II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

16
II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA BEREZITASUNAK IGARTUBEITI MUSEOA A) HELBURU NAGUSIAK. MISIOA Igartubeiti Museoaren helburu nagusia ICOM-en estatutuek museo kontzeptuari buruz emandako definizioari lotuta dago, hain zuzen: “irabazte asmorik gabeko erakunde iraunkorra, gizartearen zerbitzura eta gizartearen garapenaren alde jarduten duena, publikoarentzako irekia dagoena eta gizakiaren eta horren ingurunearen testigantza materialei buruz ikerketak egiten dituena. Horrez gain, testigantza material horiek eskuratu, kontserbatu, ezagutzera eman eta bereziki ikusgai jartzen ditu, horien inguruko ikerketa sustatzeaz gain, horiekin hezkuntza eta gozamena emateko”. Gainerako foru museoekin batera, zentro dinamiko, profesional eta sozial gisa ezarri nahi dugu Igartubeiti Baserri Museoa. Erkidegoetan eta ingurunean txertatutako erakundea denez, bere jarduteko moduari esker, lurraldeko eragile kultural eta publiko ezberdinen arteko zubiak ezarri ditzake. Horrez gain, gure asmoa da museoak, bere lana garatzea, kalitatearen eta jardunbide egokien aldeko apustua egitea. Horrez gain, gure asmoa da, Igartubeiti Museoak, foru museo gisa, modu aktiboan jardutea Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin, Gipuzkoako museo zentro guztien artean sareko lana eta lankidetza kultura sustatzeko. Sare hori osatu eta garatze aldera, gure ustez ezinbestekoa da Gordailuari ematen zaion papera oinarritzat jotzea, eta hori garatzea. Bestalde, museoak, gizartean txertatutako zentro dinamiko gisa, jorratzen dituen gaien inguruko kezka eta interesa duten eragile zein ekimen sozialekin jarduteko ahalegina egingo du, baterako jarduerak lankidetzan diseinatuz eta garatuz. Gizartearen, partaidetzaren eta diziplina aniztasunaren ildo horretan ere, museoaren jarduerak artearen eta sorkuntza garaikidearen munduari lotutako ekimenekin bateragarri izateko ahalegina egingo da. Ildo horretan, foru museoetan baditugu horrelako aurretiko esperientziak, besteak beste, “Soineko Paisaia” proiektua, eta beste foru museoek egindako proiektuak, esaterako, Labore proiektua, bertan Untzi Museoak parte hartu baitzuen. Beste alde batetik, turismoa eskualdera eta oro har Gipuzkoara erakartzeko elementu bihurtzeko ahalegina egingo museoak, era horretan, kulturaren eta turismoaren arteko elkarrizketa ezkutua nolabait islatzeko, bi sektore horiek berezko entitatea eduki arren, modu bateratuan lan egiten badute, indartu eta aberastu egiten baitira. Horretarako turismo eragileen arteko lankidetza bilatu behar da, betiere eragile bakoitzaren interesak bateratuz eta identitatearen eta arrazionaltasunaren printzipioak errespetatuz. Zentzu horretan nahitaezkoa da Sagardo Astea urteroko programaren jarraia.

Transcript of II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

Page 1: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA BEREZITASUNAK IGARTUBEITI MUSEOA

A) HELBURU NAGUSIAK. MISIOA Igartubeiti Museoaren helburu nagusia ICOM-en estatutuek museo kontzeptuari buruz emandako definizioari lotuta dago, hain zuzen: “irabazte asmorik gabeko erakunde iraunkorra, gizartearen zerbitzura eta gizartearen garapenaren alde jarduten duena, publikoarentzako irekia dagoena eta gizakiaren eta horren ingurunearen testigantza materialei buruz ikerketak egiten dituena. Horrez gain, testigantza material horiek eskuratu, kontserbatu, ezagutzera eman eta bereziki ikusgai jartzen ditu, horien inguruko ikerketa sustatzeaz gain, horiekin hezkuntza eta gozamena emateko”.

