IKUSI ETA IKASI 2010

20
txotxongiloak, ipuin kontalariak, magia, antzerkia... 2010eko URTARRILA - OTSAILA - MARTXOA 3-12 urte Bilboko Haur Kultur Zirkuitua

description

30 IKUSKIZUN BAINO GEHIAGOK OSATZEN DUTE IKUSI ETA IKASIREN AURTENGO EDIZIOA • Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarri du Ikusi eta Ikasi umeentzako euskara hutsezko ekitaldi programaren seigarren ekitaldia. Ekimen honek aisia, kultura eta heziketa uztartzen ditu. • Bi gune berri ditugu aurtengo zirkuitoan: El Karmen Aretoa eta San Frantziskoko Udaltegia • Azken edizioan 3 eta 12 urte bitarteko 11.000 ume inguruk hartu zuen parte

Transcript of IKUSI ETA IKASI 2010

Page 1: IKUSI ETA IKASI 2010

txotxongiloak,

ipuin kontalariak,

magia,

antzerkia...

2010eko

urtarrila - otsaila - martxoa

3-12 urte

Bilboko Haur Kultur Zirkuitua

Page 2: IKUSI ETA IKASI 2010

Konturatu gabe seigarren ediziora heldu gara. Urtearen ha-sierarekin batera saiatzen gara Bilboko umeei merkatuan dagoen ekoizpenik onena eskaintzen. Zuen erantzuna ezin hobea izan da, ekitaldi guztietan aretoak betetzen.

Aurten nobedade pare batekin gatoz. Batetik, lehengo urtean hasitako bidetik, gurasoentzako aldi bereko saioe-tan saioa batzuk izango dira merkatuan diren produktuen inguruan seme-alabekin euskararen erabileran lagungarri. Aretoak direla eta, aldaketa batzuk sartu ditugula ikusiko duzue, ikuskizunak lekurik egokienetan eskaintzeko aha-leginetan eta, bide batez, Ikusi eta Ikasi udalerriko gune gehiagotara zabaltzeko asmoa du Udalak.

Azken batean, programaren protagonistak umeak dira, ume bilbotarrak, beraiek osatzen dutelako Bilbok inoiz ezagutu duen belaunaldirik euskaldunena.

Casi sin darnos cuenta, con el nuevo año llega la sexta edi-ción del programa Ikusi eta Ikasi. Y nuevamente desde el Ayuntamiento procuramos ofrecer en directo a niños y niñas de Bilbao lo mejor de la programación infantil en euskera. Y la respuesta recibida hasta el momento ha sido inmejorable.

Este año trae un par de novedades. Continuando con la experiencia de la pasada edición, en esta ocasión las sesio-nes paralelas para madres y padres girarán en torno al uso del euskera a través de los juegos y materiales existentes en el mercado. Por otro lado, observaréis algunos cambios de ubicación pensados para una mayor comodidad de ac-ceso y visibilidad, y con el ánimo de descentralizar más aun el programa.

Los niños y las niñas bilbaínas/os son protagonistas prin-cipales como exponentes de la generación más euskaldun que Bilbao haya conocido jamás.

Ana de Castro RubalkabaEUSKARA ZINEGOTZIACONCEJALA DE EUSKERA

iKusi Eta iKasi 2010

Page 3: IKUSI ETA IKASI 2010

EGitaraua

EGUNA ORDUA LEKUA TALDEA

2010/01/12 17:30-18:30 Begoñako udaltegian Jolasen Txokoa

18:30 -19:30 Begoñako udaltegian Jolasen Txokoa

2010/01/16 10:30 -11:30 Deustuko Bidarte udaltegian Jolasen Txokoa

11:30 -12:30 Deustuko Bidarte udaltegian Jolasen Txokoa

2010/01/19 18:00 Begoñako udaltegian Sambhu pailazoak

2010/01/20 18:00 Bilboko Karmen aretoan Zirika Zirkus

2010/01/21 18:00 Bilboko Tiboli eskolan Bihar Txotxongiloak

2010/01/23 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Behi Bi´s Taldea

2010/01/26 18:00 Begoñako udaltegian Izaskun Mujika

2010/01/27 18:00 Bilboko Karmen aretoan Ane Monna, Oskola eta Karramarroi Taldea

2010/01/28 18:00 Bilboko Tiboli eskolan Txoborro Magoa

2010/01/30 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Elvi, sabel hiztuna

