Informazioaren Erabilpena Udaletxean

28
INFORMAZIOAREN ERABILPENA UDALETXEAN KRONOGRAMA

description

Informazioaren erabilpena Bermeoko Udalean

Transcript of Informazioaren Erabilpena Udaletxean

Page 1: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

INFORMAZIOAREN ERABILPENA UDALETXEANKRONOGRAMA

Page 2: Informazioaren Erabilpena Udaletxean
Page 3: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

Dokumentu honetan azaltzen denak ekainetik urtarrilera doan denbora tartea hartzen du. Zinegotzi liberatuen negoziaketetatik hasita, alkatearen soldataren legezkotasun edo legezkotasun ezaren inguruko eztabaidaren kontaketa dokumentatu bat egitea du helburu. Hiru klabe nagusi lantzen ditu:

• Joko politikoaren eszenifikazio publikoa Osoko Bilkuraren bitartez.• Botereak informazioaren gainean duen kontrola eta honen erabilpen interesatua.• Eskarnio publikoa politika egiteko modus operandi gisa.

Guzan

Page 4: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

EKAINA

• Osoko bilkurak gobernu taldearen liberatuen proposamena EZ du onartzen.• Idazkariak uste du, aurrekontua betearozteko arauetan oinarrituta alkatea liberatuta

dagoela osoko bilkurak espezifikoki onartu ez arren [1]. Honek dudak sortzen ditu udaleko talde guztien artean [2].

• Alkatea soldata jasotzen hasten da.

[1] Abenduaren 23ko Osoko Bilkura berezirako Idazkariak egindako txostenean bere ikuspuntua azaltzen du. Txosten hau dokumentu honetako 10. orriko 1. eranskinean dago.

[2] Osoko Bilkurak hartutako erabakiaren aurka doan afirmazio honen inguruan informatzen gara, eta kontsultatzen ditugun iturri guztiek oso dudako erabakia dela aipatzen digute, irregularra ez bada.

• Hurrengo bozeramaile batzar eta osoko bilkuretan, gobernu taldeari alkatearen liberazioa plenoan onartzea eskaintzen zaio. Gobernu taldeak ez dela beharrezkoa dio, beraien ustetan alkatea ondo liberatuta bait dago. [3]

[3] Irailaren 2ko osoko bilkurako aktatik, Alkatea liberatzea proposatzen da osoko bilkuran eta bozeramaile batzarrean.

2

Page 5: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

UZTAILA

• Bitartean liberatuak onartzeko negoziazioak aurrera doaz. Gure azken eskaintza negoziatua uztailaren lehen astean egiten dugu: 3 liberatu (zinegotzi bi + alkatea) %15-eko soldata murrizketarekin, gero aurreztutako diru hori herriak aukeratutako ekimen batean inbertitzeko. EhBilduk ez du onartzen, beraien ustetan liberatuak lau izan behar direlako. Negoziaketak eteten dira.

URRIA

• Bizkaiko EhBildurekin batzartzen gara berriz liberatuen gainean hitz egiteko. Guk uztaileko proposamen bera jartzen dugu mahai gainean.

AZAROA

• Hainbat saiakera eta gero liberatuen proposamena ontzat hartzen da. Bi zinegotzien liberazioa nola egin argi dago. Baina zer gertatzen da alkatearekin?

• EhBildu taldeak alkatea azarotik aurrera liberatzea proposatzen du.• Guzanek alkatearen egoera erregularizatzea hoberena dela uste du eta soluzioa

jartzen du mahai gainean: alkatearen liberazioa erretroaktibitatez onartzea ekainaren 26tik aurrera negoziatutako baldintzetan (%15eko jaitsierarekin).

• EhBildu taldeak ordura arte liberatuta egon dela uste du eta ez dagoela horretarako beharrik.

• Kontradikzio handi bat dagoela ikusten du Guzanek: alkatea ondo liberatuta dagoela uste badu gobernu taldeak, zergatik liberatu azarotik aurrera?

• Duda hauen aurrean bigarren iritzi bat eskatzea erabakitzen dugu eta gaiaren inguruan kontuhartzailearen txostena eskatzen dugu azaroaren 5ean [4].

[4] Berhazen egindako eskariaren justifikantea.

3

Page 6: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

[5] Akta ez dago oraindik eskuragarri. Gai zerrendaren hirugarren puntuan bozkatu zen proposamena. Osoko bilkurako bideoan ikus daiteke bozkaketa osoa: https://vimeo.com/146217895

• Eskatutako kontuhartzailearen txostenaren zai jarraitzen dugu hurrengo asteetan. Gobernu taldeko ordezkariei ahoz ere azaldu ostean zer den konkretuki nahi duguna, hainbat aldiz eskatzen diegu txostena, erantzunik gabe.

ABENDUA

• Abenduaren 7an IZARTU Bermeo eta EAJ udal taldeek osoko bilkura berezirako deia egiten dute, bi puntu hauekin [6]:> Alkateak ekainaren 26tik bere liberazioa onartu bitartean, udalbatzaren adostasun barik jasotako soldatak itzultzea.> Alkatearen liberazioa onartzea.

• Azken momenturarte saiatzen gara alkatearen egoera erregularizatzen erretroaktibitatearen soluzioa mahai gainean jarrita, baina ez dugu aurkitzen babesik ez udal gobernuaren aldetik, ez beste udal taldeen aldetik ere (EAJ eta IZARTU):> EhBilduri gure kezka azaltzen diogu, soluzio integral bat eman ezean gai honek arazoak ekarriko dituela ikusten dugulako. Konkretuki gaiak tribunaletan bukatzeko bildurra azaltzen diegu. EhBillduko ordezkariek, hori gertatzen bada arpi emango diotela esaten digute.> EAJ eta IZARTU taldeek proposatutako soluzioa gobernu taldearen tranpa tapatzea dela esaten digute.

