Ingurumen Eredua

7
35 4 . MODELO URBANÍSTICO (Repasando el pasado) 5. INGURUMEN EREDUA (Iragana aztertuz) 5.1. Parke eta Lorategiak arcina Alkatetzara iritsi baino lehen, 2002. urtean bukatu zen hiriko zuhaiztien inbentario informatizatua egiten hasi ziren. Inbentario hau Zonalde Berde eta zuhaiztien Kudeaketa Plan Zuzentzailearekin, Zonalde berdeen Sortzearen eta zuhaiztien Ezarketa eta zaintzearen Araudi Teknikoekin eta Zonalde berdeen era- bilera eta gozamena barne hartzen dituzte Ordenantzekin batera idatzi zen. Hala ere, lanak egin eta ordaindu ziren arren, ez Plan Zuzentzailea, ez Prestakuntza Teknikak, ez Ordenantzak ez dira onartuak izan. Aipagarria da, Iruñea aitzindaria izan dela Araudi hauen eta Plan Zuzentzailearen egitean. Inguruko hiri asko araudi hauen inguruan interesatu dira eta haienak lantzeko laguntza eskatu dute (Madrid, Gasteiz, Huesca, ...) Denbora luze honetan, UPNk ez du araudi hauek onartzerik nahi izan hiri-garapena eta hiriko obra ezberdinak, hiri-zuhaiztiak eta hiriko gainontzeko landare-elementuak errespetatu behar izatearen “eragozpenarekin” to- patu ez zitezen. Gure zuhaitzak, haien babesa ziurtatuko duen arautze motarik gabe gelditu diren ondarearen zati bat dira; urbanizazioen, azpiegituren edota zolaketen egitearen aurrean babesik gabe. Adibide gisa, gas-hodiak bezalako inkoherentziak aurki ditzakegu. Existitzen diren zuhaitzak kontutan hartu gabe antolatu eta gauzatzen dira. Egin ondoren, inguruan gelditu diren zuhaitzak dira, Gas-hodientzako Zan- gen Araudian ezartzen den distantzia minimoa ez mantentzeagatik legea betetzen ez dutenak, nahiz eta hauek, zanga egin baino lehen existitu. Hau bera, beste edozein azpiegitura edo eraikuntzekin gertatzen da. Denek, babesten dituzten Araudi Tekniko edo Ordenantzak dituzte, hiriko landare-elementuek izan ezik. Edo- zein eraikuntza-lanen aurrean, beti “galtzaileak” izaten dira. Azken bi urteotan gertatu denaren adibide gisa, hiriko espaloien berzolatzeko obrak har ditzakegu. Zapate- roren “E Planaren” aplikazioa dela eta, errepideetan lerrokaturik dauden zuhaitz askoren funtsezko sustraiak moztu dira. Urte gutxi barru, zuhaitz hauek euren oinarrietan usteltzeak sufrituko dituzte. Asko, kendu egin beharko dituzte mehatxu bihurtu izanagatik, beste batzuk garapenerako beharrezkoak dituzten gatz eta ur faltagatik hil zorian dauden bitartean. Inkoherentziarik handiena eta Iruñean zuhaitzak baliorik ez duela argi geratu den unea, Kurtidoreen ezpondan eta harresien inguruko zonaldeetan zuhaitz heldu asko kendu dituzten unea izan da. Harresiak garbitu zirela erakusteko balio ekologiko handia zuten zuhaizti zonaldeak baso-soilketa egin zuten, azken urteetako zen- tzugabekeriarik handienetakoa izanik. Lurra Talde Ekologistak Konfederazio Hidrografikoan jarritako salake- taren arabera, 263 zuhaitz heldu baino gehiago moztu ziren, haien esanetan harresiak garbi ikus zitezen. Jarrera negargarria izan zen, landarediak harresiak estetikoki lagundu eta balioz handitu egiten baitzituen. Baiona bezalako beste hiri batzuetan harresi-barrua eta zuhaiztiak elkarrekin bizi dira. Iruñean, harresien harri artean hazi eta harriak erortzeko arriskua suposatu zezaketen zurezko kimuak kentzearekin, nahikoa izango zen. Iruñeko zuhaitz kopuruari dagokionez, egia da Plan Orokorraren garapenaz eta urbanizazio berrien sorreraz handitua ikusi dela. Horrela, 2002. urtean 51.841 zuhaitzen errolda egina geneukan; hauei inguruko eta ibaier- tzeko zuhaitzak gehituz, 140.000 ale izango lirateke. Azken urte honetan erroldaturiko zuhaitzak 56.321 izan dira, hau da, duela 8 urte baina 4.500 zuhaitz gehiago. B

description

Ingurumenaren azterketa Iruñean

Transcript of Ingurumen Eredua

Page 1: Ingurumen Eredua

35

4 . MODELO URBANÍSTICO(Repasando el pasado)5. INGURUMEN EREDUA(Iragana aztertuz)