2010/02/02 18:00 Begoñako udaltegian Eidabe Antzerkia

2010/02/03 18:00 Bilboko Karmen aretoan Txan Magoa

2010/02/04 18:00 Bilboko Tiboli eskolan Apika Taldea

2010/02/06 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Zurrumurru Taldea

2010/02/09 18:00 Begoñako udaltegian Korri eta Xalto

2010/02/11 18:00 Bilboko Tiboli eskolan Tor Magoa

2010/02/13 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Ixabel Millet

2010/02/16 18:00 Begoñako udaltegian Rosa Martinez-en txotxongiloak

2010/02/17 18:00 Bilboko Karmen aretoan Kuko, Truko eta Bolenwaider

2010/02/18 18:00 Bilboko San Frantzisko udaltegian

TTR Teatro

2010/02/20 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Eriz Magoa

2010/02/23 18:00 Begoñako udaltegian Patata Tropikala

2010/02/24 18:00 Bilboko Zurbaran eskolan Antzezkizuna Taldea

2010/02/25 18:00 Bilboko San Frantzisko udaltegian

Monda eta Lironda

2010/02/27 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Hipo eta Tomax

2010/03/02 18:00 Begoñako udaltegian Trikuharri Antzerkia

2010/03/03 18:00 Bilboko Errekaldeberri eskolan

Ines Bengoa

2010/03/04 18:00 Bilboko San Frantzisko udaltegian

Kandelen Argipean

2010/03/06 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Lur Korta; ipuin kontaketa

2010/03/09 18:00 Begoñako udaltegian Potxin eta Patxin

2010/03/10 18:00 Bilboko Zamakola eskolan Kiki eta Koko

2010/03/11 18:00 Bilboko San Frantzisko udaltegian

Kidam Magoa

2010/03/13 11:00 Deustuko Bidarte udaltegian Sointek Antzerkia

Page 4: IKUSI ETA IKASI 2010

JOLASEN TXOKOA

Urtarrilaren 12an (asteartea)17:30etik 18:30era eta 18:30etik 19:30eraBegoñako udaltegian

Haur eta gurasoei zuzenduriko erakusketa dinamiko bat da. Bertan, euskarazko mahai-joko, jostailu, ipuin, DVD eta joko- elektronikoak erakusgai egongo dira; aisialdian adituak diren dinamizatzaileen eskutik hainbat dinamika antolatuko dira era erraz eta dibertigarrian, joko eta jostailuak ezagutzeko. Haurrentzat nahiz gurasoentzat euskarazko jolasekin gozatzeko aukera paregabea.

SAMBHU PAILAZOAK“Kataklown”

Urtarrilaren 19an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian

Txuflo eta Txispa gure lagunek, jolastu egin nahi dute. Baina beste norbaitekin jolasteko partekatzen jakin behar da. Horixe da hain zuzen Txuflok eta Txispak ikuskizun zirraragarri eta alai honetan ikasiko dutena. Pailazoek haurren zein helduen bihotzak hunkituko dituzte, hitz gutxi eta ekintza askoren bidez. Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio baitu. Hemen keinuak itxuraldatu, argitu, piztu, poztu, hunkitu… egiten du.

Txuflo eta Txispa pailazoek ikuskizun dibertigarria aurkezten digute, zenbait esketxen bitartez eta hainbat teknika harrigarri erabiliz (akrobaziak, musika, malabarismoak, orekak, monozikloa, erorketak, belarrondokoak, transfor-mismoa, magia…). Hau guztia publikoaren laguntzaz. Alaitasuna, zirrara eta ustekabeak guztiontzat.

Exposición dinámica dirigida a niños, niñas y familiares donde se podrán conocer de primera mano juegos de mesa, juguetes, cuentos, DVDs y juegos electrónicos en euskera gracias a expertos dinamizadores.

