IKASTURTE AMAIERAKO AGIRI AKADEMIKOAK …...2017ko ekainaren 5a ikasturte amaierako agiri...

32
2017ko ekainaren 5a IKASTURTE AMAIERAKO AGIRI AKADEMIKOAK DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA 2016 / 2017 IKASTURTEA

Transcript of IKASTURTE AMAIERAKO AGIRI AKADEMIKOAK …...2017ko ekainaren 5a ikasturte amaierako agiri...

2017ko ekainaren 5a

IKASTURTE AMAIERAKO AGIRI AKADEMIKOAK

DERRIGORREZKO BIGARREN

HEZKUNTZA

2016 / 2017 IKASTURTEA

2/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

Ikastetxeko zuzendari jauna/andrea:

2015-2016 ikasturtearen amaierako ikasketa-agirien bilketa ordenatuari ekiteko, zure ikastetxeari

dagokion ikuskariak jakinaraziko dizu bete beharreko egutegia. Egutegi hori dela-eta, eragozpenen

bat bazenu, arren jar zaitez harremanetan ikuskariarekin, lehenbailehen konpontzeko.

GOGORARAZTEN DIZUGU AKTA-EREDU GUZTIAK ETA IKASKETA MAILA GUZTIETAN NAHITAEZ ERABILI

BEHARREKO BESTELAKO IKASKETA AGIRIAK “NOTAK ETA HUTSEGITEAK” IZENEKO APLIKAZIOAK

EMATEN DITUENAK DIRELA . APLIKAZIO HORI HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA

SAILAREN WEB ORRIAN DAGO ETA IKASTETXEEK BERTARA IGO BEHAR DITUZTE NOTAK. 2015eko

irailaren 25eko Agindua, Hezkuntza sailburuarena, ikasturteari dagokion ikastetxeei buruzko

informazioa eredu bateratuen bidez biltzeko dena (2015-10-05eko EHAA)

ESKATUTAKO IKASKETA AGIRIAK BETE BAINO LEHEN, KOMENI DA EBALUAZIOARI BURUZ INDARREAN

DAGOEN ARAUDIAN EZARRITAKOA IRAKURTZEA, eta funtsean honako honetan oinarritzen dena:

o 1105/2014 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez Derrigorrezko Bigarren

Hezkuntzako oinarrizko curriculuma ezartzen baita ( 2015/01(03ko BOE)

o 562/2017 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, zeinaren bidez arautzen baitira

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu eta Batxilerreko tituluak, kontuan

hartuta 5/2016 Errege dekretuak, abenduaren 9koak, abenduaren 9ko hezkuntzaren

kalitatea hobetzeko 8/2013 Lege Organikoaren ezarpen-egutegiaren luzapenerako

neurri urgenteei buruzkoak ezartzen duena

o Agindua, 2008ko uztailaren 7koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena.

Haren bidez arautzen da Oinarrizko Hezkuntzako ikasleak ebaluatzeko modua

(2008/07/30eko EHAA) (236/2015 Dekretuak eta jarraibide hauek diotenaren kontra ez

dagoen alderdietan).

o AGINDUA, 1997ko uztailaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum desberdinak eratzeko programak arautzen dituena. (236/2015 Dekretuak dioenaren kontra ez dagoen alderdietan).

o ERABAKIA, 1998ko apirilaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa

sailburuordearena, EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeentzako curriculum-aniztasunerako oinarrizko programaren eredua arautzen duena. (EHAA 98/5/26). (236/2015 Dekretuak dioenaren kontra ez dagoen alderdietan).

o Bigarren hezkuntzako institutuetan 2016-2017 ikasturtea antolatzeko moduari buruzko Hezkuntza Sailburuordearen Ebazpena.

o 236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu

eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. (EHAA 2016--01-15).

11/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

0.- HITZAURREA

I.- IKUSKARITZAN AURKEZTU BEHARREKO AGIRI AKADEMIKOAK

II.- IKATETXEAN GORDE BEHARREKO AGIRI AKADEMIKOAK

III.- IKASLEEI EMAN BEHARREKO AGIRI AKADEMIKOAK

IV.- B1 ETA B2 EGIAZTAGIRIAK HIZKUNTZA TITULUEN ETA ZIURTAGIRIEN BIDEZ EGIAZTATZETIK

SALBUESTEKO ZIURTAGIRIA EGIN ETA ERREGISTRATZEA

0.- HITZAURREA

A) Ohar orokorrak:

1. Talde, ikasturte edo maila guztietako eskola-agiriak betetzeko “Notak eta hutsegiteak” izeneko aplikazioa erabili beharko da. Bertan, irakasle gaituek jarri ahal izango dituzte ikastetxean ematen diren irakaskuntzei dagozkien gai, arlo, irakasgai edo moduluetako notak.

2. “Notak eta hutsegiteak” izeneko aplikazioan idatzitakoa “ikasketa-espedientea ” izeneko aplikazioan islatuko da , eta bertatik eskuratu ahal izango da ikaslearen “Ikasketa-historia”. Ziurtagiri digitala paperean atera daiteke, eta kontuan izan paperean ateratako ziurtagiri digital guztiak “kopia kautoak” direla. Gogorarazten da EAEn egiten diren ikastetxe-aldaketetarako ez dela beharrezkoa ikasleak bere ikasketa-historia inprimaturik aurkeztea, beste ikastetxean matrikula egitean, aurreko ikastetxeak ikaslearen espedientean islatutako datu guztiak eskuratu ahal izango baitituzte.

3. “Notak eta hutsegiteak” aplikazioa behar bezala betetzeko, ezinbestekoa da “Ikasketa- kudeaketa. Aurrematrikula/matrikula” aplikazioan ikasle bakoitzari buruzko datu guztiak behar bezala beteta egotea. Bestalde, datu horiek “Ordutegi-taulak-EJA” aplikazio informatikoan islatuko dira talde ofizialak antolatzerakoan, ematen direnak eta emateko daudenak, ikasleak ikasgai desberdinak jasotzeko taldeetan bereizten badira. Bi aplikazioen arteko koherentzia ziurtatzeko ikastetxeei eskuragarri jarri zaie “Matrikula eta EJAren arteko konkordantzia-zerrenda”, zeina “Moduluak-matrikula-ikaslea” aukeran inkoherentziarik ez dagoela ziurtatu arte berraztertu beharko den.

B) Aktak itxi aurreko balioztapenak:

Abiapuntu gisa hartzen da Bigarren Hezkuntzako institutu publikoetako 2015-2016 ikasturtea antolatzeko Ebazpenak dioena ( 1.5.1. A.c puntua): “Irakasleek tutoreen egoera-orrietan adierazi beharko dituzte irakasgai bakoitzeko notak eta estatistikak, eta baita ikasketaburuak eskatutako bestelako edozein agiri ere, ebaluazio-bilera egin baino 24 ordu lehenago gutxienez”. Jarduera horrek ziurtatzen du ikastetxe guztietan ikasleen ebaluazio-prozesua berme handienekin burutuko dela. Beraz, ikastetxearen titulartasuna dena delakoa izanda ere, jarduera horrekin jarraitzea gomendatzen da. Behin hori zehaztuta:

12/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

Taldekako historia-zirriborroak inprima daitezke. Hori egiteko “Ikasketa-espedientea” aplikazioko “Historien baliozkotzea” aukeratu behar da.

Bertan, ordura arteko informazioa biltzen duen zirriborroa sortuko da, Excel formatukoa, ikasleen zerrenda eta ikasleko aukera bat izango duena (NANaren erreferentziarekin).

Baliabide hori erabiltzea gomendatzen da ikasleen ebaluazio-prozesuan zehar eta honako une hauetan:

o Notak sartu aurretik: Garrantzitsua da ikasketa-historia berrikustea aurtengo ikasturteko

notak kargatu baino lehen, aurreko akatsik balego antzemateko. Baliagarria da ikastetxeak

aurreko ikasturteetan egindako akatsen konponketa egiaztatzeko, (adibidez, ikasle batek 2.

mailako ikasgai bat gaindituta dauka, baina ez da agertzen 1. mailakoa, hurrengorako giltza

dena, gainditu duela).

o Aurtengo ikasturteko notak kargatu ondoren, eta akten behin-behineko edo behin betiko

ITXIERAREN AURRETIK: Sortu den historia-zirriborroa, aurreko bera izango da aurtengo

ikasturteko notak gehituta. Akatsen bat badago, aktak berriro ireki gabe zuzen daiteke, ez

baitira oraindik itxi.

o AKTEN BEHIN BETIKO ITXIERAREN ONDOREN: behin betiko datuak biltzen dituen “Balio akademikorik gabeko” dokumentua sortuko da. Fase horretan, kalifikazioetan akatsen bat antzematen bada, eginbide bidez zuzenduko da “Notak eta hutsegiteak” aplikazioan. Eginbide hori automatikoki espedientera pasatuko da, eta bertan ikusi ahal izango da. Hori guztia burutu ondoren, gomendagarria da berriro baliozkotze-txostena eskuratzea, eginbidea behar bezala kargatu dela egiaztatzeko.

Aktetan egingo diren eginbideak kalifikazio-aldaketen ingurukoak baino ez dira izango (adibidez, 5 duen ikasle batek 7 izan beharko luke). Gainontzeko eginbideak, CNEen ingurukoak barne, ikaslearen eskola-espedientean egin behar dira.

C) Egiaztagiri digitala:

“Egiaztagiri digitalak” izeneko berariazko aplikazioaren bidez eskuratuko da. Bi ziurtagiri mota daude:

o Amaierako egiaztagiria

Ikastetxeak, behar bezain bestetan, sortu ahal izango du amaierako egiaztagiri digitala, oro

har,DBH amaitzen duten ikasle guztiek izango dute.Aplikazioaren bidez, ikastetxeak titulurako

proposatuta dauden ikasleen ziurtagiri guztiak sortuko ditu, AURRETIK SORTU GABE BALDIN

BADAUDE arrazoi hauengatik:

13/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

- Lehenago sortu ez direlako.

- Sortu ondoren, eginbide bat egin delako (ikusi B atala)

Aplikazioan elkarrizketa-koadro bat ireki behar da; bertan “Mota” agertuko da, eta zabaldu

ondoren, “Amaiera”aukeratu behar da. Egiaztagirian jaulkipen-data agertuko da, ikastetxeak

egiaztagiria egiten duen eguneko data, alegia.

Ohiko ebaluazioaren ondoren, ikastetxeak AMAIERAKO egiaztagiriak eskatu behar ditu amaitu

dutenentzat, eta bigarren jaulkipen bat egingo du ezohiko ebaluazioaren ondoren.

o Egiaztagiri partzialak

Eskatzen duen ikasleari egingo zaio (ikasketak utzi edo autonomia-erkidegoa aldatu duelako).

Erkidego barruan ikastetxez aldatzen denean, ikastetxe berriak ikaslea matrikulatu ostean

automatikoki eskura ditu ikaslearen datuak, beti ere 2015-2016 ikasturtetik aurrera.

Aplikazioan elkarrizketa-koadro bat ireki behar da; bertan “Mota” agertuko da, eta zabaldu ondoren,

“Partziala” aukeratu behar da. “Hezkuntza Nortasun Agiria” (HNA) edo NANaren bidez eskatzen da.

Matrikula-aplikazioan ikasleen zerrenda eta haien HNA eskura daiteke. Konkordantzia-zerrendan ere

agertzen da HNA; ikaslearen identifikatzailea eta EAEko espediente zenbakia berdinak dira.

Egiaztagirian jaulkipen-data agertuko da, ikastetxeak egiaztagiria egiten duen eguneko data, alegia.