5.1. Parke eta Lorategiak

arcina Alkatetzara iritsi baino lehen, 2002. urtean bukatu zen hiriko zuhaiztien inbentario informatizatuaegiten hasi ziren. Inbentario hau Zonalde Berde eta zuhaiztien Kudeaketa Plan Zuzentzailearekin, Zonaldeberdeen Sortzearen eta zuhaiztien Ezarketa eta zaintzearen Araudi Teknikoekin eta Zonalde berdeen era-

bilera eta gozamena barne hartzen dituzte Ordenantzekin batera idatzi zen. Hala ere, lanak egin eta ordainduziren arren, ez Plan Zuzentzailea, ez Prestakuntza Teknikak, ez Ordenantzak ez dira onartuak izan.

Aipagarria da, Iruñea aitzindaria izan dela Araudi hauen eta Plan Zuzentzailearen egitean. Inguruko hiri askoaraudi hauen inguruan interesatu dira eta haienak lantzeko laguntza eskatu dute (Madrid, Gasteiz, Huesca, ...)

Denbora luze honetan, UPNk ez du araudi hauek onartzerik nahi izan hiri-garapena eta hiriko obra ezberdinak,hiri-zuhaiztiak eta hiriko gainontzeko landare-elementuak errespetatu behar izatearen “eragozpenarekin” to-patu ez zitezen. Gure zuhaitzak, haien babesa ziurtatuko duen arautze motarik gabe gelditu diren ondarearenzati bat dira; urbanizazioen, azpiegituren edota zolaketen egitearen aurrean babesik gabe.

Adibide gisa, gas-hodiak bezalako inkoherentziak aurki ditzakegu. Existitzen diren zuhaitzak kontutan hartugabe antolatu eta gauzatzen dira. Egin ondoren, inguruan gelditu diren zuhaitzak dira, Gas-hodientzako Zan-gen Araudian ezartzen den distantzia minimoa ez mantentzeagatik legea betetzen ez dutenak, nahiz etahauek, zanga egin baino lehen existitu. Hau bera, beste edozein azpiegitura edo eraikuntzekin gertatzen da.Denek, babesten dituzten Araudi Tekniko edo Ordenantzak dituzte, hiriko landare-elementuek izan ezik. Edo-zein eraikuntza-lanen aurrean, beti “galtzaileak” izaten dira.

Azken bi urteotan gertatu denaren adibide gisa, hiriko espaloien berzolatzeko obrak har ditzakegu. Zapate-roren “E Planaren” aplikazioa dela eta, errepideetan lerrokaturik dauden zuhaitz askoren funtsezko sustraiakmoztu dira. Urte gutxi barru, zuhaitz hauek euren oinarrietan usteltzeak sufrituko dituzte. Asko, kendu eginbeharko dituzte mehatxu bihurtu izanagatik, beste batzuk garapenerako beharrezkoak dituzten gatz eta urfaltagatik hil zorian dauden bitartean.

Inkoherentziarik handiena eta Iruñean zuhaitzak baliorik ez duela argi geratu den unea, Kurtidoreen ezpondaneta harresien inguruko zonaldeetan zuhaitz heldu asko kendu dituzten unea izan da. Harresiak garbitu zirelaerakusteko balio ekologiko handia zuten zuhaizti zonaldeak baso-soilketa egin zuten, azken urteetako zen-tzugabekeriarik handienetakoa izanik. Lurra Talde Ekologistak Konfederazio Hidrografikoan jarritako salake-taren arabera, 263 zuhaitz heldu baino gehiago moztu ziren, haien esanetan harresiak garbi ikus zitezen.Jarrera negargarria izan zen, landarediak harresiak estetikoki lagundu eta balioz handitu egiten baitzituen.Baiona bezalako beste hiri batzuetan harresi-barrua eta zuhaiztiak elkarrekin bizi dira. Iruñean, harresien harriartean hazi eta harriak erortzeko arriskua suposatu zezaketen zurezko kimuak kentzearekin, nahikoa izangozen.

