IKT-en Azterketa

download IKT-en Azterketa

of 11

  • date post

    19-Feb-2016
  • Category

    Documents

  • view

    219
  • download

    1

Embed Size (px)

description

lan honetan, Ondarroako Zaldupe Euskal Eskola publikoko IKT-ak eta horien erabilera aztertu dut.

Transcript of IKT-en Azterketa

IKT-en AZTERKETA

ZALDUPE EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA

EGILEA: Maitane LasarteHezkuntza Bereziko espezialitatea2011/2012 ikasturtea

AURKIBIDEA:

Sarrera

Eskolaren kokapena eta hainbat ezaugarri.

IKT-en erabilera Zaldupe eskolan.

Irakasleen jarrera IKT-kiko.

Nire proposamena.

Bibliografia.

SARRERA

Zaldupe eskola aukeratu dut, bertan egin ditudalako praktikak eta baita Lehen Hezkuntzako urteak ere. Praktiketaldian zehar ikasle eta irakasleekin lanean eta ikasten aritu naizen denbora horretan, eskolaren baliabide, material eta tresna desberdinak ikusi eta aztertu ahal izan ditut. Hona hemen, Zaldupe eskolari buruzko zenbait ezaugarri eta bertako IKT-en erabilera.

ESKOLAREN KOKAPENA ETA HAINBAT EZAUGARRI

Ondarroa Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen kostaldeko udalerri euskalduna da, Lea-Artibai eskualdean kokatuta dagoena. Bilbotik 65 kilometrora dago, Bizkaiko udalerririk ekialdekoena da, Gipuzkoarekin muga egiten duena. Mendebaldean 12 kilometrora dauka Lekeitio. Arrantzaren inguruan eraiki dute herriko ekonomia, batez ere azken mendeetan. Ondarroak Berriatuko udalerriarekin egiten du muga (mendebal eta hegoaldean), eta Mutrikurekin ekialdean. Artibai errekaren bokalean kokaturik, eremu oso estuan hedatzen da.

Ondarroa 1327ko irailaren 28an sortu zen Maria Diaz Harokoak emandako hiri-gutunaren bitartez. Logrooko dorua eman zitzaion. Alfontso XIa erregeak Artibai ibaian zegoen zerratokia ustiatzeko baimena eman zuen, gau egun zubi zaharra den tokian. Ondoren, errenteria auzoa batu zitzaion Ondarroari, Aramaioko Errenteria izenez ezagutzen zena.1351n, Plentzi, Lekeitio eta Bilborekin, Ingalaterraren aurkako ligan parte hartu zuen, ingelesek Biarritz eta Baiona okupatu eta gero. Ondarroako historiako gertakaririk lazgarriena 1794ko abuztuaren 28an gertatu zen; konbentzioko gerratearen borrokak zeuden garai hartan eta frantses armada herrian sartu eta su eman zion.XIX.mendetik Aurrera Ondarroko jarduera tradizionalak, arrantzak, susperraldia izan zuen herrira etorritako familia siziliarrek inportaturiko teknika berriei esker, horrek gaur egungo industria kontserberoaren oinarriak jarri zituen. 1934an Ondarroako kanpo portu berriaren lanak hasi ziren. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, port berri horri esker Ondarroako portuak hazkunde handia bizi izan zuen.
1990eko hamarkadan hainbat azpiegitura egin ziren herrian: kanpoaldeko autobide berria egin zen, autoak herrigunetik igaro ez zitezen, eta Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak disenatutako zubi berria eraiki zen, Itsas Aurre zubia.

Ikastetxearen izena, Zaldupe, Euskal Eskola Publikoa da.Zaldupe, Ondarroa herrian kokatzen da, Zaldubide 15 kalean zehazki.

Zaldupe Ondarroako Eskola Publikoa, herrian dauden Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxeetariko bat da; beste bi zentroek irakaskuntza pribatua eskaintzen dute.Ondarroak 10.000 biztanle inguru ditu eta herri euskalduna da, ehuneko gehiengoak euskaraz hitz egiten baitu, %92 inguruak alegia.

