IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO...

40
IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK Ebaluazio Diagnostikoa Hizkuntza- komunikaziorako konpetentzia 2009, 2010, 2011 EUSKARA Bigarren Hezkuntzako 2.maila

Transcript of IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO...

Page 1: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

IDAZMENAREN EBALUAZIOA

TESTUAK ZUZENTZEKO

IRIZPIDEAK

Ebaluazio Diagnostikoa Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

2009, 2010, 2011

EUSKARA Bigarren Hezkuntzako 2.maila

Page 2: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

2

1. IDAZMENA ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK Ebaluazio-irizpideen azalpena Hizkuntza idatzia ebaluatzeko irizpideak hiru bloketan antolatu dira:

Komunikazio-egoerara egokitzea (Gaitasun Soziolinguistikoa)

Koherentzia eta kohesioa (Gaitasun Diskurtsiboa)

Morfosintaxia, lexikoa eta ortografia (Gaitasun Linguistikoa)

1. Komunikazio-egoerara egokitzea. Gaitasun Soziolinguistikoa.

Egokitasuna propietatearen bidez testua komunikazio-egoerarekin eta testuinguruarekin lotzen da. Hala, testuak komunikazio-egoeraren parametroak islatzen ditu: idazlearen jarrera, komunikazio-asmoa, ekoizpen- eta harrera-kanala… eta horiek testuari dagozkion hizkuntza-erregistroaren ezaugarriak markatzen dituzte. Halaber, testua komunikazio-egoerak eskatutako gaiari lotzen zaio. Hauek dira egokitasunarekin zerikusia duten adierazleak:

- Helburua. Ea atazan proposatutakoa errespetatzen den ala ez: deskribatzea, kontatzea, azaltzea, argudiatzea.... eta ea item-eko agindua betetzen den (narrazioa idatzi, albistea, gutuna...).

- Gaiarekiko lotura. Ea informazioa esanguratsua den emandako komunikazio egoerari erreparaturik eta ea ikasleek ekoitzi behar duten testu-generorako egokia den. Ea proposatutako komunikazio-egoera kontuan izanik, informazioaren kantitatea nahikoa den eta kalitateari begira esanguratsua den.

-Hizkuntza-erregistroa. Ea erabilitako hizkuntza-barietatea (formala, ez-formala…) ondo egokitzen zaion proposatutako hizkuntza atazari.

-Testu-generoari dagozkion beste zenbait adierazle: objektibotasuna/ subjektibotasuna, erreferenteari eustea, igorlearen eta hartzailearen agerpena testuan, aditz pertsonari eustea... (ezaugarri hauek balioetsiko dira beti ere eskatutako testuan esanguratsuak badira).

2. Koherentzia eta kohesioa. Gaitasun diskurtsiboa.

Koherentzia propietatearen bidez testua, oro har, zentzu-unitate gisa antolatzen da. Informazioaren aukeraketan eta horren antolaketan egitura jakin bat ikusten da. Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren arteko loturak ahalbidetzen dituzten hizkuntza-mekanismoak. Mekanismo horiek, batez ere, bi motakoak dira: morfosintaktikoak eta lexikoak.

Page 3: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

3

Hauek dira koherentziarekin eta kohesioarekin lotutako adierazleak:

-Informazioaren garapena eta koherentzia. Ea informazioa modu esanguratsuan aukeratzen den, eta ea ez dagoen kontraesanik, alferrikako errepikapenik, betelanik... eta ideiak eta datuak modu logikoan garatzen diren.

-Testu-egitura. Ea eskatutako testuaren egitura errespetatzen den: narrazioa, deskripzioa…

-Kohesio-mekanismoak. Ea testuko atalak ongi lotzen diren, testu lokailu eta antolatzaile egokien bidez, erreferentea galdu gabe, gaiaren garapena bermatuz.

3. Morfosintaxia, lexikoa eta ortografia. Gaitasun Linguistikoa. Gaitasun Linguistikoa propietatearen bidez testua arau gramatikaletara egokitzen da. Arau morfosintaktikoen eta ortografikoen erabilera zuzena eta lexiko egokiaren erabilera dira irizpide nagusiak.

Hauek dira adierazleak:

-Morfosintaxia. Ea egitura morfosintaktiko zuzenak eta askotarikoak erabiltzen diren.

-Lexikoa. Ea eskatutako gaiari ondo egokitzen zaion lexikoa erabiltzen den.

-Ortografia. Ea hizkuntzaren oinarrizko ortografia arauak errespetatzen diren.

Page 4: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

4

2. ARAU ORIENTAGARRIAK

HIZKUNTZA GAITASUNA: GRAMATIKA, ORTOGRAFIA, PUNTUAZIOA Akatsen balorazioa gramatika arloan: Datozen akatsak oinarrizkoak dira, hortaz, sistematikoki errepikatzen badira, akatsa larria da:

- Ergatiboa gaizki erabiltzea: “Ni esango dizut”, “Nik hasi naiz lanean”... - Aditzaren komunztadura ez errespetatzea: “Gizonak ikusi dut”, “Liburu

batzuk erosi zuen”. - Denbora-nahasketa handiak: “Etorriko bazina etxera joango gara”, “Joango

behar du”. - Ordena oso gaizki jartzea: “Ez nahi du etorri”, “Daukat etxe bat mendian”,

“Alokatzeko baserria da gehiegi”. - ...

