Idiazabal plazara 31

8
Maiatza / Mayo 2016 / zbk. 31 UDAL BULETINA ZURE UDALA ZURE HERRIA AMPO KOOPERATIBA ETORKIZUNERA BEGIRA AMPOk anpliazio estrategikoa abian jarri du merkatu internazionalean lehiakorragoa izateko. Idiazabalgo kooperatiba klabe berriak zehazten ari da, aurrera begira dibertsifikazioa oinarritzat hartuz. Obrak apirila erdialdera hasi ziren eta 2017ko martxoan bukatzea aurreikusten da. Idiazabalgo Udala @idiazabaludal

description

 

Transcript of Idiazabal plazara 31

Page 1: Idiazabal plazara 31

Maiatza / Mayo 2016 / zbk. 31UDAL BULETINA

ZURE UDALA ZURE HERRIA

AMPO KOOPERATIBA ETORKIZUNERA BEGIRAAMPOk anpliazio estrategikoa abian jarri

du merkatu internazionalean lehiakorragoa izateko. Idiazabalgo kooperatiba klabe berriak zehazten ari da, aurrera begira dibertsifikazioa

oinarritzat hartuz. Obrak apirila erdialdera hasi ziren eta 2017ko martxoan bukatzea

aurreikusten da.

Idiazabalgo Udala @idiazabaludal

Page 2: Idiazabal plazara 31

2 MAIATZA 20162

INDUSTRIA

Handitze lanen arrazoiak eta prozesua

2 faktore nagusi izan dira AMPO kooperatibari anpliazioa egi-tera bultzatu diotenak. Batetik, mekanizazio guztia instalazio berdinean edukitzeko beharra, barrura begira prozesuak opti-mizatzeko eta kanpora begira bezeroei produktu hobe eta mer-keago bat eskaintzeko. Bestetik, fundizioko alorrean ematen ari den eraldaketari erantzuna emateko ezinbestekoa den makina-riaren integraziorako leku aproposa eratzea, kaleratzen ari diren produktu berriek euren espazioa eduki dezaten.

Azpimarratzekoa da azken urte hauetan inbertsio gutxi egin dela makinetan eta hurrengo urteetan etorriko diren erronkei aurre egiteko, inbertsio hau aurrera eramatea beharrezkoa ikusi dutela AMPOko kideek. Momentu honetan sektorean krisi bat dagoen arren, aurrera begira energia fosilen alorra berriro ere indartuko delakoan daude.

AMPO, enpresa adimenduna

Industria 4.0a prozesuen optimizazioan, eta ondorioz, in-bertsioetan, kontuan hartu beharreko errealitate bat da. Jada AMPOko arlo ezberdinetan (diseinua, informatika eta komu-nikazioa) teknologia hauek lantzen eta integratzen ari dira. Be-rrikuntza hauekin produktuaren prozesu guztia informatizatua eta komunikatua egotea lortuko dute, baliabide teknologiko berrien bitartez kostua eta prozesua optimizatuz.

Hala ere, berrikuntzen integrazioa etengabeko faktore bat izan da Idiazabalgo kooperatiban, azken urte hauetan errekurtso ugari bideratu baitira enpresa garaian garaiko prozesu eta me-todologietan eguneratua mantentzeko. Besteak beste, AMPOk ingeniari kopuru garrantzitsu bat produktu berriak sortzera eta sortuak zeudenak hobetzera bideratu du.

Aurrera begira, AMPOko arduradunek azaldu bezala, dibertsi-fikazioa izango da arrakastaren gakoa.

Instalakuntza berriak Idiazabalen izango duen eragina

AMPOko anpliazioak inpaktu zuzena edukiko du Idiazabalgo eta inguruko hornitzaileengan, bai instalakuntzaren eraikun-tzarako beharko diren errekurtsoetan, eta baita makina berrien erosketan ere, kasu honetan Gipuzkoarrak izango baitira.

Formakuntza eta gazteen etorkizunari dagokionez, AMPOn ezagutza eta prestakuntza beharrezkoak direla azpimarratzen dute. Sektore honetan, modu zuzenean, gehien eskatzen den ingeniaritza mota industriala da, baina oso garrantzitsua da ere goi mailako formakuntza, batez ere soldadura eta fabrikazio mekanikoko produkzioen programaketan adituak izatea, eka-rri berri diren makinen programazioaren dominioa edukitzeko. Horrez gain, balbulak montatzeko garaian ezagutza maila han-dia beharrezkoa dela azpimarratzen dute.

