Ingurumen arloko boluntariotza

38
I Ingurumeneko Boluntariotzako Proiektuetarako Diru- laguntzak Aurkezteko eta Prestatzeko I. Jardunaldia. ¿b o l u n t A r i o t za ?

description

I Ingurumeneko Boluntariotzako Proiektuetarako Diru-laguntzak Aurkezteko eta Prestatzeko I. Jardunaldia

Transcript of Ingurumen arloko boluntariotza

Page 1: Ingurumen arloko boluntariotza

I Ingurumeneko Boluntariotzako Proiektuetarako Diru-

laguntzak Aurkezteko eta Prestatzeko I. Jardunaldia.

¿boluntAriotza ?

Page 2: Ingurumen arloko boluntariotza

1- ZER DA BOLUNTARIOTZA?

2- EAEko BOLUNTARIOTZARI BURUZKO ZENBAIT DATU.

3- EAEko ARAUZKO ETA ERREFERENTZIAKO ESPARRUA.

4- ZER DA BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEA?

5- BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEEN BETEBEHARRAK.

6- BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEEN ERROLDA.

7- INGURUMENEKO BOLUNTARIOTZA.

a

Page 3: Ingurumen arloko boluntariotza

1- ZER DA BOLUNTARIOTZA?

BOLUNTARIOA Bere kabuz eta eskuzabaltasunez erkidegoaren

zerbitzurako ekintza antolatuan bete-betean parte hartzeko konpromisoa hartzen duen

pertsona.

Page 4: Ingurumen arloko boluntariotza

Pertsona fisikoek garatutako interes orokorreko jardueren multzoa izango da boluntariotza, betiere, honako baldintza hauetan egiten badira:

- Eskuzabaltasunez eta elkartasunez.

- Borondatez eta askatasunez, lan, funtzio edo merkataritza arloko harremanik edo betebehar pertsonalik edo eginbehar juridikorik gabe.

- Irabazi asmorik gabeko erakundeen bidez eta programa edo proiektu zehatzen arabera.

- Ordainsari ekonomikorik gabe.

- Ordaindutako zerbitzu profesionalak inolaz ere ordezkatu gabe.

(Euskal Autonomia Erkidegoko Boluntariotzari buruzko 17/1998 Legea).

ZER DA BOLUNTARIOTZA?

Page 5: Ingurumen arloko boluntariotza

“Boluntariotzako zenbait arlotako ekintzetan, honako printzipio hauek hartuko dira kontuan: elkartasuna, partaidetza, doakotasuna, botere publikoen aurreko autonomia, ez-bereizkeria, aniztasuna, integrazioa, prebentzio nahiz sentsibilizazio soziala, eta, oro har, partaidetzazko, berdintasunezko eta bidezko gizarte demokratiko bezain modernoko elkarbizitzaren inspirazioa diren printzipio guztiak”.

(EAEko Boluntariotzari buruzko 17/1998 Legea)

ZER DA BOLUNTARIOTZA?

Page 7: Ingurumen arloko boluntariotza

Euskadiko boluntariotza

Page 8: Ingurumen arloko boluntariotza

Euskadiko boluntariotza

Page 9: Ingurumen arloko boluntariotza

Euskadiko boluntariotza

Page 10: Ingurumen arloko boluntariotza

Euskadiko boluntariotza

Page 11: Ingurumen arloko boluntariotza

3- ZER DA BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEA?

Page 12: Ingurumen arloko boluntariotza

• Irabazi asmorik gabeko erakunde sozialak dira, eta interes orokorreko jarduerak garatzen dituzte. Bertako kide gehienak boluntarioak dira, eta, gainera, boluntario horiek dira ekintza-programa gehienak

garatzen dituztenak.

Ondasun bateratu edo interes orokor hori gizarte-ekintzako

zenbait arlotan garatu daiteke, hau da, eraldaketa globalean nahiz talde zehatzekin garatutako lanean, besteak beste: laguntzarako

jarduerak, gizarte-zerbitzuetakoak, gizarte-jarduerak, bateratuak, hezkuntza-arlokoak, kulturalak, zientifikoak, kirol-arlokoak, osasun-

jarduerak, garapenerako lankidetzako jarduerak, ingurumenaren arlokoak, ekonomia sozialekoak, partaidetza sustatzeko jarduerak

edo antzeko beste jarduera batzuk.

ZER DA BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEA?

