INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

13
2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena 7 zk. 1/13 2017-00091 L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432 www.araba.eus I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA Arabako Foru Aldundia INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuaren 325/2016 Foru Agindua, abenduaren 19koa, “Dulantziko (Araba) Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren” Ingurumen Adierazpen Estrate- gikoa ematen duena Dulantziko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (aurrerantzean, HAPO) Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren prozeduraren eraginpean dago. Abenduaren 9ko 21/2013 Legeak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, arautzen du aipatutako prozedura; urriaren 16ko 211/2012 Dekretuak, berriz, plan eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen du. Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritzak eskatuta, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2016ko abenduaren 13an emandako Ingurumen Adierazpen Estrategikoan ezarritako ebaluazioa, zehaztapenak eta baldintzak jaso ditu foru agindu honek. Foru agindua eman eta ALHAOn argi- taratu da 21/2013 Legearen 25. artikuluaren hirugarren idazpuruan jasotako xedapenei jarraituz. Prozedura horren eremuan, 2015eko uztailaren 1ean, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak Ingurumen Azterketa Estrategikoaren irismen agiria eman zuen, arestian aipatu dugun 21/2013 Legeak, ingurumen ebaluazioari buruzkoak, 5. artikuluan xedatzen duenari jarraiki. Agiria eman baino lehen, kontsulta egin zitzaien eragindako herri ad- ministrazioei, natura ikertzea eta zaintzea helburu duten elkarteei eta gainerako interesdunei, eta jasotako erantzunak Ingurumen Azterketa Estrategikoaren irismen agirian jaso eta txertatu ziren. Geroago, Dulantziko Udalera helarazi zen agiria. Horren ondotik, Dulantziko Udalak Ingurumen eta Hirigintza Sailari eskatu dio Ingurumen Adierazpen Estrategikoa eman dezala. 1. HAPO-REN HELBURUAK. EBALUATUTAKO EREMU GEOGRAFIKOA. AZTERTUTAKO KOKAPEN AUKERAK. Hiri Antolamendurako Plan Orokorra. Dulantziko Udalak IAEn emandako informazioa kontuan hartuta, hauek dira HAPOren in- gurumen helburu eta garapen irizpide nagusiak: — Hirigintza plangintzatik, ingurumenari eta baliabideei dagokienez Europa, estatu, auto- nomia, foru eta tokiko eremuetan jasotako programen, plan estrategikoen eta hitzarmenen helburuak lortzen laguntzea. — Udalerriko ingurune fisikoa kategorizatzea eta erabilerak eta jarduerak arautzea, erabilera gaitasuna eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuz. — Ingurune naturalaren osagai baliotsuenen mantentzea eta errebalorizazioa biztanleriaren garapen sozioekonomikoko eta bizi kalitatearen hobekuntzako eskariekin bateragarri egitea. — Nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerei eta jarduerei eta ondoan dauden paisaia er- dinaturalei eta beste ekosistema batzuei lotutako lurzoruak desagertzea eta artifizial bihurtzea saihestea. — Dibertsitate biologikoa, Europar Batasunaren Intereseko Habitatak eta udalerrian dau- den baso-masa autoktonoak babestu eta kontserbatzea, loturaren alde eginez, horiek galtzea, zatitzea edo gutxiagotzea saihestuz eta hirigintza garapenetatik babestuz.

Transcript of INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Page 1: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

1/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

I - ARABAKO BATZAR NAGUSIAK ETA ARABAKO LURRALDE HISTORIKOAREN FORU ADMINISTRAZIOA

Arabako Foru Aldundia

INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuaren 325/2016 Foru Agindua, abenduaren 19koa, “Dulantziko (Araba) Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren” Ingurumen Adierazpen Estrate-gikoa ematen duena

Dulantziko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (aurrerantzean, HAPO) Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren prozeduraren eraginpean dago. Abenduaren 9ko 21/2013 Legeak, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoak, arautzen du aipatutako prozedura; urriaren 16ko 211/2012 Dekretuak, berriz, plan eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen du.

Ingurumen eta Hirigintza Zuzendaritzak eskatuta, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2016ko abenduaren 13an emandako Ingurumen Adierazpen Estrategikoan ezarritako ebaluazioa, zehaztapenak eta baldintzak jaso ditu foru agindu honek. Foru agindua eman eta ALHAOn argi-taratu da 21/2013 Legearen 25. artikuluaren hirugarren idazpuruan jasotako xedapenei jarraituz.

Prozedura horren eremuan, 2015eko uztailaren 1ean, Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak Ingurumen Azterketa Estrategikoaren irismen agiria eman zuen, arestian aipatu dugun 21/2013 Legeak, ingurumen ebaluazioari buruzkoak, 5. artikuluan xedatzen duenari jarraiki. Agiria eman baino lehen, kontsulta egin zitzaien eragindako herri ad-ministrazioei, natura ikertzea eta zaintzea helburu duten elkarteei eta gainerako interesdunei, eta jasotako erantzunak Ingurumen Azterketa Estrategikoaren irismen agirian jaso eta txertatu ziren. Geroago, Dulantziko Udalera helarazi zen agiria. Horren ondotik, Dulantziko Udalak Ingurumen eta Hirigintza Sailari eskatu dio Ingurumen Adierazpen Estrategikoa eman dezala.

1. HAPO-REN HELBURUAK. EBALUATUTAKO EREMU GEOGRAFIKOA. AZTERTUTAKO KOKAPEN AUKERAK.

Hiri Antolamendurako Plan Orokorra.

Dulantziko Udalak IAEn emandako informazioa kontuan hartuta, hauek dira HAPOren in-gurumen helburu eta garapen irizpide nagusiak:

— Hirigintza plangintzatik, ingurumenari eta baliabideei dagokienez Europa, estatu, auto-nomia, foru eta tokiko eremuetan jasotako programen, plan estrategikoen eta hitzarmenen helburuak lortzen laguntzea.

