IKT-ak hezkuntzan

Click here to load reader

  • date post

    27-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    226
  • download

    5

Embed Size (px)

description

teknologia berriko lana

Transcript of IKT-ak hezkuntzan

  • Hezkuntzari aplikatutako

    teknologia berriak

    Oihane Hualde

    Landa Munduate

    Eider Palacios

    31 B taldea

    Hezkuntzari aplikatutako teknologia

    berriak

    Zer-nolako eragina du Informazio eta Komunikazio Teknologiak egungo Euskal Autonomi Erkidegoko eskoletan?

  • Aurkibidea Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak

    2

    AURKIBIDEA

    1.- SARRERA ..................................................................................................... 4

    2.- ESKOLA 2.0 ................................................................................................. 5

    2.1.- Sarrera. ....................................................................................................... 5

    2.2.- Helburuak ................................................................................................... 6

    2.3.- Irakasleen prestakuntza ............................................................................. 6

    2.4.- Metodologiaren aldaketak ......................................................................... 7

    2.5.- Hardware .................................................................................................... 8

    2.6.- Software ..................................................................................................... 8

    2.7.- Edukiak........................................................................................................ 9

    2.8.- Abantailak eta desabantailak ..................................................................... 9

    3.- IKASYS ...................................................................................................... 11

    3.1.- Zer da? ...................................................................................................... 13

    3.2.- Zein helburu ditu? .................................................................................... 14

    3.3.- Zein dira IKASYS sistemaren osagaiak? .................................................... 14

    3.4.- Zein prozedura erabiltzen du? .................................................................. 14

    3.5.- Proiektuaren funtzionamendua ikasgelan ............................................... 15

    4.- HELDUTASUN EREDUA .............................................................................. 17

    4.1.- Sarrera. Zer da? ........................................................................................ 17

  • Aurkibidea Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak

    3

    4.2.- Planteamendu orokorra ........................................................................... 17

    4.3.- Ezaugarriak ............................................................................................... 18

    4.4.- Helburuak ................................................................................................. 19

    4.4.1.- 1. mailako helburuak: Gaikuntza eta digitalizazioa ........................... 19

    4.4.2.- 2. mailako helburuak: Erabilera ........................................................ 20

    4.4.3.- 3. mailako helburuak: Ikasgelaren digitalizazioa .............................. 21

    4.4.4.- 4. mailako helburuak: Ikasgelaren birtualizazioa .............................. 23

    4.4.5.- 5. mailako helburuak: Ikastetxearen birtualizazioa .......................... 24

    5.- ONDORIOAK ............................................................................................. 26

    6.- BIBLIOGRAFIA ........................................................................................... 29

  • Sarrera Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak

    4

    1.- SARRERA

    Gizartea eta ingurunea abiadura handian ari direla aldatzen, abiadura

    esponentzialki hazten dela, eta gaur egun aurrean ditugun egoerak ezin zituen inork

    aurreikusi duela 15 urte. Horregatik, jakitun izan behar dugu gaur egun ezagutzen ez

    ditugun arazoak ebatzi beharko dituzten herritarrak prestatzen ari garela, eta oraindik

    asmatu gabe dauden lanak egin beharko dituztela.

    Hezkuntza iraunkorraz ari gara hizketan, hezkuntza inklusiboaz, lankidetzako

    hezkuntzaz, hezkuntza integralaz, gizakiaren alderdi guztietan: bizitzan, munduan,

    lanean, aisialdian...; ezagutzen ordez ikasteko gaitasunak garatzen dituen hezkuntzaz.

    Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek

    erabateko aldaketa eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori

    hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak

    dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.

    Herritarren hezkuntzan eta prestakuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide

    digitalak erabat aprobetxatzea da helburua. Horretarako, ikastetxeetako prozesu

    pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta

    ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.

  • Eskola 2.0 Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak

    5

    2.- ESKOLA 2.0

    2.1.- Sarrera.

    Gaur egun hezkuntzan oso hedatua dagoen proiektu bat dugu ESKOLA 2.0.

