idaztearen zergatiak

6
AMADO GOMEZ UGARTEk (Laudio 1956) eleberri motzen Gabriel Sije Saria irabazi berri du. 24 herrialdetako 478 lanen artean atera da garaile. Ez da, baina, ez irabazi duen lehen saria, ez eta argitaratzen duen lehen liburua ere . Ez dakit zehazki nola hasi nintzen idazten. Hori bai, behin hasita jada ez duzu uzten” (…) Bukatzeko, nondik datorkizu literaturarekiko interesa? Irakurtzetik. Gaztea nintzenean Altxorraren uhartea eleberri tipikoa heldu zen nire eskuetara, hori izan zen “tximista”. Istorio zoragarri bat da liburu horrek kontatzen duena, eta irakurlearengan interesa sorrarazteko behar den guztia dauka. Asko hitz egin daiteke honen inguruan eta ondorio garbirik atera gabe. Zergatik hasten zaren? Ez dakit. Hori bai, idazten hasten zarenean jada ez duzu uzten. Maldizio moduko bat da.

description

literaturaz

Transcript of idaztearen zergatiak

AMADO GOMEZ UGARTEk (Laudio 1956) eleberri motzen Gabriel Sije Saria irabazi berri du. 24 herrialdetako 478 lanen artean atera da garaile. Ez da, baina, ez irabazi duen lehen saria, ez eta argitaratzen duen lehen liburua ere

. Ez dakit zehazki nola hasi nintzen idazten. Hori bai, behin hasita jada ez duzu uzten()Bukatzeko, nondik datorkizu literaturarekiko interesa?Irakurtzetik. Gaztea nintzenean Altxorraren uhartea eleberri tipikoa heldu zen nire eskuetara, hori izan zen tximista. Istorio zoragarri bat da liburu horrek kontatzen duena, eta irakurlearengan interesa sorrarazteko behar den guztia dauka.Asko hitz egin daiteke honen inguruan eta ondorio garbirik atera gabe. Zergatik hasten zaren? Ez dakit. Hori bai, idazten hasten zarenean jada ez duzu uzten. Maldizio moduko bat da.

Fernando Morillo

()Niretzat, etorkizuna teleskopio bat zen, eta ni mendi tontorretan, zeruari begira. Nerabezaroan zientziazale jarraitu nuen, baina, ezinbestean, bestelako zaletasun batzuk ere aurkitu nituen. Esan beharra dago? Ia egunero maitemintzen hasi nintzen, eta ez dut ulertzen nola ez zitzaidan bihotza ahotik atera egun haietan, hain taupa bortitzen ondorioz.Lehen poesia Neska batek txora-txora eginda nindukan, eta nik, inuxente eta beste ezer asmatu ezinda, poesia bat idatzi nion. Jakina, poesia hark denboralditxo luzea egin zuen kaxoi batean gordeta. Azkenean eman nion neska hari, eta peripezia osoa kontatuta, barre ederrak egin zituen.

Txoroaldiz txoroaldi, makina bat lotsa-poesia idatzi nuen (ez soilik pixka bat lotsagarriak zirelako, lotsaren ondorioz idazten nituelako baizik), eta ipuinak zirriborratzen ere hasi nintzen. Ipuin frikiak. Goreak. Fantastiko-eroak. Nire barru-istorioak idaztea plazer hutsa zela konturatu nintzen. Modu zoragarria zen ametsak elikatzeko edo, hobeto, bizitzeko. Denetik irakurtzen nuen bitartean, fisika karrera hasi, eta, geldirik egon ezinda, hura amaitu aurretik filosofian ere sartu nintzen. Lehen karrera zintzilik geratu zen, baina bigarrena bai, amaitu nuen. Bide batez, hamaika lantxo egin nituen: segurtasun-zaindari (bene-benetan), irakasle, kolaborazioak han eta hemenArteka-marteka, idazten jarraitzen nuen. Ipuin sorta amaigabea neukan, eta lagun batek baino gehiagok egin zidan galdera bera: zergatik ez nituen nonbaitera bidaltzen? Horixe egin nuen: batzuk hartu, eta proba egin.

Zer da niretzat idaztea? Zenbaiti entzun izan diot, aldizka, idaztea sufrikarioa dela. Batzuetan ez da gezurra izango, baina ez nuke esango (inola ere!) egia biribila denik. Idaztea mendira joatea bezala da niretzat. Gerta liteke aldapak arnasa goritzea, euritan blai amaitzea, edo hanka bihurrituta. Hala ere, hala ere, mendizaleontzat, horrek guztiak zinez merezi du. Bai horixe! Nekea, izerdia, gihar-mina baina zuhaitzen kantua, haizearen laztana, zeru gardena nahiz haserrea, askatasuna, ametsa, zeure buruarekin bikain sentitzea Demontre, horrek ez du parekorik! Ba, hori da, niretzat, idaztea. Askotan nekea, edo etsipena, edo korapilo garratz bat ezin askatzea. Baina gero, apurka, bide ezezagunak sasi basatien artean, zeure burua gainditzea, tontorrera iristea, haize hotza, poztasun deskribagaitza, malko txiki bat masailetan behera Idaztea bizitzea da. Eta bizitza da.Azken urteak abentura izan dira niretzat. Nire pertsonaia guztiek bizi dituztenak baino zirraragarriagoa. Horregatik, pozik nago.Badira oztopoak, nola ez. Baina koska bat aurkitzen dudan bakoitzean, badakit zer egin: ukabilak itxi, eta barrea jantzi. Oztopoa malgutu arte. Ulertu arte. Konkistatu arte. Eta zoriontsu izan, ze arraio!(Iturria www.fernandomorillo.eu)