Egiaztagiri digitala Eusko Jaurlaritzak berak, ez ikastetxe jakin batek, balioztatzen duen dokumentua

da, eta paperean ateratzerakoan dokumentuaren “kopia kautoa” dira; horregatik EAEko edozein

ikastetxek eman ahal izango dio dokumentu hori eskatzen dion ikasleari, bertan matrikulatuta egon

ala ez.

Egiaztagiria era batekoa edo bestekoa izan, akatsen bat antzematen bada, egiaztagirian bertan eta

zehazten denaren arabera, izapide bidez zuzendu ahal izango da. Horren ondoren, aurreko

egiaztagiria baliogabetzen duen beste egiaztagiri digital bat sortuko da (izapidea jasotzen duena).

14/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

I.- IKUSKARITZAN AURKEZTU BEHARREKO AGIRI AKADEMIKOAK

Administrazio eta Ikasketa-dokumentazioa Hezkuntza.net webeko “Notak eta hutsegiteak”

aplikaziotik ateratakoa izango da.

Aplikazioak ohiko azken ebaluaziorako akta bat sortzen du eta beste bat apartekorako. Horrez

gain, aurreko ikasturtetatik gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleak akta osagarrietan

agertuko dira.

Kalifikazioak “Notak eta hutsegiteak” aplikazioan sartuko dira, eta bertatik automatikoki Ikasketa-

espedientera esportatuko dira, eta espedientean kontsultatu ahal izango dira geroago azaltzen

den eran.

AKTA GUZTIAK AURREALDE ETA ATZEALDETIK INPRIMATUKO DIRA.

Ohiko ebaluazioaren aktak eta aparteko ebaluazio-aktak: Gogoan izan ikasturtean matrikulatutako

ikasle guztien izenak eta ikasgai guztietako notak, Erlijioa, Balore Etikoak eta Teknologia barne, ekarri

behar dituztela ohiko deialdien aktek (236/2015 Dekretua. Art. 15.4 eta 15.5). Ebaluazio emaitza

koantitatibo zein koalitatibo eratan adieraziko da, ondoren azaltzen den bezala: GU=

1,2,3,4;NA=5;ON=6;NT=7,8;BI=9,10.

Ohiz kanpoko aktak osatu ahal izateko, Ordutegi Taula aplikazioan (EED) materiako eta mailako

pendienteen talde bana sortu beharko da.

Ohiz kanpoko deialdien aktetan, ikasgaiak ohiko deialdian gainditu ez dituzten ikasleen datuak baino

ez dira agertuko. Ikasleren batek ez badu ohiz kanpoko deialdiko azterketa egin, "Ez Aurkeztua"

jarriko da haren izenaren ondoan (EA).

Lehenengo mailako ebaluazio-aktak: ikasle-talde bakoitzeko akta bat (bi ale: bat ikastetxearentzat eta beste bat Ikuskaritzarentzat).

Bigarren mailako ebaluazio-aktak: ikasle-talde bakoitzeko akta bat (bi ale: bat ikastetxearentzat eta beste bat Ikuskaritzarentzat).

Hirugarren mailako ebaluazio-aktak: ikasle-talde bakoitzeko akta bat (bi ale: bat ikastetxearentzat eta beste bat Ikuskaritzarentzat).

Laugarren mailako ebaluazio-aktak: ikasle-talde bakoitzeko akta bat (bi ale: bat ikastetxearentzat eta beste bat Ikuskaritzarentzat). 4. mailako aktetan, ikasleko, A taldeko bi irakasgai eta B taldeko beste bi agertu behar dira (236/2015 Dekretuko 15.8 art..), eta gainera gutxienez beste bat A eta B blokeetan agertzen direnetatik (236/2015 Dekretuko 15.9 art.). Aplikazio informatikoa prest dago irakasgai horiek guztietako kalifikazioak sartu ahal izateko (nahiz eta Dekretuaren bi azpiataletan agertzen diren gutxienekoak baino gehiago izan), baldin eta matrikula-aplikazioa eta EDD ondo beteta badaude.

Akta osagarriak: 1., 2. eta 3. mailako gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleak agertuko dira.

Kalifikazioen Aldatzaileak: Curriculumaren Norbanako Egokitzapena onartua duten ikasleei soilik erantsiko zaie aktan (*) asterisko bat. Gorabehera hau dagokion Eginbidearen bidez jasoko da Ikasketa Espedientean. Aktetan ez da bestelako gorabeherarik jasoko, hala nola, Hezkuntza Indartzea; HIPE, Programa Osagarriak etabar, halakoak Eginbide bezala jaso ahal izango dira Ikasketa Espedientean.

Curriculum Egokitzapenaren tramitazioa W67 aplikazioaren bidez egiten da, 236/2015 Dekretuko

15/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

37.5 artikuluan (2016-01-15 EHAA) jasotako eta 1998ko uztailaren 24ko Aginduaren 11. Artikuluan

(1998-08-31 EHAA) jasotakoa kontuan hartuta.

Hori dela eta, kurtso bukaerako dokumentazioaren betetze alderako ondorioetarako, honela

jokatuko da:

W67 aplikazio bidez kudeatutako CNEa bada, CNE adieraziko da. Horrela izan ezean, “Indartze

Neurria” adieraziko da ikasleen Espediente Akademikoan eginbide baten bidez. Inoiz ez da hutsik

utziko ebaluazioaren atala aktetan. Kalifikazioa jartzerakoan kontuan hartuko da garatutako lan-

plana eta ikasleak lortutako aurrerapena.

Irakasle-taldearen iritziz ikasleak EZ baditu lortu bere CNEan agertzen den curriculum-erreferentzia

duten helburuak, gutxiegi nota jarriko zaio (1,2,3 edo 4) eta CNE adieraziko da aktan kalifikazio

kuantitatiboari dagokion laukitxoan. “Notak eta hutsegiteak” aplikazioak izartxoa bihurtuko du (*).

“Ikasketa- espedienteak” aplikazioak ez du kalifikazio hori gainditu gabeko moduan jasoko

hurrengoko ikasturteko akta osagarrietan.

Gogoan hartu beharrekoak:

1. DBHko ikasgai bakoitza independentea dela ebaluazio / igoeraren eraginetarako, maila desberdinetan izen bera daukaten arren.

2. DBHko 1., 2, eta 3. mailetako azken ebaluazioaren aktan, tutoreak (edo finkatzen den

pertsonak) promozioaren gaineko erabakia islatuko du dagokion zutabean irakasgai guztiak gainditu dituzten eta hurrengo mailara pasako diren ikasleei soilik. Aitzitik, irakasgairen bat gainditzeke duten ikasleei aplikazioak marra txiki bat (-) jarriko die automatikoki.

3. Ohiz kanpoko aktan, non ohiko ebaluazioa gainditu ez dutenak soilik agertuko diren, ikasle

guztien lerroak beteko dira, hau da, hurrengo ikasturtera pasako direnenak eta pasako ez

diren ikasleenak.

4. DBHko laugarren mailako azken ebaluazioaren aktan, tutoreak (edo finkatzen den pertsonak)

tituluaren gaineko erabakia islatuko du dagokion zutabean irakasgai guztiak gainditu dituzten ikasleei soilik. Aitzitik, irakasgairen bat gainditzeke duten ikasleei aplikazioak marra txiki bat jarriko die automatikoki.

5. DBK laugarren mailako aparteko aktan, non ohiko ebaluazioa gainditu ez dutenak soilik

agertuko diren, Titulua emateko edo ez emateko erabakia ikasle guztiei ipiniko zaie. Jarraibide hauetako I Eranskinean agertzen da Ebaluazioa Aginduan (gaur egun tramitazio bidean), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan mailaz igarotzeko eta titulua lortzeko aurreikusten dena.

CURRICULUM DESBERDINAK ERATZEKO PROGRAMA:

Ikasle hauek CDE programako lehen kurtsoan ere kalifikatu behar dira. Bi kasu eman daitezke:

236/2015 Dekretua, Art. 40.3.b: Antolakuntza eremuka. (Ikasleak bakarrik CDEko berariazko

talde batean daude): Curriculumak Dibertsifikatzeko programaren akta soilik erabiliko da.

Ikasle hauek ez dute agertu behar DBHko 3. edo 4. mailako beste akta batean. CDEko akta

honetan kalifikatuko dira eremuka ikasitako materiak nahiz eremuetatik at ikasitakoak ere.

16/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

236/2015 Dekretua, Art. 40.3.a: Antolakuntza integratua (Ikasleak DBHko ohiko talde batean

eskolaratuak daude): Ikasleak DBH 3. edo 4. mailetako ohiko taldeko aktan agertuko dira.

“Notak eta hutsegiteak” aplikazioan adieraziko da zeintzuk diren Curriculum desberdinak

eratzeko Programan egin diren irakasgaiak (CNEen kasuan egiten den antzera). Ikasle

bakoitzaren Ikasketa Espedientean adieraziko da eginbide baten bidez, Curriculum

desberdinak eratzeko Programan egon dela, eta zein irakasgairi eragin dion egoera horrek.

Curriculum Desberdinak Eratzeko programa baten Lehen Kurtsoan dauden ikasleentzat ez dute

eraginik izango DBHrako arestian aipatutako kurtsoaren promozioaren gaineko jarraibideak, bi

ikasturteko iraupena duen programa batean daudelako. Notak eta Faltak aplikazioak ez du eskatzen

informazio hori eremuka ikasten ari diren ikasleentzat eta berau ez da bete behar antolakuntza

integratuan dauden ikasleentzako ere.

Tituluaren gaineko informazioa “Notak eta Faltak” aplikazioan adieraziko da arestian esan bezala,

kasuan kasu, bai CDE taldeko berariazko aktan eta bai ohiko taldearen aktan ere Programa

amaitzerakoan.

Ohiko ebaluazioaren aktak eta aparteko ebaluazio-aktak: “Notak eta Faltak” aplikazio bidez egingo

dira, DBHko gainontzeko ikasleentzat emandako jarraibideak kontuan hartuta.

HEZKUNTZA BERARIAZ SENDOTZEKO PROIEKTUAK (HBSP)

Hezkuntza berariaz sendotzeko Proiektu baten parte hartzen duten ikasleak DBHko 1. edo 2. mailetako

dagokion ohiko edota aparteko aktetan agertuko dira. Irakasgai bakoitza kalifikatuko da aparteko

“aldatzailerik” gabe, bai ohiko taldean egin baditu ikasketak eta baita HBSP talde baten aritu bada ere.

Ikasle horientzat ez dago berariazko aktarik.

ESKOLATZE OSAGARRIKO PROGRAMAK (EOP)

Aktak: ikasturte amaieran, ikasle horiek matrikulatuta dauden ikastetxeko dagokien mailako

aktetan (ohiko edota aparteko) agertuko dira, aparteko “aldatzailerik” gabe

AURREKO MAILETATIK GAINDITZEKE DAUDEN IKASGAIAK: EBALUAZIO-AKTA OSAGARRIAK.

Aurreko kurtsoetan gainditu gabe gelditu diren materien kalifikazioak adierazteko “Notak eta Faltak”

aplikazioa erabiliko da, zeinek kasuan kasuko aktak sortuko dituen (ohikoak eta apartekoak).

Aplikazioak akta hauek sortu ahal izateko, aurretik EED aplikazioan gainditu gabekoen taldeak sortuta

egon behar dira (aplikazio informatiko horrek horretarako eskaintzen dituen argibideak jarraituz).

Gogoan izan lehenengo mailan gainditu gabeko arloak dituzten ikasle guztientzat akta bakarra beteko

dela (2. 3. edo 4. mailan eskolatuak dauden ikasleentzat). Akta bakarra egingo da, baita ere, bigarren

mailan gainditu gabeko arloak dituzten ikasleentzat (3. edo 4. mailan eskolatuak dauden

ikasleentzat); azkenik, akta bakarra egingo da hirugarren mailan gainditu gabeko arloak dituzten 4.

mailako ikasleentzat.

