IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi,...

8
2018ko urriaren 19a, Ostirala Zenbakia: 493 ‘Cosimoren katiuskak’ liburua Pamiela argitaletxeak, 2018ko Etxepare Saria irabazitako ‘Cosi- moren katiuskak’ bilduma ilustratua argitaratu du, Dani Mar- tirena eta Ana Ibañezena. 2. ORRIA NAFARROA OINEZ 2018 Nafarroa Oinez 2018ko antolatzaileak, asteazkenean eskainitako prentsaurrekoan. IGANDEAN, DENOK OINEZERA BIZI Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolaren Nafarroa Oinez igandean ospatuko da. 4,5 kilometroko ibilbi- dea osatu dute antolatzaileek. 4-5. ORRIAK HISTORIAREN TXOKOA MONTSERRAT CABALLÉ, LIRIKAREN AHOTSA 8. ORRIA PIRINIOA MENDIA, PAISAIA ETA ONDAREA BELAGUAN BARRENA 6. ORRIA

Transcript of IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi,...

Page 1: IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak bes-te. Bereziki azpimarratzekoak dira hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz

2018ko urriaren 19a, OstiralaZenbakia: 493

‘Cosimoren katiuskak’ liburuaPamiela argitaletxeak, 2018ko Etxepare Saria irabazitako ‘Cosi-moren katiuskak’ bilduma ilustratua argitaratu du, Dani Mar-tirena eta Ana Ibañezena. 2. ORRIA

NAFARROA OINEZ 2018

Nafarroa Oinez 2018ko antolatzaileak, asteazkenean eskainitako prentsaurrekoan.

IGANDEAN, DENOK OINEZERA BIZI Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolaren Nafarroa Oinez igandean ospatuko da. 4,5 kilometroko ibilbi-dea osatu dute antolatzaileek. 4-5. ORRIAK

HISTORIAREN TXOKOA

MONTSERRAT CABALLÉ, LIRIKAREN AHOTSA 8. ORRIA

PIRINIOA

MENDIA, PAISAIA ETA ONDAREA BELAGUAN BARRENA 6. ORRIA

Page 2: IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak bes-te. Bereziki azpimarratzekoak dira hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz

22018ko urriaren 19a, Ostirala

KULTURA Literatura

NAHASTE-BORRASTE

SAREAN

Xenpelar Dokumentazio Zentroa ezagutzeko bideoa sareratu da Bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta eskaintzeko helburuz ari da lanean Xenpelar Dokumentazio Zentroa etengabe. Lan hori eza-gutarazi asmoz, bideo laburra prest dago sarean, Mintzola.eus atarian zein bere YouTu-beko kanalean.

Lau hizkuntzatan dago ikusgai: euskaraz, gaz-teleraz, frantsesez eta ingelesez. Bideoak, doku-mentazio zentroa hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen du.

Xenpelarrek bildu eta eskaintzen duen onda-rean oinarri diren bertsozale, bertso-eskola-ko kide, irakasle, kazetari, ikertzaile nahiz bertsolarien azalpenen bidez, bere funtziona-mendua ezagutu daiteke, baita zentroko lan-kideen ahotik ere.

LITERATURA

Euskadi Literatura Sariak iragarri dira

Karmelo C. Iribarren (Gaztelaniazko Literatu-ra, Mientras me alejo), Eider Rodriguez (Euska-razko haur eta gazte literatura, Santa Familia), Kepa Altonaga (Euskarazko saiakera, Patago-niara Hazparnen barrena) eta Irene Aldasoro (Euskarazko literatura itzulpena, Gailur

Ekaiztsuak) idazleek irabazi dituzte Euskadi Literatura Sariak, Eusko Jaurlaritzako Kultu-ra Sailak iragarri duenez.

Irabazleen zerrenda honek urriaren 1ean ira-garritako irabazleenarekin bat egingo du. Egun horretan, iragarri zituzten irabazleak Euska-razko Literatura (Eider Rodriguez), Literatu-ra Lanen Ilustrazioa (Yolanda Mosquera) eta Gaztelaniazko Saiakera (Santos Zunzunegui) ataletan. Eider Rodriguezek, beraz, bi sailetan irabazi du saria urte berean.

