ibilaldiaren balorazioa irakasleak.docx - Larramendi … Word - ibilaldiaren balorazioa...

2
Mungian, 2017ko maiatzaren 29an Ikastolako kide agurgarriak: Atzokoa egun handia izan da Larramendi Ikastolarentzat Ibilaldia 2017k sekulako arrakasta izan baitu zentzu guztietan. Euskal Herriko toki guztietatik milaka lagun bertaratu dira Mungiara egun osoan zehar Bizkaiko Ikastolen jaian parte hartzera. Bestalde, ehundaka boluntarioen lanari esker antolaketari dagokionez dena primeran joan da eta ez da inolako arazo larririk gertatu. Egunari goizean goiz eman genion hasiera erakundeetako ordezkariei egindako harrerarekin. Ongi etorriko hitzetan Irantzu Goitia, Kontseilu Errektorearen lehendakariak, Ikastolako sortzaileeen baloreak azpimarratu zituen. “Aurten ikastolaren 50. urteurrena ospatzen dugu. Gure gurasoak aitzindariak eta berritzaileak izan ziren ikastola eraiki zutenean. Hau da beraiek guri utzitako ondarea, ikastola, Bai. Baina ez hori bakarrik. Ikastolan barneratuta ditugun baloreak ere jaso ditugu eurengandik. Euskara, euskaltzaletasuna, ausardia, kemena, ardura, oztopoei gainditzeko ahalmena, kooperatibismoa, auzolana eta familiek erabakiak hartzeko dugun eskubidea. Fundatzaileen filosofia ulertzen dugu eta filosofia hori gurea egiten dugu.Jasotako ondare hori zaindu nahi dugu. Eta balore horiek, berberak, dira ikastolako oraina eta etorkizuna bermatuko dutenak. Balore hoiekin, seguru , asmatuko dugu aurrera egiten”. Amane Ibañez kazetari eta ikasleohiak Ander Elordui ikaslearekin batera aurkeztutako hasierako ekitaldian parte hartu zuten Ager Izagirre, Mungiako alkateak; Adolfo Arejita Euskaltzainak; Josune Bañales, Ibilaldia Elkarteko lehendakariak; Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak; Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak eta, azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusia Unai Rementeriak. Danok bat etorri ziren “Egunero Alkarregaz” leloaren egokitasunarekin, euskarak egunero behar baitu euskaldunak hizketan. Bereziki Unai Rementeriak goraipatu zuen ibilaldiaren mezua Larramendi Ikastolak tartean dituen proiektuekin aurrera egiteko, hala berrikuntza pedagokioan nola plan estrategikoan. Lehenego ekitaldiaren bukaeran, Larramendi Ikastolan 1967 urtean izandako lehen ikasleak omentzeko horietako 8 ikasleek moztu zuten zinta. 5,7 kilometroko ibilbidea bidegorritik eta inguru ederrean egin ondoren bigarren ekitaldi bat prestatua zegoen Santurtziko Bihotz Inguru ikastolari lekukoa pasatzeko. Izan ere Santurtziko Ikastolak 40. Ibilaldia antolatuko du 2018an. Bertan Larramendi Ikastolak prestatutako bideo bat aurkeztu zen non aditzera ematen dugun Ibilaldiaren laguntza berrikuntza prozesuetarako erabiliko dugula. Gozamenerako tarte ugari eta ezberdinak eskaini zituen Ibilladiak. Lau gune ezberdin, eta, batean zein bestean, euskal dantzak, erromeria doinuak, bertsolariak, pailazoak, puzgarriak, tailerrak, jolasak, auto elektrikoak... Kontzertuak ere ez ziren falta izan, Ibilaldiaren kanta egin duen Mungia bertako Itziarren Semeak taldearena barne. Gure azken hitzak espreski zuzendu nahi ditugu hau guztia posible egin dutenen ehundaka boluntarioei, tartean gurasoak, irakasleak, ikasle eta ikasle ohiak, Mungiako lagunak, eta abar. Uste dugu Larramendi Ikastolaren eta Mungiaren irudia indartu dugula Ibilaldiaren antolakuntzarekin. Beraz, gure eskerrik beroenak hori guztia posible egin duzutenoi. Miren Ibarluzearen hitzek guk baino hobeto azaltzen dute gure sentimendu horiek. Larramendi Ikastolako Kontseilu Errektorea

Transcript of ibilaldiaren balorazioa irakasleak.docx - Larramendi … Word - ibilaldiaren balorazioa...

Page 1: ibilaldiaren balorazioa irakasleak.docx - Larramendi … Word - ibilaldiaren balorazioa irakasleak.docx.doc Created Date 5/29/2017 11:47:38 AM ...

 

Mungian,  2017ko  maiatzaren  29an  

Ikastolako  kide  agurgarriak:  

Atzokoa  egun  handia   izan  da  Larramendi   Ikastolarentzat   Ibilaldia  2017k   sekulako  arrakasta   izan  baitu  zentzu  guztietan.  Euskal  Herriko  toki  guztietatik  milaka  lagun  bertaratu  dira  Mungiara  egun  osoan  zehar  Bizkaiko  Ikastolen  jaian  parte  hartzera.  Bestalde,  ehundaka  boluntarioen  lanari  esker  antolaketari  dagokionez  dena  primeran  joan  da  eta  ez  da  inolako  arazo  larririk  gertatu.      