Errakuntza morfosintaktiko bakan batzuk onargarriak badira ere, akats larriak sistematikoki egiten baditu edo, sistematikoki izan gabe, puntu desberdinetan behin eta berriz huts egiten badu, 2, 1 edo 0 mailetan kokatuko zaio. Akatsen balorazioa ortografia arloan: Ikasleek idazlanetan egiten dituzten akatsak era askotakoak izaten dira: batzuk munta handikoak edo “larriak” eta beste batzuk ez hain larriak edo garrantzi gutxiagokoak. Arinak ez dira kontuan izango (esaterako, teknizismo bat gaizki idatzita egon...) Oinarrizko arau ortografiko eta maiztasun handiko hitzetan egiten direnak akats larritzat hartuko dira. Maiztasun urriko hitzetan edo egitura sintaktiko konplexuago edo bitxiagoetan egiten direnak ez dira normalean hain garrantzitsuak. Ondokoan idazmenean behinik behin larritzat jotzen diren hainbat akats ematen dira, adibide gisa:

- Erabilera handiko hitzetan egiten diren akatsak larriak dira beti, hala nola aditz laguntzaile formetan S agertzea (“nais”...), tx, ts, tz daramaten hitz ezagunak gaizki idaztea (“etzea”...)

- Aldiz, beste zenbait huts txikitzat joko dira: erabilera urriko hitzen ortografia (“h”ak bereziki) edota gaztelaniak eragindako akatsak (m p aurretik, v…)

- Letra larrien erabilera okerra. - …

Akatsak urriak eta ez larriak direnean 5, 4 edo 3 mailetan koka daiteke idazlana. Kontuan izan akats berbera bakartzat kontatuko dela. Akatsen balorazioa puntuazioan: Gutxienez, marka hauek agertu beharko lirateke:

- Paragrafoen amaieran puntu joan behar da, baita ideia bat duen esaldi baten amaieran.

- Harridura eta galdera ikurra edo zeinua ipini behar dira, behar direnean. - Koma ohiko erabilpenean jarri behar da: zerrendetan, kontaketaren haria

eteten denean, aposizioetan... - Erabiltzen direnean, ondo erabiltzea: komatxoak, parentesiak eta gidoiak.

Kontuan eduki, akatsak oso ugariak ez direnean, 3. mailan ahal dela kokatu.

Page 5: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

5

3. IDAZMENAREN EMAITZAK JASOTZEKO TXANTILOIA

IKASLEA: ____________________________________

DATA: __________________________________________

ADIERAZLEAK 0 1 2 3 4 5

1. KOMUNIKAZIO-EGOERARA EGOKITZEA (Gaitasun Soziolinguistikoa)

- Testuaren helburua / Gaiarekiko lotura

- Hizkuntza -erregistroa

- Testu-generoari dagozkion beste zenbait adierazle

2. KOHERENTZIA ETA KOHESIOA (Gaitasun Diskurtsiboa) - Informazioaren progresioa eta

koherentzia - Testuaren egitura

- Testu antolatzaileak eta lokailuak

3. MORFOSINTAXIA, LEXIKOA, ORTOGRAFIA (Gaitasun Linguistikoa) - Morfosintaxia - Lexikoa

- Ortografia

HASIERAKO MAILA

ERDI MAILA

MAILA AURRERATUA

Page 6: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

6

4. PROBAK

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA IDAZMENA 2009 Azalpenezko testua

Page 7: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

7

AZAPENEZKO TESTUA IDATZI AZALPEN TESTU BAT

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako azalpena DBHko 2. maila ikasten ari zara ikasturte honetan eta dagoeneko asko dakizu hainbat gairi buruz. Hori dela eta, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzako azalpena prestatzea eskatu dizute, DBHn egotea nolakoa den kontatzeko. Honelako puntuak azal ditzakezu:

Zenbat ikasle dauden gutxi gorabehera. Arloak edo ikasgaiak. Ordutegia. LHren eta DBHren arteko ezberdintasunak. Erabiltzen diren materialak. Ikastetxeko espazio bereziak (liburutegia, jantokia, patioa,

laborategia...) ...

Kontuan hartzekoak:

Azalpen bat denez, ez sartu zure iritzi pertsonalak.

Erabili doinu egokia: ez ahaztu 9-10 urteko ikasleei zuzenduta dagoela.

Zure idazkia paragrafoetan antolatu.

Zaindu testuaren itxura eta ortografia Testuak 100 hitz izan beharko ditu.

Page 8: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

8

AZALPENEZKO TESTUA: ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK

0 1 2 3 4 5

KO

MU

NIK

AZ

IO-E

GO

ER

AR

A

EG

OK

ITZ

EA

(G

ait

asu

n

so

zio

lin

gu

isti

ko

a)

29 hitz baino gutxiago dituen testua, ez du zentzurik edo dituen ezaugarriengatik, oso testu eskasa da, ezin da baloratu

Testuaren helburua: helburua ez da lortzen. Beste genero bat erabiltzen da edo azalpena ez da gauzatzen. Testua oso laburra edo ulergaitza izan liteke. Gaiarekiko lotura: informazio gutxi edo zehaztu gabea ematen du. Beste gai bat hartu du. Hizkuntza-erregistroa: erregistroa ez da

egokia; arrunta da. Testuaren objektibotasuna: testua

subjektiboa izan liteke. Agertzen diren aditz pertsonak nahasten dira.

Testuaren helburua: helburua ozta-ozta lortzen da: azalpen bat ematen du, edo beste genero bat da. Gaiarekiko lotura: informazio gutxi edo zehaztu gabea ematen du. Ematen duen informazioa ez da ondo ulertzen. Hizkuntza-erregistroa: erregistroa ez

da egokia; arrunta izan daiteke zenbait unetan. Testuaren objektibotasuna: testua ez da objektiboa edo agertzen diren aditz pertsonak nahasten dira.