Atal bakoitzeko irabazleak 18.000 euroko saria (beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana bes-te hizkuntza batean argitaratzen bada) jasoko du, eta sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 27an egingo dute Gasteizen, Artium museoan.

‘COSIMOREN KATIUSKAK’ LIBURUA, KALEANEtxepare Nafarroako toki-entitateetako euskara zerbitzuek antolatzen duten haurrentzako bilduma ilustratuen sariketan nagusitu zen lana

Dani Martirena eta Ana Ibañez, ‘Cosimoren katiuskak’ bildumaren egileak, lanaren aurkezpenean. PATXI CASCANTE

Diario de Noticias

Pamiela argitaletxeak, 2018ko Etxepare Sariketako irabazlea izandako Cosimoren katius.

kak liburua aurkeztu zuen astear-tean. Dani Martirenak idatzi eta Ana Ibañezek ilustratutako bildu-ma gailendu zen Nafarroako toki-entitateetako euskara zerbitzuek argitaletxe nafarrarekin elkarla-nean antolatzen duten lehiaketara aurkeztu ziren 19 lanen artean, ekainean jakinarazi zenez.

Cosimo eta parke txiki bat dira Martirena eta Ibañezen ipuineko protagonistak. Cosimok zuhaitz batean eraiki du etxola, eta hortik inguruari erreparatzen dio. Egileek Italo Calvinoren Il barone rampan-te liburu ezagunaren erreferentzia

erabili eta gaurkotu dute, Cosimo haurrari baliabide berriak eman dizkiote eta, gizartean kokatuz, edertasunaren aldarrikapena zabaldu dute, atzo egindako aur-kezpenean argitu zuten bezala.

Aurtengo edizioan, Leire Bilbao, Leire Salaberria eta Asun Agiriano izan dira epaimahaikide Etxepare sarian. Azpimarratu zutenez, “gogoetarako kontakizuna” da Cosi-moren katiuskak. “Testuak poesia

du, umorea eta jolasa: hitzekin jolasten du idazleak, irudiekin marrazkilariak. Biek album ilustra-tu baten ezaugarri nagusiak bikain erakusten dute, hau da, irakurlea adi egotearena eta heldu baten

HURBILETIK

3 Edizio berria: Haurrentzako bil-

duma ilustratuen Etxepare sarike-

taren 2019ko ediziora aurkezteko

epea irekita dago jada, 2019ko

maiatzaren 17a arte.

3 Antolatzaileak: Agoizko Udala;

Antsoaingo Udala; Atarrabiako

Udala; Baran~aingo Udala; Baz-

tango Udala; Berriobeitiko Udala;

Berriozarko Udala; Bortzirietako

Euskara Mankomunitatea; Burla-

tako Udala; Esteribarko Udala;

Galar Zendeako Udala; Garesko

Udala; Nafarroako Iparraldeko

Euskara Mankomunitatea; Iran-

tzu Mankomunitatea; Irun~eko

Udala; Estella-Lizarrako Udala;

Malerrekako Mankomunitatea;

Sakanako Mankomunitatea;

Tafallako Udala; Uharteko Udala;

Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde

Nagusiak eta Zizur Nagusiko

Udalaren Kultur Patronatua.

konpainia ezinbestekoa izateare-na, xehetasun guztiak harrapatzea nahi baditugu”. Halaber, lan “indartsua” dela ere adierazi zuen epaimahaiak, bai marrazkiei bai testuari dagokionez. “Teknikoki ausarta, guztiak du zeresana, eta horregatik eskaintzen du irakurke-ta ugari; arriskatzen duen obra bat da, euskal idazle eta ilustratzaileen maila ondo baino hobeto erakus-ten duena”.

Ez da lehenengo aldia Martirena eta Ibañezek elkarlanean sortuta-ko lan bat plazaratzen dutela. Auto-ekoizpenaren bidetik, izan ere, bi liburu argitaratu dituzte: Hankaz gora du amak mundua (Liburu iletsuak, 2015) eta Jonek Jone izan nahi du (Liburu iletsuak, 2017).

