlearen nortasuna jasota uzten duen edozein metodorekin bidali badira, eta
hartzailea nor den modu argi eta laburrean zehazten badute.
Administrazio eta aginte publikoei zuzendutakoak
Hiritarren eskubideen bermatzaile diren aldetik, aginteei proposatzen zaizkien
gomendioak ondorengo ikuspuntuen arabera sailkatuta daude:
Arauen ikuspuntua:
Norberaren datuen babesari dagokionez, datozen proposamenak aipa daitzeke:
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
13/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 13 de 17
Aginte eskudunek txosten, gomendio eta irizpen publikoen prestakuntza sustatu
behar dute.
Segurtasun juridiko globala: oinarrizko arau-printzipioen nazioarteko eraketa sustatu
dadila, maila komunitarioan behintzat.
Informazioa legearen kontra eskuratzen edo partekatzen duten plataforma edo
erabiltzaileei zuzenduta, neurri zehatzak hartu eta zigorrak indartu beharko dira.
Norberaren datuen, ohore, intimitate eta bakoitzaren irudiaren babes kontuetan
nazioarteko zuzenbide homogeneo baten alde lan egin dezaten gomendatzen zaie
aginteei.
Jabetza intelektuala:
Edukiak plataformaren jabetza izatera igaroko direla argitu eta plataformek berau
enfasi bereziarekin nabarmendu dezaten sustatu, eta behar izatekotan derrigorrezko
ezarri.
Aginte eskudunek, arauen ikuspuntutik, ikus-entzunezko eta musika industrien, eta
eduki-hedabideen plataforma handien arteko akordio zuzenak susta ditzatela
gomendatzen da.
Jabetza intelektualdun lanen jabeek edukien erretiratzea salatzeko, Informazio
Gizartearen parte diren zerbitzu-emaile guztiek baliabide automatizatu, dohainiko,
erraz eta eraginkorrak eduki ditzaten beharrezkoa izatea gomendatzen da.
Eskubideen jabeei bidezko ordainsaria bermatzea.
Kontsumitzaile eta erabiltzaileak
Kontsumitzaile edo erabiltzaileen kexak aintzat hartzeko aginte eskuduna zein den
argi zehaztu daitela gomendatzen zaio legegileari.
Online plataformarako sarbidea blokeatzeko aukera emango duten mekanismo
eraginkorrak sustatzea.
Ikuspuntu exekutibo eta administratiboa:
Epaile, magistratu, forense, fiskal eta epai-idazkariei zuzendutako Trebakuntza
berezia Zuzenbide Teknologikoan.
Estatuko Indar eta Seguritate Taldeen brigada teknologiak, bai estatukoak,
autonomikoak, zein nazioartekoak, tresna teknologikoekin hornitzea; hauen bidez
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
14/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 14 de 17
ikerketa, froga elektronikoen babes-katearen mantentzea, eta delitu edo
erabiltzaileentzat kaltegarriak izan zitezkeen egoerak blokeatzea ahalbidetuz.
Epaiketa prozedura arinen garapen eta artikulazioa.
Heziketa eta dibulgazio ikuspuntua:
Sare sozialetan norberaren datuak hedatzearen arriskuei buruzko kontzientziazio-
kanpainak burutzea.
Segurtasunari buruzko heziketa-jardunaldiak eta hedatze-programak aurrera
eramatea.
Ikasketa-plan ofizialetan informazio-teknologien segurtasunarekin eta norberaren
datuen babesarekin zerikusia duten gaien ezagutza barneratzea; arlo honetan
berariazko heziketa sustatuz.
Interneten segurtasunari buruzko sentsibilizazio eta sustapen ekintzak garatzea, 2.0
bide beretatik.
Erabiltzaile eta elkarteei zuzendutakoak
Talde honi zuzendutako gomendioen proposamenak online zerbitzu mota hauek eurenbizitzetan eragin ditzaketen abantailak ezagutaraztea du helburu, baina erraz ekidi
daitezkeen egoera kaltegarriei buruz informatzea ere.
Gomendio hauek ondorengo gaiak dituzte oinarri: norberaren datuen babesa, ohorea,
intimitatea, bakoitzaren irudia, jabetza intelektuala, segurtasun eta izaera teknologikodun
gomendioak, eta adin txikikoen babesa.
