Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

52
BALEIKE 2007 OTSAILA TXOKORIK TXOKO Baleike berriarekin batera, atal hau ere sortu zaigu, “Zumaiako txokoak”-en antzekoa, eta neurri batean, haren helburu berbera duena: Zumaiako lekuen bitxikeriak eta berezitasunak ezagutaraztea. Horretarako, ibilbideak antolatu ditugu, oinez eta patxadaz egitekoak, Zumaian dauzkagun altxor txiki eta handiez gozatzeko. Ibilbide hauetan datuak eman eta bitxikeriak kon- tatuko ditugu, han-hemen jasoak edo entzunak, eta batzuetan historian atzera ere egingo dugu. Asmo onak ditugu, baina seguruenik zerbait oker adieraziko dugu, edo izango da zer osatu, zuzen- du, aldatu… Horregatik, eskertuko ditugu irakur- leon ohar eta iradokizunak. Helbide hauetakoren batera idatz dezakezue: Baleike (Txokorik txoko) Juan Belmonte 29 20750 Zumaia zumaiaegi@baleike.com 1. ibilbidea Parrokiari buelta Gauza gutxi egongo dira zumaiarrok ikusi orduko hain erraz identifikatuko ditugunak, Parrokia baino: kanpoaldeko biluztasunarengatik eta apaindurarik ezarengatik, forma zuzenengatik, harri- -kolore bereziarengatik… Gaurkoan, Parrokiari buelta osoa ematea proposatzen dizuegu, inguruko bazterrei begiratuz. Parrokiako Eleizatarian jarriko gara. Plazatxoa 1758an egina da, eta merezi du hemendik elizaren dorreari begiratzea: behetik gora ha- rro eta tente, gure dorrea. Eleizatariko harrizko gurutze arte- tik Ardantzabide aldera begiratuta, azpialdean garai batean Beheko Alberga zegoen, eta Mareaerrota, MareapresaBaina horiei helduko diegu hurrengo batean. Oraingoan, Mari kale aldera hartuko dugu. Lehen kale honi Kaleberria ere deitzen zioten. Kalearen eskuinaldera, parrokiako hormen sendotasun eta gotortasuna, eta kon- trahormen artean, Iparreko atea, 1708an zabaldua. Ezkerraldean, berriz, etxeak nahikoa baxuak ikusten dira, bai- na Amaiako plazatik begiratuta ikusiko genuke berez nahikoa altuak direla, 5 solairukoak. Kaleko lehen etxea Sorar- tekoa da, gaur egun Madariagakoare- kin bat eginda; horien atzetik segidan, hor daude dozena erditik gora etxe, besteak beste, Xarrenekoa, Amaiako plaza aldetik izen bereko taberna izan zuena, 1945 ingurukoa; edo, ia-ia amaieran, Sasiolakoa, XVI. mendean eraikia, Parrokiako Sasiola kapera eraiki zuen jaun berberak. Kaleak Mariko plaza txikira eramango gaitu. Garai batean, hor inguruan gotorlekua zegoen (dokumentuetan “fortín” azaltzen da), gaur egun Alondegia dagoen horren inguruan. Lehen, alondegiak lokal publikoak ziren, jakiak eta edariak gorde, saldu eta erosteko, eta eraikin hau beste izen batzuekin XABIER ETA IMANOL AZKUE Mariko eskailerak

Transcript of Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

Page 1: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A ��

TxO

KORI

K Tx

OKO

Baleike berriarekin batera, atal hau ere sortu zaigu, “Zumaiako txokoak”-en antzekoa, eta neurri batean, haren helburu berbera duena: Zumaiako lekuen bitxikeriak eta berezitasunak ezagutaraztea.Horretarako, ibilbideak antolatu ditugu, oinez eta patxadaz egitekoak, Zumaian dauzkagun altxor txiki eta handiez gozatzeko.Ibilbide hauetan datuak eman eta bitxikeriak kon-tatuko ditugu, han-hemen jasoak edo entzunak, eta batzuetan historian atzera ere egingo dugu.

Asmo onak ditugu, baina seguruenik zerbait oker adieraziko dugu, edo izango da zer osatu, zuzen-du, aldatu… Horregatik, eskertuko ditugu irakur-leon ohar eta iradokizunak. Helbide hauetakoren batera idatz dezakezue:

Baleike (Txokorik txoko)Juan Belmonte 2920750 Zumaia

[email protected]

1. ibilbidea

Parrokiari buelta

Gauza gutxi egongo dira zumaiarrok ikusi orduko hain erraz identifikatuko ditugunak, Parrokia baino: kanpoaldeko biluztasunarengatik eta apaindurarik ezarengatik, forma zuzenengatik, harri--kolore bereziarengatik…

Gaurkoan, Parrokiari buelta osoa ematea proposatzen dizuegu, inguruko bazterrei begiratuz.

Parrokiako Eleizatarian jarriko gara. Plazatxoa 1758an egina da, eta merezi du hemendik elizaren dorreari begiratzea: behetik gora ha-rro eta tente, gure dorrea. Eleizatariko harrizko gurutze arte-tik Ardantzabide aldera begiratuta, azpialdean garai batean Beheko Alberga zegoen, eta Mareaerrota, Mareapresa… Baina horiei helduko diegu hurrengo batean.

Oraingoan, Mari kale aldera hartuko dugu. Lehen kale honi Kaleberria ere deitzen zioten. Kalearen eskuinaldera, parrokiako hormen sendotasun eta gotortasuna, eta kon-

trahormen artean, Iparreko atea, 1708an zabaldua. Ezkerraldean, berriz, etxeak nahikoa baxuak ikusten dira, bai-na Amaiako plazatik begiratuta ikusiko genuke berez nahikoa altuak direla, 5 solairukoak. Kaleko lehen etxea Sorar-tekoa da, gaur egun Madariagakoare-kin bat eginda; horien atzetik segidan, hor daude dozena erditik gora etxe, besteak beste, Xarrenekoa, Amaiako plaza aldetik izen bereko taberna izan

zuena, 1945 ingurukoa; edo, ia-ia amaieran, Sasiolakoa, XVI. mendean eraikia, Parrokiako Sasiola kapera eraiki zuen jaun berberak.

Kaleak Mariko plaza txikira eramango gaitu. Garai batean, hor inguruan gotorlekua zegoen (dokumentuetan “fortín” azaltzen da), gaur egun Alondegia dagoen horren inguruan. Lehen, alondegiak lokal publikoak ziren, jakiak eta edariak gorde, saldu eta erosteko, eta eraikin hau beste izen batzuekin

xABIER ETA IMANOL AZKUE

Mariko eskailerak

Page 2: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

�� B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A

ere ezagutzen da, etxe honek izan zituen funtzioen arabera: luistarren lokala, Eskola Profesionala (eta hortik Oxfor)… Alondegiaren bi alboetan, eskailerak dauzkagu. Eskuinalde-koak, Mariko eskailerak, oso pikeak dira eta Kofradia al-dera ematen dute, zuzenean. Eskailera hauen eskuinaldean, Parrokia aldera, “Ganboenekoa” etxea (1625eko aipamenak ere badaude eta Ganboatar batzuena zen), eta eskuinera ja-rraituta, fijatu al zarete inoiz burdinazko atearen atzealdean zer dagoen? Garai batean, ba omen zegoen Parrokiari buelta osoa ematea, hormatik asko urrundu gabe.

Berriz ere Alondegi aurrera bueltatuko gara, ezkerraldeko eskaileretara. Otsangoko eskailera du izena, eta behera jait-sita Mariren irudiaren ondora iritsiko gara. Eskailera hauek 1883koak dira, baina asko aldatu zituzten Alondegia eraiki zutenean. Behean, Zumaiako bi izkina ezagunenak aurkituko ditugu: Errotako izkina eta Mariko izkina. “Errotako” izenaren jatorria lehen hemen egondako taberna da (“Erro-

takoa”), gaur egun estankoa dagoen lekuan. Beste izkina-ri, berriz, Mariren eskulturak ematen dio izena, eta horren azpialdetik, Erribera kalera hartuko dugu. Gaur egun kale osoa da Erribera, baina garai batean zati hau, lehenengo ehun metroak, gutxi gorabehera, Portu kalea zen.

Kalearen hasieran, ezkerraldeko etxeei begiratuko diegu le-henengo: hor daude gaur egun Pulpo elkartearena den etxea, garai batean beste izen batzuekin ezagunagoa: Paustoene-koa (Fausto Zarauz zelako Casino Liberala eramaten zuena), Bar Alaya, Casino Liberal, Patxiren taberna… Ondoan, Ko-fradiako plaza, eta Kofradia bera, azpialdean Estalapea aterpea duela. Ezkerraldeko segida bukatzeko, Eusebio Mun-do Ieregiren etxea, bere garaian polemika eragin zuena, at-zealdeko etxekoei ibaiaren ikuspegia galarazi zielako. Mariko izkinatik berriz ere, eskuinaldean etxe segida daukagu: Alon-degia (ate gaineko plakan ageri denez, 1892an eraikia), Mariko eskailera, Ganboenekoa eta beste bi etxe: Prebostekoa eta

1

3

2

4

TxO

KORI

K Tx

OKO

1. Parrokiaren dorrea: behetik gora harro eta tente, gure dorrea. 2. Iparreko atea: ez dauka sarrera nagusiaren handitasuna, baina bere xarma badauka. 3. Mariko plaza Parrokiatik: ez da oso ohiko ikuspegia. Mariko plaza eta inguruko etxeak Parrokiako teilatutik aterata. 4. Parrokiari buelta: lasai, ez da eta kartzelako atea! Garai batean, Parrokiari buelta osoa ematea zegoen hemendik.

Page 3: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 OT S A I L A �3

Beheko ospitalea (edo Lonjakoa, lonja egon zelako ospi-talearen ondoren). Ibaia zeharkatu behar zuen jendeak Be-heko ospitalean hartzen zuen ostatu eta hortxe zegoen, hain zuzen, ibaia pasatzeko erabiltzen zen txalupa hartzeko tokia. Etxe horien segida bukatzen den tokian, gaur egun tunel an-tzeko bat den lekutik, eskailerak igo eta berriz ere Parrokia aldera hartuko dugu. San Pedro kalean gaude. Garai batean, Eleizkale, Txirrio edo Txirrixo kalea ere deitzen zitzaion: Parrokian goitik beherako tutuak jarri aurretik, euria egiten zuenean, kareharrizko gargoletatik ura “txirrioan” erortzen zelako. Hemen, fijatu al zarete inoiz lurreko harlauzetan? Bereziak eta ederrak dira, garai batekoak. Eskaileretatik gora egingo dugu, Parrokia aldera, Zimitoriotik. Garai batean, kanposantua hemen zegoen, elizaren inguruan.

Berriz ere Eleizatariko plazatxora bueltatu gara. Elizari buelta osoa eman diogu, eta Zumaiaren historiari ere bai, neu-rri batean. Hurrengoan gehiago.

5

6

2

3

4

5

6

1

5. Mariko izkina eta Erribera: Mariren azpialdetik hasita, lehen Portu kalea zena, gaur egun Erribera. 6. San Pedro kalea: parrokiari ez ezik, begiratu lurrera ere, nolako harlauza ederrak dauden.

GalderaGarai batean, zubiak egin aurretik, Urola ibaia zehar-katzeko txalupa erabiltzen zuen jendeak. Non hartzen zen txalupa?Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Mantzisidorko zubiaIrabazlea: Jone Larrañaga

Zorionak!

Ikurrek argazkiak norantz aterata dauden adierazten dute.

Mariko izkina

Alondegia PaustoenekoaErrotako

izkina

Kofradiako plaza

Otsangoko eskailerak

Mariko eskailerak

Sasiolakoa

Mariko plaza

Mar

i kal

ea

Estalapea

Kofradia

Eusebio Ieregiren

etxea

Lonjakoa

Prebostekoa

Ganboenekoa

IparrekoateaXarrenekoa

Madariagakoa

Sorartekoa

PARROKIA

Eleizetaria

Zim

itorio

aSa

n Pe

dro

kale

a

Page 4: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 M A R T X O A ��

TXO

KORI

K TX

OKO

2. ibilbidea

Goiko kalean

Eleizataritik irtengo gara, baina gaurkoan Harategia kale aldera. Ezkerraldera, Zumaia jauregia edo Jauregia etxea daukagu, oso antzinakoa (XV. Mendeko aipa-menak ere badaude), Ganboatar batzuena izana. Eskuinaldean, be-rriz, Albergako eskailera estuak dauzkagu. Eskaileren azpialdean Beheko Alberga zegoen lehen: Sanjuaniturrian txorrotatik ate-ratzen zen ura berriz ere bildu eta alberga horretara bideratzen zen, eta eskaileren goialdean dago ura biltzeko depositua, ezkutuan. Dei-garria da, halaber, Zumaian arro-pa garbitzeko tokiei horrela deitzea, gaztelaniazko “alberca”--tik eratorria.

Harategi kaleak San Juan plazara edo Plaza Txikira era-mango gaitu, bide edo kale askoren elkargunera. Plazatxoaren erdian, Sanjuaniturria, 1888an egina, gaur egun lehortua. Bere garaian, oso estimatua zen hango ura, eta Karakas ingurutik ekartzen zuten, tutuak Santiagoko paduratik pasa eta ibaia zeharkatuta. Iturriaren ondoan, Olazabal jauregia edo Palazioaundia, Juan Olazabalek (Felipe IV.a erregearen idazkariak) eraikiarazia, “Olazabal idazkaria” kalearen ha-sieran. Kale honen eta Harategia kalearen artean, beste bi kale daude: Kale Nagusia eta Zunbillo. San Juan plazan, Aingerukoa etxea eta izkina dauzkagu. Hauxe dio Martínez Kleiserrek, hitzez hitz: “En ella se llamaba esquina del Angel,

ignoramos por qué, la que forma la calle Mayor con la plaza, en la casa que hace también esquina a la calle Secretario”. Kale Nagu-sian dauzkagu, besteak beste, Al-pingoa (1850etik aurrera aipatua dokumentuetan) eta Arlabetakoa (edo Tuntuxenekoa, 1700etik au-rrera azaltzen dena). Azken horri dagokionez, garai batean aurrezki--kutxa ere izan zen, eta txapelo-kerren kuartela ere bai, duela ez hainbeste.

Kale Nagusiaren eta Harategia kalearen artean, Zunbillo kalea daukagu. Kale laburra, baina izena

dela eta soka luzea ekarri duena; besteak beste, honela ezagu-tu izan da: Joan Bilo, Arezokalea, Erdikale, Apallukoa. Izena-ren jatorria dela eta, hauxe dio Martínez Kleiserrek: “(...) es el caso que su absurda etimología parece claramente explicada en ese nombre de Juan Bilo, consignado en el censo del siglo XVI, (...) y como la palabra Juan se escribía en abreviaturas fá-cilmente confundibles hoy, en vez de Juan Billo leyeron Zum Billo”. Agian bereziki nabarmentzekoa da Konfiterozarre-neko etxea, Azarola musikagile ospetsuaren jaiotetxea.

Zunbilloren hurrengoa Harategia kalea da, eta izenaren jatorria nahikoa argia da: gaur egun Udaletxea egiten ari di-ren horretan hiltegia edo mataderia zegoen garai hartan. Kale honetan, Torrebarrungoa etxea aipatzen da behin eta berriz, baina ez da erraza gaur egun kokatzea.

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Konfiterozarreneko etxea, Kale Nagusiaren eta Zunbillo kalearen artean

1

Ibiltzen hasi aurretik, atzera egingo dugu den-boran, 100-150 urte, eta orduko zumaia ima-jinatuko dugu. Han daude oikia, Artadi eta Narrondo, urruti, eta zumaiako herrigune edo kaskoa oso-oso txikia da gaur egungoarekin al-deratuta: Estazioa eta trenbideak egin gabe dau-de; zubiaundia ez dagoenez, errepiderik ere ez dago; basadietan eta lubakietan (oraingo Poligo-noa, Alai...) etxerik ez; Jadarren eta Arroakalean,

baserri batzuk besterik ez; portuan lanak egin gabe daude, eta gaur egungo Erriberan etxerik ez; Amaiako plaza den horretan ura sartzen da ia Ardantzaraino; Arrangoletan eta Paolaldean betelanak egin gabe daude... Herrigunean 4 auzo nagusi (edo “arrabal”) daude: San Jose, Eizagirre, zubiaurre eta odieta. zumaiako biztanle ge-hienak horietan bizi dira, eta batez ere “goiko kalean”. gaurkoan hor egingo dugu ibilaldia.

Page 5: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

�� B A L E I K E 2 0 0 7 M A R T X O A

galderaNoiz egin zuten Sanjuaniturria?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzu-nekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Beheko Ospitalean edo LonjakoanIrabazlea: Ioseba UrbietaZorionak!

2

3

2. Eleizatarik irtenda, Harategi kalearen hasieran, Zumaia jauregi ikusgarria. 3. Albergako eskailerak, estuak eta pikeak, Ardantzabidera jaisteko. 4.Olazabal jauregiaren aurrealdean, Sanjuaniturria. 5. Kale Nagusiko etxeek hitz egingo balute…

4

5

Page 6: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 M A R T X O A ��

6

7

2

6

6. Arlabetakoa (Tuntuxenekoa). Garai batean aurrezki kutxa ere egon zen, eta txapelokerren kuartela, eta… 7. Zumaiako Udaletxea, berritze lanak hasi aurretik. Eskuinal-dean, Bonifazionekoa.

Ikurrek argazkiak norantz aterata dauden adierazten dute.

Behekoalberga

Olazabaljauregia

Zumaiajauregia

Sanjuaniturri

Goikoalberga

Goikoplaza

Harategia kalea

Harategia kalearen eta Zunbilloren perpendikular, atzeal-dean, Harategiko kalestua doa, Goiko Alberga zenetik Goiko plazara. Goiko Albergatik behera, Intxaurtxuetako eskailerak zihoazen Ardantzabidera, zuzen eta piko-pikoan.

Kalestuaren ondoan Udaletxea berritzen eta handitzen ari dira. Garai bateko Udaletxea ezin esan ikusgarria eta handi-nahia zenik: ez harlandu ederrik, ez apaindura ikusgarririk, ez handikeriarik, soiltasuna nagusi. 1867an ere, orduko zinego-tziek, gaurkoen zalantza berbera izan zuten: Udaletxea berritu edo berria egin, eta lehenengo aukerari heldu zioten.

Goiko plazari dagokionez, esan beharra dago garai batean hor zegoela harresien muga eta herrigunera sartzeko ate na-gusia, eta XIX. mendean hartu zuela gaur egungoaren itxura; adibidez, plazaren erdian horma zahar batzuk zeuden (mo-jaxarrenak) eta kendu egin zituzten; 1880 inguruan arkupea

egin zuten; pilotaleku bat ere bazegoen... Izen ofiziala, berriz, “Foruen enparantza” (“Plaza de los Fueros” paperetan) 1913an ageri da lehen aldiz, eta harrigarria badirudi ere, Ge-rra Zibilaren ondoren ere ez zuten aldatu, nahiz eta batzuk saiatu. Hara zer jartzen duen 1937ko udal-akta batean: “A continuación, se acuerda averiguar, por orden de quien se ha dado el nombre de Plaza de 18 de Julio a la de los Fueros, ya que en este Ayuntamiento de contribuir con algo al homenaje no se ha tomado acuerdo alguno en este sentido”, eta ondo-rengo urteetan ere “Plaza de los Fueros” azaltzen da behin baino gehiagotan.

Goiko plazatik, gora egitea daukagu, Arridokieta aldera, edo San Jose kaletik Odietara. Baina duela 100-150 urte horiek beste auzo batzuk ziren, eta behar bezalako arreta me-rezi dute. Joango gara horietara hurrengo batean...