Page 3: IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak bes-te. Bereziki azpimarratzekoak dira hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz

2018ko urriaren 19a, Ostirala 3

HEZKUNTZA Ekimenak

HEZKIDETZA, ELKARLANEAN ERAIKITZEN DEN PROGRAMAHolandarekin harremanetan Nafarroako Hezkuntza departamentua, hezkidentza eta genero arteko berdintasuna lantzen aitzindaria den Holandako elkarte batekin bildu da berriki.

Solana kontseilariak SKOLAE programa aurkeztu dio VHTO erakundeko Cocky Booij zuzendariari. UTZITAKOA

Diario de Noticias

Maria Solana hezkuntza kontsei-laria, Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perez eta Eba-

luazio, Kalitatea, Formakuntza eta Berdintasuna zerbitzu-zuzendari Aitor Lakasta, VHTO (National Expert Organization On Girls/Women And Science/Technology) erakundeko zuzendari Cocky Booijekin elkartu dira. Erakunde holandarrak Amster-damen du egoitza eta hamarkadak daramatza hezkidetza eta genero arteko berdintasuna lantzen. Eguno-tan Holandako hiriburuan egiten ari den IKT eta hezkuntzaren inguruko jardunaldietan da Nafarroako delega-

XEHETASUNAK

3 Elkarlana: Nafarroak hezkidetza-

ren arloan ibilbide laburragoa

badu ere, dagoeneko martxan

den SKOLAE programa dauka,

estatuan aitzindaria den progra-

ma handinahia. Cocky Booij

VHTOko zuzendariak oso ondo

baloratu du programa, Europar

Batasunean diren ekimenen

artean argiena, zehatzena eta

ulergarrienetako dela esanez.

Hezkuntza kontseilariak, bestal-

de, esperientzia holandarretik

ikasteko aukera apartatzat jo du

bilera.

zioa eta bidaia baliatu dute VHTO-rekin bilera egiteko.

VHTO erakundearen egiteko nagu-sia emakume eta neskatoen artean STEM ikasketak sustatzea da, Zient-ziak, Teknologiak, Ingeniaritzak eta Matematikak. Hain justu, ikasketa arlo horien ezagutzan eta lan-espa-rruan emakume gutxi aritzen dira eta bai Nafarroako gobernua, bai Holan-dako agintariak ekintza zehatzak eta plan estrategikoak sustatzen ari dira desberdintasun hori konpentsatzeko.

Erakundearen eta Hezkuntza depar-tamentuko ordezkarien artean izan-dako bileran hezkidetza esperientziak elkartrukatzeko aukera izan dute biek ala biek, puntu asko baitituzte komu-

nean; hala nola, “desberdintasun horiek konpentsatzeko hezkuntza arlotik egiten den lana, irakasleen tre-bakuntza sustatuz, ikasleei zuzendu-tako ekintza zuzenak garatuz nahiz aipatutako esparru horietan enpre-sen parte hartzea sustatzeko lan egi-nez”, adierazi du Solana kontseila-riak.”

Skolae programa Hala, hezkuntza departamentu-buruak Skolae programa aurkeztu dio VHTOko zuzendariari, “Nafarroako gobernuko Hezkuntza departamen-tuaren hezkidetza estrategiaren pro-grama nagusi gisa”, STEM-ikasketekin lotutako gainerako ekintzekin batera:

Lanbide Heziketa Plan Estrategikoa eta gobernuaren Planeta-STEM ekin-tza. Bileran, gainera, etorkizunean ekintza bateratuak egiteko aukeraz aritu dira, genero arteko desberdin-tasunak murrizteko egiten diren ekintzak hobetze aldera, VHTOko zuzendariak aipatu bezala, “gizartea-ri berari talentu galera izugarria era-giten baitio”.

VHTO erakundeak lau hamarkada daramatza arlo horretan hezkuntza esperientziak praktikan jartzen Holandan eta munduan aitortza han-dia lortzeaz gainera, erakunde ofizia-lak, herrialdeko erakunde eta enpre-sak eta nazioarteko konpainiak inpli-katzea lortu du. ■

Page 4: IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak bes-te. Bereziki azpimarratzekoak dira hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz

42018ko urriaren 19a, Ostirala

GAUR EGUN Nafarroa Oinez 2018

Page 5: IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak bes-te. Bereziki azpimarratzekoak dira hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz

2018ko urriaren 19a, Ostirala5

IGANDEAN OSPATUKO

DU IÑIGO ARITZA IKASTOLAK BERE

NAFARROA OINEZDena prest Urte guztia lanean aritu ondoren, iritsi zaio egun handia Altsasuko ikastolari. 4,5 kilometroko ibilbidea eta programa zabala prest dago jada.