— Udalerriko ingurune fisikoa kategorizatzea eta erabilerak eta jarduerak arautzea, erabilera gaitasuna eta iraunkortasun irizpideak kontuan hartuz.

— Ingurune naturalaren osagai baliotsuenen mantentzea eta errebalorizazioa biztanleriaren garapen sozioekonomikoko eta bizi kalitatearen hobekuntzako eskariekin bateragarri egitea.

— Nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerei eta jarduerei eta ondoan dauden paisaia er-dinaturalei eta beste ekosistema batzuei lotutako lurzoruak desagertzea eta artifizial bihurtzea saihestea.

— Dibertsitate biologikoa, Europar Batasunaren Intereseko Habitatak eta udalerrian dau-den baso-masa autoktonoak babestu eta kontserbatzea, loturaren alde eginez, horiek galtzea, zatitzea edo gutxiagotzea saihestuz eta hirigintza garapenetatik babestuz.

Page 2: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

2/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

— Degradatutako guneen eta kutsakorrak izan daitezkeen jarduerak edo instalazioak jaso di-tuzten lurzoruen ingurumen suspertzearen alde egitea eta ingurune fisikoa eta hango baliabide naturalak degradatzen dituzten prozesuak berriro egotea ekiditea.

— Ur masak eta ibilguak, uretako eta ibaiertzetako ekosistemak, akuiferoak eta ziklo hidro-logikoari lotutako elementu guztiak gorde, babestu eta ekologikoki leheneratzea.

— Ingurumen arriskuen, adibidez akuiferoen kalteberatasunaren eta higaduraren, ondo-riozko eraginak saihestea.

— Lurzoruen erabilera bokazioari eustea, horien baliabide naturalak betiko galtzea dakarten aldaketak saihestuz.

Ingurumen ebaluazio estrategikoaren xede den eremu geografikoa.

Dulantzi udalerria Arabako Lurralde Historikoko ekialdean dago, Arabako Lautadako es-kualdean, Elgea eta Urkilla mendilerroen (iparraldean) eta Gasteizko eta Iturrietako mendien (hegoaldean) artean eratutako haran zabalean. 19,9 km2-ko azalera dauka, bi kontzejutan bana-tuta; Iruraiz-Gauna udal mugartearen zati batek elkarrengandik banatzen ditu. Bi kontzeju horiek Dulantzikoa, 15,6 km2-koa, eta Egiletakoa, hego-mendebaldekoa, 4,3 km2-koa, dira. Udalerri horrek landako izaera nabarmena dauka eta bi herrigune soilik ditu, Dulantzi eta Egileta; guztira, 2.869 biztanle dauzkate (biztanleriaren dentsitatea 144,39 biz/km2 da).

Udalerriak nekazaritza erabilera nagusi den ingurua dauka. Gehienezko kotak hegoaldean kokatzen dira, Galartzako Bularrean, Egiletako kontzejuan eta Las Carbonerasko eremuan, Azazetako mendatean, 1.030 m-ko kotak baitaude. Gutxieneko kotak (560 m) iparraldean daude, gune nagusia, Dulantzi, dagoen ordokian. Egiletako gunea bitarteko eremuan dago, 635 m inguruko kotetan.

Aztertu diren balizko kokalekuak.

HAPOk proposaturiko aukerei dagokienez, bai aurreko faseetan bidalitako hasierako agiri estrategikoan bai IAEn, aukeren azterketa egin da. Ondoren, aukerak aztertu ostean hartutako irtenbideak laburbilduko dira.

Lehenengo eta behin, Dulantziko eta Egiletako herriguneen antolamenduari dagokionez, azpimarra daiteke aurrerapenean eta hasierako agiri estrategikoan kontuan hartu ziren eta, beraz, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak emandako irismen agirian ingurumenaren aldetik ebaluatu ziren desklasifikatzeko aukerak ikusita, azkenean erdibideko aukerak hautatu zirela aztertutako aukera guztien artean; gainera, partaidetza publikoko prozesuan sortutako ekarpen berriez aberastu dira.

Horrela, Dulantzin, AL28, AL33 eta AL34 sektoreak guztiz eta AL25 eta AL26 sektoreak ia guz-tiz (3.062 m2 eta 10.106 m2 izan ezik, hurrenez hurren) desklasifikatu dira. AL22, AL23 eta AL24 sektoreak neurri batean desklasifikatu dira. Proposamen horrek lurzoru urbanizagarrian bizitegi gaitasuna ia % 20 (35 ha inguru) murriztea dakar, indarrean dagoen plangintzarekin erkatuta:

Page 3: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

3/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Udalerria

LURRAREN KLASIFIKAZIOA Hiri Lurzoru Kontsolidatua

Hiri Lurzoru Ez Kontsolidatua Lurzoru Urbanizagarri Sektorizatua

Lurzoru Urbanizagarri Ez Sektorizatua

HIRIGINTZA EREMUAK Hirigintza Eremuen Mugak

HIRIGINTZA EREMU ESTRUKTURALAK Hirigintza Eremu Estrukturalen Mugak

Egiletan EG02 sektore guztia eta EG03 sektorearen zati bat desagertu dira.

Udalerria

LURRAREN KLASIFIKAZIOA Hiri Lurzoru Kontsolidatua

Hiri Lurzoru Ez Kontsolidatua Lurzoru Urbanizagarri Sektorizatua

Lurzoru Urbanizagarri Ez Sektorizatua

HIRIGINTZA EREMUAK Hirigintza Eremuen Mugak

HIRIGINTZA EREMU ESTRUKTURALAK Hirigintza Eremu Estrukturalen Mugak

Page 4: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

4/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Bestalde, HAPOk lurzoru urbanizaezinaren zonifikazio hau proposatzen du (aurrerapen agiriko planteamenduaz desberdina da ingurumen hobekuntzaren kategoria ezabatu delako, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak emandako irismen agiritik sortutako jarraibideak kontuan hartuta):

— Lehena. Natura intereseko babes bereziko areak.