Page 13: Ingurumen arloko boluntariotza

... irabazi asmorik gabea,

… pribatua,

... botere publiko eta pribatuen eraginpetik kanpokoa,

... egitura formala eta jarduketa antolatua dituena,

... elkartasunezko printzipioetan oinarritua eta interes orokorrekoa,

... bertako kide eta laguntzaileen doako partaidetza askearen sustatzailea,

… gehienbat kide boluntarioak dituena

... eta gainerako agente/eragile sozialen ekintzaren osagarria.

ZER DA BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEA?

Page 14: Ingurumen arloko boluntariotza

… Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Legezko forma juridiko hauen bidez, zenbait lagunek bat egiten dute helburu bera lortzeko, eta onartu egiten dute mozkinak ezin direla inoiz erakundeko kideen edo ingurukoen artean banatu.

Ustezko 3 forma juridiko ditugu hizpide: elkarteak, fundazioak eta gizarte-ekimeneko kooperatibak.

Helburu soziala

Erakundeak helburu soziala dauka, hau da, bertako kideen ongizatean ez ezik, erakundeko jarduerak erkidegoan bertan ere badu eraginik.

ZER DA BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEA?

Page 15: Ingurumen arloko boluntariotza

ELKARTASUNA

DOAKOTASUNA

PARTAIDETZA SOZIALA

ezinbestekoak eta ordezkaezinak

izan dira, dira eta izango dira beti.

ZER DA BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEA?

Page 16: Ingurumen arloko boluntariotza

4- EAEko ARAUZKO ETA ERREFERENTZIAKO ESPARRUA.

Page 17: Ingurumen arloko boluntariotza
Page 18: Ingurumen arloko boluntariotza

EAEko ARAUZKO ETA ERREFERENTZIAKO ESPARRUA.

Azken urteotan, arau ugari garatu dira herritarrek boluntariotzaren bidez garatutako partaidetzari buruz.

Boluntariotzari buruzko legeen helburua hirukoitza da: batetik, borondatezko

ekintza soziala herritarren konpromiso eta partaidetzarako tresna garrantzitsua dela aldarrikatzea eta defendatzea; bestetik, boluntarioen eta

euren erakundeen arteko harremana arautzeko gutxieneko irizpideak bermatzea; eta, azkenik, borondatezko ekintza maila guztietan aitortzeko, sustatzeko eta suspertzeko orduan botere publikoek duten betebeharra

onartzea.

Gaur egun, oraindik elkarte askok ez dute lege horien berri, eta ez da behar besteko neurririk ezarri, lege horiek zabaltzeko eta euren ondorioz sortutako

betebeharren inguruko orientazioa emateko.

Era berean, ez da boluntariotza herritarren ekimenaren eta partaidetzaren ondorioz sortutako jarduketa solidarioen multzotzat jotzeko helburuan aurrera

egin .

Page 19: Ingurumen arloko boluntariotza

Elkarteei buruzko araudia eta euren betebeharrak

Hona hemen elkarteetan eragin zuzena daukaten bi legeak: Estatu Mailan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legea.

Lege honek aitortu egiten du elkartzeko eskubidea gainerako pertsonekin helburu beraren lorpenerako bat egiteko bultzadaren erakusgarri dela, funtsezko eskubidearen erabilera pertsonala ere badela kontuan hartuta. Bere dimentsio kolektiboan, elkarteen mundua antolaera egokia da, herritarrek interes orokor edo partikularreko helburuetan parte hartzeko dauzkaten gurariak bideratzeko orduan. Horretarako, honako arlo hauetako jarduerak garatzen dira: kultura, astialdia, aisialdia, gizartea, elkartasuna eta irabazi asmorik gabeko antzeko beste edozein jarduera. Araudi horrek elkarteen funtzio bateratua eta integrazio sozialerako balioa aitortu eta babesten ditu, gizarte zibil dinamiko, anitz eta arduratsuaren adierazgarri, herritarrek interes orokor edo partikularreko gaietan daukaten partaidetzaren erakusgarri eta elkartasunaren, altruismoaren, eskuzabaltasunaren nahiz aniztasunaren gizarte-balioen adierazgarri..., botere publikoen aurrean dituzten autonomia eta askatasuna

errespetatuta.

Page 20: Ingurumen arloko boluntariotza

Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legea Irailaren 1eko 169/2000 Dekretua. Horren arabera, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren Funtzionamenduari buruzko Araudia onartzen da, eta boluntariotzarekin zerikusia daukaten zenbait faktore arautzen dira. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren Funtzionamenduari buruzko otsailaren 18ko 30/2003 Dekretua.