Iruñeko zuhaitz kopuruari dagokionez, egia da Plan Orokorraren garapenaz eta urbanizazio berrien sorrerazhanditua ikusi dela. Horrela, 2002. urtean 51.841 zuhaitzen errolda egina geneukan; hauei inguruko eta ibaier-tzeko zuhaitzak gehituz, 140.000 ale izango lirateke. Azken urte honetan erroldaturiko zuhaitzak 56.321 izandira, hau da, duela 8 urte baina 4.500 zuhaitz gehiago.

B

5atala:Maquetación 1 19/03/11 16:03 Página 2

Page 2: Ingurumen Eredua

36

Hala ere, datu hau tentuz hartu beharko genuke,moztutako zuhaitz heldu bakoitzeko 10 zuhaixkaberri landatu beharko bailirateke, ingurugiro etapaisai kalitatearen hobekuntza eta zuhaitz heldubaten ez poluitzeko gaitasuna ziurtatuko lukeen“indize foliar” berdina mantentzeko. Egia esan,garapen prozesuan murgildurik dagoen zuhaitzheldu bat aldaezina da.

Berdeguneen zentzuzko mantentze iraunkorraridagokionez, pauso gutxi eman dira ildo horretan,nahiz eta politikariak mantentze jasangarriaz hitzeginez ahoa betetzen zaien. Duela urte asko, Iru-ñean osasun edo ingurumen-arriskua suposatudezaketen pestizidaz osatutako tratamenduakerabiltzen ez diren arren, badaude mantentze-lanen beste zenbait alde hobetuak izan daitezke-enak.

Adibidez, soropil gehiegi dago. Parke eta hirita-rren gozamen guneetarako egokiak dira, bainaerdibitzaileetan edo jendeak erabiltzen ez dituentokietan jartzeak ez du inongo zentzurik, ur kon-tsumo handia suposatzen baitute eta mantentzeagarestia izateaz gain langileentzat arriskutsuabaita errepideen artean dauden soropilak moztubehar baitituzte. Urbanizazio berrietan, erdibi-tzaileetan soropila ereiten jarraitzen dute irten-bide merkeena baita, naiz eta mantentzekoaukera garestiena izan. Gaur egun beste aukerabatzuk daude: tapizanteen erabilera, agregakinzoruak, mulch, etab… hauek geroko mantentzeamerkatu eta arrazionalizatzen dute.

Ureztapen ur kontsumoa ere gehiegizkoa da.Duela 3 urte, Iruñeko Ureztatze Plan Zuzentzaileaeta Inbentarioa egin ziren ureztapen ur gastuaestutzea lor zedin, baina ez da inoiz martxan jarri,arrazoi ezezagunengatik.

Are gehiago, urtean bi aldiz birjarri behar direndenboraldiko loreen erabilera garestia da etaberaz hiriko toki zehatzetara mugatu beharko li-tzateke paisaia-balioak eta auzoen arteko orekakontutan harturik. Beste toki batzuetan, zuhaix-ken loraketak jarri beharko lirateke, perenneakbatik bat, zeinak mantentzeko errazagoak etamerkeagoak diren.

Iragana azte

rtuz, o

raina u

lertu

, etorkizu

na m

arraztu

5.1. Parke eta Lorategiak(Oraina ulertu)

skotan entzun izan dugu UPN harro agertzenIruñeak dituen parke, lorategi eta zuhaiztiez,baina norbaitek oroitarazi beharko lieke egun

dugun sarea haiek boterera iritsi baina lehenago-koa dela eta haiek mantentzeari eta garapenarieginiko ekarpenak atzerapausoak ekarri dituelalandareetan adreilu eta hormigoiaren onerako.

Azkeneko hamarkadan obra eta hirigintza mate-rian burutu diren ekintza guztiak, txiki naiz handi,espaloien konponketa edo Plan Partzial batengarapena adibidez, zuhaiztientzat lerma bat izanda; moztuak, gaizki erabiliak, kaltetuak eta betihiri-altzarien elementu bizigabeei lehentasunaemanez kokatuak izan dira.