Idiazabalen kokatzen den AMPO Kooperatibak etor-kizunari ilusioz eta erronka berriekin aurre egiten dio. Enpresaren esfortzuak merkatuan lehiakorrak izaten jarraitzera bideratuak daude, besteak beste, dibertsi-fikazioan oinarrituz bertan optimizaturiko produktu eta prozesuekin. Horretarako Industria 4.0, industria adimenduna deritzona, ezartzen ari dira telekomunika-zioko eta informatikako ingeniaritzan oinarrituz, makina berritzaileetan inbertsio garrantzitsuak eginez eta insta-lakuntzak handituz eta eraberrituz.

Kooperatibak instalazioen handitze lanei hasiera eman die

- Sorrera: 1964. urtea.

- Langile kopurua: 450 inguru Idiazabalen / 200 inguru Indian.

- Urteko bataz besteko fakturazioa: 150-200 milioi euro.

- Esportazio maila: %90a atzerrira saltzen da.

- Salmenta sektorea: gasa, petroleoa eta meatzaritza.

- 1964an sortu zen kooperatiba izaerarekin. Hasieran ia 30 langilek osatzen zuten enpresa fundizioa izan zen lehen ur-teetan.

- Hurrengo pauso garrantzitsua POYAM kooperatibarekin fu-sionatzea izan zen, bien arteko bateratzeak AMPO izenarekin jarraituz.

- 2002. urtean Beasaindik Idiazabalera ekarri zen lehen POYAM izenarekin ezagutzen zen balbuletako fabrika. Aldaketa ho-rretarako aukeratu zen kokalekua lehen “Bellota” enpresak okupatzen zuen eremua izan zen. Aurrekoa bota eta insta-lakuntza berria eraiki zen, AMPO Kooperatibari itxura berri-tzailea emanez.

- 2014an 50. urteurrena ospatu zuen AMPOk. Eraldaketa na-gusiena Sorkuntza Etxearen berrikuntza izan zen. Bertan, urteurrenari loturiko ekitaldiak antolatu ziren eta aurrera begira erabilpen komertzialetarako eta barne-bileretarako erabiltzeko asmoa dute. Horrez gain, beste enpresa edo erakunde batzuek beraien ekitaldietarako instalakuntza hauek alkilatzeko aukera aztertzen ari dira.

- 2008tik Indian lanean dabiltzan arren, orain ari dira fabrika berria eraikitzen, 2016an zehar martxan jarriko dena.

INFORMAZIO OROKORRA:

AMPO KOOPERATIBAren hito garrantzitsuenak:

Page 3: Idiazabal plazara 31

3MAIATZA 2016

Idiazabal PLAZARA!

Kooperatibak instalazioen handitze lanei hasiera eman die

La Cooperativa AMPO ha iniciado la ampliación de su plan-ta. Las obras se iniciaron a mediados de abril del presente año y su finalización está prevista para marzo de 2017.

El objetivo principal de esta ampliación estratégica radica en seguir siendo competitivos en el mercado internacional. La Cooperativa Idiazabaldarra está concretando las claves que le permitirán afrontar el futuro reduciendo sus costes de cara a los clientes mediante la optimización de los recur-sos internos, con la mejoría de los tiempos y la utilización de tecnologías 4.0, las denominadas, inteligentes. Invirtiendo, asimismo, en maquinaria dotada de los últimos avances en el sector y tomando como eje principal la diversificación de los productos.

De cara a Idiazabal y a la comarca, la ampliación de la plan-ta permitirá proveer de trabajo a las empresas de la zona en el ámbito de la construcción y compra-venta de maquinaria de última generación. En lo que se refiere a la juventud y su formación, recalcan que es indispensable estar bien forma-dos y preparados en el ámbito de la ingeniería industrial, así como en la formación profesional orientada a la solda-dura, la programación informática de maquinaria y el mon-taje de válvulas.

Page 4: Idiazabal plazara 31

4

OBRAK

MAIATZA 2016

Idiazabal ha adquirido la excavadora Takeuchi TB250 con el fin de mantener los caminos limpios y realizar pequeñas obras. El coste de la máquina es de 34.000 € (IVA incluido).

SKATE PARK berria IdiazabalenIdiazabalek Skate Park berria edukiko du maiatza erdialderako. Honen helburua herriko gazte-txoenek jolasteko beste leku bat edukitzea da. Skatean ibiltzeko inguruko herri batera joan be-harrik gabe, Idiazabalen bertan geratzeko aukera emanez.