Urtarrilaren 16an (larunbata)10:30etik 11:30era eta 11:30etik 12:30eraDeustuko Bidarte udaltegian

Los payasos Txuflo y Txispa nos presentan un divertido espectáculo que combina acrobacias, malabares, magia, trasformismo, equilibrios…con pinceladas de humor.

Page 5: IKUSI ETA IKASI 2010

ZIRIKA ZIRKUS “Ilargian”

Urtarrilaren 20an (asteazkena), 18:00etanBilboko Karmen aretoan

Bolintxe beti bezain erromantiko dabil, eta ilargiari lore sorta bat oparitu nahi dio. Krispetak eta Loretsuk badakite Bolintxe zein despistatua den eta ez dute bakarrik utziko. Ikuskizunean zehar oreka pelotoiaz, pelotoi puzgarriaz, akrobaziez eta akroporteez gozatu ahal izango dugu.

Antzerki-zirko ikuskizuna da, erritmoz, umorez eta zirkoko ikuskizunez betea. Hiru pailazo eszenan eta maitasun piiiiila bat.

BIHAR TXOTXONGILO TALDEA “Naturaren ipuinak”

Urtarrilaren 21ean (osteguna), 18:00etanBilboko Tiboli eskolan

Garbitxu eta Zikintxu lagunak dira eta elkarrekin mendira joan, eta landareak nola sortzen diren ikasi dute. Zikintxuk loreari petaloak kendu nahi dizkio, baina Garbitxuk txarto dagoela esaten dio. Azkenean Zikintxuk egindakoa txarto dagoela ulertu eta lore berri bat landatzen du.

Lorea ureztatu eta xanpuarekin garbitzen du, eta ondorioz, landarea laster gaixotzen da. Sendatzeko, Zikintxuk ureztatzeko ura erabiliko du. Horrela, loreak ere, lagunak izango dira.

El ritmo, el humor y el amor se entremezclan en este espectáculo circense.

Garbitxu y Zikintxu viajan al monte y descubren como florecen las plantas y como deben cuidarlas. Espectáculo lúdico-educativo para todos los públicos.

Page 6: IKUSI ETA IKASI 2010

BEHI BI´S “Den-dena niretzat”Urtarrilaren 23an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian

Makila Jauna oso gizon diruzalea da. Hiri osoko basoak suntsitu nahi ditu, airea ontzietan sartu eta gero maskararekin saldu ahal izateko. Kattalin eta bere familia hirian gelditzen den azkeneko basoan bizi dira, eta ez dute saldu nahi. Lortuko ahal du Makila Jaunak aire guztiaz jabetzea? Zer gertatuko da Kattalinen etxearekin?

IZASKUN MUJIKA “Ibili alai, ipuinetan blai”Urtarrilaren 26an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian

Gaur goizean ipuinen bila atera naiz basora, eta hainbat gauza bitxi gertatu zaizkit. Hitz egiten duen zapo bat ezagutu dut, pilota erraldoi bat arrantzatu dut, eta maitasun gutun bat aurkitu dut. Hau guztia luma-euria ari zuen bitartean. “Egia ala gezurra, begi bien artean sudurra”.

Izaskun ha salido en busca de nuevos cuentos, y se ha topado con un sapo que habla, ha pescado una pelota gigante y ha encontrado una carta de amor.

El señor Makila tiene gran ambición, por lo que quiere apoderarse de los bosques, capturar el aire y venderlo. Kattalin se niega a vender el último bosque. ¿Qué ocurrirá?

Page 7: IKUSI ETA IKASI 2010

ANE MONNA, OSKOLA ETA KARRAMARROI “Harritxu Maritxu; denbora-makinaren abentura”

Urtarrilaren 27an (asteazkena), 18:00etanBilboko Karmen aretoan

Loreak, animaliak eta zuhaitzak elkarrekin pozik bizi ziren, baina egun batetik bestera, landareak zimurtzen, animaliak tristatzen eta eguzkia amatatzen hasi ziren. Horren atzetik, zalantzarik gabe, Muturrandi gaiztoa dabil. Ai ene! Zer egingo dugu berriro natura berpizteko eta haur guztiak alai egoteko? Gure lagunek, Ane Monna, Oskola eta Karramarroik, doktore jakintsu bat ezagutzen dute munduan zehar bidaiatzeko makina bat duena, denbora-makina bat, hain zuzen ere. Baina zer topatuko dugu beste garaietara heltzerakoan?

