INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko...

52
INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA MENDIZALEENTZAT. EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA EGILEA: IGOR ALDALUR ZENDOIA GIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOKO INGURUMEN TEKNIKARIA

Transcript of INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko...

Page 1: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKOESKULIBURUA MENDIZALEENTZAT.

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

EGILEA: IGOR ALDALUR ZENDOIAGIPUZKOAKO MENDIZALE FEDERAZIOKO

INGURUMEN TEKNIKARIA

Page 2: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

KAPITULUA: EAEko PARKE NATURALETAN MENDIKO KIROLAKARAUTZEA

1.- Sarrera.

Mendizaletasuna garatzeko lekua mendia bada ere, hura juridikoki arautzeak ezdie eragiten mendizaleen eta eskalatzaileen jarduerei, nekazaritzari, abeltzaintzari etabaso ustiapenari baizik. Eta seguru asko kirolariak horregatik egon dira ateratzen zirenlegeetatik kanpo. Hala ere, azken hamarkadetan, babestutako natura guneen erabileraarautzeko legeetan erabilera publikoa deitzen diotena murriztu izan dute, eta terminohorren barruan sartzen da gune horien kirol erabilera, besteak beste.

Arau hauen bidez, espazio naturalak babestu nahi dira bisitariek eragitendituzten kalteetatik, babes neurriak naturaz gozatzearekin uztartuz. Dena debekatzetikedo baimentzetik haratago, araudi errealista bat ezarri da, irizpide objektiboetanoinarritua, eta ez hautemate subjektiboetan; izan ere, arazoa ez dago mendizaletasuneanedo eskaladan, masifikazioan baizik, askotan turismoa bultzatzeko propagandakeragindako masifikazioan (J.M. Nasarre).

Parke naturaletako barne araudien bidez arautzen dira mendiko kirolak. Etamendizaleek ezinbestekoa dute Espazio Natural Babestu (ENB) hauek nola kudeatzendiren jakitea, debekuen aurrean gure eskubideak defendatzearren, edo natura babestekobetebeharren jabe egitearren.

2.- Natur Gune Babestuen izendapena

Paisaia eder, ekosistema berezi, fauna zein flora berdingabe, formaziogeomorfologiko bitxi edo antzeko ezaugarriak dituelarik, giza jarduerak edoustiakuntzak nabarmenki eraldatu ez duen alderdia da Parke Naturala. Gune hauek,bertako natur baliabideen ustiakuntza antolatua, eta ekologia, estetika edo hezkuntzaikuspegitik dituen balio interesgarriak elkarren osagarri izan daitezen, botere publikoenlehentasunezko jarduera eskatzen dute.

Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen arabera:

NGBak Eusko Jaurlaritzaren Dekretu bitartez izendatuko dira, EAEko NaturaBabesteko Kontseilu Aholkuemailearen (Naturzaintza) txostena aztertuta.

NGBen kudeaketa Foru Organoen ardura izango da (Nekazaritzan eskumenaduen Departamentua).

Administrazio Kudeatzaileak izendatuko duen Zuzendari-Zaindariareneginkizunen artean daude Espazio Naturala ordenatzeko lanabesak aplikatzea,jarduera eta emaitzen aurrekontua eta memoria urtero egitea, NGBaren natur

Page 3: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

baliabideetan eragina izan dezaketen administrazioen jarduerez informatzea,etab.

Parke Naturalei dagokiela, Patronatu izeneko berariazko organo aholkulari etakolaboratzailea jarriko da. Horren osaketa NGB izendatzeko Dekretuan garatukoda. Oso beharrezkoa jotzen da mendizaleon partehartzea organo honetan.Partehartze hau parke inguruetako mendi elkarteek edo Federazioek betedezakete.

Gaur egun EAE-ko parke naturalen sarea 9 natur gune babestuk osatzen dute

Ingurumen eta Luralde Antolamendu saila. Eusko Jaularitza

3.-Natur Gune Babestuetako kudeaketa tresnak

Natur Gune Babestuak planifikatzeko lanabes gisa, Natur BaliabideenAntolamendu Planak (NBAP) eratzen dira.

Page 4: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Parke Naturalak eta Biotopo Babestuak izendatu ahal izateko, kasuan kasukoNBAP egin eta onetsi beharko da.

NBAP horiek derrigorrezkoak eta betearazleak izango dira Euskal HerrikoNatura Babesteari buruzko 16/1994 Legeak araututako gaietan. Horienxedapenak mugatuko dituzte lurralde ordenaziorako beste zeinahi lanabes.Hauen determinazioek ezingo dituzte NBAPen xedapenak eraldatu

Espazio jakin bat Parke Natural izendatu eta, dagokion NBAP onetsi etaondorengo urtebetean, Erabilpen eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea egingo da(EKPE), eta bost urteko indarraldia izango du.

Arbola bat Berdingabe izendatzen denean, landarea behar bezala babestekobidezkoa den hedapen geografikoa eta osotasun horretan eragina izan dezaketenerabilera eta jardueren gaineko arautegia ere halakotzat hartuko dira.

Natur Baliabideen Antolamendu Plana : Zeinahi Natur Gune Babesturen oinarrizkoplangintzarako lanabesa da NBAP. Horrenbestez, erdietsi nahi den espazio ereduamoldatzeko ildoak xedatu behar ditu, ingurune natural eta sozioekonomikoan sortzendiren aldaketei malgutasunez aurre egiteko gauza izaki.

EDUKIA:

Ordenatu beharreko lurralde eremua mugatu eta bertako elementuen ezaugarrifisiko eta biologikoak deskribatu eta interpretatzea.

Natur baliabideen, ekosistemen eta paisaien kontserbazio egoera zehaztea. Lurraldearen zonakako zatiketaren eta espazio eta espezieen kontserbazioaren

arabera, erabilera eta jarduerei ezarri beharreko mugapenak zehaztea. Euskal Herriko Natura Babesteari buruzko 16/94 Legean ezarritako

erregimenetako baten aplikazioa, bidezkoa bada. Politika sektorialak eta jarduera sozioekonomiko publiko eta pribatuak

orientatzeko irizpideak finkatzea. Ingurumeneko Eragina Ebaluatzeko erregimenaren mendeko jarduera, obra eta

instalazioak zehaztea. Horren aplikazioaren emaitza jarraitzeko plana eratzea.

INDARRALDIA ETA LOTURA:

Natur Baliabideen Antolamendu Planen indarraldia horiek onesteko arauan berariazadierazten dena izango da.

16/1994 Legeak arautzen dituen gaien inguruan NBAPek emaniko xedapeneklehentasuna izango dute lurraldearen antolamenduaren beste zeinahi lanabesen aurretik.Kontraesanik izatekotan, lanabes horiek NBAPari egokitu beharko zaizkio urtebetekoepean, gehienez.

Page 5: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

NBAP horiek, beste zeinahi jarduera, plan eta programa sektorialei dagokienez, izaeraadierazlekoak izanik, beraien determinazioak subsidiarioki aplikatuko dira.

LANTZE, TRAMITAZIO ETA ONESPEN PROZEDURA :

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari dagokio NBAPakegitea.

Tramitazioa:

Dagokien Foru Aldundien txostena. Interesatuei entzute tramitea: eskualdeko interes sozialak, elkarteak, udalak,

etab. EAEko Natura Babesteko Kontseilu Aholkuemailearen (Naturzaintza) txostena,

hilabeteko epean. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko sailburuaren Hasierako onespena. Jendaurreko informazioa, hirurogei egunez. Jasotako alegazioen arabera, dokumentuaren aldaketa egitea eta idatzi duen

Sailak behin-behineko onespena ematea. Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko

epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde

Antolamendu Sailak hala proposatuta, dekretu bidez. NBAP Euskadiko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Erabilpen eta Kudeaketarako Plan eraentzaileak: Parke Naturalak kudeatzeko lanabesada EKPE. Espazio horri dagokion Natur Baliabideen Antolamendu Planaren ondoriozkoildoen arabera egingo da.

EDUKIA:

Kudeaketarako arau, ildo eta irizpide orokorrak. Gune Naturalean garatuko diren ekonomia eta jolas jarduerak ordenatzeko

arauak. Naturaren zaintza, kontserbazioa, babesa, ikerkuntza eta interpretazioa,

ingurumenari buruzko hezkuntza, bisitarien erabilera eta Parkean edo eraginikoinguruneetan bizi den populazioaren aurrerakuntza ekonomikoa kontuan hartzendituzten helburu zehatzak garatuko dituzten programak lantzeko ildoak.

INDARRALDIA:Plan hauek 5 urteko indarraldia izango dute. Epe hori agortutakoan berriro aztertubeharko dira, onespena emateko bete ziren tramiteei jarraiki.

LANTZEKO, TRAMITATZEKO ETA ONESTEKO PROZESUA :

Page 6: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Kasuan kasuko EKPE bakoitza egitea Parke Naturala kudeatzeaz arduratzen den ForuOrganoaren zeregina da.

Tramitazioa:

Interesatuei entzute tramitea: eskualdeko udalak, elkarteak, interes sozialak,etab.

Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseiluaren txostena(Naturzaintza), bi hilabeteko epean.Patronatuak Parke Naturala onestea.

EKPE horri hasierako onespena Foru Organoak ematea. Gai horietan eskudunak diren Eusko Jaurlaritzako Organoen eta eragindako Foru

Aldundien txosten betebeharrekoa, hilabeteko epean. Parkearen helburu zehatzak garatzen dituzten programak egiteko ildoei eta

horren kudeaketa aurrera eramateko ildo, irizpide eta oinarri orokorrei ForuOrganoak behin betiko onespena ematea, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen etaLurralde Antolamendu Sailak hala proposatuta, dekretu bidez.

Eusko Jaurlaritzak EKPEri behin betiko onespena ematea, LurraldeAntolamendu Sailak hala proposatuta, dekretu bidez.

EKPE Euskadiko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitara ematea.

Nahiz eta Euskal Autonomi Erkidegoko parke natural guztien NBAP eduki,EKPEak lantzeko epeak asko atzeratu dira eta asko dira oraindik plan hau gabe daudezonalde babestuak Kasu hauetan, momentu ona izan daiteke mendi elkarteetatikekarpenak egiteko mendiko kirolei buruz zerbait aldatu nahi izanez gero.

Iada parkeek EKPE badute, 5 urteko epean, plan hau berriztu beharko lukete etabertan gure iradokizunak sartzeko aukera izan dezakegu.

EKPE duten pakeen zerrenda eta onarpen urteak:

- Aiako Harria (2002)- Gorbea (1998)- Izki (2005)- Urkiola (2006)- Valderejo (2002)

Aizkorri- Aratz, Aralar, Arminon eta pagoetako parkeek ez dute onartutakoEKPErik.Aralarreko parkearen azterketara EKPE berriaren zirriborroa erabili dugu.

4.- EAEko parke naturalak eta mendiko kirolak arautzea

Parke naturaletako kudeaketaren gaineko sarrera labur bat egin ondoren, arauetakobakoitza mendiko kirolen ikuspuntutik aztertuko dugu orain.

Page 7: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Parke bakoitzean mendiko kirolak araututa ote dauden edo ez aztertuko dugu, etazenbateraino diren oztopo kirola egitean. Jarduera hauek aztertu ditugu:

- Senderismoa- Eskalada- Arroilen jaitsiera- Espeleologia- Kanpaldia- Beste jarduera batzuk

Beste jarduera bat ere aztertu nahi izan dugu, motordun ibilgailuen erabilera,hain zuzen ere; mendizaletasunean sartzen ez den arren, zuzenean eragiten baitio hari.

Page 8: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

AIAKO HARRIA

241/1995 Dekretua, Aiako Harria aldea ParkeNatural deklaratzen duena.

240/1995 Dekretua, Aiako Harria aldeko NaturBaliabideen Antolamendurako Plana onartzenduena.

87/2002 Dekretua, apirilaren 16koa, AiakoHarria Parke Naturalaren Erabilera etaKudeaketa Zuzentzeko Planaren araudiaonartzen duena.