TXO

KORI

K TX

OKO

Zunbi l lo

Harategiko ka lestua

Kale Nagusia

Olazabal idazkar ia

Albergako eskailera

Udaletxea

Intxaurtxuetakoeskailerak

3

41

5

7

Arlabetakoa

Testuan azaldutakoari buruzko ohar, iradokizun, zuzenketa edota abarrekorik bazenute, idatzi helbide hauetakoren batera:Baleike (Txokorik txoko), Juan Belmonte 29, 20750 zumaia • [email protected]

Alping

oa

Page 7: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 A P I R I L A ��

TXO

KORI

K TX

OKO

3. ibilbidea

Eizagirretik San Josera

Goiko plazatik gora doa Arridokieta kalea (d-z ida-tzita, bai, antzinako agirietan bezala), eta han goialdean ze-goen lehen Eizagirre auzoa. Eskuinaldean, Udaletxearen ondotik gora, etxe segida, eta horien atzealdean, Ar-dantzabide aldera ezkutuan, baratzeak. Etxeak elkarri its-atsita daude, hasieran, behin-tzat: Jaungoikotxikienekoa, Subinas, Kantokerrene-koa, Donatonekoa, Kris-tonekoa, Kaldesenekoa, Xoxokoa eta Xendokoa, eta amaieran, nahikoa bereizita, aldapaburuan, Kastorrene-koa. Kristonekoa izenak badu istorio polita: itxura denez, prozesioan gora zihoazela, ekaitza sartu eta Kristoren irudia etxe batean sartu behar izan omen zuten; irudiak etxe hartan igaro zuen gaua eta ordainetan etxea (eta familia) bataiatu ere bai.

Kalearen ezkerraldean, berriz, San Jose komentua (Mo-jaxarrena), laster herriaren esku geratuko dena. Elizaren on-doren pareta dago goraka, gurutze eta guzti, eta uztaiak ere badaude, garai batean baserritarrek astoak lotzeko erabiltzen zituztenak. Hor, kale barrenean, ba omen zen iturri bat, eta edateko ez ezik, beste gauza batzuetarako ere erabiltzen omen zuten ura: “para limpieza, jabonado y otros excesos”. Ho-rregatik erabaki zuten 1935ean harraska estali eta iturri baka-rrik uztea. Ahaztu egiten zaigu, baina garai batean ez zen urik etxeetan.

Kalean gora eta erdi-er-dian, Mugagurutzea, gaur egun lorategitxo eta guzti, eta atzealdean Goikotorrea, XVII. mendeko dokumen-tuetan ere aipatzen dena. Dorrearen atzean, hurrenez hurren, Xendokoa (Alejone-koa) eta Añezkoa etxeak.

Baina ez gara hain gora joango. Mugagurutzean ezke-rraldera egingo dugu, San Juan egoitza aldera. Osasun--etxeak direla eta, badago zer kontatua Zumaian. Aspaldi--aspaldi, Zumaian bi ospitale zeuden: “goikoa”, Arrido-kieta ermita inguruan, XVI.

mendeko aipamenak ere badituena; eta “behekoa”, Erribera kalean (Lonjakoa). Gero, XIX. mendean, epidemiaren bat zenean, Eusebio Gurrutxagak San Telmon zeukan etxera joa-ten ziren gaixoak; azkenean, premia zegoela ikusirik, 1890ean Udalak kutsakorren ospitalea (lazaretoa) egin zuen; San Juan egoitza, berriz, 1929an eraiki zuten. Juan Belmonte toreatzai-leak asko lagundu zuen, dirua biltzen-eta, eta haren omenez jarri zioten “San Juan” izena.

Ospitaletik behera jaitsiko gara, San Jose kalera irten arte. Hor, ezkerraldera, Ubillos jauregia (Kaldesenekoa), Marti-nez Kleiserren ustez XVI. mendearen hasierakoa. Gaur egun musika-eskola dena dorretxe izan zen hasieran, garai batean utzikeriaren ondorioz erortzeko zorian ere egon zen, eta due-la ez hainbeste ikastetxe ere izan zen (Maristak, Mertzedario-ak…). Hortik Goiko plaza aldera, ezkerraldera, etxe-segida

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Etxe txikiak elkarri itsasita daude ezkerrean, eta eskuinean, komen-tu alderako horman, oraindik badaude astoak lotzeko uztai batzuk.

1

Gaurkoan Goiko plazatik abiatuko gara, gorantz, eta garai batean Eizagirre auzoa zen horretatik behera egingo dugu odieta edo San jose auzoa

zenera. Batzuek hobeto uler dezaten, Arrido-kieta kaletik Arroakalera jaitsiko gara, ospita-letik barrena.

Page 8: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

�� B A L E I K E 2 0 0 7 A P I R I L A

Ikurrek argazkiak norantz aterata dauden adierazten dute.

San Jose ka lea

3

2. Añezkoa, Xendokoa eta Goikotorrea, inguru hau herriko sarreretako bat izan zen garai batean. 3. Portalekoa etxea (Aramendi edo Errexilenekoa), berritu berria.4. Patxipatxieneko etxea (edo Paxkualenekoa) Ubillosen aurrean dago.

Arr i tok ie ta ka lea

4

2

1

3

2

4

Kastorrenekoa

Xend

okoa

Xoxo

koa

Kris

tone

koa

Kant

oker

rene

koa

Jaun

goik

otxi

nki-

enek

oa Udale-txea

San Jose komentua

Katxapero

GurmendikoaUrtzuriagakoa

Ubillos

Añezkoa

Arridokieta ermita

Torreberri

Mugag

urutz

ea

Iturrikoa Zubitxo

XendokoaM

otxaenekoa

Erkibe

Beheko plazaOdieta pilotalekua

Kaldesenekoa

Kristonekoa

5

6

Page 9: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 A P I R I L A ��

5

6

5. Ezkerrean Iturrigoikoa eta eskuinean Etxetxo, inguru ho-rretatik behera dator Iturrikoa erreka. 6. Frontoiaren atzealdeko etxeak, laster batzuk bota eta etxe berriak egingo dituzte.

GalderaZer kaletan daude astoak lotzeko uz-taiak?txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzu-

nekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: 1888. urteaIrabazlea: Lucia ArzuagaZorionak!

TXO

KORI

K TX

OKO

testuan azaldutakoari buruzko ohar, iradokizun, zuzenketa edota abarrekorik bazenute, idatzi helbide hauetakoren batera:Baleike (txokorik txoko), juan Belmonte 29, 20750 Zumaia • [email protected]

eder bat daukagu: Gurmendikoa, Sagastipolakoa, Katxapero eta Portalekoa. Kalea bukatzen denean, eskuinaldean, Urtzu-riagakoa, Txonpek berritu berria, eta Ubillosen aurrealdean, oso izen polita duen etxe bat: Patxipatxienekoa (Paxkualenekoa). Ubillosen parez pare, etxe handi berri bat, Pikoaldea lursailean eraikia. Hara zer dioen 1931ko udal-agiri batek, Odietako pilota--partidak direla eta: “Pedían que se evitara, en absoluto, la pre-sencia y estancia de público, en la Plazuela denominada de las Indias, debiendo establecer el Ayuntamiento la correspondiente prohibición”. Litekeena da hemen inguruan egotea Indietako plaza hori, ezta?

San Jose kalea utzi eta Odieta kalera hartuko dugu, aldapan be-hera, barrenera iritsi arte, garai batean Ibargurutze edo Zubitxo izena zuen plazatxora; azken izen hori hartu dute gorago egindako bi etxek (Zubitxogoikoa eta Zubitxobekoa). Ondo begiratu in-guru honi, laster akordatu ere ez gara egingo eta nolakoa zen, izango dituen aldaketekin. Behealdera iritsita, Iturrikoa baserria ikusiko dugu, garai bateko porlanezko hirigintza basatiak itota. Izenak argi adierazten du hor lehen iturria zegoela. Hor dago, halaber, Iturrigoikoa (Adolfonekoa edo Aldapaburua) etxea. Aldapan gora begiratuz gero, Agirre eta Karmen baserrien alde-ra, erraz imajinatuko dugu Iturrikoa erreka (Karmenerreka edo Agirreko erreka) nola datorren, Iturriko zuloan behera. Euri asko egiten zuenean, behin baino gehiagotan uholdeak izaten zi-ren behealde honetan, are gehiago frontoia egin zutenean, presa-rena egiten zuelako. Gaur egun ezkutuan eta isil-isilik, baina hor dator erreka.

Odieta pilotaleku aldera hartuko dugu. Lanak dira nagusi he-men. Ezkerraldean badira etxe txiki batzuk: Kaldesenekoa, To-rreberrikoa eta Kristonekoa. Eskuinaldean, beste etxe segida: Paixanonekoa, Xendokoa, Migeltxikienekoa, Motxaenekoa eta amaieran Torreberria (edo Arriolakoa), bere garaian errea eta gaur egun berriz eraikitzen ari direna. Alboan, Frontoitxikia ze-goen, eta Odieta pilotalekua (1856an eraikia). Bitxikeria bat: 1893ko agiri batean, Migel Aginagaldek baimena eskatzen zion Udalari ga-ria frontoian garia jotzeko. Beraz, garia ere egiten zen...

Garai batean, errioa Torreberria pareraino iristen zen, eta bete-lan handiak egin behar izan zituzten gaur egun Beheko plaza den honetan. Plazak, itxura aldatu ahala, izena ere aldatu zuen: plaza nueva, plaza de Odieta, arboleda de Menendez Pelayo, Arboleda de Eusebio Gurrutxaga… Plazan, bereziki aipagarria da Erkibe etxea (Zelai, Mazarredo, Gurrutxaga), orain gutxi arte Batzoki izandakoa. Orain bezala, lehen ere tabernak ere bazeuden garai batean, besteak beste Ulazienekoa (Larramendinekoa) eta Asto-nekoa, gaur egun Batzokia eta Uzkudun dauden tokian hurrenez hurren.

Ibilaldia egin eta Erribera kalera iritsi gara. Atseden hartu eta jarraituko dugu datorren zenbakian.

Page 10: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 M A I AT Z A 1�

TXO

KORI

K TX

OKO

4. ibilbidea

Beheko plazatik parolera

Beheko plazaren ertzean, Bo-nifazio Etxegarai kalearen barrenean, Erribera kalearen aurrez aurre, Zuloaga plazaren parean… Gutxi egongo dira Zu-maian hainbeste izenek bat egiten duten lekuak. Gaur egun Euska-diko Kutxa dagoen honetan lehen jostundegia zegoen, eta askok, ho-rregatik, Goiko plaza aldera doan aldapari, Sastreeneko aldapa deitzen zioten. Erribera kalera be-giratuta, inguru hau oso desberdi-na zen: gaur egunekoa bezain zu-zena zen; ezkerraldera, Goiko kale aldera, etxeak bazeuden, baina ibai aldera ez; izan ere, moila aldean biltegiak zeuden, portuko merkantziak gordetzeko. Biltegien artean, Erreketa taberna (gero Etxabe IV izango zena) eta Maitena zinema zeuden. Moila aldera irtengo gara, Zuloaga plazatik.

XX. mendearen hasieran, itsasontzi txikiak etengabe sartzen ziren portura, ikatza ekarri eta porlana eraman, eta itsas merka-taritzak indarra hartu ahala, moilan berritze lanak egin behar izan zituzten, batik bat behar bezalako harrizko hormak zutitu eta handitzeko. Argazki zahar ugari daude, itsasontziak elkarren ondoan lotuta, batez ere Narrondo ibaian. XX. mendearen hasieran ibaiaz bestaldeko eskoilerak-eta egin gabe zeudenean, ibaian hondarra pilatzen zuen ur-korronteak, eta izena ere ba-zeukan gune horrek: Saraunea deitzen zioten, eta gaur egungo zabalgunearen (esplanadaren) aurrealdean zegoen, pantalana eta Balentziagaren itsasontzi zaharra dauden horretan.

Aurrerago, Arbustain aldera joanda, garai batean, gaur egun Amaiako plaza den horretan, marea ia Ardantza-

raino ere igotzen zen, eta urak Mareaerrota ibilarazten zuen San Telmo kalearen barrenal-dean. Plazak ondoan egon zen hotel ospetsutik hartu zuen ize-na, baina inguru honetan bete lana egin aurretiko garaian, be-reziki aipagarriak dira hiru izen hauek: Ondartxo, Iturtxo eta Arbustain, hirurak ere askotan elkarrekin azaltzen direnak. On-dartxo, berez, etxe baten ize-na bazen, baina gero, batez ere 1885etik aurrera, Arbustaingo

padurari deitzeko erabili zen: San Telmo kaleko atzealdeko karkaban (kalexkan) zegoen lekua, gaur egun etxeak egiten ari diren horretan, eta lurrez bete ondoren, hor egon zen Arbillagaren zaku-fabrika, gero Balentziagak ere erabiliko zuena; Iturtxo, berriz, Parolalderago zegoen, Itzurun hon-dartzako bidearen barrenetik harantzago, eta itsasontziak lehorreratzeko lekua zen; azkenik, Arbustain haitz multzo bati deitzen zioten (“islote”), gaur egungo Arranpla ingu-ruan; Eusebio Gurrutxagak hor ostra haztegia izan zuen XIX. mendearen amaieran, eta saiatu ere saiatu zen haz-tegi hori are gehiago handitzen Parol muturreraino, baina ez zioten utzi; ez zen, hala ere, ostra haztegi bakarra, Ja-darre inguruan beste bat ere izan zen-eta XX. mendean. Arbustaingo arranplan, ezinbestean, garabiaz eta beste garai bateko jarduerez akordatu behar: itsasontziak ekipa-tzen zituzten hemen, motorra eta tresnak jarri, eta han dago Arbustaingo garabia (edo geratzen dena), Santiago aldean, sasiak eta herdoilak janda.

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Eusebio Ieregiren etxea eta Kofradia. Garai batean, ibaiaren aurrealdean biltegiak zeuden Moilan eta bi hauek ziren etxe bakarrenetakoak

1

Beheko plazatik abiatuta, Erribera kaleari begi-ratuko diogu, baina sartu ere egin gabe Moilatik parolaldera joango gara, ibaian behera, txoko-

rik txoko zer aurkituko, eta besteetan bezala, zumaiako historian eta istorioetan murgilduko gara.

Page 11: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

16 B A L E I K E 2 0 0 7 M A I AT Z A

GalderaGaur egun zabalgune ondoan bezala, garai batean ere hondarra pilatzen zen ibaian. Nola deitzen zioten gune horri?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Arridokieta kaleanIrabazlea: Amaia Lisbona

Zorionak!

3

2. Amaiako plaza. Irudia nahikoa adierazgarria da: Amaiako plazan, Ondartxo izenekoan, etxeak eraikitzen ari dira. 3. Parolbidea arranplatik. Arrangoletan bete-lana egin zutenean Parolbidea zuzen egin zuten. 4. Villa Rosa eta Abaskal. Etxetxoak dira nagusi Parolbideko lehen lerroan, ibai aldera. Villa Rosa eta Abaskal. 5. Paroletik Santiagora. Parolaldearen amaiera eta Santiago. Puntako haitza lurpean sartu eta berriz ere azaleratzen da Santiagon (lerro baten batez adierazi dugu).

2

Arranplatik Parolaldera begiratuko dugu, zeinen zuzen doan Parolbidea. Lehen, ordea, Parolerako bidea gaur egungo Juan Belmonte kaletik zihoan, eta eskoilera egin zenean, Parolerako bide berria egiteaz gain, terreno asko jan zizkioten padurari eta ibaiari, eta, horrela, Udala lur askoren jabe egin zen. Parolera bi-tarteko eremuari Arrangoletako zabalgunea (“ensanche”) deitu zioten, eta XX. mendearen hasieran eta erdialdean haraka hazi zen herria. Horrela sortu zitzaizkigun ibaiari begira dauden etxetxoak: Askuntze (edo Ondargain), Villa Luz (Gutierreztarrena), Villa Rosa, Abaskal… Gaur egun ez dagoelako, aipagarria da Izaro etxea, Etxeberriak eraikiarazia, eta gero haren lekuan egindakoei izena emango ziena. Parolaldearen amaieran, Kresala etxea dauka-gu, Julio Beobideren lantegi izana eta gaur egun museoa dena. Ibai-ra jaisteko, bi eskailera nagusiek ere inguruko etxeen izenak har-tu dituzte: Kresalako eskailerak eta Abaskaleneko eskailerak. Parolean, gaur egun Talaipe jatetxea dagoen horretan, Puntako haitza daukagu, lehen askoz ere nabarmenago gaur egun baino, arrastoak besterik ez baita geratzen; haitz brankada horrek makina

4

Page 12: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 M A I AT Z A 1�

5 6

6. Lehen Mataderia, gaur egun Algorri Interpretazio Zentroa. Mataderia zena. Atzealdean, Probosten alargunak kontserba-lantegia eduki zuen 7. Arrangoleta etxadia edo “Casasbaratas”. Francoren erregi-menak herri askotan egin zituen antzeko etxeak. Eraiki aurretik, ordea, leku hau ondo aprobetxatzen zuten: futbol- partidak, zezenketak…

bat buruhauste eman zien marinelei, eta izugarri zailtzen zuen Zumaiako porturako sarrera; brankada hori urpean sartu eta Santiago hondartzan, han, Maia dagoen horretan, azale-ratzen da berriz ere, eta itsasontzien sartu-irteerak errazteko dinamitaz puskatu zuten.

Parolbidea dela eta, polita da ikustea nola aldatu duen izen “ofiziala”, bilakaera politikoaren arabera: “Paseo de Arrango-leta” (1920), “Alameda de Alfonso XIII” (1930), “Avenida de la República” (1931), “Avenida de Navarra” (1937)… Gaur egun Julio Beobide ibiltokia da.

Beraz, Talaimendiren barrenaldetik hasita gaur egungo Parolbide horretara bitarteko lurrak ibaiari jandakoak dira; lur sail handia zen, garai batean Zumaiari hazteko aukera handia eman ziona, eta Udalak, diru premien arabera, ederki admi-nistratu zuena. Ibaiaren aurrealdea utzi eta barrura eginda,

bereziki nabarmentzekoa da Arrangoleta ingurua, hasieran padura edo hondartza besterik ez zenak makina bat gauzari izena eman ziolako: lursailei eta mahastiei, eskolari (Arrango-letako eskola), Arrangoleta etxadia (“casasbaratas”), on-tziolari, futbol zelaiari, iturriari... Garai batean, ontziolak ere egon ziren (Rafael del Pilarrek kontakizun ederra egin zigun aurreko Baleike-n). Hor dago, halaber, lehen Mataderia zena, XX. mendearen hasieran eraikia, gaur egun Algorri Interpre-tazio Zentroa. Horren atzealdean, Talaimendi aldera, Probos-ten alargunak kontserba-fabrika izan zuen.

Talaimendiren magalean, XX. mendearen hasieran, etxe ederrak ere eraiki ziren. Baina hitz egingo horietaz hurren-go batean, San Telmo kaletik barrena Talaimendira igotzen garenean.