TXOBORRO MAGOA

Urtarrilaren 28an (osteguna), 18:00etanBilboko Tiboli eskolan

Magiaren eta umorearen arteko sinbiosi hobezina da, artearen askotariko arloak tartekatzen dituena. Arlo horiek denek nola edo hala magiarekin zerikusia dute, esaterako txinatar itzalak, malabarismoa eta globoflexia. Jakina, hori guztia, magia tradizionalaren diziplinekin batera doa: kartomagia, hurbileko magia, aretoko magia, manipulazioa, etab.

El maléfico Muturramendi está detrás de la tristeza repentina de los animales y de la muerte de las plantas.

El Mago Txoborro nos dará a conocer el mundo de la magia mediante sombras chinescas, malabarismos y globoflexia.

Page 8: IKUSI ETA IKASI 2010

ELVI “Nor da panpina?”

Urtarrilaren 30ean (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian

Ongi etorri Elvi sabeliztunak gidatutako ikuskizun dibertigarrira. Hain ezagunak diren panpinak aurkeztu eta horiekin umorea, magia eta abestiak eskainiko dizkigu ordubetez. Mattin ume bihurri eta sasijakintsua, haurren laguntza jasoko duen Sissy ahate euskaldun berria eta Lester, gorila abeslaria ikuskizun honetako protagonista nagusiak izango dira. Eta bukatzeko gutxien espero dugun lekutik bi panpina sortuko dira... Nor da panpina...?

EIDABE ANTZERKIA “Ametsen museoa”

Otsailaren 2an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian

Behin erratzik ez zeukan sorgin batek sekretu garrantzitsu bat kontatu zidan...ametsak non gordetzen diren!

Antxonek bere burua museo baten barruan galduta ikusten du. Bere helburu bakarra horren “aspergarria” suertatzen zaion leku gogaikarritik ateratzea da, baina laster konturatuko da ez dela horren erraza. Museoan dagoen bitartean hainbat pertsonaia agertuko zaizkio, eta koadroak ikusten eta gozatzen irakatsiko diote. Antzezlanaren ikusleek Gioconda, Menina, Van Gogh eta beste hamaikatxo pertsonaien eskutik amets egiten “ikasiko” dute.

Con la obra de teatro “Ametsen museoa” intentarán que todos niños y niñas puedan soñar con las diferentes obras de arte de los museos.

Humor, magia y música son la base de este entretenido espectácu-lo, donde disfrutaremos de la presencia de los muñecos Mattin, Sissy y Lester.

Page 9: IKUSI ETA IKASI 2010

TXAN MAGOA

Otsailaren 3an (asteazkena), 18:00etanBilboko Karmen aretoan

Txan Mago ezaguna, ume, gazte zein heldu magiaren mundura bueltatxoa egitera animatu gaitezen dator. Mundu horretan sartzeko pasahitza denok dakigu: “Artxila Murtxila ” esan, putz egin, begiak itxi, zabaldu... eta harrapatuta zaude!

Prestatu zaitez “Txan-tzetan” ikuskizun berria ikusteko, ordu bete zur eta lur igaro eta aretotik sineskor baina, batez ere, zoriontsu irteteko.

APIKA TALDEA; “Paperezko zirkua” ipuin-kontaketa

Otsailaren 4an (osteguna), 18:00etanBilboko Tiboli eskolan

Ipuin-kontaketa honetan zirkua da protagonista. Zirkuko izar ahaztezinak: funanbulistak, magoak, indartsuak, pailazoak... haien bizitzen zatiak erabiliko ditugu ipuinak lotzeko. Gizaki balore handiak lortu nahi dituen ipuina dugu hau: adiskidetasuna, lagun hurkoari laguntzea...

Las estrellas del circo nos trasmitirán los valores del compañe-rismo, la amistad y la ayuda al prójimo.

El conocidísimo mago Txan, nos invita a cono-cer el misterioso mundo de la magia mediante trucos alucinantes para niños y niñas.