Idazteko motiboak

Duela ez hainbeste, egunero idaztea posible ote den galderari erantzun nahian, Harkaitz Canok esan zuen "Orri txuriaren bertigoa... ez dut inoiz bizi. Ez baduzu zer idatzi egun batean, ba irakurri.Irakurtzea eta idaztea ariketa berbera da: Sistole eta diastole, bihotzaren mugimenduak dira. Xurgaketa eta jaurtiketa...". Ezbairik gabe, oso polita geratu zitzaion, eta beste idazle askok ere aipatu dute antzeko zerbait, baina horrek ezer gutxi erantzuten du, esaterako, idaztera eramaten duten motibazioen inguruan: argi dago irakurtzea eta idaztea erlazionatuta daudela, kontu paraleloak izan daitezkeela nolabait, baina batetik besterako aldea dagoela onartu beharra dagoela uste dut, eta alde horretan datzala, hain zuzen ere, koska. Zeren eta, Roberto Bolaok esaten omen zuen bezala, normalena irakurtzea da, inola ere ez idaztea.Badago liburu bat, Madrileko Ediciones y Talleres de Escritura Creativa Fuentetaja betiinteresgarriakargitaratua, galderari erantzuten saiatzen dena eta, jakina (aurrera dezadan une honetatik bertatik), lortzen ez duena, zorionez: Por quescribe usted?du izenburu, eta galdera horri berrehun eta hogeita hamazazpi idazle nahikoa garaikideek emandako erantzun labur edo luzexeagoez osatuta dator, hurrenkera alfabetikoan ordenatuta, Kobo Abe japoniarrarengandik hasita (honela abiatzen du berea: "Galdera hori ez da logikarekin erlazionatzen, etikari dagokio zalantzarik gabe") Yun Hung-Gil korearrarekin amaitu arte (honela amaitzen duena: "Nobelak idazten ditut nire arimaren kopa betiere hutsa betetzeko. Baina asko idazteagatik ere kopa ez dago inoiz beteta eta, ondorioz, idazten jarraitzen dut").

Liburuaren sarreranPrimo Levik1985ean emandako erantzun baten nolabaiteko laburpena dator, zerrenda bat zeinak, hein handi batean, idaztearen motibazioen inguruko aukerak agortzen baititu. Leviren ustez, idazteko arrazoi nagusiak bederatzi lirateke: 1) Norbaitek desioa edo premia sentitzen duelako; 2) Dibertiarazteko edo norbera dibertitzeko; 3) Norbaiti zerbait irakasteko; 4) Mundua hobetzeko; 5) Norberaren ideiak ezagutzera emateko (ez dena, zehazki, 3. motibazioaren berdina, antzekoa gerta badaiteke ere); 6) Angustiaz libratzeko; 7) Famatua izateko; 8) Aberasteko; 9) Ohituragatik. Jakina, Leviren ustez motibazioa ez da bakarra izaten, eta zerrendatzen dituen bat baino gehiagoren konbinazioa izan daiteke (adibidez, zazpigarren motibazioari ia inork ez dio ihes egiten, maila handiagoan edo txikiagoan), ezta berbera idazlearen bizitza guztian zehar (bederatzigarren motibazioa, esaterako, kreatibitatearen gasolina agortu duten idazleena litzateke, guztien artean "tristeena", Leviren aburuz). (iturria :eibar.org)

YOLANDA ARRIETA

Zein izan zen literaturarekin izandako lehen harremana?

Literaturarekin lehenengo harremanean, bereizi egin beharko lirateke literatura eta euskal literatura. Etxean ez nuen literaturarik irakurri, gure etxean ez baitzegoen libururik. Baina idazteko erraztasuna neukanez, eskolan idatzi egiten nuen. Etxebarritik Markinara ikastera joan ginenean, literaturako gaztelaniako irakasleak `no te gusta leer?galdetzen zidan; nik baietz, baina ez neukan irakurtzera bultzatzen ninduen inor inguruan. Gero, hamasei-hamazazpi urterekin, UNED-en, D titulua ateratzen hasi nintzen eta ariketa asko egin behar genuen. Aldi hartan hasi nintzen deskribapenak eta narrazioak egiten, egun bat kontatzen Ondo pasatzen nuen hori egiterakoan. Irakurzaletasuna ere garai horretan deskubritu nuen. Irakasle eskolan hasi nintzenean, euskal literaturari buruz genuen ikasgaian, nobela bat idazteko eskatu ziguten. Ariketa bat besterik ez zen baina nik `nobela bat idatzi behar dugu, bere garrantzia eman nion. Askotan larunbat iluntzeetan edo gauetan idazten geratzen nintzen. Nahiago nuen idatzi, tabernara joan baino. Ariketa hura, gozamena izan zen niretzat.

(iturria: idazleak.eus)