Gainerako foru museoekin batera, zentro dinamiko, profesional eta sozial gisa ezarri nahi dugu Igartubeiti Baserri Museoa. Erkidegoetan eta ingurunean txertatutako erakundea denez, bere jarduteko moduari esker, lurraldeko eragile kultural eta publiko ezberdinen arteko zubiak ezarri ditzake. Horrez gain, gure asmoa da museoak, bere lana garatzea, kalitatearen eta jardunbide egokien aldeko apustua egitea. Horrez gain, gure asmoa da, Igartubeiti Museoak, foru museo gisa, modu aktiboan jardutea Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin, Gipuzkoako museo zentro guztien artean sareko lana eta lankidetza kultura sustatzeko. Sare hori osatu eta garatze aldera, gure ustez ezinbestekoa da Gordailuari ematen zaion papera oinarritzat jotzea, eta hori garatzea.

Bestalde, museoak, gizartean txertatutako zentro dinamiko gisa, jorratzen dituen gaien inguruko kezka eta interesa duten eragile zein ekimen sozialekin jarduteko ahalegina egingo du, baterako jarduerak lankidetzan diseinatuz eta garatuz.

Gizartearen, partaidetzaren eta diziplina aniztasunaren ildo horretan ere, museoaren jarduerak artearen eta sorkuntza garaikidearen munduari lotutako ekimenekin bateragarri izateko ahalegina egingo da. Ildo horretan, foru museoetan baditugu horrelako aurretiko esperientziak, besteak beste, “Soineko Paisaia” proiektua, eta beste foru museoek egindako proiektuak, esaterako, Labore proiektua, bertan Untzi Museoak parte hartu baitzuen.

Beste alde batetik, turismoa eskualdera eta oro har Gipuzkoara erakartzeko elementu bihurtzeko ahalegina egingo museoak, era horretan, kulturaren eta turismoaren arteko elkarrizketa ezkutua nolabait islatzeko, bi sektore horiek berezko entitatea eduki arren, modu bateratuan lan egiten badute, indartu eta aberastu egiten baitira. Horretarako turismo eragileen arteko lankidetza bilatu behar da, betiere eragile bakoitzaren interesak bateratuz eta identitatearen eta arrazionaltasunaren printzipioak errespetatuz.

Zentzu horretan nahitaezkoa da Sagardo Astea urteroko programaren jarraia.

Page 2: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

Museoaren kalitatea eta etengabeko hobekuntza. Museoaren zerbitzu karta Herritarrei kalitateko zerbitzuak emateko konpromisoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horretarako, bere departamentu ezberdinetatik kalitate plan eta jarduera ezberdinak garatzen ditu. Museoak etengabe hobetzeko ezarritako tresnetako bat Zerbitzu Kartak dira. Enpresa esleipendunak Igartubeiti Baserri Museoaren Zerbitzu Karta kontuan hartu beharko du – Museoaren web orrian eskuragai dagoena esteka honetan: http://www.igartubeitibaserria.eus/es/files/carta-de-servicios-2014-2015 – Dokumentu horren bidez, zentro horren kalitate konpromisoen berri ematen da, baita museoak kudeatu eta ematen dituen zerbitzuen berri ere. Hala, agiri horretan xedatutako konpromisoak betetzeaz gain, horren betetze maila etengabe neurtzeko beharrezkoak diren mekanismoak ere ezarriko dira. Horrez gain, urtero emaitzak argitaratuko dira, eta bi urtez behin, Zerbitzu Karta eguneratu beharko da.

IGARTUBEITI BASERRI MUSEOAREN XEDEA

Museo honen xedea zehazteko, aurreko puntuan zehaztutako planteamendu orokorrez gain, atal honetan garatuko diren planteamendu zehatzak ere kontuan hartu dira. Igartubaiti Baserri Museoaren aurrekariak:

Azken 25 urtetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bertako ondarea kontserbatu eta ezagutzera emateko programa batzuk garatu ditu, bereziki baserriari berari buruzkoak, balore historiko, arkitektoniko eta sinbolikoak baititu, eta horiei esker, euskal ondare kulturaren ezinbesteko elementua baita. Gipuzkoako Foru Aldundiak, usadiozko arkitektura mota hori babesteko testuinguruan, 1992. urtean erosi zuen Igartubeiti baserria, hori desagertu ez zedin. Ezaugarri bereziak zituenez (antzinatasuna eta lekukotasun paregabea), eta egitura zaharrak ia osorik zituenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen eredugarri gisa sailkatu den zaharberritze proiektu bat egitea, horren bidez, Igartubeiti baserriak XVII. mendean zuen itxura errekupera zezan. Horrez gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen interpretazio zentro bat eraiki eta hornitzea, hain zuzen ere baserria bera ezagutzera ematen laguntzeko, eta bisitaldiak kudeatzeko zentro gisa erabiltzeko. Bi elementuek, hau da, baserriak eta interpretazio zentroak osatzen dute Igartubeiti Baserri Museoa. Igartubeiti baserria:

Igartubeiti baserria XVI. mende erdialdean eraiki zen, eta euskal baserrien Urezko Aroaren adibide bikaina da. XVII. mende hasieran, Igartubeiti baserriak une gorena bizi izan zuen, baserria handitu egin baitzen eta eraldaketa handia jasan baitzuen bizimodu eta lanerako

Page 3: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

modu berrietara egokitzeko. Egurrezko jatorrizko egitura ezin hobeto kontserbatuta dago eta baserri barruan sagardo dolare handi bat dagoenez, Euskal Herriko baserri interesgarrienetako bat da Igartubeiti. Baserriaren barnealdea museo bihurtu da, eta baserri zaharretako bizimodua nolakoa zen azaltzen da bertan. Bertan, modu zuzenean eta inolako interferentziarik gabe ikus daiteke nolakoa zen bizimodua duela lau mendeko euskal baserri batean: argiztapena, altzariak eta tresnak jatorrizkoa dira, eta garai hartako usain zein aromak ere hauteman daitezke. Zaharberritze lanen ondoren, 2001eko udan inauguratu zen Igartubeiti baserria, eta harrez geroztik, euskal baserria ezagutu eta hortaz gozartzeko erreferentziako espazio bihurtu da. Interpretazio Zentroa:

Igartubeiti baserriaren giroa XVII. mendean fosilizatuta mantendu nahi izan da, publikoa giroan murgildu ahal izateko. Hori dela eta, interpretazio zentroa eraiki behar izan da. Mila urte baino gehiagoko epean zehar, euskal baserriek izandako historia gogorarazten da Interpretazio Zentroan. Igartubeitiko familiako kideen eta bizilagunen ahotsen bidez, baserri zaharrak nola hazten eta aldatzen joan ziren azaltzen da, baita bertan bizi ziren pertsonak nola bizi ziren, horiek nola lan egiten zuten, nola zuten harremana beren artean, zertan sinesten zuten, zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, nola dibertitzen ziren eta zerk kezkatzen zituen. Interpretazio Zentroan Igartubeiti baserriko bisitaldiak kudeatzen dira eta baserriaren historiaren inguruko jarduerak antolatzen dira. Interpretazio zentroa 2007ko ekainean inauguratu zen, eta horrekin Igartubeitia Baserri Museoaren proiektua amaitu zen. Proiektuak 2007ko ekainean ireki zituen ateak. Igartubeiti Baserri Museoaren kudeaketan egin beharreko lanaren oinarri teorikoak:

Ekipamendu honen xedea da euskal baserrien eta bertan bizi izan ziren pertsonen historia eta bilakaera hobeto ezagutaraztea. Azken urtetan zehar, Igartubeiti baserrian bereziki lan egin da euskal baserriaren arkitektura eta bizimoduak ezagutzera emateko orduan, erreferentzia garrantzitsua izan dadin: hau da, ondare material eta immateriala ezagutzera emateko. Diziplina anitzeko ikuspegitik jorratu da gai hau: hain zuzen ere historiaren, artearen eta antropologiaren ikuspegitik. Ondare immaterialari dagokionez, euskara elementu gisa aztertu eta landu da, baita ondare hau transmititzeko tresna gisa ere. Azken urtetan, diskurtsoa aberastu da, ingurumenarekiko errespetua, herritarren partaidetza, berdintasuna eta museoaren erkidegoan txertatzea bezalako baloreak ere landuz. Igartubeiti Baserri Museoaren helburu nagusia da jarduera ildo horiei jarraipena ematea eta horiek osatzea, ICOM-ek zehaztutako helburuak betetzen direla bermatzen duten proiektu jakin batzuen bidez, betiere kudeaketa kontraturako proposatutako planteamendu orokorrak ere kontuan hartuz.