Testuaren helburua: helburua lortzen da: azalpen bat da. Gaiarekiko lotura: LHko ikasleei azaltzen zaie DBHn egotea nolakoa den. Eskatutako datuak agertzen dira (hiru gutxienez). Hizkuntza-erregistroa: Testua oro har erregistro egokian dago idatzita; ez da oso formala, ezta arrunta ere. Ulergarria da: kontuan edukitzen du jasotzailea (9-10 urteko umeak). Testuaren objektibotasuna: testua objektiboa da eta erabilitako pertsona 3ª da gehien bat, nahiz eta beste pertsona batzuk agertu (adibideak, iritzi bat, esperientzia pertsonal bat…)

Testuaren helburua: helburua ondo lortzen da: azalpen bat da. Gaiarekiko lotura: LHko ikasleei azaltzen zaie DBHn egotea nolakoa den. Eskatutako datuak agertzen dira: ikasgeletako kopurua, arloaren bat edo ikasgaiak, ordutegia, DBHkiko aldeak, materialak eta espazioak. Hizkuntza-erregistroa: Testua oro har

erregistro formalean egoteaz gain, ulergarria da ere; kontuan edukitzen du jasotzailea (9-10 urte). Testuaren objektibotasuna: testua objektiboa da eta erabilitako pertsona 3ª da; beste pertsona batzuk agertzekotan ondo justifikatuta daude (adibideak, iritzi bat, esperientzia pertsonal bat…)

Testuaren helburua: helburua guztiz betetzen da: azalpen bat da. Gaiarekiko lotura: LHko ikasleei azaltzen zaie DBHn egotea nolakoa den. Datozen datuak agertzen dira (edo antzekoak, edo berri batzuk): Ikasgeletako kopurua, arloaren bat edo ikasgaiak, ordutegia, DBHkiko aldeak, materialak, espazioak... Hizkuntza-erregistroa: Testu osoa erregistro

formalean egoteaz gain, ulergarria da ere; kontuan edukitzen du jasotzailea (9-10 urte). Testuaren objektibotasuna: testua objektiboa da oro har. Erabilitako pertsona 3ª da; beste batzuk agertzekotan ondo justifikatuta daude (adibideak, esperientzia pertsonal bat…)

KO

HE

RE

NT

ZIA

ET

A K

OH

ES

IOA

(Gait

asu

n D

isk

urt

sib

oa)

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak agertzen dira baina ez antolaturik. Ideiak errepikatzen dira edo oso gutxi dira, eta informazioa ez da gauzatzen. Testuaren egitura: gaiari heldu arren, azapena ez da garatzen eta atalak ez dira agertzen. Testua ez dago paragrafoetan antolaturik. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua antolatzeko lokailurik ia ez dago.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak agertzen dira baina ez oso ongi antolaturik. Ideia batzuk errepikatzen dira, ideia berri gutxi ageri eta informazioa astiro doa aurrera. Testuaren egitura: gaiari heldu badio ere, ez daude azalpenezko testuaren hiru atalak ez daude edo ez nahiko garaturik. Testuaren ideiak edo atalak ez daude paragrafoetan antolaturik. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua antolatzeko lokailurik oso gutxi dago.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta oro har. Inkoherentziarik handirik ez dago eta informazioa aurrera egiten du. Testuaren egitura: azalpenezko testuaren atal guztiak agertzen dira nola edo hala: sarrera, garapena eta konklusioa. Agian ez da izenbururik agertuko. Testuaren ideiak edo atalak paragrafoetan daude antolaturik gutxi gorabehera. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua antolatzeko azalpenezko testuaren lokailuren bat agertzen da. Marka tipografikoak ager daitezke.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta. Inkoherentziarik ez dago. Ideiak ez dira ia errepikatzen. Testuaren egitura: azalpenezko testuaren atal guztiak agertzen dira: aurkezpena, gaiaren garapena eta konklusioa. Izenburua ipini dezake. Testuaren ideia edo atala ia guztiak paragrafoetan daude antolaturik. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua antolatzeko azalpenezko testuaren lokailuak agertzen dira. Marka tipografikoak ager daitezke.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta; inkoherentziarik ez dago. Ideiak ez dira errepikatzen, ideia berriak agertzen dira. Informazioa garatzen da. Testuaren egitura: egitura nabaria da; gaiaren aurkezpena, garapena eta konklusioa edo ondorioak.Testuaren ideia guztiak paragrafoetan daude antolaturik. Izenburua, sarrera edo laburpenak badaude. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua antolatzeko azalpenezko testuaren lokailu egokiak agertzen dira (hasteko, amaitzeko, horrela, alde batetik, bestetik, beraz, era berean...) Marka tipografikoak ager daitezke (marratxoak, puntuak…)

MO

RF

OS

INT

AX

IA

LE

XIK

OA

, O

RT

OG

RA

FIA

(G

ait

asu

n L

ing

uis

tiko

a)

Morfosintaxia: mota guztietako akats morfosintaktikoak egiten ditu (deklinabidean, sintaxian...) ulergarritasuna zailduz. Esaldi bakunak edota amaitu gabekoak. Lexikoa: eskasa, zehaztugabea eta ez-egokia; oso lexiko arrunta. Hitzak errepikatzen dira eta edozertarako hitzak erabiltzen ditu. Akats lexikoak daude eta erdarakadak ere bai. Ortografia eta puntuazioa: akats

ortografiko eta puntuaziozko asko daude; testua ulergaitza egiten da zenbaitzuetan.

Morfosintaxia: akats morfosintaktiko agertzen dira sarritan. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalekin akats nabarmenak daude. Perpaus bakunak erabiltzen ditu. Lexikoa: ez da zehatza, arrunta baizik. Hitzak errepikatzen dira eta edozertarakoak erabiltzen ditu. Akats lexikoak daude. Erdarakadak ager daitezke. Ortografia eta puntuazioa: akats

ortografikoak ageri dira maiz, eta puntuazio zeinu batzuk gaizki erabiltzen ditu (hitz larriak, komak eta puntuak, parentesiak...)