Page 10: IKUSI ETA IKASI 2010

ZURRUMURRU TALDEA “Pantxika eta Txinparta ederra zalaparta”

Otsailaren 6an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian

Mari Gorritxu hiriko pailazo bat da eta oporretan dago! Bere psikoanalistak estres guztia kentzeko mendira joatea gomendatu dio. Mari Gorritxu beti dago Jose Artista psikoanalistaren esanetara eta mendira doan trena hartu du. Baina mendira iritsi bezain laster, lekuz kanpo sentitu da. Ez du mendia ezagutzen, ez du natura (isiltasuna, zuhaitzak, animaliak…) ulertzen. Horren ondorioz, pasarte barregarri eta korapilatsuak gertatzen zaizkio; estresa kendu ordez areagotzen dizkiotenak! Azkenean Mari Gorritxuk irtenbide bakarra ikusten du: hirira bueltatzea. Eta zuk, ezagutzen al duzu mendia? Ulertzen al duzu natura?

KORRI ETA XALTO“Esketx ederrena”Otsailaren 9an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian

Korri eta Xaltok irratia piztu eta Esketx Ederrenaren txapelketaren berri izan dute. Publikoak, haurrak, gurasoak eta pailazoak… nork bere esketxa aurkeztuko du, baina... nork irabaziko du txapelketa? Musika, abestiak, efektuak, dantza eta txorokantak.

Korri y Xalto deciden apuntarse a un concurso de sketches. ¿Quién ganará?

Mari Gorritxu está de vacaciones y su psicoa-nalista le recomienda ir al monte para hacer frente al estrés. Sin em-bargo se sentirá fuera de lugar.

Page 11: IKUSI ETA IKASI 2010

TOR MAGOA

Otsailaren 11n (osteguna), 18:00etanBilboko Tiboli eskolan

Umeak, parte hartzeko saio dibertigarri honetako protagonista nagusiak dira. Bertan, Torren umore eta laguntzarekin, magiak sorpresa asko eskainiko dizkigun ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu. Zatoz lagunekin ondo pasatzera!

IXABEL MILLET “Animaliak mintzo ziren garaian”

Otsailaren 13an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian

Animaliak haurren mundutik oso hurbil daude eta haien bitartez haurrak sentimenduak azaltzen eta esperimentatzen hasten dira. Ipuinetan, animaliak “generorik gabeko pertsonaiak” dira, eta betidanik giza-sentimenduak ezagutzeko eta jarrera ereduak eskaintzeko erabili dira.

El Mago Tor nos dará a conocer el mundo de la magia con grandes dosis de humor.

Los niños siempre están cerca de los animales, gracias a los cuales experimentan y expresan sus sentimientos.

Page 12: IKUSI ETA IKASI 2010

ROSA MARTINEZ-en TXOTXONGILOAK “Itsasminez”

Otsailaren 16an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian

Itsasoa hor dago… misterioz beterik. Ilargia du lagun. Beti? Ez, beti ez.

Eskerrak Argi hor dagoen! Eta Osaba Joxe… eta ipuin honetako pertsonaia guztiak. Eta zuek… baita gu ere.

KUKO, TRUKO ETA BOLENWAIDER “Taulara!”

Otsailaren 17an (asteazkena), 18:00etanBilboko Karmen aretoan

Hainbat esketxetan banatutako obran, haurrek hiru protagonisten bihurrikeria eta aldrebeskerietan aktiboki parte hartuko dute. Emanaldiko lekua, herriz herri, kontinentez kontinente eta galaxiaz galaxia egindako jiraren azken geltokia izango da. Hala ere, Kuko eta Truko ez dira ikuskizuna egiteko gai, eta horrek izugarrizko buruhausteak ekarriko dizkio taldeko zentzuduna den Bolenwaiderri. Beraz, haurrek azken horri pailazoen ganoragabekeriak konpontzen lagundu beharko diote.

El mar está ahí, lleno de misterio, acompañado por la Luna. ¿Siempre? No siempre. Menos mal que está Argi, y Tío Joxe… y el resto de personajes.

El payaso Bolenwaider necesitará la ayuda de los niños y niñas para poder redirigir las travesuras de Kuko y Truko.