Iñigo Aritza Ikastolako ikasleak, Nafarroa Oinez ospatzeko gogo Biziz. FIRMA

Diario de Noticias

Iñigo Aritza Ikastolak igande hone-tan Nafarroa Oinez 2018 ospatzeko erronka du esku artean. Erronka

handia ikastola txiki batendako: Iñi-go Aritzak 370 ikasle baino ez ditu, eta Burundako lau herriei ematen die zer-bitzua, Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordia. Oinezeko lekukoa eramaten duen laugarren aldia izango da ikas-tolarendako. Izan ere, 1981ean Nafa-rroan euskararen aldeko jaia antola-tu zuen lehen ikastola da.

4,5 kilometroko ibilbidea Zirkuituak lau kilometro eta erdi ditu, eta ez du aparteko arazorik egiteko, aldapa gutxikoa baita. Txangoan, gai-nera, aukera dago inguruan oso ohi-koak diren harizti eta pagadiak ikus-teko. Mugikortasun arazoak dituzten pertsonek, gainera, badute beste auke-ra bat, gurpildun aulkian egiteko modukoa. Beste zirkuitu horren luze-ra txikiagoa da, baina, hala ere, gune guztietara iristen da. Koloretan adie-razita daude ibilbide ezberdinak: iris-garritasun osokoa, irisgarritasun ertai-nekoa eta ororendako irisgarria ez dena. Lau gunetan banatuta dago ibil-

bidea, Bizi, Kanta, Txio eta Dantza, eta horietako bakoitzean jarduera askotarikoak topa daitezke.

Egitarau irekia eta guztiendako pentsatua Aurten, gune ezberdinetan aurkezten den eskaintza zabalaren barruan, aipagarriak dira ondoko musika tal-deak: Tximeleta, Zartako-k, Moonshi-ne Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak bes-te. Bereziki azpimarratzekoak dira hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz abestuko duten beste bi tal-de hauek: Xabi Sarria i el Cor de la Fera eta Ezetaerre.

Baina jaiak proposatzen duena musikatik haratago doa. Alde batetik, aurten ere kirolari garrantzia eman nahi izan zaio, eta Erronka ekimena-ren bidez. Ekimen hori gunez gune egiten den lehiaketa da, eta Nafarroa-ko ikastola guztietako taldeek parte hartzen dute kirol eta trebezia ardatz duten probatan. Eta, bestetik, entre-tenimendua eta formazioa batzen dituen beste jarduera bat: robotika tai-lerra. Bertan izena ematen duten hau-rrei robot bat programatzen erakutsi-

ko zaie.

Proposamen inkusiboa Ezbairik gabe aurtengo edizioaren erronka nagusia Oinez inklusibo bat egitea izan da, aurrekoekin alderatu-ta berezia egiten duena. Urte osoan zehar egindako ekitaldi eta jarduera guztietan inklusibitatearen marka jartzen ahalegindu dira antolatzaileak. Egunari agokionez, ibilbideak ere kontuan hartzen ditu behar bereziak, baina ez hori bakarrik. Izan ere, eskai-niko diren zerbitzuak edota informa-zio panelak ere behar bereziak dituz-ten pertsonendako egokituta daude. Ildo horretantik, eskaintza gastrono-mikoan, zeliako eta beganoendako menu berezituak eskainiko dira.

Trafiko plana Altsasu bidegurutze batean kokatu-rik dago, A-1 eta A-10 autobideak bat-zen diren gunean eta Gipuzkoa, Ara-ba eta Nafarroa elkartzen diren tokian. Trafiko plana egokiturik dago lurral-de horietako bakoitzetik etortzen diren ibilgailuak ahalik eta zirkuitu-tik gertuen aparkatzeko. Herri sarre-ra bakoitzean aparkalekuak ezarri dira horretarako.