Morfosintaxia: ez dago oinarrizko akats morfosintaktiko askorik. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalak betetzen ditu oro har. Perpaus elkartu eta menpekoak erabiltzen ditu. Lexikoa: egokia da eta gaiarekin lotuta dago. Ez daude errepikapen askorik edo edozertarako hitzik ere. Erabilitako hitzak zuzenak dira. Erdarakadak ager daitezke. Ortografia eta puntuazioa Akats ortografiko gutxi ditu eta ez dira oinarrizkoak. Puntuazio zeinuak nahiko egoki erabiltzen ditu: hitz larriak, komak eta puntuak, parentesiak...

Morfosintaxia: Akats morfosintaktiko gutxi daude. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalak betetzen ditu. Perpaus elkartu eta menpekoak erabiltzen ditu, eta ondo. Lexikoa: egokia eta anitza da, eta gaiarekin bat dator. Ez daude akats lexikorik edo arrunkeriarik. Hitzaren bat errepikatuta egon arren, edo edozertarako hitzak, sinonimoak ere erabiltzen ditu. Ortografia eta puntuazioa: akats

ortografiko gutxi ditu eta ongi erabiltzen ditu puntuazio zeinuak.

Morfosintaxia: ez du akats morfosintaktikorik egiten. Komunztadura eta arau gramatikalak ondo betetzen ditu. Perpausak mota anitzekoak dira. Lexikoa: hitz zehatzak eta egokiak agertzen dira. Lexiko aberatsa da hein batean. Teknizismoak ere ager daitezke. Ez daude akats lexikorik, edozertarako hitzik edo arrunkeriarik. Sinonimoak eta hiperonimoak erabiltzen ditu modu kontzientean. Ortografia eta puntuazioa: ez du akats ortografiko larririk egiten. Ongi erabiltzen ditu puntuazio zeinuak.

Page 9: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

9

ADIBIDEAK

HASIERAKO MAILA Maila honetan agertzen diren testuak ez daude ondo garatuta, akats asko eta hutsune handiak agertzen dira ebaluatzen diren aipatutako arloetan. Datozen adibideetan eskatutako gaia ez da garatzen eta, kasu askotan, informazioa baztergarria da. Ideien antolaketa ez da azalpenezko testu batena, edo ideiak ez daude era koherente batean azalduta. Nabaria da baliabide linguistikoen erabilera urria edo okerra dela. Lexikoa eskasa edo zehaztasun gutxikoa da, eta akats larriak agertzen dira bai gramatika bai eta ortografia arloetan ere.

Page 10: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

10

Page 11: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

11

ERDI-MAILA Maila honetan dauden ikasleek duten idazte maila egokia da, ideiak ongi samar garatu eta errekurtso linguistikoak erabiltzen dituzte. Hiztegi ezagupenak, ezagupen gramatikalak eta ortografikoen maila onargarria da. Adibideetan ikus daitekeenez, ikasleak gai dira testuak era egokian idazteko. Testuak helburua betetzen du, nahiz eta tarteka gerta daitekeen eskatutako generoa beste batekin nahastea. Ideiak garatuta daude eta egituratuta. Bestalde, akats gramatikal zein ortografiko batzuk ageri arren, ulergarritasuna ez da eragozten.

Page 12: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

12

Page 13: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

13

Page 14: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

14

MAILA AURRERATUA Maila honetan dauden ikasleen idazte maila altua da; ideiak oso ongi garatu eta egitaratu egiten dituzte. Ikasleek badakite errekurtso linguistikoak egoki erabiltzen. Hiztegi ezagupenak, ezagupen gramatikalak eta ortografikoen maila ona da. Datozen adibideetan, bi testuek betetzen dute proposatutako helburua: testua azalpenezko generokoa da, eta formatu horretara egokitzen dira. Informazioa era koherentez azaltzen da eta horretarako behar diren baliabideak erabiltzen dira (paragrafoak, konektoreak, etab.) Erabilitako erregistroa egokia da. Ez dira inkoherentziarik agertzen eta informazioa aurrera egiten du testuan. Lexiko, gramatika zein ortografiaren erabilera zuzena da.

Page 15: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

15

Page 16: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

16

Page 17: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

17

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA IDAZMENA 2010 Narrazioa

Page 18: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

18

NARRAZIOA

IDATZI NARRAZIO BAT

IDATZI BAINO LEHENAGO: pentsatu zertaz idatziko duzun eta zure ideiak antolatu..

IDAZTEN ARI ZARENEAN, testuaren itxura zaindu, gramatika eta ortografia.

BUKATZEAN testua birpasatu..

Beldurrezko narrazio bat idatzi behar duzu; gaia datozen egoeretatik atera dezakezu:

zuri gertatutako pasadizo bat,

norbaitek kontatutako beldurrezko istorio bat,

asmatutako kontu bat,

irakurritako edo film batean ikusitako istorio bat

etab.

Ondo aukeratu zure ideiak.

Informazioa era kronologikoan antolatu.

Idatzi 100 hitz gutxienez. .

Page 19: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

19

NARRAZIOA: ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK 0 1 2 3 4 5

KO

MU

NIK

AZ

IO-E

GO

ER

AR

A

EG

OK

ITZ

EA

(G

ait

asu

n

so

zio

lin

gu

isti

ko

a)

29 hitz baino gutxiago dituen testua, ez du zentzurik edo dituen ezaugarriengatik, oso testu eskasa da, ezin da

baloratu

Testuaren helburua: testua ez da

narrazioa. Gaiarekiko lotura: testuak ez du kontuan hartzen eskatutako gaia. Ez du informazio nahikorik ematen edo ez dago garaturik. Hizkuntza-erregistroa Desegokia da. Lagunarteko erregistroa nagusitzen da, edo testua ez da oso ondo ulertzen, beraz, ezin dira datu horiek eskuratu.