Page 21: Ingurumen arloko boluntariotza

5- BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEEN BETEBEHARRAK.

Page 22: Ingurumen arloko boluntariotza

A.- Boluntariotzaren Barne Estatutua.

B.- Erantzukizun Zibileko eta Istripuetako Aseguru Poliza.

C.- Boluntarioen Arretarako Plana.

D.- Gastuen estaldura.

E.- Alten eta bajen erregistroa.

F.- Erakundearen eta boluntarioaren arteko konpromiso idatzia.

G.- Borondatezko lankidetzaren aitortza.

H.- Zehaztutako hitzarmenen betearazpena.

Boluntariotzako erakundeen betebeharrak

Page 23: Ingurumen arloko boluntariotza

• Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Euskal Legeko 8. artikuluan (4. paragrafoko A idatz-zatia) xedatutakoaren arabera, boluntariotzako erakundeen betebeharra da “erakundean bertan boluntariotzaren barne-estatutua egitea, eta, gutxienez, boluntarioak onartzeko eta gaitzesteko irizpideak eta haien eskubideak zein eginbeharrak zehaztea”.

• “Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren Funtzionamenduari buruzko Araudia” arautzen duen EAEko 169/2000 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean izena emateko orduan, ezinbestekoa izango da “Boluntariotzaren Barne Estatutua” aurkeztea (4. artikuluko 1. paragrafoko m idatz-zatia).

A- Boluntariotzaren Barne Estatutua

Page 24: Ingurumen arloko boluntariotza

ZER DA BOLUNTARIOTZAREN BARNE-ESTATUTUA? “BOLUNTARIOTZAREN BARNE-ESTATUTUAK edo BOLUNTARIOTZAREN GUTUNAK boluntarioen partaidetza arautuko du erakundean bertan. Estatutu horretan, hain zuzen ere, erakundeko boluntarioen partaidetza inspiratu eta arautzen duten printzipioak nahiz arauak zehaztuko dira”.

A- Boluntariotzaren Barne Estatutua

Page 25: Ingurumen arloko boluntariotza

BOLUNTARIOTZAREN BARNE-ESTATUTUAREN ustezko atalak: 1- ERAKUNDEAREN AURKEZPENA Erakundearen xedea eta helburua, printzipioak eta balioak, partaidetzarako organoak...

Boluntariotzaren Estatutuan aipatutako erakundearen azalpen laburra egingo da, azken batean.

2- ERAKUNDEKO BOLUNTARIOEN PARTAIDETZA INSPIRATZEN DUTEN PRINTZIPIOAK ETA BALIOAK

Erakundeak boluntariotzaren alde egindako apustu ideologikoa azalduko da: erakundeak boluntariotzari buruz daukan kontzepzioa, aukeratu duen eredua, boluntariotza sustatzeko edo suspertzeko dituen arrazoiak...

3- ERAKUNDEKO BOLUNTARIOEN PARTAIDETZARAKO EREMUA Oso garrantzitsua da erakundeak honako hauxe azaltzea: nolako boluntariotza sustatuko

duen, zertarako egingo duen, zer eginkizun izango dituen, zer programa edo jardueratan garatuko duen, nolako harremanak ezarriko dituen eta nola lan egingo duen profesionalekin, zuzendariekin, kideekin, batzarrarekin, organoekin...

4- BOLUNTARIOEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK 5- BOLUNTARIOAK ONARTZEKO ETA GAITZESTEKO IRIZPIDEAK 6- ERAKUNDEAREN KONPROMISOAK 7- LANKIDETZA-HITZARMENA

A- Boluntariotzaren Barne Estatutua

Page 26: Ingurumen arloko boluntariotza

B- Boluntariotzarako aseguruak.

Kontratupekoen aldean, gure erakundeko boluntarioak ez daude mutuetan edo Gizarte Segurantzan gure erakundepean aseguratuta, eta, era berean, ez

daukate istripu-asegururik.

Edonola ere, estali gabeko arriskua sorrarazi dezaketen jarduerak garatzen dituzte boluntarioek. Hori dela eta, legeak erakundeari eskatzen dio

boluntarioei honako inguruabar hauengatiko estaldura bermatzen dien poliza harpidetu dezala: osasun-arloko laguntza, heriotza, elbarritasuna,

borondatezko ekintza garatzean gertatutako istripuak eta euren jarduera garatzean hirugarrenei sorrarazi ahal dizkieten kalte-galerak. Gure autonomia-erkidegoan, horretarako harpidetutako erantzukizun zibileko polizan gutxienez

aseguratutako kapitala 300.506,05 eurokoa izango da.