Page 4: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

Ikerketarako zein hedapenerako edukien garapenerako erreferentzia gisa, aipatu behar dugu egin beharreko proiektuak baserriaren izaera kontuan hartuko duela entitate autarkiko gisa, baita horri lotutako alderdi hauek ere:

1-Baserriaren arkitektura eta bilakaera Motak Eraikuntza moduak eta sistemak Bilakaera Eraginak 2-Eguneroko bizitza Etnografia oro har

3-Ingurune naturalaren antropizazioa Basoaren ustiapena eta arkitektura Basoaren ustiapena eta eguneroko bizitza Medikuntza naturala Elikadura begetala Natura ulertu eta naturan bizitzea: lurra, ekosistemak, etika ekologiko zein soziala eta iraunkortasuna. Klima aldaketa: erronkak eta erantzunak. 4- Baserria, Gipuzkoako populaketa modu gisa. Harremana udalerriekin. Museoaren ikerketa funtzioari dagokionez, ildo berriak lantzeko aukeraz gain, iraganean egindako ikerketak (argitaratutakoak edo argitaratu gabeak) bilduko eta eguneratuko dira. Horiek egungo diskurtsora atxikita zabalduko dira, bereziki multimedia euskarriak eta zentroaren webgunea erabiliz.

Hedapenari dagokionez, ondareari “erabilera soziala” ematea bultzatuko da batez ere, ondare hori behar bezala babestu eta kontserbatzeko irizpideak betez. Hedapen proiektuen barne zenbait dibulgazio tresna erabili ahal izango dira, besteak beste, bisitaldiak, lantegiak, aldi baterako erakusketak, argitalpenak, ekitaldien antolaketa; betiere webgunearen tratamenduari eta 2.0 filosofiari lehentasuna emanez.

Bestelako museo zentroekiko hartu-emanei dagokienez, lankidetzan jarduteko filosofia aplikatzeko ahalegina egingo da, Gordailua elementu nagusi gisa duten diskurtso tematikoak eraikiz. Halaber, San Telmo Museoarekin modu koordinatuan jardungo da, museo bakoitzaren berezko gaiak garatzeko, hain zuzen ere San Telmoko erakusketa handian ikusgai daudenak.

2015–EAN MUSEORA BERATARATUTAKO BISITARIEI BURUZKO DATUAK

Igartubeiti Baserri Museoa Bisitari presentzialak …………………….. 7.621 Kanpoko jardueretako bisitariak ………… 62 Bisita birtualak ………..………………... 19.299

MUSEOKO WEB ORRIA: http://www.igartubeitibaserria.eus

Page 5: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

B) DESKRIBAPENA, PLANOAK ETA INBENTARIOA Eraikina:

Igartubeiti Baserri Museoa Ezkio-Itsason kokatuta dago. Bi elementu ditu: Igartubeiti baserria bera eta interpretazio zentroa. Horrez gain, funtzio pedagogikodun baratza bat, aparkaleku bat, piknik gune bat, eta zuhaitz zein belardi bat ere baditu. Horrek guztiak 7.074,02 m2-ko azalera okupatzen du, honela banatuta:

Igartubeiti Baserria: 798 m2: - Beheko solairua: 399 m2 - 1. solairua: 399 m2 Interpretazio Zentroa: 815,69 m2: - Barneko behe solairua: 516, 42 m2 - Solairuartea: 111,35 m2 Kanpoko azalerak: 5.461.02 m2. Igartubeiti Baserri Museoaren kanpoko azalera horien mantenimentua, suposatzen du:

belarraren mozketa, barruko bideen garbiketa, arbola eta baratzaren zainketa naiz mantentze lanak. Atal honen barne daude: baratzaren prestaketa, abonua eta lantzea, erabakitzen diren produktuen biltzea, eta horretaz gain; abonua, kimatzea, jorra eta ordezkatzea fuitu arbolak, arbustoak eta bestelako landareak. Halaber inguruko ezponden mantenua gutxienez urtean bitan egin behar da. Eta urtean zehar gutxienez lau belar mozketa egin behar dira lur sail osoan, pic-nic eremuan ezik. Hemen ezpondan mantenua urtean sei alditan egin beharko da. Mantenimendu egoera onean egon behar dute barne bideak, lursailera datozten bideak, iturria, eta abar….

Page 6: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …
Page 7: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …
Page 8: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …
Page 9: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …
Page 10: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …
Page 11: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

Museoaren bilduma baserriak berak osatzen du; eraikinak edukitzaile gisa eta bertako edukiak, alegia. Baserrian ikusgai dauden materialak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bilduma etnografikoko piezak dira. Interpretazio zentroan bilduma horretako objektu batzuk ere ikusgai daude, bitrinetan. B.1. BASERRIA: Arestian esan dugun moduan, baserriak bi solairu ditu eta beheko solairuan komunen eraikin txiki bat du atxikita. Beheko solairua: Solairu horretan daude sukaldea, upategi batez hornituriko ukuilua eta gelak. Sukaldeak XVI. mendean hartzen zuen leku bera hartzen du egun. Erdian janaria prestatzeko su nagusia dago. Altzarien artean aipagarriak dira kutxak, gakoa laratzarekin eta zizeilua, hotzetik babesteko bizkarralde altuko jarleku-mahaia. Sukaldeko atearen ondoan dolareari kontrapisua egiten dion harria eta ganbararaino doan ardatzaren abiagunea daude. Harriaren parean ganbarari sarrera ematen dion eskailera dago. Elementu horiek guztiak XVI. mendekoak dira, eta XVII. mendean eginiko berritze-lanek ez zuten eraginik izan horietan. Ukuilua bitan banatzen da, batetik aziendarentzako aldea dago eta bestetik biltegia. Lehena, abelgorrientzako askak barne, sukaldearen atzean dago. Ate irristatzailez ixten diren leihatila bikiak elkartzen dituzte sukaldea eta ukuilua. Atzealdean ardiak egoten ziren. Ukuiluaren beste aldeak sagardo upelak kontserbatzeko eta tamaina handieneko laborantza tresnak (gurdia, goldea, eta abar) gordetzeko erabiltzen ziren. Behi-azienda egoten zen aldearen sabaian, dolarearen pats askari eusten dioten zurezko pieza handien multzoa, sobigainoak, ikus daitezke. Sukaldeak XVI. mendean zegoen logela bakarrari egiten dio sarrera. Bertan ikus dezakegunez, zurezkoak ziren horma guztiak. XVII. mendeko handitze lanen ondorioz, hiru logela ezarri baserrian, aurrekoa erabiltzeari utzi zitzaion. Ganbara: Sukaldean abiapuntua duen eskailerak ematen dio sarrera ganbarari. Bertan, elikagaiak biltegiratu eta sagardoa egiten zen. Erdialdean baserriko elementurik garrantzitsuena dago, dolarea. Pats aska du oinarrian, hor gainean kokatzen baita sagar patsa. Horren gainean 10 metro luzeko habea kokatzen da. Habe horren mutur batean ardatza ikusten dugu, zorua alderik alde igaro eta sukaldeko harriraino iristen dena, hain zuzen.