INGURUNEAREN DESKRIBAPENA

Aiako Harria parke naturala Pirinio inguruko mendietan dago kokatuta,Gipuzkoako ekialdean. Mendigune paleozoiko bat dauka, non Euskal Herriko materialikzaharrenak azaleratzen diren. Arroka igneo masa baten igoerak metamorfosia eraginzuen igarotzen zihoan azaleko material paleozonikoetan, eta gaur egun, agerian geratuda, higaduraren eraginez, Aiako Harriko granito masa ikusgarria. Hain materialdesberdinak bandetan modu berezian antolatuta egotea Euskal Herriko aberastasungeologikorik handienetakoa da.

Hegal malkartsuak, sakanak eta ur-jauziak dituzten ibar estuen segida batezosatua dago Aiako Harria. Parkearen zati bat konifero sailez osaturik dago, bainabertako basoak ere bizirik irauten du, esate baterako Añarbeko harizti-pagadia,Endarako harizti-ameztia edo Oianlekuko pagadia. Baso horietaz gainera, berenaberastasun biologikoagatik baliorik handiena duten landaretza unitateak honako hauekdira: esfagnal txikiak, haitz silizeoak eta gune babestuetako erreka txikiei lotutakolandare-taldeak.

Jolas nahiz aisialdirako eskari ikaragarriak hainbat pic-nic edo aisialdi gunesortzea ekarri du Aiako Harrian, eta haietako gehienetara zuzenean sartzen da errepidenagusietatik.

Page 9: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

ARAUKETA

Bidezidorrak: Parke barruko edozein ibilbide balizatzeko edota liburuxka edo besteargitalpen batzuen bidez sustatzeko, Parkearen Kudeaketarako Organoak horretarakobaimena eman eta onartu egin beharko du, Mendi Federazioak ofizialki ontzatemandako PR etaGR ibilbideen sarean integratu ahal izateko. Debekatuta dago GR, PR edo Parkekoibilbideetatikkanpo dauden bideak, pintura edo beste elementu ezabaezinak erabiliz balizatzea edomarkatzea.

Eskalada: Baimenduta dago eskaladan aritzea, dena den, Parkearen KudeaketarakoOrganoak jarduera zuzen garatzeko beharrezkotzat jotzen dituen arauak ezarri ahalizango ditu, bai eta jarduera hori mugatu edo ezabatu ere, etorkizunean halakorikaholkatzen duen arazoren bat hautematen bada.

Arroilen jeitsiera: Endara eta Añarbe erreketan debekatuta dago arroilak jaistea,arraunean egitea edo erreken ubidean egiten den beste edozein kiroletan jardutea,arrantzan izan ezik. Parkearen eremuan dauden gainerako erreketan zilegi da kirolekintza horiek egitea, beti ere, aldez aurretik Kudeaketa Organoari baimena eskatuta.Hala ere, inguruaren babesarekin edo beste erabilera batzuekin arazoak sortzen badira,erreka horietan ere erregulazio murriztailea ezar liteke.

Kanpaldiak: Gaua igarotzeko, ilundu baino bi ordu lehenagotik eguzkia atera eta bi orduigaro arte kanpa daiteke lurralde osoan, erreserba, babes, gailurren babes etakontserbazio aktiboko barrutietan izan ezik. Lur pribatuetan kanpatu ahal izateko,jabeari baimena eskatu beharko zaio.

Motordun ibilgailuak: Motorraduten ibilgaiuak iragaitza librekobideetan eta baimendutakobideetan baino ezingo diraibili; iragaitza murriztukobideetan zehar ibiltzekobeharrezkoa izango da baimenaedukitzea.

-Iragaitza libreko bideak.: Errepide nagusiak eta auzo eta baserrisakabanatuetarako bideak.

-Iragaitza baimenduko bideak.

• Listorretatik Susperregira doan bidea.• Ugaldetxotik Bidegurutzetara doan bidea,Aparraingo atseden eremurako bidean.• Ereñozutik Akolako atseden eremura doanbidea

-Iragaitza murriztuko bideak: gainerako pista eta bideak.

Page 10: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

AIZKORRI-ARATZ

76/2006 DEKRETUA, apirilaren 4koa, Aizkorri-Aratz aldea Parke Natural deklaratzenduena.

75/2006 DEKRETUA, apirilaren 4koa, Aizkorri-Aratz aldeko Natur BaliabideenAntolamendurako Plana onartzen duena.

INGURUNEAREN DESKRIBAPENA

Mendilerro luze bat da, mendebaldetik ekialdera doana, eta bertan daude EuskalAutonomia Erkidegoko mendirik garaienak (Aitzuri, 1.550 m), kantabriar etamediterraneo isurialdeen muga da, eta Araba eta Gipuzkoa bereizten ditu.

Substratuaren zatirik handiena kareharri urgonianoz osaturik dago, zeinarenhigadurak fenomeno karstiko ikusgarriak eragiten baititu: gailurrak, dolinak, torkak,lapiazeak, sakanak eta abar. Paraje ezagunak ere baditu, La Lece-ko hobia, San

Page 11: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Adriango tunela, Urbiako sakonunea eta Arantzazuko trokartea, besteak beste. Elgea-Urkillan substratua aldatu egiten da eta hareharriak eta buztina azaleratzen dira; horrenondorioz, hegal biribilduak eta uhin itxurako profilak erakusten ditu paisaiak.

ARAUKETA

- Senderismoa: senderismoari gagozkiola, Gipuzkoan Arantzazu nahizZegama/Otzaurte, eta Araban Araia/Zalduondo mendi ibilaldietarako abiapuntuohikoak dira; eta Aloña/Aizkorri/Aratz mendilerroa da Euskadin mendizalerik gehienibiltzen denetako bat.

- Eskalada: NBAPn (Natur Baliabideen Antolamendurako Plana) aipatzen ezbada ere, Araotz inguruan eskalada arautzeko egungo araudia EKZPn (Erabilera etaKudeaketa Zuzentzeko Plana) sartuko da.

- Kanpaldia: inguruan eragin dezaketen inpaktua dela medio, jardueraberezitzat eta bereziki ordenatu nahiz kontrolatu beharrekotzat jotzen dira aterpekoegonaldiak eta kanpaldiak. Jarduera hauek ere EKZPn arautuko direla pentsatzen da.

- Aterpeak: aterpeei dagokienez, aterpe pribatu gehiago agertzea saihestu eginbeharko litzateke, aterpe berri bakarrak parke naturalak berak edo beste erakundepublikoren batek sustatuak izan daitezen; eta hark ezarri beharko lizkieke egun daudenaterpeei baldintza estetikoak, erabilerakoak, saneamendukoak eta garbiketakoak, etaaterpe berriak egitea ekidin beharko luke. Sukalde zerbitzuak eskaintzen dituztenganadu korta batzuen baldintzak ere jaso beharko lituzke, horiek arautu eta kontrolatubeharra baitago.

- Motordun ibilgailuak: debekatuta dago bideetan eta pistetan motordunibilgailuekin ibiltzea, hartarako izendatutakoetan izan ezik. Honako erabilera hauek eresalbuespen dira: nekazaritza, abeltzaintza, basozaintza eta parkeko zerbitzua. Organokudeatzaileak edo Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planak- hala badagokio-zehaztuko du beste zer erabilera baimen daitezkeen salbuespen moduan, bai etamotordun ibilgailuen erabilera araudia kontrolatzeko mekanismoa ere.

EKZPk zehaztuko du, Aiako Harria Parke Naturalaren kasuan bezala, zeinbidetan ibil daitekeen edonor edo zein bidetan ez.

Page 12: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

ARALAR

168/1994 Dekretua, Aralar aldea Parke Natural deklaratzen duena. Akats zuzenketa.

169/1994 Dekretua, Aralar aldeko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onartzenduena.

146/2004 DEKRETUA, uztailaren 13koa, Aralar aldeko Natur BaliabideenAntolamendurako Plana aldatzekoa.

INGURUNEAREN DESKRIBAPENA

Aralarko Parke Naturala Euskal Herriko mendigunerik garrantzitsuenetakoa daaltitudeari, hedadurari, lurraren erabilerari eta balio naturalei dagokienez. Gipuzkoarenhego-ekialdean dago, Nafarroako Aralarko lurrekin egiten du muga eta lehen mailakopaisaia erreferentzia da.

Mendiaren gune nagusia larreetarako erabiltzen da, latxa arrazako ardi kopuruhandia modu estentsiboan larratzeko, hain zuzen ere. Berrogeita hamarren bat artzainekdauzkate beren txabolak eta kortak mendilerro honetan, eta haietan bizi dira ganaduamendian dagoenean, maiatzaren azken aldetik azarora bitartean, gutxi gorabehera.Duela milaka urtetatik erabiltzen dituzte larre hauek artzaintzarako, eta horren lekukodira bertan dauden monumentu megalitikoak: trikuharriak, tumuluak, cromlech-ak etamenhir-ak.

Jendeak zaletasun eta ohitura handia du Aralarko Parke Naturala aisialdirakoerabiltzeko. Gipuzkoako landazabalaren erakusgarri diren inguruko herri eta baserriek

Page 13: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

ere xarma handia daukate, oro har, Aralar bisitatzera doazenentzat. Txindoki bezalakotontor garrantzitsuak, edo monumentu megalitikoak dauzkaten bazkaleku zabalak osointeresgarriak dira mendizalearentzat. Mendiko Federazioak hainbat ibilbide handi etatxiki (GR eta PR) dauzka balizatuta, jolaserako ekipamenduak dauzkaten guneen artekoloturez gainera. Lizarrustiko mendatean Parketxea eraiki da, informazio zentroa etaaterpea dituena.

ARAUKETA

- Senderismoa: parkeko edozein bide balizatzeko eta/edo liburuxken bidezsustatzeko Kudeaketaz Arduratzen den Organoaren onarpena beharko da; eta harkzainduko du ibilbideak behar duen koherentzia izan dezan diseinuari eta tratamenduaridagokienez; betiere ibilbidea parkeko ibilbideen sarean sartze aldera.

Beharrezko egitekotzat hartzen da mantentze-lana bermatzea eta behar direngarbiketa lanak egitea (jende gutxi ibiltzen den lekuetan sasia kendu...), bideak ibiltzekomoduan egon daitezen; eta ibilbidea pista edo bide finkoetatik igarotzen denean bide-zorua egoera onean eta ekipatuta edukitzea (mendiko bideen kasuan ez).

- Eskalada: debekatuta dago Sastarriko (Berazeagako haitzak) hormetaneskalatzea, bai eta Ataungo Domoko hormetan ere, Jentilbaratzan izan ezik, nonaraututa baitago. Gainerako guneetan, egun araudi berezirik adierazten ez den lekuguztietan, baimenduta dago eskalatzea.

Jardueraren jarraipena egingo da parte hartzen duten elkarteen lankidetzarekin(Gipuzkoako Mendizale Federazioa etab.), behar orokorrak zein diren jakiteko etaezarritako helburuei egokitzeko jarduera, etorkizuneko antolamendua eta kudeaketaerrazte aldera.

- Arroilen jaitsiera: arroilen kirol jaitsierak baimenduta daude parkean, etaetorkizunean arau murriztaileak ezar daitezke biodibertsitatea babesteko arazoaksortuko balira, edo beste erabilera desegokirik gertatuko balitz.

- Espeleologia: kirol edo zientzia helburuak dituzten talde antolatuak haitzuloetansartzeko, Kudeaketaz Arduratzen den Organoari jakinarazi beharko diote, eta honekbaimena ukatzeko ahalmena izango du, behar bezala arrazoituta, edo baldintzak ezarriahal izango ditu: pertsona kopurua, egonaldiaren iraupena, haitzuloa mantentzekointeresgarri izan daitekeen zerbaitetan laguntzea (garbiketa, seinaleztapena...).

-

Page 14: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Ibiltzea libre den bideak.Errepideak, jendea bizi den herriguneetako kaleak etabakartutako auzo eta baserrietarako bideak.Ibiltzea baimendutako bideak.-Urkillagatik Laroko urtegira doan pista (Ataun),Mankomunitatearen mugaraino.- San Martindik (Ataun) Eniriora doan pista,Mankomunitatearen mugaraino.- Zaldibiatik Olako Zelaira doan pista, jolasguneraino.- Amezketako Mendi Publikora doan pista, Amarlekutaraino.Ibiltzea mugatuta dagoen bideak- Gainerako pista eta bideak. Enirio-Aralar Mankomunitatearen lurretan, artzainak etaMankomunitateak beharrezko jotzen dituen zerbitzuak soilikibili ahal izango dira pistetan.