Boluntariotzako urteko programa egonkorretarako aseguru bereziak daude eskuragarri, edo baita lantzean behin garatutako lankidetza eta jarduera

zehatzetarako aseguruak ere (esate baterako, udalekuak, jai-ekitaldiak...).

Page 27: Ingurumen arloko boluntariotza

C- Boluntarioen Arretarako Plana.

“Erakundeko bertako boluntarioei informazio, prestakuntza, orientazio, laguntza, jarraipen eta partaidetzarako behar besteko

sistemak bermatzea” (17/1998 Legea).

Boluntarioek erakundeko estatutuetan bazkideentzat aurreikusitako partaidetza-sistemetan esku hartzerik ez dutenez (batzarrak, hauteskundeak...), erakundeak behar den moduko mekanismoak ezarri behar ditu, boluntarioek elkartean bete-betean parte hartzeko aukera izan dezaten.

Erakundearentzat, oso egokia izango da mekanismoak zehazten dituen plana egitea, boluntarioek elkartean edo fundazioan bete-betean parte hartzeko aukera izan dezaten. Hartara, erakundean bertan garatzen duten lanari begira beharrezkoak diren informazioa, prestakuntza, orientazioa, babesa eta jarraipena bermatu ahal izango dira. Era berean, oso egokia da prozesu guztietako erreferentziako arduradunak izendatzea: harrera, boluntarioen dinamizazioa...

Page 28: Ingurumen arloko boluntariotza

BOLUNTARIOEN ARRETARAKO PROZESUAK Nola antolatu eta bermatuko ditugu erakundean boluntarioen kudeaketarekin zerikusia duten prozesu guztiak? Zein dira arretarako prozesu horiek?

•erakarpena, •harrera, •laguntasuna, •prestakuntza, •ebaluazioa eta jarraipena, •erakundeko partaidetza (boluntario moduan garatzen duten zereginetik haratago: batzarrak, gobernu-organoak, barruko lantaldeak edo batzordeak...), •erakundetik irteteko prozesua… •etab.

C- Boluntarioen Arretarako Plana.

Page 29: Ingurumen arloko boluntariotza

D- Gastuen estaldura

Boluntarioek erakundeari egindako ekarpena zeregin horretan emandako denbora izango da. Bere lankidetzapeko jarduerak prestatzeko eta betearazteko edozein gastu erakundearen konturakoa izan beharko litzateke, beraz. Erakundeak gastu horiei aurre egiteko beste baliabiderik ez badauka, aldez aurretik jakinarazi beharko dio boluntarioari, eta kostuetan parte hartuko duen adostu beharko du harekin.

Page 30: Ingurumen arloko boluntariotza

E- Alten eta bajen erregistroa.

Boluntario lan egiten duten pertsonen erregistroa eraman beharko da.

Legeak erregistro hori kudeatzeko eta antolatzeko

askatasuna ematen badu ere, argi eta garbi adierazten du derrigorrezkoa dela boluntario bakoitzaren filiazioa

oso-osorik jartzea eta alta edo baja eguneratuta egotea.

Page 31: Ingurumen arloko boluntariotza

F- Erakundearen eta boluntarioaren arteko

konpromiso idatzia.

Agiri idatzia eskatuko da, halaxe gauzatu eta egiaztatu ahal izango baita bi alderdien arteko benetako harremana dagoela. Horren bidez, behar besteko eskubideak eta betebeharrak ere eskatu ahal izango zaizkie bi alderdiei. Beraz, honako hauxe adierazi beharko litzateke: erakundearen datuak, boluntarioaren datuak eta bien arteko harremanaren baldintzak (arduraldia, eskubideak eta betebeharrak, konpromisoaren iraupena...). •Boluntariotzako Erakundeen Erroldari buruzko 169/2000 Dekretuan, eredu orokor estandarizatua dago eskuragarri. •Adingabeak izanez gero, euren legezko tutoreek sinatu beharko dute konpromiso hori.

Page 32: Ingurumen arloko boluntariotza

G- Borondatezko lankidetzaren aitortza.

Borondatezko lankidetzari buruzko ziurtagiriak.