Testuaren helburua: nekez lortzen da;

narrazio bat izan liteke, baina informazio eta datu gutxi daude, edo nahasiak dira. Narrazioa ez dago oso garatuta. Gaiarekiko lotura: beldurrezko narrazioa izan arren, datuak eta informazioa eskasak dira; gerta daiteke beldurrezko gaia hartu ez izana. Hizkuntza-erregistroa: Erregistroa ez da egokia; ez -formala izan liteke. Narratzailearen pertsonen erabilera:

pertsona desberdinak ager daitezke, testua nahastuz.

Testuaren helburua: testua narratiboa da

eta nahikoa garatuta dago. Gaiarekiko lotura: narrazioa beldurrezkoa da. Hizkuntza-erregistroa Erregistroa formala da gehien bat, nahiz eta batzuetan lagunarteko espresioren bat ager daitekeen. Narratzailearen pertsonen erabilera: Hautatutako narrazioaren pertsonak egoki erabili dira, nahastu gabe.

Testuaren helburua: narrazio bat da eta

garatuta dago. Gaiarekiko lotura: Beldurrezkoa da. Hizkuntza-erregistroa Testu osoa erregistro formal samarrean dago, kontuan edukita narrazio bat dela. Narratzailearen pertsonen erabilera: Hautatutako narrazioaren pertsonak ongi erabili dira.

Testuaren helburua: narrazio bat da (gertatutako

pasadizo bat, istorio bat... beldurrezkoa). Narrazio hori guztiz garatuta dago. Gaiarekiko lotura: Inongo zalantzarik gabe, narrazioa beldurrezkoa da. Hizkuntza-erregistroa: Testu osoa erregistro formalean dago (kontuan edukita narrazio bat dela.) Narratzailearen pertsonen erabilera: Hautatutako narrazioaren pertsonak oso ongi erabili dira.

KO

HE

RE

NT

ZIA

ET

A K

OH

ES

IOA

(Gait

asu

n D

isk

urt

sib

oa)

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak ez daude era logikoan antolatuta, edo testua laburregia da hori nabaritzeko; inkoherentziak daude. Ideiak errepikatzen dira eta informazioak nekez egiten du aurrera, edo informazio gutxiegi dago. Narrazioak ia ez du garapen kronologikorik. Testuaren egitura: narrazioaren atalak ez

dira azaltzen, nabaritzen edo nahasi dira (aurkezpena-garapena-amaiera). Testuaren ideiak ez daude paragrafoetan antolaturik. Ozta-ozta nabaritzen da zer gertatzen den edo nori. Testu antolatzaileak eta lokailuak Testua antolatzeko lokailurik oso gutxi daude. Denboren nahasketa dago.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak ez daude oso era logikoan antolatuta. Ideia batzuk errepikatzen dira eta informazioa astiro doa edo ideia berri gutxi agertzen dira. Narrazioa ez da guztiz era kronologikoan kontatzen. Testuaren egitura: narrazioaren atal guztiak ez dira nabaritzen (aurkezpena-garapena-amaiera). Testuaren ideiak ez daude paragrafoetan antolaturik. Ager daiteke zer gertatu zen eta nori gertatu zitzaion, era traketsean. Testu antolatzaileak eta lokailuak

Testua antolatzeko lokailurik ia ez daude. Denbora markak nahastuta ager daitezke.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta. Ideiak ez dira ia errepikatzen, ideia berriak agertzen dira. Informazioak aurrera egiten du. Narrazioa era kronologikoan kontatzen da. Testuaren egitura: Narrazioaren atal guztiak antzematen dira: aurkezpena-garapena-amaiera. Testuaren ideia gehienak paragrafoetan daude antolaturik. Gutxienez, agertzen da zer gertatu zen narrazioan eta nori gertatu zitzaion. Testu antolatzaileak eta lokailuak

Testua antolatzeko lokailu narratiboren bat agertzen da. Denbora marka lehenaldia da; beste bat izatekotan, justifikatuta agertu da.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta. Inkoherentziarik ez dago. Ideiak ez dira ia errepikatzen, ideia berriak agertzen dira. Informazioa garatzen da. Narrazioa era kronologikoan garatuta dago. Testuaren egitura: Narrazioaren atal guztiak agertzen dira: aurkezpena-garapena-amaiera. Izenburua ager daiteke. Testuaren ideiak paragrafoetan daude antolaturik. Agertzen da: zer gertatu zen, nori gertatu zitzaion eta nola. Testu antolatzaileak eta lokailuak:

Testua antolatzeko lokailu narratibo batzuk agertzen dira. Agertzen diren denbora markak zuzenak dira.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: Ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta; inkoherentziarik ez dago. Ideiak ez dira errepikatzen, ideia eta informazio berriak agertzen dira. Narrazioa era guztiz kronologikoan garatuta dago. Testuaren egitura: Narrazioaren atal guztiak agertzen dira: aurkezpena-garapena-amaiera. Izenburua ere ipini du. Testuaren ideia guztiak paragrafoetan daude antolaturik. Agertzen da: zer gertatu zen, nori gertatu zitzaion eta nola garatu eta bukatu egin zen istorioa. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua

antolatzeko lokailu narratibo egokiak agertzen dira. Oso egoki agertzen dira denbora markak.

MO

RF

OS

INT

AX

IA

LE

XIK

OA

, O

RT

OG

RA

FIA

(G

ait

asu

n L

ing

uis

tiko

a)

Morfosintaxia: mota guztietako akats morfosintaktikoak egiten ditu (deklinabidean, sintaxian...) ulergarritasuna zailduz. Esaldi bakunak edota amaitu gabekoak. Lexikoa: eskasa, zehaztugabea eta ez-egokia; oso lexiko arrunta. Hitzak errepikatzen dira eta edozertarako hitzak erabiltzen ditu. Akats lexikoak daude eta erdarakadak ere bai. Ortografia eta puntuazioa: akats

ortografiko eta puntuaziozko asko daude; testua ulergaitza egiten da zenbaitzuetan.