Kanpaldia: lurralde guztian gau bateko kanpaldia baimenduta dago, ilundubaino bi ordu lehenagotik hasi eta eguna argitu eta bi ordu geroagora arte, Erreserbaguneetan izan ezik. Lur pribatuetan jabearen baimena beharko da.

- Motordun ibilgailuak: debekatuta dago Parke Naturaleko bideetan eta pistetanmotordun ibilgailuekin ibiltzea. Bide hauek ondokoek bakarrik erabili ahal izangodituzte: parkeko zerbitzuan lan egiten dutenak (zaintza, sorospena, salbamendua),abeltzaintza, basozaintza eta parkeko eterpeei zerbitzua ematen diotenak. Parkearenkudeaketaz arduratzen den organoak beste erabilera batzuk baimendu ahal izango ditu.

Page 15: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

ARMAÑON

176/2006 DEKRETUA, irailaren 19koa, Armañon aldea Parke Natural deklaratzenduena.

175/2006 DEKRETUA, irailaren 19koa, Armañon aldeko Natur BaliabideakAntolatzeko Plana onartzen duena.

INGURUNEAREN DESKRIBAPENA

Armañon Parke Naturala Euskal Herriko landa ingurune markatuenean dago;nekazaritzak eta batez ere abeltzaintzak baldintzatzen dute paisaia hein handi batean.Nolanahi ere, edertasun handiko natur baliabide ugari ditu hango paisaiak: litologiakareharrizkoa da nagusi, harkaitzak, lapiazeak, dolinak, arrailak...

Lurpean hainbat haitzulo daude, balio arkeologiko eta espeleologikointeresgarria dutenak. Haien artean aipagarrienak Pozalaguako koba- dauzkanestalaktita eszentriko bereziengatik- eta Karlisten Torka dira; azken hori mundukokobazulorik handienetakoa da, 500 metroko luzera eta 125 metroko de altuera dituena.

Basoei gagozkiela, artadiak eta pagadiak nabarmentzen dira, eguteran etalaiotzean, hurrenez hurren. Hala ere, zuhaixkak eta belarkarak dira inguru menditsuhonetako ezaugarri nagusiak.

Page 16: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Lur honek Kantabriako basoekin duen loturari esker fauna aberatsagoa dauka,eta gune interesgarri bihurtzen du arlo honetan. Euskal Herrian, Raneron soilik bizi diraerbinude zuriak edo elur-lursaguak.

ARAUKETA

- Beheko zonetan dauden ibilbideen berri emango da seinale eta foiletoen bidez. Eraberean, Turtziozen ere ibilbideak egingo dira.

Kultur ondareko elementuak ibilbideotan integratuko dira eta elementuoklehengoratzeko neurriak hartuko dira, batez ere historiaurreko aztarnak, bideondarea etaindustri arkeologiako aztarnak.

- EKEGk kanpaldi, kanpamendu, izaera intentsiboko aisialdi jarduerak, suarenerabilera, ibilgailuak ibiltzea eta aparkatzea, zaraten mailak, etab. arautuko ditu, beti erebabes helburuak eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jarduerak kaltetu gabe;hauek lehentasuna izango dute ehiza eta aisialdi jarduerekiko.

- Espeleología: Egungo ekimenak edo beste erakunde eta/edo administrazioekabian jar lezaketen beste oro errespetatuz, erabilera publikorako interes gehien dutenkobetara bisitak egitea sustatuko da eta, beharrezkoa bada, ekipamenduak instalatzeaedo ez hartuko da kontuan. Halaxe egingo da bereziki Pozalaguako koban; hemen,gainera, ahaleginak egingo dira barrunbe honen ondoan gertatutako leherketen ondoriozdesagertu ziren ur-laminak berreskuratzeko.

Kontrol-, zaintza- eta segurtasun-neurriak ezarriko dira neurriz bisitatu behardiren barrunbeetara sartzeko, ez bakarrik kobak eta leizeak egoki kontserbatzeko, baieta bisitarien osotasun fisikoa bermatzeko ere.

Aldeko barrunbeen inbentarioa eguneratzea proposatzen da. Hori egin ahalizateko, aldean dagoeneko ezagutzen diren barrunbeen inbentario espezifikoa egingo daeta bertan aurkikuntza berri guztiak ere bilduko dira. Inbentarioak Karrantza etaTurtziozko udalerriei dagokien lur-eremu osoa hartu beharko luke gutxienez.

Motordun ibilgailuak: debekatu egiten da bideetatik eta pistetatik ibilgailumotordunez ibiltzea, hainbat salbuespen kontuan hartuta: nekazaritzako, abeltzaintzako,basogintzako, meatzaritzako erabileretarako baimendutakoak, eta Parkearen zerbitzukoerabileretarako edota baimendu daitezkeen aisialdiko erabileretarako. Gainera,Armañongo sarbideetan, Turtziozkoa zein Karrantzakoa, baimendu gabeko ibilgailuaksartzea galaraziko duten mugapenak ezarriko dira.

Page 17: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

GORBEIA

228/1994 Dekretua, Gorbeia aldeaParke Natural deklaratzen duena.Akats zuzenketa.

227/1994 Dekretua, Gorbeia aldekoNatur Baliabideak Antolatzeko Planaonartzen duena. Akats zuzenketa.

66/1998 DEKRETUA, martxoaren31koa, Gorbeiako Parke NaturalarenErabilera eta Kudeaketa ZuzentzekoPlanaren araudia onartzen eta osorikargitaratzea agintzen duena.

159/1999 FORU DEKRETUA,irailaren 21ekoa, Gorbeiako Parke

Naturaleko igarote murriztuko bide eta pistetatik motordun ibilgailuak ibiltzekobaimenak erregulatzen dituen arauak onesten dituena.

INGURUNEAREN DESKRIBAPENA

Parke Natural hau Bizkaiko eta Arabako lurretan dago, kantauriar etameditarraniar isurialdeen banaketa lerroan, Gorbeia mendia ardatz duela. Mendi horrenaltuera dela medio, mendiko klima ohikoa du, eta hesi-lana egiten du Bizkaiko golkotikdatozen haize hezeak gelditzeko; ipar eta hego isurialdeen artean dagoen aldeareneragile da, hein handi batean.

Euskal mendizaletasunaren erreferentzia gune tradiziozkoetako bat da Gorbeia.Gorbeiagane, Aldamin, Oketa, Berretin eta abar bezalako gailurren erakargarritasunak,paisaien kalitateak eta ikusgarritasunak, eta mendigunearen kokapen estrategikoakmendilerrorik bisitatuenetakoa izatea ekarri dute. Bertako bide eta pistetan ibiltariak,mendiko bizikleta zaleak eta zaldizkoak ibiltzen dira, parkean zehazki seinaleztaturikoBide Sareaz eta mendi federazioek diseinaturiko GR eta PR ezagunez baliatuz.

Parke Naturalaren barnean eta muga inguruneetan gune ugari daude, aisialdirakoprestatuak. Gune nagusia Pagomakurre da, Bizkaia aldetik; arabar hegietan, berriz, Baiaaisialdi gunea daukagu eta, han duela gutxi irekitako Parketxe edo Harrera Gunea.

Landarediaren aniztasun handi eta hedadura zabalari esker, oreina berriro sartu daGorbeia inguruan; ugaldu egin da Parkearen arabar aldean, eta bertako ikur bihurtu da.

Page 18: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

ARAUKETA

Senderismoa: Parke barruko edozein ibilbide balizatzeko edota liburuska edobeste argitalpen batzuen bidez sustatzeko, Parkearen Kudeaketaz Arduratzen denOrganoak horretarako baimena eman eta onartu egin beharko du. Organo hau,senderismoaren garapenean inplikatutadauden organismo, elkarte eta kolektiboekin batera, ibilbide horren diseinua etatratamendua beharbezalako koherentziaz egin dadin arduratuko da, Parkeko ibilbide sarean eta, ahal bada,Mendizale Federakundeek ofizialki ontzat emandako PR eta GR ibilbideen sareanintegratu ahal izateko (Euskal Autonomia Erkidegoan senderismoa antolatzeari buruzko79/1996 Dekretuak xedatzen duenaren arabera).

Debekatuta dago bidesare orokorraz eta GR edo PR ibilbideez kanpo, ibilbideaketa bideak pinturaz edo bestelako elementu ezabaezinez balizatzea eta markatzea.Parkeaz kanpoko taldeek antolatzen dituzten ibilbideak, antolatzaileen iritziz,seinaleztatu behar badira, talde hauek Parkearen Kudeaketaz Arduratzen denOrganoaren baimena izan behar dute eta horretarako markatu beharreko ibilbidea zeinden eta ibilbidea zenbat pertsonek eta noiz, zehazki, egingo duten zehaztu beharko dute.Edozein seinale-mota kendu egin beharko du talde antolatzaileak berak, ibilbideanaurreraegin ahala.

PR edo GR berri baten ibilbide baten trazaduraren ibiltarte batek dagoenekotokian bertan seinaleztatuta dagoen bidesare orokorreko bide batekin bat egitenduenean, ibilbide berri hauen seinaleztapenak ahalik eta murritzena izan beharko du.

- Beste erabilera batzuk: Atseden-erabilera desberdinen artean gatazkarik sortzenbada, ingurunearekiko eragin txikiagoa duten erabilera publikoko jardueren garapenarilehentasunaematea eta, baldintza berdintasunean, erabiltzaile gehiago dituztenei, hots, erabileraorokorragoaduten jarduerei. Horrenbestez, oinezkoen erabilerak lehentasuna izango du bizikleta edozaldi gaineko erabileraren aurrean eta azken hauek, era berean, beste erabileramugatuagoen aurrean..

Kanpaldia: Gaua igarotzeko, ilundu baino bi ordu lehenagotik eguzkia atera etabi ordu igaro arte kanpa daiteke, betiere Parkearen Kudeaketaz Arduratzen denOrganoak ezartzen dituen zonetan, erreserba integraleko zonetan, erreserba-zonetan,babes-zonetan eta kontserbazio aktiboko I zonetan.

- Espeleología: Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoak Itxinako BiotopoBabestuan barne hartzen diren barrunbeetarako bisitaldiak mugatu ahal izango ditu etabarrunbe hauek kirol- edo turismo-jardueretarako baino gehiago jarduera zientifikorakogorde ahal izango ditu.

Page 19: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Kirola egiteko xedea edo xede zientifikoa duten talde antolatuek barrunbeetara sartunahi badute,Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoari eman beharko diote horren berri etahonek bertara sartzeko baimena uka dezake edo bertara sartzeko baldintzak ezarditzake: pertsona-kopurua, egonaldiaren denbora, barrunbearen mantenimendurakointeresgarria izan daitekeen gairen batean laguntzea (garbitasuna, seinaleztapena etaabar).

Barrunbeetako bisitariek sortzen duten edozein hondakin edo zabor, erabilitakokarbono-hautsabarne, jaso, kanpora atera eta leku egokietan utzi beharko dute.

.

Zientzia- edo azterketa-jardueren kasuan, Parkeko baliabideen ezagueran edozeinaurrerapen egitenbadute, hau da, barrunbe berriak, barrunbe hauetako elementu edo galeria berriak,kartografia sortzea, fauna-arloko informazioa eta abar, Parkearen KudeaketazArduratzen den Organoari honen berri eman beharko diote.

Barrunbeetan seinaleak eta beste edozein motatako ekipamendu finkoa instalatzeko,Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoaren baimena beharko da.

.

Jende guztiarentzat zabalik dauden barrunbeetara bisitaldi antolatuak egiteko, ParkearenKudeaketazArduratzen den Organoak baimena eman beharko du.

- Gaur egun kudeaketa partikularra duten edo talde murriztu baten kudeaketa dutentitulartasunpublikoko aterpeak, lagapen-epea amaitu denean erabilera publiko orokorraren eskemanbarne hartzen saiatuko da. Une honetatik aurrera aterpe hauen titularrek zuzeneankudeatzeko mekanismoak ezarriko dira, Parkearen Kudeaketaz Arduratzen denOrganorako lagapenarenbidez edo elkarte, organismo edo enpresen izenean (Mendizale Federakundeak eta abar)egindakoemakidaren bidez. Aterpeen erabilerak, nolanahi ere, zehatz-mehatz bete beharko ditulagapenaren baldintzak, hala gertatzen ez bada, erabilera publiko orokorrera itzultzekomekanismoei emango zaie hasiera.

