Igarkizunak

4
Igarkizunak 1. Hegaztien denda bateko dendariak hau esan zion loroa erosi zuenari: “loro honek entzuten duen guztia errepikatzen du”. Astebetera, eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak esan dio ez ziola gezurrik esan. Nola liteke? 2. Lagun bakarrak ordubete behar du zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar dituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko? 3. Amorotorako bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz. Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Amorotorako bidean? 4. Nola zula liteke puxika bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe? 5. Oso lodi dauden hiru lagun baselizara abiatu dira euritako bakarrekin. Baselizara iristean, ordea, guztiak lehor-lehor daude. Nola liteke?

description

igarkizunak, buruketak

Transcript of Igarkizunak

Page 1: Igarkizunak

Igarkizunak

1. Hegaztien denda bateko dendariak hau esan zion loroa erosi zuenari: “loro honek entzuten duen guztia errepikatzen du”. Astebetera, eroslea itzuli eta loroak hitz-erdirik ere ez duela esan kexatu zaio, baina dendariak esan dio ez ziola gezurrik esan. Nola liteke?

2. Lagun bakarrak ordubete behar du zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar dituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?

3. Amorotorako bidean zazpi atsorekin gurutzatu naiz. Atso bakoitzak zazpi zaku zeramatzan eta zaku bakoitzean zazpi arkume. Zenbat atso eta arkume zihoazen Amorotorako bidean?

4. Nola zula liteke puxika bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?

5. Oso lodi dauden hiru lagun baselizara abiatu dira euritako bakarrekin. Baselizara iristean, ordea, guztiak lehor-lehor daude. Nola liteke?

6. Hil batzuek 31 egun dituzte; 30ekoak ere badira. Baina zenbatek dituzte 28 egun?

Page 2: Igarkizunak

7. Nola sar ditzakegu 9 bola 4 kutxetan, kutxa bakoitzak bola kopuru bakoitia eta desberdina izan dezan?

8. Bart gauean, osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?

9. Taxi-gidari batek pertsona bat darama. Bidaiaria izugarri berritsua da, baina taxi-gidariak hizketarako gogorik ez duenez, gormutua den itxura egin du; eskua belarrira eta ahora eraman du eta ez hitz egin eta ez entzun ezin zuela adierazteko. Joan beharreko tokira iristean, taximetroa erakutsi dio zenbat den adierazteko. Bidaiariak zintzo-zintzo ordaindu eta jaitsi egin da. Orduantxe konturatu da taxi-gidariak ezin duela gormutua izan. Nola konturatu da?

10.Tren elektriko bat Altsasutik Iruna doa 100 kilometro orduko abiaduran. Haizeak iparretik jotzen du 30 kilometro orduko abiaduran. Norantz joango da kea?

11.Itsasuntzi batek eskailera bat dauka uretara jaisteko. Eskailerak 8 eskailera-maila ditu, eskailera-maila batetik bestera metro bat dago. Urpean 5 eskailera maila daude, maria 2 metro igotzen denean zenbat eskailera-maila gehiago urpean geratuko dira?

Page 3: Igarkizunak

ERANTZUN ORRIA

1. Loroa gorra da / Loroa mutua da.2. Zuloak handiak edo txikiak dira, baina ez dago zulo-

erdirik.3. Bat ere ez, ni nindoan Amorotora, ez atsoak.4. Puxika hutsik egonda / Puxika puztuari zinta itsaskorra

jarri eta bertatik orratza sartu.5. Ateri du.6. Guztiek.7. Hiru kutxa txikia hartu, batean sartu bola bat, bestean

3 bola eta bestean 5 bola, gero kutxa horiek sartu beste kutxa barruan.

8. Osaba itsua da eta Braile sisteman ari zen irakurtzen / Izebak beste gelaren bateko argia itzali zuen.

9. Taxi-gidariak bidaia hasi ondoren adierazi diolako gormutua dela eta ordurako bazekien nora joan behar zuen, taxira sartzean esaten baitugu nora joan nahi dugun.

10. Tren elektrikoek ez dute kerik botatzen.11. 5 geratzen dira, maria igotzean itsasuntzia ere

igoko baita.

Page 4: Igarkizunak