UPNk, hiriko zuhaiztien eta berdeguneen babe-serako eta sailetik babes neurri gisa proposatu-tako, babes legala ematen omen dutenOrdenantza, Araudi Tekniko edo Ekintza Planak,ez ditu onartu nahi izan. Horrela, zigorgabetasunosoz joka eta alda dezake egungo araudiak ge-zurtatu gabe.

Iruñeko landare-aberastasuna hamarkada uga-riko legatua da, zeina poliki-poliki gutxitzen doaegungo agintarien ezjakintasunari esker. Berde-guneen handitze eta diseinua hein batean belar-dien ereitera mugatu da; kostu txikiko ezarpenadu baina mantentzea izugarri garestia da, gastunormala beharrik gabe handituz.

Hiriko berdegune eta zuhaiztiek lan funtzionaloso garrantzitsua dute, CO2 gasen igorpenakontrajarri eta xurgatu, hiritarrentzat aisiarakozona bezala balio duen bitartean, bizitzeko lekuerosoago batean bihurtuz. Baina UPN ez da gunehauen garrantzizko funtzio honetaz jabetzen, es-pazioak apaindura-ikuspuntu batetik ezarriz, in-olako erabilpen edo funtziorik eman gabe,begiratzekoa izan ezik.

Guzti honek interes falta eta ezjakintasuna adie-razten du, bigarren maila batean utziz, berdegu-neen garapen egokiaren eta mantentzearengainetik dena lehenetsiz. Interes falta hau, argigeratzen da parke eta lorategi munizipalen man-tentze zerbitzuen etengabeko desegitean, arlokoenpresei pribatizatuz.

A

5atala:Maquetación 1 19/03/11 16:03 Página 3

Page 3: Ingurumen Eredua

5.2. Jasangarritasun Zerbitzuak

Udal Energia Agentzia. Udal Energia Agentzia 1998. urtean sortu zen Europar Komisioaren SAVE pro-gramaren baitan. Honek aurrezte eta efizientzia energetikoa bultzatzen duten ekintzak burutzea du hel-buru. 2001. urtetik Osasun eta Ingurune Sailaren baitan dagoen zerbitzua da.

2003ko urriaren 2an burutu zen Udalbatzak, Eraikinetan Eguzki Energia Termikoaren Biltze eta Apro-betxamenduaren Ordenantza onartu zuen (BON 140). Helburua, udalerrian kokaturiko eraikin eta erai-kuntzetan, etxeko ur beroa sortzeko eta igerilekuen ura berotzeko eguzki energia aktiboaren instalazioengehitzea erregulatzea da.

Bere aktibitateen artean hauek aipa ditzakegu: udal-eraikinetan eguzki instalazio fotovoltaikoak etaeguzki instalazio termikoak, eskola fotovoltaikoen sareko irakasleei zuzendutako tailer informatiboenprogramazioa, edota haur eta DBH eskoletan energiaren zentzuzko erabilera baterako programak etaEnergia Berriztagarrien kurtsoak. Honi, sentsibilizazio kanpaina eta aktibitateak eta herritarrentzako ahol-kularitza publikoa gehitu behar zaizkio. Era berean, Administrazioaren Energia Komisioan parte hartzendu.

“Energiak Biltzen” Foroa 2003. urtean sortu zen eta “Aurrezte Neurriak eta Efizientzia Energetikoa Nafa-rroan” programaren parte-hartze baliabide bat da. Helburua, aurrezte eta efizientzia neurri zehatz batzukadostea da parte-hartze sozial, adostasun eta konpromisoaren bitartez, zeinak “Nafarroan aurrezte etaefizientzia energetikoa lortzeko hiritarren konpromisoa” izeneko dokumentu batean biltzen diren.

2005. urtean “Energie-Cités”-en “Display” europar kanpaina klimatikoari atxikimendua eman zitzaion.Honen helburua, 20 udal eraikinetan ur eta energia kontsumoak eta CO2 igorpenak aztertzea zen. Neurriezberdinak ezarri ziren eta 2008.ean datuak jaso ziren, kalifikazio energetiko eguneratua lortzeko etaaplikaturiko neurrien eragina aztertzeko.

2007. urtean “kontsumo txikiko lanparen sustapena” kanpaina martxan jarri zen. Honen oinarria, lanparabat erosterakoan ezaugarri bereko beste lanpara baten oparitzean zetzan.

Energia Kontsumoaren bilakaera Iruñean (tep.)