Motordun ibilgailuak: Gorbeiako bide, errepide eta pistak honako honetara sailkatukodira:

a) Igarobide librea.—Errepideak, A-68 autobidea, azken horren zerbitzu-bideak,parkearen barruko biztanle-guneetako kaleak eta auzo eta bakarturiko baserrietaraheltzeko bideak. Bide horietan, aplikatzekoak diren arauek bakarrik mugatuko duteigarobide eta estazionamendua.

Page 20: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

b) Igarobide baimendua.—Erabilera eta Kudeaketarako Plan Zuzentzailean zehazturikojolas aldeetara doazen natur parkeko pistak eta bideak. Bide horiei dagokienez,Parkearen kudeaketarakoorgano arduradunak bidezkotzat jotzen dituen mugak jarri ahal izango ditu.

c) Igarobide murriztua.—Bestelako bideak eta pistak.

Debekatu egiten zaie bisitariei Parke Naturalaren barruan aparkatzea, igarobide askekobideetan horretarako gaituko diren aldeetan eta Erabilera eta Kudeaketarako Planeanzehaztu eta baimendukodiren lekuetan izan ezik. Aparkalekuen diseinua jolas aldearen edukieraren araberaegingo da, eta paisaian izan lezaketen eragina ekiditeko ahaleginak egingo dira.

Debekatuta egongo da Parke Naturaleko igarobide murriztuko bide eta pistetatikmotoredun ibilgailuak erabiltzea. Bide hauek Parkeko zerbitzuetarako (jagotza,sorospena, salbamendua...), abeltzaintzarako,baso erabileretarako eta mendiko aterpeentzako zerbitzuetarako bakarrik erabili ahalizango dira. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beste erabilera batzukbaimendu ahal izango ditu. Horretarako:

a) Baso edo abereen jabeak eta aterpeen arduradunak horretarako sortuko den erregistrobatean inskribatu beharko dira.

b) Aurreko puntuan sartuta ez dauden gainerako erabiltzaileek igaroteko baimena eskatubeharko dute Parkeko bulegoetan edo dagokien udalean. Baimen hori egun kopurumugatu baterako emango da, gidari eta ibilgailu zehatz batentzat, eta helmugaadierazita.

Page 21: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

IZKI

65/1998 Dekretua, Izki aldea Parke Natural deklaratzen duena.

64/1998 Dekretua, Izki aldeko Natur Baliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena.

200/2000 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, Izkiko Parke Naturalaren Erabilera etaKudeaketa Zuzentzeko Planaren araudia onartzen eta osorik argitaratzea agintzen duena.

26/2005 Dekretua, otsailaren 8koa, Izkiko Parke Naturalaren Erabilera eta KudeaketaZuzentzeko Planaren araudia onartzen duen dekretua aldatzen duena.

INGURUNEAREN DESKRIBAPENA

Izkiko Parke Naturalean basoa da nagusi, eta bertan dago Europako ameztirik(Quercus pyrenaica) zabalenetako bat, Izki ibaiaren arroa osatzen duten hareazko lurrengainean. Ugaztun handiak bizi dira hango zuhaitzen artean: basurdeak, orkatzak etabasakatuak; eta haiekin batera pinuari mokoka jarduten duen txori populazio berezia.

Haran hau La Muela, Soila eta Arluzea bezalako haitz-horma handiak dituztenkareharrizko mendiek mugatzen dute, anfiteatro baten itxura hartuz. Mendi hauetanbasoen izaera aldatuz doa, ametzaren tokian erkametza ugaltzen da eguteran, eta pagoaleku laiotzetan eta goialdeetan. Ingurune hauetan Izkik bereizgarri duen besteerabileretako bat nagusitu da: abeltzaintza. Izan ere, San Cristobal eta San Justo menditontorrak lotzen dituzten larreetan ia urte osoa ematen dute behi eta behorrek.

Page 22: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Substratu geologikoen arteko kontrastea da Izkiko paisaiaren dibertsifikazio eragilenagusia. Geruza iragazkor eta iragazgaitzek bat egiten duten alderdietan sorturiko uriturri eta errekek Euskal Herriko flora bakan eta bitxienetako baten babestoki denzohikaztegia sorrarazi dute.

ARAUKETA

Senderismoa: Parke barruko edozein ibilbide balizatzeko edota liburuska edo besteargitalpen batzuen bidez sustatzeko, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailakhorretarako baimena eman eta onartu egin beharko du. Organo hau,bidezidorzaletasunaren garapenean inplikatuta dauden organismo, elkarte etakolektiboekin batera, ibilbide horren diseinua eta tratamendua behar bezalakokoherentziaz egin dadin arduratuko da, Parkeko ibilbide sarean eta, ahal bada,Mendizale Federakundeek ofizialki ontzat emandako PR eta GR ibilbideen sareanintegratu ahal izateko.

Urrian eta azaroan Larrabila bidezidorretik ibiltzea mugatu egingo da, bidezidorra uso-postuen ondotik doa-eta. Jendearen joan-etorriak habia egin duten hegaztiei edo berezkofaunari kalterik eragiten badie, parkea kudeatzen duen organoak sarrera murriztuko da,aldi baterako edo betiko. Soilako amildegien ingurutik igarotzen den bidezidorrari(Haginaren bidezidorra) arretaberezia egingo zaio.

Debekatuta dago bidesare orokorraz eta GR edo PR ibilbideez kanpo, ibilbideaketa bideak pinturaz edo bestelako elementu ezabaezinez balizatzea eta markatzea.

- Eskalada: Debekatuta dago eskaladan aritzea, Apinaniz gaineko amildegietansalbu, neurri handiagoko harkaiztegiei (Soila, Arluzea...) lotutako flora eta fauna bereziaeta ahula da eta. Apinanizko kortatuetan, dena den, hardel kaitzetako espezieenugalketari kalterik ez egiteko moduko eskalada-bideak erabiliko dira.

- Espeleología: Kirola egiteko xedea edo xede zientifikoa duten talde antolatuekbarrunbeetara sartu nahi badute, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailari emanbeharkodiote horren berri eta honek bertara sartzeko baimena uka dezake edo bertara sartzekobaldintzak ezar ditzake: pertsona-kopurua, egonaldiaren denbora, barrunbearenmantenimendurako interesgarria izan daitekeen gairen batean laguntzea (garbitasuna,seinaleztapena eta abar).

-Kanpaldia: Kanpaketa librea debekatuta dago parke naturalekolurralde guztian.

Page 23: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

- Motordun ibilgailuak Asfaltatu gabeko errepide, bide eta pistetatik motoredunibiligailuak erabiltzea, nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzarako ez bada, edotaaterpeei eta parkeari zerbitzu egiteko ez bada; izan ere, jarduera horietarako, pistenerabilera librea izango da. Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza sailak debeku honensalbuespenak zehaztu ahal izango ditu gainerako jardueretarako, ehizarako batez ere.Salbuespen horien ondorioz, baimena emango da bide jakin batzuetatik ibilgailuak igarodaitezen eta bertan aparka daitezen.

Seinaleak jartzeak, bideak markatzeak, errotuluak, plakak, mendiko gutunontziak etaabar jartzeko Arabako Foru Aldundiaren baimena beharko da.

Page 24: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

PAGOETA

254/1998 Dekretua, Pagoeta aldea ParkeNatural deklaratzen duena.

253/1998 Dekretua, Pagoeta aldeko NaturBaliabideak Antolatzeko behin betiko Planaonartzen duena.

.

INGURUNEAREN DESKRIBAPENA

Parkearen erdigune eta ardatz diraGipuzkoako Foru Aldundiaren Pagoeta eta

Altzola finkak, Manterola eta Almizuri erreken goi ibarrekin eta Pagoetako tontorrareninguruekin batera.

Itsasertzaren eta barrualdeko ibarren arteko gune honek erliebe malkartsua du, eta aldehandiak daude altitudean. Baso naturalak edo berezko basoak dira nagusi. Ondorensastrakak daude, goialdeetan bazkaleku ugari eta, baserrietatik gertu, larre eta belardiak.Baso-berritzeak garrantzi handia du, eta Altzolaratz errekaren ezkerraldean egin direnaknabarmendu behar dira.

Orain dela hainbat urtetatik Foru Aldundiaren finka hau Baso Parke bezalaerabiltzen da, eta natura babesteko nahiz ingurumen arloko hezkuntza jarduerak egitendira bertan, parkea era askotako ekipamenduz hornitua baitago: Iturrarango babes etxea,natura eskola eta aterpetxea, erlategi didaktikoa, 1.300 alez osaturiko arboladia,aisialdirako gune zenbait eta Agorregiko ola, besteak beste.

Lau parke naturalek dauzkate erdi eta goi mailako mendien ezaugarriak; horidela eta, sarritan bisitatzen dituzte mendizaleek.

Page 25: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

ARAUKETA

Erabilpen publikoa,beste baztuen artean. honako ardatz hauen inguruan biltzen daPagoetan:

-Mendien erabilera edo, oro har, ikerketaren gai den aldeko lurralde osoaren erabilpenlineala.

Senderismoa sustatzea proposatzen da erabilera anitzeko lekuetan.

Debekatua dago Motordun ibilgailuak bide edo pistetatik zehar erabiltzea, nekazaritza,abelzaintza, baso, etxebizitza eta parkearen zerbitzurako lanetan izan ezik. Eta baibaimendudaitezkeen aisialdietarako ere.

Page 26: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

URKIOLA

275/1989 Dekretua, Urkiolaldea Parke Naturaltzat jotzen duena.

147/2002 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Urkiolako Parke Naturaleko NaturBaliabideak Antolatzeko Plana onartzen duena..

93/1994 Dekretua, Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuaren osaera aldatzen duena.

252/1995 Dekretua, Urkiolaldea Parke Naturaltzat jotzen duen dekretua bigarrengozaldatzen duena.

74/1999 Foru Dekretua, maiatzaren 11koa, Urkiolako Parke Naturalean baso erabilerakudeatzeari dagokiona.

111/2006 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera etakudeaketa Arautzeko Planaren zati arau-emailea onartzen duena. Akats zuzenketa.

INGURUNEAREN DESKRIBAPENA

Urkiola Parke Naturalean biltzen dira Aramotz mendizerrako lurralderikaltuenak; Arratia, Durangalde eta Aramaioko haranaren arteko kareharrizko hesiikaragarria osatzen dute, eta aldi berean, Kantaurira eta Mediterraneora doazen errekak

Page 27: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

alde banatara bereizten dira. Mendi hauen fisiografiak eta kokapen geografikoaksortutako paisaia malkartsuan, haitzak eta altuera handiko bazkalekuak dira nagusi;beherantz jaitsi ahala, berriz, pinu sailak, artadiak eta pagadi motzak ugalduz doazmendi hegietan.

Urkiolako gailur hauek mendizaletasuna eta senderismoa sustatu dute aspalditik.Atxatxiki, Urrestei eta Alluitz-eko horma malkartsuak eskaladan aritzeko tokiaproposak izanik, euskal alpinista handi askoren haztegi eta probaleku dira. Denetantontorrik garaiena eta bisita ugarien jasotzen duena Anboto da: mendigoizale ausartenaksoilik iristen dira erraldoi honen iparraldeko horman dagoen Mariren koba ikustera.Horretaz gain, badira beste hainbat kobazulo ezagun eta entzutetsu ere, hala nolaBolinkoba, Jentilkoba, Baltzola eta Jentilen Zubia.

Parkean barrena hainbat eta hainbat ibilaldi egin daitezke: Ibilbide Luze (GR)eta Ibilbide Labur (PR) gisa adierazita daudenak, bide didaktikoak eta Parkekoberariazko ibilbideak, Toki Alai, Parketxe edota Informazio Gunean eskura daitezkeenliburuxketan zehaztasun osoz azaltzen direnak.

ARAUKETA

- Senderismoa: Balizak jartzeko edota Parkearen barrutik edozein ibilbideri buruzkoliburuxkak nahiz beste argitalpen batzuk sustatzeko, Organo Kudeatzailearenonespena behar da. Organo horrek, senderismoaren garapenean inplikaturikoerakundeekin, elkarteekin eta taldeekin batera, ibilbide horren diseinuan etatratamenduan koherentzia egotea bermatuko du, berori Parkeko ibilbideen sareaneta, ahal izanez gero, PR nahiz GR sarean sartu ahal izateko, hori mendikofederazioek modu ofizialean onartu baitute (Euskal Autonomia Erkidegokosenderismoa antolatzeari buruzko 79/1996 Dekretuan ezarritakoaren arabera).