Page 13: IKUSI ETA IKASI 2010

TTR TEATRO “Salam!”

Otsailaren 18an (osteguna), 18:00etanBilboko San Frantzisko udaltegian

Mendebaldearen eta ekialdearen arteko kultur harremanak estutzeko gure karabana zuen herrira etorri da zuen gobernuak gonbidaturik.

Bi beduinoek eta euren gameluek, benetako erakustaldi baten bitartez, Magrebeko arte herrikoia gozaraziko digute, eskenatoki inprobisatu batean.

Salam tradizioaren eta modernitatearen artean, yate baten eta patera batean artean, turismoaren eta immigrazioaren artean bizi da.

Salamek mendebaldearen eta ekialdearen arteko benetako muga non dagoen aurkitu nahiko luke. SALAM publikoa plazara eramaten duen kalejira bat da.

ERIZ MAGOA

Otsailaren 20an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian

Ongi etorri Eriz Magoaren mundu zoragarrira. Birziklapenaren eta magiaren laguntzarekin zenbait hanka-sartze konpontzen saiatuko da, gatz eta piperbeltz ukituarekin, eta bere umore fin eta guzti.

La compañía de teatro TTR, quiere encontrar los verdaderos límites que hay entre oriente y occidente con la obra “Salam”.

Bienvenidos al maravilloso mundo del Mago Eriz donde intentará solucionar sus meteduras de “pata” con la ayuda de la magia y el humor.

Page 14: IKUSI ETA IKASI 2010

PATATA TROPIKALA “Baso sorgindua”

Otsailaren 23an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian

Baso Sorginduak bidaia magiko batean murgiltzeko aukera eskaintzen du. Bidaiaren ideia, bizitzaren metafora da. Pertsonaia ezberdinekin topo egiterakoan, eragozpen ezberdinak aurkitzen ditugu, beraz, istorioaren garapena jarraitzean dena barneratzen dugu.

Baso Sorgindua, haurrei zuzendutako antzezlana da. 2004an idatzitako “La Buena Suerte” liburuaren egokitzapena da, hain zuzen ere.

ANTZEZKIZUNA TXOTXONGILOAK “Teleipuina”

Otsailaren 24an (asteazkena), 18:00etanBilboko Zurbaran eskolan

Toni La Salek, nahastuta eta ikaratuta, lapurreta egingo du, baina okertu eta liburutegiko kutxa gotorra eramango du. Pinotxo, Otsoa, Txanogorritxu, Hiru Txerritxoetako azkarrena, Sorgina, Botadun Katua eta Lanparako Jeinua Toni La Salekin nahastuko dira gaur, ustekabeko bukaera duen txotxongilo istorio zoro honetan. Posible al da Hamelingo txirula-joleak ikus-entzuleak arratoi bihurtzea? Toni La Sal hip-hop dantzatzen hasiko da? Kenduko al du kaskoa? Hori dena eta askoz ere gehiago, ikuskizun interaktibo honetan.

Baso Sorgindua nos brinda la posibilidad de sumergirnos en un viaje mágico y sorprendente.

Toni La Sal, confundido y asustado, se lleva la caja fuerte de la biblio-teca por error. En ella se encuentran Pinocho, Caperucita, el Lobo, la Bruja. el Genio de la Lámpara… ¿Cúal será el fin de este cuento?

Page 15: IKUSI ETA IKASI 2010

MONDA ETA LIRONDA “Baietz lortu”

Otsailaren 25ean (osteguna), 18:00etanBilboko San Frantzisko udaltegian

Monda eta Lironda bidaia berezi bat egin ondoren, elkarrekin gelditu dira. Elkartzerakoan Mondarentzat sorpresa asko daudela baina Lirondarentzat ezer ez dagoela konturatuko dira. Publikoaren laguntzari esker Monda bere lagunak espero ez duen zerbait egiten saiatuko da, baina lortuko al du?