Hala ere, urte hauetan zehar bilakaera geroz eta handiagoa dela ikus dezakegu grafikoan, urteko kon-tsumo totala %6 batean handituz, %8ko gehikuntza izan duten administrazio publikoak sektoreka azpi-marratuz. 2000.etik 2006ra kontsumoa %35 igo da eta CO2 igorpenak aldiz, %27.5. Honek zalantzanjartzen du, kontsumo energetikoa murriztea ekarriko duten neurri errealak hartzeko borondate politikoa;Udala hiritarren aurrean eredu izan beharko lukeelarik.

Iruñeko Agenda 21. Agenda 21, Ingurumenaren eta Garapenaren Nazio Batuen Biltzarrak (Rio de Ja-neiro 1992) onartutako programa da, “Garapen jasangarrirako munduko elkarte” baten bila. Iruñeak bereAgenda 21 propioa izateko konpromisoa hartu zuen 1998ko uztailak 31ko Udalbatzan, Jasangarritasu-nerantz Europako Herrien Gutunari (Aalborg-en Gutuna) atxikimendua eman ondoren. 1999ko lehe-

37

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

5atala:Maquetación 1 19/03/11 16:03 Página 4

Page 4: Ingurumen Eredua

38

nengo seihilekoan “21 Komisioa”, prozesuan ira-garritako herritarren parte-hartze organoa sortuzen eta ekintza ezberdinak aurrera eraman zirenIngurumen Auditoria bat, Ingurumeneko EkintzaPlana eta Adierazle sistema ezartzeko.

Osasun eta Ingurumen Sailari atxikitako UnitateAdministratibo bat da eta oinarrizko helburuak,Iruñeko Agenda 21 egitearen koordinazioa, ingu-rumen gaietan herritarrak sentsibilizatzeko eta in-formatzeko kanpainak sustatu eta antolatzea etahirian garapen jasangarriaren hedapena bultza-tzea edota udal ekintzetan jasangarritasun plan-teamenduak gehitzea dira.

2000. urtean “Ingurumenaren Deklarazioa”onartu zen, zeinak Ingurumen Diagnostikoa etaIngurumenaren Ekintza Planaren proposamenabarne hartzen zituen. Era berean, “IruñekoAgenda 21 Foroa” sortu zen, gehienez 60 pertso-nez osatua zegoena; bertan instituzioetako or-dezkariek, herritarren entitateek, ekologistek,enpresari eta sindikalisten munduak, unibertsitateeta talde politikoek parte-hartzen zuten. Bi etapaizan ditu: lehenengoa, auditorian agertutako in-gurumen-arazoak eta Ingurumenaren EkintzaPlanaren proposamenaren ekintzei lehentasunaematea zuzendua. Eta bigarrena (2001), jasanga-

rritasun adierazleak baloratu eta aukeratzea.Udalak konprometitutakoak, derrigorrezko bos-tak dira: herritarren gogobetetzea bertako komu-nitatearekin; klima-aldaketa globalerako bertakoekarpena; bertako mugikortasuna eta bidaiariengarraioa; berdegune publikoen eta zerbitzu so-zialen existentzia eta airearen kalitatea herrian etaadierazle boluntario bat: hots-kutsadura.

Gainera, hedapen eta sentsibilizazio ekintzak bu-rutzen ditu aktibitate ezberdinak antolatuz: ingu-rumen-argazkilaritza lehiaketak,musika-konposizio lehiaketak, ipuin-lehiaketaketa 2000. urtetik ekainaren 5ean “IngurumenarenEgun Mundiala” ospatzen da. Era berean, Udale-txean paper birziklatuaren erabilpena eta gaikakohondakin-bilketa plan bat ezarri da.

Ekimen hauek ere, ez dira nahikoa izan baliabidenaturalen gehiegizko kontsumo irrazionala gu-txitzeko. Normala da, izan ere bultzatzen den bizieta hiri eredua, sistema ekonomiko kapitalistabaten ezarpenak eskatzen duen kontsumismoanoinarritua baitago.

Kasu honetan ere, lortutako emaitzek argi adie-razten dute burututako ekimenak ez direla nahi-koa izan. Horrela mugikortasunari dagokionez,autobus-erreia km.ak gutxitu dira, bizikletarenerabilpenak %1a suposatzen du, Amsterdam be-zalako hiriburu europarretan %40a den bitartean.