— Bigarrena. Azaleko uren babes bereziko areak.

— Hirugarrena. Baso area.

— Laugarrena. Nekazaritzako eta abeltzaintzako area eta landazabala:

— 1. azpikategoria. Nekazaritza balio altua.

— 2. azpikategoria. Trantsizioko landa paisaia.

Halaber, gaineratutako baldintza hauek ezartzea proposatu da, HAPOren aurrerapen agirian egindako proposamenari zenbait kategoria gehituz:

— Akuiferoak kutsatzeko arriskua duten areak.

— Area higagarriak.

— Uholde areak.

— Ustezko arkeologia areak.

— Igarobide ekologikoak.

— Paisaia bereziak eta bikainak.

— Europar Batasunaren Intereseko Habitatak.

— Naturagune babestuak.

— Interes geologikoko lekuak.

— Kultura ondarea.

— Kutsa dezaketen lurzoruak.

— Erabilera publikoko mendiak.

— Bide komunikazioen babes area.

— Trenbidearen babes areak.

— Bide berdeak.

Azkenik, sistema orokorrei dagokienez, pixka bat aldatu da HAPOren aurrerapen agirian eginiko proposamena:

— Komunitate ekipamenduen eta hiri zerbitzuen sistema orokorra: hiri lurzoru urbanizaga-rrian daudenak eta indarrean dauden araudian xedatuta baina gaur egun gauzatuta ez daude-nak finkatzea proposatu da. Sailkapenari eutsi zaio, AL31 ur biltegiari eta Egiletako iparraldeko hondakin uren araztegirako eremuari dagokienez izan ezik, lurzoru urbanizaezin gisa sailkatu baitira. Gainera, bide berdeen sistema orokor berri bat planteatu da, Euskadiko eta Nafarroako trenbidearen antzinako trazaduraren, GR-25 delakoaren eta Done Jakue Bidearen ibilbideak barne hartzen dituena.

— Gune libre eta berdeguneen sistema orokorra: berdeguneen neurriak benetako beharre-tara egokitu dira. Sistema honetan Egiletako plaza nagusia eta Dulantzi ibaiko parkea (AL30) sartu dira.

Page 5: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

5/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2015eko uztailaren 1ean emandako irismen agirian, aukeren planteamenduari dagokionez, hauxe aipatu zen: “pentsatzen dugu proposaturiko aukeren planteamendua nahikoa dela; izan ere, 0 aukeraz gain, herrigune bakoitzerako, hau da, Dulantzi eta Egiletarako, bi aukera gehiago proposatu dira. Nolanahi ere, beharrezkoa da IAEk, 21/2013 Legearen 18. artikuluari jarraiki, hautatutako aukera behar bezala aztertu, analizatu eta justifikatzea; izan ere, sustatzaileak aurkezturiko dokumentazioaren arabera, kontu hori ez da argitu. Irismen dokumentu honetan, IAEk udal planeamendurako komenigarriena den aukera hautarazteko oinarri eta arrazoibide gisa erabil daitezkeen ingurumen irizpideak eskaintzen dira”. Horren harira, adieraz daiteke hautatutako aukerei eta hartutako irtenbideei buruz IAEn egindako justifikazioa egokitzat eta neurrikotzat jotzen dela (“6.1. Plan Orokorraren proposamenen deskribapena”, “6.2. Ingurumen baldintzak eta proposamenen ingurumen ebaluazioa” eta “8. Aztertutako aukerak hautatzeko arrazoiak. Egindako ebaluazioaren eta aurkitutako zailtasunen deskribapena” atalak).

2. EBALUAZIO PROZESUAREN AZTERKETA.

2.1. Ingurumen Azterketa Estrategikoaren balorazioa: kalitatea eta ondorioak.

Ingurumen Azterketa Estrategikoaren edukia aztertuta, pentsatzen dugu, orokorrean eta egituraren arloan, agiriak kalitate egokia daukala txosten honen xede den HAPOren Ingurumen Ebaluazio Estrategikoa gauzatzeko. Agirian bertan, eragindako eremuaren ingurumen azterketa, diagnostikoa eta ebaluazioa egiten dira, eraginak zehazten eta ebaluatzen dira eta prebentzio zein zuzenketa neurriak proposatzen dira. Horrez gain, ingurumenaren gaineko eragin negatibo nabarmen oro saihestu, murriztu eta konpentsatzeko xedatutako neurri batzuk definitzen dira eta planaren ondorioak ingurumenari dagokionez gainbegiratzeko programa jasotzen da. On-dorengo ataletan, arreta bereziz eta banaka aztertu behar diren alderdiak jorratuko dira (zenbait kasutan, berrikusi beharko lirateke).

3. IRISMEN AGIRIAN ETA EGINDAKO KONTSULTEN EMAITZETAN EZARRITAKO ESKAKI-ZUNEN GAINEKO GOGOETAK.

3.1. Irismen agirian ezarritako eskakizunak.

Lehenengo eta behin, eta agiri honen lehen atalean aztertu den moduan, aipa daiteke HA-POren aurrerapen agirian eta HAPO hasieran onesteko agirian egindako planteamenduaren artean funtsezko aldaketak egin direla eta IAEn behar bezala xedatu direla. Ondoren, aldaketa nagusiak laburbilduko dira:

— Dulantziko eta Egiletako herriguneen antolamendua: aurrerapenean eta hasierako agiri estrategikoan xedatu ziren desklasifikatzeko aukeretatik, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak egindako irismen agirian ingurumenari dagokionez ebaluatu baitziren, azkenean erdibideko aukerak hautatu dira lehen aztertutako aukeren artean, eta, gainera, partaidetza publikoko prozesuan sortutako ekarpen berriez aberastu dira. Industria lurzoru urbanizagarriko eremu berri bat (AL-28 berria) azpimarra daiteke, aurrerapen fasean xedatuta ez baitzegoen; Dulantzi herriko ipar-mendebaldean dago. “STS Tubular Group SA” enpresak hodiak biltzeko egindako eskaeraren ondorioz gauzatu da handitzea.