HIPO ETA TOMAX “Herri kirolak”

Otsailaren 27an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian

Hipotolomeok, frontoia prestatzen ari dela, Tomaxekin egingo du topo. Frontoia kirolariek behar dituzten tresnaz beterik dagoela aprobetxatuz, apustuak egiten hasiko dira: harriak jaso, soka-tira, txingak, lokotxak, aizkorarekin enborra moztu, zaku-lasterketa, segalariak... Kirolariak momentu batetik bestera iritsiko dira frontoira, eta noski, beharrezkoak dituzten tresna guztiak prest eduki beharko lituzkete. Nola aurkituko dute guztia bi hauen apustua amaitzerakoan?

Azken finean, barrez lehertzeko ikuskizuna da, hainbat abestirekin girotua, magia eta umeen parte-hartze zuzena eskatzen duena.

Monda y Lironda quedan después de hacer un viaje muy especial. Al encontrarse hay muchas sorpresas ¿qué hay para Lironda?

Hipo y Tomax se reen-cuentran en el frontón; y aprovechando la presencia de numeroso material deportivo, deciden hacer apuestas. ¿Cómo se encontrarán el frontón los deportistas?

Page 16: IKUSI ETA IKASI 2010

TRIKUHARRI ANTZERKI TALDEA “Galtzagorriei to, Inaxito!”

Martxoaren 2an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian

Inaxito estu dabil. Mundu guztiak arazoak dituela jabetu da. Margarita bere lagun-minak orrazia galdu du eta itsusi ikusten du bere burua. Bandolariak herrian ura falta dela dio, eta kobazulo baten hil nahi eta ezin duen agure batekin egin du topo.

Edertasun nahiak arazoak ekar ditzakeela ohartu da. Urik gabe bizitzarik ez dagoela eta, zaindu beharreko altxorra dela. Eta, zer du ba agureak hil ahal ez izateko? -Kontxo, galtzagorriak. Aitona etsituak emango dio mitologia ezagutzeko bide. Antzezlanean zehar pertsonaia mitologikoak ezagutzen joango da: Basajauna, Anbotoko anderea, lamiak, galtzagorriak... eta harreman berri horien bitartez garatuko da antzezlana.

INES BENGOA

Martxoaren 3an (asteazkena), 18:00etanBilboko Errekaldeberri eskolan

Karabi Karaba, ipuinen ordua iritsi da. Zentzumenak ipuin zoragarrienak entzuteko prestatuko ditugu: iratxo bihurri batzuen jarduera, mutiko despistatu baten bizimodua, otso gaiztoa eta neskatila alferraren istorioa eta zazpi sagu itsuen egoera ezagutuko ditugu.

Beraz... belarriak erne! Begiak ireki! Sudurra zabaldu! Ahoa itxi! Eta bihotzen taupadak sentitu... tam-tam, tam-tam, tam-tam... Prest al zaudete? Karabi Karaba, ipuinen ordu magikoa hastera doa.

Inaxito anda apurado. Se ha dado cuenta de que todo el mundo tiene problemas. Entre ellos un abuelo que le aden-trará en el mundo de la mitología.

Un duende travieso, un niño despistado, un lobo malvado, una niña vaga y la siete ratones ciegos serán los protagonistas de la cuenta cuentos Ines Bengoa.

Page 17: IKUSI ETA IKASI 2010

KANDELEN ARGIPEAN “Eta hala bazan, ala ez bazan...”

Martxoaren 4an (osteguna), 18:00etanBilboko San Frantzisko udaltegian

Eta hala bazan, ala ez bazan… sar gaitezela ipuinean! Buruaz eta belarriaz, buru-belarri, ipuinetan barneratuko gara horietako pertsonaiei gertatukoa ezagutzeko, eta haiekin haien bidaia (gurea ere badena) egiten laguntzeko. Goazen, sar gaitezen kalabazan!

Kandelak Argipean taldeko Pedro eta Begoren esku, belarriak, begiak eta irudimena berotuta eta ondo zabalduta, prest egongo gara elkarrekin ipuinak kontatu eta entzuteko.

LUR KORTA“Aurorita beti polita”

Martxoaren 6an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian

Aurorita beti dago bere maleta bereziarekin bidaiatzen, gaur zuenean dago baina Txinan, Ameriketan eta Mexikon egon izan da, eta leku horietako istorioak kontatuko dizkigu; Txominen ipurdiaren kontua, Ameriketako Periko untxiarena eta Ipar poloko Masai txikirena. Bestetik, Olentzerok ekarritako galtzerdi berezia ere erakutsiko dizue. Bertatik denetarik atera daiteke, asmatuko al duzue zer? Zatoz Auroritaren bidaiara!Aurorita ha viajado

alrededor del mundo con su maleta mágica; ahora está entre nosotros, y nos va a contar sus increíbles vivencias de primera mano.