Azpimarragarria da, lurzoruaren hiri-okupazioa2003tik 2007ra %71.8tik %72.6ra nola pasa den;eta nola hondakinen produkzioa %415Kg/bizt/urte %465.4ra pasa den, edota popula-zioaren ia %15ak soinu-maila ezegokiak jasatendituen, edota oinatz ekologikoa nola %4.47tik%4.73ra pasa den.

Iragana azte

rtuz, o

raina u

lertu

, etorkizu

na m

arraztu

OINATZ EKOLOGIKOAREN BILAKAERA (gbu/biz)

5atala:Maquetación 1 19/03/11 16:03 Página 5

Page 5: Ingurumen Eredua

39

“San Pedro” Ingurumen-hezkuntzarako Museoa. 2003an zabaldu zen baliabide naturalak, gizadiarenaktibitateak eta baliabide hauekin zuten interakzioa ezagutzera eman eta baloratzeko helburuarekin. Eraberean, ingurumen-hezkuntzaren bitartez, jasangarritasun printzipioetan oinarritutako gizarte ereduberri baten eraikuntza bultzatzea zuen helburu. FEDER fondoekin finantzatu zen museo honek, erakus-keta iraunkorra, ikus-entzunezko sala eta lau gela ditu. Ingurumen-informazio eta dokumentazio etaheziketa, informazio eta parte-hartze izaera duten ekintzen programazio zentro bat da, jasangarritasunbehatoki bat eta Agenda 21n informazio gune bat dituelarik. Enpresa baten bitartez kudeatua dago.

Jendarteratze aktibitate zikloak antolatzen ditu: udazkeneko jarduerak, “Egun Europarra” eta “Kotxerikgabeko hiria”.

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztu

5.2. Jasangarritasun Zerbitzuak(Oraina ulertu)

gia da Barcinak agindu duen 12 urte hauetan Agentzia Energetikoa, Agenda 21a, Ingurumen Museo,etab… jasangarritasunerantz abiatzeko baliabideak ezarri direla. Hala ere, guzti hau administraziopublikoak derrigortzen dituzten nazioarteko araudien ondorio dela egia da ere.

Baliabide hauen eraginkortasunik eza, UPN eta Barcinaren eskuetan argi geratzen da lortutako emaitzakaztertzen direnean. Jasangarritasuna garapen proiektu batekin bateragarri egiteko benetako aukerarengaia alde batera utziz, denbora honetan lortu diren jasangarritasun politikaren emaitzak erabateko gu-txiegia dute. Horrela adierazten dute kontsumo energetikoaren handitzeak eta klima-aldaketarenganduten ondorio kaltegarriek; edo CO2 igorpenen gehitzeak, azpimarragarria izanik hauen areagotzea ad-ministrazio publikoen eskutik.

Beste datu garrantzitsu bat, oinatz ekologikoa da; hau giza eskaerak planetaren ekosisteman eragitenduen inpaktua, Lurrak bere baliabideak birsortzeko duen gaitasun ekologikoarekin alderatuz lortzen denneurri adierazlea da. Iruñean, 2000ko %4.47tik 2005ko %4.73ra pasa da. Honek baliabideen eskaria han-dituz doala adierazten du, naiz eta batzuk ingurumen arloan izugarrizko lorpenak lortu direla lau haize-tara zabaltzen duten.

Horrela, Barcinak eta UPNk “Iruñea Berdea”ri buruz adierazten duten optimismo faltsua agerian geratuda. Gainera, udal ekintzetan izan diren gabeziek, klima- aldaketari eragiten diotenak hain zuzen ere,agerian uzten dituzten datu negatiboak ezkutatzean gardentasun falta adierazten du.

Ondorioz, jasangarritasun adierazleek adierazten dituzten datu positibo batzuez gain eta hiritarren zen-bait jarreraren hobekuntza adierazten duten arren, egia esan egun Iruñea, Barcina alkatetzara iritsi bainolehen zena ez bezain jasangarria da. Honek, bere ekintzak zuzentzen dituzten egungo politika praktikatikurrundurik dauden hitzaldiak autobonboaz eta doako publizitateaz apaintzen dituela adierazten du.

E

5atala:Maquetación 1 19/03/11 16:03 Página 6

Page 6: Ingurumen Eredua

40

5.3. Kutsadura

gia da 12 urte hauetan baliabide ezberdinak ezarri direla jasaten dugun kutsadurarekin amaitzeko.Kutsadura hau, baliabide naturalen agorpena eta osasun arazo larriak sortzen dituen mugarik gabekokontsumismo batean laburbiltzen den garapenaren mantentzeak eragin du.