17/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

Bi ale: bat ikastetxearentzat eta beste bat Ikuskaritzarentzat.

2016-2017 IKASTURTEKO ESKOLA-EMAITZAK. Hezkuntza Sailak automatikoki jasoko ditu “Notak eta Faltak” aplikaziotik. Ez da beharrezkoa izango ikastetxeek beste inolako daturik sartzea ez eta Ikuskaritzan paperean aurkeztea.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU-TITULUA LORTZEKO OHIZ KANPOKO PROBA (URTEAN DEIALDI BAKARRA). NORENTZAT: GEHIENEZ ERE FASEKO BOST IKASGAI GAINDITU EZ DITUZTEN IKASLEENTZAT --- 2010eko martxoaren 25eko EBAZPENA (2010/04/19ko EHAA) Gainditzeke dauden 4. mailako ikasgaien notak baino ez dira jasoko DBHko graduatua lortzeko ohiz kanpoko probaren aktan. Gerta daiteke aurreko mailetako ikasgairen bat gainditzeke izatea ikasleek. Hala izanez gero, maila horietako "gainditzeke dauden ikasgaien aktetan" jasoko dira ikasle horien notak. Bi ale: bat ikastetxearentzat eta beste bat Ikuskaritzarentzat. BIGARREN HEZKUNTZAN GRADUATU TITULUAK EMATEKO PROPOSAMENA (DBH).- Gogoan izan ikasturteko proposamen bakarra egin dezakeela ikastetxe bakoitzak.

o W21- unibertsitateaz kanpoko tituluak kudeatzeko aplikazioak (aurrerantzean W21) hasieratik aurreikusten zuen ”Notak eta Faltak” kudeatzeko aplikazioarekiko lotura, azken honek erabiltzen duen informazioa zurgatzeko helburuz.

o Tituluen kudeaketaren inguruan egin beharreko lanak ez bikoizteko, hezkuntza-administrazio honek funtzionalitate berri bat ezartzeari ekingo dio. Ikastetxe kudeatzaileentzat prest egongo dena ikasturte amaiera baino lehen

o Data horretatik aurrera, baldin eta Notak eta Faltak aplikazioko aktak itxita badaude, jatorrizko tituluen aurre-eskaerak eskuz sortzea ez da izango aukera bakarra, eta automatikoki sortzea ere aukeratu ahal izango da. Horretarako W21eko Zerbitzu-prozesuak atalan eskura egongo da funtzionalitate berria.

o Tituluetan agertuko diren datuetaz ari gara. Beraz, hain delikatua den zurgatze prozesuko

datu eta kalifikazioen fideltasuna, aurretik “Notak eta Faltak” aplikazioan sartutako informazioaren zehaztazunaren arabera egongo da.

o Edonola ere, orain arteko moduan datuak eskuz sartzea posible izango da "eskaeren kudeaketaren" bidez.

o Eskaerak automatikoki sortze prozesu berriak datuak sartzeko faserako bakarrik izango da, proposamenak jaulkitzeko modua eta ondorengo prozesuak beti bezala mantenuko dira.

o http://www.kezkuntza.ejgv.euskadi.eus atariko "Unibertsitateaz kanpoko tituluen kudeaketa" atalean agertuko da behar izango den informazioa.

18/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

II.- IKASTETXEAN GORDE BEHARREKO AGIRI AKADEMIKOAK

IKASLEEN IKASKETA-ESPEDIENTE ELEKTRONIKOA DAGOKION APLIKAZIO INFORMATIKOAN

EGONGO DA

Espediente Akademikoa: Ikastetxe guztiek bertan matrikulatuta dauden ikasle bakoitzaren

Espediente Akademikoa ireki eta osatu behar du.

Aktak: Ikastetxe guztiak gorde behar dute epemuga jakinik gabeko denboraz ikasturte bakoitzeko

sinadura eta zigilua duten akten aleak. Akta hauek sortuak izango ziren ikasturte bakoitzean

indarrean zegoen araudiaren araberakoak izango dira. Beren zaintza ikastetxeko idazkariaren

ardurapean gelditzen da.

III.- IKASLEEI EMAN BEHARREKO AGIRI AKADEMIKOAK

Historia akademikoa edo, 2015-16 ikasturtetik aurrera, EGIAZTAGIRI DIGITALA: Ikastetxeak

emango ditu. Aurtengo ikasturtean EAEn matrikulatuta dauden ikasleen kasuan, “EGIAZTAGIRI

DIGITALAK” APLIKAZIOAN sortuko da, eta behar denean soilik inprimatuko da, ikastaldia

bukatzerakoan edo lekuz aldatzegatik.

Ikastetxeek bere antolaketarako kontuan izan behar dute, zein sistema erabiltzen duen

aplikazioak egiaztagiri digitalak sortzeko. Horiek ez dira eskuragarri izango aplikazioan eskaera

egin eta hurrengo goizera arte.

2015-16. urtea baino lehenagoko ikasturteei dagokien Historia akademikoa: Ikasle batek

aurreko ikasturteetako historia akademikoa eskatzen badu (2014-15 ikasturtera arte, bera barne)

bi egoera gerta daitezke:

o Ikasleak ikasketak amaitu zituen “Notak eta Hutsegiteak” aplikazioa martxan jarri

aurretik. Ikastetxeak ikasleak eskatuta, ikasketa-historia egingo du, horretarako

oinarritzat hartuz paperezko euskarrian gordetako ikaslearen aktak edo espedientea.

o Ikasleak “ Notak eta Hutsegiteak” aplikazioa martxan jarri ondoren amaitu zituen

ikasketak, eta 2015-2016 ikasturtea baino lehen. Ikastetxeak: espediente-aplikazioak

baliozko historia akademikoa sortuko du, “Inprimatze-kontsulta” aukeraren bidez.

Ikastetxeak du aplikazioan sartzen duen informazioaren ardura. Informazioa zuzena ez balitz,

espedientearen aplikazioa ez delako behar bezala zuzendu ikasturte honetako egiaztapenean,

historia akademikoa egin baino lehen zuzendu beharko da, zehaztu denaren arabera. Zuzenka

ezinezkoa balitz, historia edo egiaztagiria eskuz egingo da ikastetxean gordetako aktetako informazio

oinarritzat hartuz.

Txosten pertsonala lekualdaketa dela-eta (egiaztagiria). Ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxeak

eratuko du dagokion aplikazioa erabiliz.

Banakako eskola-orientazio txostena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila bakoitzaren

amaieran emango zaie ikasleei eta baita Curriculum desberdinak eratzeko programa amaieran

ere (236/2015 Dekretua. art. 36). Dokumentu honek ikasturteko helburuen lorpen-mailaren

inguruko informazioa jasoko du, eta baita dagozkion gaitasunen lorpen mailari buruzkoa ere.

Txostena ”Notak eta Faltak” aplikazio bidez edo ikastetxeak duen beste baten bidez egin daiteke,

baldin eta izan beharreko edukia jasotzen badu.

Gaitasunen lorpenaren gaineko informazioa talde bakoitzeko tutoreak sartuko du Notak eta

Faltak aplikazioan, “Lan taldeak” delako menuan, eta hor “Konpententzien Info” aukeratuko da.

19/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

Tutorea , zein mailatako tutorea den arabera, DBH 1.,2., 3. edo 4. mailako taldeak irtengo zaizkio

Taldearen esteka klikatuz taldeko ikasleen zerrenda agertzen da. Libreta

ikonoa klikatuz ikasle bakoitzaren informaziora heltzen da, eta etaparen eta

kurtsoaren araberakoa izango dena.

IIEranskinean agertzen dira” Oinarrizko gaitasunen lorpen-mailaren inguruko txostena egiteko

jarraibideak”

20/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ziurtagiri ofiziala

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin eta Graduatu titulua lortzen ez duten ikasleek, Ikasketa

Historiaren kopia kautoa jasoko dute. Kopia kauto hori ikaslea azken ikasturtean matrikulatuta

egon den ikastetxeak sortuko du eta izaera ofiziala eta estatu mailan baliozkoa da.

Aurrekoaz gain, ikasleren bat Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batera doanean, bai

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila egin ostean edo, salbuespenezko egoera bat

dela medio, bigarren maila egin eta gero, horrelakoetan ere ikasleari Ikasketa Historiaren kopia

kautoa emango zaio.

21/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

IV.- B1 ETA B2 EGIAZTAGIRIAK HIZKUNTZA TITULUEN ETA

ZIURTAGIRIEN BIDEZ EGIAZTATZETIK SALBUESTEKO ZIURTAGIRIA

EGIN ETA ERREGISTRATZEA Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko denak (16ko EHAA) euskaraz egiten diren ikasketa ofizialak aitortzen ditu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzen ditu, hizkuntza-maila tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsiz EAEren esparruan. Aipatutako Dekretuko 3. artikuluaren arabera, batxilergoko edo goi-mailako teknikariaren titulua lortu dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailaren baliokide diren euskarako Hizkuntza-tituluak eta –ziurtagiriak. Euskara-salbuespen ziurtagiriak (Batxilergoa amaitzen duten ikasleen kasuan B2) sortuko dira ‘Ziurtagiri digitalak` aplikazio barruko jaurtiketa-menuan dagoen ´Salbuespen-ziurtagiria` aukeratik.

Jaurtiketa automatikoa: jaurtiketa automatikotzat jotzen da erabiltzaileak ez duenean ikasle baten informazio zehatzik adierazten; hau da, bakarrik derrigorrezko atalak ((*) ikurrarekin adierazitakoak) baino betetzen ez direnean: Ikasturtea, Ikastetxea, Ziurtagiri mota (B1 edo B2) eta jaulkipen-data. Jaurtiketa mota honetan aplikazioak bakarrik sortuko ditu apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten ikasleen ziurtagiriak.

Banakako jaurtiketak: banakako jaurtiketatzat hartzen da, derrigorrezko atalak betetzeaz gain, ziurtagiria sortu nahi den ikaslearen ENA (Eskola Nortasun Agiria) edo NANa ere adierazten denean. Kasu horretan, bakarrik egiaztatzen da ikaslea ikastetxean matrikulatuta dagoela, baina ez da egiaztatzen apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituen.

Bi aukeretan, aplikazioak egiaztatu egiten du ziurtagiria dagoeneko aurretik ez dela sortu. Euskara-salbuespen ziurtagiriak sortzeko lehenesten den era jaurtiketa automatikoa da, jaurtiketa horrek, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua bete egiten dela ziurtatzeko programa-egiaztapena egiten baitu. Banakako jaurtiketetan, programa-egiaztapen hori egiten ez denez, erabiltzaileak berak aurretiaz egiaztatu behar izan du ikasleak betetzen duela Dekretuak dioena. Ikastetxe batek bere ikasleen euskara-salbuespen ziurtagiriak sortzea eskatzen badu, eta

aplikazioarenak ez diren arrazoiengatik (adibidez, ondoren zuzenduko duen akatsen bat datuetan)

ziurtagiri batzuk sortzen ez badira, ziurtagiri horiek sortzeko, EZ luke banakako jaurtiketara jo

behar. Horrelakoetan, akatsak konpondu eta gero, berriro jaurtiketa automatikoa egin beharko

litzateke. Jaurtiketa horrek, oraindik jaulki ez diren ziurtagiriak bakarrik sortuko lituzke, eta horrela

Dekretuak ezartzen duena betetzen dela bermatzen da. Aurretik sortu diren ziurtagiriak ez dira

berriro sortzen, eta horregatik ez dago inongo arazorik jaurtiketa automatikoa behar beste aldiz

eskatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 5a.