Debekaturik dago balizak jartzea eta zidorren sare orokorrekoak (GR eta PR) ez direnbideak nahiz ibilbideak pinturekin edo beste elementu batzuekin markatzea. Parketikkanpoko taldeek antolaturiko ibilbideen seinaleztapenerako, hori beharrezkoa denean,Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena behar da, eta ibilbidea, pertsona kopurua etaeguna zehaztu beharkodira. Sustatzaileak kendu egin beharko ditu seinale guztiak, ibilbidetik igarotzean edoberori amaitu ondoren.

PR edo GR berri baten tarte baten trazatua sare orokorreko zidor baten trazatuarekin batdatorrenean(lurraldean seinaleztaturiko trazatuarekin), ibilbide berri horietan ahalik eta balizagutxien jarriko da.

- Eskalada: Baliabide Naturalak Antolatzeko Planak ezarritako xedapeneijarraituta, eskalada egiteko guneak toki zehatz batzuetan bildu nahi dira. Horrela,eskalatzaileen sakabanaketa eragozteko eta harkaiztegietako fauna eta landaredia hobetokontserbatzeko (habiak zaindu etab.).

Page 28: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

– Igarobide libreak: BI-623 errepidea,Santutegiko gune urbanizatua.

– Igarobide baimenduak: josteta-erabilerakoeremuetara sartzeko bideak eta igarobideak.Parkeko Organo Kudeatzaileak bidezkotzathartzen dituen mugak ezarri ahal izango dituhauetan.

– Igarobide murriztuak: gainerako pistak etabideak.

– Urte osoan eskalada egin daiteke Atxarteko hormetan.– Irailetik abendura bitartean, biak barne, eskalada egin daiteke leku hauetan ere:Mugarra aldean, mendebaldeko ertzean, hegora begira dauden hegalkinetan, lehenengohaitzuloraino, eta Alluitzeko lerrokaduraren hegoaldean, Artola eta Larranoren artean.– Mugarrako hegoaldean eta Alluitzeko lerrokaduran debekatuta dago eskalada egitea.– Gainerako lekuetan, berariaz emandako araurik ez dutenetan hain zuzen, zilegi izangoda eskalada egitea. Edonola ere, Parkeko Organo Kudeatzaileak jarduera hori arautzekobeharrezkoak diren arauketak eman ahal izango ditu.

Bizkaiko eta Arabako mendiko federazioekin lankidetzan jardutea, Urkiolakoeskaladari buruzko zabalkunde kanpaina bat diseinatzeko eta garatzeko. Urkiolakoeskaladari buruzko gidaliburua edita daiteke, eta bertan, oraingo arauei eta horienzergatiei buruzko informazio zabala emango da.

- Espeleología: Kirol edo ikerketa helburuekin egiten diren talde antolatuenbisitak Parkeko Organo Kudeatzaileari jakinarazi beharko zaizkio. Honek aukera izangodu, arrazoiakemanez, bisitak debekatzeko edota baldintzak ipintzeko: lagun kopurua, egonaldia,elkarlana haitzuloaren mantenamenduaz (garbiketa, seinaleztapena, etab.).

Kobazuloen erabiltzaileek bildu, kanpora atera eta leku egokietan utzi beharko dituztesortutako hondakin guztiak, erabilitako karburo-hautsa ere barne.

Kobazuloetan seinaleak edo beste edozein hornidura finko instalatzeko, ParkekoOrgano Kudeatzailearen baimena behar da.

Motordun ibilgailuak:

Debekatua dago parke naturalean motordunibilgailuekin erabilera erabilera jostetarako,baimendutako bideetan ezik

- Kanpaldia: kanpaldia debekaturik dago, Parkeko Organo Kudeatzaileak berariazbaimendu ezean.

Page 29: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

VALDEREJO

4/1992 Dekretua, Valderejo aldeaParke Natural deklaratzen duena.

3/1992 Dekretua, Valderejo aldekoNatur Baliabideak Antolatzeko Planaonartzen duena.

174/1995 Dekretua, Valderejoko ParkeNaturalaren Erabilera eta KudeaketaZuzentzeko Plana onartzen duena.

146/2002 DEKRETUA, ekainaren18koa, Valderejoko Parke NaturalarenErabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko II.Planaren araudia onartzen eta osorikargitaratzea agintzen duena.

INGURUNEAREN DESKRIBAPENA

Valderejo Parke Naturala kareharrizko hormatzarrez inguraturiko haran zabalbatean dago. Bertako klima atlantiar eta mediterranearraren tartekoa da: uda lehorrak etaoso beroak izaten dira; neguan, berriz, gogotik egin ohi du elurra. Aldaketa horiei esker,sekulako biodibertsitatea hauteman daiteke Valderejon, eta bai florari bai faunaridagokionez, bi ingurune horietan ohikoak diren espezieak bizi dira bertan.

Eskualdean ekosistema ugari eta gizaki gutxi izateak fauna aberatsa etaaskotarikoa izatea ekarri du: basurdea eta orkatza bezalako ugaztun handiak, tamainaertaineko haragijale talde interesgarria, sai arreen kolonia garrantzitsua eta hegaztirupicola eta basoko ugari.

Valderejoko Parke Naturala apenas erabiltzen zen aisialdirako, harik eta parkenatural izendatu zuten arte. Nolanahi ere, bertako paraje asko kultura eta natura baliohandikoak dira, bereziak benetan, hala nola Lahoz - Sobron antiklinalaren itxitura,Puron ibaiaren amildegia, baso ugariak, sai arreen kolonia, landa guneak etab. Horietazgainera, tradiziozko nekazaritza eta abeltzaintza erabileretan oinarritutako paisaiaederrek eta kultur ondare zenbaitek natura eta landa giroko konbinazio erakargarriaosatzen dute.

Page 30: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

ARAUKETA

- Senderismoa: Bide zaharrak apurka-apurka berreskuratzea eta gaur egun finkapartikularren barne dauden bide zaharrak parkeko bideen sarean sartzea, adibidez,Lahoz eta Villamardonesen arteko bidea edo Erriberaren inguruan dagoen Puron bidea.

Arauketarekin hurrengo helburua lortu nahi da:

Puron bidean (Lalastratik Erriberara) bisitarien presioa murriztea, Erriberara heltzekoPortilla bidearen erabilera sustatuz.

.Kalte txikienak jasan ditzaketen bideetan barrena mendi-ibilaldiak sustatzea, moduhorretan bestebide ahulago batzuk babestuz, adibidez, La Sierra bidea, Vallegrull bidea, Leron bideaeta Puron bidea (iparraldetik).

Page 31: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

BABESTUTAKO BESTE NATURA-GUNE BATZUK

Trianoko Mendiak (Biotopo Babestua)

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2006koekainaren 13ko Aginduaren bidez (uztailaren 7ko EHAAn argitaratua) onartu zuenhasiera ematea Baliabide Naturalak Antolatzeko Plana landu eta onartzeko prozedurari.Urrats hori ezinbestekoa da Trianoko Mendiak Biotopo Babestu izendatzeko.

Natura 2000 Sarea

1992ko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentaraua, habitatnaturalak eta flora eta fauna artatzeari buruzkoa. Zuzentarau hori onartzearen helburuazen Europan biodibertsitatea bermatzea habitat naturalak eta basoko flora eta faunaartatzearen bidez. Zuzentarau horri jarraiki onartzen diren neurriek erkidegoarenintereseko diren habitat naturalak eta flora nahiz fauna artatzea edo berreskuratzeaizango dute helburu.

Aurreko puntuan adierazitako helburua lortze aldera, Zuzentarau honen baliabidenagusia Europa mailan bereziki babestu beharreko guneen Sare Ekologikoa da, "Natura2000" izenekoa. Sare hau habitat naturalak dauzkaten lekuez- Zuzentarauaren I.Eranskinean dago jasota zerrenda- eta flora eta fauna espezieez (II Eranskina) dagoosatua. Azkenik, Natura 2000 Sare honetan sartzen dira orobat, Hegaztientzako BabesBereziko Eremuak, lehenagoko zuzentarau batean argitaratuak, 79/409/EEEZuzentarauan, hain zuzen ere.

Eusko Jaurlaritzak proposatutako lekuen kasuan, 2003ko ekainaren 10ekoerabakiak proposatzen zuen 52 gune Interes Komunitarioko Leku izendatzea, etagainera beste bost gune izendatu zituen hegaztientzako babes bereziko gune bezala79/409 Zuzentaraua, Euskadiko Natura 2000 hegaztientzako babes bereziko eremuaksartzekoa.

Proposamen hau Interes Komunitarioko Lekuen behin betiko zerrendan sartu da,Batzordearen bi Erabakietan (2004ko abenduaren 7ko Erabakia, erregio biogeografikoatlantiarrean interes komunitarioa duten lekuen zerrenda onartzen duena- DOUE2004.21.29-; 2006ko uztailaren 19ko Erabakia, erregio biogeografiko mediterranearreaninteres komunitarioa duten lekuen zerrenda onartzen duena- (DOUE 2006.09.21).

Page 32: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Leku hauek Babes Bereziko Eremu izatera igaroko dira Europar Batzordeanonartu eta 6 urte baino lehen.Honako hauek dira epeak:

- Erregio atlantiarra: 2010eko abenduak 7- Erregio mediterranearra: 2012ko uztailak 19

Izendapen horrek berekin dakar behar diren babes neurri guztiak hartzea, eta beharizanez gero, kudeaketa egitasmo egokiak gauzatuko dira, lekuetarako berariazprestatuak edo beste garapen egitasmo batzuen barruan txertatuak; eta administrazioarau eta hitzarmen egokiak gauzatuko dira, betiere beharkizun ekologikoei erantzungodietenak.

Interes Komuntarioko 52 Lekuetatik (Eskuliburuaren 1. eranskinean dagozerrenda) gehienak mendiguneak direnez, zuzen-zuzenean eragiten digu arautze honek.

Page 33: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

II.KAPITULUA.- INGURUMEN INPAKTUAREN AZTERKETAK

Mendi inguruetan gauzatzeko diseinatzen diren proiektu gehienek IngurumenInpaktuaren Azterketa egitea eskatzen dute. Ingurumen izapide hori ingurumeninpaktuaren Ebaluazioa izeneko prozesu zabalago baten barruan dago, eta honeladefinitzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren27ko 3/1998 Lege Orokorrak:

Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa: ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa zenbaitplan eta proiektu gauzatzeak ingurugiroan izan dezakeen eragina balioetsi etazuzentzeko aukera ematen duten azterketa eta sistema tekniko guztiek osatzen dute.

.

3/98 Legeak ingurumen-inpaktua ebaluatzeko hiru prozedura ezarri ditu:

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio bateratua: ingurumen-inpaktuaren ebaluaziobateratuaren helburua da planek eta programek ingurumenean izan dezaketen eraginaaztertzea.

Beraz, ebaluazio mota honek ingurumenaren degradazioa ahalik eta txikiena izandadin du helburu. Horretarako, arloko politikak eta hirigintza politikak garatzean,ingurumen alderdiak kontuan hartuko dira, batez ere, hainbat alternatiba daudenean etaingurumenaren gainean eragina izan dezaketen erabakiak hartzen direnean.

Ingurumen inpaktuaren banakako ebaluazioa: azterketa, txosten tekniko etakontsulten multzoa da, proiektu edo jarduera jakin batek gizakiaren osasunean edoingurumenean zer ondorio dituen jakitea ahalbidetzen duena. Azken batean,azterketarako prozedura bat da, zeinari esker proiektu bat onartzeko edo baztertzekoiritzi objektiboa eratzen den.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua: ingurumen inpaktuaren ebaluaziosinplifikatua ingurumenean eragin txikia duen proiektua gauzatzeak ingurumeneandituen eraginak baloratzera bideratuta dago. Beraz, ingurumen inpaktuak detektatzeaedo zuzentzea sinplea den kasuetan erabiltzen da prozedura hori. Jarduera egiteko beharden ebazpena edo baimena emateko eskumen substantiboa duen organoak egiten duebaluazioa, eta organo horrek ingurumen inpaktuari buruzko txosten bat ere egingo du.Txosten horretan beharrezko neurri zuzentzaileak jasoko dira, eta aplikatu beharrekoebazpen edo baimenari erantsiko zaizkio.