Skate Parkearen obrak Igarondo Pilotalekuaren atzealdean dagoen lursailean egin dira. Lehenik eta behin lurra prestatuz eta ondoren hormigoia botaz dena altura berdinean geratzeko. Ondoren Skatea egiteko gailuak edo plataformak jarri dira.

Obren kostua 25.000 € + BEZkoa izan da eta gai-luena 18.000 € + BEZ. Ibilgailuen Klasikoen Topaketa dela eta (maiatzak 15), herriko gazteei Skate erakustaldia eta tailerra eskainiko zaie.

Idiazabal contará con un Skate Park para mediados de mayo. Su objetivo radica en proveer a los jóvenes de un lugar donde jugar y el hecho de que no tengan que desplazarse a la hora de realizar esta actividad. Las obras se han realizado en el terreno que se encuentra detrás del frontón de Igarondo. Primero han preparado el terreno poniéndolo todo a una misma altura y echando el hormigón. Des-pués han instalado las plataformas de Skate. El coste de las obras ha sido de 25.000 € + IVA y de 18.000 € + IVA el de las plata-formas. Coincidiendo con el Encuentro de Vehículos Clásicos (15 de mayo), se ha organizado un espectáculo y un taller.

Idiazabalek hedadura handia du, eta ondorioz, bide txiki asko. Baserri, zelai eta txaboletara iristeko beharrezkoa da kaminoak garbi eta egoera onean mantetzea eta arrazoi horregatik Takeuchi TB250 makina erostea erabaki du Udal Gobernuak.

Makina berri honekin obra txikiak eta garbiketak egin ahal izango dira denbora tarte azkarrago eta modu txukunago batean. Hondeatzailea 34.000 € (BEZ barne) kostatu da.

Udalak makina hondeatzaile berria erosi du

Page 5: Idiazabal plazara 31

5

Idiazabal PLAZARA!

MAIATZA 2016

Denera, herri mendiko 200 hektarea aberastu dituzte ongarria-rekin, hektarea bakoitzeko 250 kilo erabiliz, guztira 50 tonelada. Atxurbiko mendiari dagokion inbertsioari dagokionez, 80.000 € bideratu dira, 40.000 € Idiazabalgo Udaletik eta beste 40.000 € Foru Aldunditik urtean zehar egingo diren ekimenak aurrera ate-ratzeko, besteak beste, ongarria bota, itxiturak berritu eta udazke-nean larreen garbiketak egiteko.

Atxurbiko mendiek beharrezkoak dituzten nutrienteak modu orekatu batean zabaltzeko traktoreak erabili dituzte, eta gainera, udaberriko giroa lagun eduki dute larreentzako hain beharrezkoa den ekimen hau aurrera ateratzeko. Ongarriketa lanak egiteko modu ezberdinak daude; 2014an abionetarekin egin ziren, baina oso garestia atera zenez, ordutik aurrera traktoreak erabiltzea era-baki zuten. Adituek esan bezala, ahal den heinean, urtero egin beharreko lana da larreen kalitatea okerrera joan ez dadin.

Atxubiko larreek dituzten gabeziak fosforo eta kare falta dira, belarra indarrarekin ateratzeko beharrezkoak diren ezinbesteko 2 mineral. Bota den ongarria, beraz, bi konponente hauetan oi-narritzen da.

Maiatzaren 7tik aurrera Atxurbiko larreetan behorrak, behiak, ardiak eta, lehenengo aldiz, ahuntzak bazkatzen ikusiko ditugu. Bertan egongo dira iraila edo urrirarte.

Durante el mes de abril, los ganaderos de Idiazabal han estado trabajando en los pastos de Atxurbi esparciendo con tractores el abono, imprescindible para que la hierba en verano crezca de manera abundante y sea un alimento de calidad para los animales.

La ayuda la han destinado el Ayuntamiento de Idiazabal, mediante su programa “Gaztaren Ma-mia”, y la Diputación Foral de Gipuzkoa. En total han sido 50 toneladas, repartidas en 250 hectá-reas las que se han utilizado para el abono de los pastos. Se trata de un compuesto elaborado a partir del fósforo y la cal, necesarios para que la hierba crezca con fuerza.