Jose Antonio Romero Escobedo

IKUSKATZAILE OROKORRA

22/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

I ERANSKINA EBALUAZIOARI, MAILAZ IGAROTZEARI ETA TITULAZIOARI BURUZKO INFORMAZIOA

1.- EBALUAZIOA Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako maila bakoitzean beteko den Banakako eskola-

orientazio txostenean, jasoko da ikasleek eskuratutako gaitasunen maila, eta historia akademikoan eta espedientean ere sartuko da. Ebaluazio-taldeak elkarrekin erabakiko du ikasle bakoitzak zein mailatan eskuratu dituen oinarrizko gaitasunak eta, gaitasun horien maila zehazteko, hasierakoa, erdikoa eta aurreratua terminoak erabiliko ditu. 2.- MAILAZ IGAROTZEA 1.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurtso bakoitzaren amaierako ebaluazio-prozesuan, irakasle-taldeak elkarrekin erabakiko du ikasle bakoitzak hurrengo mailara igaroko duen. Irakasle-taldea osatuko dute ikasle-talde bakoitzeko irakasle guztiek, eta talde horren tutoreak koordinatuko ditu; erabakia hartzeko, kontuan izango da irakasgai bakoitzeko helburuen lorpen-maila eta oinarrizko gaitasunak zein mailatan eskuratu diren. Irakasle-taldeko kideen artean adostasunik ez balego, ikasle batek maila berean beste ikasturte bat jarraitu behar duela erabakitzeko, gutxienez, ikaslearen ikaste-prozesuan parte hartzen duten irakasleen bi herenak adostu beharko du.

Kurtsoa errepikatzea aparteko neurritzat joko da eta, ikasleak ikasteko dituen zailtasunak gainditzeko ohiko errefortzu- eta laguntza-neurri guztiak agortu ondoren hartuko da. Errepikatzeko orduan, curriculum-baldintzak ikaslearen premietara egokituko dira eta antzemandako zailtasunak gainditzea izan beharko dute helburu. Errepikatzeko neurriarekin batera, pertsonalizatutako plan espezifiko bat ere ezarri beharko da, aurreko ikasturtean ikusitako zailtasunak gainditzera bideratua.

2.– Hurrengo kurtsora pasatzeko, gutxienez egin behar dituzten irakasgai guztiak gainditu beharko dituzte ikasleek eta, irakasgai guztiak gainditu ezean, bi irakasgaitan, gehienez ere, izango dute ebaluazio negatiboa. Hiru arlo edo gehiagotan, edo Gaztelania eta Literatura eta Matematikak edo Euskara eta Literatura eta Matematikak diren bitan, ebaluazio negatiboa badute, kurtsoa errepikatu beharko dute.

Salbuespen gisa, hartu ahal izango da hiru irakasgaitan ebaluazio negatiboa duen ikasle bat hurrengo kurtsora pasatzea baimentzeko erabakia, ondorengo baldintzak batera gertatzen badira:

a) Ebaluazio negatiboa duen arloetako bi Gaztelania eta Literatura eta Matematikak edo Euskara eta Literatura eta Matematikak ez izatea.

b) Arlo horietan ebaluazio negatiboa izan arren ikasleak hurrengo kurtsoa ondo egin ahal izango duela, berreskuratzeko aukera onak dituela eta ez errepikatzea haren bilakaera akademikoaren onerako izango dela irakasle- taldeak pentsatzea.

c) Hezkuntza-arreta emateko Orientabide Kontseiluan proposatutako neurriak ikasleari aplikatzea.

Halaber, eta salbuespen gisa, hartu ahal izango da Gaztelania eta Literatura eta Matematikak edo Euskara eta Literatura eta Matematikak diren bi arlotan ebaluazio negatiboa duen ikasle bat hurrengo kurtsora pasatzea baimentzeko erabakia, irakasle-taldearen iritziz ikasleak hurrengo kurtsoa ondo egin badezake, berreskuratzeko aukera

23/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

onak baditu eta ez errepikatzea haren bilakaera akademikoaren onerako izango bada,

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurtso desberdinetan izen bera duten arloak arlo desberdintzat joko dira, gainditu gabeko arloen kopurua zenbatzeko orduan.

Ikastetxe bakoitzeko berezko arloak ez dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hurrengo kurtsora pasatzearen ondorioetarako, zenbatuko.

Ikasleek eskuratutako gaitasunen maila, Orientabide Kontseiluan jasota agertuko dena, hartuko da kontuan, irakasleek ikasle hori hurrengo kurtsora pasako den edo ez erabakitzeko orduan.

3.– Arlo guztiak gainditu gabe hurrengo kurtsora pasatzen direnek gainditu gabeko arloetan matrikulatu beharko dute, irakasle-taldeak ezartzen dituen errefortzu-programak egingo dituzte eta errefortzu-programa horien ebaluazioak gainditu beharko dituzte.

4.– Hurrengo kurtsora pasatzen den ikasleak beste urtebete bat eman beharko du kurtso berean. Neurri hori kurtso berean behin aplikatu ahal izango zaio eta, gehienez ere, bi aldiz etapan. Etapako bigarren errepikatzea hirugarren edo laugarren kurtsoan gertatzen bada, izango du ohiko erregimenean jarraitzeko aukera eta hemeretzi urtera arte, kurtsoak bukatzen duen urtean beteak, egingo du oinarrizko irakaskuntza. Salbuespen gisa, bigarren aldiz errepikatzeko aukera izango du laugarren kurtsoan, etapako aurreko kurtsoetan errepikatu ez badu.

5.– Errepikatu ondoren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak hurrengo kurtsora pasatzeko baldintzak betetzen ez baditu, irakasle-taldeak, orientabide-departamentuaren aholkularitzarekin eta familiari aldez aurretik informazioa emanda, dauden aukerei buruz orientatzeko kontseilu bat emango du, pertsona horrek ikasketak bere premiak kontua hartuz jarrai ditzan.

6.- Ikasle guztiek helburuak lortzea eta oinarrizko gaitasunak behar den mailan eskuratzea errazteko asmoz, hezkuntza-errefortzuko neurriak ezarriko dira eta hezkuntza-laguntzako premia espezifikoei emango zaie arreta berezia. Neurriak era pertsonalizatuan aplikatzeko prozesua aldizka eta, betiere, ikasturtearen bukaeran berrikusiko da. Hezkuntza-laguntzako premia espezifikoak dituzten ikasleak hurrengo kurtsora pasatzeko irizpideak, ikasle horien lan-plan pertsonalizatuan zenbait arlotan curriculum-egokitzapenak ezartzen badira, plan horietarako onartutakoak izango dira.

7.- Gurasoek edo legezko ordezkariek hartu beharko dute beren seme-alaben edo beren tutoretzapekoen hezkuntza-prozesuan parte, ebaluazioari eta hurrengo kurtsora pasatzeari buruzko erabakiak ezagutu beharko dituzte eta, ikasle horien hezkuntza-aurrerapena errazteko, ikastetxeek hartzen dituzte laguntza- edo errefortzu-neurrietan eman beharko dute laguntza. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurtso bakoitzaren bukaeran, banakako eskola-orientabideari buruzko txostenean dagoen orientazio kontseilua entregatuko zaie.

8.– Derrigorrezko eskolatzearen ohiko aldiak bukatu ondoren azken ebaluazioa gainditzen ez duten ikasleei arreta pertsonalizatua emateko neurriak ezarriko ditu Hezkuntza Sailak. Ikastetxeek, ikasleek lortutako emaitzen eta emaitza horien ondoriozko diagnostiko eta informazioaren arabera, ohiko edo aparteko neurriak ezarriko dituzte, curriculum-proposamenei eta irakaskuntza-praktikari begira. Emaitza kolektibo edo indibidualak hobetzeko planetan ezarriko dira neurri horiek eta emango dute, familiekin eta hezkuntza-laguntzako baliabideekin lankidetzan, zailtasunak gainditzeko ikasleen motibazioa eta esfortzua sustatzeko aukera.

24/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

2.- TITULAZIOA 1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatzean oinarrizko gaitasunak eta etapa

horretako arloen helburuak lortu dituen ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua eskuratuko du. Gainera, 10etatik 5 puntuko edo 5 puntutik gorako kalifikazioa lortu beharko da etaparen bukaeran.

2. Etaparen azken kalifikazioa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan emandako arlo bakoitzean eskuratutako kalifikazio numerikoen batez bestekoa izango da eta 1etik 10erako eskala batean adieraziko da, bi hamartarrekin eta ehungarrenera borobildua. Abenduaren 22ko 236/2015 errege dekretuak 15. artikuluan aipatzen dituen multzoetako bakoitzean ikasleak, gutxienez, eman behar dituen arloak besterik ez dira zenbatuko. Ondorio horietarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurtso desberdinetan izen bera duten arloak arlo desberdintzat joko dira. 3.– Halaber, eta ondorengo baldintzak gertatzen badira, laugarren kurtsoaren bukaeran arlo batean edo bitan ebaluazio negatiboa dutenek izango dute titulu hori eskuratzeko aukera:

a) Ebaluazio negatiboa duten arloetako bi Gaztelania eta Literatura eta Matematikak edo Euskara eta Literatura eta Matematikak ez izatea.

b) Irakasle-taldearen iritziz, zenbait arlotan ebaluazio negatiboa izan arren ebaluazio negatibo hori ikasleak oinarrizko gaitasunak eta etapako arloen helburuak lortzeko oztopo ez izatea.

4.- Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa bat curriculum-aniztasunaren modalitatean egin ondoren arloak gainditu dituzten eta arlo batean edo bitan ebaluazio negatiboa izanda etapa bukatzen dutenek ere izango dute titulua eskuratzeko aukera, aurreko atalean ezarritako baldintzekin.

5. Titulazioa eskuratu ez dutenek izango dute gainditu ez duten arloetan apartek proba bat egiteko aukera, hurrengo kurtsoan eta etapako ikasketak bukatu dituzten ikastetxean.

6. Ikastetxe bakoitzeko berezko arloak ez dira, titulazioren ondorioetarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan zenbatuko.

7. Bai berandu sartu izanagatik, bai ikasketen zati bat atzerriko hezkuntza-sistemaren batean egin izanagatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osorik egin ez duten ikasleen kasuan, egin den Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren atalean lortutako kalifikazioak besterik ez dira kontuan hartuko, etaparen azken kalifikazioa kalkulatzeko orduan.

8. Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programa bat curriculum-aniztasunaren modalitatean egin ondoren etapa bukatzen duten ikasleen kasuan, programara sartu aurretik gainditu ez dituzten arloetan lortutako kalifikazioak kontuan hartu gabe kalkulatuko da azken kalifikazioa, arlo horiek abenduaren 22ko 236/2015 dekretuak 40.3. artikuluan ezarritako eremuetakoren batean badaude eta ikasleak eremu horiek gainditu baditu. Ikaskuntza eta errendimendua hobetzeko programara, curriculum-aniztasunaren modalitatean, sartu ondoren emandako arlo eta eremu bakoitzean lortutako kalifikazio numerikoen batez besteko aritmetikoa izango da azken kalifikazioa eta 1etik 10erako eskala batean adieraziko da, bi hamartarrekin eta ehungarrenera borobildua.

9. Halaber, Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo baten modulu guztietan, edo arlo eta multzoetan, ebaluazio positiboa lortu duten eta, maiatzaren 3ko 2/2006 lege organikoak

25/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

43. artikuluan xedatutakoaren arabera, Oinarrizko Lanbide Heziketaren titulu bat lortzen duten ikasleek izango dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua eskuratzeko aukera, betiere heziketa-zikloko azken ebaluazioan, irakasle-taldearen iritziz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak lortu eta behar diren gaitasunak eskuratu badituzte. Kasu horietan, guztientzako multzoetan sartutako arloetan lortutako batez besteko kalifikazioa izango da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren azken kalifikazioa.