Testuan azaldutakoari buruzko ohar, iradokizun, zuzenketa edota abarrekorik bazenute, idatzi helbide hauetakoren batera:Baleike (Txokorik txoko), Juan Belmonte 29, 20750 zumaia • [email protected]

NARRONDO

Beheko plaza

7

1

2

3

4

6

7

5

Ondartxo

Amaiako plaza

Arbustaingo arrampla

Abaskaleneko eskailerak

Mataderia

Arrangoleta plaza

Parolb idea

P A R O L A L D E A

KresalaPuntakohaitza

T A L A I M E N D I

UROLA

Page 13: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 E K A I N A 2�

TXO

KORI

K TX

OKO

5. ibilbidea

Harraldean, Sakonetatik Algorrira

Sakoneta ingurua paperetan Debako Udalerriarena da, baina bertakoei nekez entzungo diezu debarrak direnik, itziartarrak sen-titzen dira eta. Hainbat tokitatik etor gaitezke oinez Zumaiatik inguru honetara, baina ohikoena edo errazena da Elorriagatik ba-rrena, Arantzagoikoa eta Aran-tzabekoa baserrietatik behera egitea.

Inguruan, leku askok dauka-te Sakoneta izena: hondartzak, baserriak, lurmuturrak, errekak... Han, garai batean, kuartela edo postua ere egon zen, karabineroe-na. Itsasoari begira jarrita, ezke-rraldera (Deba aldera) haitz brankada bat sartzen da itsasoan, Sakonetako hondartzara joateko pasa beharrekoa. Haitz hori Aizkaizto da. Guk eskuinaldera hartuko dugu, Sakonetaurre-tik, haitzetatik, Arantzako portura (edo Portutxikira). Ez ditu ohiko portu baten zerbitzuak, baina uretan sakonune handia dago eta itsasontziak asko hurreratzea daukate. Garai batean, obretarako altxerria garraiatzen zuten hemendik Zumaiara, eta leku hau beste negozio batzuetarako (batik bat kontrabando-rako) ere erabili izan da. Hemen, goialdean parean geratzen diren Arantza baserriek beste leku batzuei ere ematen die izena: Arantzazpi (harraldeko parajea) eta Arantzako erre-

ka. Arantzako portuan, Zumaia aldera, Portutxikiko muturra dago, eta eskuinalderago, Kanal-txo. Harraldetik aurrera jarraituta, Liñaputzueta aurkituko dugu itsasbeheran. Izen nahikoa be-rezia da, eta itxuraz esanahia izan daiteke “lihoa beratzen jartzeko putzua”, eta bada izen bereko toki bat, Donostia eta Astigarraga arteko mugan.

Eskuinaldera jarraituta, Aitz-beltzera eta Peungo zulora eta iritsiko gara. Lehenengoa, izenak

dioen bezala haitza da, beltza, lisoa eta bertikala, marra zuri batzuk ere badituena; horregatik, arrantzale

batzuek “frontoia” ere deitzen diote, frontisaren itxura dauka-lako pareta beltzak, eta, gainera, marra zuriak txapa ematen du. Bigarrena, berriz, parajea da, haitzetakoa, izenaren jatorria “berun”-etik eduki lezakeena. Batzuek diotenez, berunezko txanpon batzuk aurkitu zituzten hemen, ontziren batek gal-duak edo.

Aitzbeltzen ondoren, harrizko labarrak etzan eta desagertu egiten dira, eta landaredia da nagusi. Horregatik, garai batean hemen, aldapan, norbaitek baratzeak ere eduki zituen eta hor-tik dator Baratzazarrak izena, eta Baratzazaraurrea da ha-rraldeko parajea. Sigi-saga, pista bat jaisten da Elorriagako

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Kostaldea Pikotetik. Egunsentiarekin batera, ura behera doa, eta haitzek agerian uzten dituzte beren altxorrak.

1

Baleike-n Algorriko biotopoa mintzagai dugula aprobetxatuta, geu ere gaurkoan Zumaiako kas-kotik irten eta harraldera joango gara: Sakonetan haitzetan sartu eta Zumaia aldera egingo dugu, Algorrira. Ez gara geratuko arrantzan edo olaga-rrotan, eta itsasoaren eta lehorraren arteko mu-

gatik egingo dugu ibilaldia, labar bertikalen azpitik, harri biribilen gainetik. Ohi bezala, bidean aurki-tzen ditugun lekuen izenak adierazi eta berezita-sun edo bitxikeria batzuk ere kontatuko ditugu, gure kostaldea hobeto ezagutzeko asmotan. Hori bai: komeni da ibilaldia itsasbeheran egitea!

Page 14: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

GalderaKostaldean, Zumaia eta Deba udalerrien arteko mugak izen berezi bat dauka. Nola izena du?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbi-dera bidali. Erantzunekin batera, izen abi-zenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: SarauneaIrabazlea: Ez dugu erantzunik jasoAnimatu!

TXO

KORI

K TX

OKO

2. Sakoneta. Aurrealdean, Sakoneta ingu-rua. Atzealdean, nabarmen, Andutz. 3. Arantzazpia. Arantzamendiren maga-lean, Arantzagoikoa eta Arantzabekoa. Ha-rraldeko parajeari Arantzazpia deitzen zaio. 4. Aitzbeltz. Aitzbeltz eta Peungo zuloa. Kolore grisak, berunezkoak, eta labar bertikal lisoak. 5. Pikoteazpia. Pikote baserria dago mendiaren goialdean, ezkutuan. Hemen, Eskoziako labarren batere inbidiarik gabe, Pikoteazpia. Ikusi zenbat harri biribil dauden behealdean.6. Andikaraerreka. Urarekin belarra ere badator goitik behera, grabitateak deituta, haitzetara. 7. Algorri eta harri biribilak. Andika-raerreka pasata, Algorrira bidean, pasagune batzuk igaro behar dira. Atzealdean, Algorri dauden behealdean.8. Algorri eta Parrokia. Parrokia beti itzal handikoa da, baita itsasotik eta Algorritik begiratzean ere.9. Algorri. Lerro zuzenak itsasoaren bila.

2 3

6

8

7

9

2

3

4

ArantzabekoaArantzagoikoa

Page 15: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 E K A I N A 2�

Testuan azaldutakoari buruzko ohar, iradoki-zun, zuzenketa edota abarrekorik bazenute, idatzi helbide hauetako-ren batera:Baleike (Txokorik txoko), Juan Belmonte 29, 20750 Zumaia • [email protected]

atsedenlekutik behera. Pista hori amaitzen den lekutik oso gertu dago Palankamugarri, Deba eta Zumaia arteko muga. Dirudie-nez, garai batean (1895eko dokumentu batean ere ageri da) burdi-nazko palanka bat jarri zuten hor mugarri, eta hortik datorkio izena. Zumaia alderago joanda, Galarretako erreka dator goitik behera.

Palankamugarritik aurrera, Algorri aldera, haitzetan itsasoratzen da Oristoerreka, Oristoko iturrian jaiotzen dena. Haitzetatik ja-rraituta Pikoteazpia (edo Pikotepe) dator hurrena. Inguru hone-tan, duela urte batzuk labar zati handi bat erori zen, milaka tona lur eta harri. Hortik hasita Andikaraerreka bitarteko eremuari Piko-teko harraldea deitzen zaio, eta hemen ondo baino hobeto ikusten dira labarraren azpialdeko harri biribilak.

Andikaraerrekak beste bi izen ere baditu, Arrizuriko erreka eta Makaletako erreka, eta benetan ederra da nolako saltoa egiten duen amaieran, are ikusgarriagoa urez beteta datorrenean, belar berde arte-tik sortu eta nola egiten duen salto behealdera, itsasoaren bila.

Hortik, oso gertu dago Algorri. Brankada handi batzuk (hiru bai, gutxienez) pasatu beharko ditugu, batzuetan eskuak ere erabilita; horiek pasaguneak dira. Labarren azpialdetik pasatzean, ondo be-giratuz gero, ez da lan zaila fosilak aurkitzea.

HarraldeaOso hitz arrunta da Zumaian eta kostaldeko inguruko herrietan. Kaxildo Alkorta getariarrak hauxe zioen Admi-nistrazioa euskaraz aldizkarian, kexati, hitz hau ez delako jaso hiztegietan: “Hitz hau normal-normala da Getarian eta Zumaian (…). Getariatik Zarautzera kamioz hasi eta ezkerrean, behean, hondartza dago, plaia, Malkorbe du izena. Ondoren haitzak eta harriak, harriak eta haitzak, ha-rraldea, hots, harri aldea, Zarautzeraino (…). Itsasalde edo kostan hondartza eta harraldea, harraldea eta hondartza, ia besterik ez dago. Barrak ere badira ibaiak itsasoratzen diren aldeetan, Oriokoa-eta esate baterako. Hamaikatxo barko txikitu dira haitzetan, arroketan edo harraldean itsaso txarrak hara eramanda. Hiztegi berrietan hondartzak badu sarrera; barrak ere bai. Harraldek ez. Zer dela eta ez ba? Erabiltzen duguna ez jasotzea ere...!”.

HaitzaKostaldean, haitza hitzak arroka, harkaitza edo harria hitzek baino esanahi handiagoa izatea dauka. Haitza hitzarekin arrantzarako lehorreko eremua izendatzen da, itsasgoran urez estalita eta itsasbeheran agerian geratzen dena. Orain-dik ohikoa da entzutea, batez ere zaharrei: “Gaur haitzea jun nauk”, “Ibilli al hax haitzian” eta antzekoak.

Harri biribilakItsasoak eta haizeak etengabe higatzen eta gastatzen dituzte kostaldeko haitzak. Harriak bigunak baldin badira, desegin egiten dira; gogorragoak direnean, berriz, kosta egiten zaie gastatzea. Itsasoa iristen den kostako lerro ho-rretan, labarraren behealdean, olatuak lanean aritzen dira etengabe, joan etorrian, eta harriak biribildu egiten dituzte pixkanaka. Itsaso zakarra dagoenean, hor ibiltzen dituzte olatuek harriak pirritan, gora eta behera.

PutzuzuluaHitz hau ere geure-geurea dugu eta nekez entzungo diegu “lehorrekoei”. Itsasbeheran, itsasoa jaisten denean, haitzen artean edo zabalgunean, ura geratzen da sakonuneetan, eta putzu horiek erabiltzen dira bainatzeko, jolaserako, arrantzarako…

JaiskuneaItsasgoran edo itsaso handia dagoenean, batzuetan zaila izaten da harraldean sartzea edo harraldetik irtetea, busti gabe, behintzat. Horrelakoetarako, oso egokiak dira jaiskuneak edo jaisteko guneak, lekuak. Mendi bidexkak dira, ez oso markatuak, eta normalean inguruko lekuaren izena hartzen dutenak. Hona hemen batzuk: Arantzakoa, Baratzazarretakoa, Galarretakoa, Pikotekoa, Txindurrinekoa (edo Untzaskungoa), Barezulokoa…

KOSTALDEKO hITz BATzUK

4 5

1

56 7

8

9

Page 16: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

TXO

KORI

K TX

OKO

6. ibilbidea

Algorritik Parolera

Algorrira etorriko gara, eta Algo-rriko muturrera igoko gara, haitz eta lur gorrien arteko bidexkatik. Hortik, ikuspegia ede-rra da, ma-gikoa ere bai, batez ere ilunaba-rrean, mendebaldera begiratuta. San Telmo ermitaren aldera begi-ratuta, Algorrigaña daukagu au-rrez aurre, Algorriko muturretik ermita bitarteko ertz guztia (ma-pan begiratuta, adierazita dagoen lekuan baino gorago joan beharko luke berez). Haitzaren bizkar gai-netik joan beharko dugu, bidexka-tik, albo batera itsasorako amildegi zorabiagarria eta bestera Ardan-tza aldea. Bidean, lehenengo Ba-rezuloko gaina aurkituko dugu (ordekatxoa), eta ondoan Ba-rezuloko jaiskunea eta Barezulo bera, ezkutuan (hondartza aldetik ikusten da). Izen nahikoa berezia da, eta jatorriaren gai-nean uste bat baino gehiago dago: batzuek diote behealdean dagoen zulora sartzeko ezinbestekoa dela itsasoa bare egotea eta hortik datorkiola izena; beste batzuek diote olatuak gogor jotzen duenean kanpora irteten de ur-zorrotadarengatik dela, balearena ematen duelako, eta horregatik “Balezulo” deitzen diote...

Aurrerago jarraituta, ezkerraldean Xabier Kalparsoro Anuk-en oroigarria aurkituko dugu bide ondoan, hainbeste

maite zuen txoko honetan. Hor, pixka bat gorago, lehen karabi-neroen kaseta bat zegoen, kos-taldea zaintzeko, 2005ean bota zutena. Eskuinaldean, berriz, Algorriko palda dago, Ardantza alderako magala, terraza antze-koetan antolatuta. Bide estutik aurrera jarraituta, “Itxas-ondo” etxera iritsiko gara (eskuinal-dean), eta San Telmo ermitara ere bai.

San Telmo ermitaren le-hen aipamena oso aspaldikoa

da, 1540koa, eta ordutik askotan azaltzen da agirietan. Halaber, dokumentuetan askotan azaltzen

da San Telmo mendia, batez ere Ardantza aldera zegoen artadiarekin erlazionatuta; adibidez, 1767an Udalak agintzen du “Que se trasmoche el encinal del Monte concejil de San-telmo”. Baina San Telmo ermitaz eta kaleaz hitz egingo dugu hurrengo zenbakiko ibilbidean, baita Ardantzaz ere.

Ermitatik, gaur egun talasoa dagoen horretara egingo dugu, Itzurunzelai eraikin aldera. Etxe hori Arbillagak (Amaiako plazako zaku-fabrikaren jabeak) eraikiarazi zuen, 1906an, eta plaka ere hor dago, barrenaldean. Plakari begiratuta, bitxikeria bat, garai bateko euskara eta hizkerarekin zerikusia daukana: “iraterkari” hitza jartzen du, gaur egun “arkitekto” esaten du-

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Algorrigaña. Bidea bizkarraren gain--gainetik doa. Ezkerraldera, amildegia eta itsasoa; eskuinaldera, Ardantza ingurua.

1

Lehengoan Sakonetatik Algorrira etorri ginen, harralde-tik, eta gaurkoan ere itsasoaren eta lehorraren arteko mugan ibiliko gara. Izan ere, Algorritik Parolera etorriko gara, biotopo izendatu nahi duten eremuaren barruan. Uda oso garai egokia da ibilaldi hau egiteko, bero egi-

nez gero, freskatzeko aukera asko izango ditugu eta bidean. Baina aitortu beharra dago ez dela ibilbide erraza, haitzetan batzuetan eskuak ere erabili behar-ko ditugu-eta orekari eusteko, batez ere Mariantonetik aurrera.

B A L E I K E 2 0 0 7 U Z TA I L A - A B U Z T U A 1�

Page 17: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

6. Inpernupe. Itsasoari begiratzeko leku bikaina da Inpernupe, Parolbi-detik ezkutuan. 7. Parolpea. Parolaren azpialdean, haitzetan, Parolpea dago, eta eskuinalderago Aitzabal.3

2. Barezuloko jaiskunea. Haitzetara jaisteko bidea badago Barezulo parean. 3. Brankada erorita. Kostaldeko higadura etengabekoa da. Lehen zutik eta tente zegoena egun batetik bestera erori eta etzan egiten da. 4. Malparaje eta Marianton. Itsasotik ikusita, Malparaje eta Marianton, eta Itzurun hurrena. 5. Katuplaza. Katu asko egoten zirelako izena omen du horrela.

guna. Hortik, Itzurungo hondartzagañara jaitsiko gara. Ezkerral-dera, hondartzan, San Telmoko aldera pasata, Santelmopea dauka-gu, gaur egun geologia aldetik garrantzi berezia hartzen ari dena. Hondartza beste aldera zeharkatuta, berriz, gaur egun “piszina” ize-narekin ezagunagoa zaigunera iritsiko gara, lehen Itzuruntxiki (edo Itzurunzulo) deitzen ziotenera; garai batean, itsasontziek motorrik ez eta belaz-arraunez mugiarazten zituztenean, arrantza hemen deskargatu eta lanean jarraitzen zuten, portura sartu beharrik gabe. Hondartzatik Parolaldera hartu behar dugu, Talaimendiren (edo Puntaren) bizkarraldetik, haitzetatik, eta batzuetan uraren arrasean ere bai. Hondartzaren bazter-bazterrean, eskuinaldean, eskailereta-tik haitzetara jaitsiko gara, eta Marianton aldera egingo dugu. Pun-tara iritsita, ederki ikusten da eskalada-eskola, batzuek “Yosemite” izenez ere ezagutzen dutena, eta Malparajeren hasiera ere ikusiko dugu. Izenak ederki adierazten du ez dela erraza zeharkatzea, eta ba-tzuetan eskuak ere erabili beharko ditugu orekari eusteko. Malparaje pasata, haitzetik haitzera, Katuplazara iritsiko gara. Agian “plaza” izendatzea gehiegitxo da, baina hainbeste haitz eta saltorekin, esker-tzen da zabalgune lau bat, tarteka. Aurrerago jarraituta, Inpernupe (edo Puntatzea) parajea ageriko zaigu. Gaur egun arrasto gutxi dau-de, baina beste garai batzuetan aktibitate handia izan zen hemen: harrobia egon zen eta harria ateratzen zuten errail batzuen bidez, Arrangoleta inguruko betelanetarako; geroago, zabortegia ere izan zen (gaur egun baino askoz ere zabor gutxiago sortzen genuenean); batek baino gehiagok ikasi zuen ondo aparkatzen goialdeko zabalgu-nean, autoeskolako praktiketan...

Haitzetatik jarraituta, Parolpea azalduko zaigu, Parolaren azpial-dean. Eta aurrerago jarraituz gero, kai muturrera bitartean, Aitza-bal eta Aitzabalgo kanala dauzkagu. Konturatzerako, iritsi gara gure ibilaldiaren amaierara.

4

1� B A L E I K E 2 0 0 7 U Z TA I L A - A B U Z T U A

2

Page 18: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

GalderaGaur egun “piszina” deitzen diogu Itzurungo es-kuinaldekoari, baina nola da berezko izena?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: PalankamugarriIrabazlea: Arantza Ostolaza

Zorionak!

5 6

7

B A L E I K E 2 0 0 7 U Z TA I L A - A B U Z T U A 1�

1

2

3

4

75

6

Page 19: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 I R A I L A 2�

TXO

KORI

K TX

OKO

7. ibilbidea

Paroletik Getaria aldera

Puntako haitzeko zabalean ja-rriko gara, gaur egun jatetxe bat dagoen horretan. Zabal hau, garai batean, Inpernupetik ateratzen zuten harria gordetzeko lekua izan zen, hemendik hara-hona eramateko, Parolbidean betegarri. Ondoan, “Junta”, gaur egun ko-mun bihurtuta. 1960ko azaroaren 15ean 6 gazte ito ziren Parolmutu-rrean, itsasontzi bat nola ateratzen zen ikustera joan eta olatu batek eramanda. Zoritxarreko gertaera haren ondorioz, elkarte bat sortu zen, “Junta de Salvamento 15 de Noviembre”, urte askotan hon-dartzan bainatzen zirenak zain-tzeaz eta sorosteaz arduratu zena, gaur egungo Gurutze Go-rriaren edo DYAren aurrekaria.

Urola ibaialdera begiratuta, itsasbeheran ez da zaila Pun-tako haitzaren arrastoak ikustea. Brankada honek ibaia al-derik alde zeharkatzen zuen eta Santiago hondartzaren beste muturrean ageri da, tente. Makina bat buruhauste eman zien marinelei, eta Zumaiako portuaren sarbidea izugarri zailtzen zuen. XIX. eta XX. mendeetan behin eta berriz ahalegindu ziren desegiten.