Mendietan gauzatu litezkeen proiektuek ebaluazio mota hauek beharko lituzkete:

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio bateratua eskatzen dute:

1. Euskal Herriko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak2. Lurraldearen Zatiko Planak3. Lurraldearen Arloko Planak

Page 34: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Honako hauen gaineko planak eta programak: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza,arrantza, energia, industria, garraioa, hondakinen kudeaketa, ur-baliabideen kudeaketa,telekomunikazioak, turismoa edo lurzoruaren zein natur baliabideen erabilerareninguruan prestatutako planak edo programak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura bati lotutako proiektuak etorkizunean baimentzeko markoa ezartzen dutenak.

4. Honako hauei eragin diezaieketen planak eta programak:

Natura 2000 Sareko lekuak, betiere planaren edo programaren xedea lekuarenkudeaketa ez bada.

Ramsar Hitzarmenaren Zerrendan agertzen diren nazioarteko garrantzidunhezeguneak

Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Lege Orokorrreko 51.artikuluan zehaztutako Ingurumen Sentikorreko Inguruneak.

Ingurumen inpaktuaren banakako ebaluazioa eskatzen dute, besteak beste,proiektu hauek:

– Parke eolikoak eta sarera lotuak dauden eta 100 KW baino potentzia handiagoaduten energia fotovoltaikodun instalazioak.

– Energia elektrikoa garraiatzeko lehen mailako lineak eraikitzeko proiektuak(100 KV edo gehiago dituztenak), baita elektrizitatea moduko erregai fosila, lurruna etaur beroa garraiatzekoak ere.

- Energia elektrikoa banatzeko lineak eta energia elektrikoa bihurtzekoazpiestazioak eraikitzeko proiektuak, hauek beren osotasunean edota zati bat ingurumensentikorreko ingurunetan garatzen direnean.

– Harri eta mineralak erauzteko industria-gainazalak instalatzea, berenosotasunean edo zati bat ingurumen sentikorreko ingurunetan kokatuta daudenean.

– Telekomunikazioetarako eta hauen sarbiderako antena instalazioak, berenosotasunean edo zati bat ingurumen sentikorreko ingurunetan kokatuta daudenean.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatzen dute, besteak beste,honako hauek:

- Mendi antolamendurako proiektuak eta plan teknikoak, baso-berritze etaustiaketak, mendi eta baso bideak eraikitzea.

Page 35: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Euskal Herriko ingurgiroa babesteko lege orokorrean horrela deifinirtzen diraingurugiro gune sentikorrrak:

Atalburu honetan xedatzen dena aplikatzeko, eta nolanahi ere lege hau promulgatzenden uneanhiri-lurzorutzat sailkatutako lurrak salbuetsiz, zona sentikortzat gutxienez ondoko hauekhartuko dira:a) Itsaso/lehorreko jabari publikoa eta horren babes- zortasunak.b) Uretako jabari publikoa, korronte iraunkorreko ibilgu naturalak, laku eta aintziretakohondoak etaibilgu publikoetako gaineko urtegien hondoak. Garbitasun- zona eta ertzetako zortasun-zonari dagozkion areak, betiere katalogatuta badaude.c) Akuiferoak kargatzeko zonak eta horiek poluitzeko arrisku handia duten zonak,betiere katalogatuta baldin badaude.d) Natura aldetik interes handikoak diren zona edo enklabeak, betiere katalogatutabaldin badaude.e) Ondare historiko artistikoaren zati direlako katalogatuta eta inbentariatuta daudenarea edo enklabeak, ingurunea barne.

Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzari dagokio, eskudun organoak proposatuta etaEuskal Herriko Ingurugiro Batzordeak aurretiazko txostena eginda, ingurugiro-zonasentikorren katalogoa onartzea.

INGURUMEN INPAKTUA EBALUATZEKO PROZEDURAK

Ingurumen inpaktua ebaluatzeko prozesua luzea da eta hainbat administrazioketa hainbat sailek esku hartzen dute.

Page 36: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Mendizaleen kolektiboak prozesuaren bi mementotan parte har dezakeprozesuan zehar, alegazioak eta iradokizunak aurkeztuz:

1.- Proiektuaren sustatzaileak proiektuaren araudian zehaztutako gutxienezkoedukiekin bat etorriz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-azterketa prestatuko du,planaren lehenengo dokumentua edo Aurrerapena osatzearekin batera eta aldi berean.

Proiektuaren sustatzaileak proiektuaren ezaugarri nagusiak jasotzen dituentxosten-laburpena aurkezten duenean, dokumentu hori zenbait erakunderi edo interesaduten pertsonei igortzen zaie. Normalean, mendizaleen kolektiboak ez du dokumentaziohori jasotzen, baina aukera dago dagokion administrazioari idatziz alde interesatu bezalahar dezaten eskatzeko. Dokumentazio hori eskura izanda denbora irabazteko moduadaukagu, proiektua jendaurrean jarri aurretik edukiko baitugu informazioa, eta hartarabehar beste denbora izango dugu aldaketak eta hobekuntzak sartzeko.

2.- Jendaurrean erakusteko aldia: Gauzatutako proiektuak jendaurreanerakusteko agindua Eusko Jaurlaritzak ematen du, Aldizkari Ofizialean argitaratuta.Jendaurreko erakusketak 30 egun iraun ohi du eta aldi horretan aurkeztu behar izatendira alegazioak.

Page 37: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Eusko Jaurlaritzaren dagokion sailean edo ordezkaritzan erakusten dira proiektuguztiak. Proiektuetako batzuk Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta LurraldeAntolamendu Sailaren webgunean ere erakusten dira.

Page 38: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

III. KAPITULUA.- MOTORDUN IBILGAILUEKIN IBILTZEA ETA EHIZA

Euskal Herriko mendietan, mendizaleen kolektiboaz gainera beste kolektibobatzuk ere ibiltzen dira, eta araudi berezituen bidez dago arautua haien jarduera.Jarduera horietako bi dira motordun ibilgailuekin ibiltzea eta ehiza.

Horren gaineko araudi guztia laburbildu nahi dugu kapitulu honetan, atal batzukez baitira batere argiak; eta zehatzago aztertu nahi ditugu alderdi juridikorikteknikoenak.

Motordun ibilgailuak

Motordun ibilgailuei dagokienez, azaldu dugu nola dagoen araututa parkenaturaletan, baina ez gainerako lurraldean, non ondoko legeria aplikatuko baita:

- 10/2006 Legea, Mendiei buruzko legea aldatzen duena.- 16/1994 Legea, Euskal Herriko natura babesteari buruzkoa.- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mendietako foru aginduak.

Gai honetan estatu eta autonomia mailako legeria oinarrizkoa den arren, forualdundiek arautzen dute motordun ibilgailuen erabilera. Foru aginduetan ikusdezakezuen bezala, bakoitzaren ildoak desberdinak dira. Esate baterako, Bizkaianbasoko pistetan soilik ibil daitezke motordun ibilgailuak, eta Araban eta Gipuzkoan,aldiz, pistetan ez ezik baimendutako bideetan ere ibil daitekeela esaten da, baina ez dazehazten zein bide diren baimenduak eta zein ez. Zehaztasun falta horrek ezinezkobihurtzen du aipatutako jarduera arautzea.

Era berean, araudi desberdinak daude ezarrita taldean ibiltzearen eta gehienezkoabiadura baimenduaren gainean.

Azkenik, behar beste giza baliabide ez dagoenez, oso zaila da jarduera honenjarraipena egitea mendian.

10/2006 Legea, apirilaren 28koa, Mendiei buruzko azaroaren 21eko 43/2003 Legeaaldatzen duena.

54. Artikulua bis. Mendietara sartzea.

1.- Eskumena duten administrazio publikoek mendietarako sarbidea arautu ahal izangodute.

2.-Errepide sare nagusitik kanpo dauden pistetan motordun ibilgailuez ibiltzeaondokoetara mugatuko da: egon litezkeen bide-zortasunak, eskumena dutenadministrazioen nekazaritza nahiz basozaintza kudeaketa, zaingo eta itzalketa lanak.Kudeaketaz arduratzen den administrazioak motordun ibilgailuentzako ireki ahal

Page 39: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

izango du bidea, betiere, aldez aurretik ondokoak ziurtatuta: bidearen egokitasuna,sarbidea egoki seinaleztatuta egotea, jabeen onarpena, mantentze lana eta erantzukizunzibila bere gain hartzea.

3.- Zainketa, itzalketa edo kudeaketa zerbitzukoak ez diren pertsonen sarrera mugatuegin daiteke artikuluan aurreikusten diren arrisku handiko guneetan, baldin eta suteaizateko arriskuak hala aholkatzen badu; eta hori modu frogagarrian argitaratuko da.

16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Herriko natura babesten duena.

46. atala:

1.- Aginpidedun organoaren erabakiz, arauak ezar daitezke natura ingurunean egin etaladareri eta faunako espezieen populazioaren ohizko garapenari eragin diezaioketen edohoerien habitatak aldarz ditzaketen aisialdiko iharduerak arautzeko. Arau horiekorotarako izan daitezke, edota Euskal Autonomi Elkarte barruan kalteberaentzat hartzendiren lurralde nahiz itsasaldeentzako bakarrik.Hala bada, aurreko idazatian aipatutako helburuetarako, populazio horien eta berenhabitataren ohizko garapenari eragin diezaioketen iharduerentzat hartuko dira honakohauek:

a) motordun ibilgailuak

Debekatuak egongo dira lanadan zehar egiten diren motorezko iharduerak,horretarako bereziki prestatuta dauden foru-aldundietako nekazaritza sailenbaimena duten ibilbideetan salbu.

Debekatuta egongo da, orobat, edozein ibilgailurekin pista, bide etaerrepideetatik kanpo ibiltzea, basoetatik egura ateratzeko lanetarako salbu.

Page 40: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Motordun ibilgailuak behar bezala ez erabiltzearen adibidea, Irukurutzetako igoeran.

Arabako mendien foru araua 11/2007

III atala

Herri erabilerako mendien edo mendi demanialen erabilera

22. artikulua. Ohiko erabilera orokorrak.

Ibilgailu motordunak baimendutako bideetatik eta berariaz prestatutako guneetatikbakarrik ibil daitezke, arauzko baldintzei jarraiki eta ibilgailuak bere homologazioarenaraberako isilgailua izanda. Lau ibilgailu edo bost pertsonako bi ibilgailu motordunbaino gehiago auto-ilaran ibiltzea ohiko erabilera berezitzat joko da, eta baimenabeharko da horretarako.

Baimendutako bideetako gehieneko abiadura 30 km-koa izango da orduko. Ibilgailumotordunak baimendutako sendotu eta egonkortu gabeko bideetatik ibiliko dira, lurralehor dagoenean bakarrik.

.

Page 41: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Bizkaiko Mendien foru araua

12. artikulua: Basoen aisialdirako erabilera arautzea.

Foru arauari Basoei buruzko Legearen 15. artikuluaren oinarriak batu zaizkio (basoenaraubide publikoari buruzkoa) eta baita 54 bis artikuluarenak ere (kasu honetan 10/2006Legeak sartu duena, basoek duten irisgarritasun publikoari buruzkoa).

Horrela, bada, basoko pistetan bakarrik ibil daitezke ibilgailuak, eta horietan ere ingurunaturala erabat begirunez zainduta.

Baimenduta dagoen gehieneko abiadura orduko 30 kilometrokoa da. Hori horrela dapista horien erabilera mugatzeko edo debekatzeko aukera gorabehera. Debekatutaegongo da ibilgailuak zirkulatzea obrak dauden kasuetan, basogintza ustiapenetan edosuteen aurkako borroka kasuetan.

Taldean zirkulatzea, kirol lehiaketak egitea edo ibilbide iraunkorrak ezartzeaNekazaritza Sailaren baimenaren beharrizanari lotuta egongo dira.