10.- Helduen irakaskuntzetako III. gradua bukatzean ezagutza-eremu guztiak gainditu dituzten eta, beraz, irakaskuntza horien oinarrizko gaitasun eta helburuak lortu dituzten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua eskuratuko dute. Azken kalifikazioa eremu bakoitzean lortutako kalifikazio numerikoen batez besteko aritmetikoa izango da, 1etik 10erako eskala batean adierazia eta ehungarrenera borobildua.

11. Hemezortzi urtetik gorako pertsonentzako proba gainditu izanagatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzen bada, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren azken kalifikazioa proba horretan lortutakoa izango da.

12. Tituluan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren azken kalifikazioak jasota agertu beharko du.

13.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren tituluak emango du Batxilergoko, erdi mailako Lanbide Heziketako, erdi mailako Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta erdi mailako Kirol Irakaskuntzetara sartzeko aukera, irakaskuntza mota bakoitzerako ezarritako baldintzen arabera.

14.– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egin arren titulua, oinarrizko gaitasunak eta etapako arloen helburuak lortu ez izanagatik, eskuratu ez duten ikasleei ziurtagiri ofizial bat, estatu mailan baliagarri izango dena, emango zaie; berdin egokitutako arlo edo eremuak egin dituzten ikasleei, egokitutako arloetan lortutako kalifikazio positiboa egokitzapen horretan jasotako ebaluazio-irizpideak gainditu izanari buruzkoa bada, eta ez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua lortzeko exijitutako etaparen oinarrizko gaitasunei eta helburuei buruzkoa. Ikaslea azken ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak emango du ziurtagiri hori.

15.– Ikasle bat Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batera sartzen bada, egindako ikasketen ziurtagiri bat jasoko du, ikaslea azken ikasturtean matrikulatuta dagoen ikastetxeak emango duena.

26/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

II ERANSKINA

NORBERAREN ESKOLA ORIENTAZIO TXOSTENAREN

BARNE DAGOEN OINARRIZKO GAITASUNEN

ESKURATZE-MAILARI BURUZKO TXOSTENA EGITEKO

ORIENTAZIOAK

CURRICULUM GARAPENAREN TALDEA

27/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

SARRERA Abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuak, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duenak (EHAA, 2016-01-

15), apustu garbia egin du 2007ko Hezkuntzaren Lege Organikoa martxan jarri zenetik gure erkidegoan txertatu zen gaitasunetan oinarritutako hezkuntza-

eredua indartzeko. Ildo horretan, Heziberri 2020 hezkuntza-eredu pedagogikoaren esparruak

aurreratu egiten ditu urriaren 16ko 175/2007 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa) adierazitako oinarrizko gaitasunen planteamenduan, aipatutako 2020 Esparru

Europarrarekin bat, XXI. menderako hezkuntzari buruzko Nazioarteko Batzordeak –Jacques Delors (1996), DeSeCo/ELGA (2002) eta Tuning (2003)

dira buruak– UNESCOri egindako txosteneko proposamenak. Oinarrizko gaitasunak txertatuta irakasleei sortu zaien zalantzetako bat horiek nola ebaluatu behar diren izan da. Beharrezkoa da hala ebaluazioaren xedea

nola ebaluazioaren prozedura birplanteatzea curriculum-dekretuaren 46.7 artikuluan adierazitako agindua bete ahal izateko: «Ikasturte amaieran, azken

ebaluazioari buruzkoaren ondorengo txostenean, aurreko lerrokadan aipatutakoaz gain, oinarrizko gaitasunen eskuratze-maila eta mailaz, zikloz edo etapaz igotzeko erabakia jakinaraziko dira.»

Hezkuntza Sailak badaki oinarrizko gaitasunaren ikuspuntutik ebaluatzeak zailtasunak dakartzala eta irakasleek partekatzen dituzten eta, ahal de heinean,

oinarrizko gaitasunen lorpen-maila adierazten duten hainbat adierazle behagarri definitu eta zehaztu behar direla. Horregatik, eranskin hau laguntzeko tresna izango da, ikasturtearen amaierako

ebaluazioetan irakasleen erabakiak orientatzeko. Eranskin honen xedea da, batetik, erraztea irakasleek egin behar duten lana erreferentzia-esparru

koherente bat eta adierazle komun batzuk eskainiz, hezkuntza-etapa desberdinetako ebaluazio-araudian jasotako oinarrizko gaitasunen ebaluazioari buruzko alderdiak aplikatu eta bete behar dituztenean, eta, bestetik, erraztea,

halaber, ikastetxeetan erabaki pedagogikoak hartzea.

AURKIBIDEA 1. Deskribapena 2. Oinarrizko gaitasunen definizioa

3.- Oinarrizko gaitasunen balorazioa 4. Oinarrizko gaitasunak baloratzeko adierazleak

4.1. Adierazleak formulatzeko irizpideak 4.2. Ebaluazio-adierazleak

5. Oinarrizko gaitasunen eskuratze-maila baloratzeko prozedura

5.1. Nola identifikatu lorpen-maila 5.2. Nola jardun ebaluazio-saioan

28/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

1. DESKRIBAPENA Orientazio hauen helburua da ikastetxeei erreferentzia-esparru bat eskaintzea. Esparru horrek bat egiten du oinarrizko gaitasunen garapen- eta eskuratze-

maila baloratzeko eta dagokien txostena egiteko curriculumarekin. 2. atalak Heziberri 2020 eredu pedagogikoaren oinarrizko gaitasunen

karakterizazioa jasotzen du. 3. atalak zenbait gako ematen dizkigu gaur egungo gaitasunen esparruak

ikasleen ikaskuntza- eta ebaluazio-prozesuan dituen ondorioen inguruan. 4. atalean oinarrizko gaitasun bakoitzeko adierazleen proposamen bat dago. Adierazle horien iturriak irakasgai guztietako curriculum ofizialak dira.

Azkenik, 5. atalak oinarrizko gaitasunen eskuratze-maila baloratzeko prozedura orientagarri bat eskaintzen digu.

2. GAITASUNEN DEFINIZIOA Oinarrizko gaitasunak XXI. mendean bizitza sozialean baztertua izateko

arriskurik gabe moldatzeko ezinbesteko ikaskuntza dira, oro har. Horiek bizitzarako beharrezkoak eta ezinbestekoak dira, baina komeni da bereiztea eta

erlazionatzea. Bereiztea; izan ere, oinarrizko zeharkako gaitasunak soilik ikasi eta ebalua daitezke oinarrizko diziplina-gaitasunak garatzen dituzten ikasgaietako edukiak ikasteko prozesuan integratuta. Eta horrekin batera,

horiek erlazionatu egin behar dira, oinarrizko zeharkako gaitasunen bitartekaritza behar delako oinarrizko diziplina-gaitasunak lortzeko.

Oinarrizko zeharkako gaitasun deritze bizitzaren esparru eta egoera guztietan (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak) arazoak eraginkortasunez konpontzeko behar diren horiei, hala diziplina-ikasgai guztiekin erlazionatutako

egoeretan nola eguneroko bizitzaren egoeretan. Ikasgai guztietan batera lan eginez sustatu eta indartu behar dira zeharkako gaitasunak, eta bizitzaren

esparru eta egoera guztietan integratuz eskuratzen eta aplikatzen dira. Oinarrizko diziplina-gaitasunak bizitzako esparru eta egoera batzuekin zerikusia duten arazoak (pertsonalak, sozialak, akademikoak eta laboralak)

eraginkortasunez konpontzeko behar dira. Horretarako, diziplina-ikasgai batekin lotutako berariazko baliabideak erabili behar dira.

29/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

3. OINARRIZKO GAITASUNEN BALORAZIOA Hezkuntza-mundua paradigma-aldaketa batean murgilduta dago; hala, edukiak

adierazi eta eskuratzea ardatz duen hezkuntzatik oinarrian gaitasunak garatzen dituen hezkuntzarantz ari da aldatzen. Horrek garrantzi erabakigarria du Derrigorrezko Oinarrizko Hezkuntzaren

funtzioa eta zentzua bideratzerakoan. Etapa honetan elementu nagusi gisa oinarrizko gaitasunak txertatzeak eskatzen du etapa horren amaierako

ezinbesteko irakasgaiak zein diren birplanteatzea, hau da, ikasleei ondorengo etapetan ikasketetan jarraitzea edo mundu profesionalean lanean hastea bermatuko dieten ezinbesteko irakasgaiak zein diren birplanteatzea.

Era berean, gaitasunen garapenean oinarritutako ikuspegiak ondorio garrantzitsuak ditu irakasleen lana planifikatzean, irakaskuntza-jarduerak

antolatzean eta ikasleen lorpenak ebaluatzean. Oinarrizko Hezkuntzako ikasleen ebaluazioa, igarotzea eta titulazioa

arautzen duen Hezkuntza sailburuaren Aginduak –gaur egun tramitazio-

prozesuan dago– garatu egiten du abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren VII. kapituluko bigarren atalean ikasleen ebaluazioari buruz adierazitakoa. Agindu

horrek hau ezartzen du: «...Oinarrizko gaitasun guztiak ebaluatu behar dira, bai diziplinakoak bai zeharkakoak, guztiak baitira beharrezkoak hezkuntza-xedeak

erdiesteko». Era berean, hau ezartzen du: «Ikasleek eskuratutako gaitasunak, gainera, adierazi egingo dira Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ikasturte bakoitzaren amaierako eskola-orientaziorako txosten

indibidualean...»

Horrek ez du esan nahi irakasleek ikasleen bi ebaluazio bereizi egin behar dituztenik, bata ikasgaien ikaste-prozesuan oinarritua eta bestea oinarrizko

gaitasunen garapenean oinarritua. Ikasgaien ebaluazio-irizpideak dira ikasleak ebaluatzeko erreferente argiak, eta oinarrizko gaitasunak ebaluatu ahal izateko adierazleak ere badituzte.

Halere, hezkuntza-ikuspegi batetik bestera igarotzeko une honetan, badirudi beharrezkoa dela ikustaraztea oinarrizko gaitasunak, bereziki oinarrizko

30/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

zeharkako gaitasunak, ebaluatzea garrantzitsua dela ikasturtearen amaierako ebaluazioan. Oinarrizko gaitasunak ikasleen ebaluazioan ikasgai bakoitzaren edukiak baino

gutxiago agertzen diren osagaiak dira, eta horien ebaluazioa, gainera, maila bakoitzeko irakasleek era partekatuan erabakitzen dute. Gaitasunen eskuratze-

maila baloratzea ikasleek eskuratutako ezagutza egiaztatzea baino gehiago da. Gaitasun bat eskuratu izanaren ebidentziek ikaste-egoera esanguratsu bat

eskatzen dute. Egoera horretan ikusiko da ezagutza aktibatu dela arazo-egoerei irtenbidea emateko erabilitako bestelako estrategia eta jarrera batzuekin. Bigarren Hezkuntzako ikasturte bakoitzaren amaieran eskola-orientaziorako

txosten indibiduala egiteko adierazleen zerrenda bat behar da. Hala, adierazle horien bidez, oinarrizko zeharkako gaitasunen ebaluazioari buruz irakasle-talde

bateko irakasleek elkarrekin erabaki ahal izango dute, eta, halaber, oinarrizko diziplina-gaitasunen ebaluazioa erabaki ahal izango dute dagokien ikasgaiko notak integratuz.