• Egoerari irtenbide bat emateko borondate falta ikusita eta gu ere kontradikzioetan ez erortzeko alkatearen liberazioa alde batera uztea erabakitzen dugu.

• Azaroaren 15eko osoko bilkuran bi zinegotziren liberazioa onartzen dugu [5]. Alkatearen liberazioak airean jarraitzen du.

4

Page 7: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

[6] 16. orriko 6. eranskinean dokumentu osoa.

• EAJ eta IZARTU taldeek euren proposamena babesteko deia luzatzen digute, baina ez dugunez bidezko ikusten alkateak soldata guztiak itzultzea, aukera baztertzen dugu.

• Osoko bilkura abenduaren 23rako finkatzen da. Eskatutako txostena jaso gabe jarraitzen dugu, hilabete eta erdi geroago. Gainera, osoko bilkura berezi honetan bozkatuko diren puntuekin zerikusi zuzena du txostenak.

ABENDUAK 21, OSOKO BILKURA BAINO BI EGUN LEHENAGO

• EhBilduko ordezkariak bilerara deitzen digute. EAJk eta IZARTUk deitutako osoko bilkurarako egun gutxi falta direla, guk duela hilabete eta erdi proposatutako soluzioa orain aplikatzea eskatzen digute. Gure erantzuna argia da: ez gugaz jolasik egin eta orain saiatu asuntoa EAJ eta IZARTUrekin konpontzen.

• Kontuhartzailearen txostena eskatzen diegu beste behin, eta erantzuna: alkateak daukala eta ezin digutela momentu horretan eman. Txosten gabe jarraitzen dugu beraz.

• Hurrengo egunean EAJ, IZARTU eta EhBildu taldeak batzen dira. EAJk eta IZARTUk, osoko bilkurarako proposatutako bi puntuak onartu ondoren, erretroaktibitatearen soluzioa planteatuko dutela esaten dute, horrela alkateak diru guztia ez itzultzeko.

ABENDUAK 23

• Guk mahai gainean jarritako soluzioa (duina gure ustez) talde guztiek despreziatu ondoren, orain guztiak aplikatzeko prest daudela ikusten dugu, amildegiaren ertzean gaudenean. Arrazoi bakarra gure ustez: osoko bilkuran espektakuloa eta zirko politikoa montatzea.

• Hilabete eta erdi arinago eskatutako kontuhartzailearen txostena oraindik alkatetzan dago nunbait trabatuta (gogoratu, txosten honek alkatearen liberazioaren inguruko iritzi tekniko bat duela).

• Ordea, gobernu taldeak osoko bilkurarako beste bi txosten aurkezten ditu, alkateak diru guztia itzultzea eskatzea ilegala izan daitekeela esaten dutenak. Bat idazkariarena eta bestea kontuhartzailearena [7].

5

Page 8: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

[7] Idazkariaren txostena 10. orriko 1. eranskinean. Kontuhartzailearen osoko bilkurako txosten hau 22. orriko 7. eranskinean.

• Gobernu taldeak osoko bilkurara eramandako kontuhartzailearen txosten honetan, guk eskatutako txostenari egiten dio erreferentzia [8]. Eta horrela ezagutzen dugu guk eskatutako txostena azaroaren 9tik eginda dagoela.

[8] Kontuhartzaileak osoko bilkurarako egindako txostenaren detailea.

• Informazio falta honek erabakiak hartzeko gure ahalmena guztiz ezgaituz, egoera honetan erabaki bat hartzea irrespontsablea izango zela uste dugu.

• Guzti hau ikusita, eta bere momentuan soluzio duinak aurkitzeko boluntade falta argia izan dela kontutan hartuta, osoko bilkuran EZ parte hartzeko erabakia hartzen dugu [9].

6

Page 9: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

[9] Idazki hau publikatzen dugu osoko bilkura eta gero:

• Susmoa genuen bezela, osoko bilkura esperpento hutsa da [10].

[10] Osoko bilkura ikusteko link-a: vimeo.com/151371960. EhBilduk emandako prentsaurrekoa: vimeo.com/149964962.EhBilduk publikatutako idazkia: goo.gl/p3l5Rg EAJ eta IZARTUK emandako prentsaurrekoa: vimeo.com/149955666.

7

Page 10: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

URTARRILA

• Urtarrilaren 26ko kontu batzordean, berriro eskatzen dugu txostena eta eman egiten digute, azkenik. Txostenaren konklusioa [11]: <<2015eko ekaineko hauteskundetatik irtendako Osoko Bilkurak ez du hartu erabakirik dedikazio berezien karguiei buruz, hau da, ez dago dedikazio berezirik Bermeoko Udaleko zinegotzi karguen artean>>.

• Txosten horrek, idazkariaren iritziaren aurka, inor ez dagoela liberatuta azlatzen dugula jakiten dugu, hiru hilabete, pleno bi eta hainbat esandako eta gero. Konklusioak norberak atera ditzala.

[11] Interbentorearen txostena udaleko liberazioen inguruan. 24. orriko 11 eranskinean dokumentu osoa.

8

Page 11: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

ERANTSITAKODOKUMENTUAK

Page 12: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

1

10

Page 13: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

11

Page 14: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

12

Page 15: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

13

Page 16: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

14

Page 17: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

15

Page 18: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

6

16

Page 19: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

17

Page 20: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

18

Page 21: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

19

Page 22: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

20

Page 23: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

21

Page 24: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

7

22

Page 25: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

23

Page 26: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

11

24

Page 27: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

25

Page 28: Informazioaren Erabilpena Udaletxean

26