— Lurzoru urbanizaezinaren zonifikazioa: aurrerapen agiriko planteamenduaz desberdina da ingurumen hobekuntzaren kategoria ezabatu delako, Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak emandako irismen agiritik sortutako jarraibideak kontuan hartuta.

— Gaineratutako baldintzak: “baldintza” berriak gehitu dira eta HAPOren aurrerapen agirian planteatutakoei gaineratu zaizkie.

— Sistema orokorrak: aurrerapenean egindako planteamenduaz apur bat desberdinak dira. Bide berdeen sistema orokor berri bat planteatu da, Euskadiko eta Nafarroako trenbidearen antzinako trazaduraren, GR-25 delakoaren eta Done Jakue Bidearen ibilbideak barne hartzen dituena.

Page 6: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

6/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak 2015eko uztailaren 1ean emandako IAEren irismen agirian, eremu batzuk definitu ziren, non, ingurumen ondorioak direla eta, IAEk inguru-men azterketa zehatza egin beharko lukeen eta hirigintza agiriak xedatutako jarduketak doiago zehaztu beharko lituzkeen.

Page 7: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

7/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

INGURUMEN AZTERKETA ESTRATEGIKOAK ETA, AZKEN BURUAN, HIRIGINTZA AGIRIAK ARRETA BEREZIAZ JORRATU BEHARREKO EREMUAK, INGURUMEN

AZTERKETA ESTRATEGIKOAREN IRISMEN AGIRIARI JARRAIKI.

HAPO-N PROPOSATURIKO EREMU ARAZOTSUEI BURUZ EZARTZEN DIREN ETA

HIRIGINTZA ARAUETAN NAHITAEZKO BETEKIZUN GISA SARTU BEHAR DIREN

BALDINTZA ESPEZIFIKOAK

Dulantziko herrigunearen antolamendua (Irismen agiriaren hitzez hitzeko kopia): “Kontuan hartuta bi aukerek hiri lurzorua desklasifikatzea eta, beraz, azalera murriztea dakartela, (…), 2. aukerak ingurumen gatazka eta eragin nabarmenak ekarriko lituzke, habitat eta igarobide ekologikoen gaineko eragin handiak ekar litzakeelako. Zehatz-mehatz, jarraian 2. aukeran aurreikus daitezkeen eraginak zerrendatuko dira, 1. aukerarekin erkatuta:

2. aukeraren jarduketa

Aurreikuspenei jarraiki eragina jasango duen elementua edo eremua

AL28 sektorea Igarobide ekologikoa eta Europar Batasunaren Intereseko Habitata

AL26 sektorea Igarobide ekologikoa AL24 eta AL25 sektoreak Igarobide ekologikoa

Beraz, ezinbestekoa izango da IAEn hautatutako aukeraren ingurumenari buruzko arrazoiak eta justifikazioak behar bezala jasotzea; izan ere, ondorioak, ingurumenaren ikuspegitik, oso desberdinak dira aukera batean eta bestean, bereziki Dulantzi ibaiaren gainean sortutako presioei dagokienez. Nolanahi ere, eta HAPOren aurrerapen memorian adierazi denez, bi aukerak aztertzeko prozesuaren ostean, hautatutako aukera 1. edo 2. aukera izan daiteke, bien alderdiak konbina ditzake edo proposatutako aldaeren gainean aldaketak proposa ditzake. Alderdi hau behar bezala eta egokiro aztertu, analizatu eta justifikatu beharko du IAEk”.

IAE: alderdi hau IAEren “6.1.3. / 6.2.3. Dulantziko herrigunearen antolamendua” atalean jorratzen da. Horri dagokionez, adieraz daiteke mendebaldeko eremuko igarobide ekologikoen gaineko eraginak kendu direla, antzinako AL28 eremua lurzoru urbanizaezin bihurtu delako eta egungo nekazaritza erabilerari eutsi diolako. Hasiera batean, AL30 sektorearen mugaketaren ondorioz egon daitekeen eragina bateragarritzat jotzen da, gune libre eta berdeguneen sistema orokor gisa mugatu delako (Dulantzi ibaiko parkea). Aurrekoa gorabehera, agiri honen azkenaurreko atalean AL-28 sektore berri bat (industria garapen berria) sartzearen eraginari buruzko alderdiei heldu zaie; izan ere, ez da aurrerapen aukeretan planteatu eta zeharkatzen duen eta ibai igarobidea den ibai ibilguan dagoen sahastiari eragiten dio.

Egiletako herrigunearen antolamendua (Irismen agiriaren hitzez hitzeko kopia): “2. aukerak ingurumen gatazka eta eragin nabarmenak ekarriko lituzke, habitat eta igarobide ekologikoen gaineko eragin handiak ekar liezaiekeelako igarobide ekologiko bati eta “galzorian” moduan katalogatutako espezie batentzat, hots, bisoi europarrarentzat, interes berezikotzat jotzen den erreka bati (Bisoi Europarra Kudeatzeko Planaren arabera). (…). Beraz, ezinbestekoa izango da IAEn hautatutako aukeraren ingurumenari buruzko arrazoiak eta justifikazioak behar bezala jasotzea; izan ere, ondorioak, ingurumenaren ikuspegitik, oso desberdinak dira aukera batean eta bestean. Nolanahi ere, eta HAPOren aurrerapen memorian adierazi denez, bi aukerak aztertzeko prozesuaren ostean, hautatutako aukera 1. edo 2. aukera izan daiteke, bien alderdiak konbina ditzake edo proposatutako aldaeren gainean aldaketak proposa ditzake. Alderdi hau behar bezala eta egokiro aztertu, analizatu eta justifikatu beharko du IAEk”.