Egia da ere, jarrera hauek hein batean Europar Zuzentarauak bultzatuta eta ez Barcina eta UPNren ba-t-bateko jarrera ekologistagatik hartu direla.

CO2 IGORPENAREN BILAKAERA IRUÑEAN (Tm) 1998-2005

Hala ere, erabilitako baliabide ekonomikoak han-diak izan diren arren, emaitzak egindako esfor-tzuekin bat datoz. Grafikoan, 1999tik CO2renigorpenaren gehitzea ikus dezakegu. Arduragarriada, izan ere kutsadura mota hau, ozono kapa ge-hien kaltetzen duena baita; lurraren azaro han-dienetariko eta larrienetariko bat da. Horrela,azkeneko urteetan ikusi dugun bezala, igorpenakhandituz doazen heinean igorpen horiek xurga-tzeko gai diren zuhaitzak mozten doaz. Hori daBarcinaren hipokresia.

CO2 igorpenak murrizteko azken proposamena,auto elektrikoak dira. Baina hauen erabilera he-datzen denean, nola lortuko dugu geldiezina deneskaera honi erantzuteko behar dugun energia?Oker egiteko beldurrik gabe baieztatu dezakeguenergia nuklearra justifikatzen saiatuko direla,adi!. Zalantzarik gabe arazo larri honen konpon-bidea, autoaren zentzuzko erabilera da. Ezinegon handia sortzen ari den beste gaia, tele-komunikazio instalazioek sortutako erradiazioekosasunean sortzen dituzten ondorioak dira, zei-nak nabarmen areagotu diren ezarri diren tokiguztietan.

Geroz eta kasu gehiago ezagutzen dira, telefoniamugikorren antenek eta WIFI eta WIMAX sareenkobertura eta ezarketak sortutako uhin elektro-magnetikoen ondorioak jasateagatik sortutakogaixotasunak. Egia bada ere, teknologia berriekhiritar ororen eskubidea den informazioa erdies-ten dutela, egia da ere, konexiorako erabiltzendiren teknikek osasuna kaltetzean ahal dutela.

Gaur egun ikerketa ugari daude, hari gabeko sa-reak hiritarrengan ondorio kaltegarriak sortzendituztela bermatzen dutenak.

Iruñeko Udalak hirian barna WIFI guneak jartzekoplana abiatu du; hiritarrentzat onuragarria izangobalitz bezala aurkeztu du, internet erabiltzeko au-kera dohainik eskaintzen baita, horrela hiritarreninformazio eskubidea bermatu nahiko balitz be-zala. Hala ere, oinarrizko printzipio demokratikohonen betetzea ezin da bermatu osasun arazobat sortuz, are gehiago kalterik sortu gabe ber-matzen duten sistemak existitzen direnean.

Kutsadura elektromagnetikoak sortutako albo-ondorioak eta pertsonengan sortzen dituztenondorio larriak ezaguturik, ahots ugari altxatu dirakonexio hauek sortzen dituzten osasun arazoakezagutzera emateko. Honek, Europar Parlamen-tuak bi ebazpenen epaia ematea, 2009ko irailak4 eta apirilak 4koa, eragin du kutsadura elektro-magnetikoari buruzko estatuko ildoak eta lege-diak eguneratzeko presatuz. Aipagarria daebazpen hauek, kutsadura honi bereziki ahulakdiren pertsona taldeak (haurdunak, haurrak edohelduak) existitzen direla onartzeaz gain, sistemahauek emititzen dituzten igorpenengatik osasunkalteen existentzia zehazten duten ikerketa na-hiko dagoela adierazten dutela.

Asko dira medikuntza, justizia edo osasun arlokoaditu eta profesionalak edo organizazio ekologis-tak, hiritarren osasunaren defentsan, CEM igor-penen aurrean (Goi-Tentsioa, telefonia

Iragana azte

rtuz, o

raina u

lertu

, etorkizu

na m

arraztu

E

5atala:Maquetación 1 19/03/11 16:03 Página 7

Page 7: Ingurumen Eredua

41

5.3. Kutsadura(Oraina ulertu)

ruñea, berdegune asko dituen hiria izan arren, ez ditu aurrera eramaten naturarekiko garapen erres-petagarriak eta orekatuak laguntzen dituen ingurumen politikak, non interes ekonomikoen gainetikhiritarren eta hiriaren osasuna gailentzen den.