Apirilean zehar Idiazabalgo nekazariak Atxurbiko la-rreetan lanean ibili dira udan zehar animalientzako elikagaia izango den belarra indarrarekin hazteko ongarria botatzen. Betekizun honetarako, herriko Abeltzainek Idiazabalgo Udala, Gaztaren Mamia Proie-ktuaren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren la-guntza eduki dute.

Atxurbi Mendiko Ongarriketa lanak eginda

MENDIKO LANAK

Page 6: Idiazabal plazara 31

6

Ordua: 09:00 - 16:00Bazkaria: 13:30etan frontoi zaharrean.Ibilbidea Goierritik: 15:00etan Idiazabaldik atera.Email: [email protected]

Maiatzaren 15ean, Idiazabalgo kaleak mota eta garai ezberdinetako ibilgailuz beteko dira: kotxeak, motorrak, bizikletak, traktoreak… Batetik preklasikoak, 20-25 urte bitartean dituzten ibilgailuak, lehe-nengoz atera ziren Peugeot 205ak adibidez, eta bestetik, klasikoak, 25 urtetik gorakoak.

Antolatzaileek esan bezala, dibertsitatea da azaldu nahi dena eta jendeak ibilgailu hauek baloratzen jakitea. Gaur egungo gazteek hauek erosi, konpondu eta ibiltzeko prestatzen dituzte; azken ba-tean, baloratu nahi dena bertan inbertituriko esfortzua eta den-bora direlako eta ez kostu ekonomikoa. Taldekideen iritziz, ibilgailu hauetan faktorerik garrantzitsuena pertsona batengan sorrarazten dituzten sentimenduak dira. Badaude beraien gurasoek eduki di-tuzten ibilgailu berdinak erosten dituztenak, atzean geratu diren momentuak gogoratu edo pertsona horiek oroimenera ekartzeko. Gurasoek eduki dituzten kotxe, motor edo bizikletak erabili orduko emozionatu egin dira belaunaldi berriak.

Antolatzaileak 3 hilabete daramazkite topaketa prestatzen, besteak beste, ekitaldirako finantzaketa aurkitu eta antolamendu globalari forma ematen. Momentu honetan pretaketetan dabiltzanak 20 lagun inguru diren arren, egunean bertan bolondresak ere hurbil-tzen dira esku bat botatzera.

Aurreko 2 edizioetan bezala, publiko ororentzat egokitzen diren eki-taldiak antolatzen ari dira, hots, ekitaldi familiar bat prestatzea dute helburu. Beste herrialde batzuetan egiten den moduan, gurasoak beraien seme-alabekin etortzea nahi dute, denetariko jendea hurbil-tzea. Horri lotuta, Skate ikuskizun bat antolatu da etxeko txikienen-tzako, eta baita umeek jolasteko zonalde bat ere.

Estilo eta leku ezberdinetako pertsonak hurbilduko direla ziur daude taldekideak. Aurreko edizioetan Euskal Herria guztitik etorri ziren

Ibilgailuen jabeek azpimarratu duten bezala, ekartzen dituzten kotxe, motor edo bizikletak ikusteko dira, eta ez ikutzeko. Eserlekuetako larrua edo tela erraz urratu daiteke edozeinen galtzek edukitzen dituzten metalezko tatxetekin, eta kontuz ibiltzea ezinbestekoa da, hondatu egiten baitira. Ibilgailua barrutik ikusteko hurbiltzen den edonork, lehenik eta behin baimena eskatu behar dio jabeari.

Idiazabalgo kaleetan erakusgai egongo den ibilgailu kopurua ere eguraldiaren baitan egongo da. Euria egiten badu, ibilgailu zehatz batzuek ezingo dute etorri erdoiltzeko beldurragatik, oso delikatuak baitira. Kontran, eguraldi ona egiten badu, herri guztia ibilgailu eta tresna klasikoez beteko da.

Idiazabalera, baita Burgostik eta Frantziatik ere, ia 200 kilometroko bidea eginez. Antolatzaileen hitzetan Gipuzkoa mailan egiten den ibilgailu klasikoen topaketarik garrantzitsuena da aurreko bi edizioe-tako ibilgailu eta bisitari kopurua kontuan edukita.

MAIATZA 2016

EKITALDIAK

Maiatzaren 15ean, igandea, Ibilgailu Klasikoen III. Topaketa ospatuko da Idiazabalen.