Ibaiaren beste aldean, Santiago hondartza. Ibaia bideratzearen eta batez ere barran egin diren la-nen ondorioz, izugarri handitu da azken urteotan, eta batzuek “ba-samortu” izena ere eman diote, lehen ez bezala dunetatik uretara distantzia handia geratu delako. Hondartzaren beste muturrean, errepidearen azpialdean, Maia daukagu, tentekako haitz baten azpialdean. Hor dago berezko muga Zumaia eta Getaria artean (mugarri eta guztirekin). Maia ize-

na, berriz, mahai itxura daukalako da, zapal-zapala; Erreketaitza ere deitzen diote, garai batean Erreke-

ta (Etxabe IV tabernaren lehengo jabea) han aritzen zelako lupiatan. Getaria alderago, hondarrean eta paretatik gertu, ba-dago beste harri bat Labaderoa izenekoa, latsarriaren forma daukalako. Maiatik hasi eta Erdiko haitza bitarteko inguru honek guztiak Portutxiki du izena.

Hondartzatik errepidera igota, Getaria aldera tunela ikusiko dugu. Gaur egun zuzen doa errepidea Santiagoko hondartza-ren eta Arranaitzen artean, tuneletik, baina fijatuz gero iku-siko dugu lehen nondik zihoan, tunelaren kanpoaldetik, Er-

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Haztegia. Garai batean, hemen itsaskiak edukitzen zituzten bizirik. Gaur egun askok oraindik amets egiten dute itsasoko urarekin betetako igerilekuarekin.

1

Harraldean bi ibilbide segidan eginda, Sakonetatik Parolera, bidezkoa iruditu zaigu hirugarren eta azke-na ere egitea, Parolaldetik abiatuta Getaria aldera, harraldetik. Lehengoan Aitzabalen amaitu genuen ibilaldia, eta gaurkoan handik hurre hasiko gara, Pun-

tako haitzean. Hala ere, ibilbidea benetan egin nahi izanez gero, igual egokiagoa izango da Santiagoko hondartzatik hastea; bestela, igerian edo txalupaz ez bada, buelta handia eman behako dugu Urola ibaia zeharkatzeko.

Page 20: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

2� B A L E I K E 2 0 0 7 I R A I L A

7

diko haitzaren gainetik. Hor harrizko mugarri handi bat ere bada, baina ez da ofiziala, arrantza-lehiaketetarako jarria baizik.

Kostako errepidea 1885ean inauguratu zuten, eta ordutik asko-tan zuzendu dute, bihurguneak kentzeko. Ondo fijatuz gero, men-dialdean badaude arrastoak, batez ere harriz eta hiraulikaz egindako hormak. Errepidearen eta mendiaren arteko “zuloak” tapatzeko, askotan erortzen diren harriez gain, Zumaiako zaborra ere botatzen zuten. Hara zer dioen 1927ko udal-agiri batek: “Vista la dificultad de hallar en las cercanías del pueblo un sitio adecuado para arrojar los botes de hojalata, pedazos de cristal y demás análogos que se mezclan con las basuras (...) señalando como posiblemente conve-niente al objeto expresado, el hueco que existe junto al muro de la carretera en la revuelta anterior a Orroaga o Izustar, ya que es un lugar fuertemente barrido por el mar”. Beraz, zaborrak bereizteare-na ez da gaur egungo kontua!

Tunelaren parekoa Erdiko haitza da, eta aurreragokoa, Orroaga aldera ematen duen errebueltakoa, Arranaitz. Agiri batzuetan bes-te izen batzuk ere ageri dira: Arrauka, Arrauna, Arrañaza… Arra-naiztik Getaria aldera begiratuta, ederki ikusten da nolako okerdura egiten duen errepideak, Orroaga guztian zehar. Bide bazterretik

1

2

3

23

4

2. Puntako haitzeko zabalgunea. Berez, hasieran, materiala (batez ere harriak) pilatzeko lekua izan zen. 3. Maia. Haitz bertikalaren behealdean mahai itxurako harri zapala dago. Ura gorago iristen zenean, hemendik aritzen ziren arrantzan. Ondo begiratuz gero, Zu-maia eta Getaria arteko mugarria ere ikusten da, haitz bertikalaren gainaldean. 4. Getaria alderako puntak. Argazki honetan argi ageri dira Zumaiatik Getaria alderako punta edo haitz nagusiak; eskuinetik ezkerrera, hurrenez hurren, Erdiko haitza, Arranaitz eta Izustarri. Azken horren gaineko mendia, berriz, Arizmendi da.

5. Izustarri. Oraingoan itsasotik aterata, Planeria ingurutik. Eskuinaldera, Arranai-tz eta Santiago hondartza.6. Planeria. Argazkia Alikanteko koskatik dago aterata. Higadura etengabekoa da eta askotan sendotu behar izan dituzte harrizko hormak.7. Kamineroetxearen inguruan. Errepidea Kamineroetxearen ondotik doa. Harraldean, Kaminoazpiko haitzak daude.8. Kaminoazpiko haitzak. Itsasotik ateratako argazkian, goialdean Alikante ba-serriko eraikinak; beherago, Kamineroetxea. Bien arteko basotxoan, eskuinaldean, eskalatzaileentzako altxor txiki bat dago ezkutatuta.

4

Page 21: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 I R A I L A 2�

GalderaZumaiatik Getariarako errepidea hartuta, bihurgune itxia dago Orroagara sartzeko. Bihurgune hori harraldeko haitz edo mutur baten parean dago. Nola izena du haitz horrek?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozke-tatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: ItzuruntxikiIrabazlea: Idurre Izagirre JauregiZorionak!

6

57

8

6

joanda, eskailera berezi batzuk daude, behera jaisteko. Bereziak, bi arrazoirengatik: ez dutelako inora ematen eta zatibitua delako, sugeen mingainaren antzekoa. Eskailera nahikoa berriak dira, Orroagako arrain-haztegia egin zutenean eraikiak, eta ez da diru askorik gastatu mantentze-lanetan. Orroagako bihurgunearen erdi-erdian, errepidearen azpialdeko tunel batetik, Orroagae-rreka itsasoratzen da, batez ere arrain-haztegiko urekin. Orroa-gako zuloaren gainaldean, hain goian, Askizu auzoa. Gaur egun, zerbaitegatik ezaguna baldin bada Orroaga surfagatik da, sur-flarientzat olatu ederrekoa delako, bi aldeetan, eskuinaldean eta ezkerraldean.

Errepideak, harraldeari jarraituta, “U” handi bat egiten du eta amaieran Izustarri dago. Mutur hau ondo baino hobeto ikusten da Zumaiako Parolaldetik, eta mendia ere oso berezia da, edo-zein zumaiarrek bereiziko lukeena: Arizmendi. Orroagatik hor gora igota, ikuspegia bikaina da, bai Zumaiarena, baita Bizkai aldeko kostalde guztiarena ere.

Izustarriren ondoren, olatutzarrak hartzeko surflarientzako paradisu izan litekeena: Planeria. Berez, harraldea baino ge-hiago itsasoko marka da, baina olatuak hartzen dituzten gune

hori izendatzeko egokia. Goiko mendiak, Arizmendiren hu-rrengoak, Talaia (141 m) du izena eta, harraldean Getaria alde-rago, hurrengo gunea, Talaipe da. Eskuinaldeko mendi-malda, hautsitako harriez betea, Aizpurupea da; izan ere, mendiaz bestaldera, Arizmendi eta Talaia artean, lehen Aizpurua ba-serria zegoen.

Talaiperen ondoren, errepidea goraka hasiko da, Kamine-roetxearen aldapan, eta ezkerraldera, hurrenez hurren, gune hauek dauzkagu: Alikanteko koska (mendian goialdean dagoen baserria Alikante da), Kaminoazpiko haitzak (Kamineroetxea-ren parean) eta Iruarriandieta. Kamineroetxearen atzealdean, mendian, eskalatzaileentzat paradisu txiki bat dago ezkutatuta basoan.

Aldaparen gaina harrapatutakoan, errepidea behera doa, eta tunelak pasata Kartajenako muturrera iritsiko gara; “norma-la” da izen berezi hori edukitzea, “Alikante”-ren ondoren, ezta? Horren ondoren, bideak bihurgunea egiten du (Errotaurrea) eta Igarategi errota dago Askizu eta San Prudentzioko bidegu-rutzean. Azkenik, Getariara iritsi aurreko bihurgunea Kanpaia-gako muturra da.

5

8

Page 22: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 U R R I A 1�

TXO

KORI

K TX

OKO

8. ibilbidea

Ardantzara, Ardantzabidetik

San Telmo kalea hasten den ho-rretan, barrenaldean, hasten da, baita ere, Ardantzabide, Ardan-tzara eramango gaituen bide lau eta zuzena.

Bidetik abiatu eta ezkerraldean, Beheko alberga egon zen, eliza-tariaren azpialdean; 1889an eraiki zuten eta albergarako ura Sanjua-niturritik ekarri zuten: han sobra-tzen zen ura biltegi batean jaso-tzen zen (albergaren goialdean), eta aprobetxatu egiten zen. On-doan, albergari pusketa bat janda, Telefonikako etxea egon zen.

Ezkerraldean, Goiko kaletik, Albergako eskailerak daude, eta hortik aurrera etxe segida bat da-tor. Bitxia da, guztiak ere etxabeak edo sotoak dira Ardantza-bide aldetik, eta etxeko sarbidea Harategia kalearen aldetik daukate guztiek, bizimodua nondik egiten zen seinale. Izan ere, behealdean, gaur egun etxeak eraikitzen ari diren eremu handi horretan, bidearen ondoan, garai batean Mareaerrota-ren ur biltegia egon zen; itsasgoran bete egiten zen eta behe-rakoan errotaren gurpilari eragiten zion urak.

Laster arrasto gutxi geratuko da, baina oroimenean ora-indik oso bizirik daukagu Carmelo Unanueren lantegia. Garai batean, Zumaiako fabrikarik handiena ere izan zen, eta hainbeste jendek egiten zuen lan, hain handia zen, sirena ere erabiltzen zuten lanera deitzeko eta lanaldia amaitu zela

adierazteko. Unanuek lantegia itxi eta gero ere, Zumaiako enpresa ba-tzuek hor jardun zuten lanean edo biltegi gisa erabili dute, eta Aupa Etxebeste pelikulako eszena batzuk hor filmatu zituzten.

Eskuinalderago, San Telmo ka-leko etxeak eta Larretxo ingurua, eta Larretxoko harrobia ere bai, Aizgain etxea eraikita dagoen le-kuan. Honela ageri da inguru hau 1916ko zita batean, udal agiri ba-tean: “a causa del acarreo por ca-rros de las tierras del terreno del Sr. Elorriaga y piedra del solici-tante se ha puesto en bastante mal estado para los carros el camino denominado de Inchaurchueta o

Ardantza y necesitando utilizar el solicitante dicho camino, por tener en explotación en dicho lugar una cantera de piedra para que en la actualidad tiene una demanda de importancia, solicita el arreglo de susodicho camino”.

Ezkerraldetik, Goiko kalera aldera, Intxaurtxuetako es-kailerak egon ziren, Ardantzabidetik Udaletxera zuzenean, eta laster berreskuratuko dituzte. Inguru honen berri ematen da hainbat udal agiritan, gehienetan txarrerako, gainera. Hau 1884koa da: “Uno de los señores concejales hizo presente que en el sitio de Inchaurchueta junto al lavadero, se tiraban toda clase de inmundicias y por lo tanto se debía de cerrar con puertas para evitarlo”. Arazoa ez zen konpondu, ordea,

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Parrokiaren tentetasuna. Beheko alberga izan zen lekuan, merezi du gelditu eta Parrokiaren dorreari begira-tzea; ederra da, eta tentea; begiratzeko, nahitaez kokotsa jaso beharra dago!

1

Aspaldian harraldean ibili gara, Sakonetatik Getariara, eta gaurkoan berriz ere herrigu-nera bueltatuko gara; hala ere, ezin esan kos-taldetik asko urrunduko garenik, Ardantzara etorriko gara eta: itsasoa haserre bada, ederki asko entzuten da olatuen marmarra Ardantza

ingurutik, eta kresala usaintzea ere ez da zaila.Santa Klara eta Arridokieta, alde batetik; Al-gorri eta San Telmo, bestetik; bi mendixken artean, zuloan, Ardantza. Zorte pixka batekin, Ardantzako astoaren arrantza ere entzungo dugu.

Page 23: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

3

5

2

4

76

2. Ardantzabide. Ardantzabide zuzen doa Algorri aldera. Gaur egun nahikoa zaila litzateke argazki hau egitea, eskuinaldeko pabiloi guztiak bota dituzte eta. 3. Etxeak, etxeak, etxeak… Aizgain etxearen baratzean lehengo harrobiaren arrasto ugari daude, eta oinetan Algorriko harri gorri berbera geratu da agerian, Carmelonean etxe berriak egiteko zulatu dutenean. 4. Ardantzako iturria. Lotsatuta bezala, zuhaitz artean gordeta eta ezkutatuta, Ardantzako iturria. Makina bat tuntux eta marmita bete dira hemen, etxera ura eramateko. 5. Ardantzatik San Telmo. Goian ikusten da, gainean, San Telmo ermita; beherago, Itxas-ondo etxea, eta beherago Ardantza (Akebarro) eta Ardantzaundi.6. Ardantza Algorritik. Algorritik Ardantza aldera begiratuz gero, ederki ikusten da sakonunean dagoela, bi mendixkaren arteko lautadan. Etxe guztien gainetik, Parrokia, beti handi eta dotore.7. Ardantzatik San Telmo. Etxe gutxi egongo dira Zumaian Itxas-ondo bezain labar ertzean daudenak. Eskuinaldetik, bidea doa Algorrigañetik; ezkerraldetik, berriz, Ardantzara jaitsiko gara.

Page 24: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 U R R I A 15

Galderanola izena dute Ar-dantzabidetik Udale-txera zuzenean doa-zen eskailerek?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected]

helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko eran-tzuna: ArranaitzIrabazlea: Ez dugu erantzunik jasoAnimatu!

eta hauxe dio 1935eko beste zita batek: “el lavadero públi-co existente junto a las escaleras de “Intxaurtxueta” está en un estado de suciedad y deterioro que no debe consentirse”. Atzealdean eta ezkutuan egotearen desabantailak, nonbait.

Intxaurtxuetaren segidan, baratze batzuen ondoren, Zelaia-zpi dago, eta hurrena, bidearen kontra Erreta lursaila. Aurre-ra doa bidea eta halako batean ezkerraldeko eraikin zaharrak bukatu egiten dira, eta mendi malda dator zuzenean bideraino. Inguru hori, Kastorrenekotik Ardantzabidera datorren bidea-ren bidezidorraren behealdeakoa, Ardantzabarrena da. Gure bidearen eskuinaldean, Ardantzako erreka dator. Bide laburra egiten du lurraren azalean, lurrazpiratu egin zutelako aspaldi, Amaiako plazara eta Urolara joateko. Horren arrastoa izan dai-teke duela gutxi Amaiako plazan aurkitu duten arkua.

Bideari jarraituta, Ardantza baserrietara iritsiko gara, baina aurretik Zuhatzeta etxola dago, bidearen eskuinaldean. Garai batean, moztutako belar lehorrarekin zuhatzak (edo metak) egiten zituzten hemen eta hortik datorkio izena.

“Ardantza” hitzak “mahastia” esan nahi du, eta arrastoa

ematen digu pentsatzeko garai batean hemen bereziki lan-duko zela mahatsa.

Ardantza inguruko lehenengo baserria Ardantzatxiki da. Hortik ikusiko dugu Ardantza etxea, berria, Ardantzako iturriaren inguruan. Iturriak han jarraitzen du, Aitzalderen barrenaldean, zuhaitz artean, eta garai batean ba omen zen Ardantzako alberga ere inguru honetan: “Labadero de Ar-danza: Que se componga el Labadero y Albergue de la fuente de Ardanza y para este efecto dio comision al dicho Don Juan Antonio de Muguerza” (1787ko udal agiri batean).

Ardantzatxikiren ondotik, bidea beste Ardantza baserrie-tara doa: Ardantza (edo Akebarro, nagusietako bat Itziarko Akebarro baserrikoa zelako) eta Ardantzaundi. Azken ho-rrek dolarea ere ba omen zeukan, garai batean. Horien ondo-tik, goraldera doa bidezidor bat (aspaldian sasitzak jana) San Telmo aldera, Itxas-ondo etxearen albotik.

Hor utziko dugu gaurkoa, eta hurrengoan San Telmo ermi-tatik aldapan behera egingo dugu, San Telmo eguneko proze-sioan bagindoaz bezala. TX

OKO

RIK

TXO

KO

123

4

7

5

6

Page 25: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 A Z A R O A 21

TXO

KORI

K TX

OKO

9. ibilbidea

San Telmotik behera

San Telmo ermitaren ondoan oso etxe berezia dago, ikusi or-duko atentzioa ematen duena. Begiratu hutsarekin nabaritzen da antzinakoa dela, beste garai bate-koa, beste estilo batekoa. Ez da harritzekoa: San Telmoko etxea Ospitalezarra izan zen XIX. mendearen amaieran, Eusebio Gurrutxagarena, gaixo kutsakorrak sendatzeko lekua. Jabeturik osasun--zerbitzua berari zegokiola, Udala behin eta berriz ahalegindu zen etxea erosten Gurrutxagari, baina ez ziren ados jartzen prezioan, eta azkenean Andreamerilaldean egin zuen Udalak berea (gaur egun “Us-ategia” dagoen horretan, San Juan egoitzaren ondoan). Hauxe 1893ko udal-agiri batekoa: “Acor-daron significarle a D. Eusebio de Gurruchaga a que manifieste si se halla dispuesto a enagenar a favor de este Municipio (...) su casita situada en el punto denominado San Telmo con destino a Hospital de Contagiosos”.

Santelmobidea behera doa, zuzen, eta eskuinaldean Ar-dantza geratzen da, sakonean, Carmelo Unanueren lantegia egondako lekua, denbora gutxian hainbeste aldatuko dena. Ezkerraldean, Larretxoko etxeak hasiko zaizkigu, urbaniza-zio neurrigabearen adibide garbia. Baina bada altxor txiki bat ere, bide ondoan: Karmentxoren etxea, 1950 inguruan erai-kia. Gaur egun, ezkerraldera, hondartza aldera, bidea eta etxeak daude, zementoa, adreilua eta galipota dira nagusi; lehen, or-

dea, belardiak eta baratzeak ziren. Eskuinaldera, txabola bat, armarri eta guzti daukana, “Larretxo” eta 1938. urtearekin. Ondoan, baratze bat, Larretxoko harrobia izan-dakoaren arrastoekin. Harrobia San Telmoko etxeetatik gertu gera-tzen zen, eta ez zen giro izango le-herketak egiten zituztenean; horre-gatik, ez da harritzekoa auzokoen eskaera, 1919an: “solicitando la prohibición y si no la reglamenta-ción de la explotación de la cantera de arranque de piedra que posée D. Nicolás Odriozola, a pocos metros de las casas de la calle de San Telmo”. Harrobiaren gainean dago eraikita, hain zuzen, Aizgain

etxea (1961ean eraikia). Santelmobidearen beste aldean, pixka bat gorago, bazegoen beste etxe txiki bat Larretxo izenekoa, Elorriagarena, etxe berriak egiteko bota zutena.

Aizgainen hurrena, Uribenea dator, Uribetarrek eraikia, 1948an, eta laster amaituko zaigu Santelmobidea, Praktikoe-neko izkinan. Ezkerraldera, etxerik zaharrenak (eta garai ba-tean bakarrak) Zubiaurre eta Azpillagarena dira, baina ba-zegoen beste bat ere, inguru honetan, Txakartegi izenekoa: “Para el suministro de la casa Eraso, puede tirar un ramal desde el alto de Larretxo a la casa Chacártegui, junto a la que se colo-cará el transformador” (1923). Baina behera egin behar dugu, Praktikoeneko izkinatik. Eskuinaldean, Praktikoenekoa berri-tu berria (praktikoa da portuetan itsasontziei sartzen eta irteten

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Itxura bereziko etxea. San Telmo ondoko etxeak oso itxura berezia dauka. Garai batean ospitalea izan zen eta han egon ziren, adibidez, baztanga edo nafarreriak jotako gaixo kutsakorrak, 1890ean.