Hamabi urte hauetan, ingurumena hobetzeko bitartekoen ezarketak ez ditu behar ziren emaitzak eman,izan ere ekintza horiek paper hutsera bazterturik gelditzen baitira. Baliabide horiek, garapen orekatuabermatuko duten politikak ezartzeko aprobetxatu behar dira. Horretarako, UPNk eta Barcinak inolakolotsarik gabe bultzatzen duten eta gure bizia inguratzen duen kontsumismoarekin bukatzea ezinbestekoada.

Horrela, haien ingurumen-politika hipokresia berde bihurtu da. Iraungita dagoen produktu baten sal-menta; Iruñea eta bertako biztanleek aurre egin behar dieten etorkizuneko erronkei aurre egiteko balioez duena. Faltsukeria eta koherentzia falta agerian gelditzen dira, mugikortasuna oinezkoarengan etaez autoan oinarrituz tratatzen denean, horrela hots-kutsaduraren eta gasen igorpenaren murriztea po-sible egingo lukeena.

Arduragabekeria eta prudentzia falta, oso kutsakorrak eta osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeenmaterialen (amiantoa edo antenak) erabileraren aurrean egiten diren zuhurtzirako deien aurrean dutenarduragabetasunaren eta interes faltan agerian gelditzen dira.

Zalantzarik gabe, iruzurrezko osasun eta ingurumen politikan lortutako beste latorrizko medaila. Zelofanberdean estalitako politika, baina emaitzak ikusita, ingurumen-arazoa errotik mozteko borondate politikafalta agerian uzten duena.

mugikorra, WI-FI, hari gabeko telefonoa, etab…) Arreta Printzipioa premiaz aplikatu dadin eta WIFIa, kablebitarteko Internet konexioagatik aldatua izan dadin, exijitzen dutenak.

Ardura berezia eragiten digu, lehen hezkuntzako geletan Internet izateko aukera bakarra WIFIaren ezar-penaren bidez izatea, kableak Interneterako sarrera bizkorragoa onartzen baitu, datuen transmisio gai-tasuna handitzen baitu, ez du seinalearen erorketa ez interferentziarik eta batez ere, ez ditu beharrikgabe, haur eta irakaskuntza profesionalak, modu jarrai batean mikrouhinen eremu elektromagnetikoetaraarriskatzen.

Gure “bizietarako hain beharrezkoak” diren WIFI eta WIMAX (hari gabeko banda zabaleko Wifia) dagoe-neko masiboki ezarri dira Nafarroako Liburutegi, Ospitale, Eskola, parke publiko, hotel eta etxebizitzaeta languneetan, herritarrei informatu gabe dituen arrisku posibleez, ez eta isilean jarritako antenez,hauetako asko kamuflaturik jarri dira zerbitzu honi kobertura emateko Iruñean eta Nafarroan. Ezinbes-tekoa eta berehalakoa da teknologia hau zorroztasunez ikertze eta sortutako benetako beharra etahonek herritarren osasunean sor ditzakeen inpaktu posibleak salatzea.

Hots-kutsadurari dagokionez soinuen %87a trafikoak eraginda da, hiritarren gehiengoari kaltetzen dio-larik. Honek duen eraginari buruzko datu fidagarririk ez izan arren, %15 baino gehiagok soinu maila eze-gokiak jasaten dituela kalkulatzen da. Hala ere, mugikortasuna norberaren autoan oinarritzen jarraitzendugu; horrela, premisa horretatik abiatuz gero, gai honek konponbide zaila, ezinezkoa ez esategatik,duela aurreikusten da.

maitzeko, azken urte hauetan atera den beste gai bat eta UPNk tratatzeari uko egin dion gaia, amian-toarena da, oso kutsakorra eta kartzinogenoa den materiala. Barcinak, gaur egungo eraikuntzetan,kanalizazioetan edo hiriko beste edozein elementutan, amiantoaren existentzia ezagutzera eman

zedin inbentario bat egitea ukatu zuen, horrela herritarren osasunarekiko mesprezu ikaragarria adieraziz.

Iragana aztertuz, oraina ulertu, etorkizuna marraztuI

A

5atala:Maquetación 1 19/03/11 16:03 Página 8