IAE: alderdi hau IAEren “6.1.4. / 6.2.4. Egiletako herrigunearen antolamendua” atalean jorratzen da. Azkenean, 2. aukera ezartzea erabaki da. Hala ere, Añua errekako ibai igarobide ekologikoari ekarriko liokeen eragina dela eta, zerrenda bat berdegune gisa mugatzea planteatzea erabaki da; ez luke eraikuntzarik hartuko eta ez da gune horri eragiten dion jarduketarik aurreikusten. Alderdi hau agiri honen azkenaurreko atalean aztertuko da.

Page 8: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

8/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Lurzoru urbanizaezinaren zonifikazioa

(Irismen agiriaren hitzez hitzeko kopia): “gogoeta batzuk egin dira; jarraian eta txosten honen ondorengo ataletan jorratuko dira: 1. “Ingurumen hobekuntzako area” gisa kategorizatu dira hegoaldeko sastrakadi enklabe txikiak, baso masa autoktonoen ondoan kokatuak, argi eta garbi horiek birsortzeko asmoz. HAPOren aurrerapen memorian, zehatz-mehatz, 72. orrialdean, ezarri den moduan, adierazi da “birsortzeko, leheneratzeko, hobetzeko eta ondoren kontserbatzeko ekintzen alde egingo dela”. Adierazi behar da udalerriko hegoaldeko gune honetan proposatu diren ingurumen hobekuntzako areak 4030 kodeaz Europar Batasunaren Intereseko Habitata, “txillardi lehor europarrak” (Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/CEE Zuzentarauaren, habitat naturalak eta basa fauna eta florak zaintzeari buruzkoaren, arabera katalogatuta), dagoen guneei dagozkiela. Pentsatzen da eremu horien zonifikazioa eta kategorizazioa berrikusi beharko liratekeela, “Europar Batasunaren Intereseko edo Lehentasunezko” gisa katalogatutako habitatei dagozkien zuhaixka formako landarediaz estalitako eremuak baso babeseko edo babes bereziko kategorian sar daitezen; egungo egoerari eutsi ahalko zaio edo dagokien landaredi etapa heldurantz (klimazikoa edo potentziala) eboluzionatu ahalko du, baina birsortzeko, leheneratzeko eta hobetzeko ekintza zehatzik ezarri gabe. “Ingurumen hobekuntzako area” izeneko kategoria edo klasea, beraz, degradatuta daudela egiaztatu den eremuetarako soilik erabili beharko litzateke (area higatuak edo ezegonkorrak, antzinako harrobiak edo legar hobiak, oso gune trinkoak, etab.). 2. “Babes bereziko area” kategoriak azalera zuhaiztu autoktonoak eta Europar Batasunaren Intereseko Habitatak, nagusiki lehentasunezkoak, barne hartu beharko lituzke, haien babesa ziurtatzeko, 92/43/CEE Zuzentarauak, 42/2007 Legeak, natura ondareari eta biodibertsitateari buruzkoak, apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko natura kontserbatzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Antolamendu Jarraibideek ezartzen dutenaren arabera. Ildo horretan, bidezkoa da IAEk udalerriaren barruan katalogatutako habitatak badauden eta non kokatzen diren aztertzea eta horiek kategoria horretan sartzeko ala ez sartzeko arrazoiak justifikatzea. Habitatei buruz eskuragarri dagoen kartografia ikusita, behintzat habitat hauek badaudela egiazta daiteke:

- 4030 Txilardi lehor europarrak. - 4090 Txilardi oromediterraneo endemikoak, elorri triskarekin - 9120 Pagadi azidofilo atlantikoak, Ilex oihanpearekin eta batzuetan Taxus

oihanpearekin (Quercion robori-petraeae edo Ilici-Fagenion). - 9160 Carpinion betuli espezieko harizti kandudun edo kandugabe azpiatlantikoak eta

erdialdeko Europakoak. - 9240 Quercus faginea eta Quercus canariensis espezieetako harizti iberiarrak. - 6210* Belardi lehor erdinaturalak eta sasizko faziesak karezko substratuen gainean

(Festuco-Brometalia) (* orkidea nabarmenak dauzkaten lekuak). - 91E0* Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsioren baso alubialak (Alno-Padion, Alnion

incanae, Salicion albae). Kategoria horretan, zeinahi motatako eraikuntza erabilerak eta jatorrizko landarediak estalitako lursailen luberritzea debekatuko dira; azken batean, kontserbazio zorrotza sustatuko da.

IAE: alderdi hau IAEren “6.1.1. Lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioa” atalean jorratzen da. Aipatutako “ingurumen hobekuntzako area” zuzendu egin da eta “Baso babeseko” gisa kalifikatu da. Era berean, “babes bereziko arearen” zonifikazio zuzena egin da, “irismen agirian” emandako irizpideen arabera. Horri dagokionez, soilik aipa daiteke IAEn oker erabili dela “Belardi lehor erdinaturalak eta sasizko faziesak karezko substratuen gainean (Festuco-Brometalia) (*orkidea nabarmenak dauzkaten lekuak)” habitataren kodea; izan ere, 6210* kodea erabili beharrean, akatsez 6120* kodea erabili da (IAEren 73. or.).

Gaineratutako baldintza: paisaia bereziak eta bikainak (Irismen agiriaren hitzez hitzeko kopia): “pentsatzen da paisaia merezimenduengatik katalogatutako eremuen gainean gaineratutako baldintza bat ezarri behar dela, paisaia bereziak eta bikainak izenekoa; eraikuntza, urbanizazio erabileren eta paisaiaren gaineko eragin nabarmenak ekartzen dituen beste edozein erabileraren aurrean prebentzioko eta babeseko beharrezko baldintzak eta aginduak barne hartu beharko ditu eta paisaia eragineko txostena egin beharko da katalogatutako eremuetan eraikuntza erabilerak aurreikusi ahal direnean. Hortaz, planaren araudiak egokiak diren aginduak ezarriko ditu katalogatutako eszena inguruneen kontserbazioa ziurtatzeko eta haien ikusizko kalitatea murriztu dezaketen jarduketak saihesteko. Era berean, Plan Orokorrak gaineratutako baldintzak eragindako espazio hori hobetzea xede duten jarduketak egitearen alde egingo du eta han xedatuta dauden eta bikain gisa katalogatutako paisaiako eremuen gaineko eragin garrantzitsuak ekar dezaketen jarduketen ikusizko integrazioko lanak gauzatzea sustatuko du”.