Pedro y Bego trabajarán la imaginación de los niños y niñas, mediante divertidos cuentos que nos adentrarán en un interesante viaje.

Page 18: IKUSI ETA IKASI 2010

POTXIN ETA PATXIN “Kresalaren usaina”

Martxoaren 9an (asteartea), 18:00etanBegoñako udaltegian

Potxin eta Patxin artistak itsasertzeko usainak liluratuko ditu. Kresala azalean sentituko dute eta bertako ohiturak ekarriko dizkigute gogora, gazteenen jolasak eta nagusienen lanbideak ezagutaraziz. Arrantzalerik aurkituko ote dute? Surflaririk? Arraunlaririk? Gurutze Gorrikoak ere beharrezkoak dira. Lanbide horiek jolas bihurtuko dituzte ikusleak parte hartzera bultzatuz. Hondartza, arrokak eta kaia dira itsasertzeko herrietako bizitzak izan dituen gunerik bereizgarrienak.

KIKI ETA KOKO “Txintxilintxin bakea egin”

Martxoaren 10ean (asteazkena), 18:00etanBilboko Zamakola eskolan

Kiki eta Koko pailazoen ikuskizun honetan bada ate magiko bat: «Bakearen atea». Era berean, ate horren sekretu guztiak dakizkien andere mago txit jakintsu bat ere bada, eta harriduraren harriduraz, pailazoak beren emankizunean atea babesten buru-belarri ari direla ohartzen da.

Bat-batean, gerratik datorren gizon magoa agertzen da, eta andere magoari borrokarako erronka luzatzen dio. Andere magoak, publikoari laguntza eskatzen dio, eta “konjuru handia” irakasten die. Denek bat eginik, bakearen atea babestea lortzen dute eta gizon magoaren indarkeria eteten dute.

Potxin y Patxin fasci-nados por el mar, nos relatan sus aventuras en la playa.

La señora Maga intentará proteger la Puerta de la Paz con la ayuda de Kiki, Koko y el público.

Page 19: IKUSI ETA IKASI 2010

KIDAM MAGOA

Martxoaren 11n (osteguna), 18:00etanBilboko San Frantzisko udaltegian

Kidamek familia osoarentzako magia ikuskizun pertsonala aurkeztuko digu. Izan ere, parte-hartzea, harridura eta umore fina konbinatzen dituen saioa dakar esku artean. Kidamek berrasmaturiko magia ezagutuko dugu, joko klasikoak eta orain arte ikusi izan ez diren beste joko batzuk magia elegante eta ikusgarrienarekin nahasten ditu.

SOINTEK “Musika tresnen fabrika”

Martxoaren 13an (larunbata), 11:00etanDeustuko Bidarte udaltegian

Musika Tresnen Fabrikan etxeko txikienek gure pertsonaiarekin gozatzeko aukera izango dute. Kortxea jauna: fabrikako lutierra da, pixka bat txoratutako dago, eta gauzak eta egoerak asko nahasten ditu. Musika tresnak nola erabiltzen diren erakusteaz arduratzen da. Kantatu eta dantzatu egiten du. Filomena: Kortxea jaunari zentzutasuna ematen saiatzen da, eta bide batez fabrikan txukuntasuna mantentzen du. Instrumentuak jotzen ditu, Kortxea jaunarekin batera. Kantatu eta dantzatu egiten du. Koxme: Kortxea Jauna eta Filomenaren laguntzailea eta mekanikoa da.

Kortxea jauna, Filomena y Koxme son los divertidos personajes de la Fábrica de Instrumentos. Una comedia pensada para los más pequeños de la casa.

El mago Kidam, mezclará con mucha elegancia y espectáculo los juegos clásicos de magia con los actuales.

Page 20: IKUSI ETA IKASI 2010

Antolatzailea

Babesleak