1

Aurreko ibilbidean Ardantzan barrena joan ginen, eta amaieran San Telmo ermitaraino igo ginen. Agindu genizuen ermitan behera egingo genuela,

San Telmo eguneko prozesioan bezala, eta horixe egingo dugu gaurkoan. Ermitatik behera joango gara, Zubiaurrera, kale barrenera.

Page 26: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

22 B A L E I K E 2 0 0 7 A Z A R O A

32

2. Karmentxoren etxea. 1950. urtean eraikia, txikia bezain polita, Santelmobidearen ondoan. Gaur egun, beste eraikinek itota utzi dute.3. Larretxoko harrobia. Santelmobidearen azpialdean nabar-menak dira harrobia izandakoaren arrastoak.4. Estutasuna. Igarri-igarri da San Telmo kalea egin zenean ez zegoela autorik. Gaur egun ere, nahiko lan badauka bakar batek pasatzen.5. Amaieran. Zabaldu egiten da pixka bat kalea amaieran. Atzealdean, beti zaindari, Parrokiako dorrea.6. Hutsunea. Algorri aldera, zeru urdina dagoen horretan zegoen Txonpenekoa.7. Pasiegoenekoa. Handi eta zuri ageri da argazkian. “Pasiego”-ak esaten zaie, gaztelaniaz, Kantabriako “Pas” eskualdekoei.8. Elizako eskaileretatik. Begiratu batera, ez dirudi etxeen artetik bidea joango denik ere.

5 64

7

8

Page 27: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 A Z A R O A 2�

laguntzen diena) eta Erretolakoa; ezkerraldean, etxe segida bat elkarri itsatsita: Trinonekoa, Bonbillokoa, Pilotokoa eta Lidia (Amilibiatarrena). Kalea estu doa, ezker-eskuin etxeak. Eskuinaldean, San Telmo txikiaren irudia, paretan sartuta.

Ezkerraldetik, bide bat doa Ondartxo aldera (bukatu berri duten plazak ere izen horixe hartu du); Karkabako kalea da. Eskuinaldera, beste bide bat. Etxe berriak dira nagusi, batez ere, baina askok izango dituzte gogoan lehen hemen zeuden etxeean izenak, gehienak ere jabeei edo han bizi zirenei lotuak: Pasiegoenekoa, Tximinenekoa, Txonpenekoa, Remigio-nekoa, Romanenekoa…

Kalearen azken zatira heldu gara. Ezkerraldean, Kletone-koa, Ondartxo aldera Erramuninekoa itsatsita, eta kalean be-herako Karkaba, hainbat agiritan ageri dena: “Como también acuerdan que la fuente que existe en el callejón de Canchil-coa en la calle de San Telmo sea trasladada a la plazuela deno-minada San Juancho que existe en la referida calle, tomando agua desde la cañería de la Plazuela de San Juan y utilizando la tubería de Telesforo Urruzuno” (1892). Hurrengo etxea, hain zuzen ere, Urruzunonekoa da; hemen xaboia ere egiten zuten garai batean: “instancia de D. Telesforo Urruzuno (...) desea establecer una fábrica de elaboración de jabones en la casa nº 11 de la calle de San Telmo de esta villa y no contando con suficiente capacidad dicha casa para la instalación de di-cha fábrica, solicita sesenta metros cuadrados de terreno junto a dicha casa en los terrenos de Ondartxo” (1892). Azkeneko etxea Zubiaurreko etxea da, eta Carmelo Unanuek eraikiarazi zuen; horren aurretik, ordea, beste bat egon zen, Azkenportu (edo Boliños) izenekoa, Carmelok berak bota zuena, kamioien joan-etorrietarako lekurik ez zeukala eta: “Extrema angostura de la vía pública de entrada a la calle San Telmo y Camino de Arantza, en el punto comprendido entre la escalera de bajada

del pórtico de la Iglesia Parroquial y la casa propiedad de Don Carmelo de Unanue, conocida con los nombres de ‘Azken-portu’ y ‘Boliñoskua’” (1935).

Eskuinaldetik, azkeneko etxea Azkuekoa da, baina badi-tu beste izen batzuk ere, gehienak ere bizilagunekin zerikusia daukatenak: Pasajerokoa, Makibarrenekoa, Etxabenekoa…). Hortxe zegoen, hain zuzen ere, Mareaerrotaren eraikina; 1923an bai, behintzat, hauxe baitio Martínez Kleiserrek: “el mar lamía su base inundando todo el ensanche que hoy se lla-ma de Gálvez Cañero y entraba en el vallecito de Ardanza por un canal, en cuyo arranque se servía del empuje alternativo de las aguas de un molino de marea, cuyo edificio aún existe, con-vertido en casa habitación enfrente del acceso a la escalera que sube al atrio de la parroquia”.

Garai batean, gaur egun San Telmo kalea dena Zubiaurre auzoa zen, zubi baten aurrealdean geratzen zelako. Oso auzo edo kale berezia izan da beti, “kasta”, batez ere han bizi ziren pertsona bereziengatik.

TXO

KORI

K TX

OKO

1

GalderaSantelmobidea eta San Telmo kalea izkina batean elkartzen dira. Nola izena du izkina horrek?Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

aurreko zenbakiko erantzuna: Intxaurtxuetako eskailerak

2

3 456

7

8

Irabazlea: antton GarikanoZorionak!

Page 28: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 A B E N D U A 25

TXO

KORI

K TX

OKO

10. ibilbidea

forondatik Jadarrera

Gaur egun kultur etxea, aurretik mojetako ikasleen barnetegia eta hasiera--hasieran Forondako mar-kesaren bizilekua, Foronda etxeak edozeinen eta batez ere kanpota-rren begirada erakartzeko ahalme-na dauka, hainbat arrazoirengatik: kokalekua, han goian, Zumaia bere oinetan duela; beste garai batera garamatzan gaztelu--itxura; harlanduen kolore ederra… Ez da, ez, oharkabean pasatzekoa.

Gaur egun Foronda dagoen lekuan lehen ez zegoen ezer eta Amabirjiñabista izena du lekuak. Elorriaga aldean ere bada izen be-reko paraje bat, eta bi lekuak bat datoz ezaugarri batean: leku horie-tatik elizak edo ermitak ikustea (Elorriaga aldean dagoenetik, Itziarkoa ikusten da; hemendik, Arridokieta). Mariano Foronda markesa asko etortzen zen Zumaiara, uda pasatzera, eta udako egoitza eraikitzea pentsatu zuen. Juan Jose Gurrutxaga arkite-ktoak diseinatu zuen etxea, eta arkitektura eklektikoaren adibi-de ederra da, Erdi Aroko eta gaztelu--itxurakoa, dorreekin, al-menekin, harlanduekin… 1914an bukatu zuten, eta handixkien bilgune izan zen, batez ere zelebrazioetan: festak, Alfontso XIII.a 1918an etorri zenean, Amabirjinaren koroazioa…

Forondaren azpialdean, bi etxeren atzealdeak ageriko zai-zkigu, errepide aldera. Lehenengo, Villa Pilar dago. Beste izen batez ere ezagutzen da etxea Zumaian, eraiki zuena go-goan: Aladren. Arkitektoa zen eta Eusebio Gurrutxagaren

alabarekin zegoen ezkonduta.Ondoan, Jadarre aldera, Nicolas

Murgaren txaleta dago, baina asko-rentzat beste izen batekin ezagu-nagoa izango da: Papaito. Hango semeetako bat aitatxo gora eta ai-tatxo behera aritzen omen zen, eta ondo asko konturatu ziren horre-taz batzuk.

Forondatik, zuzen doa bidea Ja-darre aldera. Udal---agirietan, bide honek batez ere bi izen hartzen ditu: Bidabe (“camino vecinal mu-nicipal de Vidave”) eta Jadarreko bidea. Bidaberen behealdean Bi-dabeazpia txaleta egon zen, Mario Losadak eraikiarazia, gaur egun etxe familiabakarrak dauden ho-

rretan. Hain aurrera joan gabe, ordea, bada aipamen berezia merezi duen eraikin bat: Maria eta Jose ikastetxea. Lehen, mo-jen eskola Erribera kalearen eta San Jose kalean artean zegoen, “pago”-koa zen eta neskentzat bakarrik. Eraikin berria 1970ean inauguratu zuten, Luis Peña Gantxegi eta Eduardo Mangada arkitektoen lana da eta Zumaian daukagun arkitektura garaiki-deko adibide bakanetakoa da.

Bidabeazpiren ondoren, orain etxadia dagoen horretan, le-hen Etxeona jatetxea zegoen, Bonbillo edo Bonbilloaldea ize-neko parajean. Izenak berria dirudi, baina 1850ean ere azaltzen da agirietan, edo 1867an honela: “la conveniencia de formar un espolón desde Bombillo hasta la travesía de San José”. Inguru honetan erreka edo iturri onen bat ere izango zen: “Expuso el

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Etxe ederrak. Garai batean, Parolaldea urbanizatu aurretik, Zumaiako etxerik ederrenak Amezmendiren paldan ezarri ziren.

1

Forondara iristeko bide asko erabil daitezke, baina betiere aldapa gora egin beharra dago. Goian geratzen zaigu zumaiarroi, urruti, eta behin baino gehiagotan alferkeriak geldiaraz-ten gaitu. Gaurkoan, ordea, nahitaez igoko gara, ibilaldia handik hasiko dugu eta: Forondatik

irten eta Jadarrera joango gara. Abiapuntuan, Zumaiako jauregitxo ederrenak ikusiko ditugu, garai bateko handixkienak, eta amaieran orain arte ahaztuta egon den auzo baztertura iritsiko gara. Izan ere, Zumaiako bi mutur lotzen ditu Jadarreko bideak.

Page 29: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

26 B A L E I K E 2 0 0 7 A B E N D U A

2

2. Gaztelu txikia. Bere txikian, Foronda eraikin bikaina da, modernoa baina beste garai batzuetara garamatzana.3. Aladren. “Villa Pilar” aldapan dago eraikita, tente.4. Nicolas Murgaren txaleta. Goitik paretaren atzean; behetik, landare hesi batek tapatuta; edozein aldetatik begiratuta ere, ezkutuan geratzen da. 5. Bidabe. Pare honetan, bidea banandu egiten da. Jadarrekoa eskuinaldetik doa.6. Jadarreko etxeak. Etxeak azkar eraiki ziren, baina oinarrizko ekipamendu gutxirekin: saneamendua, espaloiak, berdeguneak, aparkalekuak… 7. Jadarreko mugarria. Hemen bat egiten dute hiru udalerrik. Mugarria erorita dagoenez, lekuz aldatu eta metro batzuk irabaziko bagenitu...

4

5

6 7

3

Page 30: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 7 A B E N D U A 2�

Señor Presidente que reconocidos (...) los manantiales de Erre-cacho era de la opinión que la tonma de aguas en él sería de mucho coste y aquellos no de tan buena calidad como los de Bombillo cuyo presupuesto…” (1867an). Bidearen eskuinal-dean, aldapa dago goialdera, eta zuhaitzez gain, baratze batzuk ere bai, Amezmendialdean. Han goian, Amezmendi, duela gu-txi berritua, baina ez da ikusten hemendik.

Bidea estutu egiten da eta amaitu dira etxe ederrak, txaletak, jauregitxoak. Azkenekoa Eguzki-alde etxea da, gaur egun bes-te etxeek erabat ezkutatua. Hortik aurrera, lehenengo Ortizen fabrika dator. Duela gutxi itxi da, eta botatzen dutenean hor amaituko da Zumaiako industri garapenaren azken lekukoe-tako bat. Provost--en alargunak kontserba--lantegia jarri zuen Arrangoletan, eta haren segida da eraikin hau, 1954an amaitua.

Bidea asko estutzen da, horma artean, eta Jadarrera eraman-go gaitu konturatzerako. Askorentzat, ordea, auzo honen izena oraindik ere Gautxori da; izan ere, izen horretako taberna bat egon zen hemen, hainbeste etxe ez zeudenean. Urte askotan, Jadarre auzo marjinala izan da, azkar sortu eta hazia, eta heldua izaterako abandonatua, umezurtz. Gaur egun, lehen bazterre-koa zena asko gerturatu zaigu, batez ere Axular ibiltokian etxeak egin dituztelako eta Narrondo errekaz beste aldera daudelako Zumaiako zerbitzuetako asko: ikastetxeak, kiroldegia, frontoia aurki… Ez da erraza izenaren jatorria asmatzea, baina oso za-baldua bada agirietan: Jadarreaurrea (lursaila), Jadarreko zubia (“Y que ademas con el citado proyectado Dique se aseguraría el camino publico de dicho Puentecillo de la Regata e inmediacio-nes de Jadarre”, 1786an), Jadarreko erriberak (“hizo presente que las riberas de Jadarre y el puente de Deva debían también en su concepto figurar figurar en el nuevo estado”, 1860an), Jadarrerreka… Baina Jadarre izena du, batez ere, Deba, Zestoa eta Zumaiako muga--lerroek bat egiten duten lekuak, han, Ja-darrerreka jaiotzen den sakonean: goialdean, hainbat baserrik (Amezmendik, Andikarek, Saskaratek, Indañetek eta Sarron-doek) zirkulu baten soka osatzen dute, eta zirkulu horren erdi--erdian geratzen da Jadarre parajea. Hortik dator Jadarrerreka, ibilbide laburrekoa, Narrondora ematen duena. Ba al dago in-darrik Zumaia aldean? Mugarria erorita eta etzanda dago, eta indarra behar da altxatzeko.

Hortik, ibilaldia luzatu nahi izanez gero, buelta ederra egin dezakegu Iparragirre baserrira doan errepidea hartuta. Baina hori hurrengorako utziko dugu.

TXO

KORI

K TX

OKO1

GalderaDeba, Zestoa eta Zumaiako lurrek bat egiten dute mugarri batean. Nola izena du paraje horrek? Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Praktikoeneko izkina

ZuzenketaAurreko Txokorik txokon adierazten genuen Pasiegoak Kan-tabriako Pas eskualdeko biztanleak direla, eta hala da, bai-na horrek ez zeukan zerikusirik San Telmo kaleko etxearekin. Etxearen berezko izena Dabienekoa da eta Pazienekoa dei-tzen diote batzuek, hango senide batek Bonipazia izena zue-lako. Mila esker argitzeagatik, Karmelo.

Irabazlea: Maria Jesus IruretagoienaZorionak!

1

2

5

7

6

34

Page 31: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 U R TA R R I L A 21

TxO

KORI

K Tx

OKO

11. ibilbidea

Jadarretik Arridokietara

Jadarre auzotik errepide bat abiatzen da goialdera, aldapa piko-pikoan, eta hortik gora joango gara, Iparragirre base-rrira. Garai batean, hau zen Na-rrondora joateko bide zaharra eta baserriaren ondotik jaisten zen behera. Baserriaren eta errepi-dearen artean Iparragirrealdea lursaila dago, eta hauxe 1865eko agiri batean ageri dena, kolera gaitza dela eta: “Que se extraigan de la población todos los pulpos podridos que hubiese en las casas que para el sistema de fumigación se construya en el punto llamado llamado Iparraguirre-aldea una casa o humilladero”. Errepideak eskuinaldera egiten du, gora, Urainen txaletaren ondoren gain batera iritsiko gara, bi sakonen gainean: ezkerraldera, Narrondo geratzen da, eta eskuinaldera Jadarre. Laster bi baserritara iritsiko gara, biak ere eskuinaldean: Sarrondoaz­pikoa, Zestoarako, eta metro batzuk gorago Sarrondo­goikoa, Debarako, hurrengo baserri gehienak bezala. Esan beharra dago baserri hauek guztiak (eta Narrondoko asko ere bai) lurrez Debakoak edo Zestoakoak izan arren bizi-

modua Zumaia aldera egin izan dutela: azokara, elizara, gaixoal-dietan… Nahi izanez gero, gur-dibide batek Narrondora jaitsiko gaitu, gasolindegiaren ondora, baina guk errepidetik aurrera ja-rraituko dugu.

Aurrera eginda, Indañeta ba-serriak daude bidearen eskuinal-dean: Indañetaberri, Indañe­tazarra eta Indañetaerdikoa. Agian norbait harrituko da ha-sierako “I” horrekin, baina esan beharra dago antzina-antzinakoa dela eta badaudela antzeko bes-te batzuk: Indamendi, Indo ba-serria... Aurrera jarraituta, San Martin baserria, garai batean

ermita izana. Hortik aukera daukagu Billabier baserrira jaisteko edo gurdibide batetik Etarte mendilepora irteteko, Ollaostagaña eta Saskarategaña artean, Elorriaga bidean. Baina hurrengo batean joango gara horra, Elorriagarako bi-dea egiten dugunean.

San Martinen, errepideak bihurgune itxia egiten du eskui-naldera, eta mendi baten magaletik doa: Saskarategaña da (189 m). Eskuinaldera, sakona geratzen da: Txindrukazu­

xABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Jadarretik gora. Aldapa pikoan, errepidea doa gora Jadarretik Iparragirre baserri aldera. Euskal Herriko itzu-liko etapa bat ere hementxe izan zen, San Martina igoera.

1

Azken ibilbidean, Forondatik Jadarrera iritsita, esan genuen buelta ederra egitea zegoela Iparragirre ba-serrira doan errepidetik gora hartuta, eta gaurkoan hortik joango gara.

Oinetakoak batere lokaztu gabe, beti asfaltoaren gainetik, Jadarretik abiatu eta Zumaiaren mugak gaindituta, ibilaldia egingo dugu inguruko baserri ba-tzuetatik eta Arridokieta ermitara bueltatuko gara.

Page 32: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

22 B A L E I K E 2 0 0 8 U R TA R R I L A

2. Iparragirre baserria. Lehengo Narrondorako bidea ondotik pasa eta behera egiten zuen hortik.3. Sarrondoazpikoa. Edo base-rriaren aurrealdean jartzen duen bezala, “bekoa”. Pare honetan, gutxi gorabehera, sartu gara Zestoako mugetan.4. Narrondo. Bidean gora egin dugu eta horretaz are gehiago konturatuko gara Narrondo han, behean, ikusten dugunean.

5. Indañetak. Harri jasotzaile handien jaiolekua, lurrez Itziarkoak edo Debakoak dira.6. San Martin. Gaur egun baserria, baina ermita ere izan zen garai batean, Indañe-takoek zaindua; frontoia ere ba omen zen, gaur egun ukuilua den horretan; kanpoalde-ko txabolan erromeria egiten omen zen…7. San Martin eta Billabier. Elorriaga aldeko mendi gainen biribiltasuna nabarmen ageri da Uraingañetik.8. Andikarako Mugarria. Andikarazar baserriaren ondoan, bide bazterrera begiratuz gero, ederki ikusten da mugarria.9. Andikarako zabala. Ordekan doa bidea, erdi-erditik. Ezkerraldera, Jadarre; eskui-naldera, Andikaraerrekaren sakona.10. Arrikieta. Arridokieta inguruan harriaren garrantzia nabarmena da, baita izenetan ere, eta batzuetan lurrean agerian geratzen dira haitz geruzak.

5

7

loa. Hor erreka bat jaiotzen da, gero Jadarrera doana, eta alberga ere badauka.