Txosten hori eginda, honetarako aukera ematen du: • Bigarren Hezkuntzako ikasturte bakoitza amaitzean ikasleen garapenari

buruzko balorazio globalago bat egin daiteke. Oinarrizko gaitasunei esker, ikasleek ikasitakoa balora daiteke ez soilik ikuspuntu akademikotik, baita kontuan izanda beste alor batzuetako egoerak ere:

pertsonala, soziala eta lanekoa. • Ebaluazioan lehentasuna eman dakieke ikasturtea amaitzeko eta

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ondo jarraitzeko benetan beharrezkoak diren ikaskuntzei. Oinarrizko gaitasunak era egokian garatzeko ikaskuntza horiek, hein handi batean, batez ere

instrumentalak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak izango dira. • Nabarmendu ahal izango da oinarrizko zeharkako gaitasunen garapenari

ikasgai guztiek egiten dioten ekarpena eta ikusarazi ahal izango da irakasle-taldeak batera lan egin behar duela oinarrizko gaitasunen inguruko lana planifikatzeari buruz erabakiak hartzeko.

• Irakasle-taldeak aurrera egin ahal izango du gaitasunen garapena eta «eginez» ikastea sustatzen duten proposamen metodologikoen

garapenean, denek batera hautatuz ikaskuntzarako egoerak, testuinguruak eta jarduerak.

• Ikastetxearen Curriculum Proiektuaren eta Programazio Didaktikoen

bidez, diziplinartekotasuna eta ikaskuntzaren tratamendu globala sustatzen duen curriculum integratzaile bat garatu ahal izango da,

ikasgaien hermetikotasuna gaindituz. Horregatik guztiagatik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasturte bakoitzaren amaieran oinarrizko gaitasunen lorpen-mailari buruzko eskola-

orientaziorako txosten indibiduala egitea hobekuntza-elementutzat jo behar da, bai ikasleen ikaskuntzari hobeto egokitzen zaion ebaluazioa egiteko, bai

irakaskuntzari eta irakaskuntza hobetzeko moduari buruz gogoeta egiteko.

4. OINARRIZKO GAITASUNAK BALORATZEKO ADIERAZLEAK 4.1. Adierazleak formulatzeko irizpideak Jarraian zehaztu diren lorpen-adierazleak lantzeko abiapuntua etapako ikasgai

guztien curriculumen analisia izan da. Curriculumenetan, ikasgaien ebaluazio-irizpideak eta horien adierazleak erreferente hurbil bat dira gaitasunak

ebaluatzeko garaian. Horregatik, lorpen-adierazleak lantzeko erabili dira. Horiek aztertu ondoren, adierazleen zerrenda idatzi da, era globalean ikusteko, gaitasunez gaitasun, bakoitzaren eskuratze-maila. Orokortu daitekeen eta

ikasgai guztietara eraman daitekeen adierazle bat formulatu nahi izan da. Era beran, kontuan izan dira gaitasun bakoitzaren osagai guztiak, osotasuna

ebaluatu ahal izateko. Hori dela eta, adierazle hauek era kualitatiboan deskribatzen dituzte ikasleek oinarrizko gaitasunez ari garela menderatu behar

31/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

dituzten alderdiak. 4.2. Ebaluazio-adierazleak 4.2.1. Oinarrizko zeharkako gaitasunak

1. Hitzezko, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako gaitasuna

Hitzezko, hitzik gabeko komunikazioa eta komunikazio digitala modu osagarrian erabiltzea eraginkortasunez eta egoki komunikatzeko egoera pertsonal, sozial

eta akademikoetan. 1. Testu mota desberdinak ulertu, interpretatu eta erabiltzen ditu.

2. Era koherente eta zehatzean komunikatzen du gai desberdinei buruzko

informazioa.

3. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ditu

informazioa kudeatzeko, komunikatzeko eta edukiak era sortzaile eta

adierazgarrian lantzeko.

4. Hainbat hizkuntza erabiltzen ditu proiektuetan laguntzeko eta teknologia

berriak erabiltzen ditu ahozko eta idatzizko interakzioetan eta interakzio

digitaletan.

5. Hainbat euskarritan ahozko eta idatzizko testuak sortzen ditu ezarritako

jarraibideei segituz.

6. Sinbolo, grafiko eta ohiko beste zeinu batzuk interpretatu eta erabiltzen

ditu.

7. Hainbat hizkuntza erabiltzen ditu (bisuala, plastikoa, musikala,

gorputzarena, matematikoa) zenbait ideia, emozio eta sentimendu

komunikatzeko.

8. Era kritikoan azaltzen du era askotako gaiei buruzko iritzi pertsonala,

komunikazio digitalaren eta ahozkoaren modu desberdinak erabiliz.

9. Taldean egiten dituen mintzaldiak argumentatu egiten ditu, jardueraren

helburua ahaztu gabe.

2. Ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna Ikasteko eta lan egiteko ohiturak, ikasteko estrategiak eta pentsamendu zorrotza edukitzea, ikasitakoa mobilizatu eta beste testuinguru eta egoera

batzuetara transferituta, norberaren ikaskuntza modu autonomian antolatu ahal izateko.

1. Informazioa bilatzeko beharra eta horren helburua identifikatzen ditu eta

helburu bakoitzaren araberako estrategia egokiak erabiltzen ditu.

2. Pixkanaka autonomia handiagoarekin bilatzen du iturri analogiko eta

digitaletatik datorren informazio garrantzitsua.

3. Duen helbururako informazio garrantzitsua hautatzen du eta emandako

erregistro-baliabideen bidez jasotzen du (fitxak, eskemak, taulak,

informazio-hustuketa, mapa kontzeptualak, galdetegiak, antolatzaile

grafikoak...).

4. Informazioaren balioa eta fidagarritasuna aztertzen du, pixkanaka

autonomia handiagoarekin, duen ezagutzan oinarrituta.

5. Lortutako informazioa gorde eta katalogatzen du.

6. Informazioa ulertzen du (ezagutu, identifikatu, desberdindu, erlazionatu,

erkatu, ordenatu, sailkatu egiten du...).

7. Hainbat teknika erabiltzen ditu informazioa ulertu eta gogoratzeko

(azpimarratzea, oharrak hartzea, eskemak, mapa kontzeptualak,

denbora-lerroak, diagramak, arau mnemoteknikoak, etab.).

32/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

8. Informazioa aztertu eta baloratzen du (ondorioak ateratzen ditu,

informazio edo ideia berdinari buruzko hainbat interpretazio

desberdintzen ditu, gertaerak eta iritziak desberdintzen ditu...)

9. Planteatutako galderei erantzun berriak bilatzen dizkie, sormena

sustatzen duten teknikak erabilita.

10.Ikasitakoa egoera berrietan erabili eta aplikatzen du.

11.Jarrera positiboa dauka ikaskuntza berriei aurre egiteko.

3. Elkarbizitzarako gaitasuna Pertsona arteko, taldeko eta komunitateko egoeretan elkarrekikotasun-

irizpideen arabera parte hartzea eta norberari aitortutako eskubide eta betebeharrak besteri aitortzea, norberaren zein guztion mesedetan.

1. Talde-lanean interesarekin integratzen da, erabakiak hartzen elkarlanean

aritzen da, eginkizun zein arduren banaketa adosten du, eta taldearen

epeak zein helburuak errespetatzen ditu.

2. Alde bakoitzak duen ikuspegiaren lekuan jartzen da, besteen arrazoiak

adi entzuten ditu, beste aldeak arrazoia izan dezakeela onartzen du eta

bere ideiak era asertibo eta errespetuzkoan defendatzen ditu.

3. Era egokian erabiltzen ditu harreman sozialeko oinarrizko arauak,

ingurune birtualetan eta aurrez aurrekoetan (hitz egiteko txandak,

kortesia-arauak, erregistroa, hitzik gabeko hizkuntza...).

4. Hirugarrenekiko errespetuzko eran jarduten du berak edo beste batzuek

egindako edukiak erabiltzean, baita erabilitako softwareaz ari garela ere;

eta jabetza intelektuala errespetatzen du.

5. Alternatibak planteatzen ditu, eztabaida-prozesua baloratzen du, bide

demokratiko eta baketsuen balioa azpimarratzen du eta elkarrizketa eta

arauak lankidetza modu gisa defendatzen ditu.

6. Aniztasunarekiko errespetua erakusten du: edozein eratako estereotipoak

erabiltzea saihesten du eta diskriminazio-adierazpenak, adierazpen

sexistak nahiz androzentrikoak antzematen ditu.

7. Talde-harremanetatik sortzen diren eskubide eta betebeharrak onartu eta

errespetatzen ditu.

4. Ekimenerako gaitasuna eta espiritu ekintzailea izatea

Ekimena erakustea testuinguru eta egoera pertsonal, sozial, akademiko eta laboraletan, prozesu ekintzailea erabakitasunez eta eraginkortasunez kudeatuz,

ideiak egintza bihurtu ahal izateko. 1. Erronka berrien aurrean proiektu, ikerketa eta ekintza bideragarriak

proposatu eta garatzen ditu.

2. Benetako arazoei erantzuten dieten proiektu indibidual eta kolektiboak

planifikatzen ditu, eskura dauden material eta baliabideekin.

3. Proiektu batean behar diren elementuak aztertu, zehaztu eta hautatzen

ditu.

4. Proiektuak gauzatzen ditu hasierako helburua ahaztu gabe.

5. Eginkizuna identifikatu eta egokitu egiten du, zailtasunak eta eskura

dauden baliabideak baloratu ondoren.

33/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

6. Bere proiektuarekin erlazionatutako alderdiei buruzko ondorioak

aurkezten ditu eta horien inpaktua baloratzen du.

7. Komunikazio-planak garatzen ditu proiektuak era efikazean hedatu eta

argitaratzeko.

8. Lanak berrikusten eta hobetzen parte hartzen du.

5. Izaten ikasteko gaitasuna Bizitzan zehar agertzen diren sentimendu, pentsamendu eta ekintza pertsonalez gogoeta egitea eta haiek sendotzea edo egokitzea, haien gaineko balorazioaren

arabera, bere burua etengabe hobetuz pertsona osorik errealizatzeko. 1. Hitzezko hizkuntza eta hitzik gabekoa komunikazio-egoerara egokitzen

ditu.

2. Ardurak hartzen ditu, bere lan pertsonala antolatzen du eta berrikusi

egiten du amaitu ondoren.

3. Lan pertsonalean ahalegina, autonomia eta pertseberantzia erakusten

ditu, eta eginkizunetan jarrera aktibo eta arduratsua du.

4. Era egokian ebaluatzen ditu bere aurrerapenak eta hobeto ikasten

laguntzen dioten baliabideak eta estrategiak identifikatzen ditu.

5. Akatsa ikaste-prozesuaren faseetako bat dela onartzen du eta

gainditzeko modua bilatzen du.

6. Erabakiak era arduratsuan hartzen ditu, justifikatu egiten ditu eta

onartzen du erabaki guztiek beste aukera batzuei uko egitea dakartela.

7. Bere erabakiek gainerako pertsonengan eragin dezaketela onartzen du.

8. Sentsibilitatea eta enpatia erakusten ditu laguntza behar dutenekiko.

9. Konfiantza erakusten du dituen aukeretan, bere lorpenak baloratzen ditu

eta gainerakoen aurrean defendatzen ditu.

10.Bere emozioak onartu eta erregulatzeko eta fisikoki zaintzeko baliabideak

eta estrategiak ditu.

4.2.2. Oinarrizko diziplina-gaitasunak 1. Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako gaitasuna

Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea, euskaraz, gaztelaniaz eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean, bizitzaren hainbat esparruren berezko egoeretan

hizkuntza-aniztasunarekin egoki, eraginkortasunez eta errespetuz komunikatzeko. Horrez gain, literatura-hezkuntza ere garatzea nork bere burua eta inguruko mundua hobeto ezagutzen laguntzeko.

