IMBD datu basea

5
Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu- basea www.imdb.com Izena, banaka: Maialen Torres Ekarpenaren helburua: Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio- iturri ahaltsuenak ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea. Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren bidez. Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi behar dituzu. Eginbeharrekoa: IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera hauek erantzun: Zein da webgunearen jabea? Webgune honen jabea Amazon enpresa da. Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua? Webgune honek zinemaren inguruko era guztietako informazioa biltzen du, datu base osatua eta erabilgarria sortu delarik. Bere helburua bildutako datu base aberats hori guztion eskura eta erabilgarri egotea da, guztiontzat

description

IMBD datu basearen inguruko hainbat ariketa egin ditugu eskaintzen dituen aukerak aztertzeko

Transcript of IMBD datu basea

Page 1: IMBD datu basea

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zinema eta filmen datu-baseak aztertzen: IMDB datu-basea www.imdb.comIzena, banaka: Maialen Torres

Ekarpenaren helburua: Filmen eta zinemaren inguruan dauden bi informazio-iturri ahaltsuenak

ezagutzea eta beren bilaketan trebatzea.

Webgunetan informazioa bilatzeko gaitasuna sustatzea nabigazioaren

bidez.

Erantzunak landu behar dituzue eta kalitatea zaindu. 400 bat hitz idatzi

behar dituzu.

Eginbeharrekoa: IDMB datu-basean sartu eta erregistratu, eta ondoren ataza-galdera

hauek erantzun:

Zein da webgunearen jabea?

Webgune honen jabea Amazon enpresa da.

Zer eskaintzen du webgune honek? Zertarako sortu da? Zein da bere helburua?

Webgune honek zinemaren inguruko era guztietako informazioa biltzen du,

datu base osatua eta erabilgarria sortu delarik. Bere helburua bildutako datu

base aberats hori guztion eskura eta erabilgarri egotea da, guztiontzat

baliagarri izan dadin.

Bilatzeko aukera bat da “Characters”. Zertarako da? Egin bilaketa Tarzanen

adibidearekin eta idatzi noizkoa den Tarzanen lehen pelikula. Pelikula honen

komentarioetan bada bat esaten duena non filmatu zen. Non filmatu zen?

Characters aukeraren bidez bilaketa barran jarritako pertsonaiaren inguruko

informazioa agertuko zaigu emaitzetan, baina ez da pertsonaia hori

interpretatzen duen aktorearen inguruko informazioa, fikziozko pertsonaiaren

Page 2: IMBD datu basea

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

ingurukoa baizik.

Bilatzeko aukerak kontuan izanda, Nola bilatuko zenuke ze filmetan aktoreek esan

dute euskalduna hitza?. Deskribatu bilaketa eta eman emaitzen kopurua.

Bilaketa aurreratuko pantailaren barnean, Quote aukera erabiliko nuke

bilaketarako. Bertan “basque” hitza jarri eta 8 emaitza ezberdin agertzen dira,

hala ere, emaitzetan agertzen diren filmak ez dira euskaraz.

Advanced Search-era joan eta bilatu zer gertatu izan den Uztailaren 10an

zinemarekin zer ikusia duena. Nor jaio zen 1996ko uztailaren 10ean?

1996ko uztailaren 1ean Cody Suck izeneko aktorea jaio zen, Texasen.

Bilaketa aurreratuan jarraituz, ezkerreko barran “Browsable sections” era joan.

Herrialdeka bilatu daitekeela konturatuko zara: zenbat pelikula daude Siriarekin

erlazionatuta? Ze pelikula grabatu dira Palmira hiri historikoan? Idatzi beren

aipamen bibliografikoa.

Siria herrialdearekin erlazionatutako 61 film ageri dira emaitzetan, alfabetikoki

ordenaturik.

Palmira hiri historikoan grabaturiko filmak hauek dira, bilatzaile honen arabera:

- Spiritual Warriors (2007), David Raynr- ek zuzendua.

Türme des Schweigens (1952), Hans Bertram-ek zuzendua.

Jakin nahi duzu Aretha Franklinek filmetan ze kantu abestu dituen. Nola egingo

zenuke? Deskribatu bilaketa eta eman emaitza.

Bilaketa aurreratuaren pantailan, ezkerraldeko zutabean agertzen zaizkigun

aukeren artean Browsable sections aukeratu behar da lehenengo. Horren

ondoren, ezkerraldeko zutabean soundtracks saila aurkitu ahal izango dugu,

eta behin horren barruan egonda, search sailean dagoen bilaketa barran jarri

beharko dira gako hitzak (Aretha Franklin). Bilaketa horren emaitza gisan, 119

emaitza ezberdin agertu zaizkit, nahiz eta denak ez diren Aretha Franklinek

abesturiko kantak (batzuk berak idatzitakoak dira).

Page 3: IMBD datu basea

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Cinerama filmatzeko teknika erabili den pelikulen berri jakin nahi duzu. Nola

egingo zenuke bilaketa?. Zenbat filmen berri ematen du IMDB datu-baseak?

Bilaketa aurreratuko “Technical information” atalean klikatu dut eta bertan

cinerama hitza ipini dut. Horrela, Cineramarekin lotutako 23 emaitza agertzen

dira.

IMDBko erabiltzaileen arabera zein da historiako pelikularik txarrena? Azaldu

bilaketaren prozesua eta egin pelikula horren erreferentzia bibliografikoa.

Movies ataleko, “Top Movies” aukeran klik eginda eta hor Top-Rated Movies

ipintzen duen tokian “100 Worst Films of All-Time” estekan klikatuta, lehenengo

filma hau zen:

Clark, B. (Zuz.), Paul. S. (Gid.) eta Poppen, G. (Gid). (2004). Superbabies:

Baby Geniuses 2 [Filma]. (Eskuragarri: ApolloMedia)

My life without me pelilkulan Nirvana musika taldearekin erlazionatutako akats bat

dago. Zein da?

Ann eta Don Nirvanaren azken kontzertuan ezagutu ziren. Bi protagonistak

Kanadan bizi ziren, baina kontzertu hau ordea, Munichen izan zen.

Secretos y mentiras (Mike Leigh) pelikulak ze premio irabazi ditu? Pelikula

honetan jatetxe italiar bat agertzen da. Zein da? [izena eta helbidea]

29 sari desberdinetan izendatu edo saritu dute guztira eta garrantzitsuenak

hauek dira: El Globo de Oro, Goldenfrog, Canneseko Zine Festibala, BAFTA

eta abar.

Filmean aipatzen den jatetxe italiarra “Pasta Plus Restaurant” izenekoa da eta

Londoneko Candem auzoan kokatuta dago, Eversholt kaleko 62. zenbakian.

Filmetan erabiltzen diren formatu teknologikoen inguruan jantzi nahi duzu (apur

bat aditu bihurtu). Ze foroan interesatzen zaizu izena ematea?. Azaldu nola egin

duzun bilaketa.

Page 4: IMBD datu basea

Informazio-Konpetentziak ikasgaiaIkus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

“Technology” izenekoa dela egokiena uste dut.

Zer da gehien gustatu zaizuna eta gutxien gustatu zaizuna?

Webgunea zein osoa den ikusita, uste dut etorkizunean aukera asko eskainiko

dizkidala eta oso erabilgarria izango zaidala. Ez nuen ezagutzen, baina oso

interesgarria da eta etorkizunean gehiago erabiliko dut.