Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

9
INFORMAZIOA BILATZEA UNIBERTSITATEAREN TESTUINGURUAN Ainhoa Ezeiza Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU Aurkezpen hau Esperientzia Geletako Giza-Zientzien 1. mailako ikasleentzat prestatutakoaren itzulpena da Ikasleekin batera osatu da Lengua y Literatura I irakasgaiko eskoletan Este obra está bajo una licencia Creative Commons Reconocimiento- CompartirIgual 3.0 Unported .

description

Informazioa bilatu, jaso eta erreferentziatzeari buruzko aurkezpen sintetiko hau UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Esperientzia Geletako 1. mailako Lengua I irakasgairako prestatu da, ikasleekin batera. Jatorrizkoa gaztelaniaz.

Transcript of Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

Page 1: Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

INFORMAZIOA BILATZEAUNIBERTSITATEAREN TESTUINGURUAN

Ainhoa EzeizaHizkuntza eta Literaturaren Didaktika Saila

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Aurkezpen hau Esperientzia Geletako Giza-Zientzien 1. mailako ikasleentzat prestatutakoaren itzulpena da

Ikasleekin batera osatu da Lengua y Literatura I irakasgaiko eskoletan

Este obra está bajo una licencia Creative Commons Reconocimiento-CompartirIgual 3.0 Unported.

Page 2: Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

Non bila ditzaket ikerketa artikuluak?

Bilatzaile orokorrak (Google erakoak):

• Bilatzaile hauek globalak dira eta euren bilaketa-algoritmo propioak dituzte.

• Ematen dizkiguten lehen aukerak hautatzea ez da ideia ona. Badira pertsona batzuk webguneak goian gera daitezen lan egiten dutenak, alegia, goian egoteak ez du berez kalitatea adierazten.

Ikus bideo honetan argitzen dena: “Los “secretos” de Google y Facebook”

http://youtu.be/wGq3HWILr6k

• Ikasi behar da bilaketa-orriak ematen digun informazioa irakurtzen klikatu beharrik izan gabe.

Page 3: Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

Non bila ditzaket ikerketa artikuluak?

Bilatzaile zehatzagoak:

• Google Akademikoa: http://scholar.google.es/

“Google-ren ranking teknologiak artikulu bakoitzaren testu osoa kontuan hartzen du, baita autorea ere, non argitaratu den eta zein maiztasunez izan den aipatua bestelako iturri espezialduetan”

• Google Books http://books.google.es/ Soilik argitaratuak izateko baimena duten liburuak daude osorik. Osatu gabe dauden liburuetan gain-begira dezakegu ea interesatzen zaizkigun aztertzeko.

Page 4: Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

Bilaketa aurreratua

Bilaketa eraginkorragorako:Aukera aurreratuak aplika itzazu (hauek dira oinarrizkoenak):• terminoa +terminoa (bi hitz batera kontuan hartzeko)• terminoa o termino (hitz bat edo bestea)• -terminoa (“ken” hitza, bilaketan hitz bat duten guneak baztertzeko)

Komatxoak erabili hitzez hitzeko bilaketa egiteko "bilaketa eraginkorrak“

“Bilaketa aurreratua” erabili “zortea izango dut” aukeraren ordez

Jakintza-arlo edo espezialitateko hitz gako berezituak erabili

Page 5: Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

Non bila ditzaket ikerketa artikuluak?

Datu-baseakDatu-baseek ez digute beti artikulua ematen baina bai liburutegian edo aldizkari ofizialeko webgune ofizialean aurkitzeko erreferentziak.

Adibidez: DIALNET

Unibertsitateko Biblioteka Zerbitzuak ordainpeko aldizkari elektroniko askoren sarbidea du. Normalean, nahikoa da unibertsitateko konexio sarera konektatuta egotea eskuratu ahal izateko.

http://www.biblioteka.ehu.es > Datu-baseak > Katalogoa (LDAParekin sartu zaitezke zure profilean):

http://millennium.ehu.es/

Page 6: Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

Nola gorde dezaket aurkitutakoa?

• Zure nabigatzaileko markatzaileak erabili

• Markatzaile sozialak beste pertsona batzuek aurkitu dutena ere ikusi eta partekatu ahal izateko (http://delicious.com/ , http://www.diigo.com/ )

• Etiketak erabili errazago aurkitu eta partekatzeko

– Online bibliografia kudeatzaileak erreferentzien formatua gordetzen dutenak: Zotero, Mendeley

Page 7: Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

Nola erreferentziatu behar dut aurkitutakoa?

Iturriak erreferentziatzea derrigorrezkoa da:- Jabetza intelektual kontuengatik eta etika profesionalagatik- Beste pertsona batzuei gure lanetik ikastea errazteko- Ideiak norengandik datozen jakin eta kritikoki analizatu ahal izateko

– Erreferentziatzeko eta aipuak egiteko modu asko dago. Giza- eta Gizarte- Zientzietan hauek dira gehien erabiltzen direnak:

- APA Arauak (American Psychological Association)- Harvard Arauak- MLA (Modern Language Association)- Chicago Arauak

Aurkezpen honetan azaltzen dira laburki MLA eta APA arauak:http://www.slideshare.net/sjnietoc/normas-apa-y-mla-mla

Page 8: Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

Nola erreferentziatu behar dut aurkitutakoa?

Erreferentzia bibliografikoen oinarrizko tutoriala:

http://ci2.innn.es/objetos-de-aprendizaje/elaborando-referencias-bibliograficas

Bibliografiak eta aipuak nola egin (Sevillako Unibertsitatea):http://bib.us.es/aprendizaje_investigacion/publicar_citar/como_elaborar/index-ides-idweb.html

Page 9: Informazioa bilatzea unibertsitatearen testuinguruan

Nola erreferentziatu behar dut aurkitutakoa?

Arau bat zein beste erabili, nolanahi ere, zure lanean erabili nahi duzun dokumentazioaren autoretzaren inguruko informazioa jaso:

• Autoretza (autoreen izen-abizenak edo izenaren lehen hizkia eta abizena)

• Titulua• Argitalpen-data (ez duenean, d.g. erabili, baina ia beti izaten

du)• Argitaletxea, lanera iristeko esteka zuzena (ez Google-rena)

edo argitalpenaren lekua adierazten duen edozein datu.• Webguneen kasuan, argitalpenak data finko bat ez badu

(aldatzen den orria bada), erantsi zein egunetan kontsultatu duzun.

Gogoan izan: hobe da dokumentuak jaso ahala apuntatzea,

dokumentazioaren informazioa geroago berreskuratzen saiatzea baino.