Bidetik jarraituta, eskuinaldean Saskarate baserria dago, eta aurrera jarraituta, Andikara baserrietara iritsiko gara. Ezke-rraldean, itsasaldean, Andikaraberri dago, eta eskuinaldean, Andikarazar. Azken horren ondoan, bidearen alboan, muga-rria, eta Zumaiako lurretara sartuko gara berriz ere. Polita da ikustea nola aldatu den baserri hauen izena paperetan, nondik datorren; gaur egun, “Andika” esaten dugu, baina beti ez da hala izan: besteak beste, “Andicara” dago idatzita 1935ean, “Andikara” 1889ko mugarriztaketan, “Andicara” 1834an, eta “Antequera” 1766an, 1671n eta 1584an.

Bidea zelai handi baten erditik doa (Andikarako za­bala) eta eskuinaldera geratzen da Jadarre; ezkerraldera, sakonean, Andikaraerreka doa itsasaldera. Bideak Agirre (Agerre) baserrietara garamatza, eskuinaldera: Agirrega­raikoa eta Agirreazpikoa. Beherago, Amezmendi men­diaren gainaldean (106) Amezmendi etxea ikusten da. Agirre baserrien ondotik bidexka batek Iturriko zulora, Arroakalera, joateko aukera ematen du, baina ez gara jai-

2

6

9

3

8

4

10

Page 33: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 U R TA R R I L A 2�

TxO

KORI

K Tx

OKO

Galdera:Gaur egun “Andika” esaten dugu, baina zein da baserri horien jatorrizko izena? Arrastoa: Andaluziako herri baten izena da.

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Jadarre

Irabazlea: Arantza OstolazaZorionak!

tsiko, errepidetik jarraituko dugu. Aurrera eginda, bidearen azpialdera Karmen baserria geratzen da eta ezkerraldera, goian, Santa Klara. Seguru asko, egongo da oraindik hor egon ez den zumaiarrik, eta jakin beharra dauka: Zumaia berez polita da, baina hortik ikusita zoragarria. Hortik dago Zumaiaren bista ederrenetako bat.

Santa Klara eta Karmen baserrietara joateko bideguru-tzean, aukera daukagu Ardantza aldera zuzenean jaisteko, Aitzalde mendi maldatik. Bide ondoan geratzen zaigu, he-skai edo seto batez inguratuta, Lazkarraga lursaila. Aurre-raxeago, eskuinaldean ur-biltegia dago, eta ikusten ez badu-gu ere, mendi magala Iturriko zulora aldera doa, Arrikieta izeneko parajean.

Arridokieta ermitara iritsi aurretik, Kanposantuko erai-kin berria hasten da, horma hilobiak (nitxoak) dituena. Ga-rai batean, hilerria txikiagoa zenean, santuen izenen arabera zegoen antolatuta, kaleka: San Raimundo, Santa Cruz, San Ignacio… Halaber, Gerra Zibilean, Kanposantuan leku be-rezia izan zuten faxista italiarrek, “cementerio de los italia-nos” izenekoa: “le sean concedidas las sepulturas número

1-2-3 del Cementerio Municipal en la parte que sirvió de enterramiento a los legionarios Italianos caídos en nuestra Guerra de Liberación” (1944).

Horrela, iritsi gara Arridokietako Andre Maria ermi-tara iritsi gara. Eta idatzi ere “Arridokieta” jarri dugu, eta ez “Arritokieta”, agiri zaharrenetan “d”-rekin idazten delako eta berriagoa delako “t”-rekin idaztea. Lasai, orain ez gara eta ha-siko “Arridxu” esaten edo idazten… Ermita oso antzinakoa da; Martínez Kleiserren arabera, 1540ko agiri batean azaltzen da, eta ordutik hainbat aldiz berritu behar izan dute zumaia-rrek, batzuetan katastrofe naturalengatik (tximistak jota, erreta edo ekaitzek hondatuta, adibidez), beste batzuetan utzikeriaga-tik. Ermita inguruan edo ondoan egon zen, halaber, agirietan hainbeste aldiz azaltzen den “hospital darriba” edo garai bateko bidaiari edo erromesentzako aterpetxea.

Arridokietatik, errepideari jarraituz gero, Fielato ingurura irtengo gara, Zubitxikira. Nahi izanez gero, ordea, beste auke-ra batzuk ere badauzkagu: Kastorrenekotik Ardantzara jaitsi, Arridokieta kalean behera joan, San Juan egoitzaren albotik Ubillosa irten…

2

3

5

1

4

6

7

8

9

10

Page 34: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A 2�

TXO

KORI

K TX

OKO

12. ibilbidea

MoilaberritikUsurbiribillagara

Gaur egun anbulatorioa den eta garai batean Urolako tren­­geltokia izan zenaren aurrealde­tik abiatuko gara, Gernika par­ketik. Eraikin honen aurrealdean dago, hain zuzen ere, Gernikako haritzaren adaxka, parkeari izena ematen diona.

Parke ederra da, Zumaiako he­rriguneko nagusia, eta zaila zaigu imajinatzea beste garai bateko itxura: itsasontziak moilan lotuta, tren­bagoiak atzera­aurrera, gara­biak karga­deskargan, lantegietan lanean (Otto Holke, Yeregui...)... Zumaiarrek Moilaberria deitzen zioten eta paperetan “Muelle de la Diputación” ageri da, batez ere Aldundia arduratu zelako eraikitzeaz. Hauxe da 1922ko idatzi bat, asmoen berri ematen zuena: “La construcción de un muelle, que partiendo del muelle sobre el río Urola, lle­ve la dirección del malecón allí existente, hasta su unión con el muelle denominado Corta, al objeto de que por el mis­mo transcurra el ferro­carril del Urola y sirva de cargaderos y descargaderos de barcos y construcción de almacenes”. Or­durako, errepidea etorrita zegoen, Zubiaunditik Zubitxiki­

ra, eta ondoan etxeak eraikitzen hasiak ziren, batez ere ibaiaren aldera, tartean bi hotel ere bai: Uranga eta Central (edo San Martin). Azken hori zen, hain zuzen ere, Zubiaundia pasa eta le­hen etxea, eskuinaldean, eta Gerra Zibilaren ondorenean, karabine­roen koartela ere izan zen, baita gerora Guardia Zibilena ere. Gaur egun itxura polita dauka parkeak, ondo zainduarena, baina garai ba­tean kexu ziren; hauxe da 1943ko zita bat: “Teniendo en cuenta las repetidas quejas que llegan a este ayuntamiento sobre el mal estado y olores que se desprenden de las zanjas y estancamiento de aguas

por falta de limpieza o mal estado de las compuertas de los solares y partes no edificadas del lado izquierdo de la calle de Echezarreta en dirección a la estación del F.C. Vascongado desde el Puente pequeño al actual cuartel de Carabineros”.

Zubiaundi parera iritsita, itsas kiroldegia ikusiko dugu, eta inguru horretan, lehen, Estaziobideko alberga izan zen, Zumaian egin zen azkena, 1915ean; egin eta gutxira, 1919an, kexu zen Udala: “se hizo presente del abandono en que se

XABIER ETA IMANOL AZKUE

1. Portuko geltokia. Urolako tren- geltokia anbulatorioa izan da urte askotan, baina laster beste erabileraren bat izango du. Aurrealdean, Gernikako haritzaren adaxka.

1

Aspalditik, gizakiak terrenoa jan dio ibaiari, neka-zaritzarako lurrak behar zituela eta, eta Zumaian ere betelana da nagusi Urola ibaiaren ertzetan, Basustatik hasita Kanterara, Basustagañaren oine-tan. Lur horiei “erribera” izena ematen zaie leku askotan, baina Zumaian basadiak (edo lubakiak) ere esaten zaieZumaiako basadietan bi zati nagusi daude, tartean,

muga, Estaziobidea dela: Estaziobidetik Basusta aldera, Basadizarra da; Estaziobidetik Kantera al-dera, berriz, Basadiberria.Gaurkoan, Urola ibaiaren ertzetik ibiliko gara, le-hen trenbide izandako eta gaur egun pasealeku luze bihurtutako bidetik, Moilaberritik Usurbiri-ribillagara. Hiru zubi iragango ditugu, baina bitxia bada ere, hirurak ere azpitik.

Page 35: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

�0 B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A

2. Gernika parkea. Gaur egun Gernika parkea dena lehen Moilaberria zen3. Itsas kiroldegia. Zumaiako trainerua bere garai onenean ibili zenean hartu zuten eraikitzeko erabakia. Lehen, pare honetan, Estaziobideko alberga zegoen.4. Zubiaundi. Burdina-zkoa da, eta horregatik, hasieran, “puente de hierro” deitzen zioten.5. Zubi berria. Gero eta auto gehiago zebilenez, zubi hau eraiki zuten 1970eko hamarkadan.6. Trenbide paseale-kua. Ibaiaren ondo-on-dotik zihoan trenbidea, gaur egun bidea doan toki beretik.7. Trenzubia. Burdi-nazkoa da, Bizkaiko Talleres Miravallesen egina.8. Basadizarra. Arta-ditik Basadizarrari begi-ratuta, ondo nabarmena da industria nagusitu zaiola nekazaritzari.9. Usurbiribillagako zuloa. Bideak ibaiaren eskuinaldetik jarraitzen du, eta hor hartzen du buelta Basusta aldera.

2 3

4 5

6 7

8 9

Page 36: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 OT S A I L A �1

TXO

KORI

K TX

OKO

encuentra el lavadero existente junto al camino de la Esta­ción”.

Itsas kiroldegiaren ondoan Zubiaundi daukagu. Kostako errepidearekin batera eraiki zuten zubia, 1884an, eta hasieran “puente de hierro” deitzen zioten, orduan Zubitxikiak ere ez baitzeukan gaur egun daukan garrantzirik edo izaerarik. Erai­ki aurretik, errepiderik ez zegoenean, Getaria aldetik etorri eta Zumaiara pasatzeko, txalupa hartu beharra zegoen, Santia­gon. Zubia eraiki behar zutela eta, Zumaiako Udalak eskaera egin zuen “solicitando se dispusiera que uno de los arcos del puente proyectado sobre el río Urola fuera giratorio”, baina ez zioten kasurik egin. Zubiak eragin handia izan zuen, asko errazten zuelako herrirako sarbidea, baina kolpe handia eman zion Beduako lonjari, moztu egin baitzitzaien itsasontziei ha­rako bidea. Zubiaren azpitik pasa eta aurrera egingo dugu.

Zubiandiaren ondoan, Zubi berria, 1973an egina, errepi­deko trafiko­hazkundeari erantzuteko propio eraikia. Bitxike­ria gisa, errepidearen peraltea ez zuten behar bezalakoa egin, oso errebuelta itxia jarri zioten, eta istripu ugari izan ziren zubia inauguratu eta segituan. Zubi berria dagoen pare horre­tan Ameskilleneko tronpa edo ur­atea zegoen, basadietara ura eramateko.

Bi zubi horien azpitik igarota, bidea Trenbide paseale­kutik doa, ibaiaren ertzetik; eskuinaldean, industrialdea, lehen nekazaritza lurrak ziren lekuetan. Bidetik jarraituta, hirugarren zubiaren azpialdera iritsiko gara: Trenzubira. Trena ekartze­ko lanak 1898an hasi ziren, eta ordukoa da zubia. 1941ean, gertaera lazgarri bat ikustea egokitu zitzaion: trena erori egin zen eta 18 lagun hil ziren.

Zubitik aurrera doa bidea, eta gaur egun araztegia dagoen pare horretan eskuinaldera eta gora hartzen zuen lehen tre­nak, Estazio aldera, bide asfaltatua amaitzen den lekuan. Geu ere hemen geratuko gara, edo nahi izanez gero, bidetik aurre­ra jarraituko dugu, Usurbiribillagako zulora. Baina horra bueltatuko gara hurrengoan.

2

8

1

5

6

9

7

3

Galdera:Ibilaldian, hiru zubiren azpialdetik pasa gara. Hiruretatik, zein da zaharrena?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Antekera

Irabazlea: Agustin ZumeagaZorionak!

4

Page 37: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L e I K e 2 0 0 8 M A r t X O A 25

tXO

KOrI

K tX

OKO

13. ibilbidea

usurbiribillagatikEstaziora

Basadizarretatik Bedua aldera begiratuta, Urola ibaiaren erdian “uharteak” daude, uhal edo ur handiek ekarritako basarekin sor-tuak; uharte horietan ihia hazten da, eta batzuek ho-rregatik “Ietak” (“ihietak”, ihien lekuak) ere deitu izan diete; baina berezko izena Usurbiribillaga da. Aurre-ko ibilaldian Usurbiribilgo zuloraino etorri ginen eta gaurkoan hortik abiatuko gara, uharteen paretik.

Basadizarretako bidea hartuko dugu, lokatz handi-rik ez bada, behintzat. Bidea-ren hasieran, bai mendian gora, bai erriberetan, labore lurrak dira oraindik nagusi, baina pixkanaka industriak jan dio lekua: araztegia, Ortiz, Egurko… Labore lurren izenak nahikoa antzekoak dira: Basustabarre-na, Basustaldea, Basustaldeko erriberak, Basustatze… Ikusten denez, horietako gehienek izen berean dute jatorria, Artadi aldera begira dagoen baserrian: Basustan. Baserri edo inguru horri buruzko aipamenak oso antzinakoak dira: 1344ko agiri batean “Barcusia” ageri da, eta seguru asko in-guru honi egingo dio erreferentzia. Baserriaren atzealdean, hegaztiak hazteko instalazioak daude, mendian gora.

Baina Basusta aspaldian ez dago bakarrik, industri pabiloiez gain, etxe gehiago egin dituzte-eta inguruetan, gehienak ere XX. mendea-ren amaieran: Basusta-txiki, Irure, Lurralde eta Ibaialde. Horien ondotik, trenbidea doa eta azpialde-tik pasatzen da bidea. Bide nagusiaren ondoan, badago beste tunel bat, gaur egun horma batekin itxita. Ho-nela azaltzen da ingurua, 1945eko udal agiri batean: “el hecho de que en un prin-cipio se vertían estas basu-ras, cerca del tunel que hay en Basusta-Estación y ante

las reclamaciones hubo de trasladarse su depósito cerca del Faro, pero al construir el Chalet D. Ramon Echeverría, hubo de quejarse de malos olores y moscas en verano”.

Trenbidearen azpitik pasata, industrialdea agertuko zaigu, bere osotasunean. Gaur egun, horko plaza batek Ikatz plaza du izena, ikatz biltegi bat egon zelako garai batean. Biltegi horren ondoan egon zen, baita ere, Rosendonekoa etxea.

Bideari jarraituta, Estazioko etxeen azpialdera iritsiko gara. Lehenengoa, ezkerraldean, Mendarojauregi da. Hasierako jabeak Mendarotik etorri ziren eta hango jaiotetxearen izen

XABIer etA IMANOL AZKue

1. Usurbiribilgo zuloa. Artaditik ikusita. Bidea ibaiertzetik doa zulorai-no, eta han buelta hartzen du, berriz ere araztegi aldera, barrualdetik.

1

Lehengoan Urolaren ibaiertza hartu eta Moilaberritik Usurbiribillaga ingurura etorri ginen, trenbidea izandako ibilbidetik, zubien azpialdetik pasata; gaurkoan ere basadietan ibiliko gara, baina barrualderagotik, ez hain

ibai ertzetik, Basadizarretatik: Usurbiribi­llagako zulotik Estaziora etorriko gara. Lur hauek lehen basadiak ziren, nekazaritzarako erribera lurrak; gaur egun, berriz, industri pa­biloiak dira nagusi.

Page 38: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

2� B A L e I K e 2 0 0 8 M A r t X O A

2. Basadizarra.Basadizarretako leku batzuetan oraindik badaude labore- lurrak.3. Erretena. Lurren artean, lubaki edo erretenen bidez bideratzen da ura, nekazaritzarako.4. Etxeak. XX. mendearen erdialdean etxeak egin zituzten: Basustatxitiki, Irure, Ibaialde eta Lurralde.5. Tunela. Garai batean trenbidearen azpiko pasabidea tunel honetatik zen. Nola sartu hortik gaur egungo kamioiak?6. Industrialdea.Estaziotik zenbat eta gertuago, industrialdea orduan eta urbanizatuagoa.7. Mendarojauregi.Nagusia Mendarotik etorri zen, eta hango baserriaren izena jarri zion (Jauregi).8. Urolako trenaren geltokia. Gaur egun Euskotrenek erabiltzen du. Estetika ederrekoa da.

2 3

4 5

6 7

8

Page 39: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L e I K e 2 0 0 8 M A r t X O A 27

tXO

KOrI

K tX

OKO

berbera jarri zioten honi ere: Jauregi. Eskuinaldean, Esta-ziobidera irten aurretik, duela gutxi arte fundizioa egon den horretan, Alpersail egon zen; izen berezia, ustez azalpena badaukana: horrela izendatzen zituzten alferrik zeuden sailak, ezertarako erabiltzen ez zirenak.

Estazioa auzoan gaude. Oker handirik gabe, esan gene-zake auzoa trenak ekarri zuela, trenari lotutako bagoia izan zela. Baten faltan, gainera, urte gutxitan bi trenbide elkartu ziren Zumaian: Vascongados-a (gaur egungo EuskoTren) eta Urolakoa.

Vascongados trenari dagokionez, eraikitzeko lehen asmoak XIX. mendearen amaieran sortu ziren eta 1890ean aurkez-tu zen lehen proiektua, Elgoibar eta Donostia elkartzeko, 64 km-ko ibilbidean. Hasieran, asmoa zegoen Kostaldetik era-mateko, baina itsaslabarrak aldapatsuak eta ezegonkorrak zi-renez, barrualdera eraman behar izan zuten trenbidea. Lanak Zumaiara 1898an iritsi ziren eta orduan azkar hartu zituzten erabakiak: tren geltokia non egingo zen, lurrak desjabetu… Geltokia, berriz, hiru urte geroago inauguratu zuten, 1901eko urtarrilaren 1ean. Bitxikeria gisa, Donostiarako txartelik mer-keenak 1,90 pezeta balio zuen, eta 1h 10’ behar ziren.

Urolako trenari dagokionez, esan daiteke ahalegin handi eta luze baten emaitza izan zela. Proiektuko lehen urratsak, hemen ere, XIX. mendearen amaieran egin ziren, enpresa-buru batzuen bultzadari esker, baina porrot batzuen ondo-ren asmoa ez zen gauzatzen hasi 1920ra arte. Urte hartan, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu zuen proiektua eta trenbidea 1926an inauguratu zen. Sorretatik bertatik trena elektrikoa izan zen, oso modernoa garai hartarako. Baina urte askotan ez zen egin batere berrikuntza edo mantentze lanik, ez trenbidean, ezta makinetan ere, eta 1980ko hamarkadaren hasieran bi aukera zeuzkaten arduradunek: bata, inbertsioak egin eta Urolako trena berritu, eguneratu; bestea, trena kendu eta zerbitzu hori autobusen bidez eman. Azken horren alde egin zuten eta hortxe bukatu zen, 1989an, Urolako trenaren historia.

Eraikinei dagokienez, bi tren desberdin ziren eta bi gelto-ki izan zituzten, aurrez aurre eta tartean nasak edo trenbideak zeudela. Jarduera handiko geltokia izan zen, salgai eta material ugari garraiatu zituena, batez ere Portua bere onenean egon zen bitartean. Gaur egun, bi eraikinetatik bakarra dago zutik: Urolako trenaren geltokia, baina Euskotrenek erabiltzen du.

Galdera:Galdera: nola izena zuen ikatz biltegiaren ondoko etxeak?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.erantzunak [email protected] helbidera bidali. erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Zubiaundia

Irabazlea: Felix Aizpurua AzpeitiaZorionak!