IAE: alderdi hau IAEren “6.1.1. Lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioa” atalean jorratzen da egokiro. Halaber, katalogatutako eremuetan eraikuntza erabilerak aurreikus daitezkeenean paisaia eraginari buruzko txostena eskatzeko beharra hirigintza agiriaren memorian jasotzen da (“6.2.3.4. Gaineratutako baldintzak dituzten areen arauketa espezifikoa” atalaren 7. puntua).

Gaineratutako baldintza: igarobide ekologikoa (Irismen agiriaren hitzez hitzeko kopia): “egokia irizten zaio igarobide ekologikoak deritzon (edo antzeko izena duen) gaineratutako baldintza bat kontuan hartzeari. Eremu horietan, eta aurreko atalean paisaia bereziak eta bikainak izeneko gaineratutako baldintzari dagokionez aipatu den moduan, igarobide ekologikoak babesteko arauketa espezifikoa ezarri beharko da. Ildo horretan, beharrezkoa iruditzen zaigu eraikuntza erabileretako baimena emateko ingurumen arloan eskumena duen foru organoak aurretik ebaluatzeko txosten bat egin behar izatea”.

IAE: alderdi hau IAEren “6.1.1. Lurzoru urbanizaezinaren kalifikazioa” atalean jorratzen da egokiro. Gainera, alderdi honi hirigintza agiriaren memorian heltzen zaio (“6.2.3.4. Gaineratutako baldintzak dituzten areen arauketa espezifikoa” atalaren 5. puntua), baina ez zehatz-mehatz irismen dokumentuan xedatu zen moduan; beraz, kontua agiri honen azkenaurreko atalean aztertuko da berriro.

Page 9: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

9/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

Komunikazio sistema orokorra: ibilbide berdeak

(Irismen agiriaren hitzez hitzeko kopia): “Arabako Lurralde Historikoko Ibilbide Berdeei dagokienez, 1/2012 Foru Arauak, Arabako Lurralde Historikoko ibilbide berdeei buruzkoak, ezarritako arauketaren eta antolamenduaren menpe dauden eremuak baitira, adierazi behar da Dulantziko udal mugartetik GR-25 ibilbideko (“lautadako itzulia mendibean”) tarte bat, Euskadiko eta Nafarroako trenbideko bide berdea eta Done Jakue bidea igarotzen direla. Pentsatzen da ibilbide berdeko tarte horietan kategoria edo sistema orokor espezifiko bat ezarri beharko litzatekeela (“Komunikazio sistema orokorra – Ibilbide berdea” izan liteke); halaber, eraikuntza, urbanizazio erabileren eta ibilbide horien gaineko eragin nabarmenak ekartzen dituen beste edozein erabileraren aurrean prebentzioko eta babeseko beharrezko baldintzak eta aginduak ezarri beharko dira sistema orokorrari buruzko araudian”.

IAE: alderdi hau IAEren “6.1.1. eta 6.1.5” ataletan jorratzen da. IAEren arabera, bide berdeak gaineratutako baldintza gisa eta ibilbide berdeen sistema orokor gisa barne hartzen dira. Pentsatzen da nahikoa dela sistema orokor gisa tratatzea. Gaineratutako baldintzen planoetan ez dira bide berde horiek jasotzen. Alderdi hau agiri honen azkenaurreko atalean aztertuko da berriro.

Page 10: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

10/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

3.2. Egindako kontsulten emaitza.

Lehenik eta behin, Ingurumen Azterketa Estrategikoaren irismen agiria emateko helburuz egin den kontsulta faseari dagokionez, aipatutako agiri horretan honako hauek jaso dira: “IAEn kontuan hartu behar dira URA Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak, IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Arabako Foru Aldundiaren Museo eta Arkeologia Zerbitzuak, Arabako Foru Aldundiaren Ur Zerbitzuak, Arabako Foru Al-dundiaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak eta, azkenik, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzak kontsulta fasean bidalitako txostenetan ezarritako gogoetak”.

Bigarrenik, IAE eta HAPO hasieran onesteko agiria jendaurrean jarri ostean pertsonek eta erakundeek sinatutako alegazioak eta sektoreko txostenak biltzeko faseari dagokionez, jarraian partikularrengandik eta erakundeetatik jaso diren eta tokiko ingurumen iraunkortasunarekin edo historia eta kultura ondarea babestearekin (horiek baitira ingurumen ebaluazioko prozeduraren xede) zerikusia eduki dezaketen alegazioak aurkeztuko dira, labur-labur.

3.2.1. Partikularrek eta erakundeek sinatutako alegazioak:

ZENBAKIA ALEGAZIOGILEA ARRAZOIA

1 María Victoria Cantalapiedra Moreno eta 152 sinadura 1. poligonoko 632. lurzatirako (Santa Klara komentua eta hango lorategi-ortua) aurreikusitako zehaztapenak alegatu dira.

7 Santa Clara komentuko frantziskotarren eta klaratarren erlijio komunitatea

1. poligonoko 632. lurzatirako (Santa Klara komentua eta hango lorategi-ortua) aurreikusitako antolamendua aldatzeko eskatu da.

9 Ángel José Díaz de Espada Pérez de Arrilucea Etxebizitzen eraikuntza gehienez 3.000 biztanle hartzeko mugatzeko eskatu da.