Page 12: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

Tolarea sagardoa egiteko urtean bakarrik erabiltzen zen arren, baserriari ezaugarri berezia ematen dion tresna da. Dolarearen neurriek zehazten dute eraikinaren luzera eta bolumena, zurezko pieza handiak eskatzen baititu pisuari eusteko, besteak beste, zutoin osoak, sekzio handiko piezak eta beste batzuk. Pats askaren inguruko espazioak elikagaiak gordetzeko, aziendarentzako belarrak lehortzeko, babak gordetzeko, txerria hil ondoko produktuak ontzeko eta lanabes txiki zein ertainak gordetzeko erabiltzen ziren. Ardatzaren ondoko hormak XVI. mendeko fatxadari dagokio, baina ez osorik, XVII. mendeko handitze lanen ondorioz, ateak zabaldu baitziren bertan, ataripearen gainean irabazitako espazioa erabili ahal izateko. Eremu hau atal ezberdinetan banatuta dago: artoa lehortzeko atala dago alde batetik, bestetik garia gortzeko kutxak; ondoan, aroztegia eta erlategia, beranduago usategi gisa ere erabili zena. B.2 INTERPRETAZIO ZENTROA:

Eraikitako azalera 672 m2-koa da, eta barnealdeko azalera 516,42 m2-koa da. Portxe erako eremu estalia dauka eraikinak, kanpoaldera irekita dagoena. Pastilla luzexka baten itxura du eta inguruko sestra kurbei egokituta dagoena, kontrako mazelatik bakarrik ikus daiteke. Kokapen horri esker, eraikinaren ekialdeko aldean zabalik dagoen fatxada, kolomadi batez babestuta dagoena, aldi berean pasealeku, babestoki eta “belvedere” estalia ere bada, sortaldeko mendi ingurura begira dagoena. Barrura sartzeko, fatxada nagusi osotik doan galeria igaro behar da, bailarari begira dagoena eta 150 m2-ko oinplanoa duena. Estalkia ere baserriaren aurrealdeko baratzaren maila berean dago, terraza itxurakoa da eta bertan aukera dago, behar izanez gero bi autobus eta 12 auto abatera aparkatzeko; aparkaleku horretara errepidetik bertatik heltzen da zuzenean. Eraikinak, azaleraren gehiengoan, solairu bakar bat dauka, solairuarte bat ere baduen arren. - Beheko solairua: Harrera eremua; erakusketa eremua; erabilera anitzeko eremua (lantegi pedagogikoak, aldi baterako erakusketak eta kontsulta puntuak); txotx eremua eta denda zein komunak. - Solairuartea: Bulegoak, biltegiak eta bilera gela daude bertan. Museologia eta museografia: Publikoari informazio osagarri eskaintzea da xedea, Igartubeiti Baserri Museoan bisitaldia egin ondoren, bisitariek euskal baserriari, horren arkitekturari, bizimoduei eta bere biztanleei buruzko ezinbesteko informazioa eduki dezaten. Edukiak modu zehatz eta zientifikoan prestatu ditugu; baina horiek ezagutzera emateko orduan, museografia berritzailea erabili duzu, edukiak narrazio baten bidez azaltzen baitira. Museografia horrek teknologia berriak erabiltzen ditu, era horretan, Igartubeitira egiten den bisitaldia esperientzia paregabea izan dadin.

Page 13: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

Helburu hori lortzeko, eskuragarri zauden gaitasun teknologiko guztiak batu dira. Horrez gain, ikus-entzunezko teknologiak erabiltzeko orduan, horiek ezohiko mugetara eraman direnez, aparteko narrazio dimentsio eta kalitatea lortu da.

Interpretazio zentroak bi eremu ditu edukiak transmititzeko: B.1.1 Erakusketa eremua B.1.2 Interpretazio zentroko espazioan banatutako informazio puntuak.

B.1.1 ERAKUSKETA EREMUA:

Erakusketa eremua sei atal handitan banatzen da. Horien bidez, euskal baserrien mila urte baino gehiagoko historia aurkezten da. Igartubeitiko familiako kideen eta auzotarren ahotsen bidez, baserri zaharrak nola hazten eta aldatzen joan ziren azaltzen da, baita bertan bizi ziren pertsonak nola bizi ziren, horiek nola lan egiten zuten, nola zuten harremana beren artean, zertan sinesten zuten, zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, nola dibertitzen ziren eta zerk kezkatzen zituen. Publikoak gidarik gabe erabiltzeko dago prestatuta sistema hau; hau da, gida birtualak, argiztapen zein soinu baliabideak eta abar erabiltzen dira. Arduradun bat egoten da publikoarekin, eta PDA batekin eta hari gabeko teknologia erabiliz, gailu teknologikoak martxan jarriko ditu. Edukiak euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez daude eskuragarri. Horrez gain, audio gida sistemak daude publikoarentzat eskuragarri, edukiak hautatutako hizkuntzan ematen dituztenak. Bisitaldiak 45 minutu inguru irauten du. HARRERA