1

2 3

4

5

6

7

8

Page 40: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 A P I R I L A 25

TXO

KORI

K TX

OKO

14. ibilbidea

EstaziotikKanteragañera

Tren‑geltokira igo gabe, aurrealdetik abiatuko gara, Larretxe baserri/etxearen ondotik, Estaziobidearen albotik. Garai batean, bide horixe zen, hain zuzen ere, bi basadien arteko muga: Basusta aldera, Basadi‑zarra zen; Kantera aldera, berriz, Basadiberria.

Larretxeren ondotik, alda-pa behera doa eta eskuinalde-ra etxe batzuk daude, denak ere berri samarrak (tartean, adibidez, Basustaberria). Aurrerago, ezkerraldera, Pi‑nuagako iturria; hona he-men 1851ko zita bat, iturria egiteko agintzen zuena: “el punto de Pinuaga de las riberas nuevas de la misma se construya una fuente en dicho punto a fin de surtir a esta población”; iturriaren jarraian, Pinuagako tunela dago, trenbidearen azpitik pasata Basustagañera era-maten duena. Baina guk ez dugu bide hori hartuko, behetik jarraituko dugu, saihesbideko lanek erabat desitxuratu duten ingurutik. Gaur egun errepidea doan tokian lehen (duela ez hainbeste) ondorengoak zeuden: Urbieta etxea eta Urbietae‑

nea (edo Xoxokoa, 1942an eraikia); Mendiondoberri eta Mendiondozarra lursai-lak; mendixka baten gainean, gaur egun Puntanoeta has-ten den horretan zegoen Otalora (edo Sagarbide, Elorriagako izen bereko ba-serritik etorriak zirelako)… Azken hori dela eta, hona hemen 1946ko zita bat: “De un escrito de varios vecinos de la calle Echezarreta por el que solicitan la instalación de una luz en dicha calle y sitio donde se aparta el camino del caserío Sagar-bide”. Bai Otalorakoek, bai Xoxokoek,

etxe berriak egin dituzte Basustagañerako bidean, izen horiexe-kin: Otalora eta Xoxokoa.

Garai batean, inguru honetan lantegi batzuk ere egon ziren ezarrita, adibidez Apestegi Fundizioa. Bidea, gaur egun, tunel batetik pasatzen da, trenbidearen eta saihesbidearen azpitik, eta Pasokoa izeneko etxearen ondora iritsiko gara; etxe hone-takoek (eta antzeko etxeetakoek) trenen joan-etorria zaintzen zuten, trena zetorrenean inork bidea ez gurutzatzeko. Trenbi-

XABIER eta IMANOL AZKUE

1. Larretxe. Estazioko etxerik zaharrenetako bat da.

1

Gaurkoan ere Basadien inguruan ibiliko gara eta azken ibilaldia egingo dugu. Aurrekoan, Usurbi-ribillagatik abiatu eta Estazioan amaitu genuen; gaurkoan, berriz, Estaziotik irtengo gara eta Basadiberriaren ertzetik Kanteragañera igoko

gara. Batzuetan, ordea, irudimena ere erabili beharko dugu ibilbidea egiteko; izan ere, saihe-sbideko lanek erabat itxuraldatu dute ingurua eta etxe edo bideetako batzuk desagertu egin dira orain dela gutxi.

Page 41: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

2� B A L E I K E 2 0 0 8 A P I R I L A

2. Pinuagako tunela. Trenbideen azpitik pasata, Basustagañera joateko bide polita da.3. Urbieta. Saihesbideko lanek bota zuten, eta inguru hau oso aldatuta dago.4. Urbietaenea. Xoxokoa ere deitzen zioten. Arrido-kietatik etorri ziren hona.5. Trenbidetik Xoxokora. Argazkiak akordarazten digu nolakoa zen inguru hau, gaur egun gainetik saihesbidea doa eta.6. Pasokoa. Pasokoek trenen joan--etorria zaintzen zuten, zetorrenean inork ez pasatzeko bidea.7. Trenbidea. Auskalo zenbat tren pasatu diren hemen gainetik, hainbeste urtean.8. Larrañagaenea. Etxe hau ere argazkietan baino ezin da ikusi.9. Keretxudi. Geretxua zuhaixka bat da, eta horien multzoa esan nahi du leku honen izenak.10. Basadiberria. Zumaia lubakien gainean hazi da eta han eraiki dira zerbitzu berrietako asko: anbulato-rioa, kiroldegia, futbol--zelaia, eskolak, gizarte--zentroa...11. Puntanoeta. Puntanoetako etxeak Otalora base-rria zegoen lekuan eraiki dituzte.

2

Galdera:Nola izena du Basadizarra eta Basadiberria bereizten dituen bideak?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: Rosendonekoa

Irabazlea: M. Antonia GoikoetxeaZorionak!

3

4

5 6

7 8

9 10 11

Page 42: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 A P I R I L A 2�

TXO

KORI

K TX

OKO

dearen ondoan, halaber, Larrañagaenea (edo Pasokoa) zegoen, baina hau ere bota egin zuten saihesbidea egiteko. Hortik Kanteragaña aldera bidexka bat doa, Bidezarretakoa izenekoa. Bidean aurrera, ezkerraldean, Bordaenea txabo-la, eta aurrerago joanda, Basustagañaren magalean, paraje hauek aurkituko ditugu: Keretxueta, Puntanoeta parean; Otezuri, hurrena; eta, azkenik, Keretxudi; Basustagañeko Otalora etxe berriak egiten du muga, nolabait: handik behe-rakoa Basusta da, eta handik gorakoa Keretxudi; ibaialderako malda, berriz, Keretxudipe da (hau da, Keretxudi azpikoa). Keretxua (edo geretxua) zuhaixka-mota bat da.

Bidezarretakotik aurrera goazela, Basadiberriari begiratuta, erraz suma liteke zenbat aldatu den inguru hau guztia urte gutxitan: lehen, eraikin bakarrak baratzetako txabolak ziren, eta Kostako errepidea egin zutenean alboan (gaur egungo Pa-txita Etxezarretan) eraiki zituzten etxeak; gaur egun, berriz, lehengo lubaki zabal eta nekazaritzako lur haiek etxez josita ageri dira, eta Zumaiako zerbitzu asko eta asko hemen eraiki dira: anbulatorioa, kiroldegia, ikastetxeak… Batere arrastorik ez zaigu geratzen, baina lehen Zubitxikitik Kantera aldera Lubakietako bidea zihoan, oinezkoak Oikia aldera joateko laburrena. Bide hori erabiltzen zuten, halaber, Basadiberriko lurren jabeek: “El Alcalde Presidente manifestó que la Jun-ta de accionistas de las Riberas nuevas le había manifestado contribuirían con cien pesetas para el arreglo del sendero del malecón que desde el puente dobre el río Narrondo se dirige hacia la casería ‘Cantera’”. Beste bide bat ere bazen, ordea, zuzen samarra eta zabala, Estaziotik Narrondo erreka aldera egiten zuena: Bidezabaleta. Hona hemen 1935eko zita bat: “presidente de la Hermandad de Propietarios de las Riberas del Sur (...) manifiesta, que constituyendo en la actualidad uno de los principales ensanches de esta villa, la zona de estas nominadas Riberas, comprendida desde la carretera de San Sebastián a Bilbao, hoy calle Echezarreta, hasta la punta de-nominada Anueta (...). Una de las disposiciones para los fines expresados, sería el ensanche del camino sito en estas Riberas denominado Vía-Zabala (...) hacer un deslinde amistoso con los propietarios de terrenos colindantes con el nombrado ca-mino de Vía-Zabala (...) cree conveniente el que se atienda su petición con miras a futuros proyectos y a que subsista el camino de ‘Bide-zabaleta’ en su primera anchura”.

Basadiberriaren mugan, hego-hegoan, Puntanoetako etxeak daude, izen bereko lekuan eraikiak. Hain zuzen, etxe horiek egiteko kendu zuten Sagarbidegain mendixka, Otalora baserria gainean zeukana.

Oinez-oinez, ibilian-ibilian eta inguruei begira, iritsi gara Kanteragañera. Hemendik, aukera asko dauzkagu, bai aurrera jaraitzeko (Saloentera, Beduara…), baita bueltatzeko ere (Ba-sustagañetik, Ayra Durex aldetik…).

21

4

3

5

6

87

9

10

11

Page 43: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A 25

TXO

KORI

K TX

OKO

15. ibilbidea

Abentura hemenXABIER eta IMANOL AZKUE

Baleikeren aurreko zenbakian basamortuko maratoia (Marathon des Sables) zen gai nagusia, eta artikuluak oso izenburu deigarria zeukan: “Abentura, hitz batean”. Bertan, Txolok Saha-rako basamortuan bizi izandako gora-beherak kontatzen zizkigun, eta, egia esan, inbidia han-dia eman zidan, Afrikako paraje lehor eta eder haiengatik, egindako ahaleginarengatik baino gehiago (245 km, sei egunetan; pentsatu hutsa-rekin, agujetak etortzen zaizkit!). Beti pentsatu izan dut abenturarako gogoa izanez gero, ez da-goela zertan urrutira joan, saia-tuz gero etxetik oso gertu aurki daitekeela. Ho-rregatik, gaur horren adibide bat ematen ahaleginduko naiz, eta ibilbide berezi bat proposatuko dizuet, nahi izanez gero etxetik gertu abentura bizitzeko.

Page 44: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

2� B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A

iazko abenduan, Gabonetako oporrak hartu berritan, arra-tsaldean mendian nenbilela, espero ez nuen aurkikuntza ederra egin nuen, begiak eta gogoa izugarri bete zizkidana: erreka batetik behera joanda, 3-4 metro inguruko ur-salto polita aurkitu nuen, bere txikian Iguazuren, Niagararen edo Victoriaren batere inbidiarik ez zuena, eta ondo begiratuta haiek baino askoz ere polita-goa iruditu zitzaidan, gainera. Hauxe duzue orduko argaz-kia, nola ikusi nuen.

Handik gutxira, Gorkari komentatu nion aurkitutakoa, eta geratu ginen hurrengo ba-tean elkarrekin joango ginela. Halako batean, maiatzean, jarri genuen zita, baina Gorkaren bizkarrak krak egin zuen eta beste laguntzaile bat aurkitu be-har izan nuen. Izar alabari galdetu nion, ea lagunduko zidan. “Abentura batera”, esan nion; ABENTURA letra larriz eta ahots misteriotsuz esanez gero, oraindik erraza da umeak konbentzitzea. Maiatzaren 1ean, Langileen Egunean, han joan ginen biok eta hauxe duzue orduko kronika, Zumaiatik ia irten gabe ere, abentura bizitzea posible dela erakusteko.

Autoan etorri gara ___(1)___, batez ere erosoagoa de-lako. ___(2)___ zubiaren ondoan utzi dugu aparkatuta, eta katiuskak jantzi ditut, azkeneko aldiz etorri nintzenean as-koz ere hobeto moldatu nintzelako uretan eta lokatzetan, errekan gora.

Kontu-kontari eta tipi-tapa, ___(3)___ ibaiaren ertzetik joan gara, pistatik. Badago zer ikusia: sagarrondoak loretan, zozoak belardian… Egun ederra dago, eguzkitsua, eta be-rehala iritsi gara ___(4)___ izeneko parajera. Erreka dator eskuinaldetik eta bidearen gainetik doa, moztu egiten du. Hementxe hartu behar dugu eskuinaldera.

–Hemen hasten da abentura, Izar! Lehenengo zer, tune-lekoa edo bestea?

–Tunelekoa!Iluntasunak eta linterna piztu beharrak

emozio handiagoa ematen dio, nonbait, ibilaldiari, eta eskuinaldera hartu dugu, errekaren ertzetik. Ura koskaz koska dator, saltoka, alai, eta eskuineko aldetik egin dugu aldapan gora, errekaren on-dotik, hasieran, baina kosken goialdean errekara jaitsi gara, behera. Hondoa arti-fiziala da, porlanezkoa eta laua, eta erraza da gainetik oinez joatea. Tunel handi bat dago, ___(5)___ azpitik, 40 metro ingu-

rukoa. Lehen aldiz etorri nintzenean huntza zegoen (ikusi argazkia), baina garbiago utzi nuen. Urruti, tunelaren beste aldean, argitasuna ikusten da.

–Eta linterna?–Batere gabe ere pasako gara.Eskutik helduta sartu gara. 180 cm

inguruko altuera dauka, eta makurtu gabe pasatzea badaukagu. Tarteka, “zerbait” sumatzen da aurpegian edo ileetan, eta pentsatu nahi dut amarau-nak direla. Beste aldean, erreka polita dator, harri artean, eta landaredia da nagusi.

Erreka ertzetik, kontu handiz, pixkanaka gora egin dugu.–Asko falta al da, aita?–Ez, segituan gara.–Eta zer dago?–Sorpresa. Hau abentura

bat da!Errekan aurrera egin ditu-

gu 30 metro inguru, eta ur-saltora iritsi gara.

–Uau! –esan du Izarrek.Polita delako benetan. Hiru

aldiz egon naiz hemen, eta hiruretan oso diferente ikusi dut. Begiratu hiru argazki hauek, antzeko lekuetatik hartuak:

Han geundela, argazkiak ateratzen, ___(6)___ pasa da goialdeko biaduktutik, zaratatsu eta presati, eta erreka zu-loan, ezkutuan, babestuta sentitu gara. Orduari begiratu diot. Ez daukagu denbora gehiegi, gero Komentua ikustera joateko asmotan gara eta.

–Beste errekara joango al gara?–Bai!Etorritako bidetik bueltatu gara, berriz ere tunela zehar-

katuta, erreka hau beste errekarekin elkartzen den lekura. Aurreko egunetan euria egin du, eta lokaztuta dago ingurua. Berde dago dena, landarediak oparo erakusten ditu bere onenak. Non dago Amazonas? Eta Mato Grosso? Hau bai

2007-12-20an 2008-01-20an 2008-05-01ean

TXO

KORI

K TX

OKO

Galdera: bi errekatatik ibili gara ibilaldi honetan. Nola izena dute? (Bietako bat esanez gero, nahikoa)

Aurrekoaren erantzuna: Estaziobidea

Page 45: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 M A I AT Z A 2�

TXO

KORI

K TX

OKO

basoa eta berdetasuna! Errekaren ertzetik edo uretara jaitsita egin dugu goialdera, ura behera eta gu gora, harririk harri.

Gorago eginda, harri mailetan dator ura, eder, eta Ordesako Soa-sokoekin akordatu naiz. Hura po-lita da, baina honek ere ez dauka, ba, haren inbidiarik.

Pixkanaka gora eginda, zuhaitzen adarrak urritu egiten dira eta argiune bat dator. Ondo begiratuz gero, ezkerral-detik bidexka bat doa, tunel zabal eta handi batera ematen duena. Lurrean lokatz lehortua dago, euri asko egiten duenean urez betetzen den seinale. Tune-laren beste aldean landaretzak ze-haro ixten du bidea, eta matxetea edo aihotza beharko genuke au-rrera egiteko! Aspaldi-aspaldi he-men ibilita, badakit lehen bideak ___7___ baserrira zeramala.

Berriz ere atzera egin tunelean eta lehengo errekari heldu diogu gora, eta ikusi dugu hemen ere mailak egin dizkiotela errekari, saltoka jaisteko. Hodi ba-ten bidez ura bideratuta dago instalazio batera, ur-depositura, baina sasiak eta goroldioak janda dago.

Ondo akordatu naiz Zumaiako Udal Artxiboko zita batekin, eta etxera eto-rrita, erraz aurkitu dut datu-basean; 1900ekoa da, eta Zumaiako uren hor-nikuntzari buruz hauxe dio: “las aguas de ___8___ nadie le disputaba a Zu-maya, mientras que las de ___9___ las disputaban Guetaria, Zarauz y Zuma-ya”. Zumaiarentzat ziren urak aurreko errekakoak ziren, ur-saltoa daukanekoak, eta beste herriekin partekatu beharrekoa erreka oraingo hau zen. Ura Nuarbe-tik ekarri aurretik, inguru hone-tako eta Karakasko erreketatik hornitzen zen Zumaia.

Ur-biltegi bat ere badago, na-hikoa abandonatua, eta horra iristeko, burdinazko zubi bat doa errekaren gainetik. Aspal-dian inor ere ez da pasa hemen gainetik…

Ur gutxi baldin badator, erraza da errekaren mailetan gora egitea, pixka bat bustita baldin bada ere (ur garbia da!), eta gora igota, ikusiko dugu erreka tunel batetik da-torrela, ___10___ azpial-detik. Ura indartsu dator, eta tunelaren erdialdean “zerbait” sumatzen da, koskor bat bezalakoa. Tunela zeharkatzea eta aurrera egitea, horra hor beste abentura bat! Hu-rrengorako geratu da.

Berriz ere buelta hartu dugu, behealdera, eta errekaren alboetan, kolore gorriko zerbait ikusi ditugu, deigarria, eta berehala konturatu gara ez direla marrubiak. Egurrezko taketak edo estakatxoak dira, kolore bizikoak, eta ez dira seinale onak. Topografoak edo lur neurtzaileak ibili dira hemen lanean, planoak egiten. Akorda-tu naiz gure ondoan zaratatsu doan breazko suge beltzari beste bi errei jarri nahi dizkiotela, no-rabide bakoitzean bat, eta laster izango dira makinak hemen, zu-haitzak mozten, bideak egiten, ingurua txikitzen, porlana eta as-faltoa zabaltzen.

Behera egiteko ordua da, baina aurretik argazkia atera diot lagun-tzaileari. Eskerrik asko, Izar!

Konturatuko zineten ez dugu-la jarri erreken izenik, eta ez da, noski, nahi gabe ahaztu dugulako. Norbaitek inguru honetara joan nahi badu, iruditzen zait nahikoa arrasto eman dizkiogula, gaurko ibilbide hau erraz egiteko. Aben-tura nahi duenak, bizi dezala!

Oharra: ibili garen inguruan, sasi bat-

zuk kendu ditugu, errazago pasatze-

ko, eta gure oin-markak geratu dira

lokatzetan, baina bestela ez dugu

bestelako arrastorik utzi. Ea hurren-

goan ere horrelaxe aurkitzen dugun,

inor pasatu ez balitz bezala, eder,

misteriotsu eta abenturarako prest.

1. a) Oikiara b) Artadira c) Santiagora d) Narruondora2. a) Zubiaundi b) Trenzubiaren c) Zubitxikiko d) Fabrikako3. a) Oria b) Urola c) Narruondo d) Urumea4. a) Zumentzu b) Gaztelu c) Keretxudi d) Olabiak5. a) errepidearen b) trenbidearen c) autopistaren d) aireportuaren

6. a) astoa b) hegazkina c) trena d) itsasontzia7. a) Agirre b) Guruzelai c) Andikara d) San Martin8. a) Allaingo erreka b) Narruondo c) Azuerreka d) Santiagoerreka9. a) Ordierreka b) Erdoitza erreka c) Muniosoroerreka d) Gazteluerreka10. a) trenbidearen b) autopistaren c) aireportuaren d) errepidearen

Aukerak:

Page 46: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

22 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A

16. ibilbidea

Santiago aldean

Itsasaldetik Urola ibaian gora etorriz gero, Zubiaundia dugu lehen zubia, eta izen hori dauka Zubitxikitik be­reizteko, XX. mendearen hasieran Zumaiako herri­gunean bi horiek baitziren zubi nagusiak, “handia” eta “txikia”. Kostako errepideak ekarri zuen Zubiaundia, 1884an, eta berrikuntzak be­rrikuntza, hasierako itxurari eutsi dio, zorionez. Zubia egin aurretik, ibaian gora itsasontzi asko igotzen ziren Beduako lonjara, eta zubia egiteak izugarrizko kaltea eragin zezakeela jakitun, Udalak es­katu zion Probintziako Batzordeari zubiaren begietako bat bi­rakaria izateko, itsasontzien joan­etorria ez eragozteko; baina, bistan denez, arduradunek ez zioten kasu handirik egin. 1960ko hamarkadatik aurrera, Kostako errepideko trafikoa izugarri are­agotu eta aldatu zen: auto gehiago eta azkarragoak, gero eta jende gehiagoren eskura; ibilgailu handiagoak eta zama han­diagoak eramateko gauza… Horregatik, beste zubi bat eraiki zuten ondoan, Zubi berria, 70eko hamarkadan, eta horri esker iritsi zaigu hain osorik Zubiaundia gaur egun arte.

