Inmigrazioa

5
INMIGRAZIOA ”Bertakook nola begiratzen diogu etorkinari? Inkestek diote solidarioak garela, baina inmigrantea alabarekin maitemindu denean, goiko solairuan bizi denean... eta batez ere, bera bezalako askorekin datorrenean solidaritateak irrist egiten du” Aspaldian etorkinak albiste bihurtu dira: paterak, El Egido, Lorca... Zuentzat inmigrazioa zer da herrialde batentzat diru iturri ala arazo iturri? Oraingo joerak jarraituz gero eta inmigrazioak erritmo honetan jarraitu, zuek uste duzue jendea horretarako prestatuta dagoela? Inmigrazioaren zergatiak: ekonomikoak, sozialak, politikoak... Marokoarra etorkina da bai, baina Euskal Herrira lanera etorri den estatubatuarra? Eta portugaldarra bai ala ez? Ahaztu egin al zaigu euskaldunak

Transcript of Inmigrazioa

INMIGRAZIOA”Bertakook nola begiratzen diogu etorkinari? Inkestek diote solidarioak garela, baina inmigrantea alabarekin maitemindu denean, goiko solairuan bizi denean... eta batez ere, bera bezalako askorekin datorrenean solidaritateak irrist egiten du”

Aspaldian etorkinak albiste bihurtu dira: paterak, El Egido, Lorca... Zuentzat inmigrazioa zer da herrialde batentzat diru iturri ala arazo iturri?

Oraingo joerak jarraituz gero eta inmigrazioak erritmo honetan jarraitu, zuek uste duzue jendea horretarako prestatuta dagoela?

Inmigrazioaren zergatiak: ekonomikoak, sozialak, politikoak...

Marokoarra etorkina da bai, baina Euskal Herrira lanera etorri den estatubatuarra? Eta portugaldarra bai ala ez? Ahaztu egin al zaigu euskaldunak ere historian askotan emigratu behar izan dugula?

Paperik gabeko etorkinen egoera. Arrazakeriarik ba ote? Gure kulturak, nortasunak, hizkuntzak... izango

al dute etorkizunik? Etorkinei eskaintzen zaizkien lanbideak.

Nekazaritzan, arrantzan... bertakook nahi ez

ditugun lanbideek etorkizunik izango al lukete etorkinik gabe?

Irtenbideak: elkartasuna, borondate politikoa... Zuen ustez euskaldunak solidarioak gara?

ETORKINAK

BETE ITZAZU ONDOKO KANPO SEMANTIKOAK

Lurraldetik irteteko arrazoiak

Etortzeko arrazoiak

Irteteko aurkitzen dituzten arazoak

Bidaiatzeko moduak

Hona heltzean aurkitzen dituzten arazoak

Eskatzen zaiena

ETORKINAK ETA GATAZKAK

Etorkin gehienak lanera etortzen dira, lan baldintza hobeak izateko eskubidea dutela pentsatzen dutelako.

Madrilen laukoiztu omen dira hilketak etorkin mafiak direla eta.

Donostiako Alde Zaharreko auzokideak udalari laguntza eskatu diote liskarrak saihesteko.

Eibarren marokoar bat atxilotu dute beste gazte bat labanaz erasotzeagatik.

Andaluziako auzo elkarteek eskale eta etxegabekoak ugaldu egin direla diote eta horri lotuta lapurketak...