Publikoak sarrerako “tunela” igaro ondoren, “cicerone” birtual batek emango die harrera, hain zuzen ere Kattalin Kortabarriaren pertsonaiak (XVI. mendean Igartubeiti baserrian bizi izan zenak). Ongietorria eman ondoren, bisitaldiaren edukiaren berri ematen dio publikoari. Ibilbidearen zati handi batean gidari lanetan arituko da Kattalin. IBILALDIA HISTORIAN ZEHAR

Ongietorri labur horren ondoren, bitrina handi batean Kattalinen narrazioa bistaratzen da. Ispiluetan egindako robot bidezko proiekzio baten bidez, eta elementu fisiko zein birtualak konbinatuz, baserrien sorkuntzatik XIX. mendera arteko bilakaeraren historia azaltzen da.

Bitrina handiak robot bidezko proiektore bat dauka. Horren bidez, hamabost metrotan zehar, proiekzio zinematografikoak egiten ditu, bi dimentsioetako irudi birtualak proiektatzen ditu, baita antzerkiak, hologramak, argi eta soinu efektuak ere. Horren guztiaren bidez, Kattalinek narrazio gidatua egiten du denbora eta espazio errealean, hori baita Igartubeiti interpretazio zentroko pertsonaia nagusi eta gidaria.

Page 14: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

BASERRIAN BIZI: Gune honetako objektu eta agiriak aurkezteko, ondare izaerako objektuak eta teknologia berriak bateratu dira. Objektuak bitrinetan daude ikusgai; horrez gain, irudi zein filmak euskarri ezberdinetan proiektatzen dira. - Baserriko jantziak - Sinesmen babesleak -Oinordetza eta baserriaren jabetza - Baserriko lanabes zaharrak BASERRIAREKIN BUELTAKA Baserri mota ezberdinei buruzko informazioa eskaintzen da atal honetan, tamaina handiko pantaila batean mota ezberdineko baserrien osaketa birtualari buruzko filma proiektatuz. Azalpen panelak ere ikusgai daude. 1630. IGARTUBEITIKO BIZTANLEAK:

Zortzi pertsona moten bidez baserriko biztanleei buruzko informazioa ematen da atal

honetan. Proiekzio handi bat da eta publikoak, kontsola bat erabiliz, horretarako berariaz filmatutako proiekzio bateko pertsonaiak hauta ditzake nahieran. Bisitariek informazio panel lagungarriak ere dituzte ikusgai. BASERRIAN LAN EGIN:

Bisitaldia amaitzeko, aldi bereko lau proiekzio handien bidez, XVII. mendean baserriko

biztanleek egiten zituzten lanak erakusten dira. Eremu horretan, iraganeko soinu, usain, ehundura eta giroak ere oroitzen dira. B.1.2. INFORMAZIO PUNTUAK: Bisitaldia amaitu ondoren, irteerako tunela igaro ondoren, aisia eremuan, publikoak, gehiago jakin nahi izanez gero, pantaila ukigarriak eta euskarri grafikoak ditu eskuragarri. Puntu horietan informazio hau ageri da: sagarraren prentsaketa Igartubeiti baserriko habearen dolarean; Igartubeiti baserriaren zaharberritze prozesua; baserri motak; baserriari lotutako kultura elementuak (familia erretratuak, haurren jolasak, baserrietako abereak). Zentrorako erositako teknologiari esker, museoko egungo edukiak berri daitezke eta teknologia hori bestelako produktuak sortzeko ere erabil daiteke.