Ondarroa, gutxi gora-behera 10.000 biztanlez osaturik dago. Ondarroako hezkuntza mundua, asko aldatu da azken urteetan. Arestian esan bezala, Ondarroa, batez ere herri arrantzalea da. Herri lez sortu zenetik eta gure gurasoen garaiteraino gutxi gora behera, herriko mutil gazte guztiak itsasoratzeko kontzientzia eta norabide bakarrarekin hazten ziren eta ez zuten ikasteko motibazio handirik izaten. Eskola absentismoa, handia zen, eskolara joan beharrean, sarritan egur-ozpaletara joan behar izaten zutelako, sua egiteko beharrezkoa baitzen etxeetan. Orokorrean ikasten zuten bakarrak, edo ikasteko motibatuak zeudenak behintzat, herriko jauntxo, mediku, botikari edo halakoen semeak izaten ziren. Neska eta emakumeak ere, sare-konpontzaile eta portuko neskame lanetan jarduteko norabidea hartzen zuten. Gure gurasoen gaztaroko garaietatik aldiz, etxeetatik ikasteko mezuak entzuten hasi ziren, itsasora joatea baino ikasi eta lehorrean lanean hastea hobe zutela entzuten. Pixkanaka, ordutik eta gure garaietara zeharo aldatu da Ondarroako hezkuntza eta eskola mundua. Gaur egun ia ez da herritarrik itsasoratzen, kanpotik gurera lanera datozenak baizik.

Ondarroako ondasun nabarmenenak, honako hauek dira:- Alde Zaharra: Erdi Aroko trazatua du. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumento multzo kategoriarekin, 1994an.- Andra Mari eliza: gotiko berantiarra da, baina ezin da eusko gotikoaren barrukotzat hartu. - Likona dorrea: XV.mendekoa. Euskal Herriko dorretxe tipikoa. Ignazio Loiolakoaren familiarena izan zen, eta han jaio zen haren ama. Eusko Jaurlaritzat kultura ondasun izendatu zuen, monumento kategoriarekin, 1994an.- Udaletxe zaharra: Andra Mari elizari atxikia, XIX.mendearen bukaerako eraikina da.- Santa Klara arrantzale kofradia: XX.mendearen hasierako eraikina.- Antiguako Ama eliza: XII.mendeko eraikina da, baina eraberritze handiak egin zizkioten 1750ean, eta XX.mendearen erdialdera gaur egungo kanpandorrea gehitu zioten.- Zubi Zaharra: Erdi Aroan, Ondarroak zubi horretan pasabide saria kobratzeko eskubidea zuen. 1958ko uholdeak eraman zuen, eta berriz eraiki zuten, antzinakoaren moldeari jarraituz.- Plaiko zubia, Zubi Berdea edo Txakur-txiki zubia: oinezkoentzako zubi birakaria, 1927an eraikia. XIX.mende amaieran eta XX.mende hasieran egiten zen burdin arkitektuaren adibide polita da. Arrigorri hondartzarko bidea errazteko egin zuten.- Itsas Aurre zubia: Santigo Calatravaren lana, burdinaz eta zementuz egina, estilo abangoardistakoa, 1995ean eraikia.- Vega hotela: Pedro Gimon Egiguren bilbotar arkitektoaren lana, XX.mendearen hasierakoa. Euskal estiloko arkitekturaren adibide da, joera modernistakoa. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumento kategoriarekin, 1994an.- Maskulu Etxea: desagertutako Bizkaiko Aurrezki Kutxaren (oraingo BBK) egoitza izan zena urte askotan, eta Frankoren garaian guardia zibilen kuartela. Orain birmoldatzen ari dira, pertsona nagusientzako eguneko zentroa izan dadin.

Ondarroako ingurunea osatzen duten hainbat gauza erabiltzen dituzte Zaldupe eskolakoek. Haurrek ekintza desberdinetaz goza dezaten. Ikastetxearen ondoan, ondarroako polikiroldegia dago, haurrak sarritan joaten dira bertara kirol jarduerak egitera. Polikiroldegian, igerilekua, rokodromoa, futbol pista, saskibaloiko pista, dantza gelak, judoko gela... daude. Hortaz aparte, eskola ondoan frontoi eder bat ere badago, bertan palan, raketekin, pelotan... jolasteko.