Morfosintaxia: akats morfosintaktiko agertzen dira sarritan. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalekin akats nabarmenak daude. Perpaus bakunak erabiltzen ditu. Lexikoa: ez da zehatza, arrunta baizik. Hitzak errepikatzen dira eta edozertarakoak erabiltzen ditu. Akats lexikoak daude. Erdarakadak ager daitezke. Ortografia eta puntuazioa: akats

ortografikoak ageri dira maiz, eta puntuazio zeinu batzuk gaizki erabiltzen ditu (hitz larriak, komak eta puntuak, parentesiak...)

Morfosintaxia: ez dago oinarrizko akats morfosintaktiko askorik. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalak betetzen ditu oro har. Perpaus elkartu eta menpekoak erabiltzen ditu. Lexikoa: egokia da eta gaiarekin lotuta dago. Ez daude errepikapen askorik edo edozertarako hitzik ere. Erabilitako hitzak zuzenak dira. Erdarakadak ager daitezke. Ortografia eta puntuazioa Akats ortografiko gutxi ditu eta ez dira oinarrizkoak. Puntuazio zeinuak nahiko egoki erabiltzen ditu: hitz larriak, komak eta puntuak, parentesiak...

Morfosintaxia: Akats morfosintaktiko gutxi daude. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalak betetzen ditu. Perpaus elkartu eta menpekoak erabiltzen ditu, eta ondo. Lexikoa: egokia eta anitza da, eta gaiarekin bat dator. Ez daude akats lexikorik edo arrunkeriarik. Hitzaren bat errepikatuta egon arren, edo edozertarako hitzak, sinonimoak ere erabiltzen ditu. Ortografia eta puntuazioa: akats

ortografiko gutxi ditu eta ongi erabiltzen ditu puntuazio zeinuak.

Morfosintaxia: ez du akats morfosintaktikorik egiten. Komunztadura eta arau gramatikalak ondo betetzen ditu. Perpausak anitzak dira. Lexikoa: hitz zehatzak eta egokiak agertzen dira. Lexiko aberatsa da hein batean. Teknizismoak ere ager daitezke. Ez daude akats lexikorik, edozertarako hitzik edo arrunkeriarik. Sinonimoak eta hiperonimoak erabiltzen ditu modu kontzientean. Ortografia eta puntuazioa: ez du akats ortografiko larririk egiten. Ongi erabiltzen ditu puntuazio zeinuak.

Page 20: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

20

ADIBIDEAK

HASIERAKO MAILA Maila honetan agertzen diren testuak ez daude ondo garatuta, akats asko agertzen dira eta hutsune handiak daude ebaluatzen diren aipatutako arloetan. Datozen adibideetan, gaia ez da garatzen eta, kasu askotan, informazioa baztergarria da. Ideien antolaketa ez da narrazio batena, edo kontatzen den istorioa ez dago era koherentean idatzita. Nabaria da baliabide linguistikoen erabilera okerra dela. Lexikoa urria edo zehaztasun gutxikoa da, eta oinarrizko akatsak agertzen dira gramatika eta ortografia arloetan.

Page 21: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

21

Page 22: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

22

Page 23: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

23

ERDI-MAILA Maila honetan dauden ikasleen idazte maila egokia da, gertaerak ongi garatu eta errekurtso linguistikoak egoki erabiltzen dituzte. Hiztegi ezagupenak, ezagupen gramatikalak eta ortografiaren maila onargarria da. Adibideetan ikus daitekeenez, ikasleak gai dira testuak era egokian idazteko. Gehienetan, testuaren helburua betetzen dute eta generoaren ezaugarriak kontuan hartzen dituzte. Ideiak eta kontakizunaren atalak garatuta eta egituratuta daude nolabait. Bestalde, akats gramatikal zein ortografiko batzuk agertzen dira, ulergarritasuna eragozten ez dituztenak betiere.

Page 24: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

24

Page 25: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

25

Page 26: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

26

MAILA AURRERATUA Maila honetan dauden ikasleen idazte maila altua da; narrazioaren atalak oso ongi garatu eta egitaratu egiten dituzte. Ikasleek badakite errekurtso linguistikoak egoki erabiltzen. Hiztegi ezagupenak, ezagupen gramatikalak eta ortografiaren maila ona da. Proposatutako helburua betetzen dute: narrazio bat idaztea. Testuan narrazioaren egitura errespetatzen da. Informazioa era koherentez azaltzen da eta horretarako behar diren baliabideak erabiltzen dira (paragrafoak, konektoreak, etab.) Erabilitako erregistroa egokia da. Ez dira inkoherentziarik agertzen eta informazioak aurrera egiten du testuan. Lexiko, gramatika zein ortografiaren erabilera zuzena da.

Page 27: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

27

Page 28: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

28

Page 29: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

29

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA IDAZMENA 2011 Argudiozko testua

Page 30: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

ZUZENTZEKO IRIZPIDEA: IDAZMENA HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA: EUSKARA DBH 2. maila

30

ARGUDIOZKO TESTUA

ARGUDIOZKO TESTU BAT IDATZI: IKASTETXEKO ALDIZKARIRAKO

Ikasle batzuek ikastetxea asteburuetan irekitzea eskatu dute, bertan egoteko bere gauzak egiten. Nolanahi ere, beste zenbait ikaslek, irakaslek zein guraso batzuek ez dutela oso egoki ikusten adierazi dute. Zein da zure jarrera? Argudiozko testu bat idatzi horretaz ikastetxeko aldizkarirako.

IKASTETXEA IREKI...

Zure idazkiaren hasierako paragrafoan garbi adierazi zure jarrera, ikastetxea asteburuetan irekitzeko aldekoa edo kontrakoa, hain zuzen ere.

Ondoren, zure arrazoiak eta argudioak garatu.