Aurreko lerroaldean esan dugun bezala, behar den moduan formalizatu beharra dago boluntarioek erakundean bertan

daukaten kidetza, eta pertsona horren eskubidea izan behar da kidetza hori modu publikoan agertzea, halaxe eskatuz gero.

Hori dela eta, boluntarioek halaxe eskatuz gero, erakundeak behar besteko ziurtagiria egin beharko lieke edozein unetan, borondatezko lankidetza hori egon badagoela, zenbait iraun

duen eta nolako ezaugarriak dituen aitortzeko.

Page 33: Ingurumen arloko boluntariotza

H- Zehaztutako hitzarmenen betearazpena.

Erakundeak behar besteko konpromisoa hartuko du, boluntarioekin zehaztutako beste edozein hitzarmen errespetatzeko. Izan ere, lankidetzarako agirian, boluntariotzaren estatutuan edo erakundeak boluntarioei edo laguntzaileei buruz daukan beste edozein barne-arauditan agertu beharko da. Esate baterako, boluntarioek erakundeko kideak izateko aukera izatea, urteko kuota ordaindu gabe.

Page 34: Ingurumen arloko boluntariotza

6- BOLUNTARIOTZAKO ERAKUNDEEN ERROLDA.

Page 35: Ingurumen arloko boluntariotza

Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra

169/2000 Dekretuak EAEko Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra arautzen du, baita izena emateko prozedura eta erakundearen nahiz

boluntarioaren arteko konpromiso idatzirako eredu normalizatua ere. Errolda horrek gure erkidegoko boluntariotzako erakundeen kopurua eta

osaketa zein den jakitea du helburu nagusi.

Dekretu horren arabera, bere estatutuetan xedatutakoa kontuan hartuta, bere helburu sozial guztiak edo batzuk egiteko orduan boluntarioak dituen edozein

erakundek Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean izena emateko eskubidea izango du. Hortik aurrera, beraz, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan

ordezkaritza eta kidetza izateko eskubidea ere izango luke. Boluntariotzako erakundeentzat hautazkoa izango da erroldan izena ematea.

Hala ere, izena ematen duten erakundeek Boluntariotzaren Euskal Kontseiluan

eduki ahal izango dute ordezkaritza, eta administrazio publikoetako diru-laguntzak eta sustapen-neurriak eskuratu ahal izango dituzte.

Page 36: Ingurumen arloko boluntariotza

Eusko Jaurlaritzaren eskumena izango da errolda hori kudeatzea eta antolatzea, eta lan hori Politika Familiar eta Bateratuko Zuzendaritzaren bidez garatuko du

(Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila). Eusko Jaurlaritza

Donostia - San Sebastián 1 (LAKUA I, 1. solairua) 01010 VITORIA-GASTEIZ

Politika Familiar eta Bateratuko Zuzendaritza - ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA

Pello Telleria Zeberio -> Tel. 945 01 94 25 [email protected] Eusko Jaurlaritza

Kale Nagusia 85 (beheko solairua) 48011 Bilbo

Politika Familiar eta Bateratuko Zuzendaritza - ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza Ramón Andrinua -> Tel. 944031201 [email protected]

Enlace al Censo de Organizaciones de Gobierno Vasco

Boluntariotzako Erakundeen Errolda

Page 37: Ingurumen arloko boluntariotza

7- INGURUMENEKO BOLUNTARIOTZA.

INGURUMENEKO PARTAIDETZARAKO prozesuan, pertsonak ingurumeneko arazoen ezagutzan, balioespenean, prebentzioan eta konponbidean inplikatzen dira zuzen-

zuzenean (CASTRO, 1988).

Ingurumeneko boluntariotzan, pertsonek zenbait ekimen garatzen dituzte banan-banan edo era guztietako elkarteen bidez, eta, askatasunez, altruismoz

nahiz irabazi asmorik gabe, euren astialdia ematen dute ekintza zuzenen bitartez ingurumena hobetzen eta baliabide naturalak babesten (CASTRO eta

RAMIREZ: 1995).

Ingurumeneko boluntariotza herritarrek ingurunearen defentsan eta hobekuntzan daukaten inplikazioaren nahiz kontzientziazioaren ikuspegitik hartu behar da kontuan eta ez giza baliabideak bilatzeko sistema merke moduan, administrazioak edo jarduketa profesionalizatuaren bidez estali beharreko premiei aurre egiteko orduan.