Zubia zeharkatuta, ikusiko dugu ontziola dagoela ezke­rraldean, txatarrazaleen insta­lazioekin batera, Floreskoa izeneko parajean. Arrizaba­laga eta Olasagasti enpresak 1934an eraman zuen lanto­kia hara, Arrangoletatik, eta ordutik, enpresen izenak al­datuta bada ere, etenik gabe egin dira itsasontziak hemen, hasieran egurrezkoak, gaur egun metalikoak.

Astilleroaren ondotik aurrera eginda, kirol por-tuaren paretik pasako gara.

Santiagoko padura handi hartatik gauza gutxi geratzen zaigu, eta hor, kirol portuko egurrezko ibiltokiaren ondotik ibairatzen da Santiagoerreka, beste erreka batzuen (Iruerreketa, Karaka­serreka, Arteagaerreka…) urak ere hartuta. Errekaren ondoan, errepideaz beste aldera, Jardineroetxea dago, Zuloagak erai­kiarazia, mendean zeuzkan langileentzat.

Jardineroetxearen pare horretan, bide bat doa ezkerraldera, ibai aldera, Zuloagaren ondasunen albo­albotik, eta gu ere hor­tik joango gara. Paretaren gainetik, ederki ikusten da Zuloa-gaetxea, inguruko eraikin nagusia, 1912­1914 artean eraikia eta

XABIER eta ImANOL AZKUE

1

Aurreko Txokorik txoko atalari “Abentura he-men” izenburua eman eta jolas moduan plan-teatu genuen. Denetarik entzun behar izan dugu, aldekoen eta aurkakoen iritziak: batzuei ikaragarri gustatu zitzaien, eta katiuskak eros-teko asmotan ere badira, hara joateko; beste batzuentzat, berriz, oso ariketa zaila (nola jakin maparik gabe?) edo nekagarria izan da (hainbes-

te zenbaki eta a, b, c…). Ez da erraza guztien gustua egitea, ez horixe, baina zorionduz edo kexatuz gero, txoko hau norbaitek irakurtzen duen seinale!Gaurkoan ohiko ibilbideetara bueltatuko gara, eta Zubiaunditik abiatuta, Santiago hondartzara joan eta bueltan etorriko gara, inguruko leku izenei ohi baino gehiago erreparatuta.TX

OKO

RIK

TXO

KO

Page 47: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

TXO

KORI

K TX

OKO

1. Zubiaundia. Lehen trafikoa hemendik zihoan. Gaur egun gurutzatuko al lirateke bi kamioi? Nahikoa lan…2. Floreskoa. Instalazioak eta enpresen izenak aldatu dira, baina 1934tik itsasontziak egiten dira inguru honetan.3. Santiagoerreka. Santiagoko padurara irteten da, Karakasko erriberan beste hainbat errekaren urak jasota.4. Jardineroetxea. Zuloaga pintoreak eraikiara-zi zuen, mendeko langileentzat.5. Zuloagaetxea. Baserri itxurakoa, estilo erregionalistakoa.6. Santiago. Etxe honen beste izen bat Santa Luzia da, santu horren irudia baitauka fatxadan.7. Argi egitekoa. Ondo fijatuz gero, gauza politak aurki daitezke inguru honetan.

2

3

4 5 6

21

3

5

4

6

7

Page 48: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

24 B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A

estilo erregionalistakoa, baserri itxurakoa. Hori eraiki aurretik, or­dea, Zuloagak lurrak erosi behar izan zituen enkantean 1910ean. Garai hartan, Santiago baserria eta Santiago ermita besterik ez zegoen han, azken hori oso­oso antzinakoa; adibidez, hauxe da 1416ko zita bat: “en el Arenal de cerca de la Yglesia ermita de Santtiago, que es cerca dela Villa de Zumaia”; nolanahi ere, ermita izaera 1771n galdu zuen eraikinak, Santa Klarakoarekin batera; halaber, XVI. mendean ontziola bat ere izan zen inguru honetan. Garai hartan, eta Zubiaundia egin arte, Getaria alde­tik Zumaiako herrigunera joateko (edo kontrako bidea egiteko) itsasontzia (“barco de pasaje”) hartu beharra zegoen, eta San­tiagotik Moilara ibiltzen zen joan­etorrian; bidaiariak Santiagora ilunduta iritsiz gero, han pasatzen zuten gaua. Halaber, paduran oraindik ikus daitezke antzina itsasontzi izandakoen egurrezko aztarnak, mareak, pazientziaz, noiz desegingo.

Bidetik aurrera jarraituta, Eskoilerara iritsi aurretik, Ondar-muturra izeneko parajera iritsiko gara. Begira nola definitzen den parajea 1911ko udal agiri batean, Zuloaga lurren jabe egin zenean: “que al tomar posesión de dicho terreno, se le obligó a dejar para la zona marítima o de servicio cien metros de ex­tensión en “Ondar­muturra” desde la altura que alcanzan las maréas vivas”. Eskoileraren ondoan gaude, gaur egun “pasa­rela” edo “Zibeles” deitzen dioten horretan; kirol portua egi­teko obretan eman zioten oraingo itxura, baina oinarria askoz ere lehenagokoa da, XX. mendearen erdialdekoa, Harraldetik (Katuplaza eta Inpernupetik) ekarritako harriekin. Eskoilerak eragin nabarmena izan du Santiago hondartzan, izugarri handitu baita hondar eremua; lehen, garai batean, olatuak Zuloagaren lurretako paretaraino iristen ziren, eta gaur egun lekutan gera­tzen da itsasoa! Paretaren hondoan, hondarra zen lekuan, landa­redia zabaldu da, eta pinu artetik egingo dugu aurrera, edozein bidexka hartuta, lehen Putetxea egon zen inguru aldera, han baitaude hondartzatik irteteko eskailerak.

Santiago hondartzaren lehen aipamenak oso antzinakoak dira. Olaetxeak dioenez, inguru honek Zumaiena zuen lehen izena (1346an), baina pixkanaka ermitaren izena nagusitu egin zitzaion. Zumaiarrek getariarrekin lurren jabetzaren inguruko akordioa sinatu zutenean, 1416an, honelaxe ageri da hondartza: “en el Arenal de cerca de la Yglesia ermita de Santtiago, que es cerca dela Villa de Zumaia”. Akordio horri esker, zumaiarrok ibaiaren gaineko nagusitasuna eskuratu genuen, eta garai hartan ez ziren gutxi Santiago ondotik ibaian gora egiten zuten itsason­tziak… Beste zita berezi hau 1876koa da, Udalekoa: “Se acordó que el día de Santiago se establezca romería en el parage que lleva el mismo nombre situado en el arenal de esta villa”.

Eskaileretatik errepidera irten eta atzera Zubiaundi aldera har­tuko dugu. Eskuinaldean, Zuloagatarren ondasunak, eta erre­pideaz beste aldera Santiago etxea (edo Santa Luzia) ikusiko dugu. Etxe hau ere Zuloagak eginarazi zuen, 1920an, ermitaren ondoan bizi ziren baserritarrentzat.

Pixkanaka­­pixkanaka, atzera Zubiaundira itzuliko gara, bue­lta ederra emanda.

TXO

KORI

K TX

OKO

Galdera:Noiz bukatu zuten eraikitzen Zuloagaetxea?

Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin batera, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Maiatzeko zenbakiko erantzuna: Azuerreka eta Erdoitzaerreka

7

Page 49: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 U Z TA I L A - A B U Z T U A 25

TXO

KORI

K TX

OKOKarakasko inguru honetara hurrengo ibilbidean iritsiko gara,

iraileko zenbakian, baina hainbesteko amorrazioa daukat, ezin ordura arte zain egon eta salatu beharra daukat: berriz ere gure ondarearen zati bat desegin dute, galdu dugu betiko.

Karakas baserrietatik gora bi-dea doa, golf zelaiaren ezkerral-detik, Sillao mendiaren maldan, Orrolloaga eta Otaolagaña alde-ra, Getariako lurretan. Inguruko beste lur askotan bezala, hemen ere terrazak egin dituzte mahas-tiak landatzeko, eta lehen zelaia edo ordeka zen lekuan lurra ken-du dute, baina baita erdi--erdian zegoen ur depositua ere! (ikusi bi argazkiak)

Garai batean, inguru hau oso garrantzitsua zen Zumaiaren-tzat, urez hornitzeko, eta, zorionez, oraindik eraikin bitxiak aur-ki daitezke inguru honetan, batez ere ur hartune eta deposi-tuak. Argazkian ikus daitekeenez, horietako bat kendu dute, mahatsondoak landatzeko. Zer zen kendu zuten hori, inork ba al daki? Noiz egina zen? Eta zertarako? Noiz arte egon zen

martxan? Beharrezkoa al zen kentzea? Ez al zen komeni irau-naraztea? Behar bezain ondo zainduta al zegoen? Norbaitek

baimenik eman al du kentze-ko?...

Bat-batean beste batzuk dato-zkit burura: Parolbideko kanoiak, Arbustaingo garabia, Moilabe-rriko karga-deskargako garabia (eskerrak trenbideak han jarrait-zen duen!), Goiko eta Beheko al-bergak, Goiko kaleko adokinak, iturriak… Badira gauzak balio material ekonomiko handirik ga-beak, baina gure izana gogo-rarazten digutenak, balio senti-mental eta historiko izugarrikoak. Zoritxarrez, depositu honena ez da azkena izango, baina neu-

rriak hartu ezean, hurrengoan ere kexatze hutsa alferrik izango da. Bada ordua zumaiarron ondare historiko eta sentimentala babesteko. Nola? Beharrezkoa da inporta zaigun edo maite dugun hori guztia katalogatzea, zer daukagun ondo jakin eta behar bezala zaintzea, babesteko neurriak ezartzea, gure on-dorengoei ere uzteko.

Txakolinaren indarra, gure ondarearen galera

2005-08-14 2008-06-22

Page 50: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 15

TXo

KoRI

K TX

oKo

17. ibilbidea

Santiagotik Arteagara

Santiago auzoko Laia etxearen ondotik hasiko dugu ibilbidea. Etxe polita da, garai batean Zuloagaren pintura fabrika ere izana, eta horregatik Pinturaetxea ere deitzen diote; gero, jate-txe izan zen, eta gaur egun batez ere erakusketetarako areto gisa erabiltzen dute. Eskuinaldetik, ondotik, pis-ta doa, ordekan, Karakas baserrietara, eta horixe har-tuko dugu.

Lehen gonbidapena: Laia etxera iritsi aurretik, Askizu-rako aldapa hartu eta igo 150 metro inguru. Eskuinaldera, ezkutatuta, ur depositu ederra dago, gaur egun ere ura daukana.

Karakasko erribera oso laua da, lur onekoa eta nekazari-tzarako ederki aprobetxatua, eta ondotik joanda edo zehar-katuta, errekatxo ugarik egiten dute bat Santiagorrekan. Bidean aurrera eginda, ikusiko dugu erriberaren erdi-erdian horma baten hondarrak daudela: Fabrikazarra parajea da.

Bigarren gonbidapena: Fabrikazarrera iritsi aurretik, 100 metro inguru lehenago, ezkerraldean langa pasa eta bidexka batek goraka ur depositu batera eramango gaitu. Erdi ezkutatuta dago. Lehen, hortik ekartzen zuten ura Sanjuaniturrira, eta ondo famatzen zuten uraren kalitatea.

Inguruko inork ez dauka gogoan fabrikarik hemen, baina agiri batzuen bidez badakigu inguru honetan harrobiak eta fabrika bat bazirela. Carmelo Urdangarin ikertzaile debarrak

dioenez, 1893ko agiri ba-tzuetan jartzen du Arteaga, Basakarte eta Karakas ar-tean harrobi batzuk zeudela, eta fabrika bat egin zutela ondoan, harria han bertan zerratu eta lantzeko; insta-lazioa ez zen txikia, hauek baitzituen: “dos bastidores o sierras grandes, una sierra pequeña para debitar, una pulimentadora horizontal, otra circular, una sierra cir-cular para madera y como motor una maquina de va-por sistema Briston con cinco caballos de fuerza”. Harri horiek, behin moztu

eta prestatuta, grabatuak egiteko erabiltzen zituzten, adibidez, kontserbetan latorria grabatzeko1.

Hirugarren gonbidapena: Fabrikazarra parean, erriberako porla-nezko zubitxoa zeharkatuta, hormaren ondotik aurrera jarraitu eta joan beste aldera, zuhaitzen aldera. Erreka pasatuta, ondo begiratuta, zuhaitz artean, harrobi baten hondakinak daude, baita zulo galantak ere. Nahi izanez gero, aldapa igota Artadiko errepidera irtetea ere badago.

Pistatik aurrera, bidearen eskuinaldean, mugarri eder bat dago, Karakaserrekaren gainean, eta aurreraxeago, Iruerre-keta parajea dator, ezkerraldean; bidetik irten gabe, errota

1. Norbaitek sakondu nahi izanez gero, ikusi Oficios tradicionales liburuak interneten: http://www.oficiostradicionales.net/es/industriales/litograficos/zumaya.asp

XABIER eta ImANoL AZKUE

1. Laia. Zuloagak pintura fabrika izan zuen etxe honetan, eta batzuek Pinturaetxea ere deitzen diote.

1

Gaurkoan Santiago auzotik Arteaga baserrira joan-go gara, Karakas baserrien ondotik pasatuta, PR-Gi 141 bideari jarraituta. Bidea ondo adierazita dago,

baina tarteka aldentzeko gonbidapenak ere egingo dizkizuegu, sorpresa politak aurkituko dituzue eta, batez ere urarekin zerikusia daukatenak.

Page 51: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

1� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A1� B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A

2. Ur depositua. Gaur egun, Nuarbeko urtegitik datorkigu ura, baina XIX. mendearen ama¡eran inguru honetatik eramaten zuten ura Zumaiara, lehenengo honelako deposituetan jasota.3. Fabrikazarretik ur depositua. Fabrikazarra paretik begiratuta, erdi ezkutatuta ageri da lehen Sanjuaniturri urez hornitzen zuen ur depositua.4. Iruerreketa. Errotaren hormak eta hondarrak nabarmenak dira.5. Karakasko erribera. Bere osotasunean ederki ikusten da Karakas baserrietara iristeko aldapatik. Eskuinaldean, Iruerreketa; erdi-erdian, autoa dagoen pare inguruan, Fabrikazarra.6. Karakasko teilendia. Oraindik horma batzuk zutik daude, eta labeen zuloak ikusten dira.7. Iruerreketako depositua. Landaretzak erdi estalita dago, babestu nahiko balu bezala. Kanpotik begiratuta, ura jasotzekoa dirudi, baina goialdean tximinia hau dauka.8. Pontealdean. Ur hartune hauetatik ura jariatzen zen etengabe.9. Indamendi. Ur hartunetik aurreraxeago, bihurgu-nera iritsitakoan, Arteaga baserria ikusiko dugu, atzeal-dean Indamendi duela. Eskuinaldera jaitsi eta atzera PR-Gi 141 bidea hartuko dugu inguru honetatik.10. Errekaldea. Beherago jaitsita, Arteagarreka zeharkatuko dugu.11. Arteagaerrekako eraikinak. Erreka goraka jarraituz gero, honelako eraikin bitxiak aurkituko ditugu.12. Arteaga. Etxe honen aipamenak oso antzinakoak dira (1344ko agiri batean “Beltrán de Arteaga” ageri da) eta Artadiko etxe nagusietako bat zen, Dornutegi-rekin batera.

2 3

5

6 7

8

4

10 11 12

9

Page 52: Ibilbideak - GI - Zumaia - Txokoak Ezagutzen

B A L E I K E 2 0 0 8 I R A I L A 17

TXo

KoRI

K TX

oKo

izandakoaren horma eta hondakinak erraz ikusten dira.Bidetik jarraituta, orain arte ordekan zihoan bidea tentetu

egiten da, eta aldapa igo beharko dugu Karakas baserrieta-ra iristeko: ezkerraldean, Karakasberri; eskuinaldean, Ka-rakaszar, gaur egun nekazaritza turismoko etxea Bien arte-tik doa Getariarekin daukagun muga, eta hortik abiatzen da Sillaoren (edo Karakasmendiren) paldan Otaolagaña eta Orrolloaga aldera eramango gaituen bidea, golf zelaiaren ezkerraldetik.

Laugarren gonbidapena: Karakasberriren ezkerraldetik gurdibide bat doa, ordekan, eta jarraituz gero, baserritik 50 metro ingurura, teilendia izandakoaren hondarrak aurkituko ditugu. Bidetik aurrera jarraituta, Iruerreketa aldera, beste eraikin berezi bat ere aurkituko dugu; ur depositu itxurakoa da, ganga formako estalkiarekin, baina adreiluzko tximinia handi bat ere badauka gainaldean.

Karakas baserrietatik Orrolloaga aldera doan aldapa har-tuta, bideak bihurgunea egiten du ezkerraldera, eta hor bide markatua (PRa) moztuta dago, langarekin; berdin du, gorago hartuko dugu eta; ezkerrera egin orduko, eraikin bitxi bat iku-siko dugu, ur ponte bat; garai batean, ura etengabe jariatzen zen hortik, baina zuhaitz enborlodia hasi zaio aurre-aurrean. Paraje honek Pontealdea du izena, eta inguruan badira hone-lako eraikin gehiago. Bidean aurrera jarraituta, 50 metro ingu-ru egindakoan, eskuinaldera hartuko dugu, behera, eta langa pasatuta, bide markatua hartuko dugu berriz ere, sakonera jaisteko, Arteagaerrekaren bila, Errekalde paraje aldera. Errekarekin batera, hezetasuna eta berde kolorea dira nagusi.

Bosgarren gonbidapena: Arteagaerrekan gora egitea, Orrolloaga al-dera. Eraikin bitxi batzuk ere badaude, ura gordetzekoak (hainbeste mahasti landatu beharrarekin zutik utzi badituzte! Ikusi aurreko zenbakiko “Txakolinaren indarra, gure ondarearen galera”). Udal agirietan, sarritan ageri dira horko ur depositua eta iturria, “manantia-les de Orrolloaga” izenpean.

Erreka igarota, aldapa gora txiki bat dago, eta hortik se-gituan iritsiko gara Arteaga baserrira. Hortik, aukera asko dauzkagu: Garateko gainera hartu, Oikia aldera, Artadira… Abildadea libre!

2

Galdera:Karakas inguruan erreka asko daude, baina guztien urak erreka berera doaz. Nola izena du erreka horrek?Txapartegik emandako tarta eder bat zozketatuko dugu.Erantzunak [email protected] helbidera bidali. Erantzunekin bate-ra, izen abizenak eta telefono zenbakia adierazi.

Aurreko zenbakiko erantzuna: 1�1�an

1

3

56

4

7

8

9

10

11

12