Gipuzkoako mendien foru araua 7/2006

62. atala

Mendian aisialdirako edozein ibilgailu, motoreduna nahiz bizikleta, erabiltzea edoaparkatzea baimendutako bideetan, sakabideetan eta aparkaguneetan bakarrik egin ahalizango da, eta pertsonei eragozpenak sortuz gero erabiltzea mugatu edo debekatu ahalizango da zientzia, ekologia edo kulturako arrazoiengatik, sutea sortzeko arriskuadagoenean, abereei eragozpenak sor dakizkiekeenean edo, mendiak edozein tratamenduedo ustiaketa fasean daudela eta, segurtasunez edo kudeaketaren eraginkortasunez.

Motordun ibilgailuak lautik gora karabanan zirkulatzea erabilera berezitzat joko da etaerakunde titularraren edo Baso Administrazioaren baimena beharko du.

Page 42: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Ehiza

Ibilgailuen zirkulazioa arautzeak arazoak sortu izan baditu, are gatazkatsuagoada ehiza arautzea.

Hasteko, EAEko legeria (Araban izan ezik) estatukoa da, autonomia erkidegohonek ez baitauka bere legeriarik gai honetan.

Gainera, ehiza Legea 1970. urtekoa da, eta hura garatzen duen dekretua1971koa, eta horrek, lehenez gain, zailagotu egiten du jarduera antolatzea.

Mendizaleoi dagokigunez, segurtasun guneei buruzkoa da punturik aipagarriena.Pertsonak babeste aldera daude pentsatuta gune horiek, baina ez dago argi hor sartzenote diren normalean mendizaleek erabiltzen dituzten bideak eta bidezidorrak.

506/1971Dekretuak, ehizaren legea garatzen duenak, honako hau zehazten du:

Ondokoak hartuko dira segurtasun gunetzat:

- Herriguneak, landaguneak, jendea bizi den guneak eta inguruak, 100 metrozabalduta norabide guztietan.

- Txaletak, eraikinak, lorategiak eta parkeak, 50 metro zabalduta norabideguztietan.

- Herriko eta eskualdeko errepideak, 50 metro zabalduta bi aldeetara.

- Herri erabilerako bideak, errepideak, trenbideak, nabigazio kanalak, 25 metrozabalduta bi aldeetara. Berariaz hartarako izendatuak.

Segurtasun guneetarantz tiro egin behar bada, aurrez aipatutako distantzia horieitiroaren irismena gehitu beharko zaie.

Arabako Lurralde Historikoko Ehizarako 8/2004 Foru Arauan segurtasun guneberberak jasotzen dira, baina xehetasun garrantzitsuren bat gehituta:

Honako hauek dira segurtasun eremuak:a) Erabilera publikoko bideak eta trenbideak eta, halaber, haien bazterrak eta zorgunezonak, hesituta daudenean.b) Bidegorriak edo bide berdeak, hala deklaratuta daudenean.c) Ur publikoak, bai eta haien ibilguak eta ertzak ere. Ehiza aprobetxamenduaren

Page 43: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

titularrak proposaturik —eta baldin ehizaren antolamenduko planean jasota badago—,Foru Aldundiko Sail eskudunak ehiza baimendu ahal izango du eremu horietan.d) Hiriguneak, landatar herriguneak, kanpalekuak, golf zelaiak, jolas eremuak eta haladeklaraturiko beste edozein leku.

Aurreko zenbakian jasotako segurtasun eremuen mugak araudi bidez ezarriko dira, baieta dagozkien ehizaren ordenamenduko planetan zehaztuko diren hartu beharreko babesneurriak ere.

Planeamendu hau ez dela gartu kontuan izanik, estatu mailako legediari so eginbharko genioke.

Baina, oro har, gako nagusia zera jakitea litzateke: bidezidor bat herri erabilerakobidea ote den edo ez; izan ere, legeria ez da batere argia gai horretan (ikus IV.kapitulua).

Ehizari dagokionez, mendizaleen kolektiboak administrazio desberdinekinnegoziatzen jarraitu beharko du, mendizaletasuna praktikatzeko egoera eta kondizioakontze aldera.

Page 44: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

IV. KAPITULUA.- BIDE PUBLIKOAK

Bideez hitz egiteak gizateriaren historia miatzera eramaten gaitu, halabeharrez.Izan ere, oinez ibiltzea gizateriarekin eta hark antzina-antzinatik naturarekin zuenerlazioarekin lotutako egintza bat da (...).

Mendiko bideak oso loturik daude bertako biztanleen eta lurraldea alderik aldezeharkatzen zutenen bizimoduarekin: bidea salerosteko modu bat da, produktuaktrukatzeko, eskualde eta herrietara iristeko eta abarretarako. Azken batean ingurukomerkataritza, komunikazio eta kontrol estrategikorako sistemak.

Nolanahi ere, gizarte modernoetan, non aisialdia garrantzitsua baita, bide batibiltzea gertakari bihurtu da gizartean, aisialdiarekin lotua, antzinako zibilizazioekbideaz zeukaten kontzeptuaren aldean guztiz desberdina (...).

Carlos Ferris Gil “Los caminos de Montaña". Prames argt.

Carlos Ferrisek bere liburuan aipatzen duen bezala, bideak beren zentzurikzabalenean, eta bidezidorrak bereziki, dira XXI mendean mendizaleen kolektiboakberen jarduna gauzatzen duen jokalekuaren zati bat.

Batzuetan, bide hauek, guztiek erabiltzekoak izan arren, moztu edo zuzeneandesagerrarazi egiten dituzte, mendizaleen kolektiboa jakinaren gainean jarri gabe. Horidela eta, garrantzitsua da gure bideak legez nola dauden jakitea, ondoren kultur etaingurumen ondare bezala babesteko.

Definizioak

Real Academia de la Lengua Españolak ondoko definizioak jasotzen ditu:

- Bidea: lur zapaldua, puntu batetik bestera doana eta gainean ibil daitekeena.Bertatik ibiltzeko prestatua den lur zerrenda.

- Bidexka: bide estua, pertsonak eta ganadua ibiltzeagatik sortua eskuarki.- Bidezidor: bidexka baino bide estuagoa, pertsonak eta ganadua ibiltzeagatik

sortua.

Definizio hauekin ez luke inolako zalantzarik egon behar bide eta bidezidorrenarteko erlazioaren gainean, baina terminologia honen lege garapenak zalantzak sorditzake.

Araubide Juridikoa

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde historikoetan gune hauek arautzendituen errepide eta bideei buruzko legeria:

Page 45: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

- 25/1988 Legea, errepideei eta bideei buruzkoa (estatukoa)- Euskal Herriko Autonomia Estatutua, zeinek eskumen hauek hartu eta foru

administrazioei banatzen baitizkie.- Arabako errepideen 90/1990 Foru araua.- Bizkaiko errepideen 2/1993 Foru araua (2/2007 Foru arauak aldatua)- 1/2006 Foru araua, Gipuzkoako bide eta errepideen testu bateratua onartzen

duena.

Arabako eta Bizkaiko foru arauek ez dute bidea definitzen, bai ordeaGipuzkoakoak. Hona hemen bidearen legezko definizioa:

Arau honen ondorioetarako bideak dira jendeak erabiltzeko dauden herrijabetzako lehorreko komunikabideak, baldin eta errepidetzat hartu ezin badira.

Herri jabetzako mendibide eta basoko pistak, zolatuta egonda ere, bide izangodira arau honen ondorioetarako.

Erabilera pribatuko ibilbideak ez dira bide izango arau honen ondorioetarako.

Era horretan, mendizaleok ibiltzen ditugun bidezidor eta pistak bidetzat hartzendira.

Espainiako Konstituzioak eta Kode Zibilak (339. artikulua) bideak jabaripublikoko ondare jotzen dituzte. Izendapen horrek hainbat ezaugarri ematendizkie, Carlos Ferris-ek honela jasotzen dituenak “Los caminos de montaña”(Prames argitaletxea) liburuan.

1.- Besterenezintasuna: ondasunak eskuratzeko ekintzarik ezin dela egin esannahi du. Edozein negozio edo trafiko juridiko baliogabea da, ezin baitaitezkebesterendu.

Jabari publikoko bideak: erabilera edo zerbitzu publiko bati loturiko ondasunakdira. Besterenezintasun printzipio horrek, ordea, ez du esan nahi aldaketarikegon ezin daitekeenik, abelbideekin gertatzen den bezala, esate baterako; legez,beti, bidearen jaregitea eskatzen baita.

2.- Preskribaezintasuna: jabari publikoko bideak ezin dira eskuratu denborarenpoderioz. Ezin dira, beraz, usurpatu; hau da, okupazio baketsuaren bidezeskubide bat hartu eta Kode Zibilak ezartzen duen denboran erabili, 30 urtebidezko titulurik gabe eta 10 urte bidezko titulurik gabe (Kode Zibilaren 1957eta 1959 artikuluak). Jabari publikoaren titulartasuna administrazioari dagokio,eta beraz, partikular batek ezingo du inola ere haren jabe izan. Printzipio haumalguagoa da udalen jabari publikoko ondasunen kasuan, eta partikularrekabelbideak 30 urterako usurpatzearen kasuan (Auzitegi Gorenaren 1988komaiatzaren 31ko epaia).

3.- Enbargaezintasuna: enbargatuak edo bahituak ezin direla izan esan nahi du,eta jabari publikoko nahiz Estatuaren, autonomia erkidegoen eta abarrenondasunei eragiten die. Jabari publikoko ondasunak, hau da, bideak, erabilera

Page 46: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

publikorako edo herriaren zerbitzurako erabili behar dira, eta beraz, lur horiekezin dira bahituak izan.

Ezaugarri horiei beste batzuk erantsi ahal zaizkie, bideen babesa eta jabaripublikoa bermatzen dutenak: mugatzea, bide bat berez berreskuratzekoahalmena eta administrazioak duen zigortzeko ahalmena, eta jabetzarenpublizitate pribilegioa; horrek berekin dakar ondasun hauek jabetza erregistroanjaso beharrik ez izatea, jabari publikoko ondasun baitira.

Page 47: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

V. KAPITULUA:INGURUMEN INFORMAZIOA ESKURATZEA ETA PARTEHARTZEA

Ingurumenarekin lotutako alderdiak arian-arian legeetan sartzearekin batera,kasurik gehienetan, gizarteak erabakietan parte hartzeko irizpideak ezarri izan dira.Kolektibo bezala egungo antolamenduan informazioa eskuratzeko eta parte hartzekodaukagun aukeraren adibide argia da Ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeko etaparte hartzeko 27/2006 Legea.

Batzuetan ezjakintasunagatik eta beste batzuetan giza baliabiderik edo baliabideteknikorik ez edukitzeagatik, ez da ohikoa mendizaleen kolektiboak ingurumenarekinlotutako gaietan parte hartzea.

Kapitulu honetan, lehenik eta behin, ingurumen arloko eskumenen banaketariburuzko errepaso laburra egin nahi izan dugu, informazioa behar dugunean edo proiektujakinen baten gainean kexa jarri nahi dugunean nora jo jakin dezagun. Ondoren, partehartzeko mekanismorik ohikoenak zehaztu ditugu, eta azkenik informazioa eskatzekoeredu bat jaso dugu, ingurumen arloko informazioa eskatzeko daukagun eskubideagauzatzeko modua izan dezagun.

Informazio hau guztia emanda, gure presentzia areagotu nahi dugu partaidetzaorganoetan edo mendizaletasunean nolabaiteko eragina izan dezaketen proiektuei edoplanei alegazioak aurkezteko prozesuetan.

Eskumenen eskema orokorra

Ingurumen arloan Estatuaren eskumen nagusia "oinarrizko legeria da":printzipio eta irizpide nagusiak ezartzea, nahiz eta autonomia erkidegoek "babes araugehigarriak" ezar ditzaketen, hau da, zenbat alderdi zorroztasun handiagoz babestuditzake. Baina Estatuak eskumen garrantzitsuak dauzka ingurumenean eragina dutengaietan: autonomia erkidego batetik baino gehiagotatik igarotzen diren urak (arro nagusiguztiak) ustiatzeko legegintza, haien antolamendua eta kudeaketa; komunikazioenaraubide orokorra, trenak, garraioak eta herri lanak; meatzaritza eta energia araubideorokorra etab.