Page 6: IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak bes-te. Bereziki azpimarratzekoak dira hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz

62018ko urriaren 19a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA Belagua

Belagua paradisua da naturari lotutako kirola maite dutenen-tzat. Mendizaletasunarekin bate-ra -toki ezin hobea da 2.000 metrotik gorako kaskoak dituzten igoeretan trebatzen hasteko-, kirol eskaintza askotarikoa da eta erakargarria ere bai. Horrela, egu-raldi ona iristen denean, paisaia paregabea ikusiko duzu parapen-te batetik, mendi-zintzurrak jaitsi-ko dituzu edo pistetan ibiliko mendi-bizikletaz.

Eta negurako, Belaguak 22 kilo-metro baino gehiago ditu iraupen

Urte osoko paradisua, kirola maite duten guztientzateskia egiteko, behar bezala zapal-duta eta balizatuta dauden zazpi pistetan banatuak. Bestela, neguan ere, erraketa gaineko paseoak egiteko parada izanen duzu, ipuinetatik ateratako oiha-netan barna.

Larra leizez beterik dago. Eza-gunena San Martin harria da, Europako gorenetakoa. 1.200 metroko sakonera du, beraz bene-tan txoko maitatua espeleologian ari direnentzat. Barnean gela han-di eta ikusgarria du, Verna ize-neko gela esaten zaio. Frantzia

aldetik sartu beharra dago, zehazki Santa Garazitik, eta badi-ra bisita gidatuak. Gela horrek 160 metro ditu zabaleran, 200 metro luzeran eta, zenbait tokitan, 160 metroko altuera. Gainera, 80 metroko ur-jauzia ere badu alde batean.

Belagua aldean ibili ondoren, ez galdu Erronkaribarko herriak ezagutzeko aukera: Izaba, Erron-kari, Julian Gayarre abeslariaren jaioterria- edo Burgi eta bere Almadiaren Museoa. Gaztande-giak ere bisitatzeko parada izanen duzu Burgin, Bidankozen eta Uztarrozen, non Gaztaren eta Transhumantziaren museo etxea dagoen.

BASO ETA

GAILURRIK

EDERRENAKNatura eta paisaiak Hego Nafarroa, Iparralde eta Huesca artean kokatzen den eremu hau mendiza-leen leku gustukoenetako bat da, eskaintzen duen aukera aniztasunagatik.

Anie mendiko gailurra, Larra-Belaguatik. D.N.

Diario de Noticias

Belagua Erronkaribarko ekosis-temarik nabarmenena da eta bere altuera doa Belaguako

Zokoak dituen 1.100 metrotatik Hiru Erregeen Mahaia izeneko kaskoak dituen 2.428 metrotara. Azken hori Nafarroako mendirik gorena da. Erronkaribarko iparraldean kokatua -Nafarroa, Frantzia eta Huesca arteko mugan, zehazki- bere barnean Larra-ko Erreserba Naturala dago. Larra Pirinioetako ekosistemarik bitxiena eta adierazgarriena da, Europako era-keta karstikorik ikusgarrienetakoa.

Izabatik abiatuta iritsiko gara Bela-guara eta errepide hori San Martin harriraino igotzen da. Mugarri horre-tan egiten da urtero, uztailaren 13an, Hiru Behien Zerga esaten zaiona, 1.750 metrotan. Bidean badira hamaika zoko, leize, erreserba, mendi, eski pis-ta, erreka, amildegi, oihan, ur-jauzi, animalia, landare; Pirinioetako fresku-ra, alegia.

Nafar Pirinioetako tontorrik ezagu-nenek - Hiru Erregeen Mahaiak, Uker-dik, Budogiak, Txamantxoiak, Lakartxelak,…- eta hurbil-hurbil dau-den beste batzuek -Auñamendik, Petretxemak, Atxeritok…- Belagua mugarritu eta nabarmentzen dute. Oreka ezin hobean bizi dira betidanik pertsonak, animaliak eta oihanak.

Ardiak, behiak eta behorrak herri-bazkalekuetan ibiltzen dira. Bitartean, zokorik ezkutatuenetan hartza, sarrioa, marmota, erbinude zuria, eperra, arrano beltza, okil beltza edo ugatza bizi dira, horietako batzuk gal-zorian.