Hauetaz gain, herriko frontoia, eta hondartza ere aipagarriak dira. Herriko frontoia, ikastetxe ondoko frontoia bezala kirol jarduerak egiteko erabiltzen dute eta hondartzara ere irteera batzuk egiten dituzte, inguruko ingurunea eta natura ezagutuz, haurrak dibertitzeko eta ikasteko modu interesgarria baita.

Guzti honetaz gain, Ondarroako liburutegi, kultur etxe, eliza, zinema eta beste hainbat eraikinez ere goza dezakete.

IKT-en ERABILERA ZALDUPE ESKOLAN

Gaur egungo gizartea, informazioaren gizartea dela esaten dugu. Teknologiaren eboluzio eta aurrerapen ikaragarriei esker, informazioa lortzea oso erraza bilakatu baita.

Telebista, irrati eta egunkaria bezelako komunikabideen bidez, hainbat notizia, iragarki eta abarren berri izaten dugu. Informazioaz gain, teknologia berriek egunerokotasunean egiten ditugun hainbat ekintza lasterrago eta errazago egiten laguntzen dizkigute.

Zaldupe eskolan, asko erabiltzen dituzte IKT-ak. Teknologia berrien abantailak ezagutzen dituztenez, garrantzitsua iruditzen zaie, horien erabilera eskolan bultzatu eta indartzea. Teknologia berriek, irakaskuntza moderno eta aberatsago bat eskaintzea ahalbidetzen baitie.

Hezkuntzaren prozesurako baliabide egokiak dira teknologia berriak eta urteak aurrera egin ahala, eskolan gero eta IKT gehiago erabiltzen dituzte.

Zaldupe eskolako, Haur Hezkuntzako ikasgela guztietan ordenagailu bat dute. Hauetan, Urtxintxa proiektuaren eta beste hainbat programen bidez, irakurketa, idazketa, matematika... lantzeko jarduera pila bat egiten dituzte.

Lehen Hezkuntzako ikasgela guztietan ordenagailu bat izateaz gain, arbel digital bat ere badute.

Zaldupen, musika gela eder bat ere badaukate. Bertan, hainbat musika tresnaz gain, ordenagailua, arbel digitala, musika aparatua eta hainbat bozgoragailu dute. Guzti horiei esker ikasleek musika saio entretenigarriez gozatzen dute. Ikastetxean, informatika gela bat daukate, bertan hainbat ordenagailu eta arbel digital bat dutelarik. Irakaslearentzako ordenagailu bat ere badago eta hau proiektore batera eta bozgoragailu batzuetara konektatuta dago. Irakasleak bertatik ikasleei egin beharrekoak azaldu ahal izateko. Gela hau, lau urtetik gorako ikasle talde guztiek erabiltzen dute.

Ordenagailuekin jarraituz, Zuzendaritza Taldearen bulegoa, Heziketa Bereziko bulegoa eta beste irakasleen bulegoak ere ordenagailuekin hornituta daude.

Eskolaz kanpoko jarduera desberdinak egiteko, teknologia berriez egokituta dagoen gela bat erabiltzen dute. Bertan jarduerak egiterakoan, aukera zabalagoak izan dezaten.

Bukatzeko, aipatu behar dut, gela oso bat dutela, fotokkopiagailu, imprimagailu, eskaner... -ez josita eta gela hau irakasleek erabiltzen dutela, ikasleentzako ariketak, liburuzkak, apunteak... prestatzeko.

IRAKASLEEN JARRERA IKT-kiko

Zaldupe eskolako irakasleek IKT-en erabileraren garrantzia onetsia dute. Badakite, gaur egun ikasleei teknologia berriak erabiltzen erakutsi behar zaiela, ondoren, bizitzan gauza askotarako behar izango dutelako; ikasketetarako, informatzeko, gainontzekoekin komunikatzeko, lanerako... beraz, hauek erabiltzen jakitea eta tresna arrunt bat bezala erabiltzea oso garrantzitsua da.

Irakasleen jarrera irekia da, teknologia berriak erabiliz lan egiteko prest baitaude. Baina, aipatu beharra dago, gauza sinpleak edo oinarrizkoak egiterakoan ongi moldatu arren beste hainbat ekin