Autonomia erkidegoek beren gain har dezakete ingurumena babestekokudeaketa, hau da, legegintzaren garapena eta hura betearaztea. Euskal Herriak horiegin du bere Autonomi Estatutuan. Gainera, bere gain hartu ditu arlo hauetakoeskumenak: uren kudeaketa, mendiak eta baso ustiapena, natura-guneak, fauna etafloraren babesa, ingurumenean eragina duten jardueren kalifikazioa eta kontrola,lurraldea antolatzeko eta hirigintzarako legeak egiteko ahalmena, ingurumeninpaktuaren ebaluazioa eta abar.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, foru aldundiak indartze alderaLurralde Historikoen Legearekin egin zen apustuari esker hainbat eskumen garrantzitsueta aurrekontu fondo dauzkate erakunde horiek: ur publikoei, ubideei eta ibaiertzei

Page 48: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

buruzko araudiak garatu eta betearazi; bere lurraldean babestuta dauden espaziopublikoen kudeaketa; azpiegiturak eta herri lanak gauzatu; baso garapena; ehizaren etaibaietako arrantzaren kudeaketa, etab.

Azkenik, udalak geratzen zaizkigu; haien eskumenak Toki Araubideko Oinarrieiburuzko 7/85 Legean daude jasota, eta kudeaketari buruzkoak dira, batez ere. Askotaneskumen eta zerbitzu hauek mankomunitate eta partzuergoen bidez kudeatzen dira, noneskualde bereko hainbat udalek parte hartzen duten.

Herritarrengandik hurbilen dauden administrazioak direnez, eta herriko berriondo dakitenez, ingurumen arazoei heltzeko bitarteko garrantzitsuak dira udalak;zuzenean eurek parte har dezakete, edo eskumena duten erakundeei eska diezaieketeesku hartzeko.

Ingurumenari buruzko erabakietan mendizaleen kolektiboak esku hartzea

Administrazioek erabaki bat hartu aurretik, gehienetan, pertsona kaltetuekeskubidea eta aukera izaten dute espedientean esku hartzeko; proiektuari buruzkoinformazioa jasotzen dute eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izaten dituzte.

Eraikitzerakoan, edo ondoren funtzionatzerakoan, ingurumenean eragina izangoduen jarduera, instalazio, lan eta abar guztiak aldez aurretik baimendu egin behar dira,ingurumen legeriak ezarritakoaren arabera. Ingurumen arloko gaietan gure iritziaemateko bide hauek dauzkagu:

Parte naturalen patronatuak: EAEko parke natural guztiek daukate parte hartzekoorgano bat, eta parkeak eragiten dien alderdi guztiek han azaltzen dituzte beren iritziak.Organo honek izaera loteslerik izaten ez badu ere, han erabakitzen dira babestutakonatura-gune baten kudeaketa zuzentzeko joerak.

Parkeak eratzeko dekretuetan agertzen da mendizaleen kolektiboak ba ote duenordezkaririk patronatuan. Baldin badauka, garrantzitsua da parkeari buruzko gaiakaztertzeko urtero egiten diren bileretara joatea. Mendiko kirolen arauketa, motordunibilgailuen erabilera edo ehiza bezalako gaiak aztertzen dira bilera horietan.

Jarduera baimenak: udalek ematen dituzten baimenak dira, 1961eko JardueraGogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko Araudiak agintzen duenbezala. Baimen hori emateko prozeduran beti egoten da Informazioa emateko edoproiektua jendaurrean erakusteko aldi bat, proiektu teknikoa eta gainerakodokumentazio osagarria udaletxean erakustea barne hartzen duena. Han, edozeinherritarrek dauka ikusteko aukera, baita alegazioak aurkezteko edo iritzia ematekoaukera ere. Fase honen berri pertsonalki jakinarazten zaie interesatuei, eta horretaz gainaldizkari ofizialetan, eta batzuetan egunkarietan, argitaratzen da.

Alegazioak aurkeztean aukera dago erabateko desadostasuna agertzeko baimenaematearekin edo proiektua onartzearekin; edo zenbait hobekuntza eta aldaketa egitea

Page 49: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

edo baldintza batzuk jartzea eska daiteke, betiere jarduerak ingurumenean izango dueneragina murrizte edo desagertze aldera.

Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa: proiektu jakin batzuetarako edoingurumenean bereziki eragiten duten jardueretarako eskatzen den administrazioprozedura da: energia instalazioak, errepideak eta autobideak, harrobiak eta meategiak,eta abar. Prozedura honetan erabaki behar da instalazio bat edo proiektu bat bideragarriaote den ingurumenari dagokionez, eta behar izanez gero, ingurumen inpaktuazuzentzeko neurriak ezarriko dira. Ingurumen eraginari buruzko adierazpenarekinamaitzen da, kontrakoa izan daiteke, edo aldekoa neurri zuzentzaileekin. Nolabaitekoingurumen baimena da, baina ezin da Auzitegietara modu bereizian jo, behin betikobaimenarekin batera baizik.

Proiektua behin betikoz onartuko duen erakundearen ingurumen sailaren aurreanegin behar da izapidea: estatu mailako eskumena baldin bada, Ingurumen Ministerioan,autonomi mailakoa bada, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailean, eta bestelaForu Aldundiaren Ingurumen Sailean. Prozedura honek jendaurrean erakustera erebehartzen du, eta hori proiektua onartzen duen espedientearekin batera egin daiteke.

Sektore mailako baimenak: Ingurumenean eragina duten ia jarduera guztiek erahonetako baimenak behar dituzte. Hainbat administraziok ematen dituzte, eta kasurikgehienetan jendaurrean erakusteko faseak egoten dira. Hona hemen aipagarrienak:

- Industria, energia edo zerbait ateratzeko instalazioak badira, Industriaren baimenabehar izaten da (esate baterako parke eolikoak edo harrobiak).

- Herri azpiegitura handien proiektuak organo sustatzaileak onartu behar izaten ditu(Abiadura handiko trenak, adibidez)

- Kostaldeari, kostaren mugaketari edo babes zerrendari eragiten badio isurketakegiteak, kostako agintaritzaren eskumena da (Pasaiako kanpoaldeko Portua, esatebaterako).

Planak eta programak: Ingurumenaren kudeaketan oso alderdi garrantzitsua daadministrazioaren plangintza jarduna. Ia egitasmo guztiak erakutsi behar izaten dirajendaurrean aldi batez, eta orduan alegazioak eta iradokizunak aurkezteko aukera egotenda.

Behin proiektua onartu eta betearazteko fasean sartzen denean (eraikitzen hasiedo/eta abian jarri), baimena eman duen administrazioa behartuta dagofuntzionamendua zaintzera eta ezarritako neurri zuzentzaileak betetzera.

Azkenik, gogoratu nahi dugu zenbat eta lehenago eskuratu proiektuaren gainekoinformazioa, hainbat eta lehenago aurkeztu ahal izango ditugula gure iradokizunak, etaproiektua hobetzeko modua izango dugula, mendizale kolektiboaren ikuspuntutik.

Ingurumenari buruzko informazioa

Ingurumenari informazioa eskuratzeko 27/2006 Legeak jasotzen dueneskubidean oinarriturik, ingurumenarekin lotutako gairen bati buruzko informazioa eska

Page 50: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

dezakegu, betiere eskatzen dugun informazioa neurrigabekoa edo eskerga ez bada.Administrazioa behartuta dago urtebeteko epean gure eskaerari erantzutera.

(ESKUMENA DUEN ORGANOARI)INFORMAZIOA ESKATZEKO EREDUA

..................................................jauna/andreak., ................................................zenbakikoNA duenak, ............................................................(r)en ordezkari moduan,

ADIERAZTEN DU

Idatzi honen bidez informazioa eskatu nahi dut, Euskal Herriko ingurugiroa babestekootsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak aitortzen didan eskubidea gauzatuz.

Udalaren eskumena denez .................................................(r)en gaia, eta aipatutakolegearen 16. artikuluak ezarritakoaren arabera, zuregana jotzen dut.................................................... (r)i buruzko informazioa eskatzeko.

Era berean, informazio hori fotokopia edo formatu informatiko bidez bidaltzen eskatzendut, ahalik eta kosturik txikiena sortze aldera, Tasa eta Prezio publikoen legeak 25.artikuluan ezartzen duena eta eskaera honen izaera soziala nahiz interes orokorra aintzatharturik.

Horregatik guztiagatik,

ESKATZEN DUT eskaera hau onar dezazun eta lehenbailehen erantzun diezaiozuen,90/313/EEE Zuzentarauak ezartzen duen bezala, edo gehienez ere hilabeteko epean,halaxe ezartzen baitu uztailaren 18ko 27/2006 Legeak 10. artikuluan.

........................, 200 (e)ko ............................aren........(a).

Zuzenbidea dohainik eskuratzea

Horretaraino iristea desiragarria ez bada ere, ingurumenean arau-urratzeren bat edodelituren bat egin dela ziur egonez gero, uztailaren 18ko 27/2006 legeak,ingurumenaren arloan informazioa eskuratzeari, parte hartzeari eta justiziara jotzeariburuzkoak, dohaineko laguntza ezartzen du, 1/1996 legeak ezartzen duen bezala,gureak bezalako irabazi asmorik gabeko elkarteentzat.

Page 51: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

27/2006 legearen zati bat jaso dugu hemen:

22. artikulua: Herri-akzioa ingurumen gaietan.

Ingurumenarekin lotutako arauak urratzen dituzten herri agintarien egintzak eta, ez-egiteak, hala badagokie,18.1 artikuluan jasoak:

b) Zarataren kontrako babesa.c) Lurzoruen babesa.d) Atmosfera kutsadura.e) Landa eta hiri lurrak antolatzea, eta lurzoruaren erabilera.f) Izadia zaintzea, biologi aniztasuna.g) Mendiak eta baso ustiapenak.h) Hondakinen kudeaketa.i) Gai kimikoak, pestizidak eta plagizidak barne.j) Bioteknologia.k) Ingurumenean isurtzen eta askatzen diren beste substantzia batzuk.l) Ingurumen inpaktuaren ebaluazioa.m) Informazioa eskuratzea, partaidetza publikoa erabakietan eta zuzenbidea eskuratzeaingurumen gaietan.n) Autonomi mailako araudiak ezartzen dituen gainerako gaiak;

haien aurka irabazi asmorik ez duen eta 23. artikuluan ezarritako baldintzak betetzendituen edozein pertsona juridikok aurkeztu ahal izango du helegitea, azaroaren 26ko30/1992 Legeak, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta guztientzakoJardunbideari buruzkoak, helegitea aurkezteko ezarritako bidearen bidez, edo uztailaren13ko 29/1998 Legeak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duenak,ezartzen duen bidea erabiliz.Herri agintariei egozgarri diren egintzak eta ez-egiteak, 2.4.2.artikuluan zerrendatuak,salbuesten dira.

23. Artikulua. Legitimazioa.

1.- 22. artikuluan arautzen den herri-akzioa gauzatzeko legitimazioa dute irabaziasmorik ez duten eta ondoko baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoek:

a) Beren estatutuetan jasotako helburuetako bat ingurumena babestea izatea, oro har,edo bereziki haren alderdiren bat.b) Egintza gauzatu baino gutxienez bi urte lehenago legez eratua izatea, eta behar direnjarduerak gauzatzen aritzea estatutuetan jasotako helburuak lortze aldera.c) Administrazio jarduerak edo ez-egiteak kaltetutako lurraldean gauzatzea berenjarduera, estatutuen arabera.

2. Aurreko atalean aipatzen diren irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoek laguntzajuridikoa dohainik jasotzeko eskubidea izango dute, urtarrilaren 10eko 1/1996 legeak,Doako Laguntza Juridikoari buruzkoak, ezartzen duen bezala.

Page 52: INGURUMEN LEGEDIARI BURUZKO ESKULIBURUA … LEGEDIARI... · Euskadiko Lurralde Antolamenduko Batzordearen Txostena, hiru hilabeteko epean. NBAParen behin betiko onespena, Eusko Jaurlaritzaren

Kapitulu guztian zehar azaldu dugunez, badaude bideak eta moduak partehartzeko eta gure eskaerak entzunarazteko, ingurumena babesten eta mendiaz gozatzenjarrai dezagun. Gogoan izan behar dugu mendiak direla gure jokalekuak, eta, beraz,zaindu eta babestu egin behar ditugu, ahal dugun heinean.