Inguru zabal honetako paraje bat-zuk legez babestuak daude, ekologia-ren aldetik balio handia dutelako. Ibi-li Larrako eta Aztaparretako erreser-ba naturaletan, edo Ukerdiko erreser-ba integralean eta aukera izanen duzu arranoen, basoilarren eta ugatzen hegaldiaz eta sarrioen ibilera trebeaz gozatzeko, bai eta marmoten lotsaga-bekeria jostagarriaz ere.

Angel Oloron errefugioa. JAVIER BERGASA

Bailaran barneratzen den bideetako bat. JAVIER BERGASA

IZABA

Page 7: IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak bes-te. Bereziki azpimarratzekoak dira hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz

2018ko urriaren 19a, Ostirala 7

KLASK!

BAZKALTZEKO ORDUA BAZTANGO HAUR ESKOLAN. ELIKADURAREN GARRANTZIA. Nafarroako lurralde osoan

luzatu den udarak udazken hasiera freskoagoa

ekarri digu klimari dagokionez. Horri aurre egi-

teko, ez dago bazkari bero-bero bat baino

hobeagorik, argazkian ikusi ditzakegun Baz-

tango Haur Eskolako ikasleek gozatu dutena

bezalakoa. Otordua ezin hobea baita indar-

berritzeko, jolasari berriro ekin aurretik. Hori

aski ongi dakite Nafarroa osoko Haur Eskole-

tako arduradunek, izan ere, elikaduraren afera

heguneroko heziketan lantzen den arlo

garrantzitsuenetako bat da, osasuntsu hazi eta

egunerokoari aurre egiteko beharrezko indarra

hartzeko. J.M. ONDIKOL

HERRIKO FRONTOIA, JOLASTOKI. Landa eremuetan, herriko

baliabide guztiak txikien heziketarako baliatzea aukera bikaina izan ohi da.

Hala erakusten digu Antzin herriaren kasuak. Argazkian ikusten dugun

bezala, herriko frontoia jolastoki bezala erabiltzen dute han, eta haurrek

biziki gozatzen dute bertan. M. GONZÁLEZ

SAN FERMIN TXIKITO. Udaran Nafarroako herri

askotako bestetan hain ohikoak diren jantzi txuri-

gorriak alde batera utzi eta bestelako bestei ongi-eto-

rria emateko garaian gaude, ikasturtea hastearekin

batera. Eta txikienak, beti bezala, egun hauetaz gehien

gozatzen dutenak dira kasu honetan ere. Hala, joan

zen hilabete bukaeran ospatu zen Iruñeko San Fermin

Txikito besta. Argazkian ikusi dezakegun bezala, txupi-

nazoan haurrak izan ziren protagonista nagusiak. I. AGUI-

NAGA

Page 8: IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak bes-te. Bereziki azpimarratzekoak dira hurrenenez hurren katalaneraz eta galizieraz

82018ko urriaren 19a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO

Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-mazioa helbide honetara bidali:

AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tutera

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA:

3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Monserrat Caballé

LIRIKAREN AHOTS

EDERRENAKataluniako mitoa 50 urte iraun duen ibilbide profesio-nal oparoan, berriki zendutako lirika abeslariak Maria Callasen hutsunea bete zuen.

Monserrat Caballé duela urte batzuk eskainitako prentsaurreko batean.

Diario de Noticias

Montserrat Caballé, XX. men-deko lirika ahotsik garrantzi-tsuenetako bat izan zen, Kata-

luniako ahotsik unibertsalena Maria Callas, Joan Sutherland, Elisabeth Schwarzkopf edo Renata Tebaldi bezalako mitoen parekoa, bai bere ahotsaren kalitatearengatik baita teknikaren kontrolagatik. ere. Ospe handia lortu zuen mundu osoan, Gioachino Rossini, Vincenzo Bellini eta Gaetano Donizettiren opera lanen interpretazioei esker. Oso ezaguna egin zen 1987an Freddie Mer-curyrekin grabatu zuen duoa, Barce-lona, geroago 1992ko Olinpiar Jokoe-tako abesti ofizialetako bat izan zena.