Page 15: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

C) BERARIAZKO BETEBEHARRAK: Publiko motak:

Publiko mota guztientzako erakundea da museoa. Difusio programak diseinatu eta

bisitarientzako eskaintzaren plangintza egiteko orduan, hori kontuan hartu beharko da; beraz, horrek esan nahi du ahalegina egin beharko dela museoaren eskaintza dibertsifikatzeko, era horretan, ahalik eta populazio sektore (eta kanpoko bisitari sektore) handienentzat irrigarria izan dadin. Ildo horretan, gure asmoa da Igartubeiti museoan bereziki lan egitea gaitasun ezberdineko publikoen alde; eta ahalegin berezia egitea gehienetan museoetara joaten ez diren pertsona zein kolektiboak erakartzeko.

Ordutegiak:

Igartubeiti Baserri Museoak jendaurreko gutxieneko ordutegi hau izango du:

Martxoa eta urria bitarte: - Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 19:00etara. - Igandetan: 10:00etatik 14:00etara: Azaroa eta otsaila bitarte: - Asteartetik Igandera: 10:00etatik 14:00era. - Larunbatetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Aste Santuan eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 19:00etara.

Sagardo Astea: Ekitaldi honek irauten duen bitartean (astebete/10 egun/12 egun), egunean 7 ordu ireki beharko da museoa gutxienez; eta egunean bi erakustaldi egin beharko dira zuzenean, aurrez zehaztutako ordutegietan. Edonola ere, aipagarria da Sagardo Asteko ordutegiak programazioaren eta publiko fluxuaren arabera doitu beharko direla.

Egoera bereziak:

-Kontuan hartu behar da, mantentze edo konponketa lan jakin batzuk jendaurreko ordutegitik kanpo egin beharko direla, era horretan, jendaurreko zerbitzua ahalik eta gutxien erasateko.

Horrez gain, kontuan hartu behar da, Gipuzkoako Foru Aldundiak beretzat gordetzen duela urtean 12 bisitaldi berezi egiteko aukera, zehaztutako jendaurreko ordutegietatik kanpo, alegia.

Page 16: II. ERANSKINA. 2. SORTAREN DESKRIBAPENA ETA …

- Egoera berezietan, baldin eta horiek programatuta badaude (zaharberritze lanak, mantentze lan arruntak ez diren bestelako artapen lanak eta abar), baita ezusteko egoerak edo ezinbesteak eragindakoak badira (ezbeharrak edo bestelako gorabeherak), horien ondorioz, museoaren jarduera arrunta erasanda geratzen bada, eta bisitaldiak mugatu edo ezeztatu behar badira, egoera berezi horren ondorioz sortzen diren ondorioek irauten duten bitartean, museoaren jarduna egoera horretara egokitu ahal izango da.

Egokitzapen hori bi alderdien artean adostu beharko da, eta kasu bakoitzean zehaztu beharko da honako hau: egoera bereziak eta horren ondorioek sortzen duten kaltea; museoa erabat edo hein batean itxi behar den aldi baterako; langileek erabat edo hein batean jardun behar duten bestelako lanak egiten; hau da, bildumak katalogatzen edo horien inbentarioa egiten; eta kasu bakoitzean zein doikuntza ekonomiko egin behar den.

Doikuntza ekonomikoari dagokionez, museoa aldi baterako itxi arren, gastuak sorrarazten jarraitzen duten kontusailak mantenduko dira, besteak beste, langileena eta bestelakoak; eta enpresa esleipendunak egoera horretarako egindako eskaintza ekonomikoan zehaztutako onura portzentajearen arabera areagotuko dira. Hori guztia, esleipendunak sinatutako aseguru polizaren estalduragatik dagokion konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubide posiblea eragotzi gabe. Konpentsazio ekonomiko hori Gipuzkoako Foru Aldundiari ordaindu beharko zaio.

D) BEHARREZKO PERTSONALA:

- Zuzendari lanpostua.. Gutxieneko betebeharra: 20 ordu/astean.

- Bestelako pertsonala: ez da beharrezkoa

- Egun dauden lantalde profesionalak - Subrogazioak

Lote edo Museo honetan subrogatu behar diren langileen taula, Baldintza Administratibo Berezien Pleguaren KARATULAri dagokion Eranskinean dago.