10 María Aránzazu Aguirre Quintana eta 23 sinadura 1. poligonoko 632. lurzatirako (Santa Klara komentua eta hango lorategi-ortua) aurreikusitako zehaztapenak alegatu dira.

11 Patricia Álvarez Lavín eta Alejandro Crespo Antolín Santa Klara komentua osorik hartuta gogoan hartzeko eta, bestela, aurreikusitako eraikina bi garaierakoa izateko eskatu du.

12 Francisco Cabezas Baños Santa Klara komentua osorik hartuta gogoan hartzeko eta, bestela, aurreikusitako eraikina bi garaierakoa izateko eskatu du.

13 Ruth López Sainz Santa Klara komentua osorik hartuta gogoan hartzeko eta, bestela, aurreikusitako eraikina bi garaierakoa izateko eskatu du.

14 Jesús Merino Martinez de Antoñana eta 6 sinadura 1. poligonoko 632. lurzatirako (Santa Klara komentua eta hango lorategi-ortua) aurreikusitako zehaztapenak alegatu dira.

16 1. alegazioaren kopia

3.2.2. Herri administrazioek sinatutako sektoreko txostenak:

Arabako Foru Aldundiaren Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak zenbait gogoeta jaso ditu bere txostenean eta, amaitzeko, haien ustez zuzendu behar diren alderdi batzuk aipatu ditu:

— “Espedienteak berariaz aipatzen du, jakina, Dulantziko multzo historiko kalifikatua (2002ko ekainaren 4ko dekretua) eta gauza bera egin behar du urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuari, Au-tonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia Monumentu Multzoa kategoriako Kultur Ondasun Sailkatua izendatzekoari, dagokionez.

— Kategorien eta esku hartzeen arauketari dagokionez, komenigarria da azpimarratzea na-hasmendua sor dezakeela dauden bi monumentu multzoetan edo udalerrian eragina dutenetan barne hartzen diren higiezinetan udal katalogoan definitzen direnez guztiz bestelakoak diren babes kategoriak edo esku hartzeak planteatzeak.

— Adierazi behar da katalogoaren menpe dauden higiezin guztiek, 2/2006 Legeak, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoak, 53. artikuluan xedatzen duen moduan, kultura ondareari buruzko babes jarraibideak zehaztu behar direla; jarraibideok egiturazko hirigintza antolamenduaren zati bat izango lirateke.

Page 11: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

11/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

— Aurkeztutako fitxak direla eta, ikusi da ez dagoela ez eraikinen eta elementuen plano-rik ezta barneko argazkirik ere; beraz, baliteke benetako egoerak proposatu den babesa ez aholkatzea eta, hortaz, oso komenigarria litzateke dokumentazio hori aurkeztea.

4. ERAGIN NABARMENEN ETA INGURUMEN INTEGRAZIORAKO NEURRIEN AURREIKUS-PENAREN AZTERKETA.

Dulantziko HAPOk sorrarazten dituen eragin nabarmenenak IAEren 6. kapituluan, “In-gurumenaren gaineko eragin nabarmen gertagarriak” izenekoan, deskribatzen dira. Oro har, Dulantziko HAPOren aplikazioak sorraraz ditzakeen eragin nabarmenen aurreikuspenaren az-terketa era egokian egin dela uste dugu, zeren eta honako ingurumen aldagai hauek, kasu gehienetan, banan-banan eta behar besteko sakontasunez aztertu baitira:

— Orografia.

— Lurzoruaren okupazioa.

— Lurzoruen gaitasun agrologikoa.

— Ibilguak.

— Landaredia.

— Fauna.

— Naturagune babestuak.

— Paisaia.

— Ingurumen arriskuak.

IAEn, zehazki, 7. kapituluan, “Ingurumenaren gaineko eragin negatibo nabarmen oro sai-hestu, murriztu eta konpentsatzeko xedatutako neurriei” buruzkoan, xedatutako ingurumen integrazioko neurriek bai gomendio eta jardunbide egoki orokorrak bai antolamendu eta disei-nurako neurri zehatz eta espezifikoak dituzte hizpide, neurri egokirik ezarri ezean ingurumen on-dorio nabariak sor litzaketen bizitegi eta industria garapenen eremuei dagokienez: AL-28, AL-30 eta AL-34 Dulantzi herrian eta EG06 Egileta herrian. Aurrekoa gorabehera, HAPOren ingurumen eraginak saihestu, murriztu eta konpentsatzeko xedatutako neurriekin zerikusia daukan kontua da, agiri honen hurrengo atalean azalduko dugun moduan.

5. BERRIRO DEFINITU EDO KENDU BEHARKO LIRATEKEEN HAPO-REN JARDUKETEN AIPAMENA.

Arestian aipatu dugun 21/2013 Legearen 26. artikuluak xedatzen duenari jarraiki, Ingurumen Adierazpen Estrategikoan jasotzen diren zehaztapenak HAPOn txertatu beharko dira.

Oro har, uste dugu ez dela beharrezkoa HAPOn xedatutako jarduketarik kentzea. Hala ere, txosten honen 4.1. atalean aipatu diren alderdi batzuk berriro definitu behar dira; hemen la-burbilduko ditugu:

1. Bizitegi edo industria garapenak planteatzen dituzten eta ingurumen eragin nabarmenak sor litzaketen guneek, bai Dulantziko herrigunean (AL-26, AL-27 eta AL-28) bai Egiletakoan (EG-06), neurri zehatz eta espezifiko batzuk dauzkate esleituta, ondorio horiek saiheste eta murrizte aldera, IAEren 7.2. kapituluan, “Bizitegi eta industria garapen berrien guneen antolamendu eta diseinu-rako neurri zehatz eta espezifikoei” buruzkoan, jasotzen denari jarraiki. Nolanahi ere, neurri horiek guztiak hirigintza agirira eraman behar dira.