Egunari  goizean  goiz  eman  genion  hasiera  erakundeetako  ordezkariei  egindako  harrerarekin.  Ongi  etorriko   hitzetan   Irantzu   Goitia,   Kontseilu   Errektorearen   lehendakariak,   Ikastolako   sortzaileeen  baloreak  azpimarratu  zituen.    

“Aurten   ikastolaren   50.   urteurrena   ospatzen   dugu.   Gure   gurasoak   aitzindariak   eta   berritzaileak  izan  ziren  ikastola  eraiki  zutenean.  Hau  da  beraiek  guri  utzitako  ondarea,  ikastola,  Bai.  Baina  ez  hori  bakarrik.   Ikastolan   barneratuta   ditugun   baloreak   ere   jaso   ditugu   eurengandik.   Euskara,  euskaltzaletasuna,   ausardia,   kemena,   ardura,   oztopoei   gainditzeko   ahalmena,   kooperatibismoa,  auzolana  eta   familiek   erabakiak  hartzeko  dugun  eskubidea.   Fundatzaileen   filosofia  ulertzen  dugu  eta   filosofia   hori   gurea   egiten   dugu.Jasotako   ondare   hori   zaindu   nahi   dugu.   Eta   balore   horiek,  berberak,   dira   ikastolako   oraina   eta   etorkizuna   bermatuko   dutenak.   Balore   hoiekin,   seguru   ,  asmatuko  dugu  aurrera  egiten”.    

Amane  Ibañez  kazetari  eta  ikasle-­‐ohiak  Ander  Elordui  ikaslearekin  batera  aurkeztutako  hasierako  ekitaldian  parte  hartu  zuten  Ager  Izagirre,  Mungiako  alkateak;  Adolfo  Arejita  Euskaltzainak;  Josune  Bañales,   Ibilaldia   Elkarteko   lehendakariak;   Cristina   Uriarte   Hezkuntza   Sailburuak;   Koldo   Tellitu  Ikastolen   Elkarteko   lehendakariak   eta,   azkenik,   Bizkaiko   Foru   Aldundiko   Ahaldun   Nagusia   Unai  Rementeriak.   Danok   bat   etorri   ziren   “Egunero   Alkarregaz”   leloaren   egokitasunarekin,   euskarak  egunero  behar  baitu  euskaldunak  hizketan.    

Bereziki  Unai  Rementeriak  goraipatu  zuen  ibilaldiaren  mezua  Larramendi  Ikastolak  tartean  dituen  proiektuekin  aurrera  egiteko,  hala  berrikuntza  pedagokioan  nola  plan  estrategikoan.    

Lehenego   ekitaldiaren   bukaeran,   Larramendi   Ikastolan   1967   urtean   izandako   lehen   ikasleak  omentzeko  horietako  8  ikasleek  moztu  zuten  zinta.    

5,7   kilometroko   ibilbidea   bidegorritik   eta   inguru   ederrean   egin   ondoren   bigarren   ekitaldi   bat  prestatua   zegoen   Santurtziko   Bihotz   Inguru   ikastolari   lekukoa   pasatzeko.   Izan   ere   Santurtziko  Ikastolak  40.  Ibilaldia  antolatuko  du  2018an.    Bertan  Larramendi  Ikastolak  prestatutako  bideo  bat  aurkeztu   zen   non   aditzera   ematen   dugun   Ibilaldiaren   laguntza   berrikuntza   prozesuetarako  erabiliko  dugula.  

Gozamenerako  tarte  ugari  eta  ezberdinak  eskaini  zituen  Ibilladiak.  Lau  gune  ezberdin,  eta,  batean  zein   bestean,   euskal   dantzak,   erromeria   doinuak,   bertsolariak,   pailazoak,   puzgarriak,   tailerrak,  jolasak,  auto  elektrikoak...  Kontzertuak  ere  ez  ziren  falta  izan,  Ibilaldiaren  kanta  egin  duen  Mungia  bertako  Itziarren  Semeak  taldearena  barne.  

Gure   azken   hitzak   espreski   zuzendu   nahi   ditugu   hau   guztia   posible   egin   dutenen   ehundaka  boluntarioei,  tartean  gurasoak,  irakasleak,  ikasle  eta  ikasle  ohiak,  Mungiako  lagunak,  eta  abar.  Uste  dugu  Larramendi  Ikastolaren  eta  Mungiaren  irudia   indartu  dugula  Ibilaldiaren  antolakuntzarekin.  Beraz,   gure   eskerrik   beroenak   hori   guztia   posible   egin   duzutenoi.  Miren   Ibarluzearen   hitzek   guk  baino  hobeto  azaltzen  dute  gure  sentimendu  horiek.  

 Larramendi  Ikastolako  Kontseilu  Errektorea  

 

Page 2: ibilaldiaren balorazioa irakasleak.docx - Larramendi … Word - ibilaldiaren balorazioa irakasleak.docx.doc Created Date 5/29/2017 11:47:38 AM ...

 

 

     

         Ibilaldiari  buruzko  informazioa  eskuratzeko:    Ikastolako  bideoa  :  http://bit.ly/2rc5Mla    Twitter  kanala:  https://twitter.com/LarramendiIkast  Facebook  Kanala:  https://www.facebook.com/LarramendiIkastola/  EITB:  http://bit.ly/2reK1DB    Hamaika  Telebistako  Erreportaia:  http://bit.ly/2qudia6  Naiz  http://bit.ly/2rwwkRk  Deia:  http://bit.ly/2qudLck    Correo.  Ibilaldia  en  imagenes  http://bit.ly/2qrA9XT    eta  http://bit.ly/2s69s87    Berria:  http://bit.ly/2s6bR2Y