1. Hizkuntzaren erabilerako alor desberdinetako, genero desberdinetako eta

euskarri desberdinetan dauden ahozko eta ikus-entzunezko testuak era

kritikoan ulertu eta interpretatzen ditu.

2. Hizkuntzaren erabilerako alor desberdinetako, genero desberdinetako eta

euskarri desberdinetan dauden idatzizko testuen edukia eta forma era

kritikoan ulertu eta interpretatzen ditu.

3. Era argi eta ordenatuan sortzen ditu genero desberdinetako ahozko testu

egoki eta efikazak, euskarri desberdinetan eta hainbat erabilera-

eremutakoak.

4. Era aktiboan parte hartzen du eta arau sozio-komunikatiboak

errespetatzen ditu ikaskuntzarako eta elkarbizitzarako interakzio, debate

eta eztabaidetan.

34/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

5. Idatzizko testuak sortzen ditu, komunikazio-egoerarako egokiak,

koherenteak, kohesionatuak eta zuzenak euskarri desberdinetan, hainbat

generotakoak eta hizkuntzaren erabilerako hainbat alorretakoak.

6. Hizkuntza-sistemaz eta hizkuntza-arauez dakiena erabiltzen du testuak

hobeto ulertu eta ekoizteko.

7. Irakurtzeko ohitura behar beste garatua du eta irakurketak bere

irizpidearekin hautatzen ditu, gozatzeko zein ikasteko.

8. Literaturako, ahozko eta idatzizko testuak ulertzen ditu eta horiei

buruzko iritzi pertsonala azaltzen du.

9. Gizarteko hizkuntza-aniztasuna onartu eta baloratzen du.

10.Portaera eta jarrera positiboa du hizkuntza eta hiztunekiko.

2. Matematikarako gaitasuna

Jakintza matematikoa aplikatzea bizitzaren premiekin zerikusia duten arazoak interpretatzeko, deskribatzeko, azaltzeko eta horiei erantzuteko, arloaren

berezko pentsamendu- nahiz irudikapen-moduak eta tresnak erabilita. 1. Kalkuluak eta estimazioak era efikazean egiten ditu (kalkulu mentala,

arkatz, paper edo kalkulagailuarekin egindako algoritmoak), eta notazio

egokiena erabiltzen du, berreketa, erroketa eta kalkulu logaritmikoa

barne.

2. Hizkuntza aljebraikoa erabiltzen du (ekuazioak, ekuazio-sistemak,...)

hainbat arazo mota ebazteko.

3. Proportzionaltasun numeriko eta geometrikoko erlazioak identifikatzen

ditu eta eguneroko bizitzako problemak ebazteko erabiltzen ditu.

4. Neurriarekin erlazionatutako problemak ebazten ditu estrategia eta

unitate egokiak erabiliz eta neurrien eskalak zein erlazio

trigonometrikoak interpretatuz.

5. Software egokia erabiltzen du figuren propietateak eta mugimenduak

lauan eta espazioan ikasteko eta ikertzeko.

6. Erlazio funtzional baten bidez deskriba daitezkeen magnitudeen arteko

erlazioak identifikatu eta azaltzen ditu eta grafikoak dagozkien

adierazpen aljebraikoekin lotzen ditu.

7. Funtzioen grafikoen (lineala, koadratikoa, esponentziala,...) inguruko

propietateak marraztu, aztertu eta aplikatzen ditu problemak ebazteko

erabiliz.

8. Parametro estatistiko garrantzitsuenak kalkulatu eta interpretatzen ditu

(datu-banaketa baten batezbestekoa eta desbideratze tipikoa)

kalkulagailua edo software egokia erabiliz.

9. Benetako egoerei buruzko taula-datu eta grafikoak kritikoki

interpretatzen eta irudikatzen ditu software egokia erabiliz.

10.Gertaeren probabilitatea kalkulatzen du zuhaitz-diagramen eta

kontingentzia-taulen bidez eta probabilitate baldintzatuko problema

sinpleak ebazten ditu.

11.Simulazioak egiten ditu, ausazko esperimentuen emaitzei buruzko

aieruak formulatu eta egiaztatzen ditu.

12.Problemaren enuntziatua ulertzen du irakurtzean eta hainbat estrategia

heuristiko aplikatzen ditu problema ebazteko.

13.Ezagutza matematikoa aplikatzen du problemak ebazteko eta lortutako

emaitzak egiaztatzen ditu.

35/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

3. Zientziarako gaitasuna Jakintza eta metodologia zientifikoa modu koherentean, egokian eta zuzenean erabiltzea sistema eta fenomeno naturalak interpretatzeko, eta aplikazio

zientifiko-teknologikorik esanguratsuenak erabiltzea hainbat testuingurutan, errealitatea ebidentzia zientifikoaren ikuspegitik ulertzeko, eta bizitzako alor eta

egoera guztietan erabakiak arduraz hartzeko. 1. Zientzietako oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin eta

prozesuekin erlazionatzen ditu, eta legeetan, ereduetan eta teorietan

artikulatzen ditu.

2. Zientzia-arloko datu, gertakari eta prozedura garrantzitsuak ezagutu eta

deskribatzen ditu, eta azalpen zientifikoetan eta problemak ebaztean

aplikatzen ditu.

3. Errealitatearen interpretazio zientifikoak ez-zientifikoak direnekiko bereizi

egiten ditu, eta onartzen du zientziak enpirikoki egiazta daitezkeen

iragarpenak egiten dituela.

4. Gai zientifikoei buruzko informazio garrantzitsua era aktibo eta kritikoan

topatu, hautatu eta interpretatzen du, hainbat hizkuntza eta ingurunetan.

5. Sistema eta fenomeno naturalak azaltzen ditu, eta horien portaera

iragartzen du ezagutza zientifikoaren arabera, era koherente, egoki eta

zuzenean.

6. Informazio, azalpen eta argudiozko mezu eta testuak egiten ditu, eta

horietan ezagutza zientifikoak aplikatzen ditu gertaerak interpretatzeko

eta/edo hipotesi, eredu eta teoria zehatz bat justifikatzeko.

7. Problema zientifikoak identifikatu eta ebazten ditu, bai era kualitatiboan

bai kuantitatiboan.

8. Ikerketa dokumental eta esperimental zientifiko txikiak egiten ditu.

9. Jarduera zientifikoarekin erlazionatutako portaerak ezagutu, baloratu eta

erakusten ditu, eta problemak ebazteko eta ikerketa egiteko aplikatzen

ditu.

10.Era autonomo eta kritikoan egiten ditu garapen jasangarria sustatzen

duten proposamenak, mundu naturalean giza jarduerak sortzen dituen

aldaketen aurrean.

11.Osasun-ohiturak eta bizimodu osasungarria ditu eta horiek garatzen ditu.

12.Ikerketa zientifikoaren beharra eta gizartearen ongizatean dituen

aplikazioen beharra justifikatzen ditu.

4. Teknologiarako gaitasuna Produktu edo sistema teknologikoak zentzuz garatzea eta erabiltzea, jakintza

teknikoak eta beste adar batekoak era metodiko eta eraginkor batean aplikatuta, egoera interesgarriak ulertzeko eta konpontzeko edota produktu eta zerbitzu berriak eskaintzeko, eta emaitzen berri ematea hobetzeko edo

erabakiak modu arduratsuan hartzeko prozesuak jarraitzeko. 1. Arazo zehatz baterako irtenbide egokia diseinatzen du eta, gainera,

ingurunearen jasangarritasunarekiko jarrera kontsekuentea du.

2. Eginkizunak zehazten ditu prozesu teknologikoaren etapa bakoitzerako.

3. Ikaskuntzan erabilitako ingurune birtualetan efikazia eta

segurtasunarekin jarduten du.

4. Sistema teknologikoak aztertzen ditu eta sistema osatzen duten

elementu bakoitzaren funtzioa azaltzen du.

36/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

5. Proiektua egitean zehaztutako etapa bakoitza dokumentatzen du,

sinbologia eta lexiko egokiak erabiltzen ditu, eta prozesuan behar izan

duen informazioa era kritikoan aztertu du eta barneratu egin du.

6. Teknologia desberdinak muntatzean, kontuan izan ditu segurtasun-neurri

egokiak materialak, erremintak, operatzaileak eta neurketa-aparatuak

erabili dituenean.

7. Segurtasuna, ingurumena eta ekonomia errespetatzen ditu lan-planean

deskribatutako eragiketa teknikoak egitean.

8. Planteatutako arazo-egoeretako baten bati programazio-lengoaian

egindako programa batekin irtenbidea eman dio.

9. Beste pertsona batzuen aurrean egindako proiektu teknologikoa azaldu

eta defendatzen du eta, gainera, berak sortutako webgune batean

partekatzen du.

10.Prozesua eta egindakoaren emaitza ebaluatzen ditu eta hobekuntzak

proposatzen ditu.

5. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Nork bere burua, kide den taldea eta bizi den mundua ulertzea, gizarte-

zientzien ezagutzak eskuratuz, kritikoki interpretatuz eta erabiliz, baita horien berezko prozedurak eta metodologiak erabiliz ere, bizitzaren ohiko egoeretan modu autonomoan jarduteko, herritar gisa dagokion arduraz, gizarte guztiz

demokratikoa, solidarioa, inklusiboa eta askotarikoa garatzen laguntzearren. 1. Beste pertsona batzuekin bizi den eta dituen ezaugarri eta mugekin

pertsona indibidual eta berezi gisa onartzen du bere burua.

2. Ezaugarri eta helburu desberdinak dituzten hainbat talderen artean

normaltasunez parte hartu eta antolatzeko gai da, baita maila

desberdinetan ere (familia, eskola, auzoa, herria, nazioa).

3. Kide den erakundeetako (eskola, udalerria, lurralde historikoa, etab.)

funtzionamendu demokratikoa identifikatzen du.

4. Gertaera sozial, kultural edo historikoei eragiten dieten aldaketak,

bilakaera edo iraunkortasuna baloratzen ditu.

5. Bizi den gizartearen ezaugarriak ezagutzen ditu eta bereziki gizarte

horren iragana eta gaur egungo eraketa, antolamendua eta

funtzionamendua.

6. Giza portaera indibidual eta kolektibo jakin batzuek naturan izan

ditzaketen ondorio negatiboak aurreratzen ditu.

7. «Garapen jasangarriaren» ideia ulertzen du, baita horrek dakartzan

ondorio sozialak ere.

8. Ohartzen da bizi den inguruneaz, eta horrekiko konpromisoa eta

elkartasuna adierazten ditu.

9. Ingurumenarekiko jarrera arduratsua du.

10.Giza eskubideak elkarbizitzarako erreferentziako oinarrizko esparrutzat

jotzen ditu.

11.Arazo sozialak bide demokratikoen bidez konpontzen ditu.

12.Herritarren eskubide eta betebeharrak onartzen ditu eta horren arabera

jarduten du bere eguneroko bizitzan.

13.Egungo elkarbizitza-gatazken alderdi guztiak aztertzen ditu, eta bere

burua alderdi guztien ikuspuntuan jartzeko ahalegina egiten du.

37/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

14.Bizi den munduko egoera gatazkatsuren bat aztertzen du eta horren

aurrekariak, kausa sozial, kultural edo historikoak bilatzen ditu.

15.Gizatalde edo herrialdeen arteko mota desberdinetako gatazka sozialak

ikasten ditu, eta horiek ebazteko prozedura baketsuak erabiltzea

sustatzen du.

16.Ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak erabiltzen ditu bizi den munduaren

errealitatea ulertzeko.