2. Lurzoru urbanizaezinaren zonifikazioari (1.0 mapa) eta gaineratutako baldintzen irudikapen grafikoari (2.0 mapa) dagokienez, kontu hauek adierazten dira:

— Dulantzi herritik hurbil, zehazki herriaren hego-mendebaldean, baso areako azalera bat irudikatu da Alborkoin ibaiaren eta udal mugarteko mugaren artean, zeinaren kalifikazioa ez

Page 12: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

12/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

datorren bat lursailaren egungo erabilera eta izaerarekin, eremu horretan nekazaritza lurzoruak baitira nagusi. Eremu horretan landutako lursailon lurzoru urbanizaezinaren zonifikazioa be-rrikusteko eskatzen da, “Nekazaritzako eta abeltzaintzakoa eta landazabala” kategorian barne hartze aldera.

— Iradoki da “igarobide ekologikoak” eta “paisaia bereziak eta bikainak” gaineratutako baldintzen irudikapen grafikoa tonu kromatikoetan egitea, errazago identifikatzeko asmoz.

3. Paisaia bereziak eta bikainak gaineratutako baldintzarako proposatu ziren moduan, iris-men agirian hauxe eskatu zen, igarobide ekologikoa delako gaineratutako baldintzari dagokio-nez: “eraikuntza erabileretako baimena emateko, ingurumen arloan eskumena duen foru orga-noak aurretik ebaluatzeko txosten bat egin behar izatea”. Paisaia bereziak eta bikainak izeneko gaineratutako baldintza dela eta, alderdi hori hirigintza agirian kontuan hartu den arren, ez da hala gertatu igarobide ekologikoaren gaineratutako baldintzarekin, eta kontu hori konpondu beharko litzateke.

4. Egokia da ibilbide berdeak “Komunikazio sistema orokorra – Ibilbide berdea” kategorian sartzea, bai hasiera batean onetsitako hirigintza agirian bai IAEn xedatzen den moduan, eta horixe jaso beharko da orobat behin betiko onesteko agirian. Beraz, errepikakorra da bide berde horiek gaineratutako baldintza gisa kalifikatzea, eta, horregatik, kasu horretan baldintza hori alde batera uztea iradokitzen da.

5. Lurzoru urbanizagarrian azalera bat “gune libre eta berdeguneen sistema orokor” gisa kalifikatzeko IAEn jasotako proposamenari dagokionez, zehazki Dulantzi herriguneko AL30 sek-torean (Dulantzi errekako parkea), eta EG06 sektorean, Añua errekaren ondoan, Egiletan, azalera bat berdegune gisa kalifikatzekoari dagokionez, HAPOren testuan aipatu beharko da eremu horietako jarduketek (plan partzialen ondorengo zehaztapenetan) ez dutela eragingo eremu horiek artifizial egitea eta lorategi bihurtzea; aitzitik, dauden elementu naturalen kontserbazio egokia bermatuko da eta eremuko naturalizazio eta kontserbazio egokia hobetzeko neurriak ezarriko dira.

EG06 sektoreko berdegunean, kontuan hartu behar da Añua erreka “interes bereziko area” dela bisoi europarrarentzat; espezie mehatxatu hori “galzorian” katalogatuta dago eta Ara-bako Foru Aldundiak onetsitako kudeaketa plan espezifikoa dauka (azaroaren 7ko 322/03 Foru Agindua, 2003ko abenduaren 5eko 142 ALHAO). Beraz, “lurzoru urbanizaezin” gisa sailkatu-tako eremu horren ondorengo garapenean, gutxienez 15 m-ko bakarlekua ezarri beharko da; bertan, eremua naturalizatzeko jarduerak nagusitu beharko lirateke, EAEko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko ALPren irizpide orokorra eremu garatuetan betetzen dela bermatze aldera: “Ibai ertzen eremu hau arautzeko irizpide nagusia honako hau izango da: ibaia, ibaia izateaz gain, hiri paisaiaren konfigurazioan berebiziko garrantzia duen elementua da, bai eta naturaren in-gurunea integratzeko bide ezin hobea ere”. Eraikuntza eta urbanizazio jarduketetatik babestutako bakarleku horiek indartu egin beharko dira, Añua errekaren ondoan sektore horri dagozkien “berdeguneak” mugatuz.

Azkenik, nabarmendu behar da AL30 sektorean eremuaren estetika eta paisaia ezaugarriak bermatu beharko direla horrelako areen kontserbazio eta aisialdi bokazioaren alde egiteko; beraz, AL30 sektoreko baratze eremuak dituen hondakinak eta txatarra hondarrak kendu eta behar bezala balioztatu edo deuseztatu beharko dira.

6. INGURUMEN JARRAIPENA EGITEKO PLANA.

IAEren 9. kapituluan “Ingurumen jagoletzako programa eta jarraipenerako xedatutako neu-rrien deskribapena” proposatzen dira. Pentsatzen dugu ingurumen jagoletzako programa hori hirigintza agirira eraman behar dela.

Horrenbestez, abenduaren 18ko 52/1992 Foru Arauak, Arabako Foru Aldundiaren antolaketa, funtzionamendu eta lege erregimenari buruzkoak, 40. artikuluan ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, hauxe

Page 13: INGURUMEN ETA HIRIGINTZA SAILA

2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena • 7 zk.

13/13

2017-00091

L.G.: VI-1/1958 ISSN: 2254-8432

www.araba.eus

XEDATZEN DUT

Lehenengoa. Dulantziko (Araba) “Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren” Ingurumen Adierazpen Estrategikoa ematea.

Bigarrena. Abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin, ingurumen ebaluazioari buruzkoarekin, bat etorriz, Ingurumen Adierazpen Estrategikoa ingurumen arloko ebazpen erabakigarria izango da gauzatzeko neurri eta baldintzei dagokienez.

Hirugarrena. Ingurumen Adierazpen Estrategiko hau ALHAOn argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuaJOSEAN GALERA CARRILLO

Ingurumen eta Hirigintzako zuzendariaAMAIA BARREDO MARTÍN