IKT en irakaskuntza-jarduera onak

3
IKT-en IRAKASKUNTZA-JARDUERA ONAK Hezkuntza-berrikuntza Aurasma Klikatu hurrengo linkan: http://auras.ma/s/79vc3 eta follow -ri eman. Jarraian, mugikorrarekin Aurasma app-aren bidez, argazkiaren kodigoa eskaneatu. Eskola 2.0ren bidez, ikaslearen motibazioa bilatzen da. Honek, bere ikasketa prozesuaren protagonista izan behar du. Irakasleak, beraz, bigarren mailako papera izango du. Informazioa bideratzen eta ebaluatzen jakingo du, baina, ikaslea da informazio horretara hurbildu behar dena eta eduki berriak sortu beharko dituena. Hau da, XXI. mendean, ikasleak eskura dauka nahi bezain beste informazio, hori dela eta, liburuetatik informazioa jasotzea eta buruz ikastea ez dauka sentsu askorik, klik batean sarean dagoelako. Honek, klaseen metodologia aldatzeko beharra adierazten du. Kasu honetan, ikasleak berak informazioa kudeatzen ikasi behar du, hots, edukiak baino, konpetentziak dira landu beharrekoak.

Transcript of IKT en irakaskuntza-jarduera onak

Page 1: IKT en irakaskuntza-jarduera onak

IKT-en IRAKASKUNTZA-JARDUERA ONAK

Hezkuntza-berrikuntza

Aurasma

Klikatu hurrengo linkan: http://auras.ma/s/79vc3 eta follow-ri eman. Jarraian, mugikorrarekin Aurasma

app-aren bidez, argazkiaren kodigoa eskaneatu.

Eskola 2.0ren bidez, ikaslearen motibazioa bilatzen da. Honek, bere ikasketa prozesuaren

protagonista izan behar du. Irakasleak, beraz, bigarren mailako papera izango du. Informazioa

bideratzen eta ebaluatzen jakingo du, baina, ikaslea da informazio horretara hurbildu behar dena

eta eduki berriak sortu beharko dituena.

Hau da, XXI. mendean, ikasleak eskura dauka nahi bezain beste informazio, hori dela eta,

liburuetatik informazioa jasotzea eta buruz ikastea ez dauka sentsu askorik, klik batean sarean

dagoelako. Honek, klaseen metodologia aldatzeko beharra adierazten du. Kasu honetan,

ikasleak berak informazioa kudeatzen ikasi behar du, hots, edukiak baino, konpetentziak dira

landu beharrekoak.

Nire ustez, Lehen Hezkuntzan halako metodo berritzaileak erabiltzeak ikasleen motibazioa

areagotzen du eta gainera, bizitzan transferentzia izango du. Beraz, IKT-ak gelan ondo

erabiltzeak, ikasketa prozesuari etekin handiagoa ateratzeko balio duela uste dut.

Hala ere, gauzak neurrian egin behar dira, kaligrafia eta ortografia ezin ditugu ahaztu, modu

batean edo bestean, landu beharko ditugu, zuzentzaileen laguntza barik.

Bestetik, teknologia guztiontzat eskuragarria izango den edo ez hausnartu beharko dugu. Izan

ere, hezkuntza guztiontzat aukera berdinak bermatu behar ditugu. Beraz, kontuz izan behar

Page 2: IKT en irakaskuntza-jarduera onak

dugu, halako metodologia erabilita, etxeko lanak bidaltzerakoan. Balitekeelako baten batek

etxean ordenagailurik edo tabletarik ez izatea.

Irakaskuntza praktika egokiak

Jarraian, teknologiak geletan txertatzeko oso interesgarriak iruditu zaizkidan bi eredu aipatuko

ditut:

Alde batetik, Colegio Base-k egin duen proiektua oso interesgarria iruditu zait. Proiektu honen

helburua, ikasleak Madril hiriburua hobeto ezagutzea da, eta honetarako, taldeka haien

familiekin zien lagunekin kodigo QR batzuetan adierazitako tokietara joan behar dira. Horrela,

puntuak lortuko dituzte edo “Madroso”ak planteatzen zaizkien erronkak betetzen dituzten ahala.

Gainera, benetan tokian egon direla frogatzeko, argazki bat aterako dute.

IKT-ak eskolan txertatzeko eredu honetatik, gehien gustatu zaidana, hain zuzen ere, teknologiak

ingurunearekin lotzea da. Hau da, teknologiak norberaren bizitzan txertatzea, baina erlazio

fisikoak eta errealitatearekin harremana galdu gabe.

Bestetik, Madrilgo beste eskola batek, Colegio San Román y San Antonio poesia eta irakurketa

lantzeko abian jarri duen berrikuntza proiektua eredugarritzat hartu dut. Izan ere, literaturak

ikasleen partetik eskoletan duen harrera ez da oso handia, normalean, ikasleek motibazio gutxi

izaten dute irakasgai honen aurrean. Beraz, poesien eta irakurketaren lanketan motibatzeko IKT-

az baliatzea oso ideia interesgarria eta azkarra iruditzen zait. Modu honetan, eskola honetan,

irakasleak landutako liburuak film batekin laguntzen ditu. Ondoren, ikasleek liburu bat aukeratu

eta iMovie aplikazioaren bidez, kontaketaren trailerra egiten dute.