Bukatzeko, konklusio bat egin. Testuak 100 hitz izan behar ditu gutxienez. Kontuan eduki: :

Hartu minutu batzuk zure ideiak antolatzeko. Idazten ari zarenean, testuaren itxura, gramatika eta ortografia zaindu. Bukatzean, testua birpasatu.

EZ!

BAI!

Page 31: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

31

ARGUDIOZKO TESTUA: ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK

0 1 2 3 4 5

KO

MU

NIK

AZ

IO-

EG

OE

RA

RA

EG

OK

ITZ

EA

(G

ait

asu

n

so

zio

lin

gu

isti

ko

a)

29 hitz baino gutxiago dituen testua, ez du zentzurik edo dituen ezaugarriengatik, oso testu eskasa da, ezin da baloratu

Testuaren helburua: testua ez da argudiozkoa edo agertzen diren datuen bidez ez da helburua lortzen. Gaiarekiko lotura: gaia ez da egoki garatzen edo beste gai bati buruz aritzen da testuan. Hizkuntza-erregistroa: desegokia da. Lagunarteko erregistroa nagusitzen da, edo testua ez da oso ondo ulertzen, beraz, ezin da datu hori lortu. Irakurlearen agerpena: irakurlea ez da agertzen.

Testuaren helburua: testua ozta-ozta da argudiozkoa. Gaiarekiko lotura: gaiari buruz aritu arren, ez ditu egoki garatzen bere aburuak. Hizkuntza-erregistroa: Erregistroa ez da egokia; ez -formala izan liteke. Irakurlearen agerpena: irakurlea ez du inplikatzen.

Testuaren helburua: testua argudiozkoa da. Gaiarekiko lotura: ikaslea ondo kokatzen du bere burua, ikastetxea irekitzearen alde edo aurka, eta egoki azaltzen du bere iritzia, argudioak eta ideiak nolabait garatuz. Hizkuntza-erregistroa: erregistroa formala da gehien bat, nahiz eta batzuetan lagunarteko espresioren bat ager daitekeen. Irakurlearen agerpena: diskurtsoan irakurlea ere inplika dezake nolabait.

Testuaren helburua: testua argudiozkoa da. Gaiarekiko lotura: ikastetxea

irekitzearen alde edo aurka kokatzen da, betiere ongi justifikatuz bere posizioa. Hizkuntza-erregistroa: testu osoa erregistro formal samarrean dago. Irakurlearen agerpena: diskurtsoan irakurlea ere barneratzen saiatzen da, bere arrazonamenduen bitartez.

Testuaren helburua: testua guztiz argudiozkoa da; tesi bat garbi planteatzen du. Gaiarekiko lotura: ikaslea garbi kokatzen da ikastetxea irekitzearen alde edo aurka, baina oso ongi azaltzen eta justifikatzen du bere iritzia. Oso ongi garatzen ditu argudioak. Hizkuntza-erregistroa: testu osoa erregistro formalean dago; estilo ona du eta jasotzaileari egokitzen da. Irakurlearen agerpena: diskurtsoan irakurlea ere barneratzen du, bere arrazonamenduen bitartez bere posturaren alde koka dadin.

KO

HE

RE

NT

ZIA

ET

A K

OH

ES

IOA

(Gait

asu

n D

isk

urt

sib

oa)

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak agertzen dira baina ez antolaturik. Ideiak errepikatzen dira edo oso gutxi dira, eta argudioa ez da gauzatzen. Testuaren egitura: hartutako postura agertu arren, argudioa ez da garatzen eta atalak ez dira agertzen. Testua ez dago paragrafoetan antolaturik. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua antolatzeko lokailurik ia ez dago.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak agertzen dira baina ez oso ongi antolaturik. Ideia batzuk errepikatzen dira, ideia berri gutxi ageri eta argudioa astiro doa aurrera. Testuaren egitura: hartutako postura

agertu arren, ez daude argudioaren hiru atalak edo ez nahiko garaturik. Testuaren ideiak edo atalak ez daude paragrafoetan antolaturik. Testu antolatzaileak eta lokailuak:

testua antolatzeko lokailurik oso gutxi dago.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta oro har. Inkoherentzia handirik ez dago eta informazioa aurrera egiten du. Testuaren egitura: argudioaren atal guztiak agertzen dira nola edo hala: hartutako postura azaldu, argudioak garatu eta konklusioa. Agian ez da izenbururik agertuko. Testuaren ideiak edo atalak paragrafoetan daude antolaturik gutxi gorabehera. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua antolatzeko argudiozko lokailu egokiren bat agertzen da.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta. Inkoherentziarik ez dago. Ideiak ez dira ia errepikatzen; testuaren argudioa garatzen da. Testuaren egitura: argudioaren atal guztiak agertzen dira: hartutako postura azaldu, argudioak garatu eta konklusioa. Izenburua ipini dezake. Testuaren ideia edo atala ia guztiak paragrafoetan daude antolaturik. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua antolatzeko argudiozko lokailu egoki batzuk agertzen dira.

Informazioaren progresioa eta koherentzia: Ideiak eta datuak era logikoan daude antolatuta; inkoherentziarik ez dago. Ideiak ez dira errepikatzen, informazio berria agertzen da, hortaz, argudioak aurrera egiten du. Testuaren egitura: argudioaren atal guztiak agertzen dira: hartutako postura eta hasierako premisak, argudioaren garapena eta konklusioa. Izenburua ere ipini du. Testuaren ideia guztiak paragrafoetan daude antolaturik. Testu antolatzaileak eta lokailuak: testua antolatzeko argudiozko lokailu egokiak agertzen dira (hasteko, amaitzeko, horrela, alde batetik, bestetik, beraz, era berean...)