17.Historiako, gizarteko edo kulturako iraganeko edo gaur egungo

gertaeraren baten kausa-ondorio erlazioa identifikatzen du.

18.Gertaera historikoak eta sozialak sortzen dituzten kausak sailkatu eta

beren artean erlazionatzen ditu.

6. Arterako gaitasuna

Hainbat kultura- eta arte-adierazpen ulertzea eta modu kritikoan baloratzea, era askotako denbora- eta erabilera-testuinguruetan, pertsonen eta gizarteen

bizitzan faktore estetikoek duten garrantziaz jabetzeko. Halaber, arte-hizkuntzak ezagutzea, eta horien kodeak erabiltzea arte-mezuak ekoiztean nork bere burua adierazteko eta komunikatzeko modutzat.

1. Igartzen du bizi den errealitatea interpretatu, ulertu eta horri erantzuteko

erak daudela hizkuntza artistikoetan.

2. Ekoizpen batean ager daitezkeen hizkera desberdinen arteko

elkarreraginak hautematen ditu, komunikazioari mesede egiten dioten

eta sorkuntza aberasten duten elementu gisa.

3. Adierazpen eta ekoizpen artistikoetan identifikatzen ditu horietan

agertzen diren baliabideak, eta mezuaren gain horiek duten ondorioa

baloratzen du.

4. Ekoizpen artistikoak egiten ditu baliabideen aukera zabala era

arrazoituan erabiliz, bere interes adierazkor eta komunikatiboen arabera.

5. Lan-proposamenei alternatiba pertsonalak planteatzen dizkie, sormen eta

gogoeta artistikoaren bidez.

6. Bere ekoizpenetan, bere adierazpen- eta komunikazio-beharren arabera,

hizkera artistiko bat baino gehiago integratzen ditu.

7. Ekoizpen artistiko eta kulturalen esanahiak kritikoki interpretatzen ditu,

eta lan hori sortu den testuingurua eta asmoa kontuan hartzen ditu.

8. Adierazpen modu artistiko desberdinen ezaugarriak identifikatu eta

alderatzen ditu.

9. Proposamen artistikoen funtzio eta erabileretan aldakuntzak antzematen

ditu, eta historian eta kulturetan zehar gai aldakor gisa interpretatzen

ditu proposamen artistiko horiek.

10.Kultura- eta arte-adierazpenetan dagoen aniztasuna ezagutzen du, eta

aberastasun-faktore gisa interpretatzen du.

11.Arte- eta kultura-adierazpenak baloratzen ditu, kulturen ondarearen zati

direla ulertuta.

12.Lan eta adierazpen artistiko eta kulturalak etengabe aldatzen diren

produktu gisa ulertzen ditu.

7. Gaitasun motorra

Era autonomo, kritiko, sortzaile eta adierazkorrean aurre egitea bere buruarekin eta gainerakoekin zein ingurune fisiko eta kulturalarekin erlazionatutako arlo motorreko hainbat egoerari, portaera motorraren garapenari ekarpena egiten

38/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

dioten ezagutza, prozedurak eta jarrerak integratuz, bizimodu osasungarri baten bidez ongizate korporala, psikologikoa eta emozionala lortzen laguntzen duten jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan aritzeko ohiturak eskuratzeko.

1. Bere ahalmen eta trebetasun motorrak garatzen ditu portaera motor

autonomo baterako.

2. Programa sinpleak planifikatu eta garatzen ditu egoera fisikoa hobetzeko.

3. Erregulartasunez egiten ditu jarduera fisiko, ludiko eta adierazkorrak,

baita kirola ere, eta ikasitako baliabideak eta estrategia egokiak

erabiltzen ditu.

4. Bere portaera motorra aberasten du jolasetan, euskal dantza eta

kiroletan eta beste kultura batzuetako dantzetan arituta, bere balio

kulturalak indartzen ditu eta interkulturalitatea eta intrakulturalitatea

baloratzen ditu.

5. Gorputza era espontaneo edo berariazkoan erabiltzen du eta sormena,

estimua eta hainbat emozio adierazten ditu.

6. Era kontzientean integratzen ditu jarduera fisikoaren adierazpen

desberdinak egunerokotasunean, osasunaren eta bizitza orekatuaren

funtsezko zati gisa.

7. Jarduera fisikoak planifikatu eta garatzen ditu ingurune naturalean eta

hiri-ingurunean aisialdi osasungarria egiteko.

5.- Oinarrizko gaitasunen eskuratze-maila baloratzeko prozedura

5.1. Nola identifikatu lorpen-maila Oinarrizko Hezkuntzako ikasleen ebaluazioa, igarotzea eta titulazioa arautzen duen

Hezkuntza sailburuaren AGINDUAk (gaur egun tramitazio-prozesuan dago) III. kapituluan

hau adierazten du: «Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasturte bakoitza amaitutakoan, ebaluazio-prozesuan, ikasle-talde bakoitzeko irakasleek osatuko

dituzte irakasle-taldeak eta guztien artean erabaki beharko dute ikasle bakoitzak hurrengo mailara igaro behar duen, ikasgai bakoitzeko helburuen

lorpena eta oinarrizko gaitasunen eskuratze-maila kontuan hartuta; koordinazio-lanak irakasle-taldeetako tutoreek egingo dituzte».

Beraz, irakasle-taldeak du bere taldeko ikasleen gaitasun-maila ebaluatzeko

azken ardura. Hartzen dituzten erabakiak ikasturte-amaiera bakoitzean eskola-orientaziorako txosten indibidualean jarriko dira eta zeharkako gaitasunen eta diziplina-gaitasunen lorpen-maila adieraziko da, hasierakoa, ertaina edo

aurreratua termikoekin, aipatutako Aginduak II. kapituluan adierazten duen bezala.

4. puntuan zehazten den adierazleen zerrendak irakasle-taldeak erabakiak hartzeko oinarri gisa balio du. Ildo horretan, litekeena da maila bakoitzean adierazle batzuk lehenestea, maila guztietan zerrenda osoa kontuan hartzeko

beharrik gabe. Ikasle bakoitzak erdietsitako lorpen-maila zehazteko kontuan har daitezke

dokumentu honetan gaitasunak ebaluatzeko gida gisa eskainitako adierazleak. Adierazle hauek etapako maila bakoitzean modulatu eta egokitu behar dira bakoitzean espero daitekeen batez besteko mailarekiko. Bigarren mailako maila

aurreratua maila ertainekotzat jo daiteke etapako azkeneko mailan. Oro har, irizpide hauek har daitezke kontuan:

hasierako mailak ikaslearen jardun eskasa adierazten du, gaitasunaren

lorpen-adierazleen erdietan baino gehiagotan, eta beste adierazleren

batean jardun ertaina edo aurreratua izan dezake.

39/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

maila ertainak ikaslearen behar besteko jarduna adierazten du, gaitasun-

adierazleen erdietan gutxienez, eta beste adierazleren batean hasierako

jarduna edo aurreratua izan dezake.

maila aurreratuak ikaslearen jardun altua adierazten du, gaitasun-

adierazleen erdietan gutxienez, eta beste adierazleren batean hasierako

jarduna edo ertaina izan dezake.

Ebaluazio-taldeei dagokie lorpen-maila zehaztea (hasierakoa, ertaina edo aurreratua) gaitasun bakoitzean, 5.2. puntuan ezartzen den metodologiaren

arabera. Barne-prozedura gisa erabakiak hartzen laguntzeko ponderazioak erabiltzen badira, horrek ez du, inola ere, ikaslearen oinarrizko gaitasunen balorazioa

adosteko irakasleen koordinazioa ordeztu behar. 5.2. Nola jardun ebaluazio-saioan

Azken ebaluazio-saioaren aurretik irakasle bakoitzak ikasle bakoitzaren balorazioa egingo du. Balorazio horretan zeharkako gaitasun guztiena eta ematen den ikasgaiarekin erlazionatutako diziplina-gaitasunena kontuan

hartuko da. Ikasgaien eta gaitasunen arteko erlazio hori erabakitzeko kontuan izango da Euskal Autonomia Erkidegoko oinarrizko hezkuntzaren curriculuma

sortu eta ezartzeari buruzko abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuak xedatutakoa. Horretarako, irakasleak kontuan izango ditu gida gisa eskainitako gaitasunak

ebaluatzeko lorpen-adierazleak. Adierazle horiek (etapa osorako balio dute) ez dira elementu soltetzat jo behar, baizik eta etapako ikasgai guztietan eta

bakoitzean txertatuta dauden osagaitzat, eta maila bakoitzean aurreikusitako helburuekiko modulatu behar dira. Irakasle-taldeak (amaierako ebaluaziorako guztiak elkartuko dira) bere taldeko

ikasle bakoitzaren oinarrizko gaitasunen eskuratze-lorpenaren maila baloratuko du. Balorazio horrek eskatzen du oinarrizko gaitasun guztietan, bai zeharkakoak

bai diziplinakoak, akordioak egitea, nahiz eta kasu batean edo bestean modu desberdinean egin.

Oinarrizko zeharkako gaitasunak ebaluatzeak irakasle guztiak maila

berean inplikatzen ditu.

Gehiengoak (gutxienez ebaluazio-taldearen bi heren) ados badago ikasle

batentzat zehaztutako mailarekin, hori izango da gaitasunaren behin betiko balorazioa. Ez bada gehiengo horretara iristen, aurkako balorazioak argudiatuko dira adostasuna lortu arte.

Oinarrizko diziplina-gaitasunen kasuan bi egoera desberdin daude.

Gaitasun batzuetan gaitasun horrekin zuzenean erlazionatuta dagoen

ikasgai bakarra dago soilik; adibidez, gaitasun motorra. Kasu horietan,

ikasgaia ematen duen irakasleak egingo du balorazioa. Bestalde,

oinarrizko diziplina-gaitasun batek hainbat arlo edo ikasgai biltzen baditu,

ikasgai horiek ematen dituzten irakasleek egingo dute balorazioa. Ez

badute bat egiten, beren jarrerak argudiatuko dituzte adostasuna lortu

arte. Abenduaren 22ko 236/2015 Dekretuaren II. eranskinean etapa eta

maila bakoitzaren amaieran gaitasun bakoitzean espero behar den

lorpen-mailari ekarpen handiena egiten dioten ikasgaiak eta arloak dituen

taula dago.

Balorazio hauek behin betikoak izango dira, salbu irakasle-taldearen gehiengo

handi bat (gutxienez ebaluazio-taldearen bi heren) ez badago ados; kasu horretan, jarreraren zergatia azaldu beharko da, ados jartzea lortu arte.

40/15

Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 VITORIA-GASTEIZ

Tel.: 945 01 83 06 – Faxa: 945 01 83 36 – E-mail: [email protected]

Ebaluazio-taldeak kontuan izan beharko du diziplina-gaitasunaren garapen-mailaren eta gaitasun horrekin zuzenean erlazionatuta dauden ikasgaietan ikasleak lortutako noten arteko koherentzia.

Era berean, irakasle-taldeak kontuan izan beharko du oinarrizko gaitasunen garapen-mailaren eta mailaz igarotzeko erabakiaren, titulazioa emateko

erabakiaren eta hurrengo mailan laguntza edo errefortzua behar bada hartu beharreko neurrien inguruko proposamenaren arteko koherentzia.

Ikastetxeen ardura da, zuzendaritza-taldea buru izanik eta bereziki ikasketaburua, ikasleen amaierako ebaluazio-prozesuaren barruan, oinarrizko gaitasunen garapen-mailaren edo eskuratze-mailaren balorazioari dagokionez,

amaierako erabakiak hartzeko ezinbestekotzat jotzen diren denborak, guneak eta tresnak era egokian antolatzea.