Idiazabalgo kaleak ibilgailu klasiko eta garai bateko tres-nen erakustoki

Antolamendua eta ekintzak

Orain dela 3 urte Goierri Motorclubeko kideek hasiera batean ametsa zena egi bihurtzea lortu zuten; ibilgailu klasikoen topaketa antolatzea, alegia. Idiazabalgo Udala izan zen, 2014an, herriko ka-leak erabiltzeko baimena eta laguntza eman ziena ibilgailu eta garai bateko tresnen ekitaldia aurrera eramateko.

IBILGAILU KLASIKOEN III. TOPAKETA

“Ibilgailu hauetan baloratu nahi dena in-bertituriko esfortzua eta denbora dira, eta ez kostu ekonomikoa”.

“Ibilgailuak ikusteko dira eta ez ikutzeko”.

“Ekitaldi familiar bat prestatzea dute hel-buru”.

“Euskal Herria guztitik etorri ziren Idia-zabalera, baita Burgostik eta Frantziatik ere”.

Page 7: Idiazabal plazara 31

7

Zure etxean edo baserrian ba al daukazu aspaldiko ibilgailu edo tresna bitxirik? Garai bateko traktoreak, baratzerako gailuak… belau-naldi berriek, eta askotan lehengoek ere, ez dituzte ezagutzen edo gogoratzen. Antolatzaileak horrelako gailuen bila dabiltza, jendeak gordeta dauzkan ibilgailu eta tresna zaharrak Idiazabalgo kaleetan erakusteko helburuarekin.

Taldekideek adierazi duten bezala, garai bateko tresna eta ibilgailuak funtzionalak badira topaketa honetan bere lekua daukate. Nekaza-ritza munduan aspaldiko motordun altxorrak daude eta jende askok ez ditu ezagutzen. Animatu Idiazabalgo kaleetan erakustera.

MAIATZA 2016

Idiazabal PLAZARA!

Animatu antzinako ibilgailu eta tresnak ekartzera

IBILGAILU KLASIKOEN III. TOPAKETA

“Nekazaritza munduan aspaldiko motor-dun altxorrak daude eta jende askok ez ditu ezagutzen”.

El domingo, 15 de mayo, se celebrará la III. Concentración de Vehículos Clásicos en Idiazabal. El evento, organizado por Goierri Motorclub en colaboración con el Ayuntamiento de Idiazabal, acogerá vehículos de todo tipo: coches, mo-tos, bicis, tractores… y utensilios y máquinas antiguas que los voluntarios quieran mostrar. Tal y como han señalado los organizadores, animan a todo aquel que posea un vehículo clásico a que se acerque al municipio para exponerlo.El evento, que será de carácter familiar, contará también con actividades dirigidas a los más pequeños de casa. La comida se ofrecerá en el frontón a las 13:30h y después, a las 15:00h, se procederá a realizar una ruta por Goierri. El encuentro finalizará a las 16:00h en Idiazabal.

Page 8: Idiazabal plazara 31

8

AGENDA

MAIATZA 2016

www.idiazabal.eus

www.gaztarenmamia.com jakin (+) proiektuari buruz

Udaletxeko leihatilaren ordutegi berria / Nuevo horario de la ventanilla del Ayuntamiento: astelehenetik ostegunera / de lunes a jueves............................. 08:30 / 16:00 ostirala / viernes.....................................08:30 / 15:00

Maiatzak 15 igandea 09:00 – 16:00: Ibilgailu Klasikoen Topaketa.

Maiatzak 17 asteartea 17:00etan: Segurtasunari buruzko hitzaldia, Jubilatu Elkarten. Udalak eta Jubi-

latu Elkarteak antolatua.

19:00etan: Egin Zaitez Gaztaizale, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroan.

Maiatzak 28 larunbata Dantzari Txiki eguna. Axari Dantza taldeak antolatua.

Maiatzak 29 igandea San Adriango Erromeria.

EGIN ZAITEZ GAZTAIZALE

Albisteak di-da batean!

Maiatzak 17an, asteartea, arratsaldeko 7etan, “Egin zaitez Gaztaizale” Gazta eta Maridaje Zikloaren 3. Saioa egingo da Idiazabal Gaztaren In-terpretazio Zentroan. Oraingoan Mahongo gazta, Menorcan egin eta bertako jatorria duena, eta Idiazabalgo Arimasagastiko gazta izango dira gonbidatuak.Egun berean, Gaztaizaleren aurretik, maiatzak 18an ospatuko den Mu-seoen Nazioarteko egunari lotuta, bisita berezia egingo da Interpreta-zio Zentroan.