MO

RF

OS

INT

AX

IA

LE

XIK

OA

, O

RT

OG

RA

FIA

(G

ait

asu

n L

ing

uis

tiko

a)

Morfosintaxia: mota guztietako akats morfosintaktikoak egiten ditu (deklinabidean, sintaxian...) ulergarritasuna zailduz. Esaldi bakunak edota amaitu gabekoak. Lexikoa: eskasa, zehaztugabea eta ez-egokia; oso lexiko arrunta. Hitzak errepikatzen dira eta edozertarako hitzak erabiltzen ditu. Akats lexikoak daude eta erdarakadak ere bai. Ortografia eta puntuazioa: akats ortografiko eta puntuaziozko asko daude; testua ulergaitza egiten da zenbaitzuetan.

Morfosintaxia: akats morfosintaktiko agertzen dira sarritan. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalekin akats nabarmenak daude. Perpaus bakunak erabiltzen ditu. Lexikoa: ez da zehatza, arrunta baizik. Hitzak errepikatzen dira eta edozertarakoak erabiltzen ditu. Akats lexikoak daude. Erdarakadak ager daitezke. Ortografia eta puntuazioa: akats ortografikoak ageri dira maiz, eta puntuazio zeinu batzuk gaizki erabiltzen ditu (hitz larriak, komak eta puntuak, parentesiak...)

Morfosintaxia: ez dago oinarrizko akats morfosintaktiko askorik. Komunztadura eta

gainontzeko arau gramatikalak betetzen ditu oro har. Perpaus elkartu eta menpekoak erabiltzen ditu. Lexikoa: egokia da eta gaiarekin lotuta dago. Ez daude errepikapen askorik edo edozertarako hitzik ere. Erabilitako hitzak zuzenak dira. Erdarakadak ager daitezke. Ortografia eta puntuazioa Akats ortografiko gutxi ditu eta ez dira oinarrizkoak. Puntuazio zeinuak nahiko egoki erabiltzen ditu: hitz larriak, komak eta puntuak, parentesiak...

Morfosintaxia: Akats morfosintaktiko gutxi daude. Komunztadura eta gainontzeko arau gramatikalak betetzen ditu. Perpaus elkartu eta menpekoak erabiltzen ditu, eta ondo. Lexikoa: egokia eta anitza da, eta gaiarekin bat dator. Ez daude akats lexikorik edo arrunkeriarik. Hitzaren bat errepikatuta egon arren, edo edozertarako hitzak, sinonimoak ere erabiltzen ditu. Ortografia eta puntuazioa: akats ortografiko gutxi ditu eta ongi erabiltzen ditu puntuazio zeinuak.

Morfosintaxia: ez du akats morfosintaktikorik egiten. Komunztadura eta arau gramatikalak ondo betetzen ditu. Perpausak mota anitzekoak dira. Lexikoa: hitz zehatzak eta egokiak agertzen dira. Lexiko aberatsa da hein batean. Teknizismoak ere ager daitezke. Ez daude akats lexikorik, edozertarako hitzik edo arrunkeriarik. Sinonimoak eta hiperonimoak erabiltzen ditu modu kontzientean. Ortografia eta puntuazioa: ez du akats ortografiko larririk egiten. Ongi erabiltzen ditu puntuazio zeinuak.

Page 32: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

32

ADIBIDEAK

HASIERAKO MAILA

Maila honetan kokatzen diren ikasleen gaitasun linguistikoak mugatuak dira; hala ere gai dira oinarrizko zeregin komunikatiboak aurrera eramateko, oso errazak badira eta modu ez autonomoan. Ikasle hauek gai dira testu errazak idazteko, nahiz eta zailtasunak eduki ezarritako hitz kopurua betetzeko. Batzuetan ez dute eskatutako helburua lortzen. Ideiak antolatzean egitura oso sinpleak erabiltzen dituzte. Testuaren erregistroa ez da egokiena. Kohesioari dagokionez, errekurtso linguistikoen eza erakusten dute, eta espresio maila eskasa da; hiztegiarekin, gramatikarekin eta ortografiarekin arazoak dituzte.

Page 33: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

33

Page 34: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

34

Page 35: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

35

ERDI- MAILA Maila honetako ikasleen gaitasun linguistikoak egokiak dira, beraz, gai dira zeregin komunikatiboak aurrera eramateko. Ikasle hauek testu konplexu samarrak eta luzetxoak idazten dituzte. Eskatutako helburua betetzen dute, ezarritako egoera komunikatibora egokituz. Testuaren generoa kontuan hartu eta horren arabera testua garatu egiten dute. Ideiak argi eta koherentziaz adierazten dituzte. Testuaren kohesiorako errekurtso linguistiko batzuk erabiltzen dituzte. Espresio maila eta hiztegia onargarriak dira; agertzen diren akats ortografikoak eta gramatikalak ez dira asko eta ez dute ulergarritasuna eragozten.

Page 36: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

36

Page 37: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

37

Page 38: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

38

MAILA AURRERATUA Maila honetako ikasleen gaitasun linguistikoak oso onak dira, beraz, gai dira zeregin komunikatiboak ondo burutzeko. Ikasle hauek gai dira testu ongi egituratuak idazteko, bai koherentzia bai eta kohesioaren ikuspuntutik. Eskatutako helburua betetzen dute, ezarritako egoera komunikatibora egokituz. Eskatutako genero testualaren irizpideak jarraitu eta garatu egiten dute. Egoera komunikatiboaren erregistro egokia erabiltzen dute. Errekurtso linguistikoak ongi erabiltzen dituzte eta jariotasunez idazten dute. Maila espresiboa eta erabilitako hiztegia oso egokiak dira. Ez dituzte akats ortografiko edo gramatikal larririk egiten.

Page 39: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

39

Page 40: IDAZMENAREN EBALUAZIOA TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAKediagnostikoak.net/edweb/cas/materiales-informativos/ED_09_10_11/2009... · Kohesioa propietateak biltzen ditu testuko informazioaren

Zuzentzeko irizpideak: idazmena HIZKUNTZA KOMUNIKAZIOA EUSKARAZ DBHko 2. maila

40