1. Erabiltzaile guztiei Interneten goitizen edo nick pertsonalez baliatzea gomendatzen
zaie. Honela benetako nortasun digital bat eskuratzen dute, euren bizitza
pertsonalaren eta profesionalaren segurtasuna zalantzan jarriko ez duena. Era
honetan, erabiltzaileak darabilen nick-a ezagutzen duten inguruko kontaktuek
baino ez dute jakingo nor den.
2. Ikus-entzunezko edo irudi edukiak euren perfiletan argitaratzerako orduan arreta
berezia izan dezaten gomendatzen zaie erabiltzaile guztiei; kasu hauetan euren
inguruko pertsonen pribatutasuna eta intimitatea arriskuan jarri baitezakete.
3. Plataformak bere web orrian eskura jartzen dituen erabilpen baldintza orokorrak
eta pribatutasun politika birpasatzea eta irakurtzea gomendatzen da, baierabiltzaile moduan izena ematen baino lehen, bai aurrerantzean.
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
15/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa Pgina 15 de 17
4. Sare sozialean erabiltzailearen profilaren pribatutasun maila era egokian
konfiguratzea gomendatzen da, berau guztiz publikoa izan ez dadin. Modu
honetan, erabiltzaileak aldez aurretik lagun edo kontaktu zuzen moduansailkatu dituen pertsonek soilik izango dute honen perfilean argitaratutako
informazioa eskuragarri.
5. Kontaktu moduan aldez aurretik ezagutzen diren pertsonak baino ez onartzea
gomendatzen da. Ez litzateke jasotako kontaktu-eskaera guztiak konpultsiboki
baietsi behar eta, posiblea eta derrigorrezkoa den heinean, sare sozialaren bidez
adiskidetasuna eskatzen duena nor den ikertzea gomendagarria da.
6. Kontaktu fisikoari dagokion informazioa, hau da, edozein pertsonari erabiltzailea
non bizi den, non egiten duen lan, non ikasten duen edo zein aisi-lekuetan ibiltzen
den jakitea ahalbidetu diezaiokeen informazioa profilean ez zabaltzea
gomendatzen da.
7. Microblogging6 tresnen erabiltzaileei edozein momentutan zein lekutan dauden
argitaratzearekin erne ibiltzea gomendatzen zaie.
8. Erabiltzaileak edukiengan jabetza intelektualari dagokionez beharbesteko
eskubideak dituenen soilik gomendatzen da edukion erabiltzea eta zabaltzea.
Osterantzean, auzitegi nazionalek ez-zilegi zibila egotz diezaiokete erabiltzaileari.
9. Erabiltzaileari kide den sare sozial bakoitzerako erabiltzaile-izen eta pasahitz
desberdinez baliatzea gomendatzen zaio.
10. Pasahitzei dagokienez, komenigarria da gutxienez 8 karaktere eduki,
alfanumerikoak diren, eta letra larri zein minuskulak nahasten dituztenak
erabiltzea.
11. Erabiltzaile guztiei euren ordenagailuetan biruskontrako softwarea instalatua eta
behar bezala eguneratua eduki dezatela gomendatzen zaie.
12. Adin txikikoek ez dute norberaren datu gehiegi ezagutarazi behar. Inoiz ez dira
datuok ezezagunei eman behar.
13. Web orriari buruzko informazio guztia irakurri behar da. Bertan azaltzen da nortzuk
diren bere jabeak eta zein helbururekin eskatzen diren datuak.
6Plataforma mota hauen zerbitzua erabiltzaileen profilen etengabeko eguneratzean oinarritzen da. Informazio
gehiago ikerketa honen 3. kapituluan.
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
16/17
-
8/14/2019 Inteco Aepd Online Pribatasunari Informazioaren Buruzko Ikerketa-1
17/17
InstitutoNacionaldeTecnologasdelaComunicacin
http://www.inteco.es http://www.agpd.es
http://observatorio.inteco.es
http://www.inteco.es/http://www.agpd.es/http://observatorio.inteco.es/http://observatorio.inteco.es/http://www.agpd.es/http://www.inteco.es/