Maria de Montserrat Viviana Con-cepción Caballé i Folch Bartzelonan jaio zen, Katalunian, 1933ko apirila-ren 12an. Aita Carlos Caballé Borrás kimikaria izan zuen (1907-1995) tarra-gonarra izan zuen eta ama, berriz, Ana Folch valentziarra. Jatorri xumeko familian jaio zen Montserrat gerraostean eta anaia ere izan zuen, Carlos. Amak erakutsi zizkion solfeoa-ren oinarriak eta, Bartzelonako Ber-trand i Mata familia dirudunari esker, 11 urte besterik ez zuenean, Bartzelo-nako Lizeoko Musika Kontserbato-rioan sartzeko aukera izan zuen, beka bat medio hasiera batean eta aitatu-tako familia horren laguntza ekono-mikoarekin, gero. Napoleone Anno-vazzi, Eugenia Kemény eta Conchita Badíarekin ikasi zuen eta, 1954an gra-duatu zen urrezko dominarekin.

1950en igo zen lehen aldiz oholtza-ra, Reusko Fortuny antzokian, Gio-vanni Battista Pergolesiren La serva padrona protagonista izan zelarik. 1956an Basileako Udal Antzokian (Stadttheater Basel) hasi zen lanean

AZKEN URTEAK

3 La Scala: 1972an, La Scalan

egin zuen debuta Vincenzo

Belliniren Normarekin eta Violet-

ta egin zuen Londresko Royal

Opera Housen. 1974an arra-

kasta handia izan zuen berriro

Théâtre antique d’Orange,

berriz ere Norma operarekin..

1980an, Rossiniren Semiramide

egin zuen Aix-en-Provenceeko

festibalean, Jesús López Cobo-

sek zuzenduta. 1982an, Katalu-

niako Generalitatearen Urrezko

Domina jaso zuen eta 1988an,

berriz, Espainiako Musika Sari

Nazionala. 1986an, Romanza

final izeneko film biografikoan

parte hartu zuen. José María

Forquék zuzendutako lana zen

Julian Gaiarren biografiaz eta

José Carrerasek egin zuen

honen papera.

3 Heriotza:2018ko urriaren 6an hil

zen Bartzelonan.

eta urte bat geroago bere debuta egin zuen bertan. 1962an Bartzelonan estreinatu zen, El Liceun. Eta 1965ean lehen arrakasta handia lortu zuen New Yorkeko Carnegie Hallen egin-dako emanaldiagatik.

Gero, Basileara aldatu zen, Suitza-ra, eta 1956ko azaroaren 17an egin zuen debut profesionala Pucciniren La bohème-n Mimí izan zelarik. Basi-leako Operan egon zen 1959ra arte eta errepertorio zabala hartu zuen: Gia-como Pucciniren Tosca, Giuseppe Verdiren Aida edo Richard Straussen Arabella edo Salomé. Baita Mozarten Erste Dame en The Magic Flute eta alemanieraz abestu zuen, gainera.

Callas + Tebaldi = Caballé

1961ean, Lisboan izan zen, Iphigénieri bizia ematen Iphigénie en Tauri-

de lanean. 1962an, Caballé Bartzelonara itzuli zen eta El Liceun debu-

tatu zuen urtarrilaren 7an, Straussen Arabellarekin. 1962ko udazkenetik

hurrengo urteko udaberrira arte, Mexikon egin zuen bira eta arrakasta

ugari lortu zituen bai urte horretan eta baita hurrengoan ere. 1965 izan

zen, hala ere, nazioartean aparteko ospea emango zion urtea. Apirilaren

20an, Marilyn Horne gaixotu eta ezin izan zuen Lucrezia Borgiaren pape-

ra egin New Yorkeko Carnegie Hall eta Montserratek hartu zuen haren

ordea. Interpretazioak izugarrizko zirrara piztu zuen eta opera munduan

izena eman zion. Horrela ziote New Yorkeko egukariren batean: «Callas

+ Tebaldi = Caballé» Urte berean, Glyndebourneko Festibalean debuta-

tu zuen eta baita Metropolitan Opera Housen ere Gounoden Fauston

Marguerite izan zelarik.