    Ikastetxe askotan digitalizazioaren aldeko apustua egin zen, IKT-ak heziketan eragiteko

    beharrezko baliabidez horniturik zegoelarik. Hau dela eta, honen asmorik nagusiena

    IKT-ak ikastetxeetan integratzea da. Baina jakina, ez da ikasle bakoitzari ordenagailu

    minieramangarri bana ematea bakarrik, funtsean XXI. mendeko ikasgela digitalak

    martxan jartzea da, azpiegitura teknologikoa eta oinarrizko konektibitatedunak,

    ikasgelak INTERNETera zabaldu behar direlako eta gure ikasleek, jatorrizko gizaki

    digitalak, Ezagutza Gizartearen erronkei aurre egin behar dietelako.

    Eskola 2.0 proiektuak eragile berritzaileak ekarri nahi ditu IKTak ikas-irakas

    prozesu orotan txertatuz eta aukera berriak eman ikasgeletako hezkuntza erantzunak

    hobetzeko: irakaskuntza pertsonalizatua, lankidetza proiektuak ...Azken finean IKTa

    beste baliabide bat bihurtzea nahi da, alegia, ikasle orok eguneroko jardunean

    erabiliko duen beste lan tresna bat izatea.

    Zalantzarik gabe, ikasgeletan IKT-ren integrazio eraginkorra irakasleen eskutik

    eratorri beharko da, hain zuzen ere, oinarrizko gaitasun digitalak eskuratu dituzten

    irakasleengatik: teknologia prestakuntzaz aparte IKT tresnak balabide didaktiko gisa

    erabiltzeko metodologian gaituak.

    2.0 Eskola programak aurrerapauso

    handia dakar; izan ere, hezkuntzan,

    Informazioaren eta Komunikazioaren

    teknologia berriak sartzen ditu.

    Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa

    hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusi zen Lehen Hezkuntzako hirugarren

  • Eskola 2.0 Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak

    6

    zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak

    erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egin zirenean.

    Proiektu honetan Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen dute parte, oraindik

    Haur Hezkuntzakoak txikiak baitira. Hauek ere teknologia berriekin zuzeneko

    kontaktua badute ere, oraindik ez dira Eskola 2.0 proiektuan sartu.

    2.2.- Helburuak

    Eskola 2.0 proiektuak dituen helburuak anitzak diren arren, hona hemen

    horietako batzuk:

    Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea

    Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea

    Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea

    Eten digitala murriztea

    Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean

    sustatzea

    Heziketa kalitatea hobetzea

    Helburu guzti hauek oso garrantzitsuak dira eta gaur egungo ikastetxeetan

    txertatuta daude. Hauen helbururik nagusiena heziketa kalitatea hobetzea da eta hau

    lortzea ezinbestekoa da egungo sisteman. Hori dela eta, gisa honetako programa

    berritzaileak ikastetxeetan erabiltzea esanguratsua izango da eta aldi berean

    aberasgarria.

    2.3.- Irakasleen prestakuntza

    Irakasleek prestakuntza berezi bat behar dute metodologia alderdian,

    lankidetza sareak sortzen eta mintegi iraunkorren sorreran.

  • Eskola 2.0 Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak

    7

    Hiru irakastalde antzeman dira:

    Informatika ezagupen urriak dituena, gutxitan erabiltzen ditu IKTak irakasgaiak

    ematen.

    Ordenagailu erabiltzailea, baina dokumentu eta kudeaketa pertsonalak

    burutzeko, tarteka bere ikasleekin informatika gelan lan egiten duena.

    Erabiltzaile arituak, goi mailakoak, irakasgaiak emateko IKTak erabiltzen

    dituena.

    Prestakuntza maila desberdinak daude:

    1. Oinarrizko IKT gaitasunak: ofimatika, sistema eragileak, Internet.

    2. Arbel digitala: ADI-Arbel Digital Interaktiboaren erabilera didaktikoa.

    3. Web 2.0 tresnen multzoa eta bere aplikazioa ikasgelan.

    2.4.- Metodologiaren aldaketak

    Metodologia arloan egin beharreko lana handia da, irakaspraktika da lehenik

    eta behin hobetu beharreko gauza. Curriculumeko gaitasunen lana indartu egin behar

    da ere.

    Hainbat lankidetza proiektu telematiko abian jarri dira, adibidez, Euskadin

    Zehar, Asmakilo, Pelutxeak, Vikidia.eus....

    Ikasgelarako sekuentzia didaktikoak eskuragarri daude behar Interneten, guztiz

    irekiak, irakasleek nahi beste aldaketa sartu ahal izateko, horrela guztion artean

    proiektu hau sendotuz eta hobetuz.

  • Eskola 2.0 Hezkuntzari ap